Upload
gorka-azk
View
148
Download
3
Embed Size (px)
Citation preview
5. EDUKIONTZIA
EDUKIONTZI MARROIA Materia organikoa birziklatzeko
edukiontzi berria Leioan.
Edukiontzia zabaltzeko, giltza elektronikoa erabiliko da.
Ezin da plastikozko poltsarik erabili, soilik poltsa biodegradagarriak.
ZER DA MATERIA ORGANIKOA?
Izaki bizidunetatik (animaliak eta landareak) datozen osagaiak: Haragia, arrainak… Fruituak Hezurrak Loreak Kafea eta infusioak Eta abar
ZERTARAKO BIRZIKLATU MATERIA ORGANIKOA?
Zikloari jarraitu
NON TOPATU DAITEKE EDUKIONTZI MARROIA?
Leioatik sakabanatuta egongo dira gainontzeko edukiontziekin
KIT ORGANIKOA DOAN Leioako etxebizitza bakoitzari materia organikoa
banatzeko kita emango zaio, doan, aurretik eskatuta.
Kitak 150 poltsa biodegradagarri, saskitxo marroia eta kaleko edukiontzia zabaltzeko giltza dakartza.
ZER BAI Animalia-jatorriko janarien hondarrak,
kozinatuak zein gordinak. Fruitu, barazki eta lekaleen hondakinak gordinik
edo kozinaturik. Fruituen eta animalien hezurrak, baita arrainenak
ere.
ZER BAI
Marisko-oskolak, eta fruitu lehorren eta arrautzen azalak
Ogia, gailetak eta opilak. Lore soberakinak ere bota daitezke. Txotxak, pospoloak, zerrautsa (kantitate
txikietan), eta kortxo naturalezko tapoiak. Eta beste hondakin biodegradagarri batzuk.
ZER EZ
Olioak eta esnekiak. Erabilera bakarreko pixoihalak eta
erabilitako mukizapiak. Gizaki eta animalien gorotzak. Inprimatutako edo plastifikatutako paperak. Harriak, kristalak, metala edo plastikoak. Orban-kentzekoak edo produktu kimikoak. Inausketako hondakin handiak.
BILKETA ETA GARRAIOA
Hondakin organikoak Bizkaiko Konpostegira, ARTIGASera, eramaten dira.
Kalitate handiko konposta lortzen da.
ABANTAILAK
Aurreztu egiten da hondakin guztiak aprobetxatzen direlako, eta horrela, Leioa jasangarriago egitea lortzen dugu.
Konposta Leioako mendi, parke eta gune berdeetan erabiliko dugu.
HELBURUA
Helburua da, gutxienez, etxebizitzen %30ek bereiztea materia organikoa.
Bat egin gure misioarekin eta birziklatu materia organikoa edukiontzi marroian.
Ingurumenak zeure esfortzua eskertuko du. Anima zaitez!
BIDEOA
Esteka honetan klikatuz gai honi buruzko bideoa ikus daiteke