99
Juan Garmendia Larrañaga Udako festak Javier Juanes-ek irudiztatua 18 Juan Garmendia Larra ñ aga Bilduma

Javier Juanes-ek irudiztatua - COnnecting REpositories · 2020. 3. 16. · Neguko festaklanaren hitzaurrean aipatu nuen bezala, lan honek ere ez du Gipuzkoako jaien gida liburu izan

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Juan Garmendia LarrañagaUdako festakJavier Juanes-ek irudiztatua

    18

    Juan

    Gar

    men

    dia

    Larr

    añag

    a B

    ildum

    a

  • 2007

    Udako festak / Juan Garmendia Larrañaga ; azala eta argazkiak Javier Juanes. - Donostia :Eusko Ikaskuntza, 2007. - 97 or. : ir. - (Juan Garmendia Larrañaga Bilduma ; 18). – ISBN : 978-84-8919-110-0

    1999. Udako festak / Juan Garmendia Larrañaga. - Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura,Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua, 1999. - Euskera, castellano, francés e inglés

    2006. Fiestas de verano = Udako festak / Juan Garmendia Larrañaga. - En : Miscelánea II . - (Euskal Herria.Etnografia. Historia. Juan Garmendia Larrañaga. Obra Completa ; 9) . - Donostia : Haranburu Editor, 2006. –Castellano, euskera

    EUSKO IKASKUNTZA - SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS - SOCIÉTÉ D’ÉTUDES BASQUES

    Institución fundada en 1918 por las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia, Gipuzkoa y Navarra.Miramar Jauregia - Miraconcha, 48 - 20007 Donostia - Tel. 943 31 08 55 - Fax 943 21 39 56Internet: http://www.eusko-ikaskuntza.org - E-mail: [email protected]

    Fotokonposaketa: Michelena artes gráficas. AstigarragaDigitalizazioa eta argitalpen elektronikoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin

    ItzulpenaEuskararen Normalkuntzako Zuzendaritza. Gipuzkoako Foru Aldundia

    Azala eta argazkiakJavier Juanes

  • Eusko Ikaskuntza, 2007 1

    Kredituak

    Aitzinsolas gisa: festetarako arauak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5

    Orexa eta Santakrutz jaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

    Legazpi eta Santakrutz jaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

    Oiartzungo olagizonen dantza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

    Bedaioko Harri Jaia, kazkabarra gogoratuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

    Aldabako San Antonio jaia. Harria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

    Corpus Christi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

    Corpus Christi egunean ardiei ez zaie ilea moztu behar . . . . . . 23

    Tarasca mamua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24

    Erraldoiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27

    Buruhandiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31

    Txistularia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 34

    Txistulari zaharraren oroimenez . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41

    Dantza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44

    Udako solstizioko erritoak. San Joan Bataiatzailea . . . . . . . . . . . . . . 51

    Donostiako San Joan arbola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 62

    Amezketa (Adarra jo) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 64

    Elduaien . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 65

    Elgetako San Joan arbola (Larrabilziarra edo Larrabiltzear auzoa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 66

    Orio. Sanjoanak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 68

    Orria

    Udako festak

    Juan Garmendia Larrañaga

  • Eusko Ikaskuntza, 20072

    Errenteria. Baserriko ospakizuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 70

    Tolosako bordontzariak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 72

    Alardeak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 74

    Hondarribia. San Pedro Arrantzale Kofradia. Uztailaren 25eko Kutxaren Jaia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 82

    Ordizia. Santaneroen aurreskua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 84

    Debako Sanrokeak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 85

    Auzo Eguna (Arantzazu, Oñati) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 89

    Hondarribitik Urnietako Ebanjelioetara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 90

    Zezen festa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 90

    Zezenak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 96

    Orria

  • Negu gogorrak iges egin duUdaberrik bultzatuta.Loretegitan agertu diraLandare alek apainduta.Laño-goibela goyen zeudenakDijuaz denak uxatuta1.

    Neguko festak lanaren hitzaurrean aipatu nuen bezala, lan honek ere ezdu Gipuzkoako jaien gida liburu izan nahi –baditugu beste argitalpen batzukhorretarako, urtetik urtera ugariago–. Balio antropologikoren bat dutela ustedudan ospakizunei erreparatu nahi izan diet. Asmo horrek bultzata ekarriditut orri hauetara zenbait herritan ikusitako jokabide batzuk, oroimeneannonbait gordeta bizirik iraun dutenak, zenbait. Erantsiko dut ez diodala udakoegutegiari jarraituko nire lanean, horrek ilundu egingo bailuke nire eginkizuna-ren ikuspegi osoa.

    Eusko Ikaskuntza, 2007 3

    ———————————

    1. Aldabe’tar Jokin: Gernika. Al servicio del Humanismo Vasco. 15. zk., apirila-ekaina 1951,147. orria.

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    4 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    5Eusko Ikaskuntza, 2007

    AITZINSOLAS GISA: FESTETARAKO ARAUAK

    Asko samar idatzi da hiri edo herri handi samarretako ospakizunez; osogutxi, ordea, biztanle gutxi duten herrietakoez, batzuk hiribildu izaera emanzitzaien baino lehenagotik datozen ospakizunak izan arren. Horregatik, eskuartean dudan gai honi begira eta, bide batez, Orexa eta Santakrutz jaiak ata-lari sarrera emateko, interesgarria deritzot honako dokumentu hau orri haue-tara aldatzeari.

    «1775. urtea – Lizartza, Gaztelu eta Orexa hiru herrietarako erabakitakoarauak, festa nagusiak Lizartzan irailaren 8an, Gaztelun abuztuaren 15ean etaOrexan maiatzaren 3an nola egin behar diren esaten dutenak.

    Lizartzan, mila zazpiehun eta hirurogeita hamabosteko otsailaren hogeitabian batzarrean bildu ziren Martin Lorenzo Artola, Orexako parrokiako erretorejauna, Agustin Areizaga, Gazteluko parrokiako erretore jauna, eta Juan Jose Orma-etxea, hemengo, Lizartzako parrokiako erretoreorde jauna, Gregorio Ezketa,aipatu dudan herri honetako parrokiako apaiz jaun onuraduna, SebastianMugerza, herri honetako alkatea, Martin Mintegiaga eta Joan Bautista Mendiza-bal, bertako errejidoreak; (...), aipatutako Gaztelu herriko alkatea eta (...), hangoerrejidorea; (...), aipatutako Orexa herriko alkatea; (...), hango errejidoreak.

    Esan zuten, goian aipatutako hiru herri horietan, urteko festak deritzaienakospatzen dituzten garaian gertatutako gehiegikeriak eta gehiegikeria horiek agin-tariei, herritarrei eta biztanleei dakarzkien kalteak bezalakorik gehiago gerta ezdadin, hiru herri horietako pertsona guztiak jakinaren gainean jarrita, honako hauerabaki dute eta agiri honen bitartez, beren gisara eta beren izenean eta ordezka-ritzarekin erabaki ere:

  • Gaurtik aurrera goian esan diren hiru herrietan, aipatutako (...) jai egunenospakizunak jaietako lehenbiziko bi egunetan bakarrik egingo dira, eta, horreta-rako, izendatutako hiru herrietako alkateek nork bere herritik kanpora bidalibehar ditu eta bidal bitza danbolinteroak festetako bigarren gauan, eta hirugarrenegunean ezingo dute danbolin eta danbor jole lanik egin aipatu diren hiru herrie-tan, inon.

    Hiru herri horietako alkateek ezingo dute egin, oraindaino egin izan dutenbezala, festetara etorritakoei egin ohi zaien gonbita, pertsona edo herritar bezalaeta nahi dutenaren bitartez ez bada, horrela ez dezaten nozitu alkatea eta gonbida-pen orokorra direla eta egiten den gehiegizko gastua, eta pertsona partikular bezalagonbidatu nahi dituenei ere bazkari nola-halakoa eman biezaie, ohitura dutenbezala hegaztirik eman beharrik izan gabe. Alkatearen andrea ere gauza guztietaneta gauza guztietarako Alkate jaunak esan bezala konpon bedi jaietako bigarrenegunean egin ohi duen gonbitean (...), esandako hiru herri hauetan, eta gonbithorietan joka beza pertsona partikular bezala eta Alkate jaunentzat esan den neu-rriz. Hamar pesoko zigor zorrotza ezarriko zaio hiru herrietako edozein alkate edobestelako pertsonari, baldin agiri honetan agindutakoaz bestelako ohitura edo berri-kuntzaren bat sartzen ausartzen bada, aldi batean. Eta, erabaki hau zehatz-mehatzbete dadin, Gipuzkoako probintzia txit noble honetako korrejidore jaunari eskatukodiote hori berretsi eta onar dezala, eta Berari egokiena iruditzen zaion Autoa ema-naraz dezala, ezarri den zigorra eta egoki iruditzen zaizkionak ezarririk. Hala erabakizuten batzarrean bildutako aipatutako jaunek, eta izenpetu zuten zekitenek. Eta nik,Tolosako Hiriko Erregeren zenbakidun eskribau honek, sinestarazten dut eta lekukonaiz esandakoa erabaki dutela, eta, batzargileak ezaguturik eta horren guztiarenfede emateko, izenpetu nuen (...). Nire aurrean: Pedro Lazkano (sinatua)»2.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    6

    ———————————

    2. Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT. 492, 89-91 orriak.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • OREXA ETA SANTAKRUTZ JAIAK

    Gure orografian barrena han eta hemen barreiatuta dauden mendikoherrien artean, hego-ekialdean dagoen Orexa gutxien bisitatzen eta ezagu-tzen denetako bat dela esan genezake.

    Herri txiki honek, ikustean, Eguberrietako Jaiotza bizia dakarkigu gogora.Hango isiltasuna eta bakea, koipe egarri ziren gurdien ibilerak urratzen zituenoraindik orain arte; guk geuk bizi izan dugu iragan hori. Orexan ohikoak dirabelarretan lasai bazkatzen den behorrak lepotik zintzilik duen zintzarriarenhotsa eta belardietan harkaizño zuri mugikorrak iruditzen zaizkigun ardienbee etengabea. Nonahi ugaritzen ari diren pinudi ilunek, ordea, ikuspegi edereta idiliko honen alderdi goibela ekartzen digute begietara.

    Muino baten gainetik, eliza herriko bizitzaren erdigune izan da. Eskailerapiko batzuk daude plazatik hara joateko.

    Hemen, Orexan, jaio zen XVIII. mendeko azken hamarkadan Montesapaiza. Berea da “Enterado, - Montes” (“Hartu dut, - Montes”) esaldi fama-tua, gutunen bat hartu zuela jakinarazteko erabiltzen zuen formula laburra,eta bere zuzendaritzapean jarriak izan ziren gaur oraindik ikus ditzakegunzenbait eguzki erloju. Eliz gizona izateaz gain, matematikari bikaina eta musi-kari jakintsua zen Montes apaizari eskainia dio lan bat gogoan dudan nirelagun Antonio Maria Labaien zenak 1958ko Egan aldizkarian.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    7Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    8 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Udalerri honetako semea zen Nikolas Ormaetxea Orixe ere. Bizitza ikaste-ari eman zion gizon honek gutxik adinako euskarari buruzko jakintza lortuzuen.

    Orexan, maiatzaren 3ak, Gurutze Santuaren Idorokundeak jai etena ekar-tzen dio eguneroko lan bizitzari. Herriko festak dira. Meza Nagusia, haizkola-riak eta bertsolari trebea izango dira, noski, jaietako egitarauan goizaosatzen.

    Arratsaldeko lehen orduetan, jaki gozo eta ugariz hornitutako mahaianbazkaldu ondoren, herriko neska-mutil taldetxoek herriko plaza hartuko duteeta, ume batzar labur bat egin ondoren, lotsati eta herabe hasieran, zalapar-tari eta ausart gero, erroskila saltzailea inguratuko dute, hura Bata, bia,hirua... kantari ari dela, dakienaren grazia eta erraztasunez jokoko kartakbanatzen dituen bitartean.

    Txistulariaren saioa eta Ingurutxoa nahi eta nahiezkoak ziren garai bateanjai hauetan, baina, tamalez, Ingurutxoa deritzan dantza oroipena besterik ezda gaur: herri honetako oroipen gero eta ahulagoetako bat besterik ez.

    Eguna iluntzean, mailoetako harkaitz soilen babesean arrasgorriak bil-tzen gaituenean, eta garai batean inpernuko auspoa zen soinuaren notakdoinu eta erritmo ezagunetan heltzen zaizkigunean, Orexako herri noble etaleialeko plazara etorriko dira bidezidorretan barrena mutilak festarako gogoakpiztuta eta neskak igandeko soinekoak jantzita. Dantza hasi da, festa ez dabukatu.

    LEGAZPI ETA SANTAKRUTZ JAIAK

    Diotenez, Legazpi burdin gainean sortu zen.

    «Horregatik, ez da harritzekoa Legazpiko giza asentamendua burdingintzarizor zaiola tradizioak esatea (...). Olagizonen eta baserritarren artean izandakohainbeste eta hainbeste auzitan, honako hau aurki daiteke: ‘Legazpi lehen-lehe-nik olagizonek sortu zuten eta kristaurik izan ere ez zenean, jentilek burdina egi-ten zuten’”3.

    “Hiri hau (Legazpi) dagoen ibarrean antzina-antzinatik bizi da jendea, eta ezdakigu noiztik eta nola hasita. Herri xumearen tradizioak dio Jesukristo etorriaurretik bazela, eta uste horrek indarra hartzen du jentiletxe eta jentilola izenagorde duten eraikin eta olen aztarnak badirela ikusita”4. Gauza jakina da –dio

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    9

    ———————————

    3. Ignacio Arbide Elorza eta beste batzuek: Ferrerías en Legazpi (Legazpiko olak). Arg.:Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. Donostia –1980–, 19-20. orriak.

    4. Pablo de Gorosabel: Diccionario-Geográfico-Descriptivo de los Pueblos, Valles, Partidos,Alcaldías y Uniones de Guipúzcoa (Gipuzkoako herri, ibar, barruti, alkate herri eta elkarteen hiz-tegi historiko, geografiko eta deskribatzailea) - Tolosa. Pedro Gurruchagaren inprimategia–1862–, 273-4. orriak.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Julio Caro Barojak– Euskal Herrian olagizonak folklore misteriotsua izan duelainguruan eta burdingintza jentilen lantzat hartua zela5.

    XVI. mendean Legazpin hogeita bost ola nagusi zeuden, horien arteanMirandaola, 1952. urtean Patricio Echeverria Elorzak berregina. Mirandaolakeskaintzen duen osotasunaren ikuspegiak gurearen aurreko menderenbatera garamatza. Hura ikustean irudimenak ihes egiten digu gure Herrikolan bizitzaren iraganean barrena. Ez dakigu noiz egina den ola hori, bainabada 1580an lanean ari zela frogatzen duen agiri bat. Izan ere, urte horre-tako maiatzaren 3an, Santa Krutz egunean, Mirandaolako lantegian lan eginzuten, jai egunetan lanik ez egiteko ohiturari jaramonik egin gabe. Egun har-tako lan guztiak burdinezko gurutze bat besterik ez zuen eman. Gurutze horiburdinolaren inguruan dagoen kaperan gordeta dago, eta hor azaltzen zaigugaurko egunean Legazpiko hirian Santa Krutz ospatzeak zer genesi duen6.

    Izan ere, igande eta jai egunak gorde, zorrotz gorde izan dira gurean,batez ere baserri giroan, eliz aginpide eskudunak bestela egiteko baimenberezirik eman ezik behintzat. Gai horri buruz kontatu zidaten Latasan Alda-tzen gertatua omen zen beste hau: herriko gizon bat igande eta jaiero berehaizkora txikia aldean zuela ibiltzen omen zen. Hil zen gizona, eta haizkora

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    10

    ———————————

    5. Julio Caro Baroja: Los vascos y la Historia a través de Garibay (Euskaldunak eta historiaGaribairen esanetik). Lehen argitalpena. Txertoa arg. –1972–, 27. orria.

    6. Tradizio elizkoiaren baitako gertaera horrek Manuel Lekuonak Del Oyarzun antiguo (Antzi-nako Oiartzun) liburuan dakarren narrazioa dakarkit gogora, biek oso bukaera ezberdina dutenarren. (Del Oyarzun antiguo. O.C.T. 5, 248-9. orriak).

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • eskutik kentzeko eginahalak eginarren, ezin izan zuten, eta berelanabesa eskuan zuela lurperatubehar izan zuten7. Gai horren ber-tsio bat baino gehiago badira gureelezahar gordailuaren aberasgarri.

    Ez dut ekonomiaren indar bal-dintzatzailea bazter utziko. Burdi-nolan, hala ere, ez da guztiaprodukzio izan, ez da dena zen-baki hotz hutsa izan. Horrenatzean beti egon da gizona, lan-tegi haiei buruzko azterlan batzue-tan ia ezkutatua dirudiena,bigarren mailara alboratua, iaahaztua dagoena. Jasota ditudanBizkaiko Ibarrako burdinolariburuzko ohar batzuek honeladiote: 1828ko otsaila. “Karmengolimosna, 14 erreal”. 1830ekour tarri la. “Olako suginei Kar-mengo fraidearen limosnarako”.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    11

    ———————————

    7. Latasan: Angela Barberia Goikoetxea. 52 urte. Aranzadi etxea. 1988ko uztailaren 27an.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    12 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Kontakizun polita delakoan, ohar hau ekarriko dut hona:

    “Gaurko egunean –1830eko abenduaren 6an– jornalean dabiltzan nire lau lan-gilek (lau langile sonatuk) –Bizkaiko Ibarrako burdinolakoak– lauza bat nire etxetik(...) ehun bat oinkadan eraman behar zutela eta, anda gainean hartu ez dute, ba,Moctezumako enperadorea bailitzan? Eta, haien lotsagabekeriaz eta alferkeriaztxundituta, lauza pisarazi dut eta ez zen zortzi arroa ere. Beraz, gero, langile haie-tako batek erraz eraman du bakarrik (...), lehen lauren artean zeramatena”.

    Olagizon edo gabi arotzek ospatu ere urteak zekartzan gertakari gogoan-garriak ospatzen zituzten. Legazpin gogoan dute oraindik nola olagizonekkapela dantzan parte hartzen zuten.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    13Eusko Ikaskuntza, 2007

  • “Kapela dantza burdinoletakoordezkari ziren hemezortzi peaileek(olako ofizialek) burdinolako lanean era-bili ohi zen kapela jantzita dantzatzenzuten aurreskua zen”8.

    XVII. mendean Legazpin maiatza-ren 3ko ezpata dantza 20 edo 27 dan-tzarik egiten zuten.

    “Jaia sortu zenez geroztik, dantzaherriko plazan ez ezik, eliza barruanere, elizkizunetan, egiten zen. Hori argierakusten du elizan dantza egitea debe-katu zutela eta 1750ean Iruñeko apez-pikuari bidali zioten erregu batek, noneskatzen baitzen antzinatik zetorrenohitura, maiatzeko eta iraileko SantaKrutz egunetan Jaunaren aurrean dan-tzatzekoa, gordetzeko”.

    “Dantzariek gastu handiegiakzekartzatela etsirik, 1706tik aurrera,bazkariak kendu eta ardo pitxerrak, era-baki zenez 12, ematen zizkieten, egitenzuten lan laburraren ordainez nahikoazutelakoan. Horrek ezpata dantza egu-nean bitan besterik ez zela egiten pen-tsarazten digu”.

    XIX. mendean Legazpiko dantzetanaldaketa handi bat hasi zen, AngelMurua Iñurritegik dioskunez.

    XX. mendean Gurutze SantuarenIdorokundearen jaian, ezpata dantzazgainera, gizon dantza eta Gipuzkoakobeste dantza batzuk egiten ziren.

    “Maiatzaren lauan, Santa Krutztxiki egunean kapela dantza izenekobat egiten zen. Dantza hori, oinarrian,gizon dantza edo aurreskua da (...).Behin kapela dantza plazan egin ondo-ren, soka osatzen zuten guztiak handikirten eta kalerik kale ibiltzen ziren dan-tzan eta saltoka (karrika dantza) (...).

    XIX. mendearen amaieratik gurea-ren erdi aldera arte, etengabe jarraituzuen dantzak (...)”.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    14 Eusko Ikaskuntza, 2007

    ———————————

    8. Ignacio Arbide Elorza eta beste batzuek: aip. lana, 71. orria.

  • Gure 50eko hamarkadan hasita, dantza alde batera utzi zen, harik eta1975ean, Sustraiak izena duen oraingo taldeak, aurrekoen lekukoa harturik,dantza berreskuratu duen arte. Berriro itzuli da maiatzaren 3 guztietan dan-tzatzeko ohitura9.

    OIARTZUNGO OLAGIZONEN DANTZA

    Tirauki tauki tauki, mailuaren hotsa oraindik belarrietan dugula, beste ola-gizon batzuk agurtuko ditugu, beren giroan.

    Hemen emango dudan erreferentzia hau lehen aipatu dudan ManuelLekuonaren liburutik hartua dut.

    “(...), Olagizon edo gabi arotzek, hala deitzen zitzaien Oiartzunen burdina lan-tzen zutenei, gremio egokia osatzen zuten Santiagoren eta San Migelen zaindari-tzapean. Haien zutoihala eta Kofradiaren kontu liburua oraindaino parrokiakosakristian gordeta daude. Jende famatua behar zuten izan gabi arotz haiek, berenpatroien egunak nola ospatzen zituzten ibarreko tradizioetan gogoratzen baitagaur egun ere. Horietako batek dioenez, Santiago egun batean, urte hartanlanean ari ziren hamahiru burdinoletako urtzaileak Iturriozko plazan bildu zirenzortzikoa ateratzera”10.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    15

    ———————————

    9. Legazpiko Santa Krutz jaieko ospakizunean dantzarien jardunari buruz jaso ditudanakAngel Murua Iñurritegiri hartu dizkiot Legazpiko festak eta dantzak izeneko azterketa ongi doku-mentatutik. Lan hori, berriz, Jose Mari Urcelay Urcelay gure historiaren ikertzaile bikainaren adei-tasunari esker ezagutu dut.

    10. Manuel Lekuona: aip. lana, 247. orria.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Olagizonak, gainera, musika eta dantza irakatsi dizkio aldamenean izanduen ikazkinari. Ikazkina eta olagizona, neurri handi batean, elkarren men-dean bizi izan dira, nola lan gogorraren garaian, hala festako tenorean. Halaesan digu Orixek Euskaldunak poeman:

    Zaldabean ari da Goldaraz’ko Otxana,Uharte’koan noizpait ikazkin izana;bertsotarako ez du txarra gogoâna;bizkai-dantzaz ba daki jakiteko dana.

    Sugin otxandiarrai zitien ikasi;berak egiñak ere or zituen, nahasi;etzan bela atertuko asten bazan asi...beso-miak baiño len oiñak nekarazi.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    16 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    17Eusko Ikaskuntza, 2007

  • BEDAIOKO HARRI JAIA, KAZKABARRA GOGORATUZ

    Bedaion, eta berdin Aldaban, laneko egunerokotasuna eteten duen ospa-kizun hau harriaren kalteak uxatzeko egin ohi zen arao batetik sortua da,araoa egiteko eguna jai bihurtuta.

    Garai batean, Nafarroako mugan dagoen Tolosako Bedaio auzoan, hiruurtez jarraian, sekulako kazkabarrak egin zituen Igokunde egunaren (ostegu-nez izaten da, nahiz azkenaldian hurrengo igandean ospatzen den) hurrengoostegunean, eta izugarrizko kalteak baratze eta soroetan. Hori ikusirik, hainoroipen txarreko eguna aurrerantzean jai izatea erabaki zuen auzoak. Geroz-tik, Bedaion aurrekoen nahia betetzen dute. Egun horretan, meza nagusia,bazkari-afari bereziak, eta frontoian trikitixa izaten dira. Bedaiotar batzuekbazkaria frontoira eraman ohi dute, eta ardoa herriak jartzen du. Orain urtebatzuk, bertako Zumitzketa baserriko Juan Antonio Sarasolaren txistuak alai-tzen zuen kazkabar erauntsiak oroitarazten dituen Harri Jai hau11.

    ALDABAKO SAN ANTONIO JAIA. HARRIA

    Aldabako jai honen sorrera arestian aipatu dugun Bedaiokoa bezalakoxeada.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    18

    ———————————

    11. Tolosako Bedaio auzoan: Josefa Antonia Agirrezabala Zabala. 67 urte. Bedaio Bitarteaetxea. Dimas Zubeldia Jauregi. Zumitzketa baserria. 1993ko maiatzaren 25ean.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Aldaban San Antonio egunean, ekainaren 13an jai izaten da. Arrazoia,zenbait urtetan urtero egun horretan kazkabarrak kalte handiak eraginzituela. Behin eta berriz gertatu zitzaien ezbehar hori zela eta, baserri guztiekhainbesteko bana jarrita, harriaren aurkako arao gisa, meza ateratzea etaegun horretan aurrerantzean jai egitea erabaki zuten.

    Meza ondoren bazkaria egiten da, auzoko familia guztietako ordezkorenbat behintzat bertan dela. Orain urte gutxi arte, erromeria egiten zen plazansoinuarekin.

    Ramon Larrañaga laurogeidun aitonak kontatu zidan nola behin, ekainak13 zuen batean, bertako Arizmendi baserrikoek meta bat egin zuten jaiaerrespetatu gabe, eta meta hori tximistak erre zuela12.

    CORPUS CHRISTI

    Corpus Christi eguneko jaia Trinitateko igandearen hurrengo osteguneanospatu izan da orain dela urte gutxi arte, baina azkenaldian hurrengo igan-dera atzeratu da.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    19

    ———————————

    12. Tolosako Aldaba auzoan: Jose Aldalur Jauregi, 82 urtekoa, Lopetegi baserrikoa. PioErmanalde Larrañaga, 61 urtekoa, Elizondo etxekoa. Ramon Larrañaga Azurmendi, 86 urtekoa,Muñozabal baserrikoa. 1993ko abuztuaren 22an.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    20 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    21Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Gorputz edo Besta Berri eguna ospatzea, oro har, Beranduko Erdi Arotikdatorren ohitura da. Urbano IV.ak ezarri zuen 1272an bulda bitartez.

    Batzuetan, egun horretako prozesioetan indar armatuek parte hartzenzutela eta, eskumenen gaineko tirabirak izan ziren. Hori ongi ikusten daExtracto de consulta del Consejo Real sobre debates entre la Diputación delSeñorío de Vizcaya y la Villa de Bilbao dokumentuan (Bizkaiko Jaurerriko Aldun-diaren eta Bilboko Hiriaren arteko eztabaidei buruzko Errege Kontseiluko Kon-tsultaren Laburpena)13, hor ageri baita zernola eztabaidatu zen BilbonGorputz eguneko prozesioa nola egin behar zen.

    Hainbeste urtetan bizi izan dudan Corpus Christi-ko prozesioak, ibilbideanbarrena toki jakinetan aldareak ipinita izan ditu, eta zoruan botata zenbaitmotatako belarra; horrenbestez belar hori bedeinkatua gelditzen zen. Herribatzuetan, gorde egiten dute udako solstizioko sua egiteko, horrela sua erebedeinkatua izateko.

    Gure egunetan kaleko erlijio erakuskari haietako asko historia bihurtudira. Ez, ordea, Oñatikoa; han Gorputz eguneko prozesioa, lehen osteguneanegiten zen arren azken urteetan hurrengo igandera aldatu dena, antzinakodistirarekin egiten da orain ere.

    Ignazio Zumaldek, Historia de Oñate (Oñatiko Historia) liburu goresga-rrian, zor zaion garrantzia ematen dio Gorputz eguneko jaiari:

    “Sakramentu Santuarena. - Apostoladokoa izenez ezagutua. Historiaren kon-tra joan nahi ez duenak ez dezake hitz egin kofradia honetaz Oñatiko Corpus

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    22

    ———————————

    13. Euskal probintziei dagozkien zedula, erregeren pribilegio eta enplega-gutun, erregeagindu eta bestelako dokumentu batzuek osatzen duten bilduma. II. liburukia. Bizkaiko Konterrieta Jaurerria. Madrilgo errege inprimategian. 1829. urtean.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Christi eguna aipatu gabe, egun horretako prozesioa Oñatiko erlijio bizitzaren era-kuskari nabarmenena baita”14.

    Zumaldek xehetasun guztiak ematen ditu prozesioa deskribatzerakoan,baina ez deritzot egoki dena hona ekartzeari.

    Historialari horrek Oñate monografian, VIII. kapitulua “Gorputz eguna”izenburuarekin hasi ostean, honako iruzkin didaktikoa egiten du lehenik:

    “Oñatiko erlijio erakuskari aipagarriena Gorputz eguneko prozesioa da.Sakramentu Santuaren Kofradiak, Apostoladokoa deitu ohi zaionak, 1553an izanzuen sorrera kanonikoa. Berak eusten dio bizirik prozesioaren tradizioari etaapostolu bizidunekin eta dantzariekin prozesioan parte hartzen du”15.

    Erantsiko dut Oñatin Corpus Christi egunean egiten diren Korpus dantzakderitzaienek honako izenak dituztela: San Migeli erreberentzia eta San Sebas-tianen zortzikoa; Banakoa, Launakoa eta Zortzikoa, Jera-jera eta Makil dantza-rekin; Arku dantza, eta Aurreskua16.

    Corpus Christi egunean ez zaie ardiei ilea moztu behar

    Nire berri emailearen aitona, Ignazio Zubeldia Zubeldia, Bedaioko Elizetxebaserrian bizi zena, ardiei ilea moztu beharrean gertatu omen zen. Lan horriGorputz egun batean ekin zion eta, lana bukatuta, ardirik ederrena askatueta libre utzi zuenean, modurik harrigarrienean, zeharo belztuta gelditu omen

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    23

    ———————————

    14. Ignacio Zumalde: Historia de Oñate (Oñatiko historia). Gipuzkoako Foru Aldundiaren argi-talpenak. Probintziako inprimategia. Donostia, 1957. 552-553 orriak.

    15. Ignacio Zumalde: Oñate (Oñati, monografia). Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipala.Donostia. 1970. 55. orria.

    16. Izen horiek Juan Antonio Urbeltz koreografo ospetsuari eskertu behar dizkiot.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • zen. Artzainak, hori ikustean, aurrerantzean ardiei ez ziela ilea Gorputz egu-nean moztuko besterik ez omen zuen esan17.

    Tarasca mamua

    Corpus Christi eguneko prozesioan erraldoiek eta mamuak jai kutsukoeginkizun alegorikoa bete izan dute, eta berdin ohiturak seinalatutako eraneta tokian parte hartzen duten dantzariek ere.

    Mamuaz diren deskribapenak bat datoz gauza nagusienetan. Hala,Manuel Larramendik bere hiztegian dio: “Tarasca, mamua. Sugearen irudia,Gorputz eguneko prozesioan ateratzen dutena”. Espainiako Akademiarengaztelaniazko hiztegian18, 1826an Parisen argitaratutakoan, hauxe irakurridut: “Tarasca (mamua). Jai jakin batzuetan atera ohi zen suge irudia”.

    Madrilgo Gorputz eguneko prozesioan ere urte askotan atera zutenmamua, eta hango 1835eko egun horretako prozesioaz honela dio MesoneroRomanosek:

    “Urteak igarota, gaur egun ere gure artean ospe handienarekin egiten daGorputz eguneko jaia, eta Madrilgo hiriak hori ospatzeko egiten duen prozesioa,

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    24

    ———————————

    17. Tolosako Bedaio auzoan: Juan Zubeldia Zubeldia. 78 urte. Elizetxe baserria. 1992komaiatzaren 10ean.

    18. Diccionario de la Lengua Castellana por la Academia Española izena du.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • XVII. mendean bezalako maiestate eta ohorezko ordenari jarraituz egiten da (...),nahiz eta komunitate eta pertsonaia gutxiagok laguntzen dioten, eta zenbait ikur-irudi barregarri ere kendu zaizkion, mamu eta erraldoi deritzatenak eta bestebatzuk, oraindik ere Espainiako herri batzuetan gordetzen direnak, eta frantsesengerraren aurretik Madrilen ere erabiltzen zirenak.

    Mamua (la tarasca) beti prozesioaren aurretik joaten zen suge irudi bat zen,Jesukristo gure jaunak deabruaren gainean izan zuen aintzazko garaipena irudika-tzen zuena modu mistikoan. (...). Frantziako Tarascon hirian, honako tradizio haudago: Santa Marta bazter haietara iritsi zelarik, herrialde hartan hondamendiaeta samina sortzen zuen mamu haragijale Tarasca izeneko bat gailendu eta giltza-peratzea lortu zuen. (...), Madrilgo Artxiboko kontu liburu zahar batean, honakohau irakurri dugu partida batean: Gorputzeko prozesiorako mamuaren gastueta-rako 1.400 erreal”19.

    Hori Corominasek bere hiztegi etimologikoan dioenarekin lotzen dut,berak esaten baitu Tarasca zeritzaiola Tarascon-sur-Ariège ondoko basobatean bizi izan zen elezaharretako dragoi bati (...).

    “Monrealek deskribatzen duenez, Tarasca -azaltzen du Ricardo Palmak- kar-toizko mamu bat zen, Lebiatan deabruaren sinboloa, amarruz prestatua zuenlepo uztaiduna ustekabean luzatu eta erne ez zeudenei kapela kendu eta jendea-ren barre algara artean irensten ziena”.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    25

    ———————————

    19. Ramón Mesonero Romanos: Escenas matritenses del Curioso Parlante. 1851ko berrar-gitalpena. Curiosa arg., Bartzelona. 1983. 85. orria.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Ricardo Palma aipatu dudanez, perutar idazle horri irakurria diodanLimako esaera zahar hau gogora ekarriko dut, ez dakitenaz iritzia ematendutenez honako hau esaten duena: “honek erraldoien antzera hitz egiten du,brageta zulotik”20. Zirritu horretatik irteten da, izan ere, erraldoiaren egituraosatzen duen zurezko edo kartoizko armazoiaren barruan doan gizonarenahotsa.

    Jose Maria Iribarrenek dioenez, Iruñeko Udaleko XVI. eta XVII. mendee-tako kontuetan badaude Gorputz eguneko prozesioan hiriko erraldoiak era-maten zituztenen eta mamua gidatzen zutenen ordainagiriak21.

    Hurbil gaitezen etxera. Gorosabelek adierazten duenez, antzina, dantza-riak, erraldoiak, mamua eta Domingillo deritzana ibili ohi ziren prozesio hone-tan –Gorputzekoan, Tolosan– (...), baina han ere debekatu egin ziren hain irudiedo panpina barregarriak, eta baztertuta gelditu ziren. Gainera, Gorputzetanezpata dantzak izaten ziren –jarraitzen du Gorosabelek–, eta askotan Valen-tziatik dantzariak ekartzen ziren, prozesio aurretik dantzan joan zitezen22.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    26

    ———————————

    20. Ricardo Palma: Tradiciones peruanas (Peruko tradizioak). Espasa-Calpe, S.A. arg.Madril. 1936. V. liburukia. 226. orria.

    21. Jose Maria Iribarren: De Pascuas a Ramos. Galería religioso-popular-pintoresca. 2. argi-talpena –1970– Iruñea. 131. orria.

    22. Pablo Gorosabel: Bosquejo de las Antigüedades, Gobierno, Administración y otras cosasnotables de la villa de Tolosa (Tolosako hiriko antzinako gauzen, gobernuaren, administrazioareneta beste gauza aipagarri batzuen zertzeladak). Tolosa. Mendizabalen alargunaren inprimategia.1853. 288-289. orriak.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Tolosako Udal Artxiboan jasota dago XVII. mendearen hasieraz geroztikdantzariak izaten zirela Gorputz eguneko jaian.

    Jai horretan erakutsi ohi ziren erraldoiak aipatuta ageri dira 1677. urteaneta hurrengoetan. Udal artxibo horretan ezagutzen dudan 1778ko ekainaren29ko ohar batean ere Gorputz jaietarako erraldoi eta mamu berrien prezioa-ren ordainarazpena aipatzen da.

    Mamuak agerkari erlijiosoak adierazten duenaren kontrako esanahiadarama berekin.

    Carlos III.ak emandako errege zedula baten bitartez, Corpus Christi egu-neko erlijio ospakizunetan mamua agertzea debekatu zen.

    ERRALDOIAK

    Behin baino gehiagotan aipatu ditudan erraldoiak hainbat tokitako festaospakizunetatik bereizezinak dira. Herri askotan ezagutzen da erraldoienkalerik kaleko ibilera alai eta ikusgarria.

    Erraldoiak non eta nola sortu ziren mitologia oparoaren gandu arteandago. Jainko semeak giza alabekin nahastean sortuak bide dira erraldoiaketa hortik datorkieke noski erraldoi izatea. Uste denez, erraldoien eta Jupite-

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    27Eusko Ikaskuntza, 2007

  • rren arteko gudua Tesalian gertatu zen23, eta Etna sumenditik irteten zirenkea eta garrak Tifon erraldoiaren arnasa zirela uste zuten antzinakoek, DanteAlighierik dioenez24.

    Mundu errealera gehixeago hurbiltzeko, esan dezadan erraldoiek irudika-pen eta sinbolismo zabala eta ugaria dutela. Batzuen ustez, nekazaritzanoinarritutako ekonomia zaintzen zuten sumertarren jainkoak duintasunez iru-dikatu nahirik egindako irudi garaiak daude erraldoien jatorrian. Eta aurreaduenak atzea duenez, ildo horretan erantsiko dut, uzta txarra zela, izurriazela, ezbeharren ondorioz erraldoiak erre izan dituztela.

    Erraldoiak garai bateko Corpus Christi jaieko ospakizunekin eta gauregungo herri askotako festekin lotzen ditugu.

    Ignazio Baleztenari irakurrita dakigu 1657an Tolosan erraldoiak eginzituztela Iruñerako. Idazle nafarrak gaiari dagokion bizitasunarekin dioskunez,1657 aldean, Frantzisko Azpillaga zeritzan herritar zintzo eta baikor bat bizizen Tolosan, bere aberriko historia loriatsuko orri mordoxka betetzeko dinainondik ere, mundu triste honetan pertsona hilkor dohakabeen bizitza alai-

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    28

    ———————————

    23. Dante Alighieri: Jainkotiar komedia, XIV. kantua. (La Divina Comedia, E.D.A.F. liburutegia.Madril. 1963. 6. deia, 95. orria).

    24. Dante Alighieri: aip. lana, VIII. kantua. 15. deia, 451. orria.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • tzeko eginkizuna baitzuen, erraldoiak, buruhandiak eta beste antzeko lanserio batzuk eginez25.

    Erraldoiek gozamena eta oroipenak ekartzen dituzte; gozamena umeeieta oroipenak nagusiei. Txistuak edo dultzainak lagun, eta buruhandi, nanoedo txorimaloak inguruan, erraldoiak kalerik kale dantza arinean ibiltzen diraalaitasuna zabalduz, irakurleak beharbada ikusiko zituen bezala. Halakoa dagure herriko erraldoi eta buruhandien agerkaria; izenez ezagutzen ditugu etadei egiten diegu, eta gure komunitateetan txertatuta daude.

    Iruñeko erraldoi eramaileek honako formula hau dute: “Lehenbizi, hama-rretako ederra egin; gero orekaz dantzatu”26.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    29

    ———————————

    25. Ignacio Baleztena: “Comparsas de gigantes y cabezudos” (Erraldoi eta bauruhandienkonpartsak) in: Navarra. temas de Cultura Popular-3 (Nafarroa. Herri kulturako gaiak-3). Nafarro-ako Foru Aldundia. 12. orria.

    26. José María Sedano Laño: Vitorianos de Cartón, Gigantes, Cabezudos y Gargantúa. Histo-ria de una comparsa (Kartoizko gasteiztarrak, erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua. Konpartsabaten historia). 107. orria.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    30 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • BURUHANDIAK

    Herri batzuetako festetan atera ohi diren erraldoien desfile airosoez aritunaiz arestian. Orain, mitologia grekoarentzat haien ume nanoak direnak eka-rriko ditut gogora. Nanoak, izan ere, gure kaleetan festa giroa zabalduz jen-dea zirikatzen ibili ohi diren buruhandi geldigorrak direla bururatzen zait.

    Nanoak lur azpiko izakiak dira, Ilunaren Herrian bizi izaten direnak; bainailunaren erresumatik zuhaitzen barruko eskaileretan barrena irten eta Argia-ren Zelaira iragaten direnean, pertsonaia bihurri bilakatzen zaizkigu,buruhandi jostailu bihurtzen.

    Erraldoi eta buruhandiak festetan murgilduta ikusten ditugunean, irudi-menak gehienbat urteetan atzera eramaten gaitu, gure haurtzarora itzultzengara, eta buruhandiak nola ustekabean agertzen zitzaizkigun gogoratzendugu: poza baino beldurra handiagoa nola sortzen ziguten, on aurpegikobatek edo bestek izan ezik.

    Gure herriko buruhandiak trebeak ziren behi aziendaren baten maskuriazjendea jotzen. Gogoan dut Karapastel, ez gatz ez berakatzik ez zuena, etagogoan ditut Berrugas eta Kasero, bata gaiztoa bazen, bestea okerragoa zire-nak. Ez zaizkit ahazten Berrugasen aurpegi eta keinu zakarrak, ezta Kasero-ren musu hotz eta ezer adierazten ez zuena. Horien ondoan, ordea, hanizaten zen Charlot maitekorra, haur jendearen zalaparta axolagabeari samur-tasunaren ukitua ematen. Charlotek ongi hartzen zituen ingurura zetozkionumeen poz-erakutsiak eta bere betiko bastoia eskuan, hiriko dultzaineroenedo txistularien ahairera mugitzen zen.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    31Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Egin ditudan aipamen horiek ez dira oroipen sorta bat besterik: besteakbeste, dagoeneko urruti dugun haurtzaroan sustraiak dituen begiratua.

    Erraldoi eta buruhandiak herritar bihurtuak ziren, bada, beren herrietan,baina ez ziren hargatik herriko mugen barruan soilik ibiltzen. Beren lanariemanak izaki, herriko mugak gainditu eta beste herri batzuetara ere erama-ten zuten festaren alaitasuna, haiek hala eskatzen bazuten.

    “Billabonako (Gipuzkoa) Hiri Noble eta Leialeko alkatea

    Herri honetako Jai Batzordeak egindako eskaerak bultzata, aurki ospatukoditugun Santiago festak hasteko, Udal horrek dituen erraldoiak eta buruhandiakutz diezazkiguzuela eskatzen dizut. Festak bukatutakoan alkate honen bulegoaarduratuko da horiek atzera itzultzeaz.

    Jainkoak luzaro gorde zaitzala.Billabona, 1931ko uztailaren 15aAlkatea.”

    “Billabonako (Gipuzkoa) Hiri Noble eta Leialeko alkatea

    Herri honetako Udalak, atzo egindako bileran, Udal horri bihotzez eskerrakematea erabaki zuen, gure herriko festetarako erraldoiak eta buruhandiak uztekoerabakia hartu zuelako.

    Jainkoak luzaro gorde zaitzala.Billabona, 1932ko abuztuaren 4aJarduneko alkatea: Federiko Urdapilleta (izenpetua).”

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    32 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    33Eusko Ikaskuntza, 2007

  • “Tolosa Hiriko Udaleko alkate-lehendakari jaun txit prestua.

    Nik, Jose Letamendia, Alegiako hiriko alkatea naizen honek, bertako Udala-ren izenean eta ordez, Tolosako Udal Batzarrari, begirunez eta errespetuz, adie-razten diot:

    Gure herriko festak aurki ospatuko direnez, eta herritarrek hala nahi dutelaadierazi dutelako, Karmengo Andre Mariaren jaiak alaitzeko Udal horren erraldoieta buruhandiak utz diezazkiguzuela eskatzera natorkizu. Eskatu bezala uztenbadizkiguzue, Udal hau arduratuko da herri horretatik hartu eta bere garaian ber-tara itzultzeaz, eta zerbait hondatuko balitz jaun prestu horrek agintzen duenbezala konpontzeaz.

    Hain jokabide zuzena duenarengandik eskatutakoa lortuko duelakoan, bizitzaluzea opa dizu,

    Alegia, 1936ko uztailaren 1.a. Sinatua: Jose Letamendia (izenpetua)”27.

    TXISTULARIA

    Lan honen izenburuari leialtasun apur batez erantzutekotan, ezin oharka-bean pasa txistularia. Ez ditut, hargatik, dultzaineroak ahazten, ez nireherriko, Tolosako, dultzaineroak eta ez Azkoitiko Miramonte baserriko Sodupefamiliakoak, gaur dagoeneko historiaren zati direnak, besteak beste.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    34

    ———————————

    27. Tolosako Udal Artxiboa. Billabonako Udalaren eskaera egiteko eta eskerrak ematekoidatzien datak ikusita (1931ko uztaila eta 1932ko abuztua) esan liteke bi idatzien artean besteeskaera bat ere izan zela, hura ere ontzat emana, baina ezin izan dut ikusi.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Hona 1734an Andoaingo danbolinteroak Anoetako herriaren alde onartu-tako betebeharra:

    “Anoetako Hirian 1734ko apirilaren 11n. Ni, Tomas de Angel Ventura, zenba-kiko eskribaua naizen honen eta behean izendatuta dauden lekukoen aurrean,paratu dira, alde batetik, Martin Munita (...) Anoetako hiriko alkatea, Joan Bau-tista Munita eta Andres Etxeberria errejidoreak eta Martin Arano Etxeberriakoa,herriko sindiku diruzaina, eta, beste aldetik, Pedro Elosegi danbolinteroa, Ando-aingo herritarra. Eta, esan zutenez, elkarrekin konpondua eta adostua zutenPedro Elosegi aipatuak danbolintero lanetan herri honi eta bertako plazari zerbi-tzu egingo diola eskritura honen datatik hasita bederatzi urtean, eta lan horretan,ohitura den bezala, txistua eta danbolina joko dituela herriko patroi San JoanBataiatzailearen jaietan, ekainaren hogeita lauan urtero izaten direnetan, bezpe-ratik hasi eta hirugarren egunera arte (...) bera joan ahal izanda, eta ezin izanezgero, gaixo dagoelako edo antzeko beste ezbeharren batengatik, bere ordezbeste danbolinteroren bat bidali beharko du, eginkizun horretan gai dena, eta lanhorrengatik herri honek, eta bere ordez bertako sindiku diruzainak, Pedro Elosegiaipatuari edo bere ordezkoari, ordainetan, lau dukat zortzinako hamabinako erre-alekoak emango dizkio eta, gainera, bere gastu eta mantenua, laugarren goizekogosaria barne. Eta hiru egun horien ondorengo laugarren eguna igandea egokituzgero, egun horretan ere Pedro horrek San Joan egunean eta hurrengoetan beza-laxe jo beharko du, eta egun hori ere herriak ordainduko dio, despeditzean gosa-ria emanda, esan den bezala.

    Horretaz gainera, bi aldeak baldintza jarri dute aipatu den Pedro horrek herrihoni zerbitzu eman behar diola premia sortzen den eta herri honek deitzen dionguztietan, aitzakiarik jarri gabe, eta lan horregatik ordaindu behar zaiola edonahierara eman gizalegez merezi duena eta zuzena dena. Eta esandako Pedrohorrek, guztiaren jakinaren gainean, betebeharra onartzen duela eta bere burua

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    35Eusko Ikaskuntza, 2007

  • eta bere ondasun higigarri nahiz funtsezkoak betebehar horren mende jartzendituela esan du, eta beste aldeko jaunek ere goian esandakoaren mende jarridituzte herri honetako ondasun eta errentak”28.

    XVIII. mendetik irten gabe, 1734tik 1788ra pasatuko naiz. Tolosan solda-tapean aritzen zen txistulari baten kontratuak urtean zehar zer jai izaten zirenjakiteko nahiko ikuspegi osoa ematen baitigu.

    Honela dio eskriturak:

    “1.- Aipatutako Hilarion Bengoak (horrela zeritzan soldatapeko musikaria)alborada jo behar du Urte Berri egunean eta herri honetako patroi San JoanBataiatzailearenean, herriko kontzejukide guztientzat.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    36

    ———————————

    28. Gipuzkoako Artxibo Orokorra. 2637. paper sorta. 1734. urtea, 50. orria.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • 2.- Errege egunean, Aingeru Goardakoarenean, maiatzeko Santa Krutz egu-nean, Igokundekoan, Gorputz egunean eta haren zortzigarrenean, eta Santa Anaeta Loiolako San Ignazio egunetan prozesiora joan eta jo behar du. Aingeru Goar-dakoaren bezperan kalerik kale xirula jo behar du, goizeko hamaikak aldean.

    3.- Gorputz egunaren bezperan eta San Joan Bataiatzaile egunaren bezperanBengoa horrek kalerik kale danbolina eta txistua joz ibili behar du, ohiturak agin-tzen duen bezala.

    4.- Jai goizetan kaleetan barrena txistua joz ibiliko da Bengoa (...), eta arra-tsaldeetan plazan joko du elizkizunak bukatzen direnez geroztik otoitzeko kanpaiaarte.

    Inauterietako hiru egunetan eta Lardeo ostegunean, goiz eta arratsalde, kale-jira.

    5.- Justiziako eta Errejimenduko kargudun berriak hautatzeko egunean, Ben-goak alkate jaunari lagundu behar dio zin egiteko ekitaldira. Egin behar duenbidea Kontzeju Etxetik parrokiara, handik alkatetzari uzten dion alkate izandakoa-ren etxera, eta handik, berriz, alkate izendatu berriaren etxera.

    Arratsaldean alkate berriaren etxetik aipatu den elizara eta, gero, Bezperaketa Errosario Santua amaitzean, Nafar Atea deitzen zaioneraino, auzo alkateenzin egitera eta handik Plaza Zaharreko Kontzejura.

    (Agiriak aipatzen ez duen arren, hurrengo deskribapena San Joan bezperakoada, zalantzarik gabe).

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    37Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    38 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • 6.- Gainera, txistulariak alkate eta agintariei laguntzen joan behar du Kontze-jutik parrokiaraino eta, bezperak bukatzean, San Joan Bataiatzailearen elizakokonpletetara. Hurrena, funtziorik baldin badago plazara eta, bestela, Kontzejura.

    7.- San Joan egun goizean, musikari soldataduna parrokiara joango da agin-tariekin eta, gero, alkateari etxera lagunduko dio. Arratsaldean, alkate jaunarekineta bordon dantza egingo dutenekin elizara joango da. Bezperak bukatzean, Arra-meleko San Joango konpletetara. Handik plazara eta, dantza egin ondoren, Iga-rondoko zelaira, han berriz egiten baita. Gero, herrira itzulita, kalejiran, dantzariekpordon dantza egiten dute alkate jaunaren etxe aurrean”29.

    Lan hitzarmen horrek zabal azaltzen ditu musika jolearen beste betebe-har batzuk ere. Udal Batzarra biltzean jo behar zuen; errege pragmatikak etaaginduak jendeari zabaltzean ere bai, baina honelakoetan txirula; baita Pazkoigande goizeko prozesioan, ondoren alkatearen etxe aurrean eta GurutzeSantuaren Kofradiako maiordomoenetan jotzen zen alboradan ere, eta abareta abar. Erantsiko dut kontratuan argi eta garbi jasota dagoela “HilarionBengoa aipatuaren jokabideak kexurako motiborik txikiena ematen badu,herriak bota” egingo zuela.

    Bestalde, udaletako diru sarrera eta irteeretan, ez da zaila honelako idaz-penak aurkitzea:

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    39

    ———————————

    29. Gipuzkoako Artxibo Orokorra, 601 zk. prot., 1056-9. orriak, atz.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Belauntzako hiria. 1846 eta 1865 artean. “Bertsolari eta danbolinteroeiordaindua, San joan egunetako lansari gisa, herriko festetako ospakizunetanari izan zirelako, ordaintzeko aginduaren eta ordainagiriaren arabera, 32erreal”30.

    Txistua baino zaharragoa da danborra, ohartarazi zuen Aita Donostiak31.Hector Berliozek dio Memoriak lanean:

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    40

    ———————————

    30. Belauntzako Udal Artxiboa.

    31. Aita Jose Antonio Donostiakoa: Historia de las danzas de Guipuzcoa, con sus melodíasantiguas y sus versos (Gipuzkoako dantzen historia, beren doinu zahar eta bertsoekin). Itxaro-pena arg. Zarautz. 4. orria.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • “Xirula txikia, xirula eta gitarra (...). Bestelakoak jotzeko ez nuen inoiz trebe-tasunik izan, baina horiek oso aintzakotzat hartzekoak direla deritzot. Eta ez, ezdiot dena aitortu neure buruari, danborra ere jotzen nuen eta32.

    Mi abuela tiene un cabrito Amonaren antxumeadice que lo matará, aurki omen da hiltzeko,del cuero hará un tamborcito, haren larruaz danborra,lo que suene... Sonará. zer joko duen... auskalo”.

    Ipuin zahar bateko astoa datorkit burura. Hainbeste lan egiteaz eta haingaizki tratatua izateaz asper-asper eginda zegoenez gizarajoa, hiltzeko desira-tzen omen zegoen bakean lasai gelditzeko. Hil zen, halako batean, astoa.Haren larruaz danbor azalak egin zituzten, ordea, eta ez zuen, hil eta geroere, patxadarik eta sosegurik izan.

    Txistulari zaharraren oroimenez

    Bedaioko baserri baten inguruan, urteko makina bat ilunabar eztitan,txistu baten notek jentilen eta sorginen garaietara daramakigute irudimena.

    Sarasola txistulari zaharrak jotako doinuak ziren Zumitzketa baserrikoetxebizitza bateko leihotik ihesi heltzen zitzaizkigun haiek. Gaurko gure mun-duan xarma berezia sortzen dute.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    41

    ———————————

    32. Hector Berlioz: Memoriak -I-. (Memorias, Taurus SA arg. Madril. 1985. 24. orria).

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Juan Antonio Sarasola 1887an jaio zen baserri horretan. Eguzkiak belztu-tako aurpegi hura gogora datorkit. Begirada adierazkorra zuen, apur batgorantza egiten zion sudurra, eta gorputz sendoa, handia izan gabe.

    Txistua den bezain musika tresna soil horrekin, Arribeko Alfontso Juan-beltzen ikasle izandako Sarasolak eszenatoki natural askotan –eszenatokinaturalak baitira baserri giroko herrietako plazak– jo zuen mende erdianbaino gehiagoan.

    Haren ahaire alaien doinura dantzatu ziren artzaina eta baserritarra, etaharen txistuaren erritmo nabariari jarraiki dantzatu zuten ingurutxoa Bedaion,Abaltzisketan, Amezketan, Orexan, eta beste herri batzuetan.

    Juan Antonio Sarasolak eskola zaharreko txistulariak ezagutu zituen, halanola Azkarateko Arbitarra, Nafarroako Gaintzako Arresti eta Intzako Domingo-nekoa, baita beste txistulari ikasiago eta akademikoagoekin harremanak izanere; beraz, trantsizioko txistularitzat har genezake.

    Ongi mereziak ditu maitasunezko oroipen lerro hauek bere hurkoen bizi-tza edertzen eta alaitzen berea eman zuen gizon honek. Juan Antonio Sara-sola 1983an hil zen.

    “Pertsona bakarraren ongizatea mamitu duenak esan dezake bere bizitzaez dela alferrikakoa izan”, esan digu Pascalek.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    42 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    43Eusko Ikaskuntza, 2007

  • DANTZA

    Azken lerroetan mintzagai izan dudanetik urrundu gabe, txistuak eta dan-bolinak lagunduta, sar nadin dantzari eskainitako atalean.

    “Garai hartan musutruk ere ez zuten onartuko dantzari kapitainak eskatu-tako doinu zaharrak jotzen ez zekien danbolinterorik. Herri batean dantzari taldeasortu nahi izanez gero, nahikoa zen hiru-lau egunetarako danbolinteroren bati dei-tzea. Txistulariek kontu handiz zaintzen zituzten dantzariak eta arreta handiz begi-ratzen zuten dantzan hasten ziren bakoitzean. Horretarako beharrezkoa zendanbolinteroak bere lana ondo egiten jakitea”33.

    “Ezda sortu eta asmatuco ere euscaldunentzako oslancai edo instrumentopozgarriagoric, nola diraden damboliña eta chilibitua”

    dio Iztuetak. Eta Zaldibiko koreografo honek esaten duenez, Gipuzkoakoherrietan txistulari eta dultzainero asko zeuden:

    “beragatik izan da orube edo suelo maitagarri au beti, ain jostatia eta pozcarria; alalan egunetan mendi, eche atari eta basoetan, nola jai guziaz plaza agiricoetan”34.

    Kontsultatu dugun obra horretan, Iztuetak hogeita hamasei dantza mota-ren berri ematen du “Guipuzcoatarren beren-berenkiac, zein bere soñu eta

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    44

    ———————————

    33. Aita Jose Antonio Donostiakoa: aip. lana, 4. orria.

    34. Juan Ignazio Iztueta: Viejas Danzas de Guipúzcoa. Gipuzkoa’ko Dantza Gogoangarriak. 1.argitalpen elebiduna. La Gran Enciclopedia Vasca arg. 1968. 51 eta 53. orriak.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    45Eusko Ikaskuntza, 2007

  • bersoakin”35. Iztuetaren aipamen horiek Pablo Gorosabelek berretsi etazabaldu zituen:

    “Denak plaza dantzak ziren, danbolinarekin dantzatzekoak, ez baitzen ezagu-tzen gaueko edo etxe barruko dantzarik, gaur dauden bezalakorik”36.

    Gure dantzak iraganean oinarrituta daudela eta antzinako gatazka edo ohi-tura erritualen aztarrenak direla esaten badut, errepikatu besterik ez dut egingo

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    46

    ———————————

    35. Juan Ignazio Iztueta: aip. lana, 45. orria.

    36. Pablo Gorosabel: Noticia de las Cosas memorables de Guipúzcoa (Gipuzkoako gauzagogoangarrien berri). I. liburukia. Tolosa. E. López inprimategi, liburudenda eta koadernaketa lan-tegia. 1899. 430. orria.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • gai honetan adituagoak direnek, Juan Antonio Urbeltz koreografoak besteakbeste, esandakoa. Gaiaren ikuspegi azaleko honen barruan ere, kontuan izanbehar da, dena den, Gaizka Barandiaranek ohartarazten duen bezala, tradizioa-ren barruan ere bilakaera badagoela.

    “Esan liteke ez dagoela dantzarik denboraldi batean aldaketaren batzukjasan gabe guganaino heldu denik”37.

    Arestian esan dudanaren haritik, erantsi dezadan halako parekotasun batsumatzen dudala zenbait ume jolasen eta dantza batzuek egin duten bidea-ren artean. Horri buruz, nire Ume jolasak. Juegos infantiles liburuen hitzaurre-aren hasieran diodana ekarriko dut, soilik, hona:

    “Ez da nere ustez burugabekeria ume-jolasak bezalako izen zabalarekin eza-gutzen ditugun denborapasak garaiko inguru eta gizarteari buruz zuzenago edookerrago egindako aspaldiko parodien ondorioak izan daitezkeela pentsatzenbadugu”38.

    Baina ez naiz luzatuko gai honetan jakinmina duen edonorentzat eskura-garri dauden aipamenak egiten. Noan, bada, muinera.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    47Eusko Ikaskuntza, 2007

    ———————————

    37. Gaizka Barandiaran S.J.: Danzas de Euskalerri (Euskal Herriko dantzak). I. liburukia.Auñamendi bilduma. 30. zk. 1963. 19. orria.

    38. Juan Garmendia Larrañaga: Juegos infantiles. Ume jolasak. Lan guztiak. 4. liburukia.481. orria.

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    48 Eusko Ikaskuntza, 2007

    Segidan zerrenda bat ematen dut, zein dantza, zein herritan eta zein egu-netan egiten den jakiteko.

    Maiatzaren 3a. Legazpi. Santa Krutz eguna. Ezpata dantza.

    Ekainaren 23a. San Joan Bataiatzailearen bezpera. Abaltzisketa. Dantzasoka.

    Ekainaren 23a. Donostiako Konstituzio Plaza. Soka dantza.

    Ekainaren 23a eta 24a. Tolosa. San Joan Zortzikoa. Aurreskua. Pordondantza.

    Ekainaren 24a. Andoain. Axeri dantza.

    Ekainaren 25a eta 26a. Hernani. Maskuri dantza.

    Corpus Christi eguna. Donostia. Ezpata dantza.

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    49Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    50 Eusko Ikaskuntza, 2007

    Corpus Christi eguna. Oñati. San Sebastianen Zortzikoa. San Migeli erre-berentzia. Zortzikoa. Banakoa. Launakoa. Makil dantzak. Jera-jera. Arku dantza.Aurreskua.

    Uztailaren 2a. Zumarragako Antigua. Ezpata dantza.

    Uztailaren 17a. Beasain. San Martin Loinaz. Ezpata dantza

    Uztaileko hirugarren larunbata. Antzuola. Mairuaren alardea.

    Uztailaren 25a. Hondarribia. Kutxa dantza.

    Uztailaren 26a. Ordizia. Santa Ana. Santaneroen soka dantza.

    Uztailaren 31a. Azpeitia. San Ignazio. Soka dantza.

    Abuztuaren 10a. Berastegi. San Lorenzo. San Joan dantzak.

    Abuztuaren 15a. Zumarraga. Ezpata dantza parrokian.

    Abuztuaren 16a eta 17a. Deba. San Roke. Aurreskua. Esku dantza. Jorraidantza.

    Abuztuaren 24a. Elgoibar. San Bartolome. Ezpata dantza. Soka dantza.

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    51Eusko Ikaskuntza, 2007

    Iraialaren 8a. Bedaio (Tolosakoauzoa). Andre Mariaren Jaiotza.Ingurutxoa.

    Urriko lehen igandea. Ugarte(Amezketako auzoa) Ingurutxoa39.

    UDAKO SOLSTIZIOKO ERRITOAK

    San Joan Bataiatzailea

    Solstizioko erritoak zer diren hitz gutxitan definitu beharko banu –etadefinizio guztiek behar dute laburrak eta argiak izan–, sustrai naturistakoospakizunak direla esango nuke. Klimatologiak neurri handi batean baldintza-tutako ospakizun naturistak, landarediarekin lotura duten erritoetan garbiro-ago ageri den bezala, azaldu beharrik ez duten arrazoiengatik.

    Euskal Herriari lotuta, esan dezadan nabarmena dela sua eta ura solsti-zio bietan egoten direla. Gau luze eta argi gutxiko egunean sua etxean egitenda ordea, etxe barruan dario garra suari. Ez ditut ahaztuko, halere, urteamaierako suak, ezta gauzak erre eta kalez kale haiek eskutan hartuta ibil-tzeko ohitura zaharra ere, batez ere ardoa eta olioa gordetzeko lehen erabil-tzen ziren zahagi handi eta txiki balio ez zutenak.

    Natorren orain, ordea, udako solstiziora: suaren, uraren eta landaredia-ren inguruan eduki naturista oparo adieraziz iritsi zaigun eta bizitzen dugunhorretara.

    ———————————

    39. Juan Antonio Urbeltz adiskidearen esku zabalari esker egindako zerrenda.

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    52 Eusko Ikaskuntza, 2007

    Suak eguzkiaren ahalmen bizigarria dakarkigu gogora, hilkorraren argizu-loa deitzen dio Dante Alighierik. Ildo berean, eguzkiaren ahalmen bizigarriaerakusten du, bere apalean, “Tori zarra eta ekatzu berria” esanez umearenamak surtara esnezko hortza botatzeko ohiturak ere.

    Faraoi batek baino gehiagok izendatu zuen bere burua Eguzki Seme, etaTartesoko erregeek ere Eguzkitik zetozela zioten.

    Gizakiaren lehen superstizioetako bat geografian barrena oso zabaldu-tako eguzkiaren kultuan daukagu, eta udaren hasieran eguzkiaren irudi densuak indar garbitzaile berezi eta nabaria dauka, urte guztian zehar duenabaino handiagoa. “San Juan bezpera, sarna fuera!” oihua sarritan entzun ohida su gainetik jauzi egiten denean.

    Herri batean baino gehiagotan, su piztu berria bizkortzeko, aurreko urtekoSan Joan Bataiatzailearen goizean edo Corpus Christi eguneko prozesioapasatzean bedeinkatutako adar eta belarrak bota izan zaizkio, eta horrelasolstizioko sua bedeinkatua gelditzen zen.

    Auzo batzuetan, udako solstizioko su bedeinkatua edo bedeinkatu gabeabidegurutzean piztu izan da, ezbehar edo gaixotasunen arrisku oro uxatzearren.

    Askotan, baserri lurretako toki nabari eta ikusgarrienean egin izan dasua, egindakoa ikusarazi nahi duen desafiozko jokabidea erakutsiz. Horrekinzerikusia dauka Idiazabalgo Ursuaran auzoan jasoak ditudan hitzok:

  • “San Juan dala, San Juan dala zapatu arratsaldean. Amalau atso tronpetajotzen zazpi astoren gaiñean.

    Gaur San Juan, biar San Juan, etzi San Juan Bautista, Jesukristoren lengu-sua da San Juan Ebangelista.

    Iru ale ta gaztaina kaskalik ez, gaztaiñeri ontan sorgiñik ez. Emengo batekorko biri, ¡balio badek etorriari!”

    Solstizioko su horri gaitz guztietatik libratzeko eskatzen zaio. Hala agerida argi eta garbi jai giroko kultuari jarraiki su garren gainetik egin ohi den jau-ziaren aurretik egin ohi ziren oihuetan. Denak bat datoz, “Biba San Joan!”esatean ez ezik, baita erreguaren funtsean ere, ikusi ahal izan dudanez:“San Juan, San Juan berde (izadia gogoratuz), artua eta garixa gorde, txantxi-

    kuak eta zapuak erre, biba San Juan berde” (Oñatiko Arantzazu auzoan).“San Juan Bautista gloriosua, onak sendatu eta gaiztoak ondatu” (Arbizun).“¡Sarna fuera, errean kanpora!” (Erron). “Artuak da garixek gorde. Sorgiñeketa lapurrek erre” (Antzuolan). Horri guztiari erantsiko diot San Joan sua piz-ten ez zuten etxeetara sugea sartzen zela esan zidatela Tolosako baserribatean.

    Ura sorkuntza-elementu garrantzitsua da, eta udako solstizioan ahalmengarbitzaile berezia du, urtean zehar ez bezalakoa.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    53Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Marokon, San Joani eskainitako jaiak Aaansera izena zuen eta udakosolstizioan egiten zen. Ospakizun horretan uraren eta suaren inguruko erri-toak bereziki garrantzitsuak ziren.

    Zumaiako hiriguneko plazatxo batean San Joan Iturria dago, eta horrenaurrean egiten da San Joan sua40.

    Kanpezun, San Joan suak itzali ondoren, gazteak Ega ibaian edo ur sen-dagarriko Intako iturrietan (herri barruan) aurpegia garbitzen zuten.

    Lugoko Quiroga herrian entzun nuen nola San Joan Bataiatzailearen bez-peran etxeetako emakume banak kanpoko loreak bildu eta ontzi batean ure-tan jarrita, kanpoan uzten zituzten ihintzez bustitzera. San Joan goizean

    familia guztiak aurpegia ur horrekin garbitzen zuen, azaleko gaitzetatik libregelditzeko. Informazio hau zuzenean jasoa dut tokiko ikerketa lanetan, etaJesus Rodríguez López etnografo gailegoak argitaratuta ere ikusia dut.

    Quirogatik alde egin gabe jakin nuen ekainaren 23ko gau horretan bertanmantak leihotik edo balkoitik zintzilik jarrita San Joan ihintzak bustitzenzituela eta ez zituela pipiak jotzen. Beste hainbeste egiten zuten ekainaren28ko gauean eta, orduan, San Pedroren bedeinkapena hartzen zuen arropak.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    54

    ———————————

    40. Zumaian: Ramon Zubia Azkue. 55 urte. 1998ko azaroaren 13an.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Esaera zahar bat ere badute41, egun horiek sarritan trumoi egunak izatendirela oroitarazten duena42.

    San Agustinek esaten du bere garaiko Libian ohitura zegoela San Joanegunean, ekainaren 24an, itsasoan bainatzeko. Horri gehi diezaioket gureherri batean baino gehiagotan solstizio egunetan errekan bainatzeko ohituraizan dela.

    Irañetan, ekainaren 24ko eguna argitu aurretik, herritar batzuk herritikpasatzen den Arakil errekara joan eta antzinako errito naturista betetzenzuten. Lepoa, musua eta oinak bustitzen zituzten, horrela hazteria eta aza-leko beste gaitz batzuk uxatzeko43.

    Gipuzkoako Leaburu herriko Maala baserrian amonak esaten omen zuenSan Joan egun goizean erreketako ur guztia bedeinkatua zela, San Joan

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    55

    ———————————

    41. “Entre San Juan y San Pedro no está el tiempo quedo”.

    42. Quirogan: Jose Estévez Miranda. 78 urte. Dolores Rodríguez González. 68 urte.1986ko azaroaren 21ean.

    43. Irañetan: Jose Armendariz Estanga. 73 urte. Juana Huarte Iriarte. 69 urte. Etxaideetxea. 1973ko uztailaren 29an. Elena Gascue Beramendi. 87 urte. Garalda etxea. 1985ekoekainaren 9an.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Bataiatzaileak Jesus Jordan ibaian bataiatu zuelako44. Aukera honetaz balia-tuz esango dut jasota daukadala 1400ean baserri hori, orduan jauregia,bazela erakusten duen froga idatzia.

    Ekainaren 24ko goizaz esan ohi da urteko alaiena dela eta eguzkia dan-tzan irteten dela. Ezagutu ditut egun horretako egunsentian eguzkia jirakaikustera etxetik irteten zirenak, eta ez dut ahaztuta utzi nahi Leitzan entzun-dakoa, alegia, San Joan egunean siesta egiten denbora galtzen duenak urtealotan pasatzen omen duela esaten zuena.

    Gogora datorkit herri batean baino gehiagotan jaso dudan ohar bat,baina hemen Saldiasen kokatuko dudana. Emakume bat San Joanak ospa-tzera gonbidatu zutelarik, jai eguna iritsi orduko hain gosari ederra eman

    omen zioten, oheratu egin zen eta gauera arte esnatu ez. Esnatzean honakohau bota omen zuen, izandako esperientzia laburtuz: “Ai San Juan, San Juanegune, argitu orduko illune!”.

    Ekainaren 24ko errito nahiko zabalduak eta jarraituak izan dira, orobat,ihintzetan oinutsik ibili edo larrugorri etzatea, errekara joan eta bereziki

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    56

    ———————————

    44. Leaburun: Josefa Altuna Armendariz. 78 urte. Eusebio Mujika Altuna. 51 urte. ValentinMujika Aranburu. 85 urte. Maala baserria. 1985eko ekainaren 30ean.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • musua bustitzea –horrela aurpegi ederra izaten zen urte guztian–, eta goisamarrean zeuden iturri jakin batzuetatik edatea, gaitz batzuk sendatzekoedo osasuna izateko.

    Debako Egia auzoan San Joan egunean ospatzen dute urteko festa. Egunhorretan santuari eskainitako ermitan ohiko landareak eta ura bedeinkatzendituzte eta ura botilan hartuta auzokoek etxera eramaten dute45.

    Aian, Iturriozko San Joan ermitan, meza nagusia ematen da, jakina, ekai-naren 24ko goizean, baina, aurretik, apaizak San Joan azpiko iturritik uraontzi batean hartu eta bedeinkatu egiten du. Zenbait emakumek ur hori boti-lan hartzen dute, eta Aiako familia batzuetan ez da falta izaten ur bedeinkatuhori. Esango dut, gainera, batez ere haurren gaitzak sendatzeko ona dela

    San Joan azpiko iturriko ura, are gehiago izena ematen dion santuaren egu-nean.

    Urarekin batera, Iturriozko San Joan ermitan San Joan sortak deitzenzaienak bedeinkatzen dira: gerezi mordoska bat, sagar pare bat, arrosak, kla-belinak eta zereal landare batzuk izan ohi dituztenak. Bedeinkapena SanJoan ermitan ez ezik, Aiako parrokia elizan ere egiten da.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    57

    ———————————

    45. Debako Egia auzoan: Isidoro Aizpurua Askasibar. 63 urte. Iparragirre baserria. 1998koazaroaren 13an.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Eta, bedeinkatutako lore sortarekin, noan orain, solstizioaren erritotikirten gabe, berritze ziklikoan bizi den landare mundura.

    Udako solstizioarekin lotura duelarik, landaredia bai herri medikuntzan,bai mitologian, azaltzen da.

    Oso zabaldua dago San Joan goizean etxeko sarrerako atearen bi aldee-tan, elorri zuri eta lizar adartxo bana, elkarren ondoan edo gurutzea osatuz,jartzeko ohitura. Baserri giroan, etxeko atean ez ezik, leihoetan, belardieta-rako oholesietan eta nekazaritzako lanabesetan ere jartzen dituzte. Elorrizuriak eta berdin lizarrak, oraingo honetan, tximista eta trumoia uxatzendituzte. Ekainaren 23an eta hurrengo goizean bildutako landare bedeinka-tuak, berriz, era askotako xedeak dituzte.

    Familian norbait hiltzen bada, egosi egiten dira eta urarekin hildakoarengorputza garbitzen da, neuk egiten ikusi dudanez. Trumoia denean, landarehorietako sorta bat erre egiten da, eta errautsak pala edo ontzi batean har-tuta, etxeko sarrerako ate aurrean ipintzen dira, tximista uxatzeko.

    Herri sendagintzan garrantzia dute belar horiek eta, bedeinkatuak badira,belar onak esaten zaie zenbait herritan.

    Horietako belarrak kutunak egiteko erabili izan dira, adibide bat ematekoOñatiko Arantzazu auzoko Soroandieta baserriko familian.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    58 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Aipatu ditudan kutun horiek onak ziren Anbotoko dama, mendi horretaneta Aloña mendiko Gaizto Zulo leizean bizi zena, uxatzeko.

    Behin batean, Anbotoko damak aharia ostu omen zion artzain bati etahark lagun bati kontatu zion gertatutakoa. Lagunak belar onekin egindakokutuna omen zeraman, eta bi gizonak aipatutako Gaizto Zulo leizera joan etahan topatu omen zuten Anbotoko dama, harrapatutako ahariarekin.

    Ahariaren jabea ez zen ausartu hartzen eta esan zion lagunari: “Harrapaezak ahal baduk”. “Bai, harrapatuko diat, bada, neurekin daramatzat eta SanJoan goizean bedeinkatutako belarrak”, erantzun zion lagunak. Hori entzu-tean, Anbotoko dama Aloñako gordelekua utzita, su itxuran, Anbotora joanzen. Bi artzainak, bata bere ahariarekin, beren txaboletara itzuli ziren46.

    Herri medikuntzara itzuliko naiz herrialde batean baino gehiagotan hau-rren iztaiko hernia sendatzeko egin ohi zutena azaltzeko. Haritz bati enborburuan zuloa egin eta gero, ekainaren 23ko gauan, Joan izeneko hiru gizonadar banaren gainean zuloaren inguruan jartzen ziren. Gizonetako batek hau-rra larrugorri hartu eta, hamabietako lehen kanpai hotsa aditzean, enborreanegindako irekigunetik pasatuz, beste Joan baten eskuetan ezartzen zuen“Tori, Joan” esanez. Bigarren Joanek “Ekatzu, Joan” erantzun eta haurra hiru-

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    59

    ———————————

    46. Oñatiko Arantzazu auzoan: Juan Urzelai Biain. 55 urte. Soroandieta baserria. 1975ekourriaren 19a.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    60 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • garrenari besoetara ematen zion, beti haritzean egindako zulotik pasatuz.Hirugarren Joanek, hartzerakoan, “Biba San Joan!” esaten zuen, eta horrelajarraitzen zuten haurra elkarri hiru aldiz pasatu arte, elizako kanpaiak hamabialdiz jo eta isildu aurretik. Horren berri Donamarian jaso nuen eta Arantzanere antzeko zerbait entzun zuen47.

    Begirada orokor bat eman diegu udako solstizioko ospakizunei, hots, SanJoan Bataiatzailearenei, bere hutsune ezinbestekoak eta guzti. Orain, SanJoan festa jakin batzuei begiratuta, azaldutakoa neurri batean berresten delaikusiko dugu.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    61

    ———————————

    47. Donamarian: Pilar Mitxeo Martisorena. 61 urte. Surdainea etxea. Joakin MitxeltorenaAndiarena. 76 urte. Argiñanea etxea. 1985eko abuztuaren 6an. Eulalio Orbegozo Arrieta. 69urte. Suainea etxea (Arze auzoa). 1986ko irailaren 5ean. Arantzan: Anunciacion Bertiz Apeze-txea. 74 urte. Maurizia Mitxelena Pikabea. 58 urte. 1975eko ekainaren 28an.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Donostiako San Joan arbola

    Honako idatzia 1912koa da, eta datu interesgarriak dakarzkigu.

    “Aurten (1912), Donostiako Udalaren erabakiz, jai tipiko bat, donostiarrenoso gustukoa, kendu da.

    Jaia oso aspaldidanik egiten zen. Arratsaldeko lauretan, San Bizente elizanbezpera kantatuak bukatu ondoren, elizako kapitulua Konstituzio plazara joatenzen prozesioan gurutzea altxata eta zutargiak eramanik, aurretik udal banda SanJoan martxa jotzen zihoala, 1886ko ekainaren 16an erabaki bezala. Udalaren

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    62 Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    63Eusko Ikaskuntza, 2007

  • aginduz, Konstituzio plazaren erdian goizeko seiak ezkero jarrita egoten zen liza-rra, inguruko baserriren batetik ekarria.

    Elizatik plazara iristean, kapa jantzita zihoan bikarioak, errito otoitza egin etagero, lizarra bedeinkatzen zuen eta, berehala, eliz gizonak elizara abiatzen zire-nean, zuhaitza erretzen zen, danbolinteroak San Joan martxa jotzen zuen bitar-tean. Erretzen hasitakoan, arbola bota egiten zen eta jendea lizarraren inguruanpilatzen zen hostoak eta adarrak harrapatzeko. Gero, udal bandak eta danbolinte-roak dantzatzeko musika jotzen zuten ilunabar arte”48.

    Gaur esan genezake, ohituren bilakaeraren barrenean, Donostiak berrirobizirik duela Konstituzio plazan San Joan arbola sartzeko errito zaharra.

    Amezketa (Adarra jo)

    Ekainaren 23a zen, eta Errota Zarra baserriko biztanleek eguneroko bizi-modu monotono samarra aldatzen zuen eginkizun batzuk zituzten.

    Egun horretan, etxeko gazteek udako solstizioko suak erreko zituen otea,laharra eta elorri zuria mozten zituzten.

    Emakumeek San Joan loreak eta eskura zituzten beste batzuk biltzenzituzten. Belar horiekin sorta egin ohi zuten, biharamun goizean, San JoanBataiatzailearen egunean, elizara bedeinkatzera eramateko.

    Ekainaren 23ko ilunabarrean (ilunbistan) baserri edo familia bakoitzakbere sua pizten zuen eta ahal zuen guztia bertara joaten zen, “Biba San Juansue, biba” oihu eginez eta saltoka ospatzera. Aldi berean, ingurune liluragarrihartan beti izaten zen adarra joko zuenik, gero beste baserrietatik era berekoerantzuna jasotzen zuelarik, jai giroak kutsatutako oihartzuna bailitzan.

    Adarra jo aipatu dut, lagunarteko elkarrizketan maiz erabili ohi den neriadarrik ez jo esamoldearen jatorria dena. Eta interesgarria edo, gutxienez,jakingarria delakoan, esamolde horren jatorriaz azalpen bat emango dut,herri honetako zenbait baserritan aditutakoan oinarrituta.

    Ezkondeiak egitekoak ziren egunaren bezperan eta ezkontzeko bezperan,andregaiari adarra jotzen zioten. Beti ilunpearen babesean, irri egitekoasmoz eta mesprezuz egiten zuten, neskaren baserri ingurutik. Ohitura horiberrogei bat urte dela galdu zen.

    Goazen harira, ordea.

    San Joan egunean, goizeko zortziak aldera, baserritik irten eta belardirajoaten ziren, hango ihintzetan oinutsik ibiltzera, ordu erdi batean edo, erritohorrek osasunari on egiten ziolakoan.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    64

    ———————————

    48. Euskalerriaren alde. II. (1912). La Gran Enciclopedia Vasca arg. Bilbo. 1974. 382. or.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Beranduago, baserriko atean lizar adar bat jartzen zuten, tximistarenarriskua uxatzeko.

    San Joan eguneko meza nagusian belar sorta bedeinkatzen zen eta gero,ganbaran gorde.

    Katarroa edo eztarriko mina sendatzeko, bedeinkatutako belar horietakobatzuk egosi eta haien lurrunak hartzen ziren burua eskuoihal batez-edoestalita. Katarroa izanez gero, oinetako bainua hartzen zen, egositako belarhorien uretan. Belar horien ur egosia erabiltzen zuten etxean hildakoren batizanez gero, hura garbitzeko, eta gaixo zegoen aziendari ere ur hori ematenzioten edateko49.

    Elduaien

    Orain dela hirurogeita hamar bat urte arte, San Joan Bataiatzaileareneguna jai izaten zen. Neska-mutilak izaten ziren “San Joan sue” egitekobehar zena ekartzeko arduradunak.

    San Joan bezperan, arratsaldeko hirurak aldera hasten ziren festa kan-paiak eta isildu gabe jarraitzen zuten gaueko bederatziak aldera egunerojotzen zen otoitz kanpaiarekin bat egin arte. Ondoren, suak pizten ziren. Sols-

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    65

    ———————————

    49. Amezketa (Ugarte auzoan): Manuel Karrera Ormaetxea. 78 urte. Errota Zarra baserria.1980ko ekainaren 8an.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • tizioko su horiek baserri bideetan edo baserriko lurretan pizten ziren, kanpo-tik gehien ikusteko moduko tokietan.

    Oraindik bizirik dagoen beste ohitura bat, etxeko gizonek bete ohidutena, San Joan goizean goiz mendira irten eta lizarra eta elorria ekartzeada. Ekarritako adarrak baserriko sarrerako atearen bi aldeetan jartzen diraeta, handik egun batzuetara, ihartuta daudenean, erretiratu.

    Ekainaren 24an bertan, goizean, neska gazteak belardi eta soroetarajoan ohi ziren San Joan loreak biltzera. Lore sorta arretaz prestatu eta SanJoan eguneko meza nagusian bedeinkatzera eramaten zuten.

    Trumoia zenean, bedeinkatutako lore horietako batzuk surtan erretzenziren. Orain, egiteko hori kandela edo argizaria, hori ere bedeinkatua, piztuzbetetzen da.

    Etxean norbait hilez gero, San Joan lore batzuk eltzean edo pazian egosi,eta ur horrekin hildakoaren gorputza garbitzen zen.

    Abereren bat gaixotzen zenean ere, lore horiek egosi egiten ziren eta,manta batez lagunduta, gaixotutako alderdiari lurruna ematen zioten. Urtea-ren buruan, oraindik gelditzen ziren lore bedeinkatuak surtan erretzen zituz-ten50.

    Elgetako San Joan arbola (Larrabilziarra edo Larrabiltzear auzoa)

    Ekainaren 23a baino egun batzuk lehenago, neska-mutillak beren baserri-tik hurbileko basoren batera joan eta, lurretik, adar eroriak, laharra eta oteahartu, eta etxera eramaten zituzten bizkarrean lotuta edo, bestela, lurreanarrastaka (tatarrasean edo narrasean).

    Zabor hori solstizioko sutan erretzeko zen eta, horretarako, bere garaian,toki jakinera eraman ohi zuten, hau da, baserriko lurretan auzokoek eta ingu-rukoek ondoen ikusiko zuten tokira.

    Ilunkeran, elizako kanpaietako batek jotako Agur Mariatako deia (“are-maittakoa”) entzutean, pizten zuten -eta gaur egun ere egiten da- San Joansua, eta “¡San Joan, San Joan berde, artuak eta garixak gorde, lapurrak etasorgiñak erre. Biba San Joan berde!” oihu egin ondoren sugarren gainetikjauzi eginez ospatzen dute. Hortxe ikusten ditugu, berriro ere, gau horretakosuaren ezaugarriak, erritoaren oroipen naturistarekin batera. Orain urtebatzuk, Elgetako hirigunean solstizioa ospatzeko hiru su egiten zituzten, bataGoiko Kale edo San Roke Kalen, beste bat herriko Plazan, eta bestea Salba-dor kalean.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    66

    ———————————

    50. Elduaienen: Maria Etxeberria Leiza (Estankoa). 92 urte. 1985eko maiatzaren 23a.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • San Joan suaren ondoren, herriko gazteak plazan biltzen ziren eta handikbasora joan eta haritz bat mozten zuten (haritza lehen; gero, haritzarenordez, lizarra edo pinua izaten zen). Aurretik bereizia zuten zuhaitza ezkutuanharrapatzen zuten eta, plazara eramateko, lepoan hartzen zuten. Plazanazala haizkoraz kentzen zioten, goiko bi metroetan izan ezik, azken zati horribere adar eta hostoak uzten baitzizkioten eta, apaintzeko, ahal zuten balkoie-tatik harrapatzen zituzten loreak ipintzen zizkieten. Laurogei urtetik gorakonire berri emaileek gogoan zuten nola inoiz edo behin katua bizirik lotzenzuten San Joan arbolaren muturrean. Alde batera utziko dut zer teknika era-biltzen zuten zuhaitza zutik ipintzeko.

    San Joan arbola altxatakoan, gazteek aurreskua dantzatzen zuten modunahiko informalean eta, gero, tabernan berakatz zopa arrautza eta urdaiare-kin ematen zieten. Arbola gazteek kentzen zuten zortzi-hamar egunenburuan.

    Kontu hauen berri eman didaten baserrietan, San Joan egun goizekolehenbiziko lana belardi batera joan eta ihintzetan oinutsik ibiltzea izatenzen. Ohitura hori ona zen osasuna izateko edo sendatzeko.

    San Joan egun goizean goizeko beste eginkizun bat lizar adarren bat edobeste eta San Joan lore, milorri, iratze, arrosa eta krabelin mordoska bat bil-tzea izan da.

    Baserriko atetik gertu lurrean zulotxo bat egin eta lizar adarraren behekomuturra han sartzen zuten. Gainera, aipatu ditudan landareetako batzuk

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    67Eusko Ikaskuntza, 2007

  • hartu eta haiei arto landarea etagalburua erantsita sorta egitenzuten, eta hondoan berakatzburua ipintzen zuten.

    San Joan eguneko lehen orduhorietan, sorta eginda sobera gel-ditzen ziren iratze, milorri etaloreak baserriko atarian zabaltzenzituzten, eta desegin eta desager-tzen ziren arte bertan laga. Lizaradarra kentzeko, ihartu arte itxoi-ten zuten.

    Belar sorta San Joan goizekomezan bedeinkatzen zuten. Oinaz-tura arriskurik zegoenean, txingarbatzuk ontzi batean har tu etabedeinkatutako sortatik eskukadabat botatzen zioten gainera.

    Haginetako mina kentzekoere, bedeinkatutako sortatik esku-kada bat egosita, haren lurrunahartzen zen behar bestetan, aur-pegia eskuzapiz estalita51.

    Orio. Sanjoanak

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    68

    ———————————

    51. Elgetan (Larrabilziarra edo Larrabiltzear auzoa): Maria Askasibar Askasibar. 86 urte.San Joan baserria. 1987ko irailaren 20an eta urriaren 3an eta 11n. Maria Zabala Urzelai. 82urte. Larrabiltxo baserria. 1987ko irailaren 20an eta urriaren 3an eta 11n.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Orioko herria Talaigainetik behera dagoen muino batean dago, etxeetakoleihoak erriorantz begira dituela. Deigarria da, gure itsasbazterreko zenbaitportutan arrantza galdu edo behera etorri denean, Oriok nola leial jarraitzenzaion itsasoari eta itsasoarekin lotutako munduari.

    Kai muturra egin zuten arte, Gipuzkoako herri honetako barra, Talaikokotatik gertu zegoen, baina ez zen finkoa. Han sortzen den hondartza Antilladeitzen da, eta hura zainduz, haitz txiki baten gainean San Joan Bataiatzaile-aren ermita dago.

    Duela urte batzuk santu aintzindariaren egunean, ermita horretara joa-teko eta gero erromeria egiteko ohitura zegoen.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    69Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Ermita horretatik gertu etxe handi bat zegoen Palazio deitua. Jabea edo,behintzat, han bizi zena Joaquin Pérez zen. Hark festarako musika kontrata-tzen zuen eta ohitura bitxi bat sortu zuen:

    “egun horretan, itsasoratzean, bere etxe aurretik pasatzean sirena jotzen zutenarrantza ontziei sei-zortzi litro ardo opari egiten zien. Egun horretan bestetan ezbezainbat sirena izaten zen, hainbeste non baziren goiza argitzerako entzundakosirena kopuruagatik jakiten zutenak egun hura zer egun zen”52.

    Errenteria. Baserriko ospakizuna

    Zamalbide auzoan, Lubeltza Berri baserriko atarian barrena sartu naiz.Gure gaiaren inguruan gaur egun bizirik dauden zenbait ohitura lotuta daudedagoeneko historiara pasa diren alor bereko beste batzuekin. Historiarapasatako horiek, kostata ekartzen dira gogora, gainera.

    Ekainaren 23ko arratseko sua inguruetatik garrak hobekien ikusiko direntokian egingo da, eta emakume batek bedeinkatuko du botilan daraman urbedeinkatuarekin. Izpiritu gaiztoak uxatzen dituen sua da hori. Lehen, fami-liako kideek gari lastozko sorta bana su horrekin piztu, eta baserri ingurukolurrak bedeinkatzen zituzten, behin eta berriz “San Joan dala, San Joan,

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    70

    ———————————

    52. Juan Garmendia Larrañaga. Luis Pedro Peña Santiago: El mar de los vascos. II. Del golfode Vizcaya al Mediterráneo (Euskaldunen itsasoa. II. Bizkaiko Golkotik Mediterraneora). Txertoaarg. Donostia. 1982. 109-112. orriak.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    71Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Lubeltza Berriko soruan” esanez. Hori egin eta gero, kandela batzuk piztenzituzten San Joan sutan, eta beren argiontzietan sartuta, baserriko lurzatiguztietan bana jartzen zuten, horrela haiek berriz bedeinkatzeko. Argiontziakerretiratzeko ez zuten egun jakinik, ez baita ahaztu behar bizitza normaleanerabiltzeko tresnak zirela, orduan ez baitzegoen argi indarrik.

    Bestalde, aspaldi hartan, mutilak neskari egiten zion lehen maitasun sei-nalea, San Joan eguna argitu baino lehen neskaren baserritik urruti gabe etahandik ikusten zela, lurrean lizar adar bat sartzea zen. Ohitura horrek erebazuen bere atzealdea, ordea, maitasun-erakutsia zapuzteko lizarraren ordezmakal adarra sartzen baitzen.

    Errenteriako baserri horretan jakindako gainerako ohiturak behin bainogehiagotan azaldu ditudanen oso antzekoak dira53.

    Tolosako bordontzariak

    Udako solstizioko edo San Joan Bataiatzaile eguneko ospakizunen ingu-ruan egiten ari naizen azterketak erakusten duenez, ospakizun horiek jatorriezezaguneko erritoetatik datoz, herriak bizi izan dituen erritoetatik, nahiz etaasko hilik dauden. Horregatik iruditu zait egoki, burutik behin betiko joan ezdakizkigun, oroimenetik paperera ateratzea.

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    72

    ———————————

    53. Errenterian (Zamalbide auzoan): Antonia Arizmendi Zuloaga, 74 urte. Salbador YarzabalBerra, 87 urte, Lubeltza Berri baserria. Maria Josefa Portugal Mendiburu, Errenteriako Arkaitzebaserrian jaioa. 1989ko apirilaren 9an.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    73Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Berriz diot nire asmoa urrun dagoela jaien gida hotz bat izango litzateke-ena egitetik. Horretarako egitarauak badira eta eskuragarri daude.

    Hori esanda eta San Joanen omenezko ospakizunetatik irten gabe, Tolo-sako bordontzariei erreparatuko diet. Horien parte hartzearen sustraia ErdiAroko gertaera bat da, Beotibarko Gudua (1321). Hona 1763ko abenduaren29ko txosten bat, Erregeren Kontseiluko A. Barredak sinatua:

    “Bordontzariak, ordu bietan eta formazioan, alkatearen etxetik pasatzenziren, danbolina eta danborrarekin, hari elizara eta San Joanen basilikara lagun-tzeko, eta gero herriko plazara, han poz eta alaitasun zintzoen erakuskariekinjarraitzeko. Behin funtzio hori bukatutakoan, alkate jaunak ohiko freskagarriaemango du eta festako diputatuek zahagi batzuk ardo emango dizkiete pordoie-kin dantza egin duten mutilei”54.

    ALARDEAK

    Zalantza izan dut alardeei buruzko lerro hauek hemen idaztea egokia otezen ala ez. Izan ere, Bertan bilduma honetako zortzigarren zenbakian Alardeakizeneko saiakera interesgarri bat argitaratua du nire adiskide zintzo Juan Anto-nio Urbeltzek. Egileak, bere lanetan izan ohi duen trebetasunaz, alardeen berriluze eta zabal eman du hor, eta horregatik ez nuen garbi ikusten gai honetaz

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    74

    ———————————

    54. Tolosako Udal Artxiboa, A-1-21, 218-220. orriak.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    75Eusko Ikaskuntza, 2007

  • Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    76 Eusko Ikaskuntza, 2007

    idaztea komeni ote zen. Hala ere, nire egitekoa XVI. mendera mugatua ego-teak –ikuspegi orokorrerako baliagarria den begirada lokalista samar batetik–geroagoko erreferentzia gutxi batzuk egin arren, eta Iñigo Ramírez TelleriarenAntzuolako Alardeak: Mairuaren jaialdia liburuaren hitzaurrearen egilea izateak–Urbeltzek zor zaion arreta eskaintzen dio lan horri–, gai honi buruzko aipa-men batzuk egiteko bidea samurtzen didatelakoan nago.

    Denok ezagutzen eta askok ospatzen ditugu Antzuolako, Hondarribiko etaIrungo alardeak, gerra ekintza jakinen oroigarriz egiten direnak. Hiru horiekalde batera uzten baditugu, ordea, esan dezaket oro har arma erakusketahorien jatorria Foru Ituna dela. Baina hau ez da gai horretaz jarduteko aba-gune eta toki egokia.

    Asko eta errepikakorrak dira Gipuzkoako batzar nagusiek eta diputazioekherrietako edo probintziako jende armatuari buruz hartutako erabakiak.

  • Honako xedapenak jakinarazi zituzten 1554ko azaroaren 15ean Seguranegindako Batzar Nagusian:

    “Egun horretan Don Diego de Carvajal Probintziako kapitain jeneralarengutuna irakurri zuten, zeinetan hitz egiten zuen Batzar horretan erabakitakoarengainean bai eta Bezerra lizentziatuak, Probintziako korrejidore izanak, idatzi zue-naren gainean, hark esan baitzuen nork bere herrian alardea egiteko aginduaeman zezala, beharrik izanez gero jendea jakinaren gainean egon zedin, eta Car-vajalek idazten zuen, orobat, Probintziak hori iraintzat hartu izanaren eta bestegauza batzuen gainean. Eta gutun horretan bertan esaten zuen egin dadila alar-dea Probintzia guztian eta egin dadila kopia bat jakin ahal izateko zer jende gaitudagoen beharrik izanez gero Errege zerbitzatzeko (...). Eta alarde horri dagokionezagindu zuten, esandako probintziako ohiko alkateek, nork bere herrian edo esku-mena duen esparruan, jakinaraz dezatela, kontuz ibilita isilpean eta zaratarikatera gabe, zer jende dagoen eta bakoitzak zer arma dituzten, eta armarik ez dau-katenei abisu eman diezaietela egin ditzaten eta beharra denerako izanditzaten”55.

    Honako testu hau Azkoitian 1556ko azaroaren 18an egindako BatzarNagusikoa da:

    Garmendia Larrañaga, Juan: Udako festak

    77

    ———————————

    55. Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Diputazioak (1554-1557ko agiriak). Gipuzkoako BatzarNagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundia. L.M. Diez de Salazar Fernández. M.R. Ayerbe Iribar. Regis-tro de la Junta general celebrada en la villa de Segura el 15 de noviembre de 1554 (Seguran1554ko azaroaren 15ean egindako Batzar Nagusiaren erregistroa). II. liburukia, 61. orria.

    Eusko Ikaskuntza, 2007

  • “Egun horretan, Batzar Nagusian, Don Diego de Carvajal Probintziako kapi-tain jeneralaren gutuna irakurri zuten, zeinetan funtsean esaten dion Probintziarialardeak egin ditzatela eta ikus dezatela beharrik izanez gero zer jendereki