6
Irudi honek azaldu nahi diguna, motibazioa oso garrantzitsua dela da. Irakasle batek, irakasgaiaren inguruan interesa eta gustua izan behar du hau ikasleei transmititu ahal izateko. Modu honetan ikasleak gusturago eta errazago barneratuko du irakasgaia.

Irudiak lantzen

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Irudiak lantzen

Irudi honek azaldu nahi diguna, motibazioa oso garrantzitsua dela da. Irakasle batek, irakasgaiaren inguruan interesa eta gustua izan behar du hau ikasleei transmititu ahal izateko. Modu honetan ikasleak gusturago eta errazago barneratuko du irakasgaia.

Irudi honetan ikusten denez, metodologian arazo bat dago, irakasleak kontraesan bat egiten du. Irakasle batek ezin du berak egiten ez duen gauza bat erakutsi, ikasleek ez baitute ulertzen adierazi nahi duena.

Page 2: Irudiak lantzen

Irakasle honengan diskriminazio ikusten da. Berak duen pentsamenduaren araberako banaketa bat egiten du, hala nola erlijiosoei oso leku gutxi eta laikoei berriz gehiago. Irakasle batek klasea emateko garaian bere pentsamenduak alde batera utzi behar ditu eta denak berdintasun batez tratatu.

Irudi honek emakume eta gizonezkoen artean aurkitzen diren ezberdintasunak nabarmentzen ditu. Haurrei txiki txikitatik transmititzen zaie, amak etxeko lanak egin behar dituela eta aita dela etxera dirua ekartzen duena. Bi sexuen arteko berdintasuna bultzatu nahi da gizarte honetan, baina bi sexuak ez dira berdin tratatzen eta txiki txikitatik bereizten gaituzte.

Page 3: Irudiak lantzen

Irudi hau ikusi ondoren, esan dezakegu, haurrek gurasoei imitatuz ikasten dituztela gauza asko, hau da, gurasoek egindako gauzak errepikatu ohi dituzte. Argazkian, aita, semeari errieta egiten ari da, arreba ez duela jo behar esanez, baina gero aitak, ama jo ohi duenez haurrak ez daki aitaren hitzei edo portaerei egin kasu. Azken finean, gurasoek koherenteak izan behar dutela egin eta esaten dutenarik

Irudi honetan ikusten denez, ikastetxeetan berdintasuna bultatu nahi da, baina ikasgaietan ikasten diren pertsonaia guztiak gizonezkoak dira. Historian zehar hainbat

Page 4: Irudiak lantzen

emakume ezagun izan ziren, baina ikastetxeetan gizonezkoei ematen zaie nagusitasuna emakumeak bazterrera utziz.

Irudi honetan, kontsumismo arazo bat ikusten da. Gaur egungo gizartean, pertsonak gehiago kontsumitzeko halako irudiak erabiltzen dituzte. Hau da, emakume eta gizonezko perfektuaren irudiak sartzen dituzte.

Page 5: Irudiak lantzen

Argazki honek bi alor ezberdin adierazten dizkigu. Alde batetik, kontsumismoa izango genuke eta beste batetik, matxismo ukitu bat. Hau da, gaur egungo gizartean oraindik ikus dezakegu gizonak emakumeari opariak egin behar dizkiola. Honekin batera, kontsumismora gerturatzeko modu bat ere erabiltzen da (marka garesti bat erabiliz).

Irudi honetan argi ikus daitekeen bezala, oraindik ere hainbat eztabaida eta nahaste dago generoaz hitz egiten dugunean. Mutilei eta neskei zuzentzeko hitzak nahasten ditugu eta honenbestez haurrak ere nahas ditzakegu, baita familia asko ere gaur egun, adibidez, gutunetan orain arte gurasoei erreferentzia eginez erabiltzen zen aita-ama hitza orain hobe da ez erabiltzea, familia mota anitz baititugu gure artean eta ez baitu zertan haur batek aita eta

Page 6: Irudiak lantzen

ama bat izan beharrik derrigorrez. Beraz, argi geratzen da gaur egun tentuz ibili behar dela erabiltzen ditugun hitzekin.

Irudi honek irakasleak duen ereduaren garrantziaz ohartarazten gaitu. Irudian ikus daitekeen bezala, haur bat arbelean idazten ari da, idatziaz ikastolan ezin dela agresiboa izan eta bitartean irakaslea pistola batekin zuzentzen ari zaio haurrari. Adibide honekin zera ohartarazten gara, irakasleak eredu izan behar direla zerbait irakatsi eta hori egitea nahi badute behintzat edo alderantziz,zerbait egiterik nahi ez badute beraiek ere ezingo dute egin, bestela haurra galduta senti baitaiteke.