4
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA GAUR EGUNGO GIZARTEA Ez dago gizartea definitzeko modu zehatzik, bakoitzak bere definizioa edukiko du. Hala ere, badaude zenbait ezaugarri gizartea nolakoa den azaltzeko. Lehendabizi gizartea materialista dela esan dezakegu, hots, materiala pentsamenduaren gainetik jartzen dela. Ondoren, gizartea globalizatuta dago, zenbait baliabide munduaren edozein lekutatik lor daitezkee, hala nola, informazioa interneti esker. Honekin lotuta, informazioaren eta ezagutzaren gizartea da baina, horrek ez du esan nahi gizarte intelektualagoa denik. Izan ere, informazioa gaizki egon daiteke. Bestalde, komunikazioaren gizartea dela esan dezakegu komunikatzeko baliabide asko garatu ditugulako. Horrez gain irudien gizartea da. Idatzizko testuak indarra galtzen ari dira eta irudiak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Are gehiago, gu geu ere irudiak gara. Azkenik, gizarte digitalean bizi garela baiezta dezakegu; izan ere, gero eta denbora gehiago ematen dugu teknologia erabiltzen. Hain garrantzitsua bilakatzen ari da, ezen ama hizkuntza eskuratzen dugun moduan, ezagutza teknologikoak eskuratzen ari gara. GAUR EGUNGO ESKOLA Gaur egungo eskolan, antzinako metodoak erabiltzen dituzte. Umeek izan beharko zuten protagonismoa ez daukate, hau da, nagusitasun gehiena koadernoak, arkatza… dituzte eta, batez ere, irakasleak. Umeek izan behar dira hezkuntzaren benetako protagonistak. Teknologiari dagokionez, oso gutxi erabiltzen da hainbat arrazoi direla eta: baliabide eza, irakasleak ez daude prestatuta… Gainera, desoreka handia dago eskolaren barruan zein kanpoan: teknologia erabili behar dela esan arren, bizitza errealean ez dute sarritan erabiltzen. Nagusiak imigrante digitalak dira eta haurrak, ordea, natibo digitalak eta etorkizuna haien eskuetan dago. ESKOLAREN FUNTZIOA IKT-EI DAGOKIENEZ

Uztaiak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Uztaiak

IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA

GAUR EGUNGO GIZARTEA

Ez dago gizartea definitzeko modu zehatzik, bakoitzak bere definizioa edukiko

du. Hala ere, badaude zenbait ezaugarri gizartea nolakoa den azaltzeko.

Lehendabizi gizartea materialista dela esan dezakegu, hots, materiala

pentsamenduaren gainetik jartzen dela. Ondoren, gizartea globalizatuta dago, zenbait

baliabide munduaren edozein lekutatik lor daitezkee, hala nola, informazioa interneti

esker. Honekin lotuta, informazioaren eta ezagutzaren gizartea da baina, horrek ez du

esan nahi gizarte intelektualagoa denik. Izan ere, informazioa gaizki egon daiteke.

Bestalde, komunikazioaren gizartea dela esan dezakegu komunikatzeko

baliabide asko garatu ditugulako. Horrez gain irudien gizartea da. Idatzizko testuak

indarra galtzen ari dira eta irudiak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Are gehiago, gu

geu ere irudiak gara. Azkenik, gizarte digitalean bizi garela baiezta dezakegu; izan ere,

gero eta denbora gehiago ematen dugu teknologia erabiltzen. Hain garrantzitsua

bilakatzen ari da, ezen ama hizkuntza eskuratzen dugun moduan, ezagutza

teknologikoak eskuratzen ari gara.

GAUR EGUNGO ESKOLA

Gaur egungo eskolan, antzinako metodoak erabiltzen dituzte. Umeek izan

beharko zuten protagonismoa ez daukate, hau da, nagusitasun gehiena koadernoak,

arkatza… dituzte eta, batez ere, irakasleak. Umeek izan behar dira hezkuntzaren

benetako protagonistak.

Teknologiari dagokionez, oso gutxi erabiltzen da hainbat arrazoi direla eta:

baliabide eza, irakasleak ez daude prestatuta… Gainera, desoreka handia dago

eskolaren barruan zein kanpoan: teknologia erabili behar dela esan arren, bizitza

errealean ez dute sarritan erabiltzen.

Nagusiak imigrante digitalak dira eta haurrak, ordea, natibo digitalak eta

etorkizuna haien eskuetan dago.

ESKOLAREN FUNTZIOA IKT-EI DAGOKIENEZ

Page 2: Uztaiak

Teknologiarekin batera, gizartean zenbait aldaketak eman dira eta, era berean,

hezkuntzak ere aldaketa horiekin bat egin beharko luke. Horretarako, funtzio hauek

bete beharko ditu: alfabetatze digitala, eten digitala saihestu, inklusio digitala bultzatu

eta hezkuntza eredua berriztatu.

Alfabetatze digitalaren bidez ezagutzaren zati handi bat eskuratzen da. Gainera,

IKT-aren erabilera funtsezkoa izango da pertsonaren garapenerako, eskolan zein

eskolatik kanpo. Horretarako, eskolak esanguratsuki erabili behar ditu IKT-ak, gizartean

ezaugarriei hobeto egokitzeko.

Kontuan izan behar da zenbait pertsona IKT-ekin harremanetan egoteko

arazoak dituztela, eta eskolak guztiok teknologiara sarbidea dutela ziurtatu behar du.

Beraz, eskolak IKT-ak integratu behar ditu eten digitala saihesteko eta inklusio digitala

bultzatzeko, berdintasunezko gizartea lortuz.

Amaitzeko, hezkuntza eredua berriztatzeak, hezkuntza eredu tradizionalari

buelta ematea esan nahi du. IKT-ek aukera ematen dute gai ezberdinak lotzeko;

eskolaz kanpoko errealitatearekin bat egiteko modua ematen du, ikasleen

aktibotasuna eta talde-lana sustatzen du eta, beraz, ikasleak motibatzeko aukera

ematen du.

AUKERAK

IKT-ak parte hartzea sustatzen dute; lehen, jendea soilik irakurlea zen eta orain,

ordea, sortzailea ere izan daiteke. Gainera, horrek ikasketa esanguratsua izatea

eragiten du.

Izaera aktibo hori Web 2.0-rekin lotu ahal da, arlo honetan ikaste

esanguratsurako baliabide interesgarriak aipa daitezke: blogak, wikiak, webquestak eta

Marka-gune sozialak.

Blogak edo weblogei dagokienez, bi ezaugarri dituztela esan dezakegu; alde

batetik, blogaren egileak baliabide multimediak jar ditzakeela eta, bestaldetik, ostera,

bisitariak komentarioak uzteko aukera daukatela. Irakaskuntzan, irakasleek eta

ikasleek sortzen eta erabiltzen dituzte eta baliabide teknologikoez gain, hizkuntza eta

gurasoekiko harremanak lantzen dira.

Wikiei dagokienez, edonork sortu, aldatu, eraldatu edo ezabatu ditzakeen

webguneak dira. Elkarlana bultzatzeko eta talde lanak errazteko baliagarriak dira.

Ospetsuena WIkipedia da eta erabilerrazetako bat Google Doc da.

Webquestak ikertzera bultzatzen duten webguneak dira. Irakasleek sortzen

dituzte eta horietatik ikasleek informazioa eskuratzen dute. Orokorrean, ikasleek

aktibo bihurtzen dituzte eta haien autonomia bultzatzen dute.

Page 3: Uztaiak

Azkenik, Marka-gune sozialak estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko

baliagarriak dira. Beraz, esan daiteke bilaketa errazten dutela.

IKT-AK HEZKUNTZARAKO BALIAGARRIAK DIRA

PODCAST: audio eta bideoa partekatzeko. Edonork deskargatu eta nahi

duenean entzun edo ikus dezake.

MAPA KONTZEPTUALA: kontzeptuen artean loturak egiteko. Ikasleek ideiak

antolatu, eduki garrantzitsuenak sailkatu eta horien arteko loturak egiteko.

MOODLE: ikastaroak sortzeko aukera ematen duen plataforma. Bakarka zein

taldekako lana bideratzeko zein eztabaidaka bultzatzeko.

Irakasleak irakurketak, wikiak, foroak, galdetegiak… igo ditzake.

BIDEO JOKOAK ETA SOFTWARE DIDAKTIKOAK: sarean lan egiteko aukera

ematen dute. Azken urteetan, software didaktikoak ugaritu dira; edozer gauza lantzeko

balio dute.

ONDORIOAK:

IKT-ak baliabideak, ikasleen partaidetza, lankidetza, talde lana etab. bultzatzeko

aukera ematen dute. Horrez gain, irakaslearen jarrera arduratsua eskatzen dute. XXI.

mendeko ikasleak eta gizartea euren belaunaldiko gizartea izateko bidea dira tresna

hauek.

UZTAIAK taldea (GO4)

Patricia Pardo Miguens

Nerea Paz López

Ariadna Pérez Moralejo

Maitane Prieto González

Usue Rioja Merino

Cristina Ruiz Ortigueira

Page 4: Uztaiak

Hausnarketa pertsonala

Gure gizartea izugarri aldatu da denbora tarte oso txikian, baina eskoletan lortutako aldaketa ez da hain handia ezta hain arina izan. Gaur egun, esan daiteke, XX. mendeko irakasleak, XXI. mendeko ikasleak irakasten ari direla, XIX. mendeko metodologiekin. Horrek oso kaltegarria da umeen hezkuntzarako, irakasleak ez direlako gai irakaskuntza egokia bermatzeko. Beraz, ezinbestekoa da gauzak aldatzea, eskoletan aurrerapena gauzatu behar dugu, irakasleak IKT-ak kontrolatu behar dituzte, gure gizartean garrantzi eta indar handia lortu dutelako. Gainera, oso baliabide egokia izan daiteke irakaskuntza gauzatzeko.