View
6
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
Gainbegirada batordenagailuaz baliaturikohizkuntz irakaskuntzarenhistoriari
Mikel Melero
Gero eta ugariagoak dira ordenagaí/uak, gero eta índartsuagoak. Eta,gero eta gaítasun handíagoa dute datuak bíltzeko unítateek, CD-ROMakesaterako. Ba/íabíde guztíak bateratzen dituzten tresna bíhurtu dírajada. Horre/a, írudía, argazkía eta hotsa batera ekarriz, multimedia izenaeman zaie komertzíoaren munduan eta, artiku/uan zehar ikusiko dugunez, historiaren haritik, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia izena beharko luketen komuníkabide bilakatu dira.
Ordenagailuak hizkuntzen irakaskuntzan nola erabili izan diren, axal-axaletik bederen, aztertzerakoan, ohartu beharrekoa da baliabideakesandako era horretan duela gutxi bateratu direla eta beren garapen-modu horretan bide berezia egin dutela.
Bestalde, ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz irakaskuntza (OBHI), gauregun ezagutzen dugun moduan, irakaskuntzarekin ezer ikustekorik ezduten beste arlo batzuetako lanen ondorioa da; funtsean honako hauena:Ikusentzunezkoen bidezko irakaskuntza, mendearen hasieraz geroztikakoa, hipertestua, hizkuntzalaritza konputazionala, adimen artifizialareninguruko lanak eta, jakina, irakaskuntza programatuko esperimentuak.
Begien bistakoa da ez direla berdinak ezta garrantzi berekoak ere denen
HIZPIDE 39 (1997),51-68 orr. 51
ekarpenak: irakaskuntza programatuak funtsezko garrantzia du OBHirensorreran, hain hala gaur arte baitiraute haren emaitza eta ondorioek; hizkuntzalaritza konputazionalak, aitzitik, ez du garrantzi handirik izangoharik eta Tim Jonhs, laurogeigarren hamarkardaren hasieran, irakaskuntzarako konkordantzi indizeak erabiltzen hasi zen arte.
Ez da, beraz, erraza disziplina honen garapenaren azalpide zuzen-zuzena ematea eta askotan atzera itzuli beharrean aurkituko gara. Bestalde,garrantzi handikoa da ikustea OBHI aurrera bidean doala urteek ematendioten heldutasun-prozesuan, baina disziplina hau beste alderdi batzuenmendean ere badagoela: aurrerapen teknologikoen, tresneria merkatzearen, estandarra izan ala ez izatearen baitan alegia, hots, industria informatikoaren gorabeheren menpean.
Ikuspegi ordenatu samar bat emateko, hiru aro bereiziko ditugu; berrikuntza teknologiko handiek ipiniko diote bakoitzari hasiera eta bukaera.
a Lehenengo arca hasieratik (hirurogeigarren urteen bigarren erdia)norberaren ordenagailua azaldu eta hedatu artekoa da (70. urteenbukaera eta 80.en hasiera). Erakunde handiek ordenagailu zentralizatuen (mainframe erakoen) eta horiekin lotzeko terminalen bitartez burututako proiektu erraldoien garaia da. Irakaskuntzako metodoak Behaviorismoaren harikoak izango <lira.
b Bigarren aroa norberaren ordenagailua azaldu zenetik hasi etaApple-ren Hypercard (1982) programa zabaldu artekoa, eta oro har90. urteen hasierako multimedien sistemak hedatu artekoa izan zen.Mikroodenagailuak ekimenak deszentralizatu egingo ditu. Garaihorretan, disziplina hori atzera egotea kritikatuko dute eta indarrean dagoen hizkuntz irakaskuntzarekin batago datozen materialekinegingo <liraesperimentuak.
e Hirugarren aroa, oraingoa; ordenagailu multimedia gero eta indartsuago eta merkeagoak azaltzen ari <liraeta horrek asko laguntzendu irakaskuntza-modu horiek jende guztiari irits dakizkion.
Aurreko bi aroen bukaeran halako desadore eta baliabide-urritasun batgertatu ziren, baina mikroordenagailuak lehenengo eta multimediakgero berriro suspertu dute mundu hori.
Zientzian itsu-itsuan sinesten zuen giro batean egin zituztenOrdenagailuz Baliaturiko Irakaskuntzaren lehen esperimentuak.Estimazio handia dute bigarren mundu-gerraren ondoren zientziak etaaurrerapenak. Estatu Batuetan uste zuten zientzia eta teknologia zirelagure kulturaren aurrerabideak. Mendebaldeko gizona makinaren lilurapean <lago(Last, 1984) eta ordenagailua giza adimenaren ordezko gisaikusten du; oraindik ez ditu guztia behatzen duen Anaia Handiaren kontrol eta ideiarekin lotzen, Flower Generationekoan gertatuko zen bezala, eta telebistan eta feriatan azaltzen dira tresna magiko gisa (edozeinasmazio egiteko gaia ematen dute). Jendeak tresna horietan jarri zuenustea makinak benetan egin dezakeena baino askoz ere handiago da 1•
52 Mikel Melero (Lmmelero@europemail.com)
lrakaskuntzaprogramatua
Hizkuntzen irakaskuntzan, psikologia konduktistak eta estrukturalismoak ikaskuntzari buruz zituzten teoriak bateratuta, audiolingualismoasortu zen, bigarren mundu-gerratekoan aski emaitza onekin frogatutakometodo bat, eta une hartan zientziaren distiraz jantzia azaldu zena (euskarri informatikoan erabiltzeko oso aproposa).
Teknologiak hainbesteko estimazioa duen une honetan gertatuko daespazioko lasterketan jazoera bat: 1952an Sobiet Batasunak bereSputnik jaurtiko du eta Estatu Batuei izugarrizko muturrekoa emangodie. Horren erreakzioz milioika gastatuko dira dolarrak hezkuntzan,batez ere gai teknikotan eta hizkuntzatan, arlo horietako urritasunariegotziko baitzaio atzerapena. Eta dirua izugarri eralgiko da, NationalDefense Education Acten finantzazioaz, tresnak erosten. Hizkuntz laborategiak erruz sortuko dira, horretarako dolarrak enriaren gisa baitatoz.Laborategi hitzak berak adierazten du argi eta garbi nolako zientzi kutsua eman nahi dioten ikaskuntzari oro har eta hizkuntzenari bereziki.Nolarebait, erabiltzen diren makinek berek ematen diote izen ona egitenari direnari. Teknologiak berak balioesten zuen lana',
Dena dela, hizkuntz laborategiak espero ziren fruituak ematen ez bazituen ere, hizkuntzen irakaskuntzak bazituen jada: teoría bat (audiolingualismoa), irakasteko sistema bat (irakaskuntza programatua) etamakina bat, ordenagailua; azken hau elkarreraginezko izaten hasi zenean (hasieran datuak sartzen zizkioten fitxa zulatuzko paketetan etaerantzunaren zain egon behar izaten zen, zenbaitetan igoal biharamunaarte), berak zirudien irakaskuntza mekanizatzeko modurik hoberena.
Esan dugun bezala, zaila dirudi gai honen garapenaren deskripzio ildobakarreko eta kronologikoa egiteak, baina hasteko esan dezagun ordenagailuak sortu aurretik bazela jarrera psikologiko bat irakasteko makinen aldekoa. Psikologia konduktista edo behavioristaren garaia da etabadu horrek irakaskuntzan bere isla: irakaskuntza programatua, alegia.
Irakaskuntza programatua puri-purian 50. eta 60. urteetan egon bazenere, lehenagokoak dira irakaskuntza "mekanizatzeko" lehen saioak;1922an aurreikusi zuen Thorndike-k aurrez aurreko irakaskuntzarenlekua har zezakeen liburua.
"Abildade mekanikoaren mirariren batez, bigarren orrialdera pasatzeko modua lehenengoan agindutakoa egin duen ikasleari bakarrikemango liokeen liburu bat egiterik balego, gaur egun aurrez aurreko irakaskuntzaz egiten den baino askoz gehiago egiten ahal izangolitzateke horrelako liburuen bitartez" (Thorndike, 1912: 165).
Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu batenbitartez makina baten bitartez baizik. Makina hark zenbaki bat aurkezten zion ikasleari eta zenbaki horrek test jakin hatera bidaltzen zuen.Ikasleak erantzun bat aukeratu eta makinan idazten zuen; erantzunazuzena baldin bazen, atal hatera bidaliko zuen makinak eta okerra baldin bazen, berriz, beste hatera. Makinak ez zuen arrakastarik izan,
Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 53
mekanikaren aldetik baliabide urrikoa baitzen, ez baitzegoen makinahorrentzako programazio egokirik, ezta kultur ingurune taxuzkorik ere;baina bistan da ez dela oraingoa irakasmakinaren desira.
Irakaskuntza programatua oso zabaldu zen, batez ere EEBBetan, 50. eta60. hamarkadetan. Sistema hori psikologia konduktistak, Skinner buruzuela, zabaldutako ikaskuntza-teorietan oinarritua zen. Ikastea, horientzat, ohitura batzuk, jokabide-patroi batzuk norberegatzea da. Ohiturahoriek katearen moduko batzuen bitartez lortzen dira:
Estimulua - Erantzuna - Errefortzua
Sistema honek ez ditu adimen-prozesuak aztertzen. Katearen emaitzabakar-bakarrik hartzen du aintzat.
Irakaskuntza programatuaren bitartez ikasten duen ikasleak lauki batzuk(frame) aurkituko ditu bata bestearen ondoren, pausoka-pausoka jokabide-patroi zuzen baten jabe izatera eramango dutenak. Ikaslearen partaidetza eskatzen dute lauki horiek eta ez zaio bat lortu arte hurrengoraigarotzen utziko. Honako alderdi hauek hartuko dira oso kontuan: gutxieneko pausoak, bakoitzaren ikasteko martxa eta berehalako errefortzua. Gutxieneko pauso-kateak ziurtatzeko, berariazko materiala prestatuko da ikasleari urrats txikika aurrera eragingo diona (lockstep gisan,elkarri lotutako presoak bezala, alegia). Irizpide nagusietako bat dajakintzaren corpus guztia horrelako urrats txikitan bana daitekeela.Jrakaskuntzaren martxa bakoitzari dagokion heinekoa izan dadin, materialek beren klabea izaten dute.
Errefortzua (reinforcement¡ funtsezkoa da, zeren erantzun-mota batierrefortzu positiboa ematen bazaio, ohitura indartu egingo da.Horretarako, laukiz osatutako klabeak dituzten liburuak antolatzen dira,edo baita sentsibilitate kimikodun papera ere'.
Hasiera batean, erabat linealak ziren hurrenkerak, hau da, ez zegoenj/"ame batetik hunengora pasatzerik aurrekoa garaitu gabe. Gero Crowder-ek (1960) erroreen tratamendurako programazio adarduna sortu zuen;honen bitartez ikaslea beste hurrenkera batera eramango du makinak etahandik lehenengo puntura itzuliaraziko, errorea gaindi dezan eta, ondoren, berriro hurrenkera nagusira igarotzeko modua emango dio.
Audiolingualismoarentzat, hizkuntzari buruzko teoria hori eta estrukturalismoak emandako hizkuntz deskribapena uztartzetik baitator -hizkuntza esanahiak kodetzeko elkarrekin estrukturalki lotutako elementuak dira- (Richsrds & Rodgers, 1986: 49), hizkuntza ikastea estimulu-erantzunezko kate multzo egokiak norbereganatzea da. Horretarako,errepika-ariketak erabiltzen ditu, batik bat drill-erakoak, errefortzuarigarrantzi handia ernanez eta erroreen tratamenduari arreta berezia eskainiz eta berehala zuzenduz4•
Giro hartan, bai baitzirudien behaviorismoak giza ikaskuntzaren ezkutuko guztiak argituak zituela, eta adimenaren kontrako joerek eta enpiris-
54 Mikel Melero (Lmme/ero@europemail.com)
Amerikakounibertsitateen
proiektuerraldoiak
PLATO
moak hizkuntzen irakaskuntza mendean hartua zutelarik, ordenagailuakematen zuen teaching machine lortzeko tresnarik egokiena, batez eremakinarekiko elkarreragin benetakoa erdietsi zenez geroztik. OBHikolehenengo materialik gehienak, denak ez esateko, irakaskuntza programatukoak dira, ordenagailura eramanak.
Esatekoa da, era berean, irakasistema hori egoki-egokia zela ordenagailuan erabiltzeko, egitura lerrobakarreko edo adar jakin batzuk zituztenhurrenkeretara egokitzeko gauza zen, nahiz eta erantzun eta bide irekiakeskatzen zituzten egituretara moldatzeko hainbesteko gaitasunik ezzuen.EEBBetan izan baitzuen indar berezia irakaskuntza programatuak etahantxe garatu baitzen gehien ordenagailua, beti izango du OBHik irakaskuntza programatuaren kutsu-apur bat.
Tutoretzakoa izango da, beraz, funtsean OBHiren lehenengo aroa etairizpide jakin batean du oinarria: hizkuntza hurrenkerak sortzekomoduan atal txikitan bana daitekeen corpus bat dela. Gehiegi arduratzenda hizkuntzaren zuzentasunaz eta erroreen zuzenketaz eta machine-centered da funtsean, hots ordenagailuaren inguruan ibiliko da prozesu guztia. lkasleari ematen dion aukera bakarra bere martxan ikasi eta ordutegia kontrolatzekoa da (eta hori, egia esan, ez da aurrerakada makala).
Nahiz eta OBHiri buruzko lehen ikerketak lehenagokoak izan, hirurogeiko hamarkadaren bigarren erdira arte ez zen iritsi teknologia egiatanhori lortzera; era horretan, aurreko ikerketak ekarpen teorikoak izanziren geroan ordenagailuak eman zezakeena azaltzen zutenak.
Benetan balio izan zuten lehen proiektuak Ameriketako unibertsitateekberen ordenagailu-sail handietan gauzatutako lanak dira. Proiektu zentralizatuak izan ziren, terrninalak, batzuetan zientoka, Jotuko zitzaizkienordenagailu erraldoiekin eginak. Ezagunenak dira PLATO Illinois-en,TICCIT Brighman Young University-n, CALIS Duke University-n etaSTONY BROOK PROJECT Stony Brook-en. Lehenengo biak bakarrikaztertuko ditugu, oinarrian bi ikuspegi aski desberdinak dituztelako.
PLATO sistema (Progr ammed Logic for Automated TeachingOperation) Illinois-eko Unibertsitatean garatu zuten ComputerResearch Laboratory-n eta hogeita hamar urte baino gehiago iraun duproiektuak; gaur egun Control Data Corporation-ek dauka salgai.
Proiektua 60. urteen hasierakoa da eta hainbat ikerketaren bitartez garatua: PLATO I; PLATO II eta PLATO III (PLATO telebistari lotutakoteletipo-terminal bat baino askoz gehiago ez zen).
1969. urtean PLATO taldeak uste du proiektu handiago bati ekitekobezain aurreratua dagoela eta National Science Foundationi proposatuko diote proiektu handi bat PLATO IV sortzeko.
Gogo beroz eta misio-sentimentu apur batekin ekin zioten proiektuari,
Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 55
sortzen ari ziren irakaskuntza-modu horrek beste guztiak bereganatukozituelako ustean. Eremu oso zabala hartu nahi zuten hizkuntzen irakaskuntzarena baino askoz ere zabalagoa: gramatikaren irakaskuntza,matematikak, aeronautika, etab. Hizkuntzatan, Ingelesa, Frantsesa,Alemana, Latina, Espainola eta Errusiera ikasteko materialak eskaintzenzituzten. Terminal-sistema handi bat da, zientoka terminal, ordenagailuhandi bati lotua, mainframe.
Poz handia sortu zuen hasieran proiektuak, alde batetik berrikuntzapedagogikoa zelako eta, bestetik, teknologia jasoaren eitea zuelako.Gainera, ordenagailua erabiltzea, ordura arte zientzi fakultate edo ekonomi bulegotako ondarea ematen zuena, hizkuntz departamenduetarazabaldu zen, baita hauek berrikuntza orok dakarren ilusio eta interesarekin hartu ere.
Oso teknologia aurreratukoa zen PLATO IV (baita oso garestia ere); terminal grafiko bat bazuen, beraz, gauza zen grafikoak eta testuak elkartzeko, bazuen ukimenarekiko sentsibilitatedun pantai la ere, eta magnetofoi eta fitxa-proiektagailu batekin ere sinkroniza zitekeen.Prozesamenduaren abiadura, berriz, handia garai haietarako.
Sistemak bere hizkuntza propioa zuen TUTOR programak prestatzekoeta horrek zurruntasun-apur bat eransten zion irakasleen lanari. Ezinzituzten irakasleek beren programa propioak lasai erabili.
Sistemaren ekarpen nagusia da ikaskuntza bakoiztea, ikasleak beremartxan lan egiten baitu programak eskaintzen dion materialarekin,atalak errepikatuz emaitza onargarriak lortu arte. Horixe da ikasleakduen askatasun bakarra, programak ezartzen baitu irakaskuntzarenhurrenkera, hizkuntzak ikastea egin beharreko bide jakin bat bezalahartzen duelako eta ez komunikazioko elkarreraginaren bitartez hobeto norberegatzen den zerbait gisa. Jrakasteko metodoa sistema zentralizatua da eta hizkuntzak irakasteko metodología aski kontserbadorea,baita garai hartarako ere; izan ere, drill-moduko ariketetan, itzulpenean eta galdera-erantzuna-feedbacka hurrenkeran gehiegi oinarrituabaita.
Sistema, ordea, oso ezaguna zen 70. urteen erdi aldera. PLATOk 50.000ikastordu baino gehiago "ematen" zituen sei hilabetero (Hart, 1995), etaikasleek oso estimatua zuten, NSF txostenak adierazten zuen bezala,nahiz eta txosten horrek berak, gezurra badirudi ere, funtsezko alderikaurkitu ez zuen PLATO erabili zuten eta ez zuten ikasleen artean.
TICC/T Era batera edo bestera, TJCCIT (Time-shared Interactive" ComputerControlled lnformation Television], PLATOren garai berean NationalScience Foundationes: finantzatua, haren aurkaria da. Nahiz eta garaihartan sisternarik ezagunena PLATO izan, metodologiaren aldetik, interesgarriago eta berritzaileago ematen du TlCCITek. OBHI erabiltzekoasmatu dela ematen du proiektuak, ez ikaskuntzan laguntzeko, irakaskuntzaren enbor gisa baizik (Jones, 1995).
56 Mikel Melero (Lmmelero@europemail.com)
Bigarren aroa:OBHI 80. urteetan
Asmo nagusia ikasprozesuaren kontrola ikaslearen eskuetan jartzea da.Ikaslea ez du behartzen, PLATOk, tradizio behavioristetan behavioristenari jarraiki egiten zuen bezala, pausoz pausoko hurrenkera zurrun batean aritzera, ez; eta bere ikaskuntzaren kontrol handiagoa emango dio,materialen artean berak nahi duen eran ibil dadin. Laguntza-multzo handi batekin zetorren ariketa bakoitza: adibideak, gramatikako azalpenak,etab. Irakaslearen egitekoa ere beste bat da, ikasprozesuko aholkulariedo izatea.
Sistema honek oso egokia ematen zuen Brighman Young University-kobezeroentzako, Azken eguneko Santuen Elizakoak baitziren, atzerrianmisiolari ibilitakoak, eta hizkuntzaren ezagutza praktiko puska batenjabe; zuzeneko sarbidea neurri-neurrikoa zitzaien beren gramatikahobetzeko, zenbait zalantza argitzeko, etab.
Diseinuari dagokionez, PLATOn ez bezala, irakasleek gidatuko dute,informatikarien laguntzarekin, materialen programazioa.
Sistema hau, ordea, ez zen inoiz oso onartua izan ikasleen artean (nahizeta, hemen bai, NSF txostenak hobekuntza handia aurkitu erabili zutenikasleengan). Sistema ez zen batere erabilterraza eta materialen disenatzaileen etsipenerako, ikasleek ez zituzten asko erabiltzen eskaintzenzitzaizkien laguntzak. Adibideren bat aurkitzeko itxaropenak bakarrikerabilarazten zituen, eta horrek esan nahi zuen laguntzak prestatzekoanikasleen jokaerak aztertu behar zirela eta programazio zabalagoak osokonplexuak zirela. Egia esan, pantailan zenbait laguntzaren izenburuakirakurrita, porrotak gehiago ematen du balio pedagogiko urriaren ondorio dela sistemarena berarena baino.
Audilingualismoak bazuen irakaskuntzari buruzko bere teoria eta hizkuntzaren deskribapen bat (estrukturalismoa), hots, bazituen zientziitxura trinkoa ematen zioten printzipio indartsuak. Arazoa zen ez zuelafuntzionatzen. Ikasleak, ikusi dugun bezala, aspertu egiten ziren laborategian hainbeste ariketa errepikatzearekin, eta, gainera, OBHiren programa ildobakarrekoek ez zioten sormenari leku handirik uzten.
Chomsky-k kritikatu eta arbuiatu egin zituen bere SyntacticStructuresen (1957) audiolingualismoaren oinarri teorikoak eta hizkuntzaren ikuspegi mekanizista; autore horrentzat estrukturalisten deskribapena ez da asid esaldi bakoitzaren izate bakar eta sormenezkoa esplikatzeko (Richards & Rodgers 1986: 64). Ondorioa izan zen hirurogeigarren urteen erdi alderako zabaldua zegoela audiolingualismoarenarbuioa hizkuntzen irakaskuntzaren teorialarien artean, ohartuak baitziren metodoek gaitasun komunikatiboan oinarritu behar zutela gramatikako egituratan baino gehiago. Sakoneko iraultza gertatuko da hizkuntzen irakaskuntzan 60. urteen azken aldera eta 70.en hasiera aldera.Wilkins-en Notional Syllabuses 1976an kaleratuko da eta eragin handiaizango du irakasleen artean eta metodo komunikatiboaren garapenean.Gauzak irakiten <laudeune hartan. Urte haietako marko teorikoa ez dut
Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 57
Mikroordenagailuasortu
58
azalduko, baina bai esango irakasleak hizkuntzaren izate komunikatiboan gehiago arduratuta daudela eta metodoak eta hauetako ariketakirekiagoak direla eta ikaslearen interesei gehiago begiratzen dietela,berau baita, gero eta gehiago, ikasprozesuaren ardatza.
Psikologia konduktista ez bezala, psikologia kognitiboa askoz ere kezkatuago dago barne-prozesuez, adimenaren antolamenduaz, ezagutzaberrien jatorriaz, etab. (Künzel, 1995: 110) eta beste ikaskuntza-modubat nahi du arazoak aurkitu eta irtenbideratzean oinarritua, eta horixebereganatuko dute gutxi-asko metodo horiek.
Une horretan OBHik ez dirudi berandu eta tantaka datozkion teoriahorietara zabalik dagoenik, besteak beste, mainframe tankerako ordenagailu zentralekin lan egin beharrak berekin duen zentralizazioarenkariaz. Aurrerapen teknologiko batek egundoko ekarpena egingo duhaatik gauzak aldabidean jarriko dituena: mikroordenagailua azaldukoda.
OBHik hasieran sortutako pozak eta proiektuentzako dirulaguntzakurritzen hasiak ziren unean, 70eko hamarkadaren azken aldera, tresnatxiki bat azaldu zen, informatikako aditu askok, makina zentral handiagoak eskura zeuzkatelako arbuiatu zutena, baina denboraren joaneanOBHI eta informatika bere osoan erabat aldatuko zituena: ordenagailupertsonala.
Tresna horrek bazituen bere mugak: memoria oso urria, tildeak ezinidatzia, are gutxiago geureaz beste edozein alfabeto erabili; baina horretarako sortutako programaren batek, PILOTek, esaterako, eta BASICenhainbat dialekto erabiltzeko gauza izateak, irakasle askoren eskura jarrizuen makina hori, izan ere, merkea eta batetik bestera erabiltzekomodukoa ere bai baitzen. Orduz gero, izango zuten irakasleek beren ariketak antolatzeko aukera.
Garrantzirik handiena duen gertaera hauxe da: mikroordenagailuak erabakiak hartzeko ahalmena urrutiratu egiten duela erakunde handietatiketa irakasle eta programagileengana hurbiltzen. Softwarea sinpleagoaeta atseginagoa da eta irakasle asko sartuko da informatikaren munduaneta irakasle-programatzaileak sortuko dira (mainframe bat programatzeagarestia -eta zaila zen eta programak bateratzera eta ikasgai askotarakoprograma berberak erabiltzera behartzen zintuen). Oraingo tresneriak ezdu, mainframees: bezala, mantenimendurako langile beharrik ezta (betibeldur-apur bat ematen duen) haize giroturik ere.
Beste alderdi bat da, eta garrantzitsua berau, ordenagailua ez dela jadairakaslearen ordezko gisa ikusiko, baizik eta beronen zerbitzuko erreminta gisa. Programazio-hizkuntzak azalduko dira irakasleek beren testuak informatikan aditutakoen laguntzarik gabe sortu edo egokitu izanahal ditzaten. Garai honetan informatika etxeetara iritsiko da testu-prozesadoreetan, joko-kontsoletan, datu-base txikitan, hots, lanabes arruntbat izango da, eta horrek ohitu egingo gaitu aparailu horiek ikustera.
Mikel Melero (Lmmelero@europemail.com)
Atzerapenmetodo/ogíkoaren
kontrako erreakzíoa
Arazoak ere badira, jakina. Horietako bat da programak ordenagailuhandi indartsu batetik hasierako mikroordenagailu haietara pasatzea izugarrizko pausoa zela eta horretarako bazter utzi behar direla kalkulu-gaitasuna, abiadura, datu-biltegia, etab. Pentsa lehen ZX Spectrumerako(48 Kbytesko memoria) eta are indartsuagoa den 64 KbytezkoCommodorerako egiten zirela programak. Programa-disenatzaile askomindu egingo dira beren programak makina berrientzako egokitzen ikusita. Horixe gertatu zen PLATO mikroordenagailura pasa zuteneanenpresa pribatu batek sal zezan. Bestalde, deszentralizazioak eta irakasle-programatzaileak sortzeak gaizki programatutako material asko etaasko kaleratu du (hori ez zen gertatzen irakasleak Unibertsitateko informatika-sailera jotzen zuenean programa egin zezaten).
Garai horretan, bestalde, estandar finkorik ez dago eta erakunde bakoitzak erabaki behar du zein eredu aukeratu. "De facto" bi estandar sortzeak, IMB PC eta Apple (hauek egin zituzten sormena gehiago bideratzen zuten eta hezkuntzarako bereziak ziren makinak), irtenbidetxo batekarri zuen; baina denok dakigu nolako buruhausteak ekartzen dituentresneria, sistema eta periferikoak hain azkar garatzeak.
Hala eta guztiz ere, aurrerapen teknologikorik handienak mikroordenagailuan egiten dira eta jakina da hain azkar aurreratu zela indarrean etagaitasunean (eta prezioan) azkar aski ez baitzuen ordenagailu handieninbidiarik.
Ikusi dugu nota Skinner eta Chomsky-ren arteko eztabaidek astindu zutenhizkuntzen ikas-irakaskuntzaren mundua. OBHirako materialik gehienak,ordea, aldaketa horietatik at geratu dira eta lehen bezalako materialaksortzen dituzte, tutoretzazkoak eta behavioristak, gutxienez hirurogeitahamargarren urteetan (eta neurri batean orain ere bai). OBHirako materialen betiko atzerapen metodologiko horrek, hori baita idazle askoren kexausua (Küncel, 1995), baditu seguraski arrazoi batzuk:
• Ameriketan audiolingualismoak izan duen estimazio izugarria etagai honetan informatika-sail erraldoiak dituzten unibertsitateak direlagailen5•
• Zailtasun handia duela berekin programa lerro bakarrekoetatik (eta,beraz, aukera mugatuak dituztenetatik) programa zabalagoetara etaikasleei bide askoz ere gehiago eskaintzen dizkienetara pasatzeak(pauso guztiak programatu behar baitira).
• Ordenagailuak berez askoz ere errazago hartzen dituela programalerrobakarrak".
• Mainframe izeneko tresnek ezinbestean zentralizazioa zekarten etaprograma batzuk oso zurrunak izatea (esaterako, TUTOR PLATOn).
Poliki-poliki, ordea, ordenagailuak bideratuko dira hezkuntzaren alorretan ikerketan eta ezagutzen aurkikuntzan laguntzeko moduetara.Irakasteko era horretan ordenagailua ikaskuntzaren zerbitzuko egongo
Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 59
Testuenmanipulazioa
baita. I980 Seymur Papert-ek Mindstroms idatzi zuen eta liburu horrenondoren lan asko eta asko egin zuten LOGO programazioaren sisteman.Hizkuntzen irakaskuntzan Europan gertatu zen funtsean EEBBetan gailen zebilen OBHI behavioristaren eta machine-centered irakaskuntzarenaurkako erreakzioa. Erreakzio hori ondo bildu eta bideratu zuten TimJohns eta John Higgins ingelesek beren liburuan Computers inLanguage Learning (1984). OBHI bilatzaile baten atzetik dabiltza hor,ikasleari lagunduko dion OBHI nahi dute (Higgins-en hitzetan, pedagogoa nahi dute eta ez "magíster"). Drill-en aurkako erreakzioa etorri daeta horien lekuan beste ariketa batzuk sartuko dira esanahiari eta elkarreragin komunikatiboari garrantzi handia emango dietenak. Cloze etaantzeko ariketekin hasi zen jendea lanean, lanerako testuari helduz etaez esaldi soilari, lehengo materialen araua zen bezala. Ikaskuntza horrenereduak adimenari begirakoak dira; helburua ez da hizkuntz ohitura batzuk erdiestea, baizik eta ikasgelan eta handik kanpo erabiltzeko estrategia batzuk garatzea (Higgins & Jonhs, 1984: 71).
Mikroordenagailuak, zabaldu ahalean, bide ematen du ekimen horiekgauzatzeko. Horrela, badaude lanerako hainbat ildo eta beste disziplinabatzuetako elementu batzuk ere sartzen dira ikas-irakasmodu honetan.Eta, jakina, OBHiren historia egitea gero eta zailagoa izango da. Honaildo berri batzuk:
Programa batzuk sortuko dira funtsean testua desitxuratu eta gero ikasleari berregituraraziko diotenak. Ezagunena Jonh Higgins-en STORYBOARD da; ikasleari testu motz bat ematen dio eta gero testu hori beraazalduko da pantailan, baina hizkien ordez gidoiak dituela. Ikasleekosatu egin behar dute. Hitzen bat asmatzen dutenero, gidoiak bete egingo <lirasartutako hitzarekin. Programa hori eta horren ondorengo aldagai eta bertsioak beti izan dituzte oso atsegin ikasleek. Hain sinplea izanik, zera du probetxuzkoa: ikaslea hipotesiak egitera sustatzen duela,testu osoak aurkezten dizkionez eta ez esaldi soilak, testuinguru batematen diola diskurtso osoari, esaldiei eta hauen arteko loturari.
Programa hori eta horren antzeko beste batzuk, hala nola TEXBAG TimJohns-ena (80. urteen hasierakoak guztiak), urrats handi bat dira esaldiaren muga estuetan errepikan aritzea gainditzeko. Eta, bestalde, edozein testurekin Jan egiteko modua ematen dute eta, beraz, ikaslearenbehar eta nahiei egoki dakizkieke.
Autore-programak Laurogeiko hamarkadaren hasierako iraultza txiki honen ondorioetanbat-da irakasleek beren ikasgelarako egoki datozkien eta landu nahidituzten testuak aukeratzeko modua emango dieten programak nahidituztela. Ikusi berria dugu STORYBOARD eta TEXBAG nahi den testuekin erabil daitezkeela. Sortu dira beste programa batzuk ere lan horierrazten dutenak: GAPMASTER, CHOICEMASTER, etab.
Simulazioak Teknikaren aldetik gehitxoen garatu diren elementuetako bat ordenagai-
60 Mikel Melero (Lmmelero@europemail.com)
Konkordantziindizeen erabi/era
luko grafikoa da, funtsean merkataritzaren eraginez, joko-jolasetan erabiltzeko.Simulazioak asko erabiltzen dira hizkuntz irakaskuntza konbentzionalean. Ordenagailuak aurkez ditzake geure gogara alda ditzakegun prozesu errealistak, zenbaitetan, lehendik asmatuta <laudensimulazioak baliatuz eta, bestetan, hizkuntzaren irakaskuntzarako berariaz sortuz.Aukerak izugarri dira: abentura-jolasak, hainbat pistari jarraituz irtenbidea aurkitu beharreko labirintuak, problemaren bat aurkeztu eta soluzioa eskatzen duten simulazioak, etab. Ordenagailua izan daiteke gainditu beharreko makina, edo egoerak aurkeztu eta gure mugimenduenondorioak azaltzera mugatuko da. Jarduna edozein delarik ere, ordenagailuarekin elkarreraginean aritzeak eskatzen duen hizkuntzaren lanketaz aparte, ataza horrek elkarrizketa sortuko du, hipotesiak formularaziko ditu, hizkuntza ikasteko egoki baino egokiagoak diren eztabaidaksortu. Simulazio batzuek (gero ikusiko ditugu bideo elkarreraginezkoaeta multimediak aztertzean) kamera subjektibo edo horrelako zerbaitenbitartez errealitate birtualean sartzeko aukera ematen digute; horixe dairakas-material batek lor dezakeen giza elkarreraginaren antzik handieneko simulazioa.
Humanitateak dei genezakeen arloan, ordenagailua ez zen estreinakohizkuntzen irakaskuntzan erabili, literaturako testuen analisi konputazionalean baizik7•
Konkordantzia deitzen zaio, idazki-corpus batetik abiatuz (normaleanidazle baten obra batena edo guztiena), Jan horietan azaltzen diren hitzen eta hauen erabilera-indizeak egiteari. Material horiek aurkeztekomodua izaten da terminoa erdiko zutabe batean jartzea eta ezker-eskuinetan hitz hori azaltzen den testuingurua. Normalean adibidea atera denorrialdea, lerroa etab. ere azalduko dira. Lexikoa analizatzeko konkordantzia horiek baliotsuak dira testuaren egilea nor den jakiteko etab.,begien bistan baitago hori eskuz egitea zein lantsua den.
Horrelako konkordantziak Erdi Aroan hasi ziren egiten eta, jakina, askoaztertutako testuei buruz egin izan dira, esaterako Bibliari, edo, KulturaAnglosaxoian, Shakespeare-ren lanei. Baina, ordenagailuak azaldu zirenez geroztik, edozein material tekleaturi buruz egin daitezke; hain daerraza.Higgins eta Johns-ek beren Computer in Language Learning liburuankapitulu bat oso-osorik eman diote ordenagailua ikasgelaz kanpo, batezere konkordantzietan, nola erabili azaltzeari. Hitz baten erabilera horrelako lagin motz batekin egindako indizeaz azaltzeak berebiziko garrantzia du hitz horiek beren berezko testuinguruan nola erabiltzen direnaurkitzeko. Corpus handi batekin lan egin liteke edo corpus espezialduekin: teknikoak, ahozko hizkerarenak, kazetaritzako erabilerak, literaturakoak ... Oso egokiak dira mailatxo bat lortu duten ikasleei lexikoaeta sintaxia irakasteko. Oso garrantzi handikoa da ikasleak aurkikuntza
Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 61
Adimen artifiziala etasistema adituak
62
bidez ikastera sustatzea, hau da: ikasleari hainbat adibide aurkeztukodizkiogu eta berak asmatuko du, dedukzioa bidez, hitza non eta nolaerabili, hots, zein testuingurutan erabili ohi den. Ordenagailuaren erahorretako erabilera askoz ere batago dator ikaskuntzari buruzko gaurkoteoriekin. Simulazioetan bezala, honetan ere ordenagailuaren egitekoainformazioa eskaini eta antolatzea da, hots, errutinazko lanari laguntzea,eta ez errepika eta entrenamenduko ariketak eskaintzea.
Hizkuntzen irakaskuntzan konkordantziak lantzeko lehen ordenagailukoprogramak 14.000 hitzeko corpusa zuen. ZS Spectrum txikiarentzatprestatu zen. Gaur egun badira programak, hala nola Oxford University-ko MICROCONC edo Athelstan-en MONOCONC bezalakoak, edozein testuren indizeak lantzeko bidea ematen dutenak. Era berean, CD-ROMen salgai daude corpus batzuk milioika hitzekin, OxfordUniversity Press-ek edo Co llins-ek argitaratuak; honek Bank ofEnglisherako sarrera eskaintzen du Interneten bidez. Horrek sortua daCobuild lexikografi proiektu erraldoia.
Gaurko joera da ikasprozesua gehiago kontrolatzekoa eta, horrenharian, badirudi (ordenagailua irakaskuntzaren muina denean bederen)ikasleak bere ikasprozesuaren kontrol-apur bat behar lukeela izan, beregabeziak ezagutzeko gauza izan, dagozkion estilo eta ikasestrategienberri jakin; horrela ordenagailuak eskaini ahal izango lizkioke iradokizunak, eta material egokiak bai gaiaren bai aurkezpenaren aldetik.Ingelesez adaptive CALL edo Error adaptive CALL (ComputerAssisted Language Learning) deitu diote eta benetan ikaskuntza bakoiztea dakar berekin; izan ere, makinak, ezagutza teorikoen gordailu etalaneko mahai izateaz gain, ikaslearen irudi etengabekoa du bere barnean, badaki zein den ikaslearen ikaskuntz egoera eta berekin du hizkuntzirakaskuntzako metodologiarik onenaren muina. Begiratu batera, ez duJan erraza ematen, baina zerbait lor daiteke adimen artifizialaren arloanegindako aurrerapenei esker.
Aspaldikoa da gure burmuina ordezkatuko duen edo, gutxienez, horreneginkizun batzuk burutuko dituen makina asmatzeko ametsa, eta ametshorrek badu egiantza ordenagailuaren bidetik. Adimen artifizialarenarloan, ordea, komunikabideen eta jende arruntaren usteak askoz erehandiagoak dira benetako lorpenak baino. Ez gara, baina, orain hasikodisziplina horren historia, lorpenak eta porrotak aztertzen; bil gaitezengai bakar-batera: sistema adituetara, hauek zerikusi handia baitute ordenagailuaren laguntzaz hizkuntzak ikastearekin.
Edozein sistema adituren helburua da gizaki aditu baten ezagutzak etaesperientziak sistema informatiko batera eramatea, honek gizaki adituaren jokamoldeak imitatu ahal izan ditzan (Last, 1989: 118). Jakina,ez da eginkizun erraza batez ere kontua berezko hizkuntza ikasteadenean",
Sistema aditu ororen arazo nagusia da nola itzuli giza ezagutzak datu-
Mikel Melero (Lmme/ero@europemail.com)
Hirugarren aroa:90. urteak etamultimedien
ugalketa
-base batean sartzeko moduko informaziotara, gero horri arau batzuketa, azken finean, kalkulu batzuk ezartzeko moduan. OBHlrako baliokoduen sistema adituak beharko luke izan:
- Irakatsiko duenaren irudi bat.
- Ikasle-eredu bat, beronen ikasestrategia eta gainerakoekin.
- Autodoiketarako baliabide bat. Makinak íleas dezala esperientziatik.
- Gizakiarentzako leiho bat. Gizakiarekin komunikatzeko kanal bat,alegia.
- Gizakiaren berezko hizkuntza ulertzeko edo analizatzeko sistema bat(Last, 1989)..
Osakin horiek guztiak poliki-poliki ari dira garatzen, baina oraingoz ezdira giza prozesuen imitazio single batzuk besterik. Ez du adimen artifizialean aditua izan behar ohartzeko zein zaila den esandako elementuhorietako batzuk parametro objektibotara eramatea. Baina, ideala ezinlortuak ez du esan nahi oso gauza baliagarriak egin ezin direnik.OBHiko sistema adituek erantzun zuzenak aztertzen dituzte, baina baitaerantzuteko epeak, ikasleak laguntzak nola erabiltzen dituen, aurkeztutako hiztegia nola hartzen duen gogoan eta horrelakoak ere. Eta programazio-hizkerak irekiagoak direnean, LISP edo PROLOG bezalakoak,algoritmo konplikatu batzuen bitartez emaitza estimagarriak lortzen diraeta, era berean, bestela inolaz ere lortzerik ez legokeen informazioaikasle bakoitzaren ikasprozesuaz. Laguntzeko sistema eta programabaliotsuak asmatu dituzte. Bat aipatzeko, interesgarrienetako bat ATHENA da, Massachussettes Institute of Technology-k asmatua eta laurogeigarren urteen hasieran martxan jarri zuena; horren bitartez hainbat programa garatu dira, batzuk elkarreraginezko bideoarekin lotuak.Australiako Latrobe Unibertsitateak EXCALIBUR proiektua garatuzuen (Lían, 1991). Beste lan bat askoz ere hurbilagokoa eta oso interesgarria da Didaktiker enpresak egin duen lan izugarria euskara eta ingelesaren ikaskuntzarako9.
Laurogeigarren urteetan egindako lanak lan, egia esateko, urte haienakaberan OBHI gelditu xamartua zegoen eta disenatzaileez aparte epeldu xamartua zen unibertsitate eta kolegiotan lehenagoko berotasun hura,eta are gehiago enpresa pribatuan. OBHI esperantza handiko gogoberobatzuen eremua zen, geroan etorriko ziren agintzarien esperoan.Ordenagailua hezkuntza-sistematan testu-prozesadore gisa erabiltzen dagehien (hizkuntz lagungarri asko edo gutxirekin: ortografi zuzenketak,sinonimoak eta baita gramatika zuzentzaileren bat edo beste ere).
Aurrerapen teknologiko berri batek zabalduko dizkio bide berriakOBHiri. Apple-k 1987an HYPERCARD programa kaleratu zuen.Programak moldatzeko balioko duen aplikazio berri honek, Macintosh-en programak hain erabilterrazak izateak eta CD-ROMen leku txikianhainbeste datu bildu ahal izateak multimedien programaziorako bideak
Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 63
Multimedietarabidean
lkusentzunezkoirakaskuntza
64
zabalduko dizkio ikertzaile askori, mikroordenagailuak, laurogeigarrenurteen hasieran, irakasle askori programazioa hurbildu zien era berean.
Aurretik ere baziren sistema multimediak, PLATOk berak bazituenproiektagailua eta kaseteak lotzeko estentsioak, baina garestiak ziren, ezziren estandarrak ezta erraz eskuratu eta erabiltzeko modukoak ere.Aurrekin horietan garrantzirik handienekoa gero deskribatuko dugunelkarreraginezko bideoa zen.
Multimediak, hipermediak hobeto esateko, gaur ezagutzen dugun bezala, bi sorburu ditu (Burton, 1995): mendearen hasierako irakaskuntzaikusentzunezkoaren mugimendua (eta oro har ikaskuntzari indar emateko medioak elkarri lotzea) eta hipertestuaren gaineko lan teorikoagoak.
Bi baliabide edo gehiago elkarrekin gutxixeago edo gehixeago konbinatzeak ikasprozesuari lagundu egingo ziola aspaldiko ustea da (seguraski, gutxienez, Comenius-en lanetaraino jo beharko genuke XVII.mendera, 1658an argitaratu baitzuen bere Orbis Sensualium Pictus] etaegiatan teknikaren garapenari jarraitu dio eta asmakizunen bat sortubezain laster irakaskuntzan erabili nahi izango dute.
Hizkuntzen irakaskuntzan, mendearen hasieran fonografoa sortu zenean, argizarizko zilindroak erabili nahi izan zituzten ikasleak entzunzezan ikasten ari zen hizkuntzaren eredua. Gero film strips (filme-zerrendak) delakoak etorriko ziren magnetofonoarekin batera erabiltzekoak eta, lehen ere esan dugun legez, hizkuntz laborategia. Zinea ereerabili izan da, eta baita bideoa ere, baina sistema horiek guztiak linealak dira. ·Linealtasun hori gainditzera etorriko dira ordenagailuak etakaseteak eta magnetofonoak nota edo hala sinkronizatzea.
Poliki-poliki ordenagailuak erakutsiko du oso makina egokia dela hainbat medio bateratzeko. Lehenengo urrats handia eta aski zabaldutakoabideodiskoa izan zen eta honek, ordenagailuaren bitartez kontrolatuta,elkarreraginezko bideoa ekarriko du.
Elkarreraginezko bideoa, beraz, da ordenagailua bat eta LASER DISCerreproduktore bat era sinkronizatu eta ez lerrobakarrean konbinatzea.Ikasleak maneia ditzake unez une ikusiko dituen sekuentziak, ordenagailuak programazio informatikoaren elementuekin kon binatzekomodua ematen dion bitartean. Berehala bistaratu ziren lanabes horrekhizkuntzen ikaskuntzarako eskaintzen zituen aukerak. Lehen saio serioaBrighman Young University-k 1982an gaztelaniaren irakaskuntzarakoegin zuen paketea izan zen. MONTEVIDISCO eman zioten izenproiektuari eta bideodiskoko abentura bat zen simulazioez ariki esandugunaren antzekoa'". Hogeitazazpi eszena ditu Jan horrek lau aukeradesberdinekoak; beraz, bide asko har ditzake ikasleak. Era horretan,pelikularen lerrobakartasuna gainditzen da eta nola edo hala abenturakematen digun errealitatearen barruan murgilduko gara.
Egia esan, programaren eduki linguistikoa aski urria zen, baina pauso
Mike/ Melero (Lmmelero@europemail.com)
Hipertestuak.Hipermediak
Bi adarren artekolotura
handi bat izan zen OBHiren bilakaeran. Era berean, begien aurrean jarrizizkigun material lerroanitz eta adarkatuak programatzeak berekindituen zailtasunak11•
Era honetako material asko eta asko sortu dira eta poliki-poliki CD-ROM formatora pasatu dira. Begien bistakoa da orobat entzumenarenlanketarako materialak sortzeko zenbat balio duen teknologia honek.
Beste pentsakera batean du sorburua hipertestuak. Hau ez da izan, irakaskuntza ikusentzunezkoaren mugimendua izan zen bezala, berrikuntza teknologikoen ondorio, ez, aurretik izan zuen pentsamolde teorikoberezi bat baizik.
Esan genezake hipertestuaren lehenengo ideia Vanevar Bush-ek1945ean idatzitako artikulu batean azaldu zela: As we may think. Ospehandiko zientzi gizona zen Bush; ikerketaren arduradun izan zenRoosevelt-en administrazio aldian eta bigarren gerratekoan elkarrekinlanean aritu ziren zientzialari-talde baten zuzendari izan zen. Taldeadesegin zenean ohartu zen zenbateko indarra zuen era horretako jakintsu-talde batek, eta deitoratu egiten du hainbeste lan egin beharra jadabadagoen baina nekez eskuratzen den infonnazioaren bila.
Bere artikulu horretan proposatu zuen informazioa antolatzeko sistemabat idei multzotan oinarritua. Memex izeneko makina bat egin nahi zuen(ez zuen sekulan lortu) ezagutza zientifikoak elkarrekin dituzten loturenarabera antolatzeko. Bush ziur dago gizakiaren pentsakera asoziatiboadela eta elkarketa horiek erabat banakakoak direla. Makina horrek gizabanako bakoitzari emango zion informazioa bere erara lortzeko moduaeta horretarako bere sarbide propioa edukitzeko aukera. Memex hori ezzen sekulan egin, baina elkarketa-eredu da datu-baseak antolatzeko.Elkarketa hori eta nabigazioko arrastoak dira Intemeten oinarriak12•
Irrati-komunikaziotan asko zekien beste batek, Engelbart-ek (1962) alegia, irakurri zuen Bush-en artikulua, eta lanean hasi zen ordenagailuagiza ezagutzak handitzeko makina izango zelako ideia buruan zuela.Haren ustez, kontzeptuak azkarrago ulertzen ditugu sinbolizatzen direnean. Ordenagailuek giza pentsakeraren antzekoak izan behar dute (ezlinealak eta mantsoak); horretarako berrikuntza batzuk egin zituen,sagua, esaterako, eta ikonoak, sistema guztiak intuitiboago eta gizakiarentzat hurbilagoko zerbait eginez. 1968an sortu zuen hipertestuarenlehenengo sistema.
Era horretan, hipertestua da erabiltzaileak biltzen eta ibilbide bakarrakantolatzeko, elkarrekin lotzen dituen testu batzuen elkarreraginezkokonbinazio bat. Hipertestuari bide,oa, irudia eta soinua lotzeko aukeragehitzen badiogu, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia batenaurrean gaude.
Lehen ikusi dugun bezala, hipermediaren garapenari mesederik handiena egin zion gertaera seguraski Apple-k 1987an Hypercard programa
Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 65
Etorkizuna
66
kaleratzea izen zen. Sortzaileak, Bill Atkinson-ek, jende guztiaren eskura jarri nahi izan zuen hipermediaren ahalmen handia. Programa edozein ordenagailu Macintosh-ekin saltzen zen; beraz, azkar aski izanzuen unibertsitateko jende guztiak programa multimediak sortzeko lanabes estandar eta erraza.
Geroztik eta CD-ROM bezalako biltegi handiak zabaldu zirenez, izugarria izan da garapen teknologikoa; autore askok programa berriak egindituzte WINDOWSentzako ere: TOOLBOOL, MACROMIND DIRECTOR, ... eta DVD etortzearekin, CD-ROMek irudia mugitzean izatenzituen kabida-arazo guztiak konpondu baititu, etorkizun bikaina du teknologia horrek. Era berean, merkataritzarako ekimen berriak ere sortudira eta gaur egun multimedia hitz magikoa da merkataritza-munduan.
Produktu multimedia gero eta landuagoak azaldu ahalean, nabarmenagotzen ari da elkarreraginezko bideoa, hipermedia, multimedia edo denadelakoa, izen horiek guztiak baititu, ez dela bideo eta baliabide informatikoen bateratze hutsa, baizik eta medio berri bat dela, bere ezaugarripropioak dituena eta ikerketa eta tratamendu berezia merezi duena.
Ikusi dugu ordenagailuaren laguntzaz hizkuntzak ikastearen historiakoaroak oro, aro hauek artifizial samar banatu baditugu ere, geldialdi batekin eta deslilura-apur batekin bukatu direla. Gaurko egoerak, ordea,optimistagoa ematen du. Egia da oraindik ere salgai <laudenprogramabatzuen teknologia atzeratu samarra dela eta argitaraldi batzuek erdipurdiko produktuak saltzen dituztela, merkatuari kalte handia eginez.Baina, era berean, egia da jendea ari dela ohartzen zenbateko ahalmenaduen ordenagailuak irakaskuntzako lanabes gisa eta badaudela ordenagailuzko multimedia, abentura, enziklopedia eta liburu bikainak. Aldiberean, informatikako enpresa handiek sail zabalak sortu dituzte multimediei emanak eta zenbait hizkuntzaren irakaskuntzan espezialduakdaude.
Hizkuntzak ordenagailuz irakasteko etxeak negozio-bide bilakatu dira, .gainera, enpresa pribatuarentzat eta ez daude unibertsitate eta erakunde ofizialen finantzazio beharrean. Jendea jarria dago hipertestuenelkarreraginera (beharbada Macintosh eta Windows programetakolaguntza elkarreraginezkoek zabaldu dute gehienbat) eta asko estimatzen du ordenagailuzko hizkuntz irakaskuntza-sistemek ematen dutenaskatasuna.
DVD estandarra etortzearekin, gauza baita bi bideo-orduko informaziodigitala jasotzeko, multimediak bideak zabalik dauzka irudiarekin orainarte zituen mugapenak gainditzeko. Nora-nahira zabalduko da, horiziur, zine-banatzaileen interesek bultzata. Aldi berean, komunikaziokoautopistak ugaritzearekin eta banda zabaleko konexioak gero eta hurbilago daudenez, aukera ugari izango da ikasmaterialak sarean barrenabanatzeko eta urrutiko irakaskuntzarako.
Bestalde, ordea, ekimen pribatua nekez sartuko da hipermediak eta adi-
Mikel Melero (Lmmelero@europemail.com)
men artifiziala egitura zabalagoko eta gaurko hizkuntzen irakaskuntzako metodologiari egokitutako programetan konbinatzen; esan dugunlegez, hori lan korapilatsu eta oso garestia baita, diru irabaztea xededuten enpresak ez dira horretara jarriko.
Seguraski sistemak jendearenganatzearen ordaina, material zurrunsamarrak eta metodo aldetik atzeratuak ugaritzea izango da.
Itzultzailea: Boni Urkizu
Oharrak
1 Badira datuak hori bistaratzen dutenak. Uste horiez da ordenagailuen balioa beti gehiegi estimatzen duen jende soilarena bakarrik; zientzialariakberak ere iritzi horretakoak <lira. Ikusi besterikez <lago nulako pozez hasi ziren (gerra-garaianklabe batzuk kodetzen eta deskodetzen izandakoarrakasta zela medio) hainbat hizkuntza bizirenarteko itzulpenak egiteko sistema autornatikobaten bila, eta nolako porrota jaso zuten.
2 Era horretan, hizkuntz laborategia hizkuntzenirakaskuntzako irizpide jakin bati lotuegi sortuzen eta ariketa errepikatuak eta horrelakoakzituen oinarri. Ez zuen batere arrakastarik izan(nahiz eta, dirudienez, zenbait profesional oraindik ohartu ez diren), aspertu egiten baitzirenikasleak batere irudirnenik gabe sortutako ariketahaiekin. Hori, ordea, ez da artikulu honen gaia,baina hizkuntz laborategien porrotak ondorioizugarriak izan zituen geroko esperientzietan etairakasmakina mirarigile orok mesfidantza handiasortzen du geroztik. Askok OBHiri the laboratory revisited deituko dio.
3 Azkeneko urteetan, ikasleak boligrafo berezi batizaten zuen·eta erantzun bat rnarkaizean, paperakkolore bat ala bestea hartzen zuen, segun etaerantzuna zuzena zen ala okerra.
4 Errorearen beldur hori izango da OBHlren hasierako ezaugarri nagusietako bat. Eta ageri-ageriandago gure egunetako programa askotan ere.
5 lnteresgarria da ikustea Ameriketan CALI(Cornputer Assisted Language lnstructioni dioten bitartean Europan CALL terrninua sortu dela(Computer Assisted Language Le arning ),Horrek adierazten digu leku batean eta besteanirakaskuntzari eta ikaskuntzari ematen zaiengarrantzia.
6 Anekdota gisa pasadizo bat kontatzen du RexLast-ek: zenbateraino harritu zen bere programabatek kutsu skinnerianoa zuela esan ziotenean;"Moliere-ren obrako pertsonaia haren antzekoikusi nuen neure burua, hark uste zuen bere solasaldian bertso alexandriarretan aritu zela etengabe eta, bitartean, hitz lauan aritua izaki. Neureezjakintasuna aitortu behar dut garai hartan ezbainekien Skinner nor zen eta are gutxiagu harkenuntziatutako teoriak" (Last, 1989: 34).
7 Gaur egun, ordenagailua eta elkarrekintza hateradijoazelako ustea oso hedatua <lago,beti horrelaizan balitz bezala. Baina, lehenengo ordenagailuek fitxa zulatuen bidez funtzionatzen zuten(Hol leritn esaten zitzaien fitxa horiei).Ordenagailura hollerith-piloa sartu eta handikhainbat ordutara edo egunetara jasotzen zituztenemaitzak. Gauzak horrela, zail samarra zen garaihartan irakaskuntzaren ikuspegitik ordenagailuari atera zekiokeen etekinik aurreikustea. Halaere, berehala ohartu ziren hainbat filologo ordenagailuek konkordantzi indizeak eratzeko eskainzezaketen laguntza itzelaz.
8 Sistema batzuk garatu <lira arrakasta izan dutenak: PROSPECTOR US Geological Surveykgeologoei laguntzeko asmatu zuena, esate baterako. Egindaku indusketekin bere burua ordaintzera iritsi baitzen. Edo MYCIN StandfordUniversity-k asmatutakoa gaitzen diagnosia egiteko. Burtsaren lanerako ere sistema asko asmatuizan <lira, normalean ondo funtzionatzen dutenak, nahiz eta finantzari bati baino gehiagorinahigabe galantak ekarri dizkieten.
9 Sistema aditu honen berri xeheagoa nahi duenakirakur beza Ilari Zubiriren "Ikas-txip euskaraordenadore bidez" artikulua.
10 Ikasleak lehendabizi plaza mexikar bat ikusten
Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 67
zuen eta galdera bat egiten zitzaion, aldi bereanhainbat erantzun posible eskainiz. Berak erabakiko zuen zein aukeratu eta, edozein abenturatanbezala, horrek markatuko zion bidea. Era horretan, bisita ditzake, azoka, hotela, zezen-plazaeta, beharbada, azkenean ospitalean edo espetxean aurkituko du bere burua, erantzun okerraematen baldin badu. Gaztelaniaz jeneroak badirenez, bertsio bat gizasemeentzako izango da etabestea emakumeentzako, bakoitza bere erantzunekin, segun eta zein sexutakoa den.
11 Hori lehen ere ikusia dugu TICCIT BrighmanYoung University-ren sistemaren arrakastabadaezpadakoaz mintzatu garenean.
12 Bush-en proiektua da Interneten World WideWeb zerbitzuaren antz handikoa eta ez da harritzeko medio horretako hainbat orrialdetan.Bush-en omenez laudorioak azaltzea.
Bibliografía
Burton, J. K., Moore, D.M., Holmes, G. A. 1995.Hypermedia Concepts and Research: AnOverview. Computers and Human Behavior 11:3-4.
Bush, V. 1945. As we may think. The AtlanticMonthly 176/1: 101-58.
Chomsky, N. 1957. Syntactic Structures. TheHague: Mouton.
Chomsky, N. 1965. Aspects of the Teory of syntax.Cambridge, Mass: The MIT Press.
Chomsky, N. 1968. Language and Mind, NewYork: Harcourt, Brace, Jovanovich.
Engelbart, D. C. 1962. Augmenting human inte!lect: A conceptual framework. Menlo Park, CA:Standford Research Institute.
Hart, R. 1995. The Illinois Plato Foreign LaguagesProject. Calico Journal 12/4.
Higgins, J. 1988. Language, leamers and computers. Harlow: Longman.
Higgins, J. 1995. Computers and Englisli langugelearning. Oxford: Intellect Books.
Higgins, J., Johns, T. 1984. Computers in language learning. London: Collins ELT.
Johns, T., King, P. 1991. Classroom concordancing ELR Journal 4. Centre for English LanguageStudies. The University of Birmingham.
Jones, C. & Fortescue, S. 1987. Using computersin the language classroom. Harlow: Longman.
Jones, R. 1995. TlCCIT and CLIPS: The earlyYears. Calico Iournal 12/4.
Künzel, S. 1995. Processors Processing: LearningTheory and CALL. Calico Journal 12/4.
Last, R. 1984. Language teaching and the microcomputer. Oxford: Basil Blackwell.
Last, R. 1989. Artificial intelligence techniques inlaguage learning. Chichester: Ellis Horwood.
Lian, A. 1991. lntelligence in Computer AidedLanguage Learning en Computers in applied linguistics: an iniernatio nal p ersp ective .Pennington, Martha C. eta Stevens, Vanee (Edk),Clevedon: Multilingual Matters,
Pressey, S. L. 1926. A simple apparatus whichgives test and seores and teaches. Schuol andSociety 23: 373-376.
Richards, J. C., Rodgers, T. 1986. Approachesand Methods in Language Teaching. New York:Cambridge University Press,
Sinclair, J. 1987. Looking up; an acount of theCOBUILD project. London: Collins ELT.
Sinclair, J. 1991. Corpus, concordance and collocation. Oxford: Oxford University Press.
Skinner, B. 1954. The science of learning and theart of teaching. Harvard Educational review 24:86-97.
Skinner, B. 1958.Teaching Machines. Science. 128:969-977.
Skinner, B. 1970. Technology of Teaching. NewYork, Appleton-Century-Crofts.
Thorndike, E. 1912. Education. New York: MeMillan.
Willis, D. 1990. The lexical syllabus; a new approach to language teaching, London: Collins.
Wilkins, D. 1976. Notional Syllabuses. Oxford:Oxford University Press.
68 Mikel Melero (Lmme/ero@europemail.com)
Recommended