8
Aiaraldeko hamabostekaria 2015 /// Maiatzak 25 /// ASTELEHENA 35. zenbakia /// Doan /// www.aiaraldea.eus aiaraldea 97 zinegotzi hautatu dituzte herritarrek Aiaraldea 4 urtez gidatzeko UDAL-HAUTESKUNDEAK 2015 EGUNKARI BEREZIA

Aiaraldea Egunkaria: Udal haustekundeak 2015

Embed Size (px)

Citation preview

  • Aiaraldeko hamabostekaria

    2015 /// Maiatzak 25 ///ASTELEHENA

    35. zenbakia ///Doan ///

    www.aiaraldea.eusaiaraldea

    97 zinegotzi hautatu dituzte herritarrek

    Aiaraldea 4 urtez gidatzeko

    UDAL-HAUTESKUNDEAK 2015EGUNKARI BEREZIA

  • Aiaraldea /// 2015eko maiatzaren 25/// 35. ZENBAKIA 2

    Eskualdeko mapa politikoan ez da aldaketa nabarmenik jazo. Gehiengo abertzaleak jarraituko du eta EAJk 7436 boza izan dituen bitartean EH Bilduk 7266 lortu ditu. Bien artean bozen % 65 baino gehiago eskuratu dute. Hori bai, biek lortu dituzte boto gutxiago 2011ko emaitzekin aldera-tuz. Horri esker alkatetza gehienak kudeatzeko aukera izango dute EAJ eta EH Bilduk Laudion, Amurrion, Ur-duan, Artziniegan, Aiaran, Arranku-diaga-Zollon eta Arakaldon.

    Herri horietan alternantzia edo

    iraupena joera historiko baten ba-rruan eman denez, ezusteko emai-tza Artziniegakoa izan da, EH Bil-duk lortu baitu lehenengo aldiz EAJk baino boza gehiago.

    Horretaz gain Orozko eta Okon-do bi talde independenteren esku geratuko dira. Okondon egoera hori behin baino gehiagotan eman da eta Orozkon ADIEk bere emai-tzak hobetu ostean gehiengo ab-solutua eskuratu du.

    Beraz, ezuste handiena talde in-dependenteen emaitzak izan dira.

    Omniak bere boza kopurua bikoiztu du eta 4 zinegotzi izango ditu. Bes-talde, Amurrio Guk Baik eta Orain Amurriok ere ordezkariak izango dituzte. Aldi berean, Aiara Batu-zek bere presentzia mantendu du.

    Hauteskundeen beste mutu-rrean PP dago, bere boto kopu-rua ia erdira jaitsi da. 2254 boza izan zituen 2011n eta 2015ean 1185 jaso ditu. PSE-EEk antzeko emai-tzak errepikatu ditu beherakada txiki batekin.

    Estatistikek diote Foru hau-teskundeei begira normalean udal-hauteskundeetan bozka-tzen den talde bera bozkatzeko joera dutela herritarrek. Hori argi ikusten da Bizkaiko Batzar Nagu-siei begira Arrankudiaga-Zollon, Urduan eta Orozkon eman di-ren bozketetan: Lehen hiru uda-lerrietan EH Bildu atera da garaile Udal zein Foru hauteskundeetan. Orozkon, berriz, ADIE Foru Hau-teskundeetara aurkezten ez de-nez, hautesle askok EAJri bidera-tu diote euren botoa.

    Arakaldok ez du joera hori ja-

    rraitu: EH Bilduk lau zinegotzi lor-tu ditu EAJk bakarra lortu duen bi-tartean. Foru hauteskundeetan, berriz, jeltzaleak atera dira garai-le botoen %51,14 lortuta.

    Bizkaia mailan EAJ izan da ga-raile 23 ahaldunekin eta EH Bildu bigarren 11rekin.

    Aiarako koadrilako emaitzakAiarako zirkunskripzioko emai-

    tzei erreparatuz gero EAJk 5.752 boto lortu ditu, % 32,19; eta Aiara-ko Koadrilako hiru biltzarkide izan-go ditu Arabako Batzar Nagusie-tan: Juanjo Unzaga, Onintze Gue-

    rra eta Ainhoa Campo.EH Bilduk, berriz, 5.052 boto

    lortu ditu Aiarako Koadrilan Ara-bako Batzar Nagusiei begira, % 28,27, eta bi ordezkari bidali ahal izango ditu Gasteizera: Nerea Mar-tinez Cerrillo eta Ieltxu Orueta Do-minguez.

    Araba mailan, baina, ezberdi-na da sortu den mapa politikoa: EAJk 13 batzarkide lortu ditu, PPk 12, EH Bilduk 11, Podemos-ek 8, PSE-EEk 5 eta Irabazi eta Ciu-dadanos-ek bana. Ikune platafor-mak, berriz, ez du ordezkaritzarik lortzerik izan.

    Aiaraldea

    EAJk berreskuratu du nagusitasuna, udalerri gehienetan irabazi ez badu ere

    _hauteskundeak

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    Herritarrek euren udalerrietako udalbatzak hautatu dituzte. Argazkia: Aiaraldea.eus

    EAJ garaile eta EH Bildu bigarren Foru hauteskundeetan

    2011-2015 // EMAITZEN ERKAKETAALDERDIA 2015 2011 ALDAKETA BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG.

    EAJ-PNV 7436 32.09 36 7580 32.3 37 -144 +%0.79 -1 EH BILDU 7266 32.34 36 8185 34.9 39 -919 -%2.55 -3 OMNIA 1989 8.85 4 898 3.83 1 +1091 +%5.03 +3 PSE-EE 1699 7.56 3 1974 8.41 3 -275 -%0.85 ( = ) PP 1185 5.27 3 2254 9.61 8 -1069 -%4.33 -5 ADIE 778 3.46 6 668 2.85 5 +110 +%0.62 +1ORAIN AM. 738 3.28 2 ( - ) ( - ) ( - ) 738 + %3.28 2OKON. AUR. 284 1.26 4 ( - ) ( - ) ( - ) 284 +%1.26 4AM. GUK BAI 274 1.22 1 ( - ) ( - ) ( - ) 274 +%1.22 1 AIARA BATUZ 245 1.09 2 314 1.34 2 -69 -%0.25 ( = ) URE-EBB 145 0.65 0 152 0.65 0 -7 -%0 ( = )

    ZENBAKETA: % 100 // ( % Boto baliodunen gaineko ehunekoa )

    AIARALDEA GUZTIRA 2015

    ERROLDA 34127BOTOAK 22469 ABST. %35.83

  • 3 35. ZENBAKIA /// 2015eko maiatzaren 25 /// Aiaraldea

    Laudio

    EH Bilduk irabazi ditu hauteskun-deak Laudion. Natxo Urkixo buru duen zerrendak guztira 2.902 boto eskuratu ditu, boto baliodun guz-tien % 31,43a. Bigarren zerrenda bozkatuena EAJ-PNV izan da, guz-tira 2.443 boto jasota. Juanma Iba-rretxek boto baliodun guztien % 26,46 jaso du. Hirugarren bozka-tuena OMNIA izan da, 1.989 boto-

    rekin (% 21,54), laugarren PSE-EE, 1.102 botorekin (% 11,94). Azkenik, bosgarren lekuan, PP dago 579 bo-torekin (% 6,27).

    Gauzak horrela, EH Bilduk 5 zine-gotzi lortu ditu, eta EAJk beste 5. Haien atzetik, oso hurbil geratu da Omnia, 4 zinegotzirekin. Atzerago daude PSE-EE 2 zinegotzirekin, eta, azken lekuan, PP zinegotzi batekin.

    Omniaren gorakada handiaDuela lau urteko datuekin alde-

    ratuta, Omniarena izan da emai-tzarik adierazgarriena, % 12 ingu-ru egin baitu gora. Hala ere, ezin izan dio EAJri bigarren lekua kendu, jeltzaleek % 2 galdu badute ere. EH Bildu izan da berriro lehenengo in-darra, % 0,5eko jaitsiera txikiare-kin. Oso gutxi jaitsi den beste alder-di bat PSE-EE izan da, eta bere 2 zi-negotziei eutsi ahal izan die horre-la. PP izan da, azkenik, boto gehien galdu dituen alderdia, bere babesa-ren zein zinegotzi kopuruaren er-diari agur esan baitie.

    Gobernagarritasun konplikatuaEz du ematen Udala goberna-

    tzea lan erraza izango denik. EH Bil-duk edo EAJk dute alkatetza esku-ratzeko aukera gehien, eta OMNIAk izan dezake, bere lau zinegotziekin, gobernagarritasunaren giltza. Hala ere, ezin ahaztu daiteke, zinegotzi gutxi lortu badituzte ere, PSE-EEk edo PPk ere balantza desorekatu dezaketela. EAJ izan daiteke auke-ra horretaz baliatu daitekeen alder-dia, gehiengo sinplearekin goberna-tzeko. Zerrenda bozkatuenak ba-karka gobernatzeko hautua egiten badu, zalantzarik gabe, lau urteko bide malkartsua izango du aurretik.

    EH Bildu garaile Omniaren gorakadak baldintzatutako hauteskundeetan

    Alderdien arteko akordioek baldintza dezakete alkatetza

    _hauteskundeak

    ERREDAKZIOA I Mikel Ayllon Corral

    2011-2015 // EMAITZEN ERKAKETA

    UDALBATZA BERRIAREN OSAERALAUDIO 2015

    ALDERDIA 2015 2011 ALDAKETA BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG.

    EH BILDU 2902 31.43 5 3145 31.94 6 -243 -%0.5 -1 EAJ-PNV 2443 26.46 5 2835 28.79 6 -392 -%2.3 -1 OMNIA 1989 21.54 4 898 9.12 1 +1091 +%12.42 +3 PSE-EE 1102 11.94 2 1167 11.85 2 -65 -%0.09 ( = ) PP 579 6.27 1 1066 10.82 2 -487 -%4.55 -1

    BOTOAK % ZINEG.

    EH BILDU 2902 31.43 5 EAJ-PNV2443 26.46 5OMNIA1989 21.54 4PSE-EE1102 11.94 2PP579 6.27 1ZURIAK 218 BOTO BALIOGABEAK 142 BOTO

    ERROLDA 15104BOTOAK 9233 ABST. %37.93

    ZINEGOTZIAK GUZTIRA 17

    IRABAZLEARI ELKARRIZKETA

    ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Cosgaya

    Udal hauteskundeak irabazi dituzue. Pozik zaude?

    Guk irabazi ditugu hauteskun-deak, baina emaitza oso oreka-tua izan denez, horretan gera li-teke. Laudion bigarren aldiz ja-rraian irabaztea historikoa da. Orain, kalkulu matematiko-poli-tikoak egin beharko dira gauzak nola geratu daitezkeen ikusteko.

    Zer esango zenuke zure koa-lizioak lortu dituen emaitzei bu-ruz?

    Oso onak izan dira. Estatuan azaltzen zailak diren fenomenoak gertatu dira, eta batzuek ola-tu horretara igotzen jakin dute; zorionak horiei, beraz. Bestal-de, berdintasuna handia izan de-nez, negoziatu beharrean egongo gara, eta, gure proiektua aurre-ra atera ahal izateko, lan handia egin beharko dugu.

    Udalbatzaren osaera berria ikusita, zeintzuk izango dira zuen lehentasunak gobernatzeko or-duan?

    Oso goiz da horretaz hitz egite-ko. Oraingoz, garaipena da esku artean daukagun gauza bakarra. Goza dezagun horretaz, eta gero ikusiko dugu hemendik aurrera-ko estrategiak zeintzuk izango di-ren. Hori taldean analizatu behar-ko dugu, bai eta gainerako indar politikoekin ere, noski.

    Hortaz, zer gertatuko da bihar-tik aurrera?

    Gobernua ekainaren 13an osa-tuko da. Talde guztiekin hitz egin ondoren, gobernatzeko ditu-gun aukerak zeintzuk diren iku-

    si beharko dugu. Irabazi badugu ere, agian ezingo dugu goberna-tu, joko politiko honetan, edozer gerta baitaiteke hemendik aurre-ra. Sikiera, gaurko egunean, ga-noraz irabazi dugula esan deza-kegu.

    Bestalde, lege-agintaldi berri-rako erronkak kanpainan azal-du ditugun horiek dira. Herria ho-rren alde agertu da, lehentasun horiek aurrera atera behar dire-

    la adierazi du. Beraz, kanpainan prestatu eta mahai gainean jarri dugun ildo hori gauzatzen saiatu beharko dugu orain. Hori izango da gure abiapuntua.

    Herritarrei zein mezu luzatu nahiko zenieke?

    Gugan konfiantza izan duten horiei eskerrak eman nahi dizkiet. Espero dut, aurrerantzean, egu-neroko lanarekin nor garen eta gure proiektua zein den erakus-teko aukera izatea.

    NATXO URKIXO (EH Bildu)

    Garaipen historikoa izan da, baina agian ezin izango dugu gobernatu

    Laudion bigarren aldiz jarraian irabaztea historikoa da. Orain, kalkuluak egin beharko dira gauzak nola geratu daitezkeen ikusteko

    1. NATXO URKIXO (EH BILDU)

    2. AMETS MEAZA (EH BILDU)

    3. IIGO MARTINEZ (EH BILDU)

    4. ISABEL BOVEDA (EH BILDU)

    5. JON ANDER ALTUBE (EH BILDU)

    6. JUANMA IBARRETXE (EAJ)

    7. MAIDER BASTERRA (EAJ)

    8. ANDER AIBARRO (EAJ)

    9. EVA MARQUINEZ (EAJ)

    10. IZASKUN MIANO (EAJ)

    11. ALVARO BARRIOS (OMNIA)

    12. NEREA GONZALEZ (OMNIA)

    13. JAKINDA ARTARAZ (OMNIA)

    14. AITOR ANCHIA (OMNIA)

    15. TXARO SARASUA (PSE-EE)

    16. M DOLORES MURIEL (PSE-EE)

    17. IIGO PEDRUZO (PP)

    ZENBAKETA: % 100 // ( % Boto baliodunen gaineko ehunekoa )

    Ekainaren 13an udalbatza formalki osatu eta alkatea hautatuko da

  • Aiaraldea /// 2015eko maiatzaren 25/// 35. ZENBAKIA 4

    2011n bezala, oraingoan ere EAJ-PNV izan da Amurrion talde-rik bozkatuena, botoen % 39,92 ja-sota. EH Bildu izan da bigarrena (% 27,64), baina duela lau urte baino 452 boto gutxiagorekin.

    Talde berriak izan dira udalerriko mapa politikoan eragin nabarmena

    izan dutenak. Orain Amurriok bo-toen % 13,71 lortu du eta Amurrioko hirugarren indar politiko nagusiena bilakatu da. PPk eta PSE-EEk, be-rriz, jaitsiera izan dute. Gauzak hala, Amurrio Guk Bai taldeak ere lortu du udalean ordezkaritza izatea, bo-toen %5,09 lortuta.

    Gobernua, taldeen eskuNahiz eta EAJ izan boto gehien

    jaso dituen taldea (7 ordezkari), emaitzek hainbat gobernu osake-ta gauzatzeko aukera eman deza-kete. EH Bildu koalizioak (5 ordez-kari) Orain Amurrio (2 ordezka-ri) eta Amurrio Guk Bai taldeekin (ordezkari 1) akordioa lortuz gero gobernua osatu ahalko luke. Bai-na jeltzaleek ere aukera izango lukete talde horiekin akordiotara iristeko. Hortaz gain, PSE-EEk eta PPk ere ordezkari bana dute, eta euren botoek ere zeresana izan dezakete ekainaren 13an gober-nua osatzen denean.

    Gauzak hala, taldeen arteko akordio eta elkarrizketek fun-tsezko papera jokatuko dute da-tozen egunetan. Josune Irabien pozik azaldu da lortutako emai-tzekin, baina azpimarratu du goi-zegi dela balorazio bat egiteko. Amurrioko mapa politikoa alda-tu egin dela azaldu du EAJko al-kategaiak, egoera erabat ezber-dina da, jendartean dagoen alda-ketaren isla.

    Zentzu horretan, Irabienek ira-garri du datozen egunetan lortu-tako emaitzaren inguruan haus-nartu egingo dutela, eta gainon-tzeko alderdiekin hitz egingo dutela, apaltasun osoz, ekai-naren 13ko udalbatzaren osake-tari begira. Alkategaiak adierazi du zuhur jokatzeko eta burua hotz izateko momentua dela.

    EAJ garaile, baina beste taldeek ere izango dute zer esan

    Ekainaren 13an osatuko da udal-gobernua Argazkia: Aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    2011-2015 // EMAITZEN ERKAKETA

    UDALBATZA BERRIAREN OSAERA

    ALDERDIA 2015 2011 ALDAKETA BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG.

    EAJ-PNV 2149 39.92 7 2126 39.03 7 +23 +%0.89 ( = ) EH BILDU 1488 27.64 5 1940 35.62 7 -452 -%7.97 -2 ORAIN AMU. 738 13.71 2 ( - ) ( - ) ( - ) +738 +% 13.71 2 PSE-EE 364 6.76 1 534 9.80 1 -170 -%3.04 ( = ) PP 282 5.24 1 602 11.05 2 -320 -%5.81 -1 AM. GUK BAI 274 5.09 1 ( - ) ( - ) ( - ) +274 +% 5.09 1

    IRABAZLEARI ELKARRIZKETA

    Amurrio

    _hauteskundeak

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    Talde bozkatuena izan da zue-na. Nola baloratzen dituzu lortu-tako emaitzak?

    Oso goiz da oraindik. Finkatu egin behar dugu jasotako infor-mazioa. Bitxia badirudi ere, orain Amurriok sei talde izango ditu Udalbatzan. Egoera erabat ez-berdina da eta hausnarketa egin beharko da, beraz. Boto gehien jaso duen taldea garen aldetik, pentsatzen dut talde guztiekin hitz egin beharko dugula, gehien-bat ekainaren 13an dagoen Oso-ko Bilkurari begira.

    Gobernatzerako orduan koa-lizioak osatzen saiatuko zare-te beraz?

    Oso goiz da horretaz hitz egi-teko. Azken momentuko kontua izan da gainera: zortzi zinegotzi genituen eta azken momentuan zortzigarren hori beste alder-di batentzat izan da. Une honetan burua oso hotz izan behar dugu-la eta zuhurrak izan behar gare-la uste dut. Apaltasun osoz joka-tu behar dugu alderdi guztiekin.

    Beste alderdiek EAJ gobernu-tik kanporatzeko ahalegina egin dezaketela uste duzu?

    Horretarako ere goizegi da. Egia da boto gehien jaso dituena EAJ izan dela, eta Amurrion orain arte beti errespetatu egin izan da gehiengoa. Baina aldatuz doa egoera politikoa.

    Zeintzuk izango lirateke EAJ-ren partetik lege-agintaldi be-rriari begirako lehentasunak?

    Lehentasunak ez ditugu asma-tuko, programan agertzen dire-nak izango dira. Kanpaina izan bi-tartean aukera izan dut beste tal-deen hainbat programa irakur-tzeko eta kasu batzuetan gauza batzuk oso antzekoak dira. Edo-zein kasutan, guk oso programa ona daukagu. Ez da 2015ean eze-rezetik sortutako programa bat, duela bost urte sortutako pro-gramatik sortutakoa baizik.

    Gauzak hala, zer mezu helara-zi nahiko zeniekete herritarrei?

    Gehienbat nik eskertu nahi die emandako konfiantza. Lau urte pasa ostean ikusi dugu konfian-tza sortu dugula eta jendeak be-rriro ere bozkatu egin digula. Eta emandako konfiantza horri eran-tzuna eman nahi diogu. Horre-gatik, datozen lau urteetan orain arte jarraitutako ildo beretik ja-rraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

    JOSUNE IRABIEN (EAJ-PNV)

    Beste talde guztiekin hitz egin beharko dugu, apaltasun osoz

    Orain Amurriok sei talde izango ditu udalbatzan. Egoera erabat ezberdina da eta hausnarketa egin beharko da. Goizegi da paktuez hitz egiteko

    1. JOSUNE IRABIEN (EAJ)

    2. TXERRA MOLINUEVO (EAJ)

    3. ESTIBALIZ SASIAIN (EAJ)

    4. IIGO BORDES (EAJ)

    5. ALBERTO ARTETXE (EAJ)

    6. AITOR RAMOS (EAJ)

    7. NURIA LPEZ (EAJ)

    8. EVA BLANCO (EH BILDU)

    9. IAKI IBARLUZEA (EH BILDU)

    10. GARAZI DORRONSORO (EH BILDU)

    11. LUIS MARIANO ALAVA (EH BILDU)

    12. IAIOA OTAOLA (EH BILDU)

    13. KEPA GONZALEZ (ORAIN AM.)

    14. ANGEL JIMENEZ (ORAIN AM.)

    15. IRENE NOVALES (PSE-EE)

    16. MONTSE CANIVE (PP)

    17. BEATRIZ IZAGUIRRE (AM. GUK BAI)

    ZENBAKETA: % 100

    Ekainaren 13an udalbatza formalki osatu eta alkatea hautatuko da

    BOTOAK % ZINEG.

    EAJ-PNV2149 39.92 7EH BILDU 1488 27.64 5 ORAIN AMURRIO738 13.71 2PSE-EE364 6.76 1 PP282 5.24 1AMURRIO GUK BAI274 5.09 1ZURIAK 88 BOTO BALIOGABEAK 137 BOTO

    ERROLDA 8199BOTOAK 5383 ABST. %32.67

    ZINEGOTZIAK GUZTIRA 17

    AMURRIO 2015

  • 5 35. ZENBAKIA /// 2015eko maiatzaren 25 /// Aiaraldea

    Urdua

    _hauteskundeak

    EH Bilduk gehiengo absolutua eskuratu du 6 zinegotzirekin eta EAJk 5 zinegotzi lortu ditu

    EH Bilduk irabazi ditu hauteskun-deak Urduan. Idoia Aginako buru duen zerrendak 1101 boto eskura-tu ditu, bozen %46.87. Bigarren zerrenda bozkatuena EAJ izan da, guztira 845 boto jasota, %35.93. Hirugarren bozkatuena URE-EEB izan da, 145 botorekin, eta lauga-rren PSE-EE, 134 botorekin. Hori dela eta, EH Bilduk 6 zinegotzi lor-tu ditu eta EAJk 5.

    Idoia Aginako oso pozik agertu da Urduako hauteskundeen emai-tzak jakin ostean. Bere esanetan, urduarrak lau urte hauetan egin-dako lan guztiaz konturatu dira eta haiengan konfiantza jarri dute be-rriz ere. Urduako auzokide guztien

    ondoan egon nahi dute eta haiekin batera Urdua aurrera ateratzeko planteamenduak sortu.

    Gehiengo absolutua mantenduzEH Bilduk gehiengo absolutua

    mantentzen jarraituko du Urduan. Izan ere, 6 zinegotzi lortu ditu eta EAJk 5.

    Nahiz eta jeltzaleen bozka kopu-rua %8.86 igo (166 bozka) eta EH Bildukoak apur bat jaitsi (59 boz-ka), koalizioak zinegotzi bat gehia-go lortu du. Izan ere, PSE-EE, PP eta URE-EBB alderdien botoak ere gutxitu egin dira. Gainera aurten boto emaileen kopurua ere jaitsi da %75.40tik %71ra.

    Bilduk gehiengo osoa izan du 4 urteotan . Argazkia: Aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I Irati Moreno Fernandez

    BOTOAK % ZINEG.

    EH BILDU 43 47.78 4 EAJ-PNV 36 40.00 1

    ZURIAK 5 BOTO BALIOGABEAK 3 BOTOERROLDA 115 ABSTENTZIOA %20.00

    Arakaldo

    ERREDAKZIOA I EH Bilduk irabazi ditu hautes-

    kundeak Arakaldon. Jabi Asur-mendik 48 boto eskuratu ditu. Bi-garren hautagairik bozkatuena ere EH bilduko hautagaia izan da 42 bozkekin. EAJko Victor Egia 4. izan da, 37 boto jasota.

    Arakaldon ordezkariak auke-ratzeko modu berezia erabil-tzen dute. Herritarrek hauta-gaiak bozkatzen dituzte eta biz-tanle bakoitzak papeleta batekin 4 pertsona bozkatzen ditu. Gau-zak horrela, EH Bilduk 4 zinego-tzi lortu ditu eta EAJk 1. Duela 4 urte txanpon batek erabaki zuen zein izan zen gobernatuko zuen alderdia berdinketa egon baitzen.

    EH Bildu garaile, Asurmendi bozkatuena

    Lau urteotan lan egin dugula ikusi dute herritarrek ,nahiz eta ez gobernatu, gobernuan eta herrian inplikatu garela.

    EH BilduJABI ASURMENDI

    IRABAZLEARI ELKARRIZKETA

    Lehenik eta behin, pertsonalki nola sentitzen zara?

    Emaitzak ikusirik poz-pozik sen-titzen naiz. 4 urte daramatzagu la-nean hiriaren alde eta aste hau ere izugarria izan da. Benetan poz po-zik nagoela.

    Nola baloratzen dituzu zure al-derdiko emaitzak?

    Urduako jendea lau urte haue-tan egin dugun lanaz konturatu da eta oso ondo baloratu du. Berriz ere konfiantza osoa eman digute. Positi-botzat baloratzen ditut emaitzak.

    Eta beste taldeen emaitzak nola baloratzen dituzu?

    EAJk gu baino 300 bozka gutxia-go atera ditu, baina, guretzat Ur-duako herritarrak gurekin dau-dela jakitea da garrantzitsuena. PP ere jaitsi da, beti atera du zinegotzi bat, baina aurten ez. URE-EBB ere bertan geratu da eta ez du zinego-tzirik lortu.

    Udalbatzaren osaketa berria ikusita, zeintzuk izango dira zuen lehentasunak gobernatzeko?

    Ez dakigu. Aurreko lau urteetan gehiengo absolutua izan genuen eta aurten ere. Elkarrekin lan egi-teko prest egon gara, baina ikusiko dugu nola hartzen dituzten emai-tzak haiek. Oraindik ez dugu horre-tan pentsatu, ikusiko dugu.

    Zeintzuk izango dira zure lehentasunak datozen hilabe-teetan?

    Urduako auzokideekin egotea eta haiekin batera planteamen-duak egitea. Espero dugu kudea-keta ona egin ahal izatea. Orain arte ez dugu denborarik izan ezer egiteko, udaletxea oso modu la-tzean aurkitu baikenuen. Orain kudeaketa egoki batekin gure planteamenduak aurrera era-man nahi ditugu.

    Hiritarrei zein mezu zabalduko zenieke emaitza hauek ikusita?

    Eskerrik asko. Herriarentzat gogor lan egingo dugu. Bertan egongo naiz beti prest lan egite-ko. Oso talde ona dugu langilea eta ilusioz beterikoa.

    IDOIA AGINAKO (EH Bildu)

    Hiriaren alde gogor lan egingo dugu datozen 4 urteetan

    2011-2015 // EMAITZEN ERKAKETA

    UDALBATZA BERRIAREN OSAERA

    ALDERDIA 2015 2011 ALDAKETA BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG.

    EH BILDU 1101 46.87 6 1160 46.31 6 -59 +%0.56 ( = ) EAJ 844 35.93 5 678 27.07 4 +166 +%8.86 -1 URE-EEB 145 6.17 0 152 6.07 0 -7 -%0.10 ( = )PSE-EE 136 5.79 0 156 6.23 0 -20 -%0.44 ( = ) PP 91 3.87 0 168 6.71 1 -77 -%2.83 -

    BOTOAK % ZINEG.

    EH BILDU 1101 46.87 6 EAJ-PNV844 35.93 5URE-EEB145 6.17 0PSE-EE136 5.79 0PP91 3.87 0ZURIAK 32 BOTO BALIOGABEAK 46 BOTO

    ERROLDA 3353BOTOAK 2349ABST. %29

    ZINEGOTZIAK GUZTIRA 11

    ZENBAKETA: % 100

    1. IDOIA AGINAKO (EH BILDU)

    2. ITZIAR BIGURI (EH BILDU)

    3. LUIS FLIX GARCA (EH BILDU)

    4. JOSELU FERNNDEZ (EH BILDU)

    5. ERIZ PREZ (EH BILDU)

    6. ELENA URRUELA (EH BILDU)

    7. IAKI CUADRA (EAJ)

    8. M DOLORES EGA (EAJ)

    9. XABIER SOBRN (EAJ)

    10. ROCIO MATIAS (EAJ)

    11. JOSEBA IAKI IZAOLA (EAJ)

    UDALBATZA BERRIAREN OSAERAURDUA 2015

  • Aiaraldea /// 2015eko maiatzaren 25/// 35. ZENBAKIA 6

    OKONDO AURRERASERGIO TATO

    Arrankudiaga-Zollo Aiara

    Okondo

    _hauteskundeak

    EH Bilduk irabazi ditu udal hau-teskundeak Arrankudiaga-Zo-llon. Itziar Duoandikoetxea buru duen zerrendak guztira 342 boto eskuratu ditu, bozen %53.69. Bi-garren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 267 boto jasota, %41.92. Ondorioz, EH Bilduk 4 zinegotzi eskuratu ditu, eta EAJk hiru. Ha-ren atzetik geratu dira, hurre-

    nez hurren, Podemos (17 boz-ka), PSE-EE (9 bozka), PP (8 boz-ka). Itziar Duoandikoetxea emai-tzarekin pozik azaldu da: Herriak irabazi du. Badirudi gehiena edo zerbait ondo egin dugula.

    ERREDAKZIOA I ERREDAKZIOA I EAJk irabazi ditu hauteskun-

    deak Aiaran. Gentza Alamillo buru duen zerrendak 648 boto eskura-tu ditu, boto baliodunen % 40,20. Hogei boto galdu ostean, biga-rren zerrenda bozkatuena EH Bil-du izan da, guztira 571 boto jaso-ta. Josu Artetxek boto baliodunen % 35,42 jaso du. Hirugarren boz-katuena Aiara Batuz izan da, 245 botorekin. 70 boza inguru gutxia-go izan baditu ere bere ordezkari-tza mantendu du. Laugarrena PP

    izan da, 85 botorekin, % 5,27.Hala, Aiarako udalbatzan EAJk 5 ordez-kari izango ditu, Bilduk 4 eta Aiara Batuzek 2.

    Administrazio batzarrak xedeGentza Alamillo alkategaia oso

    pozik azaldu da baina emaitzak tal-dearen lorpena izan direla ziurtatu du. Oraindik ez du pentsatu bakar-ka edo koalizioan gobernatzeko au-kerak izango dituen, baina bere hel-buru garrantzitsuena batzar admi-nistratiboekin harremana berres-

    kuratzea dela aipatu du.

    EAJk gora, PPk beheraZerrenda jeltzaleak nabarmen

    egin du gora Aiaran. 2011n 477 boza jaso bazituen, 2015ean 648 izan ditu eta horrek 5 zinegotzi eman dizkio. PPren jaitsiera han-dia izan da, 2011n lortutako kopu-ru erdia eskuratu du gutxi gora-behera, 2011n izandako 160 boza-tik bakarrik 85 mantendu ditu. PPk galdutako zinegotzia erabakigarria izan da EAJrentzat.

    Alkatetza berreskuratu du EAJkEH Bildu garaile, berriz

    Herritarrekin lan-taldeetan funtzionatzen jarraituko dugu

    Batzar administratiboekin harremana berreskuratzea eta Aiarako taldeekin elkarlanean aritzea izango da gure lehentasuna

    BOTOAK % ZINEG.

    EH BILDU 342 53.69 4 EAJ-PNV 267 41.92 3 PSE-EE6 0.94 0PP6 0.94 0ZURIAK 15 BOTO BALIOGABEAK 5 BOTOERROLDA 782 ABSTENTZIOA %17.52

    ZINEGOTZIAK GUZTIRA 7

    1. I. DUOANDIKOETXEA (EH BILDU)

    2. GARAZI ABRISKETA (EH BILDU)

    3. AITOR ALCAIDE (EH BILDU)

    4. NEREA ZARATE (EH BILDU)

    5. URTZI VERGARA (EAJ)

    6. ANE MIREN ESPARZA (EAJ)

    7. JOSU BEASKOETXEA (EAJ)

    UDALBATZA BERRIAREN OSAERA EAJ-PNV

    GENTZA ALAMILLO

    Okondo Aurrerak irabazi ditu hau-teskundeak Okondon. Sergio Tato buru duen zerrendak guztira 284 boto eskuratu ditu, boto baliodun guztien % 39,3. Bigarren zerrenda bozkatuena EAJ izan da, guztira 280 boto jasota. Jose Angel Eguiak boto baliodun guztien % 38,8 jaso du. Hi-rugarren indar bozkatuena EH Bil-du izan da, 157 botorekin (% 21,7). Gauzak horrela, zinegotzi banaketa berria hurrengoa izango da; Okondo Aurrerak 4 ordezkari izango ditu eta EAJk 3, nahiz eta 4 botoetara gera-tu den. EH Bilduk 2 zinegotzi esku-ratzea lortu du.

    Sergio Tato oso pozik agertu da

    lortutako emaitzarekin, garaipen garrantzitsutzat jo du bi alderdi na-gusiekin lehiatu baita. Bere asmoa bakarka gobernatzea da.

    EAJk boza gehiago baina ez nahi-ko

    EAJk 92 boto gehiago jaso ditu, % 15 gehiago, Baina ez da nahikoa izan nagusitasuna lortzeko. Okon-do Aurrera eta EH Bilduren kasuan kalkulua ez da hain erreza. Biek ba-tera -Bildu koalizioa osatu zuten- 411 boza lortu zituzten 2011n. Hautes-kunde hauetan, ordea, 284 lortu ditu Okondo Aurrerak eta 157 EH Bilduk.

    Okondo Aurrera garaile, EAJri lau botoko aldea aterata

    ERREDAKZIOA I

    BOTOAK % ZINEG.

    OKONDO AURRERA284 38.90 4 EAJ-PNV 280 38.36 3 EH BILDU157 21.51 2ZURIAK 23 BOTO BALIOGABEAK 23 BOTOERROLDA 909 ABSTENTZIOA %17.16

    BOTOAK % ZINEG.

    EAJ-PNV 648 40.20 5 BILDU 477 29.43 4 AIARA BATUZ245 15.20 2ZURIAK 17 BOTO BALIOGABEAK 21 BOTOERROLDA 2266 ABSTENTZIOA %27.93

    ZINEGOTZIAK GUZTIRA 7

    ZINEGOTZIAK GUZTIRA 11

    1. SERGIO TATO (OK.AURRERA)

    2. AMAYA SADABA (OK.AURRERA)

    3. JAKUE ARAMBURU (OK.AURRERA)

    4. ICIAR CASTRESANA (OK.AURRERA)

    5. JOSE ANGEL EGIA (EAJ)

    6. BEGO RODRIGUEZ (EAJ)

    7. ALBERTO MUOZ (EAJ)

    8. ITZIAR CAMINO (EH BILDU)

    9. MIKEL CUESTA (EH BILDU)

    1. GENTZA ALAMILLO (EAJ)

    2. IIGO PINEDO (EAJ)

    3. JOSE A. BARTOLOME (EAJ)

    4. MONTSE ANGULO (EAJ)

    5. SUSANA MARTN (EAJ)

    6. JOSU ARTETXE (EH BILDU)

    7. LAUREN URIA (EH BILDU)

    8. NEREA GOTI (EH BILDU)

    9. ESTEBAN HERNANDO (EH BILDU)

    10. IRAIDA SAENZ (AIARA BATUZ)

    11. XABIER ARTIANO (AI. BATUZ)

    UDALBATZA BERRIAREN OSAERA

    UDALBATZA BERRIAREN OSAERA

    Oso pozik sentitzen naiz. Emaitza oso ona da. Talde txiki bat gara eta bi alderdi nagusien aurka aurkeztu gara

    ITZIAR EH BILDU DUOANDIKOETXEA

    ARRANKUDIAGAZOLLO 2015

  • 7 35. ZENBAKIA /// 2015eko maiatzaren 25 /// Aiaraldea

    JOSU SAN PEDRO(ADIE)Lan ona egin dugulako bozkatu gaituztela uste dugu

    Orozko

    _hauteskundeak

    ERREDAKZIOA I

    Artziniega

    Adiek irabazi ditu udal hau-teskundeak Orozkon, gehiengo absolutua lortuta. Josu San Pe-dro buru duen zerrendak guz-tira 780 boto eskuratu ditu (%52.92), bigarren indarra izan den EAJren bikoitza (386 boz-ka, %26.19). Hirugarren inda-rra EH Bildu izan da, 266 boze-kin (%18.05), laugarrena PP (23 bozka, %1.56) eta bosgarrena PSE-EE (4 bozka, %0.27). Boto baliodunak 1474 izan dira, boto emaileak 1516 eta erroldan zeu-den herritarrak 1983.

    Adiek eta EH Bilduk goraAurreko udal hauteskundee-

    kin konparatuz Adie eta EH Bil-du izan dira gora egin duten eragile bakarrak. Adieren boto emaileen kopurua ia %10 igo da, 112 bozka gehiago lortu baititu. EH Bilduk, aldiz, %2 handitu du orozkoarren artean babesa, 22 bozka gehiago lortuz.

    Jaitsiera gehien izan duen al-derdia EAJ izan da, duela lau urte 535 bozka lortu zituen, eta aur-ten 386, %8.96 gutxiago. PPk eta PSE-EEk ere behera egin dute, lehenak bere bozen %60 galdu du, 62 bozetik 23 izatera igaroz. Sozialistek, aldiz, behe-rakada apala izan dute, 7 boze-tik 4 mantendu baitituzte.

    Abstentzioari %5 hazi da Orozkon, 2011n 350 herritar izan baitziren bozka eskubideari mu-zin egin ziotenak, eta aurten 467.

    Adie, pozikGehiengo absolutua lortu due-

    la-eta, Josu San Pedro alkatea pozik agertu da emaitzarekin: Herriak Adiek berriro irabazi behar duela erabaki du, gehien-go absolutuarekin gainera. Az-ken lau urteetan egin dugun lana nabaritu da. Jendeak egin dugun lana ona izan delako bozkatu gai-tuela uste dugu . Emaitzak iku-sita, lana orain arte bezala egi-ten jarraituko dutela adierazi du.

    Orain, beste taldeekin elkartu-ko dira haien iritziak ezagutzeko. Gehiengo absolutua dugu baina besteekin egon nahi dugu haien-tzako zer den inportanteena Orozkorentzat jakiteko, zehaz-tu du. Lege-agintaldiko erron-ketaz galdetuta hiru proiektu aipatu ditu: anbulategi berria, auzoei bizitza gehiago emateko araudietan aldaketak eta ludo-teka, liburutegia zein kultur el-karteak kokatzeko espazio fisi-ko bat egitea.

    ADIEk gehiengo osoa eskuratu du EH Bildu garaile, baina EAJri eta PPri so

    UDALBATZA BERRIAREN OSAERA UDALBATZA BERRIAREN OSAERA 1. JOSU SAN PEDRO (ADIE)

    2. ARKAITZ OLABARRIA (ADIE)

    3. BEGOE OLABARRIA (ADIE)

    4. RAKEL OLAVARRIA (ADIE)

    5. BERENICE RODRGUEZ (ADIE)

    6. JOSE URRAZA (ADIE)

    7. BITTOR OLAGUENAGA (EAJ)

    8. IZASKUN GAZTELU (EAJ)

    9. ESTANISLAO ETXEBARRIA (EAJ)

    10. ZIGOR GOROSTIAGA (EH BILDU)

    11. PILAR GARCIA (EH BILDU)

    1. JOSEBA VIVANCO (EH BILDU)

    2. ALAZNE LAFRAGUA (EH BILDU)

    3. ARKAITZ SAN JOSE (EH BILDU)

    4. UNAI GOTXI (EH BILDU)

    5. IIGO GOMEZ (EAJ)

    6. INMA VIVANCO (EAJ)

    7. JOSE LUIS DEL VALLE (EAJ)

    8. MARA LORENTE (EAJ)

    9. JOSEBA ELEJALDE (PP)

    Gehiengo absolutua lortuta pozik, ezta?

    Pertsonalki taldea bezala sen-titzen naiz, oso pozik. Herriak Adiek berriro irabazi behar duela erabaki du, gehiengo absolutua-rekin gainera. Azken lau urteetan egin dugun lana nabaritu da.

    Nola baloratzen dituzu zure al-derdiko emaitzak? Eta besteenak?

    Goiz da azterketak egiteko bai-na duela lau urte baino bozka gehiago atera ditugu. Jendeak egin dugun lana ona izan delako bozkatu gaituela uste dugu.

    Beste taldeen emaitzak nola baloratzen dituzu?

    Gure emaitzak onak ez balira au-tokritika egingo genuke, suposa-tzen dugu haiek ere egingo dutela.

    Zeintzuk izango dira zuen lehen-tasunak gobernatzeko orduan?

    Emaitzak ikusita gure lanarekin orain arte bezala jarraituko dugu.Gehiengo absolutua dugu baina beste taldeekin egon nahi dugu haientzako zer den Orozkoren-tzat inportanteena jakiteko.

    Eta lege-agintaldiko erronkak?Hiru proiekturik handienak an-

    bulategi berria, auzoei bizitza gehiago emateko hirigintzako arauak aldatzea; eta ludoteka, li-burutegia zein kultur elkarteak sartzeko lokal polit bat egitea.

    Herritarrei zein mezu zabaldu-ko zenieke emaitzak ikusita?

    Eskerrik asko emandako kon-fiantzagatik. Haiek gabe ezin dugu ezer lortu.

    ERREDAKZIOA I EH Bilduk lortu ditu Artziniegan

    boto gehien, 395 guztira. Baina ger-tu dauka EAJ, 384 botorekin. Hala ere, pozik azaldu da Joseba Vivanco lortutako emaitzarekin. Gure hel-burua lau zinegotzi izatea zen, eta lortu egin dugu. Hala ere, EH Bildu-ren hautagaiak azpimarratu du EAJ eta PPren jarrera zein izango den ikusi beharko dela.

    Gobernua, EAJ eta PPren eskuEH Bildu boto gehien lortu dituen

    taldea izan den arren (4 zinegotzi), horrek ez du bermatzen Artzinie-gan gobernatuko duenik. Izan ere, EAJren (4 zinegotzi) eta PPren (zi-negotzi bat) arteko akordio batek gobernutik kanpo utzi ahalko luke koalizio independentista. Hala ere, Vivancok adierazi du gobernatzea espero dutela, EAJ ebidentzian ge-ratuko litzatekeelako PPrekin go-bernua akordatuko balu. Gobernua lortzekotan, EH Bilduren zerrenda-buruak iragarri du gobernatzeko modua aldatzeari ekingo liokete-la, parte hartze herritarraren al-deko apustua eginaz.

    Buruan genuen helburua bete dugu, lau zinegotzi izatea. Baina EAJ eta PPren jarrera zein izango den ikusi beharko da. Gobernatu ahal izatea espero dugu

    JOSEBA VIVANCOEH Bildu

    OROZKO 2015 ARTZINIEGA 2015

    2011-2015 // EMAITZEN ERKAKETAALDERDIA 2015 2011 ALDAKETA BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG.

    ADIE 778 %52,78 6 668 %43,89 5 + 110,00 +%8.9 +1EAJ 385 %26,12 3 535 %35,15 4 -150,00 -%9.0 -1EH BILDU 267 %18,11 2 244 %16,03 2 +23,00 +%2,1 0 PP 23 %1,56 0 62 %4,07 0 -39,00 -%2,51 0 PSE-EE 4 %0,27 0 7 %0,46 0 -3,00 -%0,19 0

    ZENBAKETA: % 100

    2011-2015 // EMAITZEN ERKAKETAALDERDIA 2015 2011 ALDAKETA BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG. BOTOAK % ZINEG.

    BILDU 395 %41,10 4 335 %33,27 3 60 +%0,08 1EAJ 384 %39,96 4 424 %42,11 4 -40 -%0,02 0PP 118 %12,28 1 178 %17,68 2 -60 -%0,05 -1PSE-EE 41 %4,27 0 49 %4,87 0 -8,00 -%0,01 0 ZENBAKETA: % 100

    BOTOAK % ZINEG.

    ADIE 778 52.78 6EAJ-PNV385 26.12 3BILDU267 18.11 2PP23 1.56 0PSE-EE4 0.27 0ZURIAK 15 BOTO BALIOGABEAK 42 BOTO

    ERROLDA 1983BOTOAK 1474 ABST. %23.55

    ZINEGOTZIAK GUZTIRA 11BOTOAK % ZINEG.

    BILDU 395 41.10 4 EAJ-PNV384 39.96 4 PP118 12.28 1PSE-EE41 4.27 0

    ZURIAK 23 BOTO BALIOGABEAK 32 BOTO

    ERROLDA 1416BOTOAK 961 ABST. %29.87

    ZINEGOTZIAK GUZTIRA 9

  • Aiaraldea /// 2015eko maiatzaren 25/// 35. ZENBAKIA 8

    _hauteskundeak

    ANALISIA

    Estatu Batuetako presiden-teordearen kargu-hartze ekital-dia. Frank Underwood-ek (House of Cards telesailean Kevin Spacey handiak hezur-haragitzen duen es-krupulurik gabeko animalia politi-koak), esku bat altxatuta eta ireki-ta, eta bestea Biblia sakratuaren gainean jarrita dauka. Hauteskun-deen bidez ez, alderdi barruko bo-rroka latz (oso latz) baten ondorioz heldu da kargura. Jukutria bidez. Halako batean, laugarren horma behera botako du, etxeko sofaren iluntasunean kuzkurtuta dagoen ikusleari begietara begiratu eta gu-pidagabe botako dio: balio han-

    diegia ematen zaio demokraziari. Ezin jakin dezakegu lau urtean

    behin bozkatzera joate hutsak aia-raldearrak asebetetzen dituen ala ez, baina, oraingo honetan, % 64ek Underwoodi begietara be-giratzeari utzi eta botoa ematera joateko altxatu dira sofatik. Nola-

    nahi ere, egia aitortzera, iaz baino nabarmen gutxiago izan dira. Abs-tentzioak, beraz, % 6 egin du gora eskualdean.

    Aiaraldearren hautuaBoto guztien baturari begira-

    tzen badiogu, lehenengo aldake-ta handiarekin egingo dugu topo: EAJk gure eskualdearen historian izan duen nagusigoa berreskuratu du berriro, duela lau urte Bilduren atzean geratu ondoren. 200 boto eskasen aldea egon da bi indar na-gusien artean, baina nahikoa izan da kopuru hori EAJ indar bozkatue-na izateko.

    Gainera, beti haren esku egon den Aiara udalerrian berriro indar bozkatuena izatea lortu du, due-la lau urte alkatetza Bilduren esku nola geratu zen ikusi ondoren. Bai-na, horren truke, Artziniega eta Arakaldon galtzaile izan da Bildu-ren aurrean.

    Hiru horiek izan dira, Okondoko kasu bereziarekin batera (zerren-daburu berberak irabazi du zerren-da desberdin batean), garaipene-tan eman diren aldaketa guztiak. Gainerako udalerrietan, beraz, go-bernuan egon den taldeak irabazi ditu berriro hauteskundeak.

    Horra, lagunok, kazetaritza po-litikoaren klixe bat (ezen ez, nos-ki, zientzia politikoarena) errealita-tearen ispiluaren aurrean jartzera behartuta: botereak higatu egiten du eta agintean dagoen taldea zi-gortzen du hautesleak. Datuen ar-gitara, ez du ematen hala gertatu denik, ez behintzat Laudio, Amu-rrio, Urdua, Orozko eta Arranku-diaga-Zollon.

    Bost udalerri horietatik nabar-mentzekoak dira, batetik, Urdua-ren kasua, botoak galdu baditu ere, EH Bildu gehiengo absolutua-ri eusteko gai izan delako. Bestetik, are esanguratsuagoa da Orozkoko kasua, gobernuan egon den Adie taldeak botoak irabazi eta gehien-go absolutua eskuratu baitu orain-goan.

    Zalantzarik gabe, talde indepen-denteentzat urrezko hauteskun-deak izan dira, inoizko emaitzarik onenak eta zinegotzi zerrenda lu-zea eskuratu baitute. Adiek Oroz-kon lortutako zinegotziei, igoe-ra izugarri baten ondoren Om-niak Laudion lortu dituenak gehi-tu behar zaizkie, Aiara Batuz edo lehenengoz ordezkaritza izango duten Okondo Aurrera eta Amu-rrio Guk Bai ahaztu gabe.

    Bestalde, PSE-EEk, boto galera

    txikiarekin, nahiko ondo eutsi die duela lau urteko emaitzei, eta zine-gotzi kopuru bera izango du berri-ro. Egoitza Madrilen daukaten al-derdien artean kaltetuena PP izan da, botoen erdia galdu baitu, eta zortzi zinegotzi izan ondoren, hiru zinegotzirekin geratuko baita es-kualde osoan.

    Azkenik, Podemos alderdiaren lorratza osoa txikia izan da gurean, Amurrion besterik ez baitu zerren-da aurkeztu. Nolanahi ere, emaitza on bati esker, 2 zinegotzi lortu ditu udal horretan.

    Botorearen labirintoa Herritarrek zinegotziak aukeratu

    dituzte. Orain, alderdiei dagokie al-kateak aukeratzea. Zerrenda boz-katuenak alkatetza eskuratu behar duela, noski, kazetaritza politikoa-ren beste klixe bat da (ezen ez zien-tzia politikoarena); interesen ara-bera haizatzen den bandera bat, fi-nean. Ikusteke dago orain, beraz, benetan garrantzitsuena dena: gehiengoak osatzeko orduan al-derdiek zeri emango dioten lehen-tasuna: haien interes propioei ala herriaren eta herritarren nahiei. Izan ere, ez baita gauza bera alder-di jakin batek, edozeinek, garaileari boterea kentzeko hitzarmenak egi-tea, edo gobernatu behar duen he-rriaren hobe beharrez zehaztutako neurri eta programa zehatz bat oi-narri hartuta akordioak lortzea.

    Kito demokraziaren jaia. Atera aurretik, utzi edalontziak barran, mesedez. Orain, demokraziaren aje eta buruko-minen txanda da. Beste lau urtez.

    Hau izan da guztia, lagunok

    ERREDAKZIOA I Mari Petralanda Gonzalez

    EAJk gure eskualdearen historian izan duen nagusigoa berreskuratu du berriro, duela lau urte Bilduren atzean geratu ondoren

    Talde independen-teentzat urrezko hauteskundeak izan dira, inoizko emaitzarik onenak eta zinegotzi zerrenda luzea eskuratu baitute

    Izar Mendiguren CosgauaKAZETARIA

    _Hankamotz

    Hausnarketaeguna

    Alderdietako kotxe ka-rabanek bidaia buka-tu dute. Ez, ordea, bi-dea. Emaitzen koloreak alboratuta pozgarria da Aiaraldea osatzen duten 9 udalerritik zortzi-tan alkatea euskaraduna dela jaki-tea. Edo, gure eskualdeko alkateen herena emakumea izatea. Emaku-meen presentzia instituzioetan zein eremu ezberdinetako erabakigu-neetan areagotu bada ere, berdin-tasunaren hanka kolokan dago. No-latan uler, bestela, hautes-mahaie-tan alderdi politikoek aukeratutako ahaldun edo ordezkari gehienak gi-zonezkoak izatea?

    Atzo ikusitako beste bi bitxikeri ja-rriko ditut mahai-gainean. Emaku-me saharauiar bat bozkatzera hur-bildu zenean,naziotasunik ez zuela esan zion mahaiko arduradun batek. Barrenak ezin eutsita naziotasuna baduela nahiz eta oraindik legeak ez aitortu erantzun nion. Ildo beretik, ez dut ahaztuko EHNArekin (Euskal He-rriko Nortasun Agiria) bozkatzea lor-tu zuela kontatzean jubilatu bati na-bari zitzaion harrotasuna.

    Jatorri aniztasunak aberastu egi-ten du herri eta herritar oro. Horre-gatik, herritarren mesfidantza hitzen aurrean, Alderdiek egindako ekintza batzuek sortutako konfiantzarekin geratzen naiz. Gurasoen bozka hau-tes-ontzian sartzera poz-pozik eto-rri den haurraren ilusioarekin. Edo, Osakidetzako txartela aldean baka-rrik zuela bertaratu eta berriro it-zuliko zela zioen agurearen konpro-misoarekin. Izan ere, denok gara he-rri honen parte: etorriberriak, hau-rrak, langabeak, gazteak, jubilatuak, itsuak, artistak, ostalariak...

    Haatik, erreflexio eguna baino, pentsatzeko tarte bat har deza-gun. Ez dezagun tokian tokiko histo-ria idazteko izen-abizenez betetako paper bat eskaintzera mugatu gure ekarpena. Historiaren protagonistak eta egileak gu gara.

    aiaraldea.eus