19
531 Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorki- zuneko erronkak (Social transformations and future challenges in the Basque Country) Martínez de Luna, Iñaki Euskal Herriko Unibertsitatea Soziologia 2 Saila Sarriena, z/g 48940 Leioa e-posta: [email protected] Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak ditu aztergai txosten honek, kontutan hartuta aldakuntza horiek ingurune historiko inoiz baino globalago batean kokatzen direla. Egindako azterketan, materiazko eta izpirituzko aldaketa-eragileak bereizten dira, beti ere bien arteko harremana eta elkarrekiko eraginaz ohartaraziz. Materiazko bost faktore aztertzen ditu txostenak (demografia, ekonomia, teknologia, ingurugiroa eta bizi-baldintzak) eta izpirituzko beste bost (politika instituzionala, kultura politikoa, hezkuntza, kultura orokorra eta euskara). Aldaketa-eragile horien inguruko diagnosia oinarritzat hartuta, gaurtik aurrera euskal gizar- teak bidean topa ditzazkeen erronka nagusiak aztertzen ditu egileak Giltza-Hitzak: Demografia. Ekonomia.Teknologia. Ingurugiroa. Bizi-baldintzak. Politika instituzionala. Kultura politikoa. Hezkuntza. Kultura orokorra. Euskara. La ponencia trata de los cambios sociales y retos del futuro en Euskal Herria, teniendo en cuenta que estos cambios se pro- ducen en el entorno histórico más global que se haya conocido jamás. En el análisis propuesto, se distinguen factores de cambio materiales y espirituales, poniendo de relieve la relación entre ambos y su influencia mutua. La ponencia analiza cinco factores materiales (demografía, economía, tecnología, medio ambiente y condiciones de vida) y otros tantos factores espirituales (política institucional, cultura política, educación, cultura general y euskara). Basándose en el diagnóstico en torno a estos factores de cam- bio, el autor analiza los principales retos con los que la sociedad vasca puede encontrarse de hoy en adelante. Palabras Clave: Demografía. Economía. Tecnología. Medio ambiente. Condiciones de vida. Política institucional. Cultura política. Educación. Cultura general. Euskara. L’exposé traite des changements sociaux et des défis du futur en Euskal Herria, en tenant compte que ces changements se pro- duisent dans l’environnement historique le plus global que l’on n’ait jamais connu. Dans l’analyse proposée, on distingue deux facteurs de changement matériels et spirituels, en mettant en relief la relation qui existe entre ces deux facteurs et leur influence mutuelle. L’exposé analyse cinq facteurs matériels (démographie, économie, technologie, environnement et conditions de vie) et autant de fac- teurs spirituels (politique institutionnelle, culture politique, éducation, culture générale et euskera). En nous basant sur le diagnosti- que concernant ces facteurs de changement, I’auteur analyse les principaux défis que la société basque peut rencontrer doréna- vant Mots Clés: Démographie. Economie. Technologie. Environment. Conditions de vie. Politique institutionnelle. Culture politique. Education. Culture générale. Euskera. XV Congreso de Estudios Vascos: Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak = Ciencia y cultura vasca, y redes telemáticas = Science et culture basque, et réseaux télématiques = Basque science and culture, and telematic networks (15. 2001. Donostia). – Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2002. - P . 531-549. - ISBN: 84-8419-949-5.

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

531

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorki-zuneko erronkak(Social transformations and future challenges in the Basque Country)

Martínez de Luna, IñakiEuskal Herriko UnibertsitateaSoziologia 2 SailaSarriena, z/g48940 Leioae-posta: [email protected]

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak ditu aztergai txosten honek, kontutan hartuta aldakuntza horiekingurune historiko inoiz baino globalago batean kokatzen direla. Egindako azterketan, materiazko eta izpirituzko aldaketa-eragileakbereizten dira, beti ere bien arteko harremana eta elkarrekiko eraginaz ohartaraziz. Materiazko bost faktore aztertzen ditu txostenak(demografia, ekonomia, teknologia, ingurugiroa eta bizi-baldintzak) eta izpirituzko beste bost (politika instituzionala, kultura politikoa,hezkuntza, kultura orokorra eta euskara). Aldaketa-eragile horien inguruko diagnosia oinarritzat hartuta, gaurtik aurrera euskal gizar-teak bidean topa ditzazkeen erronka nagusiak aztertzen ditu egileak

Giltza-Hitzak: Demografia. Ekonomia. Teknologia. Ingurugiroa. Bizi-baldintzak. Politika instituzionala. Kultura politikoa. Hezkuntza.Kultura orokorra. Euskara.

La ponencia trata de los cambios sociales y retos del futuro en Euskal Herria, teniendo en cuenta que estos cambios se pro-ducen en el entorno histórico más global que se haya conocido jamás. En el análisis propuesto, se distinguen factores de cambiomateriales y espirituales, poniendo de relieve la relación entre ambos y su influencia mutua. La ponencia analiza cinco factoresmateriales (demografía, economía, tecnología, medio ambiente y condiciones de vida) y otros tantos factores espirituales (políticainstitucional, cultura política, educación, cultura general y euskara). Basándose en el diagnóstico en torno a estos factores de cam-bio, el autor analiza los principales retos con los que la sociedad vasca puede encontrarse de hoy en adelante.

Palabras Clave: Demografía. Economía. Tecnología. Medio ambiente. Condiciones de vida. Política institucional. Cultura política.Educación. Cultura general. Euskara.

L’exposé traite des changements sociaux et des défis du futur en Euskal Herria, en tenant compte que ces changements se pro-duisent dans l’environnement historique le plus global que l’on n’ait jamais connu. Dans l’analyse proposée, on distingue deux facteursde changement matériels et spirituels, en mettant en relief la relation qui existe entre ces deux facteurs et leur influence mutuelle.L’exposé analyse cinq facteurs matériels (démographie, économie, technologie, environnement et conditions de vie) et autant de fac-teurs spirituels (politique institutionnelle, culture politique, éducation, culture générale et euskera). En nous basant sur le diagnosti-que concernant ces facteurs de changement, I’auteur analyse les principaux défis que la société basque peut rencontrer doréna-vant

Mots Clés: Démographie. Economie. Technologie. Environment. Conditions de vie. Politique institutionnelle. Culture politique.Education. Culture générale. Euskera.

XV Congreso de Estudios Vascos: Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak = Ciencia y cultura vasca, y redes telemáticas =Science et culture basque, et réseaux télématiques = Basque science and culture, and telematic networks (15. 2001. Donostia). –Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2002. - P. 531-549. - ISBN: 84-8419-949-5.

Page 2: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

1. SARRERA

Helburua

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorki-zuneko erronkak ditugu aztergai, eta aldakuntzahoriek ingurune historiko eta inoiz baino globala-go batean kokatzea ahaztezina da. Halere, txos-ten honetan Euskal Herriko barren dinamikarieutsiko diogu gehienbat, ingurune globaleko inda-rrei darizkien eraginez isolatzea posiblea denneurrian.

Erronka horri aurre egiteko ahaleginetan aurre-ratuta genbiltzala, kaleratu berria zen Patxi Juaristi-ren lanarekin egin dugu topo (Juaristi 2001), etalan horrek laguntza handia eskaini digula aitortubehar dugu; berau aintzakotzat hartuta, beraz,txosten honetan informazio hori osatzen eta gaur-kotzen saiatu gara, hausnarketa eta gogoeta pro-pioak eskainiz.

Berariazko mugak eta zailtasunak

A) Euskal Herriaz hitz egiteko zailtasunak:Euskal Herriaren zatiketa juridiko-politikoak era-gin nabarmenak ditu gure analisi eta gogoetahauetan:

• Informazioa eskuratzeko zailtasuna.• Informazio komun eta ezkongarriaren urrita-

suna.

Beraz, ikuspegi orokorra mantentzeko zailtasu-nak eta lurraldetasunaren aldetik kontraesan uga-rietan eror tzea dira guretzat muga objektibobatzuk.

B) Baina badaude beste zailtasunak ere, kultu-ralak edo-eta kontzeptualak, hain zuzen.

Izan ere, norberak bere egoera, ikuspuntu geo-grafiko, tenporal eta kulturaletik gauzak aztertu,ulertu eta interpretatzeko joera badu inkontziente-ki; eta, horren ondorioz, bi muga edo arrisku topaditzakegu:

• Euskal Herriaren heterogeneotasuna ahaztueta errealitatea norberaren lurraldearen egoeratiksoilik aztertu eta ondorioak, berriz, herri osora oro-kortu, etnozentrismo itsu baten eskutik:

“Hau da, EAE-ko datuak Euskal Herrikoak balirabezala agertzen direla eta, ondorioz, Euskal Herria-ren irudi okerra edo-eta soslaitua ematen dela”.(Juaristi 2001: 46).

• Bestetik, sortu eta agertu berriak diren joe-rek gure kultur eta zientzia kategorietan oraingoz ezdute leku garbirik:

“Quisieramos comprender las peculiaridadesde nuestro tiempo pero nos lo impide un lenguaje yunos modelos inservibles. Los conceptos de quedisponemos para describir y calificar no son apro-

piados para el mundo plural, amalgamado, irregular,cambiante y discontinuo en el que vivimos”. (Innera-rity 2001: 54-55).

Azken muga hori agertzen da gure aztergaiadinamikoa delako, eta askotan errealitateko hain-bat elementu eraikitze edo instituzionalizatze proze-suan (zentzu soziologiko batean) murgildutadagoelako (Unzeta 2001: 2,4).

Gure saio honetan hainbat planteamendu erai-kitze eta instituzionalizatze egoeretan agertu dira,eta, arestian esan bezala, horrek askotan mugatu-ko du ideiak zehaztasun osoaz eskaintzea.

Aztergai diren faktoreak

Juaristik Euskal Herria globalizatzearen gainekoazterketan materiazko eta izpirituzko aldaketa-eragi-leak bereizten ditu, beti ere bion arteko harremaneta elkarrekiko eraginaz ohartaraziz:

“Gizarteen izanbide edo nortasunari eragitendieten eragileen artean, materiazko izatea dutenak(orografia, klima, demografia, teknologia...) eta izpiri-tuzkoak (erlijioa, baloreak, iritziak...) bereizi daitezke.Gizabanakoen zein gizarteen baitan eremu bi hauenartean ematen den loturaren ondorioz, faktore motabakoitzaren eragina eta garrantzia bereiztea ez daerraza izaten”.

Egile honek materiazko faktoreen artean hirulantzen ditu: demografia, ekonomia eta teknologia;eta izpirituzkoen artean beste hiru: politika, kulturaeta baloreak (Juaristi 2001: 41-42).

Hemen, Juaristiren terminologiari jarraiki etaeduki mailan ere neurri handian bere eskema ain-tzakotzat hartuz, materiazko bost faktore aztertukoditugu (demografia, ekonomia, teknologia, ingurugi-roa eta bizi-baldintzak) eta izpirituzko beste bost(politika instituzionala, kultura politikoa, hezkuntza,kultura orokorra, eta euskera).

Haatik, mota honetako lanetan gertatu ohidenez, eremu horietaz guztietaz diagnosi oso bategin partez, aldakuntzarako ardatzak eta eragilerikgarrantzitsuenak soilik aipatuko ditugu.

2. EGOERA ETA JOERAK

2.1. Demografia

Juaristik adierazten duenez, Euskal Herrikojoera demografikoak oso ezberdinak izan dira XX.mendean zehar, lurraldeen arabera. Adibidez,1900etik 1991ra bitartean biztanleria ia-ia hirukoiz-tu bazen ere 1.084.616 biztanletik (1900. urtean)2.882.766 biztanlera (1991n) igaroz, hortik aurrerahazkunde hori zeharo eten da hazkunde negatiboaizatera iritsiz.

Joera demografiko horiek, alabaina, ez dirageografikoki homogeneoak izan eta tokian tokiko

Martínez de Luna, Iñaki

532

Page 3: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

berezitasunak sendo agertu dira: industria eta zer-bitzu-eremuak1 garatu dituzten eskualdeak versusnekazaritzakoak.

Industria eta zerbitzu franko dituzten eremue-tan biztanleriak gora egin du, horien artean Bizkaia,Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko eskualdeugari sartzen da; halare, egon badaude lurraldehorietan ere dinamika horretatik kanpo gelditudiren zonaldeak. Bestalde, nekazaritza-giroan jarrai-tu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta ber tanbiztanleriak behera egin du XX. mendean (Juaristi2001: 43-45).

Ikuspuntu historikoaz aipamen labur hori behineginda, ondoren egungo egoera eta joera demogra-fikoak landuko ditugu.

Datuak ikusita, Euskal Herria demografikokioso heterogeneo eta desorekatua da, eta joerademografiko ezberdinak adierazten dira:

• Biztanle-dentsitate handiko lurraldeak nahizurrikoak dira; hiritan bilduak ala herritan banatuta;hazkundea adierazten dutenak eta biztanleak gal-tzen doazenak.

• Espainako eskualdeetatik Euskal HerrikoHegoaldera lan bila etorri zaizkigun etorkinek etaFrantziatik Iparraldera hurbiltzen diren jubilatuekEuskal Herriko heterogeneotasuna ugaritu dutehamarkada batzuetan.

• Azken urteotan Euskal Herriko berezko haz-kundea ia hutsa da lurralde guztietan eta baitamigrazio-tasa EAEn eta Nafarroan, baina Iparralde-an migrazio-tasa positiboa da (0,46koa), tarteanfrantses jubilatuen etorrera delarik.

• ‘Hirugarren Munduko’ herrietako etorkinberriek gure kulturarekiko duten distantzia handiada, eta horrek gizartearen heterogenotasun kualita-tiboa areagotzen dar, batzuetan azpi-kulturak edoghettoak sortzeraino.

Bestalde, aldaketa soziokulturala eta ekonomi-koa direla medio, emakumezkoak lan merkaturahurbildu dira, ugaltze-tasak izugarri murriztuz,horren ondorioz.

2.2. Ekonomia

Ikuspuntu historikotik begiratuta, Bizkaia etaGipuzkoa XIX. mendean industrializatu ziren, etaAraba eta Nafarroa XX. mendean. Iparraldean, aldiz,eta industrializazioa gauzatu edo sendotu ezean,abeltzaintza, nekazaritza eta arrantzak garrantzi han-diagoa izan dute; halare, ezin da ahaztu turismoakIparraldean duen garrantzia, etekin ekonomikoaren%20 hortik baitator (Juaristi 2001: 55, 5-60).

Azken urteetan Euskal Herriko eredu ekonomiko-ak jasan dituen aldaketen ondorioz, gaur egun hiru-garren sektorea da nagusi, industriari aurrea hartuta.

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

533

———————————

1. Juaristik industria eta turismoaz hitz egiten badu ere,guk nahiago dugu industria eta zerbitzuez berba egitea, azkenhonetan turismoko zerbitzuak ez ezik industria eta aisialdiareninguruan garatu diren garrantzi handiko azpisektoreak ere ber-tan bilduz.

2. EAE eta Nafarroako datuak: Eustat-lNSEE-NafarroakoGobernua (2000); Iparraldekoak: Garapen Kontseiluak (1999).

3. Eustat-lNSEE-Nafarroako Gobernua (2000).

4. Eustat-lNSEE-Nafarroako Gobernua (2000).

5. EAE eta Natarroa, Eustat; Iparralde, Garapen Kontseilua.

6. Eustat-lNSEE-Nafarroako Gobernua (2000).

———————————

7. Gallastegi (2001).

Page 4: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Euskal Herriko Hegoaldeko egoera makroeko-nomikoa erosoa da, baina euren baldintzak aldako-rrak edo oreka ezegonkorrekoak dira:

• Eredu ekonomikoaren aldaketa: lehenengosektorearen (arrantza eta nekazaritzaren) gainbehe-rak oraindik ez du ondoa jo, eta ondorioz hortik bizidiren “herri, eskualde eta pertsonak sektore honeta-tik bizitzeko aukerarik gabe gelditzen ari dira, dato-zen belaunaldiei ere bizibide hau itxiz.” (Juaristi2001: 5-57).

Industria tradizionalak lanpostu asko galduditu XX. mendearen amaiera aldean jasan duenkrisialdi eta ekonomiaren globalizazioaren ondo-rioz, enpresa asko atzerriko kapitalaren eskueta-ra pasa d i ra eta azpisektore gehienetankontzentrazio handia gertatzen ari da (Juaristi2001: 58).

Ildo honetatik, industria tradizionalaren gainbe-heraren aurrean EAEk izan duen adorea eta keme-na azpimarratu behar dira: hamarkada larri batzukpasa ondoren, lurralde honek adierazle makroeko-nomikoetan lehen postuak berreskuratu ditu Espai-nia mailan. EAEkoa ez ezik Nafarroako ekonomiaere indartsu dabil.

Hirugarren sektorearen hazkundea: Merkatari-tzan oligopolioak indartzen ari dira (‘azalera han-diko’ nazioarteko enpresak ugarituz eta dendatxiki asko desagertuz); turismoa (indartsu Iparral-dean eta oraindik apalki Hegoaldean) eta merka-taritza gora doaz (Juaristi 2001: 59-61). Bestalde,handituz doan bestelako zerbitzuen garrantzia ereezin da ahaztu: enpresentzako zerbitzuenak, bes-teak beste.

Euskal Herriko oraingo baldintza sozioekonomi-koak honela labur daitezke:

Martínez de Luna, Iñaki

534

———————————

8. Beste informazio~iturri zehatzik aipatu ezean, iturrinagusia: Gallastegi (2001).

9. Juaristi (2001: 55).

10. Eustat-lNSEE-Nafarroako Gobernua (2000).

11. Eustat-lNSEE-Nafarroako Gobernua (2000).

12. Eurostat (2000: 56).

13. El Correo (2001-7-13).

14. El Periódico de Álava (2001-09-05).

———————————

15. Beste informazio-iturri zehatzik aipatu ezean, iturrinagusia: Gallastegi (2001).

16. Garrido (2OO1: 43)

Page 5: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

• Langabezia: lana ugariagoa da baina oraindikere ez dago denontzat.

• Lan baldintzak: ekoizpen-kostuak murrizteadela-eta, lan baldintzak oso eskasak dira langileberrientzat (aldi bateko kontratuak, soldata eska-sak, ziurtasun neurri eskasak...).

• Sexuen ar teko aldea: emakumezkoek biezberdintasun dituzte gizonezkoekiko: aktibitateta-sa baxuagoa eta langabezia-tasa handiagoa. Dife-rentzia horiek, halare, 25 urtetik gorakoen arteanagertzen dira nagusiki, adin horretatik beherakoenartean gizon eta emakumezkoen zifrak hurbiltzendirelarik (Eusko Jaurlaritza 2001: 9).

2.3. Teknologia

Egun teknologiak duen garrantzia kontuan har-tuta, Euskal Herriko gizartearen diagnosi eta aurrei-kuspen hauetan ezin dugu garapen teknologikoaalde batera utzi.

Hona hemen EAEko egoeraz Eustatek dioena:

“...1998an, Euskal AEk bere ekonomi posizioa-gatik egokituko litzaiokeen adina baliabide eskainidio l+Gri, eta aurrea hartu die zenbait herrialderi,halanola Norvegia, Danimarka edo Irlandari.” (Eus-tat: 1999).

Eta Juaristi horrela mintzatzen zaigu:

“I+Gra Europako beste herrialde batzuetan bainogutxiago bideratzen bada ere (Europako Batasunean

BPG-ren %1,8 zuzentzen da batenaz beste l+Gra),Hego Euskal Herrian Estatuko beste erkidego gehie-netan baino gehiago gastatzen da arlo horretan, eta,ondorioz, beste erkidegoek baino abantaila konpetiti-bo gehiago dira. Gainera l+Gean agiten den gastuagora doa urtetik urtera.” (Juaristi 2001:64-65).

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak(IKT)

Teknologia berrien baitan, ekonomia arloan zeinfamilian, bizitza publikoan edo-eta pribatuan, IKT-kduten pisua gauza jakina da, eta horrexegatikhemen ere aipamen berezia merezi dute:

‘Etorkizunean gizarteen aberastasuna garapenteknologikoaren arabera egongo dela esan baduguere, badirudi teknologia batzuk beste batzuk bainogarrantzi estrategiko handiagoa izango dutela. Itxu-ra guztien arabera, komunikazioarekin zerikusiaizango duten teknologiak mundu globalizatu honenezinbesteko zutabe bihur tuko dira.” (Juaristi2001:65).

EAEko enpresek duten hornikuntza mota hone-tako mailaz horrela dio Eustat-ek:

“...10 enplegatu eta gehiagoko euskal enpre-sek sare informatikoetan eta dataren elkartrukeelektronikoetan (EDI) daten hornikuntza-maila etaherri eskandinaviarretako (eta, zehazkiago, Norve-giako) pareko enpresek dutena berdintsuak direla.”(Eustat 2001).

Bestalde, merkataritza txikizkari edo xehekariandagoen posta elektronikoaren erabilera Espainiakduenarekiko (%6,8) baino hedatuagoa omen dagoHegoaldean: Kanaria irlen (%12,5) ondoren Nafa-rroa (%11,1) eta EAE (%10,4) bigarren eta hiruga-rren lekuetan kokatzen dira, 2001eko bigarrenhiruhilekoko datuen arabera22.

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

535

———————————

17. Juaristi (2001: 64).

18. Eurostat (2000: 64).

19. Eurostat (2000: 64).

20. Jaureguizar (2001: 125, 133).

———————————

21. Eustat (2001/06/21eko prentsa-oharra); Erakundehonen iturriak ondoko hauek izan dira: Eustat ESI –enpresak–2000 eta Use of ICT in Nordic Enterprises 1999-2000.

22. Deia (2001-8-25), INEren datuak aipatuta.

Page 6: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Etxeguneko hornikuntzak

“AIdi horri (2000. urteari) buruzko datu guztienazterketak egiaztatzen du euskal familiek europa-rrak gainditzen dituztela, ordenageiluetan eta CD-Rometan. Ez da gauza bera gertatzen Interneterakosarrerekin (...)”.

Telefono mugikorrei dagokienez, EAE atzetikzegoen bigarren hiruhilekoan (ehuneko 5 puntugutxiago) eta gaur egun aurretik jarri da (10 puntugehiago), nahiz eta baliteke Europako Batasunak erehorren pareko hobekuntza lortu izana.” (Eustat2001/02/28).

Hau guztia ikusita garapen teknologikoarenegoera horrela labur daiteke EAEri dagokionez,bederen:

• Adierazleek argi uzten dute eremu horretanerantzukizuna duten eragileak (enpresak, unibertsi-tateak eta administrazio publikoak) ekimen horrengarrantziaz jabetu direla eta, astiro-astiro, teknolo-gia guztiz zaharkiturik zerabilkien industria batetikEuropako estandarrekin ia homologatua dagoenegoerara jauzi egin dela hamarkada gutxitan:

“La Industria de las nuevas tecnologías genera el4,4% del PIB vasco (...) porcentaje muy cerca de lamedia europea, situada en el 4,7%”. (@EUSKADI 78).

• Gizartea ere ildo beretik doa: Europan aitzin-dariak diren herrialdeen atzetik, baina ez azkenekopostutan, teknologia berrien munduan ari gara sar-tzen.

Baina batzuen ustez horien aldeko apustu gar-birik ez omen dugu egiten; horrela, Internet-ez aridela, hauxe dio Juaristik:

“...oraindik ez da gurea bezalako estaturik gabe-ko herrientzako mundurako leiho honek izan ditzake-en garrantzi estrategikoari buruzko behar bezalako

gogoetarik egin eta, ondorioz, atzeraturik gaude ger-tatzen ari den iraultza teknologikoaren aurrean”.(Juaristi 2001: 66).

“...podemos decir que hemos superado la cri-sis industrial, que vamos recuperando posicionesde progreso económico. Aun con todo no es sufi-ciente. El principal reto de Euskadi es adaptarse alas reglas de la Sociedad del Conocimiento”.(Garrido 2001: 43).

Garapen teknologikoaren inguruan zapore gazi-geza gelditzen zaigu, beraz, baina egoera hobetze-ko hainbat neurri ari omen dira indarrean jartzen.

2.4. Ingurugiroa

Soilik EAEko informazioa aurkeztuko da ondo-ren, baina lurralde hori Euskal Herriko industrializa-tuena eta jendeztatuena denez, ingurugiroarenarazoak biziago agertuko zaizkigu horretan, oro har,Nafarroan edo Iparraldean baino.

Martínez de Luna, Iñaki

536

———————————

23. Eustat (2001/02/28ko prentsa-oharra).

———————————

24. Besterik aipatu ezean, informazio-iturria: Rekondo(1999).

25. Eusko Jaurlaritza (2000B).

Page 7: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Gallastegiren ustez, EAEn aurreko hamarkade-tan kaltetutako ingurumenaren berreskurapen gel-doa orain ari da lortzen eta garapen jasangarriarenonarpena gero eta zabalagoa da. (Gallastegi 2001)

2.5. Gizarte adierazleak

Ez da batere erraza gizarte baten ongizatearenadierazleak aurkitzea; are gutxiago hiru lurraldepolitiko-administratiborako komunak eta baliaga-rriak direnak.

Hemen erabili diren adierazleek ondoko ondo-rioak ateratzera garamatzate:

• Berezitasun ekonomikoak alde batera utzita,aberastasun material eta bizi-baldintza orokorrakoso maila antzekoak omen dira Euskal Herriko hirulurraldeetan.

• Biztanleriaren gehiengoak -ez denek- bizi-bal-dintza erosoak ditu, Europako batez bestekotik osoantzekoak, hain zuzen.

• Baliteke Iparraldeko kontsumo maila (ibilgai-luen proportzioa, adibidez) eta baita zerbitzuen eki-pamendua ere (ospitale-oheen propor tzioa)zertxobait altuagoak izatea Hegoaldean baino; etaHegoaldean bertan, Nafarroa garatuagoa egongolitzateke EAE baino.

• Hegoaldeko parlamentu bien osaketarendatuek emakumezkoen bazterketa argi islatzendute, eta emakumezkoek gizonekiko dituzten aktibi-tate-tasa baxuagoak eta langabezia-tasa handiago-ak ere bai ( ikus 2.2 puntua); azken hauek,nabarmenki larriagoak dira Hegoaldean Iparraldeanbaino.

Hori guztia kontuan hartuta, susma daiteke Ipa-rraldeko gizartea modernizatuagoa dela Hegoalde-koa baino. Halere, oso kontzienteak gara halakoondorioak ateratzeak dituen arriskuez.

Egoera ekonomiko oparoa ezinbestekoa dagizarteak bizi-baldintza erosoak izan ditzan, bainaoparotasun makroekonomikoak ez du bermatzenaberastasunaren banaketa orekatua. Zentzu horre-tan, ezin dugu ahaztu EAEko biztanleriaren %5,4mantenamendu edo pilaketako pobrezia egoeretankokatzen dela; bestalde, (eta zifra zehatzik ez badu-gu aurkitu ere) Iparraldea Frantziako eskualdebehartsuenetakoen artean dagoela adierazten duteChambaz eta Legris-ek32.

Bukaerarako nahita utzi dugu, alabaina, EuskalHerriko gizarte baldintzek duten gabeziarik larriena:giza eta herri eskubideen etenik gabeko urraketa,

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

537

———————————

30. http://www.euskadi.net/elecciones/

31. http://www.parlamento-navarra.es/

32. Chambaz eta Legris (1997).

———————————

26. Bestelakorik zehaztu ezean, iturria: Eustat-lNSEE-Nafa-rroako Gobernua (2000).

27. Gallastegi (2001).

28. Eustat (2001/07/11ko prentsa-oharra).

29. Eusko Jaurlaritza (2000A).

Page 8: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

hain zuzen. Ez du zentzurik, baina, horiek zeintzukdiren hemen deskribatzen hastea; soilik esan, bikti-ma asko eta sufrimendu eta injustizi ugari dagoela,eta egoera horrek zuzenean kaltetuak direnen -etabaita euskal gizarte osoaren- bizitza kalitatea zeha-ro mugatzen duela. Euskal Herriak aurrera egingobadu, gabezia odoltsu eta mingarri hori behin-beti-ko gainditu behar du.

2.6. Hezkuntza eta heziketa

Hezkuntza sistema arautuari erreparatuz gero,EAEn lortutako emaitzak, oro har, ontzat jotzen diraeta hezkuntza sistemaren eraginkortasuna frogatuadago. Eta hori ez da nolanahiko lorpena.

Bestalde, ikasketa mota gehienak inoiz bainoeskuragarriagoak dira; ia denen esku daude. Zen-tzu horretan hezkuntza sistemak gizarte-desberdin-tasunak gainditzen ez baditu, leuntzen laguntzenduela dirudi.

Baina, eta planteamendu moralista merkeetanerortzeko arriskuaz jabetuta, hezkuntza sistemarileporatu ohi zaiona hauxe da:

• Ikasleei erabateko heziketa eskaini partezlan-merkatuaren premiak asetzeari zuzendutako tre-bakuntza hutsa ematea. Edo, bestela esanda, herribaten elkar-bizitza edo bizikidetzari begira beharbezalako balioak (tolerantzia, balio demokratiko-ak...) ez ondorengotaratzea.

• Bestalde, bertako kultura-molde nagusiak bir-sortzearen aldetik, hezkuntza sistema euskal etaerdal kulturaren arteko zubi-lana egiten duenentz,duda-mudakoa da: hizkuntz ereduetan familia-jato-rriaren eta bizilekuaren kutsu kulturalen araberakobanaketa ez ote den birsortzen.

2.7. Politika Instituzionalizatua

Azterketa honetako ikuspuntu politikoaren arda-tzak bi izan behar dira gure ustez: Euskal Herriaeta demokrazia, eta bi zutabe horien gainean anto-latuko dugu gure gogoeta.

Martínez de Luna, Iñaki

538

———————————

33. Eustat: http://www.eustat.es/euskara/graf/indica-dor/ind1239g.jpg

34. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea (2001: 6)

35. Ellakuria (2001)

———————————

36. Juaristi (2001: 72-73).

37. Gurrutxaga (2001: 66)

38. Unzeta (2001:11-13).

39. Unzeta (2001: 7-8).

40. Asurmendi (2001).

Page 9: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Laburbilduz, baste zatiketa ideologikoen gaine-tik, herri eta nazio ideien inguruan –hau da, aman-komuneko eta identitate nazionalaren inguruan–eraikitzen dira gure gizarteko planteamendu politikoindartsuen eta eraginkorrenak.

Herri bezala, Euskal Herria bidegurutzean dagoaspaldian, bi joera kontrajarriren artean:

a) Errealitate instituzionalari uko egin, eta Eus-kal Herriko lurralde zatituak egitasmo komun etasubirano batetik abiatu (euskal nazionalismoa edoabertzaletasuna).

b) Hegoaldea Espainian eta Iparraldea Fran-tzian gero eta gehiago integratu, Iparralde etaHegoaldearen arteko ezberdintasun eta aldea area-gotuz (estatuko nazionalismo espainiarraren etafrantziarraren eskutik).

Egoera honek gatazka politiko bat sortzen duplanteamendu bi horien artean.

Bestalde, aber tzaleengan ager tzen direnestrategia eta jokabide politiko ezberdinak bi dira:bide autonomikoaren aldekoak eta horri uko egi-nez estatuekiko haustura politikoa aldarrikatzendutenak.

Eta hausturaren aldekoen artean ere, bestezatiketa bat agertzen da borroka armatuaren ingu-ruan: Euskal Herriko egoeran jokabide hori zilegi-tzat jotzen duten eta hura galtzesten dutenenartekoa.

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

539

———————————

41. Pradier (2001).

42. Juaristi (2001: 73).

43. Gurrutxaga (2001: 70-71).

44. Gurrutxaga (2001: 69).

45. (Gurrutxaga 2001: 69).

46. Arzelus (2001).

———————————

47. 2001-05/13ko Legebiltzarreko Hauteskundeak, EAEn;Nafarroako Parlamentuko 1999ko Hauteskundeak eta, Iparral-dean, 1998ko Aquitaniako Erregio Hauteskundeak.

POLITIKA (II): Ildo-ideologikoak Euskal Herrikobalizko legebultzarraren osaketan

Page 10: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Euskal Herriko ildo ideologiko nagusiak abertzalemoderatuak (34 eserleku) eta eskuineko estatalis-tak (30) dira ‘balizko legebiltzar nazionalean’, ezke-rreko estatalistak hirugarren lekuan (19) kokatukolirateke eta ezker abertzalea laugarrenean (10).

Baina ideologikoki ere berezitasunak agertzendira lurraldeen artean:

• Soilik Bizkaian eta Gipuzkoan nagusitzen diraabertzale moderatuak, eta Araban eskuineko esta-talistekin berdinduta gelditzen dira.

• Nafarroan eta Iparraldean eskuineko estata-listak dira lehenengo korronte ideologikoa.

Eserlekuen banaketa lurralde bakoitzeko pisudemografikoaren arabera egin denez, azpimarraga-rria da Bizkiak hartzen duen garrantzia.

Ondoriorik ateratzekotan, ondoko hauek aipadaitezke:

• Abertzaletasunaren indarra Euskal Herria oso-rik hartuta, eta, bereziki, Bizkaian eta Gipuzkoan.

• Estatalismoaren indarra Nafarroan eta Ipa-rraldean, bereziki.

Lurraldeen arteko ezberdintasunak ildo ideolo-gikoei dagokienez handiak dira eta aniztasunhorrek zaildu agiten du egitasmo komun batenatzetik aurrera egitea.

2.8. Kultura politikoa

EAEko datuetan oinarrituta eta sarri askotanuste denaren kontra, euskal gizartearen gehiengo-ak ez du politikagintza sutsuki bizitzen.

Martínez de Luna, Iñaki

540

———————————

48. Juaristi (2001: 101-102).

49. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea (2000: 23-24).

50. Unzeta (2001: 14) eta Juaristi (2001: 107).

51. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea (2000: 27-28).

52. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea (2000: 30-31).

———————————

53. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea (2000: 32-33).

54. Galbraith-ek garatutako kontzeptua da (Galbraith1992).

55. Prospekzio Sozioiogikoen Kabinetea (2001: 6, 2001B:33 eta 47).

56. UPV-EHU (2001).

57. Azurmendi (1998: 10); López Adan (2001).

58. Gurrutxaga in Unzeta (2001: 10).

59. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea (2001: 6).

60. ‘...los nacionalismos democráticos (...) continúan siendoun factor de modernización, de progreso y de cohesión social quemovilizan energías positivas y constructivas de las personas.’(Pujol 2001: 21).

61. Unzeta (2001:13)

62. Gurrutxaga (2001: 70).

Page 11: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Ezker tradizionalaren diskurtsoa lurrindu da,praktikan eskumaren diskurtsoa nagusituta. Zentzuhorretan garai bateko zatiketa baretu da eta horrenadibidea dugu PNV-EA eta EB-lUren arteko gober-nua.

Herri-senak, aldiz, ez du esanahirik galdu, bainaera berean oso erdibituta dago: euskal abertzaleta-suna nagusia izan arren, ez da jaun eta jabe.Lurraldetasunari erreparatuz, adibidez, EuskalHerriaren ideia ere ahula da: ‘País Vasco’ zer den -zeintzuk lurralde sartzen diren- esatean EuskalHerri osoa edo EAE soilik aipatzen dutenak osoparekaturik daude, EAEko biztanleriaren artean (etabeste lurraldeetan ziur aski ez dira gehiago izango).

Ideologia bakarra nagusitu partez, aniztasuneta konplexutasun ideologiko ugari dago. Eta aniz-tasun horren barruan euskal gizartearen baitakopitzadura nagusiak bi dira: euskal etaespainiar/frantziar nazionalismo kontrajarrien arte-koak, batetik, eta ETAren aldeko eta kontrakoenartekoa, bestetik.

Baina ezin da ahaztu, salbuespenak salbues-pen, herria eroso bizi dela eta nagusitzen zaionkezka hauxe dela: gustukoa duen egoera hori inon-dik inola ez zapuztea. Ondorioz, asebetearen kultu-ra da politikan eragiten duen planteamendugarrantzitsua, statu quo-ren alde joz; adibidez, plan-teamendu subiranozaleek jende artean aurkitzendituzten oztopoez horrela dio Gurrutxagak:

“Hay otros riesgos como la incertidumbre y eldesasosiego que provoca en muchos ciudadanosestos procesos y las tomas de posiciones quedesencadenan, las presiones que desarrollan, etc.”(Gurrutxaga 2001: 70-71).

EAEko (eta seguru asko, baita Nafarroako)kezka –ez bakarra, baina bai nagusia– bortizkeriada, arrazoi etiko eta demokratikoengatik nahiz ase-betearen pragmatismo politiko hutsagatik: egoeraerosoa konprometitu eta galtzeko arriskuan jartzenduelako63. Joera hori argi eta garbi azaldu da2001eko EAEko hauteskunde autonomikoen emai-tzetan: mutur ideologikoko frentismoaren gainetiketa konfrontazio-aukerak baztertuz, erdigunekonazionalismo pragmatikoaren hautua nagusitu da.

Arestian aipatzen genituen euskal gizartearenarazo bi: gatazka politikoa eta bortizkeria; alabaina,arazook ez dira nahastu behar. Arazo politiko batiirtenbide ezberdinak eskain dakizkioke, bortitzakala baketsuak; enfrentamendu-bidea ala elkarrizke-ta eta akordioarena.

Espainia/Frantziako estatu bien eta EuskalHerriaren arteko liskar politiko-ideologikoak gureinguruneko kultura politikoaren ahulezi demokrati-koarekin bat egiten duenean, orduan sortzen dabortizkeria. Ikus dezagun ahulezi demokratikoarenarriskuaz Azurmendik dioena:

“Demokrazia izan liteke herri batek bere histo-rian, poliki-poliki, lan eta borroka artean, irabazia etalandua eta beti landuz jarraitzen duena. Kultura bat.Edo izan liteke dekretu batez goitik behera ezarria (...)...demokrazia eror daiteke puntu batera, non berarieusten dion kultura –axaleko formak utzita– funtseanfaxismoari eusten zion kultura berbera den”. (Azur-mendi 1998: 10).

Izan ere, aldarte eta jarrera intrantsigenteakoso errotuta daude gure kulturan, ez politikan soi-lik, ezta kolore politiko bakar baten baitan. Intran-tsigentzia hori kulturala da, beraz, politikatikharagokoa, baina jarrera politiko askotan ere adie-razten da:

“EI paradigma (del nacionalismo mayoritario) esel de la integración-asimilación, no el del pluralismoy el mestizaje”. (Gurrutxaga, Unzeta 2001-an: 10).

Gisa horretako adibideak ugariak izan daitezke;besteak beste, Trebiño Enklabeko udalek eurenetorkizuna Burgos ala Araba barruan bideratzekoaukeren artean hautatzeko erreferendum baterakoeskaerari, Madrilgo gobernuak muzin egitea ahulezidemokratikoaren adierazgarri garbia dugu. Zer esa-nik ez, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubi-dea aldarrikatzean, estatuko indar gehienekeskaera hori indarkeriarekin nahita nahasten dute-nean, desenkusa horrekin herriaren eskubidedemokratikoa ostuz64.

Edo, López Adanek dioenez:

“Orain ezker abertzaleak barneratua daukaETAk bakarrik erabaki behar duela zer egingo duen,eta prest dago erakunde legalen jardunak ETArenbideari egokitzeko, ondorioak edozein izanik ere.Sakrifiziorako prest direnen mentalitate horrekin,militarismoa, sekretismoa, eta sozietate zibilarenkontroletik at egotea... bertuteak bilakatu dira.Demokraziatik urrun gaude. Badirudi demokraziadela etsaiari exijitzen diogun zerbait, gure baitanbaliorik ez duena”. (López Adan 2001).

Kultura (politiko) intrantsigentea errotuta dago,beraz, eta mendeteko gatazka politikoa aldarte etajarrera intrantsigenteekin bat egitean sortzen daegungo biolentzia politikoa; gatazka politiko hutsak ezdu zertan eta derrigorrez biolentzia itxurapean gauza-tu behar. Gatazka politikoari batzuek eskaintzen dio-ten irtenbidea da bortizkeria, baina ez bakarra.

2.9. Kultura orokorra

Objetiboki begiratuta Euskal Herriko gizarteakultur-mestizajearen ondorioa da zentzu askotan.Labur esanda kultura-ildo asko nahastu dira etengabe mendeetan zehar bertako kultura tradizionala-rekin: kultura klasiko grekoa eta latina, batetik;Europako korronte nagusiaren eragina, bestetik;eta, azkenik, egungo kultura globala ere.

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

541

———————————

63. Martínez de Luna (2000).

———————————

64. Ikus El referéndum como indicador de democracia(Muez Ororbia 2001).

Page 12: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Horrezaz gain, Euskal Herria Frantzia eta Espai-nia artean banatuta izateak estatu horietako kultu-ra ezberdinak hedatu ditu Iparraldean etaHegoaldean, euskal lurralde horien arteko hetero-geneotasuna areagotuz.

Beraz, egungo euskal kulturaren egoera eta joe-rak arakatzean, zaila gertatzen zalgu aztergaiazedarritzea. Euskeraz den kultura soilik kontuanhartzea irtenbide erraza litzateke, baina arriskutsuaera berean, zeren muga horrekin euskara ez dutenbiztanleria eta gizartearen proportzio handiei berta-ko izana ukatuko genieke.

Gauzak horrela, euskarazko kulturari tarte pro-pioa eskaini ez ezik, bereiztuta emango dugu gurehizkuntzari lotuta ez dauden beste adierazle kultu-ral batzuen berri ere.

Martínez de Luna, Iñaki

542

———————————

65. Juaristi (2001: 89-90).

66. Juaristi (2001: 92-93).

67. Juaristi (2001: 94-101).

68. Adibidez, 2000. urtean zerga-aitorpenaren %O,5 elizakatolikoak eta gizarte-xedeek berdin partekatu dute Araban.

69. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea (2000: 16-17).

70. Innerarity (2001: 54-56).

———————————

71. Juaristi (2001: 106-108).

72. Juaristi (2001: 90).

73. Juaristi (2001: 90).

74. Arrazoi hau ez du Juaristik aipatzen.

75. Juaristi (2001: 102-106).

76. Arriaga eta Pérez Soengas (2000: 32).

Balio orokorrak eta portaerak kontzeptualkierraz bereiz daitezke, baina ez da berdin gertatzenazterketa maila enpirikora eramaten denean.

Page 13: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Gizartea krisian dagoela esan ohi da, eta balio-en aldaketa gertatzen ari dela. Baina ez gurean soi-lik, gutxienez mendebalde osoan, mundu maila ezesatearren.

Baina, gure kasuan eta herri gutxitua garen hei-nean, aldaketatik azpimarragarriena kulturaereduhomogeneo eta (askotan) bakarreko gizartetikegungo gizarte askotariko edo pluraleraino eman-dako pausoa da. Izan ere, gaur egun edozein gizar-tearen baitan azpitalde eta azpi-kultura ugari egonohi da:

“Las sociedades han perdido esa inocentehomogeneidad con que se habían revestido en otrasépocas, a veces ignorando injustamente las diferen-cias que contenían. (...) La fragmentación del mundoconvierte en una quimera la representación de laidentidad como una totalidad armónica y sin diso-nancias, con una territorialidad compacta y unas tra-diciones aseguradas. (...) La yuxtaposición dedistintos modos de vida y de comunidades que nopueden ser tratadas de manera uniforme es unacaracterística irrenunciable de la cultura contempo-ránea. (...) Al desvanecerse el espejismo de una cla-sificación simple del mundo (...) nos encontramosde nuevo en una era de diferencias entrelazadas.Todo lo que pueda surgir en términos de unidad eidentidad lo hará a partir de la diferencia y producidopor ella.” (Innerarity 2001: 54-56).

Eta nortasun propioari heldu nahi dion estatu-rik gabeko herriak (baliabide eta baldintza kultura-letan horrek dakarren gabezia guztiekin),bidegurutzean aurkitzen du bere burua: tradizioareneskutik iritsi zaion kultura eta herri-nortasuna ahalduen neurrian gorde nahi ditu. Baina, aldaketenaurrean jarrera irekia mantenduz gero eta oraingokultura-aniztasuna barneratzean, zenbateraino ahul-duko eta desagertuko da aldarrikatu eta gorde nahiduen nortasun jator hura?

2.10. Euskera Hona hemen hizkuntz egoerari buruzko diagnosilaburra:

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

543

———————————

77. Juaristi (2001: 78-83).

78. Iturriak: Kontxesi Berrio-Otxoa (Hainbat egile 2000:113) eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta EuskalHerri Kultur Erakundea (1997: 19).

———————————

79. Berrio-Otxoa (Hainbat egile 2000: 170, 172).

80. Martínez de Luna (Hainbat egile 2000: 266-267).

81. Juaristi (2001: 78-83).

82. “Kultur Erakundearen Lehendakariak dio aro berri bathasi dela Ipar Euskal Herrian. Alegia, euskaltzale eta ahaldunenarteko elkarrizketak paktu edo itun bat ekarri duela, eta hemen-dik aurrera euskalgintza hitzartua izango dela”. (López Adan,Euskaldunon Egunkaria 2001-06-30).

83. Adibide bat aipatzearren Eire dugu; hau da EuskalHerriko unibertsitate guztietako euskal irakasleak biltzen dituenerakunde berria.

EUSKARAZKO ERAKUNDE ETAKONTSUMOEN JOERAK81

Page 14: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

“Euskal Herriko lurralde bakoitzean joera propioaeta bereiztua antzematen da: Iparraldean, euskararengain-behera; EAEn, berreskurapen saioak; Nafarroan,euskararen berreskurapen asmo galgatua. Beti ere,ahaztu gabe hiru lurralde horietako bakoitzeaneskualde batetik bestera egoera oso ezberdinakaurki daitezkeela.” (Hainbat egile 2000: 279).

Oro har, esan daiteke euskararen normalkun-tzarako politikak aurrera eraman diren lurraldeetan,aurrerapausoak antzematen direla, nahiz eta neu-rriak hobetzeko eta ahaleginak areagotzeko tarteabeti egongo den.

Nafarroako Gobernuaren eskutik euskaraklurralde horretan jasan duen erasoa ez da bakarra,alabaina; 1997tik aurrera PP alderdi politikoakhasiera eman dio euskararen normalkuntzaren aur-kako kanpaina bati, ordura arte nagusi zen kon-tsentsu politikoari amaiera emanez (Torrealdai2001).

3. ETORKIZUNEKO ERRONKAK

Manuel Castells-ek dagoeneko egungo gizarte-an indarrez gailentzen diren hainbat egiturazkoezaugarri berri azpimarratzen du; hona hemenhoriek guztiak llabur aipatuta (Castells 2001):

• Paradigma teknologiko berriak: ezaupidetikedo ikuspuntu kultural batetik begiratuta, informa-zioaren teknologiek (ingeniarika genetikoa, mikroe-lektronika...) hartu duten pisu handia, bereziki.

• Globalizazioa: organizazio eta instituzioenaldaketa da, izan ere sistema bakarreko (ekono-mia, kirola, komunikabideak, gizarte mugimen-duak...) osagarriek une berean eta baterafuntzionatzen dute mundu mailan, harreman-saree-tan antolatuta; zeren erakunde txikiez osatutakosareak malgutasun eta garrantzi handiak lortzenbaititu. Hemendik aurrera, sare horietatik kanpogelditzea izango da bazterketarik handiena.

• Hipertestu elektronikoa: kultura osoa euskarrielektronikoetan dago sartuta eta honek eskaintzendituen erabilerarako aukerak hedatu eta ugaritudira.

• Estatu-nazioen funtzioak murriztuta: estatuenesparrua ari da gainditzen hainbat funtzio egokibete ahal izateko, erakunde supraestatalen nahizerregioen mesedetan.

• Patriarkalismoaren gainbehera: nagusiki ema-kumezkoen kontzientzia-aldaketan islatzen da alda-keta, patriarkalismotik at bizitza sortzeko aukeraberriek neurri batean lagunduta.

• Kontzientzia ekologikoaren hedapena: natura-rekiko ardura areagotu da eta natura eta kulturarenarteko harremanak aldatzeko kontzientzia dago;aurreko eredu erasokorraren partez natura/kulturabinomioa integratuko duen planteamendua aldarri-katzen da (garapen jasangarria...).

• Gizarte Mugimendu Berrien garrantzia: gizar-tea eraldatzeko eragile nagusiak bilakatu dira, alda-keta zehatzetan jardun par tez jendearenpentsamoldeak aldatu nahirik.

• Denbora eta espazioa ulertzeko era berria:denboraren etorria izugarri azkartu da eta espa-zioa, lehen kokagune zehatzetan oinarritzen bazen,orain jarioetan edo fluxuetan datza.

Ideia hauek eta, bestetik, aurretik egindakodiagnosia oinarritzat hartuta, gaurtik aurrera bideantopa ditzakegun erronka nagusiak laburbilduko ditu-gu, zeregin horretan bururatzen zaizkigun hausnar-ketak eta zalantzak ere mahaigaineratuz.

Argi izan behar dugu, baina, errealitate materia-la gure oinarri fisikoa bada eta existitzeko beharrez-koa bazaigu ere, ikuspuntu izpiritualak ezartzenduela gure bizitzaren iparra. Gauzak horrela, hasgaitezen izpirituzko erronka nagusiak mugatzen,ondoren planteamendu horien argira materiazkoelementuak ere aztertu ahal izateko; kontuan izan-da, beti ere, arlo izpiritualak eta materialak askotanelkarri lotuta daudela eta batzuk aipatzean besteakere harira datozela.

3.1. Euskal Herria eraiki

Euskal Herriaren eralkuntza da gure gogoetakozutabe nagusia, eta ipar horri zuzenduko diogulehenbiziko puntu hau.

3.1.1. EUSKAL HERRIAREN ASMOA

Euskal Herria, asmo ahula: Euskal Herria asmokultural eta politiko bezala ez da nahikoa sendo.Lurraldetasunaren ikuspuntutik, adibidez, EuskalHerri baten ideia ahula da biztanleriarengan, eta,bestetik, Euskal Herria osorik hartuta, asmo horisuspertzen duten alderdi politikoak ez dira nagusi-tzen.

Datozen urteetan, Euskal Herriaren ideia defen-datzen duten kultura eta ideologia politikoek askozhedatu beharko dute gizartean, gure herriarekikoasmo hori gauzatuko bada.

Euskal Herri zuzena: eraiki nahi dugun EuskalHerria lortzeko hainbat gabezia eta puntu ahul zuzen-du behar da. Aipa ditzagun ale batzuk: giza eta herrieskubideak eskuratu; herriaren hitzaren gaineaneraikitzen den demokrazia; adierazpen-askatasunabermatu; gutarra ez dena errespetatu; ezberdintasuneta bazterketa gainditu; aberastasunaren banaketaorekatuagoa lortu; justizia denontzat berdina iza-tea... Izan ere, herri batu bat osatu ez ezik, nolakoherria nahi dugun ere garrantzitsua da.

3.1.2. ASMOA BETETZEKO LAN-ILDOAK

Politikaren blokeoa: Euskal Herri batuaren aldelan egiten duten ekinbide politikoak (instituzionalak

Martínez de Luna, Iñaki

544

Page 15: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

nahiz Udalbiltza bezalakoak) blokeo egoerandaude. Badira hamarkada batzuk egoerak ez duelaaurrerantz egiten, eta luzaroan berdin jarraitzekoarriskua dago orain arteko oztopoak eta baldintzakzeharo aldatu ezean.

Lekuan lekuko bide autonomistak eta departa-mendu propioaren asmoa Euskal Herri bakarra sor-tzeko estrategiaren zerbitzuan egonez gero,lagungarriak izan daitezke indarrak biltzeko etalurralde horiek dituzten herri-ezaugarriak gal ezditzaten. Baina, dugun eskarmentua kontuan hartu-ta, zaila izango da epe motzean ekimen politikohorien bidez hiru lurraldeen arteko hurbilpena, eta -zaila baino gehiago, ezinezkoa- Euskal Herriko bata-sun politikoa lortzea.

Bide autonomistetatik kanpo Euskal Herria erai-ki ahal izateko, alabaina, gauzak ez dira itxaropen-tsuagoak, lan-ildo horretatik jarraitzeko beharhainbat indarrak askogatik ere metatzen edo bil-tzen ez direlako.

Gauzak horrela, egin beharreko galdera hau da:blokeo egoera horretan jarraituz gero, bedago Eus-kal Herria eraikitzerik? Zeintzuk dira, beraz, egoerahori gainditzeko aukerak?

Blokeo politikotik atera ahal izateko, euskalgizartearen gehiengoa bilduko lukeen proposamenberri bat luzatzean datza aukera bakarra. Bainahorretara iristeko asko aldatu beharko dute indarpolitiko batzuen planteamenduek, edo aldarazibeharko ditugu.

Herriginka: politikan dagoen blokeoa ikusita,hiru lurraldeetako gizartearen esku dago aurreraegiten bultzatzea:

• Herrigintzak badu zereginik lurralde horiekhobeto ezagutzeko elkar, eta mugez gainetiko eus-kalgintza nahiz kultura arloetako lankidetza areago-tzeko. Zentzu horretan, batasun politikotik osourrun gelditu arren, zenbait lotura ekonomiko, admi-nistratibo, kultural eta sozial landuz eta sendotuz,hiru lurraldeen arteko hurbilpena areago daiteke.Izan ere, egunerokotasunean oinarritutako lurralde-en arteko loturen garrantzia ez da inolaz ere gutxie-tsi behar84.

• Blokeo politikoa gainditzen laguntzeko, irten-bide berriak bilatzen eta hauek sor daitezen baldin-tza egokiak prestatzen. Gatazka polit ikoabideratzeko eta irtenbide demokratikoa bilatzekogizartean burutzen ari diren saio batzuk oso garran-tzitsuak izan daitezke (Elkarriren Bake Konferen-tzia, besteak beste).

• Globalizazioaz ere balia gaitezkeela ahaztugabe. Hau da, nazioarte mailan dauden estaturik

gabeko beste herriekiko harreman-sareak hedatueta sendotu behar ditugu; baita gure planteamen-duekin bat etor daitezkeen talde guztiekiko. Kon-tuan izan behar dugu mundu globalizatuan inolakosaretan txertaturik ez dagoena izango dela hutsa-ren hurrengoa, hemendik aurrera; baita herriak ere.

Azkenik esan, baldintza politiko orokorrak inorkespero ez duenean alda daitezkeela, gizartean ager-tzen ari diren joera berrien eskutik; oraingo estatuekdituzten funtzio batzuk beste antolaketa mailetaraigarotzean, adibidez. Bitartean, guk geuk EuskalHerriaren egitasmoaren alde lan jarrai eta sendoaeginez gero, aukera historiko egokia iristean prestaurkituko gaitu gure aldeko aldaketa eragiteko.

3.2. Kultura orokorra eta euskal kultura

Arlo kulturalean ondoko ikuspuntuak azpimarra-tu nahi ditugu: euskal kulturen aniztasuna, demo-kraziaren oinarri kulturala eta bertako eta kanpokokulturen arteko harremanak.

Aniztasun kulturala onartu eta barneratu: guregizartearen baitan hainbat kultura elkarren ondoanagertzen diren une honetan, dugun erronka bat,hau da: aniztasun hori zinez onetsi eta, aldi bere-an, aberastasun hori Euskal Herriko egitasmokomun baten baitan kokatu.

Euskal Herri batuaren egitasmoa aldarrikatzendugunok, hasteko, geure buruari galdetu behardiogu zenbateraino onartzen ditugun euskal gizarte-aren baitako kultura ezberdinak: lurralde batzuenkultura bereiziak nahiz etorkin-talde askorenak;gure artean biziz gero, denok, haiek eta guk, osa-tzen dugu euskal gizartea. Beraz, Euskal Herri bateraikitzeko barruko pluraltasun kulturalak gure eginbehar ditugu, aniztasuna onartu ezean ezinezkoabaita ezberdinak diren lurralde eta taldeen artekobatasuna lortu, eta intrantsigentzian eta gatazkakulturalean amiltzeko arriskua baltugu.

Demokraziaren oinarri kulturala: gainera, guregizartean dauden kultura-molde ezberdinak gogoonez onartzean datza kultura demokratikorako bal-dintza funtsezko bat; ezberdina dena, diferentepentsatzen duena errespetatzetik hasten da demo-krazia.

Horrela, eta arlo kulturaletik hasita, EuskalHerri demokratikoagoari begira ere gizarte eragileguztiek dute (dugu) zeregin garrantzitsua: euskalgizartearen eremu politiko eta sozial guztietan kul-tura eta ekimen gero eta demokratikoagoak bultza-tzeko erronka. Kultura tolerante eta ireki batekasko lagunduko du gatazka politikoari eta bortizke-riari irtenbide egokiak aurkitzen; hau da, arestianaipatzen genuen blokeo egoera gainditzen.

Horrezaz gain, aurrerago aipatuko diren arraza-keria, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaeta ekonomia, besteak beste, kulturari estuki lotu-ta daudenez, esparru horietan ezartzen diren balio

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

545

———————————

84. Euroeskualdearen eskutik EBk apur bat laguntzen duestatuen mugak gainditzen, politikoki baino gehiago ekonomikoeta kulturalki.

Page 16: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

kulturalek demokrazian sakontzen lagun edo ozto-pa dezakete.

Euskal kulturaren jatortasuna: nola orekatu kul-tura propioen mamiak -euskararen gainean eraikita-ko kultura, besteak beste- eta horien iraupena,gure artean jadanik sartuak dauden (eta ugaritukodiren) beste eredu kulturalekin? Gure balio kulturalpropioei eutsi nahian, horietatik zer gorde eta zeraldatu behar dugu? Zenbait balore gorde nahi izanarren, kultura globalizatuak ez ote du irentsiko etadeuseztatuko gure elementu jator guztiak?

Euskal gizartearen azpisektore batzuek irekia-goak egongo dira kanpoko korronteen besoetanerortzeko eta beste batzuek, aldiz, molde berrihoriei bizkarra emateko. Kanpotik dator ororenaurrean selektiboak izan nahi dutenak, gai ote diraaukeratutakoa soilik barneratzeko ala nahitaez kul-tura globalizatu indartsuaren aurrean burua makur-tu beharko dute?

Kultura eta teknologiak berriak: argi dago infor-mazio teknologiek zer esan handia izan dezaketelagure kulturaren jatortasunak iraun dezan; batez erekultura kontsumo-gaia bihurtu denetik. Gure kulturajetorreneteko adierazpenek kanpotik datozkiguneredu kulturalen aurrean arrakastatsu iraun ahalizateko aurrerapen teknologikoez baliatu beharkodute; osterantzean, kanpotik datorren eredu oroja-leak irentsiko gaitu.

Horiek guztiak dira, hain zuzen ere, herri bezalaEuskal Herriak gainditu behar dituen erronkabatzuk, baina ez bakarrak.

3.3. Euskara

Euskara normaltzeko asmoei eutsiz eta gurehizkuntzak bizi duen egoera gazi-geza kontuan har-tuta, ondoko erronkak azpimarra daitezke:

Eskarmentuaz baliatu: emankorrak direla froga-tu diren esperientziak oraindik aplikatuak izan ezdiren lurralde eta eskualdeetara hedatu.

Ume eta gaztetxoak lehenetsiz: bizirik dirauenhizkuntzaren osasuna erabileran -ez ezagutzahutsean- oinarriken dela jakinda, euskalduntzen aridiren belaunaldi gazteak euskal hiztunen komunita-tean txertatu, bestela alferrik galduko dira euskara-rako. Euskaldunen arteko euskarazko harremansare trinkorik osatu ezean, ez da hizkuntza osasun-tsurik izango.

Plangintza gehi boluntarismoa: gizarteak euska-ra berreskuratzeko asmoa duela agerian jarri denlurraldeetan, ahalegin horiek serioan hartu behardira; hau da, inplikazio osoarekin eta plangintzazorrotz baten eskutik, ez norberaren borondetea-ren gain utzita. Izan ere, boluntarismo hutseanoinarrituta euskaldun askok ezin dute egunerokoeuskararen erabilerari eutsi, ingurune erdaldunakezartzen dizkien oztopoen aurrean. Euskaldunekduten euskararen aldeko sentimendu eta atxiki-

mendu horiek soilik bihurtuko dira erabilera aldekogizarte-baldintzak aurkitzean (lanerako premia iza-tean, adibidez). Beraz, hizkuntza plangintza eremuguztietara eraman eta leku guztietan kementsuezarri behar dira.

Lekuan lekuko errealitateari erreparatuz: ezber-dina da gehiengo sozialak euskararekiko halakoberotasunik adierazi ez duen lurraldeetan; horie-tan, euskara aintzakotzat hartzen duten indar guz-tiak bildu eta elkarlanean jarri beharko dira,ondoren, bideragarriak izan daitezkeen plangintzeiekiteko, beti ere euskararekiko distantzia gorde-tzen edo errezeloz ikusten duten taldeak ahaliketa gutxien ukituz (kontrako jarrerarik sor edo are-ago ez dezaten).

Euskera eta teknologia berriak: kulturari buruzesan bezala, informazio teknologiek asko lagundezakete euskararen berreskurapenean: bai gurehizkuntza ikasteko edo bere corpusa normaltze-ko, baita aitzindariak diren komunikazio-esparrue-tan lekua izateko eta euskal h iz tunenkomunitatea trinkotzeko, adibidez. Hortik kanpoez dago etorkizunik.

3.4. Demografia

Gertatzen ari diren aldaketa demografikoekondorio ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalakdakartzate; baina, dudarik gabe, ekonomiak etakulturak ere eragina dute demografian. Honahemen aipagarrienak diren aleak.

Ugalketa tasa baxua: Gure ugalketa-tasa mun-duko baxuenetarikoa da eta belaunaldien artekoordezkapena arriskuan jartzen du. Eta, horrenondorioz, lan-indarraren ordezkapena zailduko balitzfinantzabide publikoak arriskuan leudeke; horrega-tik beldurra piztu da gizartean: nork ordainduko ditugure zahartzaroko premiak?

Gainera, biztanleriaren aldaketei aurre eginahal izateko politika publikoak moldatu beharradago: osasun zerbitzu ugariagoak eta emakumeeta adinekoei zuzendutako polit ika publikoberriak... Horiek, halere, finantzabide oparoak eska-tzen dituzte.

Egoera ikusita, EAEko administrazio publikoakjaiotze-tasa areagotzeko neurriak bultzatu nahi ditu.Baina, ‘Hirugarren Munduko’ etorkinek gure lanin-darra osa eta belaunaldi-ordezkapena bete badeza-kete, zergatik kezkatu?. Zilegia ote da jatekorik ezduten ‘Hirugarren Munduko’ pertsonei gure ateakitxi eta, aldi berean, ume gehiago bertan sortzekoneurriak bultzatu? Planteamendu horrek arrazake-ria ezkutatzen ote du?

Emakumeen aldarrikapena: Jaiotze-tasa osobaxua da, izan ere, ‘superwoman’en aroa amaituda eta emakumezkoek ez dute lan-zama guztiaberaien gain hartu nahi. Eredu patriarkalaren aurkaaltxatu dira emakumeak, gizartean dagokien lekuaaldarrikatuz.

Martínez de Luna, Iñaki

546

Page 17: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

Amatasuna, familia bizitza eta etxez kanpokolana uztargarriak izatea nahi dute, horretarako beha-rrezkoak diren aldaketak bultzatuz: lanaren antola-keta ezberdina (lanaldi murriztua...), emakumezkoeizuzendutako politika publiko egokiagoak (haurtzain-degi gehiago eta erabilgarriagoak...), etabar.

Aldaketa horien ezean, batetik, emakumezkoenaukera familiar eta profesionalek mugatuak izatenjarraituko dute eta, bestetik, ugalke-tasak ez dirahaziko.

Arrazakeriaren arriskua: etorkinak ugariak dire-nean euren kultura propioa gorde eta berrelikatuohi dute, gizartearen baitan azpi-talde kulturalbereiztuak eratuz; ondorioz, etorkin berrien eskutikaniztasun kulturala gero eta nabarmenagoa izangoda gizarte horretan.

Duela hamarkada batzuk, Espainiako eskualde-etatik etorkin ugari iritsi zitzaigunean, xenofobiaarrastoak ageri ziren eta ‘maketoak’ eta ‘koreano-ak’ bezalako hitz bazter tzaileekin izendatzenzitzaien kasu batzuetan; urte batzuen bueltan etanahasketa kulturalaren eskutik halako adierazpe-nak desagertu dira.

Baina, gure izaerarekiko distantzia kultural han-diagoa duten etorkin berrien aurrean hasi dira,berriz ere, kexuak entzuten: etorkinek euren kulturezaugarri bereizgarriei (arabiarren janzkerari...etab.) eusten dietela, bertako ohiturei zor omendieten errespetua gorde gabe. Eta hori da, hainzuzen, aniztasun kulturalaren aurrean lehen aipa-tzen genuen ahulezia: euskal gizarteak ezberdinadena onartzeko duen zailtasuna.

Erronka hauxe da: talde kulturalen arteko jarre-ra xenofoboak ekiditea elkarrekin bizitzea posibleizan dadin, besteen ezberdintasun kulturalak onar-tuz eta errespetatuz. Osterankean, Europako hain-bat lekutan bezala, gure artean ere xenofobiahedatuko da.

Horregatik guztiagatik, prebentzio lanetan ares-tian aipatzen zen ezberdintasunarekiko jarrera kul-turala irekiak asko lagunduko luke.

3.5. Ekonomia eta ingurugiroa

Ekonomia sendoaren premia: Herri hau bizikobada, ekonomia osasuntsua behar duela ez dugududa izpirik, eta bide horretatik aurrerapauso sen-doak ari gara ematen.

Maila ekonomikoari eusteko garapen teknolo-gikoak duen garrantzi estrategikoa planteamenduunibertsala izan arren, gurea bezalako herri txikibatentzat oraindik are garrantzitsuagoa izan dai-teke:

“A largo plazo, el progreso tecnológico represen-ta una (sino la) fuerza motriz más importante respon-sable del nivel de productividad, de empleo, de vida yde bienestar social”. (Jaureguizar 2001: 133).

Lehengaietan aberatsak ez garenez, giza-balia-bideengan ez ezik ezagutza eta teknologia berrie-tan ditugu gure aukera eta erronka.

Ekonomia neurriz kanpoko balioa: halere,makroekonomiaren adierazleak sakralizatuakdaude mendebaldeko gizartean, eta hazkunde eko-nomikoa gizarte guztietako botere gehienen lehen-tasun itsua da.

Etenik gabeko garapen-eredua ez da xede nagu-sia makroekonomian soilik; gizabanakoen arteanere guztiz arrakastatsua da eredu ekonomiko hori,bera baita kontsumismo erakargarria eta salheste-zina bermatzeko ezinbesteko funtsa.

Alabaina, premia ekonomikoak asetzea beha-rrezkotzat jotzen badugu ere, hazkunde ekonomi-koa basatia eta kontsumismoa dira gure gizarteariiparra markatu behar dioten xedeak? Ezezkotan,nola libratu geure burua -herri eta pertsonak beza-la- korapilo itogarri horretatik?

Lan merkatuaren erronkak: geroak dakarzkigunberezitasun eta mehatxuak ugariak dira; honahemen aipagarrienak:

• Segurtasunik eza: aldakunka teknologikoareneskutik ekonomiaren parametro nagusiek ere azkaraldatuko dute, hainbat arlotako gainbehera eragi-nez.

• Etengabeko prestakuntza: ekonomiaren alda-keta bizkorrek lan-indarraren etengabeko presta-kuntza eskatzen dute.

• Bazterketa arriskua: lana denon eskubideaomen da, baina praktikan ez da horrela; hazkundeekonomikoak ez du denontzako lanik sortzen etalan-merkatuak eskatzen dituen baldintzak gero etazorrotzagoak dira. Baldintzok lan-bazterketa etapobrezia iraunkorragoa areagotuko dituzte, berezikikaltetuenak ohi diren gizarte talde botzuengan:emakumeak, gazteak, langabetu adintsuak...

Ingurugiroaren hondamena: Garapen jasanga-rriaz hitz egiten da, baina etenik gabeko hazkundeekonomikoari eusten diogu; posible ote da jokaerahorrek irautea ingurugiroa kaltetu gabe?

• Gizarte eragile eta agintari asko gure amalu-rrak jasaten dituen erasoaz ondo jabetu dira;baina, zenbateraino izan daitezke eraginkor kon-tzientzia eta egitasmo politiko hutsak eredu ekono-mikoaren oinarriak aldatzen ez badira?

• Mugimendu ekologistak ekoizpen eta kontsu-mo joerak aldatzeko eskaken du; azken finean,eredu ekonomiko berri bat eratzea. Baina, duguneredua gure zibilizazioaren zutabe nagusia denez etaherri bakoitzaren ekonomia egoera globalari lotutadagoenez, posible ote da aldaketa herrialde bateangertatzea, mundu mailan nagusitzen ez bada?

Ezberdinkeria ekonomikoa: Gizarte adierazleorokorrek, oro har, lehenengo munduan kokatzen

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

547

Page 18: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

gaituzte –bete betean ez bada, oso gertu–; baina,lebenengo mundu horren baitan laugarren munduaere badago, eta Euskal Herria ez da salbuespena.

Lan banaketaz hitz egitera iritsi bada ere, abe-rastasunaren banaketa tabu handia da botereguneentzat, nahiz eta...

• ...ezberdintasun ekonomikoak giza eskubide-ak zapuzten dituen: behartsuak sortzen ditu etaezberdintasun sozial gehienen oinarrian dago. Bes-talde, benetako justiziak berdintasun ekonomikoandu abiapuntu.

• ...sistema politikoa demokratikoa izangobada, berdintasun ekonomikoan oinarritu beharduen; bestela, ezberdintasun ekonomikoak sistemapolitikoan eragiten du, ondorioz berdintasun politi-koa eta demokrazia murriztuz.

• ...gure jardun ekonomikoak munduko ‘Iparra-ren’ eta ‘Hegoaren’ arteko jauzia eta injustiziasakontzen duen.

Euskal Herri zuzena, bidezkoa eta orekatuaeraikitzeko asmotan, ez dugu aberastasun ekono-mikoaren egungo banaketa desorekatua auzitanjarri behar?

Bukatzeko, gogorarazi behar dugu Gizarte Mugi-mendu Berriei Castells-ek ematen zien protagonismohandia; eta politikan herrigintzak joka dezakeenpapera arestian aipaken genuen bezala, premiazko-ak zaizkigun gainontzeko aldaketetan ere gizarteareneginkizunak funtsezkoa behar du izan. Hala bedi.

ERABILITAKO BIBLIOGRAFIA

@EUSKADI (2001) Euskadi eta Interneteko informaziobuletina 78.

ARRIAGA, Mikel eta José L. Pérez Soengas (2000) Laprensa diaria en Euskal Herri (1976-1998). Leioa,Euskal Herriko Unibertsitatea.

ARZELUS, Ander (2001) ‘Baiona-Donostia Euskal Eurohi-ria’, Lurraldeen interpretazio berri bat. EuskaldunonEgunkaria (2001-7-26).

ASURMENDI, Mikel (2001) Hizkuntz Kontseilua euskera-ren hauspea izanen ate? Argia (2001-7-22).

AZURMENDI, Joxe (1998) Oraingo gazte eroak. Irun,Luma.

CASTELLS, Manuel (2001) Estreinako hitzaldia, VIl Con-greso Español de Sociología Salamanca 2001-09-20.Kongresuko materialak (CD ROM).

CHAMBAZ, Chistine eta Bernard LEGRIS (1997) La géo-grafie du nivel de vie: evolutions recentes. INSEE(http://www.insee.fr/fr/recherche/rechercher.asp).

ELLAKURIA, Pello (2001-7-10) http://elcorreodigital.com

EUROSTAT (2000) Regions: Annuaire atatistique 2000.Comission Européenne. Brusela.

EUSKO JAURLARITZA, NAFARROAKO GOBERNUA & EUS-KAL KULTUR ERAKUNDEA (1997) Euskararen Jarrai-pena II. Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta1996. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua etaEuskal Kultur Erakundea (argitaratzaileak).

EUSKO JAURLARITZA (2001) Gazte.doc, 5. (2001kouztaila, 5. Zk.). (Kultura saila).

EUSKO JAURLARITZA (2000A) Encuesta de pobreza ydesigualdades sociales 2000. (Justizia, Lan eta Gizar-te Segurantza saila).

EUSKO JAURLARITZA (2000B) EAEko Ingurugiro Estrate-giaren Agiria 2000-2012. (Lurralde Antolamendu,Etxebizitza eta Ingurugiro Saila).

EUSTAT (1999) Ikerketa zientifiko eta garapen teknologi-koko jarduerei buruzko estatist ika 1998(http://www.eustat.es/varios/informes/inf799.pdf).

EUSTAT (2001) http.//www.eustat.es/euskara/prensa/notas.asp

EUSTAT-INSÉE-NAFARROAKO GOBERNUA (2000) Euroes-kualdea 2000 (http://www.eustat.es/).

GALBRAITH, John Kenneth (1992) La cultura de la satis-facción. Barcelona, Ariel.

GALLASTEGI, Mari Carmen (2001) Del hierro al titanio.Hermes. Pentsamendu eta historia aldizkaria, 1. Sabi-no Arana Kultur Elkargoa.

GARRIDO, José Antonio (2001) La riqueza de compartir.Hermes. Pentsamendu eta historia aldizkaria, 1. Sabi-no Arana Kultur Elkargoa.

GURRUTXAGA, Ander (2001) Incertidumbres del naciona-lismo institucional. Hermes. Pentsamendu eta histo-ria aldizkarla, 1. Sabino Arana Kultur Elkargoa.

HAINBAT EGILE (2000) Etorkizuna Aurreikusten 99: Eus-kal Herriko gaztetxoak eta euskara. Gasteiz, l. Martí-nez de Luna (argitaratzailea).

INNERARITY, Daniel (2001) ¿Tiene futuro el nacionalis-mo? Hermes. Pentsamendu eta historia aldizkaria, 1.Sabino Arana Kultur Elkargoa.

JAUREGUIZAR, Joseba (2001) El cambio tecnológico.Hermes. Pentsamendu eta historia aldizkaria, 1. Sabi-no Arana Kultur Elkargoa.

JUARISTI LARRAÑAGA, Patxi (2001) Euskal Herria globali-zazioaren aurrean. Bilbao, Euskaltzaindia/BBK Fun-dazioa.

KULTURA SAILA (2000) Euskadiko Gazteak 2000. EuskoJaurlaritza.

LÓPEZ ADAN, Emilio (2001) Zergatik irauten du borrokaarmatua? Argia, 2001ko uztailak 8.

MARTÍNEZ DE LUNA, Iñaki (2000) Influencia de los movi-mientos sociales en la pacificación de Euskadi. Ingu-ruak. Soziologia eta zientzia politikoaren euskalaldizkaria 26.

MUEZ ORORBIA, Miguel Ángel (2001) El referéndumcomo indicador de democracia. El periódico de Álava,(2001-9-02).

Martínez de Luna, Iñaki

548

Page 19: Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkaktu dutenen artean Zuberoako eta Nafarroa Behera-ko eskualde gehienak daude, eta bertan biztanleriak behera egin du XX. mendean

PRADIER, Pierre (2001) Europa behar dugu. EuskaldunonEgunkaria, 2001-7-8.

PROSPEKZIO SOZIOLOGIKOEN KABINETEA (2000) Soció-metro Vasco. Otoño 2000. (http://www.euskadi.net/estudios_sociologicos/indice_e.htm).

PROSPEKZIO SOZIOLOGIKOEN KABINETEA (2000B)Sociómetro Vasco. Invierno 2000. (http://www.euska-di.net/estudios-sociologicos/indice-e.htm).

PROSPEKZIO SOZIOLOGIKOEN KABINETEA (2001) Iri-tziak, 1. (http://www.euskadi.net/estudios-sociologi-cos/indice_e.htm).

PROSPEKZIO SOZIOLOGIKOEN KABINETEA (2001B)Sociómetro Vasco. Primavera 2001. (http://www.eus-kadi.net/estudios_sociologicos/indice_e.htm).

PUJOL, Jordi (2001) Identidad, cohesión y cambio social.Hermes. Pentsamendu eta historia aldizkaria, 1. Sabi-no Arana Kultur Elkargoa.

REKONDO, Julen (1999) Problemas y retos ambientalesde la CAPV. Inguruak 24.

TORREALDAI, Joan Mari (2001) Hizkuntz politikarenauzia. Jakin 123/124.

UNZETA, Alfonso (2001) El proceso de institucionalizaciónpolítica en el País Vasco. Hermes. Pentsamendu etahistoria aldizkaria, 1. Sabino Arana Kultur Elkergoa.

UPV-EHU (2001ko Maiatza) Euskobarometro. Departa-mento de Ciencia Política. (http://www.ehu.es/cpv-web/paginas/euskobar_ultimoeusko.html).

Euskal Herriko gizarte aldakuntzak eta etorkizuneko erronkak

549