32
I. BERTSO-SAIO KLINIKOA Otsua-Enea sagardotegia 2010eko martxoaren 12a

2010eko bertso-saio kli8nikoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2010eko bertso saio kliniokoaren bertsoak irakurtzeko eta asmatzeko. Bukaeran erantzunak datoz

Citation preview

Page 1: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

I. BERTSO-SAIO KLINIKOAOtsua-Enea sagardotegia2010eko martxoaren 12a

Page 2: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

Bertsolariak:Borja Aginagalde, Nahikari Gabilondo, Karlos Ibarguren, Felix Zubia

Page 3: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

Parte hartzaileak:

•Osakidetzako erizainak eta medikuak

•EHUko medikuntzako ikasleak

Page 4: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

AgurraBaliatu nahi nuke ahotsaz,zuen denen begiradaz,kexa bat erein osasungoaneuskarak dituen trabaz.Bizi-urarantz doan bideanjartzen zaizkion segadaz,ximeltzen utzi nahi dutela esanbazkertekan abiadaz.

Maialenena goraipatuzdenon ekinen taupadaz,umiltasunak ematen digunumorea eta patxadaz.Baina kultura eta hizkuntza zaharrarenharrotasun eta indarraz,osasungoa lora dezaguneuskaratik eta euskaraz.

Page 5: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

Fakultatean hiru urteanez ditugu, ez, bi egun.Residentei erakusten ereez naiz alperrikan jardun.Diagnostiko guztiak gaizkiirten direla demagun,hara zergatik sentitzen naizenartaldian arduradun!

Agurra

Page 6: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

AgurraKarlosek zioen klaro:“saio kliniko bat dago,Borja gonbidatuta hago”.Baietz esan eta akabo,orduz geroztik bueltak emanezibilia naiz luzaro.Egia esan baietzarekindamutua naiz zeharo:dardarra daukat, ahoa lehor,hogeita hemezortzi grado.Lasai, ez nago gaixorik,soilik akojonatuta nago.Bertsotaz gutxi baitakit eta medikuntzaz gutxiago.

Page 7: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

Arratsaldeon denoi,ene zenbat lagun!Gaur azterketa gisanbehar dugu jardun.Zuekin geratukobaitzaigu ezagunea Osakidetzakzer etorkizun dun.

Agurra

Page 8: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

1. Bertso-diagnostikoa

Parasitoak gorputzan sartuKontuz, horiei arreta!Gorputza bero-bero jartzen dasukarraz ea erreta.Poltsa txiki bat sortu ohi dutegauz txuri batez beteta.Nola deitzen da poltsatxo horieta zorne pilaketa?

Page 9: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

2. Bertso-diagnostikoa

Jokin lurrera eroria da tabernara sartu eta berehala.Dardaraz hasi, pentsatu dute sorginduta dagoela.Mingain tartetik bitsa dario amorratua bezala.Zorionean danok dakigu pasako zaiola berehala.

Page 10: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

3. Bertso-diagnostikoa

Neska perfekta, obsesiba daeskolan hamarrak danba!Hamabost urte orain beteakhori da krisi eztanda.Ez da egoki sentitzen beratxokolate pixkat janda.Kanpoa dauka arerio gisabaina gaitza barruan da.

Page 11: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

4. Bertso-diagnostikoa

Ondoeza eta bihotzerreasortzearekin batera,izan daiteke jogurra edoesnea hartzeko joera.Sagardo gehitxo edanez gerodenek gutxi gorabeherahorrelakorik izango duteigoal bihartik aurrera.

Page 12: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

5. Bertso-diagnostikoa

Ona edo txarra genetikokidator hau bideratuta,genotipoak eta fenotipoak nolabait osatuta.Osabagandik jasoko nuke gustoz, hala jaingoinkoa!izango balu pisu mordoaedo dirua nahikoa.

Page 13: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

6. Bertso-diagnostikoaGau bat neska batekinbilatuaz antza,baina bestelakoairten da emaitza.Tanta bat muturreana zer kontu latza!Baina sendatzekotanbadu esperantza,zerbaitegatik dugumilitarren gaitza.

Page 14: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

7. Bertso-diagnostikoa

Argal-argala dago pareantokatu zaigun tipoa,dago nekatu xamarra etaaurpegia hain zurikoa.Ezaugarri bat da nabarmena:esputo hemoptoikoa.Eta hala ere esaten dute“gaitza erromantikoa”.

Page 15: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

8. Bertso-diagnostikoa

Ibilera traketsa daukat parez pareeta aurpegi zurruna, espresiorik gabezer den jakitekotan zertan egin galdehau asmatzeko igoal hitzak sobran daude.

Page 16: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

9. Bertso-diagnostikoa

Sagardoz inguratuta gaude,sagardoa zein ederra!Alhokola dauka etilikoaeta suerta daiteke txarraegunen batez bihurtzen badagustoz hartzea beharra,eta hartu ezean badaukagubi eskuetan dardara.

Page 17: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

10. Bertso-diagnostikoa

Parrandako prestatuzena guapo guapoMozkortuta, botaka,bere kalterakozeharo kezkatu daazaldu beharkolehenengo odolaere irten zaiolako.

Page 18: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

11. Bertso-diagnostikoa

Kamilan dago jira eta bueltaberak ezin du gelditueta esan du sekula santanez duela hainbeste sufritu.Radiologoak ekografiaz diagnostikatzen ditu,eta gaixoari zer duen esanda, zeharo zaigu harritu.

Page 19: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

12. Bertso-diagnostikoa

Burua nahiko baju dabilkitanimoa bajuago.Etxetik ere ez dut irten nahi,ondoen han nago, klaro!Lagunik ere ez dut bisitatu nahisentitzen bainaiz arraro.Zergatik ondo ez dakit bainaegunero triste nago.

Page 20: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

13. Bertso-diagnostikoa

“Pi-pipi-pi” egin dezakebadauka saltsa nahikoa,aurikula hau bihurtu zaigueroa edo kaikua.Eta mediku bat etorri da,egin du Sintromen aipuahartzen ez badu izango omen duenboliaren arriskua.

Page 21: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

14. Bertso-diagnostikoa

Bi trago edan ditu Karloseketa komunera berehala.Berak esan dit ezin nuen etagehiago aguantatu bestela. Urte batzurekin ni egongo naizfijo Karlos dagoen bezalaEta zihur nago Nahikarik hauxeinoiz izango ez duela.

Page 22: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

15. Bertso-diagnostikoa

Nekatu eta eroria daanimoz dago baxuagorputz guztia minbera dauka,Hara bere arazoa!Anbulategi aldera eginduen arren bere pausoa,hamar alditan ez digu lortzenmedikuaren kasua.

Page 23: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

16. Bertso-diagnostikoa

Soka izena dauka hitz honekbueno, igoal badu antza.Mesodermotik etortzen zaigubai, bai, ez izan zalantza!Haurra oraindik txikia duguezin digu egin dantza.Esaten dute hitz hau dugulaenbrioaren ardatza.

Page 24: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

17. Bertso-diagnostikoa

Nahiz eta izena lio bat duguberez ez da toxikoa,eta buruan eragiten duenbitxo horietarikoa.Nik neuk gaztetan pasatu nueneta ez naiz hain tontua,hala ere haurdun dauden guztiekdiote kriston panikoa.

Page 25: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

18. Bertso-diagnostikoa

Diagnostiko baten tokiandatu biokimikoa,adenaninak eta guaninak dutetalde honen exitoa.Izena dugu zail xamarra etaondorioa betikoa:beraiengatik sortzen zaizuezuei azido urikoa.

Page 26: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

IMikosia da pista

Lau hanka dituala, lau hanka ditualaGainontzekoak ez baina

bikote sexuala, bikote sexuala.

IIAsko dakizute eta,

hori da problema, hori da problema.Hau da elementu bat

debajo ez dena, debajo ez dena.

19. eta 20. Bertso-diagnostikoak

Page 27: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

21. Bertso-diagnostikoa

Pixa egiten du aparraz etaez gelditu harrituakHipertentsio berri bat daukaeta hankak haundituak.

Page 28: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

22. Bertso-diagnostikoa

Bere barruan ematen badazornearen jarioatripa ukitu eta izango duguBlumberg-a positiboa.

Page 29: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

23. Bertso-diagnostikoa

Pista bakarra emango dut nik,ez dut esango eta dena:hauxe da medikuntzan daukagun probarik musikalena.

Page 30: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

1. Abszesoa

2. Epilepsia

3. Anorexia

4. Ultzera

5. Herentzia

6. Gonorrea

7. Tuberkulosia

8. Parkinsona

9. Alkoholismoa

10. Mallory Weiss sindromea

11. Koliko nefritikoa

12. Depresioa

13. Fibrilazio aurikularra

14. Protatismoa

15. Fibromialgia

16. Notocorda

17. Toxoplasmosia

18. Purinak

19. ?

20. Enzimak

21. Sindrome nefritikoa

22. Peritoneoa

23. Eko-grafia

EBAZPENAK

Page 31: 2010eko bertso-saio kli8nikoa

LOGOAK

Page 32: 2010eko bertso-saio kli8nikoa