Upload
mertxeuropa
View
7.495
Download
10
Embed Size (px)
Citation preview
1
UGALKETA FUNTZIOA
LHko 6. mailan
Baliabide digitalak erabiliz
2
ESKEMA
• SARRERA• HELBURUAK• EBALUAZIO IRIZPIDEAK• EDUKIAK• OINARRIZKO GAITASUNEN GARAPENA
• METODOLOGIA• DENBORALIZAZIOA• EBALUAZIOA
3
UGALKETA FUNTZIOA
4
GORPUTZAREN GARAPENA• Jaiotzen garenetik gure gorputzak hainbat aldaketa
pairatzen ditu, eta oro har, aldaketa horien ondorioz, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak nabarmentzen dira.
• BIZITZAREN ETAPAK:
– Haurtzaroa: jaiotzetik 12 urtera bitartean.– Nerabezaroa: 12 urtetik 19ra bitartean.– Helduaroa:
• Gaztaroa: 25 urte arteko aldia.• Helduaroa: etapa luzeena; 60 urte ingururekin bukatzen da.• Zahartzaroa: azken etapa.
5
• KARAKTERE SEXUALAK:
Gizonezko eta emakumezkoen gorputzak bereizten dituzten ezaugarri fisikoak dira. Bitan sailkatzen dira:– Karaktere sexual primarioak: ugalketa-aparatua
osatzen duten sexu-organoak dira, eta jaiotzetik ditugu.
– Karaktere sexual sekundarioak: gure gorputzean gertatzen diren aldaketak dira, eta gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak kanpotik bereiztea ahalbidetzen dute. Karaktere hauek ez dira ugalketa-aparatuaren parte, berez, eta pubertaroa deritzon nerabezaroko etapan garatu ohi dira.
6
7
EMAKUMEZKOEN
UGALKETA
APARATUA
8
EMAKUMEZKOENUGALKETA APARATUA
OBULATEGIAKFALOPIOREN
TROMPAKUMETOKIA BAGINA BULBA
9
Umetokia Falopioren tronpa
Obulutegia
Bagina
Umetokiaren lepoa
10
• OBULUTEGIAK bi organo txiki dira. Horietan OBULUAK sortu eta , pubertarotik aurrera, heldu egiten dira.
• FALOPIOREN TRONPAK obulutegiak eta umetokia lotzen dituzten hodiak dira.
• UMETOKIA organo hutsa eta gihartsua da. Haurdunaldian, umetokian garatzen da izaki berria.
• BAGINA umetokia kanpoaldearekin lotzen duen hodi gihartsua da.
• BULBA kanpoaldeko organo bakarra da. EZPAIN TOLESTURA batzuek osatzen dute, baginaren sarrera babestuz.
11
OBULUA
OBULUA edo GAMETO
FEMENINOA sexu-zelula femeninoa da.
Forma biribila dute.
Nukleoz eta zitoplasmaz
osatuta daude.
Ez dira bere kabuz lekuz aldatzeko gai.
NUKLEOA
ZITOPLASMA
OBULUA
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28
OBULU HELDUAFALOPIO TRONPARA
HIL
14
EZ ERNALDU
28
OBULUA BAGINATIK ATERA
13
MENSTRUAZIOA EDO HILEKOA
• Emakumezkoaren ugalketa-aparatuaren heldutasuna adierazten du, hau da, emakumea fisikoki prest dagoela haurrak izateko.
• Gutxi gorabehera hilean behin, obulu heldu bat obulutegitik irten, eta umetokira iristen da. Haurdunaldirik ez bada, obulua kanpora egozten da, odolarekin eta uteroko azal zati txikiekin batera.
14
GIZONEZKOEN
UGALKETA
APARATUA
15
GIZONEZKOENUGALKETA APARATUA
TESTIKULUAKHODI
DEFERENTEAKSEMEN
BESIKULAKZAKILA URETRAPROSTATA
16
MASKURIA
SEMEN BESIKULA
PROSTATA
HODI DEFERENTEA
TESTIKULUA
URETRA
ZAKILA
17
• TESTIKULUAK arrautza formako bi organo dira. Pubertaroan espermatozoideak, sortzen hasten dira. Eskroto izeneko poltsa batez babestuta daude.
• HODI DEFERENTEEK testikuluak eta uretra lotzen dute.
• SEMEN BESIKULAK PROSTATAREKIN batera semen jariakina ekoizten duten bi gurin dira.
• ZAKILA kanpoko organo gihartsua da eta barruan URETRA du. Zakilaren muturra glande du izena; glandea estaltzen duen azalari prepuzio deritzo.
• URETRA semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahastura kanporatzen dituen hodia da.
18
ESPERMATOZOIDEA
ESPERMATOZOIDEA edo
GAMETO MASKULINOA sexu zelula maskulinoa da
Burua, lepoa eta flageloa ditu.
Nukleoak ia buru osoa hartzen du, eta lepoak burua eta flageloa lotzen ditu.
Flageloarengatik lekualdatu eta obuluetara iristeko gai da.
BURUA
LEPOA
FLAGELOA
19
GIZA UGALKETA
• Giza ugalketa sexuala da, ernaltzea gauzatzeko, ezinbestekoa da bi sexu zelula elkartzea, bata femeninoa eta bestea maskulinoa.
• Gizakiak bibiparoak gara, amaran sabeletik jaiotzen gara.
• Gizakiak ugaztunak gara, amaren bularrek ekoizten duten esneaz elikatzen garelako.
20
ERNALKETA
• Ernaltzea emakumezkoen gorputzaren barruan gertatzen da, ia beti Falopioren tronpetan, eta sexu-zelula maskulino bat, hau da, espermatozoide bat, eta obulu bat elkartzean datza.
21
• Bi sexu zelulek bat egin dezaten, espermatozoideek umetokian gora Falopioren tronpetaraino aurrera egiten dute eta, han,espermatozoide bakarrak bat egiten du obuluarekin. Biak elkartzean, obuluak substantzia bat jariatzen du, hara iritsitako gainerako espermatozoideek ernal ez dezaten.
22
obulutegia Falopioren tronpakumetokia
ernaltzea
obulua
23
• Obulu ernaldua, zigoto deritzona, zatitzen hasten da, eta, Falopioren tronpen paretek bultzatuta, umetokirantz jaisten da. Umetokira iritsitakoan, zigotoa umetokiaren paretari itsasten zaio, eta haurdunaldia hasten da.
24
HAURDUNALDIA
• Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena du.
• Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki berriari enbrioi deritzo. Organoak garatzen dira, baina enbrioiak oraindik ez du giza itxurarik izaten.
25
• Haurdunaldiko kontrola izateko ekografiaren teknika erabiltzen da. Ultrasoinuak bidaliz amaren umetokiko irudia jasotzen da. Ohituta gabe dauden begientzat irudi irakurketa zaila da baina ez ginekologoarentzat.
26
• Hirugarren hilabetetik aurrera, umeki deritzo. Umekiaren organo guztiak erabat osatuta egoten dira, birikak izan ezik.
• Astez aste, gero eta haur itxura handiagoa hartzen du.
27
28
• Izaki berria gara dadin, haurdunaldian zehar emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko aldaketak izaten ditu:
– Umetokian karena eta poltsa amniotikoa eratzen dira.
– Karena eta izaki berria zilbor-hestearen bidez lotuta daude, eta behar dituen mantenugaiak eta oxigenoa ematen dizkio karenak umekiari.
– Poltsa amniotikoa likidoz beteta dago, eta umekia inguratu eta tenperatura aldaketetatik eta balizko kolpeetatik babesten ditu.
29
30
• Sabelaldea handitu egiten da, karena, poltsa amniotikoa eta umekia, gero eta handiagoa, barruan gordetzeko.
• Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira, haurra lehen hilabeteetan amaren esneaz elika dadin.
31
ERDITZEA
• Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzean datzan. Prozesu horrek hiru etapa ditu:
– Poltsa amniotikoa haustea umekia erabat garatuta dagoenean. Une hori iritsitakoan, likido amniotikoa baginan behera kanpora isurtzen da eta, horrekin batera, bagina dilatatzen hasten da, umekiari bertatik irteten uzteko.
32
– Umekia amaren gorputzetik kanporatzea ahalbidetzen dute umetokiaren eta abdomeneko muskuluen uzkurdurek.
– Umekia kanpoan denean, zilbor-hestea mozten da; haurrari zilbor izeneko orbana geratzen zaio mozte horren ondorioz.
– Erditzearen azken fasea zilbor-hestea, karena eta poltsa amniotikoa kanporatzean datza.
33
34
35
36
37
38
BIKIAK
• Haurdunaldi batean bi edo ume gehiago jaiotzen direnean bikiak direla esaten da.
• Ernalketan gerta daiteke obulu bat baino gehiago ernaldua suertatzea, honela sortutako anaiak erabat desberdinak izaten dira.
• Benetako bikiak biki-monozigotikoak dira. Obulu bakar batek bi izaki sortzen ditu, genetikoki bata bestearen kopia izaten dira eta kanpo itxura antza handikoa izaten da.
39
40
41