10

Euskal Herria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Euskal Herria
Page 2: Euskal Herria

• Euskal Herria ezaguna da bere gastronomia dela eta. Restaurant aldizkariak 2008ko munduko 50 jatetxe onenen eginiko zerrendan, lau jatetxe euskaldun agertu ziren: Mugaritz (4. postuan), Arzak (8. postuan), Martin Berasategi (29. postuan) eta Etxebarri erretegia (44. postuan)

MARMITAKO PLATERA

Page 3: Euskal Herria

• Kirol eta jai gehienen oinarrian baserriaren kultura dago. Garai berrietara moldatu dira, baina funtsezko izaera galdu barik. Euskaldunek kirol eta aisia bihurtu dituzte baserriko lanak, ondo pasatzeko asmoz. Enborrak eta soroetako belarrak moztea, harriak jasotzea, txakurren laguntzaz artzainek artadia zuzentzeko trebetasuna eta beste hainbat jarduera herri-kirol bilakatu dituzte gurean.

Euskadi eta Europako mugak gainditu dituzte horietako kirol askok. Pilota, esate baterako, ezaguna egin da modalitate guztietan mundu osoan. Zaila da edozein jai, azoka edo erromeria herri kirolik gabe imajinatzea, eta zer esanik ez, dantza eta musika tradizionalik gabe. Euskal folklorearen elementu garrantzitsuak dira horiek, eta baita bertsolariak, inprobisatutako bertsoak euskaraz, euskaldunon hizkuntzan, abesten dituzten poetak, ere.

Ongi jateko eta edateko zaletasuna kulturala da Euskadin. Merkatuetan, etxeetan, jatetxeetan eta elkarte gastronomikoetan argi eta garbi antzeman daiteke hori. Kalitate goreneko produktuak oinarri dituen sukaldaritza tradizionala eta sukaldaritza berritzaileak ospe handia dute nazioartean. Usain, kolore eta zapore ezberdinen artean, jaki landuak, ahogozagarri bikainak, dastatzeko aukera dute bisitariek.

Page 4: Euskal Herria

• Pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat (frontisa) jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.

• Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.

• Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketeetan.

• Munduan barrena, zesta punta modalitatea da ospetsuena.

Page 5: Euskal Herria

• Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie. Hauetako asko hemen sortuak eta bereziak dira. Herri kirol askoren jatorria, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Baserritarrek, arrantzaleek edo artisauek nahitaez egin behar zituzten eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Halakoak ditugu aizkora proba, traineru estropadak, harri zulaketa, sokatira edo harri jasotzea.

Page 6: Euskal Herria

Euskal Herriko historia Europako herri zaharrenetariko baten historia da.

• Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak.

• Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.

Page 7: Euskal Herria

• Nazioarteko izarrek eta errealizadore berriek Donostiako Zinema Jaialdian egiten dute topo; "bel canto" -aren ahotsak, berriz, Bilbon batzen dira opera-denboraldiari hasiera emateko, eta jazz-musikari onenek Gasteizen dute hitzordua, Getxo eta Donostiatik igaro ondoren.

Euskadi, gainera, monumentala da. Labar margoetatik hasita eraikuntza modernoetara arte, ondare historiko artistiko oparoa dugu. Estibalitzeko basilika erromanikoa, Gotiko garaiko tenplu eta dorreak, Loiolako santutegiaren barrokismo zirraragarria, Arantzazu euskal abangoardisten bilgunea eta Guggenheim eta Artium museoak bezalako eraikin garaikideak gure herriko aberastasun artistikoaren adibide batzuk besterik ez dira.

ARENAZA KOBAZULOA (GALDAMES)

Page 8: Euskal Herria

• Lautada zabalak, ibilbide ederrak egiteko mendiguneak, itsaslabar malkartsuak, padura aberatsak eta hondartza lasaigarriak. Naturguneak atsegin dituztenek hamaika leku ezagutzeko parada izango dute Euskadin. Gurean, hainbat paisaia mota ikus daitezke, guztiak ederrak, eta ez bakarrik parke natural izendatu dituzten lur eremuetan.

• Egun, Euskadik hainbat naturgune babestu ditu eta horietan fauna eta flora berreskuratzeko proiektu garrantzitsuak jarri dituzte abian. Tartean daude Urkiola, Gorbeia, Aralar, Valderejo, Izki eta Aiako Harria parke naturalak; Urdaibaiko Biosfera Erreserba; eta Itxina, Leitzaran, Guardia (Biasteri) eta Gaztelugatxeko Donieneko biotopo babestuak mendi magikoek inguratzen dituzten lur eremu hezeak eta kondairazko leizeak, naturaren xarmaz gozatzeko.

7.200 metro karratuko azaleran bi paisaia mota nagusitzen dira: alde batetik, itsasalde zabala, berdea, hezea eta menditsua dago. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako mendialdea daude bertan. Bestetik, Arabako hegoaldeko ibar zabal eta lehorrak ageri dira, eta Gaztelako mesetaren ezaugarri orografiko eta klimatikoak ekartzen dizkigute gogora. Arabako lautada, bestalde, kostaldea eta barrualdea lotzen dituen trantsizio-eremua da.

Page 9: Euskal Herria

• 252 kilometroko kostaldea• Mendi eta parke naturalekin batera, nabarmentzeko

modukoa da Euskadiko itsasertza. Itsaslabar malkartsuek, ibaien bokaleek, interes ekologiko handiko padurek eta harea leuneko hondartzek marrazten dute kostaldeko paisaia ederra.

• Hondartza gehienak ongi prestatuta daude bisitarientzat, eta, horrez gainera, kiroletako ur asko egiteko aukera dugu; windsurf, bela, surf, piraguismoa eta urpekaritza, besteak beste.

GAZTELUGATXE

Page 10: Euskal Herria

• Bere jatorria ezagutzen ez den hizkuntza da euskara, ez baitu loturarik Europako hizkuntz familiekin, indoeuroparrarekin edo Uraletakoarekin. Bere jatorriaren data zehatza ezagutzen ez den arren, espezialista gehienak bat datoz ziurrenez Europako kontinenteko hizkuntza zaharrena dela adieraztean. Beste hizkuntza batzuen eragina jaso du, adibidez zelta, latina, erromantzea, gaskoia, gaztelania eta abarrena, eta era berean oso ekarpen interesgarriak egin dizkie hizkuntza horiei ere bai. Euskal hizkuntzaren historia, XX. mendean erabat sartu arte, hegoaldetik iparraldera bere lurraldea pixkanaka galtzen ari den hizkuntza baten historia da, faktore historiko desberdinek eraginda (politikoak eta ekonomikoak, gehienbat). Gaur egun, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako lurraldeetan bizirik jarraitzen du, baita Ipar Euskal Herriko lurraldeetan ere, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan hain zuzen.