5
1 EUZKADIKO GUDONTZIDIAren 75. URTEURRENA 75 ANIVERSARIO DE LA MARINA DE GUERRA AUXILIAR DE EUZKADI MATXITXAKO & BIDASOA ELKARTEAK Octubre 2011ko urria

Euzkadiko Gudontzidia. 75. urteurrena-aniversario

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euzkadiko Gudontzidiaren 75. urteurrena ospatzeko oroitzapenezko ekitaldiak

Citation preview

Page 1: Euzkadiko Gudontzidia. 75. urteurrena-aniversario

1

EUZKADIKO GUDONTZIDIAren

75. URTEURRENA

75 ANIVERSARIO DE LA MARINA DE GUERRA AUXILIAR DE

EUZKADI

MATXITXAKO & BIDASOA ELKARTEAK Octubre 2011ko urria

Page 2: Euzkadiko Gudontzidia. 75. urteurrena-aniversario

2

EUZKADIKO GUDONTZIDIAren 75. URTEURRENA

Eusko Jaurlaritzak Euzkadiko Gudontzidi Laguntzailea sortu zuela 75 urte bete dira 2011ko urrian. Errepublikaren Armadari itsas trafikoa eta arrantza-lanak babesten laguntzeko eratu zen itsas armada hau. Bere ekintzarik garrantsitzuena Matxitxako lurmuturraren parean gertatu zen, 1937ko martxoaren 5ean, Euzkadiko Gudontzidiko zenbait ontzik Canarias gurutze-ontzi frankistaren aurka borrokatu zutenean, Baionatik Bilbora zetorren konboia babesteko. Itsas armada honen 75. urteurrena gogoratzeko eta Euzkadiko Gudontzidian parte hartu zutenak omentzeko asmoz, Matxitxako eta Bidasoa Elkarteek, itsasoarekin zerikusia duten beste hainbat instituzio eta erakundekin batera, oroitzapenezko ekitaldiak prestatu dituzte 2011-2012 urteetan. Ekitaldi hauen helburua bikoitza da, alde batetik askatasuna, demokrazia eta herri nortasuna bezalako baloreak babestu zituzten Euzkadiko Gudontzidiaren partaideak omendu nahi ditugu. Bestetik, gudari hauek egin zutenaren berri eman nahi diogu gizarteari, eta bereziki belaunaldi berriei. Bere iragana ahazten duen herriak akatsak errepikatu eta ondo egindakoa ez aprobetxatzeko arriskua duela uste baitugu.

Oroitzapenezko ekitaldiak

1. Euzkadiko Gudontzidian parte hartu zutenen dokumentazioa bidali da beraien jaiotzetako udaletxeetara. Guztira 114 udalerriak izan dira dokumentazioa jaso dutenak (Arabako 4, Bizkaiko 56, Gipuzkoako 17, Nafarroako 2, A Coruñako 10, Lugoko 2, Pontebedrako 2, Kantabriako 5, eta Kadiz, Kordoba, Granada, Jaen, Malaga, Burgos, Zamora, Asturias, Murtzia, Zaragoza, Madril eta Bartzelonako bana). 2.- Aldi baterako erakusketak: Donostiako Untzi Museoan Euzkadiko Gudontzidiaren ingurukoa eta Bermeoko Arrantzaleen Museoan Bizkaia bouari buruzkoa (2012ko martxoan). Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien laguntzarekin. 3.- "EUZKADIKO GUDONTZIDIA IRUDITAN. Album de la Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39)" liburuaren argitalpena. Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin. Azalaren irudia Nestor Basterretxeak egingo du. 4.- Posta zigiluak egin dira bouen irudiekin eta 2012ko martxoaren 5ean zigilu-markatzeko berezia erabiliko da. Lasarteko Buruntza Filatelia eta Numismatika Elkartearen laguntzaz. 5.- Euzkadiko Gudontzidiari buruzko Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunea osatuko dugu. Edukiak zuzendu eta gehituko ditugu. 6.- Matxitxakoko Borrokaren 75. Urteurrenaren oroitzapen-ekitaldia Bermeon (2012-3-4), eta euskal kostaldean zehar (2012-3-5) itsasoarekin lotura duten beste museoen eta erakundeen partaidetzarekin.

Matxitxako & Bidasoa Elkarteak (2011ko urria)

Page 3: Euzkadiko Gudontzidia. 75. urteurrena-aniversario

3

75 ANIVERSARIO DE LA MARINA DE GUERRA AUXILIAR DE EUZKADI (1936-37)

En octubre de 2011 se han cumplido 75 años de la creación por el Gobierno Vasco de la Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi, una pequeña fuerza naval destinada a ayudar a la Armada Republicana en la protección al tráfico marítimo y la actividad pesquera en aguas vascas. Su acción más significativa se produjo el 5 de marzo de 1937 cuando varios de sus buques se enfrentaron al crucero rebelde Canarias, a la altura de cabo Matxitxako, para proteger la llegada a Bilbao de un mercante que procedía de Bayona. Con objeto de celebrar el 75 aniversario de la Marina de Guerra Auxiliar y homenajear a quienes sirvieron en esa fuerza naval, las asociaciones Matxitxako Elkartea y Bidasoa Elkartea, en colaboración con numerosas instituciones y otros organismos vinculados al mar han preparado una serie de acciones conmemorativas a lo largo de 2011 y 2012. El objeto de estas acciones es doble, por un lado realizar un acto de reconocimiento a quienes sirvieron en la Marina Auxiliar, defendiendo valores tan preciados como la libertad, la democracia y la identidad de nuestro pueblo. Por otro lado, queremos difundir en la sociedad, y especialmente entre las nuevas generaciones, la memoria de los servicios que prestaron. Creemos que un pueblo que olvida su pasado está expuesto a repetir errores y a no aprovechar aciertos.

Acciones conmemorativas previstas

1. Envío de documentación de los miembros de la Marina Auxiliar a los ayuntamientos donde nacieron. En total se han enviado a 114 municipios (4 de Alava-Araba, 56 de Bizkaia, 17 de Gipuzkoa, 2 de Navarra-Nafarroa, 10 de A Coruña, 2 de Lugo, 6 de Pontevedra, 5 de Cantabria y 1 de Cádiz, Córdoba, Granada, Jaen, Málaga, Burgos, Zamora, Asturias, Murcia, Zaragoza, Madrid y Barcelona). 2.- Exposiciones sobre la Marina Auxiliar en el Untzi Museoa-Museo Naval de Donostia y sobre el bou Bizkaya en el Arrantzaleen Museoa de Bermeo (Marzo 2012). Con la colaboración de ambos museos de las Diputaciones de Gipuzkoa y Bizkaia. 3.- Publicación del libro "EUZKADIKO GUDONTZIDIA IRUDITAN. Album de la Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39)". Financiado por el Gobierno Vasco. La portada será obra de Nestor Basterretxea. 4.- Emisión de sellos de correos con imágenes de los bous y uso de un matasellos especial para el 5 de marzo de 2012. Gracias a la colaboración de la Asociación Filatélica y Numismática Buruntza, de Lasarte. 5.- Ampliación de la página web sobre la Marina de Guerra Auxiliar de la Diputación de Gipuzkoa. Corrección y ampliación de contenidos. 6.- Acto de conmemoración del 75 Aniversario del Combate de Matxitxako en Bermeo (4-3-2012) y a lo largo de la costa vasca (5-3-2012), con participación de otros museos y entidades vinculadas al mar.

Matxitxako Elkartea & Bidasoa Elkartea (Octubre 2011)

Page 4: Euzkadiko Gudontzidia. 75. urteurrena-aniversario

4

EUZKADIKO GUDONTZIDI LAGUNTZAILEA (1936-39)

“Euzkadiko Gudontzidiaren Laguntzako Ontzitaldea” (laburtuz, Euzkadiko Gudontzidia)

Eusko Jaurlaritzaren Defentsa Sailak sortu zuen, Errepublikaren Armadari itsas trafikoa eta arrantza-lanak babesten laguntzeko eta euskal portuen sarrera-irteerak urpeko minetatik libre izateko. Itsas armada hori osatzeko, buruak –Joaquin de Egiak hain zuzen– "gerraontzi" bihurtu zituen Bilbon babesturik eta zereginik gabe zeuden berrogeita hamar bat arrantza-ontzi, gehienak Pasaiatik etorritakoak. Ontzi haietako batzuk armatu egin zituen (bou armatuak) eta beste batzuk urpeko minak harrapatzeko apareiluz hornitu (minaketariak). Berun-arrez (grisez) margotu zituen ontzi guztiak eta beltzez amuletan zeukaten izenen lehen letra, edo zegokion zenbakia; brankan ikurriña eta txopan bandera errepublikarra eraman zuten. Portugaleten izan zuten basea.

Itsas armada berriaren muina Pasaiako PYSBE enpresako lau bakailao-ontzi izan ziren: Mistral (Gipuzkoa izen berriaz), Hispania (Araba), Euzkal-Erria (Bizkaya), eta Vendaval (Nabaŕa). Geroago bou armatu txikiago batzuk gehitu zitzaizkien: Donostia, Goizeko-Izaŕa, Ipaŕeko-Izaŕa, Gazteiz eta Iruña. Minak kendu eta indargabetzeko, binakako arrastean zebiltzan hogeita hamar bat arrain-ontzi aukeratu zituzten, “dragamina“ edo “minaketari“ deituak. Hasieran jatorrizko izenak gorde zituzten, baina 1937ko maiatzean kendu egin eta zenbaki bat eman zizkieten, D-1etik D-24ra. Zenbait txalupa motordun ere erabili ziren, L-1etik L-6rako zenbakiekin; baita dozena bat txalupa-azkar eta ontzi laguntzaile ere. Ontzi horiek ez zeuden armaturik.

Tripulazioak merkantzietan edo arrantzan ibilitako marinel boluntarioez osatu ziren. Gehienak ELA edo EAJkoak ziren, baina bazen Partidu Sozialistako edo UGTko afiliatu talde garrantzitsu bat ere. Talde txikiagoak ziren CNT, ANV, Partidu Komunista, edo Izquierda Republicana-koak; %10 inguruk ez zuten afiliaziorik, ezagunik ez behintzat. Jatorriari dagokionez, borondatez izena eman zuten gehienak euskaldunak izanik ere, galiziar dezente baziren eta baita Andaluzia, Kantabria, Asturias, Gaztela, Murtzia, Madrid, Katalunia eta Aragoa aldekoak ere. Oro har, 916 gizon eta 3 emakume izan ziren Euzkadiko Gudontzidian. Gudan zehar hauetako 62 itsasgizon hil ziren serbitzuan.

Euzkadiko Gudontzidiko ontziek zenbait borrokaldi izan zituzten gerraontzi etsaien aurka. Garrantzitsuena 1937ko martxoaren 5ean gertatu zen Canarias gurutze-ontzi frankistak, Matxitxako parean, Baionatik Bilbora zetorren konboia atzeman zuenean. Galdames merkatal-ontzia Gipuzkoa, Bizkaya, Nabaŕa eta Donostiaren babesean zetorren; baina borrokaldiaren ondorioz, Galdames ontzia mendean hartu zuten frankistek, eta Nabaŕa ontzikoen heriotza goraipagarria gertatu zen. Gipuzkoa Portugaleten sartu zen matxura larri bat zuela, zenbait hildakorekin. Bizkaya Bermeon sartu zen Yorkbrook merkatalontzia askatu ondoren, Canariasek baitzeukan hartua borrokaldia baino lehen. Donostiak Frantzia aldera jo zuen. Borrokaldian Nabarraren 20 marinelak atxilotu ziren. Geroago heriotz zigorra ezarri zieten, baina Canariasen komandanteak eta zenbait ofizialek, Francoren aurrean izandako zuzeneko interbentzioak –oso ekintza ohoragarria inondik ere– haientzako indulto eta liberazioa lortu zuen.

Bilbo erori zenean 1937an euskal ontziak Santanderrera eraman zituzten, eta han minaketariek lanean jarraitu zuten. Gerran, guztira, euskal minaketariek urpeko 200 minatik gora indargabetu zuten. Ontzi batzuk, tripulazio eta guzti, Errepublikako Itsas Armadaren esku gelditu ziren, eta handik Asturiasera bidali zituzten. Asturias ebakuatu zenean 1937ko irailean, orduan amaitu zen Euzkadiko Gudontzidiaren langintza. Batzuk preso hartu zituzten, baina gehienak Frantziara alde egitea lortu zuten. Frantziara iritsitakoen erdia, gutxi gorabehera, bertan gelditu zen gerra amaitu bitartean, baina beste erdia Errepublikaren menpeko lurraldeetara itzuli zen gerran jarraitzeko, itsas armadan, lurrekoan edo karabineroetan.

Page 5: Euzkadiko Gudontzidia. 75. urteurrena-aniversario

5

LA MARINA DE GUERRA AUXILIAR DE EUZKADI (1936-39)

La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi fue creada en octubre de 1936 por la

Consejería de Defensa del Gobierno Vasco para ayudar a la Armada Republicana en la protección al tráfico marítimo y la actividad pesquera en aguas vascas y para mantener libres de minas submarinas los accesos a sus puertos. Para organizar esta fuerza el jefe de la Marina Auxiliar, Joaquín de Egia, convirtió en "buques de guerra" a más de medio centenar de pesqueros, en su mayoría de la Flota de Pasajes, que estaban refugiados en Bilbao sin ocupación. En unos casos les dotó de artillería para realizar servicios de vigilancia y escolta (bous armados) y en otros de aparejos para el rastreo de minas (dragaminas). Todos los buques iban pintados de color gris aplomado, llevando en sus amuras, en color negro, la inicial de su nombre o el numeral correspondiente; izaban la ikurriña a proa y la bandera tricolor republicana a popa. Tenían su base en Portugalete.

El núcleo central de la Marina Auxiliar lo constituyeron cuatro bacaladeros de la empresa PYSBE de Pasajes, que fueron rebautizados con los nombres de Gipuzkoa (ex Mistral), Nabaŕa (ex Vendaval), Bizkaya (ex Euzkal-Erria) y Araba (ex Hispania). A estos bous se incorporaron más adelante otros de menor porte, el Donostia, Goizeko-Izaŕa, Ipaŕeko-Izaŕa, Gazteiz e Iruña. Para la recogida y destrucción de minas se seleccionó hasta una treintena de parejas de arrastre que recibieron el nombre de "dragaminas" o "barreminas". Al principio conservaron sus nombres originarios pero, en mayo de 1937, se les sustituyeron por los numerales D-1 a D-24. Para labores portuarias y cometidos especiales se militarizó también un grupo de lanchas motoras, designadas con los numerales L-1 a L-6, una docena de canoas rápidas y varias embarcaciones auxiliares. Ninguna de ellas iba armada.

Las tripulaciones se organizaron con personal voluntario, procedente de las marinas mercante y pesquera. La mayoría militaba en Solidaridad de Trabajadores Vascos o el PNV, pero había también un importante núcleo de afiliados al Partido Socialista o la UGT y grupos menores a la CNT, ANV, el Partido Comunista o Izquierda Republicana; alrededor de un 10 % no estaba afiliado. En cuanto a su procedencia, aunque la gran mayoría de los voluntarios eran naturales de Euskal Herría, había también un grupo numeroso de gallegos y unos pocos procedentes de Andalucía, Cantabria, Asturias, Castilla, Murcia, Madrid, Cataluña y Aragón. En total 916 hombres y 3 mujeres sirvieron en las filas de la Marina de Euzkadi. Durante la campaña 62 de estos marinos murieron en acto de servicio.

Los buques de la Marina Auxiliar sostuvieron varios combates con los buques enemigos. El más importante se produjo el 5 de marzo de 1937, cuando el crucero franquista Canarias interceptó, a la altura de cabo Matxitxako, a un convoy que venía de Bayona a Bilbao. Lo formaban el mercante Galdames y los bous Gipuzkoa, Bizkaya, Nabaŕa y Donostia. El combate terminó con el apresamiento del Galdames y el sacrificio heroico del bou Nabaŕa. El Gipuzkoa logró entrar en Portugalete con graves averías y numerosas bajas a bordo, mientras el Bizkaya lo hacía en Bermeo después de liberar al mercante Yorkbrook, apresado por el Canarias antes del combate. El Donostia, por su parte, se retiró a Francia. En el combate fueron capturados 20 supervivientes del Nabaŕa. Todos ellos fueron condenados a muerte, pero la intercesión personal ante Franco del comandante y varios oficiales del crucero Canarias, en un gesto que les honra, consiguió su indulto y liberación.

La caída de Bilbao en junio de 1937 obligó a que los buques vascos se trasladaran a Santander, donde los dragaminas también realizaron labores de rastreo. A lo largo de toda la campaña, los dragaminas vascos inutilizarían cerca de 200 minas submarinas. Algunos de los buques, con sus tripulaciones, fueron transferidos a las Fuerzas Navales del Cantábrico en agosto y luego operarían también en Asturias. La ocupación de Asturias por las tropas franquistas, en octubre de 1937, puso punto final a sus actividades. Algunos de sus integrantes cayeron prisioneros, pero la mayoría consiguió llegar a Francia. La mitad de las tripulaciones quedaría en suelo francés, custodiando las embarcaciones hasta el fin de la contienda y la otra mitad regresaría a territorio republicano para proseguir la guerra en la Marina Republicana o en la flotilla del Cuerpo de Carabineros.