9
HIZKUNE

H IZKUNE

  • Upload
    chavez

  • View
    56

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

H IZKUNE. Nortzuk?. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: H IZKUNE

HIZKUNE

Page 2: H IZKUNE

Nortzuk?

- Iruñerriko euskaldun batzuk.- Gehienak fededunak.- Batzuk oinarrizko kristau taldeetan aritutakoak.- Jendartea, gizakia eta bizitzaren esanahia ikuspegi askatzaileetatik ulertzen dugu.- Euskal nortasuna da gure munduarekiko kokapena.- Anai-arreben mundu justuago baten itxaropena

bizitzen dugu.

Page 3: H IZKUNE

Zertarako?

- Iruñerriko euskaldunen arteko elkargune bat, nortasun berezikoa, sortzeko eta sendotzeko.- Adore, itxaropen eta akuilu hitzak adierazteko.- Jendartea, Pentsamendua, Ekonomia, Espiritualitatea, Historia, Zientzia eta beste motako gaiak euskaraz lantzeko.- Ekimen askatzaile edo emantzipatzaileetan aritzen diren pertsonen esperientziak eta pentsamenduak hedatzeko.

Page 4: H IZKUNE

Zergatik?

- Gaurko munduko erronkeei bertako errotik abiatuta erantzun behar zaielako.- Euskaraz eta euskal ikuspegitik sortzen diren pentsamendu eta bizipenak merezi dutelako oihartzun zabalagoa.- Euskal pentsalari eta arlo askotako sortzaileek oparotasun haundia eskaintzen dutelako.- Euskal fededun, bilatzaile eta sinesgabe aunitz gure arteko harremanak areagotzeko, praktikan askoz gehiago konparti dezakegulako.

Page 5: H IZKUNE

Nola?

- Elkarte bat eratu; irabazi-asmorik gabekoa eta edozein beste erakundekiko independientea

den elkarte bat: Hizkune.- Hitzaldiak, mahia-inguruak, ikus-entzumenezko

saioak eta beste ekitaldi batzuk antolatuz, Hizkune elkartearen bitartez.- Bai ekitaldiak eta bai Hizkuneren funtzionamendua euskaraz egiten dira. - Hizkune elkartea irekia da, nahi duen edonor bazkide izan daiteke, eta ekitaldiak publikoari guztiz irekiak dira.

Page 6: H IZKUNE

Norekin?

- Bazkideak dira Hizkune osatzen dutenak.- Nahi duenak eman ahal du bere posta-e helbidea

ekitaldien informazioa jasotzeko, nahiz eta bazkide ez izan.- Edozein pertsona joan daiteke ekitaldietara, publikoari irekiak baitira.- Hitzaldi edo beste ekitadietarako hizlariak aditu ezagunak dira haien arlo desberdinetan, eta haiekin ere laguntasun harremana landuko dugu.

Page 7: H IZKUNE

Non eta noiz?

- Iharduera Nafarroan gauzatuko da, batez ere Iruñerrian, eta ekitaldiak normalean Iruñean izanen dira.- Ekitaldiak areto duin eta egokietan kokatuko dira.- 2012 urtean sortu eta 2012ko Iraila aldean hasiko

dira ekitaldiak.- Gutxi gora behera zortzi ekitaldi antolatuko dira

ikasturtean, normalean bat hilero, Irailan edo Urrian hasi eta, amaitzeko, Maiatzan edo Ekainean ikasturteko azkena eginen da.

Page 8: H IZKUNE

Nola parte hartu?

- Bazkide izan zaitezke, bazkidetze-orria beteta eta bidalita: [email protected]

- Bazkide bakoitzak aukeratzen du bere urteko kuota, 3 aukeren artean: arrunta (120 €/urte) ongilea (200 €/urte) murritza (40 €/urte)- Posta-e helbidea eman dezakezu informazio guztiak jasotzeko, nahiz eta bazkide ez izan. - Ekitaldietara gerturatu eta parte har dezakezu.- Ideiak eta proposamenak luzatu ahal diguzu.- Hizkuneren berri lagunei eman diezaiekezu.

Page 9: H IZKUNE

HIZKUNE