View
247
Download
3
Category
Preview:
Citation preview
Web Site: Geosfera Harriz Harri
Egilea: Pilar Etxebarria
Leioako Berritzegunea
AURKEZPENA
Gure proiektuaren aurkezpena: Aurkezpena
01.Harri Paisaiak
Gure proiektua aurrera eramateko egin behar dugun lehendabiziko gauza PLANIFIKATZEA da. Ondorengo bi jarduera hauen medio bideratuko dugu lana.
1) Hurrengo argazkiak ikusi eta gero, talde bakoitzak pentsatzen eta idazten du: Non
aurkitu ahal ditugu harriak?
Harriz harri on PhotoPeach
Plangintzaren ideiak antolatuko ditugu A3 folio batean postitak erabiliz. Lehenengo, nork pentsatzen eta postit batean idazten ditu. Gero, taldean, partekatu, adostu eta folioan jartzen ditugu. Talde bakoitzak bere plangintza aurkezten du eta ikasgelako horma batean kokatzen du. Noizean behin begirada bat botako diogu zein proiektuaren fasetan gauden identifikatzeko.
2) Ziur ideia pilo atera ditugu guztion artean. Orain, talde bakoitzak lanaren planifikazioa egingo du. Horretarako:
● Plangintzak lau zati ditu. Lehendabizi, taldekide bakoitzak batez pentsatzen du eta ideiak paper batean idazten ditu. Gero txanda bat egingo duzue, guztien aportazioak izateko
● Plangintza adostu ondoren, fitxategia bete eta idazkariak gora eramango du, taldeko portafolio digitalera
Gero, guztion artean elkartrukatuko ditugu eta plangintza komuna adostatuko dugu.
Zer ikerketatu behar dugu?
Ikerketa garatzeko, zer jakin behar
dugu?
Eman behar ditugun pausoak
Zein izango da gure azken ekoizpena?
02.Harritik Arrokara
"Harri" hitza erabiltzen dugunean, izen arrunta adierazten dugu. Baina hizkera zientifikoetan, "harriak" arrokak edo mineralak deitzen dira. Ikerketaren bidez, arroken munduan murgiltzen joango gara ikasteko beren ezaugarri nagusiak, nola sailkatzen diren eta zertarako erabiltzen ditugun.
1) Ikerketa testu liburua erabiliz egingo dugu. Jarraibideak:
● Lana banatzen dugu. Bakoitzak arrokei buruzko informazioa irakurtzen eta postit batean idazten du: arroka magmatikoak, sedimentarioak, metamorfikoak eta zikloa
testu liburua sedimentarioak testu liburua metamorfikoak testu liburua magmatikoak testu liburua arroken zikloa
● Informazioa hurrengo A3 orri batean kokatzen dugun ahala, nork bere zatia besteei azaltzen die. Arroken zikloa.jpg
● A3 orrien artean batzuk aukeratuko dira erakusketan jartzeko.
2) Ondorengo ginkana burutzen dugu. Behin beteta, portafoliora eramaten dugu berriro.
Arroken fitxak: arroka fitxak.pdf ArrokaHormarako adibidea:
OBSIDIANA
Obsidiana harri estrusibo igneo gisa sortutako beira naturala da. Sumendietako laba hozten direnean sortzen da. Kristalik eratzen ez denez, obsidianaren orriertzak ia molekulen tamaina bezain meheak izan daitezke. Ezaugarri honi esker, obsidiana gezien muturrak sortzeko erabili izan da historian zehar, eta gaur egun ere badauka antzeko erabilerarik, esaterako kirurgiarako eskalpeloak fabrikatzeko.
03. Arrokak Sailkatzen
Orain arte ikusi dugu arrokak beren jatorrien arabera sailkatzen direla (magmatikoak, sedimentarioak...). Baina, arroka baten aurrean egonez gero, nola jakingo genuke zein den? Zientzian, arrokak identifikatzeko, materialek dituzten propietate batzuetan oinarritzen dugu, irizpide batzuk ateratzen dira eta, hauen arabera, desberdindu ahal ditugu. Irizpideak gako dikotomiko batean islatzen dira. Beste urrats bat gure proiektuan. Goazen sailkatzera!
Testuinguruko arroka eta mineral nagusiak identifikatzen ditugu gako dikotomiko sinple baten bidez, hurrengo dinamika jarraitzen:
1. Taldemahai bakoitzean zera aurkitu ditugu: arroka bi plastikozko poltsetan sartuta, zenbakituta, gako dikotomikoak eta betetzeko fitxa bat.
2. Sailkatu eta gero, taldekideak mugitzen gara mahaiez aldatzen, material guztiak sailkatu arte
3. Orduan, talde bakoitzak bere portafolioan emaitzak idazten dituzte.
HIRIKO ARROKAKGAKOA 0 Kristalak/mineralak ikusten dira
1IGNEOAK
Baditu kristalak eta orientazio batekin edo laminar aspektuarekin edo gabarroarekin agertzen dira
2 METAMORFIKOAK
Ez dira kristalik ikusten
3 SEDIMENTARIOAK
1 Kristalak tamaina handikoak dira eta beren artean desberdintzen dira
4 GRANITOAK
Masa trinko batean distiratzen diren kristal txikiak
5 BASALTOAK
2 Granitoaren antza, baina orientazio batekin
GNEISA
Zuri, arrosa edo grisa, zuri gabarroekin eta aspektu homogeneoa
MARMOLA
Berdea, homogeneo aspektua baina zuri gabarroekin
SERPENTINA
Guztiz homogeneoa, ijeztua, grisa iluna edo beltza kolorea
ARBELA
3 Fosilekin
6 KAREHARRIAK
Fosilik gabe, horixka
7 TOBAK ETA HAREHARRIAK
4 Grisa edo beltza kolorea
GRANITO GRISA /BELTZA
Gorria
GRANITO GORRIA
Berdexka, ale borobilduak
GRANITO RAPAKIWIA
Urdinxka
LABRADORITA
5 Beltza
BASALTOA
Berdea
BASALTO OLIBINIKOA
6 Grisa, fosilak oso ondo ikusten dira
DEBAKO KAREHARRI GRISA
Gorria
EREÑOKO KAREHARRIA
Beltza, fosil txikiak
MARKINAKO KAREHARRIA
7 Marra homogeneoak
KAREHARRIZKO TOBA
Hareazkoa
HAREHARRIA
04. Geodibertsitatea
Gaur egun, harrimaterialen interesa ez da bakarrik ekonomikoa edo artistikoak, kulturala eta zientifikoa ere baizik. "GEODIBERTSITATEA" z hitz egiten dugu, alde batetik, arrokek eta mineralek gure patrimonioa kulturalean parte hartzen dute eta interes turistikoa izan dezakete, beste aldetik, interes zientifikoa handia dute, lurraren historia aztertu ahal dugulako. Euskadiko Geodibertsitatea aztertuko dugu eta beste hormairudi bat garatuko dugu erakusketa kokatzeko.
Ikerketa hasiko dugu jolas moduan. Hona hemen taula eta kartak. Kartetan geologia interesdun toki batzuk daude, batean izena eta beste batean azalpena. Taulan Euskadiko mapa eta sailkapenak egiteko hutsune batzuk.
Jarraibideak:
1) Kartak banatzen ditugu gure artean. Euskadiko arroka politenak.pdf 2) lehenengo zenbaki duenak hasten du jokoa esanez ".....tokia da" 3) Tokia honen azalpena duenak ozenki adierazten die besteei 4) Orduan bi karta itsasten ditugu mapan: Euskadiko geodibertsitatea.pdf 5) Jarraitzen dugu leku guztiak bukatu arte. 6) Gero, denon artean sailkatzen ditugu dagozkien koadradoetan zein tokitan aurkitzen
ditugun arroka desberdinak eta zeintzuek dauzkaten interes geologikoak, ekonomikoa edo turistikoa.
Informazioa: Geologia interesdun lekuen inbentarioa / inventario de LIGs de Euskadi
05. Arrokak gure etxean
Gure ikerketarekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan gure etxea arakatzen dugu arroka
edo mineralen bila. Arrokak etxean? Bai, arrokak eta mineralak, natur ondarea izanez,
gizakiak historian zehar erabili ditugu eta orain gure bizitzaren parte handia dute:
● Etxeko objektuak
● Energia iturriak (ikatza, petrolioa)
● Eraikuntzan (etxebizitzak, zoladurak, estaldurak...)
● Artean (dekorazioobjektuak, eskulturak, eraikuntza artistikoak)
Orain gure ikerketaren tokia etxea izango da. Lana honela antolatu behar dugu:
● Kide bakoitzak bere etxean harrimaterial bat gutxienez lokalizatzen du eta argazki bat atera behar dio. Jakiteko non aurkitu ahal ditugun harrimaterialak etxebizitzetan, hurrengo "txuleta"z baliatuko gara: geologia gure etxean
● Argazkiak geure buruari bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz edo pendrive batean ikasgelara ekarri
● Behin ikasgelan, fitxa bat betetzen dugu (ikusi adibidea), aldez aurretik, taldean adosten gauza bera ez errepikatzeko
● QR kodea sartzeko: lehendabizi Wikipedian arrokaren definizioa lokalizatzen dugu, URLa kopiatzen dugu eta QR generadore honetan itsasten dugu. Kodea behin lortuta, irudia kopiatu eta gure diapositiban itsatsi besterik ez dugu egin behar.
Adibidea:
06. Auzoko arrokak
Etxea behin arakaturik, gure herriko auzokoaren txanda da. Ibilbide geologikoa prestatu eta egingo dugu.
1.Gure auzoko material batzuk ikusten ditugu: Erandioko Arrokak
2) Hurrengo informazioa irakurri eta gero, gure ustez, zeintzuk dira toki aproposak materialak aurkitzeko? Bospasei toki zehaztatu eta adosten ditugu, arbela digitalean Google Mapsen gainean.
Eraikitzeko edo estaltzeko erabiltzen diren harri
materialak
Azaleratze geologikoa Artifizial materialak (*)
● Eraikuntzako fatxadak eta estaldurak
● Elementu arkitektoniko apaingarriak (estatuak, eskulturak, parkeetako bankuak...)
● Espaloien edo kaleetako galtzadaharrizko zoladura
● Indusketak ● Hiri/herriko
mugak ● Lurzoruak
● Porlana: kareharri txikituta, buztina eta uraren nahaste bat da aldez aurretik deshidratuak. Porlana, ura eta arearen nahastea “motrailua” izenarekin deitzen da.
● Hormigoia: Porlana eta legarraren nahaste bat da. Nahaste honetan burdinako hagatxoak gehitzen badira, hormigoi armatua daukagu.
● Terrazoa: Produktu hau lortzen da agregakinak edo harrien zatiak eta porlanen mota desberdinak nahastuz.
● Besteak (aluminio, beira...)
(*) Hiri ingurunean oso inportantea da bereiztea zein den harrobietatik datozenak eta prozesu industrial baten bidez sortu direnak. Beraz, sailkapen bat ematen dugu. 3) Aurreko atazan bezala, orain gure auzoan zehar aterako gara materialen bila, gero informazioa diapositibetan kokatzeko.
● Ibilbidean ohiko arrokak ezagutzeko gakoa eta datuak hartzeko fitxa bat eramango dugu: Arroka komunak / Ibilbidea
Ibilbidearen adibidea:
1. GELDIGUNEA
● Kalea:
● Tokia:
● Arrokamota:
● Sailkapena: Sedimentarioa
/Magmatikoa/ Metamorfikoa
● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura
/ espaloia / eraikuntza…
● Informazio gehiago:
2. GELDIGUNEA
● Kalea:
● Tokia:
● Arrokamota:
● Sailkapena: Sedimentarioa
/Magmatikoa/ Metamorfikoa
● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura
/ espaloia / eraikuntza…
● Informazio gehiago:
3. GELDIGUNEA
● Kalea:
● Tokia:
● Arrokamota:
● Sailkapena: Sedimentarioa
/Magmatikoa/ Metamorfikoa
● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura
/ espaloia / eraikuntza…
● Informazio gehiago:
4. GELDIGUNEA
● Kalea:
● Tokia:
● Arrokamota:
● Sailkapena: Sedimentarioa
/Magmatikoa/ Metamorfikoa
● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura
/ espaloia / eraikuntza…
● Informazio gehiago:
5. GELDIGUNEA
● Kalea:
● Tokia:
● Arrokamota:
● Sailkapena: Sedimentarioa
/Magmatikoa/ Metamorfikoa
● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura
/ espaloia / eraikuntza…
● Informazio gehiago:
6. GELDIGUNEA
● Kalea:
● Tokia:
● Arrokamota:
● Sailkapena: Sedimentarioa
/Magmatikoa/ Metamorfikoa
● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura
/ espaloia / eraikuntza…
● Informazio gehiago:
Arroka arruntak
Zuri, arrosa edo grisa, aspektu homogeneoa
MARMOLA
Metamorfikoak
Guztiz homogeneoa, laminetan, grisa iluna edo beltza kolorea ARBELA
Grisa edo beltza kolorea Kuartzo(grisa), feldespatoa (zuria) eta mika (beltza) GRANITO GRISA /BELTZA
Magmatikoak plutonikoak
Gorria Kuartzo(grisa), feld. ortosa (arrosa) eta mika (beltza) GRANITO GORRIA
Marroia Kuartzoa, feld. plagioklasa (marroia) eta mika zuria GRANITO MARROIA edo MONZONITA
Urdinska Kuartzoa, feld. anortoklasa (urdina) eta mika zuria eta beltzak GRANITO URDINA edo LABRADORITA
Beltza edo berdea, batzuetan distiratsua BASALTOA
Magmatikoak bolkanikoak
Oria, zulotsua, ez da distiratsua TRAKITA
Grisa, fosilak oso ondo ikusten dira DEBAKO KAREHARRI GRISA
Sedimentarioak Fosilak:
Gorria, fosilak oso ondo nabarmentzen dira EREÑOKO KAREHARRIA
Beltza, fosil txikiak MARKINAKO KAREHARRIA
Oria, marra homogeneoak KAREHARRIZKO TOBA
Oria, hareazkoa HAREHARRIA
● Sakelako telefonoaren bitartez argazkiak ateratzen ditugu. Toki bakoitzean bi gutxienez: bat tokiarena eta beste bat arrokaren zehaztasunak.
● Argazkiak geure buruari bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz (edo pendrive batean)
● Behin ikasgelan, fitxa bat betetzen dugu. Ikusi adibidea:
07. Gure erakusketa
Gure ikerketaren emaitzak komunikatzeko momentua datorkigu. Gure lanetik ekoizpen pilo dugu eta publikoen artean hedatzeko modurik egokienaz pentsatu behar dugu. Horretarako talde bakoitzak planifikazio bat egingo du eta gero, denon artean, behin betiko erabakiak hartuko ditugu.
Talde bakoitzak, hurrengo informazioarekin, bere planifikazioa egingo du. Gero, guztion artean adostuko dugu. Zer dugu erakusteko:
● Etxeko eta auzoko arroken diapositibak
● Arroken informazioari buruzko hormairudiak
● Arrokafitxak
● Geodibertsitateari buruzko horma irudiak
Zer daukagu liburutegian:
● Panelak
● Mahaia
● Ordenagailua
1. Zeozer gehiago eraman dezakegu? Zerrendatu 2. Nola antolatu ahal dugu informazioa panelean? Erakusketaren krokisa egingo dugu 3. Ze materiala behar dugu? (argazkiak zilinkatzeko, erakusketa non dagoen
seinalatzeko, berria emateko...)
Irakaslearen iradokizunak:
● Argazkiak hobeto ikusten dira horma edo panela zuria denean
● Argazki batzuk zilinkatuta kokatu ahal dira
Erakusketara eraman dezakegu ere bai:
● Foileto informatzaile batzuk gure lana azaltzen (bere weborria, gure portafoliak...)
● Herriko mapa
● Arroka errealak
● Arrokak sailkatzeko gakoak
● Musika aproposa
● Ebaluazio txiki bat (emotikonoak)
Ezin hobea! Liluratzen nau Gustatu zait Beno, tira Ez nuen espero!
Ez zait gustatu
Bufff, zelako errolloa
08. Birpasatzen
Informazio pilo ditugunez, birpasatzeko momentua heldu da. Horretarako hurrengo diapositibak begiratu eta gero, jolas moduko galdesortaren bidez birpasoa egingo dugu.
arroken mundua
09. Norbanako lana
Proiektu honetan zehar gauza pilo ikasi dugu. Orain bakoitzak ea ikasitakoa aplikatzeko gai dela demostratu behar du. Horretarako norbanako lanaren proposamen biren artean aukeratu ahal ditugu. Aste bateko epea dugu lana gure irakasleari posta elektronikoz bidaltzeko.
1)Erakusketarako foiletoa. "Foiletoa" prestatuko duzu gure erakusketan eskaintzeko. Liburuxkak bi orri izan behar ditu eta testu fitxategi batean eginda. Behin bukatuta, bidali irakasleari emailez
Foiletoaren egitura:
● Egilea:
● Zer aurkituko duzu erakusketa honetan (idatzi proiektuaren laburpena)
● Arrokak aldatzen dira:
Arroken zikloaren eskema (bilatu bat Interneten)
Etapak eta arroka mota nagusiak
● Zertarako erabiltzan ditugu arrokak? (jarri adibide batzuk irudiekin)
● Gure auzoan aurki ditzakegun bi arroka mota: (Aukeratu zure gustoko ikusitako bi
arroka eta jarri beren ezaugarriak eta non dauden)
● Arrokan Euskadin. Aukeratu Euskadiko geodibertsitateko bi zonalde eta azaldu
beren ezaugarriak
● Norbanako ekarpena: Gaia zabaltzeko nahi duzuna, zeozer esanguratsua zuretzat
2) Arroken ikertzailea. Ikertzaile ona zara? ba lan hau zure neurrikoa da. Ikerketa txiki bat egingo duzu. Proiektuan egin dugun moduan, kalera atera behar duzu arroka biren bila. Baldintza bakarra: bat bertokoa eta bestea kanpokoa izatea. Behin aukeratuta, atera argazkiak, idatzi informazioa (zein kaletan, tokitan...) eta zure ordenagailura eraman. Datu hauekin bi arroken historia kontatu behar duzu diapositibetan edo bideoan. Behin eginda, bidali irakasleari emailez (nahi baduzu, diapositibak edo bideoa Internetera gora eraman dezakezu, orduan bidali honen linka)
Lan honen egitura: Kalera atera arroka biren bila. Bat bertokoa eta beste bat kanpokoa Behin aukeratuta, atera argazkiak zein informazioa eta zure ordenagailura eraman Kontatu arroken historia diapositibetan edo bideoan: 1.diapositiban: zure izena Hurrengo diapositibetan arroken informazioa:
● Non daude zure arrokak Erandion?, non aurkitu dituzu?, beste toki batzuetan daude?, arroka arruntak dira?, erraz aurkitzen dira auzoan?
● Zertarako erabiltzen dira? ● Arroken deskripzioa eta sailkapena ● Kokatu zure arrokak arroken zikloan: nola eratzen dira, zein izan den prozesua… ● Bertokoa non aurkitzen da Euskadin? Aipatu geodibertsitateko toki bat eta azaldu
bere garrantzia ● Egin ekarpen pertsonal bat, gauza esanguratsu bat zuretzat
Ebaluazioa ZER EBALUATUKO DA? Portafolioa:
● Planifikazioa
● Hormairudia: arroken sailkapena ● Ginkana ● Arroken sailkapena ● Hormairudia: Euskadiko Geodibertsitatea ● Etxeko diapositibak ● Auzoko diapositibak
Norbanako lana (ezinbestekoa da, ez bada aurkezten, aurreko lanak ez dira kontutan hartzen)
Taldelana eta elkarbizitzako jarrera positiboa
Erakusketa (kanpoko ebaluazioa)
EBALUAZIOIRIZPIDE ETA INDIKATZAILEAK Ginkana, Hormairudiak eta sailkapena ebaluatzeko indikatzaileak:
Indikatzailea 1 2 3 4 5
Eskatutako informazioa bilatzen eta ondo antolatzen du
Hiztegi zientifiko aproposa erabiltzen du
Geosferaren definizioa ematen du
Harrimaterialen ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu
Arroken zikloaren etapak desberdintzen eta deskribatzen ditu
Arroka mota nagusiak desberdintzen eta sailkatzen ditu
Euskadiko arroka nagusiak desberdintzen ditu
Eguneroko arroken aplikazioak desberdintzen ditu
Diapositibak eta Norbanako lana ebaluatzeko indikatzaileak:
Indikatzaileak 1 2 3 4 5
Eskatutako informazio zuzena erabiltzen du
Informazioa ondo sailkatzen eta antolatzen du ("kopiatuitsatsi" gabe)
Hiztegi zientifiko aproposa erabiltzen du
Sormena eta sintesigaitasuna erakusten du
Talde lana eta elkarbizitzeko jarrerak behaketarako indikatzaileak:
Indikatzaileak 1 2 3 4 5
Lanarekiko kuriositatea eta interesa erakusten ditu
Norbanako lanean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, lan aurrean jarrera aktiboa eta arduratsuarekin .
Lantaldean aritzeko prest dago eta kooperazio, ardura eta bere lankideekiko begirunea erakusten ditu
Ikasegunerokoa: I
● Zer ikasten nabil? Zein den proiektuaren fasea esaldi gutxitan laburtzeko gai naiz?
● Zer da zailena? nola gainditu ahal dut?, nork lagundu ahal dit?
● Zer da gehien gustatzen zaidana?, nori eman diezaioket laguntza?
Taldearen autoebaluazioa:
ATALAK IKASGELAN EGINDAKO LANARI BURUZKO KOMENTARIOAK
Denbora ondo erabili dugu? Lana ondo banatu dugu taldean? Bakoitzak besteei laguntza eman die? Gure ustez, onena zera izan da................... Eta gure zailtasunak........ Gehian gustatu zaigun lana zera izan da........... Honetan hobetu behar dugu..... Irakaslearentzako iradokizunak......
Gida didaktikoa Geosfera Harriz Harri Heziberri Dekretuak markatzen duen "Geosfera" eduki multzoa burutzeko prestatuta dago.
Helburuak:
● Arroken baliotasuna baliabide bezala ikastea
● Harrimaterialen inguratuta gaudela agerian jartzea, gure egunerokoan aurkitzen ditugu (paisaian, eraikuntzan, dekorazioan…)
● Geoaniztasuna babestu behar dugula barneratzea, gure patrimonioa delako.
● Ikerketa zientifikoa egiten ikastea, metodologia eta jarrera zientifikoak erabiliz (planifikazioa, informazioaren trataera, emaitzen komunikazioa, sormena, zehaztasuna, hizkuntza aproposa...)
● Informazioa tratatzea garatzea baliabide desberdinekin
● Taldelanaren bitartez begirunea, elkartasuna, bizikidetza eta hainbat baloreak barneratzea
Edukiak:
● Geosferaren kontzeptua
● Arroken sailkapena eta arroken zikloa
● Arroka eta mineralak: aniztasuna, identifikatzeko eta sailkatzeko irizpide eta ezaugarriak
● Arrokamaterialen garrantzia eta erabilera
● Inguruko arroka nagusiak
● Euskadiko geodibertsitatea
● Informazioa tratatzeko prozedurak: behaketa, planifikazioa, bilaketa, sailkapena, ulermena, ebaluazioa, adierazpena eta komunikazioa.
● Taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak bultzatzeko estrategia eta dinamikak
● Ikaskuntza eta motibazioa autoerregulatzeko teknikak
● Metodologia zientifikoa testuinguru errealetan aplikatzeko irizpideak eta arauak: behaketa, identifikazioa, sailkapena eta emaitzen komunikazioa.
● Lan zientifikoekin lotuta dauden jarrerak (jakinmina, interesa, sormena, pentsamendu kritikoa, ahalegina, autonomia, ardura...) bultzatzeko estrategiak.
Oinarri metodologikoak:
● Ikasproiektua da, ataza batzuetan banatuta dago, denak azken ekoizpen bati begira. ● Ataza bakoitzean ikasjardueren sekuentzia eta baliabideak ematen dira. Era
honetan, ikasleak autonomiarekin ikasi ahal du, ikasten du "eginez". Irakasleak bere ikaskuntzaren entrenatzaile eta tutore bihurtzen da, proiektuan zehar adibideak, orientabideak, laguntza puntuala...ematen.
● Ikasketa funtzionala lantzen da, gaia testuinguru ezagun eta hurbil batean kokatzen: ikasleen etxea eta auzoa.
● Baliabide anitzak erabiltzen dira ikasestilo desberdinei erantzuteko.
● Gaitasunak garatzen dituen ikasjarduera konplexuak proposatzen dira. ● Ekintzailetza, sormena eta pentsamendu kritikoa garatzeko ikasjarduerak
proposatzen dira: Webaplikazioen erabilera, ideien garapena, planifikazioak, eztabaidak, ebaluazioak, erabakiak hartzekoak...
● Gaitasun digitala etengabe eta era naturalean lantzen da. ● Talde kooperatiboetan lantzen da, denon partaidetza ziurtatzeko dinamika
egituratuak erabiltzen.
ATAZAK: 0.Proiektuaren aurkezpena arbel digitalean. Proiektua aurkezten da eta lehenengo jarduera bat planteatzen da euskarri informatikoen erabilera ziurtatzeko: Portafolioa digital batean (Wikia gomendatzen dut) sartu eta talde bakoitzak bere izena aukeratzen dute eta datuak (partehartzaileak, bakoitzaren ardura, arau batzuk) idazten dituzte
1.Harripaisaiak. Arbel digitalean harriei buruzko argazki batzuk ikusi eta gero, aurreideiak agerian jartzeko dinamika bat planteatzen da klasean (folio birakaria): non aurkitu ahal ditugun harriak? Gero, “Padlet” batean, idazten dituzte libre. Ondoren, ikerketaren planifikazio txiki bat egiten dute txantiloi batean.
2.Harritik arrokara. Ataza honetan proiekturako beharrezkoa den informazio teorikoa biltzea planteatzen da bi modutan: lehendabizi hormairudi kooperatiboa garatzen dute testuliburuko informazioa erabiliz. Bukatu ondoren, argazki bat egin eta portafoliora eramaten da (ikusi adibidea). Bigarrenean, ginkana planteatzen zaie, Interneteko informazioa eskuratzeko ere bai. Ikasleen ekoizpen guztiak (panelak, ginkanaren bere eta bere barruan dagoen "arrokahorma") erakusketara eramango dira, onenak aukeratzen.
3.Arrokak sailkatzen. Testuinguruko arroka nagusiak identifikatzeko ataza klasikoa, gako dikotomiko baten bidez baina dinamika aplikatuz. Irakasleak kokatzen ditu taldemahai bakoitzean: bi arroka plastikozko poltsetan sartuta zenbakituta, gako dikotomikoak eta fitxa bat betetzeko. Sailkatu eta gero, ikasleak mugitzen dira mahaiez aldatzen, material guztiak sailkatu arte. Ondoren, beren portafolioan emaitzak idazten dituzte. Momentu ona da plangintzari begirada bat botatzeko eta ikaseguneroko bat egiteko.
4. Geodibertsitatea. Beste hormairudi bat garatu behar dute ikasleek, oraingo honetan, Euskadiko geodibertsitatea erakusten duten 10 tokiren bitartez eta dinamika
ludikokooperatiboa erabiliz. Behin bukaturik, argazki bat egin eta portafoliora eramaten da ( ikusi adibidea). Aurrekoan bezala, erakusketara ondo eginda daudenak eramango ditugu.
5.Arrokak gure etxean. Ataza honekin benetako landaikerketa hasten dugu. Ikasle bakoitzak bere etxeko material bat gutxienez lokalizatzen du, sakelako telefonoz argazki bat ateratzen du eta posta elektronikoz bere buruari bidaltzen dio. Aldez aurretik, ikasgelan, non aurkitu ahal ditugun lantzen dute taldean. Ondoren, diapositibafitxa betetzen dute.
6. Auzoko arrokak. Irakasleak egindako herriko diapositiba batzuk ikusi ondoren, mapa baten gainean eta denon artean, erabakitzen ditugu bospasei toki aproposak arrokak ikusteko. Erabaki honekin, irakasleak irteera egiteko fitxa prestatzen du. Irteera didaktikoa egiten den bitartean, ikasleek argazkiak ateratzen dituzte eta fitxa osotzen dute. Gero, ikasgelan berriro, talde bakoitzak diapositibak betetzen ditu. Diapositiba guztiak inprimitzen dira erakusketan jartzeko.
7. Gure erakusketa. Behin lanak bukaturik, erakusketa prestatzen da denon artean. Lehenengoan planifikatzen dugu ekoizpenak non eta nola kokatu, krokisa egiten da eta eraman behar diren materialak ere erabakitzen dira. Ikasle batzuek agian aparteko edo sakontzeko lana egin ahal dute (jolas bat, bere etxean dituzten mineralenbildumak ekarri, erakusketarako kartelak...). Beste saio batean erakusketa prestatzen da. Komeni da gutxienez astebete izatea ikastetxean eta Eskola Komunitate osoak ikusteko aukera ematea (familiak, kideak, irakasleak...). Erakusketan, emotikonoen bidezko ebaluazioak biltzen dira eta kalifikazioan ere islatzen dira.
8. Birpasoa. Gaia bukatzeko, eta norbanako lana egin aurretik, birpasatzea komeni da. Irakasleak hartzen du ardura eta, diapositibak erabiltzen, gaiaren laburpena egiten du. Gero, ikasleen taldeak, jolas moduko galdesorta beteko dute.
Erruletaren kapsulatzeko kodea:
<iframe src="http://wheeldecide.com/e.php?c1=Zer+da+Geosfera%3F&c2=Adierazi+arroken+bi+propietate&c3=Emana+arroka+plutonikoaren+adibide+bat&c4=Arroka+magmatikoak+presioagatik+sortzen+dira%3F&c5=Sumendi+baten+bidez+sortzen+diren+arrokak%2C+nola+deitzen+dira%3F&c6=Egia+ala+gezurra%3A+arroka+sedimentarioek+ez+dute+fosilik&c7=Euskadiko+arroka+mota+gehienak%2C+zeintzuk+dira%3F&c8=Non+aurkitu+ahal+dugu+granitoa+Euskadin%3F&c9=Zein+da+arrokak+desberdintzeko+irizpide+nagusia%3F&c10=Aipatu+Erandion+dauden+hiru+arroka+mota&c11=Zer+motako+arroka+da+Kareharria%3F&c12=Zer+motako+arroka+da+Basaltoa%3F&c13=Zertarako+erabiltzen+da+arbela%3F+eman+bi+adibide&c14=Zergatik+da+hain+garrantzitsua+Sopelako+K%2FT+muga%3F&c15=+Zein+da+Anbotoko+Mari+kobazuloaren+arroka%3F&c16=Zein+da+Erandioko+eraikuntzetan+nagusitzen+den+arrokamota%3F&c17=Aipatu+Erandion+dauden+bertoko+arroka+bi&t=Harriz+Harri+Proiektua&time=5" width="500" height="500" scrolling="no" frameborder="0"></iframe>
9. Norbanako lana. Gaia globalizatzeko eta landutako gaitasunak aplikatzeko gai diren ala ez jakiteko, ikasle bakoitzak lan bat egiten du. Bi aukera planteatzen dira: erakusketarako liburuxka egitea edo ikerketa txiki bat. Horretaz gain, beste aukerak izan daitezke:
● Geologo bat zure herrira heltzen da eta zu zara bere gida. Auzoko geodibertsitatea kontatu behar diozu.
● Sukaldea aldatu nahi duzue etxean eta familia marmoleria batetik pasatzen da enzimera on baten bila. Material pilo erakusten dizuete eta zure gurasoek, zu aditua zarela jakinda, aholkua eskatzen dizute. Haiek nahi dute: material erresistentea eta bertokoa izatea
● Zure herriak badu altxor geologiko bat eta geodibertsitateko zonalde bat dela pentsatzen duzu. Idatzi txosten bat bere ezaugarriak kontatzen Udalari aurkezteko.
Beste jarduera batzuen proposamena:
● Arroka eta mineralekin esperimentu batzuk egitea
● Geologiako irakasle aditu bat ikasgelara eraman eta hitzaldi bat entzutea
● Harrobi bat bisitatzea (adibidez, Peñas Negras) ● Erakusketa interaktiboa arroka errealekin. Erakustokian taldeak arrokak azaltzen
dituzte eta publikoei erakusten (ikutu, usaindu...)
● Jolasa birpasatzeko. Klasea bi taldetan banatzen da eta ikasgelaren bi zonaldetan kakotuta. Irakaslearen mahaian arroka bilduma edo arroken argazkiak. Lehiaketa egiten da: irakasleak arroka bat aipatzen du eta talde bakoitzeko kide bat joango da korrika arrokak dauden tokira, identifikatuko du eta irakasleari eramango dio.
BALIABIDEAK IkasUnitate interaktiboak:
● Temas Clave Santillana: Los minerales y las rocas
● Temas clave Santillana: el origen de las rocas
● Proyecto Edad: minerales y rocas
● Proyecto Edad: propiedades de minerales y rocas
● Infogunea: Harri Motak
● Agrega: harriak eta mineralak
Animazioak:
● Clasificar rocas
● El petróleo
● Petróleo y gas
● El carbón
● El carbón2
● Formación del carbón
● Extracción de minerales
● Combustibles fósiles
● Propiedades de los minerales
● Propiedades de los minerales2
● Diferencia entre fractura y exfoliación
● Escala Mohs
● La corteza terrestre y sus materiales
● Rocas magmáticas
● Magmatismo
● Rocas metamórficas
● Proceso metamorfismo
● Proceso diagénesis rocas sedimentarias
● Compactation & cementation
● Ciclo de las rocas
● Harrien zikloa. Ostadar
● El ciclo de las rocas. Geología UACH
● Harrien sorrera
● Harri igneoa
● Harri magmatikoak eta metamorfikoak.
● Harri metamorfikoak
Bideoak:
● Aitor Bergara eta Xabier Murelaga: zeintzuk dira arroka motak eta beren ezugarriak/Qué tipos de rocas
hay y cuáles son sus características
● Dani BioGeo: Formación de rocas magmáticas / Formación de rocas sedimentarias /Formación de rocas metamórficas
● UPVEHU: Ibilbide geologikoak
● Bideoa: lugares de interés geológico de Euskadi
● Angel Maisu: Harriak eta mineralak 1 / Harriak eta mineralak 2
● Bideoa: Un día sin minerales
Informazioak:
● GeoEuskadi
● Ingurumena: Geologia interesdun lekuen inbentarioa
● Bloga: kilómetro 30
● Recuerdos de Erandio: las rocas del diablo del macizo volcánico
● Eskuekin: Piedras de Euskal Herria
● Tierra y Tecnología: Rocas ornamentales del País Vasco y Navarra
● Hiru.eus: Geología de Euskal Herria
● Maruja Ruiz: Los secretos de las piedras
Recommended