20
Zure ustez, non atera dute argazkia? Deskribatu nolakoa den toki hori. Ba al da atentzioa eman dizun zerbait? Bisitatu al duzu inoiz horrelako tokirik? Gogoratzen al duzu noiz eta non? Norekin joan zinen? Zer iruditu zitzaizun esperientzia? Zer jarduera ari da egiten pertsona hori? Zer ekipamendu behar du? Ba al dakizu zer den espeleologia? Azaldu. Zeuk ere egin nahiko zenuke? Zergatik? Nolakoa imajinatzen duzu Lurraren barnealdea? Kontatu zure ikaskideei. Has gaitezen GEOGRAFIAREKIN! 9

Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

  • Upload
    others

  • View
    14

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

• Zure ustez, non atera dute argazkia? Deskribatu nolakoa den toki hori. Ba al da atentzioa eman dizun zerbait?

• Bisitatu al duzu inoiz horrelako tokirik? Gogoratzen al duzu noiz eta non? Norekin joan zinen? Zer iruditu zitzaizun esperientzia?

• Zer jarduera ari da egiten pertsona hori? Zer ekipamendu behar du?

• Ba al dakizu zer den espeleologia? Azaldu. Zeuk ere egin nahiko zenuke? Zergatik?

• Nolakoa imajinatzen duzu Lurraren barnealdea? Kontatu zure ikaskideei.

Has gaitezenGEOGRAFIAREKIN!

9

Page 2: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

Has gaitezen!Mapak

Mapa fisikoakMapa fisikoek lurralde baten ezau-garri fisikoak irudikatzen dituzte, hau da, erliebea, ibaiak, lakuak, itsasoak eta ozeanoak...

Planeta osoa irudikatzen duten mapa fisikoei planisferio edo ma-pamundi fisiko deritze.

M

O Z E A N O A N T A R T I K O A

O Z E A N OB A R E A

O Z E A N O A R T I K O A

I N D I A K O

O Z E A N O A

OZEANOATLANTIKOA

O Z E A N O

B A R E A

MEN

DI H

AR

RIT

SU

AK

AN

DE

AK

S A H A R A

ALPEAK

HIMALAIA

927627_comenzamosgeo_p10_h01_mundi_fisico

0 2.250

kilometroak

Eskala

I

H

E

AMERIKETAKOESTATU BATUAK

KANADA

BRASIL

ERRUSIAR FEDERAKUNDEA

TXINA

AUSTRALIA

AR

GEN

TIN

A

M

HEGOAFRIKA

O Z E A N O A N T A R T I K O A

O Z E A N O

B A R E A

O Z E A N O A R T I K O A

I N D I A K O

O Z E A N O A

OZEANO

ATLANTIKOA

O Z E A N O

B A R E A

927267_comenzamosgeo_p10_h02_mudi_politico

0 2.250

kilometroak

Eskala

I

H

E

Mapak Lurraren edo haren zati baten irudikapen lauak dira. Mapak mota ezberdinetakoak izan daitezke: fisikoak, politikoak eta gaikakoak.

BEHATU ETA AURKITU

• Planisferioak al dira orrialde honetako mapak? Eta 11. orrialdekoak? Nola dakizu?

• Zein mapamunditan ikus dezakezu herrialdeen forma eta tamaina?

• Erreparatu gaikako mapei. Zer itxura du bakoitzak? Zer erabiltzen dute horretarako?

• Zer lurralde irudikatu dira gaikako mapetan?

Mapa politikoakMapa politikoek lurralde baten ba-naketa administratiboa eta politikoa adierazten dute: herrialdeak, eskual-deak, autonomia-erkidegoak, udale-rriak…

Munduko herrialde guztiak irudika-tzen dituzten mapei planisferio edo mapamundi politiko esaten zaie.

10

Page 3: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

Has gaitezen!

JARDUERAK

Gaikako mapak

1 Azaldu hauen arteko desberdintasuna: mapa eta planisferioa; eta mapa fisikoa eta politikoa.

2 Zer irudikatzen dute mapa horretako ikurrek? Zer mapa mota da? Jarri izenburua.

Gaikako mapek alor zehatz bati buruzko informazioa ematen dute; hala nola klima, biztanleria, garraio-sarea… Horretarako koloreak, ikurrak edo geziak erabiltzen dituzte. Hona hemen adibide batzuk:

Bilbo

Donostia

Gasteiz

GAZTELAETA

LEONN A F A R R O A K O

F O R UE R K I D E G O A

FRANTZIA

953565_01_p11_pvasco_climas_mediano

K a n t a u r i i t s a s o aI

E

H

M

ERRIOXA

0 12,5

kilometroak

Eskala

E

Iparitsasoa

Itsaso Beltza

Bal t

i ko

a

OZE

AN

O A

TLANTIK

OA

Mediterraneo itsasoa

OZEANO ARTIKOAI

H

EM

927267_comenzamosgeo_p11_h02_U

ANDORRA

927267_comenzamos_geo_p11_h03_mapa_tiempo

Kantauri itsasoa

Mediterraneo its

asoaOZE

AN

O A

TLA

NTI

KO

A

FRANTZIA

PO

RT

UG

AL

MAROKOALJERIA

Mapa klimatikoek kolo-reak erabil tzen dituzte lurralde batean klima motak nola banatzen di-ren adierazteko.

Europako mapa horretan kolore morea erabili da Europar Batasuna osatzen duten herrialdeak adie-razteko.Horrez gain, marrazki bat erabili da euroa moneta-tzat duten herrialdeak zein diren adierazteko.

953565_01_p11_leyenda_pvasco_climas_mediano

KLIMA MOTAKKlima ozeanikoa

Trantsizioko klima

Barrualdeko klimamediterraneoa

11

Page 4: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

Has gaitezen!

Lurraren geruzakLur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1)

1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den Lurreko eremua da biosfera.

Lurra, geruzak dituen planeta

BiosferaHidrosferaGeosfera

• Lurreko geruza solidoa da.

• Lurraren gainazaletik gure planetaren erdiguneraino hedatzen da.

• Lurraren gainazal gehiena estaltzen duen ur-geruza da.

• Hodeiek ere osatzen dute hidrosfera.

• Gure planetako izaki bizidun guztiek osatzen duten Lurraren zatia da eta izakiok bizi garen ingurune fisikoa ere bada. (2)

Atmosfera

• Lurra inguratzen duen gas-geruza da.

• Atmosferari esker, bizia dago gure planetan, Lurrean.

3.000 m-ko garaieraren eta 2.000 m-ko sakone-raren artean bizi dira iza-ki bizidun gehienak.

Biosfera

Atmosfera

Hidrosfera

Geosfera

12

Page 5: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

Has gaitezen!

AtmosferaNitrogenoak eta oxigenoak osatzen dute nagusiki. Bizitzeko beharrezkoa den airea du eta Lurraren gainazala ba-besten du gainera, tenperatura erregu-latzen duelako.

Atmosferan hainbat geruza bereizten dira. (3)

kanpo-espazioa

izpi ultramoreak

ozono-geruza

1 Kopiatu eta osatu eskema. Ondoren, azaldu.

2 Azaldu zer gertatuko litzatekeen Lurrean atmosferarik egongo ez balitz.

JARDUERAK

Troposfera Lurraren gainazaletik hur-bilen dagoen geruza da. Geruza horre-tan gertatzen dira meteorologia-feno-meno gehienak.

GeosferaGeosfera Lurraren zati harritsua da. Hiru geruzak osatzen dute: (4)

Nukleoa barnealdeko geruza da. Mantuarena baino tenperatura altua-goa du. Nukleoa burdi-naz eta beste metal ba-tzuez osatuta dago. Alderik kanpokoena liki-doa da; barnealdekoena, aldiz, solidoa.

Mantua geosferaren tarteko geruza da. Oso tenperatura altua du, horregatik zenbait harri urtuta daude. Horiek magma osatzen dute.

Lurrazala geosferaren kanpo-geruza da, eta geruza guztietan finena. Harriz osatuta dago.

3. Atmosferaren geruzak.

Kanpoko geruzek ia meteorito eta asteroide guztiak suntsitzen di-tuzte, Lurraren kontra talka egin aurretik.

Estratosferan ozono-geruza dago. Ozono-gasak babestu egiten gaitu eguzki-izpi kalte-garrietatik.

4. Geosferaren geruzak.

Lurrazala

Kanpo-nukleoa

Barne-nukleoa

Mantua

Lurraren geruzak

… … … …

… …… …… …

13

Page 6: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

Has gaitezen!

HidrosferaHidrosfera Lurreko geruza likidoa da. Ura gazia edo geza izan dai-teke.

Lurreko ur gehiena gazia da. Itsa soetan eta ozeanoetan dago. (1)

Ur geza da gizakiok edateko behar duguna. Ur geza urria da, horregatik ez dugu alferrik galdu behar.

1. Lurreko uraren banaketa.

BiosferaBiosferan garatzen da Lurreko bizia. Izaki bizidun guztiak bi ingurune-tan banatzen dira: ingurune urtarra eta ingurune lehortarra.

Ingurune urtarra. Izaki bizidunek uretan garatzen dituzte jarduera guztiak, ur gazian zein ur gezan.

1 HITZ EGITEKO GOGOZ. Zer garrantzi du hidrosferak? Zergatik zaindu behar dugu planetako ura? Pentsatu ura alferrik ez galtzen laguntzen duten hainbat neurri.

2 Azaldu zer den biosfera.

JARDUERAK

Ingurune lehortarra. Izaki bizidunek lurrean eta lur azpian garatzen dituzte beren jarduera guztiak.

Ur gazia

Ur geza, guztira

Izotza eta elurra

Lurpeko urak

Ibaiak eta lakuak

UR

GEZA

14

Page 7: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

Hitz egiteko gogoz• Zer ikusten duzu argazki honetan?

• Ba al dakizu zer den teleskopio bat? Zertarako erabiltzen da?

• Garrantzitsua iruditzen al zaizu espazioa nolakoa den jakitea? Zergatik?

• Ikusi al duzu espazioarekin zerikusia duen filmen bat, edo irakurri al duzu horri buruzko libururen bat? Zein? Zer kontatzen zuen? Gustatu al zitzaizun? Kontatu zure ikaskideei.

• Gustatuko litzaizuke egunen batean espaziora bidaiatzea?

Zer dakizu honetaz?• Ikusten al da beste astrorik zeruan, Eguzkiaz

eta Ilargiaz gain? Zein?

• Nola du izena gure planetak? Ba al dakizkizu beste planeta batzuen izenak? Zein? Ba al da bizirik haietan?

• Zer izarrek ematen dizkigu argia eta beroa?

• Zer da Ilargia? Zer dakizu astro horri buruz?

• Zergatik ditugu gaua eta eguna?

• Zein dira lau urtaroak? Eman urtaroen izenak gertatzen diren ordenan.

1 Unibertsoa ezagutzen

Hubble teleskopio espaziala.

15

Page 8: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

Nolakoa da unibertsoa?

Unibertsoaren jatorria

Astro guztiek eta haien arteko espazioak osatzen duten multzoa da unibertsoa.

Duela hamabost mila milioi urte gutxi gorabehera, leherketa handi bat gertatu zen, big bang izenez ezagutzen duguna. Leherketa hartan sortu zen unibertsoa. Izarrez, galaxiaz, konstelazioz eta bestelako gor-putz ugariz osatuta dago unibertsoa.

Izarrak

Izarrak gas-esfera erraldoiak dira. Haien barruan energia sor-tzen da, eta argi eta bero moduan igortzen dute. (1)

Izarrak kolorearen, neurriaren eta distiraren arabera bereizten dira elka-rren artean.

Kolorea. Izarrak duen tenperaturaren arabera, kolore batekoa edo bestekoa ikusten dugu. Izar beroenak zuriak edo urdinak dira; hotzenak, aldiz, laranjak edo gorriztak dira.

Distira. Lurretik jasotzen den argia da. Distira bi faktoreren araberakoa da: argitasuna –hau da, izarrak igortzen duten argia– eta Lurretik zer distantziara dagoen. Izan ere, Lurretik zenbat eta gertuago, orduan eta distiratsuago ikusten dugu.

Tamaina. Izar guztiek ez dute tamaina bera: izar nanoak, erraldoiak eta supererraldoiak daude.

Konstelazioak

Konstelazioak zeruan irudiak osatzen dituzten izar multzoak dira.

Lurra bere ardatzaren inguruan biratzen denez, gauean zehar, ez dira beti konstelazio berak ikusten. Gainera, Lurra Eguzkiaren inguruan ere biratzen denez, urtaroen arabera ez dira beti konstelazio berak ikusten, ez eta Ipar hemisferioan eta Hego hemisferioan ere. (2)

1. Eguzkia izar bat da eta argia eta beroa igortzen ditu. Hain zuzen ere, Lurrean argia eta beroa ezinbestekoak ditugu bizitzeko.

2. Zeruaren itxura, gau bereko lau unetan.

16

Page 9: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

1

Galaxiak

Galaxiak milioika izarren, gas-hodeiren, plane-taren eta harri zatiren multzokatzeak dira. Ga-laxiek forma eliptikoa, espirala edo irregularra izan dezakete.

Lurra eta zeruan ikusten ditugun ia astro guztiak, espiral-formako galaxia batean daude; Esne Bi-dean, hain zuzen ere. Erromatarrek jarri zioten izen hori (latinez, Via Lactea), kolore zuri bizia duelako. (3)

Gure planeta galaxia horren besoetako batean dago, Orionen besoan.

3. Esne Bidea espiral-formako galaxia bat da. Erdigunean kolore zuri biziagoa du, bertan izarrak elkarrengandik gertuago baitaude besoetan baino.

BEHATU ETA AURKITU

• Behatu zeruko irudiei eguneko ordu desberdinetan. Zer dira puntu zuriak? Zenbait izar lerro batez lotuz gero, osatzen al da irudiren bat?

• Behatu Esne Bideari. Non daude izarrak elkarrengandik hurbilago: erdigunean edo besoetan? Nola dakizu hori?

1 Definitu: izarra, konstelazioa eta galaxia.

2 IDAZTEKO GOGOZ. Azaldu zertan bereizten diren izarrak elkarrengandik.

3 Lurra galaxia batean dago. Nola du izena galaxia horrek?

JARDUERAK

galaxiaren erdiguneaeguzki-sistema

Lurra

Esne Bidea marraztea

Imajinatu arte-erakusketa batean parte hartzeko eskatu dizutela eta Esne Bideari buruzkoa dela erakusketa hori.

Sortu zure artelana nahiago duzun teknika erabiliz: collagea, akuarela, plastilina… Amaitzen duzunean, erakutsi zure ikaskideei.

SORMENA

Orionen besoa

Esne Bidea

17

Page 10: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

BEHATU ETA AURKITU

• Zer dago eguzki-sistemaren erdigunean?

• Zenbat planeta daude? Zerrendatu.

• Zer planetaren artean dago asteroide-gerrikoa?

• Zer adierazten dute irudiko lerro urdinek?

1. Eguzki-sistemaren eskema.

Nolakoa da eguzki-sistema?Planeta-sistema bat izar batek eta haren inguruan biratzen diren as-troek osatzen dute.

Gure planeta-sistema eguzki-sistema da. (1) Hauek hartzen ditu bar-nean, besteak beste: Eguzkia, planetak (Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno), sateliteak eta planeta nanoak.

EguzkiaMerkurioArtizarra

LurraMarte

Jupiter

NeptunoSaturno

Urano

Pluton

Kuiper gerrikoa

kometa

asteroide-gerrikoa

Astro handiak dira, esfera-forma dute eta ez dute berezko argirik.

• Errotazio-higidura egiten dute beren ardatzaren inguruan, eta translazio-higidura Eguzkiaren inguruan. Egiten duten bideari orbita deritzo.

• Haien inguruan gorputz ha-rritsuak dabiltza: sateliteak.

Eguzkia izar bat da, eta Lurra haren inguruan dabil. Argia eta beroa igortzen dituen esfera erraldoia da. Eguzkia Lurra baino askoz handiagoa da.

• Lurretik Eguzkira dagoen distantzia dela-eta, iristen zaizkigun argia eta beroa egokiak dira bizia egoteko.

Berezko argirik ez duten gorputzak dira, esfera-formakoak, baina planetak baino askoz txikiagoak.

• Ezagunena Pluton (1) da eta Ilargia baino txikiagoa da.

Duela gutxira arte planetatzat jotzen zen.

Eguzki-sistemaren parte gara

Planeta nanoakPlanetakEguzkia

18

Page 11: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

1Eguzki-sistemako gorputz txikiakTalde honek dozenaka mila asteroide eta kometa biltzen ditu.

1 Zertan bereizten dira planetak eta sateliteak?

2 Egin zure koadernoan eguzki-sistemako gorputz txikiei buruzko eskema.

3 Halley kometa azken aldiz 1986an ikusi bazen Lurretik, noiz ikusi ahal izango da berriro? Zergatik?

4 IKT. Bilatu zer diren «San Lorentzoren malkoak». Zergatik deitzen zaie horrela?

JARDUERAK

4. Izar iheskorren euria.

• Asteroideak Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzan harri zatiak dira. (2) Gehienak bi tokitan daude: asteroide-gerrikoan, Marte eta Jupiterren artean; eta Kuiper gerrikoan, Neptunotik harantzago.

• Meteoritoak asteroide txikiak dira. Beste astro batzuekin talka egitean kraterrak sortzen dituzte haien gainazalean. (3)

• Izar iheskorrak asteroide eta kometen hauts partikula txikiak dira; desegin egiten dira, abiadura handian Lurraren atmosferan sartzean. (4)

5. Halley kometa 75 urtean behin ikusten da Lurretik.

3. Meteorito batek Lurrean talka egitean sortutako kraterra.

• Kometak astro izoztuak dira, eta obalo-formako orbita bati jarraituz biratzen dira Eguzkiaren inguruan. (5) Eguzkira hurbiltzen direnean, beroak zenbait material lurruntzen ditu, eta gasezko eta hautsezko isats bat sortzen zaie.

2. Lurrera hurbiltzen ari den asteroide baten irudikapena.

kometaren isatsa

Zer gertatuko litzateke…

Imajinatu meteorito batek talka egin duela zure etxetik oso gertu.

Idatzi meteoritoaren talkaren eraginez gertatu diren bost gauza.

SORMENA

19

Page 12: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

BEHATU ETA AURKITU

• Lurrari Ipar polotik begiratzen badiozu, norantz biratzen da Lurra: ordulariaren orratzen noranzkoan ala kontrakoan?

Lurra higitu egiten da

• Ia forma esferikoa du: apur bat kamutsa da poloetan.

• Azal irregularra du erliebea dela-eta: mendiak, haranak, itsaslabarrak…

Forma

• Espaziotik ikusita kolore urdina da nagusi; izan ere, gainazalaren zatirik handiena urak hartzen du.

Kolorea

Lurrak bizia egoteko beharrezko baldintzak biltzen ditu, honako hauek dituelako:

• Atmosfera: geruza honek Lurra inguratzen du eta atmosferari esker egunez ez du bero handiegirik egiten, ezta gauez hotz handiegirik ere.

• Ura: behar-beharrezko elementua da bizitzeko.

• Tenperatura aproposak: Eguzkitik hurbilago edo urru- nago egongo balitz, bero edo hotz handiegia egingo luke.

Bizia egoteko

baldintzak

1. Lurraren errotazio-higidura. Lurraren errotazio-ardatza bat dator Ipar poloa eta Hego poloa elkartzen dituen lerroarekin.

Nolakoa da Lurra?Lurra Eguzkitik gertuen dagoen hirugarren planeta da, eguzki-sistemako planeta guztien artean.

Lurra bere baitan biratzen da

Lurrak etengabe egiten du bira bere errotazio-ardatzaren inguruan. 24 ordu behar ditu bira oso bat egiteko, hots, egun oso bat. Mugimen-du horri errotazio-higidura esaten zaio. (1)

Lurraren alde bat Eguzkiaren parean dagoenean, haren argia jasotzen du, eta eguna da. Aldi berean, Lurraren beste aldeari ez zaio Eguzkiaren argirik iris-ten, eta alde horretan gaua da.

Ipar poloa

errotazio-planoa

errotazio-ardatza

Hego poloa

errotazioaren noranzkoa

20

Page 13: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

2. Lurraren translazio-higidura.

Eguzkia

udaberria

neguanegua

uda

uda

udaberria

udazkena

udazkena

Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da

Lurra Eguzkiaren inguruan biraka dabil. 365 egun eta 6 ordu inguru behar ditu Lurrak Eguz-kiaren inguruan bira osoa emateko, hots, urte bat. Horri translazio-higidura esaten zaio. (2)

Higidura horrek urtaroak sortzen ditu. Lurraren errotazio-ardatza inklinatuta dagoenez, eguzki-izpiak ez dira berdin iristen Lurreko leku guztietara eta, horren ondorioz, egunen eta gauen iraupena desberdina da bi hemisferioetan:

• Ipar hemisferioan negua denean, argi-ordu gu-txiago izaten dira, eguzki-izpiak okertuta iristen direlako eta bero gutxiago ematen dutelako. Aldi berean, uda da Hego hemisferioan.

• Ipar hemisferioan uda denean, argi-ordu gehia-go izaten dira, eguzki-izpiak ez direlako hain okerturik iristen eta bero handiagoa ematen du-telako. Aldi berean, negua da Hego hemisferioan.

1 Kopiatu eta osatu eskema hau zure koadernoan.

2 Azaldu zer baldintza dituen Lurrak bertan bizia egoteko.

JARDUERAK

Izaki bizidunak eta urtaroak

Lurraren translazio-higidurak eta urtaroen segidak eragin handia dute izaki bizidunen portaeran.

Esate baterako, landareak udaberrian ernetzen dira, argi gehiago dagoelako eta tenperaturak gora egiten duelako. Eta zenbait landarek udazkenean hostoak galtzen dituzte, egunak laburtu egiten direlako eta argi-ordu gutxiago daudelako.

Hegaztiek udazkenean migratzen dute janari eta bero bila, eta udaberrian itzultzen dira; eta zenbait ugaztun lozorroan sartzen dira neguan, janari-eskasia dagoenean.

GEHIAGO JAKITEKO

Lurraren higidurak

Denbora: Sortzen ditu:

Denbora: Sortzen ditu:

21

Page 14: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

Ilargiaren eragina

Eguzki-eklipsea

• Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean kokatzen da.

• Ilargiaren itzala ikus dezakegu Lurrean eta Eguzkia pixkanaka iluntzen doala iruditzen zaigu.

Ilargi-eklipsea

• Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatzen da.

• Lurraren itzala ikus dezakegu Ilargian eta badirudi Ilargia desagertuz doala pixkanaka.

EguzkiaEguzkia

Lurra

Ilargia IlargiaLurra

1. Ilargiaren aldi bakoitzak astebete irauten du. Beti ordena berari jarraikiz gertatzen dira.

Ilargia higitu egiten da

Ilargia Lurraren satelite natural bakarra da. Lurraren antzera, bi higidura egiten ditu: errotazioa eta translazioa.

• Errotazio-higiduran, Ilargia bere ardatzaren inguruan biratzen da. 28 egun inguru behar ditu bira bat osatzeko.

• Translazio-higiduran, Ilargia Lurraren inguruan biratzen da. Higidura horretan ere 28 egun behar ditu bira bat osatzeko.

Eguzkiak, Lurrak eta Ilargiak zer kokapen duten, Ilar-giaren zati bat edo beste bat ikusiko da argiturik. Ilargiak hartzen dituen itxura horiei aldi deritze. (1)

• Ilgora: Eguzkiak argitzen duen Ilargi zatia gero eta handiagoa da.

• Ilbetea: Lurra Ilargiaren eta Eguzkiaren artean dago. Ilargiaren ageriko alde osoa argituta dago.

• Ilbehera: Eguzkiak argitutako Ilargi zatia gero eta txikiagoa da.

• Ilberria: Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean dago. Ikusten dugun Ilargiaren aldeak ez du argirik jasotzen eta ia ez da ikusten.

Zer dira eklipseak?Eklipsea gertatzen da hiru astro lerrokatzen dire-nean eta haietako batek bestea estaltzen duenean.

ilbeteailberria

ilgora

ilbehera

BEHATU ETA AURKITU

• Zerrendatu ordenan Ilargiaren aldiak.

• Zertan desberdintzen dira Eguzki-eklipsea eta Ilargi-eklipsea?

22

Page 15: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

1

BEHATU ETA AURKITU

• Bi argazki horiek egun berean egin dira. Zertan bereizten dira?

• Zenbat denbora igaro da gutxienez argazki batetik bestera? Zergatik?

Itsasaldiak

Itsasaldiak itsasoaren igoera- eta jaitsiera-mugimenduak dira, Eguzkiak eta Ilargiak urari eragindako erakarpenaren ondorioz sortuak.

Bi itsasgoren edo bi itsasbeheren artean 12 ordu inguru igarotzen dira, eta itsasgora baten eta itsasbehera baten artean, 6 ordu.

1 Zergatik ikusten dugu Lurretik Ilargia itxura desberdinekin?

2 Ilargia satelite bat baldin bada eta berezko argirik ez badu, zergatik egiten du distira?

3 Mikel, Jon eta Aitana eguzki-eklipse bat antzezten ari dira. Begiratu nola dauden kokatuta eta idatzi zure koadernoan nor izan daitekeen Lurra, nor Eguzkia eta nor Ilargia. Arrazoitu zure erantzuna.

4 HITZ EGITEKO GOGOZ. Ikusi al duzu inoiz eklipse bat? Non zeunden? Zer gertatu zen? Gogoratu zure esperientzia eta kontatu zure ikaskideei.

JARDUERAK

Mikel Jon Aitana

Itsasgora

Itsasoko uraren mailak gora egiten duenean izaten da itsasgora.

Itsasbehera

Itsasoko uraren mailak behera egiten duenean izaten da itsasbehera.

23

Page 16: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

IRAKURTZEKO GOGOZ

Hipatia, emakume aparta

Hipatia Alexandriakoa historiako lehen ema-kume zientzialaritzat jotzen da. (2) 370. urte inguruan jaio zen, Erromatar Inperioaren ga-raian, Egiptoko iparraldeko hiri batean, Ale-xandrian.

Garai hartan emakumeek ez zuten hezkuntza ja-sotzeko eskubiderik, baina Hipatia Teon Alexan-driakoaren alaba zen, hau da, filosofo eta mate-matikari ospetsu baten alaba. Hortaz, aitak bere gaitasun guztiak garatzera bultzatu zuen Hipatia, eta horrela bilakatu zen garai hartako zientzialari eta filosofo onenetako bat.

Astronomiaren alorrean, planeten orbitak azter-tu zituen eta zeruko gorputzen planisferio bat egin zuen.

Gainera, astrolabio bat asmatu zuen, izarren po-sizioa kalkulatuz itsasoan orientatzeko itsasgi-zonek Antzinaroan erabiltzen zuten tresna. Lan horiei esker, urte asko geroago, Hipatia deitu

zi tzaien bai asteroide bati eta bai ilargi-krater bati.

Hipatia ezaguna da historian bere adimen eta ja-kinduriagatik, baina ez hori bakarrik, baita bere ametsak betetzeko eta zientzialari bikaina bi-lakatzeko nekaezin eta amore eman gabe jardu-teagatik ere. Horretaz ari garela, Hipatia izenak aparta esan nahi du.

1. Rafael pintore italiarrak Antzinaroko filosofo, zientzialari eta matematikari ospetsuenak erretratatu zituen Atenasko Eskola artelanean eta haien artean Hipatia zegoen.

1 Erantzun zure koadernoan:

• Zertaz dihardu testuak? Interesgarria iruditu al zaizu? Zer izan da zuretzat deigarriena?

• Hipatiaren berri al zenuen lehenagotik? Zure ustez, erraza izango al zen berarentzat zientzialari bikaina bilakatzea? Zergatik?

2 IDAZTEKO GOGOZ. Zer gertatuko zitzaion Hipatiari aitaren laguntzarik jaso izan ez balu? Izango al zuen ikasteko aukerarik? Zientzialaria izango al zen? Pentsatu eta idatzi.

3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Zer izan nahi duzu handitzean? Zer egiteko gai izango zinateke zure ametsak betetzeko? Hitz egin horretaz zure ikaskidearekin.

4 BALIOAK. Gaur egun, hezkuntza eskubide bat da. Zer esan nahi du horrek? Zure ustez, garrantzitsua al da pertsonentzat hezkuntza jasotzea? Zergatik?

2. Hipatiaren erretratua.

24

Page 17: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

EGITEN JAKIN 1Eklipseak irudikatzeko eredu bat egingo dutEredu batek errealitatea irudikatzen du. Ikusten zailak diren zenbait gau-za nolakoak diren edo nola funtzionatzen duten erakusteko balio du.

3

21

4

5

Bildu materiala

1 Kontuan hartu zer behar duzun eredu hau egiteko.

zapata-kaxa baten estalkia • poliespanezko hiru bola (handia, ertaina eta txikia) • bi broxeta-ziri • hortzetarako zotz bat • tenperak edo errotuladoreak • aluminio-papera

Eraiki eredua

2 Jarraitu urrats hauei:

1. Koloreztatu poliespanezko bola handia Eguzkia balitz bezala eta ertaina, Lurra balitz bezala. Bildu bola txikia aluminio-paperarekin, Ilargia balitz bezala.

2. Sartu broxeta-ziri bat estalkiaren alde bakoitzean eta bultzatu, goiko aldetik atera arte.

3. Sartu Eguzkia ziri baten muturrean eta Lurra beste ziriaren muturrean.

4. Sartu zotza Lurrean, horizontalean geratzeko moduan, eta jarri Ilargia zotzaren beste muturrean.

5. Amaitzeko, egiaztatu bolak biratu ditzakezula eta ereduak behar bezala funtzionatzen duela.

Erabili eredua

3 Irudikatu eguzki-eklipse bat, egin duzun ereduarekin:

• Hasteko, jarri esku-argi bat Eguzkiaren aurrean eta biratu astroak behar den bezala.

• Marraztu astroen kokapena zure koadernoan eta deskribatu sortzen den efektua.

• Konparatu lortu duzun emaitza zure ikaskidearen emaitzarekin.

25

Page 18: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

NIRE AURRERAPENA

1 MAPA MENTALA. Kopiatu eta osatu zure koadernoan unibertsoari buruzko mapa mental hau.

2 GAKO-HITZAK. Pentsatu eta idatzi zure koadernoan zertan diren antzekoak eta zertan bereizten diren talde bakoitzeko kontzeptuak.

izarra galaxia

konstelazioa

planeta satelitea

planeta nanoa

asteroidea meteoritoa

izar iheskorra

3 Erantzun zure koadernoan.

• Zer da unibertsoa? Nola sortu zen?

• Unibertsoko zer osagai ikus ditzakegu begi hutsez? Zerrendatu.

• Zertan dira desberdinak izar bero bat eta izar hotz bat?

• Zer forma du Lurrak? Nolakoa da Lurraren gainazala?

UNIBERTSOA

ILARGIA

LURRAK

HA

UEK

OS

ATZE

N

DU

TE:

DITU

sortzen ditu

bira o

soa

egite

ko

denb

ora

bira osoa egiteko

biratzen da

4 aldiditu

… …

… ……

……

……

……

sortz

en d

itu

LURRA

EGUZKI-

BIRATZEN

DA

SISTEMA

26

Page 19: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

4 Kopiatu eta osatu zure koadernoan Lurraren eta Ilargiaren higidurei buruzko taula hau.

6 Kalkatu eguzki-sistemaren eskema hau zure koadernoan eta bete jarraibideak.

1

Higidura Honetan datza Bira osoa egiteko denbora

Lurraren errotazioa … …

…-ren translazioa … …

… … …

… … …

5 Behatu eta erantzun zure koadernoan:

• Zer astro ikusten da argazkian?

• Nolako orbita du?

• Zer bereizgarri du?

• Zer beste astrorekin nahas daiteke? Zergatik?

• Idatzi Eguzkiaren eta planeta bakoitzaren izena dagokien tokian. Ondoren, zerrendatu Eguzkitik hurbilen eta urrutien daudenak.

• Idatzi planeta nanoaren izena dagokion tokian.

• Marraztu Ilargia dagokion lekuan.

• Marraztu asteroide-gerrikoa.

27

Page 20: Has gaitezen...Has gaitezen Lurraren geruzak Lur planeta hainbat geruzak osatzen dute: atmosfera, geosfera, hidrosfera eta biosfera. (1) 1. Lurraren geruzak. 2. Bizia garatzen den

NIRE AURRERAPENA

7 Pentsatu eta erantzun zure koadernoan.

• Zer dira konstelazioak?

• Zergatik ez dira izar berberak ikusten gau osoan zehar?

• Zergatik ez dira izar berberak ikusten udan eta neguan?

8 Idatzi zure koadernoan zer galaxia mota diren hauek. Zure ustez, zein da Esne Bidea? Zergatik?

AUTOEBALUAZIOA. Erantzun zure koadernoan.

Zer kontzeptu berri ikasi dituzu? Azaldu itzazu.

Zer zenekien lehenago unibertsoari buruz? Zer dakizu orain?

Zer iruditu zaizu zailena? Zertan hobetu behar duzu?

Gai al zara eguzki-sistemaren eskema marrazteko, libururik kontsultatu gabe?

Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.

9 HITZ EGITEKO GOGOZ. Behatu irudiari eta azaldu zure ikaskideari zergatik den A izarra B izarra baino distiratsuagoa, biek argitasun bera duten arren.

CBA

BB

A

A

28