11
ASMA ERIK RODRIGUEZ ETA ENEKO GARCIA 1

ASMA

  • Upload
    jag

  • View
    58

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ASMA. ERIK RODRIGUEZ ETA ENEKO GARCIA. 1. Zer den eta nondik datorren. Bronkioetako hodien butxadurak eragindako arnas afekzioa da. Arnas estu eta ozeneko krisien moduan agertzen da. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: ASMA

ASMA

ERIK RODRIGUEZ

ETA

ENEKO GARCIA

1

Page 2: ASMA

Zer den eta nondik datorren.

• Bronkioetako hodien butxadurak eragindako arnas afekzioa da.

• Arnas estu eta ozeneko krisien moduan agertzen da.

• Jatorri desberdinak izan ditzake (infekzioa, alergia, estresa, airearen kontaminazioa)

2

Page 3: ASMA

Eragileak

• Alergenoak: katuak, lore- eta belar-hautsak, etxeko hautsak, hezetasuna, keak (tabakoaren barne) eta abar.

• Infekzioak.

• Farmakoak: Tipikoki, aspirina.

• Estresa: lanekoa, emozionala, kirola.

3

Page 4: ASMA

Sintomak

• Lehendabiziko sintomak 1. urtebete aurretik agertzen dira.

• Agerpen ohikoa da gauez eztula eta arnasestua edukitzea eta txistualdiak entzutea toraxen.

• Askotan, urtaroen arabera gaixotasuna agertzen edo okertzen da, udaberrian batik bat.

4

Page 5: ASMA

Asmaren faseakAsma edo bronkouzkurdura-sindromearen fisiopatologiari dagokionez

lau gertaera nagusi daude:

• Muskulu leunaren uzkurdura edo espasmoa: histamina eta beste sustantzia batzuen eraginez (eikosanoideak, interleukinak...) gertatzen da.

• Erantzun inflamatorioa: ez da agertze asmaren fase guztietan. Horrela fase larrietan agertzen bada ere, fase arinetan ez da emango. Hori dela eta, antiinflamatorioak erabiltzen dira fase larrian.

• Mukiak: tonu kolinergikoa handitzearen ondorioz muki gehiagi

jariatuko da.

• Bronkioen hipererreaktibitatea: normalean eragina ez duten estimuluek bronkoespasmoa sortuko dute (kirola, hotza...).

5

Page 6: ASMA

Asmaren larritasunaren sailkapena tratamendua hasi aurretik (GINA)

• Noizbehinkako asma arina:• Sintomak: astean behin baino gutxiago• Krisiak: arinak• Gaueko sintomak: 2 aldiz hilean• FEV1 edo GAF %80 teorikoa• FEV1 edo GAF aldakortasuna < %20• Asma arin iraunkorra:• Sintomak: gutxienez astean behin baina ez egunero• Krisiak: jarduera muga dezakete eta loari eragin• Gaueko sintomak: > 2 aldiz hilean• FEV1 edo GAF %80 teorikoa• FEV1 o GAF aldakortasuna %20-%30• Moderatu iraunkorra:• Eguneko sintomak• Krisiak: jarduerari eta loari eragin diezaiokete• Gaueko sintomak: astean behin baino gehiago• FEV1 edo GAF: %60-80 teorikoa• FEV1 edo GAF aldakortasuna: > %30• Larri iraunkorra:• Sintomak: egunero• Krisiak sarritan• Gaueko sintomak sarritan• FEV1 edo GAF %60 teorikoa• FEV1 edo GAF aldakortasuna: > %30

6

Page 7: ASMA

Asmaren tratamendua helduengan eta 5 urtetik gorako haurrengan

Gomendatutako GKI dosiak:

-Asmaren tratamendua mailaz mailakoa da.

-Paziente bakoitzarentzat egokientzat jotzen den mailan hasi behar da tratamendu hori.

-Horren helburua kontrol azkarra lortzea eta kontrol egoki bat mantentzea da, maila igoz beharrezkoa denean eta maila jaitsiz kontrola egokia denean.

7

Page 8: ASMA

Asmaren sailkapena haurrengan (Australiako PKGera egokitua)

-Boladakako asma noizbehinkakoa:Asma-bolada isolatuak infekzio birikoek eragindaBolada baten eta beste baten artean 6-8 aste igarotzen diraSintomarik gabe boladen arteanBiriketako funtzio egokia

-Boladakako asma sarria:Boladen arteko denbora-tartea 6-8 aste baino laburragoa daBoladak normalean neguan gertatzen diraBoladen arteko gutxieneko sintomakAriketa handiak egitean sintomak ager ditzaketeBiriketako funtzio egokia

-Asma iraunkorra:Aurreko kategorietakoak bezalako asma-boladak izateaz gain, krisialdian artean

sintomak agertzen dituzte egun gehienetan (eztulak edo sibilantziek loari eragiten diote, sintomak ariketarekin, bularraldean estuasuna)

Eraginaren maila oso aldakorra izan daiteke (sintoma sarri baina arinetatik hasi eta eguneroko jardunanabarmenki eralda dezaketen sintometaraino, biriketako funtzioari ere eraginez).

8

Page 9: ASMA

Asmaren eragina bizi-kalitatean• Asma, gure ingurunean prebalentzia altua (%1-5 helduengan eta %10

haurrengan) duen gaixotasun kroniko bat da. Gaixotasun honek, bizi-kalitatean, eskola- eta lan-absentismoan eragina dauka eta osasun-kostu altuak sortzen ditu. Kostu horietako batzuk, gaixotasunaren kontrol okerrari lepora dakizkioke. Honako hauek dira gure ingurunean hobetu behar diren alderdi nagusiak: asma daukan pazientearen heziketa, asma daukan pazientearenganako atentzioaren plangintza eraginkorragoa, espirometriaren erabilera baxua, jarraitasunik eza paziente asmatikoaren atentzioan edo kortikoide inhalatuen erabilera desegokia.

• Praktika klinikoaren gidaliburuen (PKG) de novo elaborazio-prozesuak baliabide ugari eskatzen ditu, bai denbora aldetik bai langileen aldetik; azken hauek gidaliburuak egiten esperientzia izateaz gain prestakuntza metodologikoa eduki beharko dutelako. PKG egokitzeak esfortzuen bikoizketa aurreikusiko luke, inplementazioari baliabide gehiago eskainiz. Asmaren kasuan, PKG egin berriak eta kalitate handikoak daude. Hala ere, ez daukagu PKG egokitzeko erraza, sistematikoa eta frogatua den metodorik.

9

Page 10: ASMA

Asmaren aurreko prebentzioa• Asma eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal

dena.

• Gaur egun posible da asma-forma asko eta asko sendatzea, eta erreakzio alergikoari zor zaizkionak bereziki. Kasu hauetan, krisiak sortarazten dituen substantzia ezagutzen dugunean, larruazalpetik injekzio-sail bat ematen zaio gaixoari (honi desentsibilizazioa esaten zaio), lehentxeago edo geroxeago behin-betiko sendatzea lortuz.

• Dena den, gaixoari substantzia horrekin dituen harremanak edo ukipenak aurrerantzean ere alde batera utz ditzala esan behar zaio.

• Beste batzuetan ez da erabat sendatzen, baina krisien arteko denboraldiak, sintomarik gabekoak, luzatu egiten dira. Askotan, atakeen maiztasuna txikiagotu egiten da adinaren arabera (umearen garapenarekin batera), eta bestalde, gaur egungo botikek nabarmen hobetu dute pertsona asmatikoen bizi-kalitatea.

10

Page 11: ASMA

AMAIERA

11