HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

Embed Size (px)

Citation preview

1. HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAAinhoa Errasti AgirrebeitiaXXI.mendea informazioa zirkulatzeko eta gordetzeko inoiz ezagutu ez diren baliabideak ematenhasi da, eta etorkizunean ere honen jarraipena emango da. Honen ondorioz, hezkuntzak gero etaezagutza teoriko eta tekniko ebolutibo gehiago trasmititu beharko ditu. Hau horrela izanda,hezkuntza oinarrizko lau ikasketaren inguruan egitaratu behar da: ezagutzen ikastea, egitenikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea.Eskolako irakaskuntzan gehienetan ez zaie lau zutabeei garrantzi berdina ematen, bainabatzordearen iritziz, edozein irakaskuntza sistematan lau zutabeei arreta berdina eskaini beharzaie.Ezagutzen ikasi.Ikaskuntzaren bitartez pertsona bakoitzak bere inguruan dagoen mundua ulertu behar du, batezere duintasunez bizi ahal izateko, gaitasun profesionalak garatzeko eta besteekin komunikatzeko.Helburua, ikaskuntzak duen justifikazioa ulertzeagatik, ezagutzeagatik eta aurkitzeagatik ongisentitzea da.Jakinduria areagotzeak, norberaren inguruko alderdi ugari erraztasun gehiagorekin ulertzekolaguntza eskaintzen du, eta jakin-min intelektuala azkarrago pizten da, zentzu kritikoa bizkortu etaerrealitatea dezifratzen laguntzen du. Gainera, ezagutza modu askotakoa eta etengabekoeboluziokoa da, eta beraz, gero eta zailagoa da guzti-guztia ezagutu nahi izatea.Amaitzeko, ezagutzen ikastea, ikasten ikastea da, eta hau, arreta, oroimena eta pentsamenduarenerabilerarekin lortzen da.Egiten ikasi.Neurri handi batean, ezagutzen ikastea eta egiten ikastea banaezinak dira. Hala ere, azkenekohonek erlazio estuagoa dauka lanbide heziketarekin.Etorkizuneko lan merkatuaren barnean bi ekonomia mota ezberdinduko ditugu, industriala etagainontzekoak: lehenegoan, soldatapeko lanak dira nagusi; beste taldean aldiz, ekonomiarensektore egituratutik kanpo dauden ekonomiak kokatzen dira edota lan independenteak oraindikbertan bizi irauten dutenak. 2. Kalifikazio noziotik lehiara.Produkzio industrialeko sistemetan, jarduera fisikoen ordez intelektualagoak eta zerebralagoakdiren lanak azaltzen dira. Makinak gero eta adimentsuagoak diren heinean, eta lanadesmaterializatzen den neurrian, azterketa eta eraketa lanak hazten doaz.Langileen inguruan, lan zatituak atzean gelditzen ari direla eta bitartean, "lanerako kolektiboak"edota "egitasmorako taldeek" aurrera egiten dutela aipatzekoa da. Langilea nagusiki aldaketarenagentetzat jotzen da, eta komunikatzeko eta besteekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, gatazkeiaurre egiteko eta konpontzeko gaitasunak gero eta garrantzi handiagoa daukate.Soldatapeko sektorean lanaren "desmaterializazioa" eta zerbitzu jarduerak.Zerbitzuen eboluzio kuantitatibo eta kualitatiboak ikusiz gero, ekonomia aurreratuetakoikaskuntzan eman diren "desmaterializazioaren" ondorioak nahiko nabarmenak dira. Zerbitzu ugarisortzen duten pertsonen arteko harremanaren arabera definitzen dira batez ere. Adibide asko aurkidaitezke merkataritza sektorean eta baita merkataritzakoa ez den sektore tradizionalagoetan ere.Bi kasuetan, garrantzi handia daukate informazio eta komunikazio jarduerek.Lana ekonomia ez egituratuan.Garapen bidean dauden ekonomietan, lana oso izaera ezberdinekoa da eta soldatapeko jardueraez da nagusitzen. Gainera, ikaskuntzaren eginkizuna ez da lanera mugatzen, hau da, ekonomiakosektore egituratu edo ez egituratuaren garapenean parte hartzearen helburu zabalagoa du.Garapen bidean dauden beste herrialde batzuei dagokienez, nekazaritzaz eta egituratutakosektore txiki batez gain, modernoa eta ez egituratua den sektore ekonomikoa ere badago.Elkarrekin bizitzen ikasi, besteekin batera bizitzen ikasi.Ikaskuntza hau, gaur egungo hezkuntzako ekintza nagusietakoa da. Giza historia beti izan dagatazkatsua, baina badaude arriskua areagotzen duten elementu berriak ere, adibidezkomunikabideek itzelezko eragina eskuratu dute gure gizartean. Baina hezkuntzak ezin izan dugauza askorik egin egoera hori aldatzeko.Eskoletan, indarkeria eza irakasteko ideia txalogarria da, nahiz eta askotan liskarrak sortzen diren.Lehia honen ondorioz, gerra ekonomikoa eratzen da eta gauzak dauzkatenen eta ez dauzkatenen 3. arteko tentsioa pizten da. Tentsio hauek nazioa eta mundua zatitzen dituzte nolabait.Hau kontuan hartuta, komenigarria izango zen hezkuntzari bi orientazio osagarri ematea:lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea eta bigarren mailan, bizitza osoan zehar, proeiktukomunetan parte hartzea.Bestea ezagutzea.Bestea ezagutzeko, lehenik eta behin ezinbestekoa da bakoitzak bere burua ongi ezagutzea.Berdin da haurrari hezkuntza hori nork eman dion, familiak edo komunitateak. Helburua bere buruaezagutzea da, izan ere, bere burua ezagutzerakoan soilik jarri ahal izango da benetan besteenlekuan, eta besteen erreakzioak ulertzeko gaitasuna garatuko du. Eskolan enpatia jarrera horisustatzea garrantzitsua da bizitzako jokaera sozialetarako.Helburu komunetara jo.Batzuetan, komunean lan egiten denean, gizakien arteko ezberdintasunak eta gatazkak ezabatuegiten dira. Horregatik, hezkuntzak bere programetan, gazteak oso txikitatik lankidetzaproiektuetan ikasten hasteko denbora eta aukera eskaintzea garrantzitsua da, kirol eta kulturjardueretan nahiz jarduera sozialetan parte hartuz.Gainera, irakasle eta ikasleek proiektu komunetan jarduteak gatazkak konpontzeko metodo bezalaerabil daiteke eta gazteen ondorengo bizitzan erreferentzia bat izatea. Era berean, hezitzaileen etahezituen arteko harremana aberasteko ere baliagarria izan daiteke.Izaten ikasi.Bereziki gaztaroan jasotako hezkuntzari esker, pertsona guztiak pentsamendu kritikoa etaautonomoa izateko eta norberaren iritzi propioa izateko, bizitzako une ezberdinetan zer egin beharden beraien kabuz erabakitzeko prest egon behar dira.Izaten ikastea (1972) txostenak, eboluzio teknologikoarekin lotutako gizatasunik gabekomunduarekiko kezka azaltzen zuen. Momentu horretatik, komunikabideek eskuratutako izugarrizkobotereak areagotu egin du kezka hori, eta XXI.mendean fenomeno horiek oraindik gehiagoareagotzea gerta daiteke. Hala ere, arazoa bakoitzari indar eta erreferentzia puntu intelektualiraunkorra ematea da.Honez gain, etengabe aldaketak jasaten ari den mundu honetan, toki berezia eman behar zaie 4. somenari eta irudimenari gure etorkizunak mota ugariko talentuak eta pertsonalitateak behardituelako.Batzordea, guztiz ados dago Izaten ikastea txostenarekin. Jaiotzetik heriotzara doan gizakiarengarapena prozesu dialektikoa da, bertan bakoitza bere burua ezagutzen hasten da eta ondoren,besteekiko harremanetara zabalduz doa. Beraz, zentzu horretan, hezkuntza barne bidaia delaesan dezakegu.