013. Geuria aldizkaria - 2015 azaroa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

013. Geuria aldizkaria. 2015 azaroa. Hego Uribeko herri komunikabidea. Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao eta Zaratamo. Info: http://www.geuria.eus

Citation preview

  • Udalak herritarren iritzien bila aurrekontuak bideratzekoGaldetegia online betetzeko aukera izango dute basauriarrek n Galdakaon 634 herritarrek eman dute iritzia

    Udazkenarekin batera udal aurre-kontuei heltzen diete herrian he-rriko agintariek. Azken urtetan na-barmendu den joera aurrekontu partehartzaileena da, hau da, galde-

    keten bidez herritarren iritzia jaso. Basauriren kasuan bost karpa jarriko ditu Udalak herrian barrena eta gal-detegia internet bidez beteko auke-ra eskainiko du 2

    AINHOA GALDEANO GURPIL-LERROKO PATINAJE

    ARTISTIKOAN MUNDUKO TXAPELDUNA 7

    HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA

    DOAN GEURIA.EUS2015 AZAROA #013

    Dani Maiz Azaroak 25 12

    Leire Palacios Garaipenaren eguna 12

    Munduaz Blai S.O.S. Sahara 9

    iritziak

    HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA GEURIA.EUS

    5

    Beste kulturak ezagutzen ditugunean apurtzen ditugu aurreiritziakJanire VillarBizilagunak ekimeneko partaidea

    Usilako Gotorlekuak argia ikusi du Ugaon 3

    Herriko Krosa Basauri 4

    Eternal Running Galdakao 4

    Lau zubiak Basauri 4

    argazkiak

    Gaztegune berria martxan jarri dute Etxebarrin 6

    TalkaBasaurin Be Bagara eta Zuztarretatik ahora, ahotik airera ekintzak Basaurin 6

    EuskararekinBasaurin kalitatezko lanpostu egonkorrak sortuko dituela dio Mercadonak 3

    MercadonaBadakite aglomerazioek erosleak uxatu baino erakartzen dituztelaJanire Lopez | Giza ergelkeria 9

    Iritzia

  • GUREKIN HARREMANETAN

    JARTZEKO [email protected]

    Bidali zure albistea:

    4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),

    kontaktua (emaila / telefono zenbakia)

    4 30 lerro inguruko idatzia

    4 albistea, kronika, gomendioa

    Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk

    idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira

    2016. urteko udal aurrekontua prestatzen ari da Basauriko Uda-la eta laugarren urtez jarraian he-rritarrei zuzenean galdegingo die. Horretarako, hainbat bide ireki ditu gobernu taldeak: basauriarren pos-tontzietan galdera-sortak banatu, karpak Basaurin zehar ipini eta In-ternet bidez ekarpenak eta iradoki-zunak bidaltzeko aukera eskainiko du.

    Galdera-sorta bakoitzean Basau-rik zertan hobetu beharko lukeen esan ahal izango dute parte hartzai-leek, baita lehentasuna zein inber-tsiori eman beharko litzaiokeen ere.

    Era berean, basauriarrek udal kontuei buruz egin nahi duten beste edozein iruzkin ere idatzi ahal izango dute.

    Inkesta hauek entre-gatzeko epea azaroaren 10ean bukatuko da eta hiru gune ezberdin pres-tatuko dituzte horreta-rako: Kultur eta Gizarte

    Etxeak -Pozokoetxe, Ibaigane, San Migel eta Basozelai-, Herritarrei In-formazioa eta Arreta Emateko Bule-goak -Basauri eta San Migel- eta ko-katuko dituzten karpak.

    Karpak Basauriko zenbait tokitan ipini-ko dituzte azaroak 5 eta 11 artean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00eta-tik 19:00etara, eta In-ternet bidez egin nahi duenak www.zurehitza-

    basauri.com webgunaren bitartez eman dezake bere iritzia.

    1.032 EKARPEN 2013TIK2013. urtean jarri zuen lehenengoz Basauriko Udalak ekimen hau mar-txan eta 323 herritarrek egin zituz-

    Basauriko auzoetan Udalak jarri dituen karpetan galdetegiak bete eta zalantzak argitzeko aukera izango dute herritarrek :: Geuria

    Zertan gastatuko zenuke 2016ko udal aurrekontua?

    HEGO URIBEErredakzioa

    Karpak instalatu dituzte Basauriko auzoetan eta galdera sortak banatuko dituzte herritarren etxeetan n Era berean, internet bidez ere bete daiteke galdetegia

    BASAURIKO KARPAK NON ETA NOIZ- Azaroak 5, osteguna: San Migelgo Hernan Cortes plaza- Azaroak 6, ostirala: Udaletxea (Arizgoiti)- Azaroak 9, astelehena: Los Burros gunea- Azaroak 10, asteartea: Solobarria plaza- Azaroak 11, asteazkena: Arizko plaza, metro sarrera ondoan

    ten ekarpenak eta proposamenak: ekonomia sustatzea, enplegua bul-tzatzea, gizarte-laguntzak handitzea eta auzoetan hobekuntzak egitea lehenetsi zuten.

    Iazko aurrekontuetarako 373 basauriarrek parte hartu zuten eta Udalak aurreko urteko lan-ildo ber-berei eutsi behar ziela adierazi zu-ten. Herritarren lehentasunak ain-tzat hartuta, aurrekontuan zenbait aldaketa egin zituen Udalak: Gi-zarte-politika arlora 365.000 euro gehiago bideratu zituen, 170.000 euro gehiago Ekonomia-sustapen eta Enpegu sailera, eta auzoak ho-betzeko Auzoegin programan guz-tira lau milioi euro gehiago inberti-tu zituen.

    2015eko kontuen emaitzak ere antzekoak izan dira. Iazko azaroan 336 basauriarrek egindako ekar-penen arabera lehentasunak ho-nakoak izan dira: ekonomia eta en-plegua sustatzea, gizarte-laguntzak

    handitzea eta auzoetan egin beha-rreko hobekuntzak martxan jarri eta bukatzea.

    634 LAGUNEK PARTE HARTU DUTE GALDAKAONGuztira 634 galdakoztarrek lagun-du dute 2016ko udal aurrekontue-tan auzoetarako aurreikusiko den inbertsioen %10a zehazteko. Lau-garren urtez jarraian, Galdakaoko Udalak herritarren parte hartzea bultzatu du eta emaitzetatik ondo-rioztatu dute sarbide ekonomikoak eta haur-jolasak direla galdakozta-rren lehentasun handienak.

    Ruben Seoane Herritarren Par-te-hartze saileko zinegotziak dioe-nez, partaidetza handia izan da. 2015eko aurrekontuetarako 712 ekarpen bildu zituzten: Aurreko la-ginean izandakoaren antzeko maila mantendu da eta herritarren inpli-kazioa berriro ere nabarmentzekoa izan da, dio Seoanek.

    Ekonomia eta enplegua sustatzea, gizarte-laguntzak handitzea eta

    auzoetan hobekuntzak egitea izan ziren iazko parte hartzaileen

    lehentasunakUdal aurrekontuak

    Basauri

    Sarbide ekonomikoak eta haur-jolasak dira galdakoztarren

    aurtengo lehentasunakUdal aurrekontuak

    Galdakao

  • # 013 GEURIA AZAROA 2015 HERRIAK 3

    Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970 - Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege gordailua: BI-1366-2014

    Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa: Maider Ibaez - [email protected]: 94 440 66 92 - [email protected]

    Kolaboratzaileak: Dani Maiz, Janire Lopez, Leire Palacios, AEK Bolintxu, Basaurin Be Bagara, U113 Triatloi Taldea, BTT San Fausto Extreme, Zirt Zart

    Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio Inprenta: BEPSA

    Laguntzailea: Basauriko Udala

    Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea

    Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.

    Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak, agenda [email protected]

    Basauriko lanpostuak kalitatezkoak eta egonkorrak izango direla dio MercadonakEnpleguen prekarietateari buruz galdetuta, lanpostuen egonkortasuna, kontziliazio-familiarra eta etengabeko formakuntza aipatu ditu banaketa kate balentziarrak

    Azaroaren 12tik aurrera Basaurik supermerkatu berri bat izango du: Mercadona. Urriaren 22an Barakal-don ireki zuen banaketa konpai-nia balentziarrak bere lehen su-permerkatua Bizkaian. Basaurikoa bigarrena izango da eta Basaurin ilusio handiarekin ekingo diotela adierazi dute. Espero dugu zonal-deko herritarrek bilatzen duten ka-litatea eta prezioa eskaintzea dio Nahia Nebra Mercadona Euskadi eta Nafarroako Komunikazio ardu-radunak. Urbi kaleko 4. zenbakian egongo da kokatuta Mercadona: Oso pozik gaude supermerkatua-ren kokalekuaz, batik bat herri-in-gurunean dagoelako, dio Nebrak.

    Guztira berrogehi lanpostu berri sortuko dituela dio kate balentzia-rrak, euren esanetan, egonkorrak eta kalitatezkoak. Kontziliazio fa-miliarraren aldeko apostua egiten

    BASAURIErredakzioa

    Mercadona Basauriko Urbi auzoko sarreran kokatuta dago :: Geuria

    dugu eta beti kokatuko garen in-guruko langileak kontratatzen ditu-gu. Langile gehienak eskualdekoak izango direla baieztatu dute, batik bat, basauriarrak.

    1.500 METROKO GUNEABasauriko Mercadonak 1.500 metro karratuko salerosketa-gunea izango du: Supermerkatu batek dituen ohi-ko atalak izango ditu: janaria, edariak, garbiketa produktuak, higienea, bai-ta animalientzako janaria ere. Ordu-tegia 09:15etik 21:15era bitartekoa izango da. Era berean, produktu fres-koak salduko dituztela adierazi dute, baita Euskal Herrian ekoiztutakoak ere ere: Arabako 65.200 kilo patata erosi dizkiote Udapa Kooperatibari eta Bizkaiko eta Gipuzkoako portue-tako arrainen erosketak handitu di-tuztela azaldu dute.

    AURKEZPENAK IBAIGANENEmailez erantzundako galdeketan, lanpostuen prekarietateari buruz itaunduta, langileen formakuntzari

    Usilako Gotorlekua oroimenaren erreferente izatea du helburu Burdin Hesia Ugaon taldeakUGAO. Gaur egun, Ugao-Miraba-llesko udalerrian Burdinezko Ge-rrikoaren aztarnak aurki daitezke. Gainera, egunotan begibistan daude arrasto horiek, Burdin He-sia Ugaon Elkartea egiten ari den lanari esker.

    Urrian Usilako errepideko Go-torlekua agerian ipintzeko lanak hasi zituzten Aranzadi Elkartea-ren laguntzarekin hainbat ugao-tarrek eta inguruetako herritarrek. Helburua gotorlekua bere horre-tan berregitea da, baina Ugaoko Udalak, Aranzadi Elkarteak eta Burdin Hesia Ugaon elkarteak ho-rren inguruan luze hitz egin behar dugu, iritzi ezberdinak baitaude gotorlekua berreraikitzearen in-guruan, dio Iaki Garcia Burdin Hesia Ugaon Elkarteko kideak. Dirua oztopo izango da epe labu-rrean ekintza hau aurrera erama-teko, hala nola, lekua txukundu, garbitu eta meseta itxurakoren bat eraiki; baina gogotsu gaude lan honek argia ikus dezan.

    Iritziak iritzi, Udalak, Aranzadik eta Burdin Hesia Ugaon elkarteak asmo berberak dituzte: Usilako errepideko Gotorlekua oroimena-ren erreferentea izatea eta berau eraiki zutenak omentzea, baita Gerra Zibilean zendu ziren ugao-tarrak gogoratzea ere, dio Gar-ciak.

    GERRA ZIBILAK UTZITAKO PUZZLEA BERREGITENUsilako errepideko Gotorlekua behin lurpetik aterata, Burdin Hesia Ugaon elkarteak lanean ja-rraitzeko asmoa duela aitortu du, agian garrantzia handiagoko iker-ketak egiten, auskalo, dio Iaki Garciak: Artxiboetan bilaketak egin eta topatuko ditugun datue-tatik abiatuta, Gerra Zibilak Ugaon utzitako historiaren puzzlea buka-tu gura dugu. Hortaz, posible da lan horietan hastea.

    argazki bilduma: geuria.eus

    Urrian, Usilako Gotorlekua agerian ipintzeko lanetan :: Burdin Hesia

    arreta berezia jartzen diotela dio Nebrak: Gure lan-politika hurrengo puntuetan oinarritzen da: egonkorta-suna, kontziliazio familiarra, etenga-beko formakuntza eta barne susta-pena, besteak beste. Geure langileek Nagusia -horrela deitzen diegu geu-re bezeroei- asetu behar dutela uler-tzen dugu eta horretarako %100ean pozik eta konpromisoarekin heldu behar diote lanpostuari.

    Basauriko supermerkaturako kontratazioak uda aurretik hasi zi-ren eta ordutik langileek formakun-tza jaso dute kate balentziarrak Es-tatuan zehar dituen dendetan.

    Horiek horrela, urriaren 26tik azaroaren 6ra bitartean aurkez-pen-bilerak egiten ari da Merca-dona Ibaiganeko Kultur Etxean, egunero, astelehenetik ostiralera. Horretarako, eskualdeko hainbat elkarterekin harremanetan jarri dira merkatal zentruko promozio arduradunak. Bileretan agertzen direnei produktu sorta bat ematen diete doan.

  • # 013 GEURIA AZAROA 20154 HERRIAK

    Maria Magdalenaren tailuaren jatorria ikertu du Armando Astarloa idazleakARRIGORRIAGA. Arrigorriagako Kul-tur Etxeko ikus-entzunezko aretoan, Arrigorriagako Maria Magdalena-ren tailuari buruz egindako txosten historikoaren inguruko solasaldia egingo da azaroaren 6an. Arman-do Astarloak idatzi du txostena, zazpi urteko ikerketaren emaitza. 19:30ean hasiko da hitzaldia, eta Astarloarekin batera izango dira Asier Albizua alkatea, Maite Custo-dio Kultura eta Jaietako zinegotzia, Balendin Lasuen Bizkaiko Foru Al-dundiko Urrezko Luma eta historia-laria, Erika Tarilonte tailuaren zahar-berritzailea eta Aurora Otxandio elizbarrutiko artxiboetan aditua.

    Arrigorriagako Armando Astar-loa idazle, ekonomista eta abokatua Tenerifen bizi da, eta, handik lauga-rren eleberria argitaratu berri du: La dulce francesa. Historia de una ocul-tacin. Lana idazteko Florentzia, Genova, Frantziako Proventza, Pa-ris eta Paraguaiko San Ignazio Mini oihanera joan da dokumentatzera. Azken hori Iguazu ur-jauzietatik hurbil dago, eta, bertan, Maria Mag-dalena Arrigorriagako zaindariaren 1705. urteko jatorri misteriotsuaren arrastoa jarraitu du idazleak.

    Idazlearen jakin-mina duela zazpi urte piztu zen, San Petersbur-goko Hermitage museoan XV. men-deko Tizianoren Maria Magdalena penitente artelana ikusi zuenean. Orduantxe, Arrigorriagako parrokian dagoen tamaina naturaleko eta in-txaurrondo egurrez egindako Maria Magdalenaren tailua etorri zitzaion burura. Ordutik, antzekotasunak az-tertzen aritu da.

    BASAURI LAU ZUBIAK ARGAZKIAK GEURIA.EUS

    GALDAKAO ETERNAL RUNNING ARGAZKIAK + BIDEOAK GEURIA.EUS

    BASAURI HERRI KROSA ARGAZKI BILDUMA GEURIA.EUS Txakurkrosa, Mendi Martxa eta X-Tremeazaroaren 22an Etxebarrin

    ETXEBARRI. Azaroaren 22an Etxe-barriko San Antonio auzoan Txakur-krosa -edo Canikrosa-, X-Treme las-terketa eta Mendi Martxa ospatuko dira. Hiru jardueretan izena emate-ko epea zabalik egongo da azaroa-ren 21era arte -20:00ak arte-. Irtee-ra guztiak Kiroldegitik izango dira.

    IV. Canikrosa 11:00etan hasiko da eta Euskadiko I. Txakurkros Liga-ren barruan kokatuko da lasterketa. Aldez aurretik izena emanez gero, parte hartzaileak 15 euro ordaindu beharko ditu eta lasterketa egunean ,20 euro. Etxebarritarrek, ordea, bost euro eta federatuek, 12 euro.

    X-Treme San Antonio lasterke-taren hasiera 12:00etan izango da eta Mendi Martxa 12:05ean. Proba hauetan parte hartzeko interesa-tuak 7 euro (aldez aurreko salmen-tan) edo 15 euro (lasterketaren egunean) oraindu behar ditu. Etxe-barritarrak bost euroren truke ins-kribatu ahal izango dira.

  • # 013 GEURIA AZAROA 2015 HERRIAK 5

    Iritzi ezberdinak partekatzea aldamenekoaren bizitza eta ohiturak ulertzeko bidea da

    Janire Villar | Bizilagunak ekimeneko partaidea

    MAIDER IBAEZ Basauri

    Orain dela hiru urte izan zuen Jani-re Villarrek (Elorrio, 1981) Basauriko herrikideak Bizilagunak-Aldamene-ko Familia programaren berri. Udal webgunean ikusi zuen lehenengo edizioaren iragarkia eta bere bi-kotearekin berba egin zuen: Nire senarrak eta biok bat egin genuen: parte hartu nahi genuen. Aurten ezin izango dute ekimenean parte hartu, baina ahalik eta informazio gehien eman diegu gure lagunei.

    Bere ustetan, Bizilagunak beza-lako ekimenak oso garrantzitsuak dira jarduera kolektiboak direlako, eta gaur egun taldean egiten diren ekintzak galtzen ari direlako. Oso in-dibidualistak gara.

    Zein izan zen Bizilagunak progra-man parte hartzeko arrazoi nagu-sia?Nire senarrari bidaiatzea asko gus-tatzen zaio, batik bat, kultura ezber-dinak ezagutzeko, eta ni Gizarte He-zitzailea naiz, etorkinekin egiten dut lan. Horregatik, Bizilagunak progra-ma oso ideia ona iruditu zitzaigun gure lanekin eta gustuekin bete-be-tean bat datorrelako.

    Hasierako urtean Hego Ameri-kako familia batekin egon ginen eta eurak etorri ziren gure etxera. Eta bigarren urtean familia afrikar ba-ten etxera joan ginen nire senarra, semea eta hirurok. Gure kasuan bi aukerak ezagutu ditugu, anfitrioi eta bisitari izan gara: biak ala biak oso esperientzia aberasgarriak. Pena handia dugu aurten ezin dugulako parte hartu, baina ondokoak anima-tzen ari gara.

    Zein da etxeko txirrina lehendabi-zikoz jotzen duten edo duzuen mo-mentuaren sentsazio hori?Urduritasuna da sentitzen den lehe-nengo sentsazioa, baina naturalta-sunez jokatu behar da eta horrela harremana lasaiagoa izango da.

    Beraz, naturaltasunez jokatzea da gakoa.Aldameneko familia gustura senti-tu dadin nahi du bai anfitrioiak bai bisitariak. Esate baterako, nire sena-rrak prestatu ohi du bazkaria eta an-fitrioiak izan garenean galdetu izan dio bere buruari ea aldameneko fa-miliari gustatuko zaion edo ez. Kez-ka hori beti dago buruan bueltaka, baina mahaiean behin jesarrita na-tural jokatu behar da eta dena bide onean joango da.

    Bazkalorduan zer da hizpide?Hamaika gaien inguruan berba egin ohi dugu. Gu biok ari garen bezala, elkarrizketa moduko batean datza kontua. Elkar ezagutzea da helbu-rua, kultura ezberdinak ezagutzea: zein den bakoitzaren herrialdeko janari tipikoa, nola prestatzen den, zein ohitura dauden, besteak beste. Hortik hasi eta tiraka-tiraka gai asko agertzen dira.

    Aurreiritziak al dira Bizilagunak moduko ekimen batean parte har-tzeko oztopo nagusia?Aurreiritzi asko ditugu Euskal He-rrian. Informazio ezak eramaten gaitu aurreiritzietara, baita arrazis-ta izatera ere, eta horrek amorrua ematen dit niri. Adibidez, kalean honakoak entzuten ditudanean: Etorkina izateagatik, laguntza eko-nomiko handiagoak dituzte edo Etorkinak bertara datoz lanpostuak guri kentzera.

    Nahiz eta zure argudioak defen-datu behar dituzun, jendeak pen-tsamolde zabalagoa izan behar du eta ulertzen jakin behar du Aldame-neko Familia hori. Izan ere, gure fa-miliak ere etorkinak izan ziren.

    Baina nola egin aurre aurreiritziei?Beste kultura batzuk ezagutzen di-tugunean apurtzen ditugu aurreiri-tziak. Zenbaitetan, guretzat ezeza-gunak diren kulturen beldur gara, baina pixkanaka-pixkanaka hauek ezagutzen ditugun heinean, aurrei-ritziak ere desagertzen dira. Horren sinplea da kontua.

    Janire Villar Basauriko bizilaguna :: Geuria

    Informazio ezak eramaten gaitu aurreiritzietara eta are gehiago, arrazista izatera

    Beste kultura batzuk ezagutzen ditugunean apurtzen ditugu aurreiritziak

    Elkar ezagutzea da helburua, kultura ezberdinak ezagutzea

    Hilaren 22an Basauriko eta atzerriko familiek edo norbanakoek elkarrekin bazkalduko dute, Bizilagunak-Aldameneko Familia ekimenaren baitan n GEURIA urtero parte hartu duen bizilagun batekin elkartu da esperientziari buruz berba egiteko

    Iazko Bizilagunak ekimenean egindako bazkariak :: Basauriko Udala

    Hala ere, zaila izango da aurreiri-tziak dituen norbaiten iritzia alda-tzea...Hala da, baina aurreneko pausoa norberak bere esperientzia konta-tzea da eta konturatuko gara nola ondokoen ikuspegia ere zabaltzeko gai garen. Adibidez, iritzi ezberdi-nak partekatuz bakoitzaren bizitza eta ohiturak uler ditzakezu. Noski, erabakia bakoitzaren esku dago, eta pertsona irekiekin errazagoa da.

    Bizilagunak programaren barruan gertatu zaizun anekdotaren bat ba al duzu kontatzeko?Bigarren edizioan, familia afrika-rraren etxera joan ginenean, amak euren herrialdeko bazkari tipikoa prestatu zuen, baina bere semeari ez zitzaion gustatzen bere jatorrizko herrialdeko janaria. Euskal kulturara guztiz ohituta dago, Euskal Herrian jaio baitzen.

    Gaur egun, kontaktuan jarraitzen al duzu Aldameneko Familia horie-kin?Ez dugu eguneroko harremanik, baina elkar ikusten dugunean agur-tu eta labur bada ere solasalditxoa egiten dugu. Gainera, ezagutu di-tugun familiak herriko elkarte ba-tzuetako kide dira eta ekitaldiak an-tolatzen dituztenean bertan egiten dugu topo.

  • # 013 GEURIA AZAROA 20156 HERRIAK

    Joaldunak agertu dira San Migelen azaroaren 29ko Basaurin Be Bagara prestatzen

    BASAURI Erredakzioa

    Azaroa heldu da eta horrek esan nahi du atzera kontua egiten hasi direla Basauriko euskaltzaleak. Izan ere, hilaren 29an Basaurin Be Baga-ra jaia ospatuko da laugarren urtez.

    Horren harira, Euskarabila Elkar-teak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Alde batetik, Basaurin Be Bagarako edizio ezberdinetako argazkiz osa-tutako erakusketa hilabete osoan zehar, eta bestetik, Beltzean Mintzo: Amerikako jatorrizko hizkuntzen ar-nasaz dokumentalaren emanaldia eta horren inguruko solasaldia Be-len Uranga euskal filologo eta So-ziolinguistika Klusterreko langilea-rekin azaroaren 18an. Bi ekintzak Pozokoetxe Kultur Etxean izango dira, doan.

    AMERIKETAKO HIZKUNTZ-KOMUNITATEAK HIZPIDECesar Pilataxi Hego Ameriketa-ko Ande aldeetako kitxua indiar herriko kidearen gogoetak zabal-tzen ditu Beltzean Mintzo: Ame-riketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentalak.

    Zer ari da gertatzen Atlan-tikoaren bestaldean? Euskal-dunon esperientziak nola la-gun dezake prozesu horretan? Garabide elkarteak gaia mahai gainean jarri nahi izan du lan honekin. Garabideren Hizkun-tza Biziberritzeko Estrategiak masterra egitera Euskal Herrira etorritako hainbat kide dira pro-tagonista. 45 minututan ondo-rengo hizkuntza komunitateak ordezkatzen dituzte: Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aima-ra, maputxe eta maia yukatek.

    Utzi hitz politak eta doan harpidetugeuria.eus/harpidetza

    Ni ere euskararen alalde, albo

    HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA GEURIA.EUS

    Euskarazko mezuak dituzten ehunka puxika aireratuko dituzte Basaurin abenduaren 3an

    BASAURI Erredakzioa

    Zuztarretatik ahora, ahotik airera egun osoko ekitaldia antolatu du Udalak. Solobarria plaza festa gunea izango da goiz eta arratsalde

    Zuztarretatik ahora, ahotik aire-ra ekitaldia antolatu du Basauriko Udalak abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko.

    Udaletik adierazi dutenez, ikastetxeek, elkarteek eta beste-lako erakundeek nork bere modura antolatzen du egun honetako os-pakizuna. Izan ere, inportantea hori da, euskarak egutegian markatuta daukan egunean ere euskararen gainean aritzea: haren normaliza-zioaz, euskararen erabileraz, eus-karaz egitearen aldeko sentsibili-zazioaz, motibazioaz, bere egoeraz, besteak beste.

    Aurtengo ekitaldiak Zuztarre-tatik ahora, ahotik airera du ize-na. Herriko eragile guztiak ekintza honetan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak. Abenduaren 3an So-

    lobarria plazan, goizez 11:00eta-tik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:30etara.

    Ekintza gunean hiru txoko egongo dira: Zuztarrak txokoan bakoitzak euskararekin zerikusia duen mezua sortu eta idatziko du; Ahoa txokoan mezu horien guztien erregistroa egingo da argazki bidez bertan egongo den photocallean; eta Airea txokoan mezuak puxike-tan lotuko dituzte amaierako eki-taldian zerua kolorez betetzeko.

    Arratsaldez, antzinako jolase-kin lotutako umeentzako tailerrak izango dira eta 19:30etatik aurrera amaierako ekitaldian musika, txo-kolatada eta puxikak airera bota-ko dituzte bertaratutako guztiek Zuztarretatik ahora kanta abes-ten duten bitartean.

    EZ SOILIK EUSKALDUNAKEkimena aurrera ateratzeko guztion parte hartzea ezinbestekoa dela dio Udalak, zenbat eta mezu gehiago izan, koloretako puxika gehiago as-katuko ditugu lau haizetara Basau-rin euskararen alde. Gonbidapena ez da euskaldunentzat bakarrik, euskararen alde zeresana daukaten guztientzat da. Guztion laguntzare-kin egingo baitugu Basaurin euska-raz.

    Ekitaldian parte hartzeko prest egonez gero, honako helbide elek-tronikoa eta telefono zenbakia lu-zatu ditu Basauriko Udalak: [email protected] eta 94 4666312 (Fernando edo Arantza).

    Talka gaztegunea martxan jarri du Etxebarriko Udalak

    ETXEBARRI. Joan den urriaren 16tik Etxebarrik Gaztegune be-rria dauka: Talka Gaztegunea, San Esteban etorbidean kokatua. 14 urtetik gorako etxebarrita-rrentzako hezkuntza eta aisial-di eskaintza zabala ematea du helburu, astelehentik igandera bitartean. Ostiral eta larunba-tetan 12 urtetik gorakoek ere parte hartu ahal izango dute bertan.Udalerriko bigarrena da, Mugarri Gazte Etxearen atzetik. Talka Gaztegunearen eskain-tzak udalerriko eskolaz kanpoko hezkuntza osatzea du helburu, Ludotekak (3-11 urte), Tarrasta (11-14 urte) eta Mugarri, Talka Gazteguneak (14-18 urte), Uda-leku eta Gurasoen Topaguneare-kin batera, esan zuen aurkezpen egunean Loren Oliva alkateak. Aurkezpenaren egunean bertan 100 bat gazte inguratu ziren ber-tara egun osoan zehar.

    Gazteguneak hainbat gune ditu bere baitan: Topagunea, or-denagailuak, jolas-aretoa, gaz-te-informaziorako gunea, irakur-keta-gunea, sukaldea, erabilera anitzeko hiru areto eta irrati-ge-la, besteak beste.

    15-18 ADINTARTEA GORAMikel Carrasco Etxebarriko Gaz-teguneen koordinatzailearen esanetan, gazteek, herriko edo-zein tokitan, bai goiko aldean bai behekoan, egoteko zein elkar aurkitzeko aukera izango dute. Talka Gaztegunea 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita as-telehenetik ostegunera, eta osti-raletan, larunbatetan eta igande-tan 17:00etatik 21:00ak arte.

    Azken urteetako jaiotze-ta-sa handiek adierazi dutenez, urte gutxiren buruan 15-18 urte bi-tartekoak asko izango dira Etxe-barrin. Hortaz, gure lana da etor-kizuna irudikatuko duten gazte horiei baliabideak eskaintzea, azaldu du Loren Oliva alkateak.

    Beltzean Mintzo dokumentala :: Garabide Elkartea

    Joaldunak San Migelen :: Basaurin Be Bagara

    Iazko Euskararen zaporeak ekitaldian txikleak euskararen alde :: Geuria

  • Arrigorriagan bizi den patinatzaile ezaguna da Ainhoa Galdeano (Ba-sauri, 1970). Bilboko Artxanda men-diko izotz pista desagertuan ezagu-tu zuen irristaketa eta 2011. urtean, 40 urterekin, gurpil-lerroko patinaje artistikoa probatzeko aukera ikusi zuenean, bide hori jarraitzea era-baki zuen. Horiek horrela, 2012az geroztik eta urtero, Munduko Open Txapelketetan -master kategorian- podiumera igotzea lortu du Gal-deanok: 2012an bigarren postua lortu zuen eta 2013an, 2014an eta 2015ean txapeldun izan da Gine-bran.

    Izugarrizko poza hartu nuen Ginebran Munduko gurpil-lerroko patinajean txapeldun izendatu nin-dutenean. Urtean zehar egindako lanak bere emaitzak ematen dizki-zula ikusten duzu eta hori oso abe-rasgarria da, dio Galdeanok. Aurre-tik ere, martxoan, Toulousen ospatu zen Nazioarteko Txapelketan parte hartu zuen eta podiumeko kaxa al-tuenera igo zen.

    Galdeanoren esanetan, koreo-grafiak dirauen minutuetan eraku-tsi behar dituzu entrenatutako ele-mentu guztiak. Oso landuta eduki behar dituzu mugimendu horiek eta pistara sartzean dena eman behar duzu, ahalik eta gehien disfrutatuz.

    Txikitatik datorkio irristaketa-za-letasuna Ainhoa Galdeanori, baina 14 urte bete zituenean eten egin zuen kirol artistiko honen prakti-ka. Artxandako Nogaro izotz pistan hasi nintzen eta bertara joaten nin-tzen, 1984an pista itxi zuten azken momentura arte. 14 urte nituen eta printzipioz patinajea praktikatzeari utzi nion momentu hartatik aurre-ra, dio Galdeanok. Hala ere, pa-rentesi baten ondorioz, aisialdirako patinajearekin topo egin zuen eta mundu horretara bueltatzea lortu zuen.

    PATINAJE ARTISTIKORA ITZULERAIzotz pistatik dator gaur egun prak-tikatzen dudan gurpil-lerroko pati-najea. Biak dira artistikoak: araudia, figurak, jauziak eta urrats konbina-tuak berdin-berdinak dira. Desber-dintasun bakarra da izotz gainean asko labaintzen zarela eta gurpil-le-rroko patinajean indar gehiago egin behar duzula, dio Galdeanok. Bes-tetik, patinaje artistikoan gurpilen aurrean dagoen euskarriak bi era-bilera ditu: piruetak gauzatzea eta jauziak egiteko bultzada hartzea. Ai-sialdirako patinajean -kalean egiten den irristaketan-, ordea, euskarria atzealdean dago eta balaztatzeko

    Sakrifizioak egitekoprest egon naiz

    Ainhoa Galdeano | Gurpil-lerroan patinatzailea

    MAIDER IBAEZ Arrigorriaga

    Gurpil-lerroko patinaje artistikoko Munduko Txapelduna da Ainhoa Galdeano. GEURIA berarekin elkartu da eta irristaketaren nondik norakoak kontatu dizkigu

    Galdeano pozik eta irribarretsu agertu da elkarrizketan :: Geuria

    erabiltzen da. 2011. urtean gurpil-lerroko pa-

    tinaje artistikoa probatzeko auke-ra heldu zitzaion eta ordutik hona modalitate horretan lehiatzen dabil Arrigorriagakoa, Jakako Roller Club Pirenaico taldean Elizabeth entre-natzailearen eskutik. Txapelketa bat hurbil dagoenean Jakara doa Galdeano entrenamendu zeha-tzagoak eta zorrotzagoak egitera, baita mugimenduak finkatzera eta zuzentzera ere.

    Hala ere, aurretik entrenamen-duak egiten ditu Galdeanok. Eten-gabeko errepikapenak egin behar ditut. Zenbat eta gehiago egin, or-duan eta hobeto egingo ditut mugi-

    menduak. Ez dago bestelako sekre-turik entrenamenduetan, aitortu du Ainhoak: Aurrean txapelketa-ren bat dudanean, araudiak eska-tzen dizkidan mugimenduak sartu behar ditut koreografia batean eta asko landu behar dut, lehen aipatu bezala, etengabeko errepikapenak eginez.

    TEKNIKA, GARRANTZITSUENAAinhoa Galdeanok argi du: Patina-je artistikoan teknika oso garrantzi-tsua da. Izan ere, gorputza, oreka, ardatza eta patinajea, dena batera izan behar duzu kontuan. Eta, hori lortzeko ordu asko sartu behar ditu patinatzaileak: Entrenamen-duek jarraikortasuna izan behar dute teknika hori hobetzeko eta sa-krifizioak egiteko prest egon behar du patinatzaileak.

    Arrigorriagako patinatzailearen kasuan, ahal duen orduetan en-trenatzen du: Momentuz ezin dut egun berean eta ordu berean entre-natu nire lana dela eta. Orduan, as-teburuak eta astean zehar bi egun hartzen saiatzen naiz entrenatze-ko. Galdeanok irristaketa klaseak ematen ditu eta berak antolatzen ditu orduak, gero entrenatu ahal izateko.

    IRRISTAKETAN, GENERO BERDINTASUNA NAGUSIGero eta jende gehiagok praktika-tzen du irristaketa, edo behintzat zaleak dituela esan daiteke. Ainhoa ere bat dator horrekin: Zaletasuna igotzen ari dela uste dut, baina ba-tez ere aisialdiko patinajean, nahiz eta irristaketa munduan modalita-te asko dauden. Nire modalitatean, adibidez, nik dakidanez bakarra naiz Euskal Herrian.

    Gizon eta emakume balantzari dagokionez, printzipioz emakume gehiagok parte hartzen du patinaje artistikoan, baina nire kategorian, adibidez, oso parekatuta gaude. Modalitate honetan bakarkako, bi-koteko eta taldeko ikuskizunak dau-de. Kirol honetan genero berdinta-suna errespetatzen da, argudiatu du Ainhoa Galdeanok.

    # 013 GEURIA AZAROA 2015 HERRIAK 7

    Lana dela eta, ezin dut egunero entrenatu. Asteburuak eta aste barruko bi egun hartzen ditut hortarako

    Aisialdiko patinajean zaletasuna gero eta handiagoa da. Profesinaletan, ostera, nik dakidanez bakarra naiz Euskal Herrian

  • Usansoloko U113 Triatloi Taldeak antolatu du lehendabiziko aldiz Mendi Duatloia. Inskripzioak za-balik daude azaroaren 7ra arte eta 100 eta 150 parte hartzaile espero dituzte. Aurreneko aldia da Usan-solok Mendi Duatloia antolatuko duena. Hitzordua azaroaren 8an, igandez, 11:00etatik aurrera izan-go da eta Usansolo inguruan ditu-gun mendietan barrena ibiliko dira partaideak, dio Unai Etxezarragak, antolatzaileetako batek. Izena ema-teko epea azaroaren 7an 22:00etan bukatuko da eta antolatzaileek dio-tenez, 100 eta 150 lagun inguruko partaidetza espero dute.

    Proba berri honen antolakuntza lanak U113 Traitloi Taldeak hartu ditu bere gain: U113 taldea orain dela urtebete inguru sortu genuen.

    Gure helburua Usansoloko kirola-riak talde batean batzea eta horre-kin batera gure herrian proba berri bat sortzea zen. Taldeko hiru lagu-nek Euskal Herrian egiten den Men-diduatloi zirkuitua (EHMDZ) ezagu-tzen genuen lehendik eta zirkuitu horretako proba bat Usansolon os-patzea ideia ona zela pentsatu ge-nuen, dio Etxezarragak.

    22 KILOMETRO INGURUKO PROBAUsansoloko I. Mendi Duatloia hiru zatitan banatu dute: lehenengo za-tia 5,54 kilometroko korrikako men-di lasterketa izango da, bigarren za-tian parte hartzaileek 14 kilometro inguru egin beharko dituzte men-di bizikletan eta hirugarren zatian Usansolo herria bera zeharkatuko dute 3,10 kilometroz.

    Unai Etxezarragak dioenez, zir-kuitu nahiko errazak dira, hau da, kirol maila handirik ez da behar pro-

    Usansoloko I. Mendi Duatloia maila guztietako partaideentzat egin dugu

    Taldeko hainbat kide: Taldeak sor-tu genituen garbiketa lanak egiteko eta ibilbidea ahalik eta gehien txu-kuntzen aritu gara astero, dio Etxe-zarragak: Mendi garbiketak direla eta arazoren bat izan dugu pistak egoki edukitzeko, baina azaroaren 8an dena garbi egongo da.

    Era berean, proba gauzatu ahal izateko hainbat baimen eskatu behar izan dituzte: Bediako eta Gal-dakaoko Udalak, Gune Naturalen Departamentua, Osasun Zerbitzua, Bizkaiko Foru Aldundia eta Erantzu-kizun Zibila.

    Unai Etxezarraga | U113 Triatloi Taldea

    ba amaitzeko. Hain zuzen ere, gure helburuetako bat maila desberdi-netako jendea batzea da eta denok pozik amaitzea proba.

    Ibilbideari dagokionez, gehie-na pista zabala eta zailtasunik ga-bekoa izango da. Benetan ibilbide polita eta maila guztietako jendeak egiteko modukoa, dio Etxezarra-gak. Zirkuituaren informazioa men-diduatloia.com webgunean dago.

    IBILBIDEA TXUKUNTZENUrriaren hasieratik zirkuitu osoa txukuntzen aritu dira U113 Triatloi

    Usansoloko kirolariak batzeko sortu zuten U113ko kideak :: U113

    MAIDER IBAEZ Galdakao

    # 013 GEURIA AZAROA 20158 HERRIAK

    U113 Triatloi Taldeak antolatu du I. MendiDuatloia Usansolon n Inskripzioak zabalik daude azaroaren 7ra arte eta 100 parte hartzailetik gora espero dituzte n 22 kilometro ditu probak

    Orain dela lau hilabete, Basozelaiko San Joan jaietan, Basauriko I. Mendi bizikleta martxa sortzeko ideia piz-tu zen. Ideia horren jabeak Kronoes-kalada antolatu zutenak izan ziren, hau da, Basauriko BMK Bicimarket dendako arduradunak, Basozelaiko Auzo Elkartea, Jamaica taberna eta Basauriko Udalaren Zirt Zart gazte bulegoa: Mendi bizikletaren ideia burura etorri zitzaigun Basaurin ez zelako horrelako jarduerarik egi-ten, dio Julen Ovejerok, BMK Bici-market dendako arduradunak.

    Horiek horrela, baimenak eska-tu eta garbiketa lanak egin ondoren, asmoa errealitate bihurtu zen eta Basozelai BTT San Fausto Extreme martxa azaroaren 15ean, igandez, ospatuko da. 09:00etan abiatu-ko da Arizgoiti plazatik: Basauriko eta Bilboko Udalei -La Pea auzotik

    igaroko da ibilbidearen zati bat- eta Bizkaiko Foru Aldundiari baimenak eskatu eta gero, garbiketa lanak hasi genituen., dio Julenek. Ibil-bidearen zati bat eginda aurkitu ge-nuen, baina txukundu, garbitu eta egokitu behar izan dugu, orain arte ez baitzen inor handik pasatzen.

    1.300 METROKO DESNIBEL POSITIBODUNAPrestatu duten ibilbideak hogeita zortzi kilometro ditu, zirkularra da eta guztira 1.300 metroko desnibel positiboduna izango du. Bidezi-dorretan barrena joango da martxa, ez da pistarik egongo. Ikusgarria izango da, jendeari asko gustatuko zaio martxa hau, dio Ovejerok.

    MUGA: 200 PARTE HARTZAILEEdonork parte har dezake Basoze-laiko BTT San Fausto Extreme mar-txan; kasko homologatua erama-tea izango da betebehar bakarra:

    Basozelaiko BTT San Fausto Extreme ikusgarria izango da

    Julen Ovejero | BBT San Fausto Extreme

    Basozelaiko aldapetan gora :: BTT San Fausto Extreme

    MAIDER IBAEZ Basauri

    Azaroaren 15ean ospatuko da Basauriko mendi bizikleta martxa n 200 partaide izatea espero dute antolatzaileek n Izena emateko epea hilaren 8an bukatuko da

    Gune zailagoak egongo dira, baina amateurrek irtenbidea badute: bi-zikletatik jaitsi eta gune horiek oi-nez burutu, dio BKM Basauri den-dako Julenek.

    Partaide kopuruari dagokionez, mugatua izango da, 200 lagunek parte hartu ahal izango dute gehie-nez, eta izena emateko azken egu-na azaroaren 8a izango da; 12 eu-roko kuota ordaindu beharko dute parte hartzaileek. Inskripzio bakoi-tzarekin parte hartzaileak hainbat opari jasoko ditu, hala nola, bidoi bat eta martxaren kamiseta termi-ko oroigarria. Era berean, 700 eu-rotan balioetsitako bizikleta zozke-tatuko dute parte hartuko dutenen artean.

    Jendea anima dadila. Basaurin antolatuko den lehendabiziko BTT martxa izango da eta ez genuke az-kena izaterik nahi. Bidaia luzea opa diogu Basozelaiko BTT San Fausto Extreme martxari eta horretan zere-san handia dute parte hartzaileek.

  • # 013 GEURIA AZAROA 2015 IRITZIA 9

    Iragan domeka sano euritsu iratzarri zen Madrilen, bai-na, harrigarriro, Primark-eko erosle-errenkadak eraikinari buel-ta ematen omen zion egun horre-tan. Badira jada egun batzuk kateak Madrilgo Gran Va kaleko denda inauguratu zuenetik, baina aglomerazioak ez dira eten. Poliziak ere esku hartu behar izan omen du, baten baino gehiagotan, erosleak txan-daka sar daitezen, 2.300(!) erosleko gehieneko edukie-ra-muga gainditzen ez dela ziurtatzeko. Ez da merkeal-di edo kanpaina apartekorik bertan, ez produkturen bat lortzeko aukera bakarra. Bo-rondatez joan dira egun ho-rietan madrildarrak jendetza artean igeri egitera, hurren-go egunetan, edo internet bidez, lasaiago -eta prezio berean- eros dezaketena es-kuratzera, baten batek sare sozialetan giza ergelkeria-ren adibide argiena izenda-tu duen uholde baragarri eta kutsakor baten baitan.

    Ez da horrelako fenome-no bat gorpuzten den estrei-nako aldia. Entzutetsuak dira iPhonek produktu berriren bat merkaturatzen duen ba-koitzean erosleek sortzen dituzten orduetako ilarak. Ezagun zaizkigu produktua agortuko bailitzan saltokietako ate aurrean pilatzen diren erosle irri-bartsuen irudiak. Multinazionalek ikasita daukate, ondo ikasita ere, fenomeno horiek izan ohi duten arrakasta, eta dagoeneko hasi dira jendetza eta ilara horiek berariaz eragiten -dendetan eguneko gehie-neko erosle kopurua mugatuz, edo produktu zehatz batzuk katearen denda bakar batzuetan salduz-, ba-dakitelako aglomerazioek erosleak uxatu baino, erakarri egiten dituzte-la, sarritan salgai dauden produktu eta sustapen kanpainek eurek baino askoz ere erraz eta eraginkorrago.

    Primark-eko kasuan, ordea, ez da produktu berririk. Eta madrilda-rrek bazuten lehendik ere Madrilen

    kate horren arropak erosterik, baina ez dute, orain arte, antza, hainbes-teko beharrizanik igarri. iPhone pro-duktuekin gertatzen denaren aurka, gainera, Primarkeko ehun-gaia oso kalitate eskasekoa dela onartzen dute erosleek eurek ere, eta egingo nuke egun hauetan poltsatan muku-ru eramandakoetatik erdia jantzi ere ez duela egingo zenbaitek. Erosleak ez dira hurreratu berez produktuak eskuratzeko. Erosteko esperientzia bera kontsumitzera joan dira, jende-tza horretatik kanpo gelditzeko bel-durraren akuilua ipurdian.

    Madrildarrak ez dira baboak. Ez da ergelkeriarik giza beharriza-nengan. Eta gizakia izaki soziala da, beste ezer baino lehen. Ez du nahi-koa beste gizaki batzuk bizi diren ingurunean bizitzearekin, beraiekin etengabe komunikatzeko beharriza-na du, ongizate emozionala horren menpeko izateraino. Globalizazioa-rekin mundua elkarlotuago dago orokorrean, egia da, baina gizakiak are urrunago gaude elkarrengandik. Ez du ematen, itxura batean behin-tzat, elkartrukerako garatu ditugun

    sare sozial eta plataformek, beraiek bakarrik, gizakiok daukagun beha-rrizan hori asetzen dutenik. Taldean bizitzeko -eta talde horren barruan onartua izateko- premia berezko ezaugarria da gizakiongan, selekzio naturalak egokiro garatutakoa. Eta Primark-ekoaren antzeko fenome-noek agerian uzten dute, behin eta berriro, gizakiak behar dituela orain, inoiz baino gehiago, harreman sozial horiek. Izan ere, gizakia baldin bada, besteekiko harremanean da, hein handi batean, ondokoekiko harre-manean sustraitzen da eta, norbere izaera bera. Eta izaera hori diluitzen igartzen ari den garai honetan, izan nahi du gizakiak, beste ezer baino lehen, inoiz baino larriago.

    BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]

    Bidali beharrekoak:

    4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua

    (emaila / telefono zenbakia)

    4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,

    kritikak, galderak,hausnarketak

    Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-

    tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-

    tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk editorialaren

    bidez agertzen du bere iritzia

    JANIRE LOPEZKULTURA TEKNIKARIA

    Erosleak ez dira hurreratu berez produktua eskuratzeko, erosteko esperientzia bera kontsumitzera joan dira, jendetza horretatik kanpo gelditzeko beldurraren ikuilua ipurdian

    Multinazionalek ondo ikasita dute aglomerazioek erosleak uxatu baino, erakartzen dituztela, sarritan salgai dauden produktu eta sustapena kanpainek eirek baino askoz ere erraz eta eraginkorrago

    GIZAERGELKERIA

    Indarra, kemena eta adorea. Saharar herriaren berezko hiru ezaugarri dira, eta azken egun hauetan ere horren adierazga-rri izan da, uholdeei aurre egiteko beraiek erakutsitako jarrera. Hala ere, ez dira gai, laguntzarik gabe, aurrera egiteko. Behar gaituz-te, eta zure laguntza ere behar dute.

    Duela pare bat aste izugarrizko euriteak jasan zituzten Tindu-fen, Aljerian, kokatuta dauden saharar errefuxiatuen kanpamentue-tan. Euriak eragindako kalteak larriak izan dira, saharar gehienek beraien etxeak eta gainontzeko baliabideak galdu dituzte. Zenbait toki inkomunikatuta gelditu dira, eta hondamendi-gunea izendatu dute.

    Basamortuan uholdeak izatea ezinezkoa dirudien arren, urak harea estali du, eta aurrean zeukan guztia eraman du berarekin. Ho-tza, hezetasuna, gosea eta ezinegona utzi ditu ordainetan. Errefu-xiatu izatearen eguneroko zailtasunei beste bat gehiago leporatu zaie: elikagairik eza, beroki eta arropa gabezia eta adobezko etxeen suntsipena. Elkarrekin zama hori errazago arinduko dugu.

    Horretarako, datozen egunotan elikagai bilketak egingo ditugu, ahalik eta azkarren sahararrei bidaltzeko. Besteak beste, azaroaren 7an, zapatuan, Basauriko Truke Azokan izango gara. Bertan, egun sahararrek errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten egoera ezagu-tzeko aukera izango da, eta horrez gain, uholdeek eragindako kal-teei aurre egiteko, norbanako bakoitzak bere alea jarri ahal izango du. Liburuak, jostailuak eta beste zenbait kontu emango ditugu eli-kagaien truke: latetan datozen elikagaiak, olioa eta esne-hautsa. Eman eta jaso, jaso eta eman, elkartasuna da hori. Alez ale eta kiloz kilo egin diezaiogun aurre egoera latz honi.

    MUNDUAZ BLAIELKARTEA

    S.O.S. SAHARA

    Globalizazioarekin mundua elkarlotuago dago orokorrean, egia da, baina gizakiak are urrunago gaude elkarrengandik

  • BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]

    Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak laburtuko

    ditu luzeegiak badira n

    # 013 GEURIA AZAROA 201510 AGENDA

    ANABASA

    ZINEA

    AZAROAK 14 ETA 22n BASAURI FILMANIA14: 18:00 Taberna Nagusia22: 18:00 Basozelai Gizarte Etxea

    KIROLA

    AZAROAK 7n ARRIGORRIAGAESKALADA ETA RAPELA Egun osoa Urduliz

    n BASAURIEXTREME FINAGA 16:30 Arizgoiti plazatik

    AZAROAK 15n ZARATAMO MENDI IRTEERA: ANBOTO08:00-19:00 Zaratamotik

    AZAROAK 22n ETXEBARRITXAKURKROS, X-TREME ETA MENDI MARTXA11:00 Kiroldegia

    MUSIKA

    AZAROAK 7n ZARATAMO EMUSIKA KLASIKOA: SEIART 19:00 HElexalde Kultur Etxea

    n GALDAKAO BENITO LERTXUNDI 21:00 Urreta kiroldegia

    AZAROAK 8n ARRIGORRIAGA UMEENTZAKO MUSIKALA: KONTU KONTARI 18:00 Lonbo Aretoa

    AZAROAK 13n ARRIGORRIAGAMURSEGO 20:00 Lonbo Aretoa

    EUSKARA

    AZAROAK 13n BASAURI BERBALAGUN: AURKEZPEN JAIA19:30 Amaia Taberna

    AZAROAK 18n BASAURI BELTZEAN MINTZO DOKUMENTALA + BELEN URANGAREKIN SOLASALDIA19:00 Pozokoetxe Kultur Etxea

    AZAROAK 19n GALDAKAO BERBALAGUN: AURKEZPEN JAIA19:00 Topa Taberna

    AZAROAK 7n BASAURIKARAOKEA20:30-22:00 Basozelai Gizarte Etxea

    tailerrak

    erakusketak

    AZAROAK 14n GALDAKAOERRAMUN MARTIKORENA, MIKEL MARKEZ, JEAN MIXEL BEDAXAGAR, AIRE AHIZPAK22:00 Torrezabal Kultur Etxea

    AZAROAK 20n ARRIGORRIAGAGALA LIRIKOA20:00 Lonbo Aretoa

    DANTZA

    AZAROAK 21n GALDAKAOATZOKO, GAURKO ETA BIHARKO ANDRA MARI. 60. URTEURRENA20:00 Kurtzeko frontoia

    AZAROAK 8n ARRIGORRIAGAERREKAREN EGUNA11:30 Santa Isabel plaza

    AZAROAK 9n BASAURIOLGETAN ONDO PASAU: ANTZERKIA, DANTZA ETA PLASTIKA TAILERRAK18:00-19:15 Basozelai Gizarte Etxea

    AZAROAK 13n BASAURIMAGIA: TORTORKERIAK. TOR MAGOA17:30-18:30 Pozokoetxe Kultur Etxea

    AZAROAK 5n UGAO SUKALDARITZA TAILERRA18:00-21:00 Jane Jauregia

    AZAROAK 6n ZARATAMO SKYPE IKASTAROA09:00-11:00 Arkotxako liburutegia

    AZAROAK 7-8n BASAURI CLOWN CABARET11:30-13:30 - 15:30-18:00 Marienea

    AZAROAK 7 ETA 14n BASAURI GRAFFITI TAILERRA7: 18:00 Taberna Nagusia14: 18:00 Basozelai Gizarte Etxea

    AZAROAK 7-ABENDUAK 5n ARRIGORRIAGA PERSONAL SHOPPER10:00-14:00 Larunbatak Gaztegunea

    AZAROAK 7-14-21n ZARATAMO FILM LABURRAK TELEFONOAREKIN17:00-21:00 Elexalde Kultur Etxea

    AZAROAK 9-11n BASAURI AKTIBATU ZURE AHOTSA9: 16:00-20:00 Marienea10-11: 17:00-20:00 Marienea

    AZAROAK 10-11-12n ETXEBARRI SUKALDARITZA TAILERRAK19:00 Eutsuna Txokoa (Patxi Ben-goa 8). Izen ematea: 626 036 659 (Lontxo)

    AZAROAK 10-17-24n BASAURI GENEALOGIA TAILERRA18:30-20:30 Marienea

    AZAROAK 13-14n BASAURI AUTODEFENTSA FEMENISTA13: 16:00-20:00 Marienea14: 10:00-14:00 Marienea

    AZAROAK 14n ARRIGORRIAGADANTZA TAILERRA GAZTEENTZAKO18:00 Gaztegunea

    AZAROAK 19 ETA 21n ARRIGORRIAGAAMERIKAR SUKALDARITZA19: 17:30 Abusuko Gaztetxokoa21: 18:00 Gaztegunea

    AZAROAK 20n ZARATAMOBLOGGER IKASTAROA09:00-11:00 Arkotxako liburutegia

    HITZALDIAK

    AZAROAK 5-11n GALDAKAOXIII. MENDI ASTEA20:00 Ganguren

    AZAROAK 12n GALDAKAOKULTURA GENOZIDIOA19:00 AEK Euskaltegia

    LITERATURA

    AZAROAK 10n BASAURIIRAKURKETA KLUB FAMILIARRA18:45 Ibaiganeko Haur liburtegia

    AZAROAK 20n ARRIGORRIAGAIPUIN SAIO MUSIKALA18:00 Abusuko Biblioteka

    AZAROAN ZEHARn BASAURIBASAURIN BE BAGARA: ARGAZKI ERAKUSKETAPozokoetxe Kultur Etxea

    AZAROAK 5-15n ARRIGORRIAGAERTIBIL BIZKAIA 201518:00-20:00 Udaletxea

    AZAROAK 5-13n GALDAKAOGRABATUAK: MALU RIAZA17:30-20:30 Torrezabal Kultur Etxea

    AZAROAK 5-25n ARRIGORRIAGAABUSU ARRANTZA TALDEAREN ARGAZKI ERAKUSKETAAbusu Zentro Soziokulturala

    AZAROAK 5-27n BASAURIBULARREKO MINBIZIA, KONTU FEMINISTAMarienea

    AZAROAK 6-30n BASAURITXIMINOAK. IANIRE SAGASTIArizko Dorretxea

    AZAROAK 8n UGAOPERRETXIKOEN ERAKUSKETA11:00-14:00 Herriaren enparantza

    AZAROAK 16-30n ARRIGORRIAGAEMAKUMEZKOEN SEXU ORGANOEN MUTILAZIOEI BURUZKOA18:00-20:00 Udaletxea

    AZAROAK 16-abenduak 4n GALDAKAOPINTURA: VICTOR SARRIUGARTE17:30-20:30 Torrezabal Kultur Etxea

    AZAROAK 24-30n BASAURIBIO-MENDEKOAKArizko Dorretxea

    ANTZERKIA

    AZAROAK 6n ARRIGORRIAGAKREDITUA 20:00 Lonbo Aretoa

    AZAROAK 13n ARRIGORRIAGAUMEENTZAKO ANTZERKIA: MAGIKLOWN 18:00 Abusu Zentro Soziokulturala

    AZAROAK 14n GALDAKAOUMEENTZAKO ANTZERKIA: LORATEGIAN 17:00 eta 18:30 Torrezabal

    AZAROAK 15n BASAURIUMEENTZAKO ANTZERKIA: KONTUKANTARI 12:30 Social Antzokia

    AZAROAK 20n UGAOOSTIRALERO ANTZERKIREN BAT: ADARRETATIK ZINTZILIK 20:00 Jane Jauregia

    AZAROAK 8n BASAURIUMEENTZAKO ANTZERKIA: AZKEN PORTUA 12:30 Social Antzokia

  • Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.net webgu-nean ikusgai izango dira.

    SUDOKU ERRAZA

    HITZ-GEZIDUNAK BASAURIKO ELKARTEA

    SUDOKU ZAILA

    EMAITZAk

    BASAURI TELEFONOAK

    FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05 87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12 94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre 36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05 44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi. 38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernn Corts 3 94 449 07 02

    ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53 61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20 96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901 100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81

    ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57 28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu 94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18 71Zutarri K.T. 94 449 20 83

    # 013 GEURIA AZAROA 2015 AISIA 11

  • KontrazalaAZAL ILUSTRATUA: AZAROAK 25

    HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 AZAROA #013

    Azaroak 25a Emakumeengana-ko Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko eguna izatea ez da inola-ko garaipena, ez eta ezer positiboren iturri. Arrazoia agerikoa eta sinplea da: alde batetik, egutegian marka-tu behar bada, emakumeenganako indarkeria existitzen delako da. Eta beste alde batetik, oraindik indarke-riaren alorrean kontzientzia hartzeko lana egin behar dela islatzen du.

    Argi eta garbi, kontzientzia har-tzeko lan horrek izen bat dauka: he-ziketa. Heziketaz ari naizenean, erai-kitze eta deseraikitze prozesuetaz ari naiz. Eraikitze prozesuari dagokionez, txikitatik inguratzen gaituen kultura-ren ezaugarri hegemonikoek, hau da, indartsuenak eta hedatuenek, gugan duten eraginarekin lotzen da. Dese-raikitzea, ordea, kontrakoa da. Hots, ikasitakoa eraitsi eta transformatzea. Baina horrek, gizartea aldatzeko hel-buruarekin jaiotzen den jarrera alda-keta izateaz gain, lana, buruhausteak eta sufrimendua dakar. Sufrimendua gizarteak normala bezala definitu duenaren kontra egitea delako.

    Eraikitze prozesua oso argi azal-du zuen Joseba Azkarraga sozio-logoak hainbat urte atzera Berria egunkarian idatzi zuen Tigreak edo tigresak iritzi artikuluan. Horretan azaldu zuen nola haurrak ziren nes-kato eta mutikoari hitzen bitartez botere eta sumisio rollak irakasten zitzaizkien. Mutikoari tigre deitzen zioten gurasoek: boteretsua, beldu-rrik gabekoa, ausarta. Neskari prin-tzesa: sentibera, ederra, maitasun erromantikoan errotua. Etxekoaz gain, identitatearen eraikuntzan egunero adoktrinatzen gaituzte in-formazioaren bitartez. Izan daiteke marrazki bizidunetan, telesailetan, literaturan hamaika bide daude. Burura datorkidan adibide garbiena soilik emakumeek iragartzen duten laktosarik gabeko esnea da. Emaku-meok bakarrik al dugu intolerantzia?

    Deseraikitze prozesuari esker, botere eta sumisio rollak desagerta-razi daitezke. Pierre Bordieuk azaldu zuen biolentzia sinbolikoa zer den ere uler daiteke, eta ekintza horiek identifikatzen has gaitezke. Hau da, fisikoki min egin barik gure burua mintzeko besteek gauzatzen dituz-ten ekintzak ulertu.

    Azken horretan dago giltza, hots, rollen deseraikitze prozesuan. Hezi-ketan. Gustatuko litzaidake azaroak 25 dituenean Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko eguna ospatu ordez, Berdintasunaren Garaipen eguna ospatuko bagenu.

    LEIRE PALACIOSKAZETARIA

    GARAIPENARENEGUNA

    HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA GEURIA.EUS

    Geuriakoegiteairakurtzeaaskozda,

    harpidedunhau

    bainoerrazagoa

    txo!

    EGILEA: DANI MAIZ