13
JEAN BAPTISTE ELIZANBURU Jean Baptiste Elizanburu 1828ko abuztuaren 14an jaio zen Lapurdiko Sarako herrian, Istilarko auzoan, “Piarresenean”. Michel Elizanburu eta Juana Irazabalen semea zen. Txikitan Sarako eskolan ikasi ondoren, Larresoroko seminarioan sartuko da; han, Gratien Adema “Zaldubi” poeta ezagutu eta betiko lagun izango du. 21 urte zituela, apaiz izateko bokaziorik ez zuenez, seminarioa utzi eta Frantziako armadan sartuko da. 1855ean Urruñeko Lore Jokoetan lehen saria lortuko du bere Emazte edalea izeneko poesiagatik. 32 urterekin armadako ofizial kargua lortzen du eta beranduago karguz igotzen joan zen 1866an teniente izatea lortu zuen arte; Italiako gudan, ordea, Napoleon IIIaren agindupean, kapitain izendatu zuten. 1871ean, prusiatarrek Napoleon III.a zapaldu zutenean, Sara jaioterrira itzuli zen Elizanburu eta Urruñako Prantxa Eiherabururekin ezkondu zen. Bizitzako azken urteetan Wentworth Webster ingles euskaltzale argiarekin sendotu zituen harremanak, eta Saran bertan hil zen bere lagun Gratien Adema olerkariaren laguntzaz 1891eko urtarrilaren 2an. Ez zuen askorik idatzi, hogei bat olerki eder salbu, Abbadiak antolaturiko Lore Jokoetako koblakarien lehiaketatara beti ezizenez bidaltzen zituenak. Ondorengoak dira, erabili zituenak: «Saratar bat», «Piarres Adema», «Harluxe», «Berjes (?)», «Doiarzabal», «Sallaberri», «Darrupe-Harluz», «Lewy d'Abartiague», «Ziburuko Xantrea». Lotsatia zen gizona, antza 1) «Emazte edalea», Urruñan, 1855, lehen saria irabazi zuena. 2) «Tan, tan, tan», Saran, 1858, lehenengo saria jaso zuena. 3) «Gazte hiltzera dohana», Sarako batzaldian, 1860, lehen saria irabazi zuena. 4) «Nere etxea», Urruñan, 1862, aipua.

Jean Baptiste Elizanburu

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Jean Baptiste Elizanbururen biografia eta lanak

Citation preview

Page 1: Jean Baptiste Elizanburu

JEAN BAPTISTE ELIZANBURU

Jean Baptiste Elizanburu 1828ko abuztuaren 14an jaio zen Lapurdiko Sarako herrian, Istilarko auzoan, “Piarresenean”. Michel Elizanburu eta Juana Irazabalen semea zen.Txikitan Sarako eskolan ikasi ondoren, Larresoroko seminarioan sartuko da; han, Gratien Adema “Zaldubi” poeta ezagutu eta betiko lagun izango du. 21 urte zituela, apaiz izateko bokaziorik ez zuenez, seminarioa utzi eta Frantziako armadan sartuko da.1855ean Urruñeko Lore Jokoetan lehen saria lortuko du bere Emazte edalea izeneko poesiagatik.32 urterekin armadako ofizial kargua lortzen du eta beranduago karguz igotzen joan zen 1866an teniente izatea lortu zuen arte; Italiako gudan, ordea, Napoleon IIIaren agindupean, kapitain izendatu zuten. 1871ean, prusiatarrek Napoleon III.a zapaldu zutenean, Sara jaioterrira itzuli zen Elizanburu eta Urruñako Prantxa Eiherabururekin ezkondu zen.Bizitzako azken urteetan Wentworth Webster ingles euskaltzale argiarekin sendotu zituen harremanak, eta Saran bertan hil zen bere lagun Gratien Adema olerkariaren laguntzaz 1891eko urtarrilaren 2an.

Ez zuen askorik idatzi, hogei bat olerki eder salbu, Abbadiak antolaturiko Lore Jokoetako koblakarien lehiaketatara beti ezizenez bidaltzen zituenak. Ondorengoak dira, erabili zituenak: «Saratar bat», «Piarres Adema», «Harluxe», «Berjes (?)», «Doiarzabal», «Sallaberri», «Darrupe-Harluz», «Lewy d'Abartiague», «Ziburuko Xantrea». Lotsatia zen gizona, antza

1) «Emazte edalea», Urruñan, 1855, lehen saria irabazi zuena.2) «Tan, tan, tan», Saran, 1858, lehenengo saria jaso zuena.3) «Gazte hiltzera dohana», Sarako batzaldian, 1860, lehen saria irabazi

zuena.4) «Nere etxea», Urruñan, 1862, aipua.5) «Apexa eta Lorea», Urruñan, 1862 lehen saria jaso zuena.6) «Solferino'ko itsua», Saran, 1864, bigarren saria.7) «Maria», Saran,1866, lehen saria.8) «Eskalduna», Saran, 1867, saritu gabea.9) «Xori berriketari», Sara'n, 1871, lehen saria eraman zuena.10) «Aingeru bati»11) «Maite zaitut»;12) «Agur Herriari»13) «Arbasoak»14) «Biba Frantzia»15) «Iragan besta biharamunean»16) «Amets»

Page 2: Jean Baptiste Elizanburu

17) «Zapataina edo gizon zuhurra»18) «Eritegian»19) «Lehen eta orai»20) «Kriolinak»21)«Artzaingoa», Saran 1865, lehenengo saria irabazia.22)«Laboraria», Saran, 1866, aipatua.23)«Oraiko Neskatxa batzu», Saran, 1867, sariztatua.24) «Xori kaiolatik ihesi goan dena».

Poesien azterketa egin ondoren, Bukolikotzat joko dugu Elizanburu harrigarria bada ere; bizitzan armada-gizon izanik deigarri egiten da nekazari, artzain eta baserritarren mundu baketsua hautatu izana kontagaitzat. Dirudienez, gudaldirik zaratatsuenetan herri minak ez zion barkatzen. Edozelan ere, bere olerkiak aski ezagunak egin dira gure artean, batez ere, “Nire Etxea”, “Iragan besta”, “Solferinoko itsua”, “Maria”, besteak beste

        Lehenengoa, hots, «Ikusten duzu goizean» hasten dena, euskal jaialdi guztietan abesten dugu. Gozo goraipatzen du baserriko bizitza, hiriko zarata eta handikeriaz bestelakoa oso. «Maria» deritzonak euskaldun neskatxaren dohainak azaltzen dizkigu neurri herrikoian; «xarmanta, xaloa, laisterra, zaulia, benetan ago-xurigarri». «Urrundik» hasten denak, berriz, Elizanbururi sarri gertatua gogoratzen digu: urrundik dator gudaria, herri-minak ukitua, bihotza lehertu beharrean eta herrirantz hurbiltzean, elizako kanpaiaren hotsa entzuten du.         «Apexa ta lorea» poesian ere maitasun kanta bipila duzu. «Xori berriketaria» guztiz mazala da, prestutasun handiz moldatua. Ez du alferrikako hitzik. Eta denak oso garbiak, arinak, hitz-jarioka eginak. Orixeri Elizanbururen olerkiak gustatzen zitzaizkion, honen lan guztiak agertzen diguten araztasunagatik batez ere.

        Maisu dugu hizkeran, aditza batez ere ederki ta jori darabilelako. Trebetasun handia adierazten du bertsogintzan; gai ugaria, nahiz hau nahiz bestea eragozpenik gabe dantzatzen duena. Grazian Adema, Iturriaga, Bilintx eta baita Justin Larrebat gaskoia ere inoiz jarri dituzte kideko bezala; baina Elizanburuk bere nortasun berezia erakusten digu osotu zizkigun lan guztietan. Neurtiz eta doiñuz herrikoia da, asmo ta jakitez nagusi; euskera, sendia, nekazaritza, maitasuna, aberria abesten digu, bertso ondo asmatu, josi eta neurtuetan, inoiz arrotz kutsu pixka bat izanik ere; baiña ez da harrigarria, frantses kultura hartu baitzuen gazterik.

«PIARRES ADAME» NOBELA.— Elizanburuk hitz lauz ere idatzi zuen zeozer, hau da, irakurgaitxo txanbelin bat: «Piarres Adame». Ona beronen gaia:

        «Piarres Adame burutsua da. Eta idazleak dioskunez, hamabost bat urte zeuzkalarik, Saratik Olhetara, hemengo jaietara zihoala, bidean aurkitu zuen dalako Piarres, Sarako zapatari ospetsua, hirurogei bat urteko gizasemea, umore onekoa eta setatia: Olhetara zihoan hau ere. Piarresek mila gertakizun, gaztetakoak gehienak, kontatzen dizkio gazteari. Bidean inor aurkitzen baldin badu, naitaez jazoko da gauza barregarriren bat: zer gazi-gozoak, piper mina, ziri-bertsoak, danetarik. Piarres hitzontzia da, lagun gazteari bere gertakizun, istorio-eta kontatzeaz gozatzen: Sara, bere herria, goraipatzen du batez ene. Elkarrizketa erara egina dago irakurgaia, idazkera erraz, atsegingarri eta jario handiko. «Irri eztitsu batean irakurtzen dira, bai bideko gertakizunak, bai Piarresek kontatzen dizkion istorioak», diosku J. Etxaide'k.

«Euskal literatura II»Santi Onaindia

Etor, 1973 Armiarmatik hartuta, (moldatua)

Page 3: Jean Baptiste Elizanburu

MARIA

 Bertzek erran baituteNik baino lehenHainitz adituz dela hainitz ikhasten,Uzte dut on denNik dakidan bezala guziek arrenJakin dezaten...Beraz aipha dezagun Maria nor den. Aztal biribil etaZangar ertsia,Eskuaren beteko zango bihiaTtiki ttikia,Golkoz aberats eta lerden gerria,Erne begia...Nolako panpina den horra Maria! Erle bat da MariaEtxe-barneanEta landan oro bat hari laneanBehar denean.Aphaintzeko pulliki behin astean.—Noiz?... Igandean.Uztai beharrik ez du soinaren pean. Solas alegera batErranagatik,Irri freskorik baizik ez dut izan nikMaria ganik.Adiskidekin ez du handitasunik,Bainan hargatik,Ez erran Mariari solas arinik. Mariak baratzetikBadu berea,Udan eta neguan lorez betheaErrekartea.Bere loren artean erdi gordeaGaxo maitea!Bera da pullitena hango lorea. Mariak baldin baduMoltsa joria:Merkatura goateko badu saskia,Xuri-xuria.Arroltze lau dotzena, oilasko bia,Salduz guzia,Zertako den aberats horra Maria! Jendek erranik ereHala eta hola...Maria batzuetan, ez jakin nola,Goibel dagola...Bertzetan nigartto bat jausten zaiola...Zer zaio axola?

Baluke nahi balu aise konsola. Igandetan MariaZinez panpina,Zapata xabalekin soinmotx urdina,Berak egina,Elizako bidean arin-arina;Mila sorgina!Errege baldin banitz zer erregina!

Page 4: Jean Baptiste Elizanburu

HOGOIGARREN URTHERA HARI NAIZ        (Gazte hiltzera dohanaren kantua) Hogoigarren urthera hari naiz hurbiltzen,Eta nere oinetan tonba dut ikhusten.Ni zertako mundura ethorria nintzen?Ondikotz! ez sortzea neretzat hobe zen. Sekulan zoriona zer den jakin gabe,Hainitz dut nik lurrean izan atsekabe.Lore sortu orduko histu baten pare,Biziaren uztera guti naiz herabe. Ez-ez enau izitzen ez ni herioak,Laster khen dezadala bizia Jainkoak!Sehaskan galdu ditut nere burhasoak;Zer diren eztut jakin etxeko gozoak. «Aita ama maiteak, zertako mundutikZerura goan zineten ni hemen utzirik?Ez dut nik mundu huntan izan sosegurik,Ez baitut ezagutu amaren musurik». Hamazazpi urthetan, zorigaitz dorphea!Izar bat maitatu dut parerik gabea;Aingeru bat zaiteken, zeruko umea;Nere bihotz eritik juan darot bakea. «Nahiz aingeru ona, ez duzun sekulanMunduan jakin zenbat nik maite zintudan,Urus zarenaz geroz Jaunaren oinetan,Ez nezazula ahantz zure othoitzetan». Anaia bat banuen haurra nintzelarik,Soldado juan zen eta nik ez dut berririk:Aita amekin dela ez daite dudarik,Niri begira daude hirurak zerutik. Ahituz banarama nere oinhazeak,Burhasoen aldera deitzen nau zortheak,Nork ditu arthatuko, ait'ama maiteak,Zuen tonba gainean nik eman loreak? Nere gorphutz flakoa lurrerat orduko.Nor othe da munduan nitaz orhoituko?Nere ehortz lekhura nor da hurbilduko?Lore berririk ez da neretzat sortuko! Mendian ur xirripa, harrien artean,Auhen eta nigarrez jausten da bidean,Izan nahi bailuke zelhai ederrean...Hala nere egunak badohaz lurrean.

Page 5: Jean Baptiste Elizanburu

IKHUSTEN DUZU GOIZEAN Ikhusten duzu goizean,Argia hasten denean,Menditto baten gainean,Etxe ttipitto aintzin xuri bat,Lau haitz ondoren erdian,Xakur xuri bat athean,Ithurriño bat aldean:Han bizi naiz ni bakean. Nahiz ez den gaztelua,Maite dut nik sor-lekhua,Aiten aitek hautatua.Etxetik kanpo zait iduritzenNonbeit naizela galdua,Nola han bainaiz sorthua,Han utziko dut mundua,Galtzen ez badut zentzua. Etxean ditut nereak,Akilo, haitzur, goldeak;Uztarri eta hedeak;Jazko bihiez, ditut orainoZoko guziak betheak:Nola iragan urtheakEmaiten badu bertzeakEz gaitu hilen goseak. Landako hirur behiak,Esnez hanpatu ditiak,Ahatxe eta ergiak,Bi idi handi, kopeta zuri,Bizkar beltz, adar handiak.Zikiro, bildots guriak,Ahuntzak eta ardiak,Nereak dire guziak. Ez da munduan gizonik,Erregerik ez printzerik,Ni bezein urusa denik;Badut andrea, badut semea,Badut alaba ere nik;Osasun ona batetik,Ontasun aski bertzetik;Zer behar dut gehiago nik?

 Goizean hasiz lanean.Arratsa heldu denean,Nagusi naiz mahainean;Giristino bat ona dut hartu:Nik emaztea hartzean;Ez du mehe eguneanSarthuko uste gabeanXingar hezurrik eltzean. Piarres ene semea,Nahiz oraino gaztea,Da muthiko bat ernea;Goizean goizik bazken erdiraBadarama arthaldea;Segituz ene bidea,Nola baitu egitea,Ez du galduko etxea. Ene alaba Kattalin,Bere hameka urthekin,Ongi doha amarekin:Begiak ditu, amak bezala,Zeru zola bezin urdin;Uste dut denborarekin,Oraiko itxurarekin,Andre on bat dion egin. Ez dugu behar lurrean.Ongi bizirik etxean,Utzi laguna gosean;Ez du beharrak sekulan jotzenGure etxeko athean,Non ez duen mahainean,Otruntza ordu denean.Lekhu bat gure aldean. Ene andrea Maria,Ez da andre bat handiaBainan emazte garbia;Irri batentzat badut etxeanNik behar dudan guzia:Gald'egiten dut grazia,Dudan bezala hasia,Akhabatzeko bizia.

Page 6: Jean Baptiste Elizanburu

IRAGAN BESTA BIHARAMUNIAN Iragan besta biharamunian,Berek dakiten xoko batian,Lau andre hirur mutxurdin, bat alarguna, jarriak itzalian,Harri xabal bat belhaunen gainian,Hari ziren, hari ziren trukian. Zer othe duten nik jakin nahiPitxarrarekin bertze jaun hori;Zorroa du biribila, moko mehea, tente xutik egoiki,Xahako bat othe den nago ni,Hanpatua, hanpatua ederki. Jes! nik oraino zer dut ikhusten?Zer hegalpean dute gordetzen?Egoitza goxo hortarik, burua alto, xahakoaz trufatzen,Bihotzez azkarrago zeren den,Kuiattoa, kuiattoa ari zen. Handik, ximiko, hemendik irri,Haurrak bezala jostetan ari;Gogotik ematen dute begi kolpe bat hegal pean denari;Hitz bat erran gogo diote sarriBeharrirat, beharrirat kuiari. Seira truk dira zazpietarik,Tantoz orobat bi aldetarik.Xahakoa eroria da, mokoz iphurdi, naski odol husturik;Kuiattoa han dago etzanik,Azken hatsa, azken hatsa emanik. Gezurrik gabe goazen, Maria;Eman jokoan ezti eztia;Hurbil zan untzi beltz hori, dezagun edan trago bat edo bia,Bihotza dinat epheltzen hasia;Harek zuen, harek zuen grazia. Zahagiaren seme joria,Nun duk axtiko zorro lodia?Gaizoa, lehen birundan zurgatu dautek odolaren erdia!Orai hor ago zimurrik arpegia.Kokoriko, kokoriko jarria. Nahiz zeraukan azken eskua,Mariak zuen hasi gudua:Truk. —Jo zan. —Mariak xango, Katixak xaldun, Marixumek hirua.Mari-Martin, xoratu zain burua,

Lauarekin hiruaren keinua! 

Ago, Maria, othoi, ixilik,Ez dun ikhusi nere keinurik.Xorta bat edanez geroz begiak ñirñir, zer ez dun ahalkerik?Edan nezaken azkarren hortarik,Gatilua, gatilua betherik. Bazakinagu, tresna makurra,Ezdunala hik hatsa laburra.Ez dun, ez, dionan bezala huna xurgatuz biribildu muthurra,Ez eta ere gorritu sudurra.Milikatuz, milikatuz elhurra. Apho mutxurdin moko biphila,Zeren ondoan othe habila?Hatz badun gibel aldean, ikhusiko dun zenbat naizen abila;Xuhur badun, ago, neska xirtxila,Ixil, ixil, ixil, ixil, ixila. Kanak utzirik, eta tantoak,Han zituzten han gero saltoak.Bakharrik himen kontra, zer eginen du Man-Martin gaizoak?Nahiz izan azkar zango besoak,Hartu ditu, hartu ditu paloak. Herriko besta arrats aphalianLau gatu zahar anjelusian,Bat maingu, hirur saltoka, sorginak pujes! zohatzila bidian,Nik ikhusi ditut amets batian,Akhelarre, akhelarre gainian.

Page 7: Jean Baptiste Elizanburu

APEXA ETA LOREA Neguaz primadera zenean jabetu,Sasi baten hegian apexa zen sortu;Lekhu berean baitzen lorea gerthatu,Gaixoek elgar zuten bihotzez maithatu! Iguzkiak ihintza pizten duenean,Apexa doha bethi hegalez airean;Nahi luke loreak segitu bidean,Girthoinak zertako du gelditzen lurrean? L.— «Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!Zertako haiz hi bethi nitarik urruntzen?Hi guan eta badakik, nigarrez nauk hurtzen». A.— «Zertako nigar egin, o lili maitea?Egunaz iguzkia dun nere jabea;Goizetik lorez lore dinat nik bidea;Iguzkia sartzean bethi naun hirea...». L.— «Goiz guziez adio, arratsean agur,Egunak luze dituk, gauak aldiz labur;Nere nigarrez, othoi, ez hadila samur,Zeren hire galtzeaz bethi nauk ni beldur...». Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,Lorearen besoak zituen urratu;Bi maitek zutenean elgar besarkatu.Apexak haizeari hegalak hedatu. «Haize bihotz gabea zertako herritikEreman duk apexa mendien gainetik?Zertako duk urrundu maitearen ganik?Hegaztin gaixo horrek ez zian hobenik». «Apex hegal flakoa, geldi hadi, geldi;Utziz bozkarioa, doluan sar hadi:Zertako haiz fidatu haize gaixtoari?Lorearen gainera lurra duk itzuli!... A.— «Maitia, kausitzen hut lurrez eztalia!Jainkoak bere ganat deithu hau, lilia!Hi lurreko hindudan sosegu guzia;Hil haiz!... Orai neretzat deus ez dun bizia». Oraino iguzkia zohan inguruanApexa zenean hil bere sor lekhuan...Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,Agian Lorea du kausitu zeruan!...

Page 8: Jean Baptiste Elizanburu

 MILA BAT ZORTZI EHUN ETA...        («ARBASOAK», «ESKUARA ETA ESKALDUNAK») Mila bat zortzi ehun etaLau etan hogoiean,Bertsu berri hauk eman direAire zahar batean;Gure aitaso Kantabreak,Lo baitaude lurpean.Ez othe dire atzarriko,Aire hau aditzean? Mendi gainetik hasten banaizKhanta hunen khantatzen,Oihan zokhotik, oiharzuna,Zer dautak ihardesten?Hobietarik aitasoakOthe dire mintzatzen?Zer haiteke, hi, oiharzuna.Hekien oihua baizen? Gure aitaso kantabreak,Mende zaharrenetan,Gu orai gisa hedatuakAlhor hautan beretan,Anaiak ziren: «Guziak bat»,Mendien bi aldetan:Jainkoa xoilki zen errege,Eskualdun etxoletan. Nork ez dituzke gure aitenBalentriak aditu?Zelhaietako zonbat etsaiHek ez zuten suntsituSemeak aita dik iduri,Zeren nehork ez baituBere herrian, egundaino,Eskualduna garhaitu. Larrun, Mundarrain, Altabizkar,Zuen hegi muthurrak,Mihise batek hila gisa;Gorde ditik elhurrak;Larru baletza orai ereAzaletik haitzurrak,Ikhus gintzazkek agerianAita beren hezurrak. Erreka zepho zilhoetanBizi bada belea,Toki goretan arranoakEiten du ohatzea;

Hala du mendi bizkarretanEskualdunak Etxea,Biek handizki autelakotz

Maite libertatea! Zer da liburu zaharrenekIrakhasten dutena?«Hurrunegitik heldu delaEskualdunen omena;Ez dakitela noiztik duenEuskuarak hastapena...».Zeren Eskuara baita naskiMintzoetan lehena. Jakintsun batek, aditu dut,Nonbait erran duela:«Euskaldun izan baino lehenGu herdaldun ginela».Ixilik ago ahal baduk!To! Jakintsun ergela,Ez erran guri arranoaBeletik heldu dela! «Hire amaren besoetanLo hagoen, haurtxoa,Aingeruekin ametsetan.Irriz hago, gaxoa;Erregerentzat on badirePhordoin eta khoroa,Hobeago duk hiretakoAmattoren altzoa!...». Nola birundan arbolariDa segitzen itzala,Bakhotxak hala sor-lekhuaBethi maitha dezala!Anaiak gaituk Eskualdunak,Orai ere, oxala,Jartzen bagine «Guziak bat»Lehenago bezala!

Page 9: Jean Baptiste Elizanburu

XORI BERRIKETARIA Sorlekua utziz gerozOndikotz, hala bearrez,Yanko ona urrikalduzBetiko nere nigarrezPrimadera hasi ordukoArbolak estaltzen lorez,Xoritto bat heldu da betiNere erritik egalez. Neregana hain urrundikEtortzean unatua,Arbolarik urbillenaDu bere pausa lekua.Aldazka goren-gorenanOrra non den lokhartua:Lumapean zango bat etaHegalpean du burua. Pausa adi! lo egizak,xori maitea bakean;Atzarriak hi hire zainHemen nauk hire aldean.Ur-xortakin huna hemenPapurrak leio-gainean;Bainan gero hango berriezOroit adi atzartzean. Orhoit adi, bai, xoria,Herri maiteko berriez.Nere aita, nere ama,Nigarretan nik utziez.Mintza akit ahaidez eta,Mintza lagun on ekiez:Mintza nehor antzi gabeMaite ninduten guziez. Atzar adi, atzar bada,berriketari habila;Nere beldur izan gabeYauts adi urbil-urbila.Erran, lehiora izan haizen,Erradak isil-isila,Izan ere hunatekoanSolas-ordainaren bila. Xoria, lo agolarik,Ikaran nagok aidean;Ez al da zorigaitzarikMaite nautenen artean.Hala balitz, othoi xori,Berriz herrirat heltzean,Loretto bat nigar batekin

Pausa zak tinba gainean. Yainkoaren ontasunakEz au ahantzi xoriaNon nai kausitzen dukAise ire janaria.Zer behar duk? Ur xortatto batBihitto bat edo bia,Ordainez duk alegeratzenKantaz hik oihan guzia. Xorittoa yoan deneanHostoen eror denboranBerriz ethor ez dadienNago beldurrez ikharan.Ihiztaria, hartzen baidukEne xoria segadan,Utzak, othoi, gaxoa libroBerriak ekhar detzadan.

Page 10: Jean Baptiste Elizanburu