Upload
ivan-asenjo
View
241
Download
4
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Ikasteari inguruan ikasitakoa
Citation preview
1
Ikas-Irakas Prozesuak
Ivan Asenjo
2
«En la educación de los niños no hay nada como atraer el interés y el afecto; de otra
manera lo único que se logra son asnos cargados de libros».
Michel de Montaigne
3
INDIZEA
Sarrera…………………………………………..……………………..………..4
Ebaluazio sistema berri baten aurrean……………………………………….5
1.Ikas-irakaskuntza prozesua………………………………………………...6
2. Ikas irakaskuntzari buruzko ikuspegi teorikoak ………………..…….....8
3. Ikaskuntzaren aldagai pertsonalak………………………………………..13
Gogoeten egunerokoa………………………………………….……...………18
Iritzi pertsonala ikasitakoaren inguruan, ondorio gisa………………….…21
4
Sarrera
Hurrengo orrialdetan, azkenezko bi hilabetetan Ikas-irakas ikasgaian ikusitakoa
laburbiltzea eta guztiaren inguruko gogoeta egitea da nire helburua. Gauza berri pilo
bat, ideiak, kontzeptuak, teoriak, gogoetak … orrialde hauetan nire buruan, ikasgaiko
karpetan, ordenagailuan, agendan … mila lekutan dagoen guzti hori txukundu eta
kohesionatzea da bilatzen dudana. Modu batez ikasten jarraitzeko eta gainera ikasi
dutenaz ohartu ahal izateko.
Ziur nago gauza asko ez ditudala aipatuko, gainetik pasako ditudalako, edo gai
zerrendatik at geratzen direlako. Azken finean, asko ikasi dut ikasgaiko gaietatik at
hauen bidez izan bada ere. Hiztegi pedagogikoa, eskolen inguruko gauzak, mila aholku,
txiste txarren bat, mila idei. Baino ezinezkoa egiten zait hauek nire burutik atera eta
dosierraren kapitulu bat zuzenean hauei eskaintzea. Batzuk agertuko dira dosierrari
amaiera emango dion “cajon desastre”an. Beste batzuk agian gaiekin nahasturik
agertuko dira. Baino argi utzi nahi dut hasi aurretik dokumentu honetan azaltzen den
guztia ikasi badut ere, badaudela gauza batzuk, edo asko ikasi ditudanak klaseetan baino
dokumentuan islatzen ez direnak. Dena den saiatuko nahiz hauek murrizten.
Materiarekin batera, Nik ikusten dudana, sinesten dudana, edo ez dudana ere
islatzeko tarteak egongo dira. Ezer berririk eskainiko dudala esatea gezurra izango bada
ere, gutxienez ikusitakoa niregan duen garrantzia islatzeko baliogarria izango delakoan
nago.
5
Ebaluazio sistema berri baten aurrean.
Izan ditut hainbat irakasle azterketa bera ikastearen prozesuaren parte zela
defendatu dutenak, egia esan ez diet inoiz gehiegi sinetsi. Ebaluatzeko modu bat
besterik ez zela iruditu izan zait, besterik ez. Sistema bat zeinekin zure jakintza maila
eskala numeriko baten bidez neurtzeko aukera ematen dion irakasleari modu sinple
batean.
Azken notaren bila lanak ere egin ditut, pilo bat, nagusiki karreran eta asko
disfrutatu dut hauekin, gustuko gai bat topatu eta buru belarri lana egin irakurri, ikusi,
galdetu, entzun … gaiaz bete eta ikasitako guztia paperean bota. Batzuetan lortutako
ezagutzak taldearekin elkar banatuz presentazio baten bidez. Ebaluatzeko beste modu
bat, baino honekin ere beti izan ditut nire kezkak. Azken finean lana oso fokalizatua
egoten da eta lortutako ezagutza gaiaren inguruan oso altua izan arren beste mila gai
geratzen zaizkizu ukitu barik.
Bat batean, dosierrarekin topo egin dut, zerbait berria, ikusiko dugu bukaeran zer
pentsatuko ote dudan. Baino orain, arlo teorikoan, gustuko dudala esan behar dut. Lan
zama handia izan daitekeela egia bada ere, klasean ikusitakoa berrikustera behartzen
zaitu, lortutako ezagutzak errepasatuz. Hauen inguruko gogoetarako ere lagungarria
izango da eta pixkanaka forma artzen duen bitartean ikasitakoaz ohartzen lagunduko
didalakoan nago. Materialak gehitzeko gonbidapen, ekarpen pertsonalak egitekoak …
ez dira apunte sinple batzuk izango, gaiari buruz ikasitakoa, gaiari buruz izandako
kezkak eta topatutako erantzunak. Guzti ori batu egingo du benetan ikasi egin den
guztia batuz, edo gehiengoa gutxienez. Honela materiaren garrantziak, ebaluazio
sistema ikasitakoaren atzetik geratuz. Ikusiko dugu, ondorioak idazteko garaia honela
pentsatzen jarraitzen dudan.
2012-09-18
6
1. Ikas-irakaskuntza prozesua.
Nola ikasten den jakin beharko dugu nola irakatsi behar duten jakiteko. Baino
nola ikasten den ulertzeko ere garrantzitsua da jakitea zer den ikastea, zer
suposatzen duten eta zer demontre esan nahi dugun hitz hau erabiltzen ditugun
bakoitzean. Hauek dira lehenengo puntu honetan besteak beste argiturik geratu
beharko liratekeen kontzeptu batzuk. Hasi gaitezen.
Abordatzen dugun lehenengo kontzeptua hezkuntza dugu. Zer da hezkuntza?
Ikasgai askotan ideia honen inguruan gauzatu da lehenengo saioa eta guztietan
definizio eta puntu ezberdinetara iritsi gara. Presentazioan agertu diren ideiekin
geratuko gera, hona hemen klasean agertu diren batzuk nire buruan dauden beste
batzuen laguntzarekin.
Prozesu bat da
Jaiotzan hasten da
Pertsonaren garapenean eragin zuzena da eta bere alderdi bat
Leku guztietan ematen da
Etengabekoa da
Mota asko daude
Eskolan eman daiteke baino ez da bakarrik bertan gertatuko
Gizakiaren garapena moldatuko du
Jarrerak, emozioak, jakintzak … bereganatzean datza
…
Aipatutako ideien inguruan beraz emango da ikastea eta irakastea. Hemendik
aurrera honetan murgilduko gara bete betean. Sarreran aipatu dugun bezala ikas
prozesutik abiatuko gara, eta bertan aprendizaiarekin topo egiten dugu. Zer da
aprendizaia, noiz esaten dugu ikasi duela pertsona bat? Aprendizaia, guregan aldaketa
bat egon denean ematen dela esaten dute. Hau da, ikasi duguna gure jarrerak, emozioak
edota jakintzengan transformazio bat suposatu duenean aprendizaia egon dela esan
dezakegu. Aldaketa hori bilatzeko bidea gatazka dugu, gatazka ez du zertan zerbait
negatiboa izan behar, batzuetan horrela izango bada ere. Gatazka horren soluzioarekin
topo egitean ikasi duela esango dugu. Gatazka gainditzean pertsona hori ez da izango
lehenago genuen pertsona bera, lehenago egiteko gai ez zena egiteko gai izango delako
7
momentu honetan. Pertsona aldatu egin da beraz, bai jarrera edo emozioen aldetik edo
bai jakintza berri bat lortu eta hau erabiltzen ikasi duelako.
Zentratu gaitezen aldaketan, aldaketa ezin da momentuko zerbait izan, aldaketa
iraunkorra eta behin-betikoa izan behar du. Bestela ez da benetako aprendizaia
gertatuko. Aprendizaia bera faktore askok mugatuko badute ere garrantzitsuenetarikoen
artean azpimarratu behar ditugu heldutasuna, izateko era, etxeko babesa edo presioak …
Hiru aprendizai mota ezberdintzen ditugu:
1. Apendizaia erantzun indartze bezala
Portaeran du bere oinarria. Estimuluei erantzun ezberdinen bidez emango
dela aprendizaia esten du, hau da akzioa erreakzioa behar duela.
Errefortzu edo zigor moduan. Konduktismoa.
2. Aprendizaia ezagutza eskuratzen bezala
Informazioa eskuratzean datza apendizaia honen arabera, informazioaren
trasmisioan ezartzen du bere indarra. Kognitiboa.
3. Aprendizaia ezagutzaren eraikitze bezala
Gaitasuna dugula loturak egin eta ulertzeko sinesten du. Konstruktiboa.
8
2. Ikas irakaskuntzari buruzko ikuspegi teorikoak
Esan dezakegu, aprendizaia nola eragiten den begiratzen badugu bi idei oso
ezberdin ikusiko ditugula. Batetik konduktismoa dugu, bestetik aldiz Ikuspegi
Kognitiboak. Ikasketa ulertzeko bi modu kontrajarri, gai konplexua benetan, goazen
pixkanaka honen inguruan dauden ideia nagusiak azaltzen.
Konduktismoa
Irakaskuntza emateko, aurrekari bati (ematen den gertaera) ondorio bat eman
behar zaiola esaten du konduktismoak. Ondorioa, errefortzua edo zigorra izan daiteke
eta ondorioa erabiltzen den moduaren arabera positiboa edo negatiboa izan daiteke.
Positiboa Zerbait ona ematean datza.
ERREFORTZUA
Negatiboa Zerbait negatiboari bukaera ematean datza.
Positiboa zerbait txarra dakar
ZIGORRA
Negatiboa Zerbait onaren bukaera dakar
Hau ikusita esan dezakegu konduktismoaren helburuak edo eragin esparruak lau
direla, Portaera berri bat sortzea, portaera egoki bat indartzea, portaera desegoki bat
murriztea eta portaera desegoki bat desagertzea. Konduktistentzat, hezkuntza prozesua
portaeren aprendizaian eta trebetasunak eta kontzeptuak hartzean datza. Hau, praktika
gidatuen bidez lortuko da, subjetuak edukitako jarrera indartuz edo zigortuz.
Hau ikusita, esan dezakegu irakaslearen papera ikuspegi konduktista batetik
zerbait trasmititzean duela funtsa. Irakasleak, prozesuaren zentroa izango da. Berak
gidatuko du prozesua eta erantzun eta jarrera onak sarituz edo erantzun txarrak zigortuz
lortuko du aprendizaia.
Ikasgelan, konduktismoaz baliatu gaitezke ikasleak dituzten jarrerak eraldatu
edo gutxitzeko. Beti hitz egiten dagoenari, noiz hitz egin behar duen erakutsiz edo inoiz
hitz egiten ez duenari hitz egitera bultzatuz adibidez.
9
Ikuspegi Kognitiboak
Ikuspegi kognitiboak kognizioan (ikastearen akzio eta efektua) jartzen du bere
aztertokia. Barneko prozesuetan oinarritzen dira aprendizaia aztertzerakoan. Hauek
besteak beste asmoak, sentimenduak, emozioak, pentsamenduak, irudikazioak,
sormenak … dira. Ikuspegi honen barnean hiru eskola nagusi ezberdintzen dira:
Ikaskuntza soziala (neokonduktismoa)
Bere ikerketaren muinak portaerak badira ere beste bide batetik ikusten du
aprendizaia. Ikaskuntza sozialak, jarrerak imitazioz ikasten direla dio. Beraz
Beatubereganatu imitatu prozesuaren bidez gauzatzen da aprendizaia ikaskuntza
sozialaren ustetan.
Ikuspegi hau kontuan edukita, ikasgelan kontziente izan beharko gara Irakasleak
beti garela eredu eta era berean ikasleak ere. Beraz hauetaz baliatu dezakegu eredu
bezala erabiliz. Azkenik, ikasleak ohartu behar dira beraiek ere eredu direla besteentzat
elkarlaneko giro bat sortu ahal izateko.
Konstruktibismoa
Ikuspegi konstruktibista-kognitibista(piaget, Ausbel)
Aprendizaia eraikitze aktiboa da, aurretik ditugun ezagutzak berreraikitzean
datza. Hau prozesu ezberdinen bidez aurreko ezagutzarekin loturak sortuz lortuko da.
Irakaste prozesuan arreta jartzen badugu, irakaskuntzaren helburua ikasleak ikaskuntza
barne prozesua eraikitzea da. Eta irakaslearen lana prozesu horretan zehar laguntzea
izango da. Bi eskola nagusi ezberdintzen dira:
Piaget: ikasleak lau garapen estadiotan sailkatzen ditu adina eta aldi honen
adimenaren ezaugarriak kontuan izanik.
1. Sentimenei eta mugimenari dagokion aldia (0-2) Modu innato batean ikasten dute
kontzientziarik gabe.
2. Eragiketa aurreko edo aurre operatiboa (2-7) egozentrikoa izaten da umea.
Adierazpen zehatzak eta konkretuak dituzte gustuko. Esperimentatzea, probatzea,
manipulatzea oso garrantzitsua da.
10
3. Eragiketa konkretu edo zehatzen aldia (7-11)gogoeten hasiera, ideia konplexuak eta
datu gehiago batzeko aukera. Fantasia eta errealitatea ezberdintzen hasten dira.
4. Eragiketa formalen aldia (12-…) Hipotesiak bota daitezke, pentsamendu deduktiboa
izango du, aukerak ideiak elkartzeko baino zaia egiten zaie bata bestearekin lotzea. Gai
badira ere Pentsamendu hipotetiko deduktiboa dutela ere esaten du Piagetek. Dena
den 12-15/16 bitarte garapen prozesu bat izango da.baino adin horretara iritsita
moldeak ezarrita egon beharko luke.
Garapen honen inguruan, ezagutza bakoitza estadio bati loturik dagoela pentsatzen
du. Beraz ikaslea psikologikoki prest egon bitarte ezingo ditu gauza batzuk ikasi.
Ausbel: ikaslearen alderdi kognitibo sozial eta afektiboak ditu kontuan, eta
ikaslea hartzaile aktibotzat definitzen du. Ezagutzaren eraikuntzan eta ikaskuntza
esanguratsuan ipintzen ditu ikasteko bideak. Honetarako lau aprendizai mota
desberdintzen ditu.
1. Ikaste mekanikoa errepikatzen ikasten diren gauzak hots, biderkatzeko taulak.
2. Errezepzio aprendizaia ikasleak, irakasleak emandako informazioa hartu bereganatu
eta gero berreskuratuko du. Hots, klase magistral bat.
3. Aurkikuntza bidezko aprendizaia ikasleak berak arituko da informazioa bilatzen. Bere
ikasketa prozesuaren gidari izanez. Hau da proiektu bidez, lan monografikoak …
4. Ikaste esanguratsua ikasitakoa azaldu egin behar dute hau osotasunean ulertu eta
bide batez ulertzen duzula ohartzeko. Gertuko gauzez baliatzen dira irakaskuntzarako.
Ikastea esanguratsua izateko ikaslea ikasteko prest egon behar du.
Austbelen errezepzioko ikaste Esanguratsuaren teoria
11
Ikuspegi konstruktibista soziala(Vigosky, Bruner)
Aprendizaia sozialki definituriko balore eta ezagupenen laguntzarekin
oinarritutako eraikitzea da. Testuinguru sozialak aukerak emanez sortzen du
aprendizaia. Irakaskuntzaren aldetik, ikasleak eraiki behar duen barne prozesua
testuinguru batean, giza harremanetako elkar eraikitze batean sortzen da.
Vigosky elkarreragin sozialean sortzen den garapena eremu ezberdinetan
bereizten ditu.
1. Garapen erreala pertsonak lortutako garapen maila. Dagoeneko dakiena edo egiteko
gai dena
2. Garapen potentziala lortu dezakeen garapena hau da, oraindik ez daki baino saiatu
ezkero ikastea lortuko duena
3. Hurbileko garapen zonaldea aurreko bi zonen arteko distantzia da. Berak bakarrik ez
du lortuko baino laguntzarekin egin dezakeena.
Bruner: aurkikuntzaren bidezko aprendizaian sinesten du. Heziketa kognoszitiboaren
hiru eta berezi zituen Piageten antzera.
1. Etapa arituzkoa haurrak hartu sentitu, zatitu … aritu daitezkeen gauzekin
ulertzen du mundua.
2. Etapa ikonikoa haurrak irudiak eratzen ditu mundua gertatzen dena irudikatzen
eta ulertzen.
3. Etapa sinbolikoahaurrak ideia abstraktuak, lengoaiaa eta logika ulertu eta
erabiliko du.
Aurkikuntza bidezko aprendizaiak gauza on pilo bat ditu. Ikasle bakoitzak bere
erritmoan ikasten du. Automotibazioa sortzen da ikasitakoa ikustean. Gaitegitik at
dauden gauzak ikasi daitezke … sistema honekin ikasleak bere ikasketaren ardura
bereganatuko du eta aprendizai kooperatiboa bultzatu daiteke. Ikasi dutena erabiltzen
12
dakitela frogatzeko ere baliogarria da. Baino dena ez dela ona ere esan dugu. Ikerketa
batzuek diote irakaskuntza eredu honekin oso zaia egiten dela ikasle motelekin
aurrerapausoak lortzea. Bakoitzak bere erritmoan joatean batzuk oso azkar eta beste
batzuk oso motel joango dira eta ikasi beharko luketen informazio guztia ikasteko gai ez
dira.
Informazio prozesatzearen teoriak
Aprendizaia gertakizunak trebetasunak kontzeptuak eta estrategiak hartzea da.
Hau da estrategia eta tekniken aplikazioari esker lortzen dena. Hauen ustez, irakaslearen
funtzioa informazioa transmititzean datza. Irakasleak, informazio igorriko du eta
honekin batera bere prozesamendurakoa erabili behar diren teknika eta estrategiak.
Irakasleak informazioa transmititu egiten du eta ikasleak jaso egiten ditu. Aprendizaia
kognizio eta jokamolde prozesu batzuen bidez eraikitze da. Jokamolde hauek Arreta,
oroimena, barrurapena, errepikapena … dira. Guzti hau ikasleak estrategien bidez
lortuko du.
13
3. Ikaskuntzaren aldagai pertsonalak
Denak ez gera berdinak, denak ez dugu berdin jokatzen bizitzaren aurrean. Modu
berdinean ez dugu berdin jokatzen ikasterako orduan. Mila arrazoiengatik edo arrazoi
bakarrarengatik, ezberdinak garelako. Baino zertan gara ezberdinak? Egileak
ikaskuntzaren aldagai pertsonalak bezala definitzen dituzte ezberdin egiten gaituzten
gauza horiek. Goazen hauek aztertzera. Honetarako, bi talde handi ezberdindu behar
ditugu lehenik eta behin. Lehenengo taldea aldagai kognitiboak dira, bigarren taldean
aldiz pertsonalitatearekin zerikusia duten aldagaiak aztertzen dira.
Kognizioa aldagai pertsonal gisa:
1.AdimenaFaktore ezberdinak baldintzatzen dute bere garapena
Haurtzaroko estimulazioa
Izaera pertsonala
Hizkuntza testuingurua
Gurasoen jarrerak
Eskola giroa
2. OroimenaAurretik bizitako esperientzia edo esku hartzea, berreskuratzea, hartzea
edo eustea.
Ikasi ez dena ez dago gogoratzerik
Hezkuntza mundura aplikatuz Ikaskuntzarik gabe ez dago oroimenik
Oroimenik gabe ez dago ikasterik
3. Aptitudeak
Pertsonalitatea
1.Estilo kognitiboakJasotako estimulua prozesatzeko moduaren arabera estilo
ezberdinak ezberdintzen dira.
Menpekotasuna / Independentzia
Malgutasuna / Zurruntasuna
14
Erreflexibitatea / Inpulsibitatea
Sinplizitatea / Konplexutasuna
2.Ikas estiloak ikas estiloak ere modu ezberdinetan interpretatzen dira. Hiru sailkapen
moten arabera
Orokortzailea kateatzailea
Orokortzailea – Gainazalekoa - Estrategikoa
Aktiboa, erreflexiboa, teorikoa, pragmatikoa
Ikasteko modu ezberdinak daudenez, eta onartuta eta ulertuta ikasle bakoitzak bere
ikas estilo propioa izango duela, gure lana ikasle guztiak eroso sentitzeko ahalik eta
estilo gehien eskaintzea da. Honela ikasle guztiak bere potentzial handiena eskaini ahal
izateko. Garrantzitsua da baita ere argi uztea nolakoa izango den ebaluaketa sistema.
Honen arabera ikasleen ikasketa estiloa ere moldatu egingo delako. Azken finean
ebaluaketa gainditzeko behar dutenaren arabera modu batean edo bestean prestatu
beharko dute hau.
4.Antsietatea eta espektatibakAntsietatea, ikaskuntza prozesuarekin loturiko beste
elementu bat dugu. Ikasle baten antsietatea hiru maila eduki ditzake. Antsietate maila
oso handia badu, ezingo du kontzentratu, estresatu egingo da eta aprendizaia ez da
emango. Aldiz oso antsietate maila baxua badu, gauzak patxada osoz artzen baditu ez da
motibatuko, ez du ikasiko eta ez da aprendizaia emango. Beraz bi estremoen arteko
oreka batean egon beharko dugu, hau da aipatutako mailen azkena.
Espektatibak ere badute zer esanik guzti honetan. Gure buruarekin ditugun
espektatibak kontuan izanik ikaskuntza modu batera edo bestera emango da. Zer nahi
dugun guretzako, azkenean idei hau gure ikasketetan islatua ikusiko da.
5.Autokontzeptua eta Autoestima Autokontzeptua, bakoitzak bere buruaz duen
irudi kognitiboa da. Honen arabera pertsonaren jokabideak baldintzatuko dira eta guzti
honen ebaluaketak, sentimenduz eta afektuz beteriko autoestima sortu edo baldintzatuko
du. Autokontzeptua ez da behin betiko zerbait, aldatu daitekeen ezaugarri bat baizik.
Esan den bezala, autokontzeptuak, autoestima baldintzatuko du. Autoestimaren
inguruko bi teoria nagusi daude. Lehenengoak esaten du bakoitzak gure nortasunaren
puntu positiboak indartu ditugula autokontzeptua eta autoestima indartuz. Bigarrenak
15
aldiz dio ezaugarri positiboak ez ezik negaiboen inguruko informazioa bilatzeko joera
dugula. Gure burua hobeto ezagutzeko asmoz. Dena den, ados gauden ezaugarriez
baliatuko gara gure buruko irudia eraikitzeko asmoz.
Kontzeptu hauek, hezkuntzan argi eduki beharreko kontzeptuak dira. Ikerketak ez
dute frogatu autoestima altua eta emaitza onen arteko erlazioa. Baino askotan horrela
izaten da. Nagusiki helburuak jarri eta hauengatik borrokatzeko momentuan autoestima
altua duten pertsonek gogorrago borrokatzen dute. Honengatik garrantzitsua da gure
ikasleen autoestima eta autokontzeptuak ezagutzea eta beharrezkoa ikusten badugu
eraldatzen laguntzea. Autoestimua eta autokontzeptuak indartzeko jarrera garrantzitsu
batzuk honako hauek dira: ikasleari bere lorpenak baloratzea. Sentimenduei garrantzi
eman eta hauek adierazteko aukera ematea. Laguntasun giroa sortzea. Ikasleak
baloratuak eta maitatuak sentitzea eta ikasleak ez baztertzea.
6.Motibazioa Zerbait egitera bultzatzen diguna da motibazioa. Psikologoek diote
denak dugula motibazioa, baino hau kasuan kasuko ezberdina izango dela. Hau da
bakoitzaren gauza bat edo beste motibatuko digula. Motibazioa, faktore aldagarri bat da.
Mota anitzekoa eta bakoitzak bere estiloarekin. Horregatik batzuetan zaia egiten zaigu
pertsona bat edo beste motibatzea. Motibazioaz hitz egitean bi estimulu nagusi eduki
behar ditugu kontuan. Batetik “ni”arekin erlazionatuta daudenak, hau da barne
motibazioak. Bestetik gizarteak bultzatzen duen balorapen soziala, kasu honetan barne
estimulua.
Motibazioa modu ezberdinean ulertu daiteke, modu nagusiak ondoko argazkian
agertzen dira laburbilduak.
16
Motibazioaren inguruko teoriak:
1. Maslow: Giza beharrak mailakatu egiten ditu eta maila hauek asetzen diren moduan,
gizakiak desio altuagoak edukiko digu. Hau da hurrengo mailarekin erlazioa dutenak.
17
Gogoeten egunerokoa
0.zer da hau?
Dosierraren asuntoa buruan nuela nola egin, zer sartu, zer demontre nahi duten,
zer demontre nahi dudan … idei bat bururatu zait. Beste gai batzuekin ere gertatzen
bazait ere hezkuntzaren inguruko formazioa jaso dudan guztietan, txarlak galdera
gehiago sortu izan dizkit erantzunak eman baino. Ezinegona ere sortu izan didate eta
nola ez nire ideien eta pentsamoldeen errebisioa ere. Aukera polita iruditzen zait honako
hau guzti hori, klasetik atera eta etxera iristean nire buruko pareten kontra bultzaka
dauden idei eta gogoeta horiek modu laburrean bada ere bertan islatzeko.
1.Saioa
Ze irakasle mota ginen ikusteko egin dugun dinamikarekin batera sorpresa bat
hartu dut. Emaitzan irakasle hippy bat izango nintzelakoan nengoen edo hobeto esanda
horren beldur. Nire lagun batek, irakasteko moduen inguruan hitz egiterakoan, beti
esaten dit klaseak ezingo ditudala kanpamentu bihurtu bestela bera lan gabe utziko
dudala udaratan. Egia esan hori zen nire beldurretako bat eta ariketarekin lasaiago
geratu banaiz ere borroka bat jarraitzen du nire barnean, nola neurtu materiaren
garrantzia beste gauzen gainetik. Konpetentzia famatuak ... erantzunak baino galderak
sortu dizkit klasean hitz egindakoa, baino tira lehenengo eguna baino ez da.
2. Saioa
Oso argi izan dut beti eskolan bakarrik ez dela ikasten, eta honen inguruan
klasean agertutako ideia bat azpimarratuko dut gaurkoan. Esan digute etxean ikasten
dela, klasean mila gauza egin baditugu ere etxeko lasaitasunean ikusitakoa berrikusiz
gogoeta egitean lortzen dela benetako aprendizaia. Gezurra esango nuke honek
kezkatzen ez nauela esango banuke. Ikasleak eskolatik atera eta mila gauza dituzte,
ingelesa, kirola, musika, lagunak … guzti honen ondorioa etxeko lanak betebehar baten
modura egitera eramaten ditu (ziguten) eta helburua ez da izango ikastea, hurrengo
egunean irakasleak etxeko lanak eginda dauzkan begiratzean eginda dituela ikustea
baizik. Orduan zer? Nola lortu etxeko lanak erakargarri bihurtu? Edo nola lortu hitz
egindako gogoeta eskolan egiten klasearen parte bezala … baditut etxeko lanak!
18
3.Saioa
Puf hau nahaspila nire buruan daukatena. Educar es lo mismo que reprimir y
motivar no es mas que manipular. Zaska! Gaurkoan esaldi hau daukat buruan
konduktibistekiko eszeptizismoarekin nahasturik. Beraz has gaitezen pixkanaka.
Esaldiak momentua lur jota utzi nau era bat. Hezkuntza informalean hasi
nintzenetik oso argi izan dut hezitzaile naizela eta hezitzaile izan nahi dudala. Baino
esaldia entzutean “Grixen” uniformearekin ikusi naiz 60. Hamarkadan gazteei egurra
emanez (Hori ere norbaitentzat neurri hezitzailea izango ote eze edo errepresiboa
soilik?). Esaldia reposatzen utziz eta hitzen konnotazioa alde batera utziz esaldia
ulertzera iritsi naizelakoan nago. Bigarren baieztapenarekin aldiz argiago ikusi dut.
Nahiz eta konklusio honetara iritsiko nintzenik ez dudan pentsatzen.
Behin guztia onartuta, eta nahiz eta “Grixen” uniformearekin nagoela amets
gaiztoak edukiko ditudanaren beldur nagoen nire burua beste idei bati bueltaka hasi
zaio. Beti pentsatu dut hezitzaileak, botere izugarria dugula eta Spidermanen osabak
film famatuan esaten dion esaldia burura etorri zait “Un gran poder conlleva una gran
responsabilidad”. Uste dut, esaldia nire buruan buelta gehiago emango dituela. Suerte
pixka batekin ondorio koherenteago batera iritsiko naiz.
Konduktibismoaren inguruan, beti izan ditut nire buru hausteak. Oso sinplea
dirudi baino aplikazio ez da erreza. Gainera zigorraren mamua beldurra ematen dit. Oso
erreza da gazte bat zigortzea baino nahiko zaia aldiz ondo zigortzea. Beldur hauek alde
batera utziz, garrantzitsua iruditzen zait teoriaren ezagutza ekintza negatiboen aurrean
errefortzu positiboak ekiditeko.
4. Saioa
Gaurkoan, la educacion prohibida bideoan topatu ditut konduktibismoaren
inguruan izandako idei guztiak antolatzeko laguntza. Badakit oso sesgatua dagoela
bideoko informazioa. Baino konduktisboaren inguruan botatako idei zein kezkekin bat
egiten dut. Bestetik Neokonduktismoaren defendatzaile naizela konturatu nahiz
neokonduktismo bera zer den jakin gabe. Edo gutxienez Neokonduktibismoaren idei
batzuena. Hain zuzen ere hezitzailea eredua beti dela ideian. Ideia honen babesle izan
naiz denbora luzez eta irakasle bezala ere horrela izango delakoan nago. Bestetik
19
irakasleak botatako idei bat dut buruan “Eskatzen duzuna egiteko prest egon behar
zara”. Tristea bada ere hezitzaile askok ez dira bat etorriko ideia honekin.
5.6.Saioak
Irakaskuntza esanguratsuaren inguruko gogoetak dira gaurkoan nirekin ekarri
ditudanak etxera, irakurtzean benetan oso argi ikusi dudala horrela izan behar duela
irakaskuntza eta horrela nahi dudala erakutsi momentua iristen denean. 6 saiotan ikusi
dugun gauza sinpleena bada ere oso garrantzitsua iruditu zait. Ez bakarrik aprendizaia
errazteko, baita ere motibazioa piztu eta ikasteko gogoak bultzatzeko. Ez da erraza
izango baino interesgarria iruditzen zait horretan denbora inbertitzea.
7. Saioa
Moldeen inguruko artikuluaren irakurketak, hasiera batean gutxienez ez nau
batere harritu. Esaten zituen gauzekin ados nengoen, klasean esan nuen bezala esaten
zuena nahiko “obvio” iruditu zait. Baino hau esatean, Nekanek zera erantzun dit “ba
obvioa izateko, azkeneko teoriaz hitz egiten ari gara”. Esaldi honen aurrean, bi egoera
ezberdin etorri zaizkit burura. Lehenengoa, jakin gabe pedagogian eta psikologian aditu
bikaina izan naitekeela, baino uste dut hau alde batera utzi beharko dugula eta
bigarrengoarekin geratu. Bigarrengoak aukera gazteen burmuina ezagutzeaz eta
aprendizaiaz arduratu direnak, eta honetarako ikasten dugunak pertsonekin lan egiten
dutela (dugula) ahaztu egin dutela. Mila eredu ikertu dituzte, datu enpirikoz betetako
liburu eta artikuluak publikatu dira. Baino inoiz ez da kontuan izan pertsona bat pozik,
triste, haserre, urduri … egoteak bere aprendizaia moldatu dezakeela. Honekin geratuko
nahiz gaurko klasetik. Ivan, ez ahaztu pertsonekin lan egin nahi duzula.
8.Saioa
Nola ebaluatuko dugun arabera ikasiko dute ikasleak. Ez da ideia entzuten dudan
lehenengo aldia. Baino beti beldurra eman dit ebaluaketaren asuntoa irakasle bezala.
Nola demontre zuzendu eta ebaluatu azterketa bat. Momentua iristen denean ikasle
nintzenean baino urduriago egongo naizela ziur nago. Beraz iruditzen zait sentsazioa
hau izanda buelta asko emango dizkiotela ebaluazio modu hobearen bila. Baino argi
dago esaldiak esaten digunarekin ez duela balio azken egunean erabaki nola ebaluatu.
Beraz, uste dut nire lehenengo lan “luzea” topatzean tarte polit bat bilatu beharko dutela
ebaluaketaren inguruan gogoeta egiteko.
20
9. Saioa
Gazte bakoitza mundu bat dela argi nuen, bakoitzari jolas bat beste bat baino
gustatzen zaio, gauza bat bestea baino gustatzen zaio. Edo gauza batean bestean baino
trebeagoa da. Bai, baino inoiz ez nahiz jarri serioski pentsatzen bakoitzak modu batera
edo bestera ikasten dugula. Orain pentsatzen bai lagunen artean estrategia ezberdinak
ditugula, bakoitzak irakasle bat bestea baino gustuko duela … momentura arte beti
pentsatu dut afinitate kontuak zirela. Baino orain beste mila gauza ikusten ditut …
Lan zaila edukiko duguna aurretik gazte guztietara iritsi nahi badugu, baino mila
gauza egin daitezke espero momentua iristean gogoak izatea guztiak proban jartzeko.
10. Saioa
- Nola, ez dakizuela ezer “Curriculum Ocultoaren” inguruan? Klasearen arreta,
eta kuriositatea bitarteko zerbait sortu duen gaurko esaldia. Zer demontrez ariko dira bi
hauek. Baino egia esan oso idei interesgarria iruditu zait, eskolaren funtsa bertan bai
dago. Orduak pasa ditugu curriculunak gora eta behera mila irakurgai fitxa bakar batzuk
eta klase batzuk ere. Baino azkeneko idei bat falta zitzaigun. Idatzita ez badago ere
eskolan dagoena. Eskolaren izaera, dagon herriarena eta mila faktore gehiagok
baldintzatuko dute eskola bera. Nahiz eta inongo dokumentuan idatzita ez egon horrela
izango da eta hau kontuan izateko gauza bat izango da.
21
Iritzi pertsonala ikasitakoaren inguruan, ondorio gisa.
Bi idei azpimarratu nahi ditut lehenengo gaiaren inguruan. Batetik aprendizaia
aldaketa bat sortzean emango dela. Garrantzitsua da oso ideia hau. Ikasleak ez bai du
ikasiko guk nahi dugunean. Ez du ikasiko unitatea bukatzen edo azterketa prestatzean.
Aprendizaia lortuko dugu dituen moldeak eraldatu edo hauek gainean beste zerbait
eraikitzean lortu dugunean. Hau ezin dugu inoiz ahaztu. Bestetik, kontzeptuak ez ezik
beste gauza asko ere ikasi egin daitezkeela, sentimenduak, teknikak eta beste mila
gauza. Honekin argi eduki behar dugu gure helburua irakasle bezala ez dela izango gure
materia ikastea soilik. Gure helburua askoz zabalagoa izango da, gure betebeharra
materia bat barneratzeaz gain pertsonak heztea izango bai da.
Bigarren gaiari erreparatu ezkero zailagoa egiten zait lerro bakar batzuetan
islatzea ikusitako guztia. Teoria guztiak dira aberasgarriak, eta teoria guztietatik zerbait
ikasi dudala iruditzen zait. Konduktismoa, gehien ezagutu edo ulertzen nuen teoria zen.
Oso baliagarria jarrerak eraldatu edo potentziatzeko. Baino ez daukat oso garbi modu
honetan benetako aprendizai bat ematen denik.
Ikuspegi kognitiboetatik mila ideia aberasgarri. Neokonduktisten jarreren
garrantzia eta imitazioz gauzatutako aprendizaiarekin bat nator era bat. Eredu gara
uneoro, ezin dugu ahaztu. Piagetek gure ikasleak edukiko dituzten arazo kognitiboak
ulertzen lagundu dit. Ausbelek aldiz modu ezberdinetara ikasi daitekeela erakutsi dit. Ez
bakarri hori, aprendizai esanguratsuaren inguruko guztia oso interesgarria iruditu zait.
Irakasle bezala lan egitean kontuan hartu nahi dudan zerbait. Gertuko egiten bazaie
hobeto barneratuko dutela … Vigosky, ikasleak badakiela ideia barneratzera lagundu
dit, eta argitu ere nire lana dakien horretatik eraikitzea izango dela. Bukatzeko Bruner,
Aurkikuntza bidezko aprendizaia, proiektuak … maitatua bezain gorrotatua den sistema
internetetik topatzen dudana kontuan hartuta. Ideia interesgarria bada ere oraindik ez
naiz gai osotasunean teknikaren nondik norakoak ulertzeko. Baino oso interesgarria
iruditzen zait, bere neurrian bada ere. Nire baitan esperimentatzea gustatuko
litzaidakeena benetan.
Oraingoan ere idei berri eta interesgarri pilo bat. Laburbilduz, denak ezberdinak
garela, ez ditugula bi ikasle berdin topatuko, hauen motibazioak ezberdinak izango
dira, motibatzen dituzten gauzak ere. Ikas estiloak ere ezberdinak izango dira! Eta zer
esanik ez bakoitzaren adimen eta jarrerak, bakoitzaren oroimen maila … azken finean
22
pertsonekin lan egingo dugu eta pertsonak ezberdinak gara eta modu ezberdinetara
erreakzionatzen dugu egoera berdinaren aurrean.
Dosierraren inguruan, oso pozik nago ebaluazio modu honekin. Ikasi dugun
guztia ordenatzeko aukera eman dit, bestetik dena gordetzeko modu bikaina da. Beste
ikasgai batzuetan papera mordo bat ditudan bitartean dosier txukun bat edukiko dut.
Oraingoan, nire apunteak inoiz baino txukunagoa daudela.
23