9
ALDAKETA KLIMATIKOA ZER DA ALDAKETA KLIMATIKOA? Lurraren historia geologikoan zehar gure planetak jaso dituen bero (aro interglaziarrak) eta izotz aroak eragiten dute aldaketa klimatikoak. Aldaketa klimatiko hauek hautemateko, hainbat parametrori erreparatu behar diegu: prezipitazioak, tenperatura, gertakari klimatologikoak, hodei ugaritasuna, presio atmosferikoa… http://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoblog/grivveg/ files/2012/05/Tema3.El_cambio_climatico_I.Causas.pdf ALDAKETA KLIMATIKOAREN FAKTOREAK (ERAGILEAK): Kausa naturalak: -Lurraren orbitaren bariazioak: Lurrak gauzatzen dituen mugimenduak klimaren aldaketan parte hartzen duen faktore garrantzitsuenetako bat da. Lurraren errotazio eta translazio mugimenduak ez dira konstanteak, denboraldi luzeko aldietan aldatzen baitira; honek aldaketa klimatiokak eragiten ditu urtaroko banaketan eta banaketa latitudinalean, eguzki erradiazio sartuneagatik. Lurraren mugimenduen hiru ezaugarri hartu izan dira kontuan faktore giza erradiazio solarraren kantitatean zuzen eragiten direnak: eszentrikotasuna, zeihartasuna eta prezesioa. -Plaken tektonika: etengabe kontinenteak mugitzen ari dira, mugimendu motelekin Ekuatorera hurbilduz eta urrunduz, klima aldaketak eraginez. -Sumendi-aktibitatea: sumendien aktibitatea handia bada, errauts eta gas kontaminanteen kantitate handiak metatu ahal dira atmosferan.

KZ -AldaketaKlimatikoa: Marina I. eta Paula

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Aldaketa Klimatikoa.

Citation preview

Page 1: KZ -AldaketaKlimatikoa: Marina I. eta Paula

ALDAKETA KLIMATIKOA

ZER DA ALDAKETA KLIMATIKOA?

Lurraren historia geologikoan zehar gure planetak jaso dituen bero (aro interglaziarrak) eta izotz aroak eragiten dute aldaketa klimatikoak. Aldaketa klimatiko hauek hautemateko, hainbat parametrori erreparatu behar diegu: prezipitazioak, tenperatura, gertakari klimatologikoak, hodei ugaritasuna, presio atmosferikoa…

http://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoblog/grivveg/files/2012/05/Tema3.El_cambio_climatico_I.Causas.pdf

ALDAKETA   KLIMATIKOAREN FAKTOREAK (ERAGILEAK):

Kausa naturalak:

-Lurraren orbitaren bariazioak: Lurrak gauzatzen dituen mugimenduak klimaren aldaketan parte hartzen duen faktore garrantzitsuenetako bat da. Lurraren errotazio eta translazio mugimenduak ez dira konstanteak, denboraldi luzeko aldietan aldatzen baitira; honek aldaketa klimatiokak eragiten ditu urtaroko banaketan eta banaketa latitudinalean, eguzki erradiazio sartuneagatik.Lurraren mugimenduen hiru ezaugarri hartu izan dira kontuan faktore giza erradiazio solarraren kantitatean zuzen eragiten direnak: eszentrikotasuna, zeihartasuna eta prezesioa.

-Plaken tektonika: etengabe kontinenteak mugitzen ari dira, mugimendu motelekin Ekuatorera hurbilduz eta urrunduz, klima aldaketak eraginez.

-Sumendi-aktibitatea: sumendien aktibitatea handia bada, errauts eta gas kontaminanteen kantitate handiak metatu ahal dira atmosferan.

-Eguzkiaren bariabilitatea: erradiazio solarra etorkizunean areagotzen bada, azken 50 urteetan bezala, berotegi efektua indartu egingo da.

Kausa antropikoak:

-Deforestazioa: gizakiok gure beharrak asetzeko  hainbat basorekin amaitzen dugu, papera lortzeko, erretxina lortzeko, egurra lortzeko...Eta askotan ez dugu ikusten hain eraldaketa bortitz honen eragina: basoen deforestazioak CO2a areagotzen du atmosferan, izan ere, zuhaitzek (eta landareek) fotosintesia egiteko gaitasuna dutenez, CO2 kantitate handiak biltzen dituzte, eta hauek

Page 2: KZ -AldaketaKlimatikoa: Marina I. eta Paula

akatzen badira, ondorioz, karbono dioxidoaren kantitatea nagusituko da atmosferan.

-Abeltzaintza eta nekazaritza: FAOren (Food and Agriculture Organization) arabera, atmosferan dagoen  karbono dioxidoaren %25a nekazaritza dela eta sortzen da (degorestazioak, biomasaren erreketa…) Gainera, nekazaritza industrialean erabilitako produktu gehienek sorua degradatzen dute eta horren ondorioz, karbono dioxidoa ezin da era egoki batean finkatu. Metano gehiena abeltzaintzatik dator, izan ere, elikagaiak digeritzean animaliek metanoa ekoizten dute eta minda ( gorotzak, txisa eta ur zikina) baita; bigarren elementu honen ekoizpenak arazo handia dakar baita lurra kontaminatzen delako eta gas kaltegarriak emititzen direlako.

-Erregai fosilen kontsumoa: Gaur egun ezinbestekoak egin zaizkigu ikatza, petroleoa eta gas naturala adibidez, horregatik da hain zaila euren kontsumoa murriztea. Erregai hauek hainbat gas emititzen dituzte atmosferara, hala nola:ozonoa, sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa...

-Hondakinak: Zabor organikoaren deskonposizioak CO2 kantitate handiak emititzen ditu.

ONDORIOAK:Aldaketa klimatikoak hainbat arlotan zuzen eragiten du.

Epe laburreko ondorioak: -Itsasoaren mailaren igoerak eragindako kostaldeko eremuen desagerpena.-Ekosistemen desagerpen konstantea CO2a xurgatzeko, aldaketa klimatikoen eta tenperatura globalen efektuen igoeran suposatuko lukeena.-Eurite biziek sortutako uholde kantitate handiagoa.-Lehorteen zabaltzea.-Hazkuntza urtaroaren laburtzea laborantzan eragin txarra ahalbidetuz.

Ondorioak gizakiongan:-Europan sortutako bero-boladek eragindako hilkortasun-tasaren igoera.

Page 3: KZ -AldaketaKlimatikoa: Marina I. eta Paula

-Gaixotasun infekziosoen areagotzea area jakin batzuetan.-Polen alergikoaren agerpena latitude ertain eta altuetan. -Lehorteek eragindako nutrizio arazoak eta uztaren desoreka.-Uholdeak, ekaitzak eta suteak.-Akuiferoen kutsapena.

Ondorioak uretan: -Ibaien emarien alterazioa (handipena eta denbora aurrerapena elurrez eta glaziarrez elikatzen diren ibaietan).-Ibaien eta aintziren tenperaturaren igoera, horrela era zuzen batean estruktura termikoari eta uraren kalitateari eraginez.-Ozeanoen azidotzea antropogenikoki sortutako karbonoaren eraginez.

Ondorioak izaki bizidunengan:-Urtaroen alterazioak. Udaberriko gertakarien aurreratzeak eta honekin dakarkigun loraldi- eta migrazio-aurrerapenak.-Hainbat animalia eta espezieen desplazamenduak eskualde polarretara.-Urtaroen luzapenaren ondorioz begetazioaren berderagotze-prozesuaren agerpen aurreratua.-Latitude altuetako ozeanoetako arrainen, algen eta planktonaren bolumen-alterazioa.-Ibaietako arrainen migrazioaren aitzinatzea eta migrazio hauetako limiteen aldaketak.

http://www.cambioclimatico.org/contenido/10-medidas-concretas-para-ayudar-frenar-el-cambio-climatico

NOLA EKIDIN:Bonbilak aldatu.

Ohiko bonbila bat kontsumo baxuko batengatik aldatzeak 45 kg CO2 aurrezten ditu urterko. Egia da bigarrena garestiagoa dela, baina bere bizitza-iraupena kontuan hartuta, merekeagoa ateratzen da.Telebista eta ordenagailua itzali.

Hau eginez, milaka kilo CO2 atmosferara ateratzea ekidingo duzu. Ez utzi apartu elektrikorik stand-by-ean, eta ez ahaztu mugikorra desentxufatzen kargatu bezain pronto, elektrizitatea kontsumitzen jarraituko duelako.Gutxiago gidatu.

Ibili, bizikletaz ibili, garraio publikoa erabili. Era honetan, 30 gramo CO2 aurreztuko dituzu gidatzen ez duzun 4,5km-ko. Kotxe baten motoreak erretzen duen erregai  litroko, batez beste 2,5kg CO2 askatzen dira Europear Batzordearen arabera.

Birziklatu.Hau eginez, 730kg CO2 baino gehiago aurreztu ahalko dituzu urteko.

Termostatoa graduatu.Bi gradu zentigradok 600kg-ko aurrezpena eragin ditzakete urteko eta

etxeko. Tenperatura gradu bakar bat jeisteak berokuntza-faktura %5-10-eko aurrezpena ekar dezake.

Page 4: KZ -AldaketaKlimatikoa: Marina I. eta Paula

Ur bero gutxiago erabili.Energia kantitate oso handi bat behar da ura berotzeko. Bainatu ordez,

dutxatzen bazara, lau aldiz energia gutxiago gastatuko duzu eta ur beroa aurreztuko duzu. Iturria itxi hortzak garbitzen dituzun bitartean. Ziurtatu zure iturriek ez dutela inolako fugarik.

http://www.cambioclimatico.org/contenido/10-medidas-concretas-para-ayudar-frenar-el-cambio-climatico

ONDORIOAKDenok hain ondo ezagutzen dugun aldaketa klimatikoak hainbat aldaketa eragingo ditu gure bizimoduan eta inguratzen gaituzten aspektu askotan. Ondorio hauek ikaragarriak dira benetan. IPCC-k hainbat ikasketa egin ditu ondorio hauen ahalik eta zehaztasun gehienez aurreikusteko; horretarako bi multzo posibletan banatu ditu balizko ondorioak: merkataritzako ildoa eta ingurumeneko ildoa. Bi puntu hauek erreferentziatzat hartuta hainbat ondorioztapen egin dira eta hauei irtenbide bat bilatzen saiatu dira baita aldaketa guztien aurreikuspenean oinarriturik.

Ondoriorik garrantzitsuenak talde hauetan izan dira sailkatuak:

NEKAZARITZA:

Lurrak lantzearen ondorioz (produktu kimikoak botatzen, landaretzaren ordezkapena…) haiengan presio handi bat eragiten da; honetaz aparte, klimak ere ondorio latzak dakartza.

Klimaren aldaketaren ondorioz, hainbat lurretan hazten diren produktuek aldaketa handiak jasan beharko dituzte; hau da, leku jakin batean klima aldatzen bada, han dauden landareentzat guztiz ezinezkoa izango da han bizitzea eta lekuz aldatu beharko dira baldintza egokiago batzuk aurkitzeko. Horrela, landareek euren lekua aldatzen jarraituko dute produktu kimiko berrien erabilpena areagotuz eta kutsapenaren zikloari jarraipena emanez. Gainera, honek goseteak eta bestelako arazo larriak eragin ditzake.

Kalte hau gainera, ez da hemen gelditzen. Lur hauetan espero diren elikagai guztiak ez jasotzeak janari enpresei eragiten die ere ekoizpen kostuak handiagoak izango direlako eta honen ondorioz, elikagaien salmenta-prezioa igoko delako.

BIODIBERTSITATEA:

Azken denboran gizakiak eragindako aldaketa guztiei aldaketa klimatikoa gehitzen badiegu, biodibertsitatean laster gertatuko den inpaktua aztertu ahalko dugu: ekosistemen egitura eta funtzioan egongo diren aldaketak eta espezieen interakzio ekologikoan eta hauen eremu geografikoan egongo diren aldaketak batez ere.Mende honen erdialdean karbono kopuru garbiak mailarik altuena hartuko duela iragarri da geroago honen ahulketari bide emanez eta azkenik hau irauliz. Honek oso desoreka handia sortuko du ekosistemetan eta klimaren aldaketaren eragina handituko da. Hau honela ikusiko dugu isladatuta:- Gaur egungo animalia-espezieen %20-30 artean desagertzeko zorian egongo dira      Lurreko bataz besteko tenperatura 1,5º-2,5ºC baino gehiago igoz gero.- Basoetan suteak egoteko arriskua handituko da.

Page 5: KZ -AldaketaKlimatikoa: Marina I. eta Paula

- Itsasoko tenperatura igotzearekin batera, hainbat espezie kaltetuko dira. Koralak adibide  egoki bat dira, tenperaturak 3ºC baino gehiago igoz gero, desagertuko direlako.- Ur berotako arrainen bizilekua murriztuko da.- Migrazio luzeko animaliek euren ohiturak aldatzera behartuak izango dira bidean elikagairik  ez dutelako aurkituko. Adibide izan daitezke baleak eta hainbat hegazti.- Itsas maila igotzearen ondorioz, hainbat lurraldeetan (uharteak eta mangladiak gehien bat)  bizi diren animalia eta landareek oso kalte larriak jasango dituzte.- Espezie batzuk garaiera handiagoko eremuetara joan beharko dira tenperatura baxuagoen  bila, eta gainera espezie hauen banakoen kopuruak behera egingo du. Poloetara ere  ailegatuko dira espezie batzuk hotz bila.

UR BALIABIDEAK:

Denbora pasa ahala, glaziarretan eta elurretan zeuden ur erreserbak murriztuko dira eta ibaien ur emaria txikituko da, modu honetan, mendikate nagusietatik ura lortzen zuten herrialdeek nekez jaso ahal izango dute hau. Beraz, ureztatzeko eta energia lortzeko arazoak egongo dira eta prezipitazioen jaitsierak eta ebaporizazioaren ondorioek ur gutxiago erabili ahal izatea eragingo du.

KOSTALDEAK:

Kostaldeko hiri eta herri ugari daude munduan, eta guzti hoiek zuzenki jasango lituzkete aldaketa klimatikoaren ondorioak. Arrantza eta turismoa oso arlo garrantzitsuak dira hiri batzuetako ekonomiarentzako, honen ondorioz aurreikusi beharko lirateke zer ondorio negatibo jasoko diren hau gertatuz gero (aldaketa klimatiko gogorra).Kostaldeari erreparatuz gero, itsas mailak gora egitearen ondorioz hondartzak higadura prozesuak jasoko dituzte, horregatik ur gezako eremuetan ur gazia sartuko da. Honek, zailtasunak ekarriko ditu ur edangarria aurkitzerako orduan; bai giza kontsumorako, bai nekazaritzarako, bai beste arlo ekonomikokorako.Modu honetan, muturreko klimen gertakariak areagotuko dira; itsas maila altuagoa denez, ekaitzak, uholdeak, tornadoak etab. gehiago egongo dira.

ONDORIOAK HIRIGUNEETAN:

Aldaketa klimatikoak gure gaur egungo hiriguneetako bizitza guztiz alda dezake edozein momentuan honen aurka egiten ez badugu.Izan ere, aldaketa hauen ereginez sortu ahal diren bero-boladek  hirien inguruan dagoen burbuila efektua handituko dute horrela jarraituz gero, eta ez hori bakarrik, aldaketa bortitz hauen ondorioz energia-eskaria ere guztiz aldatuko litzateke: neguak epelagoak izango zirenez, berotzeko energiaren eskariak behera egingo luke, udan kontrako egoerari bide emanez, etxeak freskatzeko aparatuak mantentzeko energia-eskaeraren gorakada ikaragarria eraginez bero izugarriaren ondorioz.Orain arte ikusitako aldaketak nahiko sinpleak dirudite, baina ondoriorik latzena ikustear dago: aldaketa klimatikoak hainbat fenomeno atmosferiko bortitz eraginda, hainbat lurralde uholdeak jasateko arriskuan egongo litzateke eta beste hainbat lehorteak jasateko arriskuan; eta ez hori bakarrik, urakanak jasatera eta desagertzera iritsi ahal lirateke. Hobeto ulertzeko hona hemen mapa bat:

Page 6: KZ -AldaketaKlimatikoa: Marina I. eta Paula

-Zertan ari gara?

Maila pertsonalean hainbat gauza aldatu ditzakegu gure eguneroko bizitzeko ohituretan, gertatzen ari diren aldaketa klimatiko hain bortitzak ekiditzeko edo behintzat gutxitzeko. Esaterako, guk ezin ditugu gure etxeko bonbilak aldatu, gauza hoietaz gure gurasoak arduratzen baitira, baina gure eskuetan dauden hainbat ohitura txarrak alda ditzakegu. Hona hemen adibide batzuk:

Kontu andiz ibili ahal gara etxeko eta eskolako argiekin; esaterako, gela batean inor ez dagoenean edo argi artifiziala ez denean beharrezkoa Eguzki-argia dagoelako, argi guztiak itzali (nahiz eta kontsumo gutxiko bonbilak erabili).Dutxa bat hartzen ari garen bitatean edo hortzak garbitzen ditugunean, komenigarria da txorrota ondo iztea erabiltzen ez dugun bitartean, energia ugari erabiltzen baita ur hori berotzeko.Edonork egin dezakeen beste gauza bat kontuan hartzea da hondakin bakoitza zein ontziri dagokion jakitea eta aldi berean horretara botatzea.Etxean bagaude eta konturatzen bagara giroko tenperatura egokia dela,  nahiz eta termostatoa 21ºC -tik bera egon, ez litzateke gaizki egongo haren tenpretura jaistea.Azkenik, entxufatuta dauden etxetresna elektrikoak erabiltzen ez diren bitartean desentxufatuta mantendu; adibidez, telebista piztuta ez dagoen bitartean, kontu andiz behatu behar dugu, telebistak duen argitxo gorria (stand-by) itzalita dagoela.