2. Eguna (Markinako irakurketa plangintza)

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/30/2019 2. Eguna (Markinako irakurketa plangintza)

    1/7

    BEKOBENTA ESKOLAKO IRAKURKETA PROIEKTUA

    1. Markina-Xemein

    Markina-Xemein, 5.000 biztanle inguruko herria da, Bizkaiko ekialdean, Gipuzkoako mugandago kokatua, eta ez dago oso ondo komunikatuta.

    Etorkin kopurua %10 ingurukoa da eta Senegal, Errumania, Moldavia eta Maroko dira hurrenezhurren horien jatorri garrantzitsuenak. Aspalditik gara migrazioarekin lotutako herria, artzain(AEB) edota pilotari (AEB, Hegoamerika, Italia, Egipto edo Japon) joandakoak ugari izan baitira.

    Populazio kopuru handiena 3.800 bat lagun kalean bizi da, besteak auzoetan. Gehiengoaeuskalduna da eta nekazaritzarekin lotuta, gure industria txikia alboko herrietan baitago.Politikoki abertzalea.

    Historia sendoa, etnografikoki oso aberatsa eta jauregiz, dorretxez, jauntxoz eta familiailustratuez beteta. Monumentu nazionalak, katalogatutako alde zaharra.

    2. Herri BibliotekaGure zerbitzuaren ardura bikoitza da: alde batetik, Herri Biblioteka; bestetik, Udal Artxiboa.

    Don Alfonsok, Bekobentako zuzendariak, zabaldu zuen zerbitzua 1969an, eta beste batzuenantzera azkeneko urteetan izugarri hasi dira gure erabiltzaile, mailegu, aurrekontuak; 2000.urtean 1.000 mailegu inguru egiten genituen, 2010.ean 15.000, 3/biztanleko edota12/bazkideko.

    Arratsaldez zabaltzen zen biblioteka izatetik, egun guztira zabaltzen den zerbitzura pasatu gara,langile erditik 2 edukitzera. Etxeko lanak egiteko lekua eta haurrentzako biblioteka bat izatetik,umeen maileguen pisua bakarrik %40a izatera pasatu gara.

    Bazkide kopurua biztanleen %20aren inguruan dago. Ekipamendu aldetik, 120 m2 baino ez,

    herriaren erdian.

    Datu horiekin, 2003an leku barik geratu ginen, gurasoek ez zuten aukerarik haurrekin ipuinakeroso kontatzeko, irakurketa denbora apur bat elkarrekin pasatzeko, disfrutatzeko, batakbesteei traba egiten zieten. Ez genuen, baina, handitzeko aukerarik; beraz, herrian besteirakurketa gune batzuk zabaltzea erabaki genuen. Horrela, Anbulatorioko pediatria zerbitzuaneta Kultur Etxean, hilero aldatzen ditugun aukeratutako 100 bat ale jarri genituen, etxeraeraman daitezkeenak.

    Norabide horretan aurrera pauso bat eman eta beste proiektu bat sortu genuen: HerrikoBibliotekak.

    2.1. Herriko Bibliotekak ProiektuaProiektu honen bidez herriko beste biblioteka edo liburu bildumak zabaltzen lagundu nahi dugu,horrela elkarte ezberdinen bibliotekak antolatzen ditugu. Ez da bakarrik aholkua ematea, edopuntualki laguntza eskaintzea; proiektuan sartzen diren elkarteen liburu multzoak antolatzeakdituen lan guztiak: katalogatu, etiketak jarri, ordenatu geure gain hartzen ditugu.

    Horrela gainera bilduma hauek gure katalogoan agertzen dira eta eskuragarri daude Interneten.

    Tratua hau da: guk liburutegia antolatzen dugu, katalogazioa, etiketak eta Interneteneskuragarri jartzen dugu informazio hori guztia. Trukean, biblioteka zabaldu eta bertako liburuakerabilgarriak izango dira guztientzako, ez bakarrik elkarte horren kideentzako. Elkartebakoitzarekin erabilera-protokolo zehatz bat onartzen da.

    1

  • 7/30/2019 2. Eguna (Markinako irakurketa plangintza)

    2/7

    Proiektuan sartzen diren bibliotekak ezberdinak dira: administrazioaren zerbitzuak, elkarteak,eskolak eta bakoitza sartzeko eta onartzeko arrazoiak ere horrelakoak dira: anitzak,desberdinak.

    Jarraian daude zerrendatuta zein diren:

    Mendigoizaleen Taldearen (Artibai) biblioteka txikia da, baina oso espezializatua,ibilbideak, mendi-liburuak, mapak Holako gaietako liburuetan ez dugu dirurik alferrikerabiliko eta, gainera, bakarrik gure baliabideekin baino bilduma aberatsagoa lortzendugu.

    Udalean, idazkariaren zuzenbide liburuak eta dokumentazio juridikoa; arkitektoaren etaaparejadorearen liburu teknikoak; itzultzailearen hiztegi eta hizkuntza liburuak horiekguztiak goi mailako lanak dira eta unibertsitateko ikasleentzat interesgarriak izandaitezke. Orokorrean gure erosketetatik kanpo geratzen dira, eta kolaborazio honi eskergure erabiltzaileen esparrua zabaldu dezakegu.

    Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren Drogomenpekotasun Zerbitzuko DokumentazioZentrua: Gurasoei zuzendutako bilduma, drogak, familia-erlazioak, nerabeak, filmak

    Oso dokumentazio espezializatua.

    Eskoletako bibliotekak. Herrian 3 eskola ditugu, LH eta DBHko bi: Bekobenta eskolapublikoa eta Berakruz itunpeko ikastetxea. Biblioteka horiek dira interesgarrienakguretzako: hezkuntzako dokumentazio espezializatua, haur eta gazte literatura,derrigorrezko irakurketei aurre egiteko errepikatutako aleak

    3. Bekobenta HLHI + Markina BHI

    Bekobenta HLHI Ikastetxe Publikoak Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibar herrietako umeakhartzen ditu. Ikasturte honetan 262 ikasle ditugu eta horietako %14 atzerritarra da.

    Eraikina Markina BHIrekin konpartitzen dugu. Zentro bakoitzak eraikinaren alde bat erabiltzendu baina baditugu zenbait gela komunean; beste batzuen artean, biblioteka Ikastetxe bienarteko harremana estua da. eta espazio fisikoez gain hezkuntza ekimenak ere konpartitzenditugu, adibidez: Irakurketa Proiektua.

    Markina BHIk Markina-Xemeingo ikasleez gain Ziortza-Bolibar, Berriatua, Etxebarria, Aulesti etaMunitibarko ikasleak hartzen ditu, herri horietan ez baitago Bigarren Hezkuntzako Instituturik.156 ikasle ditu. Beraz 418bat ikaslek erabiltzen dute eskolako biblioteka. Baita nahi dutenherritar guztiek ere eskolaz kanpoko orduetan.

    Gure eskolako familiek oso talde heterogeneoa osatzen dute. Beraz, eskolak hezkuntza-komunitatearen kide guztien kultura, ekonomia eta gizarte desberdintasunak integratzeko etakonpentsatzeko ahalegin berezia eginbehar du. Eta, zeregin horretan, bibliotekakontutan hartu

    beharreko tresna da.

    4. Proiektua

    4.1. SorreraEskolako biblioteka Herriko Bibliotekak Proiektuan sartuta zegoen, 2007-08 ikasturtean.Eskolan irakurketa lantzeko, gure eredu eta joerei buruzko hausnarketa bat egiteko premiagenuela jabetu ginen.

    Herri Bibliotekara jo, eta gurekin lan egiteko prest agertu zen baldintza batzuk jarrita. Besteakbeste: proiektu bat sortzea, epe luzerako lan egiteko konpromisoa hartzea, eta urtero diru finkobat jartzea proiektuarentzako. Bekobentak baldintzak onartu eta lanari ekin genion.

    2

  • 7/30/2019 2. Eguna (Markinako irakurketa plangintza)

    3/7

    4.2. Lan TaldeaProiektua diseinatzeko eta aurrera eramateko lan talde bat osatu genuen. Bertan, parte hartzendugun lau erakundeok gaude ordezkatuta: Markina BHI eta Bekobenta HLHI, Guraso Elkarteaeta Herri Biblioteka.

    Horixe da, hain zuzen, gure berezitasun nagusia: Herri Bibliotekak eta Guraso Elkarteak ere

    parte hartzen dutela. Azpimarratu nahi dugu gurasoen partaidetzaaktiboa. Funtsa erosteko dirulaguntza handia emateaz gain, biblioteka orduz kanpo zabaltzeaz ere arduratzen dira eskolakobibliotekaren arduradunarekin batera. Bestalde, Herri Bibliotekaren laguntza teknikoaezinbestekoa izan da proiektuari norabide zuzena eman ahal izateko.

    4.3. Lan LerroakProiektua diseinatzeari ekin genion 2007-08 kurtsoan, helburuak finkatu, ekintzak asmatu, etadenbora epe batzuk lotu.

    Lehenengotik argi izan genuen 3 lan esparru genituela: Irakurketa, Idazketa eta Informaziobilaketa, eta proiektu bat barik bi zirela aurrera eraman behar genituenak, paraleloak, elkarrekinaurrera eramatekoak, batak bestea baldintzatzen baitu baina 2: Irakurketa Proiektua, bata;

    eta Eskola Biblioteka, bestea.

    Irakurketa Proiektuak ekintzak, zerbitzu sustapenak, animazio dinamikak batzen ditu. EskolaBiblioteka proiektua zerbitzuan, haren antolaketa, zabaltzea, kudeaketa eta hornitzea sartzenditugu.

    4.4. HelburuakMaxima bat sortu genuen: irakurketaren alde ezin badugu egin, behintzat irakurketaren kontraez egitea. Helburu orokorrak ere finkatu genituen:

    Ikasleengan irakurzaletasuna eta irakur-gaitasuna eta ulermena sustatu eta hobetu,eta, era berean, idazteko gaitasuna jorratu.

    Ikasleengan informazioaren bilaketa eta kritika landu.

    Familietan irakur giroa bultzatu.

    4.5. BalorazioaLehenengotik argi ikusten genuen proiektu biek, ekintza bakoitzak, irakurketa eta idazketagaitasuna lantzea, informazioa bilatzeko trebetasuna garatzea, gure lana dena baloratzenjoan beharko genuela; batez ere, egindako lan eta esfortzuak balekoak diren edo ez jakiteko.

    Ez da asunto erraza, kontsultatutako beste proiektuetan edo bibliografian beti aipatzen da,baina gehienetan oso gainetik lantzen da, ez baita gai erraza. Guk ere 5 urte behar izan dituguarlo hau lotzeko. Gure balorazio ereduak datu konkretu eta objektiboak eta hausnarketa

    subjektiboak batzen ditu. Denboran zehar sistematikoki batuko ditugun datuetan etakomentarioetan oinarrituko da, urte ezberdinetako balioak sortuko dituen historikoak gureeboluzioa azalduko du.

    4.6. Emandako urratsak2007-08. hausnarketa eta plangintza

    Proiektuarekin hasi ginen, beste leku batzuetan egindako lanak aztertu, eskolabibliotekak bisitatu, bibliografia irakurri

    Lehenengotik erabaki genuen proiektua bitan bananduko genuela; alde batetik,Eskola Biblioteka proiektua eta, bestetik, Irakurketa proiektua, biak batera, lotutagaratzeko ideiarekin.

    Lan taldea sortu genuen, Guraso Elkarteko, Eskolako, Institutuko eta Herri Bibliotekakoordezkariekin.

    3

  • 7/30/2019 2. Eguna (Markinako irakurketa plangintza)

    4/7

    Eskolek bibliotekarako aurrekontu (zenbatekoa zehaztu barik) bat ematekokonpromiso hartu zuten.

    Egin beharreko lanak planifikatu genituen.

    Biblioteka konpondu eta egokitu genuen.

    Liburu aukeraketa eta garbiketarekin hasi ginen.

    2008-09. hasiera

    Biblioteka zabaldu genuen eskolaz kanpoko orduetan.

    Liburu garbiketarekin jarraitu eta amaitu genuen.

    Liburu aukeraketa eta erosketari ekin genion.

    Biblioteka AbsysNETekin antolatzen hasi ginen, Markina-Xemeingo Herri

    Bibliotekaren barruan.

    Gelako bibliotekak sortu genituen. Ikasturte horretan, liburuak Herri Bibliotekak jarrizituen.

    15 leitzen ekintzarekin hasi ginen, uste genuen baino errazago.

    Aitabitxi eta amabitxi ekintzarekin hasi ginen, LH5 eta HH5 arteko umeekin.

    2009-10 urte bete martxan

    Geletako bibliotekak urte horretatik aurrera Bekobentako liburuekin hornituko dira.

    Bibliotekara bisitan ekimenarekin hasi ginen.

    Lehenengo ordenagailuak jarri genituen eskolako bibliotekan.

    Bularretik Mintzora proiektuan sartu eta irakasleen formazioarekin hasi ginen.

    Udal artxiboko bisitekin hasi ginen.

    Mogelen lekuak ekimenari hasiera eman genion.

    2010-11. Abies

    Eskolako biblioteka Abies promarekin antolatzen hasi ginen.

    Bularretik Mintzorako formazioarekin jarraitu genuen. Bularretik Mintzorako motxilekin hasi ginen.

    2011-12. biblioteka handitu

    Eskolako Biblioteka handitu egin da, bideogela bereganatuta.

    9 ordenagailu jarri dira.

    Irakasleek Bularretik Mintzora proiektuarekin jarraitzen dute.

    Tertulia literarioekin hasten gara DBH4 eta DBH3 mailetan.

    Ata Kontuk! proiektuarekin hasten gara.

    LH4ko Irakurleen Txokoa sortzen dugu.

    Balorazioa zelan egin aztertu dugu.

    2012-13. ekintzak gehitu

    LH4ko Irakurleen Txokoa garatu eta urte osoko ekimena bihurtuko dugu. IdazleakIkastetxeetan eta Idazleakaz, Euskal Idazleen Elkartearen programak gureproiektuarekin lotuko ditugu.

    Abies programarekin biblioteka antolatzen amaituko dugu.

    Urtero egiteko ekintzen egutegia finkatuko dugu.

    Mintegietako liburu multzoak antolatzen hasiko gara.

    Ingeleseko liburuen antolaketa finkatuko dugu.

    CD eta DVDen antolaketa eta kudeaketa finkatuko dugu.

    Irakasleei zuzendutako bilduma planifikatuko dugu.

    Bibliotekara bisitan ekintza handitu eta Jakin nahi dut ekimenarekin hasiko gara.

    Informazio bilaketa.

    4

  • 7/30/2019 2. Eguna (Markinako irakurketa plangintza)

    5/7

    Idazketa ekintzak antolatzen hasiko gara.

    Balorazioarekin hasiko gara.

    berbARBOLA.

    5. Gure alde dugu

    Lan Taldea. Guztiok egiten dugu proiektua, bakoitzak bere partea egiten du, bainabatzarren bidez denok dugu besteen berri.

    Bekobenta EP Markina BHI Guraso Elkartea Herri Biblioteka

    Proiektuaren plangintza Proiektuaren plangintza Proiektuaren plangintza Proiektuaren plangintza

    Bibliotekaren antolaketa

    Liburu berrien erosketa Liburu berrien erosketa Liburu berrien erosketa Liburu berrien aukeraketa

    Aleen kudeaketa [etiketak, seiloa] Aleen kudeaketa [etiketak, seiloa] Aleen kudeaketa [etiketak, seiloa]

    Biblioteka eskola ordutan zabaldu Biblioteka eskola orduz kanpo zabaldu

    Bularretik Mintzora: Motxilak Bularretik Mintzora: Motxilak

    Bularretik Mintzora: Formazioa Bularretik Mintzora: Formazioa

    15 leitzen 15 leitzen

    Bibliotekara bisitan

    Jakin nahi dut (AlFin) Jakin nahi dut (AlFin)

    Aitabitxi-amabitxi

    Irakurleen Txokoa Irakurleen Txokoa

    berbARBOLA

    Irakurketa gomendioak

    AlFin ikastaroa AlFin ikastaroa

    Mogelen lekuak

    Ata Kontuk! Ata Kontuk!

    Udal Artxiboa

    Tertulias literarias

    Balorazioa Balorazioa Balorazioa Balorazioa

    Astiro doan proiektua. Gure baliabideak eskasak izateak alde positiboa ere badu:proiektua apurka-apurka doa aurrera, eta horrek ekintzak ondo pentsatzeko denboraematen digu eta geure indarrak neurtzeko aukera dugu.

    Sinpletasuna da gure apustua, argi dugu ekintzak benetan eraginkorrak izatekosinpleak izan behar direla, denboran errepikatu eta aurrera eramateko errazak. Horiekdira benetako emaitzak ematen dituzten ekimenak.Ez gaude ekintza ikusgarrien edo jai kutsua duten saioen kontra; noizbehinka horrelakojarduera bat oso positiboa dela uste dugu, baina proiektuari kutsu alai eta positiboaematen diolako.

    15 leitzen. Ekintza honek ez du baliabide asko eskatzen, eta bere sinpletasunean osoeraginkorra dela uste dugu. Egunero irakurtzeko une horrek eragin zuzena edukiko duohituran eta gaitasunean; gainera, oso balorazio positiboa du bai ikasleen eta baiirakasleen aldetik.Dinamika honako hau da: Ikasleek irakurri ahal dute edo ez, baina ezin dute beste ezeregin nahiz eta ez irakurtzeko eskubidea izan. Irakasleak irakurri behar du, ezin du beste

    ezer egin, ezin ditu klaseak prestatu, azterketak zuzendu Zer irakurri behar denaukeratzeko guztiz libreak dira, nahi dutena irakur dezakete, irakasleak liburu batirakurri behar du derrigor. Gero ez dago irakurketari buruzko galderarik, kontrolik edotaazterketarik; jakina, komentatu dezakegu zer gauden irakurtzen baina era naturalean.Ez dago besterik, ez dugu kontrolik irakurketetan, ez dakigu ezer, baina ziur gaudeekintza oso eraginkorra izango dela.

    Bekobenta Biblioteka. Baliabide zoragarria sortu dugu, banan-banan aukeratutako5.000 aletik gorako bilduma dugu, funtsa oso berria da orokorrean. Ze premia genituenaztertu ondoren erosketa plangintza bat sortu genuen.Gainera Herri Bibliotekaren katalogoan kontsultagarri daude gure aleak, horrela baEuskadiko Irakurketa Publiko Sarearen barruan gaude; beraz, biblioteka ez genienbakarrik bertokoei zabaldu, Liburutegien Arteko Mailegu zerbitzuaren bidez Euskadikobeste herriek ere gure liburuak jasotzeko aukera dute.

    5

  • 7/30/2019 2. Eguna (Markinako irakurketa plangintza)

    6/7

    Gure tamainak gure alde egiten du, herri txiki bat gara eta, herri guztira heltzeko gaigara horri esker.

    6. Erronkak

    Proiektua garatu eta finkatzea. Filosofia edo ideia eta jarrera baikor batez aparte, gure

    ustez eskolako irakurketa proiektu bat sortu behar da, helburuak finkatu, zer baloratukodugun argitu, zer jorratuko dugun jakin eta ekintzak aukeratu edota definitu eta noskikronograma bat jarraitu.Proiektua definitu eta garatu ezean, gure ekintzak aktibismoaren barnean kokatzendira.

    Lan talde bat sortu behar da, zenbat eta ikuspegi gehiago, zenbat eta ideia gehiagoproiektua aberatsagoa izango da.

    Ildo horretan oso arriskutsua da proiektua pertsona jakin batekin lotzea, arazo bat izandaiteke proiektua pertsonalizatzea. Hori esanda, argi dugu baten batek tiratu beharduela proiektutik, hori bai kontu handiz, gehiegi fortzatu gabe, jendea erre egiten baita

    azkenean.Boluntarismoa ez da bidea, militantziak nekatu egiten du.

    Eskolako bibliotekarioak falta dira. Lotsagarria da gure ustez administrazioetatik dagoeneskola biblioteken politika.Nahiz eta ACEX goraipatzeko plana izan, eta bertan dauden proiektu bakoitzarenatzean izugarrizko lana egon, gure ustez horrelako proiektu bat ezin da eskolaz-kanpoko proiektu bat izan. Irakurketa, idazketa, hizkuntzak horren garrantzitsuakbadira, oinarrizkoak, ezin dizkiegu, esaterako, karate edo baletari ematen dizkiegunbaliabide berdinak eman.

    Zaila da egunerokotasunean proiektua sartzea, ikasketa dinamikak aldatzea eta

    irakasleen lanetan sartzea ere ez da erraza.Proiektu kurrikularrean egongo da, pedagogikoan horren berri emango dugu, baina

    eguneroko lan dinamikak errotuta daude eta denbora asko pasatuko da ekimen haueksustraia bota aurretik.

    Orokorrean ematen diogun garrantzia baino trataera sakonagoa eduki beharko lukebalorazioak. Oinarrizko elementu bat izan beharko litzateke, eta proiektuen garapeneanaldaketak eta aurrera pausoak egiteko elementu erabakigarria izan beharko litzateke

    7. Zer egiten du Herri Bibliotekak eskola proiektu batean?

    Herri biblioteka batek horrelako proiektua baten buru-belarri sartuta egoteko argi edukibehar du zein diren biblioteka horren funtzioak, argi eduki behar du mailegu zerbitzutiketa dinamizazio ekintzetatik aparte hezkuntza ez-formala gure betebeharren artean

    dagoela.Badaude herriak non eskoletako bibliotekak betetzen dituen herri bibliotekako funtzioak,horietan ez dago horrelako galderarik egiterik.

    Ez da erraza irakurketa ohituretan eragina izatea, urteak daramatzaguirakurzaletasunaren aldeko ekintzak antolatzen eta irakurketa-zaletasunak ez dugorantz egiten. Guk irakurketaren aldeko ideia hori aldatu eta behintzat kontra egitendiren ekintzak detektatu eta ahal den neurrian horiek neutralizatzea erabaki genuen.Irakurketaren apologiaren kontra, urteetan aldatu gabeko derrigorrezko irakurketaaspergarrien aurka gai horietan guztietan eskoletan, zoritxarrez, oraindik lan askodago egiteko.

    Argi dago gure alde erabilgarriena arlo teknikoa dela, sailkapena, katalogazioa,

    antolaketa eta garrantzi berdinarekin, funtsaren aukeraketa.

    6

  • 7/30/2019 2. Eguna (Markinako irakurketa plangintza)

    7/7

    Era berean, gure baliabideak eskaini ditzakegu, eskolako katalogoa EuskadikoIrakurketa Sare Publikoan dago, Interneten kontsultagarri, eta Euskadiko biztanleguztien eskura Liburutegien Arteko Mailegu (LAM) zerbitzuaren bidez.

    Horrelako lan talde anitz batek irakurketa jorratzeko gure herriaren ikuspegi orokor batematen digu, oso ikuspegi erabilgarria.

    Herri Bibliotekaren ikuspegitik, gainera, esan behar dugu eskola oso erosoa dela lanegiteko, talde homogeneoak, leku baten kokatuak, batuak eta lan egiteko prestdaudenak.

    8. Biblografia

    M Jess Illescas. Estudiar e investigar en la biblioteca escolar: La formacin deusuarios. Gobierno de Navarra. Departamento de Educacin; 2007. (Blitz. Verde; 4)http://dpto.educacion.navarra.es/bibliotecasescolares/blitz_files/Blitzverde4%20cas.pdfBLITZ Bilduma:http://dpto.educacion.navarra.es/bibliotecasescolares/blitz.html

    Foro Red Alfabetizacin Informacional. http://www.alfared.orgComunidad virtual para el estudio, la investigacin, la promocin y la puesta en prcticade servicios de alfabetizacin informacional

    Teresa Colomer, Anna Camps. Ensear a leer, ensear a comprender. Celeste; 1996

    Bibliotecas escolares entre interrogantes?: Herramienta de autoevaluacin.

    Preguntas e indicadores para mejorar la biblioteca. Ministerio de Educacin,Fundacin Germn Snchez Ruiprez; 2011http://www.mcu.es/bibliotecas/docs/MC/ConsejoCb/CTC/Bibliotecasentreinterrogantes.pdf

    Leire Barrutia Arrizabalaga.Pedagogian lizentziatua. 20 urte Irakaskuntza Publikoan.Azkenengo bost ikasturtetan Bekobenta Eskolako Irakurketa Proiektuaren arduraduna.

    Igor Idoeta Irazabal.Bibliotekonomia eta Dokumentazioan diplomatua.15 urtez Markina-Xemeingo Herri Bibliotekako [email protected]

    7

    http://dpto.educacion.navarra.es/bibliotecasescolares/blitz_files/Blitzverde4%20cas.pdfhttp://dpto.educacion.navarra.es/bibliotecasescolares/blitz.htmlhttp://www.alfared.org/http://www.mcu.es/bibliotecas/docs/MC/ConsejoCb/CTC/Bibliotecasentreinterrogantes.pdfmailto:[email protected]://dpto.educacion.navarra.es/bibliotecasescolares/blitz_files/Blitzverde4%20cas.pdfhttp://dpto.educacion.navarra.es/bibliotecasescolares/blitz.htmlhttp://www.alfared.org/http://www.mcu.es/bibliotecas/docs/MC/ConsejoCb/CTC/Bibliotecasentreinterrogantes.pdfmailto:[email protected]