Upload
irene-gonzalez
View
2.943
Download
2
Embed Size (px)
Citation preview
Hondamendi
zoriontsua
Hondamendia gertatu baino
lehen, Sagu familiak etxe dotore
batean zuen
gordelekua, sukaldearen eta
biltegiaren artean.
Sagu jauna sagu ederra zen eta oso
harro zegoen bere biboteez eta ahots
ozenaz. Flora Sagu andrea esanekoa
eta mantsoa zen eta gordelekuatxukun izaten zuen, eta, seme –
alabak, (
Teddy, Toby, Nancy, Nora, Nelley, Nuri,
Haizea eta Julene) garbi –garbi.
Hondamendiaren aurretik Sagu
etxean egunak oso aspergarriak
izaten ziren, Flora Saguarentzat
izan ezik, arratsalde guztiak ematen
zituen eta guztientzat afari gozoa
prestatzen, Sagu Jaunak janari
gozoa zuen gustuko.
Sagu jaunak zopa dastatu eta
harro- harro esaten zuen: “ Flora,
zopari gatza eta perrexil apur bat
falta zaio”. Orduan, umeak haren
biboteaz eta jakinduriaz liluratuta
geratzen ziren.
Afalostean aita Saguk bere
gaztaroko hainbat pasadizo
kontatzen zizkien. Sekula inork
zapaldu gabeko piramideetan bera
sarri egona zela, munduari bira bat
baino gehiago eman ziola piraten
itsasontzietako sotoan. Amstrong
astronautaren oinetakoetan
ezkutatuta, ilargian egindako lehen
pausoa, eta Pariseko Operan
basatiarekin gertatutakoa.
Flora andrea ez zen
aspertzen beti zegoen eta
istorio berriren bat. Baina
berandu egiten zenean
hanka puntetan altxatzen zen
mahaia batzeko.
Eta lapikoren baten tapa eroriz
gero, Sagu amak muturra okertu
eta isildu egiten zen.
Orduan, umeek esaten zuten: “
Ama, kontuz! Aitatxo hitz egiten
ari da eta!”
Aita Sagu enpresa bateko
lehendakaria zen. Enpresa
horretan ez zen ezertxo ere
saltzen, ez erosten, ezta egiten
ere.
Hondamendiaren aurretik aita
Sagu bulegora joaten zen goizero
–goizero eta gauero nekatuta
bueltatzen zen. Lasai egon nahi
zuen: egunkaria irakurri, zapatilak
jantzi, irratia entzun , eta umeak
lasai eta geldi egotea, berak
mokadutxoa jan eta zigarrotxoa
erretzen zuen artean.
Gauero, sagutxoak aitak
kontatutako istoriotxoak gogoratuz
lokartzen ziren. “ Gure aita bikaina
da”, pentsatzen zuten.
Orduan, hondamendia gertatu zen.
Hura atsekabea!. Munduko ur guztia
sartu zen gordelekuan. Hodi bat
apurtu zen eta segundo batzuen
buruan Sagu familiaren etxebizitza
txikituta geratu zen..
Ondo ikaratuta zeuden.
Baina, non ote zegoen aita?
Aita lantegian
zegoenez, amatxo Florak bakar
–bakarrik antolatu behar izan
zuen salbamendua..
Handik ordubetera sagutxo guztiak
armairu zahar bateko tiradera
batean zeuden ezkutatuta. Gau
hartantxe hala moduzko ohe
batzuk prestatu behar izan zituzten
sagutxoentzako. Zopa jateko prest
zegoen sutan .
Aita Sagu berandu heldu zen.
Gordelekua urez beteta topatu zuen.
Sekulako sustoa hartu zuen
eta, familiakoen bila hasi zen alde
guztietatik. Berarentzat utzi zuten
zopa apurra eta isil –isilik jan zuen.
Gau hartan ez irratirik, ez
egunkarik, ez mokadutxorik, ezta
zapatilarik ere.
Hondamendia gertatu
ondoren, eguneroko bizitza berriro
antolatu behar zen.. Ez
zegoenez, ez lapikorik, ez
zartaginik, ezta espagetirik
ere, Flora andrea leku berri baten
bila hasi zen bere sagutxoekin
bizitzeko.
Haiek bai benetako abenturak!
Orain saguekin eta katuekin topo
egin zuten, otarretatik sartu eta
irteten ziren, eskaileretan gora eta
behera ibiltzen ziren, aurkitzen
zutena jan eta edaten zuten,
Gauero, egunean gertatutakoak
emozioz beteta kontatzen zuten.
Inoiz baino hobeto pasatzen ari
ziren.
Halako batean gitarra bat aurkitu
zuten. Handik egun batzuetara
euretako bik gitarra jotzen ikasi
zuten hiru egunean, eta, besteak
abesten onak zirela konturatu
ziren. Hara non hasi ziren
entzuten abesti eta kontzertuen
oihartzuna, tiraderatik.
Aita lanetik itzultzen zenean seme´-
alabak hain pozik eta alai ikusten
zituenez, ez zien geldi egoteko
eskatze.n. Uko egin zien irratiari eta
zapatilei ez ostera, zopa beroari. Eta
bera hasi zen zopa prestatzen. Proba
asko egin ondoren. Flora andrearena
bezain gozo egitera heldu zen. Ordutik
aurrera Sagu aitak etengabe hitz egiten
zuen bere sukaldaritza- trebetasunaz.
Seme- alaba nagusiek elkarri
begiratzen zioten eta marmarrean
esaten zuten: “ Gure aita, beti bere
istorioak kontatzen”.
KONTATU ETA KONTATU IPUINA
BUKATU