8
Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa erakusteko bidearen bueltan; haurrentzat jolasak izango dira, eta baita iturri-bueltako apustua ere // 4 EUSKARA ETA FEMINISMOA GENEROAREN ERAGINA ERABILERAN // 2 Handitzen ari da areto futboleko Tolosala kirol elkartea Denboraldi honetan emakumezkoen talde bat izango dute eta gizonezkoen bi talde; mailaz igotzea du helburu gizonezkoen lehen taldeak // 7 Kulturari lotutako egunak dituzte Baliarrainen eta Orexan Bihartik azaroaren 2ra arte kultur hamabostaldiaz gozatuko dute Orexan eta etzi hasi eta azaroaren 14ra arte, udazken kulturala izango dute Baliarrainen // 3/6 «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan » JOSE CELAYA ERRETIRODUNA Hortz protesikoa izan da lanbidez, eta orain, erretiroa hartuta Ugarteko elizako organoa jotzearekin batera, eliza bera ere apaintzen du // 5 NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ OSTEGUNA 2019/10/24 7. urtea, 1.131. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

«Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

Sorkuntzaribegiratukodio aurtengoMuskerrarenEgunakLaugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa erakusteko bidearen bueltan;haurrentzat jolasak izango dira, etabaita iturri-bueltako apustua ere // 4

EUSKARA ETA FEMINISMOA GENEROAREN ERAGINA ERABILERAN // 2

Handitzen ari da aretofutbolekoTolosala kirolelkartea

Denboraldi honetanemakumezkoen talde batizango dute etagizonezkoen bi talde;mailaz igotzea du helburu gizonezkoenlehen taldeak // 7

Kulturarilotutakoegunak dituzteBaliarraineneta Orexan

Bihartik azaroaren 2ra arte kultur hamabostaldiazgozatuko dute Orexan eta etzi hasi eta azaroaren14ra arte, udazkenkulturala izango duteBaliarrainen // 3/6

«Euskal kantak askojotzen ditut elizan »JOSE CELAYA ERRETIRODUNA

Hortz protesikoa izan da lanbidez, eta orain, erretiroa hartuta Ugarteko elizako organoa jotzearekin batera, eliza bera ere apaintzen du // 5

NAIA

RA RO

LDAN

DE AR

ANGU

IZ

OSTEGUNA2019/10/24

7. urtea, 1.131. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

Euskara zaindu, baina nork?Jaime Altunak parez pare jarri ditu euskararen erabilera datuak eta generoaren araberako joerak,

‘Euskara eta generoa gurutzatzen direnean’ hitzaldian; Subijana etxeak hartu du zikloko bigarrena.

Itzea Urkizu Arsuaga

B erandu sortu da fe-minismoaren etasoziolinguistikarenarteko lotura. Halauste du Jaime Altu-na antropologo eta

irakasleak, eta hala azaldu zuen,herenegun, Villabonako Subijanaetxean, Euskara eta Feminismoa:bidegurutzea elkargunehitzaldizikloko bigarren saioan.Horrela, 1994ra atzera egin, eta

Kike Amonarrizek lehen aldizeuskararen feminizazioa aipatuzuenekoa ekarri zuen gogora, so-ziolinguistika eta feminismoa lo-tuz. Baina, zein izan litezke ema-kumeak eta euskara elkarri atxiki-tzeko arrazoiak?Batetik, XIX. mende bukaeraz

geroztik gaur arteko hizkuntzarengaineko banaketa aipatu zuen:«Naturaltzat jo izan da emakume-ek hizkuntzarekiko gaitasunakizatea, bai ikasteko, bai irakaste-ko». Eta, abiapuntu historiko horre-

tatik, XX. mendean banaketa batgertatu zela defendatu zuen an-tropologoak: ama hizkuntza vsplaza gizona. «Emakumeak betidaude transmisioa eta bitartekari-tza gertatzen den guneetan, bainaoso gutxitan ageri dira sortzaileedo ordezkari publiko gisa». Eremu pribatuan eta hizkun-

tzaren transmisore lanetan aritze-ko rol hori bi ahoko arma bilakatuizan da emakume euskaldunen-tzat, eta hizkuntzaren salbatzaileizan ziren berberak, hizkuntza-rentzako mehatxutzat hartuakizan ziren gero. «Hizkuntza mo-mentu okerrenean egon izan de-

nean, emakumeei leporatu izanzaie horren errua, batez ere, XX.mende erdian, nekazal ingurune-etan».

HIZKUNTZA IDEOLOGIA BATJoan den astean, Lorea Agirrek etaIdurre Eskisabelek ere hizpideizan zuten euskararen feminiza-zioa, eta horretan sakontzeko da-tuak eskaini zituen Jaime Altu-nak. Batetik, Soziolinguistika Klus-

terrak argitaratutako 2016ko da-tuetan oinarrituta, titulu argia na-barmendu zuen Altunak: «Lurral-de eta adin tarte guztietan,emakume gehiagok egiten duteeuskaraz». Gainera, adin bereko-en artean baino euskara gehiagohitz egiten dute guztiek, adin des-berdina dutenen artean. Jaime Al-tunaren iritziz «hizkuntza ideolo-

gia bat sortu dugu», eta «haur etaguraso gizonezkoek adinkideekineuskara gutxiago hitz egiten dute,emakumeek baino». Ikerketarako47 herri baliatu zituzten, eta, bate-an izan ezik beste guztietan, ema-kumeen erabilera altuagoa zen. Bigarrenik, Arrue ikerketa ba-

liatu zuen. EAEko ikastetxe guz-tietan egiten duten ikerketa da,eta Soziolinguistika Klusterrarenemaitzak berresten ditu. Ikaskuntzaren esparrura joz

gero ere, badirudi emakumeengertutasuna handiagoa dela eus-kararekiko, izan ere, 2017-2018ikasturtean euskaltegietan matri-kulatu ziren herritarren artean,%66 emakumeak ziren, eta %34gizonak. Mintzalaguna egitasmo-an parte hartzen dutenen %73, be-rriz, emakumeak dira. Gauza bera diote euskararen al-

deko egitasmoek eta, zehazki Eus-karaldira begiratuz, iazko ariketasozialean hiru parte hartzailetik biemakumeak izan ziren.

IZANAREN ESANAZenbakizko datuok guztiak antro-pologia teknika klasikoekin uztar-tu dituzte Jaime Altunak eta Jone

Miren Hernandezek, eta euskalgaztetxoekin bertatik bertara aritudira: «Neskak eta mutilek oso jar-duera desberdinak garatzen di-tuzte eskolaz kanpo, eta neskakeuskal kulturara eta jarduera artis-tikoetara lotuago dauden bezala,mutilena eta futbolarena oso bor-titza da; beraiek oso garbi dutedesberdintasun hori, gainera». Bereizketa hori eraikia eta so-

ziala dela nabarmenduta ere,ezinbestean, horrek guztiak hitzegiteko moduetan zuzenki eragi-ten die gaztetxoei: «Mutilek esaldilaburrez, monosilaboekin eta gu-txi hitz egiten duten bezala, nes-kak ohituta daude hizketaldi luzeeta lasaiak izatera». Zergatik, ordea, halako tartea,

euskararen erabileran? Transgre-siorako eskubideagatik: «Mutileiaukera gehiago ematen zaiearauak apurtzeko eta, gaur egun,Gipuzkoan behintzat, araua daeuskaraz aritzea». Komunikatze-ko modua genero eskakizunenarabera eraikitzen dela, alegia:«Hizkuntza identitatea eta gene-roarena eskutik doaz». Ezinezkoa da arrazoi bakarrare-

kin hizkuntzaren feminizazioaazaltzea, eta lan munduko segre-gazioarekin eta zaintza ardurekinbatera, beste hainbat izango dira.«Badakigu zer, baina ez dakigunola, eta ikertzen jarraitu beharda. Genero sistema ulertu gabe,zaila da hizkuntzarekin gertatzendena ulertzea».

Jone Miren Hernandezekin aritzekoa bazen ere, azken orduan bakarrik eskaini zuen hitzaldia, Jaime Altunak. I. URKIZU

02 AMASA-VILLABONA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko urriaren 24a

Txingurriak

U rtetan misterio batizan zen guretzat, zerdemontre egitenzuen gure seme zaha-rrenak ikastolako jo-

las-orduetan. Gauza bat zegoengarbi, hori bai: ez zela futboleanaritzen. Behin bakarrik eramanbaitzuen gelara, bere larruzko ba-loi txit berria. Eta, harrituta, jolas-teko asmoa ote zuen galdetu ge-nionean, baloia besapean eta irri-barre sano batez ez zigun ba bota:«Lagunentzako da; ilusioa egingodie».Gure sozializazio ereduak mu-

gimenduzale, astotxo, transgre-sore eraiki ditu gizonezkoak.Emakumeak (edo ez-gizonak),berriz, sentsibilitatearekin lotuta-ko jarduerengandik gertuago, etahizkuntzarekiko gaitasun han-diago baten jabe. Eta horrek badueragina euskararen erabileran,noski: emakumeek gehiago egi-ten dute euskaraz, adin tarte, tes-tuinguru eta lurralde guztietan,asteartean Jaime Altunak Villa-bonako Mintzolan emandako hi-tzaldian bikain azaldu zigun mo-duan.Gaur egun euskararen transmi-

sioak badu, beraz, generoa. Esan-guratsua da, esate baterako, az-ken Euskaraldian parte hartu zu-tenen artean, %62 emakumeakizatea; ekimenaren prentsaurre-koetan, ordea, gizonezkoak gai-lendu ziren. Ama hizkuntza ver-sus plaza gizona. Ezinbesteko lanisila versus botere ozena. Emaku-meok desorekaz jabetzen hasitagaude, eta argi daukagu aldake-tak ez daukala atzera bueltarik.Baina, era berean, ederra litzatekegizonezkoek gure hizkuntzarenzaintzan izan ez duten protago-nismoa aldarrikatzea…Txingurriak. Halako batean,

ikastolako jolastokian txingu-rrien gorabeherekin liluratuta ari-tzen zela kontatu zigun semeak.Eta gu, harro.

IritziaIrene LarrazaTolosaldeko Asanblada Feminista

Alokagai

Baserria.Elduainen. Etxebizitza, us-tiategia edo biak. Interesa dutenek,deitu telefono zenbaki honetara:635 75 73 81 (Iñaki).

IRAGARKI LABURRAK

Page 3: «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

Irabazi arte borrokanjarrai dezagun

G ipuzkoako grafikagin-tzako sindikatuek –LAB, ELA eta UGT–ekintza batasuna osatu

eta bost eguneko greba deialdiaegin dute hitzarmenaren alde,azaroaren 4tik 8ra. Orain arte, 8greba egun egin ditugu, langile-on %70-%80ko babesarekin. Be-raz, borrokak aurrera jarraitzendu. Besteak beste, KPIren gaine-ko soldata igotzeko, prebentzio-an, berdintasunean eta lizen-tzietan hobetzeko eta lan-hitzar-mena blindatzeko estatukohitzarmenaren azpitik aplika-tzeko mehatxutik. ADEGI patro-nalak ez entzunarena egiten ja-rraitzen du langileon aldarrika-penen aurrean. Irabazi arte tinkosegitu beharra daukagu.Sektorean 1.400 langile gaude

gutxi gorabehera, hainbat enpre-sa txikitan sakabanatutik. Tokihorietan esplotazioa handiagoadenez, amorruak eztanda egineta greban izandako parte har-tzea ia erabatekoa izan da. Patro-nalak ez du galdu nahi azken ur-teotan eskuratutako boterea: ho-rri esker, lan eskubideetanatzera egin dugu, patronalarenetekinak areagotzen ari ziren bi-tartean. Sektoreko enpresariaksu eta gar ari dira defendatzenhaien posizioak, krisi ekonomi-ko berri bat gainean dugularik.Patronalak ez ditu hobetu,

ezta hobetuko ere, langileon lanbaldintzak besterik gabe. Nego-ziazio-mahaian ez da ezer ira-bazten, lehenago mobilizazioe-tan irabazi ez badugu. Sektorekolangile guztiengana jo behardugu, ahalik eta enpresa gehie-nak bisitatu, bereziki, patronala-ren errepresio handiena jasatendutenak. Horrela langileon kon-fiantzak gora egingo du eta pa-tronalarena ahuldu. Halaber,enpresetan batzarrak egin behardira, borrokaren aldeko arra-zoiak indartzeko eta Gipuzkoakolangileon arteko indarra eta el-kartasuna sendotzeko.Oro har, garaipena lortzea

gero eta borroka luzeagoa eta go-gorragoa eskatzen ari da. 8 egu-neko greban oso positiboa izanda beren lan hitzarmenaren aldeborrokan ari ziren Gipuzkoakopapergintzako langileekin bate-ra mobilizatu izana. Azkeneanhoriek garaipena lortu dute. Ho-rixe da bidea eta gure indarra:sektoreko langileokin eta borro-kan diren beste sektoreekin bategitea. Langileok jendarte honengehiengoa gara. Grebetan ederkierakusten dugu benetan nork

jartzen duen martxan edo ez, gi-zarte hau egunero. Azaroko grebaren aurrean,

Grafikagintzako langileok urratsbat aurrera eman beharko genu-ke mobilizazio egutegian. Borro-karen fase honetan, ezinbeste-koa da herrialdeko sektore etaenpresa askotako langileon bo-rrokak bateratzea. Denon arteangai izan beharko genuke aldarri-kapen taula bat osatzeko (sekto-re bakoitzak baditu beren ezau-garriak, baina badira parteka-tzen ditugun eskariak: soldataigoerak, lan orduak, laneko errit-moak, eskubide sindikalak…).Bide horretan, lehen urratsa izandaiteke manifestazio bateratubat egitea Bizkaian metalekolangileek egin duten moduan.Aldi berean, ez da ahaztu be-

har propaganda eta borrokarensozializazioa. Eskuorri informa-tiboak prestatu beharko dira in-dustria-guneetan eta herrietakomerkatuetan zabaltzeko, elkar-tasuna piztu eta manifestazioe-tan parte hartzera deituz, langileguztiak eta, bereziki borrokan aridiren pentsiodunak, adinekoegoitzetako eta irakaskuntzakolangileak, gazte erakundeak etamugimendu sozialak inplikatuz.Elkarrekin indartsuagoak gara.Horrela bakarrik amore emangodu patronalak. Sistema kapitalistaren logika-

ren baitan, ez dago konponbide-rik. Nahiz eta langile klasea kri-siaren erantzule ez izan, bera dahorren ondoriorik lazgarrienakordaintzen dituena. Azken urte-otako esperientzia dugu: esplo-tazio handiagoa, prekarietateaeta miseria. Langileok ez duguzertan ordaindu behar haien sis-temaren krisia. Borroka guztienbatasuna behar dugu indarrezeta gogor erantzuteko. Bada ga-raia greba orokorra antolatzeko.Klaseko sindikalismo borroka-

laria eta demokratikoa behardugu, langile klasearen borrokakbultzatu eta bateratzeko, patro-nalari aurre egingo diona, harenxantaiaren aurrean amore emangabe.Ezinbestekoa da alternatiba

iraultzaile bat eraikitzea gizarte-aren eraldaketa sozialista gauza-tu eta enpresari handi gutxi ba-tzuen diktadurarekin amaitze-ko.Borrokan baturik, garaiezinak

gara!Hitzarmen duin baten alde,

borroka da bide bakarra!Parte hartu dei egiten diren

mobilizazioetan! Manu Odriozola, LABeko grafikagin-

tzako afiliatua eta Ezker Iraultzailekomilitantea

GUTUNAKAtzera begira hasiko duteudazken kulturala Baliarrainen

Erredakzioa Baliarrain

Udazkena kultur ekitaldiz betedute Baliarrainen. Aurten GauBeltza errepikatuko dute, eta horibaino lehen kalabaza tailerraegingo dute. Egitaraua indartudute, eta hasi ere modu berezianegingo dute. Izan ere, Mikel Prie-tok Baliarrain 1568 urtea hitzal-dia eskainiko du. Udaleko artxi-boko idatziak berreskuratzen etaherriko etxeetako historia osa-tzen ari dira eta horretaz ariko da.

Mikel Prieto historialariak‘Baliarrain 1568 urtea’hitzaldia eskainiko dubihar, Lopetedi baserrian.

EGITARAUAUrriak 25, ostirala

19:00.Mikel Prieto historialariarenBaliarrain 1568 urteahitzaldia, Lo-petedi baserrian.Ondoren, luntxa Zartagi jatetxean,udalaren eskutik.

Urriak 29, asteartea

Kalabaza tailerra: Herriko gazte etahaurrek kalabazak egingo dituzteGau Beltzerako, Guraso elkarteaketa gazteek antolatuta.

Urriak 31, osteguna

Gau Beltza.17:00. Gaztetxoek kalabaza taile-rrean egindako kalabazak herria ze-har jarriko dituzte.18:00. Gaztain jatea plazan.Ondoren, bakoitzak bere beldurrakidatziko ditu papertxoetan eta gaz-tain jateko sura botako dituzte. Herriko argi guztiak itzali eta puskabiltzea egingo dute gero, etxez etxe. Bertan bildutako pintxoak elkarrekin afalduko dituzte haur,gazte eta helduak mozorrotutadaudela.23:00. Beldur ibilbidea.

Azaroak 9, larunbata

19:00.Mikel Gorosabel bakarlaria-ren kontzertua Lopetedi baserrian.Sarrerak 8 euro, internet bidez.

Azaroak 17, igandea

14:00.Herri bazkaria Arkaitz elkar-teak antolatuta. Udalak herriko adi-nekoak gonbidatuko ditu.

Azaroak 30, larunbata

17:00.Esperimentu Ginkana: herrikohaurrek esperimentuak egingo di-tuzte Guraso Elkarteak antolatuta.

Abenduak 1, igandea

18:00. Dantzafilma, udaletxeko az-piko aretoan.

Abenduak 3, asteartea

Ospatu gure hizkuntzaren egunazuek dakizuen bezala.

Azaroak 14, larunbata

18:00. Aralar, mundua lekua den lurradokumentalaren emanaldia eta solasaldia zuzenda-riekin.Ondoren,gaztain jatea egingo duteArkaitz elkarteak antolatuta.

Tolosa CF-ko neskek botakodute aurtengo txupinazoaTolosako Larramendiauzoko jaiak izango diraasteburuan; bihar botako dute txupina,17:30etik aurrera

Erredakzioa Tolosa

Larramendi auzoko haur, gazteeta helduek ez dute aspertzeko

EGITARAUAUrriak 25, ostirala

17:00.Txokolate jatea.17:30.Txupinazoa Arkauten, TolosaCF-ko nesken eskutik eta buruhan-diak.18:00-20:00.Kamiseta tailerra.19:00-21:00.Pintxo potea.20:00.Tolosako Banda.21:00.-22:30.Bokatak, karpan.21:15.Zezen suzkoa.23:00.Kontzertuak: Atila y los Unos,DJ KI eta mozorro festa (gaia: musikataldeak edo abeslariak).

Urriak 26, larunbata

10:00.Dultzaineroak.12:00.Gaztetxoen daborrada Iraun-korrak txarangarekin.14:00.Auzoko bazkaria, auzokoekprestatuta eta Iraunkorrak txaranga.17:00-18:30.Zezentxoak eta pone-yak Arkauteko zelaian, Saka gana-dutegiarekin.19:00-21:00.Sagardo dastatzea.19:00-20:30.Alaiki txikientzat.21:00-22:30.Bokatak, karpan. 23:00.Alaiki.

Urriak 27, igandea

10:00.Diana.11:00.Patata tortilla lehiaketa.12:00.Umeen jolasak.12:00.Toka txapelketa.14:00.Bazkaria, bakoitzaren esku.17:00.Buruhandiak.16:30-17:30.Slackline tailerra hau-rrentzat, Arkauteko zelaian. Eguralditxarra eginez gero bertan beherageratuko litzateke.17:30-18:30.Zumba, karpan.19:00.Jai amaiera.

aitzakiarik. Bihar bertan hasikodituzte jaiak eta igandera bitarte,ohi bezala, hamaika ekitaldiizango dituzte. Aurten TolosaCF-ko neskek izango dute jaieihasiera emateko ardura. Auzoko bazkaria larunbatean

izango da, baina ez da hori auzo-tarrek mahaiaren bueltan biltze-ko izango duten aukera bakarra;

bokata jateak egingo dituzte osti-ralean eta larunbatean, iluntze-an, eta bakoitzak eramandako ja-nariarekin ere bazkaltzeko bil-duko dira igandean.Igandean haurrek slackline

tailerra egin ahal izango dute16:30etik 17:30era, Arkauteko ze-laian. Euria egiten badu, bertanbehera utziko dute.

Gorosabelek kontzertua eskainiko du.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko urriaren 24a

Page 4: «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko urriaren 24a

Emakumeen artekoaliantzak sustatzekosaioa, etzi, VillabonanErredakzioa Herria

Azaroaren 1ean, 2an eta 3an Du-rangon egingo dira Euskal Herri-ko V. Jardunaldi Feministak.Egun gutxiren faltan, 2.000 ema-kume baino gehiagok eman duteizena eta parte hartu nahi dute-nek informazio guztia izangodute, www.saldabadagojardu-naldiak.eushelbidean.Durangon egingo diren jardu-

naldiak prestatze aldera, urriaren26an Villabonako Aljibean, ma-hai ingurua antolatu dute.09:30ean kafearen ordua izangodute, eta ondoren 10:00etan, so-

lasaldiari hasiera emango diote.Lurralde ezberdinetako emaku-meen* errealitatea ezagutzekoaukera izango da bertan. Ja-rraian, emakumeen* artekoaliantzak sustatuko dituzte etagoiza mokadu bat hartuz bukatu-ko dute.Duela 42 urte, 1977. urteko

abenduan antolatu ziren EuskalHerrian lehen aldiz jardunaldi fe-ministak eta orduko hartan 3.000emakume batu ziren Leioan. Or-dutik beste hiru alditan egin izandira jardunaldiak: 1984an eta1994an EHUko Leioako Campu-sean, eta 2008an Portugaleten.

Sormen prozesueierreparatuko dieteMuskerraren EguneanAsteasun Bernardo Atxagaren mundu literarioa erakustekoantolatutako bidearen bueltan egingo dute laugarren aldizMuskerraren Eguna, herriko idazlearen parte hartzearekin

Jon Miranda Asteasu

Urte osoan zehar martxan dago-en ekimena da Muskerraren Bi-dea. Bernardo Atxagaren mun-du literarioaren oinarrian dau-den tokiak erakusten dituibilbideak eta 2015etik urteroegun bat baliatzen dute bideaezagutzera emateko, hari ezber-din bati tiraka. Igandean izangoda hitzordua eta sorkuntza kon-tzeptuak iradokitzen diona azal-duko du idazle ezagunak, Itu-rraldetik abiatuta. Gari Otamendi, Muskerraren

Bideko koordinatzailea da etabere esanetan ibilbideko parte-rik «garaikideena» da. Bertanegiten zaie erreferentzia RuperOrdorika, Joseba Sarrionandiaeta Mikel Laboa bezalako sor-tzaileei eta baita Jabier Muguru-zari ere. «Gure sormenean etanortasunean, landa eremuak, iadesagertzear dagoen mundu ho-rrek, izan duen eragina eta pisuagaratuko ditu Atxagak igandeanegingo duen kontaketan». Au-rreko urteetan Elizmendin zeharibili badira ere, aurten plaza in-guruak zeharkatuko ditu idazle-ak. «Obaba Asteasu da eta Astea-su Obaba. Fikzioa eta errealita-tea nahasten diren eremuankokatuta dago Muskerraren Bi-dea eta galdera hori planteatukodigu Atxagak, zenbateraino era-biltzen diren errealitate puskakmundu berriak sortzeko». Asteasuko Udalak idazlearen

laguntzaz prestatu duen ibilbi-deak ez du bakarrik Atxagarenmundu literarioaren berri ema-ten, inguruko paraje ederrak erebistaratzen ditu. «Hernio maga-lean dagoen paisaia hau emannahi dugu ezagutzera eta Gipuz-koa barnealdeko eskualde hauerakutsi nahi diegu bisitariei.Masifikaziorik gabe, baina turis-moa gurea bezalako herrientzatgarapenerako aukera bat da»,esan du Otamendik. Norabidehorretan, turismo arduradunekbisita egin zuten asteartean As-teasura eta inguruneak ematen

dituen aukeren berri eman zi-tzaien arlo horretan aritzen dire-nei. Ibilbidearen koordinatzaile-ak aitortu duenez, 2015. urtetikhona bisitari asko izan dituzteeta urtez urte gora doa kopurua.Badira ibilbidea gidariaren la-guntzaz egiten dutenak edo nor-bere kabuz, horretarako sortutadagoen mugikorrentzako aplika-zioa erabiliz egiten dutenak.

GOIZ PASA ASTEASUNAsmo berriak ere badituzte Mus-kerraren Bidearekin, Otamendikiragarri duenez: «Programa ego-kitzen ari gara, familian ibilbi-dea egin ahal izateko. Haur txi-kientzat, akaso, literatura kon-tuak ez dira hain erakargarriakizaten eta bidea adin txikikoen-tzat egokitzeko lanketa egiten arigara». Igandean, MuskerrarenEgunean, haurrentzako jolasak

izango dira plazan 11:00etatikaurrera. «Atxagaren obran hainpresente dauden txikitako jola-sei eta eskolako munduari keinubat egin diegu».Iturri Ondo jatetxean salda

hartu ondoren, 12:00etan ekingodio Bernardo Atxagak ibilbidearieta sormen prozesuei buruz hitzegingo du ordubetez. Behin horiamaituta, 13:00etan egingo duteiturri bueltako apustua. «Apus-tua eta jokoa Asteasuaren berez-ko ezaugarriak dira eta plazandagoen iturriari itzuliak emanbeharko zaizkio, binaka. Irabaz-leentzat, ohoreaz gain, bazkari-ren bat ere egongo da jokoan». Eskualdeko herritarrei eta

oraindik Asteasu ezagutzen ezdutenei luzatu die gonbidapenaOtamendik. «Goiz pasa ederraegiteko aukera izango da igande-an».

Bernardo Atxagak emango ditu azalpenak igandean, 12:00etatik aurrera. J. M.

MUSKERRAREN EGUNA 2019Urriak 27, igandea

11:00.Haurrentzako jolasak.11:30.Salda.12:00.Hitzaldia: Bernardo Atxagak

bere sormen-prozesuei buruz hitzegingo du.13:00. Iturri-bueltako apustua As-teasuko plazan.

Page 5: «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

Naiara Roldan de Arangiz /Eneritz Maiz Etxarri Ugarte

Jose Celaya ugartearra da, etaegun Hondarribian bizi da. Halaere, astero-astero, badu zereginaUgarten, eta bueltatu egiten da.Duela urte batzuk hartu zuenerretiroa, eta ofizio gizona zenakafizioak ditu orain. Lanari orduasko eskaini dizkio, baina bizi-tzaz gozatzen ere jakin du.Ugarteko festak pasa ziren.Zuk, zeregin bat izaten duzu. Elizaz arduratzen naiz. Gaztetanjendearekin festan ibiltzen nin-tzen, eta gerora gazte berriak sar-tzen joan ziren, eta elizan jendegutxi sartzen zen. Hor zerbaitegin nezakeela pentsatu nuen.Organoa jotzen duzu. Noizhasi zinen?Gaztetan solfeoa eta pianoa ikasinituen, eta nire irakaslea Tolosa-ko Inazio Mokoroa organistaizan zen. Gero alde batera utzinuen. Etxetik jaso zenuenmusikarekiko zaletasuna?Ez. Garai hartarako hasita zeu-den elizan organistak gutxitzen.Parrokoek ikusten zuten orga-nistarik gabe geratuko zirela, etaparrokoak bultzatu ninduen.Hortik afizioa, eta ikasketak; gai-nontzean etxean inor ez da mu-sikaria. Eta etxean duzu organoa.Bai. Beti ezin da elizan aritu, etaentseatu egin beharra dago.Zenbat ordu sartu behar dira?Ordu ez dakit... agian siestatikjaikitzen naiz eta ordu erdi bat,hiru ordu laurden aritzen naiz.Entseatu behar dut jo behar du-dana. Partitura bat eman eta gol-petik jotzea kosta egiten zait, nikikasi egin behar ditut.Izango dituzu gustukoagodituzun kantuak. Bai, dudarik gabe. Euskal kan-tuak elizan asko jotzen ditut.Gustatzen zait elizakoekin bate-ra nahastea.Aukeraketa nork egiten du?Neronek. Nire ardura da, etanahi dudana egiteko aukera dut.

sorta bat eskaintzen diot Errosa-rioko amari. Albo batean dagoenfigura ere apaindu egiten dut.Jendeak eskertzen du, eta ikus-tera bakarrik bada ere jendea sar-tu egiten da. Hasieran igandee-tarako preparatzen nuen bara-tzeetatik hartzen uztenzizkidaten loreekin. Ospakizunberezietarako ere prestatzen dut.Lanbidez zer izan zara?Hortz protesikoa izan naiz, etanire gustuko lana izan da. Tolo-san urte pila bat pasatu ditut la-nean. Familiako bat dentista ba-tekin ezkondu zen eta hark esanzidan zergatik ez ote nintzen be-rarekin lanean hasten.

Parrokoak bi hilabeteko egutegiabidaltzen dit mezak nola izangodiren zehaztuz. Hortik aurrera,batzuk apaizak zehazten ditubaina nik aldatu ere egiten ditut.Gure umetako abesti batzuk,orain, albo batera utzita daude,eta horiek ateratzea gustatzenzait. Nire adineko jendeari gus-tatu egiten zaio. Koruan dago organoa. Bai. Armonioa da. Pedalak ditu,eta ez da tutu duna. Ehun urtetikgora ditu, eta bigarren eskukobat ekarri omen zen.Eta ondoan lagunak.Bai. Jaiero-jaiero emakume etagizonezko batzuk ondoan bil-tzen zaizkit, eta abestera etor-tzen dira. Oso gustura sentitzennaiz. Etorkizunik ikusten diozuzure postuari?Momentuz nik dakidala ez. Ba-dakit gazteak badabiltzala, nikegin nuen moduan, solfeoa etapianoa ikasten. Bestea da, gaztejende hau ez dela elizara joaten.Konpromiso lotua da hau, etahor ez dute sartu nahi, eta nik zerizango den ez dakit. Nik ere eznuen pentsatzen hor sekulan jobehar nuenik. Niri umetan lotsaematen zidan.Baina urteak pasa dituzu. Bai, baina sekula pentsatu gabehor jo beharko nuenik. Ez zitzai-dan burutik pasa ere egin.

Lan gehiago ere egiten dituzuelizan. Lorez apaintzen duzu. Ni beti joan izan naiz elizara.Gaztetatik horrela ohitu ginen,eta jarraitu egiten dut. Aurretikegiten zuen jende bat zegoen,baina uzten joan ziren momen-tuan sartu nintzen ni. Lehen al-diz, elizako erretaula nire arreba-ren ezkontzarako atondu nuen,orain 49 urte. Lardaskeria bategin nuen.Ugarteko festetan esaterako,nola apaindu zenuen?Gladiolo zuriekin apaindu nuen,eta dotore geratzen da. Iraupentxikia dute, baina momentukoaegiteko eleganteak dira. Eta lore

Gasteizen ere aritu zinen?Bai. N-1 errepide zaharra guru-tzatzen nuen. Gogoan dut garaihartan Olazti herrigunetik nolapasatzen ginen. Gustuko lananuen bai hangoa eta baita he-mengoa ere.Zehaztasun handiko lana etapazientzia handikoa. Bai. Gehiegi ez dut, baina hor ja-kin nuen pazientzia hartzen. Pertsona bat ezagutzeanbegirada hortzetara joatenzaizu? Bai, guztiz. Zuzenean, eta asko-tan lotsa ematen dit besteak zerpentsatuko duen, baina nik zu-zenean ahora begiratzen dut.Ibilbide guztian zehar ikastenaritu beharko zenuen, ezta? Bai, ikastaro pila bat egin nituenMadrilen, Zaragozan,Bilbon,Suitzan... Beti ikasteko lana. Jen-de ona izan dut ondoan, eta kon-tentu.Bidaiatzeko aukera izan duzu. Lana egiten nuen garaian aukerahandirik ez nuen izan bidaiatze-ko, baina beti pentsatzen nuenzeinen ondo egongo nintzateke-en. Orain bederatzi urte darama-tzat erretiroa hartuta, eta 7-8buelta egin ditut Kanarietik.Orain gustatu egin zait bidaia-tzea. Negua ez zait gustatzen etaKanarietara joaten naiz. Aben-duan berriz joatea espero dut. Mendiari eta fedearilotutakoak ere egin dituzu. Mendiari lotuta Eslovenia, Kroa-zia, Bulgaria,... Bestela, Israelerajoan naiz. Jerusalemen jada hirualdiz egon naiz. Niretzat oso bi-daia garrantzitsua da. Ugartendoktrina ematen zigutenean eznuen ulertzen zer esaten ziguten;orain, han ulertu dut.Ametsa bete duzun bidaia. New York-ekin bete dut. Dubai-rako taldea ez da osatu eta he-men geratu naiz, baina ez dutetsitzen. Teknologia berriek ereerakartzen zaituzte. Mugikorrak ikaragarri gustatzenzaizkit, bai, eta interneten ereibiltzen naiz.

N.R.A.

«Lehen aldiz arrebarenezkontzarako atondu nuen elizako erretaula»JOSE CELAYAERRETIRODUNAHortz protesikoa izan da lanbidez, eta erretiroa hartuz geroztikbizitzaz gozatzen ari da, Ugarteko elizako jarduna ahaztu gabe

GIZARTEA ALEGIALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko urriaren 24a

Page 6: «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

Kultur hamabostaldia ate jokadute Orexako herritarrek Bihar hasi eta azaroaren 2an amaituko dira kultur egitasmoak. Lehena, biharizango dute: Iduzkilore taldearen Herriko bozak antzezlana, 22:00etan.

Irati Saizar Artola Orexa

Udazken inguruak berarekin da-kar, herri askotan, kulturaz goza-tzeko tartea. Orexarrek ere kul-tur hamabostaldia ospatu ohidute inguru honetan, eta aurten-gorako ere hamaika ekitaldi ba-dituzte prestatuak.

Adin guztietako herritarren-tzat pentsatutako egitaraua osa-tu dute: haur, gazte eta helduekizango dute zertaz gozatua, be-raz. Egitasmoez gain, mahaiarenbueltan ospatzeko ere hartukodute tartea: batetik, igande ho-netan, Andoni Oilokiegik eskai-niko duen kantaldiaren aurretik,bazkaria antolatu dute, eta bes-tetik, azaroaren 2an, herri afariaizango dute, eta ondorenean, tri-kiti doinuak izango dituzte giroaalaitzeko, DJ Bull musika jartzenhasi aurretik. Tartean, hutsikegiten ez dutenak, Uitzitik Ore-xara bitarteko ibilbidea kasu. Iazko kultur hamabostaldian, SahararEguna ospatu zuten . REBEKA CALVO

EGITARAUAUrriak 25, ostirala

22:00.Herriko bozak antzerkiaIduzkilore taldearen eskutik.

Urriak 26, larunbata

18:00.Eskolatik plazara ikuskizuna,Oinkari dantza taldearen eskutik.

Urriak 27, igandea

09:30.Uitzi-Orexa ibilaldia.Ondoren.Bazkaria orexan.Jarraian.Kantaldia Andoni Oilokiegi-ren eskutik.

Urriak 30, asteazkena

10:00.Hodei magoaren Uraren se-kretuak ikuskizuna.

Urriak31, osteguna

21:30.Hitzaldia: Feminismoa EuskalHerrian: egungo gogoetak etaerronkak. Hizlaria, Kizkitza Gil de SanVicente.

Azaroak 1, ostirala

22:00.Olatz Salvadorrek kantaldiaeskainiko du.

Azaroak 2, larunbata

16:00.Zine emanaldia haurrentzat:SmallFoot.Ondoren.Txokolatada eta puzga-rriak.21:00.Herri afaria.Ondoren.Tritilariak: Irune Elizagoieneta Jone Uria.Jarraian.DJ Bull.

06 IBARRALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko urriaren 24a

ERREZIL, 2019ko urriaren 24an

Ezer ez da berdin.Maitasunez

Etxekoak

- VII. URTEURRENA -

Jose RomanZabala Labaka

- XI. URTEURRENA -

JoxanZabala Otegi

Pia EzenarroArregi

(Martin Zelaiaren alarguna)

- Goian Bego -

Nahiz eta jeiki garenzu hemendik joandagutzat zu ezagutzea

plazerra izan da.

Zure birlobak: Miren, Nerea, Elisa, Olaia, Iraitz, Oier, Naia-ra, Amaia, Laia, Lide, Eñaut, Sara.

TOLOSAN, 2019ko urriaren 24ean

Pia EzenarroArregi

(Martin Zelaiaren alarguna)

- Goian Bego -

Zure bilobak: Ramon-Nathalie, Gorka-Nina, Iker-Karyn,Harkaitz(†), Oihana-Joseba, Esti-Beñat, Ander-Amaia, Ha-ritz- Miren, Xabi, Kristina-Beñat, Mikel-Maitane, Irati-Jon

eta Unai-Nekane.TOLOSAN, 2019ko urriaren 24ean

Zenbat ordu-minutuezinda kalkula

besteontzat laneanpasatzen zitula

zu gabe geratu da

famili ahulaez ezazu ahaztu

amona sekulabiloba denok askomaite zaitugula.

Pia Ezenarro Arregi(Martin Zelaiaren alarguna)

Urriaren 23an hil zen 92 urte zituela, Elizakoak etaAita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

- Goian Bego -Seme-alabak: Marixabel eta Ramon Soroa, Mirentxu eta Mi-

guel Arbizu, Nekane eta Joxeramon Begiristain, Joxean eta Mai-xol Aldalur, Xabier eta Mertxe Arotzena, Mikel eta Bego Balerdi,Ana eta Pello Aiestaran, Kakun eta Inaxio Balerdi;¡ laguntzailea:Eustaki Lizartza; bilobak, biloba txikiak, anai-arrebak, ezkon anai-

arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.Haren arimaren alde, otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor

zaiteztela, GAUR OSTEGUA arratsaldeko ZAZPIETAN, TolosakoSANTA MARIA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik,

mila esker.TOLOSAN, 2019ko urriaren 24ean

OHARRA:Gorputz beila Tolosako ORIA TANATORIOAN egongo da, GAUR OSTEGUNA eguerdiko 12:15ak arte

Page 7: «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko urriaren 24a @TOLOSALDEAKIROL

Garaipen bila

A urreko asteburukohiru puntuak etxeraekartzea lortu oste-an, aste berri batiekin genion, betiko

gogo eta ilusioarekin. Bide hone-tatik jarraitu besterik ez genuenegin nahi, beraz, gogor entrena-tu eta igandean, Mulier taldea-ren aurka genuen partidura kon-fiantza guztiarekin joatea zenhelburua. Partidari ekin bainolehen, puntuak alde genituenjada, bereziki, gure etxean joka-tzen genuelako, Berazubin, etahori demostratu egin behar zen. Ez zen partida hasiera hobere-

na izan, gehienbat intentsitatefalta nabaritu baitzen taldean.Nahiz eta sarritan gola bilatu, ezgenuen lortu markagailua mugi-tzea. Atsedenaldira 0-2koarekinjoan ginen. Dena den azkenekominutura arte borrokatzen ja-rraitu behar zela argi zegoen, be-raz, bigarren zatian emaitza al-datzeko gogotsu irten eta taldeakjarrera aldaketa erakutsi zuenpositiboki. Esperantza galdugabe eta borrokan jarraitu arren,0-3koa iritsi zen unean oso kalte-tua ikusi zen taldea. Horrela bu-katu zen jokoa. Ez ziren bateresentsazio onak izan baina laneanjarraituz gero, seguru garaipe-nak iritsiko direla. Hurrengo partida Atletico de

Revellinen aurka. Berriro goizgoizetik autobusa hartu eta Lo-groñora, 3 puntuak etxera ekar-tzeko asmoz eta ea bolada oneansartzen garen. Aupa Neskak!

AulkitikNahia AlkortaTolosa CF, 1. Maila Nazionala

Kluba handitzen doa Tolosala kirol elkarte moduan eratu da, denboraldi honetan hirutalde baitaude: gizonezkoen bi talde eta emakumezkoena

Imanol Garcia Landa Tolosa

Aurtengoa denboraldi berezia daareto futboleko Tolosala kirol el-kartearentzat. Hain justu, kirolelkarte moduan eratu da, orainarte zegoen gizonezko taldearibeste bi gehitu baitzaizkio: gizo-nezkoen bigarren taldea etaemakumezkoena. Gizonezkoenlehen taldea, Tolosala Iurre, Eus-kal Ligan lehiatzen da; bigarrentaldea, Tolosala B, Gipuzkoakohirugarren mailan dago, etaemakumezkoen taldea, TolosalaOrbela, Gipuzkoako senior mai-lako ligan dago. Kirol elkarte bihurtzea eta tal-

de batetik hiru izatera pasatzera«erronka» izaten ari dela dioMartin Lakunza Tolosala Iurre-ko kideak: «Kirol elkarte izaterapasa gara, hiru talde ditugu, den-bora gutxian aldaketa handiaizan da, baina oso pozik gaudeeta erronka bezala hartu dugutaldeak aurrera ateratzea». Tolo-sala proiektua orain zazpi urtehasi zen. Aurtengo denboraldianTolosan areto futbolean jokatunahi dutenei aukera ematekodeialdia egin dute. «Batez erezentratu ginen emakumezkoentaldea ateratzen. Horretaz gain,aukera izan dugu bigarren taldebat ateratzeko gizonezkoetan,eta bide horretatik gazte jendeaanimatzeko areto futbolean jo-katzera». Emakumezkoen taldeari eta

bigarren taldeari dagokionez, ezdiote hainbeste emaitzei begira-tzen. Lehen taldeak badu aur-tengorako helburu jakin bat, 3.Maila Nazionalera igotzea. Ho-rretarako taldea «sendotu» dute-la dio Lakunzak. Ioritz Otamendibillabonatarra, Aritz Lasa Lasko-

rain taldetik eta Jon GallurraldeAnoetatik dira aurtengorako fi-txaketak. «Bigarren urtea da jo-katzen duguna Euskal Ligan,gehiago ezagutzen dugu, eta hel-burua da partida guztietan gogor

jokatzea eta ahal bada mailazigotzea». Lehen partida galduondoren, hurrengo biak irabazidituzte. «Entrenamenduek berefruitua ematen ari direla esandaiteke», azaldu du Lakunzak.

Goitik hasita: Tolosala Iurre, Tolosala Orbela eta Tolosala B. ATARIA

TALDEKIDEAKTolosala Iurre

Mikel Landa.Atezaina.Antton Garro.Pibota.Martin Lakunza. Atzelaria.Unai Labaka.Atzelaria.Asier Yarza.Hegalekoa.Ander Agirrezabal.Hegalekoa.Ioritz Otamendi. Pìbota.Iker Lacunza.Pibota.Imanol Anta. Hegalekoa.Jon Gallurralde.Hegalekoa.Mikel Alonso. Atzelaria.Aritz Lasa.Pibota.Julen Agirrezabal. Atzelaria.Imanol Toledo.Atezaina.Iñaki Elortza.Atezaina.Jon Kortajarena.Entrenatzailea.Julen Lizaso.Prestatzaile fisikoa.Cristian Fernandez.Pistako ordezkaria.Ion Artola.Laguntzailea.Jesus Mari Artola. Zuzendaria.

Tolosala Orbela

Leire Hernandez.Atezaina.Ane Campos.Pibota.Marina de la Iglesia.Atzelaria.Iraia Sanchez.Pibota.Ane Etxaniz.Pibota.Maddi Amondarain.Pibota.Raquel Muñagorri.Hegalekoa.Leire Iguaran.Hegalekoa.Aiora Otamendi.Atzelaria.Paula Ariznabarreta.Hegalekoa.Maddi Urkola.Hegalekoa.Andrea Vitoria.Hegalekoa.Ander Agirrezabal.Entrenatzailea.Pablo Villanueva.Entrenatzailea.Izaskun Egilegor.Laguntzailea.

Tolosala B

Eneko Gago.Atezaina.Mikel Iturrioz.Atzelaria.Iosu Leonisio.Pibota.Hamza Ben Nani.Hegalekoa.Asier Lekubide.Hegalekoa.Aitor Aramendi. Hegalekoa.Asier Diaz de Gereñu.Pibota.Beñat Ezenarro.Atzelaria.Iñaki Lakunza.Pibota.Ibrahim Reghioui.Hegalekoa.Mattin Lakunza.Atzelaria.Jonathan Fernandez.Pibota.Ander Belza.Hegalekoa.Eguzki Azkarate.Hegalekoa.Eneko Balerdi.Pibota.

Page 8: «Euskal kantak asko jotzen ditut elizan · 2019. 10. 23. · Sorkuntzari begiratuko dio aurtengo Muskerraren Egunak Laugarren urtez egingo dute Bernardo Atxagaren mundu literarioa

OSTEGUNA 24AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona.Pielesfilma,20:00etan, gaztetxean.Amezketa.Amezketa kantari,19:00etan.Altzo.Arnasa Gara aurkezpen ekial-dia, Batzarremuñon, 19:00etan.Berastegi.Onddoak biodibertsita-tearen giltzarri hitzaldia,19:00etan,erabilera anitzeko gelan.Lizartza.Euskaraz bizi ahal gara! hi-tzaldia, udaletxean, 19:00etan.Tolosa.La ceniza es el blanco maspuro, 19:15 eta 21:45ean, Leidorren.Tolosaldea. IKT astea. 09:00, Lehi-berrin, eta Oriaburun, 18:00etan.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, Kultu-rari begira, Baserritik eta amaitzekoeskualdeko musikari batek eginikoproposamen musikala.11:00. Eutsi Goiari. Kirolak ImanolGarcia Landareki.n12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekomagazina.18:00.Goizeko saioen onena.21:00.Mestibull. Munduko musikak,DJ Bullekin.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Ur eta lur17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe22:30.1, 2, 3 Hemen da Miru!13:30.Gaurkoan Tolosaldetik

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.C. Bronte Po-sada. Korreo kalea, 20. 943 67 60 13 .TOLOSA. Gauekoa. L. Azpiroz Galar-za. Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Nabarmen egingo duhobera. Goizean euri pixka

bat egingo du, baina, arratsaldeanateri mantenduko da.i 0

0

Bihar.Eguraldi polita izangodugu. Tenperaturek gora

egingo dute, eta eguraldi eguzki-tsuaz gozatzeko aukera izango da.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Irteerak ere egiten ditu Harituzek bertso eskoletako gaztetxoekin. ATARIA

Bertso eskolak «indartsu»

Gaztetxoak, gazteak eta helduak kontuan hartuta, 75 pertsonainguru ariko dira eskualdeko Harituzen bertso eskoletan.

Erredakzioa

H ainbeste bertso esko-la dituen eskualdeasko ez dira egongo».Harituz TolosaldekoBertsozale Elkargu-

neko koordinatzaile Haritz Muji-karen hitzak dira, ikasturte be-rriaren inguruan galdetuta. Izanere, haur edo gaztetxoei zuzen-dutako 12 bertso eskola izangodira, gazteei zuzendutako bat etahelduentzat beste hiru.

Alegian, Anoetan, Ibarran, Li-zartzan, Tolosan, Villabonan etaZizurkilen daude bertso eskolak,besteak beste. Baina, koordina-tzaileak azaldu duenez, eskual-deko beste herriren batean ereeskolak emateko aukera bada,taldeak sortzen badira. «Herribatzuetan nahiz eta ume batzukinteresa azaldu, ezin izan dugutaldea osatu, eta beste bertso es-kola batzuetara bideratu ditugu.Hori bai, asko eskertzen diegubai beraiei bai gurasoei mugitze-ko ahalegina egitea». Hala ere,herri desberdineko ikasleak bil-tzea «interesgarria» da Mujika-ren ustez, «haurrei lagun berriakegiteko aukera ematen dielako».

Oraindik izena emateko aukerazabalik dagoela azaldu dute. [email protected] helbideraidatzi daiteke, Harituzeko kide-ek eskaintzaren berri emangodute, eta ondoen datorkion le-kuan hasteko aukera izango duinteresatuak.

Haurren kasuan, 7 urtetik au-rrerako taldea dago Alegian, etagainerako herrietan 10-13 urtekotaldeak dituzte. Horiez gain, 16urte inguruko beste bi talde erebadira. Orotara, gaztetxoen mai-lako 12 talde daude.

Gazteen mailan, 16-18 urte bi-tarteko talde bat osatzekotan da-biltza, eta helduen mailan, az-ken urteetan bezala bertso esko-la ibiltaria izango da eskualdean.

Horrekin batera, Alegiako Intxu-rre elkartean bezala, beste hirutalde ere biltzen dira eskualdekoherriko elkarteetan. Gaztetxoenkasuan bezala, gazte eta helduekere emailez egin ahalko dute ber-tso eskoletan parte hartu ahalizateko eskaria.

Datuei begira, 10 gazte, 15 hel-du eta 50 gaztetxo inguru izangodira eskualdeko bertso eskoletanaurten, eta balioan jartzeko da-tua dela dio Haritz Mujikak. «Ha-rituzek sortu duen mugimenduapixkana indartuz doala erakus-ten du horrek. Egoera onean da-goela bertsoa Tolosaldean, bai-na, zaindu eta mimatu egin be-har dira eskolan dabiltzan umeeta gazteak».

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019KO URRIAK 24Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM