7
EUSKAL HERRIKO EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK INAUTERIAK

Euskal Herriko Inauteriak

  • Upload
    jaime

  • View
    7.147

  • Download
    3

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Euskal Herriko Inauteriak

EUSKAL HERRIKO EUSKAL HERRIKO INAUTERIAKINAUTERIAK

Page 2: Euskal Herriko Inauteriak

Arizkun-eko Inauterietako pertsonaia nagusia dugu Hartza Gizon edo mutilen batek egiten du hartzarena, gorputz osoa artilez estalita. Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta, bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere.

HARTZA (ARIZKUN)

Page 3: Euskal Herriko Inauteriak

Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan.

ATORRAK (MUNDAKA)

Page 4: Euskal Herriko Inauteriak

MARQUITOS (ZALDUONDO)

Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia dugu berau. Traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da. Marquitosi epaiketa egin ostean erruduntzat hartu eta sua ematen diote

Page 5: Euskal Herriko Inauteriak

MIEL OTXIN (LANTZ)

Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa Lantz-en. Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da. Asteartean enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorpuarekin. Zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan.

Page 6: Euskal Herriko Inauteriak

JOALDUNAK (ITUREN ETA ZUBIETA)

Ituren eta Zubietako Joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean; Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena.

Page 7: Euskal Herriko Inauteriak

ZAKUZAHARRAK (LESAKA)

Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita . "Jantzi' honen azpian lasto ugari eramaten dute, eta hori esker itxura harrigarria daukate. Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren parean zuloak dituzten zapiak. Puxika bana daramate eskuan. Plazan herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz, lastoa zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela.