40
Egongela txinatarra Egongela txiki biribila, Egongela txinatarra deritzona, kupula gorri eta urre kolorekoa. Edmond Rostand-ek 1914ean Pierre de Margerie Pekinen botere osoko Ministro postua zuen eta bere koinata zenak oparitu zion Coromandel-en laka dekoratu bat ezarri zuen. Laka beltz eta kolore biziko panel horiek, paisaiak, pagodak, loreak, harkaitzak, zuhaitzak eta hainbat figura erakusten zituzten, oro objektu bitxiz inguraturik. Dekoratu zoragarri hau etxea saldu eta gero desmuntatu zen. Gaur egun horren erlikia gisa ditugu bi domina, bata atearen gainean eta bestea supazterraren gainean. Obra nagusiak Buffet eta jolas mahai tolesgarria, marketeria Boulle Napoléon III.aren erara. Coromandel-en lakak: jatorrizko dekoratuaren bi dominetako bat. Arnaga 1921ean

Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Egongela txinatarra Egongela txiki biribila, Egongela txinatarra deritzona, kupula gorri eta urre kolorekoa.

Edmond Rostand-ek 1914ean Pierre de Margerie Pekinen botere osoko Ministro postua zuen eta bere koinata zenak oparitu zion Coromandel-en laka dekoratu bat ezarri zuen. Laka beltz eta kolore biziko panel horiek, paisaiak, pagodak, loreak, harkaitzak, zuhaitzak eta hainbat figura erakusten zituzten, oro objektu bitxiz inguraturik. Dekoratu zoragarri hau etxea saldu eta gero desmuntatu zen. Gaur egun horren erlikia gisa ditugu bi domina, bata atearen gainean eta bestea supazterraren gainean.

Obra nagusiak

Buffet eta jolas mahai tolesgarria, marketeria Boulle Napoléon III.aren erara. Coromandel-en lakak: jatorrizko dekoratuaren bi dominetako bat.

Arnaga 1921ean

Page 2: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Familiaren historia

Aitatxi Aléxis-Joseph - Eugène aita - Angèle ama, gazte zelarik Jean Coraboeuf-ek eta berantago Eugène Pascau-k marraztua - Alexis osaba, Pascau-k marraztua.

Edmond-en arreba den Jeanne-n pastel lana, Albert Besnard-en eskutik - Odette iloba, Maurice eta Jean semeak, Pascau-ren eskutik. Edmond haurra zelarik, Eugène Lagier-en eskutik.

Rosemonde-n argazkia Pascau-ren eskutik, Edmond Rostand, bustoa eta potreta, Pascau – Edmond Rostand-en marrazkia « Procession à Stanislas ».

Berinaren azpian, 30 urteko argazki nahaspila bat.

Erakusleihoan, Edmond-en haurtzaroari eta familiari buruzko dokumentuak. 1819an Joseph Rostand birraitatxiri latinezko lehen saria eman zion liburua, amaren aldeko aitatxi eta amatxiren potretak, Angèle bere amaren liburuxka zeinetan bere haurtzaroa deskribatzen baitu, itsas ontziak irudikatzen dituzten bere lehen marrazkiak, bere lehen olerkiak, bere etxeko lanak irakasleek berriz kopiaturik, literaturarako izan zuen talentu goiztiarra aitortzen zuten eskolako domina eta sariztatze liburuak, baxoko diploma, argazki bilduma bat… Bi bildumek familiaren historia eta Edmond txikiaren haurtzaroa erakusten dute, Marseillan.

Argazki gehienak eskalan egin faksimileak dira, jatorrizko argazkiek ez

baitute jasaten luzaz argian egotea.

Page 3: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Atari Nagusia Eredu ingelesekoa da eta irudi biziki teatrala du. Garai hartan balkoiak Edmond

Rostand-en logelara ematen zuen zuzenean, lehen solairuan. Haritzezko estalduren gainean apaingarri gisa, Victor Hugo-ren poema bat, « La Fête chez Thérèse » Gaston Latouche margolariak irudikatua. Bi lorategietara ematen duten leiho handiek natura barneraino sarrarazten dute. Museoko gela honek Edmond Rostand gaztearen lehen antzerki sorkuntzak dakarzkigu gogora: « Gant rouge », « La Samaritaine ». Xehetasunak « La naissance de l’œuvre » (Obraren sortzea) bilduman aurkituko dituzu.

Obra nagusiak

Eugène Pascau-ren margolanak : Edmond Rostand, Rosemonde Gérard « La robe à ramages » (Adarrezko soinekoa) Orsay Museoak utzia, Jean dandy-z jantzia, Grancher Profesorea. Clémentine-Hélène Dufau-ren margolana: Maurice Rostand « La Samaritaine » obraren afitxa proiektua, Alphonse Mucha-k egina. Argazki handitua: Edmond Rostand Straforel jokatzen ari « Les Romanesques » antzerkian.

Arnaga 1921ean

Altzari batzuk agertzen dira garai hartako argazkietan, hala nola oin higigarriko euskal mahaia. Aldaketa batzuk egin ziren oraindik zehaztu gabeko data batean: Henri Martin-en dekoratu handia « La joie de vivre » desmuntatua izan zen (gaur egun Ameriketako Estatu Batuetan dago, bilduma pribatu batean). Egongela Txinatarrerako sarbidea aldatua izan da.

Page 4: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Jatorrizko beste altzari zenbait

Jules Massenet konpositoreak Rosemonde Gérard-i oparitu zion pianoa Edmond Rostand-ekin ezkondu zelarik. Pago, intxaurrondo zuri eta haritzezko taulaz osaturiko mahaiak erakusleiho bat zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi aulki gorriak argazki zaharretan agertzen direla.

Erakusleihoetako objektu bereziak

Luxu handiko zigarro zorroak. Lehena, S. Mordan & co bitxigile ingelesak zilar urreztatuz egina. ER inizialak ditu, Edmond Rostand-en idazkerarekin. Bigarrena Cartier-ek izenpetu du, laka beltzez egina da. Angelu batean, diamante obalo bat ageri da 16 esmeraldaz inguratua. Idekitzeko botoia esmeraldaz egina da. Eskuzko izenpedura barnealdean grabatua da. Brontzezko hainbat eskultura: Jean Rostand eskrimalari Auguste Maillard-ek egina (ezpata eskas da), Marius Vallet-ren Urrutiko Printzesa, Paul d’Aire-en Cyrano bolizko buruarekin, Auguste Maillard-en Coquelin-en bustoa, Sarah Bernhardt-en eskua. Ohorezko objektuak: bere akademiako ezpata eta zeremoniarako eramaten zituen Doucet esku-larruak. Cyrano-ren biharamunean Edmond Rostand "Chevalier de la Légion d’Honneur" izendatua izan zen, ondotik "Officier" 1900 eta "Commandeur" 1911-an. 1901ean, Nikolas II Tsarrak San Stanislas-eko Ordenako Komandante izendatu zuen.

Objektu pertsonalak: txanpon sailkagailua bi txanpon neurrirentzat, tinta-ontzia eta luma-oina, igel itxurako zigilua, eguzkirako betaurrekoak…

Mahai erakusleihoetan, jatorrizko eskuizkribu eta argazkiak: « La maison des amants » piezaren eskuizkribua, bukatu eta estreinatu gabea. « Straforel » sonetoaren eskuizkribua, « Les Romanesques »-eko Maurice de Féraudy rol sortzailearentzako idatzia. Goethe-ren « Faust »-en itzulpena. Edmond Rostand-ek berak edo

Rosemonde-ek kopiaturiko orriak, bere senarraren lanean zuen inplikazioa agerian uzten dutenak.

Page 5: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Liburutegia Edmond Rostand-en liburutegian 15 000 ale baino gehiago zeuden. Hil zenean bere familiak saldu zuen. Museoa pixkanaka

berrosatzen ari da lagun eta hurbilekoen dohainei esker. Berriki, Kanboko Herriak bilduma horren zati bat erosi du, eta horien artean ehun bat Edmond Rostand-en monogramarekin. Obra hauetako askok Cyrano-ren idazlearentzako eskaintza dute.

Jatorrizko dekoratu eta altzariak Gelan Clémentine-Hélène Dufau-ren bi margolan daude, liburutegiari kanporako ikuspegi artifiziala emanez. Supazterraren gainean, eszena zizelkatuak eta berinateak ametsetako natura baten alegoria osatzen dute. Gela hau Cyrano de Bergerac-i zuzendau zaio: galeriaren gainean, rola sortu zuen Constant Coquelin-en lau silueta, eta azpian 1897ko piezaren bost jokaldien dekoratuak. Panelek Cyranoren sortzea eta posteritatea azaltzen dute, poetaren emaztearen ikuspegitik. Edmond Rostand-ek bere obra nagusia idatzi zuen besaulki eta bulegoa. Régence estiloko belarridun besaulkia lehen jokaldiko Coquelin-en eszenan agertzen den besaulkia da.

Arnaga 1921ean

Arnagaren modernotasuna Zolako aireztapen burdin sareek aire beroa hedatzen zuten. Aire beroa gaur egun desagertuak diren berogailu bateriek ekoizten zuten.

Edmond Rostand-ek bere liburuak bere monogramarekin lotzen zituen: bi R alderantziz eta E bat uztarturik

Page 6: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Objektu bereziak

Christian Lacroix-ren Roxane-rentzako soinekoa "Comédie Française" erakundearen dohaina. Bemberg zuriko fondo gaineko muselina zuriko soinekoa, Inperio estilokoa. Baloi-besoak, dentela zuriz apaindutako soingaina. "Comédie Française" eko tailerren sorkuntza. 2006ean, "Comédie Française"-ek Cyrano berri bat sortu zuen, Denis

Podalydés-ek taularatua. Soinekoa taula gaineko egoeran erakusten

da. Roxane, Françoise Gillard-ek interpretatua, oholtza gainetik

zenbait metrora hegan doa. Christian-Cyrano-ren amodiozko hitzak

entzuten ditu.

1991an Jean-Paul Rappeneau-ren Cyrano de

Bergerac-entzat Gérard Depardieu-ri eman zioten aktore onenaren Cesar saria.

Aktorearen dohaina. Cyrano-ren alegiazko sudurra: ezkerrean Pierre Santini-rena, eskuinean Michel Vuillermoz-ena. Aktoreen dohainak.

Cyrano jokatu zutenak Ezker-eskuin: Constant Coquelin 1898, Jean-Paul Belmondo 1990, Pierre Dux 1956, Jean-Claude Drouot 1985, Jean Martinelli 1946, Daniel Sorano 1960, Charles Le Bargy 1913, Gino Servi 1953, Maurice Escande 1949, Jean Marais 1970, Jacques Weber 1983, Pierre Magnier 1923, Jean Piat 1964.

Page 7: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Jangela Luis XVI.az inspiraturiko harrerako jangela, gezurrezko marmol barrokoz estalia. Gelak

glorietako terraza batera ematen du. Bolumen ilusioa sortzeko, kanpoko leihoek ispiluak dituzte barnealdean. Ateen gainean, Gaston La Touche-n kartutxo batzuek lau elementuak irudikatzen dituzte. Nitxo batean, Pirinioetako marmolezko platertegi bat dago, eta haren gainean freskatzeko ontzi bat. Bi beltxarga irudikatzen dituen buztin egosi batek guztia monumentu bilakatzen du. Eszenaren inguruan ereinotz adaxka bat. Cécile Sorel antzerkilariak oparitu omen zuen.

Obra nagusiak

Rosemonde Gérard-en potreta zutik Caro Delvaille-k egina Olioa oihal gainean. 1904-1906.

Arnaga 1921ean

Page 8: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Jangelako mahai berrosatua Edmond Rostand-en heriotzaren ondotiko inbentarioari esker, badakigu etxeko andereak sukalondoan bazuela portzelana xuriko eta urrez apainduriko zerbitzu bat, baita kristalezko edalontziak eta Christofle mahai-tresnak. Bildumetan badago Rostandarren monograma duen ganibeta bat. Christofle Louis XVI Trianon modelokoa da. Mahaia antzeko elementuekin berrosatua da. Mahaia ingeles ereduan ezarria da, 1900ean ohikoa zen bezala eguneroko erabilera batentzat.

1900eko Christofle katalogoa. Louis XVI Trianon gama

Arnagaren modernotasuna

1906an, Edmond Rostand-ek elektrikaz argiturik afaltzen du. Gaur egun, arras naturala zaigu. Baina egiazki, Cyrano idatzi duen autoreak baizik ditu, « Elektrizitate lamin-andere” honen erabiltzeko anbizioa eta ahalak.

Ezin sinetsizko muntadurak ezar arazten ditu Arnagako etxean eta zalditegian: hiru zirkuitu elektriko bereiziak, kilometroak kable paretetan sartuak, ½ megawatteko potentzia !

Eraginkorragotzat ematen zen berogailu elektriko batek supazterra ordezkatzen du.

Bulegora dei egiteko zirrintaren sargia zolan.

Page 9: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Inperio Bulegoa Kabinete hau poetak Parisen zuen hotelean zegoen. 1904ean desmuntatu zuten

handik. Gero, Arnagako gelan sartzeko egokitzapen batzuk egin behar izan zituzten. Hormak eta altzariak zitroinondoz eginak dira. Hain Inperio estilokoak diren brontzezko apaingarriak ditu: antzinateko arteari erreferentzia, lerro zuzeneko egitura, hertz biziak, simetria absolutua. Liburutegian bere lagunen lanak ikus ditzakegu: Pierre Loti, Louis de Robert, Anna de Noailles... Hauei buruzko anekdotak Paul Faure -ek ematen dizkigu bere oroitzapenezko liburuan: "Vingt ans d’intimité avec Edmond Rostand".

Inperio estiloko objektu bereziak

Aulkietako apaingarriak. Urrez margoturiko zurezko beltxargak besaulkietako besoen zutoin gisa. Hegalak hegaztiaren gorputzari tinko loturik eta lepo inguruan perlazko lepoko bat. Ereinotzezko koroak. Garailearen orga.

Arnaga 1921ean

Page 10: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

L’Aiglon (Arrano txikia, Bonapart II.aren goitizena) 1900eko martxoaren 15ean Edmond Rostand beste ekimen arriskutsu batean sartu zen: Cyrano-rekin lortu zuen arrakasta errepikatzea. Sarah-Bernhardt antzokian eman zen lehen aldiz, eta aktoresa ezin ahantziak Enperadorearen semearen rola betetzen zuen. Honela zioen Edmond Rostand-ek: « Bere bizitzako lehen bi urteak kontatzen ditut; bizi triste eta laburra -loratu aitzin bere hostoak galduko lituzkeen arrosa bailitzan... Lehen jokaldia 1830ean gertatzen da Baden-eko uretan. Ez dut deus ere gehitu… Drama horretan maitasunik ez. Emazte batzuek maite dute. Bera miresmen handiegi batean murgiltzen da, ideia astunegia, erraldoi baten koroa Efebo baten buruan bezala. Eta, Bonaparte eta Habsburgotarren odolen arteko nahasketa eta borroka erakusten dut... Sarah liluragarria da, ikusiko duzu ». « L’Aiglon » arrakasta handikoa izan zen. Rostand « poeta nazionala» bilakatu zen.

Sarah Bernhardt-ek 56 urte zituen printze gaztearen rola bete zuenean. Rostand-ek Sarah honela aipatzen zuen: "Sarah liluragarria da. Fisikoki, ez da trabesti bat. Mehetu da, masaiak egin dizkiogu... jostunek jantzi dute... Ezin dut esplikatu: perfekzio hutsa da."

Obra nagusiak

L'aiglon-en zirriborroa Edmond Rostand-en eskutik egina - Revil L'Aiglon errepikatzen ari, erdian Edmond Rostand eta Sarah Bernhardt. Lucien Guitry "Flambeau" jantzitan jarririk, Arrano gaztea zaintzen duena - Sarah Bernhardt-en potreta, Chatran-ek egina - Reichstadt-eko Dukearen bustoa Louis Oury-k zizelkatua.

Erakusleihoan ezker, sorkuntza prestatzen: Edmond Rostand-en gutuna Sturmer Baroiari buruzko informazioa eskatuz, zeina Sainte-Hélène-eko komisario izan zen - René Lalique-n kartutxo proiektua 1900eko lehen argitalpenarentzat - Sorkuntzaren oroitzapena Maurice Rostand-en eskutik - Domina « Baptême du Roi de Rome 1811 » (Erromako Erregearen Bataioa 1811)

Lehen bi erakusleihoetan eskuin, Sarah Bernhardt l’Aiglon piezan: Sarah Bernhardt-en oholtzako stick-a, taulan ikus daitekeena - Arrano gaztearen burua Saint-Marceaux-k igeltxoan egina - Edmond Rostand-ek egin omen zuen Arrano gaztearen estatuatxoa - Sarah Bernhardt-en errepika kaiera.

Hirugarren erakusleihoan, egokitzapenak: René Péron-en marrazki originalak 1956-ko argitalpenarentzat. Arrano gaztea interpretatu dutenen argazkiak: Argazkia eskaintzarekin « à Maurice par l’Aiglon autrichien » (Maurice-ri Austriako Arrano gazteak), Maud Adams amerikarra New York-en 1900an, Jean Weber 1949an eta Pierre Vaneck 1964ean.

Ate-erakusleihoan, 1896ko abenduaren 9an Sarah Bernhardt-en ohoretan egin zen apairuaren menua - Frantses akademian Edmond Rostand-en izendapena ospatzeko menuaren maketa Georges Clairin-en eskutik.

Page 11: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Sukalondoa Sukalondoa azpiko solairuan zegoen sukaldearen eta jangelaren artean zegoen gelari deritzo. Dei egiteko taula

ondoko atetik sartzen da sukalondora. Apalategi anitz daude baxerak eta mahai-oihalak biltzeko. Eztainuzko xurrutegi handia ur hotz eta beroz hornitua zen. Mahaian erabili ziren baxerak garbitzeko erabiltzen zen. Plater igogailuak lotura egiten zuen sukaldearekin. Bi solairuen artean komunikatzeko zirrintak erabiltzen ziren

Obra eta objektu bereziak

Gelak badu oiloz osatutako zerrenda apaingarri bat, beretzako apropos egina. Edmond Rostand-en Chantecler pieza oroitarazten du. Choisy-le-Roi-ko Hyppolite Boulanger faiantza sozietatea.

Flacons d’alcool portant le monogramme des Rostand

Portzelana zuriko zerbitzua Urrez apaindurik. Lee anderarena zen, Rosemonde-n ama zena.

Rostandarren monogramadun alkohol botilatxoa.

Arnagaren modernotasuna

Leiho ondoan Jacob Delafon ura pasteurizatzeko filtroa. Garai hartako iragarkiek diote filtrazio horrekin eritasunen hedapena saihesten zela. Filtro hau zelulosa portzelanazko disko filtratzailee desmuntagarriekin ibiltzen zen.

Dei egiteko taulari esker Rostandarrek etxeko langileak deitzen zituzten. Honela, gela nagusiak sukalondoarekin harreman zuzenean zeuden korronte zuzeneko hariei esker.

Page 12: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Sukaldea Etxazpiko sukaldea gela handia da. Ikatzeko labea eta

sugaina baditu, baita harrizko xurrutegia, lanerako mahaiak

eta apalategiak. Sukalondoan bezala, sukaldean ere zerrenda

apaingarri bat badago, baina jolasean dabiltzan gatuekin.

Sukaldearen zaharberritzea

2013tik sukaldea berritzeko lanetan gaude. Sapaia

hondatua zenez berriz egina izan da.

Argiak jatorrizkoak bezala ezarri ditu bolondres

taldeak.

Pierre Néron-ek elektrolisiaz labea berritu du, teknika

métallique.

Page 13: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Haurren estudioa Hasieran, gela hau Maurice eta Jean Rostand haurrentzako zen. Baina 1906an, jadanik

15 eta 11 urte zuten. Orduan familia guztiak intimitate xoko bezala erabiltzen zuen. Hormak Kanadako lizarrez estalia da, nakar inkrustazioekin. Margoak Georges Delaw-enak dira. Frantses kantu tradizionalak irudikatzen dituzte

Obra eta objektu bereziak Gela honetako jatorrizko altzariak pixkanaka itzultzen ari dira Arnagara: Kanboko herriak besaulkiak eta mahaiak erosi zituen, eta Chalon-sur-Saône-eko Denon Museoak bankua eskaini du. Jatorrizko egoerara itzultzeko oraindik eskas dira kanape baxu bat eta klabikordio bat.

Ihizi adarrez osaturiko argi-armiarma garai hartan bezala osatu da orduko argazkien arabera.

Rostand-ena izan zen paperezko antzoki bat, bolumenean berrosatua. Taula hauek J.F. Schreiber-enak omen dira, 1878 eta 1921 arteko argitaratzaile alemaniarrarenak. Orriak moztu behar ziren eta kartoi gogor baten gainean itsasi. Bertan agertu behar ziren pertsonaiak desagertu dira. Rostand-ena izan zen paperezko antzoki bat, bolumenean berrosatua. Taula hauek J.F. Schreiber-enak omen dira, 1878 eta 1921 arteko argitaratzaile alemaniarrarenak. Orriak moztu behar ziren eta kartoi gogor baten gainean itsasi. Bertan agertu behar ziren pertsonaiak desagertu dira.

Txotxongiloen antzokia

Edmond Rostand eta bere familiarenak izan ziren txotxongiloak eta osagaiak. Argazki batean Edmond Rostand bera ikus dezakegu txotxongiloak mugitzen bere haurren aitzinean, eta helduen artean hor ditugu Constant eta Jean Coquelin, eta Rosemonde-n ama, Lee Anderea.

Page 14: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Arnaga 1921ean

Arnagaren modernotasuna

Telefonoa, zolako aireztapen burdin sareak, paretako lokiak edo entxufeak… sare elektriko guzia zureriatan sartuta dago.

Page 15: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Hidroterapiako gela Edmond Rostand-en heriotzaren ondotik 1919an egin zen inbentarioaren arabera,

esmaltezko bi bainu ontzi eta dutxa tresna zeuden gela horretan; baita ur-berogailu bat, idorgailu bat, aulki bat eta bainu gelarako osagarriak. Zola berunezko orriz estalia da. Gainetik Birmaniako teck zurez eginiko parriladura pausatu dute (Ondres-eko Laurent Vaucher-ek zaharberritua). Etxeko garbiketa gela guziak bezala, honek lauzadura xuria du lauza urdin argiz apaindua. Txurrutak "Jacob Delafon" izenpetuak dira. Émile Duval-ek, 1891an argitaratu zuen « La pratique de l’hydrothérapie » gida-liburuan honela azaltzen du hidroterapiaren printzipioa: larruaren tenperatura desberdineko likido bat aplikatzean datza, gehienetan hotza izaten da, eta horrek bi funtzio nagusitan eragiten du: zirkulazioa eta arnasketa.

Berun orriz estalitako zola goratua. Arnagan parriladura horiei esker isurtzen diren ur kantitate handiak errazki kanporatzen dira. Edmond Rostand -ek dutxak har zitzakeen ur turrusta gorputz osotik pasaraziz.

Parriladuraren azpiko berunezko zolak zuen malda goxoari esker urak gelaren alde batera isurtzen ziren kanporatuak

izateko. Pentsa daiteke bi bainu ontziek ur tenperatura desberdinak

erabiltzeko baliatzen zirela: bata hotza eta bestea beroa. Jacob Delafon-en 1901eko katalogoaren lagina.

Page 16: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Ur beroko hoditeriaz aparte zegoen bainu-berogailua beste zerbaitetarako erabiltzen zela pentsa genezake, hots lurrin dutxak hartzeko. Ontziko ura sendagaiez aberastua zen. Dutxari lurrina zerion eta arnasbideetan eragin dezake, Edmond Rostand-enak bereziki hauskorrak baitziren.

Jacob Delafon-en 1901eko katalogoko bainu-berogailua

Objektu bereziak

Sarah Bernhardt-en masaia-mahaia. Bizkar eta zango aldeak kremailera batekin egokitzen dira.

Bainu ontziaren ur bero eta hotzeko Jacob Delafon txurruta

Page 17: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Haurren logela Hasieran, gela hau bi haurren logela zen, Maurice eta Jean, zaharrena bigarren

solairuan jarri arte. Apaindura oso txukuna direktorio estilokoa da. Garaian, tiradera-altzariak horma-armairu batzuetan gordeak ziren. Hatzak ikus ditzakezue zolan. Maurice-k eta Jean-ek idazmahai honetan egin zituzten ikasketak. Haien gurasoek irakasleak Arnagara etorrarazten zituzten, ez baitzuten nahi haurrak barnetegira joan zitezen. Laster, Maurice-k idazteko xedea izan zuen. Jean-ek natura zientziak ezagutu zituen Jean-Henri Fabre-ren lanak irakurriz, eta marmutxekiko eta batrazioekiko zaletasuna piztu zitzaion.

Obra nagusiak

Ezker, “Ama” izendatutako Rosemonde Gérard-en potreta Maurice Rostand-ek egindako marrazkia da. Eskuin, “Jean” izendatutako biologogaiaren potreta Edmond Rostand-ek eskuz egindako marrazkia da. Aitari so dagoen haur gaztea ile kizkurrez inguratutako aurpegiari esker ezagut daiteke. Museoak erosi zituen bi jatorrizko marrazki horiek 2018ko abenduan eta lehen aldikotz erakusten ditugu.

Tiradera-altzarien gibelean idatzia da “Haurren logela”, beraz hasieratik gela honetan zeuden. Atearen ezkerraldean dauden tiraderetan Maurice Rostand-i buruzko dokumentuak aurkeztuak dira. Antzerki edo hitzaldi batzuen eskuidatziak, gutun batzuen kopiak hala nola Jean Cocteau lagunarenak. Atearen eskuinaldean, Jean-ek zeuzkan puska batzuk daude tiraderetan: bere estereoskopioa, irudiak hiru dimentsiotan ikusteko, antzerki largabistak, bere iratzargailua, zeinek tenorea sabaian agerrarazten baitzuen argi bati esker.

Tximeleta ontziak Jean Rostand-en jatorrizko ontzien faksimileak dira, hauskorregi baitziren erakutsiak ahal izateko. Bruno Bestion-ek ditu egin. Paretetan, potretak. Maurice, Paul César Helleu-k egina eta Jean tximeletarekin Eugène Pascau-k egina.

Page 18: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Maurice Rostand-en komunioa 1902ko ekainaren 5ean. Argazkia Rosaenian egina, GRANCHER irakaslearen egoitza. Goitik behera eta ezkerretik eskuinera:

1. lerroa Edmond ROSTAND – Eugène FASQUELLE (argitaratzailea) 2. lerroa SCHLEG apeza (Kanboko apeza) – Eugène ROSTAND (Edmond-en aita) –

Albert DOTEZAC medikua – Jeanne DOTEZAC – GRANCHER anderea (irakaslearen emaztea) – TEI anderea – Marie DOTEZAC

3. lerroa LARO anderea – Angèle ROSTAND (Edmond-en ama) – GRANCHER irakaslea – Rosemonde GERARD (Edmond-en emaztea) – Sylvie LEE anderea (Rosemonde-ren ama)

4. lerroa Laure GOMEZ – Silvia Anita CAYROL – Miss Emily DAY 5. lerroa Hélène TELLERY – Maurice ROSTAND – Néné LURO (komuniatzailea) eta bere

ahizpa Lily LURO – Jean ROSTAND – Maurice VELTER

Page 19: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Rosemonde-ren jantzitegia Oihal gaineko gorri koloreko kameuz margotutako apaindura XVIII. mendeko txinatar

edergailuetan inspiratua da. Irudikatutako arkitekturak, pertsonaiek, animaliek (gehienak alegiazkoak), landareek... amestutako Ekialderako zaletasuna islatzen dute. Pareta borobilduetan gordetako horma-armairuek hornitzen dute gela hau. Horietan Rosemonde Rostand-ek gordetzen zuen bere jantzitegia. Leihotik baratzearen gainerako ikuspegi paregabea agertzen da, simetria-ardatzean euskal mendiak zerumugan ageri direla.

Rosemonde-ren dotoretasuna

Rosemonde bere gairako emaztea zen, modaren aldaketei adi zegoena. Antzerki giroan ibiliz, moda sortzaile famatuekin harremanetan izan zen. Bere jantziak Worth, Doucet, Fortuny-renak ziren eta txapelak Caroline Reboux-enak.

Jacques Doucet soinekoa Fortuny soinekoa Callot ahizpen soinekoa “Delphos” soinekoak osatzen du Mariano Fortuny-ren janzkia, Delfosko aurigaren izenetik, Antzinako Greziako Kitoian inspiratua. Kolore bakarreko zetazkoa da, pleguak arazki eginak dira. “Cnossos” lepo gainekoa soinekoaren gainetik biribilkatzen da sari baten moduan.

Page 20: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Rosemonde-ren logela Gela hau Luis XVI. garaian inspiratua da. Lerro zuzena nagusitzen da eta apaindurak

zuzenki Antzinaroko eta landareekiko errepertorio batean inspiratuak dira: palmak, erramu hostoak... Beste geletan bezala, ate batzuk ez dira ageri, zurerietan gordeak direla eta. Horietarik batek bainugelara darama. Beste batek horma-armairu txiki batera darama eta azken honek balkoiari buruz ematen du.

Obra nagusiak

Caro-Delvaille-k egindako Rosemonde-ren gorputz osoko potreta. Rosemonde-ren potreta haurra zelarik. Erakusleihoan, Rosemonde-k eskuz idatzitako edota argitaratutako obra batzuk, besteak beste bere senarrari eskainitako biografiaren eskuidatzia, baita berak zeuzkan objektu batzuk ere: bere ezkontza eraztuna, profilez irudikatzen duen medaila bat, bere haurren potreta irudikatzen duten medailoiak, 1890eko apirilaren 2ko ezkontza-ituna... Augis zilarginak egindako “amodiozko medaila” “L’éternelle chanson” (Betiko kantua) olerkian inspiratua da, 1889an Les Pipeaux (Xaramelak) liburuan argitaratua.

Rosemonde Belle Epoque garaian 19. mende bukaerako pertsona ospetsua izanik, Rosemonde Gérard-en bizi publikoa artikulu

ugariren gaia izan zen. Maiz aurkitzen zen bere potreta aldizkari batzuen azalean hala nola familiei

zuzendutako Je sais tout (Dena dakit) entziklopedia-aldizkari irudiztatuan 1910eko urtarrilean.

Rosemonde Gérard asko ibiltzen zen Parisko literatura munduan. 1904tik, La Vie Heureuse

(Zorioneko Bizia) literatura Sariaren epaimahaikide izan zen, Goncourt Sariaren emazte-alde gisa

aldarrikatzen zen saria. Noailleseko Anna lehendakari zelarik, La Vie Heureuse sariak Femina Saria

izena hartu zuen 1922an. Rosemonde emazte letralarien akademikide ere izan zen eta Ohorezko

Legioko zaldun bilakatu zen 1931n. Erakusleihoan dauden bi karta kideak dauzkagu lekukotzat.

Page 21: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Rosemonde Gérard-en biografia

Louise Rose Etiennette Gérard, Rosemonde izendatua, gurasorik

gabeko haurra zen, sortze agiriak “aita eta ama ezezagunak”

zehazten zuela. Louis Maurice Gérard kondea zen bere aita (1819-

1880). Haurtzat ezagutu zuen 1868an eta bere ondasunak

ondoriotasunez utzi zizkion. Rosemonde-ren aitona Etienne

Maurice Gérard zen (1773-1852), Inperioko Baroia, Jenerala,

Mariskala, Gerla Ministroa eta 1833an Kontseiluko Lehendakaria.

Familia ospetsu hau Genlis anderearen ondorengoa zen (1746-

1830), Gérard mariskalaren emaztearen amona, Orleans-eko

printzeen haurtzaina, besteak beste Luis Filipe erregegaiarena.

Bere amak, Sylvie Lee, Perruche sortua, hazi zuen nahiz eta bere

burua tutore gisa aurkezten zuen. Alexandre Dumas semearen eta

Leconte de Lisle-ren umezurtza ere izan zen Rosemonde Gérard.

Hezkuntza ezin hobea ukan zuen eta goi mailako literatura

munduan ibili zen. Letrazale honek Les Pipeaux (Xaramelak)

argitaratu zuen 1889an, Frantses Akademiak saritutako

obra. Ederra, abila eta aberatsa, emazte gazteak Edmond Rostand

ezagutu zuen hura ikasle gaztea zelarik, Luchon hirian iragandako

egonaldi baten denboran 1887an. Olerkiarekiko zaletasunaz bat

eginak, 1890ean ezkondu ziren. Bere senarrak zuen talentuaz

liluraturik, lanbideari uko egitea erabaki zuen, haren olerkariaren

ohorearen zerbitzuko ezartzeko. Maurice Rostand semeak bere

lekukotasuna eman zuen: “Iruditzen zitzaion bere obra

pertsonalari eskainiko lizkiokeen denborak eta arretak Edmond

Rostand-en obrari kalte eginen lioketela. »

Parisko biziaren xarmari ohitutako emazteari Euskal Herrian jartzea oso zaila izan zitzaion. “Ez ote

du naturak berak Edmond Rostand Euskal Herriari lotzen, non Parisko jendeak dibertitzen dituen

gauzetariko bat ere ez baita: plazerik, aisialdirik, antzerkirik bat ere ez...” zion Rosemonde Gérard-

ek hasperenka.

Bikotea 1913an bereizi zen. Idazten berriz hasi zenez, Rosemonde-k L’Arc-en-ciel (Ortzadarra)

argitaratu zuen (1926), Frantses Akademiarengandik ohoreak biltzera ekarri ziona, Fééries

(Zoramenduak) 1933an, Rien que des chansons (Kantuak baizik ez) 1939an eta Les Muses françaises

(Frantses musak) 1943an. Maiz Maurice semearekin lan egin zuen eta antzerki lan asko izenpetu

zituen. Senar zena miretsirik, biografia bat eskaini zion 1935ean zeinetan omenaldi hunkigarri bat

egin baitzion. 1953ko uztailaren 8an hil zen, 87 urte zituela.

Genlis anderearen potreta

Page 22: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Edmond Rostand-en logela Planoetan, gela hau Edmond Rostand-en logela zen. Baina egiazki, laster Louis Labat bere idazkariak hartu zuen, Edmond Rostand-ek hegaleko geletan ezartzea nahiago baitzuen, txikiagoak eta argitsuagoak zirelako. Direktorioaren garaiko zumar zureriek dute gela apaintzen. Ondotikako Inperioaren garaiko itxuran, Direktorioaren garaia antzinako arkitekturara itzultzen da. Erromatar arkitekturako elementuak aurkitzen dira, besteak beste harroinak - pareta batean sartutako zutabea, doi bat ateratzen dena.

Arnagako gaurkotasuna

Etxeko gela guztiak bezala, aire beroa garraiatzen zen etxazpitik, paretetan sartutako hobi batzuei esker. Leihoak berina bikoitzekoak dira. Pisoi sistema antzetsu batek aise irekitzeko edo hesteko bidea ematen du.

Bestalde, trifasiko eta monofasiko lokiak badaude.

Edmond Rostand-en Kanboko adiskideak

Jacques-Joseph Grancher (1843-1907)

Ospitaleetako medikua eta 1875ean medikuntza fakultatean irakasle agregazioduna, 1879an Tenon ospitaleko zerbitzuburua eta 1881ean Necker ospitalekoa, Joseph Granger-ek liburu ugari idatzi zituen biriketako patologiari buruz, esplenopneumonia deskribatuz, geroztik “Grancher

eritasuna” izenarekin ezagutzen dena. 1885ean, Louis Pasteur-en lankidea zela eta, hark zuen Joseph Meister gaztea errabiaren kontra txertatu. 1892an bildu zuen pneumonia sendatzeko etorri zen Kanbora. Bi urte berantago, bertan jarri zen eta Rosaenia izendatu zuen egoitza zabala eraikiarazi zuen. 1898an estreinatua, elkarretaratzeko leku bizia bilakatu zen. 1896an zinegotzi, Kanboko auzapez hautatua izan zen 1900ean eta berriro 1904an berak kargu utzi arte 1905ean. Obra handiak eginarazi zituen zerbitzu publikoak hobetzeko (hiriaren elektrifikazioa, telefonoa ezartzea...). Horrek Edmond Rostand bultzatu zuen sendatua izatera eta ondotik,

Kanbon jartzera. Pneumoniaren ondorioz hil zen 1907ko uztailaren 13an.

Page 23: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Louis LABAT, Edmond Rostand-en idazkaria

Louis Labat (1867-1947) Edmond Rostand-en idazkaria izanagatik ezaguna da. Itzultzailea, kazetaria, antzerki kritikaria zen, baita olerkaria, eleberrigilea, dramagilea eta argazkilari ospetsua ere.

Gizon txiki, mehe eta argal honek, jardule ikaragarria, olerkariaren gutunak ireki zituen hamasei urtez, sailkatuz, argituz, gehienei erantzuna ekarriz. Lan zama handia kendu zion Rostand-i eta ospeari buru egiteko bidea eman, hura gabe nahitaez sortuko zen isiltasunarengatik jende gutxi gaitzituz.

Idazkaria izan ondotik, Louis Labat bere idazle izaeraren zaletasunari lotu zen berriro: itzulpengintza. Ingelesa erabat menperaturik, Mantxaz eta Atlantikoz haraindiko idazleen obrak itzuli zituen, besteak beste Conan Doyle eta bere Sherlock Holmes famatua.

Paul Faure, laguna eta biografoa

Paul Faure (1876-1968) idazlea zen eta garaiko aldizkari handienen lankidea, Les Annales (Urtekariak) edota L’Illustration (Ilustrazioa) bezala.

Edmond Rostand ezagutu zuen 1900eko urrian, Grancher medikuaren Rosaenia etxean iragan zen gomit besta baten denboran. “Lau haizetara hedatzen ari zen izenari zegokion gizona ikusi nahi izan nuen. Halabeharrak haren auzoa egin ninduenez, ikustera saiatu behar nintzen.” Urteak joan ahala, Edmond Rostand-en laguna bilakatu zen eta 1927an lekukotasun garrantzitsu bat argitaratu zuen Vingt ans d’intimité avec Edmond Rostand (Edmond Rostand-ekiko hogei urteko hurbiltasuna).

Kanbon, Edmond-en oroimenaren zaindari, berak zuen Edmond Rostand museoa sortu 1958an, eta ondotik, Herriko Etxeari Arnaga etxea erosarazi zion 1961ean.

Gauzaki ohargarriak

Jean Rostand-en emaztea zen Andrée Mante-k egindako Paul Faure eta Louis Labat-en bustoak.

Hansi irudigile alsaziar ospetsuak egindako litografia, Alsaziar gazte bat irudikatzen duena, soldadu baten hilobi baten aitzinean belaunikaturik. Egilearen eskaintza darama “Frantses Akademiako Edmond Rostand jaunari, Herrian, Hitzaldiaren alde errandako neurtitz zoragarrien oroimenean” (Volnay elkartea, 1917ko abenduaren 3a). Ezkerraldean, Eguisheim-eko ezkila-dorrea irudikatzen duen urmargo txiki batek ondoko eskaintza darama “Ezkilako olerkariari. Alsaziako ezkila-dorre bat! Nire mirespen sakona erakusteko.” Margolana Louis Labat-en esku utzi zuten, eta hark lehengusu gazte bati eskaini zion gerla-ondoan. Azken honek bere haurrei eskatu zien margolana Arnagan izan zedin. Hala egina izan zen 2017an.

Edmond Rostand-ek margotutako Paul Faure-ren potreta

Edmond Rostand-ek margotutako Louis Labat-en potreta

Page 24: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Egongela urdina Egongela hau ere Antzinaroan inspiratua da paretetan erdi sarturik dauden kolomatxoek eta erramu hostoko frisoak adierazten duten bezala. Gela hau tabakoa erretzeko baliatzen zen. Gelako ateak ingeles moldeko lore baratzera ematen duen

terraza batera zabaltzen dira. Lerrokatutako hiru gelen zolak hiru egur esentziaz osatutako zoladura aurkezten dute (astigarra, kaoba eta haritza).

Artista familia baten aisialdiak eta jarduerak

Kanbon, Edmond Rostand gehien gustatzen zitzaizkion jardueretan ari zen: ibilketa, zaldiketa, bizikleta eta beribila. Zaldiz ibiltzen ari zelarik ezagutu zuen Arnaga eremua bilakatu ziren lurrak.

Berrikuntzazale kartsua izanik, Edmond Rostand-i ibilgailu motordunak gustatzen zitzaizkion. Beribil desberdin batzuk erosi zituen bata bestearen ondotik: 15 HP Torpedo bat, Daimler Motor frantses sozietateak egina, marka bereko double phaeton bat eta Delaunay-Belleville luxuzko markako beste bat edota Renault markako limusina estali bat ere. Aitzinaldean bata bestearen parean diren bi jarlekuz osatua den beribila da double Phaeton.

Ibilgailu horiek zituen baliatzen Pariserainoko bidaiak egiteko, kazetariek xehe-xeheki aipatu zituztenak. Kanbotik Parisera joateko, L’Action française (Frantses ekintza) aldizkariak azaldu zuen 1909an: « 900 kilometro egin zituen 22 orduz, Anguleman gelditu baitzen zenbait minutuz eta Touresen ordu batez bazkaltzeko.»

Edmond Rostand-en heriotzaren ondorioz egindako 1919ko inbentarioaren zati bat.

Arnagara etorri zelarik, Sarah Bernhardt-ek zenbatu zituen zortzi zerbitzari eta hamabost baratzezainen erdian, batek erratekoa franko eman zuen, hau zen zaldizaina eta gidaria. Edmond Rostand Kanbon jarri zelarik, Antoine Rondoni-ri lanerako hartzea proposatu zion. Prentsak anitz hedatu zuen anekdota batek zaldizainaren izaera menderagaitza salatzen zuen. Baionako albaitari bat “mutil” deitzera atrebitu zen. Honi italiarrak erantzun zion “belarrondoko pare” batekin. Auzitegira eramana izan zen afera eta zaldizaina aske utzi zuten olerkariaren sostenguari esker. 1911n, zaldizain ber-berak zuen Rostand-en beribila gidatzen prentsak hedatu zuen sekulako istripua gertatu zelarik. Rostand familiaren ondoan lan egin ondotik, Antoine Rondoni-k Kanboko lehen autotegia ireki zuen. Rostand eta Rondoni gidaria

Page 25: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Familia honetan abereek leku handia zuten. Zaldiez bestalde, bederen 40

txakur gurutzatu ziren zalditegiaren ondoan zegoen txakurtegi handian.

Rostand bikoteak zituen arrazen artean, baziren mendiko txakurrak,

segurtasun-txakurrak, Pomenariako luluak (Prince), spanielak, bulldogak,

dalmaziarrak, polizia-txakurrak, japoniarrak, Abruzzoko artzain-

txakurrak, artzain-txakur belgikarrak, bull terrierrak (Clémencette),

groenendael bat (Patou).

Jean Rostand Arnagako

txakurtegiaren aitzinean

Garaiko prentsak Rostand

bikoteari buruzko anekdotak kontatzen zituen, besteak beste

Rosemonde Rostand hezte saioak egiten edo hipnosia saiatzen ari

zelakoak. Txakur erakusketa askotan parte hartu zuen, non bere

abereek zenbait sari irabazi baitzituzten: erbi-txakurrak,

dalmaziarrak, ile-motz luxuzko txakur txikiak.

Ondoan: Clémentine Dufau-k egindako Rostand-en marrazkia

dalmaziarrarekin, Rosemonde-ren argazkia Pomeraniako luluak besoetan

dituela, Jean haurra zelarik Jack Russel gazte bat atxikitzen duela, eta

Rosemonde-ren potreta bere artzain-txakurrarekin.

« Oilategian, munduko oiloetarik ederrenak eta arraroenak zeuden. Usategian, usoak eta hegazterrenak. Papagaiak, beren zintzur-oihuengatik, errotara baztertuak ziren. » zion Pierre Espile-k 1998an argitaratutako Edmond Rostand, une vie (Edmond Rostand, bizi bat) obran.

Animalien alderako atxikimendu honi eta Chantecler antzerkian egin zien odari esker, animalien gerizatzeko elkartea eskerdun izan zen Edmond Rostand-i buruz eta ohorezko diploma bat eskaini zion 1910eko apirilean.

Olerkaria ihiziari eta arrantzari ere emana zen, batzuetan bere bihotzeko aktorearekin: Constant Coquelin. Museoak Cyrano de Bergerac pertsonaiaren lehen interpretatzailearen kanabera dauka.

Familia artean, jokoetan, txotxongilo antzerkian eta musikan aritzen ziren usu. Edmond Rostand bera antzezpen jokoetan ari zen haurrak dibertitzeko.

Jean Rostand-i dagokionez, txikitik tximeletak ehizatzen zituen eta lurra miatzen zuen aztertzeko marmutxak bilatzeko. Paul Faure-k Jean ezagutu zuen lehen aldia kontatu zuen, “Jean-i (...) dagokionez, (...) baratze puntan aurkitu genuen, lurrean etzanik, iraulkaturik. Hain segur jangelako kutxatila zenbaitetan hartu izan zuen zilar urreztatuzko ganibeta batez armaturik, lurra itsutuki miatzen ari zen. - Honek, erran zidan bere aitak, marmutxekiko zaletasuna badu. »

Jean tximeletarekin. Eugène Pascau-ren marrazkia.

Page 26: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Rosemonde-ren saloi txikia Gela hau Rosemonde-ren leku intimoa da. Apaindura Art Nouveau garaian inspiratua da. Paretak gres garreztatuz estaliak dira, eta gainean palisandro, pago eta astigar marketeriazko friso bat badago. Horien guztien gainean, 20 metroko friso etengabe bat hedatzen da gelaren inguruan. Jean Veber margolariak maitagarri ipuinak irudikatu zituen. Kanboko herriko etxeak erosi zituen margolan horiek. Urte bateko zaharberritze lanen ondotik, beren jatorrizko lekua berriz hartu zuten 2019ko martxoan.

Jatorrizko altzariak

Altzariak, garaiko argazkietan ageri direnak, astigarrekoak dira. Pagoak, arrosondo-zurak eta nakarrak osatzen dituzte marketeriak. Zuzenki maitagarri ipuin batetik ateratzen direla diruditen eskalapoi itxurako oinak ohargarriak dira.

Tximiniaren gainean, erloju batek ezohiko ezaugarri bat dauka: hamalau orduz osatua da. Henri Vian-en obrak « Chercher midi à quatorze heures » frantsesezko esaera bat adierazten du, hots, “behar gabeko xehetasunetan sartu”. Jean Rostand-ek erraten zuen erloju honi esker bazkaltzeko laparrak bezala lotzen zirenak kanpora zitezkeela. Eguerdi jada pasatua zen.

Jean Veber-en maitagarri ipuineko apaindura

Rosemonde eta Edmond Rostand-entzat, zeinen jeinua miresten baitzuen, Jean Veber-ek saloi txikiko lau taula margotu zituen Perrault eta Aulnoy anderearen ipuinen gainean. Taula horiek 1905eko Saloi Nazionalean erakutsi zituen eta arrakasta handia bildu. Konposizio etengabe hau saloi txikiko lau paretetan hedatzen da, apaindura erabat liluragarrian kokaturik.

Jean Veber-ek zortzi maitagarri ipuin irudikatu zituen, batez ere Perrault-en ipuinen artean hautatuak: Astolarru, Loti ederra, Gatu botadunaren ezteiak, Errauskine, Kike tximaduna. Multzo hau osatzen dute Aulnoy anderearen bi ipuinek, Gracieuse eta Percinet eta Txori urdina, baita asmatutako ipuin batek ere, Urrezko kaiola. Taula horietan irudikatua da aipatutako ipuinen pasarte bereizgarriena.

Taula horietan, beste ipuin batzuen xehetasun eta aipamen ugari daude. Adibidez, Txanogorritxo ikus daiteke

Erpurutxorekin kalakan. Gibeleko planoan, Arnagako lore baratzeen hortentsiak ageri dira.

Rostand familiakoak ere ezagut daitezke ipuinetako pertsonaia batzuen begitarteetan: Rosemonde Astolarru gisa, eguzki koloreko soinekoarekin, Maurice Rostand, Loti ederra salbatzera datorren printze gisa, edota gazteena, Jean Rostand, printzesaren ondoan dagoen zerbitzari gazte gisa.

Page 27: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Zerbitzari artatsuak

Rostand bikoteak zerbitzari asko zituen, bere begietan familiakoak zirenak.

Inude batek zituen haurrak hazi, Maurice eta Jean, Parisko lehen urteetatik goiti. Maurice Rostand-ek, Confession d’un demi-siècle (Mende-erdi bateko aitortza) obran, oroimen batzuk aipatu zituen « Nire inudea da (…) Xingola koro handiak daramatza bere landa-aurpegiaren inguruan. Maite dut. Hura izan da maite izan ditudan gizakietan lehena, luzeen maitatu dudana. ». Adeline Delpech, Nounou, familiaren zerbitzuko egon zen hil arte. Bi anaiek hain maite zuten eta hain atxikiak zitzaizkion non ez zuten sekula

despeditzera onartu. Jean Rostand-ek bere etxera etorrarazi zuen Avrayko hirian. 1939an, Nounou-ren heriotzak familia osoa hunkitu zuen.

Rosemonde-k haurtzain ingeles batzuen gomendio utzi zuen Maurice eta Jean

zaintzeko eta eskolatzeko ardura, Miss Hemphrey, eta ondotik Miss Day. 1900.

urtea arte, nolabait hezkuntza esklusiba ukan zuten, Rosemonde-k artoski zaintzen

zuena. Kanbon jartzeak hezkuntza modu hau aldatu zuen: haurrek etxean egin

zituzten ikasketak. Edmond Rostand-en idazkaria zen Louis Labat-ek latinoa irakatsi

zien, Miss Day-k ingelesa eta Baionatik etorrarazi zituzten historia, kalkulu eta

zientzia irakasleak. Edmond Rostand, bere aita ez bezala, ez zen bere haurren

hezkuntzaz arduratzen. Esku sartze bakarra izan zen berak zuela Raymond Lerouge

hautatu filosofia irakasteko.

Lee anderea, Rosemonde-ren ama

Silvie Zénobie Perruche (1833-1903), Juran, Pont-Noiren Ur eta Oihanen

administrazioko zaindari nagusi baten alaba zen. 1861ean William Lee-rekin (1795-

1879) ezkondu zen, errentaduna eta lehen ezkontza batetik alarguna. Elkarrekin bi

haur ukan zituzten: Edgar eta William.

Rosemonde 1866an sortu zen, bere amak Maurice Gérard kondearekin (1819-1880)

ukan zuen ezkontzaz kanpoko harreman batetik. “Aita eta ama ezezagunak” zirela

sortu zen. Bere aitak haurtzat ezagutu zuen 1868an eta bere fortuna ondoriotasunez

utzi zion. Bere ama bere tutorea balitz bezala aritzen zen.

Lee anderea literatura saloietan ibiltzen zen bere alabarekin. Rosemonde-k Leconte de l’Isle olerkaria ezagutu

zuen. Azken honek idatzi zion “Zure neurtitzak, maite ditudanak, o Rosemonde, garbi eta berriak dira,

amultsu eta goxoak; munduan ez dago zoragarriagorik, zu ez bazara.” Komedia Frantsesa elkarteko Maurice

de Féraudy-k ahoskera klaseak eman zizkion. Jules Massenet musikagileak gaur egun Arnagako atari zabalean

dagoen pianoa oparitu zion.

Rosemonde-k eta bere amak elkar miresten zuten, mugarik gabe. Bilobak sortu zirelarik, Lee anderea bere

alabaren etxean jarri zen. Gutunezko harremanek oso arretatsua zela salatzen dute. Bere alaba lagundu nahi

zuen: “Egonaldia luza ezazue, on eginen dio Edmond-i baita zuri ere. Utz zaitez atxikia izaten, pozten naiz

Nounou Maurice eta Jean-ekin.

Miss Day

Page 28: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

merezi duzun bezala miretsia eta maitatua zarela jakiteaz. Adoratzen zaitugu”. Lee andereak familia segitu

zuen Kanboraino non hil zen 1903ko azaroaren 11n, 70 urte zituela. Rosemonde-k zenbait urte behar izan

zituen galtze hau gainditzeko.

Page 29: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Gonbidatuen logela Logela hau gonbidatuen errezibitzeko baliatzen zen. Hemen zen itzali Edmond-en aita, Eugène Rostand, 1915ean. Poincaré anderea, Errepublikako lehendakariaren emaztea eta Rosemonde-ren laguna, hantxe egon zen 1913ko udazkenean etorri zelarik. Toile de Jouy oihalez apaindua da. Kalte handiak jasan dituzte eta zaharberritze kanpaina handi bat beharko dute. Horma-armairu batean, garbiketa egiteko lekutxo bat gordea da. Arkitektoaren familiak egindako emaitza handiari esker, Edmond Rostand-ek eta Joseph-Albert Tournaire-k etxea eraiki zutela aipatzen du gelak.

Arnagako arkitektoa

Albert Tournaire (1862-1958) ospe handiko arkitektoa zen, 1879an Parisko Arte Ederretan sartu izana. 1888an, Erromako Sari Nagusia irabazi zuen eta Medicis-tarren villaren barnetiarra egon zen lau urtez. Delfeko santutegiko miaketetan parte hartu zuen eta honen planoa eta berrosatze grafikoa egin zituen... Berantago, lorioski Parisko arkitekto ofiziala eta Arte Ederren eskolako irakasle bezala ari izan zen. 1931n kolonia-erakusketaren arkitekto nagusia izendaturik, obrak zuzendu zituen. Egin zituen obra nagusien artean aipa ditzakegu Nizako Pasteur ospitalea, Salongo hegazkinlaritza eskola, Parisko auzitegi-medikuntzako institutua, Saint-Jean-Cap-Ferrateko Ephrussi etxea... Eugène Rostand Rodanoren Ahoak departamenduko Caisse d’Epargne banketxearen zuzendariak zuen Albert Tournaire hautatzea aholkatu, berak hautatu berri baitzuen arkitektoa Marseillako Caisse d’Epargne banketxe berria eraikitzeko.

Georges Lavergne-k 1932an egindako Joseph-Albert Tournaire arkitektoaren potreta, akademikide jantzitan. Olio-margolana.

Obra nagusiak

Louis Convers-ek 1892an egindako Albert Tournaire-ren bustoa.

Horma-armairuan: Tournaire-ri eskainitako L’Aiglon obraren alea. Edmond Rostand-ek Albert Tournaire-ri eskainitako iparrorratza. Edmond Rostand-en paper zorroa. 1900eko apirilean Parisen larriki eri zegoelarik, Rostand-en berri hartzera etorri zirenen izenpetze liburuxka.

Edmond Rostand-en gutun eta marrazkiak. Kontserbatze arrazoiengatik, erakutsitako dokumentuak kopiak dira. Eskailera handiaren marrazkia, egina izan zen bezala, ohargarria da, baita zutabearen gainean pausatutako aingeru burua ere, nondik ur zirrista ateratzen baitzen. Ondoko jabeek zuten gaurko eskailera egin.

Page 30: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Arnaga, denen arteko asmoa

Rostand familiarentzat, Belle Epoque garaia izan zen Euskal Herrian behin betiko jartzeko garaia Arnaga

etxea eraikitzearekin. Aurrerapen eta aurkikuntza ideiei irekitako burgesiaren zati handi bat bezala, Rostand

bikotea berrikuntzei buruz itzulia zen. Joseph Tournaire-ri dei egin zioten, Parisko arkitektoa, beren ametsa

gauzatzeko. Etxeak eta lore baratzeek obralariaren ausarta islatzen dute, estilo desberdinen sinkretismoa

lortu zuelakoan. Hemen industria iraultzako berrikuntza teknikoak balioztatuak dira diskretuak egotearekin

batera: elektrika, telefonoa, ura eta berogailu sareak ez dira ikusten.

Hasieran, villa erraten zitzaion erromatar, merobingiar edo karolingiar garaiko lur funtsari. Villaren

garaikideko erran-nahia erabat 19. mendeko sorkuntza izan da, hiri batetik hurbil dagoen bizileku handiari

dagokio. Bere sarraldia burgesia klasearen indar hartzeari zerraion, hiriko jauretxea baino merkeagoa eta

eraikina baino erakargarriagoa baitzen.

1850. urte arte, landako edo hiri inguruko etxe handia eta jauregiaren arteko desberdintasuna ñimiñoa zen,

bezeria berdina izaten baitzen. 19. mendearen bigarren zatian eta 20.aren hastapenean, Rostand-ek Arnaga

eraikiarazi zuten garaian, villa bat jauregitxoa bezala azaltzen zen, ezaugarriak berdinak baitziren baina

txikiagoak eta eraldatuak. Estiloa maiz kargatua izaten zen, arkitektura xehetasun frankorekin. Edmond

Rostand-ek berak arkitektura antolaketa asko asmatu eta egin zituen, Euskal Herrian eta Espainiako

iparraldean egindako bidaietan inspiratuak. Museoak olerkariak egin zituen eta Joseph Tournaire-k erabili

zituen zirriborro batzuk dauzka. Eklektizismo hau aurki dezakegu villako gela zenbaitetan: klasikoa

egongelan, Inperio garaikoa bulegoan, Ekialde-estiloa erretzeko gelan eta Rosemonde-ren jantzitegian, arts

and craft haurren estudioan, moriskoak saloi txikiko irekiduretan...

Bi olerkarien sentsibilitatea barne antolaketan eta lore baratzeetan ikus daiteke.

Raymond Lerouge Rostand haurren irakasleak kontatu zuen: « Bazkalondoren,

[Edmond Rostand-en] plazeretariko bat zen altzari-ezartze konbinazio berriak

bilatzea. Hau zen berak zuen joko bat, eta berarekin aritzea gustatzen zitzaion.

Zenbat besaulki mugitu genituen elkarrekin; zenbat tapiz tiratu, zenbat oihal

zabaldu, zenbat koadro zintzilikatu eta kendu. Gainera, jarduera honen bidez

ariketa fisikoa egiteko aukera zuen olerkariak. » (« Edmond Rostand intime »

(Edmond Rostand intimoki) 1930eko apirilaren 1eko Revue des Deux mondes (Bi

munduetako agerkaria) aldizkarian.

Page 31: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Gonbidatuen logela txikia Planoetan, gela hau zuriketategia bezala zehazten zen. Gaur egun, dokumentu hauskorrak erakusteko baliatzen da.

“Jean Veber, maitagarrien margolaria” erakusketa Kanbo ezagutarazi zioten medikuaz, idazkariaz eta biografoaz bestalde, pertsona ospetsu asko zebiltzan

Edmond Rostand-en inguruan. Museoan gordeak diren gutunek lagunarteko eta buru-elkartruke aberats

horiek irudikatzen dituzte.

Jules Renard

Edmond Rostand-en lagun mina, Renard izan zen bere estilistika-alderantzizkoa, prosa harritsu bati

emana, Cyrano-ren autorea olerki joriari emana zen bezala. Renard Edmond Rostand-en adiskidea

bilakatu zen 1895ean; jelosiarekin nahasitako adiskidetasun zaila. Cyrano-rekiko zuen mirespena ez

bazuen trabatzen, pixkanaka gutunen hitz minkorrek salatzen zuten jelosia hau. Bere egunerokoan,

antzerkiaren lehen emanaldia kontatu zuen; berehala goi mailako obra zela hauteman zuen. Baina

suhartasunari literatura-etsipena nahastu zitzaion: Rostand-ek bezain ongi egitea ez zuela erdietsi.

Pierre Loti

Pierre Loti-k Edmond Rostand ezagutu zuen Arnagan, Paul Faure-

ren bitartez, 1912an. “ Afaria oso alaia izan zen. Ataria,

liburutegia, ezkaratza, egongela, dena zen lore eta argi. (...)

Rostand-ek egongela ondoko terrazan ezarrarazi zituen koroak

euskal kantu zaharrak kantatzen hasi ziren. Loti, Indiaz eta

Kipling-ekiko mirespenaz mintzatzen ari zela, isildu zen, asko

gustatzen zitzaizkion behialako kantu horiek entzuteko. » (Paul

Faure)

Jean Cocteau

1909an Jean Cocteau-k deiturik bere olerkiak argitaratzeko,

Maurice harekin hasi zen Schéhérazade aldizkariaren edizioan. Sei

aldiz banatua izan zen 1909ko azarotik 1911ko martxora. Garai

berean, Jean Cocteau-k literatura jarduera sakona zeraman,

artikuluak eta marrazkiak argitaratzen zituen Comoedia-n eta bere

lehen olerki bilduma atera zen, La Lampe d’Aladin (Aladinoren

lanpara). 1909ko udan, Euskal Herrian zegoen, Colbert hotelean,

klima-hirian fama handiko hotela. Arratsaldero, Maurice, lorea

botoi-zuloan, adats kizkurtua haizean, bere lagun berriaren bila

etortzen zen zalgurdiz. Biarritzera eramaten zuen, gehienetan

literaturako baroisa edo bizkondesa horietariko batzuekin

elkartzeko, baita Schéhérazade-ko lankideekin eta Rohan

dukesaren olerki-bilkuretako usaiako bisitariekin ere. 1912ko

irailaren bukaeran, Jean Cocteau Arnagara itzuli zen berriro

Rostand familiari bisita egitera.

Page 32: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Haatik, Jean Cocteau eta Edmond Rostand-en arteko harremana

txartu zen gertakari ahalkegarri baten ondorioz. Kanbon iragan

zuen lehen gaualdirako, Jean Cocteau-k Bakanalak antolatu zizkion

Maurice-ri, Arnagako lore baratzeetan. Afera honek haro handia

eginen zukeen baina Edmond Rostand-ek isilaraztea lortu zuen eta

Maurice-ri Jean Cocteau-rekin ez ibiltzea agindu zion. Noski,

idazle gaztearen olerki liburuaren aitzinsolasa idaztea ez zen

gehiago aipu. La Danse de Sophocle (Sofoklesen dantza) Cocteau-k

espero zuen Edmond Rostand-en babespea gabe argitaratua izan

zen.

Cocteau-k Arnagan egin zituen bisitaldien lekuko, bi marrazki

berezi dauzkagu. Bat, bederen, Arnagako museoan ikus daiteke:

Rostand-ek egindako Cocteau-ren zirriborro bat, aurpegian

toreatzaile gisako sudurpeko fina zeramala.

Cocteau-k Edmond Rostand-ek egindako marrazki bat argitaratu

zuen Portraits-Souvenir (Oroit-potretak) obran, urrelili bat bezala

loraturik. Liburu honetan, Belle Epoque garaiko “azaleko

oroitzapenak”, Cocteau bere haurtzaroan eta 1914. urte aitzineko

literatura eta arte-munduan bizi izan zituen lehen esperientzien

denboran murgiltzen zen.

Raymond Poincaré

1913ko urrian, Raymond Poincaré, berriki Errepublikako

lehendakaria hautatua, Euskal Herrian gelditu zen, Espainian bidaia

ofiziala egin baino lehen. Bere emazteak eta biek Rostand

familiaren etxean egin zuten geldialdia Arnagan. Lehendakariak

bakarrik Pirinioak igarotzen zituen bitartean, Poincaré anderea

olerkari bikotearen etxean geratu zen. Logeletatik ederrena esleitu

zioten, geroztik “Lehendakariaren logela” deitzen dena, nahiz eta

Poincaré jaunak gau bakar bat pasatu zuen hantxe. Kanboko

eskolako ikasleak lehendakariaren emazteari lore azaoa eskaintzera

eta goresmenak ematera etorri ziren, ur zirristaz edertutako lore

baratzean.

Poincaré anderea Arnagara itzuli zen 1929an, etxea Souza-Costa

familiaren jabegoan zelarik.

Léon Blum

Fronte popularraren garaian politikari ospetsua izan baino lehen, Léon Blum aldizkari

desberdinetan antzerki kritikaria izan zen. Iritziak kritikari dohaintsu gisa kontsideraturik,

publikoak eta aldizkari irakurleek preziaturik, kritikari eztabaidatua ere izan zen bere hautu

irizpideengatik. Emile Faguet-ek sotiltasuna, gustua, psikologia-zentzua onartzen bazion ere, bere

pasio politikoei bertute horiek kaltetzen zituztela zeritzen.

1912an, Edmond Rostand-i kontatu zion Pierre Veber idazlearen aurka ezarri zuen gorabehera bat.

Pierre Veber, Jean Veber-en anaia zen, Rosemonde Gérard-en saloi txikiko maitagarri ipuin frisoko

margolaria.

Urriaren 9an, Léon Blum-ek Pierre Veber-en Une loge pour Faust (Palko bat Faustentzat)

antzerkiaren errepika orokorra ikusi zuen. Bi gizonek arras ongi elkar ezagutzen zuten. Biek La

Page 33: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Revue blanche (Agerkari zuria) aldizkarian parte hartu zuten zenbait urte lehenago, literatura-

argitalpen aitzindaria. Geroztik, samurtu ziren. Veber-i berak idatzitako antzerki baten Blum-en

kritika ez zitzaion gustatu. Veber-en koinata eta Blum-en lagun mina, Tristan Bernard-ek biak

elkarrekin bakearazteko sartua zuen buruan. Izpiritu handiko antzerki idazleak Blum-i eskatu zion

jestu bat egin zezan Faust emanaldira etorriz. Veber-ek, esker gutxikoa, oiesa zaflatu zuen. Blum-

ek, gaitziturik, bere lekukoak bidali zizkion. Urriaren 14an, 11:00etan, Printzeen Parkeko

belodromoan, bi gizonak bata bestearen aurka dueluan ari izan ziren. Pierre Veber-en zauri arinak

zuen borroka amaitu.

Duelua filmatua izan zen eta gaur egun oraindik ikus daiteke linean .

Duelu hau gertatu zelarik, baziren hogei urte Blum literatura eta drama kritikaria zela. 1908 eta

1911 artean, 270 antzerki kronika baino gehiago idatzi zituen Comoedia egunkariarentzat, Le

Matin (Goiza) kazetan segitu aitzin. Sainte-Beuve berria izan gabe, literatura mundu honetan hartu

zuen bere tokia eta zaletasun honek zituen adiskidetasunak elikatu, Estatu Kontseiluan zeukan lana

baino gehiago.

Page 34: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Gonbidatuen mailartea Lehen solairuko kaxa elektrikoak etxe honen gaurkotasun ikaragarria asmatzeko bidea ematen du. Etxazpian oraindik kaxa elektriko orokorrak, pilen bateriak, ur berogailuak gorderik daude. Galdarak baizik ez dira desagertu, gela bakoitzera aire beroa bidaltzen zutenak. 1913an desmuntatuak izan ziratekeen berogailu elektrikoen alde. Etxeko tresneria ibilarazten zuten lau zirkuitu elektriko independentek: korronte zuzeneko zirkuitu bat telefonoentzat eta beste bat dei egiteko txilinentzat, zirkuitu trifasiko bat 110 voltetan argientzat eta zirkuitu trifasiko bat 220 voltetan berogailu elektrikoarentzat. Deus ez da ageri. Asmatu behar dira hariak kilometroka zurerietan sartuak.

Noailleseko Anna

Anna Elisabeth de Brancovan, Noailleseko kondesa (1876-1933) « Hura ezagutu ez dutenek ez dute sekula jakinen noraino joan daitekeen mintzairaren indar adierazkorra, poetikotasuna, sakontasuna, bitxitasunaren baitan. Eta bere elasturiaren miraria aipatzen dudalarik, hala dei badaiteke hitzetan zartatzen zen bizi hutsa, ez dut hainbat bere nahizko erakustaldi horiei pentsatzen, non libertitzen baitzen. Honi “Faire feu des quatre pieds” (ahalegin guztiak baliatu) deitzen zion. » Jean Rostand

Anna Noailleseko kondesa askotan etorri zen Arnagara. Errumaniako familia handi

batetik etorria, 20. mende hastapeneko literatura munduan pertsona

distiratsuetariko gisa nagusitu zen. Haurtzarotik neurtitzak idazten zituen eta gainbeherako olerkariei eta

zientismoari interesatzen zen (Renan, Zola, Camille Flammarion, Sully Prudhomme).

Noailleseko Matthieurekin ezkondu ondotik, arrakasta handia bildu zuen Cœur Innombrable (Bihotz kontaezina) obra argitaratu zuen (1901). 25 urterekin, Anna famatua bilakatu zen. Izadia eta haurtzaroko lekuak goresten dituen neurtitzen bidez, publikoaren begietan “baratzeen musa” bilakatu zen. Proustek, bereziki, sekula ezeztatu ez zen mirespena adierazi zion. Engaiatua, sozialista zela erraten zuen baina batez ere feminista. 1904an, Femina Sariaren arbasoaren lehendakari izan zen, “La Vie Heureuse” (Zorioneko Bizia) Sariarena. Batzordeak, zeinen kide baitzen Rosemonde Gérard, frantses olerki obra bat saritzen zuen.

Lehen mundu gerlaren garaian, bere senarra mobilizatua izan zen eta Anna Rostand familiarekin joan zen Arnagara, Parisera sartu baino lehen. 1921ean, ohoreen garaia izan zen: Ohorezko Legioko zalduna egina izan zen eta Belgikako errege-akademian hautatua. Frantses Akademiako literatura Sari Nagusia ere irabazi zuen.

1926an margotzen hasi zen eta ondoko urteko ekainean, margolanak erakutsi zituen, eta arrakasta bildu. Bere estiloak ez zion batere garaikideko pinturari kasurik egiten, bere inspirazioak Manet-ekin gelditu ziren (1883an hila). 1931ko urtarrilean, Ohorezko Legioko Komandantea egindako lehen emaztea izan zen. Bi urte berantago zendu zen.

Page 35: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Edmond Rostand-en logela txikia

Kasik gela guztiak saiatu ondotik, Edmond Rostand-ek gela txiki horiek hautatu zituen gela eta bulego bezala. Paul Faure konfiantzazko lagunak kontatu zuen “Chantecler presaka egin beharrean, lan sistema bat abian jarri zuen, hain baliagarri izan zitzaion non atxiki baitzuen. Geroztik ez zuen gehiago lan egiten, orain arte bezala, egunero hainbat orduz, mahaian jarririk. Bere logelan hetsirik egoten zen eta, etzanik, ohean idazten zuen, paperak belaunen gainean, egun osoan lanean arituz, goizeko hamaiketatik arratsaldeko seietara, zazpi ordu horien denboran trabatua nahi izan gabe”.

Arnagako sortzea “Nire aitak izan zuen ospea, ezin dezakegu asmatu gaur egun. Ez gara gehiago ohartzen zer nolako fama ukan zuen. Fetixismo zerbait izan zen” zion Jean Rostand-ek. Hortik eskapatzeko xedearekin jarri zen Kanbon Edmond Rostand. Cyrano-rekin irabazi zuen diruari esker, amestutako etxea eraiki zuen. Etxeko kanpoalderako, ohiko euskal baserrietan inspiratu zen: aitzinalde zuria, zureri gorriak eta bi alde ezberdineko teilatua. Barnea antzerki irudikapen eder bat balitz bezala antolatu zuen. Etxe handi honen inguruan, Edmond Rostand-ek lore baratze multzo bat sortu zuen, 15 hektarea baino gehiagoko eremuan. Ekialdean, frantses moldeko lore baratze bat ezarri zuen, urmael batez, ur-ispiluz eta pergola batez edertua. Mendebaldean, ingeles moldeko lore baratzea sortu zuen, berdurez eta mineral-makurduraz osatua. Arnaga oso laster eraikia izan zen. Hiru urte baizik ez ziren behar izan asmoak harrizko obra bihurtzeko, 1903tik 1906ra. Edmond Rostand-ek Albert Tournaire arkitekto Nizatarrari dei egin zion. Honek baliabide guztiak esku zeuzkan Maisuaren xedeak gauzatzeko. Arkitektoak langile armada bat agindu zuen lurra berdintzeko, zuhaiztiendako landare-lurra ekartzeko, 30 urteko zuhaitzak birlandatzeko. Ekai kantitate handiak ekarrarazi zituzten Bordeletik, Paristik, Tolosatik baita Ingalaterratik ere. Edmond Rostand-ek eta bere emazteak, Rosemonde Gérard, ospe handiko artistei eskatu zizkieten gelen apaindurak. Altzariak xehetasun ñimiñoraino artoski eginak izan ziren. Arnaga eremuak berak gizonaren bi aldeak irudikatzen ditu. Handitasuna eta nasaitasuna agertzen dira frantses moldeko lore baratzean eta harrera geletan. Onestasuna eta xumetasuna sumatzen dira ingeles moldeko lore baratzean eta bera bizi zen lekuetan.

Jean Rostand, Arnagaz mintzo zelarik: « Horrek denak, gaur egun oraindik, harritzen nau eta nahasten nau. Luxu honen eta nire aitaren xumetasun sakonaren artean badela disonantzia hain handia iruditzen zait (...) Kanbon nire aitak zeraman bizia xumeenetarik xumeena zen. Kasik fraide-modukoa bezain zorrotza zen. Bakartasuna bilatzen zuen.» Edmond Rostand-ek zion Arnaga izena eman etxeari. Beherean iragaten den errekaren izena hartu zuen, Arraga, eta honen ozentasuna eztitu zuen hizki bakar bat aldatuz.

Page 36: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Obra nagusiak

Antoon Van Wélie-k egindako Edmond Rostand. “Edmond Rostand andereari, errespetuzko goresmenak.”

Lore baratzearen irudia urmael borobilarekin - eta garaiko ur zirristarekin - laranjondo saila ezkerrean eta eguzkitakoa daraman emazte baten silueta. Gaston Latouche-ri eratxikitako olio pintura zur gainean.

Albert Tournaire-ren argazkia eta brontzeko bustoa.

Studio britainiar “arts and crafts” aldizkaria, non inspiratu zituen modeloak aurkitu baitzituen, hala nola eguzki orratza.

Albert Tournaire-k egindako Arnagako planoak

Zumezko altzari sorta. Dryad furniture, Leicester, England. Altzari horiek 1919ko argazki batzuetan agertzen dira.

Erakusleihoan: Edmond Rostand-en argazkia lore baratzean. 1900eko apirilean Parisen larriki eri zegoelarik, Rostand-en berri hartzera etorri zirenen izenpetze liburuxka. Albert Tournaire-ri Edmond Rostand-ek eskainitako iparrorratza. Edmond Rostand-en paper zorroa, zirriborro batzuen faksimile eta Rostand-ek Tournaire-ri idatzitako gutunekin.

Page 37: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Chantecler Edmond Rostand-ek “Chantecler” sortu zuen 1910ean, lau ekitaldiko antzerkia.

Basakurteko abereen eguneroko bizia kontatzen zuen. Chantecler oilarrak, harrotasun lanoz, uste du berak duela eguzkia aterarazten. Etsaien zepoak huts eginaraziz eta lilurak galduz, zuhurtzia berriz bildu zuen oilategiko errege izatera mugatuz.

Amable-k egindako maketa Jambon-ek egindako maketa Clarkson-ek egindako maketa

Rostand-ek leku irudikapen errealistak eskatu zituen. Amable irudikapen egileak 1. ekitaldiarena egin zuen, baserri-lorio bat. Abereen eskalan izateko, leku irudikapenaren elementuen neurriak bost aldiz handiagoak eraikiarazi zituen. Hala nola kadira batek 2,75 metro neurtzen zituen. Jean Coquelin-i idatzi zion gutun batean, Edmond Rostand-ek azaldu zion “oilarrak buru gainean ukan behar dituenak eguneroko bizian apalak iruditzen zaizkigun gauzak izan behar dira. Hitz batez, lehen planoko zuhaitzak landareak izan behar dira. Ekilore sorta bat ezarriko dut frisoetan galtzen dena: horrek emanen du dena loditua delako itxura. Eta lore itzel horiek, itzelak, izanen dira izpi bikain eta berezia”. Alfredo Eidel jantzi-egile italiarra zen, Parman sortua 1856an eta Boulogne hirian hila 1912an. Bere zirriborroak Eidel izenaz izenpetzen zituen. 1904an, Chicagon zegoen Edmond Rostand-ek berriki idatzi zuen antzerkiaren jantziak marraztea eskatu ziolarik, Chantecler. Baziren urteak fama oso ona zuela Parisen eta atzerrian.

1908an, Kanboko olerkariaren etxera joan zen, zuzendaritzarako lehen urratsak finkatzeko. Zenbait egunez, Eidel olerkaria entzuten egon zen arretaz eta loriaz. Honek zuzendaritzarako zituen ideiak azaldu zizkion arkatzarekin laster batean sortutako zirrimarrazki batzuen bidez.

Parisera itzuli eta, Eidel-ek 200 bat zirriborro egin zituen zeinen bidez basakurte oso bat biziaraztera saiatu zen. Marrazkilariaren lanaz loriaturik, Edmond Rostand-ek erran zuen: “Eidel-en marrazkiek nire obra idealizatzen dute”.

Edmond Rostand museoak 1969an Maurice Lehmann-ek eskainitako 36 prestaketa-marrazki gordetzen ditu.

Jantzien sorkuntza Willy Clarkson-en esku utzi izan behar zuten, Londreseko jantzi eta ileorde-egile famatua. Baina antzerkiko zuzendariek kostuari goregia zela zeritzoten eta kontratua salatu zuten. Azkenean, Saint-Martin ateko antzerkiko tailerretan josiak izan ziren jantziak.

Page 38: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Rostand-en obren ekoizpen eratorriak

Edmond Rostand-en antzerki lanek ekoizpen eratorri ugari sortzeko parada ekarri zuten, objektuak, markak, leku izenak, hala-holatsuko gustuarekin eginak.

Merkataritza jokabide horiek ez zegokion berez Edmond Rostand-i. 19. mende erdian orotara hedatu ziren industria iraultzari lotutako garapen ekonomikoaren eraginez. Merkatariek merkatu berriak erdiesteko beharra zuten, burdinbide loturek turismoaren garapenari bidea irekitzen zioten, hedabideak irudiaren eraginaz konturatzen ari ziren.

Edmond Rostand maelstrom honen erdian kokaturik gertatu zen. Egundaino ez dakigu nahitara parte hartu zuenetz ala komunikazio olde horrek gainditu zuenetz. Nolanahi ere, publizitate batzuetan agertu zen eta bere antzerkiak eta heroiak marka, objektu, etxe, jatetxe batzuen izenak bilakatu ziren.

Bere ikastetxe ohiko (Parisko Stanislas kolegioa) irakasle eta eskolakideek Edmond Rostand-i eskainitako zizelkadura, Cyrano de Bergerac arratsaldeko emanaldi berezi kari, 1898ko martxoaren 3an.

Zenbait objektu ohargarri

Chantecler bereziki estimatua izan zen. Ezin zenbatuzkoak dira oilar famatua irudikatzen duten objektuak, Brandy-tik Camembert-era, baita biper beltza, labana, bixkotx-ontzia, medailak eta motor-olioa ere. Emazteek oiloz eta faisaiz estalitako txapelak zeramatzaten. Berantago, gerla denboran, Chantecler, kuraia eta eginbide zentzuaren sinboloa izanik, maskota bat bilakatu zen, fronteko gizonak oilarraz jabeturik.

1910ean, antzerki lana kari egindako ur-ontzia, faisaia gorpuzten zuen Simone anderearen iduriarekin. Faiantzazko kutxatxoa. Heubach fabrikazioa, Lichten, Turingian. “Chantecler-koek” Edmond Rostand-i eskainitako gutun irekitzekoa, Verdungo oroitzapena. Chantecler eta L’Aiglon medaila moldea. Molynk-en posta karta irri-egingarria. “Zein zaila”. Rostand-ek kasik 10 urte behar izan zituen Chantecler sortzeko. 1909an, prentsak eta irudigileek haien ezinegona erakutsi zuten. Chantecler jantzitan, Georges Barthélémy Bouchon-ek egina, Chantecler olio-brontzekoa.

Page 39: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Garbigela txikia

Edmond Rostand-en bizitzaren azken urteak

1914an gerla hasi orduko, Rostand-ek engaiatzeko gogoa zuen baina ezgai deklaratu zuten. Orduan militar-ospitaleetan ibili zen, gutunak idatzi zituen, soldaduak sostengatu. 1915ean, fronterainoko bidaia egin zuen. Berak zion gazte guzti horiek Gaskoiniako anaia gazteak zirela. Oinaze pertsonalak nazioaren zoritxarrei gehitu zitzaizkien: 1915. urte hastapenean, aita hil zitzaion eta ondotik, ama, hemezortzi hilabete berantago.

Bikotea bereizi zen. 1911-1912tik goiti, Rosemonde-k musikagile gazte batekin harreman sutsu bat hasi zuen, Tiarko Richepin. Harekin bizi izan zen 20 urte baino gehiago. Maurice bere amarekin bizi zen eta Jean aitarekin. 1915eko abendutik goiti, aktore gazte bat sartu zen Rostand-en bizian. Mary Marquet deitzen zen. Emazte gazteak goren puntua ezagutu zuen L’Aiglon antzerkiarekin. Rostand-en lagun mina egon zen hura hil arte 1918ko abenduan.

Edmond Rostand-ek 1918ko uda bukaera Arnagan iragan zuen, Mary-rekin. Iraila bukaeran, lagun batzuk etorri zitzaizkion bisitatzera, Pierre Decourcelle, Marthe Davelli. Arnagan hartutako azken argazkiak dira.

Gerla bukatzear zela jakin zen. Rostand-ek garaipen bestetan parte hartu nahi izan zuen. Parisera iritsi zen azaroaren 11n, errendatze hitzarmena baino bi ordu lehenago, eta egun osoan jendaldearen poza partekatu zuen. Laster, Espainiako gripeak lehertu zuen eta 1918ko abenduaren 2an hil zen.

Gerla bukaerarekin, olerkaria liburuxka batean idatzi zuen bezala hil zen: Garaipena baizik ez dut nahi Ez iezadazue galdetu: “gero? » Gero, gau beltza nahi nuke Eta altzifre azpian, loa. Ez dut gehiago segitzeko pozik Ez dut pairatzeko deusik, Galtzaile, ezin izanen nuke bizi, Eta garaile, hil ahal izango gara...

Obra nagusiak

Hansi-k egindako litografia, Alsaziar gazte bat irudikatzen duena soldadu baten hilobi baten aitzinean belaunikaturik. Egilearen eskaintza darama “Frantses Akademiako Edmond Rostand jaunari, Herrian, Hitzaldiaren alde errandako neurtitz zoragarrien oroimenean” (Volnay elkartea, 1917ko abenduaren 3a). Ezkerraldean, Eguisheim-eko ezkila-dorrea irudikatzen duen urmargo txiki batek ondoko eskaintza darama “Ezkilako olerkariari. Alsaziako ezkila-dorre bat! Nire mirespen sakona erakusteko.” Obra honek gerla handian Cyrano-ren autorearen inplikazioa erakusten du. Edmond Rostand-en idazkariarena izan zen, Louis Labat, zeinek senide gazte bati eman baitzion. Azken hau, Collot anderea, alsaziar batekin ezkondu zen. 2017an zendu zelarik, Edmond Rostand museoari eskaintzea galdetu zion familiari.

Mary Marquet

Page 40: Egongela txinatarra - Site officiel de la Villa Arnaga...zeukan, garai hartako argazkiekin. Edmond Rostand berak dekoratu txinatar antzera gorriz margoturiko altzari multzo bat. Badirudi

Chantecler-en etorkizuna

1918an olerkaria zendu ondotik, Chantecler berriz jokatua izan zen 1918an, Saint-Martin

atean, René-Marie Castaing-ek egindako jantziekin, Medicis-tarren villako barnetiarra.

1976an, antzerki lana filmatu zuten telebistan hedatzeko, Jean Piat eta Christiane

Minazzoli aktoreekin, Jean-Christophe Averty-k zuzendaturik.

1986an, Jean-Luc Tardieux-ek antzerkia egokitu zuen eta Nanteseko Espace 44an zuzendu

zuen, Christian Lacroix-ek egindako jantziekin.

1992an, Jean-Paul Lucet-ek Lyongo Fourvièreko antzerki zaharrean muntatu zuen

Chantecler bat. Jantziak Daniel Ogier-ek egin zituen.

1994an, Jérôme Savary-k Chaillot antzerki nazionalean egokitu zuen antzerkia, Jean-

Claude Dreyfus-ek Chantecler jokatzen zuela eta Agnès Soral-ek Faisaia.

1999an, Job antzerki taldeak Arnagan sortu zuen antzerkia Accords elkarteak

antolatutako festibala kari. Georges Berdot-ek zuzendatu zuen. Odile Béranger-ek egin

zituen jantziak.