52
URRETXU-ZUMARRAGAKO Kale Erabileraren Neurketa 2009 2010eko Maiatza

Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Soziolinguistika Klusterrak egindako azterketa. Olatz Altunaren aurkezpena

Citation preview

Page 1: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGAKO Kale Erabileraren Neurketa 2009

2010eko Maiatza

Page 2: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

AURKIBIDEA

1.  SARRERA _________________________________________________________________ 3 1.1  Erabilera neurtzearen beharra _____________________________________________________________________ 3 1.2  Euskal Herriko Neurketa __________________________________________________________________________ 4 1.3  Erabilera datuen garrantzia herri mailako hizkuntza planifikazioan ______________________________________ 4 

2  NEURKETA NOLA EGIN DUGUN _______________________________________________ 6 2.1  Neurketa egunak eta orduak ______________________________________________________________________ 6 2.2  Neurketarako ibilbidea ___________________________________________________________________________ 6 2.3  Neurketarako metodologia ________________________________________________________________________ 6 

3  NEURKETAREN EMAITZAK __________________________________________________ 10 3.1  Emaitza orokorrak ______________________________________________________________________________ 10 3.2  Erabileraren bilakaera ___________________________________________________________________________ 11 3.3  Zonaldekako emaitzak __________________________________________________________________________ 13 3.4  Zonaldekako emaitzen bilakaera __________________________________________________________________ 15 3.5  Adin taldekako emaitzak ________________________________________________________________________ 17 3.6  Adin-taldekako erabileraren bilakaera _____________________________________________________________ 19 3.7  Neurketa egunen araberako emaitzak ______________________________________________________________ 22 3.8  Sexuaren araberako emaitzak ____________________________________________________________________ 24 3.9  Haurren presentziaren araberako emaitzak _________________________________________________________ 25 

4  HIZKUNTZA GAITASUNA ETA BILAKAERA HERRIAN ____________________________ 29 Ohar teknikoa: ___________________________________________________________________________________ 29 4.1  Urretxu-Zumarragako ezagutza (2006) _____________________________________________________________ 29 4.2  Ezagutzaren bilakaera __________________________________________________________________________ 30 

5  EMAITZEN AZTERKETA ETA ESANAHIA _______________________________________ 32 5.1  Espero daitekeen erabilera: kontzeptuaren azalpena _________________________________________________ 32 5.2  Erabilera erreala eta espero daitekeen erabilera Urretxu-Zumarragan ___________________________________ 34 5.3  Eskualdeko eta probintziako datuekiko alderaketa ___________________________________________________ 36 

6  DATOZEN URTEETARAKO BEGIRA PROSPEKZIOA (2009-2019) ___________________ 38 

7  ERANSKINAK _____________________________________________________________ 40 7.1  Txillardegiren eredu matematikoa eta erabilera isotropiakoa __________________________________________ 40 7.2  Neurketa arauak eta oharrak _____________________________________________________________________ 45 7.3  Fitxak ________________________________________________________________________________________ 49 7.4  Datu nagusien irakurketa (laburpena) ______________________________________________________________ 51 

Page 3: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

3

11.. SSAARRRREERRAA

Soziolinguistika Klusterrak (aurretik SEI Elkarteak) Urretxun eta Zumarragan hiru neurketa egin ditu, 2001ean, 2005ean eta 2009an. Aurretik, 1993an eta 1997an ere egin ziren neurketak Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketaren baitan. Bost neurketetan bi udalerriak batu dira ikerketa berean, emaitzen azterketa ere hala egin da, eta ibilbide batzuetan bi udalerrien emaitzak batera eskaini dira.

1993an eta 1997an, Euskal Herriko Kale Neurketan, erdigunea besterik ez zen neurtu. Ondorengo neurketetan, aldiz, neurketaren diseinua zabalagoa izan da, eta bi udalerrien zonalde nagusiak neurtu dira.

Txosten honek jasotzen du nolakoa den hizkuntza-erabilera hori gaur egun Urretxu-Zumarragan, bai orokorrean eta bai aztertzen diren aldagai nagusien arabera: adin-taldeak, sexua eta haurren presentzia. Horrez gain, erabileraren bilakaeraren azterketa ere egingo dugu, 1993az geroztik erdigunean, eta 2001az geroztik bi udalerriak bere osotasunean hartuta.

11..11 EErraabbiilleerraa nneeuurrttzzeeaarreenn bbeehhaarrrraa Euskararen egoera ona den edo txarra den, hobera doan edo okerrera doan galdetzen digutenean, askotan ez dugu jakiten nola erantzun, eta sarri erantzuna bera oso modu subjektiboan ematen dugu. Zentzu honetan, gero eta garrantzitsuagoa zaigu euskararen egoera eta bilakaera modu objektiboan baloratzeko aukera ematen diguten datuak izatea, eta datu horien artean bada bat herriko euskararen errealitatea adierazteko funtsezkoa dena: kalean euskara zenbat erabiltzen den, hain zuzen ere.

Badira beste hainbat datu (erroldako ezagutza datuak, ikastetxe eta euskaltegietako matrikulazio datuak...) herriko hizkuntza egoera ezagutzeko baliagarri direnak. Datu eta joera horiek guztiak, nonbait nabarmentzekotan, eguneroko erabileran nabarmentzen dira, gure herriko esparru ezberdinetan ematen dena, herriko kaleetan besteak beste. Kale erabileraren neurketak, hortaz, errealitate horren berri ematen digu modu zuzen eta objektibo batean.

Kontuan izan behar dugu, hizkuntza egoerari buruz ematen diren datu gehienak, oro har, hiztunek inkestetan aitorturiko datuak direla (erroldakoak, inkesta bidezko ikerketak, etab.). Hau horrela da, besteak beste, erabilera modu errealean neurtzea ez delako erraza izaten. Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketa honek kalean behaketa zuzenaren bidez lorturiko datuak eskaintzen dizkizue. Horretarako, gainera, oinarri metodologiko sendoa dugu. Gaur egun Soziolinguistika Klusterra arduratzen da Euskal Herri mailan Kale Erabileraren Neurketa egiteaz eta horrez gain hainbat udalerritan ere egin ditugu honen antzeko neurketak (esate baterako, gaur egunera arte 40 bat herritan burutu ditugu neurketak SEI Elkartearen izenean eta beste hainbeste Soziolinguistika Klusterraren izenean).

Page 4: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

4

11..22 EEuusskkaall HHeerrrriikkoo NNeeuurrkkeettaa Urretxu-Zumarragan egin dugun Kale Erabileraren Neurketaren oinarri metodologikoa Euskal Herri mailan egiten den neurketan garaturikoa da, baina kasu honetan herriko berezitasunetara egokituta.

Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa Orokorra 1989. urtean egin zen lehen aldiz eta geroztik lau urtez behin errepikatu da (2001etik aurrera bost urtez behin): 1993an, 1997an, 2001ean eta 2006an ere egin da. Azken neurketan bezala, hemendik aurrerakoak ere bost urtean behin egingo dira (besteak beste, erroldako datuekin bateratze aldera). Neurketa horretan Euskal Herriko 5.000 biztanletik gorako herri guztietan eta hortik beherako batzuetan egiten dira neurketak. Orotara 250.000 hiztunetik gora behatzen dira kalean hizketan. 2006ko neurketan ikerketa sendotzeko hainbat aldaketa metodologiko egon dira. Guztira 63 herri neurtu dira, eta erabilera datuak fitxa bakarrean jaso dira (aurreko neurketetan ez bezala). Fitxa honetan informazio baliagarriena ahalik eta egokien jasotzera iristeko lan handia egin da.

1998an EKB desagertu ondoren, SEIk hartu zuen bere gain Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa egitearen ardura eta 2001eko azaroan egin zen IV. Neurketa. Modu horretan, beraz, SEIk ordura arteko neurketen oinarri metodologikoa eta esperientzia jaso zuen, eta 2004az geroztik, Soziolinguistika Klusterrak oinarri kontrastatu hau erabiliz egin du 2006. urteko V. Kale Neurketa orokorra, eta horrez gain jarraipena eman dio herri mailako neurketa berezituak egiteari.

11..33 EErraabbiilleerraa ddaattuueenn ggaarrrraannttzziiaa hheerrrrii mmaaiillaakkoo hhiizzkkuunnttzzaa ppllaanniiffiikkaazziiooaann

Kale Erabileraren datua funtsezkoa da herri mailan hizkuntza errealitatea ezagutu edota planifikatu nahi duen edonorentzat. Euskararen aldeko sustapen lan bat aurrera eraman ahal izateko baliabideak mugatuak izan ohi direnez, beharrezkoa zaigu premiarik larrienak zein diren ezagutzea, lehentasunak finkatzea, eta ondoren horietan eragiteko ekimenak martxan jartzea.

Neurketak, besteak beste, adin talde bakoitzak kalean euskara zenbat erabiltzen duen esaten digu, eta horrek erraztu egiten digu ondoren lehentasunak non dauden erabakitzea Gainera, Kale Erabileraren neurketak maiztasun batekin eginez gero (urtero, bi urtez behin, bost urtez behin...), gertatzen den bilakaera ezagutu ahal izango dugu, eta modu horretan herrian izaten diren hizkuntza aldaketak gertutik jarraitu.

Page 5: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

5

Urretxu-Zumarragan 1993, 1997, 2001, 2005 eta 2009an jasotako datuak dauzkagu. Gorago aipatu bezala (ikus Sarrera), konparaketak egiteko datu jasoketaren diseinua berbera izatea beharrezkoa den arren, Euskal Herriko neurketarako Urretxu eta Zumarragan jaso izan diren datuak erreferentzia moduan erabili ditzakegu udalerrietako erdigunean, baina beti ere aurrez onartuz alderaketa hauen sendotasuna mugatua dela, eta kasu batzuetan akats tarte handiak egon daitezkeela alderaketa batzuetan: bereziki datu orokorrak alderatu beharrean, aldagaika berezitakoak alderatzen ditugunean (adin taldeka, haurren presentziaren arabera…).

Txosten honetan datuen alderaketa bi modutara egingo da: batetik, 1997az geroztik Euskal Herriko Neurketako datuez baliatuz Urretxu eta Zumarragako erdigunean erabilerak izan duen bilakaera aztertuko dugu; eta bestetik, 2001az geroztik bi udalerriek osotasunean, erdigunean zein inguruko zonaldeetan, egindako neurketa berezietako datuekin azken zortzi urteetako bilakaera aztertuko dugu.

Page 6: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

6

22 NNEEUURRKKEETTAA NNOOLLAA EEGGIINN DDUUGGUUNN

22..11 NNeeuurrkkeettaa eegguunnaakk eettaa oorrdduuaakk Euskararen Erabileraren Kale Neurketaren datu-jasoketa 2009ko urrian egin da. Honako egun hauetan konkretuki: urriaren 21ean (asteazkena) eta 24ean (larunbata).

Ondorengo koadroan zehazten dira egun bakoitzeko neurketen ordutegiak:

22..22 NNeeuurrkkeettaarraakkoo iibbiillbbiiddeeaa Lau zonaldetan egin da kaleko hizkuntza-erabileraren behaketa, bakoitzean ibilbide bat zehaztu da; kalerik jendetsuenak biltzen dituen ibilbidea, hain zuzen. Ikus ditzagun, jarraian, lau ibilbide horiek zein kale eta auzo biltzen dituzten:

Gernika-Iparragirre ibilbidea: Gernikako arbola, Kalebarren, Kale-Errota, Euskadi Plaza, Iparragirre kalea eta Etorbidea.

Secundino-Legazpi ibilbidea: Secundino Esnaola, Labeaga kalea, Gernikako arbola Plaza, Areizaga kalea, Soraluze kalea eta Legazpi kalea.

Leturiarren enparantza-Izazpi: Leturiatarren Enparantza eta Izazpi auzoa-plaza: Antonio Oraa kalea, Leturiaren Enparantza, Izazpi auzoa, Elgarrestamendi, Ipar Haizea auzoa, eta Busca Isusi auzoa.

Eitza auzoa: San Gregorio kalea da, Gasolindegitik Korta tabernaraino.

22..33 NNeeuurrkkeettaarraakkoo mmeettooddoollooggiiaa Arestian aurreratu dugun moduan, ibilbidearen nondik norakoa zehazterakoan eta definitzerakoan irizpide nagusia herriko kalerik jendetsuenak biltzea da: plaza inguruak, parkeak, geltokiak, salerosketa kaleak, etab. Ibilbidearekin batera, neurketarako egunak eta orduak ere definitu ditugu, eta hauen hautaketan gure helburua herriko biztanle guztiak (potentzialki behintzat) neurtu ahal izatea da; alegia, hautatutako egun eta orduetan herritar guztiek izatea estatistikoki neurtuak izateko aukera.

Urriaren 21a, asteazkena 18:00 - 20:00 Urriaren 24a, larunbata 11:00 - 13:00

18:00 - 20:00

Page 7: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

7

Neurtzaileak

Kale erabileraren neurketak egiteko Soziolinguistika Klusterrak neurtzaileen konbinaketa bat erabili ohi du: bikoteka antolatuta, alde batetik, neurketak egiteko formazio egokia jasotzen duten eta esperientzia duten neurtzaileak (SL Klusterrak berak formatutakoak), eta horiekin batera neurtzaileen gidari lana egin duten laguntzaileak (Udalak izendatutako herritarrak).

Behaketa zuzena

Neurketa hauen ikerketa metodologia behaketa zuzena izan da. Hau da, hiztunek neurketaren momentuan erabiltzen duten hizkuntza jaso da zuzenean, ezer ere galdetu gabe. Horrela, neurtzaileek ibilbidean zehar topatu duten jendeak darabilen hizkuntza jaso da, modu sistematikoan, irizpide metodologiko zehatzei jarraituta eta horretarako espresuki prestatutako fitxetan (ikus 2. eranskina).

Hiztunek ez dakitenez behatuak direnik, neurtzaileek hiztunen joera naturala jaso dute. Modu honetan, inkesta bidez jasotako datuek errealitatearekiko izan dezaketen aldea –edo aldearen zati bat behintzat- gutxitzea lortzen da.

Elkarrizketa hizkuntza

Ezaugarri metodologikoen artean aipatu beharreko beste bat honakoa da: neurtzen duguna, norbanakoaren hizkuntza baino, taldeko elkarrizketa hizkuntza da. Kaleko erabileraz ari garela, elkarrizketak dira behatzen eta zenbatzen ditugunak, eta elkarrizketok beti dira bi lagun edo gehiagoren artekoak (ezinbestean). Ondorioz, talde batean elkarrizketa bat behatzen dugunean, une horretan hizketan ari denaren hizkuntza hartzen dugu kontuan talde osoarentzat, suposatuz une horretan hizkuntza horretan ari badira, beste egoera askotan ere hala ariko direla. Eta aldi berean suposatuz, behatutako talde horretan, une horretan hiztun den hori izan beharrean, hiztuna beste bat balitz, oso litekeena dela taldean neurtu dugun hizkuntza berean aritzea orduan ere.

Kale erabileraren neurketa izanik, hiztun talde bakoitza une labur batean baino ez dugu behatzen eta ondorioz metodologia honekin ezin dugu taldeko kide bakoitzaren jokaera ezagutu. Dena den, hemen horretan luzatuko ez bagara ere, hautu horren atzean dauden oinarri teoriko, metodologiko eta enpirikoak ugariak dira.

Fitxak

2009ko neurketa honetan erabilera datuak fitxa bakarrean jaso ditugu (ikus 3. eranskina). Fitxa honen bidez, erabilera orokorrean zenbatekoa den jakiteaz gain, ondorengo hiru aldagai hauek euskararen erabilerarekin nolako lotura duten aztertzeko ere aukera izango dugu: adin taldea, sexua, eta haurren presentzia.

Page 8: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

8

Aipatutako aldagai horiek hizkuntz erabileran suposatzen duten baldintzapenaren neurri bat atera dezakegu, esan bezala, hiztunen ezaugarriak jasotzeko aukera ematen digun fitxaren bidez. Hala eta guztiz ere, kategoria bakoitzeko neurtutako hiztun kopuruek, ez dute uzten aldagaiak elkar gurutzatuta aztertzeko aukerarik. Izan ere, aldagaia zenbat eta zehatzagoa izan lagina txikiagoa izango da eta datuek adierazgarritasuna galduko dute. Esaterako, behatutako hiztunen adina taldeka banatzeko behar adina lagin (neurtutako pertsona kopurua) izango dugu, baina adin talde bakoitzean sexuaren araberako azterketa egiteko ez, aldagai bat zenbat eta gehiago deskonposatu, orduan eta lagin txikiagoa baitugu emaitzen irakurketa egiteko.

“Urretxuarren edo zumarragarren” erabilera baino Urretxuko eta Zumarragako kaleetakoa

Muga metodologikoak tarteko, ezin dugu erabateko ziurtasunez esan neurketa honetan jasotakoa Urretxuko eta Zumarragako biztanleen (urretxuarren eta zumarragarren) erabilera denik. Horren ordez, zuzenagoa da esatea Urretxuko eta Zumarragako kaleetan jaso dugun erabilera dela hemen aurkezten duguna. Izan ere, ezin dugu ziurtatu kalean neurtzen ditugun hiztun guztiak herrikoak direnik.

Bestalde, Kale Erabileraren Neurketa egitean neurtzen ditugun hiztunak ez dira beti berdinak, eta ezin dugu aurreikusi kalean noiz, nork norekin topo egingo duen. Ondorioz, jasotako datuak adierazgarriak izanik ere, aztergai dugun aldagaia ⎯euskararen kale erabilera, alegia⎯ neurri batean aldagarria da. Horregatik da, besteak beste, bereziki interesgarria maiztasun jakin batekin neurketak egin eta joera nagusiei erreparatzea. Edonola ere, erabilitako metodologiak bermea ematen digu neurketa bakoitzaren emaitzetatik zenbait ondorio orokor ateratzeko.

Adierazgarritasuna

Esan bezala hainbat aldagaik erabileran duen eragina aztertu dugu neurketan: adina, haurren presentzia, eta sexua.

Aztertzen ari garen fenomenoaren konplexutasunak, neurketaren datu jasoketaren akats-tartea edo errore-marjina zehaztea ezinezko egiten digu. Azken finean, Kale Erabileraren Neurketen bidez, elkarrizketak dira kontatzen ditugunak (elkarrizketako hiztun kopuruaren arabera) eta herri batean ibilbide jakin batean zenbat elkarrizketa egon daitezkeen oso gertaera aldakorra da, hainbat faktoreren arabera.

Gizarte ikerketetan ezagutza teorikoa eta esperientzia duten hainbat adituren gomendioak aintzat hartuz, Soziolinguistika Klusterrak herri bakoitzeko biztanle kopuruan oinarrituta, neurketetan behatu beharreko gutxieneko elkarrizketa eta hiztun kopuru batzuk finkatzen ditu. Gutxieneko hiztun kopuru horiek neurketaren emaitzen adierazgarritasuna ontzat ematerakoan ezinbesteko baldintza dira.

Gutxieneko biztanle kopuru horiek azterketa soziologikoetan populazio finituetarako erabiltzen diren akats-tarteen kalkuluetatik ondorioztatzen dira. Ondorengo taulan modu

Page 9: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

9

sinplifikatuan ageri dira biztanle kopuru ezberdinetarako, neurketek gutxieneko balio metodologiko bat izan dezaten neurtu beharreko hiztunen kopuruak:

BIZTANLEAK NEURTU

BEHARREKOA1.000 526 2.000 714 3.000 811 4.000 870 5.000 909 6.000 938 7.000 959 8.000 976 9.000 989 10.000 1.000 11.000 1.009 12.000 1.017 13.000 1.024 14.000 1.029 15.000 1.034 16.000 1.039 17.000 1.043 18.000 1.047 19.000 1.050 20.000 1.053 25.000 1.063 30.000 1.071 35.000 1.077 40.000 1.081 45.000 1.084 50.000 1.087 75.000 1.095

100.000 1.098 150.000 1.102

Page 10: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

10

33 NNEEUURRKKEETTAARREENN EEMMAAIITTZZAAKK

33..11 EEmmaaiittzzaa oorrookkoorrrraakk 2009an Urretxu-Zumarragako euskararen kale erabilera %18,9koa da. %79,9a da gaztelaniazko erabilera, eta beste hizkuntzen presentzia oso baxua da, %1.

Egindako neurketetan guztira 4.190 hiztuni1 dagozkien datuak jaso dira, herriko biztanleriaren % 272 litzatekeena. Behatutako hiztun kopuru honek Soziolinguistika Klusterrak neurketaren emaitzen fidagarritasuna bermatzeko ezarritako gutxienekoa gainditzen du, eta hortaz, neurketa honetan lortutako erabilera datuek oinarri sendoa dute laginaren tamainari dagokionean.

Euskararen kaleko erabilera (2009) Euskararen ezagutza (2006)

%18,9 %49,63 Neurtutako hiztun kopurua

(2008) Urretxu-Zumarragako hiztun

kopurua (2006) 4.190

(herritarren %27) 15.919

1 Hiztuna diogunean 2 urtetik gorako biztanleez ari gara; hots, hitz egiteko gaitasuna 2 urtetik gorakoek dutela kontsideratzen dugu. 2 Urretxuk eta Zumarragak, biak batuta, 2006ko erroldako datuen arabera 15.919 biztanle dituzte (Urretxuk 6.398 eta Zumarragak 9.521). Kontuan hartzekoa da, dena den, kale neurketa batean zenbait hiztun behin baino gehiago neur daitezkeela edota neurtutako hiztunen bat herrikoa ez izatea gerta daitekeela. 3 Bi udalerriak bereizita Urretxuko ezagutza-maila %54,6koa da eta Zumarragakoa %46,3.

%0 %20 %40 %60 %80 %100

Euskararen Kaleko Erabilera

(2009)

Euskararen Ezagutza (2006)

%18,9

%49,6

Urretxu-Zumarragako ezagutza eta erabilera

Page 11: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

11

2009an kaleko euskararen erabilera maila, beraz, herriko euskaldunen proportzioa baino 31 puntu baxuagoa da, ikus beheko diagrama:

33..22 EErraabbiilleerraarreenn bbiillaakkaaeerraa Herriko euskararen erabilera aztertzeko garaian, erabileraren bilakaerari erreparatzeak berebiziko garrantzia du: batetik, normalizazio mailan egindako ahaleginen ebaluaziorako informazio interesgarria eskainiko digulako, eta bestetik, ondorengo urteetako jokaerak aurreikusten ere lagun diezagukeelako.

Urretxu-Zumarragan 2001ean egin zen lehen aldiz kale erabilera neurtzeko berariazko diseinua bi udalerriak osotasunean kontuan hartuta, eta geroztik diseinu bera errespetatuz beste bi neurketa egin dira, 2005ean eta 2009an. Aurretik, 1993an eta 1997an, Euskal Herriko Neurketaren baitan egindako neurketak ditugu, baina neurketa horietan bi herrietako erdigunea besterik ez zen neurtu. Beraz, 1993az geroztik Urretxu-Zumarragan kale erabilerak izan duen bilakaera aztertzeko erdiguneko datuak erabiliko ditugu. Ondoren, oro har, bi udalerriak kontuan hartuta egindako neurketa berezien bilakaerari erreparatuko diogu.

Erabileraren bilakaera erdigunean

Ondorengo taulan, Urretxu-Zumarragako erdigunean erabilerak izan duen bilakaera jaso dugu, 1993az geroztik:

URRETXU-ZUMARRAGAKO KALE ERABILERA EUSKARAZ (Erdigunea) URTEA ERABILERA

1993 %17,2 1997 %26,3 2001 %26,2 2005 %27,8 2009 %22,9

Urretxu-Zumarragako erabileraren bilakaera ERDIGUNEAN

%22,9%17,2 %26,3 %26,2 %27,8

%0

%20

%40

%60

%80

%100

1993 1997 2001 2005 2009

Page 12: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

12

Erabileraren bilakaera aztertzerakoan, garrantzitsuagoa izan ohi da joera orokorrei erreparatzea datu zehatzei baino.

Hamasei urtetako bilakaera azter dezakegu Urretxu-Zumarragako erdigunean. Oro har, erabilerak gora egin du, baina gorakada hau ez da homogeneoa izan, hau da, 1993tik 2005era erabilerak %17 izatetik %28 inguru izatera pasa da (ia hamaika puntuko igoera), baina azken lau urtetan erabilerak behera egin du %23 ingurura. Hamasei urtetan, beraz, erabilera ia sei puntu igo da, baina kezkagarria da azken lau urteotan izan duen beherakada. Datozen urteetan, neurketa berriak eginez, garrantzitsua izango da joera hau mantentzen den ikustea, eta, hala bada, zergatiak aztertzea.

Erabileraren bilakaera orokorrean

2001az geroztik Soziolinguistika Klusterrak Urretxun eta Zumarragan neurketa bereziak egin ditu bertako Udalek eskatuta. Neurketa berezi hauetan udalerrietako erdiguneko bi ibilbideetan ez ezik, beste bi ibilbideetan ere behaketak egiten dira. Lau ibilbide hauek Urretxu-Zumarragako erabilera orokorraren argazkia jasotzeko balio dute. Beheko diagraman adierazi dugu bilakaera hori:

Zortzi urtetan erabilerak behera egin du Urretxu-Zumarragan. Erabilera %23 inguru izatetik %19 inguru izatera pasa da, hau da, ia lau puntuko jaitsiera izan du. Nabarmendu behar da jaitsiera hau azken lau urteetan gertatu dela.

Urretxu-Zumarragako erabileraren bilakaera

%22,7 %22,7 %18,9

%0

%20

%40

%60

%80

%100

2001 2005 2009

Page 13: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

13

Bi udalerrietan orotara jasotako erabileraren bilakaera honek erdigunean jasotako bilakaera bera islatzen du, izan ere, bi azterguneetan (erdigunean zein orokorrean) erabilerak 2001etik 2005era egin du behera. Kontuan izan behar da, erdiguneko bi ibilbideetan (Gernika-Iparragirre ibilbidean eta Secundino-Legazpi ibilbidean) bizi dela bi udalerrietako biztanleen gehiengoa, beraz, bi ibilbide hauetako bilakaerak nabarmen eragingo du, oro har, Urretxu-Zumarragako bilakaeran.

33..33 ZZoonnaallddeekkaakkoo eemmaaiittzzaakk Herritarren leku publikoetako hizkuntza erabilera neurtzea xede izanik, neurketaren diseinua herriko bizitza soziala gertatzen den zonaldeetan oinarrituta egin zen. Horretarako herritarren harreman-gune nagusiak non kokatzen diren zehaztu zen, eta behin zonalde horiek definitu ostean, zonalde bakoitzaren barruan jarraitu beharreko ibilbidea erabaki zen, beti ere udaleko teknikariekin elkarlanean. Hiru neurketetan diseinu bera errepikatu da, datuak alderagarriak izateko.

Atal honetan zonaldekako emaitzak aztertuko ditugu. Hala ere, kontuan izan behar da emaitzok datu orientagarriak baino ez direla, zonalde batetik besterako biztanleen mugimendua handia baita; hau da, zaila gertatzen da auzo (edo zonalde) jakin bateko errealitate soziolinguistiko zehatza antzematea, mugikortasuna, zonaldeen artean, etengabea delako.

Edonola ere, udal-arduradunekin adostutakoaren arabera, herriko lau zonalde edo ibilbide ezberdinetan banatuta egin ditugu neurketak. 2.2 atalean jaso dugu ibilbide bakoitzak zein kale zeharkatzen dituen. Hona hemen zonalde bakoitzean behatutako hiztun kopurua eta euskaraz neurtutakoen proportzioa ehunekotan.

Ibilbideak Batez besteko erabilera

Behatutako hiztunak

Gernika-Iparragirre ibilbidea %25,8 1554Secundino-Legazpi ibilbidea %20,1 1619Leturiarren enparantza-Izazpi %4,9 572

Eitza auzoa %8,3 445

Page 14: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

14

Diagraman ikus daitekeen moduan, ibilbideei edo zonaldeei dagokienean Gernikako arbola-Iparragirre ibilbidean jaso da erabilera mailarik altuena (%26 inguru). Jarraian, sei puntu gutxiagoko portzentajearekin Secundino-Legazpi ibilbidea dugu (%20). Ondoren, Eitza auzoan erabilera-maila dezente baxuagoa da, %9 inguru. Azkenik, Leturiarren enparantza-Izazpi auzoko Ibilbidean %5 inguruko erabilera-maila jaso dugu.

Ondorio gisa, esan daiteke, lau ibilbideen artean bi multzo garbi daudela: batetik, bi udalerrien erdigunea biltzen duten bi ibilbideak daude, Gernikako arbola-Iparragirre ibilbidea eta Secundino-Legazpi Ibilbidea, %20-26 bitarteko erabilera-mailarekin; eta bestetik, Leturiarren enparantza-Izazpi ibilbidea eta Eitza auzoko Ibilbidea, %5-8 inguruko erabilerarekin. Beraz, erdiguneko kaleetan euskararen erabilera nabarmen altuagoa da Leturiarren enparantzan, Izazpi ingurunean eta Eitza auzoan baino.

%0

%10

%20

%30

%40

%50

Gernika-Iparragirre

ibilbidea

Secundino-Legazpi ibilbidea

Leturiarren enparantza-

Izazpi

Eitza auzoa

25,8%

20,1%

4,9%8,3%

Urretxu-Zumarragako erabilera guneka

Page 15: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

15

33..44 ZZoonnaallddeekkaakkoo eemmaaiittzzeenn bbiillaakkaaeerraa Zonaldekako emaitzak 2001az geroztik aztertuko ditugu. Beheko diagraman jaso dugu lau ibilbideen bilakaera azken zortzi urteetan.

Azken lau urteetan, 2005etik 2009ra, neurtutako ibilbide guztietan erabilerak behera egin du. Datuei xeheago erreparatuta, eta zortzi urteko bilakaera kontuan hartuta, azpimarragarria da erdiguneko bi ibilbideek (Gernikako arbola-Iparragirre eta Secundino Esnaola-Legazpi Ibilbideek) bilakaera oso antzekoa izan dutela, 2001etik 2005era erabilera-mailak gora egin du eta 2005etik 2009ra behera. Secundino Esnaola-Iparragirre ibilbidean beherakada hori nabarmenagoa izan da, zortzi urtetan erabilera ia sei puntu jaitsi baita (Gernikako arbola-Iparragirre ibilbidean jaitsiera epe berean puntu bakarrekoa izan da).

Leturiarren enparantza eta Izazpi auzo inguruko ibilbidea da bilakaera positiboa izan duen bakarra. Aurreko atalean esan bezala zonalde edo ibilbide honetan behatu dugu euskararen erabilera-mailarik baxuena, garrantzitsua da, beraz, pixkanaka erabilerak gora egitea. Bilakaerari erreparatuta, Leturiarren enparantza-Izazpi inguruko Ibilbide honek ere aurreko bi ibilbideen joera bera izan du, hau da, lehen lau urtetan (2001etik 2005era) erabilerak gora egin du eta ondoren (2005etik 2009ra) erabilerak behera egin du. Baina, lehen lau urtetako igoera beste ibilbideetan gertatu dena baino nabarmen handiagoa izan da, 7 puntukoa, eta ondorioz, zortzi urtetako bilakaeran erabilera-mailak gora egin du.

%26,7 %29,2

%25,8%25,8

%26,2

%20,1

%1,7

%8,8

%4,9

%24,4

%11,9

%8,3

%0

%10

%20

%30

%40

%50

2001 2005 2009

Zonaldekako erabileraren bilakaera (2001-2009)

Gernika-Iparragirre

Secundino-Legazpi

Leturiarren-Izazpi

Eitza auzoa

Page 16: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

16

Azkenik, Eitza auzoan erabilerak dezenteko beherakada izan du, izan ere, zortzi urtetan 16 puntuko jaitsiera izan baita. Beherakada batez ere 2001etik 2005era gertatu zen (12,5 puntukoa izan zen), ondoren, 2009ra bitarte, beherakada ez da eten eta 4 puntuko jaitsiera gertatu da.

Laburbilduz, zonaldekako emaitzen bilakaera aztertzerakoan nabarmentzekoa da 2001ean kale erabilerari dagokionean zonalde euskaldunenak ziren erdiguneko ibilbideak (Gernikako arbola-Iparragirre eta Secundino Esnaola-Legazpi ibilbideak) 2009an ere euskaldunenak izaten jarraitzen dutela (%20-25 inguruko erabilerarekin), baina bi ibilbideetan erabilerak behera egin du zortzi urtetan. Bestalde, Eitza auzoan 2001ean erdigunean jasotako antzeko erabilera jaso genuen, baina ondorengo neurketetan erabilera asko jaitsi da eta ia Leturiarren enparantza-Izazpi ibilbideko erabileraren parera iritsi da, izan ere, azken neurketan bi ibilbideen erabilera %5-8 ingurukoa da. Leturiarren enparantza-Izazpi bilbide honek erabilera positiboa izan du zortzi urtetan, baina azken lau urteetan erabilerak behera egin du.

Page 17: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

17

33..55 AAddiinn ttaallddeekkaakkoo eemmaaiittzzaakk Neurketako datuak adin taldeka bereizita jaso ditugu. Kalean elkarrizketetan behatutako hiztunak adin taldeka sailkatzen ditugu, ondorengo adin talde hauek horretarako erreferentzia gisa hartuta:

Egindako neurketa guztiak batuta, honako hau da adin talde bakoitzean neurtutako euskararen erabilera:

Erabilera-maila altuena duen adin taldetik txikiena duen adin-taldera alde handia dago. Izan ere, haurrak dira herrian euskara gehien erabiltzen dutenak, %30,4, eta adinekoak gutxien, %7,9. Tartean dira, gazteak eta helduak, bi adin-talde horiek erabilera-maila antzekoa dutelarik, %16,9 helduek eta %15,3 haurrek.

Haurrak: 2 urtetik 14 urte bitartekoak Gazteak: 15 urtetik 24 urte bitartekoak Helduak: 25 urtetik 64 urte bitartekoak Adinekoak: 65 urtetik gorakoak

%30,4

%15,3%16,9

%7,9

%0

%10

%20

%30

%40

%50

Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak

Erabilera adin-taldeka (2009)

Page 18: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

18

Beraz, adin-taldeen araberako erabileraren hurrenkera honako hau da: haurrak, helduak, gazteak eta adinekoak. Euskal Herriko azken kale erabileraren neurketan (2006) haurrak dira erabilera-maila altuena dutenak eta adinekoak maila txikiena dutenak, baina tarteko bi adin-taldeetan, gazteen erabilera-maila helduena baina altuagoa da. Hurrenkera hori, haurrak-gazteak-helduak-adinekoak, edo beste modu batera esanda, zenbat eta gazteagoa orduan eta erabilera maila altuagoa adierazten duen hurrenkera, Gipuzkoan gertatzen da, baina ez da horrela lurralde guztietan, esate baterako, Ipar Euskal Herrian adinekoen adin-taldea da erabilera-maila altuena duena.

Aipagarria da, bestalde, haurren eta gazteen erabileren artean dagoen aldea. Neurketan behatutako (edo entzundako) hamar haurretatik hiru euskaraz ari ziren, aldiz, gazteen erabilera-maila haurren erdia da (behatutako hamar gazteetatik euskaraz ari zirenak ez dira bira iristen). Bi adin-taldeen arteko aldea puntuka aztertuta, haurren eta gazteen arteko aldea hamabost puntukoa da. Konparazio baterako, Euskal Herrian, orotara, aldea zazpi puntukoa da, eta Gipuzkoan hamaika puntukoa.

Bestalde, Urretxu-Zumarragan helduen erabilera gazteen erabilera baino zertxobait gainetik dago, baina aldea ez da esanguratsua.

Aldiz, helduen eta adinekoen artean dagoen aldea kontuan hartzekoa da, bederatzi puntukoa baita. Euskal Herriko lurralde guztiak aztertuta ez dago halako alderik, handiena Gipuzkoan dugu, bost puntukoa.

Page 19: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

19

33..66 AAddiinn--ttaallddeekkaakkoo eerraabbiilleerraarreenn bbiillaakkaaeerraa

Adin-taldekako bilakaera ezagutzeko 2001az geroztik Urretxu-Zumarragan egindako hiru neurketa bereziak aztertuko ditugu. Azpiko diagraman eta taulan jaso dugu adin-talde bakoitzaren erabileraren bilakaera:

Azken zortzi urte hauetako bilakaerari erreparatuta, ondorio nagusia da haurren, gazteen eta adinekoen erabilerak behera egin duela: 11 puntu, 14 puntu eta 6 puntu, hurrenez hurren. Beraz, beherakada nabarmenena gazteen erabileran gertatu da, ondoren haurren erabileran, eta azkenik, adinekoen erabileran.

Jaitsiera hau progresiboa izan da, hau da, 2001etik 2005era beherakada gertatu zen hiru adin-talde hauetan, eta 2005etik 2009ra ere beheranzko joera hori ez da eten.

URTEA Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak2001 %41,8 %29,2 %14,9 %14,02005 %35,8 %25,5 %20,0 %12,02009 %30,4 %15,3 %16,9 %7,9

Adin-taldekako erabileraren bilakaera (2001-2009)

%41,8 %35,8%30,4%29,2

%25,5

%15,3%14,9%20,0

%16,9%14,0

%12,0

%7,9%0

%20

%40

%60

%80

2001 2005 2009

Haurrak

Gazteak

Helduak

Adinekoak

Page 20: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

20

Helduen erabilerak, aldiz, goranzko joera leun bat izan du azken zortzi urteetan, bi puntukoa hain zuzen.

Ondoren, adin-talde bakoitzaren bilakaera aztertuko dugu sakonago. Horretarako zortzi urtetako datuak diagrama bereizietan aurkeztuko ditugu:

Nabarmendu dugu lehenago ere, haurren artean euskararen erabilerak behera egin duela azken zortzi urteotan. Orotara, jaitsiera 11 puntukoa izan da: 2001etik 2005era 6 puntu jaitsi zen, eta 2005etik 2009ra 5 puntu.

%29,2 %25,5%15,3

%0

%20

%40

%60

%80

2001 2005 2009

Gazteen erabilera (01-09)

Gazteen erabilera-maila ere jaitsi egin da azken zortzi urteotan: 14 puntu. Jaitsiera nabarmenena azken lau urteetan gertatu da, epe honetan 10 puntu jaitsi baita.

%41,8%35,8

%30,4

%0

%20

%40

%60

%80

2001 2005 2009

Haurren erabilera (01-09)

Page 21: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

21

%14,9%20,0

%16,9

%0

%20

%40

%60

%80

2001 2005 2009

Helduen erabilera (01-09)

Helduen adin-taldean erabilera-mailak, zortzi urteetako bilakaeran, 2 puntu egin du gora. Nabarmentzekoa da, dena den, igoera lehen lau urteetan gertatu dela (2001etik 2005era), 5 puntu, baina azken lau urteetan (2005etik 2009ra), behera egin duela, 3 puntu.

%14,0 %12,0%7,9

%0

%20

%40

%60

%80

2001 2005 2009

Adinekoen erabilera (01-09)

Azkenik, adinekoen adin-taldean erabilera-maila 6 puntu jaitsi da: 2 puntu 2001etik 2005era, eta azken lau urteotan 4 puntu.

Page 22: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

22

33..77 NNeeuurrkkeettaa eegguunneenn aarraabbeerraakkoo eemmaaiittzzaakk Hiru neurraldi ezberdinetan egin da 2009ko neurketa honen landa-lana edo datu-bilketa. Azpiko diagraman adierazten da zenbatekoa izan den horietako bakoitzean neurtutako elkarrizketen euskarazko proportzioa:

Hiru neurralditan kaleko euskararen erabilera %16 eta %23 artekoa izan da, beraz, 7 puntuko aldea dago jaso dugun erabilera-maila baxuenetik altuenera.

Dena den, kontuan hartu behar da arratsaldetako bi neurraldietan erabilera bera jaso dugula, %16,5 inguru. Beste neurraldian, asteazken goizekoan, erabilera-maila altuagoa izan da, %23 ingurukoa hain zuzen.

Ikus dezagun, hurrengo diagraman, aurreko neurketetan egunen arabera joera bera jaso dugun.

%16,7

%22,7

%16,8

%0 %10 %20 %30 %40 %50

-ASTEAZKENA 18:0020:00

-LARUNBATA 11:0013:00

-LARUNBATA 18:0020:00

Neurketa egunen araberako emaitzak

Page 23: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

23

Neurketa egunen araberako emaitzen bilakaera

%26,1%22,7

%27,0%22,5

%16,7%20,3 %16,3

%21,7%16,8

%0

%10

%20

%30

%40

%50

2001 2005 2009

ASTEAZKENA arratsaldeaLARUNBATA goizaLARUNBATA arratsaldea

2005ean ere, azken neurketan bezala, larunbata goizean jaso zen erabilera-mailarik altuena (%26), baina orduan bazegoen aldea arratsaldeko bi neurraldietan jasotako erabilera-mailen artean, izan ere larunbatean erabilera %22,5ekoa izan zen, eta asteazkenean %16koa.

2001ean, berriz, hiru neurketa egunak alderatuta euskara gehien larunbata arratsaldean entzun zen (%27), eta beste bi neurraldietan erabilera-maila %21 ingurukoa izan zen.

Page 24: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

24

33..88 SSeexxuuaarreenn aarraabbeerraakkoo eemmaaiittzzaakk Egindako neurketa guztietan bereizi da elkarrizketetan behatutako herritarrak gizonezkoak ala emakumezkoak ziren, eta ondorengo diagraman ikus dezakegu emaitza orokorra:

Hiztunaren sexuak, hau da, hiztuna emakumezkoa ala gizonezkoa izateak, oro har ez du eraginik euskara erabiltzerakoan: emakumezkoen artean %19ko erabilera-maila jaso dugu eta gizonezkoen artean %18. Ikus dezagun, jarraian, aurreko neurketetan sexuaren araberako erabilera datuetan alde esanguratsurik behatu dugun:

%0 %10 %20 %30 %40 %50

Emakumezkoak

Gizonezkoak

%19,4

%18,3

Euskarazko erabilera sexuaren arabera (2009)

%19,6

%15,7%19,4

%21,7%16,9 %18,3

%0

%10

%20

%30

%40

%50

2001 2005 2009

Erabilera sexuaren arabera: bilakaera (97-09)

Emakumezkoak Gizonezkoak

Page 25: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

25

Aurreko diagramari erreparatuta ikus dezakegun moduan, 2001eko eta 2005eko neurketetan ere, hiztuna emakumezkoa ala gizonezkoa izateak ez zuen alde nabarmenik eragin erabileran. 2001ean aldea 2 puntukoa izan zen, eta 2005ean puntu bakarrekoa.

Beraz, esan bezala, emakumezkoen erabilera-maila eta gizonezkoen erabilera-mailaren arteko aldea txikia da hiru neurketetan. Dena den, kontuan hartzekoa da aurreko neurketetan, bien arteko aldea oso txikia izan arren, erabilera altuagoa zutela gizonezkoek emakumezkoek baino. Aldiz, azken neurketan emakumezkoen erabilera-maila gizonezkoen aurretik dago, puntu bakarreko aldea badago ere. Joera hau, geroz eta gehiago gertatzen ari da Euskal Herriko zonalde ezberdinetan, hau da, aldea handia ez bada ere, emakumezkoek zertxobait gehiago hitz egiten dute euskaraz gizonezkoek baino. Alde handiagoak nabari dira azterketa adin-taldeka egiten badugu, baina horretarako behatutako elkarrizketa kopurua (laginaren tamaina) handiagoa behar du izan, hau da, datu-bilketako ordu gehiago beharko genituzke, sexua eta adin-taldeen araberako datu fidagarriak izateko.

33..99 HHaauurrrreenn pprreesseennttzziiaarreenn aarraabbeerraakkoo eemmaaiittzzaakk Haurren presentziaren aldagaia ere biziki interesgarria zaigu, kasu askotan euskararen erabileran eragin nabarmena baitu. Egin ditugun hainbat neurketatan haurrak tartean egotean euskararen erabilera altuagoa izaten dela baieztatu ahal izan dugu. Datuek adierazten dute arau orokor hau Urretxu-Zumarragan ere betetzen dela gaur egun. Azpiko diagramak jasotzen du nolakoa den aldea herri mailan behatutako elkarrizketetan, haurren presentzia badagoenean eta ez dagoenean.

Datuek erakusten digute euskararen erabileran beste hainbat herri eta zonaldetan bezala, Urretxu-Zumarragan ere haurren presentziaren aldagaiak eragina duela gaur egun. Oro har, euskarazko erabilera altuagoa da elkarrizketan parte hartzen duten pertsonen artean haurrak daudenean. Aldea esanguratsua da, 21 puntukoa, hain zuzen.

Haurrak bai datuak biltzen ditu haurrak presente direla behatu diren elkarrizketa guztiak: helduek edo adinekoek haurrei hitz egiten dietenean, haurrek beraien artean hitz egiten dutenean eta baita haurrak tartean egonik beste adin taldeetakoen artean ematen diren elkarrizketak ere (adibidez, bi guraso hizketan, seme-alabak ondoan izanik). Aldiz, haurrik

%0

%10

%20

%30

%40

%50

2009

%29,0

%7,9

Erabilera haurren presentziaren arabera (I) (2009)

haurrak baihaurrik ez

Page 26: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

26

ez datuak biltzen dituen elkarrizketak, gazte, heldu edo adinekoen artekoak dira, baina haurrak ez daude tartean: ez hitz egiten, baina ezta elkarrizketan ari direnen taldean entzule gisa ere.

Euskarazko erabileraren eta haurren presentziaren artean ematen den lotura horrek adierazten du badirela haurrekin lotutako hainbat baldintza (giroak izan daitezke, edo jarduerak, edo haurrekin lotutako hizkuntzei buruzko irudikapenak…) eragiten dutenak haurrak tartean dauden elkarrizketetan euskarazko erabilera gainerakoetan baino handiagoa izatea.

Kale erabileraren neurketak ematen diren testuinguruak aldagai honen neurketarako baldintza egokiak eskaintzen ditu metodologiaren ikuspegitik. Izan ere, herri batean 15 urte bitarteko haurrak gizarte mailan gutxiengo bat badira ere, beren presentzia kalean nabarmena da, eta horri esker, kalean neurtzen diren elkarrizketen proportzio handi batean haurren presentzia egoten da. 2009an Urretxu-Zumarragan eginiko neurketetan, neurtutako 2 elkarrizketatik 1ean, haurren presentzia zegoen.

Haurren presentziaren araberako erabileraren bilakaera

Haurren presentziaren eraginaren bilakaera ezagutzeko, 2001etik 2009ra bitartean eginiko neurketetako datuak aztertuko ditugu. Azpiko diagramak adierazten du bilakaera hori:

Hiru neurketetan haurren presentziaren eragina nabarmena izan da kale erabileran. Elkarrizketetan haurrak egotean (elkarrizketan zuzenean parte hartuz ala ez) euskararen erabilera-maila nabarmen areagotzen da. 2001ean, haurrak presente egon ala ez, aldea 18 puntua izan zen, ondorengo neurketetan aldea zertxobait handitu da, eta 21-23 puntura iritsi da.

%29,1

%35,9

%29,0

%11,0%13,2

%7,9

%0

%10

%20

%30

%40

%50

2001 2005 2009

Haurren presentziaren araberako erabileraren bilakaera

haurrak bai

haurrik ez

Page 27: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

27

Haurren presentziaren araberako erabilera mintzakidea kontuan hartuta

Aurreko puntuan bereizketa orokorra egin dugu: haurren presentziarik BAI edo EZ behatutako elkarrizketetan. Aldagai horrek euskarazko erabileran duen balizko eraginaren azterketan sakontzeko, jarraian bigarren bereizketa bat egiten dugu: haurren presentzia hori hiru egoera ezberdinetan banatzen da, eta bakoitzean ematen den euskarazko erabilera neurtu eta alderatu da:

Aurreko puntuan ikusi dugu haurren presentziarik gabe neurtutako elkarrizketa guztien artean euskarazko erabilera %29koa dela, eta presentziarekin neurtutakoetan, berriz, %8 ingurukoa.

Goiko diagraman ikus dezakegu %29ko erabilera orokor hori nola banatzen den mintzakidea kontuan hartu eta hiru egoera zehatz bereizten ditugunean: elkarrizketa haurren eta heldu-gazte-adinekoen artean denean euskararen erabilera %36 ingurukoa da, haurren arteko elkarrizketetan (tartean heldurik izan gabe) erabilera %30ekoa da, eta azkenik, haurrak tartean izanik, elkarrizketa helduen artekoa denean (zuzenean haurrekin hitz egin gabe), erabilera jaitsi egiten da %17 arte.

Euskarazko erabilerari buruzko hainbat azterketetan deskribatu izan da joera bat, non guraso gazteek, esate baterako, talde berean egonik euskara erabiltzen duten haurrei zuzenean hitz egiteko, eta jarraian gaztelaniara aldatzen diren aldamenean duten bikotekide edo adiskide euskaldunarekin hitz egiten jarraitzeko. Datuek adierazten dute Urretxu eta Zumarragan ere gaur egun joera hori ematen dela eta badagoela aldea egoera eta talde berdinetan egonik haurrak mintzakide zuzen izatearen eta ez izatearen artean.

Erabilera haurren presentziaren arabera (II) (2009)

%7,9

%16,9

%35,9

%30,1

%0 %10 %20 %30 %40 %50

Haurrik ez

Haurrak ez mintzakide(nagusi-nagusi)

Haurrak mintzakide(haur-nagusi)

Haurren artean (haur-haur)

Page 28: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

28

Haurren presentziaren araberako erabileraren bilakaera mintzakidea kontuan hartuta

Beheko diagraman 2001etik hona haurren presentziak izan duen bilakaera jaso dugu mintzakidea kontuan hartuta:

Erabileraren bilakaera aztertzen badugu mintzakidea kontuan hartuta, puntukako azterketari erreparatuta aldeak badaude ere, azpimarratzekoa da hiru neurraldietan euskara gehien entzun dugun elkarrizketa mota haur-nagusien artekoetan izan dela. Ondoren, haurren arteko elkarrizketak ditugu. Eta azkenik, normalean alde handiarekin, beste bi elkarrizketa motak behatu ditugu: haurrak presente egonda nagusien artean gertatzen direnak, eta haurrak egon gabe gazte-heldu eta adinekoen artean gertatzen direnak. Nabarmentzekoa da duela lau urte nagusi-nagusien arteko elkarrizketetan (haurrak bertan egonda) erabilera baxuagoa izan zela haurrik gabeko elkarrizketetan baino.

%7,9

%16,9

%35,9

%30,1

%13,2

%9,0

%52,5

%34,5

%11,0

%26,0

%31,9

%27,3

%0 %10 %20 %30 %40 %50 %60 %70 %80

Haurrik ez

Haurrak ez mintzakide (nagusi-

nagusi)

Haurrak mintzakide (haur-nagusi)

Haurren artean (haur-haur)

Erabileraren bilakaera mintzakidea kontuan hartuta (2001-2009)

2001

2005

2009

Page 29: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

29

44 HHIIZZKKUUNNTTZZAA GGAAIITTAASSUUNNAA EETTAA BBIILLAAKKAAEERRAA HHEERRRRIIAANN

Ohar teknikoa:

Soziolinguistika Klusterrak burutzen dituen Herrietako Kale Erabileraren Neurketa Berezietan, jasotako erabilera datuak aztertu eta baloratzeko garaian lagungarri izan daitezen, hizkuntza gaitasunari buruzko datuak txertatzen ditu emaitza-txostenetan, besteak beste. Herri bakoitzeko hizkuntza gaitasunaren datuak EUSTAT, euskal estatistika erakundeak eskaintzen ditu. 1981. urtetik aurrera dago eskuragarri datu serie hori, bost urteroko maiztasunarekin.

2008. urteko uztailean 2006an jasotako datuak kaleratu ziren. Datu hauek eskuratzeko jarraitu den metodologian aldaketa handiak eman dira ordura artekoen ondoan. Datu bilketa murritzagoa burutu da eta estimazioetan oinarritutako sistema baten emaitza dira hizkuntza gaitasunaren datu berrienak.

Hau guztia kontuan izanda, 2006ko datuak 2001era artekoekin alderagarriak ez direlakoan gaude. Hala eta guztiz ere, herri bateko hizkuntza erabilera baloratzerako garaian hizkuntza gaitasunaren neurria ezinbestekotzat jotzen dugunez, 2006ko datuak txostenean sartu ditugu erreferentzia modura. Hauek irakurtzerakoan, aurrez aipatutako oharrak kontuan hartzea beharrezko ikusten dugu.

44..11 UUrrrreettxxuu--ZZuummaarrrraaggaakkoo eezzaagguuttzzaa ((22000066)) Urretxu-Zumarragako hizkuntza ezagutza (2006ko datuetan oinarriturik) hiru kategoria nagusietan banatu dugu, EUSTATek erabiltzen duen banaketari jarraituz: euskaldunak, ia euskaldunak eta erdaldunak. Ondorengo diagraman herriko euskaldunen proportzioari buruz dugun daturik berriena ikus daiteke:

Iturria: EUSTAT

2006ko datuen arabera euskaldunen proportzioa Urretxu-Zumarragako biztanleri osoaren ia erdia da (%49,6), ondoren erdaldunak ditugu (%31,9), eta azkenik ia euskaldunak (%18,5).

%49,6

%18,5

%31,9

Urretxu-Zumarragako euskararen ezagutza (2006)

EUSKALDUNAK IA EUSKALDUNAK ERDALDUNAK

Page 30: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

30

44..22 EEzzaagguuttzzaarreenn bbiillaakkaaeerraa Herri mailako ezagutza datu orokorretara itzuliz, eta ezagutza horren bilakaera nolakoa izan den ezagutze aldera, 1986etik 2006ra bitarteko hiru hiztun tipologia nagusien ezagutzaren bilakaera duzue ondorengo diagraman:

Iturria: EUSTAT

Txosten honetan, dena den, herriko euskaldunen proportzioa informazio iturri osagarri zaigu, aztergai nagusi dugun kaleko erabilera aztertzeko. Azpian dugu, beraz, 3.2 atalean ikusi dugun Urretxu-Zumarragako erdiguneko erabileraren diagrama. Atal honetara erdiguneko datuak ekarri ditugu bilakaera datuak 1993az geroztik ditugulako:

%36,3%41,4

%45,1 %49,7 %49,6

%17,2 %15,8 %17,1 %16,5 %18,5

%46,4%42,8

%37,8%33,8

%31,9

-%4

%17

%38

%58

%79

%100

1986 1991 1996 2001 2006

Ezagutzaren bilakaera Urretxu-Zumarragan

Euskaldunak Ia euskaldunak Erdaldunak

Urretxu-Zumarragako erabileraren bilakaera ERDIGUNEAN

%22,9%17,2 %26,3 %26,2 %27,8

%0

%20

%40

%60

%80

%100

1993 1997 2001 2005 2009

Page 31: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

31

Ezagutzari dagokionez, 1986tik 2006ra bitarteko datuetan herriko euskaldunen proportzioak gora egin du 13 puntu, %36,3 izatetik %49,6 izatera pasa da. Ia euskaldunen bilakaera ia konstantea izan da, %17,2tik %18,5erako bilakaera izan du. Aldiz, erdaldunen kasuan bilakaera negatiboa izan da eta 14,5 puntu egin du behera, %46,4 izatetik %31,9 izatera pasa da erdaldunen multzoa.

Euskaldunen proportzioaren datuen (2006) eta kaleko euskararen erabileran jasotako datuen (2009) arteko alderaketa eginda, ikusten dugu bien arteko aldea handia dela, 30 puntukoa hain zuzen. Datuei xeheago erreparatuta, nabarmendu daiteke euskaldunen ezagutza-mailan 2001a bitarte gertatzen den bilakaera positiboa neurri batean kale erabilera-mailan ere gertatzen dela, baina 2001etik 2006ra ezagutza-mailak bere horretan dirau eta erabilera-mailak behera egiten du.

Page 32: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

32

55 EEMMAAIITTZZEENN AAZZTTEERRKKEETTAA EETTAA EESSAANNAAHHIIAA

55..11 EEssppeerroo ddaaiitteekkeeeenn eerraabbiilleerraa:: kkoonnttzzeeppttuuaarreenn aazzaallppeennaa Atal honetan erabilera erreala eta espero daitekeen erabileraren (erabilera isotropiakoaren) arteko alderaketa egingo dugu; bata, erabilera erreala, Kale Neurketan jasotako emaitza da, eta bestea J.L Alvarez Enparantzaren –Txillardegiren- eredu matematikoa aplikatu ondoren lortutakoa. Horretarako euskararen ezagutza mailaren arabera espero daitekeen erabilera kalkulatzen da, hau da, ezagutza hainbestekoa izanik (Urretxu-Zumarragako kasuan 2006an % 49,6koa) bikotekako, hirukotekako, eta laukotekako elkarrizketetan euskaraz hitz egitea estatistikoki zenbatean den posible aztertzen da. Horretarako gure hipotesian euskaldunak euskaldunekin elkartzen direnean BETI euskaraz mintzatuko direla suposatuko dugu; egoera baikorrena beraz, elebidunak euskararekiko erabat leialak baitira, eta elebidun batekin topatzean beti euskaraz arituko dira.

Beraz, hipotesi horri jarraituta ezagutzaren eta erabileraren arteko erlazioa aztertuko dugu. Sarritan entzun ohi da erabilera ezagutza mailara iristen (edo gerturatzen) ez den bitartean, erabilera baxua dela. Baieztapen hori, ordea, ez da zuzena, ezagutza eta erabilera ezin daitezkeelako bat etorri, gurea bezalako aldebakarreko elebitasun egoera batean.

Azter dezagun ezagutzaren eta erabileraren arteko erlazio hori adibide batekin:

Eman dezagun laukote batean (A, B, D, C) hiru elebidun ditugula: A, B, D. Demagun elebidun horiek euskararekiko erabat leialak direla, alegia, beraien mintzakideak euskaraz baldin badaki beti euskaraz aritzen direla (adibiderako hipotesi didaktiko bat da, dudarik gabe).

A B C D

Laukote horretan euskararen ezagutza % 75 da, lautik hiru baitira euskaraz hitz egiteko gai. Azter dezagun jarraian euskararen erabilera .

Horretarako zoriz gerta daitezkeen elkarrizketa posibleak kalkulatuko ditugu.

Bikoteka, 6 talde ditugu: AB, AD, AC, BD, BC, eta DC. Horietatik C ez dagoenean hitz egingo da euskaraz, hiru kasuetan beraz (AB, AD, eta BD), beste bikoteetan erdaldun elebakarra baitago.

A B

B D

A C

C D

A D

B C

Page 33: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

33

Hirukoteka, 4 talde ditugu: ABD, ABC, ADC, eta BDC. Horietatik elkarrizketa bakarrean hitz egingo da euskaraz (ABD), gainontzeko hiruretan erdaraz mintzatuko dira.

A B C

A B D

A C D

B C D

Azkenik, laukoteka talde bakarra dugu. Eta noski C erdaldun elebakarra bertan egonez gero, erdaraz arituko dira.

Ondorioa garbia da: hamaika taldetatik ⎯6 bikote, 4 hirukote eta laukote 1⎯ lau taldetan arituko dira euskaraz ⎯ 3 bikotetan eta hirukoteko batean⎯. Hau da, taldeen % 36,4an arituko dira euskaraz.

Erabilera isotropiakoaren formulak aplikatzen baditugu, ikusten dugu nola euskararen ezagutza % 75 izanik, eta euskaldunak aukera guztietan (mintzakidea euskalduna den guztietan) euskaraz arituko direla suposatuta ⎯egoera baikorrena, beraz⎯ erabilera % 48,16 da.

Page 34: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

34

55..22 EErraabbiilleerraa eerrrreeaallaa eettaa eessppeerroo ddaaiitteekkeeeenn eerraabbiilleerraa UUrrrreettxxuu--ZZuummaarrrraaggaann

Aurreko adibidearen oinarria matematikara ekarrita, J.L. Alvarez Enparantzak –Txillardegik espero daitekeen erabilera kalkulatzeko eredua sortu zuen. Ikus dezagun jarraian Urretxu-Zumarragan egindako eredu horren aplikazioa.

Urretxu-Zumarragako euskararen ezagutza, 2006ko datuen arabera, % 49,6koa da (Urretxun %54,6 eta Zumarragan %46,3). Espero daitekeen erabilera (edo erabilera isotropiakoa) ondorengo formularekin kalkulatuko dugu:

PB=euskararen erabilera maila

mB=euskararekiko leialtasuna

w2=bikotearen pisua

w3=hirukotearen pisua

w4=laukotearen pisua

eX=elebidunen proportzioa

Euskararen erabilera maila:

1(0,5488·0,4962 + 0,2862·0,4963 + 0,1650·0,4964) = 0,1799= % 18,0

Hortaz, Urretxu-Zumarragako biztanleen arteko zorizko harreman posibleetan, estatistikoki espero daitekeen euskararen erabilera % 18koa da. Kale Neurketak jaso duen erabilera-maila bera dela esan dezakegu (%18,9).

PB = mB (w2ex

2 + w3ex3+ w4ex

4)

%0

%20

%40

%60

%80

%100

behatutako erabilera (2009)

espero daitekeen erabilera (2006)

%18,9 %18,0

Espero daitekeen erabilera eta behatutako erabilera

Page 35: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

35

Esan bezala, espero daitekeen erabilerak zera adierazten du: herriko edonork beste edonorekin hitz eginez gero (ausazko konbinaketak eginaz), zenbat aukera dauden estatistikoki biak euskaldunak izateko. Beste era batera esanda, euskaldunek, aukera duten egoera guztietan (leialtasuna %100) euskaraz egiten dutela suposatuz, erabilera zenbatekoa izango litzatekeen.

Hau erreferentzia teorikoa da, dena den. Izan ere, praktikan jakin badakigu:

> Euskaldunen leialtasuna ez dela % 100ekoa izaten: euskara dakitenen arteko elkarrizketak ez direla kasu guztietan euskaraz izaten.

> Herriko edonork ez duela praktikan beste edonorekin harremanik izaten (harreman gehiago dugu gure ingurukoekin, adin berekoekin eta herriko zenbaitekin ez dugu praktikan inoiz harremanik).

Hau guztia kontuan izanik, Erabileraren Neurketan jasotako emaitza honela baloratu dezakegu espero daitekeen erabilerarekin alderatuta:

> Erabilera erreala eta espero daitekeen erabilera (erabilera isotropiakoa) parean daude gaur egun Urretxu-Zumarragan, %18 inguruan. Hau da, ezagutza datuetan oinarriturik, matematikoki espero zitekeena betetzen da Urretxu-Zumarragan.

> Kontuan izan behar da, egin ditugun neurketa gehienetan espero daitekeen erabilera erreala baino baxuagoa izaten dela. Hori horrela izan dadin arrazoi asko dago, seguruenik, eta arrazoi posible horien azterketak gainditu egiten du, noski, lan honen eremua eta jasotako informazioa. Dena den, oinarri soziolinguistikoen ikuspegitik, ezinbestekoa da gutxienez bi gertaera ematea gaur egun herrian, ezagutza eta kaleko erabilera mailan datu horiek izateko:

o Herriko euskaldunen komunitateak trinkotze-maila handia izatea. Ezinbestekoa da

hori hala izatea erabilera isotropiakoa gainditu ahal izateko. o Erabiltzeko aukera izanik, herriko euskaldunen leialtasuna handia da, edota

herrian euskaraz egitearen aldeko joera edo arau soziala oso indarrean dago. Ondorioz, euskaldunen arteko elkarrizketak gehien-gehienetan euskaraz dira.

> Baina, esan bezala, Urretxu-Zumarragan biztanle guztien arteko zorizko hizkuntza harreman posibleetan euskaldunek euren artean beti euskaraz egiten dutenaren indize teorikoa bat dator indize errealarekin. Beraz, suposatu dezakegu trinkotze-maila ez dela handia eta leialtasun-maila ere ez dela beste udalerrietan gertatzen den adinakoa (hurrengo atalean beste bi udalerriko eta probintziako datuak aztertuko ditugu eta Urretxu-Zumarragakoekin alderatu).

Espero daitekeen erabileraren inguruan gehiago sakondu nahi izanez gero, “Txillardegiren eredu matematikoa eta erabilera isotropiakoa” eranskinera jo dezakezue.

Page 36: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

36

55..33 EEsskkuuaallddeekkoo eettaa pprroobbiinnttzziiaakkoo ddaattuueekkiikkoo aallddeerraakkeettaa Atal honetan Urretxu-Zumarragako datuak beste eremu batzuetako datuekin alderatuko ditugu. Ikus dezagun zein eremu aukeratu ditugun:

• Eskualdeko herrien artean, Legazpiko datuak aztertuko ditugu, izan ere, 2006tik hona Goierriko eskualdean Legazpiko kale erabilera datuak besterik ez ditugu. Urretxu-Zumarraga eta Legazpi biztanle kopuruaren eta euskaldunen proportzioaren aldetik ezberdinak dira baina udalerrien gertutasunagatik, erreferentzia modura, alderaketa interesgarria izan daiteke.

• Eskualdekoa ez izan arren Urretxu-Zumarragako ezaugarri soziolinguistikoetara gehiago hurbiltzen den Pasaia ere aztertuko dugu.

• Eta, azkenik, Gipuzkoako datuak ere alderatuko ditugu.

Ezagutzari dagokionean, lau kasuetan erreferentzia gisa ditugun daturik berrienak hartu ditugu: Eustat-en 2006koak.

Kaleko erabilerari dagokionez, Legazpiko kasuan 2006an herri mailako neurketa berezia egin genuen. Pasaian ere, Urretxu-Zumarragan bezala, 2009an egin zen neurketa. Eta, azkenik, Gipuzkoako datuak 2006ean egindako Euskal Herriko Kale Neurketetatik ekarri ditugu.

ezagutza

(06) erabilera

(09) espero daitekeen

erabilera biztanleria (>2 urte)

URRETXU-ZUMARRAGA %49,6 %18,9 %18,0 15.919

ezagutza (06)

erabilera (06)

espero daitekeen erabilera

biztanleria (>2 urte)

LEGAZPI %57,4 %28,3 %25,7 5.863 ezagutza

(06) erabilera

(09) espero daitekeen

erabilera biztanleria (>2 urte)

PASAIA %37,9 %17,5 %9,8 15.516 ezagutza

(06) erabilera

(06) espero daitekeen

erabilera biztanleria (>2 urte)

GIPUZKOA %50,5 %32,7 %18,8 666.763

Page 37: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

37

Ikus ditzagun datuak diagraman:

Aurreko atalean esan dugun bezala, Urretxu-Zumarragako kaleetan neurtutako euskararen erabilera eta teorizazio bidez lorturiko espero daitekeen erabilera bat datoz. Legazpin ere ia gauza bera gertatzen dela esan daiteke, 2 puntuko aldea besterik ez baitago bi erabileren artean. Pasaian eta Gipuzkoan aldea handiagoa da, 8 puntukoa eta 12 puntukoa hurrenez hurren. Aipagarria da, neurketak egin ditugun udalerri gehienetan ematen dela bi erabileren arteko aldea, hau da, erabilera erreala espero daitekeen erabilera baino baxuagoa izaten da normalean.

%50

%19

%18

%57

%28

%26 %

38

%18

%10

%53

%33

%21

0%

20%

40%

60%

80%

100%

URRETXU-ZUMARRAGA

LEGAZPI PASAIA GIPUZKOA

Ezagutza, erabilera eta espero daitekeen erabilera eskualdeko herrietan

EZAGUTZA ERABILERA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA

Page 38: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

38

66 DDAATTOOZZEENN UURRTTEEEETTAARRAAKKOO BBEEGGIIRRAA PPRROOSSPPEEKKZZIIOOAA ((22000099--22001199))

Atal honetan, datozen urteetarako herriko euskaldungoaren bilakaeraren prospekzioa duzue. Prospekzioa SEI Elkarteak sorturiko BEGIRA tresna erabiliz prestatu dugu eta euskararen ezagutzak, zein espero daitekeen erabilerak datozen hamar urteetan herrian izango duen bilakaeraren berri ematen digu. Aurreikuspen hau modu erreferentzialean irakurri behar da, iraganeko datuen bilakaeratik abiatuta egiten baita, baldintza guztiek berdin jarraituz gero gertatuko litzatekeena kalkulatuz.

HERRIA BIZTANLERIA EUSKALDUNAK HAZKUNTZAK

2001 2006 2001 2006 Bizt. Eusk.

Urretxu-Zumarraga

16284 15919 8089 7899 -0,45 -0,47

BEGIRA erabiliz, zera kalkulatuko dugu: 2001. eta 2006. urteetako erroldetako biztanleria eta euskaldungoaren datuetatik abiatuta, euskaldunen kopuruak teorikoki zein bilakaera jarraituko duen datozen urteetan (2001tik 2006rako joera eta erritmoa jarraituta). Ondorengo taulan dituzue urtez urteko datuak:

Euskaldun kopuruaren bilakaera

2006 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019

Urretxu-Zumarraga

Eusk 7899 7787 7750 7713 7677 7640 7604 7568 7532 7497 7461 7426

% 49,62 49,59 49,58 49,57 49,55 49,54 49,53 49,52 49,51 49,50 49,49 49,48

Halaber, ezagutzaren bilakaera honetan oinarrituta “espero daitekeen erabilera” edo “erabilera isotropiakoa” ere kalkula genezake, Txillardegiren eredu matematikoan oinarrituz:

Erabilera isotropiakoa (estimazioa)

2006 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019

Urretxu-Zumarraga 18,01 17,97 17,96 17,95 17,95 17,94 17,93 17,92 17,91 17,90 17,89

Page 39: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

39

BEGIRA aplikazioa baliagarria zaigu kasu askotan ditugun datuetatik abiatuta bilakaera zein izango den jakiteko.

Kontuan izan, BEGIRAko prospekzioa egiteko 2001eko eta 2006ko erroldako datuak erabili ditugula. BEGIRAk, ezagutza aldetik urte horietan gertatu den bilakaera bere horretan mantenduz gero, ezagutzak (eta horren araberako erabilera isotropiakoak) zein bilakaera izango duen azaltzen digu. 2001etik 2006ra Urretxu-Zumarragan biztanle kopurua eta euskaldunen proportzioa ia bere horretan mantentzen dira, hau da, bi hazkuntza-tasak -0,45 ingurukoak dira. Bost urteko bilakaera horietatik abiatuta, Begirak euskaldunen proportzioa eta espero daitekeen erabilera-maila urteak aurrera joan mantendu egingo dela aurreikusten du.

Page 40: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

40

77 EERRAANNSSKKIINNAAKK

77..11 TTxxiillllaarrddeeggiirreenn eerreedduu mmaatteemmaattiikkooaa eettaa eerraabbiilleerraa iissoottrrooppiiaakkooaa

OINARRI TEORIKOAZ ETA KONTZEPTUAREN ESANAHIARI BURUZKO ZENBAIT AZALPEN (laburpen gisa)

Txostenean “espero daitekeen erabilera” bezala izendatu duguna, berez, J.L. Alvarez Enparantza “Txillardegi”k garaturiko “erabilera isotropiakoa” da, eta egile beraren Eredu Matematikoan oinarrituriko kontzeptua da. Ondorengo lerrootan kontzeptu honen oinarria, esanahia eta erabilgarritasunari buruzko laburpen bat duzue.

Gaiari buruz informazio osatuagoa nahi duenak jo beza BAT Soziolinguistika aldizkariaren 28. zenbakira (51-68 orr, Xabier Isasi eta Arantxa Iriarteren artikulua, bertatik hartu ditugu laburpen honetan letra etzanean ageri diren testu batzuk). Eredu osoa, berriz, Txillardegik eta Xabier Isasik argitaraturiko Soziolinguistika Matematikoa liburuan duzue (UEU-EKB, Bilbo; 1994).

Laburpen honetan Txillardegiren eredutik zenbait puntu aipatuko ditugu soilik, Kale Erabileraren Neurketa egiteko moduarekin eta Erabilera Isotropiakoa kontzeptuarekin lotura zuzena dutenak, beti ere erabilitako metodologiaren eta kontzeptuen ulermena errazteko xedez.

Abiapuntua: ukipen egoera

Hasteko, kontuan izan behar dugu gurea hizkuntza ukipen egoera bat dela (gure kasuan, gizarte berean bi hizkuntza):

Txillardegik garatutako eredu matematikotik alderdi bati erreparatuko diogu hemen, eta hizkuntzen arteko ukipen egoerari aplikatuko diogu. Egoera horretan, esan dugunez, B hizkuntzako hiztun elebakar multzo esanguratsurik ez dago, hiztun guztiak A hizkuntzaren jabe diren bitartean, haien arteko batzuk B hizkuntza jakin eta erabiltzeko moduan daude. Gure kasuan B euskara litzateke eta A gaztelania edo frantsesa.

Elebidunen aldetik B hizkuntzaren erabilera gertaera estokastiko gisa definitu dugu. Azken buru, ez dugu ezagutzen aldez aurretik zein den elebidunen portaera linguistikoa. Biztanle bakoitzak eta guztien artean momentu jakinetan hizkuntza harremanen bat gerta daitekeela suposatzen badugu, orduan B hizkuntzaren erabilera maila elebidunen proportzioaren funtzio zuzena izaten da.

Hortaz, kontuan izan behar dugu, batetik ukipen egoeran gaudela eta gainera, gure kasuan, euskara dakiten guztiek dakitela gaztelania edo frantsesa. Ondorioz, euskara egoera jakin batzuetan erabili ahal izango da, eta egoera horien zenbatekoa B hizkuntzaren hiztunen (alegia, euskaldunen) proportzioaren araberakoa izango da. Gogoan izan erabiltzeko aukeraz ari garela, aukera potentzialaz, gero beste gauza bat da zer hizkuntza jokaera duten elebidun horiek, baina aukerak zenbat izango diren kalkula dezakegu.

Page 41: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

41

Probabilitatea:

Zein da B hizkuntzako 2 hiztunen arteko elkarrizketa bat gertatzeko probabilitatea?

Demagun, adibidez, %55a euskalduna den herri batean garela. Bertako bi biztanle (edozein) kalean elkartzen badira, zenbatekoa da biak euskaldunak izateko probabilitatea?

PR2= 0,55 · 0,55 = 0,302, beraz % 30,2 probabilitatea biak euskaldunak izateko.

Baina, noski, kalean ematen diren elkarrizketak ez dira beti bi pertsonen artekoak izaten: bikoteen, hirukoteen, laukoteen eta hiztun talde handiagoen arteko elkarrizketak ere eman daitezke. Eta zenbatekoa da hirukote bat kalean elkartuta elkarrizketa euskaraz izateko probabilitatea, alegia; zenbatekoa da hiru hiztun horiek euskaldunak izateko probabilitatea? (lehengo adibide bera erabiliz);

PR3= 0,55 · 0,55 · 0,55= 0,166 , alegia %16,6ko probabilitatea.

Eta hirukotea izan beharrean, laukotea bada, probabilitatea oraindik eta gehiago gutxitzen da:

PR4= 0,55 · 0,55 · 0,55 · 0,55= 0,091 ; %9,1ko probabilitatea.

Eta probabilitatea gero eta txikiagoa da taldea handitu ahala. Txillardegiren hitzetan: “talde handietan (n =4,5,6,...), B hizkuntzaren erabilerak erritmo esponentzial batean egiten du ihes”. Eta errealitatean zenbateko taldetan ematen dira elkarrizketak? Orain arte Euskal Herri mailan egindako Kale Erabilera Neurketen informazioa erabil dezakegu horretarako.

Bikote, hirukote eta laukoteen proportzioa:

EKBk 1993 eta 1997ko neurraldietan solaskide kopurua behatu zuen. Hau da, behatutako elkar hizketak bikoteetan, hirukoteetan, laukoteetan, boskoteetan edo talde handiagoetan gertatzen zirenen arabera, bikote, hirukote, laukote, boskote,… kopuruak zenbatu eta haien artean zeintzuk egiten zuten euskaraz zehaztu ere.

Bi neurraldi horietan solaskide kopuruaz, guk wi pisu estatistikoak deitutakoaz, jasotako datuetatik abiaturik, laukoteetara mugatu dugu hiztun taldeen tamainaren eragina eta w2 , w3 eta w4 pisu estatistikoak balio finkotzat jo. Horrela, bataz beste bikote, hirukote eta laukoteen pisuak ondorengoak finkatu ditugu:

2. BBBBB eeePR == Non, PRBB aipatutako probabilitatea den, eta eB euskal hiztunen proportzioa den (0tik 1era)

w2 = 0,5488 w3 = 0,2862 w4 = 0,1650

Page 42: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

42

Beraz, kalean behatutakotik ondorioztatu dugu lau hiztunetik gorako taldeen arteko elkarrizketak oso gutxitan gertatzen direla (talde handiagoetan normalki ez da elkarrizketa bakarra egoten, gehiago baizik). Bestalde, orain badakigu bikote, hirukote eta laukoteen pisua zenbatekoa den eta proportzio hori gure kalkuluetarako finkotzat hartuko dugu.

Horrela ba, probabilitate mailan, euskarazko elkarrizketak gerta daitezen dagoen aukera (berriz ere ex herriko euskaldunen proportzioa izanik) hau izango da:

44

33

22 xxxB ewewewPR ++=

Baina, noski, gogoan izan hasieran aipatu duguna: ukipen egoeran gaudela eta gainera, gure kasuan, euskara dakiten guztiek dakitela gaztelania edo frantsesa. Ondorioz, Txillardegik dioskunez: “B –ren erabilera eman dadin erabat beharrezkoa den baldintza bakarra da elebidunak, horretara beharturik ez egon arren, leialtasunez, beraien artean B erabiltzen jarraitzea (lasai-lasai erabil baitezakete A beraien artean ere)”.

Orain arteko urratsetan, elebidunen proportzio jakin bat izanik, hiztunen artean euskarazko elkarrizketak eman daitezen zenbat aukera ditugun kalkulatu dugu. Baina, jakina, mila arrazoi ezberdin tarteko, gerta daiteke euskaldunen arteko elkarrizketak erdaraz izatea. Beharrezko ez izanik ere euskaraz egite hori Txillardegik hizkuntza leialtasun bezala izendatu du (mB).

Erabilera maila hiru osagaien funtzio zuzena izango litzateke, elebidunen proportzioa (ex ), mintzakide taldearen tamaina edo solaskide kopurua erabilera askean (wi) eta hizkuntza gutxiagotuarekiko leialtasuna (mB). Horrela, erabilera maila kalkulatzeko formula ondorengoa izango litzateke.

Formula honetatik abiatuta, erabilera isotropiakoa (edo espero daitekeena) kalkulatzeko m=1 dela suposatuko dugu, alegia, euskara dakitenen arteko elkarrizketak ematen direnean beti euskaraz direla eta egoera isotropiakoa dela. Formula, hortaz:

44

33

22 xxxB ewewewP ++=

Page 43: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

43

Azken oharrak: ISOTROPIA / ANISOTROPIA eta KONPAKTAZIOA:

Probabilitateak kalkulatzeko garaian, B hizkuntzaren ageriko erabilera zorizko gertaeratzat jo dugu. Nonahi eta noiznahi ager daitekeen jazoera dela esan nahi dugu. Gure eredua eredu estokastikoa dela esaterakoan, B hizkuntzaren erabilerari buruzko aurreiritzi guztiak baztertzen ditugula esan gura dugu, zuzenak zein okerrak, ez dugu aurreiritzi bakar bat onartzen. Esaten dugu, B hizkuntzaren erabilera, elebidunak tarteko direlarik, gertaera probablea dela, besterik ez. Orokorrean, kontrako frogatu ezean, gizartea linguistikoki isotropiakoa da; B hizkuntzaren erabilera, printzipioz, elebidunen proportzioaren funtzio zuzena da.

Orain arteko urratsetan gizarteko egoera isotropiakotzat hartu dugu, hortaz: alegia, suposatu dugu edozein hiztunek beste edozeinekin hitz egiteko probabilitatea duela, eta probabilitate berdina kasu guztietan.

Dena den, J.L. Alvarez Enparantzak eta X. Isasik egindako azterketetan ikusi da herri askotan hori ez dela horrela. Neurketak eginda, kasu batzuetan m-ren balioa 1 baino handiagoa lortzen zen neurketaren emaitza errealak gorago azaldu dugun formulan sartuta, eta hori estatistikoki onartezina da (leialtasuna %100ekoa baino handiagoa izatea suposatuko luke). Txillardegiren hitzetan “Neurketen emaitzak (mota guztietako herrietan behin eta berriz errepikatuak) soilik uler zitezkeen A hizkuntzako elebakarren kopuru handi bat hiztun elebidunekin harremanetan ez zegoela suposatuz. A hizkuntzako elebakarren isolamendu linguistiko honek B hizkuntzaren erabilera hobetzen du”.

”Horrek behartu gintuen isotropia linguistikoaren hipotesia alde batera uztera. Euskal Herrian ez da isotropia hori ematen”

Horrek esan nahi du nolabait gure herrietan bi sare edo komunitate ezberdin daudela (euskarazkoa eta erdarazkoa) eta bateko zein besteko kideen artean harremanak izateko aukera ez dela estatistikoki askea, ausazkoa, guk hasieran suposatu dugun bezala. Beste modu batean esanda, hiztun bakoitzak bere sareko kideekin maizago ditugula harremanak beste sarekoekin baino.

Errealitate honetaz jabetzeak eraman zituen J.L. Alvarez Enparantza eta X. Isasi eredu matematikoaren garapenean urrats berriak ematera. Besteak beste, “gizarteratze tasa” (g) kontzeptua erabili dute, aipatu bi sareen arteko integrazio maila deskribatzeko.

Gorago esan bezala, neurketen emaitzetako bat izan da ohartzea badagoela A hizkuntzako elebakarren proportzio bat ez duena elebidunekin harremanik izaten. g=0 izango da inolako harremanik ez dagoenean (alegia, erdaldunen eta euskaldunen sareak bata besteagandik erabat berezita bizi direnean, harremanik gabe) eta g=1 izango da herriko A elebakar guztiak elebidunen sarean erabat integratuta dauden kasuetan (kasu honetan sare bakarrean leudeke guztiak, elebakarrak eta elebidunak).

Pentsa daitekeenez, kasu errealik gehienak mutur batean zein bestean baino, bien artean kokatzen dira. Horrela, hemen aipatu ditugunez gain beste formula batzuk ere erabilita, kaleko erabilera neurtuta Txillardegiren eredua iristen da komunitate baten leialtasuna (m)

Page 44: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

44

eta gizarteratze tasa (g) zehaztera. Azken honek, nolabait Txepetx-ek definituriko euskaldungoaren konpaktazioa kontzeptuaren antzeko zerbait adierazten digu.

Dena den, Kale Erabileraren neurketa egin dugun honetan leialtasun eta konpaktazio kalkulurik egin ez dugunez, hemen kontzeptu hauen aipamena baino ez dugu egin nahi, interesa duen oro hasieran aipatu iturrietara jotzera gonbidatuz.

Ikusi dugu, hortaz, nola kalkula daitekeen erabilera isotropiakoa herri batean euskaldunen proportzioa zenbatekoa den jakinda. Gerora ikusi dugu nola praktikan Euskal Herrian ez den egoera isotropiakoa ematen, eta gizarteratze tasa ere kontuan hartu behar dugun.

Dena den, erabilera isotropiakoa oso erabilgarria zaigu, herrian neurtu dugun erabilera errealaren emaitzak altuak edo baxuak diren baloratu ahal izateko erreferentzia teoriko bat ematen digulako. Eta, horretarakoxe erabili dugu guk erabilera isotropiakoa txosten honetan.

Page 45: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

45

77..22 NNeeuurrkkeettaa aarraauuaakk eettaa oohhaarrrraakk Eranskin modura jaso dira hemen Neurketa arauak eta oharrak. Ohar hauek datuak jasotzeaz arduratzen diren neurtzaile eta laguntzaileek eskura izaten duten materialaren parte dira. Helburu hori izanik, hizkera ulerterraz batean idatzita daude, baina neurketa hauen xehetasun metodologikoak ezagutu nahi dituenarentzat material zehatz eta egokia direlakoan jasotzen ditugu hemen.

Zer neurtu behar da? Kalean, eta kalean soilik dabilen jendearen arteko hizkuntz erabilera. Leku itxiak beraz (tabernak, dendak, kiroldegiak, etxeak, lantegiak, garraioak, edonolako lokalak,...), neurketa honetatik kanpo geratzen dira. Neurketa, ez inkesta: Kalean goazela jendeari ez zaio galdetu behar normalean zein hizkuntza hitz egiten duen edo une horretan zein hizkuntzaz ari den mintzatzen. Ez galdetu, entzun egin behar dugu eta entzuten dugun hizkuntza jaso taulan, jendeari ezer esan gabe. Gure helburua kaleko hizkuntza errealitatea bere horretan jasotzea da, ahalik eta modurik objektiboenean: kalean doazenek ez dute jakin behar neurketa egiten ari garenik. Neurtzaileak: Neurketa neurtzaile bat eta neurtzen den herriko laguntzaile baten artean egiten da. Neurtzailea datu jasoketa modu egokian egiten dakien pertsona da, behatzen den kasu bakoitzaren berezitasunak fitxan nola bete behar diren jakin behar du (sexua, haurren presentzia, adin taldeak,...). Laguntzaileak, neurtzailea aurrez finkatutako ibilbidetik gidatuko du. Horrez gain, bikoteka lan egiteak beste alde on batzuk dauzka: - Biren artean askoz hobeki disimulatzen da, eta oso inportantea da saiatzea inor ez dadin

konturatu neurketa egiten ari garela. Gainerakoan, jendearen jokabide naturalak alda daitezke eta: isilduz, hizkuntzaz aldatuz, haserretuz...

- Atseginagoa da bi orduz beste norbaitekin neurtzen aritzea, bakarrik jardutea baino. - Bertako laguntzaileek bermatzen dute neurketa diseinatutako kaleetatik egiten dela. Ibilbidea : Bikote bakoitzak ibilbide jakin bat eduki behar du finkaturik neurketa egin aurretik. Ibilbide hori zein izango den Soziolinguistika Klusterreko teknikarien eta herriko arduradunen artean finkatuko da. Ibilbidea herriko kalerik jendetsuenek osatuko dute, normalean erdigunean (erdigunea zentzu zabalean ulertuta). Ibilbideak inguru ezberdinak zeharkatzea komeni da: erosketa-kaleak, poteo kaleak, haur jolas-lekuak, pasealeku eta parkeak, etab. Ibilbideak hasi eta bukatu leku berean egin beharko du,

Page 46: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

46

bikoteak behar bezainbat aldiz egin ahal izateko ibilbide hori, neurraldi bakoitzak irauten dituen bi ordu horietan. Bikote bakoitza bere ibilbidean paseatzen ibiliko da. Ez dago arazorik noizbehinka eserlekuren batean eserita neurketa egiteko, eta batzuetan gainera, disimulatzeko beharrezkoa ere izango da. Baina eserita denbora gehiegi ematea ere ez da komeni. Izan ere, helburua neurketa ibilbide guztian zehar modu homogeneoan egitea da. Datuak nola jaso: Datuak idazteko eranskinean doan eredua erabiliko duzue, eta bertan ageri den moduan idaztea komeni da, hots, neurtutako lagun bakoitzeko makilatxo bat jarriz. 2006ko EHko kale erabileraren neurketatik aurrera, neurketa egiteko fitxa bakarra erabiltzen da. Fitxan lau datu hartzen dira kontutan: 1. Hizkuntza: hiru zutabe nagusi ditugu: euskara, frantsesa / gaztelera eta beste

hizkuntzak. 2. Adin taldea: behin elkarrizketa hizkuntza zehaztuta adin taldea zehaztu behar da: haurrak

(2 urtetik 14 urtera), gazteak (15-24 urte), helduak (25-64 urte) eta adinekoak (65 urtetik gorakoak). Jendeak zein adin izango duen sumatzea neurtzaileen egitekoa izango da, eta neurketa unean jasotzen dugun inpresioaren arabera jasoko da, balorazio-modu horrek akats tarte bat duela onartuz.

3. Neurtzen dugun taldearen osaera: behatutako taldea adin talde bereko kideez osaturik

dagoen ala ez bereiziko dugu. Eta ez badira denak adin talde bereko multzoan sartzen, tartean haurrak presente dauden ala ez jasoko dugu eta presente badira, mintzakide diren ala ez.

4. Generoa: bukatzeko mintzakideen sexua jasoko dugu. Neurtu horrela egiten da: Neurketa nola egiten den azaltzeko hiru adibide jarriko ditugu: 1.- Bi haur (neska bat eta mutil bat) badoaz euskaraz hitz egiten

1. pausoa: Euskaraz zutabe nagusian (hizkuntza), 2. pausoa: adin talde bereko zutabean (adin talde berekoak ) 3. pausoa: haurren atalean (adin taldea) 4. pausoa: nesketan (emakumea) apuntatzen dugu makilatxo bat eta gizonezkoetan beste bat (sexua).

2.- Senar emazteak erdaraz hitz egiten ari dira haien artean; 5 urteko alaba eta 16 urteko semea

beraiekin doaz, baina hitz egin gabe: 1. pausoa: frantsesa/gaztelera zutabean (hizkuntza) 2. pausoa: adin talde ezberdinekoak zutabean, haurrak ez dira mintzakide azpi multzoan.

Page 47: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

47

3.pausoa: helduetan (adin taldea) 4. pausoa: gizonezkoetan (sexua) makilatxo 1 jartzen da, eta emakumezkoetan beste bat (sexua). 5. pausoa: haurretako emakumezkoen zutabean makilatxo bat jarriko dugu (alabarena) 6. pausoa: gazteen gizonezkoen zutabean makilatxo bat jarriko dugu (semearena).

3.- Senar emazteak, 5 urteko alabarekin eta 16 urteko semearekin doaz kaletik, ama alabari

euskaraz zuzentzen ari zaio: 1. pausoa: euskara zutabean (hizkuntza) 2. pausoa: adin talde ezberdinekoak zutabean, haurrak mintzakide azpi multzoan 3.pausoa: helduetan (adin taldea) 4. pausoa: gizonezkoetan (sexua) makilatxo 1 jartzen da, eta emakumezkoetan beste bat (sexua). 5. pausoa: haurretako emakumezkoen zutabean makilatxo bat jarriko dugu (alabarena) 6. pausoa: gazteen gizonezkoen zutabean makilatxo bat jarriko dugu (semearena).

Azalpena merezi duen puntua da hau: lau lagun elkarrekin doazenean normalean bat entzungo dugu hizketan eta beste hirurak entzule izango dira (arreta gehiago edo gutxiago jarriaz, guri hori ez zaigu axola). Kasu horretan guk fitxan lau lagun entzun ditugula jarriko dugu, hau da, lau makilatxo, hizketan zihoan bakar horren hizkuntzan. Tartean haur bat hitz egiten ari bada edo berari zuzenduta badago elkarrizketa haurrak mintzakide zutabean jarriko ditugu makilatxoak, dagokien azpimultzoan (adin taldearen eta sexuaren arabera). Fitxaren atzeko partean beste hizkuntzak jasotzen dira, alegia, Hego Euskal Herrian euskara edo gaztelera ez den beste hizkuntza bat entzuten badugu atal honetan sartuko ditugu behatutako pertsonak. Ipar Euskal Herrian beste hizkuntzak atalean euskara edo frantsesa ez diren beste hizkuntzak sartuko ditugu. Atal honen ondoan bakarrizketak neurtzen dituen atala dugu. Bertan, eskuko telefonoz hitz egiten ari direnak eta bestelakoak (animaliekin, atarietako interfonoz, etab.) apuntatuko ditugu. Atal horretan, jakina, elkarrizketa bakoitzeko marratxo bakarra egingo dugu, mintzakide bakarra entzun (eta ikusiko) baitugu. Fitxaren laukitxo bat betetzen denean beste fitxa batera pasatu behar da. Fitxa bat baino gehiago erabiltzen bada zenbakitu behar dira fitxak eta behaketaren bukaeran datu guztiak jaso behar dira fitxa bakar batean. Neurketa bakoitzean fitxa berri bat erabili behar da. Beste ohar batzuk: • Ibilbidean zehar pertsona bera -neurraldi eta elkarrizketa berean- ez dugu behin baino

gehiagotan neurtuko. Alegia, pertsona bera jende berdinarekin eta hizkuntza berean entzuten badugu, behin bakarrik jasoko dugu. Aldiz, taldean partaideren bat aldatzen bada (norbait etorri edo norbait joan) edo taldeak hizkuntza aldatzen badu (mintzakideak berdinak izan arren), hori gertaera ezberdina izango da, eta beraz, jaso egingo dugu.

• Neurtzaileekin hitz egiten dutenei ez zaie neurtuko. • Dudazko kasuak ez jaso, hau da, entzundako hizkuntza zein den ziur ez dakigunean, jaso

gabe utzi. • Inoiz ez dugu galderarik egingo, ez galdetu ezer: ez zein adin duen, ez zein hizkuntza

erabili ohi duen, ez une horretan zein hizkuntzaz ari den mintzatzen... Ez da ezer galdetu

Page 48: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

48

behar, ez baikara inkesta bat egiten ari; gurea neurketa denez, entzundakoa jaso behar dugu.

Azken oharrak: Kaleetan euskara “gutxi” entzutea gogorra izan daiteke neurtzailearentzat, baina fitxetan ez da inolako baloraziorik jaso behar: entzundakoa bere horretan jasotzera mugatu behar gara. Euskaltzaleon joera psikologikoa izan daiteke errealitateak adierazten duena baino euskara gehiago aditu nahi izatea. Baina azterketa hau euskararen egoera ezagutzeko tresna oso garrantzitsua da eta errealitatea egiazki nolakoa den jakitea interesatzen zaigu, ez besterik.

Page 49: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

49

77..33 FFiittxxaakk

Page 50: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

50

Page 51: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

51

77..44 DDaattuu nnaagguussiieenn iirraakkuurrkkeettaa ((llaabbuurrppeennaa)) Hemen aurkezten ditugun datuak, 2009ko urrian Urretxun eta Zumarragan egindako

Kale Erabileraren Neurketan jasotako datuak dira, bi udalerriak ikerketa batean batu

dira, hau da, diseinu bakarra egin da biontzako, eta kasu batzuetan ibilbide berean bi

udalerriak lotu dira. Neurketa honek, Urretxu-Zumarragan egiten den lehenengoa ez

denez, erabileraren bilakaera aztertzeko aukera eman digu: 1993. urtetik aurrera

erdigunean, eta 2001etik hona bi udalerriak osotasunean hartuta.

Hizkuntza egoerari buruz ematen diren datu gehienak, oro har, hiztunek inkestetan

aitorturiko datuak dira (erroldakoak, inkesta bidezko ikerketak, etab.). Hau horrela da,

besteak beste, erabilera modu objektiboan neurtzea ez delako erraza izaten.

Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketak kalean behaketa zuzenaren bidez

lorturiko datuak eskaintzen ditu. Horretarako, gainera, oinarri metodologiko sendoa

dago. Soziolinguistika Klusterra (aurretik SEI Elkartea) arduratzen da Euskal Herri

mailan Kale Erabileraren Neurketa egiteaz eta, horrez gain, 70 bat udalerritan ere egin

dira honen antzeko Udal Neurketa Bereziak.

Jarraian dituzue neurketaren emaitza nagusiak deskribatuta:

1) Erabilera indizea %18,9koa da. Hau da, kalean behatu diren 100 elkarrizketatik 19

bat izan dira euskaraz, 80 gaztelaniaz eta 1 beste hizkuntzatan. 1993tik 2009ra

egindako neurketetan erabilerak gora egin du, baina azken lau urteetan beherakada

gertatu da.

2) Zonaldekako emaitzen bilakaera aztertzerakoan nabarmentzekoa da 2001ean kale

erabilerari dagokionean zonalde euskaldunenak ziren erdiguneko ibilbideak

(Gernikako arbola-Iparragirre eta Secundino Esnaola-Legazpi ibilbideak) 2009an ere

euskaldunenak izaten jarraitzen dutela (%20-25 inguruko erabilerarekin), baina bi

ibilbideetan erabilerak behera egin du zortzi urtetan. Bestalde, Eitza auzoan 2001ean

erdigunean jasotako antzeko erabilera jaso genuen, baina ondorengo neurketetan

erabilera asko jaitsi da eta ia Leturiarren enparantza-Izazpi ibilbideko erabileraren

parera iritsi da, izan ere, azken neurketan bi ibilbideen erabilera %5-8 ingurukoa da.

Leturiarren enparantza-Izazpi bilbide honek erabilera positiboa izan du zortzi urtetan,

baina azken lau urteetan erabilerak behera egin du.

Page 52: Euskararen erabilera 2009 Urretxu eta Zumarragan

URRETXU-ZUMARRAGA 2009

52

3) Erabilera-maila altuena duen adin taldetik txikiena duen adin-taldera alde handia

dago. Izan ere, haurrak dira herrian euskara gehien erabiltzen dutenak, %30,4, eta

adinekoak gutxien, %7,9. Tartean dira, gazteak eta helduak, bi adin-talde horiek

erabilera-maila antzekoa dutelarik, %16,9 helduek eta %15,3 haurrek.

Azken zortzi urte hauetako bilakaerari erreparatuta, ondorio nagusia da haurren,

gazteen eta adinekoen erabilerak behera egin duela: 11 puntu, 14 puntu eta 6 puntu,

hurrenez hurren. Beraz, beherakada nabarmenena gazteen erabileran gertatu da,

ondoren haurren erabileran, eta azkenik, adinekoen erabileran.

Jaitsiera hau progresiboa izan da, hau da, 2001etik 2005era beherakada gertatu zen

hiru adin-talde hauetan, eta 2005etik 2009ra ere beheranzko joera hori ez da eten.

Helduen erabilerak, aldiz, goranzko joera leun bat izan du azken zortzi urteetan, bi

puntukoa hain zuzen.

4) Urretxu-Zumarragako kaleetan emakumezkoek eta gizonezkoek euskara maila

berean erabiltzen dute (%19 eta %18).

5) Haurren presentzia eragile garrantzitsua da. Haurrak presente dauden egoeratan

ematen den erabileratik, haurren presentziarik gabekora 21 puntuko aldea dago

(%29 – %8). Haurren aldagaia neurtu dugun hiru neurketetan (2001, 2005 eta 2009)

haurren presentziaren eragina nabarmena izan da kale erabileran. Elkarrizketetan

haurrak egotean (elkarrizketan zuzenean parte hartuz ala ez) euskararen erabilera-

maila nabarmen areagotzen da. 2001ean, haurrak presente egon ala ez, aldea 18

puntua izan zen, ondorengo neurketetan aldea zertxobait handitu da, eta 21-23

puntura iritsi da.

Haurren presentzia dagoen elkarrizketetan behatu dugun erabilera orokor hori (%29)

mintzakidea kontuan hartuta aztertzen badugu, ondorengo datuak ditugu: elkarrizketa

haurren eta heldu-gazte-adinekoen artean denean euskararen erabilera %36

ingurukoa da, haurren arteko elkarrizketetan (tartean heldurik izan gabe) erabilera

%30ekoa da, eta azkenik, haurrak tartean izanik, elkarrizketa helduen artekoa

denean (zuzenean haurrekin hitz egin gabe), erabilera jaitsi egiten da %17 arte.

Erabileraren bilakaera aztertzen badugu mintzakidea kontuan hartuta, puntukako

azterketari erreparatuta aldeak badaude ere, azpimarratzekoa da hiru neurraldietan

euskara gehien entzun dugun elkarrizketa mota haur-nagusien artekoetan izan dela.