Upload
loly-canillas
View
395
Download
1
Embed Size (px)
DESCRIPTION
power point udari buruzkoa: Ipuina
Citation preview
UDAUdako
adarbakarra
Loly Canillas García
Ekainaren 21a. zen. Uda adarbakarra basora abiatu zen bere
lana betetzen hasteko asmoz.
Udaberri maitagarriak bazekien Uda laguna etortzear zegoela eta…
ostadarraren gainera igo eta betiko basora bidaiatu zen.
Iluntzean, Uda lagunaren trosta entzun ahal izan zuen.
_Uda, maitea… Aspaldiko!Agurtu zion Udaberrik pozaren pozaz, adarbakarraren kimak
maitekiro laztanduz.
Bi lagunek orduak eman zituzten dena elkarri kontatzen…
_Uda, laztana: Zer ekarri diguzu aurten?
_Badakizu, urtero bezala, eguzkiaren argia eta beroa
dakart nirekin… eta udaberrian jaiotako kumeek
behar duten elikadura.
_Eta ez bakarrik animaliek behar dutena, baizik eta gizakiek behar dutena ere…
Jada soroetan, zerealen buruxkak urre kolorea
hartzen ari dira… Sekalea,
garia,
artoa,
garagarra eta beste zereal pilo izango dugu. Uzta uztailean egingo da
animaliek elikadura falta ez izateko…
Eta gizakiek ogia,
pasta… eta zerealez egiten diren hainbat jakien faltarik
ez izateko.
_Oso ondo, Uda. Denek eskertuko dizute… Zer gehiago ekarri duzu?
_Nirekin datorren eguzkiaren argia eta beroari esker, baratzeetan jada hasi dira heltzen:
Tipula ederrak,
landatutako baratxuriak potoltzen ari dira…
Horrela, Uztailaren 25ean. Santiago jaian, tradizioa jarraituz,
gasteiztarrek haien baratxuri-txirikorda ederrak erosi ahal izango
dituzte
Pepinoak haren landarean hazi eta
hazi…
eta piperrak,
letxuak, entsaladak prestatzeko…
_Entsaladarako, tomate eta aguakatea ere… ezta, Uda?_Bai, baina horiek ez dira barazkiak. Fruituak dira.
Kalabazinak ere handituz doaz,
babak,
ilarrak,
lekak,
plater on eta osasuntsuak prestatzeko.
_Zer gehiago? Zer gehiago ekarri duzu?
_Nirekin batera, udako fruituak etorri dira. Dakizun bezala, udako
fruta urteko gozoena da:
Mertxikondoak muxikez beteta daude;
Platanondoak, bananez beteta;
okaranondoen adarrak okerturik, hainbeste okaranen pisuagatik;
marrubi-landarea, marrubiez josita,
mugurdi-landarea bezala;
gereziondoek hosto baino gerezi gehiago dute;
Andere-mahatsondoa baia gorri edota beltzez beterik.
Bestaldetik, freskagarririk osasuntsuena: Sandia
eta meloia, bere lehengusua.
Gure basoen masustondoak fruitu
gorri-beltzez jazten dira.
_Zer gehiago ekarri duzu, Uda?
_Udako lorerik ederrenak ere ekarri ditut.
Zelaiak izpilikuz bete ditut…
Bitxiloreak edonon ikusi ahal dira;
galsoroetan, ababolek haien buru gorriak
erakusten dizkigute.
untzak loratu eta zabaldu dira;
erreken ondoan, liliak hazten ari dira;
mendafinak bere usain zoragarria zabaltzen du
eguzkiaren pean;
atxaparrek, gure hesietan ezarrita, haren usain gozoa
zabaltzen dute;
txikori belarrak ere gure zelaietan zabaldu dira: Haien hostoak oso
osasungarriak dira infusioan edota entsaladan.
Jardinetan, mota askotako loreak agertu dira: Pentsamenduak,
kalak,
krabelinak,
liliak,
geranioak,
gladioloak,
arrosak,
eguzki-loreak… Hauek gainera fruitu lehorrak ematen
dizkigute. Eta fruitu lehor horiekin olioa egiten da.
Baina, baina… Ai, ene!!! Ai ama!!! Non daude nire
sendabelarrak???
_Sendabelarrak?Zein sendabelar? Zer esan nahi duzu?
_Ai, ai, ai!!! Sendabelarrak galdu ditudala uste dut…
_Itxaron, Uda. Nire kristalezko bolan begiratuko dut eta horrela,
sendabelarrak non dauden jakin ahal izango dugu.
_Aaaa!!! Begira non dauden zure
sendabelarrak!
_Zuk ez duzu ezer galdu. Itzal sorginak lapurtu dizkizu zure sendabelarrak.
_Eta zer egingo dugu orain?
Badakizu, udan denak daude oporretan. Zu eta biok bakarrik geratzen gara.
Gizakiek sendabelarrak behar dituzte… Gaixotzen badira, ez dute sendatzeko ezer izango.
_Zurekin joango naiz!_ Esan zuen Udaberrik Udaren gainera igoz_ Sorgin horrek ez du zereginik izango, zu eta
biok elkarrekin bagoaz eta gure botereak elkartzen baditugu.
Ez, Udaberri, ez. Zu nirekin bazatoz, nork zainduko du basoa eta jaioberri txikiak?
_Ni bakarrik joango naiz. Nik galdu nituen. Nik berreskuratu behar ditut sendabelarrak.
_Ene lagun maitea, Itzal sorginaren gaztelua urrun dago eta, hara heltzeko, mila eta hamaika arrisku gainditu behar izango dituzu…
_Egin behar dut, Udaberri. Gaua jada gainean dugu. Hobe ahalik eta lasterren bidea hartzea. Agur maitea.
Udaberrik eta Udak elkarri agur esan ostean, adarbakarrak trostan
alde egin zuen.
Udak ur zakarrak,
mendi malkartsuak,
baso ilunak, bide arriskutsuak, gainditu behar
izan zituen baina…
adarbakarrak aurrera eta aurrera jarraitu zuen etenik egin gabe.
Bi egun eta gau bat bidaian pasa ondoren, Itzal
sorginaren gaztelua ikusi ahal izan zuen.
Itzal sorgina atean aurkeztu zen:
_Nor zara zu basapizti arraro eta molestagarria?
Nork eman dizu baimena nire lurraldean sartzeko?
Zure ausardia ordainduko duzu!!!
_Zuk primeran dakizu nor naizen eta zergatik nagoen hemen… Itzuli
iezazkidazu lapurtu zenizkidan sendabelarrak.
_Sendabelarrak? Nik “lapurtutako” sendabelarrak??? Ja! Zertarako nahi dituzu zuk sendabelarrak?
Nik, nire pozioak egiteko behar ditut… Zuk zertarako?
Izaki magikook ez dugu sendabelarren beharrik,
baina gizakiek bai.
_Nola ausartzen zara, nire aurrean, gizaki baliogabe horiek defendatzen? Askoz hobeto gaude beraiek gabe.
Gizakiek izaki fantastikooi
ez digute inolako
errespeturik… eta natura deseustatzen
dute.
Gizakiek, denok bezala, erruak dituzte, baina nahikoa dute
hilkorrak izaten eta bizitzan zehar gaitzak jasaten… Ezin dizkiezu
sendabelarrak kendu.
_Ez nago sendabelarrak itzultzeko prest. Nire pozioak egiten ari naiz eta behar ditut. Joan zaitez etorri
zinen lekutik, bestela…
…Nire ezpata eta nire botereen kontra borrokatu
beharko duzu!
_Nahi duzun bezala: Zure botereak nireen aurka eta zure ezpata nire adarbakarraren kontra… Ea nork irabaziko duen!
Handik urrun, Udaberri maitagarriak, kezkatuta, Uda
lagunarekin amets egiten zuen.
Hurrengo goizean, esnatu zenean, Udaberri maitagarriari susmo txar bat sartu zitzaion bihotzeraino eta bere kristalezko bola kontsultatu zuen.
Kristalezko bolan lagunaren irudia ikusi ahal izan zuen
hasieran, baina gero…
irudia desagertu eta haren beharrean, sua agertu zen.
Maitagarria zeharo beldurtu zen.
Udaberrik ez zuen birritan pentsatu. Beti bezala, ostadarrera igo eta
argiaren abiaduraz, lagunaren bila hegan egin zuen.
Bitartean, Uda
borrokarako prestatzen
ari zen.
Hurrengo egunean, goiz goizean…
_Zer, adarbakartxo? Prest borrokarako? Sorpresatxo bat dut
zuretzat. Kar,kar,kar!
Hurrengo egunean goizean, Itzal sorgina aurkeztu zen.
_Zer, adarbakartxo? Prest? Sorpresa bat dut zuretzat!!!
Kar, kar, kar…
Une hartan, sorgin gaizto hura dragoi ikaragarri bihurtu zen… Uda, azkartasun eta indar osoz,
izaki beldurgarri haren kontra, adar zorrotz, jaurti egin zen.
Udak, gogor eta ausarki borrokatu zuen, baina… Nola gainditu munstro hark zeukan indarra? Berak zaurituta eta sorginak irabazle bukatu zuten.
Baina, Udak
gutxien espero
zuenean, Udaberri aurkeztu
zen. Zauriak garbitu
eta sendatu zizkion…
Hobeto sentitu zenean,
Udaberrik mendekua
hartu beharko zutela
proposatu zion.
Egunsentian bi lagunak,
liskarrerako prest, Itzal sorginaren gaztelura
abiatu ziren.
Aukera honetan irabaziko
zutela ziur zeuden.
Sorgina gaztelutik
atera zen…
_Zer, adarbakartxo?
Ez duzu nahikorik
izan?
Ai! Eta orain lagunatxo ere
datorrela!
Zuri ere gustatzen zaizkizu
herensugeak, maitagarritxo?
Oso ondo! Biontzat dut!!!
_Nahi duzunean!Esan zuten bi lagunek batera, borrokarako jantzita eta haien botere guztiak prest.
Sorginak aurrekoan baino ikaragarriagoa zen dragoi
bilakatu zen
Udaberrik, adarbakarraren gainean, dragoiaren aurkako indar
eta botere guztiak erabili zituen.
Azkenean, sorgin-dragoiak etsi egin behar
izan zuen.
Dragoi erraldoi hura txiki-txiki bihurtu zen. Barkamena eskatu eta …
sendabelarrak itzuli behar izan zizkien:
Malba, eztarriko eta bronkioetak
o gaitzak sendatzeko;
kamamila, sabeleko mina sendatzeko;
arrosa-mosketa, azaleko
ebakiondoak eta orbainak
desager erazten laguntzeko;
salbia, hanturaren kontrako sendagaia eta
memoriarako sustagarria;
arantz zuria, bihotzerako ezinhobea…
eta beste askoz gehiago, sendagai
ezberdinak prestatzeko.
Gero, bizkarra emanda, oso atsekabetuta, bere gaztelura itzuli zen.
Jada betiko basoan, Udaberrik Udari agur esan behar izan zion.
eta bere etxera itzuli zen.
Ostadarrera igo…
Uda, berriz, trosta-trosta, basoan barneratu zen… bere
lanarekin jarraitzeko.
Eta, hala bazan, ala ez ba zan, sar dadila kalabazan
…eta atera dadila Abetxukoko plazan.