Upload
others
View
17
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
GIPUZKOAKOHITZA
JAG
OB
A M
AN
TE
RO
LA
/ F
OK
U
Atzo hasi zen Korrika, eta astelehenean egingo du sartu-irtena Gipuzkoan: Irunen eta Hondarribian b Muga eskualdea izanik, Korrikaren antolaketak ezaugarri bereziak izaten ditu Bidasoa Beherean b 2-4
Eskuz eskumugak
gaindituz
Natura Zarauzko Arkamurkanatur taldeak egitarau oparoa
osatu du 50 urteko ibilia ospatzeko
11Elkarrizketa Aize Otaño:«Ikasleei euskararekiko
maitasuna txertatzen saiatzen naiz»
6Ostirala
2019ko apirilaren 5aX. urtea393. zenbakia
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aAstekoa
Eider Goenaga Lizaso
Atzo arratsalde-an hasi zen 21.Korrika Gare-sen (Nafarroa),eta astelehe-nean egingo
du lehen sartu-irtena Gipuzkoan.Lapurditik helduko da, Hendaia-tik, gauerdia pasatuta, eta Nafa-rroa alderantz joko du, Behobiatik02:00etan igaro eta gero. Horixebesterik ez, Korrikak bi ordu ba-karrik egingo ditu Gipuzkoan as-telehenean. «Izan ere, Behe Bida-
kalagunak egin, publizitatea lor-tu, giroa berotu... Horretan buru-belarri dabil Sorzabelbere eguno-tan. Ez da AEK-ko irakaslea. Arituzen bere garaian eskolak ematen,baina beste lanbide bat du orain;halere, bi urtez behin Korrikare-kin du konpromisoa. Neurkete-kin azaro-abenduetan hasi zireladio. Lapurdi eta Gipuzkoa artekomuga hor dagoen arren, eta ho-rrek bi administrazioren artekomuga ere zedarritzen duen arren,beraiek «muga administratiboakahaztuta» lan egiten saiatzen di-rela azaldu du Sorzabalberek, eta
«ahalik eta modurik naturalene-an» egiten dutela hori.21. Korrikak, astelehenean,
hiru orduko tartean, AEK-k pre-sentzia duen hiru administrazioeremuak zeharkatuko ditu —EAE,Nafarroa eta Iparraldea—, bainaeuren lanari dagokionez horrekez duela eraginik dio Sorzabalbe-rek. «Korrikako Nazio Batzordeaarduratzen da segurtasunaz etapolizia ezberdinekin aritzeaz». Aspaldiko kontuez oroitzen
hasi da, ordea. Eta segurtasunari
Garestik abiatu zen atzo Korrika, eta Gipuzkoara astelehenean helduko da. Hondarribia eta Irunenegingo du lehenengo sartu-irtena; Lapurditik iritsiko da, eta Nafarroa aldera jarraituko du bidea.Gipuzkoa eta Lapurdi banatzen dituen Santiago zubiak hainbatetan izan du protagonismoa Korrikan.
Mugarik gabeko eskualdean
Apirilak 4, osteguna
Apirilak 5, ostirala
Apirilak 6, larunbata
Apirilak 7, igandea
Apirilak 8, astelehena
Hendaia
Irun
Hondarribia
Irun
Behobia
Bera
Apirilak 9, asteartea
Apirilak 10, asteazkena
Apirilak 11, osteguna
Apirilak 12, ostirala
Ondarroa
Mutriku
Mendaro
Elgoibar
Azkoitia
Azpeitia
Zestoa
Zumaia
Getaria
Zarautz
Orio
Usurbil
Lasarte-Oria
Donostia
Pasai Antxo
Trintxerpe
Pasai San Pedro
00:07
00:42
00:54
01:36
02:00
02:52
05:06
06:00
07:04
07:36
08:59
09:34
10:35
11:33
12:27
Pasai Donibane
Lezo
Errenteria
Oiartzun
Apirilak 13, larunbata
Astigarraga
Hernani
Urnieta
Andoain
Aduna
Zizurkil
Villabona-Amasa
Irura
Anoeta
Tolosa
Ibarra
Tolosa
Alegia
Ikaztegieta
Legorreta
Itsasondo
Ordizia
Beasain
Lazkao
Olaberria
Idiazabal
Segura
Zerain
Mutiloa
Ormaiztegi
Zumarraga
Urretxu
Legazpi
Oñati
Bergara
Osintxu
Soraluze
Eibar
Ermua
Apirilak 14, igandea
Aramaio
Arrasate
Aretxabaleta
Eskoriatza
Leintz Gatzaga
Legutio
13:00
13:47
14:30
15:33
16:34
21:11
21:44
21:50
22:23
22:39
22:52
23:41
01:02
01:24
02:03
02:26
03:10
03:23
03:29
03:48
03:55
04:15
04:46
04:59
05:23
05:44
06:03
06:16
06:29
06:42
07:01
07:19
07:54
08:20
08:42
09:01
09:27
10:25
10:31
10:57
12:13
13:31
14:10
14:29
14:55
15:29
02:02
03:38
04:27
04:42
05:30
06:09
ITURRIA: AEK
IBILBIDEA
Amaiur
Larzabale
Muskildi
Elizondo
Doneztebe
Ezkurra
Leitza
Larraintzar
Jauntsarats
Irurtzun
Lekunberri
Donibane Garazi
Maule
Hazparne
Itsasu
Uztaritze
Bokale
Ezpeleta
AzkaineHendaia
DonapaleuIzturitze
Sarrikotapea
Miarritze
Iruñea
HernaniHernani
AndoainAndoain
Bera
Lesaka
IrunIrun
OiartzunOiartzun
PasaiaPasaia
Baiona
DonibaneLohizune
DonostiaZarautzZarautz
Usurbil
ZumaiaZumaia
AzkoitiaAzkoitiaTolosaTolosa
ZumarragaZumarraga
OñatiOñatiOtxandio
OrdiziaOrdizia
BergaraBergara
ArrasateArrasate
Durango
Zornotza
Eibar
ElgoibarElgoibar
Ondarroa
Lekeitio
Aulesti
Gernika-Lumo
Bermeo
IbarrangeluGetxo
Erandio
Mungia
BakioPlentzia
Portugalete
Muskiz
Balmaseda
Artziniega
Sodupe
Amurrio
Laudio
Kanpezu
Lapoblacion
Guardia
Bastida
MaeztuTrebiñu
Legutio
Langraiz
Murgia
Urduña
Lodosa Andosilla
San Adrian
Azagra
Tafalla
LergaOibar
Erriberri
Tutera
Cascante
Cadreita Arguedas
Alesbes
Faltzes
Irunberri
Gorza
Ezkaroze
Abaurregaina
Zangoza
Aurizperri
Garralda
Orotz-Betelu
Agoitz
Zuriain
Lizarra
Zirauki
Allo
Sesma
AltsasuAraia
AgurainDulantzi
UharteArakil
Bilbo
Zeanuri
Dima
Derio
Galdakao
GaresIrteera
GasteizAmaiera
soko eskualdea aurten Ipar Eus-kal Herriko ibilbidean txertatutadago», azaldu du Mattin Sorza-balberek. Behe Bidasoan Korrika-ren koordinazio lanaz arduratzenda Sorzabalbere 7. Korrikaz ge-roztik, 1991tik. «Baten bateanhuts egin dut, halere». Hendaia,Hondarribia eta Irun hartzen dituBehe Bidasoa eskualdeak. «Etainoiz Bortziriak ere gure eskual-deko agenda kulturalaren ba-rruan sartu dira». EuskaltegiakHendaian eta Irunen ditu AEK-k;Hondarribian ez dago euskaltegi-rik.
Gipuzkoan, beste bi sartu-irtenere egingo ditu Korrikak: apirila-ren 12an Mutrikutik sartu eta13an Eibartik aterako da (33 orduegingo ditu lurraldean); eta apiri-laren 14an, Debagoienean ibilikoda bi orduz. Arrasate, Aretxabale-ta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagazeharkatu ostean hartuko du Ko-rrikak Gasteizerako bidea, etazazpi orduren buruan amaitukoda, 2.560 kilometro eginda.Hainbat eta hainbat lan eska-
tzen du, baina, bi orduko sartu-ir-ten batek: neurketak egin, kilo-metroak eta petoak saldu, Korri- (4. orrialdean jarraitzen du)
d
21. Korrika
dagokionez zenbat aurreratu den
nabarmendu du. «Ertzaintza bai,
aspaldiko urteetan arduratu izan
da hiritik kanpoko errepideetako
segurtasunaz. Baina, behin Nafa-
rroara sartzen ginenean, beste
txapelgorriek ez zuten ezer jakin
nahi izaten. Gure kargu gelditzen
zen segurtasuna. Eta Ipar Euskal
Herrian ere modu bitxian ibiltzen
ginen, walkie-talkiekin, motoe-
kin eta nahiko zailtasunekin».
Korrikaren antolaketa AEKren
egoerarekin alderatu du: «Erraz-
tasun gehiagorekin Araban, Biz-
kaian eta Gipuzkoan, zailtasun
gehiagorekin Nafarroan, eta zer
esanik ez Iparraldean».
Santiago zubiaAEK-k eta Korrikak muga gaindi-
tzeko egiten duten lana eta ahale-
gina goraipatu du Sorzabalberek
behin eta berriro; eta Lapurdi eta
Gipuzkoa arteko mugak, Korri-
kari dagokionez, garai batean
pisu gehiago zuela dio. «Gogora-
tzen dut hasierako urteetan,
muga igaro behar genuela eta
deialdia zabaltzen genuela, ahalik
eta jende gehiena etor zedin, San-
tiago zubia ahalik eta jende gehie-
naren babesaz zeharkatzeko.
Muga fisiko armatu ikaragarria
zegoen urte haietan, eta kaka
eginda egoten ginen; zer gertatu-
ko da? Horregatik deialdia».
Aldaketaren seinale, Santiago
zubia ikur bihurtu da orain. Badi-
ordezkariak ere baziren. Kontsei-
luko zuzendaritza osoa elkartu
zen euskalgintzaren ordezkari gi-
sara, Paul Bilbao idazkari nagusia
buru —BERRIA Taldeko ardura-
dunak ere joan ziren—.
«Gauza berezia izan zen gure-
tzat», dio Sorzabalberek: «Kon-
tent eta harro egoteko modukoa
da. Baina, konpromisoen garaia
datorrela esan zuten orduan, eta,
bueno, hori ikusiko dugu horrela
den eta zertan gelditzen den».
«Mugarik ez», oihukaKorrikak urteekin izan duen bes-
te aldaketa handi bat euskararen
lasterketa laguntzen joaten diren
furgonetetan ikusten du Sorza-
balberek. «Lehen ere joaten ziren
furgonetak, baina lasterketak
zuen protagonismoa; lekukoa ze-
ramana eta korrikalariak ziren
protagonistak. Gaur egun, ez dut
esango protagonista ez direnik,
baina izugarri handitu da Korri-
karen azpiegitura. Soinu sistema
handi bat eramaten dugu, gauez
argiak ere bai, musika eta anima-
zioa furgonetatik...».
Korrika antolatzen hainbeste
urtez aritu denez, «ia denetik»
ikusi du Sorzabalberek. «Gertatu
izan zaigu, adibidez, lasterketa
hemendik igarotzea ordu aldake-
tarekin batera, eta hori ere hartu
behar da kontuan. Muga kontue-
kin jarraituz, berriz, beste behin
gertatu zen, gu polikiago joateko
ahaleginean-edo, poliziak eskuak
elkarri lotuta jarri zirela, eta, Ko-
rrika gainera etortzen zitzaiela
ikustean, askatu egin behar izan
zutela. Jendea ‘Mugarik ez!’ oihu-
ka, eta ia aurretik eraman geni-
tuen; betirako gelditzen den oroi-
tzapena da hori, sekulakoa izan
zen». Korrikaren erdibidea euren
eskualdean ere tokatu izan zaie.
«Korrikaren erdira iristen dire-
nean, furgonetetakoek ospatu
egiten dute, txanpainarekin-eta,
eta elkarrekin ospatu genuen urte
batean».
Korrika bizitzea gustatzen zaio
Sorzabalbereri, baina azkenera
arte ez du jakiten lanak noraino
gozatzen uzten dion. «Agian bai,
joan izan naiz irteerara. Baina, la-
narekin gabiltzan moduan... Es-
kandalu bat da hau, eta oraindik
ez dakit joango naizen», eran-
tzun zuen, asteartean, Garesen
Korrikaren irteeran egongo ote
zen galdetuta.
ra urteak eskualdetik kanpoko
herritarrek zubia zeharkatzen
duen kilometroa eskatzen dutela,
«sinbologiagatik-edo». Normal-
ki, ez diote erantzuten eskakizun
horri, eta eskualdeko jendeak egi-
ten du kilometroa. Duela bi urte,
ordea, ezberdina izan zen.
Sorzabalberek aipaturiko «sin-
bologia» tarteko, 20. Korrikan ki-
lometro berezia osatu zuten San-
tiago zubiaren inguruan. Elkarta-
sunaren kilometroa irudikatu
zuten euskalgintzako eragileek
eta instituzioetako ordezkariek.
Instituzioetatik, esate baterako,
han ziren Bingen Zupiria Eusko
Jaurlaritzako Kultura sailburua,
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko
kontseilaria, Mathieu Berge EEP
Euskararen Erakunde Publikoko
presidentea eta Markel Olano Gi-
puzkoako ahaldun nagusia; Ara-
bako eta Bizkaiko diputazioetako
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aAstekoa
(2. orrialdetik dator)
Duela bi urteko Korrikan euskalgintzako eta instituzioetako ordezkariek elkarrekin eginiko kilometroa. Irudian, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, lekukoa eramaten. JON URBE / FOKU
Egun osokoegitarauaHondarribian
RHondarribian ez dago
AEKren euskaltegirik,
baina hori ez da aitzakia Korri-
karen inguruan egun osoko
festa ez egiteko. Astelehenean,
00:54an, igaroko da euskararen
aldeko lasterketa handik, eta,
gaur, Korrika Txikia eta, lehen
aldiz, Korrika Gaztea egingo di-
tuzte. Bihar, berriz, egun osoko
egitaraua atondu dute, eta kar-
pa erraldoia jarri dute Kasino
Zaharrean.
Jaiari 11:00etan emango dio-
te hasiera, erraldoi eta buruhan-
dien kalejirarekin. 12:30ean, po-
teo musikatua egingo dute,
Portutik Kasino Zaharrera, eta
herri bazkaria izango da han,
14:00etan. Andoni Ollokiegiren
emanaldiarekin jarraituko du
festak, 18:00etan, eta Suaia eta
Ama Rebel taldeek joko dute ja-
rraian. DJek jarriko diote amaie-
ra egunari.
Donostiako Parte Zaharrean
ere egun osoko egitaraua aton-
du dute biharko: Txillardegiren
Klikadokumentala eskainiko
dute 12:00etan, eta kantu-kale-
jira izango da gero; 14:30ean,
barrikote-bazkaria egingo dute,
Konstituzio plazan; 18:00etan,
erraldoi eta buruhandien kaleji-
ra; eta 18:30ean,txokolate jana.
Grosen, Katalunia plazan egin-
go dute jaia bihar, 16:30ean:
haur eta gazteentzako jolasak,
erraldoiak dantzarazteko ikas-
taroa, musika, askaria...
«Hasierako urteetandeialdia genuenSantiago zubia ahaliketa jende gehienarenbabesaz zeharkatzeko»
«Jendea ‘Mugarik ez’oihuka, eta ia aurretikeraman genituenpoliziak; betirakooroitzapena da hori»Mattin SorzabalbereKorrikako antolatzailea Behe Bidasoan
d
21. Korrika
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5a Iritzia
RIRITZIADanel Agirre
Immobilismoapremiazkoa da
Zutabegintzaren DenisItxaso naiz. Eternita-tea daramat egiteko-rik aldatu gabe. Ispilu-
ra begiratu, eta hasi nintzenekotipo guapoaren aztarnarik ez dageratzen ia. Baina aspaldi okupa-tutako txoko hau uzteko asmo-rik ere ez dut, beste ezertansekula aritu ez naizenez.Kontua da (hau berari ere ger-
tatuko zaio seguru) gurari batekekarri ninduela hona, eta orain-dik konplitzeko daukadala.Duela bi edo hiru hauteskundekanpaina aitortu nizun. Nirebizitzako ilusioa botoa eskatzekoeditorial solemne bat idaztea da,The New York Times-ek argita-ratu ohi dituenen gisakoa. Eta ez
nuen aparteko itxaropenik,baina baieztatzeko moduan nagodagoeneko. Aurten ere ez daizango. Programa guztiak patxa-daz arakatu, eta ez dago nireeskakizun bakarra beteko due-nik: lau urteko etenaldi bat,inongo proiekturik abian ipinieta gauzatu gabe.Gure ordezkariak euskotarrok
gizatalde moduan kondenatzengaituen jatorrizko bekatuarenbiktima dira. Topikoa iruditukozaizu akaso, baina eginzaleakgara, pentsatuzaleak bainoago.Martxan dagoen herria, geratueta zertan ari den hausnartzeakbetidanik izua eragiten diona.Kaskoari lasai eragin beharrean,Erniora bizkarrean butano bon-
bona hartuta igo, bi mila kilokoharria plazari jiran arrastakaibili, edo umearekin eskolaradoan zinegotzia lau tirorekinakabatzea nahiago izan dutenestajanobistaz josia. Zer marraz-tu erabaki baino lehen lapitzakastintzeari ekin eta folioa beltzlagatakoan mahaia zikintzenhasten diren haur hiperaktiboakbezalakoak gara.#esanetaegin traolarekin biri-
biltzen ditu Zarauzko alkateakmarkesina, espaloi edo aparkale-ku berri bat estreinatu ondoren-go txio triunfalistak. Lelo sinteti-koa eta gogoraerraza da berea,baina benetakobeharrakaztertu,lehentasunaknondaudendetek-
tatuedo norabidezuzenahau-
otedengureburuarigaldetu faltazaizkio aurretik itsatsita, gutxie-nez, nire gusturako. Dibertiga-rriena da, bertako ezker abertza-leak udalaren jardunari buruzigorri duen kexarik ozenenatrenbidea ez lurperatu izana dela.Jeltzale bati nork obra handiagoaegingo erronka botatzera ausartuda, alegia. Segi dezala alkatea be-rotzen, eta hondartza ere asfalta-tuko digu tipoak datorren legeal-dian. Bada halere azkenaldianapustu are suizidagorik egin due-nik: maiatzeko bozetan EAJk Za-rautzen irabaziz gero —irabazita-koan—, 27zapata-ren konturaafalduko dugu Ikerrek etabiok.Youtuber aparta, futurologokaskarra, bistan denez.Garabirik, inori axola ez zaiz-
kion nazioarteko batzarrik etaberdelaren festarik gabeko bola-da batek balioko liguke, akaso,psikoanalizatu eta benetakogobernantzarentzat —ikusezina,inauguraziorik gabea— dugun
ezintasuna zuzentzeko. Frankis-moa desagertu ez delako kexudiren berberek No-do txikiaknola edo hala elikatu beste egi-tasmorik ez dute. Mozteko zinta-rik gabe, ez dirudi herrigintza.Baina amestu ere ezin ditugunzerbitzu sozial, haurtzaindegisare eta soldatak dituzten tokie-tan, gu baino errepide eta erai-kin zaharragoekin konpontzendira. Zer galdetu eman beharkoliguke.Lau urte geldirik ematea ero-
keria iruditzen bazaizu, begiraDonostia. Koalizio berberak ekineta ekin segitzen badu, espaziotikikusten den noria eraikiko dutelaster Kontxan. Gogoetarako Al-derdi Immobilista (GAI) behar daahalik eta lasterren, nora ote goa-zen patxada osoz eztabaidatzeko.Ideia nirea izanda, nik sortu be-harko nuke berez. Baina sinetsi-dazu, ni zinegotzi sufritu baino,nahiago zenuke askoz DenisItxaso Hitza-ko zutabegile.
Irudiab Donostia
Aspaldiko eskaerari erantzunaGipuzkoako gainerako garraio publikoetan egin daitekeen modu berean, joan den astelehenetik Mugi garraio
txartela erabil daiteke Renferen aldiriko trenetan ere —irudian, erabiltzaile bat, Donostiako geltokian, Mugi
txartela erakusten—. Mugirekin ordaindu ahal izango dira bidaia guztiak, eta erabiltzaileek deskontuak lortu
ahal izango dituzte egindako bidaien arabera. Hilabeteroko bidaia kopuruaren arabera, %47 —lehen hogei
bidaietan— eta %90 artekoa —50 bidaiatik gora— izango da deskontua txartel pertsonalizatuekin. G. RUBIO / FOKU
Metroaren obren zaratek kalte eginikoekkontzentraziora deitu dute gaurko
DONOSTIA bDonostiako Amara Zaharreko hainbat bizilagun kexudira euren etxeetan, gauez, 30 eta 60 dezibel arteko zarata neurtu du-telako, eta 27 dezibel delako muga. Metroaren obrak egiten ari diragune horretan. Horren harira, kontzentraziora deitu dute gaurko,18:45etik 19:30era, Viktoria Eugenia antzokiaren atarian.
«Ertzainak berak galdetu zidanea delitua preskribatuta egondamerezi al zuen salaketa jartzea.Baietz esan nion. Salaketekjasota gelditu behar dute»
Josu BerraLa Salle San Luis ikastetxeko sexu abusuen salatzailea
380.000GIPUZKOAKO OGASUNAK EGITEA ESPERO DUEN ERRENTA
AITORPENEN KOPURUA
Astelehenetik aurrera onartu ahal izango da aurtengo errenta aitorpena-
ren kanpainako autolikidazio proposamena. 380.000 aitorpen izatea es-
pero du Gipuzkoako Ogasunak, eta aitorpenen %66tan dirua itzultzea.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
31.218GIPUZKOAKO LANGABE KOPURUA MARTXOAN
Datu onak ematen jarraitzen du langabezia tasak. Izan ere, joan den
otsailean baino 740 langabe gutxiago zeuden martxoan Gipuzkoan,
31.218 guztira. Iazko datuekin alderatuta, berriz, 2018ko martxoan 33.331
langabe zeuden herrialdean, joan den hilean baino 2.113 gehiago.
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aElkarrizketa
Unai Zubeldia Astigarraga
Donostiarra da jaiotzez, Oiartzu-nen bizi da, amonaren baserrian,eta Astigarragan eta Hernanin lanegiten du, AEKren euskaltegie-tan. Aize Otañok (1988) ume-umetatik «modu berezian» biziizan du Korrika, eta hurrengo os-tirala noiz iritsiko irrikan dago,lasterketa orduan helduko baitaDonostia, Astigarraga eta Herna-nira. Gurasoen eskutik jaso zueneuskararekiko maitasuna, etaikasleei sentimendu hori bera he-larazten saiatzen da orain.Abian da Korrika, baina AEKn, bi
urteko tartean, lortzen al duzue
lasterketa hori burutik kentzea?
Tira, bai... Euskaltegian lanean arigarenok lortzen dugu txip hori al-datzea, baina egia da Korrika ur-tea ez denetan ere hainbat kontuegoten direla fintzeko. Hori bai,Korrika urtea izaten da intentsi-taterik handienekoa.Batzuentzat bi urtez behin egi-
ten den 11 eguneko festa txiki
bat besterik ez da Korrika. Zure-
tzat?
Euskararen alde egiten den eki-taldirik hunkigarrienetakoa etapolitenetakoa da niretzat. AEKnlan egiten ez nuenean ere osomodu berezian bizi izaten nuenKorrika, eta, orain, zer esanik ez.Ume-umetatik sartu zizuten, be-
raz, Korrikaren harra barruraino.
Bai, bai. AEKn ibilitakoa da aita,eta euskara irakaslea ama. Ume-umetatik sentitu izan dut euska-rarekiko maitasuna.Nola gogoratzen dituzu ume ga-
raiko Korrika haiek?
Korrika Txikiak-eta ez dauzkatgogoan, baina urte batean Baio-nara joan ginenekoa, bai. Azkenkilometroan lekukoa hartu zuenaitak, eta han igaro genuen egu-na. Oso hunkigarria da Korrika.
Negargura sentitzen dut iristenden bakoitzean; barrua mugitueta sentimendu asko azaleratzendizkit.Zenbat aldiz entzun behar izan
duzu «Joxe Leon Otañoren ala-
ba!». Amorrurik ematen al dizu
horrek?
Askotan entzun behar izan dut,eta, oraindik ere, entzun beharizaten dut. Baina ez dit ematenamorrurik. Bera bera da eta ni ninaiz; neure bidea egingo dut nik.«Joxe Leonen alaba» esangodute askok, baina Aize naiz ni.Hori bai, harro nago Joxe Leonenalaba izateaz.
Zizurkilgo baserri batean jaioa
da aita, eta, berak hala aitortuta,
gaztelaniaz hazia... zure ama
ezagutu zuen arte, ezta?
Hala da, bai. Nire amak argi esanzion: «Nirekin egon nahi baduzu,euskaraz hitz egiten ikasi behar-ko duzu». Aita euskaltegian hasizen berehala. Gure etxean betida-nik hitz egin izan dugu euskaraz.Aita AEKren Donostiako ardura-
dun izan zen lehenengo; Gipuz-
koakoa gero; eta AEKren koor-
dinatzaile nagusia ondoren.
Gustatuko litzaizuke antzeko
ibilbidea egitea?
Gustatzen zait erronka berrieiheltzea. Irakasle lanetan hasi nin-tzen AEKn, eta pixkanaka-pixka-
naka ari naiz ardurak hartzen.Gustatzen zait pauso horiek ema-tea, AEK barru-barrutik ezagu-tzeko eta funtzionamendua bar-neratzeko. Hori bai, nire ibilbideaegingo dut nik. Arte Ederrak ikasinituen arren, argi neukan irakas-kuntzan murgildu nahi nuela,euskaltegian lan egin nahi nuela.Beldurtuta hasi nintzen, ez nekie-lako helduei euskara irakastekogai izango ote nintzen.Gaur egun, titulu baten bila
etortzen dira asko, beharra dau-katelako, eta haserre etortzendira horietako batzuk. Baina, orohar, ez dut izan esperientzia txa-
rrik. Ikasleei euskarare-kiko maitasuna txerta-tzen saiatzen naiz beti.Garestia omen da eus-
kara ikastea...
Bai... Gaur egun, zoritxa-rrez, garestia da. Desa-gertzea da AEKrenerronka, nahiz eta ez da-kidan noizbait lortukodugun. Erretiroa hartuzuenean, argi esan zuenaitak: «Nik ez dut izanaukerarik AEK desager-
tzen ikusteko, eta ea ba nire ala-bak aukera daukan». Aurrera-pausoak eman ditugu, eta baiko-rra izan nahi dut, baina asko dagoegiteko.Donostian jaio zinen, eta Donos-
tian bizi izan zinen, erdialdean,
baina Oiartzungo baserri batean
bizi zara gaur egun. Nolatan?
Amonak ni jaio baino lehen erosizuen baserria, baina inor ez dabizi izan han. Mutil-lagunarekinasteburu-pasa joaten hasi nin-tzen, eta afaltzera joan ginen ba-tean hantxe gelditu ginen lotan.Beste egun bat iritsi zen gero, etabeste bat eta beste bat... Bioi alabioi asko gustatzen zaigu bizimo-du hori.
Bisitan joateko leku polita da
baserria, baina lan handia dauka
atzean. Baserriko lanetan ere
buru-belarri ari al zarete?
Ez gara bizi baserritik, baina gau-za batzuk egiten ditugu. Baratzeabadaukagu, eta hortik hartzen di-tugu guretzako produktuak; as-toa ere badaukagu, belarra jate-ko; txekor bat ekarri berri dugu,gure kontsumorako; txerri batere eduki genuen; oiloak... Lore-zaina da mutil-laguna, autono-moa, eta lanez lepo ibiltzen dabera ere. Oraingoz, ez daukaguasmorik baserritik bizitzeko.Euskara kontuei helduta, eta do-
nostiarra zarenez, 2016an So-
ziolinguistika Klusterrak egin
zuen ikerketa baten arabera,
Donostian %15,2koa da euska-
raren kale erabilera, haurren ar-
tean %26,9koa eta gazteen ar-
tean %13koa. Zer dago datu ho-
rien atzean?
Euskara dakiten askok ez dutelaerabiltzen. Argi eta garbi. Eta ho-rixe ikusi dut nire inguruan ere.Adin batetik aurrera, nerabezaro-an, ez dakit zergatik, baina gazte-laniara jotzeko joera handia iza-ten dute gazteek. Niri ere horixegertatu zitzaidan inguruan, nahizeta nik beti eutsi izan diodan eus-karari. Euskararen erabilerarenkasuan, arazo bat daukagu hor.Gero eta familia gehiagok auke-
ratzen dute D eredua, baina eus-
karak, oraindik ere, nekez ema-
ten du ezagutzatik erabilerara-
ko pausoa. Zerk huts egiten du?
Helduok gara txikienen eredu,eta etxean ikusten duten horrekeragin nabarmena dauka neska-mutikoengan. Oso erraza da esa-tea haurrak ikastolara eramangoditugula eta han ikasiko dutelaeuskaraz. Baina hori ez da nahi-koa. Ardura handiegia uzten zaioeskolari.
«Euskaraz bizitzekoahalegin handiagoa eginbehar dugu euskaldunok»Aize Otaño b AEK-ko irakaslea
Arte Ederrak ikasita ere, AEKn irakasle lanetan hastea erabaki zuen, aitaren arrastoarisegika, eta «oso harro» dago hartu zuen erabakiarekin. Euskarak ‘maitale’ etaaldarrikapen gutxiago eta eguneroko erabiltzaile gehiago behar dituela adierazi du.
JON
UR
BE
/ F
OK
U
Negargura sentitzen dutKorrika iristen den bakoitzean;barrua mugitu eta sentimenduasko azaleratzen dizkit»
«Maite dudan hizkuntzarekinegiten dut lan, eta horizabaltzea dut helburu. Zerdago hori baino politagorik?»
‘‘
7GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 5a Elkarrizketa
Errealitate horretan, zein erron-
ka dauka AEK-k?
Helduengan eta haien ondoren-goengan eragin behar dugu guk.Euskaraz bizi nahi ez duten ho-riek inguruan ez daukate euska-raz hitz egiteko beharrik; gaztela-niaz bizi daitezke nahi izanezgero. Donostian, esaterako, tokiaskotan, gaztelaniaz egiten dutelehen hitza. Euskaraz bizitzekoahalegin handiagoa egin behardugu euskaldunok, behar horitransmititu behar dugu.Zure amaren gisako maitale
gehiago behar ditu euskarak?
Ingurukoei baldintza zorrotzak
jarriko dizkieten herritarrak?
[Barrez] Batzuek asko maite duteeuskara, baina ez dute erabiltzenondoren. Hori da kontua. «Maita,maita, maita nazazu gutxiago; go-za, goza, goza nazazu gehiago»,dio kantuak, eta iritzi berekoanaiz ni ere. Unibertsitate garaian,esaterako, gaztelaniaz aritzeko jo-era handia zeukaten nire inguru-ko askok, eta nirekin bakarrik ari-tzen ziren euskaraz. Alde horreta-tik, argi eduki izan dut beti eurakerrespetatuko ditudala, baina nikeuskaraz bizi nahi dudala. Horixeeskatzen diot jendeari: niri euska-raz bizitzen uzteko.Zure beste alor bati helduta, ba-
txilergo artistikoa egin zenuen
lehenengo, Arte Ederrak gero...
Artista bat daukazu gordeta ba-
rruan?
Oso baztertuta daukat Aize artistahori. Ikasteko gogoa neukalakoerabaki nuen Arte Ederrak ikas-tea, ez gerora horretan lan eginnahi nuelako. Tarte batean eginnituen lan batzuk, baina gauregun beste gauza batzuk egitenditut aisialdian.Ikasketak amaitu aurretik,
2011n jarri zenuen lehen erakus-
keta, Donostiako Rekalde ta-
bernan. Erabat alboratuta dau-
kazu, beraz, bide hori?
Bai, bai. Lagunak nituen Rekaldetabernaren jabeak, eta ondorenLasarte-Oriako Jalgi tabernan erejarri nituen lan batzuk, bi aldiz.Ingurukoei ere oparitu izan diz-kiet artelanak, baina alor horre-tan ez dut egin ahalegin handirik.Kontuak nola diren, dagoeneko
ateak itxi ditu Rekalde tabernak.
Tira, ateak itxi behar izan ditu...
Bai... Grosen daude orain, eta au-rrerantzean ere bide horri eusteaespero dut. Beste gune batzuk erebadaude artista gazteentzat, eta,egia esan, horren inguruan ez dutegin gogoeta handirik.Donostiarra zara izatez, erdial-
dean bizi eta bizimodua Parte
Zaharrean egin duena. Zeure
sentitzen al duzu Donostia?
Inola ere ez. Gero eta gutxiagogustatzen zait ikusten dudan Do-nostia. Parte Zaharrean ibili izannaiz beti, eta asko ari da aldatzen.Bertakoak ahaztuta, kanpotarreibegira eraikitzen ari dira dena, etaikusi besterik ez dago gaztetxea-rekin zer gertatzen ari den. Gazte-ek ez daukate aukerarik eurenguneak sortzeko. Izugarrizkopena ematen dit portuan zer egi-ten ari diren ikusteak. Kanporabegirako politikak garatzen aridira etengabe. Komertzio txikiakixten ari dira, hor dago pisu turis-tikoen auzia... Zer dauka ederretik helduen al-
fabetatze eta euskalduntze la-
nak?
Dena. Ni euskarari esker naiz ho-rrelakoa, euskalduna naizelakoeta euskara daukadalako. Niridena ematen dit euskarak; maitedudan hizkuntzarekin egiten dutlan, eta hori zabaltzea dut helbu-ru. Zer dago hori baino politago-rik?Nola kontzientziatu behar dira
herritarrak apirilaren 14tik au-
rrera ere euskaraz hitz egiten ja-
rrai dezaten?
Erantzun zaileko galdera da hori.Euskaraldian ere parte hartuzuen jendeak, baina askori ahaz-tu egiten zaie konpromisoa eska-tzen duela parte hartzeak. Askokez dute ematen parte hartzetikhausnarketarako pauso hori.Euskara gure hizkuntza dela al-darrikatzen dugu, baina ez danahikoa aldarrikapen hutseangelditzea. Ez gara jabetzen gureaitona-amonek eta gurasoek zen-bat lan egin zuten gaur egungoegoerara iristeko. Euskaraz daki-ten askok ez dute hausnartzenhorren inguruan, eta dakigunokerabili behar dugu; euskaraz ezdakiten horiei nola exijituko die-gu guk erabiltzen ez dugun horierabiltzeko? Maita dezagun eus-kara eta jabetu gaitezen dauka-gun altxorraz.
MOTZEAN
Euskara?
Ni. Gu.
Korrika?
Hunkigarria.
AEK?
Bizitza.
Aita eta ama?
Ereduak.
Artea?
Bizitzako etapa bat.
Donostia?
Sorterria.
Oiartzun?
Bizilekua.
Baserria?
Zoriontasuna.
Zaletasun bat?
Mendia.
Inoiz eman dizuten aholku-
rik onena?
Zeure buruarengan sinistu.
Zeri diozu beldurra?
Ingurukoen heriotzari.
Kerman Garralda Zubimendi
Urretxu
Teknologiaren funtsa bizimodua
erraztea izanik, adinekoen artean
aurrerapen handiak lortzeko au-
kera ikusi dute ikasleek. Eta,
erronka horri tiraka, Mondragon
Unibertsitateko Produktu eta
Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko
masterreko ikasleek adinekoen
zaintza lanak errazteko proposa-
men teknologikoak aurkeztu zi-
tuzten, joan den astean, Urre-
txun. Dementziaren, bakardade-
aren eta iktusaren arloak landu
dituzte, besteak beste.
«Behaketaren eta elkarrizke-
taren bidez, ikasleek pazienteen
esperientziak jaso dituzte, eta
horiek aztertu ostean garatu
dituzte proposamen teknologi-
koak», azaldu du Ester Valek,
Mondragon Unibertsitateko
Diseinu Berrikuntza Zentroko
koordinatzaileak. Oinarri-oina-
rrira joanda, mendekotasuna
duten pertsonen zaintza arloan
dauden gabezia teknologikoak
identifikatu eta estaltzeko propo-
samenak egin dituzte ikasleek.
Heldu plataforma digitala
garatu dute, esaterako, Ainhoa
Apraiz, Andoni Cid, Miren Cuer-
do, Sebastian Diaz eta Laura
Parralejo ikasleek. «Dementzia
duten pazienteen zaintzaileak
ahaldundu nahi ditugu, haien lan
zama arinduz eta informazioa
eskainiz». Gaixoak eta haren
ingurukoak hobeto koordina dai-
tezke sakelakorako aplikazio
baten bidez; adituek egiaztatuta-
ko informazioa ere kontsulta
dezakete...
Auzotu izeneko aplikazioa da
ikasleen bigarren proposamena:
«Etxerako banaketa zerbitzua
da. Gaixoaren kontsumo ohitu-
rak mantendu nahi ditugu, eta
herriko komertzio txikiak susta-
tu», azaldu dute Valeria Belleza,
Oscar Escallada, Maite Iza, Idoia
Landa eta Gorka Martin ikasleek.
«Auzotu app-a jaitsi, nahi dugun
saltokia eta produktua aukeratu,
ordainketa automatikoa egin, eta
etxean jasoko dugu erositakoa».
Idec da hirugarren proiektua,
Asier Etxeberria, Aitor Fernan-
dez, Ivan Ruiz eta Maria Suber-
biolak garatu dutena. Iktusa izan
dutenei bideratuta dago, eta ari-
keta fisikoa eta garapen kogniti-
boa uztartzen ditu errehabilita-
zioa osatzeko. «Memoria, arreta,
orientazioa eta abar lantzeko ari-
ketak prestatu ditugu. Taldean
nahiz bakarka egin dai-
tezke, eta adituek jarrai-
pen zehatza egin die-
zaiekete pazienteei»,
zehaztu dute proiektua-
ren egileek.
Iñigo Aritzetak, Nerea
Dorronsorok, Bingen
Elgetak eta Arian Rosa-
lesek, berriz, Act proiek-
tua garatu dute. «Hel-
duek pairatzen duten
bakardadeari eta moti-
bazio faltari aurre egiten
dio gure lanak», azaldu
dute egileek: «Paziente-
ak bere zereginak anto-
latzen ditu, eta sakelakoak une
oro gogoraraziko dio zer daukan
egiteko».
Unai Agorriak, Borja Alcanta-
rak, Julian Canok, Iñigo Diezek
eta Paula Tomasek prestatutako
Look oroitzapen kutxa da bosga-
rren proiektua. «Familia giroa
eta aisialdia sustatzeko zerbitzu
bat da», azaldu dute taldekideek.
Mondragon Goi Eskola Politek-
nikoak, Urola Garapen Agentziak
eta Gipuzkoako Foru Aldundiak
elkarlanean landu duten Zaintze-
ko Hub egitasmoan garatu dituz-
te proiektu guztiak. Hiru urteko
iraupena du proiektu horrek, eta
lehen fasea itxi berri dute aurkez-
tutako proposamenekin. «Lehen
urtean erabili beharreko metodo-
logia eta proiektuak definitu
ditugu orain», zehaztu du Valek.
«Pazientearen esperientzietan
oinarritutako metodologia zain-
tza esparru gehiagotara zabaltzea
izango da datozen bi urteetarako
erronka, arreta ahalik eta onena
izan dadin. Proposamenetako bat
gauzatzea lortzen badugu, ezin
hobeto, baina bigarren mailako
helburua da hori». Diseinu Berri-
kuntza Zentroko koordinatzaile-
ak azpimarratu du lehen urteko
emaitzekin parte hartzaile guz-
tiak«oso gustura» daudela.
ONBideratu proiektuaUggasak, Urola Garaiko Garapen
Agentziak, parte hartze zuzena
dauka proiektuan, eta hala azal-
du du Itziar Salaberria agentzia
horretako kudeatzaileak. «Guk
ere bat egiten dugu Zaintzeko
Hub proiektuaren estrategiare-
kin, eta eskualdean proiektu
piloturen bat egin nahi genuen.
Izan ere, Urola Garaian ere badu-
gu gizarte eta osasun arloa bere
egiten duen estrategia zehatz bat:
ONBideratu proiektua».
Gizarte eta osasun arloan elka-
rrekin lanean ari diren erakunde
guztien artean «ekosistema bat»
sortzea da Uggasa agentziaren
erronka. «Duela lauzpabost urte
hasi ginenean baino sare indar-
tsuagoa daukagu orain, eta hori
baliatu behar dugu berriz ere
Gipuzkoa mailako estrategia
diseinatzeko eta salto kualitati-
boa emateko». Adibide gisa,
ONBideratu zentroari epe motze-
an dinamismoa eman nahi diote
arduradunek. Eskualdeko hain-
bat enpresatan eraikitako erreha-
bilitazio robotikoko aparailuz
hornituta dago ONBideratu zen-
troa, eta paraplegia arazoak
dituzten gaixoei eguneroko erre-
kuperazioan laguntzea du xede.
Valek eta Salaberriak, dena
den, behin eta berriz azpimarratu
dute pertsonek dutela protago-
nismoa, eta ez punta–puntako
teknologia garatzeak. «Sektorea
azkar ari da hazten, baina pertso-
netan zentratzen gara gu, ez tek-
nologian. Hori da gure gainba-
lioa».
Teknologia, zaintzaren lagunAdinekoen zaintza lanak hobetzen laguntzeko bost proposamen teknologiko prestatudituzte Mondragon Unibertsitateko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko ikasleek
Zaintza hobetzeko proposamen teknologikoak aurkeztu zituzten ikasleak, joan den astean. ASIER ZALDUA
Gizarte eta osasun arloanlanean ari garen erakundeonarteko ekosistema bat sortzea da gure erronka»Itziar SalaberriaUggasako koordinatzailea
«Behaketaren etaelkarrizketaren bidez,pazienteen esperientziak jaso dituzte ikasleek»Ester ValDiseinu Berrikuntza Zentroko koordinatzailea
‘‘
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aGaiak
Karmele Uribesalgo Alzola Oñati
Merkataritza ezin da
ulertu emakumerik
gabe»: Hori uste
dute Irati Garai eta
Jone Arrazola antropologoek.
Oñatiko emakumiak errekau-
tan. XX. mendeko komertzio txi-
kixaren etnografia feminista bat
lanaren egileak dira. Herriko
merkataritzaren eta emakumeen
arteko harremana aztertu dute.
Selma Huxley Barkham bekari
esker garatu dute ikerketa hori.
Oñatiko Udalak lehenbizikoz
eman du laguntza hori, emaku-
meek historian herriari egindako
ekarpenak agerian jar daitezen.
«Merkatari familietatik gatoz
biok; gertu izan dugu gaia», adie-
razi du Garaik. Hala ere, nabar-
mendu du oso gutxi ikertu izan
dela horren inguruan. «Sektore
feminizatua» izan delako, ondo-
rioztatu du Arrazolak.
Garaik azaldu duenez, joan den
mendean emakumeak ardura-
tzen ziren erosketak egiteaz, eta
erakusmahaian ere emakumeak
izaten ziren sarri: «Ezkontzean,
lana utzi behar izaten zuten as-
kok, etxekoandre izateko. Erre-
kadutara ateratzea aitzakia bat
zen beste emakume batzuekin to-
po egiteko eta kalea hartzeko».
Arrazolak adierazi du modu ho-
rretan harremanak sortzen zirela:
«Informazioa eskuratzeko auke-
ra izaten zuten etxekoandreek,
batak bestearen berri izatekoa,
eta elkar zaintzekoa». Sortzen
zen konfiantzari lotuta dago ema-
kumeen artean izaten zen zaintza
ekonomikoa. «Produktuak pro-
batzeko uzten hasi ziren merkata-
riak, eta bezeroei epeka ordain-
tzeko aukera ere ematen zieten»,
zehaztu du Arrazolak.
Garaik dio Oñati geografikoki
«nahiko bakartua» egon izan de-
la, eta behar guztiak asetzeko pro-
duktuak izaten zirela herriko ko-
mertzioetan. Halaber, hiriburue-
tatik eramaten zuten herrian ero-
si ezin zena. Errekadistek zuten
te. Elkarrizketatu gehienak kale-
ko merkatariak dira, baina auzoe-
tako eta baserriko langileekin ere
egon dira. Askotariko adin eta ja-
torriak dituzte protagonistek.
Bi antropologoek erantsi dute
XX. mende erdialdera arte ema-
kumeak etxekoandre izatera
«kondenatuta» zeudela. Gaine-
ra, testigantzei esker jakin dute
merkataritzan lanean aritu ziren
asko «derrigortuta» zeudela pos-
tu horretan aritzera. «Komer-
ardura hori: «Gaur egun, gizonek
egin ohi dute lan hori, baina, XX.
mendean, emakumeak aritzen zi-
ren horretan».
Hasierako asmoa hamar testi-
gantza jasotzea bazen ere, 42 per-
tsona elkarrizketatu dituzte.
Aniztasunaren bila aritu direla
azaldu dute, eta «oso etnografia
zabala» osatu dutela. Hainbat az-
pisektore ikertu dituzte: elikadu-
ra dendak, jantzienak, ostalaritza
eta jostunen jarduna, besteak bes-
tzioa arnasbide bat zen etxekoan-
dreentzat, baina zapalkuntza bide
bat dendarientzat», nabarmendu
du Arrazolak. Garaik gogoratu du
«salbuespen kasuetan» joaten
zirela gizonak errekaduak egitera:
«Denda batera sartzen zirenean,
ez zuten ilararik egiten; presaz
egin beharreko erosketa bat izan-
go zela pentsatuta, emakumeek
pasatzen uzten zieten». Bien hi-
tzetan, ostalaritzan «bestelakoa»
zen egoera; gizonak ziren nagusi.
Azaldu dute gaur egun emaku-
meek harreman desberdina dau-
katela komertzioarekin eta erre-
kaduekin, eta uste dute azken ur-
teetan lortutako eskubideetan
dagoela oinarria; emakumeek
aukera daukate etxetik kanpo lan
egiteko, diru propioa izateko eta
aisialdiaz gozatzeko. Arrazolak
esan du orain denborak beste ba-
lio bat duela, eta bezeroek «az-
kartasuna» eta «samurtasuna»
nahi izaten dituztela: «Denbora
galera moduan ikusten dugu pro-
duktu bakoitza denda batean
erostea». Merkatarien artean ere
errelebo falta dagoela azpimarra-
tu dute; «aldebiko krisia» dagoe-
la iritzi dio Arrazolak.
Lana erakusteko hiru bideIa bi urteko lanaren ostean, hiru
eratara erakutsiko dute emaitza
Garaik eta Arrazolak. Batetik, la-
naren laburpenaren ale bana bi-
daliko dute Oñatiko etxe guztie-
tara —hilaren 8tik 10era egingo da
banaketa—. Bestetik, erakusketa
bat prestatzen ari dira. Maiatzaren
9tik ekainaren 2ra egongo da
ikusgai, Egaña janari denda izan-
dako lokalean. 90eko hamarka-
dan itxi zuten, eta zegoen bezala
mantendu da. «Daukan xarma
gustatzen zaigu; kultur etxeko
erakusketa gelan egin beharrean,
lokala bera berezia zela iruditzen
zitzaigun», azaldu du Garaik. Bi-
sita gidatuak egingo dituzte era-
kusketan, eta egileek nahi dute
bertara joandakoek esperientziak
eta oroitzapenak kontatzea.
«Sentitzekoa izango da erakus-
keta», nabarmendu du Arrazo-
lak. Bisita gidatu itxia eskatzeko,
helbide honetara idatz daiteke:
errekadutan@gmail. com.
Horrez gain, lana osorik jasoko
duen liburu bat ere argitaratuko
dute. Erakusketa martxan jartzen
dutenean jarriko dute salgai.
Arrazolak hiru esperientziak bizi-
tzera animatu ditu herritarrak,
«osagarriak baitira».
XX. mendean Oñatiko emakumeek merkataritzarekin izandakoharremana aztertu dute Irati Garai eta Jone Arrazola antropologoek.Maiatzean argitaratuko dute lana, eta erakusketa bat prestatzen ari dira.
Obligazioa,askapenerako bide
Irati Garai eta Jone Arrazola, erakusketa egingo duten lokalean, Egaña denda izandakoan. JON URBE / FOKU
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aGaiak
Errekaduetan ateratzeaaitzakia bat zen besteemakume batzuekintopo egiteko eta kalea hartzeko»Irati GaraiAntropologoa eta lanaren egilea
«Komertzioa arnasbide bat zenetxekoandreentzat,baina zapalkuntza bidebat merkatarientzat»Jone ArrazolaAntropologoa eta lanaren egilea
‘‘
koetako bat, eta egunotan ari dira
egiten.Joan den ostiralean plane-
tei egindako argazkiak ikusi eta
komentatuko dituzte gaur ber-
tan. Bihar, berriz, 12:00etatik
14:00etara, eguzkia behatzeko
bilduko dira Munoan, eta zerua
aztertuko dute 21:00etan, Salber-
dinen.
Dokumentaldia Urteurreneko jardueren artean,
berriz, Dokumentaldia antolatu
dute. Euskal Herriko ingurune
naturala ezagutzeko balioko du-
ten dokumentalak eskainiko di-
tuzte otsailetik irailera —udako hi-
labeteetan izan ezik—. Hileko az-
ken asteartean izango dira saioak,
20:00etan, sarrera librearekin,
Modelo aretoan, eta foroan parte
hartzeko aukera izango da doku-
mentalak ikusi ostean. Apirilaren
23an izango da hurrengo proiek-
zioa. Barbacana: la huella del lo-
bo dokumentala emango dute,
abeltzainen eta otsoen arteko ga-
tazka aztertzen duen lana. Maia-
tzaren 28an, Lurraren bidean:
Euskal Herriko arroketan idatzi-
tako historia ikusteko aukera
egongo da. Eta irailaren 24an, az-
kenik, Chasing ice emango dute,
Groenlandia, Islandia eta Alaska-
ko glaziarren urtzea erakusten
duen dokumentala, «Lurra bero-
tzen ari dela erakusten duen fro-
ga».
Urrian, berriz, 40. Natur Astea
egingo dute; klima aldaketaren
ingurukoa izango da aurtengoa.
«Lau bat hitzaldi izaten dira aste-
an zehar, eta igandean bukatzen
dugu, Merkatu plazako bi erakus-
ketarekin. Habitat jakin bateko
perretxikoei buruzkoa izaten da
bata, eta beste zerbait lantzen du-
gu bestean. Aurten, ziurrenik, kli-
ma aldaketak hegaztien migra-
zioetan duen eragina hartuko du-
gu gaitzat», aurreratu du Aizpu-
ruak. Horrez gain, 50. urteurrena
dela-eta, elkartearen bilakaera
erakusteko ikus-entzunezko bat
prestatzen ari dira.
Aitziber Arzallus
Urte berezia da aur-
tengoa Zarauzko
Arkamurka natur
ta ldearentza t ,
mende erdi pasatu
baita ibilbidea hasi zuenetik.
«Urte asko dira 50, eta aldaketa
handiko urteak izan dira, gaine-
ra», adierazi du Martxel Aizpu-
rua taldekideak. Naturari eman-
dako 50 urte izan dira, eta, aldi
berean, asko jaso dute naturatik.
«Saiatu gara naturatik ikasten,
ikasitakoa zabaltzen eta natura-
ren kontserbazioa sustatzen».
Gozatu dute, borrokatu dute, eta,
aurten, ospatu ere egingo dute.
Urteroko jarduerez gain, ekitaldi
bereziak ere antolatuko dituzte
aurtengo.
Aizpurua alegiarra da izatez,
baina badira 35 urte Zarautzera
iritsi zela, eta, hain zuzen, ordutik
da natur taldeko kide. Ez da taldea
sortu zutenetako bat, baina badu
hasieraren berri. «Lau perretxi-
kozaleren ekimenez sortu zuten
taldea, 1969an. Urte haietan, pe-
rretxiko erakusketa handiak egi-
ten ziren Tolosan eta beste zenbait
herritan, eta lau lagun erakusketa
horietara-eta joaten hasi ziren».
Haiek ere elkarrekin zerbait egin
zezaketela pentsatuta, bilerak
egiten hasi ziren haietako baten
garajean. «Eta Zarauzko Izadi Za-
leak izendatu zuten beren bu-
rua», kontatu du Aizpuruak.Pe-
rretxikoak biltzen zituzten larun-
batetan, eta larunbatetan bilduta-
koak aztertzen zituzten igandee-
tan. Zarauzko lehendabiziko pe-
rretxiko erakusketa antolatu
zuten 1980an, Barren plazan.
Handik hiru urtera, 1983an, Pa-
goeta mendizale elkartearen par-
te bihurtu zen taldea, «udalaren
laguntzak jasotzeko beharrezkoa
baitzen nor izatea». Pagoeta
mendizale elkarteko Izadi taldea
izan zen 2001era arte. «Ordurako
bolumena hartzen ari zen elkar-
tea, eta Arkamurka taldea sortzea
erabaki genuen». Aizpuruak go-
goan du kosta egin zitzaiela izena
erabakitzea. «Artelatzari arka-
murka edo kortxoa deitzen diogu
Zarautzen. Berez, Mediterraneo-
an hazten da, leku lehorretan,
baina, hemengo berezitasunak
direla-eta, betidanik egon izan da
Zarautz eta Getaria artean». Ho-
rregatik erabaki zuten taldeari
Arkamurka izena jartzea.
Zaletasuna eta arduraTaldea perretxikoen inguruan
sortu zen, baina berehala zabaldu
zen naturari lotutako beste hain-
bat esparrutara. Gaur egun, 25 bat
lagunek osatzen dute Arkamur-
ka, eta astean behin biltzeko ohi-
tura dute. «Ez gara asko; uste dut
herrian pentsatzen dutela bene-
tan garen baino gehiago garela»,
esan du Aizpuruak. Hainbat azpi-
talde dituzte taldearen barruan,
eta kideak zaletasunen arabera
biltzen dira. «Mikologia taldea da
zaharrena; ornitologia taldea ere
badugu, geologia taldea, botani-
kakoa, ingurumenekoa...», azal-
du du Aizpuruak. «Talde sendoa
daukagu, adibidez, ornitologian,
eta ikerketa asko egiten ari dira».
Esate baterako, Kantauri kostal-
deko hegaztien migrazioak erre-
gistratzeaz arduratzen dira, eta
datuak Madrilera bidaltzen dituz-
te. Ingurumen taldearen lana ere
nabarmendu du Aizpuruak. «Ba-
tzuetan, administrazioarekin el-
karlanean aritzen gara; beste ba-
tzuetan, aurrez aurre».
Arkamurkak 35 urte darama-
tza Iñurritzako biotopoa kontser-
batzearen eta hedatzearen aldeko
lanean. «Zarautz hezegune baten
gainean eraikita dago, eta herria-
rentzat funtsezkoa izan daiteke
gune hori kontserbatzea, etorki-
zunean uholdeetatik babeste-
ko». Udalak, baina, badauka
esku artean pare bat proiektu ere-
mu hartarako: bata, han inguru-
ko Eguzki-Izarra gunean etxebi-
zitza batzuk eta hotel bat eraiki-
tzea; eta bestea, Astiko kirol
azpiegiturak handitzea. «Komu-
nikabideen bidez jakin dugu
proiektu horien berri, eta ez zaigu
bidezkoa iruditu. Errespetuaga-
tik bakarrik bada ere, uste dut
guri zuzenean eman behar zigu-
tela proiektu horien berri». Arka-
murkak lanean jarraituko du ere-
mu horietan ezer eraikitzearen
kontra, «herrian badaudelako
lur urbanizatuak eta eraikin za-
harrak proiektu horiek gauzatze-
ko, naturari metro bat bera ere
kendu beharrik gabe».
Baina ospakizunetarako tarte-
rik ere hartuko dute aurtengoan,
50 urte ez baitira egunero bete-
tzen. Urteroko jarduerak egingo
dituzte, eta baita jarduera bere-
ziak ere. Astronomia Astea da ohi-
Zarauzko Arkamurka natur taldeak 50 urte bete ditu aurten.Naturarekiko zaletasunak eta hura kontserbatzeko ardurakbatzen ditu taldekideak. Urte guztirako egitaraua prestatu dute,ohiko jarduerekin eta urtemuga ospatzeko ekitaldi bereziekin.
Mende erdi, naturarenbehatzaile eta zaindari
Arkamurka natur taldeak antolatutako irteeretako bat, herritarrei Iñurritzako biotopoaren berri emateko. ARKAMURKA
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5a Gaiak
Herrian badaude lur urbanizatuak eta eraikin zaharrakudalaren proiektuakgauzatzeko»
«Administrazioarekinelkarlanean aritzen gara batzuetan, eta aurrez aurre beste batzuetan»Martxel AizpuruaArkamurka natur taldeko kidea
‘‘
Imanol Garcia Landa
Gipuzkoako ForuAldundiak kirole-an nabarmentzendiren gazteei la-guntzeko deialdia
egiten du urtero. Etorkizuneko250 kirolari izendatu zituen iazkodeialdian, eta talentudun kirolariizendapena eman diete horietatikhogeiri, orain arteko lorpenenga-tik. Naia Amondarain (Ibarra,2001) Murias-Limousin taldekotxirrindularia da horietako bat:«Niretzat aitortza garrantzitsuada foru aldundiak talentudun ki-rolari izendatzea», azaldu duAmondarainek berak.Izendapena jasotzeko, iazko
lorpenak hartu dituzte kontuan,besteak beste. Pistan, Madisonproban, Espainiako txapeldunizan zen Amondarain, IzarneMaiozekin batera; horrez gain, bi-garren egin zuen banakako jazar-pen proban, eta baita puntuazio-
an ere. Munduko Txapelketanparte hartu zuen gero: 10. postualortu zuen omniumean, eta 13.postuak scratchean eta puntuazioproban. Errepidean, berriz, Euro-pako Txapelketan parte hartuzuen.
Eukene Larrartek (Tolosa,1998), Gipuzkoa Ogi Berri taldekotxirrindulariak, 2017ko deialdianjaso zuen talentudun kirolariizendapena. «Dirua ematen di-zute batetik, eta niri oso lagunga-rria egin zait diru hori, unibertsi-tatea ordaintzeko, adibidez»,azaldu du Larrartek berak. Bes-talde, hainbat zerbitzu jaso dituurtebeteko tartean, eta, gauregun ere, programa horretatikkanpo, baina jasotzen jarraitzendu: «Fisioterapeuta, psikologoa,nutrizionista... Oso lagungarriakdira denak». Izan ere, aldundia-ren laguntza du oraindik ere tolo-sarrak: «Taldeari laguntzen diohorrek, eta Kirolgirekin lotuta erejarraitzen dut; hortik ere jasotzendut laguntza».
Dirua eta hainbat zerbitzuHorrelako bultzadak «oso lagun-garriak» direla onartu dute bi ki-rolari gazteek. «Kontuan hartubehar da gastua daukala bizikle-
taren mantentzeak ere»,azaldu du Larrartek. Bes-talde, gaineratu duteikasketak eta kirola uz-tartzea dela zailenaerrendimendu handira-ko bidean. «Elite mailarapasatzean izaten da bere-ziki zaila. Unibertsitategaraia izaten da, eta orduasko igaro behar izatenditugu ikasten eta kirolaegiten».Amondarainek jaso
du, dagoeneko, talentu-dun izendapenaren dirulaguntza. «Baina garran-
tzitsuak dira gainerako zerbi-tzuak ere. Oraingoz, azterketabiomediko bat egitea eskaini di-date niri, baina, taldearekin urtehasieran egin nuenez, ez dut eginberriz ere», zehaztu du ibarta-rrak.
Denboraldi honetan ere emai-tza esanguratsuak lortzen ari dirabi kirolariak. Pistan, nazioartean,hamar onenen artean ibili da La-rrarte, eta «pozik» dago lorpenhorrekin. Espainiako txapeldunizan da omniumean, elite mailan,eta Espainiako Kopa ere irabazidu. Errepideari dagokionez, be-rriz, 23 urtez azpiko EuropakoTxapelketan parte hartzea dadenboraldi honetako helburua.Amondarainek ere EspainiakoKopa irabazi berri du pistan, gaztemailan, Euskadirekin, eta urreadu azken proban, madisonean,Garazi Estevezekin. Errepidekodenboraldiari dagokionez, Euro-pako Txapelketan parte hartzeadu helburu hark ere.Gipuzkoako Foru Aldundiak
90eko hamarkadatik du abianEtorkizuneko Kirolariak progra-ma. Gutxieneko meritu batzukegin behar dira programan partehartzeko, eta beste irizpide orokorbatzuen arabera izendatzen di-tuzte talentudunak. «Proba ba-tzuk egiten dituzte horretarako,federazioaren txostena jasotzendute gero, eta horren araberaizendatzen dituzte talentudun ki-rolariak», azaldu du Ion Treku al-dundiko kirol teknikariak.Etorkizuneko kirolariei eta ta-
lentudunei ematen dizkieten zer-bitzuen artean daude unibertsita-tera sartzeko ziurtagiria, eta uni-bertsitateetan goi mailakokirolarientzat gordetzen dutenehuneko jakin bat. «Bestalde, fe-derazioaren txosten teknikoa erejasotzen dute», azaldu du Tre-kuk. «Topaketa bat ere egiten
dute asteburu batean, elkar eza-gutu eta komunitatea sortzeko».Horrez gain, beka bat ematen
diote kirolari talentudun bakoi-tzari, 2.000 eurokoa, gutxi gora-behera, eta baita bestelako zerbi-tzu batzuk ere: nutrizio arloko la-guntza, kirol psikologoa, kirolplangintza egiteko laguntza, etaJaurlaritzak duen HobekuntzaTeknikorako Zentroan jarraipenbiomedikoa egiteko aukera.
Gipuzkoa, «osasuntsu»14 urtetik 18ra bitarteko kirolarieizuzenduta dago egitasmoa, etaEspainiako Txapelketan norberemailan edo norbere adinekoen ar-tean gutxienez hiru onenen arte-an sartzea da baldintza. Iaz etorki-zuneko 250 kirolari izateak Gi-puzkoa kirolean «osasuntsu»dagoela esan nahi du, Trekurenustez. 24 kirol ordezkatzen dituz-te guztira; emakumezkoak dirakirolarien %46, eta gizonezkoak%54. Talentudunen artean, be-rriz, hamar kirol daude ordezka-tuta, eta hogei kirolarietatik hirubakarrik dira emakumezkoak.«Hala suertatu da aurten, bainaia-ia erdi eta erdi ziren 2017koizendapenetan».Egitasmoaren helburua ere
azaldu du aldundiko kirol tekni-kariak: «Gipuzkoan goi mailarairits daitezkeen kirolariak detek-tatzea, eskola kirolean daudene-tik 18 urte bete arte jarraipena egi-tea, eta, ahal dugun heinean, etor-kizunean goi mailara irits daitezenlaguntzea, zerbitzuak eskainiz etaaholkuak emanez». Aurki argita-ratuko dute 2019ko deialdia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak etorkizunekokirolari izendatu zituen 250 kirolari gazte,iaz egindako deialdian; horietatik hogei,kirolari talentudun moduan bereizi ditu.
Kirolaritalentuduneibultzada
Eukene Larrarte
eta Maddi Amondarain.
I. GARCIA LANDA
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aGaiak
KIROLARIEN ZERRENDA
Hauek dira talentudun gisa bereizi
dituzten hogei kirolariak:
Iker Amatriain Arregi.Zarautz
(surfa).
Xabier Amonarriz Irastorza.
Larraul (halterofilia).
Naia Amondarain Gaztañaga.
Ibarra (txirrindularitza,
errepidea-pista).
Koxme Burutaran Olaizola.
Donostia (arrauna).
Ibai Camarero Barrasa.Honda-
rribia (arrauna).
Iñaki Diaz Melero.Tolosa (txirrin-
dularitza, pista).
Unai Etxepare Virto.Hondarribia
(arrauna).
Endika Garcia Cepa.Errenteria
(arku tiroa).
Xabier Irigarai Ferreira.Honda-
rribia (arrauna).
Ekain Jimenez Elizondo.Oiartzun
(txirrindularitza, pista).
Amets Karrera Salsamendi.
Urnieta (judoa).
Jon Kepa Kortajarena Sanchez.
Zizurkil (halterofilia).
Mikel Linazisoro Molina.Berga-
ra (eskalada).
Telmo Otegi Petrirena.Donostia
(arrauna).
Iker Oiarzabal Albas.Donostia
(patinajea).
Asier Pozo Notario.Lasarte-Oria
(txirrindularitza, errepidea-pista).
Jaime Romero Villanueva.
Astigarraga (txirrindularitza,
errepidea-pista).
Nora Sarriegi Galdos.Donostia
(futbola).
Ander Uranga Arando.Anoeta
(atletismoa).
Mikel Iñaki Urruzuno Odriozola.
Donostia (arrauna).
Elite mailara pasatzea dazailena; unibertsitate garaiaizaten da, eta ordu asko diraikasten eta kirola egiten» Eukene LarrarteTxirrindularia
«Niretzat aitortzagarrantzitsua da foru aldundiak talentudun kirolari izendatzea»Naia AmondarainTxirrindularia
‘‘
Erik Gartzia Egaña Irun
Egun batez bada ere,
bihar Irungo Oiasso
museoak alde batera
utziko du bere izaera
erromatarra. Izan ere, Jardunaldi
Greziarra egingo dute, laugarren
aldiz. Aurreko hiru ekitaldien
arrakasta ikusita, aurten ere jar-
dunaldiak antolatzea erabaki
dute Irungo museoko arduradu-
nek. Grezia klasikoko antzerki-
gintza izango da aurtengo gaia:
Theatron, jatorrizko hizkuntzan.
Maria Jose Noain da museo
erromatarreko jardueren ardura-
duna. Gogorarazi duenez, duela
hiru urte Periplo elkarteko kideek
haiengana jo zuten. Bizkaian dute
egoitza, eta «filoheleniartzat»
dute beren burua; Greziarekin ze-
rikusia duten ekitaldiak antola-
tzen dituzte. «Jardunaldi bakarra
egitea pentsatu genuen lehenen-
go urtean», azaldu du Noainek.
«Lehenengo urteko gaia dantza
izan zen, eta bazkari greziarra an-
tolatu genuen, museoko taberna-
ko jabeekin hitz eginda. Oso-oso
ongi atera zen dena», gogoratu
du. Gainera, zerbait berria ezagu-
tzeko aukera izan zuten orduan:
sirtaki dantza ez dela dantza tra-
dizional bat, Zorba filmerako as-
matu zutela, alegia. Beste gauza
batez ere jabetu zirela nabarmen-
du du Noainek: «Aukera izan ge-
nuen ikusteko Periplo elkarteak
zein ongi lantzen dituen horrela-
ko gauzak».
Esperientzia on hori kontuan
hartuta, bigarren aldiz egitea era-
baki zuten. Musika izan zen biga-
rren jardunaldi horien gaia. «Pe-
riplo elkarteko idazkari Vicky
Rouskak kantatu egiten du», ze-
haztu du Noainek. «Eta pare bat
musikari etorri ziren Greziatik.
Buzuki instrumentua jotzen zu-
ten, eta kontzertu interesgarria
eman zuten museoan».
Hirugarrenean, berriz, gastro-
nomia izan zen ardatza. Olibak,
pistatxoak eta bestelako produk-
tuak ekarri zituzten Greziatik, eta
liburuetatik platerera eraman zi-
tuzten errezetak. «Iaz, gainera,
ikusi genuen oso ondo funtziona-
tzen duela lehenengo hitzaldi txi-
ki bat eskaintzeak eta gero gaia
bera lantzeak». Aurten ere teoria
landuko dugu lehenengo, eta lan-
dutako hori praktikan jarriko
dugu gero.
Aurten, Periplo elkarteko kide-
ak Oiassorekin harremanetan ja-
rri dira berriz ere, eta antzerki
klasikoaren gaia propo-
satu dute. Irungo muse-
oak urtero antolatzen
duen Dies Oiassonis
jaialdian, antzerki ema-
naldiak eskaintzen saia-
tzen dira, eta osatu egin-
go dute eskaintza hori.
Haurrentzako tailerra
ere egingo dute aurten,
lehen aldiz. 11:00etan
hasiko da, eta 13:00etara
arte landuko dute Gre-
ziako antzerkia. Hel-
duen txanda izango da
arratsaldean. 18:00eta-
tik aurrera, Maria Eugenia Diaz
Pascual grezierako irakasleak
agertoki greko-erromatarrei bu-
ruzko hitzaldia emango du.
«Ikerketa antzeztua egiten saia-
tuko da Diaz. Badakigu zein lotsa-
tiak garen hemen, eta ea lortzen
duen. Ez da antzerkia izango; gu
ez gara aktoreak, baina ikerketa
hori egiten saiatuko da, Greziako
antzerkia nolakoa zen bertatik
bertara ezagutzeko».
Maite Minguezen aurkezpena-
ren ondoren, Bea Insak Hipolito
lana antzeztuko du, 20:00etan,
eta antzezlearekin berarekin sola-
sean aritzeko aukera izango da
gero. «Normalean, ez dugu izaten
aktoreekin hitz egiteko tarterik,
eta aukera polita izango da larun-
batekoa. Greziako ardo kopa bat
edaten badugu, gainera... Oso gi-
ro polita sortuko dela uste dut»,
ondorioztatu du Noainek.
Greziaren eragina ErromanArkeologia erromatarra da Oiasso
museoaren oinarria, baina arlo
hori zabaltzen saiatzen dira.
«Egiptoko erakusketak ere landu
izan ditugu, adibidez. Greziaren
aldean, Egipto ez dago Erromata-
rren mundutik hain hurbil. He-
men ez dugu lantzen arkeologia
bakarrik: literatura hizketaldiak
antolatzen ditugu, antzerkia,
musika...». Noainek berretsi du
Grezia gabe ezingo litzatekeela
ulertu Erroma, eta logikoa dela
horrelako jardunaldiak antola-
tzea. Adibide batzuk zerrendatu
ditu Greziak Erroman izan zuen
eragina irudikatzeko: «Erroma-
tarren artean, grezieraz hitz egin
beharra zeukaten jantziak izate-
ko, eta greziarrek erakusten zi-
tuzten beti pedagogia gaiak. Gre-
ziakoa imitatzen zuten; jainkoak
berberak dira, nahiz eta erroma-
tarrek jainko berriren bat asmatu
zuten».
Antzerkiak, gainera, Grezia za-
harrean dauka sorburua. «Ziur
Mesopotamian eta Egipton ba-
zeudela antzezlanak, baina Gre-
ziakoak dira lehenengo testu ida-
tziak, frogatuta daudenak. Gre-
ziarren ustez, antzerkia Dioniso
jainkoaren asmakizun bat zen.
Jaialdiak egiten zituzten, gaine-
ra». Eta Euripides, Eskilo, Sofo-
kles eta Aristofanesen gisako sor-
tzaileek antzezlanak aurkezten
zituzten jaialdi horietara; K.a. V.
mendean bizi izan ziren lau egile
horiek.
Gaur egungo antzerki lanak ez
bezala, orduko obrarik gehienak
erlijioari buruzkoak ziren. Eta ez-
berdintasun gehiago ere badau-
de: antzerki lehiaketak irabazten
zituztenek ospe handia lortzen
zuten.
Haurren tailerrerako bi euro
ordaindu beharko dira, eta arra-
tsaldeko bi ekintzetan parte har-
tzeko, lau euro. Noainek uste du
«prezio sinbolikoa» dela. Ekinal-
di horietan parte hartzeko, izena
eman beharra dago, 943-63 93 53
telefono zenbakira deituta edo
helbidera idatzita.
Bihar, egun osoz, IV. Jardunaldi Greziarraegingo dute Irungo Oiasso museoan. Gai jakinbat aukeratzen dute urtero, eta Greziakoantzerki klasikoa jorratuko dute aurten.
‘Theatron’,museoan
Antzinako Greziako antzerkia ezagutzeko aukera egongo da bihar, Oiasso museoan. HITZA
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5a Proposamena
Iaz ikusi genuen oso ondofuntzionatzen duela lehenengohitzaldi txiki bat eskaintzeak etagero gaia bera lantzeak»
«Ziur Mesopotamian eta Egipton bazeudelaantzezlanak, baina Greziakoakdira lehen testu idatziak»Maria Jose NoainOiasso museoko jardueren arduraduna
‘‘
MUSIKA
AIASaioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus.
b Igandean, 18:30ean, Aristerrazun.
ANDOAINAndoaingo, Debakoeta Legazpiko musika bandak.
bBihar, 12:30ean, Basteron.
ANDOAINAiama eta Aneguria.bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
ANOETA Izaki Gardenak.bGaur, 23:00etan, gaztetxean.
ARRASATECrim.bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
ASTEASULuberri abesbatza.b Igandean, 19:00etan, elizan.
AZPEITIARevolutionary Brotherseta Adala.
bGaur, 23:00etan, Sanagustinen.
AZPEITIAAnari eta Birkit.bBihar, 23:00etan, Sanagustinen.
BERGARAEskean Kristo eta Dukkha.
bBihar, 22:30ean, Kartzela Zaharra
gaztetxean.
DONOSTIANatali.bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
DONOSTIADiego Vasallo Trio.bGaur, 20:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAEuskal Metal Fest: Soziedad Alkoholika, Elbereth,
Demonik, Dawn of Extinction
eta In Vain.
bGaur, 20:00etan, Larratxon.
DONOSTIA Jungle by Night eta La Tripleta Picante.
bGaur, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIA Ira.bGaur, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIADama Beltzak.bGaur, 20:30ean, Aurreskun.
DONOSTIAOlimpia eta Dani Iglesias.
bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIALee ‘Scratch’ Perry eta Tacumah.
bGaur, 22:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAAxel Casas DJ.bGaur eta bihar, 23:30ean,
Covent Gardenen.
DONOSTIAPrimavera Fest: Andrea Oliva, Viviana Casanova,
Charles Ramirez eta Ibailo.
bGaur, 00:30ean, Bataplanen.
DONOSTIABette Smith.bBihar, 20:00etan, Covent Gardenen.
DONOSTIAEuskal Metal Fest: Zenobia, Ankhara, Taken eta
Wild Freedom.
bBihar, 20:00etan, Larratxo
kultur etxean.
DONOSTIACohen (agurrekoa)eta Digresióndokumentala.
bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIANew Straits.bBihar, 21:00etan, Dokan.
DONOSTIAMakala & Jimmy Bidaurreta.
bBihar, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIADave Phillips, Jai Tiruriru, Minbizia eta
Actiq & Pntzk DJ Set.
bBihar, 22:00etan, Mogambon.
DONOSTIANatural Kille DJ.bBihar, 22:00etan, Parte Zaharreko
Arrano tabernan.
DONOSTIAViolet, Eddie Mae eta Frances Be.
bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAPrimavera Fest: OscarColorado, Frank Caro, 2Lovers eta
Pablo Mendez & Iker Kabe.
bBihar, 00:30ean, Bataplanen.
DONOSTIAHiri Galduak.b Igandean, 18:30ean, Añorgako
Jolas Etxean.
DONOSTIAConcertgebouwChamber Orchestra.
b Igandean, 19:00etan, Kursaalean.
DONOSTIADave Kusworth eta The Loons.
b Igandean, 20:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAEuskadiko OrkestraSinfonikoa, Alfonso Gomez piano
jotzailea eta Andra Mari abesbatza.
bAstelehenean, 20:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAZebra Hunt.bAstelehenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAKontuz! Lanak.bAsteartean, 19:30ean, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIAFlavien Berger.bAsteazkenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIARas Miguel.bOstegunean, 17:00etan,
Covent Gardenen.
DONOSTIAEnsemble Kaiserin.bOstegunean, 19:30ean,
Donostiako Orfeoiaren egoitzan.
DONOSTIA Israel Fernandez.bOstegunean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAZetazen.bOstegunean, 21:00etan,
Bataplanen.
EIBAR James Brown Tribute.bBihar, 20:30ean, Koliseoan.
EIBARNorthern Harmony.bOstegunean, 20:30ean,
Koliseoan.
ERRENTERIATristtan Mourguy eta Alitruta.
bBihar, 19:00etan, Mikelazulon.
ESKORIATZAScreammers & Sinners.
bGaur, 22:30ean, Inkernun.
HERNANIMaite Larburu.bOstegunean, 20:00etan, Biterin.
HONDARRIBIAHoover III eta Bamms.
bGaur, 22:00etan, Psilocybenean.
IRUNVicious Rumors, Air Raid eta Magistarium.
bBihar, 19:30ean, Tunk aretoan.
IRUNEñaut Elorrieta & KaabestriString Ensemble: Harian.
b Igandean, 19:00etan, Amaia
antzokian.
LEGAZPIPomeray.bGaur, 20:00etan, Giroa tabernan.
LEZOTomas Garbizu musika es-
kolako ikasleak: Zazpi musikariak.
bGaur, 11:00etan, eta astelehenean,
18:00etan, Gezalan.
LEZO Jan Van Charles Group.
bBihar, 12:30ean, Gezalan.
LEZOEnsemble Diatessaron.
bBihar, 20:00etan, Gezalan.
MUTRIKUEnkore.bBihar, 20:00etan, portuan.
OÑATISerge eta Gari Berasaluze:Enarak itzuli dira.
bGaur, 22:00etan, Izarraitzen.
OÑATIKobrazulo.bGaur, 22:30ean, Pako tabernan.
OÑATIHezurbeltzak.b Igandean, 12:30ean, Gaztelekuan.
TOLOSAOctavio Nievsky.bGaur, 22:00etan, Box.An.
TOLOSALa Secta eta Memo.bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAMaider Zabalegi.b Igandean, 19:30ean,
Bonberenean.
USURBIL Jon Insua & Accion Espiral.
bOstegunean, 20:30ean, Urbilen.
ZARAUTZErnia eta Arrotzak.bOstegunean, 21:00etan,
Putzuzulo gaztetxean.
ZUMAIATrio Zukan.bGaur, 19:00etan, Oxford aretoan.
ANTZERKIA
ARRASATEChristian AtanasiurenJuglar con las palabras, eta
Beatriz Egizabal & Intza Alkainen
Ene bada badu.
bGaur, 19:00etan, liburutegian.
DONOSTIAPatata Tropikala: Kalean otso etxean uso.
bBihar, 17:00etan, Okendon.
EIBARNarruzko Zezen: La comedia de Carla y Luisa.
b Igandean, 20:30ean, Hezkuntza
Esparruko antzokian.
ERRENTERIAHecho en Casa: Izpiliku sasi gibelean gordeturik,
Cyranok lixibaren usain ona zuen.
bGaur, 18:00etan, Niessenen.
Mutriku b Berdel Eguna
Arrain preziatua erdigunean jarrita1993tik, Mutrikun jaiegun garrantzitsua da Berdel Eguna. Berdelaren kontsumoa areagotzeko hasi ziren ospa-
tzen, eta egun osoko festa egingo dute bihar ere —irudian, iazko Berdel Eguna—. 10:30ean, artisau azoka
izango da, Txurruka plazan; 12:00etan, belaontzi txapelketa eta berdel pintxo-potea, trikitilariek girotuta; eta,
13:00etan, Mutrikuko abesbatzaren emanaldia, Zabiel plazan. Arratsaldean, berriz, pintxo dastaketa egingo
dute, 18:00etan, portuan, eta Enkore taldearen kontzertua izango da 20:00etan, portuan. G. RUBIO / FOKU
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aAgenda
ERRENTERIABorobil:
Roman eta Julieta.
b Igandean, 19:00etan, Niessenen.
HERNANILa Enana Naranja: Kontukantari 2.
bBihar, 12:00etan, Biterin.
IRUNPeriplo: Hipólito.
bBihar, 20:00etan, Oiasso museoan.
LEGORRETAOroimenak: La fiesta
de la Madonna.
bGaur, 19:00etan, Herri antzokian.
LEZOGorakada: Lau.
bGaur, 18:00etan, Gezalan.
LEZOBilbao 700: Lyceum Club.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
OÑATITartean: Tabernaria, Komunaketa Biba Voi.
b Igandean, 12:00etan, gaztetxean.
ORDIZIAAdos: Dublindarrak.
bGaur, 20:15ean, Herri antzokian.
SORALUZETartean: Tabernaria.bBihar, 19:00etan, gaztetxean.
TOLOSAAnita Maravillas:
Jon Braun.
bGaur, 18:30ean, Topic-en.
ZARAUTZBenetan Be: Inondik inora.b Igandean, 16:30ean, Modelon.
ZUMARRAGAHuts: Hozkailua.
bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.
DANTZA
ALEGIASutarri: Oinatzak.
bGaur, 22:00etan, Elizpen.
ANDOAINUrki taldea.
bGaur, 20:00etan, Basteron.
ANDOAINDa-Te Danza: Nudos.
b Igandean, 17:00etan, Basteron.
ARETXABALETALeizarra eskola.
bAsteazkenean, 17:00etan, Zaraian.
AZPEITIASahatsa taldea, Udal
Musika Banda, Julian Barrenetxea
abesbatza eta Azketa ahots taldea:
Bizkaia, arbasoen baratzean.
bBihar, 21:30ean, Soreasu
antzokian.
BERTSOLARITZA
AIZARNAZABALGanbara Bero-tzen: Oier Aizpurua, Maialen Akizu,
Joritz Bastarrika, Jon Gurrutxaga,
Libe Goenaga eta Endika Igartzabal.
bGaur, 22:00etan, Adiskide
gaztetxean.
BEASAINBertso Transaioa:
Uxue Alberdi, Maider Arregi,
Manu Goiogana, Maialen Lujanbio,
Alaia Martin eta German Urteaga.
bGaur, 20:00etan, Igartzako
jauregian.
DEBAGipuzkoako Eskolarteko
Txapelketaren finala. Bertso afaria:
Maddi Aiestaran, Imanol Albizu,
Uxue Alkorta, Haizea Arana,
Oihana Arana, Igauri Lopetegi,
Aner Peritz Euzkitzeeta Aitor Tatiegi.
bGaur, 20:00etan, Itziarko tabernan.
ELGOIBARPlazatik Gaztetxera:
finalaurrekoa.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
HERNANIBota Bertsoa bertso paper lehiaketako sari banaketa.
bGaur, 19:00etan, Sandiusterrin.
HERNANIGipuzkoako EskolartekoBertsolari Txapelketa. Idatzizkoa.
bAsteartean, 09:30ean, Biterin.
HONDARRIBIAAdrian Arruti,
Iraitz Mateo eta Egoitz Zelaia.
bBihar, bazkalostean,
Kasino Zaharrean.
LASARTE-ORIAMiren Amuriza,
Miren Artetxe, Ane Labaka eta
Alaia Martin: Ez da kasualitatea
bertso saio musikatua.
b Igandean, 19:00etan,
Ttakunenea elkartean.
LAZKAOLazkao Txiki oroitzeko
bertso afaria: Miren Amuriza eta
Maddalen Arzallus.
bGaur, 20:30ean, Lazkaomendiko
Lartxai elkartean.
LEGAZPIKorrika. Kafe solasaldiaManu Bendala bertsolariarekin.
bBihar, 17:00etan, Latxartegi
aretoan.
LIZARTZABertso afaria:
Maialen Lujanbio eta Jon Maia.
bBihar, 20:30ean, Txirrita elkartean.
ORIOGipuzkoako Eskolarteko
Bertsolari Txapelketa. Idatzizkoa.
bGaur, 09:30ean, Karela
kiroldegian.
ZALDIBIAOsin Berde Saria. Afaria
eta saioa: Unai Anda, Ane Beloki,
Markel Eizagirre, Oier Etxeberria,
Andoni Mujika eta Ane Zuazubizkar.
bBihar, 20:30ean, Osin Berde
elkartean.
ZESTOAKorrika Kulturala.
Bertso afaria.
bBihar iluntzean, gaztetxean.
HITZALDIAK
BEASAINRaul Perez Jimenez:
CIC Nanogune.
bGaur, 19:00etan, Igartza jauregian.
DONOSTIAMikeas Sanchez eta
Addy Perez: Bizitza eta naturaren
alde egiten duten emakumeak.
bGaur, 16:00etan, Kijera gaztetxean.
DONOSTIA Josean Egido:
Venezuela vencerá.La dificultad
de la revolución nacional en una
colonia petrolífera.
bAsteartean, 19:00etan, Marruma
elkartean.
EIBARAiala Oronoz: Zigor-
destakamentuak Gipuzkoan.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Portalean.
GETARIATirso W. Saenz: El Ché
y la construcción del socialismo
en Cuba.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Ulpiano etxean.
TOLOSAAgurtzane Belaunzaran:
Munduminez.
bGaur, 19:30ean, Topic-en.
ZIZURKILLorea Agirre: Non etanola gurutzatzen dira feminismoa
eta euskara?.
bAstelehenean, 19:00etan,
liburutegian.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DONOSTIAGiza Eskubideen
Zinemaldia.
bGaurtik hurrengo ostiralera arte,
Viktoria Eugenia antzokian eta
beste hainbat aretotan.
EIBAREibarko raketistak.
bAstelehenean, 18:30ean,
Portalean.
BESTELAKOAK
ASTEASUSartaguda eta Asteasu
oroimen historikoa lantzen: luba-
kien bisita eta mahai ingurua.
bBihar, 10:00etan lubakietan,
eta 12:00etan, udaletxean.
DONOSTIAAskotariko liburua,
liburu askeaerrezital musikatua.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Tabakaleran.
LEZOSorgina Txirulina ipuin
musikatua.
bAsteartean, 18:00etan, Gezalan.
MUTRIKUBerdel Eguna.
bBihar, 10:00etatik aurrera,
herrian.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5a Agenda
Eider Goenaga Lizaso
Erizaina da Amaia Ramos (Herna-ni, 1972), eta hogei urte daramatzalanean. Azken 11 urteak Osakide-tzaren Emergentzia Zerbitzuanpasatu ditu lanean, eta arlo horre-tan lan egiten duten langileenarriskuaz ohartarazi du. Babesga-bezia egoera horri aurre egitekotopaketa egingo dute, bihar, Hon-darribian.Zergatik egingo duzue topake-
ta? Zerk bultzatu zaituzte horre-
tara orain?
Iragan abenduan 31 eraso gertatuziren Araba, Bizkai eta Gipuzko-an. Abenduaren 9ko goizaldean,Bilbon, paziente batek ukabilka-daka eraso zion Osasun Emergen-tzietako Teknikari bati, eta eskue-kin itotzen saiatu zen. Emakumehori bajan dago oraindik. Joanden astean, halaber, hiru erasoizan ziren; langileen kontra izanziren bi —bajan daude bi langile-ak—, eta anbulantzia baten kon-trakoa bestea. Erasoak asko dira,nahiz eta orain konturatu garengaiak benetan duen dimentsioaz.Eta zergatik ohartu zarete orain?
Orain arte ez geneukan daturik,eta, ondorioz, arazoaren larrita-
sunaren kontzientzia erabateko-rik ere ez. Izan ere, 2018ko apirile-ra arte ez ziren erregistratzen os-pitalez kanpoko larrialdietan ger-tatutako erasoak; baina, orain,2018ko apirilaren 1etik abendua-ren 31rako datuak jakin ditugu,eta kopuru oso handiak dira. Be-deratzi hilabetean, OsakidetzakoEmergentzia Zerbitzuetako langi-leek 249 eraso sufritu zituzten;horietatik 119 Gipuzkoan izan zi-ren (%48,8). Halere, badakigu as-koz gehiago direla; eraso asko ezdira erregistratzen, langileok ezditugulako salatzen. Bilbokoaren modukoak izaten
dira eraso guztiak?
Ez, denak ez. Hitzezko erasoak di-ra kasuen %84: mehatxuak, irai-nak, laidoak... EmergentzietakoKoordinazio Zentroko langileeksufritzen dituzte horietako asko,telefonoz. Batzuk oso urduri jar-tzen dira galdezka hasten zarene-an; arreta egokia emateko diragalderak, baina irainka eta meha-txuka hasten zaizkizu. Eraso fisi-koak %11,6 dira, eta, batez ere,Osasun Emergentzietako Tekni-kariek sufritzen dituzte. Kontake-ta horretan ez dira sartzen langile-en arteko indarkeria eta lan jazar-
pena, ez eta isildua den beste ara-zo bat ere: sexu jazarpena. Testuinguru zehatz batean ger-
tatzen dira erasook?
Ekain, uztail, abuztu, irail etaabenduan izaten dira erasogehien. Iaz, abuztuan izan zireneraso gehien: 46. Festa hilabeteakdira, alkohol eta droga kontsu-moak gora egiten du, eta faktorehorrek badu eragina. Azterketabat egin beharko litzateke. Ospitaleko mediku, erizain eta
langileak baino babesgabeago
zaudete zuek kalean?
Ez gara seguru sentitzen gure la-nean, eta uste dugu gure ardura-dunak ez direla behar bezala ar-duratzen eta ez dizkigutela ema-ten gure babeserako eta segurta-sunerako baliabide egokiak. Aldehorretatik, Emergentzia Zerbi-tzuko Zuzendaritzak martxoaren15ean jakinarazi zigun halakoeiaurre egiteko prozedura bat lan-tzen ari direla eta laster zabaldukodigutela langileei. Langileok adosgaude prozedura bat behar dela,baina kontua da prozedura horiospitalez kanpoko eraso bateaninplikatuta gauden langileon par-te hartzearekin egin beharko li-tzatekeela, eta ez da horrela izan.
Horregatik egingo dugu apirila-ren 6an topaketa Hondarribian. Zeintzuk dira seguru lan egiteko
hartu beharreko neurriak?
Sinpleenetik hasita, langile ba-koitzak walkie-talkie bat izan be-harko genukeela iruditzen zaigu.Hala eramaten dugu bizi euskarriaurreratuko anbulantzia medi-kalizatuetan, baina OsasunEmergentzietako Teknikarienkasuan eta beste anbulantzietanwalkie-talkie bat egoten da bipertsonako. Berriki, arazoak izandira horregatik: langile batek an-bulantzian pazienteari kasu egi-ten zion bitartean, ohatilaren bilajoan zen bestea, eta fisikoki erasoegin zioten anbulantzia gaizki
aparkatzeagatik. Langile guztieikomunikazio tekniken ingurukoprestakuntza ematea ere garran-tzitsua iruditzen zaigu, indarkeriaekintza horiei aurre hartzeko edohoriek kudeatzen jakiteko.Azkenik, beharrezkoa irudi-
tzen zaigu arazoari buruzko az-terketa bat egitea, metodologiaegoki batekin eta gertakari bakarbat ere kanpoan utzi gabe; arriskumapa bat egiten eta puntu kriti-koak identifikatzen lagunduko li-guke horrek. Garrantzitsua da,halaber, azterketa hau egiteanlangilearen maila eta sexua kon-tuan hartzea, eta baita gertaerabakoitzak dituen ondorioak —ba-jak eta abar— aztertzea ere.
«Eraso asko ez diraerregistratzen, ez direlako salatzen»
Amaia Ramos b Anbulantzia medikalizatuko erizaina
Osakidetzako Emergentzia Zerbitzuetako langileen kontrako 249 erasoerregistratu ziren iaz, eta horietatik 119 (%48,8) Gipuzkoan gertatu ziren.Gaia aztertzeko egingo duten topaketaz hitz egin du Amaia Ramosek.
GORKA RUBIO / FOKU
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko apirilaren 5a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]