39

Max eskolara iritsi da!...• Max eskolara nola iritsi den (triste edo pozik) erakusten duen irudia hautatu, eta fitxan itsatsi (trokelatuak U: 0 F: 2). • Max eskolara nola iritsi

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Max eskolara iritsi da!

1Lehen hiruhilekoa

©g

iltza

Eskolako lehen egunetan, Max ezagutuko dugu. Peluxezko kirikino txiki bat da Max. Makina bat abentura biziko dugu elka-rrekin. Ipuinetan, bere familia aurkeztuko digu Maxek, baita basoko lagun guztiak ere: Mapi mapatxea, Sam sagua eta Totitxerria. Zer zirraragarria!

Gainera, hiruhilekoak aurrera egin ahala, gauza interesgarri ugari ikasiko dugu eskolaz; udazkenaz, laster helduko baita,eta Gabonez.

Norberaren ezagutza

Ingurunea

Hizkuntzak

— Eguneroko gertakizunen eta haurraren garapenaren erregistroa Ikasi eta ikasikoadernoan

— Emozio Hezkuntza:

• Haurrak zer sentitzen duen, eskolara iritsi eta agur esan behar duenean

• Helduei laguntza eskatzea eta haien laguntza onartzea

— Eskola: irakaslea eta ikaskideak; ikasgela eta txokoak; bizkar-zorroa

— Udazkena: eguraldia eta paisaia. Urte-sasoi horretako fruituak

— Zientzia-lantegia: zentzumenen bidez, udazkeneko fruituekin esperimentatzea

— Gabonak: ingurune kulturaleko tradizioak, familia-giroan egiten diren jarduerak

— Kolore gorria eta zirkulu-forma

— Logika eta nozioak: handia, txikia; berdina, desberdina

— Ipuinak irakurtzea eta ulertzea:

• «Max eskolan»

• «Max eta garangorriak»

— Udazkenari eta Gabonei buruzko poemak, abestiak eta musika-pasarteak

— Grafomotrizitatea: marra libreak

— Musika: soinua eta isiltasuna

— Plastika-lantegia: pinturaz estanpatzea

Etxerako informazioa

Izena:

Abesti hauek kantatuko ditugu: Musika-pasarte hau entzungo dugu:

Intxaur-hauskailua: «Txinatar dantza» (P. I. Txaikovski)

Poema hau ikasiko dugu:

Hostoen festa«Hostoen festa» esan du haizeak!Sss… sss… sss…Hostoen festa hasi da basoan! Sss… sss… sss…Hostoen festa oinen azpian!Kras-kras-kras!

EuriaEuria hasi da,euria hasi da,euria hasi da, dan-dan-dan.

Trumoiak jo du,trumoiak jo du,trumoiak jo du, prun-prun-prun.

Haizeak txistu,haizeak txistu,haizeak txistu, fiu-fiu-fiu.

Eguzkia da,eguzkia da,eguzkia da, diz-diz-diz.

C. Fregtman-giltza

MaxMax kirikinoakantaria da,la-la-la-la,la-la-la.Max kirikinoadantzaria da,la-la-la-la,la-la-la-la.

La-la-la, le-le-le,beti abestenpozik laguntxoekin.

La-la-la, le-le-le,beti dantzanpozik gaude elkarrekin.

C. Fregtman-giltza

Gabon-gauaDilin-dalan kanpaiak,ospatu Gabonak.Dilin-dalan kanpaiak,denoi zorionak!

Diz-diz da izarra,barreka haurtxoa.Kantari emango dugu Gabon-gau osoa.

C. Fregtman-giltza

©g

iltza

©g

iltza

Max eskolan1

0

Abestia (Gidaliburua, 72. or.)

MaxMax kirikinoakantaria da,la-la-la-la,la-la-la.Max kirikinoadantzaria da,la-la-la-la,la-la-la-la.

La-la-la, le-le-le,beti abestenpozik laguntxoekin.

La-la-la, le-le-le,beti dantzanpozik gaude elkarrekin.

C. Fregtman-giltza

7-8

Izena:

© g

iltzaU

: 0

F: 1

Helburuak• Irudien laguntzaz, ahoz kontatutako ipuinak ulertzen

hastea.• Maskotaren abestia kantatzea.

Edukiak• Ipuineko pertsonaia eta elementu nagusiak:

Max kirikinoa eta eskola.• Maskotaren abestia.

MotibazioaBegira nor dagoen hemen… Ezagutzen duzue? Max kirikinoa da! Gogoan duzue zer ondo pasatu zuen Maxek eskolan? Ipuina ikusiko dugu, gogoratzeko.

Jarduerak• Ipuinaren laminetan Max non dagoen adierazi. Lehen eskola-egunean zer egin duen azaldu, eta guztien artean

Maxen abestia kantatu.

• Maxen mantala margotu.

• Maxen mantala margotu. Gero, koloretako barraskiloak zirrimarratu, Maxek eskolan egin zituenak bezalakoak.

• Maxi ongietorria egin, haren peluxearekin jolastuz: aulkitxo batean eserita jarri, ikasgelako ipuinak erakutsi,ikasgelako haurrak aurkeztu…

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 0

F: 2

Helburuak• Nork bere emozioak identifikatzen

eta adierazten hastea.

Edukiak• Emozio Hezkuntza: haurrak zer sentitzen duen,

eskolara iritsi eta agur esan behar duenean.

MotibazioaMaxek oso ondo pasatzen du gure eskolan. Gero eta pozago etortzen dela esan dit. Bai ondo! Zuek ere pozik etortzen zarete? Zergatik?

Jarduerak• Unitateko ipuinari begiratu bat egin, eta gogoratu nola agurtu duen Maxek aita eskolara iristean: musu bat

eta besarkada bat eman dizkiote elkarri, eta Max lasai geratu da.

• Max eskolara nola iritsi den (triste edo pozik) erakusten duen irudia hautatu, eta fitxan itsatsi(trokelatuak U: 0 F: 2).

• Max eskolara nola iritsi den (triste edo pozik) erakusten duen irudia hautatu, eta fitxan itsatsi (trokelatuak U: 0 F: 2). Sentimendu hori ahoz azaltzen saiatu («Max pozik dago»).

• Trokelatuetan sobera geratu den irudiari erreparatu, eta talde handian azaldu noiz sentitzen garen horrela.

Jarduera osagarria• Maxen txotxongiloa egin (PLASTIKA-LANTEGIko 1. lamina, Gidaliburuko 73. or.).

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 0

F: 3

Helburuak• Irakasleak zer izen duen jakitea.• Irakaslea eskolan bera zaintzen duen eta gauzak

irakasten dizkion pertsonatzat identifikatzea.

Edukiak• Irakaslea: zer izen duen eta zein diren haren

zaintza- eta irakaskuntza-egitekoak.

MotibazioaPoz-pozik nago gaur! Badakizue zergatik? Bada, Maxek esan dit asko maite nauela, ondo-ondo zaintzen dudalako, abesten eta margotzen irakasten diodalako… Irakasle ona naiz,Maxen ustez. Zer ondo!

Jarduerak• Fitxan irakaslearen magalean ageri den haurrari erreparatu, eta azaldu zergatik dagoen hain pozik. Irakaslearen

izenaz gogoratu, eta adierazi zenbat gauza egiten dituzten harekin eskolan.

• Gomet gorri bat itsatsi irakaslearen irudiaren gainean (eranskailuak U: 0 F: 3).

• Gomet gorri bat itsatsi irakaslearen irudiaren gainean, eta gomet hori bat haur bakoitzaren irudiarengainean (eranskailuak U: 0 F: 3).

• Biribilean eserita, elkar agurtzen jolastu: irakasleak haur bat agurtzen duen bakoitzean («Kaixo, Mikel!»), haur horrek irakaslea agurtu behar du, haren izena esanez («Kaixo, Ainhoa!»).

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 0

F: 4

Helburuak• Ikasgelako guneetara ohitzen hastea.• Ingurune hurbileko elementuak aztertzea.

Edukiak• Eskolako aretoak: ikasgela eta haren txokoak.• Ingurune hurbila aztertzea.

MotibazioaBegira zer pozik dagoen Max, autotxoarekin jolasean: Burrrrun! Batek batek nahi du Maxekin jolastu? Hartu, bada, autotxoak, eta lasterketa bat egingo dugu!

Jarduerak• Jolas egin ondoren, autotxoak dagokien lekuan gorde. Haurrei jakinarazi ikasgelan gauza bakoitzak toki jakin bat

duela: ipuinak liburutegian daude; panpinak, kutxa barruan…

• Ikasgelako objektu bakoitza dagokion tokian itsatsi (eranskailuak U: 0 F: 4).

• Objektu bakoitza izendatu, eta dagokion tokian itsatsi (eranskailuak U: 0 F: 4).

• Irakasleak aipatzen dituen objektuak ikasgelan topatzen jolastu: koloretako argizariak, musika-tresnak,jakak…

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 0

F: 5

Helburuak• Norberak eskolan erabiltzen dituen materialak

ezagutzen hastea.

Edukiak• Norberak eskolan erabiltzen dituen materialak:

bizkar-zorroa, adur-zapia eta mantala.

MotibazioaHaur bakoitzari plastika-lantegian egin duen Maxen txotxongiloa eman, eta, ondoren, hau esan: Maxek zuen senideak ezagutu nahi ditu. Haiek ere Max ezagutu nahiko dute, ezta?Non gorde dezakegu, etxera eramateko? Mmm… Bizkar-zorroan, jakina!

Jarduerak• Egunero behar dituzten gauzak etxetik eskolara eta eskolatik etxera non eramaten dituzten gogorarazi

(«Bizkar-zorroan!»). Horrez gain, eskolara iristen direnean bizkar-zorroa non utzi behar duten azaldu («Esekitokian!»).

• Bizkar-zorroa nahierara pintatu.

• Bizkar-zorroa norberarenaren kolore berberaz pintatu.

• Eskolako bizkar-zorroan zer gauza eramaten dituzten azaldu («mantala, adur-zapia, agenda…, eta, gaur, gainera,Maxen txotxongiloa eramango duzue etxera, etxekoei aurkezteko. Aupa!»).

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 0

F: 6

Helburuak• Lehen gizarte-harremanak eratzen hastea.

Edukiak• Gizarte-talde berriak: eskolako ikaskideak.

MotibazioaBiribilean eserita, Maxek eta irakasleak ikasgelako haur guztien izenak ekarriko dituzte gogora, banan-banan: ea Max eta biok zuen izenez gogoratzen garen. Mmmmm, zureizena… Paula da, eta zu Ander zara, ezta? Kaixo, Julen! Hau da hau lagun piloa!

Jarduerak• Fitxan ageri diren haurrei erreparatu, eta azaldu zertan ari diren jolasten.

• Mutiko bat eta neskato bat trenaren atzealdean itsatsi, lagunekin jolas daitezen (trokelatuak U: 0 F: 6).

• Mutiko bat eta neskato bat trenaren atzealdean itsatsi, lagunekin jolas daitezen (trokelatuak U: 0 F: 6).Ikasgelako laguntxoren baten izena esan.

• Jolastokira atera, eta trenak eratzen jolastu, fitxako haurrek egiten duten moduan.

© g

iltza

Max eta garangorriak1

1

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 1

Helburuak• Irudien laguntzaz, ahoz kontatutako ipuinak ulertzen

hastea.

Edukiak• Ipuineko pertsonaia eta elementu nagusiak: Max,

garangorriak.

MotibazioaMaxek saski bat ekarri du. Garangorri gehiagoren bila joan nahi ote du? Gogoan duzue garangorriz bete-beteta zegoela saskia ipuinean?

Jarduerak• Ipuinaren laminetan garangorriak non dauden adierazi, eta nolakoak diren azaldu: biribilak dira, txikiak, gorriak…

• Saskia garangorriz bete. Horretarako, hatz bat pintura gorritan busti, eta saski barruan estanpatu.

• Saskia garangorriz bete. Horretarako, tapoi baten oinarria pintura gorritan busti, eta saski barruan estanpatu.

• Askaria prestatzen jolastu, ikasgelako sukaldetxoan dauden fruituekin. Askaria plateretan banatu, eta jateko itxurakegin…

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 2

Helburuak• Beharrezkoa denean, helduei laguntza eskatzea

eta haien laguntza onartzea.• Nork bere emozioak ezagutzea.

Edukiak• Emozio Hezkuntza: helduei laguntza eskatzea

eta haien laguntza onartzea.• Emozioak: haserrea eta poza.

MotibazioaIkasgelan sartu, Max sorbalda gainean hartuta, eta hau esan: Kaixo, neska-mutilok! Gogoan duzue zer egin zuen Maxek garai-garai-garaia izateko? Aitaren sorbaldetara igo zen!

Jarduerak• Ipuinaren laminei begiratu, eta Maxen aurpegiari erreparatu: zer adierazten du garangorria hartu ezin duenean?

(haserrea). Eta, azkenik, aitaren laguntzaz arazoa konpontzen duenean? (poza).

• Eszena bakoitzaren ondoan, Max haserre ala pozik dagoen adierazteko eranskailua itsatsi (eranskailuak U: 1 F: 2).

• Eszena bakoitzaren ondoan, Max haserre ala pozik dagoen adierazteko eranskailua itsatsi (eranskailuak U: 1 F: 2). Sentimendua ahoz azaltzen saiatu.

• Guztien artean, helduei laguntza noiz eskatu behar zaien azaldu: apal garai baten gain-gainean dagoen jostailu bathartu nahi dugunean, jakako botoiak lotu nahi ditugunean…

© g

iltza

Poema

Hostoen festa«Hostoen festa» esan du haizeak!Sss… sss… sss…Hostoen festa hasi da basoan!Sss… sss… sss…Hostoen festa oinen azpian!Kras-kras-kras!

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 3

Helburuak• Udazkenean naturak izaten dituen aldaketak

hautematea.• Ahozko tradizioko testu txiki batzuk ikastea.

Edukiak• Udazkena: eguraldian eta paisaian gertatzen diren

aldaketak.• Ahozko tradizioko zenbait testu.

MotibazioaMaxek hosto ihar hauek bildu ditu basoan. Gogoan duzue nola ibili diren Max eta arreba hostoekin jolasean? Airean erabili dituzte. Zapaldu egin dituzte, hotsa entzuteko: kras-kras!

Jarduerak• Tarte batez, Maxek ekarri dituen hostoekin jolastu (bitartean, irakasleak Hostoen festa poema irakur dezake).

Ondoren, eskuekin hostoak zanpatu, eta hosto zatitxoak potoetan edo azpiletan gorde.

• Irakaslearen laguntzaz, fitxako lurra hostoz estali, hosto iharren zatitxoak itsatsiz.

• Fitxako lurrean kola eman, eta hosto iharren zatitxoak itsatsi.

• Udazkeneko eguraldiari buruz hitz egin («Haizeak jotzen du, euria maiz egiten du…»).

Jarduera osagarria• Udazkeneko koroa bat egin (PLASTIKA-LANTEGIko 2. lamina, Gidaliburuko 86. or.).

© g

iltza

© g

iltza

Abestia (Gidaliburua, 87. or.)

EuriaEuria hasi da,euria hasi da,euria hasi da, dan-dan-dan.

Trumoiak jo du,trumoiak jo du,trumoiak jo du, prun-prun-prun.

Haizeak txistu,haizeak txistu,haizeak txistu, fiu-fiu-fiu.

Eguzkia da,eguzkia da,eguzkia da, diz-diz-diz.

C. Fregtman-giltza

9-10

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 4

Helburuak• Grafismoak egiten hastea.• Musika-jardueretan parte hartzea.

Edukiak• Marra librea.• Abestia: Euria.

MotibazioaHosto ihar pare bat hari bati lotu, eta ikasgelara sartu, hostoak haizatzen, haize handia balebil bezala. Begira zer bizi dabilen haizea gaur! Hostoak firin-faran ari dira dantzan!

Jarduerak• Haizearen mugimendua gorputzarekin imitatzen jolastu: besoak, hankak eta abar mugituz. Hatz bat airean jarrita,

haize-zurrunbiloak eta haize-boladak irudikatu.

• Hostoak airean dantzarazten dituen haizea nahierara marraztu.

• Hostoak airean dantzarazten dituen haizea nahierara marraztu, udazkeneko koloreak erabiliz.

• Euria abestia ikasi, eta haizearen mugimendua imitatuz dantza egin.

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 5

Helburuak• Udazkeneko fruitu batzuk ezagutzea.• Natura aztertzeko jakin-mina izatea.

Edukiak• Fruituak: mandarina, mahatsa, gaztaina, garangorria…

MotibazioaMax mandarina bat jaten ari delako itxura egin. Zein goxoa, lagunok! Mandarinak goxo-goxo daude udazkenean. Baten batek probatu nahi du?

Jarduerak• Fitxan ageri diren udazkeneko fruituak aipatu (mahatsa, intxaurrak eta gaztainak). Guztien artean, udazkeneko

beste fruitu batzuk aipatu: garangorria, laranja, mandarina, sagarra…

• Fruituen irudiak saskian itsatsi (trokelatuak U: 1 F: 5).

• Fruituen irudiak orritik askatu, eta saskian itsatsi (trokelatuak U: 1 F: 5).

• Ikasgelako jostailuekin, fruitu-denda bat antolatu: gaztainak, laranjak eta beste fruitu batzuk salerosten jolastu.

Jarduera osagarria• Zentzumenen bidez, udazkeneko fruituekin esperimentatu (ZIENTZIA-LANTEGIA, Gidaliburuko 88. or.).

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 6

Helburuak• Kolorea inguruan ditugun elementuen ezaugarritzat

hartzea.• Kolore gorria bereiztea.

Edukiak• Objektuen nolakotasunak: kolorea.• Kolore gorria.

MotibazioaMaxek galdera bat egin nahi dizue: Zer kolore duzue gustukoen? Nik gorria, horregatik janzten naiz beti gorriz. Sagarraren gorria atsegin dut, garangorrien gorria…

Jarduerak• Guztien artean, ezagutzen dituzten fruitu gorriak aipatu: sagarrak, garangorriak, gereziak, marrubiak…

• Sagarrak gorriz margotu.

• Sagarrak gorriz margotu. Kolorea ahoz adierazi («Gorriak dira»).

• Ikasgelako elementu gorriak aipatzen jolastu.

Jarduera osagarria• Pinturaz estanpatzeko teknika esperimentatu (PLASTIKA-LANTEGIko 3. lamina, Gidaliburuko 89. or.).

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 7

Helburuak• Neurri-nozio batzuk barneratzen hastea.• Musika-pasarteak entzunez gozatzea.

Edukiak• Neurri-nozioak: handia – txikia.• Entzungaia: «Txinatar dantza» (P. I. Txaikovski).

MotibazioaHara zer ekarri digun Maxek kutxatxo honen barruan. Ea, bada… Bi barraskilo dira! Begira zer handia den hau; bestea, berriz, txiki-txikia da. Ia-ia ez da ikusten-eta!

Jarduerak• Fitxari erreparatu, eta barraskilo handia seinalatu. Besoak zabal-zabalik, esan: «Handia!». Barraskilo txikiarekin gauza

bera egin; oraingoan, baina, besoak uzkurtuta eta «Txikia!» esanez.

• Barraskilo handia pinturatan bustitako belaki batez estanpatu.

• Barraskilo handia pinturatan bustitako belaki batez estanpatu. Gero, barraskilo txikia beste kolorebatez estanpatu.

• Txaikovskiren «Txinatar dantza»ren soinuan, barraskiloen mugimendua imitatuz ibili: katamarka herrestan ibili,gorputza uzkur-uzkur jarrita, barraskilo txikiak izateko; eta hainbeste uzkurtu gabe, barraskilo handiak izateko.

Entzungaia (Gidaliburua, 90. or.)

Intxaur-hauskailua: «Txinatar dantza» (P. I. Txaikovski) 29

© g

iltza

Abestia (Gidaliburua, 91. or.)

Gabon-gauaDilin-dalan kanpaiak,ospatu Gabonak.Dilin-dalan kanpaiak,denoi zorionak!

Diz-diz da izarra,barreka haurtxoa.Kantari emango dugu Gabon-gau osoa.

C. Fregtman-giltza

11-12

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 8

Helburuak• Ingurune kulturaleko tradizioen berri izatea.• Musika-jardueretan parte hartzea.

Edukiak• Gabonak eta Gabonetako tradizioak.• Gabonetan familia-giroan egiten diren jarduerak.• Gabon-kanta: Gabon-gaua.

MotibazioaMax pandereta jotzen ari delako itxura egin, eta Gabon-gaua gabon-kanta abestu harekin. Haurrak animatu gabon-kanta abestera, txalo egitera, pandereta jotzera…

Jarduerak• Gabonak iristear direla-eta, sasoi horretako tradizioei buruz hitz egin («Gabon-kantak abesten dira; kaleak eta

etxeak apaintzen dira, familiarekin denbora gehiago ematen da, jaiotza jartzen da…»).

• Irakaslearen laguntzaz, Gabonetako bolak itsatsi girlandetan (eranskailuak U: 1 F: 8).

• Gabonetako bolak orritik askatu, eta girlandetan itsatsi (eranskailuak U: 1 F: 8).

• Guztiok batera, Gabon-gaua gabon-kanta abestu, panderetak eta Gabonetako beste musika-tresna batzuk erabiliz.

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 9

Helburuak• Forma objektuen nolakotasun bat dela jabetzea.• Zirkulu-formari erreparatzea.

Edukiak• Objektuen nolakotasunak: forma.• Irudi geometrikoak: zirkulua.

MotibazioaMaxek magia-truku bat irakatsi nahi digu. Hara! Begiak itxita dituela, zer musika-tresna (pandereta edo kanpaia) emango diodan asma dezake. Argia da gero!

Jarduerak• Pandereta eta kanpaia alderatu (edo beste edozein musika-tresna), eta bien arteko aldeak adierazi («Ez dute soinu

bera; pandereta biribila da, eta kanpaia, ez…»).

• Hatzarekin panderetaren ingerada birpasatu, eta esan: «Biribila da!». Gero, pandereta nahierara apaindu.

• Hatzarekin panderetaren ingerada birpasatu, eta esan: «Biribila da!». Gero, pandereta apaindu,hainbat material erabiliz: purpurina, gomet distiratsuak, girlanda distiratsuen zatiak…

• Pandereta bezala biribilak diren beste elementu batzuk bilatu ikasgelan: CDak, eraikuntza-piezak, platerak…

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 1

0

Helburuak• Soinua eta isiltasuna bereizten hastea.• Entzunezko arreta garatzea.

Edukiak• Musika: soinua – isiltasuna.

MotibazioaMusika-tresnak banatu, eta tresnak jo, Maxek esaten duenean: Hasi jotzen! Maxek dioenean, musika-tresnak jotzeari utzi: Isilik!

Jarduerak• U:1 F:10 trokelatuetako irudiak alderatu, eta irudi horietako bakoitzari zer agindu dagokion adierazi: soinu egin!,

isilik!

• Gune bakoitzean dagokion trokelatua itsatsi (trokelatuak U: 1 F: 10).

• Gune bakoitzean dagokion trokelatua itsatsi (trokelatuak U: 1 F: 10). Fitxako musika-tresnak seinalatueta izendatu.

• Biribilean eserita, ikasgelako musika-tresnak erabili: tresnon izenak esan, soinuak alderatu…

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 1

1

Helburuak• Grafismoak egiten trebatzea.• Begi-eskuen koordinazioa eta trebetasuna

garatzea.

Edukiak• Esparru mugatu batean marra libreak egitea.

MotibazioaGabonetako xingola eta girlanda hauek ekarri dizkigu gaur Maxek, ikasgela apaintzeko. Zer distiratsuak diren!

Jarduerak• Xingolek zer forma hartzen duten begiratu: zuhaitzetik zintzilikatzean, astintzen ditugunean…

• Gabonetako zuhaitzean girlandak edo xingolak marraztu, argizariak erabiliz.

• Gabonetako zuhaitzean girlandak edo xingolak marraztu, errotuladoreak erabiliz.

• Ikasgela apaindu, girlandak eta Gabonetako beste apaingarri batzuk erabiliz.

Jarduera osagarria• Gabonetako zorion-txartela egin (PLASTIKA-LANTEGIko 4. lamina, Gidaliburuko 94. or.).

© g

iltza

Izena:

© g

iltzaU

: 1

F: 1

2

Helburuak• Objektuen nolakotasunak alderatzea, eta haien

arteko desberdintasunak adieraztea.

Edukiak• Pentsamen logikoa garatzea.• Bilduma bateko objektu berdinak identifikatzea.

MotibazioaGabonetako bolak sartu kutxa batean, kolore eta tamaina askotakoak, eta hau azaldu haurrei: Maxek girlanda bat egin nahi du, eta, horretarako, bola gorri txikiak behar ditu…Hara! Honelakoak! Kutxa honetan bola horiek topatzen lagunduko diogu!

Jarduerak• Guztien artean, fitxako apaingarriak deskribatu («Elurretako panpinak dira. Bi kolore berekoak dira; eta bestea, ez»).

• Hatz bat pinturatan busti, eta berdinak diren panpinetan estanpatu.

• Hatza pinturatan bustita, lerro bat egin, berdinak diren panpinak lotzeko.

• Eraikuntza-piezak sailkatzen jolastu, berdinak direnak talde berean jarrita.