Nutrizio funtzinoa

Embed Size (px)

Citation preview

Nutrizio funtzinoa

Digestio prozesua

Digestinoa hartzen doguzan elikagaiak deskonposatu eta gure organismoarentzat beharrezkoa diran mantenugai bihurtzea da.Ahoan elikagaiak mastekatu egiten dira, hortz haginen bidez. Mihinak txu guruinek sortzen daben txuagaz nahasi eta elikadura boloa sortzen da.

Faringea eta hestegorrian behera, elikadura boloa urdailera heltzen da.

Urdailean elikadura boloa urin gastrikoagaz nahasten da, eta kimoa sortzen da.

Heste meharrean, kimoa pankreako urinagaz, behazunagaz eta heste urinagaz nahasten da eta kiloa sortzen da. Heste meharrean, mantenugaiak xurgatzen dira, mantenugaiak odolera heltzen dira, eta odolak gure gorputzeko zelula guztietara eroaten dauz.

Heste lodiak guk aprobetxatu ezin doguna batu eta gorozkia bihurtzen dauz. Gorozkiak uzkiaren bidez egozten dira.

Digestino aparatuaren gaixotasunak Hortz-haginetako txantxarrak ahoko bakteriek kalte egiten deutse. Txantxarren prebentzinorako gozoki asko ez jatea eta otordu bakotxaren ostean haginak garbitu behar doguz.

Aerofagia digestino hodietan gasak sartzen diranean sortzen da, horri aurre egiteko neurriz jan eta gasdun edari gitxi kontsumitu behar doguz.

Beherakoa heste meharrak ura eta mantenugaiak xurgatzeko gai ez danean gertatzen da horregaitik gorozkiak sarri eta likidoak izaten dira. Osatzeko ura eta jaki arinak jan behar doguz.

Arnasa aparatuaren osogaiak

Arnasbideak

Sudur hobiak airea gure gorputzera sartzeko eta ateratzeko hobiak dira.

Airea birikietara heldu aurretik garbitzea, berotzea eta hezotzea da.Fringea airea ere eroaten dau sudur hobietatik birikietara. Horregaitik gara gai ahotik ere arnasa hartzeko

Laringea farngea eta trakea lotzen dauzan hodia da. Barruan ahots kordak daukaz, airea igarotean bibratu eta ahotsa sortzen daben muskulu bi.

Trakea bronkio izeneko hodi bitan banandutako hodia da.

Bronkioloak birikietan,bronkiolo izeneko hodi txikiagotan adarkatzen da.

Birikiak biriki bakotxaren barruan, bronkioloaen muturretan , biriki albeolo izeneko zakutxo moduko batzuk dagoz.

Arnasa aparatuaren gaixotasunak

Gripea birus batek sortutako gaixotasun oso ohikoa da. Birus hori errez kutsatzen da eta sukarra, muskuluetako mina eta ondoeza eragiten dauz.

Asmea bronkioloak estutu eta aireari pasatzen izten ez deutsienean sortzen da. Bronkiodilatadore izeneko botiken bidez kontrolatu daiteke.

Zirkulazio aparatuaren osogaiak

Bihotza, odol basoak eta odola.Bihotza toraxaren ezkerraldean kokatuta dago, odola gorputz guztira bultzatzen dau. Bihotzaren hormak muskulu ehunez osotuta dagoz, eta barrualdea hutsa dauka, lau barrunbez osotua: aurikula bi eta bentrikulu bi. Balbula triskuspidea eskumako aurikulea eta eskumako bentrikulua bereizten dauz. Balbula mitralak ezkerreko aurikulea eta ezkerreko bentrikulua banatzen dauz.

Odol basoak era askotako lodiera daukien hodiak dira, lodieraren arabera, arteriak, benak eta kapilarrak bereizten dira.

Arteriek odola bihotzetik gorputzeko organo guztietara zabaltzen dira.

Benek odola gorputzeko atal guztietatik bihotzera daroe

Kapilarrak arteriak eta benak lotzen dabez.

Odola mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzen dauz, eta hondakinak batzen dauz, zelulez osotuta dago.

Odol zelulak globulu gorriak, zuriak eta plaketak dira.

Globulu gorriek oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dabe.Globulu zuriek gorputza infekzioetatik babesten dabe.Plaketek zauriak ixten dabez.

Odol zirkulazioa

Odol zirkuitu baten bidez egiten da: zirkulazio txikia edo birikietakoa, eta zirkulazio edo orokorra. Eskumako bentrikulutik karbono dioxidoz betetako odola biriki arteriaren bidez atera eta birikietara heltzen da. Birikietako albeoloetan odolak karbono dioxidoa askatzen dau, eta oxigenoa hartzen dau. Biriki benen bidez, odol oxigenatua bihotzaren ezkerreko aurikulara heltzen da.

Ezkerreko bentrikulutik odol oxigenatuak aorta arteriaren bidez urteten dau, eta gorputzeko organo guztietan banatzen da. Substantziaz betetako odola bihotzeko eskumako aurikulara itzultzen da, kaba benen bidez.

Zirkulazino aparatuaren gaixotasunak

Tronbosia tronbo izeneko pikor bat eratu eta arteria bat edo bena bat ixten dauanean gertatzen da. Obesitateak eta erreteko ohiturak gaixotasun hau izateko arriskua ugariten dabe.

Miokardio infartua oxigeno ezak eraginda bihotzaren zati bateko zelulak hiltean oinarritzen dan gaixotasun bat da. Bihotzekoa dieta orekatu baten eta jarduera fisikoaren bidez ekidin daiteke.

Arteriosklerosia arterien barruan gantzak metatzen diralako arteriak gogortzean sortzen da. Ariketa fisikoa egitea, neurriz jatea, koipe gitxi hartzea eta ez erretea dira neurri egokienak.

Gernu sistema

Gorputzak karbono dioxidoa botaten dau eta, gernu sistemak gure zelulek sortutako hondakin ez-gaseosoak egozten dau. Kuntzurrunek, ureterrek, gernu maikuluak eta uretrrak osotzen daez gernu sistema.Kuntzurrunak baba formako organo bi dira, eta kaxa torazikoaren azpian dagoz, bizkarrazurraren alde banatan. Kuntzurrunetatik igaroten dan odola iragaztea da horreen eginkizuna, organisnoarentzat toxikoak diran hondakinak erauzten.

Ureterrak gernua kuntzurrunetatik hartu eta gernu maskurira eroaten daben hodi bi dira.

Gernu maskuria zaku formako organo gihartzu bat da, eta zakuan gordeta egoten da gernua, uretratik kanporatu arte.

Uretra hodiaren bidez, gernu maskurian gordetako gernua kanporatu egiten da.

Izerdi guruinak

Izerdi guruinez bidez, horretatik hur dagozan kapilarretatik substantzia toxikoak ezabatu dira. Horretarako, izerdia sortzen dabe, poroen bidez egozten da.

Izerdi guruinei esker, gorputzaren tenperatua kontrolatzen da.

Iraitz aparatuaren gaixotasunak

Zistitisa gernu maskuriaren infeksioa da, eta sukarra eta pixa egiteko mina ergiten dau.

Kultzurrunetako harriak organo horreetan gernuan disolbatutako substantzietatik sortzen diran masa solidoak dira. Harriek pixari pasatzen izten ez deutsielako min handia eragin daikie.

Kuntzurrunetako gitxitasuna odola iragazteko gaitasuna galtzen dabenean sortzen da. Kultzurrunek huts egiten dabenean trasplantea egin behar da.