4
Martxoaren 16ean arratsaldeko 17:30ean izango da trikitizaleentzat galdu ezinezko zita garrantzitsua Azpeitiko Soreasu antzokian. Hauek izango dira jaialdian parte hartuko duten taldeak: - Mamen “Maltzeta”, Patxi Aiorga eta Jose- ba Zabalo - Aizpurutxo anaiak - Laja II eta Landakanda - Elortza anaiak - Zabale aita semeak eta Uitte - Imuntzo eta Epelarre - Sakristaua, Egurrola, Epelde, Txato, Izer, Porrutxo, Berastegi eta Iturbide Urtero bezala, sarrera aurretik eskuratzeko aukera izango da honako tabernetan: Azpeitian Berdie, Pastorkua eta Mendizabal jatetxeetan eta Azkoitian Isidro erretegian. Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen bidez ere egin daiteke erre- serba 943 83 28 28 telefonoan (goizez) edo tri- [email protected] helbidera idatzita. Sarrerak martxoaren 9tik aurrera egongodira salgai 12 - tan.Bestalde, egunean bertan 16:00etatik aurre- ra leihatilan bertan ere sarrerak salgai egongo dira. Erreserbak aldiz, 16:30ak baino lehen jaso beharko dira. Ordu hori baino lehen jasotzen ez diren sarrerak salgai jarriko dira. Jaialdiaren ondo- ren afaria izango da Pastorkuan. SAN JOSETAKO TRIKITI JAIALDIAK EZ DU HUTSIK EGINGO altza Euskal Herriko Trikitixa Elkartea L.G.: SS-418-01 EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEAREN BOLETINA 2019ko otsaila · 72 EHTE Allemendi 1 · 20800 ZARAUTZ · Tel.: 943 83 28 28 · [email protected] www.trikitixa.eus

ltza - Trikitixa Elkarteatrikitixa.eus/wp-content/uploads/Altzaporru_72.pdf · Bokalak: Manex Torrealdai, Añarbe Kalonje eta Ion Elustondo Helduen II. Trikitixa txapelketa antolatu

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ltza - Trikitixa Elkarteatrikitixa.eus/wp-content/uploads/Altzaporru_72.pdf · Bokalak: Manex Torrealdai, Añarbe Kalonje eta Ion Elustondo Helduen II. Trikitixa txapelketa antolatu

Martxoaren 16ean arratsaldeko17:30ean izango da trikitizaleentzatgaldu ezinezko zita garrantzitsuaAzpeitiko Soreasu antzokian. Hauekizango dira jaialdian parte hartukoduten taldeak:

- Mamen “Maltzeta”, Patxi Aiorga eta Jose-ba Zabalo

- Aizpurutxo anaiak

- Laja II eta Landakanda

- Elortza anaiak

- Zabale aita semeak eta Uitte

- Imuntzo eta Epelarre

- Sakristaua, Egurrola, Epelde, Txato, Izer,Porrutxo, Berastegi eta Iturbide

Urtero bezala, sarrera aurretik eskuratzekoaukera izango da honako tabernetan: AzpeitianBerdie, Pastorkua eta Mendizabal jatetxeetaneta Azkoitian Isidro erretegian. Euskal HerrikoTrikitixa Elkartearen bidez ere egin daiteke erre-serba 943 83 28 28 telefonoan (goizez) edo [email protected] helbidera idatzita. Sarrerakmartxoaren 9tik aurrera egongodira salgai 12 �-tan.Bestalde, egunean bertan 16:00etatik aurre-ra leihatilan bertan ere sarrerak salgai egongodira. Erreserbak aldiz, 16:30ak baino lehen jasobeharko dira. Ordu hori baino lehen jasotzen ezdiren sarrerak salgai jarriko dira. Jaialdiaren ondo-ren afaria izango da Pastorkuan.

SAN JOSETAKO TRIKITI JAIALDIAK EZ DU HUTSIK EGINGO

altzaEuskal HerrikoTrikitixa Elkartea

L.G.: SS-418-01

EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEAREN BOLETINA2019ko otsaila · 72EHTE Allemendi 1 · 20800 ZARAUTZ · Tel.: 943 83 28 28 · [email protected]

www.trikitixa.eus

Page 2: ltza - Trikitixa Elkarteatrikitixa.eus/wp-content/uploads/Altzaporru_72.pdf · Bokalak: Manex Torrealdai, Añarbe Kalonje eta Ion Elustondo Helduen II. Trikitixa txapelketa antolatu

altza 62

2018KO BALANTZEA ETA 2019rako EGITASMOAK ONARTU DITUURTEKO BATZAR NAGUSIAKOtsailaren 23an, Adunan egindako Batzar Nagusian 2018urteko balantzea egin zen eta 2019rako dauden egitasmoeta proiektuak zein izango diren azaldu zuen elkarteak:

· Dokumentazio lanek: Lan honetan jarraituko du Elkarteaktrikitixarekin lotura duen guztia bilduz eta katalogatuz.

· Dokumentala: Trikitixa elkartearen babesaz Trikigiro Elkar-tea eta Kulturaz Kultur Kooperatiba egiten ari diren doku-mentala urte amaieran plazaratuko da.

· Tolosaldeko Atariarekin elkarlanean hainbat elkarrizketaburutu eta grabatuko dira.

· Soinuaren Liburutegia bildumako 15. liburu diskoa argitara-tuko da. Aurten Arrizabalagatarrei (Tomas Sitse eta Kepa)eskainiko zaie eta Fredi Paiak hartu du liburua idaztekoardura.

· Omenaldi modura Lajari buruzko dokumentala: Aurtenhasiko gara lan horretan baina ziurrenik hurrengo urteanamaituko da.

· Jazinto Rivas “Elgeta” trikitilariaren bizitza islatuko duenkomiki-liburu bat burutu eta argitaratu nahi da 2021. urterabegira Ikastolen Elkartearekin elkarlanean. 46 orrialdekoluzera izango du eta 7 ataletan banatua egongo da. Libu-rua argitaratu aurretik Ikastolen Elkartearen “Xabiroi” komi-ki-aldizkarian argitaratuko da atal bakoitza. Gidoia KoldoIzagirrek idatziko du eta ilustrazioen ardura berriz,DaniFano komikigileak izango du.

· Partitura liburua: Aurten ere 12 kanturen zenbakizko zeinsolfeozko partiturak sortuko dira. Ez dira liburu moduraargitaratuko baina guztiak webgunean zintzilikatuko diraedonork dohainik jaisteko.

· Maketa lehiaketa: Lehiaketan parte hartutakoen artean 10kantu aukeratuko dira eta horiekin CD bat argitaratuko da.Aurten ez da bideoklipik grabatuko.

· Trikiti udalekua: Haur gehiagok parte hartzeko bi txandatanegingo da. 12-13 urtekoentzat eta 14-15 urtekoentzat.

· Gazteen topaketa: Apirilaren 12tik 14ra egingo da Astea-sun.

· Helduen topaketa: Urria aldera Bizkaian egiteko asmoadago.

· “Inpernuko Poza” XVII. jardunaldiak. Aurten ere DonostiakoEuskal Jaien barruan iraila hasieran burutuko dira.

· San Jose Jaialdia: Aurten martxoaren 16ean izango da.

· Altzaporru buletinarekin jarraituko da.

· Web orriaren kudeaketa: Webgunea eraberrituko du Elkar-teak eta aurten diseinu berria landuko du.

· Durangoko azoka. Aurten ere Durangoko azokan izango daElkartea.

· Zerbitzuak

ZUZENDARITZA:Zuzendaritza taldea honela geratuko da:

Lehendakaria: Agurtzane Elustondo

Lehendakari ordea: Itsaso Elizagoien

Idazkariak: Maider Jauregi eta Andoitz Antzizar

Diruzaina: Aritz Alustiza

Bokalak: Manex Torrealdai, Añarbe Kalonje eta Ion Elustondo

Helduen II. Trikitixa txapelketa antolatu dute Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak. Kanporaketarik gabe, zuzeneanfinala jokatuko da maiatzaren 11ean arratsaldeko 18:00etan Markina Xemeingo Uni frontoian. Zortzi bikotek parte hartukodute eta hiruna pieza jo beharko dituzte: trikitixa, arin-arina eta balsa, rantxera edo pot-pourria euskarazko hitzekin edo porru-salda, fandangoa eta balsa edo rantxera edo pot-pourria.

MARKINAKO HELDUEN TRIKITIXA TXAPELKETA

Euskal pandereterea; “patriarkatua zulatuz” ekitaldia antolatu zuten taldekoak ekimen berri batekin datoz: ETEN BARIKJOTEN 60 minutuko dokumentala sortzea ETB eta Emakunde erakundeen bermearekin. Horretarako urteetako eskarmentuaduten emakume pandero joleen iritzia zein den ezagutzea ezinbestekoa da eta Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariakgonbidatuta daude martxoaren 30ean Hernanin, Gipuzkoako Oronaren egoitzan eginen den bilerara. Interesa duen edonorkedo informazio gehiago nahi duenak honako helbide hauetara jo dezake: 675983766 edo [email protected].

ETEN BARIK JOTEN

Page 3: ltza - Trikitixa Elkarteatrikitixa.eus/wp-content/uploads/Altzaporru_72.pdf · Bokalak: Manex Torrealdai, Añarbe Kalonje eta Ion Elustondo Helduen II. Trikitixa txapelketa antolatu

HAMAIKA KONTUZ, IBON EZAGUTUZ!ELKARRIZKETA: IBON ERRAZU1. Nor da Ibon Errazu?Azkoitiar bat, afizio desberdi-nak dituena eta saltseroxamarra esan liteke.

2. Tartean panderoarekinere ikusi zaitugu, norekinikasi zenuen?Ikasi ikasi… oraindik pendien-te dut… jejeee pare bat arra-tsaldetan Izer Manolonganajoan nintzen baina ez nuenjarraitu, pendiente dut.

3. Hala ere ohikoagoa zuargazki kameraren atzeanikustea da. Nolatan afiziohori?Ba 2003 edo 2004an auzokojaietan argazkik atera eta bertakoberri argazkitan herriko prentsarabidaltzen hasi nintzen. Ondoren-go urtetan konturatu naiz herrikirol eta trikiti munduan ba zegoela hutsune bat eta neuriongi etortzen zaidanetan ba berori heldu nion.

4. Trikitixa txapelketak, jaialdiak, omenaldiak, herri kiro-lak… Gero berriak eta argazkiak prentsara bidaltzendituzu.Bai, eta garbi dagoena da, zerbait antolatu eta ondorengoberririk ez bada bidaltzen ez dela inon ageri, eta tartetxo bathartzen baduzu, hurrengo egunean ezpada ere bi egunetaraazaltzen da zerbait. Nik uste antolatzen jarduten den gaietanmerezi duela. Eta zer esanik ez geure ditugun herri kirol, triki-ti jaialdi eta txapelketetan…

5. Zenbat argazki ateratzen dituzu horrelako ekitaldietan?Ez dut mugarik jartzen, bi enfoke izaten ditut beti, bat notiziedo prentsara bidaltzeko enfokea eta bestea artxibo batenenfokea, gordetzeko enfokea. Zenbat partaide diren kontutanhartuta eta abar… badira jaialdiak 1000tik gora.

6. San Josetako jaialdia ate joka daukagu. Nola joan diraprestaketak? Nolatan bururatu zitzaizuen aurtengo gaia?San Jose jaialdia lan taldean ere sartua dut muturra… Gaiaedo jaialdia Trikigiroren dokumentalari begiratua da. Batzue-

tan ez dira ateratzen guk nahibezala baina aurten nik ustenaiz eta pixkatxo bat atzeratutagabiltzan zenbait puntutan etageure gorabeheratxo batzuenbarruan, nahiko ongi doala. Eatrikiti zaleei gustatzen zaien.

7. Urola Erdiko trikitiariaitortza egingo dion doku-mentalaren proiektuan erebazabiltza. Nolatan hasizineten lan horrekin?Trikigiro Urola erdiko trikitielkartea da, bertan zenbaitarlo ukitzen ari gara, zonal-deko beharrak ikusi, eginbeharrak egin edo dinami-zatzeko elkarte bat delaesango nuke nik.

Bertan ikusi da 60-70ko hamarkadak Urolaerdian trikiti munduan zer eragin izan duen. Gaur egun bizirikdauden testiguak ez badira grabaketa eta liburuetan jaso-tzen… testigantza horiek galtzen doaz. Tristea da baina gurehistoria bat izan da eta behar hori bete nahian ari gara. Ez daerraza zeren bizitakoa edo pasatutakoari batzuek ez dieteinportantziarik ematen eta nahiz eta ez urte asko izan istorioeta detaile asko daude.

8. Zenbat soinujole eta panderojole elkarrizketatu dituzue?Noiz ikusi ahal izango da dokumentalaren aurrerapen bat?Ba orain momentuan ez dakit zenbat izan diren, dakidanabeste 8 bat elkarrizketa falta direla gutxienez, trikitilari, dan-tzari eta adituekin. Intentzioa da aurtengo urtearen bukaeraaldera aurkeztea, data zehatzik ez da momentuan.

9. Azkoitiako xoko bat?Urrategi eta orokorrean mendia.

10. Gazta tarta ala txokolatezko coulant-a?Egunaren arabera, baina biak ere jarraian jateko modukoakdira, jeje

11. Amets bat?Ez dut, ez dakit amets bat den, baina eskuartean ditugun lan-txo hauek guztiak ongi ateratzea.

Bere bakarkako ibilbidea hasi zuenetik bigarren diskoa kaleratuko du Maide-rrek martxo hasieran. Diskoan bidelagun izanen ditu Gorka Urra, Hurbil Arto-

la, Maria Soriazu, Karlos Aranzegi eta Santi Romano. Trikiti doinurik ere ez dafaltako diskoan; Xabi Solanok kolaboratu baitu Maiderrek bere aitona trikitilariari

egin dion kantuan. Diskoaren aurkezpen kontzertua martxoaren 8an izango da Bil-boko Bilborock aretoan.

MAIDER ZABALEGI: BIDEANddiskoBERRIAK

Page 4: ltza - Trikitixa Elkarteatrikitixa.eus/wp-content/uploads/Altzaporru_72.pdf · Bokalak: Manex Torrealdai, Añarbe Kalonje eta Ion Elustondo Helduen II. Trikitixa txapelketa antolatu

KULTURA SAILADEPARTAMENTO DE CULTURA

Testuen erredakzioa: Irune Elizagoien

Laguntzaileak:Jarduera honek Zarauzko Udaleko

Kultura Sailaren laguntza jaso du

Galbahea Zesuma

altza 72

ANDONI LARRAÑAGA:Andoni Larrañaga Iñaki Garmendia Lajari buruz.Bera izan du Lajak azken hiruzpalau urteetanpandero-jole, bera zuen alboan urtarrilaren 13anAristerrazun erromeria jotzeko prestaketan arizirela.Egun hartan ordezko joan ginen Kupelaren ordez,gainera nik deitu nion berari, Iñakiri, esateko eajoango al litzatekeen. Izan ere azken urte honetanez zituen deitzen zioten erromeri guztiak egiten,berak aukeratu egiten zituen plazak (inora joatekolotsarik ez zeukan baina azken urte honetan eraba-ki hori hartuta zegoen). Esan nion: Joango al zaraAristerrazura? Berak esan zidan: Bai motel, gustu-ra joango nauk. Aisterrazu oso maitea zuen Lajaketa horrelaxe egin genuen hitzordua. Eta ez dakit…baliteke horrelakoxe bukaera tokatzen zitzaiola, bizi-tza osoa hain emana egon da horri… pena da hainazkar, inork ez zuen espero... bizitza horretan emandu eta azkenean hortxe joan da.

Euskadi Irratia (Amarauna) 2019-01-13

RAMON ZUBIZARRETA LANDAKANDA:40 urtean baino gehiagoan, guk ordu asko pasatugenituen elkarrekin. Gizon trankila zen, eta oso ondokonpontzen ginen beti. Oroitzapen onak bakarrik utzidizkit, azkena tristeena, azkar joan da eta. Soinuajotzen, berriz, onena izan zen urte askoan. Jotzen ezzen nekatzen eta aspertzen. Hark ez zuen paperetikikasten; buruan gordetzen zuen dena. Dohain bere-zia zuen.

Maxixatzen.eus 2019-02-12

IOSU ARRIZABALAGA IZER:Gogoratzen lanik ez da, ahazten ez denaz. Nigan sen-tituko dut maisua sormen bakoitzean, nigan sentitukodut Laja jendea dantzan daukadan artean eta nigansentituko dut Iñaki trikitiak zoriontsu egiten nauenbitartean.

Maxixatzen.eus 2019-02-12

TOMAS SORALUZE EPELDE:Elkarrekin asko ibili izan gara, besteak beste Zarautzeneta omenaldietan. Euskal Herriko soinu jotzaile onene-tariko bat izan da, eta hutsune handia utzi digu. Askobalio izan du, eta horregatik ibili da han eta hemen soi-nuarekin.

MMaxixatzen.eus 2019-02-12

IÑAKI GARMENDIA LAJA

2019ko urtarrilaren 12an 74 urte zituela zendu zen Iñaki Gar-mendia Laja soinujole haundia. Azkoitiko Laja baserrian jaio zeneta bere aitaren eskutik hartu zuen lehen aldiz soinu txikia. Gaz-terik hasi zen erromerietan jotzen eta oraindik ere noizbehinkajendaurrean jotzen zuen, baita belaunaldi gazteei zekiena era-kusten jardun ere. Ibilbide luze eta oparoa izan du trikitiarenmunduan eta hemendik aurrera ere bere oroimenak eta piezekbizirik segituko dute oraingo soinujoleen melodietan.

HUNTZA ETA KORRONTZI

Bi taldeak urtarrilean Eskozian (Glasgown) izan ziren CelticConnections jaialdian. Gainera orain Huntza Xilema lanarekineta Korrontzi Basque Selfie filmarekin MIN sarietarako izenda-tuak zian dira.

ARANTZAKO IV. TRIKITI JAIALDIA

Apirilaren 6ean ospatuko da Arantzako IV. Trikiti jaialdia,Arantzako kultur batzordeak antolatuta arratsaldeko16:30etan. Sarrerak 5� balioko ditu eta 12 urtez beherako-ek doan izango dute. Bertaratutakoen artean sariak zozke-tatuko dira.

DEBAGOIENEKO TRIKITIXA EGUNA

Debagoieneko Trikitixa eguna ekainaren 1ean ospatuko daSoraluzen.

LABERINTOA

Lagundu iezaiozu soinu-joleari erromeria jotzerajoateko instrumentuakaurkitzen!