Upload
jjokin
View
99
Download
4
Embed Size (px)
DESCRIPTION
resumen del tercer tema de historia de 2.Bachilerato
Citation preview
Tirabira asko sortu zituen Euskadin. Bi adiera: lurralde baten usadio eta ohiturak biltzeko,
erregeak komunitateari emandako arauak eta eskubideak. Lurralde desberdinetan antzekoak
ziren eta oro har gai ekonomikoez arauak ematen zituzten. Ezaugarriak: soldadutza egitetik eta
zergak ordaintzetik salbuetsita egotea, kaparetasun unibertsala Bizkaian eta Gipuzkoan
(legearen aurrean berdinak), maiorazko ezarpena (herentzia normalean seme zaharrenari),
foru-baimenerako eskubidea (erregearen erabakiak bozkatzeko, ezezkoari pase forala) eta
autonomia merkataritzarako eta autonomiarako. Foruek euskal lurraldeei autonomia-maila
handia eman zioten.
1.1) Foru-erakundeak
Foru-sistemak bere erakundeak zituzten eta XIX. mendera arte indarrean egon ziren.
Agintaritza nagusia Batzar Nagusiari zegokion, probintzia osoaren batzarra, gai ekonomiko eta
judizialei buruz legeak egiteko ahalmena zuen. Hauek batzarkidez osatuta zeuden eta
elizateen, kontzejuen edo parrokien ordezkariak ziren. Diputazioak ere baziren: Batzar
Nagusien erabakiak betearazteko ardura zuten organo betearazleak.
XVIII. mendearen hasieran Ondorengotza Gerra izan zen baina euskal lurraldeetan ez zuen
zuzenean jo. Batzar Nagusiek Felipe V.aren alde egin zuten eta gerran garaile izan zenez,
erregetza hartu zuenean euskal foruei eustea erabaki zuen. Hala ere, euskal lurraldeetan
foruak izatea ez zetorren bat borboitarren zentralismoarekin, izan ere, erregeak aduanak
kostaldean jartzea erabaki zuen eta Batzar Nagusiek hori kontraforutzat jo zuten. Matxinadak
egon ondoren, Felipe V.ak aduanak berriro barrualdean jartzea erabaki zuen.
Foruen aurkako lehen neurriak XVIII. mendean hartu zituzten, Felipe V.ak alderdi fiskal eta
pribilegio batzuk deuseztatzean. Ondoren Karlos III.ak pase forala kendu zuen. XIX. mendean
Baionako Gutunean foru-sistema aztertzea erabaki zuten baina ez zen egin. Thouvenot
jeneralak (Euskal Probintzietako agintaria) foru-aldundiak eta Batzar Nagusiak desegin zituen.
Bestalde, 1812ko Konstituzioan foru-sistema txertatzen saiatu ziren, baina hori nazioaren
uniformetasunarekin bateraezina zen. Hirurteko liberalean foruak kendu ziren, baina Fernando
VII.ak berriro tronua hartu zuenean, foruak berrezarri zituen. Baina 1833an hil zenean, foruen
aldekoen (karlistak) eta aurkakoen (liberalak) arteko eztabaida sortu zen.
Karlismoa 1820an sortutako mugimendu politiko bat izan zen. Programa ideologiko hau zuen:
erlijioa, absolutismo monarkikoa, foralismoa eta Antzinako Erregimenaren pribilegioen
defentsa. Karlismoaren gizarte-klaseak hauek izan ziren: kleroa, nekazari behartsuak, nobleen
sektore handia eta foruen alde zeuden erdi-mailakoklaseetako zenbait alde.
Lehen karlistaldia Fernando VII.a hil eta handik gutxira hasi zen, 1833an. Euskal Probintzietan,
Nafarroan eta Gaztelan Zumalakarregi buruzagi karlistak hainbat partida antolatu zituen eta
lehen fasearen amaieran Bilboko setioan hil zen, 1835ean. Bigarren etapan (1835-1837),
Espainia osora hedatu zen. Ekintzarik ikusgarriena Karlos Maria Isidrok (Karlos IV.aren semea,
Fernando VII.aren anaia) burututako Errege Espedizioa izan zen eta Esparteroren armada
Isabelinoak aurre egin zien karlistei. Hirugarren etapan (1837-1839) gobernuaren tropek
irabazi zuten eta Karlistak bi taldetan banatu ziren: kontserbadoreenak (apostolikoak) eta hain
erradikalak ez zirenak (Maroto jenerala). Bergarako Hitzarmena (besarkada) sinatu zuten
Espartero liberal progresistak eta Maroto jeneral karlistak. Bertan militar karlisten graduak
mantendu ziren, baita foruei eustea ere erabaki zen.
5.1) Estatu karlista eta gatazkaren garapena
Matxinada karlista 1833an abiatu zen. Hasieran kaos handia zegoen baina, berrantolaketa
prozesuan, Karlos Maria Isidro erregegaia Euskadira iritsi zen eta Tomas Zumalakarregi
jeneralak prozesu hori bultzatu zuen. Don Karlosek Estatu karlista abian jarri zuen, baina
zailtasunak izan zituen. Arlo militarrean, Zumalakarregik ia Euskadi osoa kontrolatu zuen. Bere
asmoak Gasteiz eta Madril konkistatzea ziren. Karlosena, ordea, Bilbo menpean hartzea zen.
Ondorioz, Zumalakarregik Bilbo erasotzea erabaki zuen, zauritu egin zen eta azkenean hil.
Bigarren etapan, Bilbo setiatuta egon zen. Esparterok karlistei kendu zien setioa, Lutxandako
Gudua irabazi zuenean. Hirugarren etapan, Estatu karlista zatitzen hasi zen eta Errege
espedizioa egin zuten. Madrilen hust egin eta karlistak lur jota geratu ziren. Horrez gain,
Maroto jenerala buruzagi bilakatu eta Esparterorekin Bergarako Besarkada sinatu zuen.
5.2) Ondorioak
Don Karlos eta milaka jarraitzaile erbestaratu egin ziren. Gainera, foruen gaiak garrantzia izan
zuen, Bergarako Besarkadan Esparterok foruei eusteko konpromisoa hartu zuen. Hala ere,
foruen egoera aldatu egin zen, Maria Kristina Borboikoa erregeordeak foruak monarkiaren
pribilegiotzat hartu baitzituen. 1841ean Esparterok foruak deuseztu zituen, baina 1844ean
Narváezek foruak berrezarri zituen.
Katalunian hasi zen 1846an eta 1849an amaitu zen. Hainbat tokitan sortu ziren liskarrak, baina
Euskal Probintzietan gerrak ez zuen eragin handirik izan.
Liberalen eta karlisten artean sortu zen 1872tik 1876ra bitartean. Bi joera: irekia (Cabrera
jenerala) eta ordodoxoa (Karlos VII.a). Hirugarren Karlistaldia arrakastarik gabeko hainbat
altxamendu eta Euskadiko matxinaden bidez hasi zen, horrela lehen fasea amaituz. Karlos VII.a
(Karlos Maria Isidroren biloba) Espainian sartzean, karlistek Orokietan galdu eta Amorebietako
ituna sinatu zuten, matxinatuei indultua emanez. Armada karlista berrantolatu, Karlos
Espainiara itzultzean honen jarraitzaileek hainbat lurralde okupatu eta gertaerarik
garrantzitsuena berriro Bilboko setioa izan zen, liberalak garaile ziren. Herrialdearen
iparraldean estatu alternatibo bat sortu zen, hiru euskal probintziez eta Nafarroaz osatuta.
Seiurteko karlismoa katolizismoaren, autoritarismo monarkikoaren eta foruen defendatzailea
zen. Gatazka karlistaren jarraipenak hiru arrazoi ditu: nekazarien, foru-lurraldeen eta
sekularizazio-prozesuarekiko erresistentzia. Gerra amaitzean zentralizazioa ezarri eta euskal
foru-sistema bertan behera utzi zen.
8.1) Gerraren bilakaera
Hasieran Karlistak garaile izan zirenez, Karlos VII.a Euskadin sartu zen. Lehenengo gerran
bezala, hiri handiek karlismoaren aurka egin zuten. Orduan, Karlosek Bilbo konkistatzeko
agindu eta porrot egin zuen. 1833. urtean bezala, karlistek eremu txiki bat kontrolatu eta
bertatik baliabide ekonomiko eta militarrak lortu zituzten. Hala ere, hori ez zen nahiko eta,
gainera, Alfontso XII.ak (Fernando VII.aren biloba, Isabel II.aren semea, gaur egungo
erregearen birraitona) tronua hartzean sektore karlista moderatuak ekarri zituen. Ondorioz,
Karlos VII.ak jada galdua zuen gerra, nahiz eta Lakarkako Guduan irabazi eta Bizkaiako eta
Gipuzkoako foruen zina egin. Azkenean, liberalek eraso egin, Lizarra konkistatu eta karlistek
Frantzira joan behar izan zuten.
8.2) Foruen deuseztapena: Kontzertu Ekonomikoak
Gerraren amaierak foru-sistema bertan behera utzi zuen. 1876ko uztailaren 21eko legearen
bidez foruak deuseztatu, Euskal Probintzietan nahitaezko soldadutza ezarri eta Espainiako
kode zibila eta penala aplikatu ziren. Urtebete geroago Batzar Nagusiak desegin eta Probintzia
Diputazioak eratu ziren. Gainera, Kontzertu Ekonomikoa sortu zuten. Haren bidez diputazioek
kupoa biltzen zuten eta autonomia administratiboa eta fiskala zuten. Lehenengoak arrakasta
izan zuenez, sistema hori behin eta berriz berritu zen (frankismoan kenduta, Bizkaian eta
Gipuzkoan), gaur egun arte.