16
Abenduaren 26tik 31ra Bilbo / Donostia / Gazteiz / Iruñea / Urruña + info: www.zineuskadi.eus

Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Abenduaren 26tik 31raBilbo / Donostia / Gazteiz / Iruñea / Urruña

+ info: www.zineuskadi.eus

Page 2: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Cinema Itsas-Mendi29 Rue Bernard de Coral64.122 UrruñaTel.: (0033) 0559 243 745

Golem AlhondigaArriquibar plaza, 420.003 BilboTel.: 946 070 767

EiTB MultiboxBasurtuko Kaputxinoak, 248.013 BilboTel.: 946 563 000

Golem BaionaBaiona etorbidea, 52 31.008 IruñeaTel.: 948 174 141

Florida ZinemaSan Prudencio, 22-2401.005 GasteizTel.: 945 231 323

Príncipe ZinemakSan Juan kalea, 1020.003 DonostiaTel.: 943 421 247

Page 3: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Zineuskadik, EiTBrekin elkarlanean, laugarren urtez Zinegabonak

haurrentzako euskarazko pelikulen zikloa antolatu du

abenduaren 26tik 31ra bitartean Bilbon, Donostian, Gasteizen,

Iruñean eta Urruñan. Aste osoan zehar, Euskal Herriko

neska-mutilek animaziozko eta abenturazko 11 filma

ikusteko aukera izango dute, euskaraz, eta euro bakar baten truke.

Zinema Euskaraz programari esker euskarara bikoiztutako pelikulek osatzen

dute zikloa. 2016 urtean, 14 pelikula bikoiztu dira programa honi esker, eta

azken bost urteetan, 67 izan dira bikoiztutako pelikulak haur eta gazteen

aisialdian euskararen presentzia areagotzea xede duen programaren baitan.

Gozatu zinema euskaraz Zinegabonak-ekin!

Page 4: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

2016-12-30 11:00hGASTEIZ (Florida zinema)

2016-12-28 11:00hBILBO (EiTB – Multibox)

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Animazioa

Zuzendaria: Karsten Kiilerich

Gidoia: Karsten Kiilerich

Urtea: 2015

Iraupena: 81 minutu

Herria: Danimarka

Albert, mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta du bere bihurrikeriekin. Egun batean, nahigabe, herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, globo hegaldietako kapitaina eta herriko heroia. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek, munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzuli! Hori da mundu osoa berarekin harro egoteko bide bakarra! Abentura horretan Albert laguna izango du bidaia-lagun.

ALBERT

Page 5: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Marrazki bizidunak

Zuzendaria: Takashi Yamazaki, Ryûichi Yagi

Gidoia: Takashi Yamazaki

Urtea: 2014

Iraupena: 95 minutu

Herria: Japonia

Nobita Nobi nahiko mutil traketsa, aldrebesa eta arduragabea, behin eta berriro hanka sartzen duen horietakoa. Egun batean Sewashi haur misteriotsuaren bisita jasoko du, XXII. mendetik datorren bere hereniloba. Bisitariak Nobitari etorkizun beltza iragarriko dio, baita bere familiari ere. Iragarpena iraultzeko Doraemon robota utziko dio, egoera bideratu dezakeelakoan. Elkarrekin hainbat abentura igaro ondoren, katu kosmikoak Nobita eta bere familiaren etorkizuna bideratzeko sendagaia aurkituko du: maitasuna.

2016-12-26 11:00 h

DORAEMON STAND BY ME

BILBO (EiTB - Multibox)

Page 6: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Marrazki bizidunak

Zuzendaria: Trevor Wall

Gidoia: Jack Donaldson, Derek Elliot

Urtea: 2016

Iraupena: 66 minutu

Herria: AEB

Norman ehizan oso traketsa den hartz zuria da. Badu dohain berezi bat, ordea: bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du! Egun batean, telebistako iragarki komertzial bat grabatzera joango dira Artikora, enpresaburu dirudun eta harroputz batek luxuzko etxeak eraiki nahi dituelako bertan. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko. Horrela, hiru leming txikitxo, bihurri eta ia suntsiezin lagun hartuta New York erako bidea hartuko du.

BILBO (EiTB - Multibox)2016-12-27 11:00h

IPARRALDEKO NORMAN

Page 7: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Komedia

Zuzendaria: Stuart McDonald

Gidoia: Peter Ivan

Urtea: 2015

Iraupena: 95 minutu

Herria: Australia

URRUÑA (Itsas-Mendi)2016-12-30 11:00h

Benetako istorio batean oinarritutako filma da. Warrnambool izeneko herrixkako kostaldetik oso gertu, garai batean munduko milaka eta milaka pinguino txikiren bizileku zen Middle Island erreserba dago. Azeriek uharteraino doan sakonera txikiko ubidea zeharkatzen ikasi zutenetik, ordea, pinguino-kopurua izugarri gutxitu da. Eta kopurua hamarretik beherakoa izatera iristen bada, Emily Marsh parkezainak lanpostua galduko du eta bere alabarekin herrixka utziko du. Swampy Marsh baserritarrak ez du familia galdu nahi, eta Oker txakurra pinguinoak zaintzen trebatuko du.

OKER

Page 8: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: 8-12 urte

Generoa: Abentura

Zuzendaria: Joe Wright

Gidoia: Jason Fuchs, J.M. Barrie

Urtea: 2015

Iraupena: 111 minutu

Herria: AEB

BILBO (EiTB – Multibox)2016-12-29 11:00h

Peter 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz-etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza guztia bertan pasa ondoren, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beteriko mundura, Sekula Betira. Bertan, pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ugari biziko ditu, hil ala biziko borrokaldietan parte hartuko du, bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen deskubritzen saiatuko da, eta batez ere, lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da.

PAN, SEKULA BETIRAKO BIDAIA

Page 9: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Animazioa

Zuzendaria: Mark Osborne

Gidoia: Irena Brignull, Bob Persichetti

Urtea: 2015

Iraupena: 108 minutu

Herria: AEB

Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da; bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den neskatxaren eta bihotz oneko adineko pilotuaren kontakizuna. Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio, Printze Txikiari esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertsoa. Horrela hasiko da Printze Txikiaren unibertsoan barneratuko duen emozioz betetako bidai magikoa. Abentura horretan, bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenituko du.

PRINTZE TXIKIA

2016-12-30 11:00hDONOSTIA (Printzipe zinemak)

Page 10: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Marrazki bizidunak

Zuzendaria: Maxim Sveshnikov, Vlad Barbe

Gidoia: Vadim Sveshnikov, Vlad Barbe

Urtea: 2012

Iraupena: 80 minutu

Herria: Errusia

Izotzetako Erreginak izotzez estali du mundua eta arte adierazpen guztiak suntsitu nahi ditu. Ispilu magiko baten iragarpenek kontatu diote bere asmoak zapuztu ditzakeen maisu beiragile bat bizi dela, Vegard izenekoa. Haren ispiluek itxura ez ezik arima erakusten omen dute. Izotzetako Erreginak beiragilea eta haren emaztea desagerraraziko ditu, eta Kai semea behatu egingo du bere jauregian. Gerda alabak, oztopoak oztopo, Izotzetako Erregina garaitu, anaia askatu eta herritarren bihotzak piztea lortuko du.

2016-12-30 11:00h 2016-12-31 11:00hBILBO (Alhondiga) IRUÑEA (Golem Baiona)

SNOW QUEEN

Page 11: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Abentura

Zuzendaria: Ernesto Padrón

Gidoia: Ernesto Padrón

Urtea: 2014

Iraupena: 73 minutu

Herria: Kuba

2016-12-31 11:00hDONOSTIA (Printzipe zinemak)

Tom Txiki nekazari txiro bat da, laranja itxurako ispilu magiko batek abentura ikaragarri batean murgiltzen duena. Erregearen jauregia ilunpean eta urik gabe geratu da zuhaitz sorgindu handi baten erruz. Erregeak opari bikainak eskaini ditu zuhaitza bota eta ur-putzua zabaltzeagatik; hain kezkatuta dago, salbatzaileari bere alabarekin ezkontzeko aukera emango diola. Tom Txiki printzesarekin maiteminduta dago, eta erronka guztiak gaindituko ditu bere maitea konkistatzeraino. Abenturaz jositako bidean, jakintza indarra baino ahaltsuagoa dela erakutsiko digu.

TOM TXIKI

eta ISPILU MAGIKOA

PRODUKTORE ERAGILEAK ESTHER HIRZEL,JULIO CASAL,MAMEN QUINTAS ZUZENDARITZA/GIDOIA ERNESTO PADRON TOM TXIKI XEBE ATENCIA PRINTZESA LAPURRA JAIONE INTXAUSTI BARUSA SORGINA TERE EGUSKIZA “NIRE BESTE ERDIA” ETA “UREDER” KANTAK MAIDER PEREZ “TOM TXIKI” KANTA ALBERTO ESCOBAL MUSIKA MANUEL RIVEIRO KANTAK SILVIO RODRIGUEZ EDIZIOA JOSE “PEPITO” LEMUEL PRODUKZIOA ARIEL BLANCO / BORJA ABEIJON ANIMAZIO ZUZENDARITZA GUILLERMO OCHOA

ZUZENDARI GONBIDATUA BRUNO LOPEZ

BANATZAILEAK MANAKEL / EUROPEAN DREAMS FACTORY / ATERA FILMS NAZIOARTEKO SALMENTAK SOLA MEDIA GMBH

www.ficcion-producciones.com/web/menique / facebook.com/menique3d

Jakintza indarra baino ahaltsuagoa da

Page 12: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Marrazki bizidunak

Zuzendaria: Jamel Debbouze

Gidoia: Fred Fougea, Jean-Luc Fromental, John R. Smith, Rob Sprackling

Urtea: 2015

Iraupena: 101 minutu

Herria: Frantzia

Edouard, tximino-erregearen seme nagusia, protagonista duen istorio zirraragarria da. Jaiotzean ahulegia iritzi eta leinutik erbesteratuko dute, Tximinoen Erresumatik at utziko dute. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren ondoan haziko da Edouard. Oso argia dela erakutsiko du, eta oihaneko egunerokotasunean sua, ehiza, habitat modernoa eta maitasuna aurkituko ditu. Eta nola ez, bere Erresumara itzultzeko itxaropena. Ordura arte ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramatea lortuko du.

TXIMINOEN ERRESUMA

2016-12-31 11:00hGASTEIZ (Florida zinema)

Page 13: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Marrazki bizidunak

Zuzendaria: Juanjo Elordi, Rishat Gilmetdinov

Gidoia: Edorta Barruetabeña

Urtea: 2015

Iraupena: 80 minutu

Herria: Euskal Herria

URRUÑA (Itsas-Mendi)2016-12-31 11:00h

YOKO ETA LAGUNAKVik, pelikulako protagonista, eta haren gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lanpostu bat ematen diote urruneko tokiren batean. Oraingoan, ordea, Vik azkar egokitu da bizileku berrira eta berehala egin ditu lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko dute: Yoko. Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera.

Page 14: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Generoa: Abentura

Zuzendaria: Oskar Santos

Urtea: 2016

Iraupena: 100 minutu

Gidoia: Jorge A. Lara

Herria: Espainia

2016-12-31 11:00h 2016-12-30 11:00hBILBO (Alhondiga) IRUÑEA (Golem Baiona)

ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLAGabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik gabe utzi dituzte; are okerrago, gurasoek itsas bidaia aspergarri batera eraman dituzte urruneko irla bat ezagutzera. Ekaitz beldurgarri batek bidaia aspergarria abenturaz beteriko bidaia bihurtuko du. Horrela, Pam andereñoaren luxuzko etxean geldialdia egin beharko dute, ume eta familiei araurik gabe gozatzeko aukera eskaintzen dien paradisuan. Pipi, Maqui eta Flequiren laguntzarekin irla misteriotsu batek gordetzen dituen sekretuak ezagutuko dituzte.

Page 15: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

Programazioa BILBO EiTB (Multibox aretoa)

SARRERA DOAN. Beharrezkoa da HIRU3 Komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea.

Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.

2016/12/26 2016/12/28

2016/12/27 2016/12/29

11:00

DoraemonStand By Me

Albert

Iparraldeko Norman

Pan, Sekula Betirako Bidaia

Page 16: Abenduaren 26tik 31ra - EITB · 2016-12-19 · ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik

PROGRAMAZIOA

Sarrerak proiekzio aretoetan egongo dira salgai.

Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.

BILBOGolem Alondiga

DONOSTIAPrintzipe zinemak

GASTEIZFlorida zinema

IRUÑEAGolem Baiona

URRUÑAItsas-Mendi11:00

2016/12/30

2016/12/31

Snow Queen

Zipi Zape eta kapitainaren irla

Printze Txikia

Tom Txiki

Albert

Tximinoen Erresuma

Zipi Zape eta kapitainaren irla

Snow Queen

Oker

Yoko eta lagunak