36

Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Petronor. Cuento sobre el Athletic en euskera. Athletic Geuria.

Citation preview

Page 1: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera
Page 2: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera
Page 3: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Athletic geuria !

Page 4: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Ni Nerea naiz, Athletic taldearen zale amorratua. Zure urteak izango ditut, eta neska oso arrunta naiz. Tira! Neska arrunta naiz… baina ez guztiz. Kontua da futbola oso gustuko dudala,eta gainera Athleticekoa naizela.

Muskiztarra naiz. Muskiz Bizkaiko udalerria da. Bizkaiko kostaldeko mendebaldeko muturrean dago. Iparraldean Bizkaiko Golkoa;hegoaldean Galdames; ekialdean Abanto eta Zierbena etamendebaldean Kantabriako Urdialaitz ditu mugakideak.

Muskizeko historian gizon handi bat daukagu; Lope GartziaSalazar, 1399. urtean jaiotakoa. Banderizoen guda garaianhartu zuen parte eta haren omenez jauregi eder batdaukagu herrian, Salazartarren dorretxea.

2 3

Page 5: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Neuk ere herriko futbol taldean jokatzen dut, mutilekin batera. Nire gelan mutilei biziki gustatzen zaie futbola, baina ni neu naiz gelako neska bakarra futboleko Ligan.

Gure futbol taldeko kamiseta urdina eta zuria da, eta prakak urdin kolorekoak. Entrenamenduetan, lehenengo, gorputz beroketak egiten ditugu. Peio nire ondoan jartzen da. Primeran jokatzen du eta oso eskuzabala da.

Azken partidan, entrenatzaileak aurrelari jarri gintuen biak, eta Peiok gol bi sartu zituen. Nik partidako hirugarrena sartu nuen, azken minutuan, buruz. Peiok bi gainditu zituen, niri baloia bikain luzatu zidan airez eta nik atezainaren eskumako aldera jaurti nuen. Taldeko lagunek zoriondu egin ninduten eta Peiorengana nindoala, berak marrubi-musua eskaini zidan, irribarretsu.

Zenbat gustatuko litzaidake San Mameseko futbol zelaian jokatzea, “Athletic!, Athletic!, zu zara nagusia” entzutea! Itzela izan behar da,

gero, jokalarientzat. Ikaragarria!

4 5

Page 6: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Aitak futbola du gustuko. Bere sasoian, futbolean jokatzen zuenean, bazegoen Athleticen goi mailako futbolari bat atezaina zena. Apartekoa zen, haren izena Iribar, TXOPO ezizenez ezaguna, munduko atezainik bikainena garai hartan.

Aitak dio baduela gordeta Iribarrek antzina oparitu zion posterra, sinadura eta guzti. Posterrak honela dio: “Andoniri, Muskizeko jokalariari, besarkada bero batekin”.

6 7

Page 7: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Aitite, aita, nire neba Joseba eta laurok oso gustuko dugu hamabostean behin Muskiztik San Mames futbol zelaira joatea. Etxean zuri-gorridun elastiko berria jantzi, ogitartekoak prestatu, Muskiztik trena hartu eta San Mamesera goaz, pozez kantari. Hura da poza bihotz barrenean dudana!

San Mamesen, gure eserlekuetan eseri eta laster honako abesti hau entzuten dugu:

“Athleeeeeeeeeetic, Athleeeeeeeeeetic, Athleeeeeeeeeetic,A la bi, A la ba, A la bim bom bam, Athletic, Athletic, geuria”.

Athletic geurea. Kanta hori entzutean zoratu egiten naiz, nire neba Joseba eta biok saltoka eta oihuka jartzen gara. Halako zirrara handia sentitzen dut, oilo-ipurdiak ileak lazteraino! Futbola gustuko dugunontzat oso bereziak dira San Mameseko futbol-partidak. Eta Athleticek zoratu egiten nau. Handitzean Athleticeko neskatoen taldean jokatu nahiko nuke, jakina!

8 9

Page 8: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Gure etxean denok dugu futbola gustuko. Eta aititek ere bai. Beti dabilkit gora eta behera Athleticen kontuekin, Zarra gora, Panizo behera, Iriondo gora, Gainza behera. “Haiek ziren futbolari bikainak, haiek!” –dio sarritan.

Muskiztik atera gara, pozez kantari. Trena hartu dugu etatxiri-txiri heldu gara. Trenak San Mames futbol zelaiaren ondoan utzi gaitu. - Heldu gara. San Mames futbol zelaia ikustera goaz –esan du aititek-. Gaur Athleticen aurkezpena da.- Hara! Egia da. Ahaztuta neukan gaur aurkezpena dagoela San Mamesen. Athleticeko jokalariak ikusiko ditugu?

- Jakina!

- Aitite, ez dakit nortzuk diren aipatzen dituzun jokalari horiek! –esaten diot Athleticen kamiseta janzten dudan bitartean.- Nerea, nahi al duzu Bilbora etorri gauzatxo bat ikustera? -galdetu dit aititek.- Jakina! Zer erakutsi behar didazu, bada? –erantzun diot.- Bertan egon arte, sorpresatxoa da.

10 11

Page 9: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Jende-pila dago futbol zelaian sartzeko. Ilaran jarri gara eta sartzean sarreratxo bat eman digute. Zozketa baten parte hartzeko da, eta jokalarien kamisetak zozketatuko dituzte.

Sarrera nagusia hartu dugu eta beste haur batzuekin batera eskailerak arineketan jaitsi eta ordezko jokalarien eserleku ondoan eseri naiz. Ezin aurrerago.

Pixka batean itxaron dugu. Aititek irribarre gozoa eskaini dit. Ni artega nago.

Laster Athleticen ereserkia entzun da lau haizeetara:

Athletic, Athletic, eup! Athletic gorri ta zuria danontzat zara zu geuria. Herritik sortu zinalako maite zaitu herriak. (………………………)

Jendea txaloka hasi da. Halako baten, jokalari guztien izenakesan dituzte bozgorailuetatik. Gorka Iraizoz, Fran Yeste, Joseba Etxeberria, Markel Susaeta, Aitor Ocio…

12 13

- Nerea, ikustera goazen futbol zelaia1913. urtean inauguratu zen. Katedrala Europako futbol zelairik

zaharrenetariko eta tradizio handienetariko bat da –esan dit aititek.

Page 10: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Aitite pozik ikusten dut. Jokalarien kamisetarekin egin dut amets. Joseba Etxeberriak berba batzuk aipatu ditu:

- Athleticen zaleak, aurrera!

Gero presidenteak hartu du parte. Kepa Junkeraren abestiak entzuten dira nonahi.

Jokalariek bira batzuk eman dituzte futbol zelaitikbarrena, eta zaleak agurtzen hasi dira.

Ikuskizuna amaitzeko dago. Orduan Iribarrekzozketari hasiera eman dio: 222 zenbakia,476 zenbakia, 507 zenbakia, 507...

Aititek sarreran eman dioten zenbakia hartu eta begiratu du:

- Nerea, Nerea, 507 zenbakia daukagu, begira! –aititek.

Arineketan atera naiz. Hankak dardarka dauzkat.Saritutako zenbakia aurkeztu dut eta Aitor Ociok berak jantzi dit kamiseta.Zoramena! Nire bizitzako egunik politena izan da gaurkoa.

- 507 zenbakia daukana atera dadila futbol zelaira 20 zenbakia daraman kamiseta hartzera –dio Iribarrek.

- Hara! Aiba! Zer diozu?

14 15

Page 11: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

ATHLETICEN GARAIKURRAK

- Nerea, Nerea –deitu dit aititek irribarrez- Esan amatxori gaur bisitari goazela Bilbora.

- Nora bada, zein lekutara?- Bidean esango dizut –aitite pozez kantari.

Bilbora heldu gara, betiko moduan, trenez.- Gaur Athleticen museoa ikustera goaz. Han Athleticek irabazitako garaikurrak eta argazkiak ikusiko ditugu.

Areto handi bateansartu gara; hamaikatxogaraikurikustenditut.

16 17

Page 12: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Argazki-pila eskegita daude. Ez dakit nortzuk diren argazkietakoak.Aitite betiko erretolikarekin hasi zait berbetan:

- Argazki honetan agertzen dena Zarra da, jokalari bikaina. Eta beste hau Gainza. Geldi! Hau Pitxitxi da!

- Nor esan duzu dela jokalari hori?Aitite jakitun dago Pichichiren bizitzaz.

- Rafael Moreno Aranzadi, Pichichi izenez ezaguna, Bilboko Athletic Clubeko jokalaria izan zen. Bilbotarra jaiotzez, 1912. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, zortzi denboraldi egin zituen taldean, 1912tik 1920. urtera bitarte. Lau Kopa irabazi zituen, eta An-bereseko Joko Olinpiakoetan zilarrezko domina lortu zuen.Espainiar selekzioarekin bost aldiz jokatu zuen.

San Mames futbol zelaiko harmaila nagusian, bere omenezko irudi bat dago. San Mamesen aurreneko aldiz jokatzen duten taldeek irudiaren aurrean lore sorta bat uzteko ohitura dute.

- Orain bai. Marca kirol egunkariak jokalariaren ezizena daramansari bat ematen dio urtero, denboraldian gol gehien sartu dituenfutbolariari –esan diot jakinguraz.

- Horixe, bada.

18 19

Page 13: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Aitite pozarren dago antzinako jokalarien argazkiak ikustean.

- Hara, etorri hona, Nerea. Hau Clemente da, eta beste hori Iribar da.

Hainbat izen esan dituen arren, bat ere ez zait ezaguna egiten.

Halako batean, jokalari baten argazkia ikusi dut. Ezaguna egiten zait, haren aurpegia telebistan inoiz edo behin ikusita daukadalako, baina haren izena ez dakit zein den.

20 21

- Aitite! Nor da jokalari hau? –galdetu diot jakinguraz.

- Aurrez aurrez daukazu Athleticeko beste jokalari historiko bat. Julen Guerrero, luzaroan zortzi zenbakia eraman duena.

Ondoan zenbaki batzuk ikusi eta irakurri ditut: 1898-2008. Ene! Matematikako eragiketa egin eta di-da batean konturatu naiz gure Athleticek 110 urte bete dituela. Hau marka! 110 urte futbolean jokatzen eta 1. mailatik inoiz jaitsi gabe, bertako jokalariekin bakarrik. Hau marka!

Page 14: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

GARAIPEN HISTORIKOA

Ondoko gelara sartu gara jarraian. Athleticek historian izan dituen urtez urteko futbol taldeak daude eskegita. Aititek memoria handiadauka futbol kontuetan. Oso ondo gogoratzen da noiz irabazi genuen azken kopa 1984an.

Halako baten kontu kontari hasi zait:

“Athletic Barcelonaren aurka Kopa jokatzen ari da. Zubizarretakateko sakea egin du, aurrera, ezkerraldera. Urtubi, gure herrikojokalaria, ezker hegalean jarrita dago. Baloia kontrolatu du etanori pasatu begira hasi da. Maradonak oinetatik kendu nahi diobaloia. Urtubik begiratutxo bat egin eta Argoteri jaurti dio.

Argote ziztu bizian atera da eta tarte handi samarra du inguruan,hegalean gora doa, baloia oinari itsatsita balu bezala. Erdian Endikaikusten du. Argotek eskuinarekin baloia luzatzen dio Endikari. Honek baloia jaso eta penalti eremurako bidea hartu du. Orduan Barcelonako atezaina atera zaio bila eta Endikak izugarrizko ostikoa eman diobaloiari. Baloia zelai arrasean atera da,ate barrura sartuz. Gola!”

Honela kontatzen du aititek final hura.

- Astinaldi ederra eman genien urte hartanBarcelonakoei. Eta hori Maradonarekinjokatu zutela! –dio aititek harro-harro.

22 23

Page 15: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Aititek eta aitak etxean daukate partida hura grabatuta. Noiz edo noiz pizten dute telebista, sartzen dute bideoa eta telebistari begira daude. Aitite pozik zoratzen jartzen da irudiak berriro ikusten dituenean:

- Urte hartan irabazi genuen Liga eta Kopa, Clemente entrenatzaile zelarik. Athleticek titulua eskuratzeaz bat, milaka eta milaka lagun inguru atera ginen kalera, garaipena ospatzera. Athleticeko jokalariek itsasadarra zeharkatu zuten goitik behera, Athletic izeneko gabarra batean, eta Bizkaia osoaren gorazarrea jaso zuten, kantuka, oihuka, negarretan, irribarreka, itsasadarraren bi ertzetan pilaturik zegoen jende andana, heroi zuri-gorriei etengabe txalo egiten eta biba eta goraka ari zela.

Ni txundituta gelditu naiz aititeren berbak entzutean.

- Zer da delako gabarra hori? –galdetu diot.

- Ez duzu hori ikasi eskolan ala? Entzun. Ibai-ontzi bat da, normalean merkantziak garraiatzeko erabiltzen dena. Athleticek bi Ligak irabazi zituenean, 1983. eta 1984. urteetan, jokalariak gabarran etorri ziren Bilboko udaletxeraino. Hantxe geunden, milaka eztarri oihuka ibaiaren bi ertzetan ongi-etorria eman nahian.

24 25

Page 16: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Gabarrarekin txundituta gelditu naiz. Argazkiak ikusten eman dugu luzaro, eta halako batean, hara non ikusten dudan etxean daukadan posterra, BBK-k emandakoa.

Orain bai. Aititeri diotsot:

- Begira, hauek dira nik ezagutzen ditudan jokalariak: Fran Yeste,Joseba Etxeberria, Gorka Iraizoz… Aitite, badakizu zer?

- Zer da, bada?

- Duela hilabete bat, aitak Lezamara eraman gintuen Joseba eta biokAthleticeko jokalarien entrenamendua ikustera. Joseba Lezamarajoaten zen lehenengo aldia zenez, boligrafoa, kamiseta,atezainen eskularruak eta argazki kamera eraman zituen.

26 27

Page 17: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Argazki bat egin nahi zuen Gorka Iraizoz atezainarekin eta eskularruak sinatzeko eskatu zion. Hura bai ezustea Gorka atezainak esan zionean:

- Gorde eskularru horiek. Hemendik aurrera neureakjantziko dituzu!

Eta bereak eman zizkion, sinadura eta guzti. Joseba nega-rretan hasi zen, pozez negarretan eta Gorkak musu handi bat eman zion.

- Etorri, argazki bat egingo dugu –esan zion gero.

Egun, Gorkaren eskularruak eskolara eramaten dituenean, lagunak zur eta lur gelditzen zaizkio Josebari. Denek nahi dute Gorkaren eskularruak janztea eta Josebak atsegin handiz uzten die lagunei janzten.

Ez al da gauza ederra sentitzen dituzun kolore gorria eta zuria biziki maitatzea?

28 29

Page 18: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

ATHLETICEN INGURUAN TXAPELKETA

Gure ikastetxean Amaia da gorputz hezkuntzako irakaslea hainbatmailatan. Gaur, andereño Amaiak ezagutzera eman digu txapelketabat egingo dugula. “Txapelketa kulturala” deitu dio. Zeri buruz?Athletici buruz. Saridunak kopa bat eroango du etxera.

Txapelketa hurrengo gorputz hezkuntzako klasean egingo da, datorren ostegunean.

- Hainbat galdera desberdin izango dituzue Athletici buruz,besteak beste historia, jatorria, harrobia eta jokalarieiburuz –esan du andereño Amaiak.

- Mikel da, dudarik gabe, denetan gehien dakiena!-aitortu du gelako Idoiak, eta Idoiak inorkbaino hobeto daki zertaz ari den, Mikelez maiteminduta dagoelako.

Gelako mutilek berehala eman dute izena. Eneko irribarretsu dago

kopa eskuratuko duela uste duelako.

Gelako super-jakintsua den Mikelek ere izena eman du. Neskatoenartean Amaiak, Enarak etanik neuk eman dugu izena.

30 31

Page 19: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Eskolako klaseak amaitutakoan,herriko liburutegira jo dut eta bertakoarduradunari Athletici buruzko informazioa eta argibidea eskatu dizkiot.

Liburuzainak liburu aparta ekarri dit eskura, haren izenburua “Athletic Club, Mito baten kronika” da. Astebete daukat irakurtzeko eta liburutegira itzultzeko.

Liburu bitxia da, ederra. Athleticen historia bilduma agertzen da.

Hastapenak, txapelketak, garaikurrak, emaitzak…

Andereño Amaiak lehia bizia izango dugula aipatu du,izan ere, inoiz baino ikasle gehiagok eman dute izena.

32 33

Page 20: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Txapelketa eguna heldu da. Asko garenez, parte hartzaileak areto nagusian elkartu gara.

- Entzun ondo, arretaz –esan du andereñok-. Hainbat gelatatik izena eman duzue eta hamar galdera prestatu ditut zuek orri batean erantzuteko. Galdera batzuk errazak dira eta guztiok ezagutzen dituzue, baina beste batzuk oso zehatzak dira, ondo erantzun beharrekoak.

Andereñok galdera-orria banatu du. Atzean eserita nagoenez, azkenengotakoa izan naiz orria jasotzen.

34 35

Page 21: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

36 37

Iriondo eta Venancio izenak orrian idatzita datoz. Ni, orduan, aititek aipatzen zituen hiru izen arrarorekin oroitu naiz. Aititeri entzuna nion bazela aurrelari bikain bat Athleticen Zarraizena zeukana. Eta Zarrarekin batera beste bi jokalari apartak ere bai: Panizo eta Gainza.

Hiru izen horiek idatzi ditut, ZARRA, PANIZO eta GAINZA.

NORTZUEKOSATZEN ZUTENANTZINAATHLETICENAURREALDEHISTORIKOA?ZarraPanizo

Poliki-poliki irakurri ditut hamar galderak. Ez nago batere urduri.

Galderak hauek dira:

Page 22: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

38 39

Ni jaio gabe nengoen oraindik, baina gabarrarekin gogoratu naiz, izan ere, Liga irabazitakoan Athleticeko jokalariak gabarran etorri ziren udaletxera. Azken Liga 1983-1984. denboraldian irabazi zen, Javier Clemente entrenatzailea zelarik.

ZEINDENBORALDITANIRABAZI ZUENAZKENEZATHLETICEKLIGA?

Page 23: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Erraza, oso erraza, pentsatu dut.

1988az geroztik, Ibaigane jauregia da Athleticen egoitza; izan ere, urte horretan Clubak erosi zion eraikuntzaadministrazioari. Gregorio Ibarretxe arkitektoaren lana da, eta 1900ean eraiki zen, Ramon de la Sota, orduko ontzijabe eta enpresaburu garrantzitsuaren aginduz.

Jauregia mende hasierako zahar kutsuko etxeen adibidebitxia da. Erdisotoan, Cluben prentsa aretoa dago.Eta gainerako hiru solairuetan, bulegoak eta Clubbaten egoitzari dagozkion gelak daude.

40 41

ZEIN DAATHLETICENEGOITZA?

Page 24: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

...... Elgoibarren jaio zen 1977an. 8 urterekin herriko San Bartolomeikastolan hasi zen jolasten. Gero, Elgoibarren eta Real Sociedadeko behe kategorietan jokatu zuen. 17 urterekin egin zuen lehen denboraldia Athleticen. Zinema eta saskibaloia gustuko ditu.100 gol baino gehiago sartu ditu Athleticekin.

Iribarren atzetik Athleticen partida gehien jokatu duen jokalaria da.

42 43

NOR DAGAUR EGUN ATHLETICEKOKAPITAINA ETA ZER DAKIZUBERARI BURUZ?

Joseba Etxeberria da Athleticeko kapitaina.

Page 25: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Aititek kondaira bitxia kontatu zidan behin San Mamesi buruz.

“1913ko abuztuaren 21ean inauguratu zen San Mames eta Pichichi mitikoak dauka lehen gola sartu izanaren ohorea. Athletic futbol taldearen zelaiari San Mames izena eman zitzaion, inguruetan, Amadeo de Saboyak 1872aninauguratu zuen San Mames egoitza bertan zegoelako.

Egoitza hori 273. urtean zirko erromatarrean martirizatu zuten Mames de Cesarea haur santuari eskainitako ermita zahar baten lurretan eraiki zen. Haur hura, kondairak dioenez, lehoiaren erasotik aske geratu zen eta,ondorioz, lehoiek ez zioten ezer egin”.

44 45

BA AL DAKIZU ZEIN DEN ATHLETICENFUTBOLZELAIARENHISTORIA?

Bosgarren galderan historia bat kontatu behar da.

Page 26: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Etenalditxo bat egin dut. Albora begiratu eta Mikel artega,urduri ikusi dut, batera eta bestera begiratuz. Gelako besteikaskide batzuek di-da batean bete dute orria.

46 47

ATHLETICENEZKUTUAKZER DAUKABARRUAN?

Galdera honen erantzuna aititeri entzuna nion. Athleticenlehen ezkutuak bandera zuri-gorri bat zuen, taldearen izenekolehen letrekin eta larruzko baloi baten inguruan.

Gero San Anton eliza eta zubia, Gernikako arbolaeta otso bi gehitu zizkioten ezkutuari,gaur egungo itxura hartu arte.

Page 27: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Ana Urkijo abokatua da. 12 urterekin Athleticeko bazkide egin zen. Lamikizekdimisioa eman zuenean presidente izendatu zuten. Hala, Clubaren 108 urtekohistoriako lehenengo emakume presidentea da. Aurretik ere apurtu zuen orduraarteko gizonen nagusitasuna, 1990. urtean zuzendaritzako kideko lehen emakumeaizan zelako Jose Julian Lertxundi presidentea zen garaian. Urkijok txiki-txikitatikjaso du Athleticen filosofia etxean. Bere aita Beti Duñabeitiaren zuzendaritzakokide izan zen (1977-1982), eta hark oso umetatik igandero eraman zuen San Mamesera.

48 49

EGON OTE DAATHLETICENLEHENDAKARITZANEMAKUMERIK?

Andereñori halako galderak egitea asko gustatzen zaio. Betiesaten digu emakumeok geure burua aurrera atera behar dugula.

Page 28: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Banekien bat baino gehiago zirela. Athletic Clubek laugarren Superliga irabaztea lortu zuen. Azken mementora arte pil-pilean egon zen Superliga.

Lau Liga. Itzel!

50 51

EMAKUMEZKOENTALDEAKZENBAT LIGAIRABAZI DITU?BAT, BI, HIRUALA LAU?

Page 29: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Ez dago zalantzarik. 1951-1952 denboraldian “Katedralean”San Mamesen arkua eraiki zuten. Zelaiaren eraikuntzaezaugarriena izateaz gain, berari esker zutaberik eginbehar ez denez zelaiaren puntu gehienetatik ongi ikusteaahalbidetzen zuen.

52 53

ZER DAUKABEREZITZATSAN MAMESZELAIAK ETAZEIN IZENEZEZAGUTZENDA?

Page 30: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Atera kontu. Eskerrak futbol zelai berriari buruz zerbait dakidan. Athleticen futbol zelai berriak 57.000 lagunentzako tokia izango du.

54 55

ZENBATLAGUNENTZAKO TOKIA EDUKIKO DU ATHLETICEN FUTBOL ZELAI BERRIAK?

Heldu naiz hamargarren galderara. Andereñok “jokoz kanpora” harrapatu nahi gaitu. Galdera guztietatik zailena jarri digu,inork ez erantzuteko modukoa. Honela dio:

42.00057.00070.000

Page 31: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Amaitu dut. Ia ordu bete behar izan dut galdera guztiak betetzeko. Orria andereñori eman eta zera esan du:

- Biharko jakingo duzue nork irabazi duen KOPA.

Jolastokira atera gara. Mikel haserre zegoen, ez zituelako galdera bi bete. Nire gelako Amaiak eta Enarak galdera bat erantzun barik utzi dute. Nik, ostera, denak erantzun ditut.

Biharamunean, andereño etorri da eskuan KOPA dakarrela.

- Entzun ondo: askok hartu duzue parte txapelketan eta zorionak guztioi parte hartzeagatik. Batek erantzun ditu galdera guztiak zuzen. Eman diezazkiogun zorionak NEREARI, bera izan delako irabazlea!

Andereñok KOPA eman dit. Oso pozik nago. Etxera joan naiz eskola bukatutakoan eta aititeri erakutsi diot garaikurra:

- Egunen baten eskuratuko duzu horren moduko garaikurra futbolean ere.

Egun ederra izan da. Amets egin dut San Mamesen jokatzen dudala.

56 57

Page 32: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

EMAKUMEZKOEN TALDEA

Liga txapelketako azken partidan nago. Athleticeko emakumezkoen taldean jokatzen dut. Lezama daukat jokalekua, eta jende asko dator gu ikustera.

Aurten Liga irabazteko gaude eta oso pozik nago. Jarraitzaileen pozasekulakoa da. Bost minutu baino ez da falta neurketa bukatzeko…eta berdinketa hutsarekin ez gara lehenak sailkatzen Ligan.

Azken partida hau San Mamesenjokatzen ari gara Levante taldearen kontra.

Husna gaude. Amaiak, gure aurrelariak, orkatila bihurtu du.

Entrenatzaileak esan dit orduan:

- Aurrera Nerea, beroketak egin, Amaiaren ordez aterako zara eta.

Ni ez nago batere urduri. Futbol zelaira atera naiz. Entrenatzaileak agindu zorrotza eman dit aurrean jokatzeko. Gero eta zailagoa da jokaldietan baloia kontrolatzea. Atzelariek kanpora jaurti dute baloia.

Baloia bularrez gelditu dut. Markatzaile bati jauzi egin ondoren, baloia eskuineko belaunaren gainean erortzen utzi eta, oinaren kanpoaldearekin jota, gol erabakigarria sartu dut.

58 59

Page 33: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Nire taldekoek nire gainera salto egin dute zorionak emateko. Tribunan ikusleak elkarri besarkadak emanez ari dira, saltoka, dantzan, musuka.

Minutuak ezin astiroago igarotzen dira. Falta bi dira oraindik…

- Eutsi, eutsi –diosku entrenatzaileak.

Azkenean, neurketaren txistua entzun dut. Txapeldunak gara. 1-0. Athletic txapeldun!

Jarraitzaileen poza sekulakoa da. Aparteko zoramena harmailetan.

Hura poza bihotz barrenean daukadana! Bihotza taupaka daukat.

Sentipen zoragarria da, inoiz ahaztuko ez dudana.

AUPA ATHLETIC,

ZU ZARA NAGUSIA!

60 61

Page 34: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Kaixo. Argazkian ikusten duzuna ni naiz. Antton dut izena (etxean,Andoni), Usansolon bizi naiz eta eskuetan duzun liburua neukidatzi dut.

Haurren eta gazteen mundua gustuko dudanez, ipuin eta kondaira asko kontatu eta idatzi ditut zuentzat.

Atsegin dut, zalantzarik gabe, aititeren ipuinak eta kontuak edonon aditzea, batez ere Athletici buruzko pasadizoak badira.

Horrexegatik idatzi dut ipuin hau, ATHLETIC GEURIA, aititek Athletic maitatzen irakatsi zidalako, barru-barrutik gainera.

Bide batez esango dut nire ametsa Athleticen jokatzea izan dela. Eta amets hori bete dudala liburu hau zuentzat idatzi dudanean.

Oraingo honetan, Athleticeko futbolzale amorratua den Nerea neska baten istorioa aurkeztu nahi dizuet. Nereak amets polit eta handi bat dauka: Athleticen emakumezkoen taldean jokatzea, kolore zuri-gorriak maitatuz.

Ez al da gauza ederra eta polita Athletic maitatzea?

Ondo pasa Nerearekin eta Athleticekin.

Page 35: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Babeslea: Petronor Idazlea: Antton Irusta ZamalloaIlustratzailea: Enrique Morente LuqueMaketazio eta diseinu lanak: Triángulo PublicidadInprimaketa: ZureGure esker onak Athletic Club taldeari argazkiak uzteagatik© Petronor 2008

Page 36: Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Athletic, Athletic, eup! Athletic, gorri ta zuria

danontzat zara zu geuria Erritik sortu ziñalako

maite zaitu erriak.

Gaztedi gorri-zuriazelai orlegianEuskalerriarenerakusgarria.

Zabaldu daigun guztiokIrrintzi alaia:

Athletic, Athleticzu zara nagusiaAltza Gaztiak

Athletic, Athletic,gogoaren Indarra.

Aritz zarraren enborrakloratu dau orbel barria.

Aupa mutilakaurrera gure gaztiakBilbo ta Bizkai guztiagoratu bedi munduan

Aupa mutilakgora beti EuskalerriaAthletic gorri-zuria

geuria.

Bilbo ta Bizkai guztiak gora! Euskaldun zintzoak aurrera!