Indian barrena

  • View
    185

  • Download
    1

Embed Size (px)

Text of Indian barrena

  • INDIAN BARRENA

  • Oihanzabal eskolako 2. mailako ikasleak gara.Abenduan bidai zoragarri bat egin genuen Indian barrena.Zuk ere nahi duzu ezagutu? Ba goazen!

  • India Asian dago.Hiriburua Nueva Delhi da.Munduko herrialdetan 7. handiena da.

  • Indiako banderak 3 kolore ditu: laranja, txuria eta berdea. Erdian gurpil bat du.

    Armarriak 4 lehoi ditu eta azpian 4 animali ditu: elefantea, zezena, lehoia eta zaldia.

  • Indian hizkuntza asko daude. Garrantzitsuenak inglesa eta hindia dira.

    Indiako dirua Errupia da.

  • Indiak muga egiten du indiar ozeanoarekin, arabiar itsasoarekin , Bengalako golkoarekin eta herrialde hauekin: Pakistan, Txina, Nepal, Bhutan, Bangladesh eta Birmania.

  • Indiaren iparraldean Himalaya mendiak daude.

    Ibai garrantzitsuenak Ganges eta Brahmaputra dira.

  • Indiako eraikuntzak erlijio ezberdinen eragina izan dute, adibidez, irudian dagoen Bombaiko Chhatrapati Shivaji geltokia.

    Bombaien Loto tenplua dago eta loto lorearen itxura du.

    Taj Mahal jauregia Agra hirian dago. Shah Jahan erregeak eraikiarazi zuen bere emazte izandako Mumtaz Mahalen gorpua sartzeko. Marmol txuriz egina dago. Aurrean dituen 4 dorreak egin zituztenean apropos kanpoaldera okertuta egin zituzten, baten bat eroriko balitz kanpoaldera erortzeko eta ez jauregi gainera.

  • India inglesen eskuetan egon zen denbora luzean. Mahatma Gandhik indiarrak independentziaren alde borrokatzeko animatu zituen.Erresistentzia baketsua eta indarkeri gabekoa izan zen eta gose grebak ere egin zituzten.Azkenean 1947. urtean independentzia lortu zuten.

  • Indiarrak gehienbat nekazariak dira eta arroza, artoa, garagarra, tea, kafea, azukrea eta tabakoa hazten dituzte.Abeltzainak ere badira eta behiak, bufaloak, ardiak eta ahuntzak dituzte.Industria nagusia ehungintza da.

  • India munduko herrialdeen artean 2. jendetsuena da eta hiri populatuenak Bombai, Nueva Delhi eta Kalkuta dira.Gehienak hinduak diren arren (%80a), musulmanak, kristauak, budistak eta jainistak ere badira.

  • Indian animali asko daude eta mota askotakoak.Elefanteak gainean ibiltzeko erabiltzen dituzte. Behiak sakratuak dira eta debekatuta dago okela jatea. Horregatik ez dituzte hiltzen.Galtzorian daudenak Bengalako tigrea eta putrea dira.

  • Indian oihan tropikalak eta basoak daude. Zenbait tokitan udan monzoi haizeak gogor jotzen du eta euria dakar. Hau onuragarria da lurra ureztatzen duelako baina gehiegi egiten duenean uholde ikaragarriak izaten dituzte.Orokorrean beroa egiten du eta landare mota asko daude.Lore bereziena Loto lorea da.

  • Gehienak hinduak direnez, jainko askotan sinisten dute.Ezkontzak gurasoen erabakiz egiten dira. Ezkontzara jende asko gobidatzen dute eta ospakizunak egun batzuk iraun ditzake.Ezkontza andregaiaren familiak ordaintzen du eta garestia denez, indioek nahiago izaten dituzte semeak alabak baino.Ospakizunean ezkongaiak ezin dute elkar begiratu.

  • Hinduek ez dute alkoholdun edaririk edaten. Tea egunero hartzen dute .Gehienbat barazkiak eta arroza jaten dituzte. Espezie eta pikante asko botatzen diote kolorea eta zaporea emateko.Ogiaren ordez talo itxurako opila jaten dute (roti).

  • OHITURAK

  • BOLLYWOOD