Upload
aingura
View
308
Download
3
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Lauaxeta: Agur Euskadi Bere olerkirik hunkigarriena
Agur Euzkadi
Lidia Bernal
Jone Etxebarria
Agur Euzkadi, Jaunak naroa Aberri eder argira!
Neure negarrak jarion neuzan zeure mendiai begira.
Seme bat zeukan baina etsayak kendu eutsoen biotza.
Soin ederrera ixuri yakon Maietz bateko goiz otza.
Gurutz deunari musu eginaz alde egin eutson mundutik;
Kristoren gentza abo ganean loratu yakon gaztetik.
Jaunaren maitez, aberri maitez ez eban euki bildurrik,
eta zeuretzat, zorion utsa opaldu eutsun gogotik.
Euzkadi ona, zagoz betiko Kristoren fede betean
olan zoruna bilauko dozu emen ezpada zeruan.
Eriotz deuna aurrean daukot ziñistu bada euzkoa;
Euzkadi aske izan daitean zaindu Josuren legea.
Eder yatazan euzko basterrak, eder itxaso zabala;
baña oraintxe ederrago yat eriotz onen itzala!
Gaztea nozu bizitz onetan ta ez yatan palta gauzarik.
Jauna gogorra aldi onetan iges eitea lurretik!
Ez bedi egin neure oldea Zeure naia bai ostera.
Gogoa bijoa zeru argira gorputza lur illunera.