9
Zer da energia? Energia gure inguruan gertatzen diren aldaketa guztien erantzulea da. Energia leku guztietan dago, mota jakin bateko energia beste energia mota batzuetako energia bihurtu daiteke: energia elektrikoa argi energia eta bero energia bihurtzen da. Energia motak Energi modu askotara agiri da. Energia mekanikoa mogitzen dagoan objektuek daukien energia da. Argi energia hainbat gorputzek argi moduan igortzen dabena da. Naturalak eta artifizialak izan daitekez. Bero energia gorputzek bero moduan igortzen dabena da, Eguzkiak eta suak igortzen dabena. Energia kimikoa hainbat substantzietan batzen dan energia da; petrolioan, elikagaietan edo dinamitan batzen dana. Pilek eta bateriek ere

Energia Oier

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Energia Oier

Zer da energia?

Energia gure inguruan gertatzen diren aldaketa guztien

erantzulea da. Energia leku guztietan dago, mota jakin

bateko energia beste energia mota batzuetako energia

bihurtu daiteke: energia elektrikoa argi energia eta bero

energia bihurtzen da.

Energia motak

Energi modu askotara agiri da.

Energia mekanikoa mogitzen dagoan objektuek

daukien energia da.

Argi energia hainbat gorputzek argi moduan

igortzen dabena da. Naturalak eta artifizialak izan

daitekez.

Bero energia gorputzek bero moduan igortzen

dabena da, Eguzkiak eta suak igortzen dabena.

Energia kimikoa hainbat substantzietan batzen

dan energia da; petrolioan, elikagaietan edo

dinamitan batzen dana. Pilek eta bateriek ere

Page 2: Energia Oier

energia kimikoa gordetzen dabe, eta energia hori

energia elektriko bihurtzen dabe.

Energia nuklearra hainbat substantzietatik lortzen

da, uraniotik, erradiotik eta poloniotik.

Energia elektrikoa errez lortzen da ur jauzien,

Eguzkiaren argiaren nahiz airearen higiduraren

bidez.

Energia aldatu egiten da

Energia ez da sortzen, aldatu egiten da. Hainbat

motatako energiak beste mota batzuetako energiak

bihurtzen dira.

Energia iturriak

Energia iturriak energia emoten daben materialak edo

fenomenoak dira. Material batzuk, adibidez, ikatza eta

petrolioa, eta fenomeno batzuk, haizea edo olatuak,

energia iturriak dira.Energia iturrien artean, mota bi

bereizten dira: energia iturri barriztagarria eta energia

iturri ez-barriztagarriak.

Energia iturri barriztagarriak

Energia iturri barriztagarrietatik energia garbia lortzen

da, ingurumena kutsatzen ez dauana. Iturri barriztagarri

nagusiak Eguzkia, haizea, ura eta biomasea dira.

Page 3: Energia Oier

Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu

eta bero energia edo energia elektriko bihurtu

daikegu.

Aerosorgailuen bidez haize energia edo energia

eolikoa ustiatzen dogu, eta energia mekanikoa

energia elektriko bihurtzen da.

Presak eta urtegiak eraikiz, ura batzen da; eta,

gero, garaiera jakin batetik isurtzen da, uraren

mogimendua aprobetxatzeko. Energia hidraulikoa

zentral hidroelektrikoetan ustiatzen da, ur jauzien

energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko.

Instalazino mareomotrizen bidez, itsasgora eta

itsasbeherako ur masen mogimendua eta itsasoko

olatuena erabili daiteke. Energia mareomotriza

energia elektrikoa lortzeko ustiatzen da.

Materia organikoa errez edo tratatuz, energia

lortzen da, eta energia hori energia termiko edo

elektriko bihurtzen daiteke. Energia iturri horri

biomasa deitzen jako.

Energia iturri ez-barriztagarriak

Energia iturri ez-barriztagarriak oso arin kontsumitzen

dira. Iturri ez-barriztagarri nagusiak honango honeek

dira: petrolioa, ikatza, gas naturala, substantzia

erradiaktiboak eta Lurraren barruko beroa.

Page 4: Energia Oier

Petrolioa mundu osoan gehien erabiltzen dan

energia iturria da.

Ikatza erabiliz, zentral termikoetan energia

elektrikoa lortzen dabe.

Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta

berokuntzan erabiltzen da.

Zentral nuklearretan, substantzia

erradiaktiboetatik abiatuta, energia elektriko

bihurtzen da.

Lurraren barrualdeko beroaren bidez, energia

geotermikoa lortzen da, eta, gero, energia elektriko

bihurtzeko erabili daiteke.

Energia iturriei lotutako arazoak

Gizarte bat zenbat eta garatuago egon, orduan eta

makina gehiago erabiltzen dauz. Horregatik, herrialde

bat teknikoki zenbat eta aurreratuago izan, orduan eta

energia gehiago behar tau. Horrek arazo eragiten tauz,

energia iturri ez-harriztagarriak agortzea eta

ingurumena hondatzea.

Gaur egungo mundua eta energia iturriak

Herrialde garatuek eta garapen bidean dagotan

herrialdeek energia asko kontsumitzen dabe. Energia

konbentzional deitutako energia iturri horreei,

horreexek diralako gehien erabilten diranak.

Page 5: Energia Oier

Energia iturri ez-barriztagarri horreek, urriak izateaz

aparte, Lurreko hainbat zonaldetan kontzentratuta

dagoz. Herrialdeen arteko mendekotasun hartuemonak

eta gatazkak sortzen dira, baliabide horreek

eskuratzeko lehiaren eraginez, eta, sarri, gerra odoltsu

bihurtzen dira.

Baliabide horreen kontsumoa murrizteko, gaur egun,

energia barriztagarrien kontsumoa sustatzeko neurriak

hartzen dabilz.Mota horretako energiei energia

alternatibo deitzen jake, energia konbentzionalak agortu

baino lehen horreek ordezkatzea dabelako helburu.

Horregaitik, iturri horreetatik datorren energia ahalik

eta gehien aprobetxatzeko teknologia barriak ikertzea

eta garatzea beharrezkoa da.

Energiak ingurumenean sortzen dauzan

ondorioak

Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, meatzak eta

hobiak hondeatzen dira,eta behar horreek paisaia

hondatu eta lorzorua eta landaradia suntsitzen

dabez. Parke eolikoek nahiz eguzki parkeek inpaktu

bisual handia eragiten dabe.

Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri

daikiez inguru horretako animalia espezieak.

Aerosorgailuak arrisku handia dira hegaztientzat,

sorgailuen hegalak jo daikiezalako. Urtegiek

Page 6: Energia Oier

migrazino bideak egiten dabezan arrainei kalte

egiten deutse

Erregaiak erretean, substatzia kutsagarri asko eta

asko igorten dira atmosferara.

Atmosferara korbono dioxido asko igorten da, eta,

horren ondorioz, berotegi efektu naturala handitu

egiten da, Lurreko tenperaturearen igoerea

eragiten dau, eta aldaketa kezkagarriak sortu

daikez horrek.

Karbono dioxidoaz aparte, erregaiak erretean

atmosferako ura kutsatzen daben beste gas batzuk

askatzen dira. Ur horri euri azido deitzen jako eta,

landaradiaren eta faunearen gainean jaustean,

horreek suntsitu daikez.

Zentral nuklearrek karbono dioxido oso gutxi

igorten dabe, baina hondakin nuklear deitutako

arrisku handiko beste hondakin batzuk sortzen

dabez. Lurzorua, ura eta airea kutsatu daikiez eta.

Energia arduraz erabiltea

Azkeneko hamarkadetan, ingurumeneko eta ekonomiako

adituek ondorioztatu dabe beharrezkoa dala bizimodua

aldatzea, batez ere herrialde garatuenetan, eta garapen

iraunkorraren bideari heltzea.

Garapen iraunkorra baliabide naturaleneta, batez ere,

energiaren erabileraarduratsuan oinarritzen da, gure

Page 7: Energia Oier

beharrizanak asetzeaz aparte, etorkizuneko belaunaldien

beharrizanak ere asetzeari begira.

Ekintza kolektiboak

Gobernuek eta enpresek oinarrizko egitekoa daukie

energia kontsumoaren murrizketan. Herrialde askotako

gbernuek konpromisoak adostu eta era askotako planak

eta estrategiak proposatzen dabez helburu hori

lortzeko.

Energia garbia lortzeko energia alternatiboen

erabilerea bultzatzen dabe, diru laguntza publikoen

bidez.

Energia eraginkortasuna hobetzea ahalengintzen

dira: energia hobeto aprobetxatzeko neurriak

hartzen dabez. Energia gitxiago kontsumituz behar

berbera egiten daben makinak fabrikatzea

sustatzen dabe, A motatako etxetresnak edo

kontsumo txikiko autoak.

Energia aurreztea sustatzen dabe, informazino

kanpainen bidez. Halan ere, energia kontsumoa

murrizten daben enpresak saritzen dabez.

Erakunde txikiagoek ere energia aurrezteko neurriak

zabaltzen dabez.

Page 8: Energia Oier

Banakako ekintzak

Gure inguruan garapen iraunkorra lortzen lagundu

daikegu.

Kontsumo txikiko bonbillak erabiltea, ohiko

bonbillek kontsumitzen daben laurena erabilten

dabelako.

Argiak eta makinak, erabiltez ez doguzanean,

amatatzea.

Berokuntza eta aire girotua beharrezkoa danean

besterik ez erabiltea.

Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartea.

Bide laburrak egiteko autoa ez erabili.

Gure udalak edo herrikoalkarteek sustatzeko

energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea.

Page 9: Energia Oier