View
222
Download
6
Category
Preview:
Citation preview
213
Akuikultura Lanak
11 KOKAPENAKOKAPENA
Arrain-haztegia kokatzeko lekua hautatzea arrakasta izateko baldintza nagusietako bat da. Kokapena hautatzeko,
inguruneari dagozkion faktoreak eta faktore ekonomikoak izan behar dira kontuan.
1.1 Ingurune-faktoreak
Uraren faktore fisikoak eta kimikoak
Uraren kalitatean eragiten dute —beraz, ezinbestekoak dira haztegiaren kokapena hautatzeko— faktore fisiko
eta kimikoak hauek: tenperatura, gazitasuna, pH-a, oxigeno disolbatua, gasen guztizko presioa, substantzia disol-
batuak eta partikula esekiak.
Tenperatura
Ekoizpenean gehien eragiten duen faktorea da. Arrainak odol hotzeko animaliak dira (poikilotermoak) eta,
beraz, inguratzen dituen uraren tenperatura bera dute. Espezie bakoitzak bizirik iraun dezake tenperatura-tarte jakin
batean, eta hazkuntzarako tenperatura egokiena ere badute. Beraz, eremuko oszilazio termikoak ezagutu behar
dira, eta kultibatu nahi den espezierako egokiak diren edo ez ikusi behar da.
Gazitasuna
Kontuan hartu beharreko beste faktore bat da; izan ere, batez ere ibaien bokaletatik hurbil dauden kostaldeko
eremuetan, gazitasunaren oszilazioak handiak izan daitezke. Aldaketa horiek normalean urte-sasoien araberakoak
izan ohi dira, eta aztertu egin behar dira, kultibatu behar den espezieak jasan ditzakeen ala ez jakiteko.
pH-a
Itsasoko uraren pH-a 8,0-8,2 da. pH-aren aldaketak, kutsatzailerik edo ur gezaren ur-lasterrik egon ezean, oso
txikiak izan ohi dira; izan ere, zeren itsasoko urak indargetzeko ahalmen handia du.
Oxigenoa
Itsasoko uretan disolbatutako oxigeno kopurua gazitasunaren eta tenperaturaren araberakoa da. Gazitasuna
eta tenperatura handiagotzen badira, oxigenoaren disolbagarritasuna txikiagotu egiten da, eta, ondorioz, oxigeno
disolbatuaren kopurua ere bai. Kondizio normaletan, asetze-mailatik hurbil egon behar du, % 90-100 bitartean.
Saihestu egin behar dira eremu gainasetuak (fotosintesia edo eguzkiaren berotasuna gehiegizkoak diren eremuak)
eta asetze-ehunekoa baino askoz ere oxigeno gutxiago duten eremuak (eremu kutsatuak). Oro har, oxigeno disol-
batua 5-6 mg/litro baino txikiagoa bada, arrainen hazkuntza murriztu egiten da, eta 2-3- mg/litro baino txikiagoa
bada, arrainak hil egin daitezke.
Gasen guztizko presioa
Gasen presio partzialen batura da, eta asetasuna gehienez % 102-103 izan daiteke. Izan ere, heriotza-tasa
larriak eragin ditzake, batez ere larbetan.
LANBIDE EKIMENA 213
214
Arrainen Hazkuntza
Substantzia disolbatuak
Garrantzitsua da nitrogenoaren, fosforoaren eta funtsezko aztarna-elementuen kopurua eta proportzioak jakitea,
eremu jakin bateko ekoizpen primarioa datu horien araberakoa baita.
Partikula esekiak
Garrantzitsua da partikula esekien kopurua handia ez izatea; horregatik, arrain-haztegia ur garbiak dauden
eremuan kokatu behar da.
Beste parametro batzuk ere aztertu egin behar dira, hots: CO2-a SH2-a, hondar-kloroa, nitritoak, amoniakoa,
metal astunak, etab. Parametro horiek ez dituzte gainditu behar arrainak kultibatzeko muga onargarriak.
Faktore hidrologikoak
Itsasoaren kostaldeko dinamikari, alga-arribazoiei eta kutsadura- eta isurtze-iturriei dagozkie.
Uraren mugimenduak
Olatuek, mareek, azaleratzeek, turbulentziek eta abarrek, zuzeneko eragina dute uraren konposizio kimikoan
eta ezaugarri fisikoetan.
Mareak zehatz-mehatz aztertzea komeni da, mareek zuzeneko eragina izango baitute ur-hartunearen disei-
nuan. Halaber, ahal izanez gero, komeni da instalazioa haize nagusien (eta, beraz, olatuen eta ekaitzen) aurka
babestutako lekuan jartzea; bestela, ur-hartunea gaizki orientatuta badago, itsasoaren eragina etengabe jasan
dezake eta hautsi egin daiteke.
Alga-arribazoia
Komeni da instalazioaren ur-hartunea alga-arribazoiak dauden tokietatik urruti jartzea. Arribazoiak ugariak izan
ohi dira udaren amaieran eta udazkenean, eta hartunea erabat buxatu eta ura instalazioraino iristea eragotz dezakete.
Kutsadura-iturriak
Kontuan hartu behar da inguruan portuak, hiriguneak, industriak, etab. dauden, sor daitekeen kutsadurak arrain-
haztegian eragin ez dezan. Kutsadura kimikoa zein biologikoa izan daiteke (isuri industrialak, materia organikoaren
deskonposizioa...). Kutsadurak zuzeneko eragina du hazkuntza-tasan eta biziraupen-tasan, eta ekoizpena erabat
galaraz dezake.
Faktore meteorologikoak eta lurzoruari dagozkionak
Kontuan izan beharreko faktore meteorologikoak dira, besteak beste: haizeak (norabide nagusiak eta urte-
sasoien araberako aldaketak), argia (intentsitatea eta fotoperiodoa), prezipitazioak (intentsitatea eta urte-sasoien
araberako aldaketak), hezetasun erlatiboa edo giro-tenperatura. Faktoreok zuzeneko eragina dute ekoizpen primarioan
eta uraren ezaugarri fisiko eta hidrologikoetan.
Lurzoruari dagozkion faktoreek (hau da, granulometriak, topografiak eta abarrek) batez ere ur-hartunearen
kokapenean dute eragina.
LANBIDE EKIMENA 214
215
Akuikultura Lanak
1.2 Faktore ekonomikoak
Besteak beste, hauek dira:
Lursailaren kostua. Publikoa bada, beharrezko baimenak eskatu behar dira, eta pribatua bada, lursai-
laren erosketa edo alokairua kudeatu beharko da.
Diru-laguntzak
Eskulanari dagokion soldata. Zuzeneko eragina du ekoizpen-kostuan; izan ere, langile espezializatuak
eta espezializatu gabeak behar dira.
Lehengaien kostua (erregaiak eta elikagaiak)
Ekipoen kostua eta ekipoen mantentze-lanak
Ur-hartunearen instalazioa eta ondoriozko gastuak. Gastu garrantzitsuena ponpa erabiltzeak sortzen
du (hainbat faktoreren mende dago; besteak beste, instalazioaren altuera ur-maila kontuan hartuta).
Eraikinen eta instalazioen kostuak
Lekua erraz iristeko modukoa izatea
Produktu komertzialaren banaketa-sareak
Etab.
LANBIDE EKIMENA 215
216
Arrainen Hazkuntza
ARIKETAKARIKETAK
Autoebaluazioa
1. Esan zer nolako eragina duten ondorengo parametro hauek arrain-haztegiaren kokapena hautatzeko garaian:
ERAGIN HANDIA
ERAGIN TXIKIA
EZ DU ERAGINIK
Gasen guztizko presioa
Uraren pH-a
Alga-arribazoiak
Isuri industrialak
Uraren tenperatura
Uraren gazitasuna
Oxigeno disolbatua
Partikula esekiak
2. Esan zein parametro diren funtsezkoak arrain-haztegia egoki kokatzeko:
a) Uraren ezaugarri fisikoak
b) Uraren ezaugarri kimikoak
c) Lurraren ezaugarri topografikoak
d) Ingurunearen ezaugarriak
3. Erabili bibliografia egokia, eta idatzi kontzeptu hauen definizioa:
a) pH-a
b) Disolbagarritasuna
c) Gainasetasuna
d) Ekoizpen primarioa
e) Azaleratzea
f) Granulometria
LANBIDE EKIMENA 216
217
Akuikultura Lanak
Aplikazioak
1. Galde ezazu Galiziako Administrazioko erakundeetan, eta koka itzazuGaliziako mapa batean erkidegoko
arrain-haztegi nagusiak.
2. Erabil ezazu bibliografia egokia, eta marraztu lau urte-sasoietako Galiziako ozeanoen gainazalaren
isoterma-mapa.
3. Zure ikastetxearen inguruko eskualdeko mapan, markatu arrain-haztegia kokatzeko egokiak diren hiru toki;
arrazoitu ezazu.
Ezagut ezazu zure ingurunea
1. Inguruneko pH-ak eragin garrantzitsua du animalietan (kasurako, arrainengan) eta landareetan. Biblio -
grafia egokia erabiliz, iker ezazu zein den nekazaritzarako lurraren pH ideala, eta esan nolakoa den zure
inguruko mendietako lurra (azidoa, basikoa edo neutroa).
2. Aztertu lurraren pH-aren eta bertako bakterioen komunitatearen arteko erlazioa. Lortutako datuen arabera,
zer ondoriozta dezakezu itsasoko urari dagokionez?
3. Zure inguruko kostaldean ohikoak dira alga-arribazoiak? Aprobetxa daitezke?
LANBIDE EKIMENA 217
218
Arrainen Hazkuntza
22 INSTALAZIOEN PLANA (1): UR-HARTUNEAINSTALAZIOEN PLANA (1): UR-HARTUNEA
Arrain-haztegian erabili beharreko instalazioak hiru multzotan bana daitezke:
Ura hartzeko instalazioak: ura biltzea eta ponpaketa-estazioa
Ura tratatzeko instalazioa: aldez aurreko tratamendua eta dekantazioa, iragazketa, esterilizazioa, bero-
tzea eta hoztea, hodiak eta uraren birzirkulazioa.
Aireztatzeko eta oxigenatzeko sarea: aireztagailuak, presio txikiko konpresoreak, oxigeno-injekzioa eta
desgasifikatzaileak.
Instalazio horiek guztiak ez daude arrain-haztegi guztietan. Gizentzeko haztegietan ez da iragazketarik, esteri -
lizaziorik, berotzerik eta hozterik behar izaten. Bestalde, urak birzirkulatzeko eta oxigenoa injektatzeko instalazioak
itsas haztegi batzuetan baino ez dira erabiltzen.
2.1 Ura hartzea
Ura zuzenean har daiteke itsasotik, edo putzuen bidez har daiteke.
Zuzenean itsasotik hartzea
Gehien erabiltzen den sistema da. Hodi edo kanalen sistema erabiliz ura itsasotik zuzenean biltzean datza. Ura
biltzeko era asko daude, kostaldearen, olatuen, ponpa motaren eta instalazioak jartzeko dugun diruaren arabera.
Ura biltzeko bi metodo bereizten dira: xurgatzeko hodien bidezkoa eta lurperatutako hodien edo kanalen bidezkoa.
Hodi xurgatzaileak
Hodi xurgatzaileen bidez ura zuzenean hartzen da itsasotik, erabiltzen dira. Ura biltzeko sistemarik merkeena
eta erabiliena da. Baina itsasoa bizia den eremuetan, sistemak ondo finkatu behar dira hondoan eta oso gogorra
izan behar du, itsasoaren indarrak hautsi egin baitezake. Halaber, zaila da hodia garbitzea. Garrantzitsua da xurga-
tzeko ahoak hondoa ez ukitzea, batez ere granulometria fina badago, ahalik eta partikula eseki solido gutxien
hartzeko. Horrez gain, komenigarria da ur-azalaren azpitik zenbait metrora egotea, egon daitezkeen olio eta gantzak
ez hartzeko.
Ponpa zentrifugoak
Abiadura handian biratzen duen arrabol baten bidez bultzatzen dute ura. Motor elektrikoak ponparen gezi
birakaria mugiarazten du, eta arrabol abiarazlea birarazten du. Biraketa horrek indar zentrifugoa sorrarazten
du eta, ondorioz, ura arraboletik urruntzen da; ponparen gorputza beteta badago eta ura sartzen bada, ura
irteerarantz joaten da. Betegarriaren eta junturaren helburua da urari ez uztea geziaren inguruan ateratzen.
Ponpa zentrifugoak erabiltzen dira gehien arrainen hazkuntzan.
LANBIDE EKIMENA 218
219
Akuikultura Lanak
6.1. irudia. Ponpa zentrifugoa
Kanal irekia edo hodi lurperatuak
Kanal irekiz edo hodi lurperatuz osatutako sistema baten bidez hartzen da ura. Ura grabitatearen eraginez ibiltzen
da kanal edo hodi horietatik. Kanal edo hodiak tanga batean amaitzen dira; han ura askoz ere geldoagoa da
(olatuak moteldu ahal izateko moduan eraiki behar dira kanalak), eta ura bertatik ponpatzen da gainerako
instalazioan zehar.
Putzuen bidez hartzea
Ur gazia daukaten putzuak eraiki behar dira. Kostaldean edo kostaldetik hurbil dauden hondartzetan egin ohi
da. Abantailak: ura harean zehar iragazita iristen da; tenperatura konstante mantentzen da, eta itsasoko uretan
baino aldaketa gutxiago izaten dira. Eragozpenak: ezin dira edonon egin; emari mugatua dute; eta, askotan, iristen
den urak oxigeno gutxi edukitzen du.
6.2. irudia. Hodi xurgatzailearen bidez ura zuzenean
itsasotik hartzea. B. Ponpa.
6.3. irudia. Ura lurperatutako hodien eta ponpadun
tangaren bidez hartzea. B. Ponpa.
Ponpa birakariak
Kutxa bat eta parte birakari bat edo gehiago dauzka. Parte birakariek ura bultzatzen dute presio txikiko aldetik
presio handiko aldera.
Ohikoenak helizedunak dira. Helizea hodian sartuta dago. Motor batek helizeari eragiten dio, eta helizearen
biraren bidez ura mekanikoki igotzen da.
LANBIDE EKIMENA 219
A. Xurgatzea
B. Karkasaren gorputza
C. Arrabola
D. Kaxa
E. Gezi birakaria
F. Juntura
G. Bulkada
220
Arrainen Hazkuntza
Ponpa birakariak zentrifugoak baino gutxiago erabili ohi dira. Emari handiak altuera txikietara ponpatzeko
erabili ohi dira.
6.4. irudia. Ponpa birakaria. A. Motorra.
2.2 Ponpaketa-estazioa
Itsas mailaren arabera, ponpak bi eratakoak izan daitezke:
Xurgatze bidezkoak edo presio positibo bidezkoak
Ponpa ur-maila baino gorago kokatzen da. Grabitatearen eraginez, ura ez da ponparaino iristen, eta ponpa
zebatu egin behar da; hau da, hodian hutsa sortu behar da, urez bete dadin. Zebatzea ez da beti erraza izaten eta,
neurri handi batean, hodi xurgatzailearen luzeraren eta diametroaren araberakoa da. Hodia deskargatzen den
bakoitzean, ponpa zebatu egin behar da berriz ere. Arazo hori konpontzeko, atzeraezeko balbulak jar daitezke, urak
atzera egin ez dezan. Balbula horiek estalki bat daukate, eta ura pasatzen denean, estalkia altxatu egiten da (urari
pasatzen uzten dio); eta urik ponpatzen ez denean, estalkia berez ixten da (pisuaren eraginez).
Kargatze bidezkoak edo presio negatibo bidezkoak
Ura hartzen denean, ponpa ur-maila baino beherago jartzen da. Ura ponparaino iristen da grabitatearen eraginez,
eta ez dago zertan zebatu; beraz, zebatzearen ondoriozko arazoak saihesten dira. Ohikoenak dira ponparen gorputz
osoa uretan murgilduta dutenak, hots, ponpa murgilduak.
Ponpak
Ponpak dira ponpaketa-estazioaren elementu garrantzitsuenak.
Fluidoei energia ematen dieten makinak dira ponpak. Energia horren bidez, energia-gradiente jakin baten (grabi-
tatearen) aurka desplazatzen dira fluidoak (urak, kasu honetan). Mota askotako ponpak daude, guztiak erabilera
zehatz batzuetarako diseinatuak. Oso garrantzitsua da kasu bakoitzerako ponpa egokia hautatzea; izan ere, gaizki
aukeratuz gero, ponpaketaren kostuak eta akatsen bat izateko edo ponpa hausteko arriskua areagotu egin daitezke.
Ponpa hauek erabiltzen dira gehien:
Zentrifugoak
LANBIDE EKIMENA 220
221
Akuikultura Lanak
Birakariak
Airea jasotzekoak
6.5. irudia. Atzeraezeko balbulak (AB). B. Ponpak. C. Estalkia.
Airea jasotzeko ponpak (Air-lift ponpak)
Bi muturrak irekita dituen hodia daukate. Hodiaren zati bat murgilduta dago. Hodian airea injektatzen da, eta
aire horrek hodiaren barruko ura bultzatzen du goiko muturreraino; goiko muturretik, irekita dagoenez,
airearen eta uraren nahastea ateratzen da.
Ponpa horien funtzionamenduan hainbat alderdi hartu behar da kontuan: injektatzen den airearen
emaria, sortzen den aire-burbuilaren tamaina eta murgilduta dagoen hodiaren partea. Ez dira
ponpaketa-estazioan erabiltzen, baina instalazioaren barruan erabil daitezke zenbait tangatako ura
mugiarazteko eta aireztatzeko.
6.6 irudia. Air lift ponpa. A. Aire-sarrera. 6.7. irudia. 1. Xurgatze bidezko ponpa. 2. Kargatze
bidezko ponpa. B. Ponpa.
LANBIDE EKIMENA 221
Ponpa geldituta dagoenean, estalkia berez
ixten da, pisuaren eraginez, eta urak ezin du
atzera egin.
Ponpa xurgatzen ari denean, urak, pasatzen
denean, estalkia altxatu egiten du.
222
Arrainen Hazkuntza
33 INSTALAZIOEN PLANA (2): URAREN TRATAMENDUA 1INSTALAZIOEN PLANA (2): URAREN TRATAMENDUA 1
3.1 Aldez aurreko tratamendua eta dekantazioa
Ur-azalean edo erdimurgilduta ura hartzeko eremuraino irits daitezkeen algak edo objektu handiak (plastikoak,
egurra, etab.) kentzean datza uraren aldez aurreko tratamendua.
Ura xurgatuz hartzen denean
Ura hodi xurgatzaileen bidez biltzen bada, ohikoena da hodiaren ahoan metalezko edo plastikozko sarea edo
zulo askoko plaka zulatua jartzea, objektu handiak sar ez daitezen. Sarearen tamaina eta diametroa, neurri handi
batean, eremuan izaten diren alga-arribazoien araberakoa da. Izan ere, arribazoi asko badaude, sarea erabat
buxatu eta ura ponpaketa-estaziora iristea eragotz dezakete. Beraz, lekuaren eta urte-sasoiaren arabera (batez ere
udaren amaieran eta udazkenean ugaritzen dira arribazoiak), sare bat edo bestea jartzen da eta gehiagotan edo
gutxiagotan garbitu beharko da.
Ura lurperatutako kanalen edo hodien bidez hartzen denean
Ura lurperatutako kanalen edo hodien bidez hartzen denean, ura inolako tratamendurik gabe iristen da tangaren
sarreraraino edo ponpaketa-estazioa instalatuta dagoen ganberaraino. Sarreran (edo tangaren barruan, lurperatu-
tako hodien bidez iristen bada ura) sare-sistema jar daiteke, algak eta ur-azalean dauden gainerako objektu handiak
atxikitzeko. Sistema hau garestiagoa da, baina errazago garbitzen da eta nekezago buxatzen da.
Dekantazioa
Dekantazioan, solido esekiak kentzen dira sedimentazioaren bidez. Normalean, itsasoko arrainen haztegietan,
ura tanga handi batera igarotzen da ponpaketa-estazioaren ondoren. Tanga hori dekantazio-tanga eta emaria
erregulatzeko tanga da aldi berean. Ura goiko aldetik sartzen da tangan, eta hor uzten da aldi batez, partikula
handienak pisuaren eraginez dekanta daitezen eta tangaren hondoan jalki daitezen. Zenbat eta denbora gehiagoz
eduki ura tangan, hainbat eta partikula gehiago jalkiko da. Dekantazioa eraginkorra izan dadin, urak gutxienez 15
minutu egon behar du tangan.
LANBIDE EKIMENA 222
223
Akuikultura Lanak
6.8. irudia. Haztegi bateko ohiko iragazte mekanikoaren urratsen eskema.
A. Ponpatze-estazioa. B. Ponpa. C. Dekantazio-tanga D. Hareazko iragazkia E. Kartutxo-iragazkiak
LANBIDE EKIMENA 223
224
Arrainen Hazkuntza
Hareazko iragazkiak
Epoxiz estalita dagoen eta barruan harea daukan poliesterrezko edo altzairuzko tanga da hareazko
ohiko iragazkia. Iragazkiak harea-geruza bakarrekoa edo gehiagokoa izan daiteke (normalean, hareazko
geruza bat eta hainbat tamainatako legarren geruza bat edo bi). Iragazkiaren eraginkortasuna geruza
finenean dauden harea-pikorren diametroaren araberakoa da; normalean 40-50 mikrakoak izan ohi dira (20
mikrakoa ere izan daiteke). Harea baino handiagoak diren partikulak atxikita gelditzen dira harea-pikorren
artean.
Ohiko iragazketa-abiadura 10-20 metro kubiko ordukoa eta geruza iragazlearen metro karratukoa da,
baina doitasun handiko iragazki batzuek 50 metro kubiko orduko eta metro karratuko iragaz dezakete.
Iragazkiak partikula asko atxiki dituenean, iragazteko ahalmena (iragazketa-emaria) murriztu egiten da
eta garbitu egin behar izaten da. Horretarako, iragazkian ura sartzen da kontrako noranzkoan
(ATZERANZKO GARBIKETA), atxikitako partikula guztiak kanpora arrastatzeko. Iragazkiaren goiko aldean
balbula jartzen da, airea purgatzeko edo ateratzeko.
6.9. irudia. Hareazko iragazkiaren eskema.
Kartutxozko iragazkiak
Kartutxozko iragazkiak material askotakoak izan daitezke, eta iragazteko ahalmena poroaren tamainaren ara-
berakoa da; dozena batzuk mikratakoa edo mikra 1 baino txikiagoa izan daiteke.
Kartutxoak karkasaren barruan jartzen dira, kartutxo-etxean. Kartutxo-etxeak ere hainbat materialekoak izan
daitezke. Iragazteko ahalmena gainazalaren araberakoa da. Beraz, emari handiak iragazi behar direnean eta
kartutxo batekin nahikoa ez denean, zenbait kartutxo jartzen dira paraleloan. Horretarako, kartutxo
bateko zenbait karkasa jar daitezke paraleloan, edo barruan kartutxo bat baino gehiago dituen karkasa
bakarra jar daiteke.
Kartutxo horien batez besteko iraupena uraren zikintasunaren araberakoa da. Partikulak kartutxoaren gaina-
zalean zein hondoan atxiki daitezke. Gainazalean gelditzen diren partikulak kentzeko, garbitu egiten da, baina
hondoan gelditzen direnak kentzea zaila da, eta kartutxoa lohiz betetzen da. Horren ondorioz, emaria
murriztu egiten da, lan-presioa handiagotu egiten da (manometroaren bidez neurtuta ikus daiteke), eta
kartutxoa hautsi egin daiteke. Une horri aldaketa-presio deitzen zaio. Presio horretara iritsi baino lehen,
kartutxoak aldatu egin behar dira.
LANBIDE EKIMENA 224
A. Iragazi gabeko uraren sarrera
B. Ponpa
C. Atzeranzko garbiketaren irteera
D. Iragazitako uraren irteera
E. Atzeranzko garbiketaren
sarrera
F. Aire-purga
G. Harea
H. Legarra
225
Akuikultura Lanak
6.10. irudia. Kartutxozko iragazkirako kartutxo bateko karkasa.
3.2 Iragazketa
Uraren kalitatea faktore garrantzitsua da arrain-haztegian, zeren organismoen garapena eta etekina uraren
kalitatearen araberakoak baitira.
Uretako partikula solidoak kentzea da uraren kalitatea hobetzeko era bat, eta hori iragazketaren bidez lortzen
da (dekantazioa lehenengo pausoa da).
Gizentzeko granjetan ez da iragazketarik behar izaten, animalia helduek larbek baino askoz gehiago irauten
baitute. Baina haztegian ezinbestekoak dira.
Iragazketa motak:
Iragazketa mekanikoa
Iragazketa biologikoa
Iragazketa kimikoa
Iragazketa mekanikoa
Iragazketa mekanikoaren helburua partikula esekiak kentzea da. Iragazteko bi era daude: zentrifugazio bidez-
koa eta ohiko iragazketa mekanikoa. Azken hori arrain-haztegietan egiten da, eta ura poro konstanteko iragazkian
zehar pasaraztean datza, poroak baino handiagoak diren partikulak iragazkian atxikita geldi daitezen.
Prozedura ohikoenean, aldez aurretik dekantatutako ura hareazko iragazkian zehar pasarazten da, eta gero 10
eta 1 mikrako kartutxozko iragazkietatik pasarazten da. Iragazketa egin baino lehen, ura ponpatu egin behar da,
iragazkiak zeharkatzeko nahikoa indar izan dezan.
DIATOMEO-LURREZKO IRAGAZKIEN BIDEZ iragazketa mekaniko berezi bat egiten da. Diatomeoen eskeletoen
hondarrez osatutako material pikortsua da diatomeo-lurra. Kartutxozko iragazkien ordez erabil daitezke, iragazki-
emari handiak behar direnean. Iragazkion iragazte-ahalmena mikra bat baino txikiagoa izan daiteke.
Iragazketa biologikoa
LANBIDE EKIMENA 225
A. Uraren sarrera
B. Purga
C. Uraren irteera
D. Kartutxoa
226
Arrainen Hazkuntza
Honen helburua da amoniakoa eta produktu katabolikoak kentzea. Iragazketa biologikoak mikrobiarrak, alga
bidezkoak, etab. izan daitezke.
6.11. irudia. Kartutxozko iragazkiaren eskema.
Kartutxotik pasatzen den fluxua.
6.12. irudia. Kartutxozko iragazkia.
6.13. irudia. Hareazko iragazkia.
Mikrobio-iragazketa
Erabiliena da. Funtsean, ura amoniakoa birziklatzen duten bakterio asko dauzkan iragazkian zehar pasaraztean
datza. Bakterio horiek nitrosomona eta nitrobakter deitzen dira. Amoniakoa nitrito bihurtzen dute lehenbizi eta
gero nitrato (nitratoa ez da hain toxikoa arrainentzat). Prozesu horri NITRIFIKAZIO deitzen zaio. Populazio horiek poliki
sortzen dira, baina nitrosomona eta nitrobakterren garapena lortu ondoren, honako erreakzio hauek sortzen dira:
Nitrosomona NitrobakterraAmoniakoa Nitritoa Nitratoa
Populazioa ugaltzen ari denean aldi kritikoa dago: nitrosomonak garatzen direnean baina nitrobakterren popu-
lazioa garatzen hasi ez denean. Une horretan, nitritoak metatu egiten dira, eta kaltegarriak dira kulturarako.
Iragazki biologikoek (bioiragazki ere deitu ohi zaie) bakterioen populazioen garapena bideratzen duten ezau-
garriak izan behar dituzte.
Iragazki biologikoen motak: erabilienak hareazkoen antzekoak dira, baina atzeko aldea irekita izan ohi dute eta
iragazketa-abiadura askoz ere txikiagoa izaten dute (pasabide moteleko hareazko iragazkiak). Harearen ordez,
2-5 mm-ko diametroko legarra edo azalera/bolumen erlazio handiko plastikozko objektu txikiak jartzen dira. Horrela,
bakterioak jalkitzeko azalera handiagotu egiten da eta iragazkian zehar fluxu egokia pasatzen da. Beste ezaugarri
bat azalera handiaren beharra da, zeren bakterio gehienak iragazkiaren gainazaleko geruzan garatzen baitira.
Uraren ezaugarri fisikoak eta kimikoak ere kontuan hartu behar dira:
Tenperatura eta gazitasuna. Zuzeneko eragina dute bakterioen populazioan.
LANBIDE EKIMENA 226
227
Akuikultura Lanak
Uraren oxigeno-edukia egokia dela kontrolatu behar da, hartzidura anaerobiorik sor ez dadin.
pH-ak eragina du amonio ioiaren eta ionizatu gabeko amoniakoaren (arrainentzat kaltegarria da)
arteko orekan. pH-a handiagotzen denean, oreka aldatu egiten da eta ionizatu gabeko amoniakoaren
kopurua handiagotu egiten da.
Azkenik, iragazkiak funtzionatzen duen bitartean, ez da antibiotikorik erabili behar.
Iragazketa kimikoa
Iraizketaren ondoriozko produktuak (amoniakoa, urea, etab.) eta bestelako produktuak (kloro-hondarra) kentzeko
eta pH-a orekatzeko erabili ohi da.
Bi metodo hauek erabiltzen dira gehien: ikatz aktibatua (iraizketaren ondoriozko produktuak eta kloro-hondarra
kentzen ditu eta, batzuetan iragazki biologikoekin konbinatuta erabiltzen da) eta karbonatozkoa (pH-a kontrolatzeko
erabiltzen da).
3.3 Esterilizazioa
Ura esterilizatzeko dauden metodoen artetik, erradiazio ultramorearen bidezkoa eta 0,45 mikrako iragazketa
bidezkoa erabiltzen dira gehien arrain-haztegietan.
6.14. irudia. Mikrobio-
iragazketa.
LANBIDE EKIMENA 227
NITRIFIKAZIOA EZ DAOSO ERAGINKORRANITRIFIKAZIOA EZ DA
OSO ERAGINKORRA
NITROSOMAK DIRA NAGUSINITROSOMAK DIRA
NAGUSI
NITROSOMEN ETA NITROBAKTERREN ARTEKO OREKA
NITROSOMEN ETA NITROBAKTERREN ARTEKO OREKA
KO
NT
ZE
NT
RA
ZIO
AK
KO
NT
ZE
NT
RA
ZIO
AK
NO3NO3
NO2NO2
ALDI KRITIKOA / NO2-AREN TOXIKOTASUNAALDI KRITIKOA / NO2-AREN
TOXIKOTASUNA
DENBORADENBORA
228
Arrainen Hazkuntza
44 INSTALAZIOEN PLANA (3): URAREN TRATAMENDUA 2INSTALAZIOEN PLANA (3): URAREN TRATAMENDUA 2
Helburua da hazkuntza-tangetan tenperaturarik egokiena mantentzea. Energia-gastua nahikoa handia da, eta
erlazio zuzena du ur-emariarekin.
4.1 Berotzea
Haztegian ezinbestekoa da berotzea, larbak oso sentikorrak baitira aldaketa termikoekiko; gainera, tenperaturak
txikiak badira, hazkuntza eta biziraupena murriztu egiten dira. Animalia helduek hobeto jasaten dituzte tenperatura-
aldaketak, eta tenperatura txikiek animalia helduen hazkuntza ere murriztu arren, erabili beharreko emari handiek
energia-gastu handiak eragingo lituzkete. Horregatik, gizentze-granjetan ura ez da berotzen.
Ura berotzeko zuzeneko eta zeharkako metodoak daude:
Zuzeneko berotze-metodoak
Zuzeneko metodoen bidez, kulturako ura zuzenean berotzen da. Adibidez, tangetan sartu eta ura berotzen
duten erresistentzia elektrikoak. Erresistentzia horiek termostatoa dute tenperatura erregulatzeko, eta fluxu-sistema
itxietan erabili ohi dira (errotiferoen tangak, ura berritzen ez den tangetako larbak, etab.).
Zeharkako berotze-metodoak
Zeharkako metodoetan, bero-garraiatzaile gisa funtzionatzen duen beste fluido bat erabili ohi da (normalean ur
beroa erabili ohi da) kulturako ura berotzeko. Fluido beroari primario deitzen zaio, eta berotu nahi den itsasoko urari,
fluido sekundario. Fluido primarioa berez berotuta egon daiteke (ur termalak, etab.) edo artifizialki berotu daitezke,
bero-iturriren baten bidez (galdara, bero-ponpa, eguzki-kolektoreak, etab.). Normalean, bero-iturri gisa gasolio-
galdara erabili ohi da eta fluido primarioa ur geza izan ohi da.
Bero-trukagailuak
Fluido primarioaren eta fluido sekundarioaren artean bero-trukaketa egon dadin, bero-trukagailuak erabiltzen dira.
Trukagailuek fluido batetik bestera transferitzen dute beroa, eta fluidoei ez diete nahasten uzten. Plakadunak
erabiltzen dira gehien.
4.2 Hoztea
Berotzearen antzera egiten da. Beharrezkoa da ugaltze-animalien heltzea eta errutea kontrolatzeko, eta,
batzuetan, arrautzen inkubazioa kontrolatzeko ere bai. Galdararen ordez, hozte-unitatea erabiltzen da. Hozte-
unitateak, normalean, lurrungailua, konpresorea, kondentsadorea, hedatze-balbula eta zirkuituaren kontrola dauzka.
Zirkuitu primarioak hozgarri kimikoren bat eduki ohi du.
LANBIDE EKIMENA 228
229
Akuikultura Lanak
Bero-trukagailuen funtzionamendua
Bero-trukagailu ohikoenek plaka ildaskatuak dauzkate, eta plaka horietan zehar fluidoek zirkulatzen
dute. Plakak beroa transferitzen du eta, jakina, bi fluidoak ukitzen dituen plakaren azalera handiagoa den
heinean, bero gehiago transferitzen da. Altzairu herdoilgaitza (316) eta titanioa erabiltzen dira gehien plakak
egiteko.
Fluido primarioa (galdarako ur geza) trukagailuan sartzen da eta beroa transferitzen dio fluido
sekundarioari (itsasoko urari). Ateratzen denean, ura galdarara itzultzen da, berriz ere berotzeko.
Trukagailuan sartzen den ur bero kantitatearen arabera, itsasoko ura gehiago edo gutxiago berotuko da.
Tenperatura kontrolatzeko, hiru bideko balbulara konektatutako sentsorea erabili ohi da. Hiru bideko
balbula horrek ur geza beroaren kopuru handiagoa edo txikiagoa sartzen uzten du trukagailura. Itsasoko ura
ez badago nahikoa bero, sentsoreak agindua igortzen du hiru bideko balbulara, galdaratik trukagailura ur
geza bero gehiago pasatzen utz dezan. Aitzitik, itsasoko ura gehiegi berotzen bada, sentsoreak ur geza
bero gutxiago pasarazteko agindua bidaltzen du balbulara (gehiegizko ura bypass-aren bidez desbideratzen
da galdararantz). Bero-transferentzia eraginkorragoa izan dadin, fluido primarioak eta sekundarioak elkarren
aurkako noranzkoan zirkulatu behar dute trukagailuan zehar.
6.15. irudia. Bero-trukagailuaren funtzionamenduaren eskema.
A. Zirkuitu primarioa. B. Galdarako ur geza beroa. C. Galdararanzko itzulbidea. D. Hiru bideko balbulak.
E. Atzeraezeko balbula. F. Plaka bidezko trukagailua. G. Tenperaturaren eskuzko kontrola.
H. Tenperatura-sentsorea. I. Itsasoko ur beroa. J. Itsasoko ur hotza. K. Zirkuitu sekundarioa.
LANBIDE EKIMENA 229
230
Arrainen Hazkuntza
55 INSTALAZIOEN PLANA (4): GARRAIOBIDEAKINSTALAZIOEN PLANA (4): GARRAIOBIDEAK
5.1 Garraiobide motak
Itxiak eta irekiak izan daitezke.
Itxiak
Balbulen bidez emaria errazago kontrolatzen da eta hori abantaila da. Eragozpenak ere badituzte, zailagoak
baitira garbitzen. PVCzko (polibinilo klorurozko) hodiak erabiltzen dira gehien.
Irekiak
Errazago garbitzen dira, baina emaria nekezago kontrolatzen da. Batzuetan, eguzkiaren argiak zuzenean jotzen
dituenean, estali egiten dira, algak gehiegi haz ez daitezen. Hormigoizko kanalak erabiltzen dira gehien.
Arrain-haztegietan, garraiobide itxiak erabili ohi dira normalean, eta gizentze-granjetan bi garraiobideak era-
biltzen dira (batzuetan itxiak baino ez dituzte erabiltzen, beste batzuetan irekiak bakarrik erabiltzen dituzte, eta beste
batzuetan, bien konbinazioa erabiltzen da, hau da, kanpoan kanalak erabiltzen dira, eta tangetara banatzeko,
PVCzko hodiak).
5.2 Uraren banaketa
Ura ponpaketa-estaziotik banatzeari dagokionez:
Gorago dagoen tanga erregulatzailera/dekantatzailera irits daiteke ura. Tanga horretatik zuzenean
hazkuntza-tangetaraino edota iragazteko eta berotzeko eremura joan daiteke ura grabitatearen era-
ginez. Grabitatearen eraginez ura tanga erregulatzailetik banatzeak abantailak ditu: tangan partikula
handienak dekantatu egiten dira, tangetan ur-erreserba txiki bat gorde daiteke eta instalaziorantz doan
ura hobeto erregula daiteke eta, ondorioz, ura hartzeko ponpen batez besteko bizitza handiagotu
egiten da.
Ura zuzenean irits daiteke hazkuntza-tangetara, ponpen bidez bultzatuta (presiopean). Sistema hori
gutxiago erabiltzen da, eta gizentzeko granja batzuetan baino ez da erabiltzen.
Haztegian, komeni da ura grabitate bidez iristea larbak kultibatzen diren tangetara. Horretarako, batzuetan,
iragazi eta berotu osterako barneko tanga bat eduki behar da. Horrela, ura tangetara presiopean iristea saihesten
da. Izan ere, presiopean iritsiz gero, burbuilak gainase daitezke eta larbak gaixotu egin daitezke. Hodiaren goiko
aldeko airea kentzeko bentosak ere erabil daitezke (goian metatzen baita airea).
Hodi itxiak erabiltzen direnean, ura balbulen bidez ateratzen da tangetatik. Kanalak erabiliz gero, irteera uhateen
bidez edo hormetan sartutako balbuladun hodien bidez erregulatzen da.
LANBIDE EKIMENA 230
231
Akuikultura Lanak
Drainatze-sarea
Arrainak kultibatzeko tangetan ura etengabe berritzen da (fluxu irekia). Horretarako, tanga barruan ur-maila
konstante mantentzeko moduan diseinatu behar da tangetako uraren irteera. Behar denean, tanga irteera horretatik
husten da. Hainbat motatakoak daude:
Tanga barruan, hustubidean, sartutako PVCzko hodia. Ur-maila konstante edukitzen da, baina tanga
hustu nahi badugu, tanga barruan sartu behar dugu, hodia kentzeko.
Tangaren kanpoan jartzen den PVCzko hodia, brida loka birakari baten bidez tangara lotutakoa.
Sistema honen bidez, tanga barruan nahi den ur-maila erregula daiteke PVCzko hodia okertuta; baina
ur-emaria handia bada, brida birakaria hautsi egin daiteke.
T-formako hodien sistema. Kanpoan jartzen dira, elkarri lotuta. Irekita dagoen Tarekin erregulatzen da
ur-maila.
Tangaren barneko gainezkabidea eta ura husteko balbula independentea.
Bestelako sistemak ere badaude, kasurako, hustubide teleskopikoa.
Tangetako hustubide horiek drainatze-sareraino iristen dira, eta sare hori hainbat motatakoa izan daiteke.
Ohikoena lurrean zulatutako kanalak dira. Kanalok saretxo batez estalita daude (plastikozkoa, PVCzkoa edo
zurezkoa izan daiteke saretxoa). Ura kanaletan zehar joaten da, itsasoraino eramaten duen hodi biltzaile orokorren
batera iritsi arte.
6.16. irudia. Arrainak hazteko tanga, horman sartutako
hodia erabiltzen duena ura husteko.
6.17. irudia. Arrainak hazteko tanga, brida birakariaz
lotutako kanpoko hodia erabiltzen duena ura husteko.
6.18. irudia. Arrainak hazteko tanga, T-formako hodiak
erabiltzen dituena ura husteko.
6.19. irudia. Arrainak hazteko tanga, gainezkabidea
erabiltzen duena ura husteko.
LANBIDE EKIMENA 231
232
Arrainen Hazkuntza
66 INSTALAZIOEN PLANA (5): URAREN BIRZIRKULAZIOA INSTALAZIOEN PLANA (5): URAREN BIRZIRKULAZIOA
Arrain-haztegietan, batez ere larba-haztegietan, ura birzirkulatzeko sistemak erabili ohi dira. Hazkuntza-tange-
tatik ateratzen den ura berriro erabiltzean oinarritzen dira sistema horiek. Ur hori, berriz erabili baino lehen, oxige -
natu eta tratatu egin behar da, arrainek iraitzitako hondakin-produktuak (nitritoak eta amoniakoa) kentzeko eta
mikroorganismo patogenoen karga murrizteko. Birzirkulazioa ez da prozesu erraza, eta arreta eta eskarmentu
handia eskatzen ditu. Hala ere, abantaila ekonomikoak handiak dira, kanpotik ur gutxiago hartu behar baita eta
berotzeko eta hozteko eskakizunak txikiagoak baitira.
6.1 Uraren birzirkulaziorako eskakizunak
Ura birzirkulatzeko, elementu hauek behar dira:
Aireztatzeko sistema, ura oxigenatzeko. Grabitate bidezko aireztagailuak erabili ohi dira (zutabe pake-
tatuak, ur-jauziak, etab.).
Dekantazio-sistema, partikula esekiak kentzeko. Ura oso zikin badago, iragazketa mekanikoa ere egin
daiteke.
Nitritoak eta amoniakoa kentzeko iragazketa-sistema selektiboa. Normalean iragazketa biologiko bak-
teriarra erabiltzen da.
Normalean ura esterilizatu egiten da, bakterioen karga murrizteko. Ezinbestekoa da larba-haztegietan.
Erradiazio ultramoreen sistema erabiltzen da gehien.
Baliteke ura berriz ere berotzea edo hoztea behar izatea, galdutako edo irabazitako beroa konpentsatzeko.
Ez da komeni tangan sartzen den ur guztia birzirkulatutakoa izatea. Normalean, edukiaren % 80-90 birzirkula-
tutakoa izaten da, gainerako % 10-20 lehenbiziko aldiz erabiltzen den ur berria izaten da. Hona hemen uraren
birzikulazioaren eskema:
6.20. irudia. Arrain-haztegiko uraren birzirkulazio-sistemaren eskema. A. Tanga. B. Ponpa. C. Esterilizatzaile ultramorea.
D. Berotzea/hoztea. E. Bypass-a. F. Ur berria. G. Iragazki biologikoa. H. Ura berroxigenatzea. I. Dekantagailua.
Horrelako sistemak erabiltzen direnean, instalazioaren drainatze-sareak bikoitza izan behar du; sare bat birzir-
kulatuko duen urarentzako eta beste sarea itsasora itzuliko den urarentzako. Birzirkulatutako ura beroa edo hotza
bada, drainatze-sarearen hodiak itxiak izaten dira, isolatzaile termikoren batez estaliak.
LANBIDE EKIMENA 232
233
Akuikultura Lanak
77 INSTALAZIOEN PLANA (6): AIRE-SAREA INSTALAZIOEN PLANA (6): AIRE-SAREA
Aireztatzea haztegi guztietan erabiltzen da. Prozesu horren helburu nagusia da uretan disolbatutako oxigeno
kantitatea handiagotzea; horrela, instalazioan behar den ur-fluxua ere murriztu egiten da. Uraren sarrera orokorrean
edota hazkuntza-tanga bakoitzean jar daiteke aireztatzea, eta aireztagailuen bidez egiten da.
7.1 Aireztagailu motak
Grabitate bidezko aireztagailuak
Urak eta aireak elkar ukitzen duten azalera areagotzen duen substratu fisikoren batean zehar ura zirkularaztean
datza. Substratu horiek zeharkatzean, uretan turbulentziak sortzen dira; turbulentzia horiek ukipen-azalera handia-
gotzen dute, eta airearen eta uraren arteko gasen trukaketa errazten da. Aireztagailu horiek garraiobide orokorretan
edo tangen sarreran jartzen dira. Ohikoenak hauek dira:
Zutabe paketatuko aireztagailuak
Uraren fluxuaren aurka erresistentzia handirik eragiten ez duen eta azalera/bolumen erlazio handia duen
materialen batez betetako zutabea da. Zutabea irekia da bi muturretan, aireak zirkulatzeko.
6.21. irudia. Zutabe paketatuko aireztagailua.
Sarezko edo ur-jauzi bidezko aireztagailuak
Ura mailakatutako jauzietan pasaraztean datza. Ur-geruzak ahalik eta finena izan behar du, ukipen-azalera
handiagotzeko.
Gainazaleko aireztagailuak
Motor batek mugiarazitako paleta batzuen bidez uraren gainazala irabiatzean datza aireztagailuon funtziona-
mendua. Ura airerantz sakabanatzen duen helizeaz eta flotagailudun motorraz osatutakoa ere izan daiteke. Hazkuntza-
tanga handietan erabili ohi dira, eta beste sistemek baino aireztatzeko ahalmen mugatuagoa dute. Paletak edo
helizeak sare zurrunez estalita behar dira, arrainei kalterik ez eragiteko.
LANBIDE EKIMENA 233
A. Uraren sarrera
B. Azalera/bolumen erlazio handia
duen betetze-materiala
C. Materialaren euskarria
D. Uraren irteera
234
Arrainen Hazkuntza
Aireztagailu murgilduak
Hazkuntza-tangetan bertan jartzen dira, eta erabilienak dira. Airea injektatzeko sistemak PVCzko hodietan zehar
hazkuntza-tangetaraino bidaltzen du airea, hau da, konpresoreak murgilduta dauden tangetaraino. Aireztagailu
hauek erabilita, gas gehiago transferitzen da uretara (oxigenoa barne), transferentzia presiopean egiten baita. Bi
motatako aireztagailu murgilduak daude: barreiatzaileak eta air-lift ponpak (aurreko kapituluan azaldu ditugu).
7.2 Airea injektatzekoak
Arrainen hazkuntzan erabili ohi den airea airea injektatzekoetatik edo presio txikiko konpresoreetatik etortzen
da. Konpresore mota asko daude, eta motor baten birak eragiten duen indar zentrifugoa aprobetxatzean oinarritzen
da funtzionamendua. Motorra kaxa zirkular baten barruan dago, eta zeharkako irteerara bidaltzen du airea.
Presio txikiko konpresoreak ematen duen aire-emaria deskarga-presioaren araberakoa da (presioa txikiagoa
den heinean, emaria handiagoa da).
Oro har oso erabilgarriak dira arrainen hazkuntzan, zeren, presioa txikia (metro bat ur-zutabe baino txikiagoa)
denean, emari handiak ematen baitituzte. Horrez gain, kontsumoa neurrizkoa da (1-2 kW/h). Aire-injektatzeko bakar
batek tanga askok behar duten airea eman dezake, baina kontuan hartu behar da tanga guztietan ur-maila berdina
izan behar dela (bestela, ur gutxien daukaten tangetatik ateratzeko joera izango du aireak). Deskarga-presioa
handiagotzen denean, emaria berehala murrizten da; eta presio hori gehiegi handiagotzen bada (adibidez,
tangetarako aire-irteera asko itxita daudelako), presio txikiko konpresorea eta garraiobideak kaltetu egin daitezke.
Hori saihesteko, instalazio gehienek presio handiko segurtasuneko balbulak dauzkate. Presioak segurtasun-maila
jakin bat gainditzen duenean, balbula horiek ireki egiten dira. Presio txikiko konpresoreek iragazkiak izan ohi dituzte
airea xurgatzeko bidean, irits daitezkeen hautsa eta partikula esekiak atxikitzeko.
Oro har ez da presio handiko konpresorerik erabiltzen arrainen hazkuntzan, ez baita presio handiekin lan
egiten. Bestalde, presio handiko konpresoreek ezin dute etengabe emaria handiak emanez funtzionatu (erraz hon-
datzen dira eta asko kontsumitzen dute). Gainera, presio handiko konpresoreek olioa botatzen dute, eta airearekin
nahasten da. Olio hori kaltegarria da kulturentzat, eta horrelako konpresoreak erabiliz gero, olioa atxikitzeko iragaz-
kia jarri behar da.
6.22. irudia. Ur-jauzi bidez aireztatzeko sistema.
A. Uraren sarrera. B. Uraren irteera.
6.23. irudia. Gainazaleko aireztatzea. A. Euskarria.
B. Motorra. C. Uraren gainazala.
LANBIDE EKIMENA 234
235
Akuikultura Lanak
6.24. irudia. Gainazaleko aireztagailua. A. Motorra. B. Lainoztatzea. C. Flotagailua.
7.3 Gasen gainasetasuna eta desgasifikazioa
Uretako gasen guztizko presioa (uretan disolbatutako gasen presio partzialen batura) % 100 baino handiagoa
denean, ura GAINASETA dagoela esaten da. Itsasoko arrainek, batez ere larbek, ezin izaten dute gainasetasuna
jasan. Nahikoa da asetasun-maila % 102-103koa izatea larbek arazoak izateko, eta kontzentrazioak handiagoak
direnean, larbak hil egin daitezke. Animalia helduek erresistentzia handiagoa dute, eta asetasun-maila handiagoak
jasateko gauza dira. Gainasetasuna eragin dezakete,besteak beste, faktore hauek:
Ura berotzea. Tenperatura igotzen denean, gasen disolbagarritasuna murriztu egiten da.
Presiopeko airea sartzen duten aireztagailu murgilduak erabiltzea
Ponpa bidez bultzatutako hodietan airea sartzea
Faktoreok, jakina, ez dute beti gainasetasuna eragiten.Gainasetasuna hasieran dauden gas disolbatuen kantita-
tearen eta faktore horien indarraren araberakoak dira.
Gasen guztizko presioa (GGP) neurtzeko, ASETASUNA NEURTZEKO WEISS-EN GAILUA erabili ohi da.
Presio-maila handia denean eta arrainentzat arriskutsuak diren gainasetze-mailetara iristen denean ura, asetasun
hori deuseztatu egin behar da, hau da, DESGASIFIKATU egin behar da. Horretarako, normalean, azaldu ditugun
grabitate bidezko aireztagailuetatik edozein erabiltzen da. Aireztagailuok, esan dugunez, gasen transferentzia
errazten dute airearen eta uraren artean. Horrela, gasen kontzentrazioak orekatu egiten dira eta urak gehiegizko
gasak galtzen ditu. Emaitzarik onenak zutabe paketatuekin lortzen dira, eta gainasetzearen eta emariaren arabera
erregula daitezke.
7.4 Oxigenoa injektatzea
Arrain-haztegi askotan, batez ere gizentze-granjetan, oxigeno purua erabili ohi dute, ur-emaria murrizteko.
Oxigeno hori edukiontzi berezietan (tanga edo botiletan) edukitzen da, eta garraiobide orokorrean edo hazkuntza-
tangetan sar daiteke.
Garraiobidean —hau da, hodi itxietan— sartzen bada, oxigenoa tanga irekietan injektatuta baino eraginkortasun
handiagoz disolbatzen da. Horrez gain, errazago erregulatzen da, puntu bakar batean dosifikatzen baita. Hala ere,
dosifikatze horrek oso fina izan behar du; izan ere, oxigenoa modu eraginkorragoan disolbatzen denez, ura gehiegi
gainase daiteke.
LANBIDE EKIMENA 235
236
Arrainen Hazkuntza
Kontuan hartu behar den beste alderdi bat dago, hots: oxigenoak larrialdiko neurri gisa balio dezake ura mozten
denean. Ezinezkoa da oxigenoa banaketa-kanalean injektatzen bada, kanal horrek ez baitu urik eramango. Hala ere,
oxigenoa zuzenean hazkuntza-tangetan injektatzen bada (barreiatzaileak erabiliz), helburu horrekin erabil daiteke.
Airea erabiltzearen eta oxigenoa erabiltzearen arteko alde nagusia konposizioa da. Airearen edukiaren % 20
baino ez da oxigenoa. Oxigeno purua erabiltzen bada, ura apur bat gainasetu egin daiteke, GGPa asko aldatu gabe.
Baina airea erabiliz gero, oxigeno-gainasetzeak eragin handia izango du GGPan, ura nitrogenoarekin eta beste gas
batzuekin ere gainaseta geratzen baita.
6.26. irudia. Airea injektatzekoak.
LANBIDE EKIMENA 236
237
Akuikultura Lanak
ARIKETAKARIKETAK
Autoebaluazioa
1. Zergatik erabili ohi dira garraiobide itxiak larba-haztegietan eta garraiobide irekiak gizentze-haztegietan?
2. Lotu honako kontzeptu hauek:
a) Xurgatzeko ponpa – zebatua – atzeraezeko balbula
b) Dekantazioa – iragazketa – esterilizazioa
c) Aireztatzea – oxigenatzea – arnasketa
3. Lotu zutabe bateko eta besteko kontzeptuak.
A Asetasuna neurtzeko gailua 1 Zutabe paketatua
B Aireztagailu murgildua 2 Titaniozko plaka
C Grabitate bidezko aireztagailua 3 Nitrosomonak
D Bero-trukagailua 4 Weiss
E Iragazketa 5 Barreiatzailea
Ezagut ezazu zure ingurunea
1. Iragazkiak asko erabili ohi dira ekoizpen-sektoreetan. Esan zure inguruko beste zein industriatan erabili
ohi diren iragazki hauek.
a) Hareazko iragazkiak
b) Kartutxozko iragazkiak
c) Bestelako iragazkiak
2. Esan industria edo jarduera hauetan erabili ohi diren iragazketa-sistemak.
a) Esne-ekoizpena
b) Osasungintza
c) Ardogintza
3. Behar ezazu ondo ekipatutako akuario bat. Azter eta defini itzazu iragazteko, esterilizatzeko, berotzeko eta
aireztatzeko sistemak, eta konparatu ikasitakoarekin.
LANBIDE EKIMENA 237
238
Arrainen Hazkuntza
Aplikazioak
1. Zehatz ezazu zer-nolako iragazki-eskala behar den iragazketaren bidez makroalga eta partikula eseki asko
dauzkan itsasoko ur kantitate handi bat esterilizatzeko.
2. Marraztu ezazu eskema batean arrain-haztegiko uraren garraiobidea, ura hartzen denetik hazkuntza-
tangaraino. Adierazi non kokatuko zenituzkeen ponpaketa-estazioa eta ura iragazteko, esterilizatzeko eta
berotzeko sistemak.
3. Diseina ezazu, xehetasun guztiak adierazita, sarezko edo ur-jauzi bidezko aireztagailua.
LANBIDE EKIMENA 238
239
Akuikultura Lanak
88 INSTALAZIOEN EGITURA INSTALAZIOEN EGITURA
8.1 Larba-haztegia (Hatchery)
Orokortasunak
Larba-haztegia larbak ugaldu eta hazteko instalazioa da. Instalazio horretan, ugaltze-animaliak edukitzen dira,
errutea kontrolatzen da, arrautzak inkubatzen dira, larbak kultibatzen dira eta arrainak elikagai bizigabera egokitzen
dira. Larba-haztegian NURSERY deitzen den instalazioa egon ohi da. Instalazio horretan, arrainen aurregizentzea
hazten da eta kumeak mantentzen dira, gizentze-haztegietara eraman arte.
Larba-haztegiak hiru parte ditu:
KANPOKO INSTALAZIOAK. Ponpaketa-gela, iragazketa-gela, ura berotzeko/hozteko gela, tailerra, tanga
erregulatzaileak eta ugaltze-animaliak edukitzeko tangak.
BARNEKO INSTALAZIO LEHORRAK. Itsasoko uretatik bananduta daude. Bulegoak, komunak, alda-
gelak, biltegia, elikagaia kontserbatzeko eta prestatzeko ganberak eta laborategia.
BARNEKO INSTALAZIO BUSTIAK. Fitoplanktonaren gela, errotiferoen gela, artemiaren gela, ugaltze-
animalien gela, inkubazio-gela, larbak kultibatzeko gela eta elikagai bizigabera egokitzeko gela
(nurserya). Jaiotzen direnean artemia besterik jaten ez duten espezieekin lan egiten bada (adibidez,
lupiarekin), ez dago zertan jarri fitoplanktonaren eta errotiferoen gelak.
Larba-haztegiak ur-premia desberdinak ditu gizentze-granjaren aldean. Emaria askoz ere txikiagoa da, eta
emariaren parte gehiena ugaltze-animalien tangetan eta elikagai bizigabera egokitzeko gelan erabiltzen da. Ez
badago tanga asko ugaltze-animaliak edukitzeko edo arrainkumeak ez badira denbora asko edukitzen nurseryan,
larba-haztegiaren ur-premia orduko zenbait metro kubikokoa baino ez da. Ur-emari txiki samarrak erabiltzen direnez,
kanpoko tanga erregulatzaileak ura gordetzeko tanga gisa ere erabil daitezke. Horrela, instalazioak funtzionatzen
jarrai dezake, kanpoko urik hartu behar izan gabe.
6.27. irudia. Larba-haztegiaren egitura
LANBIDE EKIMENA 239
TAILERRATAILERRA
PONPEN,IRAGAZKIEN ETA
GALDARAREN GELA
PONPEN,IRAGAZKIEN ETA
GALDARAREN GELA
LABORATEGIALABORATEGIA
BULEGOA
KBULEGOA
K
ELI
KA
GA
IAK
P
RE
STA
TZ
EK
OE
TA
KO
NT
SE
RB
AT
ZE
KO
GE
LA
ELI
KA
GA
IAK
P
RE
STA
TZ
EK
OE
TA
KO
NT
SE
RB
AT
ZE
KO
GE
LA
BILTEGIABILTEGIA
INKUBATZEKO GELAINKUBATZEKO
GELA
ELIKAGAI
BIZIGABERA
EGOKITZEKO
GELA–
NURSERYA
ELIKAGAI
BIZIGABERA
EGOKITZEKO
GELA–
NURSERYA
TANGAKTANGAK
UGALTZE-ANIMALIAK EDUKITZEKO TANGAUGALTZE-ANIMALIAK
EDUKITZEKO TANGA
UGALTZE-ANIMALIEN GELAUGALTZE-ANIMALIEN GELA
FITOPLANKTONAFITOPLANKTONA
ERROTIFEROAERROTIFEROA
ARTEMIAARTEMIA
LARBAK
HAZTEKO
GELA
LARBAK
HAZTEKO
GELA
BULEGOA
KBULEGOA
K
BULEGOA
KBULEGOA
K
240
Arrainen Hazkuntza
Uraren kalitateari dagokionez, iragazketa-kalitate handiko ura (mikra batekoa, larben hazkuntzan) eta fitoplank-
tona hazteko esterilizatze-unitatea behar dira. Zenbait haztegitan, ur esterilizatua ere erabili ohi da inkubazio-gelan,
larbak hazteko gelan eta errotiferoen gelan.
Larba-haztegian ura berotzeko unitatea dago, eta, kultibatzen den espeziearen arabera eta errutearen kontro-
laren arabera, hozte-unitatea ere izan ohi da.
Zenbait haztegitan, uraren birzirkulaziorako unitatea ere badago. Horrelakoetan, iragazki biologikoa instalatu
behar da nitritoak eta amoniakoa kentzeko, eta drainatze-sareak bikoitza izan behar du, birzirkularaziko den ura eta
kanporatuko den ura banatzeko.
Laborategiak ondo hornituta egon behar du, eta fitoplanktona, zooplanktona, arrautzak eta larbak kontatzeko
eta aztertzeko lupak eta mikroskopioak eduki behar ditu. Uraren aldagai fisikoak eta kimikoak neurtzeko gailuak ere
eduki behar ditu (termometroak, gazitasuna, oxigenoa eta pH-a neurtzeko gailuak, nitritoak eta amonioa neurtzeko
ekipoak). Halaber, inkubatzeko eta esterilizatzeko berogailuak, autoklabea, irabiagailuak eta balantzak ere ezinbes-
tekoak dira. Laborategian egon daitezkeen beste gailu batzuk: asetasuna neurtzeko gailua, espektrofotometroa,
zentrifugadorea, etab.
Ugaltze-animaliak normalean arrainarekin elikatzen dira. Horrez gain, zenbait espezierentzat oreak eta pentsu
bustiak egin behar izaten dira elikagai bizigabera egokitu. Ondorioz, elikagaia kontserbatzeko gela bat (hotz-
ganbera eta izozte-ganbera) eta elikagaia prestatzeko beste gela bat (xehatzeko makina eta nahasteko makina)
behar dira.
Ugaltze-animaliak edukitzeko tangak
Hormigoizko tanga handiak edo lehorreko urmaelak dira. Normalean kanpoan jartzen dira, eta uraren zirkulazio
etengabea dute.Ugaltze-animaliak hor edukitzen dira urte osoan, eta erruteko sasoia iristen denean barneko gelara
pasatzen dira. Iragazi gabeko ura erabili ohi da, eta uraren tenperatura itsasoko urarena izaten da. Elikadurak
kalitate onekoa izan behar du, ugaltze-animaliak egoki elikatuta mantentzeko. Tanga hauen bidez, ugaltze-animalien
stock handia eduki daiteke, eta animaliok banatu eta hautatu egin daitezke, heltzeko eta erruteko gelara eramateko.
Ugaltze-animalien gela
Gela honetan errutea eragiten da, eta batzuetan, errute aurreko heltzea ere eragiten da. Tanga txikiagoak
erabiltzen dira (5-25 metro kubikoko bolumenekoak), hormigoiz edo poliesterrezkoak. Tanga hauetan uraren fluxuak
etengabea (normalean ura iragazi gabe egon ohi da) izan behar du, eta tenperaturaren kontrola eta aireztatzea izan
behar ditu. Argia naturala edo artifiziala izan daiteke, gelaren argitasunaren arabera. Fotoperiodoa kontrolatu behar
izaten denean, argi elektrikoa erabili ohi da.
Gelaren premiak eta neurriak aldatu egiten dira hautatutako espeziearen arabera. Modu naturalean heltzen
diren espezieetako ugaltze-animaliak tanga horietan sartzen dira erruteko sasoia hurbil dagoenean. Errutea era-
giteko, estimulu termikoak erabili ohi dira batez ere; beraz, tenperatura kontrolatu egin behar da, baina ez foto -
periodoa. Hala ere, heltzea eragin nahi denean, askoz gela handiagoa behar da, ugaltze-animaliei asko kostatzen
baitzaie heltzea eta tangetan denbora luzeagoan egon behar baitute. Horrez gain, heltzea erregulatzeko, foto -
periodoa eta tenperatura kontrolatu behar dira, eta tangetan bi faktore horiek kontrolatzeko gailuak jarri behar dira.
LANBIDE EKIMENA 240
241
Akuikultura Lanak
Berez erruten badute, arrautzak biltzeko sistema jarri behar dira tangetan. Itsasoko arrainen arrautzak uretan
esekita egon ohi dira, gantz tanta bat baitaukate. Beraz, gainazaleko gainezkabidea jarri behar da tangan, eta
gainezkabidean sarea jarri behar da, arrautzak atxikitzeko.
Fitoplanktonaren gela
Bi gela dira, bata anduiak kontserbatzeko eta hazkuntza hasteko gela isotermoa, eta bestea hazkuntza
masiborako gela.
Ganbera isotermoan 19-20 ºC-ko tenperatura konstantea mantentzen da; horretarako, aire egokitua eta alarma-
sistema eduki behar ditu. Gela honetan, kultibatzen diren espezieen anduiak edukitzen dira, 250 ml-ko saiodietan
edo matrazeetan. Fitoplanktonaren anduiak aireztatu gabe edukitzen dira, aldizka irabiatu egin behar dira, eta
ingurunez aldatu behar dira 15-20 egunetik behin. Urak oso ondo esterilizatuta egon behar du (askotan autoklabea
erabiltzen da), eta argiaren intentsitateak txikia izan behar du.
6.28. irudia. Berez erruten duten ugaltze-animalien tanga.
Ganbera isotermoaren gainerako partea hazkuntza masiboarekin hasteko erabiltzen da. 250 ml-ko matrazeekin
hasten da eta, gero, 2-10 litroko kristalezko erreaktore esferikoetan sartzen dira. Erabiltzen den ura ere esterilizatu
egiten da, baina ez da autoklabean sartzen. Esterilizatzeko, erradiazio ultramorea, 0,45 mikrako iragazkia edo
kloroa erabil daitezke. Erreaktore esferiko horiek aireztatu egin behar dira, eta zenbait haztegitan, anhidrido
karbonikoa sartzen da errendimendua areagotzeko. Argiaren intentsitatea oso handia da.
Hazkuntza masiborako gelak ez du aire egokiturik eduki ohi. Oso hotzak ez diren eremu eguzkitsuetan,
berotegiak asko erabili ohi dira (batzuetan argi osagarria jartzen zaie gauean). Eguzkitsuak ez diren eremu hotzetan,
hazkuntza-gelan berotze-sistemaren bat eta argi artifiziala jarri behar dira. Bolumen ugari erabiltzen da: 40-50 l-ko
edukierako plastikozko poltsekin hasten da, eta gero, poltsa handiagoak (400 litrokoak) edo milaka litroko
edukierako poliesterrezko tangak erabiltzen dira. Gela honetan ere airea eta ur esterilizatua behar dira.
Arrainen haztegietan, genero hauetako fitoplankton-espezieak erabiltzen dira gehien: Tetraselmis, Dunaliella,
Isochrysis, Chlorella eta Nannochloropsis.
Errotiferoen gela
Errotiferoak kultibatzeko gelan, ur iragazia, tenperatura mantentzeko eta aireztatzeko sistemak eta argia eduki
behar dira. Ura iragazteko, mikra bateko iragazkia erabili ohi da; hala ere, haztegi batzuetan nahiago izaten dute
0,45 mikrakoa erabiltzea. Argia ez da ezinbestekoa errotiferoak kultibatzeko, baina tangetan fitoplanktona sartzen
bada, argia beharrezkoa da. Normalean, argi-intentsitate neurritsu eta egonkorrak erabili ohi dira (etengabeko
fotoperiodoa).
LANBIDE EKIMENA 241
242
Arrainen Hazkuntza
Tenperatura 20 ºC inguruan edukitzen da. Horretarako, gela berotu daiteke (berokuntza-sistemaren baten
bidez) edo tanga bakoitza berotu daiteke (erresistentzien bidez). Udan, gelako giro-tenperatura 20 ºC baino handia-
goa izan daiteke. 25 ºC-ra iristen ez den bitartean, ez da arazorik izaten, baina tenperatura hori gainditzen bada,
kultura arretaz zaindu behar da; izan ere, materia deskonposatzeko eta bakterioak hazteko prozesuak areago-
tzearen ondoriozko arazoak sor daitezke. Anduiak mantentzeko, tenperaturak 20 ºC ez gainditzea gomendatzen da;
beraz, gela isotermoan mantentzea komeni da.
Tangak poliesterrezkoak edo hormigoizkoak izan ohi dira, eta bolumen industrialak 1.000 eta 10.000 litro
bitartekoak izan ohi dira. Aireztatzeguneak izan behar dituzte, eta aireztatzeak ez du oso gogorra izan behar. Forma
anitzekoak izan daitezke, baina altuera/azalera erlazioa handia izatea komeni da. Hondoan purgatzeko balbula edo
hustubidea izan behar du.
Artemien gela
Gela honetan, itsasoko ura, ur geza, tenperatura igotzeko sistema, aireztatze gogorra eta argia eduki behar dira.
Ur geza beharrezkoa da inkubatzeko ganberetako uraren gazitasuna murrizteko. Izan ere, gazitasun txikia-
goarekin emaitza hobeak lortu izan dira zisteen eklosioari dagokionez.
Itsasoko ura iragazi egiten da (mikra bateraino), eta tenperatura konstante mantendu behar da 27-30 ºC-an.
Horretarako, tanga bakoitzean erresistentzia bat jartzen da. Aireztatzeak eta argiak gogorrak izan behar dute.
Kono-enbor formako 500-1000 litroko inkubagailuak jarri behar dira gelan zisteentzat.Tanga handiagoak ere
izan behar dira (2.000-3.000 litrokoak), naupliusak aberasteko. Metanaupliusak ekoiztu nahi izanez gero, tanga
gehiago jarri behar da, metanaupliusak dentsitate txikiagoetan edukitzen baitira. Gela honetan, artemia deskapsu-
latzeko eta garbitzeko lekua eduki behar da.
6.29. irudia. Inkubagailua.
Inkubazio-gela
Gela honetan, arrautzak inkubatzeko eta larba eklosionatu berriak hazkuntza-tangetara pasatu arte manten-
tzeko tangak daude.
LANBIDE EKIMENA 242
243
Akuikultura Lanak
Gela txikia izaten da, arrautzak dentsitate handietan inkubatzen baitira, eta denbora gutxian edukitzen baitira
gela honetan (itsasoko espezie gehienak astebetez edukitzen dira gehienez). Mikra batean iragazitako itsasoko ura
eta aireztatzeko eta tenperatura erregulatzeko (berotzeko edo hozteko, espezieen arabera) sistemak izan behar dira
gelan. Arrain-arrautza gehienek ez dute argirik behar izaten inkubatzeko.
Inkubagailuak kono-enbor formakoak izan ohi dira, eta hildako arrautzak ateratzeko hustubide gisa funtzionatzen
duen balbula daukate hondoan. Inkubagailuek 100-1.000 litroko bolumena dute.
Uraren sarrera gainazalean edo hondoan (husteko balbula) egon daiteke, baina gainazalekoa gehiago erabili
ohi da. Gainazaleko gainezkabidetik ateratzen da ura, iragazki batetik. Iragazkia oso handia izaten da eta 350-500
mikrako sarea izaten du. Inkubagailuak zirkuitu irekian mantentzen dira, nahi den tenperaturan eta etengabeko
aireztapenarekin (horrela, ura nahasi eta arrautzak esekita mantentzen dira).
Larbak kultibatzeko gela
Gela honetan, arrainen larbak kultibatzeko tangak daude. Gelan, mikra bateko saredun iragazkiaren bidez
iragazitako ura, tenperatura kontrolatzeko eta aireztatzeko sistemak eta argi artifiziala izan ohi dira.
Zenbait haztegitan ur esterilizatua erabiltzen dute, batez ere espezie delikatuak (erreboiloa) kultibatzen direnean.
Tenperatura ez da era berean kontrolatzen fluxu irekiko tangetan eta fluxu itxiko tangetan. Fluxu irekikoetan,
tangan sartzen den uraren tenperatura erregulatzen da, eta fluxu itxikoetan, termostatodun erresistentziak jarri
behar dira tangetan, edo gela tenperatura egokian mantendu behar da.
Tangak poliesterrezkoak izan ohi dira; 1.000-20.000 litrokoak izan daitezke, espezieen arabera. Hustubidea eta
gainezkabidea dauzkate tangaren horman, ur-maila kontrolatzeko. Zirkularrak dira, eta hondoa kono-formakoa edo
biribila izaten da.
Larbak kultibatzeko gela haztegiko parte zentrala eta garrantzitsuena da, eta ondo komunikatuta egon behar du
inkubatzeko gelarekin, nurseryarekin eta fitoplanktona eta zooplanktona ekoizteko gelekin.
Gela honetan osasun-neurri zorrotzak erabili behar dira, larbak oso sentikorrak baitira infekzio eta arazo
patologikoen aurrean; infekzio eta arazo horiek galera handiak sor ditzakete. Arrainkumeek metamorfosia amaitu
dutenean, nurseryra pasatzen dira.
Elikagai bizigabera egokitzeko gela edo nurserya
Gela honetan kumeak hazten dira eta aurregizentzea hasten da, arrainak gizentzeko instalazioetara eraman
arte. Nursery gelako urak ez du hainbesteko iragazketa-kalitaterik behar eta, normalean, hareaz iragazten dira. Ura
berotzeko sistema eduki dezakete edo ez; hala ere, normalean berotu gabeko ur naturala erabili ohi da. Argi natural
nahikoa badago, ez dago zertan argi artifiziala erabili. Tangetan aireztapena jarri behar da. Batzuetan, elikatzeko
gailu automatikoak izaten dituzte.
LANBIDE EKIMENA 243
244
Arrainen Hazkuntza
6.30. irudia. Larben gelaren kokapena arrain-haztegian.
6.31. irudia. Gizentze-gelaren kokapena arrain-haztegian.
Tangak normalean poliesterrezkoak izan ohi dira,. Formari dagokionez, karratuak izan ohi dira ertz biribilduekin,
edota angeluzuzen luzangak. Dena den, lauak izan ohi dira eta hustubiderantz inklinatuta egon ohi dira.
Itsasoko arrainen larben hazkuntzan, elikagai biziak jatetik elikagai bizigabeak jatera pasatzen diren fase
batean. Itsasoko espezie gehienetan, metamorfosian gertatzen da fase hori, eta, beraz, larbak kultibatzeko gelan
egiten da. Egun batzuk pasatu eta metamorfosia osatu ondoren, arrainak nurserya gelara eramaten dira, eta ego-
kitzea gela horretan bukatzen da. Hala ere, zenbait instalaziotan egokitze horretarako berariazko gela izaten da, eta
gela horretan egiten da prozesu osoa.
LANBIDE EKIMENA 244
AR
TE
MIA
AR
TE
MIA
ER
RO
TIF
ER
OA
ER
RO
TIF
ER
OA
FIT
OP
LAN
KT
ON
AF
ITO
PLA
NK
TO
NA
INKUBAZIOAINKUBAZIOA
LARBA EKLOSIONATU BERRIAKLARBA EKLOSIONATU BERRIAK
LARBEN
GELALARBEN
GELA
AR
RA
INK
UM
EA
KA
RR
AIN
KU
ME
AK
NU
RS
ER
YA
NU
RS
ER
YA
TAIL
ER
RA
TAIL
ER
RA
TANGA
ERREGULA
TZAILEAK
TANGA
ERREGULA
TZAILEAK
PONPEN
GELAPONPEN
GELA
LABORATEGIALABORATEGIA
OXIGENOAREN TANGAOXIGENOAREN
TANGA
BULEGOAKBULEGOAK
KOMUNAKKOMUNAKALDAGELAK
ALDAGELAK
BILTEGIABILTEGIA ELIKAGAIA
KONTSERBATZEKO ETA PRESTATZEKO GELA
ELIKAGAIA KONTSERBATZEKO ETA PRESTATZEKO GELA
245
Akuikultura Lanak
8.2 Gizentze-granjak
Gizentze-granjak lehorrean kokatzen dira. Instalazio horietan arrainkumeak hazten dira, neurri komertziala lortu
arte. Larba-haztegietan bezala, hiru parte bereizten dira:
KANPOKO INSTALAZIOAK. Ponpaketa-gela, tanga erregulatzaileak, tailerra eta oxigenoa gordetzeko
biltegia (aukerakoa).
BARNEKO INSTALAZIO LEHORRAK. Larba-haztegietan daudenak: bulegoak, komunak, aldagelak,
biltegia, laborategia, eta lantzen den espeziearen arabera, elikagaia kontserbatzeko eta prestatzeko
gela. Gizentze-granja handietan, arrainak hiltzeko gela eta produktu komertziala prestatzeko eta pake-
tatzeko gela ere egon ohi dira.
BARNEKO INSTALAZIO BUSTIAK. Aurregizentzeko gela eta gizentzeko gela dira. Hemen barneko
instalaziotzat jo baditugu ere, itsas haztegi askotan aurregizentzea eta gizentzea ez dira nabe bateko
barneko geletan egiten, kanpoan instalatutako tangetan edo urmaeletan baizik.
Larba-haztegian ez bezala, gizentze-granjan ur-emari handia behar izaten da. Ur-emaria orduko milaka metro
kubokoa izan daiteke, espeziearen, tenperatura-kondizioen eta arrain kopuruaren arabera. Baina ura ez da iragazten
eta uraren tenperatura ez da erregulatzen; beraz, ez da iragazketa-gelarik eta berotzeko edo hozteko gelarik behar.
Ponpaketa-estazioa oso garrantzitsua da. Gelaren diseinua eta hautatzen den ponpa mota oso garrantzitsuak
dira instalazioaren bideragarritasunari dagokionez, eta aldatu egiten dira kokapen bakoitzaren kondizioen arabera.
Ur-fluxu handiak erabili ohi direnez, tanga erregulatzaileak ezin dira ura gordetzeko biltegi gisa erabili, eta fluxua
erregulatzeko eta dekantatzeko baino ez dute balio.
Gizentze-granja askotan oxigenoa erabiltzen hasi dira, ur-ponpaketa murrizteko. Kasu honetan, biltegia behar
izaten da haztegian, oxigenoa bera eta hodi orokorretara edo hazkuntza-tangetara injektatzeko sistemak gordetzeko. Ia
haztegi guztietan airea injektatzekoak eta tanga guztietara iristen diren aire-sareak egon ohi dira. Tangetara airea
edo oxigenoa zuzenean hornitzeko sistema horiek ur-emaria murrizten dute, eta babes-neurriak dira ponpatzeko
instalazioan izan daitezkeen akatsen ondoriozko larrialdietarako.
Laborategia larba-haztegikoa baino txikiagoa da. Neurketa fisikoak eta kimikoak egiteko gailuak eta arrainen
laginetarako balantzak izan behar dira, eta komenigarria da lupa eta mikroskopioa edukitzea, arrainen organoak
freskoan aztertu ahal izateko. Haztegi handietan, laborategi bakteriologiko txiki bat ere egon daiteke.
Leku fresko, lehor eta argi naturalik gabekoa eduki behar da biltegian, pentsua lehor gordetzeko. Lehen esan
dugunez, elikagaiak kontserbatzeko eta prestatzeko gela beti ez da beharrezkoa izaten. Merkatuan dauden pentsu
lehorrez elikatzen ez diren espezieak (erreboiloa) hazten direnean baino ez da behar izaten.
Tangak eta urmaelak
URMAELAK. Lurrezko hondo eta hormen artean pilatzen den ur kantitate handia da.
Hazkuntza estentsiboan eta erdiintentsiboan erabili ohi dira, kulturen dentsitatea nahikoa txikia denean.
Oso merkeak dira, baina zailak dira garbitzen eta arraina ez da erraz maneiatzen. Lursail iragazgai-
tzetan eraiki behar dira edo, bestela, lursaila iragazgaitz bihurtu behar da. Beraz, haztegia kokatzen
den eremuaren eta lursail motaren araberakoa da erabilera.
LANBIDE EKIMENA 245
246
Arrainen Hazkuntza
TANGAK. Material anitzez (PVCz, poliesterrez, hormigoiz, metalez, zurez…) eraikitako ontziak dira.
Modu artifizialean sartzen da ura ontzi horietara. Lehenbiziko aldiz erabili baino lehen sakon garbitu
behar dira urarekin, “zahartzeko” eta osagai toxikorik ez askatzeko. Hormigoizkoak erabiltzen dira
gehien, merke samarrak eta garbitzen errazak baitira. Beira-zuntzez, iragazgaitz bihurtzeko konpo-
saturen batez edo pinturaren batez estal daitezke. Poliesterra garestiagoa da eta tanga txikietarako
baino ez da erabiltzen. Formari dagokionez, zirkularrak eta angeluzuzenak erabiltzen dira gehien.
6.32. irudia. Uraren zirkulazioa tanga zirkularrean.
Tanga zirkularrak
Abantaila nagusiak: urak hobeto zirkulatzen du, oxigenoa eta arrainak era homogeneoan banatzen dira, eta berez
garbitzen dira; izan ere, zikinkeria tangaren erdian metatzen da, eta zikina kanporatzen duen hustubidea dago han.
Tanga hauek poliesterrezkoak izan ohi dira, baina metalezkoak ere izan daitezke (estaldura isolatzaileren batekin).
Eragozpenak: tanga hauetan arraina ez da erraz maneiatzen, eta ez da hain ondo aprobetxatzen arrain-
haztegiko espazioa. Azken arazo hori konpontzeko, ertz biribilduak dituzten hormigoizko edo poliesterrezko tanga
karratuak erabil daitezke; biribilen abantailak dituzte, eta haztegiko leku erabilgarria hobeto aprobetxa daiteke.
Tanga angeluzuzenak
Hormigoizkoak izan ohi dira, eta poliesterrezko zirkularrak baino merkeagoak izaten dira. Leku erabilgarria
hobeto aprobetxatzen da, eta arraina errazago maneiatzen da. Hala ere, uraren zirkulazioa txarragoa da, oxigenoa
ez da era homogeneoan banatzen (tangaren goiko aldean oxigeno gehiago egon ohi da) eta berez garbitzeko
efektua ez da hain nabarmena.
Aurregizentzea eta gizentzea
Kultibatzen den espeziearen arabera, tangak zirkularrak, karratuak ertz biribilekin edo angeluzuzenak izan
daitezke. Forma dena delakoa izanda ere, tangak uraren sarrerarekiko paraleloan jartzen dira. Uraren sare edo
kanal nagusia dute, eta tangetaraino doazen adarrak ateratzen dira hortik. Halaber, drainatzeko edo husteko sarea
ere izaten dute.
LANBIDE EKIMENA 246
247
Akuikultura Lanak
Aurregizentzearen eta gizentzearen arteko desberdintasun nagusia tangen tamainan ikusten da. Aurregizen-
tzean, arrainkumeak maiz sailkatu ohi dira, neurriak sakabana ez daitezen. Beraz, tanga txikiak erabiltzea komeni
da, arraina errazago maneiatu ahal izateko. Haztegi batzuetan, metro kubiko gutxiko raceway motako tangak erabili
ohi dira (tanga angeluzuzenak eta oso luzeak). Gizentzean, tanga handiagoak erabili ohi dira, 20-25 metro kubiko-
koetatik ehunka metro kubikokoetaraino.
Aurregizentzean eta gizentzean erabili ohi diren tangek honako elementu hauek edukitzen dituzte: itsasoko
uraren sarrera eta irteera (tangaren barruan ur-maila konstante mantendu behar da); hustubidea, behar denean
husteko; airearen sarrera; eta oxigenoaren sarrera (aukerakoa da). Gutxi batzuk argi elektrikoz argiztatuta egoten
dira (argi natural eskasa daukaten nabeetan daudenean bakarrik), eta askotan, jaten emateko gailu automatikoak
jartzen dira. Haztegi modernoenetan, tangaren irteeran elektrodoak jartzen dira oxigenoa neurtzeko.
6.33. irudia. Uraren zirkulazioa zeharkako tangan.
6.34. irudia. Hazkuntza-tangaren zeharkako ebakidura.
A. Kanal nagusia. B. Hazkuntza-tanga. C. Husteko kanala.
LANBIDE EKIMENA 247
248
Arrainen Hazkuntza
ARIKETAKARIKETAK
Autoebaluazioa
1. Defini eta konpara itzazu kontzeptu hauek:
Hatcherya – Nurserya – Larba-haztegia – Itsas haztegia
2. Bete ezazu koadroa.
ARRAINAK HEMEN EDUKITZEN DIRA NOIZTIK? NOZI ARTE?
Larba-haztegian
Inkubatzeko gelan
Larbak kultibatzeko gelan
Elikagai bizigabera egokitzeko gelan
Elikagai bizi gabeekin
Gizentzeko instalazioetan
Aplikazioak
1. Egin ezazu laborategian behar diren elementuen zerrenda osatua, multzo hauek kontuan hartuta:
a) Tresnak
b) Erreakzionatzaileak
c) Gailuak
2. Konpara ezazu arrainak hazteko instalazio batzuetan eta besteetan behar izaten den uraren kalitatea.
a) Ugaltze-animalien gela
b) Fitoplanktonaren gela
c) Errotiferoen gela
d) Artemien gela
e) Inkubatzeko gela
f) Larbak kultibatzeko gela
g) Elikagai bizigabera egokitzeko gela / Nurserya
h) Gizentze-granja
LANBIDE EKIMENA 248
249
Akuikultura Lanak
Ezagut ezazu zure ingurunea
1. Haztegietako laborategietako materialak eta laborategion diseinuak asko alda daitezke batetik bestera, eta
ez dute zertan izan beste industrietan (adibidez, esne-ekoizpenean, osasungintzan, ikerketa biologikoko
zentroetan, etab.) erabiltzen direnen desberdinak. Joan zaitez laborategi batera eta azter ezazu. Jasotzen
dituzun datuekin, diseina ezazu zure arrain-haztegiko laborategia, alderdi hauek kontuan hartuta:
a) Tamaina
b) Forma (ateak, leihoak, etab.)
c) Hormak estaltzeko materiala
d) Zoruaren ezaugarriak
e) Altzarien kokapena
f) Altzariak egiteko erabilitako materialak
g) Gailuen kokapena
h) Tresnen kokapena
i) Uraren garraiobideak eta kalitatea
j) Instalazio elektrikoa
LANBIDE EKIMENA 249
250
Arrainen Hazkuntza
99 HAZTEGIA KONTROLATZEAHAZTEGIA KONTROLATZEA
9.1 Segurtasun-neurriak
Segurtasun neurrien helburua da larrialdietan instalazioen funtzionamendua ziurtatzea, arrainak oxigenorik
gabe gera ez daitezen. Instalazioan akatsik ez egoteko lehenbiziko neurria da instalazioan aldizkako azterketak
egitea. Arreta handiz egin behar dira gailuen eta garraiobideen mantentze- eta garbiketa-lanak. Bestelako neurri
gisa, komeni da instalazioan elementu hauek jartzea:
Ekipo elektrogenoa
Elektrizitate-hornidura mozten denean instalazioa energiaz hornitzeko erabili ohi da. Behar den gutxieneko
kontsumoaren araberakoa izango da potentzia. Ekipo elektrogenoa eskuz konekta daiteke, edota argia mozten
denean automatikoki abiarazten duen sistema izan dezake. Ezinbesteko segurtasun-neurria da.
Ponpak eta airea injektatzekoak
Aldizka aztertu eta mantentze-lan egokiak egin arren, ponpa edo konpresoreren batek akatsa izan dezake. Hori
gertatzen denerako, instalazioan ordezko piezak izan behar dira, berehala aldatu ahal izateko. Bereziki delikatuak
diren lekuetan (adibidez, ponpaketa-estazio nagusian), ponpen kopurua bikoiztu egiten da itsas haztegi askotan.
Tangetan oxigenoa injektatzeko sistemak
Lehen ikusi dugunez, oxigenoa (airea bezala) tangetako ur-emaria txikiagotzeko erabil daiteke. Baina. horrez
gain, ur-hornikuntza mozten denean tangetan oxigenoa injektatzeko larrialdiko sistema ezartzen da gizentze-granja
askotan. Sistema horren bidez, matxura konpontzen den bitartean, arrainek bizirik irauten dute zenbait orduz.
AKATSAK LARRIALDIETARAKO NEURRIAK
Elektrizitate-hornikuntza mozten
denerako
Ponpa hausten denerako
Ura hartzeko sistema hondatzen
denerako
Ekipo elektrogenoa
Ordezko ponpa
O2-aren hornikuntza
9.2 Automatismoak
Jaten emateko gailu automatikoak
LANBIDE EKIMENA 250
251
Akuikultura Lanak
Hazkuntza-tangetan elikagaiak dosifikatzeko erabili ohi dira. Haztegiaren tamainaren eta ematen den elika -
gaiaren araberakoak dira erabili ohi dira. Ezinbestekoak dira arrainak elikatzeko pentsu pikortsu lehorra erabiltzen
duten gizentze-granja handietan.
Oxigenoa neurtzeko gailuak
Oxigeno disolbatua neurtzeko gailua eduki dezakete hazkuntza-tanga handiek. Neurgailu hori alarma batera
konektatuta egon ohi da. Batzuetan, jaten emateko gailu automatikoetara ere konektatu ohi da, eta, oxigenoa maila
jakin batetik jaisten bada, janariaren hornikuntza eten egiten da.
Emaria neurtzeko gailuak
Emaria neurtzeko gailuek gune jakin batean zehar pasatzen den ur-fluxua neurtzen dute. Erabilgarriak dira. Izan
ere, alarmara konekta baitaitezke, emaria txikiagotzen denean (hodia buxatzen delako edo beste akatsen bat
dagoelako) alarma abia dadin.
Presioa neurtzeko gailuak
Iragazkietan jar daitezke, iragazkia zikina dagoenean adieraz dezaten.
Tenperatura neurtzeko gailuak
Uretan jartzen dira, ura berotzeko eta hozteko ekipoek funtzionatzen duten ala ez adierazteko. Kanpoan ere jar
daitezke, ganbera isotermoa eta elikagaia kontserbatzeko eta izozteko gela aztertzeko.
Ur-mailaren adierazleak
Tanga erregulatzaileetako ur-mailaren adierazleek ohartarazi egiten dute tangako ur-maila gehiegi igo edo
jaisten denean.
Neurgailuetara konektatutako alarma-koadroaren bidez, berehala detekta daitezke instalazioan egon daitezkeen
akatsak. Aipatutako kontrol-aparatuez eta automatismoez gain, beste asko daude, baina testu honetan erabilienak
baino ez ditugu azalduko.
LANBIDE EKIMENA 251
252
Arrainen Hazkuntza
6.35. irudia. Tangen kokapena aurregizentzeko eta gizentzeko geletan.
A. Kanal nagusia. B. Husteko kanala. C. Hazkuntza-tangak.
9.3 Garbiketa
Arrain-haztegietan kontuan izan beharreko alderdia da, batez ere hodiei dagokienez. Hodiak zikinak badaude,
arrainek infekzioak jasan ditzakete eta, ondorioz, heriotza masiboak izan daitezke. Bestalde, moluskuak eta beste
organismo batzuk itsatsita gelditzen badira, hodiaren argia murriztu egiten da eta emaria ere txikiagotzen joaten da.
Horregatik, garbiketa-lanak arreta handiz egin behar dira, eta aldizka egin behar dira. Garbiketa-lanak errazteko,
garrantzitsua da zenbait neurri kontuan hartzea haztegia eraikitzen denean:
Gehien zikintzen diren tarteetan beste hodi bat jartzea. Horrela, bata garbitzen eta desinfektatzen den
bitartean, bestearekin funtzionamendu normalak jarrai dezake.
Hodietan balbulak jartzea, gorengo tarteetan lixiba sartzeko.
Instalazio jakin batzuetan komenigarria izan daiteke tarteak uztea, hodiak errazago desmuntatu ahal
izateko garbiketa-lanetarako.
LANBIDE EKIMENA 252
253
Akuikultura Lanak
ARIKETAKARIKETAK
Ekoiztuko den espeziea eta lekua hautatu ondoren, instalazioen dimentsioak ezartzeko, lehenbizi, ekoizpen-
helburuak zehaztu behar dira.
Ekoizpen helburuak dira ekoitziko den arrain kopurua eta arrainen tamaina komertziala. Ekoizpenaren bitarteko
faseak ere zehaztu behar dira. Hazkuntza integraleko arrain-haztegian (larba-haztegia eta gizentze-granja), hauek
dira faseak: ekoizpena, inkubazioa, larben hazkuntza, elikagai bizigabera egokitzea/nurserya, aurregizentzea eta
gizentzea.
Helburuak eta bitarteko faseak zehaztu ondoren, aldez aurreko kalkuluak egin behar dira instalazioaren neurriak
zehazteko. Hona hemen kalkuluak:
Fase bakoitzaren hasieran eta amaieran dagoen arrain kopurua
Tanga kopurua eta tangen bolumena
Ur-emaria
Elikatzea
Arrain kopurua
Hazkuntza-maila bakoitzean dagoen arrain kopurua kalkulatzeko, hasierako kopurua bider biziraupena egin
behar da.
Na = B x N0
Azalpena
N0 = Fasearen hasieran dagoen arrain kopurua
B = Biziraupena
Na = Fasearen amaieran dagoen arrain kopurua
Ekoitzi nahi den arrain kopurua (Np) eta gizentzen diren aldiko biziraupena (Sg) jakinda, gizentzearen hasieran
dagoen arrain kopurua (Ng) kalkula daiteke.
Ng = Np / Bg
Beraz, ekoitziko diren arrainen kopurua (ekoizpen-helburua) eta hazkuntza-maila bakoitzeko biziraupena jakinda,
fase bakoitzean dagoen arrain kopurua kalkula daiteke:
Nag = Ng / Bag
LANBIDE EKIMENA 253
254
Arrainen Hazkuntza
Azalpena
Nag = Aurregizentzean dagoen arrain kopurua
Bag = Biziraupena aurregizentzean
Ng = Aurregizentzearen amaierako arrain kopurua. Kopuru hau eta hurrengo fasearen —gizentzearen—
hasierako arrain kopurua berdinak dira
Eta horrela, hurrenez hurren.
Kasu berezia da ugaltze-animalien kopurua kalkulatzea. Horretarako, aldez aurretik behar diren arrautzen
kopurua eta arrautza horiek lortzeko behar den eme ugaltzaileen kopurua kalkulatu behar dira.
A = Np/B
A = h x Peu x N
Azalpena
A = Arrautza kopurua
Np = Ekoitzi beharreko arrain kopurua
B = Biziraupena prozesu osoan (arrautza denetik, tamaina komertzialeko heldua izan arte)
a = Emeen kg bakoitzeko arrautza kopurua
Peu = Eme ugaltzaileen batez besteko pisua
N = Eme ugaltzaileen kopurua
Aurreko formulen arabera, ondorioztatzen da:
N = Np / (S x h x Peu)
Heltzen ez diren emeen eta kalitate txarreko errunaldi goiztiarren edo berantiarren ondoriozko akatsak izan
daitezkeela kontuan hartuta, kalkulatu diren eme ugaltzaileen kopuru bikoitza ipini behar da. Ar ugaltzaileen
kopuruak emeenaren bikoitza izan behar du, espermaren kopurua inoiz ez dadin faktore mugatzailea izan. Beraz:
Eme ugaltzaileen guztizko kopurua = 2N
Ar ugaltzaileen kopurua = 4N
Arrain ugaltzaileen guztizko kopurua = 6N
LANBIDE EKIMENA 254
255
Akuikultura Lanak
Tanga kopurua eta tangen bolumena
Hazkuntza-maila bakoitzean behar den kultura-bolumena kalkulatu baino lehen, kulturaren karga edo dentsi -
tatea zehaztu behar da, hau da, pisuaren eta bolumenaren arteko erlazioa (kg/m3-tan adierazten da).
D = P / V
Non D dentsitatea, P arrainen pisua guztira eta V kulturaren bolumena diren. Adibidez, ugaltzaileen kasuan,
kultura-bolumen (Vu) hau beharko da:
Vu = (Pu x Nu) / Du
Azalpena
Pu = Ugaltzaileen batez besteko pisua
Nu = Ugaltzaileen guztizko kopurua
Du = Ugaltzaileen tangetan mantendu nahi den dentsitatea
Kultura-bolumena eta eremuan jarriko diren tanga bakoitzeko bolumena jakinda, behar diren tangen kopurua
kalkula daiteke.
ERRUNALDIAREN KONTROLA kontuan hartu beharreko datua da; izan ere, neurri handi batean, instalazioen
tamaina eta tanga kopurua zehaztuko baititu. Errunaldia kontrolatzen ez bada eta arrautza guztiak aldi berean erruten
badira, inkubagailu eta hazkuntza-tanga asko behar izango ditugu. Horrez gain, fitoplanktonaren eta zooplank -
tonaren premiak oso handiak izango dira. Baina errunaldia egoki kontrolatzen eta sekuentziatzen bada, instalazioa
pixkanaka beteko da; hartara, elikagai biziaren premiak murriztu egingo da eta inkubaziorako tangen kopurua ere
txikiagoa izango da. Gainera, heldutasuna eta errunaldia kontrolatuz, instalazioa beteta egon daiteke ia urte osoan.
Ondorioz, haztegia hainbat ziklotan erabili ahal izango da. Ondorioz, arrainkume kopuru bera lortzeko, haztegiaren
dimentsioak askoz txikiagoak izan daitezke.
Ur-emaria
Hazkuntza-maila bakoitzean behar den ur-emaria arrainen kopuruaren eta pisuaren araberakoa da: arrain
kopurua eta arrainen batez besteko pisua handiagoak diren heinean, beharrezko emaria ere handiagoa izango da.
Ur-emariak arrainek behar duten oxigenoa ematen du, eta, emaria zehazteko, alderdi hauek hartu behar dira kontuan:
Itsasoko uretan disolbatutako oxigeno kantitatea. Kopuru hori aldatu egiten da toki batetik bestera eta,
besteak beste, tenperaturaren eta gazitasunaren araberakoa da (bi faktore horiek handiagotzen
direnean, oxigeno disolbatuaren kopurua ere handiagotu egiten da).
Urak hazkuntza-tangatik ateratzean eduki behar duen oxigeno kantitatea. Oro har, oxigeno kantitate
horrek 4 mg/l baino handiagoa izan behar du.
LANBIDE EKIMENA 255
256
Arrainen Hazkuntza
Arrainak kontsumitzen duen oxigeno kantitatea. Aldatu egiten da espeziaren arabera eta espezie
bereko arrainen tamainaren arabera, uraren tenperaturaren arabera eta beste faktore batzuen arabera
(elikadura, estres-maila, etab.). Oro har, irteeran disolbatutako oxigeno kantitatearen eta arrainek
kontsumitzen duten oxigenoaren batura da tangaren sarreran uretan disolbatuta dagoen oxigeno
kantitatea. Arrainek kontsumitzen duten oxigeno guztia ur-fluxuaren bidez sartzen dela suposatuz
(aireztatu edo oxigenatu gabe), eta kontsumo hori zein den jakinda, beharrezko oxigeno kantitatea
emango duen emaria kalkula daiteke:
E x Os = (Ok x P) + (C x Os)
C = (Ok x P) / (Os – Oi)
Azalpena
E = Emaria litrotan (berdina da tangaren sarreran eta irteeran)
Os = Oxigenoaren kontzentrazioa sarreran (mg/l)
Oi = Oxigenoaren kontzentrazioa irteeran (mg/l)
Ok = Kontsumitutako oxigenoa arrain kg bakoitzeko (arrain kg-ko eta orduko oxigeno mg-tan)
P = Tangako arrainen guztizko pisua (kg)
Praktikan, emaria murriztu egin daiteke tangan oxigenoa sartzen bada (aireztatuz, oxigenoa injektatuz…).
Ur-fluxuak, oxigenoa sartzeaz gain, beste xede bat du, hots: arrainen hondar-metabolitoak kentzea. Arrainek
iraizten duten metabolito nagusia AMONIAKOA da, eta toxikoa da. Beraz, ur-fluxua beharrezkoa da amoniako toxiko
hori hazkuntza-tangetatik kentzeko; horrela, amoniako-kontzentrazioak ez dira arrainentzako maila arriskutsuetara
iristen. Beraz, ur-emaria kalkulatzeko, xede bikoitz hori kontuan hartu behar da:
Behar den oxigenoa ematea
Arrainek iraitzitako amoniakoa kentzea
Bestelako baliabideen bidez oxigenoa sar badaiteke ere, tangetara ur berria sartu behar da etengabe (gutxi
bada ere) amoniakoa kentzeko.
9.4 Elikadura
ERALDAKETA-INDIZEAREN arabera kalkula daiteke elikadura. Eraldaketa-indizea animaliei ematen zaien
pentsuaren eta animaliek hartzen duten pisuaren arteko erlazioa da.
EI = pentsu kg / P
LANBIDE EKIMENA 256
257
Akuikultura Lanak
Azalpena
EI = Eraldaketa-indizea
P = Hartutako pisua
Beraz, arrainek hasierako pisua eta amaierako pisua eta eraldaketa-indizea jakinda, kontsumituko den pentsuaren
kopurua kalkula daiteke. Kalkulu hori gutxi gorabeherakoa da, eraldaketa-indizea aldatu egin baitaiteke pentsuaren
elikadura-kalitatearen arabera, arrainaren egoera fisiologikoaren arabera edota ingurune-faktoreen arabera; izan
ere, gerta daiteke arrainek ez jatea ingurune-faktoreen eraginez.
Fitoplankton- eta zooplankton-premiak kalkulatzeko, kultura-bolumenak eta tangetako larben dentsitatea hartzen
dira kontuan larba-haztegian. Elikagai bizia ad libitum ematen zaie. Ikerketa-lan batzuen bidez, larba bakoitzak
kontsumitzen duen zooplankton kopurua eta hazkuntza-tanga bakoitzean eduki beharreko zooplankton-dentsitatea
kalkula daitezke.
LANBIDE EKIMENA 257
GAIARI DAGOKION GLOSARIOAGAIARI DAGOKION GLOSARIOA
AAerobioa Air-lift ponpaAirea altxatzeko ponpaAirea injektatzekoaAireztatzeaAireztagailuaAireztagailu murgilduaAnabolismoaAnaerobioaArrain-hazkuntzaArrainkumeaArrautzaArribazoiaAsetasunaatzeranzko garbiketaAurregizentzeaAutoklabeaAzaleratzea
BBalbulaBeira-zuntzaBioiragazkiaBirzirkulazioa
DDekantazioaDesgasifikazioaDiatomea-lurraDosifikatzea
EEklosioaElikagai bizigabera egokitzeaEmariaEmari-neurgailuaEpoxiaEragiteaEraldaketa-indizeaErreaktoreaErrunaldiaEspektrofotometroaEsterilizazioa
FFitoplanktonaFotoperiodoaFotosintesia
G
GazitasunaGazitasun-neurgailuaGainasetasunaGainazaleko aireztagailuaGasen guztizko presioaGizentzeaGizentze-haztegiaGranulometria
HHareazko iragazkiaHartziduraHazkuntzaHeltzeaHezetasunaHezetasun absolutuaHezetasun erlatiboa
IIkatz aktibatuaInkubatzeaInkubagailuaIoiaIrabiagailuaIragazketaIragazketa biologikoaIragazketa mekanikoaIragazketa kimikoaIragazkiaIsotermoa
KKaiolaKatabolismoaKloro-hondarra
LLarbaLarba-haztegia
MManometroaMareaMarea artekoaMetabolismoaMetabolitoaMetal astunaMetamorfosiaMetanaupliusaMikroorganismoa
NNaupliusa
OOdol hotzaOximetroa Oxigenazioa
PpH-apH neurgailuaPlanktonaPolikilotermoaPolibinilo kloruroaPoliesterraPonpaPonpa birakariaPonpa zentrifugoaPresurizatzeaPVCa
SSarezko aireztagailua
TTermostatoaTopografiaToxikoaTrukagailua
UUltramoreaUr-jauzi bidezko aireztagailuaUrmaela
WWeiss, asetasuna neurtzeko gailua
XXurgatzeaXurgatzeko ahoaXurgatzeko ponpa
ZZebatzeaZentrifugoaZentrifugatzeaZingiraZooplanktonaZutabe paketatuaZutabe paketatuko aireztagailua
Recommended