11
Filma: BULLYING Josecho San Mateo Ikasgelan lantzeko materiala. Bi proposamen didaktiko aurkeztu dira hemen. Irakasleak bere proposamena ere izaten ahal du. Honi dagokionez, material hau iradokizun sorta bat besterik ez da. 1

21 bullying filmaren gainean lan egiteko

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 21 bullying filmaren gainean lan egiteko

Filma: BULLYING

Josecho San Mateo

Ikasgelan lantzeko materiala.

Bi proposamen didaktiko aurkeztu dira hemen. Irakasleak bere proposamena ere izaten ahal du. Honi dagokionez, material hau iradokizun sorta bat besterik ez da.

1

Page 2: 21 bullying filmaren gainean lan egiteko

BULLYING

BULLYING FILMAREN SINOPSIA

Jordi 15 urteko mutila da. Aita berriki hil zaio, eta amarekin batera hiriz aldatzea erabaki du bizitza berri bat hasteko. Hasiera batean dena ongi doala ematen du, baina patuak ezusteko ikaragarri bat gordeko dio. Institutu berrian hastean jakin gabe gurutzatuko baitu infernuaren beraren muga iluna.

Eta bertan sartzeko gonbitea eginen diona Nacho da, ezpainetan irribarre beldurgarria duen ikaskidea, adin berekoak izan arren soilik besteen beldurraz eta oinazeaz elikatzen diren arrazakoen kide dena.

Jordik –bai berak eta bai guk- bidaia izugarria hasiko du, eta bidaia honetan mesfidantzatik susmoetara igaroko da, susmoetatik umilaziora eta gaiztakeria badela aurkitzera; tentsiotik beldurrera, eta hortik eutsiezineko izura… Horrek guztiak lortuko du bere bihotza eta gurea taupada larrietan zoratzea. Nacho, gaizkiaren berraragiztatze gisa, gai izanen da egunez egun, Jordi mugiltzen ari den amesgaiztoan, bortizkeria eta krudelkeria areagotzea.

Gertatzen ari dena ulertzeko gai ez den ama nahasi bat, iraganaren sekretu bat gordetzen duen pertsonaia ilun eta misteriotsu bat, eta neska bat, Ania, gai dena Jordi ulertzeko, berak ere ezagutzen dituelako izuaren mila aurpegiak. Bidaia honen helmuga Jordik berak aukeratuko du, edozein gizakik bezala askatasunean duelako nahitaezko bizi-helmuga, eta etsipenez ekiten dio askatasuna bilatzeari. Aurkitu arte.

2

Page 3: 21 bullying filmaren gainean lan egiteko

PERTSONAIAK

JuliaJulia Jordiren ama da, erizaina da eta lanak denbora asko kentzen dio (gaueko txanda ugari egin behar izaten ditu, alargun geratzean dirua behar duelako). Jordiri zerbait gertatzen zaiola susmatzen du.

JordiJordi protagonista da, institutura joan nahi ez duen nerabea da, ikaskide batzuen isekak eta jazarpen fisikoa pairatzen dituelako.

NachoNacho, antagonista, Jordiren aurkako jazarpenaren bultzatzaile nagusia da. Klaseko liderra da.

AniaJordiren laguna, beste institutu batean ezagutu zuten elkar.

Berak ere bullying-a pairatzen du.

Nachoren lagunakNacho buru duen jazarleen taldearen kideak dira.

Nachoren neskalagunaMutil-lagunak Jordi jazartzen duenean gehienetan ez du ezer egiten.

3

Page 4: 21 bullying filmaren gainean lan egiteko

IkaskideakEz dute bullying-ean parte-hartzen, baina aldi berean ez dute ezer egiten bullyng-a eragozteko

Bruno (Nachoren auzokidea)Nachori aurre eginez Jordi laguntzen saiatzen da.

Institutuko zuzendaria eta Jordiren tutoreaEz dira jabetu Jordik pairatzen duen jazarpenaz eta Jordiren amak horren berri ematen dienean ez dute sinetsi nahi. Zerbait egiteko erabakia hartzen dutenean dagoeneko berandu da.

HELBURUAK

- Eskola jazarpenari modu kritikoan hurbiltzea.- Jazarpena hainbat mailatako bortizkeria gisa aitortzea. - Bortizkeria gaietan, eta bereziki jazarpenean, justiziaren alde egitea modu argian. - Ikusten dugun jardueraren aurrean isiltasunak gaizkide egiten gaituela aitortzea. - Bullying ingurune batean ematen ahall diren egoera pertsonalak, familiarrak eta sozialak ezagutzea.- Jazarpena ulertzea, bere aurrean modu aktiboan edo pasiboan, alde edo aurka erantzuten ahal den arazo soziala den aldetik. - Eskolako indarkeria egoera batean aurrean gatazkak konpontzeko estrategiak garatzea.- Berdinen arteko harreman negatiboak identifikatzea.- Taldearen aurrean norberaren identitatea defendatzea.- Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak aztertzea eta ulertzea.- Hezkuntza komunitateko kideen arteko harreman positiboa sustatzea.

METODOLOGIA Bi proposamen didaktiko daude, eta hirugarren bat, aurreko biak aplikatuz gero. Beharrezkoa izanen da klase saio zenbait baliatzea. Saio bakoitzean ekintza bat eginen da eta bertan tutoreak ahalbidetuko du neskak eta mutilak bullying-arekin harremana duten alderdi zenbait hobeki ezagutzea. Proposamenak banaka egiten ahal dira, horrela aurreikusitako helburu guztietara iritsi ez arren. Oso garrantzitsua da tutoreak parte hartzea sustatuko duen giro lasaia sortzea, horrela ikasleek beren iritziak eman ditzaten.

TALDE HARTZAILEA

DBHko bigarren zikloa, batxilergoko lehena. LHKP, soziolinguistikaren esparruan.

4

Page 5: 21 bullying filmaren gainean lan egiteko

FILMA IKUSI BAINO LEHEN

1.- Irakasleak lanerako arauak jarri edo oroitarazi eta taldeari galdetuko dizkio (talde osoari egiten ahal dizkio galderak edo 4 pertsonez osatutako talde txikiei galderak idatziz egin arazi). Bullying izeneko filma ikusiko dugu.

o Zure ustez filma zeri buruzkoa da?o Ba al dakizu zer den bullying-a?o Zer iradokitzen dizu filmaren izenburuak?o Gaztelaniazko izen bat jarriko zenioke hitz ingeles honi?o Euskarazko izen bat jarriko zenioke hitz ingeles honi?o Ezagutzen al duzue bullying kasurik zuen ingurune hurbilean?

2.- Irakasleak ondokoaren antza duen mezu bat emanen du: Esan dudan gisan, orain ikusiko dugun filmak Bullying du izenburua, film gogorra da, ziur aski gehiegizkoa irudituko zaizue, argumentua muturreraino eramaten baitu. Guk pelikula hau ikusiko dugu ikasketa planteamendu batekin, gustatuko litzaidake zuen sentimenduetara iristea eta nolabait konpromiso batera iristea, modu indibidualean hasiera batean eta kolektiboan ondoren; talde gisa iritzia emateko hainbeste sufrimendu eragiten ahal duen arazo baten aurrean. Gustatuko litzaidake guztiok ulertzea ezin dela pertsonen duintasuna ezbaian jartzea: pertsonak baldintzarik gabe onartu behar dira, pertsona horiek egiten dutena gaitzetsi arren. Nire desio nagusia da pelikula honek lagun diezagula elkarren artean gero eta gehiago errespetatzen et,a halako bidegabekerien aurrean, jarrera bat har dezagula, modu indibidual eta kolektiboan, bake eta errespetu eragile gisa.Film bortitza da, eta espero dut bizitzan ongi aritu nahi duen jendearen ikuspuntutik ikusten jakitea. Pelikula ikusten duzuen bitartean pentsa ezazue eman behar dizuedan pertsonaia zehatza zaretela. Behin pertsonaian sartuta, ondoko galderak erantzun beharko dituzue (tutoreak ondoko puntuko galderak banatuko ditu, pertsonaien izenekin batera ).

Jordi. Protagonista. Mutil bat. Nacho. Antagonista. Mutil bat Ania. Laguna. Neska bat Nachoren lagunak. Hamar pertsona, gehienez. Klasekideak. Hamar pertsona, gehienez. Nachoren neska-laguna. Neska bat. Julia. Neska bat Institutuko zuzendaria. Neska bat Jordiren tutorea. Mutil bat Bruno. Mutil bat.

Tutoreak minutu batzuk emanen ditu ikasleek filman zehar kontuan izan behar dituzten galderak irakurtzeko. Oharra: ikasgelan jazarpena pairatzen duen pertsonarik izanez gero ez diogu Jordiren papera emanen.

FILMEAN ZEHAR

Ikasle bakoitza pertsonaia batekin identifikatuko da eta ondoko galderak izanen ditu kontuan. a) Zer egiten dut nik fikzio honetan? (Zer egiten du nire pertsonaiak?)b) Nola sentitzen naiz? (Nola sentitzen da pertsonaia hori?)c) Nola sentitzen da Jordi? Horrela sentitzea nahi du? (Jordirendako: Nola sentitzen dira

izorratzen nautenak? Zergatik egiten didate hau?)d) Uste duzu bizitza errealean zerbait komunean duzula egokitu zaizun pertsonaiarekin?e) Zein pertsonaiarekin identifikatzen zara gehien?Zergatik?

5

Page 6: 21 bullying filmaren gainean lan egiteko

FILMA IKUSI ONDOREN

Saio honetarako tutoreak ikasleei eskatzen ahal die pertsonaien araberako taldeetan esertzea (elkarrekin esertzea Nachoren lagunak, ikaskideak…).Tutoreak filma ikusi baino lehen ikasleei emandako galderak berriz hartu ondoren, pertsonaiak banaka galdekatzen ditu. Ondoren bateratze-lana eginen da.

Galdera berriak eginen dira ondoren: Nolakoa da Jordiren harremana bere eskola inguruarekin, ikaskideekin eta ikasleekin? Zer egiten zaizue deigarri Jordik bere amarekin duen harremanean? Zein erreakzio dauka Brunok, auzokideak, bullying-aren berri duenean? Zer deritzozu zuzendariaren eta Jordiren tutorearen erreakzioez ikastetxean

bullying kasu bat dagoela jakiterakoan? Nolakoa de komunikazioa Jordiren familian? Zer dela eta dira ikaskideak Nachoren beldur? Zer gertatuko litzatekeen norbaitek “isiltasunaren legea” hautsi izan balu? Zure ustez nola jardunen zeneke Nachoren laguna izan bazina? Eta soilik

ikaskidea bazina?

Ikasgelan egindako elkarrizketak gai guztiak ukitu baditu ere, garrantzitsua litzateke ondoko gaiak atera diren baloratzea:

Bullying filmak Jordi du ardatz, ikaskide batzuen jarduera zuzenak direla-eta, gainontzeko ikaskideen isiltasun konplizeagatik sufritzen ari den gaztea.

Beldurrak blokeatzen gaitu. Delitu baten aurrean isilik geratzeak gaizkide bihurtzen gaitu. Isiltasuna gakoetako bat da tratu txar egoera batean. Biktima, erasotzaile eta erasoa

ikusi eta ezer egiten ez duena tranpa honetan erortzen dira. Batzuetan, “gertatutakoa ez salatzea” laguntza ez eskatzea da, injustiziaren alde jardutea da, edo kasu honetan bezala, gaizkileen alde.

Eskola jazarpena tratu txar mota bat da. Alderdi psikologikoak, sozialak eta fisikoak ditu. Denboran zehar irauten du. Jazarpena pairatzen duen pertsonak asko sufritzen du.

Sufrimendua eragitea krudelkeria da. Ez da gauza bera gatazka bat izatea eta liskar bat izatea. Gatazka bat

konpontzen ahal da indarkeriarik gabe, liskarrik gabe. Jazarpen egoera batean, tratu txarren emailearen boterea besteek dioten beldurraren

ondorioz sortzen ahal da. Eskola indarkeriazko egoera batean, gerta liteke helduak aski erne ez egotea garaiz

atzemateko biktimaren babesgabetasuna. Nafarroan baditugu laguntza mekanismoak. Erabil itzazu. Horrelako zerbait gertatuz

gero, laguntza eskatu behar da eta alarma-ahotsa piztu. 900841551 Gogoan izan ere ikastetxeko irakasleak. Gogoan har nazazue. Ingurunea oso garrantzitsua da eskola indarkeria egoera batean. Zehaztu behar dira

Bullying kasu batean erasotzaile eta biktima papera betetzera bultzatzen ahal duten faktore pertsonalak, familiarrak eta sozialak.

Azken urteotan gora egin du telefono mugikor, posta elektroniko, Tuenti, Messenger, Youtube eta abarren bidezko jazarpenak. Indarkeria mota hau isila da, irakasle eta gurasoendako oharkabean pasatzen delako. Beharrezkoa da gazteek bere burua defendatzen jakitea eta sarean jazarpen horiek pairatzen ahal dituztenak defendatzea ere.

6

Page 7: 21 bullying filmaren gainean lan egiteko

BESTELAKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOA: ENPATIA

Ikasleendako orria

Enpatia: gizakien berezko trebetasuna da, besteen ikuspuntua ulertzea eta sentitzea ahalbidetzen diguna bestearekin ados egon gabe. Beste pertsonaren tokian jartzeko ahalmena da, hortik abiatuta pertsona hori ulertu ahal izateko. Ez da aski bestea ulertzea, hori erakutsi behar da. Pertsona batek arrazoiak izaten ahal ditu modu horretan jardun edo pentsatzeko.

Galderak elkarrizketa baterako (talde txikietan egiten ahal da, bateratze-lanarekin edo zuzenean talde guztiarekin)

Jordi Nola uste duzu sentitzen zela? Zerbaiten errua al zuen? Zergatik ez zion amari edo tutoreari kontatu? Zergatik kontatu zion Aniari? Zer dela eta ez zen Jordi institutura joaten? Zergatik desagertu zen Jordi? Jordik aukeratutako konponbidea hoberena izan zen?, besterik bazen?

Nacho Zer dela eta bere jokamoldea? Damurik erakusten al du? Uste al duzu eragiten duen sufrimendua ulertzen duela? Nork eragiten dizkio tratu txarrak?

Laxantea eta komuneko eszena Nork eman zion laxantea? Jordik zergatik edan zuen? Zer dela eta ez zioten utzi Jordiri komunean sartzen? Nola sentitu zen Jordi? Zergatik ez zuten ezer egin begira ari ziren pertsonek? eta zu, zer eginen zenuke?,

Zergatik?

Nachoren festa Zergatik joan zen Jordi Nachoren festara? Zer egin zioten Jordiri Nachok eta bere lagunek? Zer sentitzen zuen Nachok? Zer sentitzen zuen Jordik? Zergatik ez zuten ezer egin begira ari ziren pertsonek? eta zu, zer eginen zenuke?

Komunean, Jordik gorputz heziketako irakaslearekin hitz egin ondoren Jordik gorputz heziketako irakaslearekin hitz egiten duenean eta Nachok hori egiten

ikusten duenean, Jordik une egokia aukeratu zuen elkarrizketarako? Zer egin zion Nachok Jordiri?

Birriaren zangoa Zergatik apurtu zion Nachok zangoa Jordiren zakurrari? Zer eskatu zion Nachok Jordiri?

Bullying-ari buruzko hitzaldia institutuan (34 minutua) Hausnartu ezazu Jordiri egin dioten guztiaren gainean

Nachok Jordiren etxera egindako bisita Zer eskatu zion Nachok Jordiri? Nachok zerbait lapurtu zion Jordiri?

Jordik Ania ezagutzen du Nola ezagutzen du?

7

Page 8: 21 bullying filmaren gainean lan egiteko

Nola uste duzu sentitzen zela Ania? Zerbaiten errua al zuen? Zergatik jipoitzen dute? Zergatik ez die ezer esaten gurasoei edo bere irakasleei? Zergatik kontatu zion Jordiri?

Prostituta Zergatik eramaten dute halako tokira? Zer gertatzen da eszena horretan?

Bruno Bruno jabetzen denean Jordiri gertatzen ari zaionaz bere amari kontatzen dio eta

Nacho jipoitzen du. Zuzen jokatzen al du?, zergatik?. Zer egiten du Nachok Brunoren jipoia jaso ondoren?

Internet Zein mezu jasotzen du Jordik Internet bidez? Zerekin egiten dio mehatxu Nachok?

Bilera institutuan Zergatik egozten dio errua amak zuzendariari? Zergatik egozten dio errua zuzendariak amari? Norena de errua?

8