Indian barrena2

  • View
    665

  • Download
    0

Embed Size (px)

Transcript

  • India munduko herrialdeen artean 2. jendetsuena da eta hiri populatuenak Bombai, Nueva Delhi eta Kalkuta dira.Gehienak hinduak diren arren (%80a), musulmanak, kristauak, budistak eta jainistak ere badira.

  • Indian animali asko daude eta mota askotakoak.Elefanteak gainean ibiltzeko erabiltzen dituzte. Behiak sakratuak dira eta debekatuta dago okela jatea. Horregatik ez dituzte hiltzen.Galtzorian daudenak Bengalako tigrea eta putrea dira.

  • Indian oihan tropikalak eta basoak daude. Zenbait tokitan udan monzoi haizeak gogor jotzen du eta euria dakar. Hau onuragarria da lurra ureztatzen duelako baina gehiegi egiten duenean uholde ikaragarriak izaten dituzte.Orokorrean beroa egiten du eta landare mota asko daude.Lore bereziena Loto lorea da.

  • Gehienak hinduak direnez, jainko askotan sinisten dute.Ezkontzak gurasoen erabakiz egiten dira. Ezkontzara jende asko gobidatzen dute eta ospakizunak egun batzuk iraun ditzake.Ezkontza andregaiaren familiak ordaintzen du eta garestia denez, indioek nahiago izaten dituzte semeak alabak baino.Ospakizunean ezkongaiak ezin dute elkar begiratu.

  • Hinduek ez dute alkoholdun edaririk edaten. Tea egunero hartzen dute .Gehienbat barazkiak eta arroza jaten dituzte. Espezie eta pikante asko botatzen diote kolorea eta zaporea emateko.Ogiaren ordez talo itxurako opila jaten dute (roti).

  • Neskak jantzi lasak janzten dituzte eta buruan oihal bat. Sari jantzi berezia da, oihal luze batekin egiten dutena. Mutilentzat dhotia dago.Jantziak oso koloretsuak dira, gorria, laranja, urdina, berdea, eta urre edo zilar kolorea ere izaten dute. Askotan oinutsik ibiltzen dira eta batzutan txankletak erabiltzen dituzte.Kopetan tika izenez ezagutzen den apaingarri bat jartzen dute. Puntu gorri bat edo malko forma izan dezaken adorno txiki bat da.Politago egoteko genaz apaintzen dituzte eskuak eta pultsera asko izaten dituzte.Sikh tribuko mutilek ez dute ilea mozten eta bilduta eramaten dute.Nahi duenak turbantea eramaten du buruan,

  • Agurtzeko eskuak elkartuz namaste esaten dute.Errespetua erakusteko elkarri oinak ukitzen dizkiote.Barkamena eskatzeko belarriak ukitzen dituzte.Bikoteak kalean ezin dute musurik edo eskurik eman.Eskuinarekin ekintza garrantzitsuak egiten dituzte (jan, ordaindu,..) garbia dela uste dutelako. Adinduak oso ongi zaintzen dituzte, jakintsuak direla uste dutelako.Indiako herri batzuetan oso pobrea direnez umeen erdiak ez dira eskolara joaten eta lana egin behar izaten dute.

  • Bombai hiria munduko pelikula ekoizlerik handiena da eta Bollywood deitzen diote.

    Musika eta dantza klasikoa eta modernoa (Filmi, pelikuletakoa) daude.

    Indiako kirol nagusiena belar hockeya da, baina azken urtetan cricketak indar handia hartu du.

  • Laister arte!

    Namaste!