Upload
kaleko-benito
View
237
Download
7
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Alaitz institutuan garatzeko unitate didaktikoak
Citation preview
HAROMODER-NOAKsorkuntza tailerrak
1
1
HARO MODERNOAK ALAITZ INSTITUTUA Sar hitza:
Haro modernoak, euskarazko sorkuntza zabaldu eta garatzeko proiektua da. Zeinetan, izen bereko poema batetik abiatuz, hitzok dituzten bideak esploratu eta garatu nahi ditugun. Sormen eremu ezberdinetatik, esperientzia berrietan murgilduz. Hala, ikuskizun bat emaitzatzat eraikiz; Bideok, ikuskizuna muntatzeko izateaz gain, nahi artistikoak dituzten gazteekin, Iruñako bi ikastetxeetan, unitate didaktikoen bidez esploratu ostean. Haro modernoak poema, Boby Sands irlandarrak izkiriatu zuen; gerora, Joseba Sarrionaindiak euskaratu eta ezagutzera eman ziguna. Haro Modernoak proiektua, Euskara Kultur Elkargoak antolatutako Gazteok plazara! Lehiaketan sarituetako bat izan da. Euskarazko sorkuntza gazteon artean zabaltzeko apustua eginagatik, diruz lagundua.
2
2
Xedea:
Honela, euskarazko sormen prozesuen garatzea dugu xedea. Hots, Sormen prozesuek dauzkaten bide amaigabeak esploratzea eta aurki ditzakegun adiera guztiak topatu eta plazaratzea. Guzti hau euskarazko jardun etengabean, noski.
Euskarazko sormenaren aukera errealak bistarazi nahi ditugu. Gazteok, euskarazko sormena, euskaraz, posiblea dugula, esperimentatu eta demostratu, praktika parte hartzaile eta atseginetan. Finean, gazteentzako egunerokoan ohiko hezkuntza eremuak direnetan, beste era baterako dinamiken bidez, euskararen sormena hurbildu eta egikaritu, haiek protagonista nagusiak izanik.
Balorea ematen diogu ere proiektu honen partaideok gazteak izateari. Gazteok gazteokin eman dezakegun konplizitateak, hezkuntza formalaren eramuan izanen bada ere, bestelako esparruak ireki baititzake euskararen erabilpenaren normalkuntzan. Honengatik eta elkarlanean hasteko ikastetxean garatu nahi dugun jardueren berri zein zehaztapenak bildu ditugu azpian:
Helburuak 1. Sormen artistikoaren alorrean ikerketa bat burutzea, sormen
estrategia ezberdinak esperimentatuz lan bat sortzea.
2. “Aro Modernoak” poema bitarteko gisa hartuta, ingurune soziala, politikoa eta kulturalaren hausnarketa sustatzea.
3. Ikasleen autonomia indartzea, norberaren burua aztertu eta
gaitasunak ezagutzetik abiatuta. Norbere bizipen, sentimendu, iritzi, ideiak eta nahiak lanean islatuz.
4. Talde lanean aritzeko baliabide pertsonal eta kolektiboak
jorratzea. 5. Euskara, sortzeko tresna gisa erabili eta sustatzea.
HARO MODERNOAK sormen tailerrak
3
3
Kurrikulumeko honako helburuei egokitzen dira: 1. Arte eszenikoetako oinarrizko kontzeptuen ezagutza sendoa eta bizipenen bidezkoa lortzea. 4. Talde lana sustatzea, ikasleek aukera izan dezaten nork bere identitatea eta besteena ezagutu eta ulertzeko, bai eta identitate horiek garatzen diren gizarte errealitatea ere, arte eszenikoetako adierazpen, sorkuntza eta komunikazio prozesuen bitartez. 7. Arte eszenikoak erabiltzea sentimendu, pentsamendu eta ideiak erakusteko, bakarka zein taldean, eta bereziki azpimarratuz taldeari eragiten dieten arazo eta gatazkak. 11. Hainbat iturritako informazioa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatzea, ingurune fisikoak eta sozialak, eskola liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne, lortu nahi den helburuaren arabera lantzea eta gainerakoei adieraztea ahoz eta idatziz, modu antolatu eta ulergarrian. Jarduerak:
Bi ikastetxeetan garatuko dira jarduerak eta 3 epealdietan banatu ditugu: Lehena esperimentazio fasea, bigarrena garapen fasea eta azkenik partekatze fasea. 1. Esperimentazio fasea: Bost saioetan bost esperimentazio bide landuko ditugu. Saio ezberdin hauetan sormen bide ezberdinak planteatuko ditugu. Bide hauetan murgildu, inplikatu eta aukerak aztertuz. Honako esperimentazio bideak izanen dira: Olerkitik abiatuta, honek dakartzan irudiak, soinuak, ehundurak, ikusentzunezkoak eta abarren bilaketa bat egin eta hauek sailkatu eta elkarlotuz diziplina ezberdinen bidez garatzea: musika, pintura, antzezpena, literatura… 2.Garapen fasea: Esperimentatutako bideen aukeraketa eginen dugu. Hauek sakonduz, sormen lanaren borobiltzea bilatuko dugu. 3.Partekatze fasea: Borobildutako lanak konpartitu, gainontzeko lanekiko azterketa burutu eta iritziak trukatuko ditugu.
HARO MODERNOAK sormen tailerrak
4
4
ALAITZ istitutuan proiektua garatzeko proposamena:
‐ 2012‐2013 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan garatzea da asmoa. ‐ Arte eszenikoen batxilergoko modlitateko klase orduetan garatuko genuke. ‐ Lehenego eta bigarren fasea garatzeko 12 ordu ‐ 3. Fasea garatzeko goiz osoko jardunaldietan.
Nortzuk gara: 23‐29 urteko gazteez osatutako taldea gara, motibazio artistiko anitzak ditugunak. Nafarroako kultur esparruan eragiteko asmoz. Maialen Diaz:
‐ Arte dramatikoko ikasketak NAEn. ‐ Magisteritza graduko ikaslea ‐ Esperientzia hezkuntza formal eta ez‐formalean haur eta nerabeekin.
Laura Villanueva:
‐ Arte dramatikoko ikasketak NAEn ‐ Haur hezkuntzan Diplomatua ‐ Esperientzia hezkuntza formal eta ez‐formalean haur eta nerabeekin. ‐ Antzerkigintzan dihardu egun.
Inder Bhatti:
‐ Arte ederretan Lizentziatua ‐ Esperientzia hezkuntza ez‐formalean haur eta nerabeekin.
Oier Zuñiga:
‐ Arte Ederretan Lizentziatua ‐ Arte Dramatikoko ikaslea NAEn ‐ Esperientzia hezkuntza ez‐formalean haurrekin.
HARO MODERNOAK sormen tailerrak
5
5
Haro modernoak
Haro modernoetan bizi omen gara Mila bederatzirehun eta hainbestegarren
urte zibilizatuan
Baina ingurura begiratuez gero Tortura eta hipokresia aurkitzen dut
Haro moderno hauetan hil egiten dira haurrak, Gosez hiltzen dira, zergatia ez du
inork galdetzen, Eta izuturik, biluzik, korrika doaz neskatilak
Beren oheak gauez bonbardeatu dituztelako.
Diktadore lodiak beren tronoetan eseri dira
Gazte askok gurasoen hezurrak ehorzten dituen artean,
Eta ilunbetako polizia sekretuek norbait
Elektrokutatuko dute, populua esnatu orduko.
Burokratek, espekuladoreek eta lehendakariek
Beren masailetan irribarreak eskegitzen artean
Preso bakartiak bere hobiaren sakonetik oihukatuko Eta andereren batek
geroko gizagaisoa erdituko du nonbait.
1
1
6
6