View
409
Download
1
Category
Preview:
Citation preview
0. Sarrera
Zerbaitetan oinarriturik, zerbaiten baieztapena egiten
ikasiko duzu unitate didaktiko honetako ariketak direla
bide.
Zehar eta zuzeneko estiloz idatziriko era
desberdinetako egiaztagiri-testuak dira ariketak,
aniztasunak berekin baitarama hizkuntza aberastea.
Ariketa horien erantzuna ere unitate honetan bertan
daukazu, zuk emandakoarekin aldera dezazun. Ez
dezazula har gure erantzuna eredu bakartzat -
horretarakoxe dago Administrazioa Euskaraz aldizkaria-
beste aukera bat gehiagotzat baizik.
Halaber, egiaztagiri-testuetan agertu ohi diren
esamoldeen zerrenda ere zeure eskura daukazu unitate
honetan.
A zkenik, guzti horrez gain, zure buruak unitate honen
bidez ikasitakoari antzemateko, ebaluaketa-frogarik ere
baduzu, egin duzun aurrerakada neur dezazun, eta duzun
gabeziaz ohar zaitezen.
1. Hasierako ariketak
1.1. ARIKETA: euskaratu egiaztagiria
Saia zaitez euskaratzen erdarazko egiaztagiri hau:
Dirección General de Hacienda de
la Diputación Foral de Gipuzkoa.
Yo, Dña. Marta Arruabarrena Gil, Jefe de la Sección de Contabilidad
Tributaria, por delegación del Jefe de Servicio, CERTIFICO:
Que de acuerdo con los datos obrantes hasta el momento en este
Servicio D. ASIER AGOTE VAQUERIZA, con número de DNI
72.416.447, cumple con sus obligaciones fiscales formales.
Y para que conste, expido la presente certificación, a petición
del interesado, a los efectos oportunos.
Donostia-San Sebastián, a 24 de Noviembre de 1992.
1.2. ARIKETA: agertu zailtasunak
Azaldu aurreko ariketa egiterakoan agertu zaizkizun
zailtasunik handienak:
1.2 ARIKETA: agertu zailtasunak
______________________________________________________________
_______________________________________________________________

1.3. ARIKETA: bete hutsuneak
Bete segidako testuko hutsuneak, ondorengo hitzak
erabiliz:
oniritziz o.e. ez diola
guzti hori nik EGIAZTAGIRIA
Udala: Gazeo
__________________
_____________, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako
hau EGIAZTATZEN DUT:
Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian arrandegi bat
eraikitzeko asmoz egindako baimena-eskaerari _____________ inork ere eragozpenik
jarri.
_____________ agerian egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, egiaztagiri
hau luzatzen dut, alkatearen ____________,
Gazeon, mila bederatziehun eta laurogeita bederatziko urtarrilaren hemeretzian.
ALKATEAK IDAZKARIAK
1.4. ARIKETA: bilatu sinonimoak
Aurreko egiaztagiritik atera ditugun hitz eta esaldien
sinonimoak nahiz baliokideak bilatu:
1.4.1.
Eraikitzeko asmoz:
______________________________
______________________________
1.4.2.
Eragozpenik:
______________________________
______________________________
1.4.3.
Guzti hori:
______________________________
______________________________
1.4.4.
Agerian egon dadin:
______________________________
______________________________
1.4.5.
Luzatzen dut:
______________________________
______________________________
1.4.6.
Alkatearen oniritziz:
______________________________
______________________________
1.5. ARIKETA: aukeratu zuzena
Ondorengoetatik aukeratu galdera bakoitzari dagokion
erantzun zuzena:
1.5.1. Nork egiaztatzen du?
a) Idazkariak eta alkateak.
b) Idazkariak.
c) Alkateak.
1.5.2. Zeri ematen dio oniritzia alkateak?
a) Agiriak egiaztatzen duen datuari.
b) Miren Ortega Calleja herriko idazkaria delako baieztapenari.
1.5.3. Zer da egiaztagiria?
a) Gertaera, erabaki, idazti eta abarren aitorpen ofizial eta idatzizkoa.
b) Gertaera, erabaki, idazti eta abarren aitorpen ofizial eta idatzizkoa; aitorpena
arrazoitu eta frogatu egin behar da agiriak baliorik izango badu.
1.5.4. Zer esan nahi du O.I. laburdurak?
a) Egiaztatutakoari "oniritzia" ematen diola izenpetzen duenak.
b) "Oso interesgarria" dela egiaztagirian azaltzen dena.
1.6. ARIKETA:bete hutsuneak
Bete segidako testuko hutsuneak, ondorengo hitzez
baliatuz:
naizen aldetik EGIAZTATUA halaber
Udala: Gazeo
HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA
Gazeoko udal-idazkaria _________________, nik, Miren Ortega Callejak,
________________:
Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, _____________, nire
ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen
pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA da.
Izen-deiturak:
Jaioterria:
Egoera zibila:
Lanbidea:
Honela izenpetzen dut Gazeon, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko azaroaren
hogeita lauean.
O.I.
ALKATEAK IDAZKARIAK
1.7. ARIKETA:bilatu sinonimoak
Aurreko egiaztagiritik atera ditugun hitz eta esaldien
sinonimoak nahiz baliokideak bilatu:
1.7.1.
Naizen aldetik:
______________________________
______________________________
1.7.2.
Indarrean dagoen:
______________________________
______________________________
1.7.3.
Halaber:
______________________________
______________________________
1.7.4.
Txostenak azterturik:
______________________________
______________________________
2. Barne-egitura
2.1. ARIKETA: erantzun galderei
Ikusi segidako diagrama eta erantzun oinean dauden
galderei, beti ere 1.6. ARIKETAn landutako egiaztagiria
kontuan hartuz:
2.1.1. Non dago egiaztaturiko baieztapena?
_______________________________________________________________
2.1.2. Non azaltzen dira herria, eguna eta izenpeak?
_______________________________________________________________
2.1.3. Non dago egiaztagiria idatziz jarria gelditzen delako esaldia?
_______________________________________________________________
2.1.4. Zein ataletan dugu egiaztaturikoaren iturria?
_______________________________________________________________
2.1.5. Non azaltzen da agiria luzaten duen erakundearen izena?
_______________________________________________________________
2.1.6. Non ikus daiteke egiaztatzailearen nortasuna?
_______________________________________________________________
2.1.7. Non dago egiaztagiriaren izenburua?
_______________________________________________________________
2.1.8. Zein ataletan azaltzen dira herritarren datuak?
_______________________________________________________________
Jarraian duzun egiaztagiriaren aldagaian aurreko galderen
erantzuna topa dezakezu:
2.2. ARIKETA: berridatzi egiaztagiria
Hona hemen egiaztagiria:
Gazeoko Udala
HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA
Herriko idazkaria naizen aldetik, nik , Miren Ortega Callejak,
honako hau EGIAZTATZEN DUT:
Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko
Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen pertsona
udalerri honetako HERRIKIDEA dela.
Izen-deiturak:
Jaioterria:
Egoera zibila:
Lanbidea:
Honela jasota gera dadin izenpetzen dut agiria.
Gazeo, 1993ko abenduak 11
O.I.
ALKATEAK IDAZKARIAK
Berridatzi goiko egiaztagiria ondorengo antolaketa-
proposamenari jarraiki:
Erakundearen izena.
Izenburua.
Herritarraren datuak.
Idazkariaren nortasuna.
Egiaztaturikoaren iturria.
Egiaztapena.
Egiaztagiria idatzirik gelditzen delako esaldia.
Data eta izenpea.
2.3. ARIKETA: berridatzi egiaztapena
Irakurri segidako egiaztagiri-zatia, eta ondoren idatzi
lerroaldi banatan egiaztaturikoaren iturria eta baieztapena:
Herriko idazkaria naizen aldetik, Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-
errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik,
nik, Miren Ortega Callejak, goian aipaturiko datuak dituen pertsona udalerri honetako
herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT.
2.4. ARIKETA: berridatzi egiaztagiri-zatia
Berridatzi egiaztagiria, baina begiraturiko agiriak
zerrendatuz.
Gazeoko Udala
ONDASUNIK EZAREN EGIAZTAGIRIA
Eskatzailea:
Helbidea:
ENA:
Lanbidea:
Herriko idazkaria naizen aldetik, Udal honetan indarrean dauden biztanleen udal-
errolda, jarduera ekonomikoen gaineko errolda, eta onibarren gaineko zergaren errolda
begiratu ondoren, goian aipaturiko herritarra ez dela agiriotan zergadun agertzen, eta
zerga horiek direla eta, ez duela ezer ordaintzen EGIAZTATZEN DUT.
2.5. ARIKETA: berridatzi egiaztagiri-zatia
Berridatzi ondorengo egiaztagiri-zatia, herritarraren
datuak eskema baten bidez eman beharrean testuan
lerroturik emanez:
HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA
Eskatzailea: .................................Olatz Intxaurraga Go¨i
Helbidea: ......................................Senpere 32, 2
ENA: ..............................................72.322.788
Lanbidea:.......................................abokatua
Adina: ............................................45 urte
Jaioterria: .....................................Oion
Egoera zibila: ..............................ezkondua
Nik, Itziar Galarraga Etxeberriak, Luluagako idazkaria naizenez, udal honetan
indarrean dagoen udal-errolda eta idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, datu
horiek dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT.
3. Egiaztagiriaren izenburua
3.1. ARIKETA: asmatu izenburua
Asmatu ondoko egiaztapenei dagokien izenburu
aproposena:
3.1.1. "... herri honetan erroldatuta dagoela EGIAZTATZEN DUT."
_______________________________________________________________
3.1.2. "... goian aipatutako datuak dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela
EGIAZTATZEN DUT."
_______________________________________________________________
3.1.3. "... eskatzailea adingabeko seme-alabekin batera bizi dela EGIAZTATZEN
DUT."
_______________________________________________________________
3.1.4. "... eskatzaileak ondasunik ez duela EGIAZTATZEN DUT."
_______________________________________________________________
3.1.5. "... herritarrak Familia Ugariaren Onuradun Titulua erakutsi duela
EGIAZTATZEN DUT."
_______________________________________________________________
4. Zehar eta zuzeneko estiloa
4.1. ARIKETA: euskaratu egiaztatzailearen nortasuna
Ondoren egiaztatzailearen nortasuna adierazten duten bi
atal dituzu gaztelaniaz; saia zaitez horiek euskaratzen:
4.1.1.
Yo, Miren Ortega Calleja, como Jefe de la Secci½n de Contabilidad,
CERTIFICO:
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
4.1.2.
Yo, Miren Ortega Calleja, por delegaci½n del Jefe de Servicio,
CERTIFICO:
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
4.2. ARIKETA: aldatu estiloz
Berridatzi segidako egiaztagiri-zatia -(E)LA marka duen
zehar-estiloko esaldia esaldi nagusia bihurtuz:
Nik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau EGIAZTATZEN DUT:
Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian arrandegi bat
eraikitzeko asmoz egindako baimena-eskaerari ez diola inork ere eragozpenik jarri.
4.2 ARIKETA: aldatu estiloz
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
4.3. ARIKETA: aldatu estiloz
Aurreko ariketan egin duzunaren kontrakoa nahi dugu
orain, hots, berridatzi zehar-estiloa erabiliz ondorengo
egiaztagiri-zatia:
Gazeoko idazkaria naizen aldetik, nik, Miren Ortega Callejak, EGIAZTATUA:
Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko
Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen pertsona
udalerri honetako HERRIKIDEA da.
4.3 ARIKETA: aldatu estiloz
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
4.4. ARIKETA: zuzendu okerrak
Zer ez dator ondo egiaztagiri-zati honetan? Saia zaitez
zuzentzen:
ZIURTAGIRIA
Nik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau
EGIAZTATZEN DUT:
4.4 ARIKETA: zuzendu
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
4.5. ARIKETA:euskaratu egiaztagiria
Euskaratu ondorengo egiaztapena:
(... CERTIFICO:)
Que Elena Sagasta Urrutia trabaja como arquitecto en calidad de funcionaria de este
ayuntamiento.
4.5 ARIKETA: euskaratu egiaztagiria
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
_______________________________________________________________
5. Azken ariketa
5.1. ARIKETA: euskaratu egiaztagiria
Egizu berriro hasierako 1.1 ARIKETA, hots, euskaratu
erdarazko hau:
Dirección General de Hacienda de
la Diputación Foral de Gipuzkoa.
Yo, Dña. Marta Arruabarrena Gil, Jefe de la Sección de Contabilidad
Tributaria, por delegación del Jefe de Servicio, CERTIFICO:
Que de acuerdo con los datos obrantes hasta el momento en este
Servicio D. ASIER AGOTE VAQUERIZA, con número de DNI
72.416.447, cumple con sus obligaciones fiscales formales.
Y para que conste, expido la presente certificación, a petición
del interesado, a los efectos oportunos.
Donostia-San Sebastián, a 24 de Noviembre de 1992.
5.1 ARIKETA: euskaratu egiaztagiria
6. Eraskina
EGIAZTAGIRIETAN GEHIEN ERABILTZEN DEN FRASEOLOGIA
A. ZENBAIT EGIAZTAGIRIREN IZENBURU.
A.1. Erroldatze-egiaztagiria / ziurtagiria.
A.2. Herrikide-egiaztagiria / ziurtagiria.
A.3. Bertaratze-egiaztagiria / ziurtagiria.
A.4. Ikasketa-egiaztagiria / ziurtagiria.
A.5. Familia ugariaren egiaztagiria / ziurtagiria.
B. EGIAZTATZAILEAREN NORTASUNA
AGERTZEKOAK.
B.1. ik, Miren Ortega Callejak, Gazeokoko idazkariak,
honako hau
EGIAZTATZE DUT:
B.2. Gazeoko udal-idazkaria naizen aldetik, nik, Miren
Ortega
Callejak, EGIAZTATUA:
B.3. ik, Miren Ortega Callejak, Kontabilitate
zerbitzuburua naizen
aldetik(naizenez), honako hau EGIAZTATZE DUT:
B.3. ik, Miren Ortega Callejak, zerbitzuburuaren
izenean,
honako hau EGIAZTATZE DUT:
B.4. ik, Miren Ortega Callejak, zerbitzuburua
ordezkatuz, honako hau
EGIAZTATZE DUT:
B.5. ik, Miren Ortega Callejak, Gazeoko idazkaria
naizen honek,
honako hau EGIAZTATZE DUT:
B.6. ik, Miren Ortega Callejak, Gazeoko idazkaria
naizenak, honako
hau EGIAZTATZE DUT:
C. EGIAZTAPENAREN ITURRIAK AIPATZEKOAK.
C.1. ... udal honetako biztanle-erroldaren arabera, ...
C.2. ... idazkaritza honetako agiriak azterturik, ...
C.3. ... idazkaritza honetako agiriak aztertu ondoren ...
D. HERRITARRAREN DATUAK AGERTZEKOAK.
D.1. Eskema bidez:
Eskatzailea: Olatz Intxaurraga Go¨i
Helbidea: Senpere 32, 2.a
ENA: 72.322.788
Lanbidea: abokatua
Adina: 45 urte
Jaioterria: Oion
Egoera zibila: ezkondua
D.2. Eskema erabili gabe, NOR kasuan.
... honako hau EGIAZTATZEN DUT:
Udalerri honetako biztanle-erroldaren arabera eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza
honetan ditudan agiriak azterturik, Olatz Intxaurraga Go¨i andrea, 45 urtekoa, Gazeon
jaioa, abokatua, ezkondua eta 72.322.788 zenbakiko ENA duena, udalerri honetako
herritarra izan eta Senpere kalean, 32, 2.ean bizi dela.
D.3. Eskema erabili gabe, NORK kasuan.
... honako hau EGIAZTATZEN DUT:
Udalerri honetako ondasun erroldaren arabera eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza
honetan ditudan agiriak azterturik, Olatz Intxaurraga Goñi andrea, 45 urtekoa, Gazeon
jaioa, abokatua, ezkondua eta 72.322.788 zenbakiko ENA duenak ondasunik ez duela.
D.4. Eskema erabili gabe, NOR eta NORK kasuak daudelarik.
... honako hau EGIAZTATZEN DUT:
Udalerri honetako biztanle-erroldaren arabera eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza
honetan ditudan agiriak azterturik, Olatz Intxaurraga Goñi andrea, 45 urtekoa, Gazeon
jaioa, abokatua, ezkondua eta 72.322.788 zenbakiko ENA duenak, udalerri honetako
herritarra izan, Senpere kalean, 32, 2.ean bizi, eta lau seme-alaba dituela.
E. BAIEZTAPENAK EDO EGIAZTAPENAK
EGITEKOAK.
E.1. ... Senpere kaleko 23, 3.ean bizi eta udalerri honetako herrikidea dela.
E.2. ... ondasunik ez duela.
E.3. ... Jon Alonsok, herri honetan bizi izan den denboran, jokabide zuzena izan duela.
E.4. ... Haritz Manterola Artola jauna udal honetako biztanle-erroldan zerrendaturik
dagoela.
F. ZEHAR ETA ZUZENEKO ESTILOZ EGITEKOAK.
F.1. Zuzeneko estiloz:
... honako hau EGIAZTATZEN DUT:
udal honetako biztanle-erroldan zerrendaturik dagoELA.
F.2. Zehar-estiloz:
Udal honetako idazkaria naizen honek EGIAZTATUA:
bildutako txostenen arabera, ondoko datuak dituena bere gurasoekin batera bizi da.
G. EGIAZTAPENA AGIRIAN GELDITZEN DELAKO
ESALDI ZENBAIT:
G.1. Honela jasota gera dadin izenpetzen dut egiaztagiri hau.
G.2. Honela izenpetzen dut Oionen, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko
azaroak hogeita lauean.
G.3. Honela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, izenpetzen dut
agiria alkateak agindu eta ontzat emanik, ...
G.4. Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, egiaztagiri hau
luzatu eta izenpetzen dut, interesatuak hala eskaturik eta alkateak agindu eta ontzat
emanik.
7. Zuzenketak
1.3. ARIKETA: hutsuneak bete (zuzenketa)
Gazeoko Udala
EGIAZTAGIRIA
NIK, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau
EGIAZTATZEN DUT:
Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian arrandegi bat
eraikitzeko asmoz egindako baimena-eskaerari EZ DIOLA inork ere eragozpenik jarri.
HORI GUZTIA agerian egon dadin eta behar diren ondorioak
izan ditzan, egiaztagiri hau luzatzen dut, alkatearen ONIRITZIZ, Gazeon, mila
bederatziehun eta laurogeita bederatziko urtarrilaren hemeretzian.
o.e.
ALKATEAK IDAZKARIAK
1.4. ARIKETA: bilatu sinonimoak (zuzenketa)
1.4.1.
Erakitzeko asmoz:
Eraiki ahal izateko
Eraikitzearren
Zabaltzeko
1.4.2.
Eragozpenik:
Trabarik
Oztoporik
Arazorik
1.4.3.
Hori guztia:
Esandakoa
Azaldutakoa
1.4.4.
Agerian egon dadin:
Jasota gera dadin
Erasota izan dadin
1.4.5.
Luzatzen dut:
Izenpetzen dut
Sinatzen dut
1.4.6.
Alkatearen oniritziz:
Alkatearen baimenaz
Alkatearen onespenaz
1.5. ARIKETA: aukeratu zuzena (zuzenketa)
1.5.1. Nork egiaztatzen du?
b) Idazkariak.
1.5.2. Zeri ematen dio oniritzia alkateak?
b) Miren Ortega Calleja herriko idazkaria dela.
1.5.3. Zer da egiaztagiria?
a) Gertaera, erabaki, idazti eta abarren aitorpen ofizial eta idatzizkoa.
1.5.4. Zer esan nahi du o.e. laburdurak?
b) Egiaztatutakoari "oniritzia" ematen diola izenpetzen duenak.
1.6. ARIKETA:bete hutsuneak (zuzenketa)
Gazeoko Udala
HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA
Gazeoko udal-idazkaria NAIZEN ALDETIK, nik, Miren Ortega Callejak,
EGIAZTATUA:
Udal honetan indarrean dagoen Biztanleen Udal-Errolda eta, HALABER, nire
ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen
pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA da.
Izen-deiturak:
Jaioterria:
Egoera zibila:
Lanbidea:
Honela izenpetzen dut Gazeon, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko azaroaren
hogeita lauean.
o.e.
ALKATEAK IDAZKARIAK
1.7. ARIKETA:bilatu sinonimoak (zuzenketa)
1.7.1.
Naizen aldetik:
Naizenez
Naizen honek
Naizela eta
1.7.2.
Indarrean dagoen:
Indarrean dirauen
1.7.3.
Halaber:
Era berean
Aldi berean
1.7.4.
Txostenak azterturik:
Txostenen arabera
Txostenetan jasotakoa kontuan hartuz
2.2. ARIKETA: berridatzi egiaztagiria (zuzenketa)
Gazeoko Udala
HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA
Izen-deiturak:
Jaioterria:
Egoera zibila:
Lanbidea:
ENA:
Herriko idazkaria naizen aldetik, Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-
errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik,
nik , Miren Ortega Callejak, goian aipaturiko datuak dituen pertsona udalerri honetako
herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT.
Honela jasota gera dadin izenpetzen dut agiria.
Gazeo, 1993ko abenduak 11
o.e.
ALKATEAK IDAZKARIAK
2.3. ARIKETA: berridatzi egiaztapena (zuzenketa)
Herriko idazkaria naizen aldetik, udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-
errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak
aztertu ditut.
Ikusitakoaren arabera, nik, Miren Ortega Callejak, goian aipaturiko datuak
dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela EGIAZTATZE3 DUT.
2.4. ARIKETA: berridatzi egiaztagiri-zatia (zuzenketa)
Gazeoko Udala
O3DASU3IK EZARE3 EGIAZTAGIRIA
Eskatzailea:
Helbidea:
E3A:
Lanbidea:
Herriko udal-idazkaria naizen aldetik, Udal honetan indarrean dauden honako
errolda hauek begiratu ditut:
-Biztanleen udal-errolda.
-Jarduera ekonomikoen gaineko errolda.
-Onibarren gaineko zergaren errolda.
Ikusitakoaren arabera, goian aipaturiko herritarra ez dela agiriotan zergadun
agertzen, eta zerga horiek direla eta, ez duela ezer ordaintzen
EGIAZTATZE3 DUT.
2.5. ARIKETA: berridatzi egiaztagiri-zatia (zuzenketa)
HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA
3ik, Itziar Galarraga Etxeberriak, Luluagako idazkaria naizenez, honako hau
EGIAZTATZE3 DUT:
Udalerri honetako biztanle-erroldaren arabera eta, halaber, nire arduapeko
Idazkaritza honetan ditudan agiriak azterturik, Olatz Intxaurraga Goñi anderea,
45 urtekoa, Oionen jaioa, abokatua, ezkondua eta 72.322.788 zenbakiko E3A
duena, Udalerri honetako herritarra izan eta Senpere kalean, 32, 2.ean bizi dela.
3.1. ARIKETA: asmatu izenburua (zuzenketa)
3.1.1. "... herri honetan erroldatuta dagoela EGIAZTATZEN DUT."
Erroldatze-egiaztagiria / ziurtagiria.
3.1.2. "... goian aipatutako datuak dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela
EGIAZTATZEN DUT."
Herrikide-egiaztagiria / ziurtagiria.
3.1.3. "... eskatzailea adingabeko seme-alabekin batera bizi dela EGIAZTATZEN
DUT."
Bizikidetasun-egiaztagiria / ziurtagiria.
3.1.4. "... eskatzaileak ondasunik ez duela EGIAZTATZEN DUT."
Ondasunik ezaren egiaztagiria / ziurtagiria.
3.1.5. "... herritarrak Familia Ugariaren Onuradun Titulua erakutsi duela
EGIAZTATZEN DUT."
Familia ugariaren egiaztagiria / ziurtagiria.
4.1. ARIKETA: euskaratu egiaztatzailearen nortasuna
(zuzenketa)
4.1.1.
Yo, Miren Ortega Calleja, como Jefe de la Secci½n de Contabilidad,
CERTIFICO:
Nik, Miren Ortega Callejak, Kontabilitate zerbitzu-burua naizenez, honako hau
EGIAZTATZEN DUT.
4.1.2.
Yo, Miren Ortega Calleja, por delegaci½n del Jefe de Servicio,
CERTIFICO:
Nik, Miren Ortega Callejak, zerbitzuburuaren izenean, honako hau EGIAZTATZEN
DUT.
4.2. ARIKETA: aldatu estiloz (zuzenketa)
3ik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau EGIAZTATUA:
Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian
arrandegi bat eraikitzeko asmoz egindako baimena-eskaerari ez dio inork ere
eragoz-penik jarri.
4.3. ARIKETA: aldatu estiloz (zuzenketa)
Gazeoko udal-idazkaria naizen aldetik, nik neuk, Miren Ortega Callejak, honako
hau EGIAZTATZE3 DUT:
Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire
ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak
dituen pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA dela.
4.4. ARIKETA: zuzendu okerrak (zuzenketa)
ZIURTAGIRIA
3ik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau ZIURTATZE3
DUT:
4.5. ARIKETA:euskaratu egiaztagiria (zuzenketa)
a) (... EGIAZTATZE3 DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria
izan eta arkitektu-lanetan aritzen dela.
b) (... EGIAZTATZE3 DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria
dela, arkitektu-lanetan.
c) (... EGIAZTATZE3 DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria
dela eta arkitektu-lanetan diharduela.
5.1. ARIKETA: euskaratu egiaztagiria
Gipuzkoako Foru Aldundia
Haziendako Zuzendaritza 3agusia
BETEBEHAR FISKALE3 EGIAZTAGIRIA
3ik, Marta Arruabarrena Gilek, Tributu Kontabilitateko arloburuak,
zerbitzuburuaren ordez, honako hau EGIAZTATZE3 DUT:
Une honetan zerbitzuan dauden datuen arabera, ASIER AGOTE VAQUERIZAk,
72.416.447 zenbakiko E3A duenak, bere betebehar fiskalak betetzen dituela.
Interesdunak eskaturik, agiri hau izenpetzen dut hala jasota gera dadin.
Donostia-San Sebastian, 1992ko azaroak 24
Recommended