4
97 7 . MODELO SOCIAL (Repasando el pasado) 11. EREDU DEMOKRATIKOA (Iragana aztertuz) 11.1. Atzerakoia eta kontserbadorea rudika ezin dezakegun eskuin atzerakoienak gobernuan denbora gehiegi daramala egiaztatzean, ez dugu deus berririk aurkitzen eta hori bera ere, giza harremanetan nola hiriaren hiri-diseinuan islatzen da, hiri “gris” baten itxura hartuz, izugarri kontserbadorea den hiri baten itxura, hain zuzen. Gehiegi eta era susmagarrian betiko demokratak direla aldarrikatu arren, eta iraganean gertatutakoari ga- rrantzia kenduz iraganeko kontu soila bailitzan zokoratzen ahalegindu arren, Frankismoaren jarraizaile leial eta jaraunsle fidela besterik ez da eskuina. Hala ere, Franco hil zenetik honezkero 35 urte iragan dira eta Iruñea oraindik ere bereziki nabarmentzen da frankismoaren apologia berezkoa izateagatik, aurretik aipatutakoaren ondorio logikoa, beraz. UPN eta Barcina izan dira, PSNren laguntzaz, 12 urteotan hiriaren eta hirritaren bilakaera ezarri dutenak por- taerazko jarraibideak inposatuz faxisten gisara, errepresioak sostengatutako kontrol sistema hertsi baten bidez. Hala, beto ideologikoa, obskurantismoa eta sorgin ehiza izan da beraien printzipio moral eta politkoak onar- tzereari uko egin diotenen ezaugarri. Erabateko kontrola izateko saiakeran, jendartearen sektore bat bera ere ez da beraien gorroto, inposaketa eta xantailez libre geratu. 11.2. Nazional katolikoa lor politikoan, katolizismoaren presentzia neurriz kanpokoa eta iraingarria da guztiz. Elizak bizitzaren eta esparru politikoaren ikus- kera nazional-katolikoa eskaini zion 36ko kolpe fasxistari ekarpen gisa, kolpea aintzat hartuz Gurutzada baten gisan. Gaur egun, elkarbi- zitza demokratikorako oztopo bat da. Politika eta erlijioaren arteko banaketa logikotzat jo beharko balitz ere, polemikarako aitzakia asise bilakatzen da, erlijioaren beraren esentzia dela- eta. Erlijioaren kezka baldin bada bertze mundua, politika bakean utzi beharko luke, honek lantzen dituen gaiek bertze munduarekin baino mundu honekin baitute zerikusia. Onar dezakegu fededunen bizitzei erlijioak zentzua ematen diela baina hura norbanako bakoitzaren aukera da, ez bertzerik, eta horretara mu- gatu beharko litzateke. Hala ere, Elizak etengabe sartzen du muturra esparru politiko publikoan. Laizismoak ez luke zertan ezkerraren kues- tioa soilik izan behar. Bere baitan bai ateoak, baita agnostikoak, nola fe- dedunak ere batu beharko ginateke, ezkerrekoak zein eskuinekoak. I A

Eredu demokratikoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Barcinaren eredu ez-demokratikoaren azterketa

Citation preview

97

7 . MODELO SOCIAL(Repasando el pasado)11. EREDU DEMOKRATIKOA(Iragana aztertuz)

11.1. Atzerakoia eta kontserbadorea

rudika ezin dezakegun eskuin atzerakoienak gobernuan denbora gehiegi daramala egiaztatzean, ez dugudeus berririk aurkitzen eta hori bera ere, giza harremanetan nola hiriaren hiri-diseinuan islatzen da, hiri “gris”baten itxura hartuz, izugarri kontserbadorea den hiri baten itxura, hain zuzen.

Gehiegi eta era susmagarrian betiko demokratak direla aldarrikatu arren, eta iraganean gertatutakoari ga-rrantzia kenduz iraganeko kontu soila bailitzan zokoratzen ahalegindu arren, Frankismoaren jarraizaile leialeta jaraunsle fidela besterik ez da eskuina. Hala ere, Franco hil zenetik honezkero 35 urte iragan dira eta Iruñeaoraindik ere bereziki nabarmentzen da frankismoaren apologia berezkoa izateagatik, aurretik aipatutakoarenondorio logikoa, beraz.

UPN eta Barcina izan dira, PSNren laguntzaz, 12 urteotan hiriaren eta hirritaren bilakaera ezarri dutenak por-taerazko jarraibideak inposatuz faxisten gisara, errepresioak sostengatutako kontrol sistema hertsi baten bidez.Hala, beto ideologikoa, obskurantismoa eta sorgin ehiza izan da beraien printzipio moral eta politkoak onar-tzereari uko egin diotenen ezaugarri. Erabateko kontrola izateko saiakeran, jendartearen sektore bat bera ereez da beraien gorroto, inposaketa eta xantailez libre geratu.

11.2. Nazional katolikoa

lor politikoan, katolizismoaren presentzia neurriz kanpokoa etairaingarria da guztiz. Elizak bizitzaren eta esparru politikoaren ikus-kera nazional-katolikoa eskaini zion 36ko kolpe fasxistari ekarpen

gisa, kolpea aintzat hartuz Gurutzada baten gisan. Gaur egun, elkarbi-zitza demokratikorako oztopo bat da.

Politika eta erlijioaren arteko banaketa logikotzat jo beharko balitz ere,polemikarako aitzakia asise bilakatzen da, erlijioaren beraren esentziadela- eta. Erlijioaren kezka baldin bada bertze mundua, politika bakeanutzi beharko luke, honek lantzen dituen gaiek bertze munduarekinbaino mundu honekin baitute zerikusia.

Onar dezakegu fededunen bizitzei erlijioak zentzua ematen diela bainahura norbanako bakoitzaren aukera da, ez bertzerik, eta horretara mu-gatu beharko litzateke. Hala ere, Elizak etengabe sartzen du muturraesparru politiko publikoan. Laizismoak ez luke zertan ezkerraren kues-tioa soilik izan behar. Bere baitan bai ateoak, baita agnostikoak, nola fe-dedunak ere batu beharko ginateke, ezkerrekoak zein eskuinekoak.

I

A

11atala:Maquetación 1 19/03/11 16:08 Página 2

Eliza Katolikoa guztiz antidemokratikoa da berefuntzionamenduan, onartezinak diren hainbatpribilejioz gozatzen du, emakumeak diskriminatueta baztertzen ditu, harreman sexualen inguruandituzten sinesmen atzerakoiak jendarte osoariezarri nahi dizkio, dibortzioa, abortoa, homose-xualen arteko erlazioak...

Hori da itzal handiko Eliza Katolikoa, ofizialki lai-koak diren hainbat instituzioetan nonahikoa,baina sinbologia erlijioso ugariaz hornitua, kato-likoa esklusiboki, jakina. Eta bertze hainbertzekargu publikok aldizka modu ofizialean partehartzen dute, modu pertsonalean egin beha-rrean, hainbat eta hainbat ospakizun eta prozesioerlijiosoetan zeharo naturala balitz bezala, asko-tan tradizioaren argumentuaz, erlijio instituzio-naltzat jo genezakenean.

Noiz arte egon behar dute esparru politikoarenhainbeste hautetsik jendartearen alderdi atzera-koiena ordezkatzen duen Elizaren eskutik hel-

duta? Noiztik hartu dira gisa horretako adieraz-pen erlijiosoak herri tradizio gisa?

Ezarpen erlijioso hau da oraindik ere familia tra-dizionala bere jendarte ereduaren giltzarritzatjotzen duena. “Mugimendu Nazionalaren Oina-rrien” iragan ilun eta makurrenean errotzen denideia da. Familia, udala eta sindikatuarekin batera,jendartearen egituraren oinarrizko zutabeak ba-liran. Nafarroako eskuinak oraino egiten du ametsideal horiekin, familia tradizional horrekin, hierar-kizatutakoa, autoritarioa eta patriarkala, jendarte-aren bilakaera bera aberastera etorri diren familiaaukera berriak onartu gabe.

Urte hauetan zehar ikusi dugu UPN-k eta Barci-nak Elizaren presentzia nabarmendki sendotudutela udal instituzioan eta, alderantiz ere gertatuda. Kleroarekin izan dituzten agerraldiak zenbae-zinak izan dira eta Eliza Katolikoarekin eta beresektore erreakzionarioekin, Opus Deirekin kasu,lehentasunezko trataera bat eragin dute askotan.Hau argi eta garbi ikus daiteke udalak askotan di-rutza handia eman baitio Elizari eta bestelako er-lijio komunitatei, beti ere katolikoak, jokaeraarbitrario eta diskriminatzaile batez, erregimenfaxisten ezaugarri.

11.3. Sinbologiaeta jarrera faxistak

rankismoaren errepresioaren larritasunak eta ezarrizen terroreak memoria historikoa anestesiatuzuten, bere transmisioa izugarri zailduz, eta gaur

egun, oraindik, bere ondorioak pairatzen darraigu.

Nafarroan, guda frenterik egon gabe ere, errepresioak3000 hildako baino gehiago. Familia jakin batzuk bo-tere ekonomiko eta politikoaz jabetu ziren, boterehura frankismoak iraun zuen ia 40 urteetan mantenduzuten eta egun, bere oinordeko politikoek mantentzen dute oraindik ere, eta kasu askotan, oinordekobiologikoek. Betikoak dira, jarraitzen dute, baita bere zigorgabetasunak ere.

Estatu espainiarraren erreforma politikoak ezarritako ereduak isiltasun eta ahazte geruza bat ehunduzuen, dena kutsatu zuena. Bere xedea ez zen egindako bidegabekeri eta genozidio aktuen gaineko zi-gorgabetasuna baino. Nola ulertuko genuke bestela zeinen nekeza den edozein sinbolo frankistarenkentzea? Aspaldi ezabatuta egon beharko lukeenari eusten diote eta kasuok epaimahaietara eraman be-harko genituzke baina, arrazoia ematen digutenean ere (Txantreako kale frankisten kasuan bezala), sen-tzentziak bete daitezen borrokatu behar da, guztion diruarekin instituzioek jartzen dituzten errekurtsoeiaurre eginez.

Sinbologia frankistaz josita dagoen Iruñea batean bizi gara eta, kasik erregimen errepublikar eta demo-kratiko baten alde egin zuten eta kolpe militar bati aurre egin zioten pertsonen erreferentziarik gabe.Are gehiago, Osoko Bilkuraren gehiengoak onartutako mozio desberdinak kontuan hartu gabe, Barcinak

Iragana azte

rtuz, orain

a ulertu, etorkizu

na m

arraztu

98

F

11atala:Maquetación 1 19/03/11 16:08 Página 3

kasurik egin gabe jarraitzen du, bere jarrera higiezinari eutsiz, esentzia frankisten ordezkari.

Kolpe militarra gaitzetsi eta zigortzeko jarritako mozioak eskibatzen dituzten bezala, bertze alde baterabegiratzeaz aski dute eta karrika eta plazetatik sinbologia frankistaren kentzeari dagokion beraiek sor-turiko legezkotasuna ere ez dute bete egin nahi, Conde Rodezno plazan gertatzen den gisan, OsokoBilkuraren aretoan nagusi den gurutzilkatua....

Udal honen lotsarik handien, dena den, diktadorea 2007 arte Iruñeako semetzako kutun gisan mantenduizana da. Irakurketa baikorra bereganatuz, buelta eman eta Barcinari emanen diote pribilejio hura kenduizanaren tantoa, errealitatea guztiz desberdina izanda ere. Bi legealdietan zehar, 1999an Barcina uda-letxean sartu zenetik, Franco hiriaren semetzako hartu izan zen eta jendartearen presioarengatik izanez balitz oraindik jarraituko zukeen ohore hori arrandiatuz.

007an, estreinako aldiz gomutatu ziren beraien ohatzeetatik bide bazterretara eramanak izan ziren298 lagunak, hiriaren sei zinegotzi barne. Jendea fusilatzen zen lekuan bertan plaka bat jarriz eginzitzaien gomuta, Zitadelan, komisioetan etengabeko eskaeren bidez, osoko bilkuran erregua aur-

keztuz eta azkenik, osoko bilkuran onartuz, UPN-ren abstentzioarekin. Azkenean, plaka isil-gordeka jarrizen, familiak abisatu gabe eta inolako aktu ofizialik gabe. Gainera, lehen begiratuan hautemanezina da.

Egun, sinbologia frankistaren gehiengoak zutik darrai, leku batzuetan erdi estalita egur puska eta kartelenbidez ( Hildakoen monumentuan, errate baterako, hala dago, erdi estalita, baita Txantrean, Parque delMundoko sarreran dagoen armarri frankista..)

Iruñeko hilerrian oraino existitzen da soldadu edota borrokalari frankistendako erreserbatutako espaziobat, 1936ko kolpe militarrean parte hartu zutenei eta mugimendu nazionalaren alde hil zirenei bakarbakarrik gordeta dagoena. Espazio hura Iruñeko udalak eman zuen Francoren ejerzitoaren eskaera batenaurrean. Erabaki hura hartu zen osoko bilkuraren aktan bertan “sinbolizatzeko” espazio batez jardutendira. Horrenbestez, erregimen frankistaren berezko sinbolo bat da, Nafarroako Sinboloen Legearen aur-kakoa, eta hilerria arautzen duen egungo ordenantzaren aurkakoa, non hitzez hitz zera esaten den: “hi-lerriaren barnean ez da izaera bereziko espaziorik gordeko pribilejiorik zein diskriminaziorik sor lezakeeninolako ehorzketendako, dela erlijioa dela edozein beste arrazoi”.

ala eta guztiz ere, azpimarratu beharko genuke ez dela iraganeko kontu soila. Ez da soilik gogora-tzen jarraitzeko hisialdi nabaria, frankismoaren goratzarre eginez, baizik eta dagoeneko sobera ele-mentu atzerakoi dituen hiri honi gisa horretako are elementu gehiago jartzeko nahia.

Elementu berri horien artean Familiaren eskultura dugu, familia eredu tradizional eta patriarkalaren islafidela, bere osagai estetikoetan ere ikusgai, Pio XII. a etorbidean kokatuta dagoena.

Kale berriak ere baditugu elementu horien artean, Buztintxurin kasu, Victor Eusa bezalako arkitekto eza-gun eta ugariari eskainia, José Yárnozekin batera “Erorien Monumentua” diseinatu zuena, eta 36ko kolpeazela Iruñean ezarri zen errepresio handia antolatu zuen Gerra Batzordearen kidea izan zena, beraz, erre-gimen errepublikar demokratiko eta legala defendatzen zuen errepublikazale, ezkertiar eta aber-tzalenhilketen erantzule.

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

99

2

H

11atala:Maquetación 1 19/03/11 16:08 Página 4

100

11.4. Diktatoriala eta baztertzailea

orma dikatatorial eta faxistak izan dira Barcinak ezarritako udal politikaren ezaugarri, estilo propioasortuz, “manu militari”an oinarrituz lan egiteko modua. Horretarako, bere kolaboratzaileen arteankontrol hertsia ezarri du eta medioa eta xantaiaren bidez zabaltzea lortu du.

Bere lagunak hautatu eta gainontzekoak “besteen” taldearen barnean bildu ditu, baztertu beharrekoentaldea jakina. Herri kolektiboekiko duen jarrera negargarria eta deitoragarria izan da, behin baino gehia-gotan aditzera eman den errefusatze orokortua eragin duena. Olentzero, auzoetako jaiak, San FerminTxiki, peñak... eta bere politikari kritika egitera ausartu den oro.

Udal oposizioak ere bere politika diktatoriala eta baztertzailea pairatu behar izan dugu, erabakien har-tzeetatik kanpo utziz, informazioa ezkutatuz, eta adeitasun txikia azalduz, hezibidea eta begirunearenertza kasik zeharkatuz.

Hala ere, Ezker Abertzalea izan da aipatu politika baztertzailea gehien nozitu duena. Hala, bulegoa lapurtuzigun eta edonori irekita dagoen espazio ezin txikiago bat utzi zigun, talde bezala zegokigun dieta kenduziguten, ez digute moziorik elkarrekin sinatzen uzten, baztertu gaituzte eta protokolozko ekitaldietatikbota egin gaituzte, korporatiboetara bertzerik ez deituz.

Iragana azte

rtuz, orain

a ulertu, etorkizu

na m

arraztu

11. EREDU DEMOKRATIKOA(Oraina ulertu)

emoriarekiko konpromisotik abiatuz, egiaezagutzeko daukagun eskubidetik, zordena aitortzeko eskubidetik eta erregimen

frankistak egindako kalteak ordaintzeko eskubi-detik, ezinbestekoa da 36an gertatutakoaren me-moria berreskuratzea, baita diktaduraren urteluzeetan gertatutakoaren memoria eta “trantsi-zioarena” ere, egungo egoera ulertu eta bertankokatu ahal izateko.

Berreskuratzeaz hitz egiten dugunean historiazari gara jakina, gertakari desberdinez, eta biktimapolitikoak izan ziren pertsonez. Hortaz, konpro-miso hori berreskuratzeaz ere ari gara, jendartetransformazioaren idealez, pentsamendu sozia-lista eta errepubliarraz, planteamendu aurrerakoieta ezkertiarrez, autodeterminazio eskubidearenborrokaz,... Hauxe da memoriaren berreskurat-zearen konpondu beharreko arazoa.

Isiltasunaren taktikak ahanztura dakar baita zigor-gabetasuna ere. Dena izan dadila adiskidetzealortzearren, Francoren “atado y bien atado” dela-koa berreskuratzearren. Ez da justiziarik egin, ku-neteroek ez dituzte egindako krimenak ordaindu,erantzuleek zigorrik gabe jarraitzen dute, hilda-koen memoria gutxiesten da oraindik, ez da se-kula berraztertu frankismoaren herentziapolitikoa eta egungo testuinguru politikoan bizi

dena haren ondorio zuzena da, frankismoarenjarraipena bertzerik ez.

Bigarren Errepublikaren aurkako altxamendutikhona ia 75 urte pasa direla, erantzuleak ez diraepaituak izan. Francok bankarekin, burgesiarekin,mugimendu nazional-katolikoarekin eta PSOE-rekin hitzartutako ondorengotza monarkikoa in-posatu zen. Trantsizio espainiarrean, bizkarraerakutsi orduko, frankismoarekin apurtu beharrabaztertu zen eta orain, “Memoria historikoarenLegearekin” etortzen zaizkigu.

Lege horrek ez ditu frankismoaren biktimak ai-tortzen. 2007an onartutako lege honek frankis-moaren legezkotasuna aitortzen du eta bereasmoa legezkotasun horren defentsa egitea dabiktimak eta genozidio delituen erantzuleak ber-dintzea planteatuz. Gaur, inoiz baino beharrez-koagoa da epaimahai frankistek emandakokondenak ezeztatzea, justizia eta konponketarenbideari ekin ahal izateko.

Ahaztearen politikaren eta krimen faxisten eran-tzuleen zigorgabetasunaren ondorioz, Iruñea hirigrisa bilakatu da, urbanismoaz haratago, jendartemailara helduz.

F

M

11atala:Maquetación 1 19/03/11 16:08 Página 5