2
TALDEKO HAUSNARKETA Badira hiru urte, Donostiako Irakasle unibertsitate eskolan ezagutu ginela. Bostok helburu berdinarekin hasiera eman genien ikasketa hauei eta azken etapa honetan ere, guztiok elkarrekin amankomunean dugun etorkizunera begira jartzeko unea iritsi da. Azken txanpa honetan, teknologia berriekin zuzeneko harremana izan dugu, “Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrien” irakasgaian eta honi amaiera emateko gure taldeko hausnarketa hurrengo lerroetan plazaratzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Teknologia berrien presentzia abiadura handiz nabarmentzen joan da gizartearen arlo guztietan. Gaur egun jada lan eremu guztietan azaltzen da; geroz eta jende gehiagok erabiltzen du ordenagailua bere lanean. Momentu batean etxeetan telebista ezinbesteko tresna bihurtu bazen, badirudi gauza bera gertatzen ari dela ordenagailuekin eta honen inguruan dauden tresnekin (kamera digitala, internet, DVD-ak…). Gai hau hezkuntza mundura ekarriz, gertakizun berdina errepikatzen dela ohartu gara. Garai batean, irakasle gutxi batzuk soilik izaten zuten ordenagailua eskura; gaur egun, ordea, ikasle bakoitzak bere ordenagailu pertsonala izatea aurreikusten da eskola eremuan. Noraino heldu behar gara? Hori al da nahi dugun etorkizuna? Zein izango da guzti horretan irakaslearen papera?

Taldeko hausnarketa

  • Upload
    maitane

  • View
    297

  • Download
    4

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Taldeko hausnarketa

TALDEKO HAUSNARKETA

Badira hiru urte, Donostiako Irakasle unibertsitate eskolan ezagutu ginela. Bostok

helburu berdinarekin hasiera eman genien ikasketa hauei eta azken etapa honetan ere, guztiok

elkarrekin amankomunean dugun etorkizunera begira jartzeko unea iritsi da.

Azken txanpa honetan, teknologia berriekin zuzeneko harremana izan dugu,

“Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrien” irakasgaian eta honi amaiera emateko gure

taldeko hausnarketa hurrengo lerroetan plazaratzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Teknologia berrien presentzia abiadura handiz nabarmentzen joan da gizartearen arlo

guztietan. Gaur egun jada lan eremu guztietan azaltzen da; geroz eta jende gehiagok erabiltzen

du ordenagailua bere lanean. Momentu batean etxeetan telebista ezinbesteko tresna bihurtu

bazen, badirudi gauza bera gertatzen ari dela ordenagailuekin eta honen inguruan dauden

tresnekin (kamera digitala, internet, DVD-ak…).

Gai hau hezkuntza mundura ekarriz, gertakizun berdina errepikatzen dela ohartu gara.

Garai batean, irakasle gutxi batzuk soilik izaten zuten ordenagailua eskura; gaur egun, ordea,

ikasle bakoitzak bere ordenagailu pertsonala izatea aurreikusten da eskola eremuan.

Noraino heldu behar gara?

Hori al da nahi dugun etorkizuna?

Zein izango da guzti horretan irakaslearen papera?

Ikusi daitekeenez, mila galdera datozkigu burura baina erantzun garbirik ez. Argi

dagoena da, iraganean arkatzek eta paperek zuten garrantzia gaur egun tresna hauen bidez

ordezkatua izan dela. Geure ustez, aldaketa hau onuragarri izan daiteke beronen erabilera eta

horretarako metodologiak egokitzen badira. Aldiz, uste dugu lehenaldian arkatz eta paper

horien bidez gauzatzen ziren jarduera berberak ordenagailuen bidez gauzatzeak ez

garamatzala inora.

Gure taldeko hausnarketari, ikasgaiari eta ikasle bizitzari amaiera emateko, ondorengo

esaldi hau erabili nahi dugu:

“Zer lortu nahi dugun PENTSATU, gelan nola landu PRESTATU, eta ondoren TEKNOLOGIA

SUSTATU”