29
1 PLATON SARRERA Zein da gobernatzeko sistemarik onena? Zer asmorekin hurbildu behar dute politikariek agintera? Zer prestakuntza izan behar dute gobernariek?... Horiexek dira Platonaren arreta erakarri zuten gaiak, eta gaur egun ere gure arreta erakartzen jarraitzen dutenak, mende asko igaro diren arren. Esan ohi denez, filosofiaren historia Platonek filosofiaz idatzitako gogoeten gaineko ohar saila besterik ez da, hain da handia, sakona eta paregabea aurrean dugun pentsalari greziarra. K.a. 427an sortu zen Platon. Sokratesen ikaslerik onena izan zen, eta Aristotelesen maisu aparta. Haren filosofiaren garrantziaz jabe gaitezen, esan dezagun Platonek ez diola inongo lehiari amore ematen, ez politikaz, ez kosmosaren sorreraz, ez gizadiaren nondik norakoaz. Platonen testuak irakurtzeko motibazioak era askotakoak izan daitezke, eta denak kontuan hartzekoak. Filosofiaren zirrikituetatik sartzea izan dezakezu atsegingarri, edo Mendebaldeko kultura-ondarearen sortzaileetako bat ezagutu nahia. Edonola ere, literatura gustagarri baduzu, aho bete hortz geratuko zara sormen handiko idazle honekin. Duela bi mila eta bostehun urteko kezkak eta oraingo ardurak, esate baterako politikaz, heziketaz edo bizimoduaz, nahiko antzekoak direla igarri izanak zer pentsatua emango dizu. Bestela, hasieran aipatutako galdera horiek zure egungo ikuspegitik gogoan hartu eta aldera itzazu Platonek zioenarekin. Ausartuko ez zara, bada! Errepublika izeneko elkarrizketa Platonek helduaroan idatzitako liburu bikain eta ezagunena da, dudarik gabe. Platonek aztertu zituen gai guztiak biltzen ditu liburu horrek, nahiz eta ordena handirik gabe, haren filosofian ohikoa den moduan. Platonen filosofiaren ikergaiak ez ezik, Mendebaldeko kulturaren zenbait zutabe ideologiko ere agertuko zaizkigu, erne ibiliz gero. Besteak beste, zorionaren eta justiziaren arteko lotura, eta zientziaren eta itxurazko hautematearen arteko kontrakotasuna.

PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

1

PLATON

SARRERA

Zein da gobernatzeko sistemarik onena? Zer asmorekin hurbildu behar dutepolitikariek agintera? Zer prestakuntza izan behar dute gobernariek?... Horiexekdira Platonaren arreta erakarri zuten gaiak, eta gaur egun ere gure arretaerakartzen jarraitzen dutenak, mende asko igaro diren arren. Esan ohi denez,filosofiaren historia Platonek filosofiaz idatzitako gogoeten gaineko ohar sailabesterik ez da, hain da handia, sakona eta paregabea aurrean dugun pentsalarigreziarra. K.a. 427an sortu zen Platon. Sokratesen ikaslerik onena izan zen, etaAristotelesen maisu aparta. Haren filosofiaren garrantziaz jabe gaitezen, esandezagun Platonek ez diola inongo lehiari amore ematen, ez politikaz, ez kosmosarensorreraz, ez gizadiaren nondik norakoaz.

Platonen testuak irakurtzeko motibazioak era askotakoak izan daitezke, etadenak kontuan hartzekoak. Filosofiaren zirrikituetatik sartzea izan dezakezuatsegingarri, edo Mendebaldeko kultura-ondarearen sortzaileetako bat ezagutunahia. Edonola ere, literatura gustagarri baduzu, aho bete hortz geratuko zarasormen handiko idazle honekin. Duela bi mila eta bostehun urteko kezkak etaoraingo ardurak, esate baterako politikaz, heziketaz edo bizimoduaz, nahikoantzekoak direla igarri izanak zer pentsatua emango dizu. Bestela, hasieranaipatutako galdera horiek zure egungo ikuspegitik gogoan hartu eta aldera itzazuPlatonek zioenarekin. Ausartuko ez zara, bada!

Errepublika izeneko elkarrizketa Platonek helduaroan idatzitako liburu bikaineta ezagunena da, dudarik gabe. Platonek aztertu zituen gai guztiak biltzen dituliburu horrek, nahiz eta ordena handirik gabe, haren filosofian ohikoa den moduan.Platonen filosofiaren ikergaiak ez ezik, Mendebaldeko kulturaren zenbait zutabeideologiko ere agertuko zaizkigu, erne ibiliz gero. Besteak beste, zorionaren etajustiziaren arteko lotura, eta zientziaren eta itxurazko hautematearen artekokontrakotasuna.

Page 2: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

2

Page 3: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

3

1. Datu biografiakoak eta testuinguru historikoa

1.1. Bizitza eta idazlanak

Platon Atenasen jaio zen, K.a. 427. urtean. Aristokles Podros zuen egiazkoizena, nahiz eta denek Platon deitzen zioten, «sorbalda zabalekoa» esan nahi duengoitizenez. Amak Periktione zuen izena eta Solon legegilearen familiakoa zen; aita,Ariston izenekoa, Kodro erregearen ondorengoa omen zen. Bi anaiek Glauko etaAdimanto zuten izena, eta Errepublika liburuan aipatzen ditu. Bi osaba, Karmideseta Kritias, oligarka handiki ospetsuak izan ziren. Platonen familia, beraz, entzutehandikoa zen, eta ageri denez, politikarako zaletasuna leinutik zetorkion.

Platon jaio eta handik gutxira Perikles hil zen, eta orduantxe has¡ zen Atenashiriaren gainbehera. Nolanahi ere, Platon gazteak goi-mailako familia greko batizegokion heziera izan zuen, eta Perikles agintariaren aroaren hezkuntza-tradizioanmurgilduta, arteak eta letrak ikasi zituen. Dramak eta olerkiak idatzi zituen gazte-gaztetan, urte batzuk geroago erreko bazituen ere: Sokrates ezagutu ondoren,maisu izango zuenarekin ikasi omen zuen benetako jakinduriaren bidea.

Goi-etorkiko familietako tradizioari jarraiki, Platonek karrera militarrarenoinarrizko hezkuntza jaso zuen, eta egin-eginean, Peloponesoko gudan zalditerianborrokatzera iritsi zen. Halaber, senideen lanbidearen ildotik, eginkizun politikoeiere eutsi beharko zien; baina, ondoko azalpenean aditzera emango dugun bezala,zapuztu egin zitzaion politikaria izateko zuen hasierako joera.

1.1.2. Politikarako joera.

Hogei urte zituenean, K.a. 407. urtean, Sokrates ezagutu zuen, eta harentaldekide egin zen. Sokratesek ezin hobeto erabiltzen zituen erretorika etaelkarrizketa, baina garai hartako iritzi nagusien aurka, zuzentasun etikoa bilatunahi zuen eta horixe zen haren jardunbidearen araua. K.a. 403. urtean, demokraziaberrezarri zen Atenasen, eta demokrazia indarrean zegoela, K.a. 399. urtean, epaitueta heriotza-zigorra ezarri zioten Sokratesi, bi akusaziopean: atzerritar jainkoenaldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea.

Gertaera horrek erabateko eragina izan zuen Platonen pentsamendu politikoeta filosofikoan. Izan ere, politikarako hasierako joera galdu zuen, eta arazo politikoeta moralak bihurtu ziren haren gogoeta-gaiak: Nola zen posible Sokrates bezalakopertsona zuzen bati heriotza-zigorra ezartzea? Une horretatik aurrera, Atenaskofilosofoak gaitz iritziko zion politikan jarduteari, eta gizarte-antolakuntza asmatzeraegingo zuen, demokrazia-sistema ustela garbitzeko, betiere teoriaren ikuspegitik.

Platonek Kriton izeneko elkarrizketan kontatzen digunez, Sokrates kartzelanzegoela, behin baino gehiagotan proposatu zioten ¡hes egitea lagunek, baitaatzerrira joatea ere, presozainak erosita baitzituzten. Sokratesek uko egin zionproposamenari, eta arrazoiak ere eman zituen: heriotza-zigorra bidegabea izanarren, bizialdi osoa eman zuen hiriaren esanak eta legeak bete behar zirelaaldarrikatzen, eta estualdi larri horretan ere bete beharrekoak ziren. Bestelajendeak esan ahalko zuen, arrazoi osoz, legeak bete zituela soilik alde zituelako, etaez bete egin behar zirelako. Horrela irentsi zuen astaperrexilaz egindako edabea,eta lagunen aurrean hil zen.

1.1.3 Bidaiak eta Akademiaren sorrera

Sokratesen lagunak arriskuan zeuden haren kontrako epaiketa eta heriotza-zigorraren ondoren. Gauzak horrela, Platonek Atenastik alde egin zuen, etaMegarara joan zen, Euklidesekin matematika ikastera. Ondoren, Egipto alderaabiatu zen, bertako geometria-jakintzak ezagutzera. Azkenean, 40 urte zituela,

Page 4: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

4

Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera. Pitagorasenjarraitzaileekiko harreman horrek bere zahartzaroan hain nabarmen egingo zenzenbakiekiko grina piztu zuen.

Aldi hartan, Sirakusan zebilela, Dionisio I.a erregearen koinatua, Dionizenekoa, Platonekin adiskidetu zen. Gure pentsalariak gizartea antolatzeko etagobernatzeko zuen sistemak erakarrita, Sirakusan bertan abian jartzekoproposamena egin zion Dionek, Dionisio I.aren agintaldian.

Ez dakigu zergatik, baina Platon eta Dionisio I.a haserretu egin ziren.Dakiguna da Platon handik abiatu, eta haren itsasontzia Egina uharteraino helduzela. Garai hartan Egina eta Atenas etsaiak ziren, eta hori dela-eta esklabu hartuzuten. Eginan, Zireneko Anikeris izeneko merkatari batek ordaindu zuen erreskatea(1.200 zilarrezko txanpon).

Berriro Atenasen, K.a. 387an, Platonek Akademia izeneko bere eskola sortuzuen, izen bereko basoan (basoari hala zeritzon Akademo heroiaren omenez).Unibertsitate-mailako ¡kasketak eskaini zituen lehen erakundetzat har daiteke, etamatematika, astronomia eta zientzia fisikoen inguruko ikerketak egiten zituen.Akademian, politikariak eta gobernariak izango zirenak hezten zituzten askatasunosoz.

K.a. 369an, Dionisio I.a hil zenean, Dionek berriro ere gonbidatu zuen PlatonSirakusara, erregearen oinorde zen Dionisio II.aren hezieraz arduratzeko. Hala ere,Dion eta Dionisio II.a etsaitu egin ziren, eta Dionek Siziliatik alde egin behar izanzuen. Platon Atenasera itzuli zen, dizipuluak jaramon gutxi baino gutxiago egitenziolako.

K.a. 361ean, Dion Sirakusara itzuli eta bertako agintearen jabe eginik, Platonideitu zion uhartera hirugarrenez, greziarrentzako konstituzio berria egiten lagunziezaion. Gauzak ez ziren orduan ere ondo irten: Dion erail zuten K.a. 353an.Proiektu politiko-praktikoa hondatuta, Platon, lur jota eta zapuztuta, etxera itzulizen, eta, une horretatik aurrera, ez zen Atenastik gehiago irten.

Esperientzia politiko horien emaitza ez zen batere ona izan, eta Platonekburu-belarri ekin zion Akademian bere jarduera teorikoari. Zuzentasuna eta harengaineko benetako ezagutza, Platon gehien arduratzen zuten gaiak, aztergai izangozituen bere gogoeta filosofiko sakonetan, azken batean, uste sendoa baitzuenedozein gizartetan hartutako erabaki politikoak haiei begira zertu behar zirela.Geroago irakurriko dugun Errepublikaren VII. liburuan azaldu bezala,komunitateetako agintariek pertsona prestatuenak eta jakintsuenak izan behardute, «estatuaren itsasontziak pilotu tinkoa eta nabigazio-bidearen ezagutzaile onabehar baitu, eta ez edonor». Platon K.a. 347an hil zen. Akademiak lanean jarraikizuen, eta bizirik mantendu zuen gaurdaino heldu den eta gaurkotasunik galdu ezduen pentsamendua.

1.1.4 Idazlanak

Platonen bizitza luzea oparoa izan zen idazkietan, eta argitaratu zituenidazlanak haren pentsaeraren bilakaeraren isla dira. Gogoetak plazaratzeko erabilizuen literatura-generoa elkarrizketa izan zen ¡a beti. Horrelako berbetaldietan,Sokrates maisua jarri zuen doktrina propioaren adierazle, beste batzuekin solaseandiharduela: Platonek hitz egiten zuen Sokratesen ahotik.

Page 5: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

5

Honako aldi hauetan banatzen dira Platonen idazlanak, kronologia-ordenarijarraiki:

- Aro sokratikoko idazlanak. Sokratesen eraginpean sortutakoidazkiak dira, Siziliara eginiko bidaia baino lehenago idatziak, K.a. 388-387 urte aurretik: Elkarrizketa gehienak ez dira emaitza zehatzetarairisten, eta esaera sokratiko ospetsuaren itzalpean geratzen dira: «Ezerez dakidala besterik ez dakit».

Idazkiak: Apologia, Kriton, Protagoras, Karmides, Errepublikaren I.liburua.

- Igaroaldiko idazlanak. Platon Sokratesen gerizpetik askatuz doa,eta bere doktrina ezagutarazten hasten da.

Idazkiak: Gorgias, Menon, Kratilo.

- Helduaroko idazlanak. lzkribu hauek, seguruenik, Siziliarakolehenengo eta bigarren bidaien artean idatzi zituen. Platonen doktrinabereizgarrienak aurkitzen ditugu idazki hauetan.

Idazkiak: Oturuntza, Fedon, Errepublika, Fedro.

- Zahartzaroko idazlanak. Elkarrizketa hauetako batzuk Siziliarakobigarren eta hirugarren bidaien artean idatzi zituen seguruenik;gainerakoak, hirugarren bidaiaren ondoren. Lan hauetan ikusdaitekeenez, Platonen doktrina korapilatuz doa, eta gero eta abstrakzio-maila handiagoa du:

Idazkiak: Teeteto, Parmenides, Politikaria, Timeo, Kritias.

1.2 Testuinguru historiko-soziala

1.2.1 Testuinguru historiko-politikoa

K.a. V. mendearen amaiera eta IV. mendearen hasiera krisi-garaia izan zen mundugreko osoan, eta bereziki, Atenas Hirian. Gainbehera horretan zerikusi handia izanzuten, alde batetik, Atenasen eta Espartaren arteko gerrek, eta bestetik,antolakuntza politikoak.

a) Greziarren arteko gerrak

Hirien arteko garraiobideak egokiak ez zirenez, Greziako biztanleak estatu-hiri autonomoetan bizi ziren. Etsaiengandik babesteko, ligak edo elkarteak sortuzituzten, eta Atenas hiria Delos Liga izeneko elkartearen buru izan zen. Liga horiGreziako hainbat hirik osatu zuten persiarren erasoei aurre egiteko. Egeo Itsasokouharteetako hiriak, baita Asia Txikiko kostaldekoak ere, Persiar Inperioarenjazarpenen mende bizi ziren. Egoera horretatik askatzeko, Atenas¡ eta bestehainbat heleniar hiriri eskatu zioten laguntza. Horrela has¡ ziren Mediar Gerrak,herri grekoen eta Persiar Inperioaren artean.

Greziar guztiak batuta zeuden kanpoko etsai komunaren aurka. Bainagreziarrek persiarren kontra garaipen batzuk lortu ondoren (Maraton, Salamina etaPlateako batailak), persiarrek bertan behera utzi zuten Grezia konkistatzeko asmoa,eta K.a. 446. urtean hitzartu zen bi aldeen arteko bakea. Behin kanpoko mehatxuadesagertuta, greziarren arteko gerrak has¡ ziren; hain zuzen, V. mendean nagusiziren bi hiri handien artean: Esparta eta Atenas. Batzuen eta besteen garaipen etaporrot sail baten ondoren, Atenasek eta Espartak Hogeita Hamar Urteko Bakeahitzartu zuten (K.a. 445). Hurrengo urteetan Perikles izango zen Atenasen agintari,eta parekorik izan ez duen kultura grekoaren loraldia abiarazi zuen.

Page 6: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

6

Hala ere, K.a. 431n hitzarmena urratu eta Peloponesoko Gerra has¡ zen.Espartak Peloponesoko Liga sortu zuen, eta gerra deklaratu zion Atenas¡. Atenasgaltzaile atera zen, hainbat arrazoirengatik: lehenik, izurriteak Atenas birrinduzuelako (K.a. 430); bigarrenik, atenastarrek erabaki oker hartu zituztelako;hirugarrenik, Perikles hil zelako (K.a. 429); eta laugarrenik, aristokraten eta herrixehearen arteko liskarrek hirian zatiketa eragin zutelako.

Atenas eta Espartaren arteko gerra ez zen bi hirien arteko borroka soilik;aitzitik, hiri bakoitzak babesten zuen erregimen politikoa zegoen jokoan.

Atenasko sistema politikoa demokrazia zen, eta sistema hori zabaltzenahalegindu zen mendekoen eta aliatuen artean. Horregatik, Atenasek politikainperialista bultzatu zuen eta berehala aurrean Esparta hiriaren boterearekin eginzuen topo. Espartako erregimen politikoa, aldiz, oligarkia zen. Beraz, grekoenarteko Peloponesoko Gerra bi erregimen politikoren arteko norgehiagoka izan zen.Espartak irabazi bazuen ere, denborarekin Grezia osoak galdu zuen, eta Greziakourrezko aroa amaitu zen. Periklesek (K.a. 461-429) bazekien bi hirien artean gerrapiztuz gero, ez bata ez bestea ez zela irabazle izango, eta horregatik ahaleginduzen bere agintaldian bi hirien arteko gerra saihesten.

b) Demokrazia

Platon jaio zenean, demokrazia zen Atenasko erregimen politikoa. Dena dela, ezdugu pentsatu behar betidanik horrela izan zenik. Hasieran, arkonteak izenekoakizan ziren hiriko agintariak eta komunitatea erregimen oligarkikoaren uztarripeanzuten. Hala ere, Drakon (K.a. 621) eta Solon (K.a. 594) legegileek egindakoaldakuntzen ondorioz, sistema oligarkikoa ahuldu eta herriaren esku-hartzepolitikoa sustatu zen, harik eta demokrazia ezarri zen arte.

Periklesen garaian, sistema demokratikoak gailurrera jo zuen. Magistratuak nahizhiri-barrutietako buruzagiak noiz bozketaz noiz zozketaz aukeratzen zituzten. Jokopolitiko horretan parte hartzeko eta buruzagi hautatua izateko, hiritar guztienaukerak segurtaturik zeuden, aristokraten nahiz oligarken odolekoak izan gabe ere.Esklabuak, atzerritarrak eta emakumezkoak, aldiz, ahalbide horietatik guztietatikbaztertuta zeuden.

Egoera horretan, hiritarrek jo zezaketen helbururik gorena auzitegietan etaparlamentuetan arrakasta lortzea zen. Erretorika, hots, entzuleak konbentzitzekomoduko argumentu sendoak plazaratzeko artea, guztiontzako ikaskizun bihurtu zen.

Sofistak agertu ziren, hau da, jakinduria-irakasleak, ordaintzen zieten guztiei hitzaldieraginkorrak eratzeko eskolak emateko. Entzuleria harri eta zur uzteagarrantzitsuago bihurtu zen argudioetan egia bera erabiltzea baino. Jarduerademokratikoa demagogia hutsa bihurtzen ari zen. Alderdi-interesen arteko lehieketa azpijokoek, hau da, alderdikeriek, nahasi eta oztopatu egiten zituzten lantzeanbehin har zitezkeen erabaki zuzenak. Gauzak horrela, Espartaren kontrako gerrabatzuk arduradun politikoen eta militarren arteko nahasmen eta koordinaziofaltagatik galdu ziren.

Platonen iritziz, demokrazia sistema politikoaren usteltze-prozesurako urrats batzen, eta Apologia bere idazlanean deskribatu zuen Sokratesen kondena etaheriotza-zigorra horren adibide da: interes pribatu eta alderdikoiek manipulatutakoherritarren botoen indarrez, sekula eginiko bidegabekeriarik iraingarriena.

Page 7: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

7

1.2.2. Testuinguru kulturala eta filosofikoa.

Platon pentsamenduaren alorrean murgildu baino lehen, Mendebaldeko filosofiakbazuen ordurako tradizio luzea. Lehenengo pentsalari haiek unibertsoari buruzkogogoeta zorrotz eta zehatzak egin zituzten, eta komeni da beraz haiek aipatzea,Platon nola edo hala haien ondorengoa delako.

a) Filosofo joniarrak

Mendebaldeko lehenengo filosofoak ez ziren kontinentean jaio, Egeo Itsasokouharteetan eta Asia Txikiko kostaldeko herriak biltzen dituen eskualdean baizik.Zergatik leku horietan eta ez, esaterako, Atenasen? Mendebaldearen etaEkialdearen arteko bidegurutzea zelako. Ekialdeko tratulari eta merkatariek, saldueta erosteko ekoizkinak ekarri ez ezik, haien kulturaren ondareak eskaini eta jasoere egiten zituzten. Ondorioz, unibertsoari buruzko ulerkerek topo egin eta horrekgogoetara bultzatu zuen. Zalantzarik gabe, kulturaniztasuna aberasgarri izan zen.

Miletotarren pentsaera filosofikoaren aurretik, Greziako pentsaera mitikoa deritzonadugu. Homero eta Hesiodo antzinako olerkariek asmaturiko kontakizunak mundukoedozein gertakariren azalpenerako giltza ziren. Gertatzen zen guztia norbaiteneskupean zegoen; hots, jainko nahiz giza itxurako naturaz gaindiko indarren mende.Gizakion antzeko kezkak zituzten goi-izakiek, eta gu bezain izaki apetatsuekgobernatzen zuten mundua.

Miletotarrak, aitzitik, Europako lehenengo zientzialari bilakatu zirenak, jainkoenaipamena alde batera uzten has¡ ziren, eta gauzen zergatiaren galderei erantzunberri eta libreagoak asmatzen ahalegindu ziren. Lehenengo aldiz pentsamenduarenhistorian, azalpen arrazional bat eman nahi izan zieten gertaerei, kontakizunmitikoetara jo gabe, eta hori da benetan garrantzitsuena.

Lehenengo filosofoen ikergai nagusia, hortaz, gauza guztiak azken batean direnlehen ekaia, edo sortzen diren lehenbiziko materia, edo egoera batetik besteraaldatzera bultzatzen dutena, naturaren barne-dinamismoa izan zen. Lehenprintzipio horri arkhé deitu zioten. Lehen ekai hori aurkituta, unibertsoa arautzenduten lege orokorrak egon badaudela esan, eta zein diren zorrozki aztertzeari ekinzioten. Kosmosaren (ordenaren) ulergarritasuna aldarrikatu zuten, jainkoegoskorren apeten esku utzitako kaos ulertezinaren aurrean.

Izan ere, naturan nonahi gertatzen diren aldaketa-prozesuez arduratuta -jaiotzaketa heriotzak, hazierak eta endekatzeak, haurtzaroa eta zahartzaroa-, bilakaerahorietan guztietan zerbait iraunkor zegoela pentsatzen zuten.

Bestela, bada, osagai iraunkorrik ezean, ezingo zen aldaketarik hauteman, etahasierako egoerarekin inolako loturarik ez duen beste gauza baten aurrean egongoginateke.Zergatik aldatzen da errealitatea? Benetan aldatzen da ala zentzumenek iruzuregiten digute? Bestela esanda, aldatzen dena benetakoa da? Aldaketa «arazo»horren aurrean elkarren aurkako bi bide jorratu zituzten bi pentsalari ekarrikoditugu hona.

Heraklito Efesokoak (K.a. 535-475) ez du elementu berezirik behar existitzen denguztia azaltzeko; Guztia jario iraunkor bat da: «Dena etengabeko jarioan dago».Dena mugimenduan dago, eta ezerk ez du betiko irauten. Naturaren legeaaurkakoen arteko borroka da, baina, hala ere, naturak badu barne-oreka dinamikoa:Ezin gara ibai bateko ur berberean bi aldiz bainatu, sartu eta gero ur «berriak»datozelako. Hala ere, ibai bera da: funtsezko batasuna dago. Heraklitok pentsatzenzuen aldaketa guztiak zuzentzen dituen lege unibertsal bat (logos) dagoela.Zentzumenetik datorren guztia ez da faltsua, baina ulertu egin behar da:adimenak bakarrik bil lezake haren funtsezko batasuna.

Page 8: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

8

Parmenides Eleakoaren (K.a. 544-450) pentsamendua Heraklitorenaren kontra-kontrakoa da. Parmenidesen ustez, adimenak ezagut eta arrazoitu dezan,beharrezko bidea kontraesanik gabe aritzea da. Baina zer ondorio atera zenprintzipio horretatik? Izatea bada eta hutsa ezereza, ez-izatea ez da ezer. Izateakez du hasierarik; noizbait has¡ izan balitz, ezer izango ez zatekeen unea gertazitekeen. Baina hori ez da posible: ezerezetik ezin da ezer eratorri. Ez-izatetik ezinda izatea sortu; beraz, izatea betikoa da, eta aldaezina. Aldaezina, zergatik?Aldaketak hurrengoa adierazten duelako: orain honelakoa dena izateari uzteko, etabeste edozer izan baino lehen, ez-izatetik igaro behar da.

Prozesua honelakoa litzateke: izan, ez-izan, izan. Hori ezinezkoa da. Gertaerengaineko ikuskerak (kontraesanik gabe aritzea, hots, logikoki) zentzumeneijaramonik ez egitea dakar, informazio kontraesankorra ekartzen baitute, etaarrazoimenari lehentasuna ematea. Pentsamenak benetako ezagutza dakar,izatearen ezagutza alegia; zentzumenek, aldiz, errealitatearen alderdi irrazionalaketa iruzurrezkoak hautematen dituzte.

Heraklito eta Parmenidesen arteko auzia Platonengana heldu zen, eta eragin zuzenaizan zuen errealitatearen eta ezagutzaren Platonen teorian.

b) Pitagorikoak

Pitagoras K.a. 530 inguruan jaio zen, Samos uhartean. Antza denez, hainbat bidaiaegin zituen Ekialderantz, eta bertako irakaspenak bereganatu zituen. Elkarte edokomunitate bat sortu zuen jarraitzaileekin batera, Pitagorikoaen eskola izenekoa.

Platon, naturako fenomenoen edo gertaeren aldaketa-prozesuari irtenbideaaurkitzeko ahaleginetan, pitagorikoekin jarri zen harremanetan, Sirakusara eginikobidaietan. Elkarte pitagorikoek zuten antolakuntza ere eman nahi izan zionAtenasko bere Akademiari. Bertan, esaterako, ez zituzten onartzen matematikazjabeturik ez zeuden pertsonak.

Pitagorikoek gorpuzdunak ez diren izakiak, hots, zenbakiak eta irudi geometrikoak,asmatu zituzten, eta izaki horiek ez dira senti daitezkeen izaki errealak, pentsadaitezkeenak baizik. Ahalmen hori Akademiako ¡kasketen helburuari guztizegokitzen zitzaion pentsamendu abstraktuan murgiltzeko gaitasuna izatea, etaikaslegaiek zenbakien gaineko jakintzarekiko zaletasun handia erakutsi beharzuten.

Pitagorikoen ustez, errealitateko hainbat izakiren ezaugarri eta jokaeramatematikaren laguntzaz formulatu zitezkeen, eta, horren ondorioz, unibertsokoizaki guzti-guztiak formula matematikoen bidez azal daitezkeela pentsatzen zuten.Beraz, pitagorikoen doktrinaren arabera, matematikaren printzipioak izakienprintzipioak berak dira, eta matematikaren osagaiak zenbakiak direnez, zenbakiekeratzen dute unibertsoaren izaera Zenbakiak bihurtu zitzaizkien, horrela, ikergainagusi.

Eskola pitagorikoak, zientziaren eremuan ez ezik, arlo erlijioso eta politikoan erejardun zuen. Matematika, musika eta astronomia lantzeaz gainera, arimenhilezkortasuna eta transmigrazioa aldarrikatu zituen. Ekialdetik iritsitakoorfismoaren tradizioaren postulatuak berenganatuta, ezagutzaren bidezkogarbitzapena aldarrikatzen zuten, baita debeku hertsiek araututako bizitza-sistemaere, errito misterikoez elikatuta.

Platonen ezagutzaren teorian, arimaren hilezkortasunak izugarrizko garrantziadu, eta pitagorikoen antzera, arima gorputzaren mende jartzen duen edozertatikaskatzea izango da benetako ezagutza lortzeko bidea.

Page 9: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

9

c) Sofistak: eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeenkonbentzionaltasuna

Periklesen mendean, hots, K.a. V. mendean, demokrazia sistema politikoa nagusiazen Atenasen, eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zitzaienhiritarrei: demokraziak berdindu egiten zituen nobleak zirenak eta ez zirenak; kargupubliko guztiak edozein hiritarren esku egon zitezkeen. Gauzak horrela, hirikideeneginbeharra zen halako foruetan eztabaidatzea, entzutea eta erabakiak hartzea.Testuinguru horretan, hitzaren erabilera egoki eta limurtzaileak garrantzi handiahartu zuen: komunitatean bizitzeko, nor izateko, nork bere burua eta interesakbabesteko, hitzezko argudio sendoak eraikitzen jakin behar zen. Baldintza horietansortu eta, aldi berean, hartu zuten indarra sofistek. Baina, nor ziren sofistak?

Sofistak ez ziren atenastarrak, kanpotarrak baizik, eta hiritarrak ez zirenez, hirikobatzarretan hitz egiteko eskubiderik ez zuten. Ondorioz, ezin zuten hiriko politikanparte hartu. Kultura jasoko eta itzal handikoak ziren, eta bizi ahal izateko,erretorika-eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zizkieten tasak ordaintzenzituzten gazte aberatsei.

Sofisten iritziz, Natura edo Physisa gizakiaren borondatetik kanpokoa da; hots,gertatu beharrekoa gertatzen da, eta gizakiak horretan ezer egiterik ez duenez,Naturak ez du ikergai izan behar. Beraz, jakinduria-emaile hauek unibertsoarenizaerari buruzko filosofo zaharren gogoetak baztertu, eta arazo berriak plazaratuzituzten: antropologiakoak, hizkuntzazkoak, zuzenbidezkoak, politikoaketa moralak, hain zuzen. Eta gizarte eta kultura bakoitzak bere portaera-ereduakdituenez, gizakia ikertu behar da errealitatea ikertu ordez: gizakia eta giza kontuakdira garrantzitsuena. Trasimako, Gorgias edo Protagoras («gizakia gauza guztienneurria da.) izan ziren mugimendu intelektual horren ordezkari nagusiak.

Bestetik, Parmenides eta Demokritok ez zituzten zentzumenak erabili errealitateazer den azaltzeko: zentzumenek ez digute benetako ezagutza ematen(Parmenides), edo errealitatea zati ikusezinez (atomoak) osaturik dago (Demokrito).Sofistek, aldiz, zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Zer ondorio ateradaiteke? Zentzumenetik datorkigun informazioa aldatzen da pertsonaz pertsona,banakakoa, norberarena baita. Horiek horrela, norberaren esperientzia dagarrantzitsuena.

Orduan, zein da egia, zeuk ala neuk hautemandakoa? Gauza eta pertsona guztiengaineko egiarik ez dago, eta ondorioz ezin da ezagutu: eszeptizismoepistemologikoa.

Argudio horrek etikan eta politikan ere balio du. Legeek eta ohiturek galdu eginzuten antzina izan zuten jainkozko izaera: legeak edo ohiturak zuzenak ziren«sakratuak» zirelako. Agnostizismo horren ondorioz, atenastar ohiturak, erlijioa etaerakundeak kritikatu zituzten, eta erlatibismoa aldarrikatu zuten: balioak etakultura-edukiak zuzenak ala ez-zuzenak, egiazkoak ala faltsuak dira, ikuspuntuarenarabera. Atenasen eta Espartan, esaterako, legeak desberdinak ziren. Zergatik?

Legeek berezko baliagarritasunik ez dutelako: gizakiok gizarterako adosten(hitzarmenez) ditugun arauei jarraiki egiten ditugu komenigarriak, onuragarriakirizten diegulako, eta horrela egiten ditugu baliozko: horretan datza, hain zuzen,legeen konbentzionaltasuna.

Elkarrizketetan solaskideek erakutsitako arrazoiak egiazkotzat har ditzaten trebeizatea da, sofisten iritziz, jokaera arrakastatsua -eta ondorioz, bertutetsua-.Platonen doktrinaren eginkizunetako bat sofisten bertutearen ikusmolde haukritikatzea izango da. Izan ere, Platonen iritziz, planteamendu hori jakinduriarenerronkari uko egitea da, gizakion interes pribatuak lehenesten baitira egia etazuzentasunaren gainetik.

Page 10: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

10

d) Sokrates

Sokratesek ez zuen ezer idatzi, eta hari buruz dakigun guztia hurrengofilosofoengan izan zuen eraginagatik da. Sarritan arazo izaten da jakitea zer denSokratesek berak esan zuena eta zer haren jarraitzaileek adierazitakoa. Dena dela,egungo ikertzaile gehienen ustez, Platon eta Aristoteles dira iturri fidagarrienakharen pentsamendua ikasteko.

Aristotelesen arabera, bi izan ziren Sokratesen ekarpenak: elkarrizketa bidezkoargudiaketa induktiboa eta definizio unibertsala. Horrez gainera, ez duguahaztu behar bere irakaspenak erabili zituela bere bizitzan, eta, horren ondorioz,bizitzaren zein heriotzaren aurrean jardunbide eredugarria utzi zuela ondorengofilosofoentzat. Platonen pentsamenduan nabarmena da hori.

Antierlatibismo morala: definizio unibertsalak

Sokratesek eta sofistek garrantzia eman zioten hitzari, nahiz eta helburudesberdinekin: sofistikaren erlatibismoaren kontra, Sokratesek definiziounibertsalak egon badirela esango zuen, gauzen artean zerbait komun dagoenaldetik.

Sokratesen iritziz, egia bilatu ordez, eztabaida politikoetan eta epaitegietan hitzariadiera propioa ematera ohitzen ari ziren Atenasko hiritarrak, norberaren interesenaraberako pentsamolde guztiak ontzat harturik eta erlatibismo arriskutsuan eroriz.

Erlatibismoari aurpegia eman nahian, Sokratesek hala zuzentasunari nolaedertasunari dagokienez, definizio zehatza emateak berebiziko garrantzia duelaerakutsiko zuen, eta banan-banako adibideen gainetik, hitzaren esangura mamitsuaaurkitu eta mugatu beharra dagoela aldeztuko zuen: iritzi guztien gainetik,jardunbide zuzena (egia morala) bilatzea da gure egitekoa, inori irakatsiahal izateko.

Platonen maisuak Etikaren eremura zeramatzan erlatibismoaren aurkako ikusmoldehauek. Horrela, Sokratesena lehen moral arrazionala dela esan daiteke.

- Intelektualismo etikoa. Bizibide bakoitzean aritzeko hari dagozkionxehetasunak ondo ezagutu behar diren bezala, bertutean aritzeko ere arlohorretako berezko jakingarrien jabe izan behar da.Sokratesek, hortaz, bertutea jakintzari lotzen dio -onbidea jakintzaren mendejartzen baitu-. Giza bertutea zertan datzan jakiteaz batera, norberarenarrazoimenak hartarako ekintzak egiteko aginduko du berehala. Etanahimenak bete baino ez ditu egin beharko.Bestela esanda, inor ez da okerra bere borondatez; hots, inork ez du gaizkiaegiten nahita, baizik eta jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako edoegoera bati dagozkion inguruko guzti-guztiak ezagutzen ez direlako(intelektualismo etikoa).Era horretan saiatu zen Sokrates erlatibismoa gainditzen: ezagutza eta etikabatuz, alegia.

Maieutika: Sokratesen metodoa

Oraintsu esandakoari lotuta, filosofia jarduera gisa ulertzeko joera zabalduzuen. Filosofia ez da pentsamendu amaitua, argia bere azken ondorioetan, baiziketa bizialdian ardura diguten usantzaz, elkarlanean, solasaldien bidez, ozta-oztamamitzen den gogoeta.

Page 11: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

11

Elkarrizketaren bitartez gogoetatzeari ekiteko metodo sokratikoa bi urratsekosatzen zuten:

- Ironia. Ezjakinaren itxura eginez, elkarrizketan parte hartzen dutesolaskideen hasierako jakinduria kritikatzen du, mintzakidearen zalantzaeta jakinezaren aitorpena lortu arte. Sokratesek ezjakinarena egiten du,eta mintzakideek aldarrikatutako ideien azpian ezkutatzen direnkontraesanak agerira ateratzera mugatzen da. Honela jokatuz,Sokratesek erantzun desegokiak baztertu nahi ditu, eta egokien bilaabiatu.

- Maieutika. Gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar dufilosofoak. Ezagutzean ez dugu ezer berririk asmatzen (Sofisten kontra),barneko edukiak kanporarazten baizik. Sokratesen ustez, amak(emagina zen) haurrekin egiten zuena egiten du maieutikak ideiekin:ateratzen lagundu. Prozesu osoaren bukaeran, ikergaiaren gainekoerabakiarekin (gehienetan, definizioarekin) topo egitea zuen helburuSokratesek.

Giza auziei buruzko elkarrizketan oinarritutako horrelako metodo filosofikoaerabilita, hamaika kontzeptu moralen gaineko ikerketa sakonak egitera heldu zen,eta horregatik, hainbat hirikideren ahulezia morala agerian utzi zuen. Auziperatueta heriotzara kondenatuta, hiriaren legeei muzin egin baino nahiago izan zuenzigorra bete.

2. Platonen pentsamendua

2.1 ldeien teoria: dualismo ontologikoa

Platonen izatearen teoria ondo ulertzeko, kontuan hartu behar dugu nolakoa zenAtenasko egoera politikoa eta filosofikoa. izan ere, demokraziaren garai onenakjoanak ziren, eta sistema demokratikoa usteltze-prozesuan zegoen. PeloponesokoGerra galdu ondoren, Atenasek Grezia osoan izan zuen nagusitasuna amaitu zen.Giro politiko horretan, eszeptizismoa eta erlatibismoa nagusi ziren sofistenirakaspenen ondorioz. Horren guztiaren ondorioetako bat Sokratesen heriotzadugu. Nola saihestu horrelakorik gertatzea? Errealitatea ikuspuntuaren araberakoada, hots, ez dago egia absoluturik? Ez dago esaterik, azken batean, zein denjokabide eta politika zuzena? Platonen ustez, balio absolutuak, hots, Edertasuna,Ausardia, Maitasuna edo Zuzentasuna, existitzen dira. Baina hori justifikatu eginbehar da, eta horretarako, errealitatea, benetako errealitatea, zein den eta nolakoaden azaldu behar da. Horretan datza izatearen teoriaren garrantzia.

Platonen ustez, zentzumenen bidez hautematen dugun mundu fisiko-materiala etengabe mugitzen eta aldatzen ari da. Horrela, ezinezkoa da ezagutzazientifikoa eratzea. Zientziak edo ezagutza zorrotzak ondo definitu behar ditu bereikergaiak, eta definizioak ezin aldatuzko ezaugarriez osatzen direnez gero, ezin diramundu fisikoan aurkitu.

Horrela, bada, bereizkuntzak bereizkuntza, sentimenezko munduko gauzabakoitzak badu berea duen ezaugarria, lorea lore eta zaldia zaldi egiten duena, etabestetik lorea eta zaldia elkarrengandik bereizteko balio duena. Eskuan ditudanatzamar guztiak dira atzamarrak, guztiz desberdinak badira ere. Nola da posiblehori?

Hauxe da Platonen erantzuna: munduan diren loreak, zaldiak eta abarguztiak materiagabeko eredu banaren arabera sortuak direlako. Animaliak etabizidunak, oro har, hilkorrak dira; hala ere, haiei dagozkien forma edo eredu

Page 12: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

12

materiagabea, gauzaki bakoitza sorrarazten duen ideia, hain zuzen, ez dadesagertzen, betiko eta aldaezina baita.

Beraz, badago izatearen alderdi egonkor bat, aldatzen ez dena. Zer daalderdi egonkor hori? Zerbaiten definizioa ematen dugunean, komun dituztenezaugarriak aditzera ematen ditugu kontzeptu jakin batez baliaturik; kontzeptuhorretan biltzen den hura da alderdi egonkor hori; hots, izen bera duen gauzakimultzo berari dagokion forma edo ideia. Baina, kontuz! Ideia hitzak okertu ahalgaitu Platonek ematen dion adieran ulertzen ez badugu. Hizkuntza arruntean ideiakdira pertsonoi bururatzen zaizkigun asmazioak, burutapenak, etab. Platonen ideiakez dira pentsamenduaren asmazioak edo burutapenak, eredu aldaezinak,betierekoak eta perfektuak baizik: benetako errealitatea.

Gauzak horrela, izaki eder asko egon daitezke, baina edertasun bakarradago, zeinen adierazgarriak baitira gauza eder zehatzak. Era berean, berdingertatzen da betebeharra, adiskidetasuna, edertasuna, zuhurtzia, maitasuna etaabarrekin: esangura egonkor eta unibertsalari lotzen zaizkio. Ondorioz, zuzena zerden erabakitzeko orduan, argudiatzeko teknikari (erretorika) erreparatu ordez,benetako errealitateari (ideiari) aditu behar zaio. Horretan datza izatearenteoriaren garrantzia.

2.1.1. Ideien eremua

Platonen teoria honen arabera, ideia unibertsalak materiazko munduhonetatik kanpo legokeen izate-eremukoak dira. Badirudi, bestalde, mundumateriadunaren eta ideien munduaren arteko aldea espaziozko bereizkuntzaizateraino ere heltzen dela. Ideiek beren bizilekuan irauten dute betiko, eta mundufisikoan diren izakiak, aldiz, etengabe mugitzen eta eraldatzen dira. Sentimenezkomunduko gauza orok ideien munduan dagokion unibertsaletik hartzen du bereizatea, edo, beste era batera esanda, mundu fisikoko gauza orok ideien mundubarnean hartzen du parte, zeren beheko mundu honetakoak dagokien forma edoideiaren kopia baitira. Sentimenezko mundua askotarikoa da, hots, zaldi, lore etaatzamar desberdinak daude izaki horiek parte hartzen dutela dagokien ideietatik,baina bakoitzak era zehatz batean eta ideia agortu gabe.

Inoiz inork ezagutu edo atzemango ez balitu ere, ideiek, beren horretan izandiren eran, gizaldiz gizaldi iraungo lukete.

Timeo izeneko elkarrizketan, berriro dioskun legez, jainkoak - «Demiurgo»,haren hitzetan - mundua eratu zuenean, alde batean materia zuen, eta bestean,materiari forma emango zion ideien multzoa. Ondorioz, ideiak sentimenezkomundutik kanpo egon badaudela adierazten du Platonek berriz ere.

2.1.2 Bestelako ideien existentziaren beharra

Moralaren kontzeptuez gogoeta egitean, ideiek existitu behar dutelaateratzen du ondoriotzat Platonek. Sentimenezko munduan zirkulu perfektua ¡nonez dagoen moduan, ¡non ere ez da on nahigarria eta biribila izango, sentimenezkomundu honetaz gain adimenezko munduan izan ezik.

Beste edozein ideia edo formaren gainetik, moralgintzaren (Zuzentasuna,Ontasuna) eta estetikaren (Edertasuna) unibertsalak ikertzeko grina azaldu zuenPlatonek lehenbizi. Ondoren, edertasuna eta ontasuna ez ezik, beste hainbat izakiere definitu beharrekoak badirela pentsatu zuen, eta arruntagoak nahiz zatarragoakdiren arren, definizio batez adieraztekoak (zaldia, etxea, harkaitza ere definitubehar dira). Mota askotako unibertsalak direnez gero, zatarrak batzuk etagogoangarriak besteak, esentzien artean zenbait mailatako ideia multzoak daudelaadieraziko zuen Platonek, hierarkia osatzen duten ideia multzoak, alegia.Garrantzitsuena ongia dugu: ideia guztien mailakatze horren punturik gorenean

Page 13: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

13

ongiaren ideia dago, mundu adigarria argitzen duena, hots, ulergarri egiten duena,sentimenezko munduan Eguzkiak argitu eta ikusgarri egiten duen moduan(haitzuloaren mitoa). Ongiaren azpian matematikazko kontzeptuak etazientziazkoak oro har; eta azkenik, gauzaki zakar bakoitzak duen formak moldatzenduen ideien beheko maila.

• Ideien ezaugarriak

Bil ditzagun ideien inguruan aditzera eman ditugun ezaugarriak. Lehenengo,ideiak betikoak dira, edo denboraz gaindikoak. Bigarren, bakarrak dira, izakibakoitzeko ideia bana dagoelako. Eta hirugarren, aldaezinak dira, aldaketarik ezdutelako.

Fedon izeneko idazkian, bestalde, ideien bereizgarritasuna beste era bateraadierazten du. Izan ere, hiru dira ideiei egozten dizkien ezaugarriak:

- Arrazoimenez ezagutzeko modukoak dira. Sofisten akatsa izanzen gauzen itxurazko ezaugarriez haraindian ez jotzea, eta, ondorioz,zentzumenaren mende egotea. Filosofiaren egitekoa da ikusmenaz,entzumenaz eta gainerako zentzumenez eginiko azterketari ¡hes egiteaizakien benetakoa (adigarria) ezagutzeko.

- Zentzumenez jasotzen ditugun gauzakiei zerbait iriztekoerreferentzia-puntuak ditugu ideiak. Gizon edo emakume zintzoaeta justua den ala ez erabakitzeko, horrelakoei datxezkien irizpideakerabiliko ditugu, eta, ondorioz, balioen ideiei begira ebatziko dugu.Beraz, gizaki bat ez da zintzoa izango erabilitako ikuspuntuaren arabera,unibertsala (ez-erlatiboa) den erreferentzia-puntuaren arabera baizik(ideia).

- Ideiak objektu naturalen zergatikoak dira. SentimenezkoMunduko gauzakiek dagozkien ideietatik hartzen dute beren izana, etaalde horretatik gauzaki horien zergatikoa (izateko zergatia) dira.

Laburbilduz, beraz: izakiari buruzko teoria honek (edo teoria ontologikoa) bimundu daudela adierazten du; mundu fisikoa bata, eta ideien mundua, bestea.Mundu fisiko honetatik at dauden materiagabeko izaki absolutu, aldaezin etaorokorrek benetako errealitatea osatzen dute.

2.2. Ezagutzaren gaineko teoria: dualismo epistemologikoa

- Zentzumenen bitartez ez da benetako ezagutza eskuratzen.Zentzumenen bidez hautemandakoa etengabe aldatzen denez gero, sekula ez daizatearen mailara iritsiko: hautemateak (edo pertzepzioak) kontu hartzen dioitxurari, eta ez benetako izaerari. Bilakabidean dagoen ezer ezin da benetakoezagutzaren osagai izan.

Benetako ezagutza, hortaz, ez da hautematea, itxurazko ezaugarrietarazuzentzen dena. Horrela balitz, inor ez litzateke izango bestea baino jakitunagoa,denok baititugu zentzumen berdinak eta antzeko hautemateak.

Bestalde, ezagumenean dugun edukien multzoa, osorik hartuta, ez dazentzumenez antzemandakoa, zeren eta ideia ugari bururatu baitzaizkigu argudio-ahalmenaz edo arrazoimenaz baliatuta.

- Arrazoimenaren bitartez eskuratzen da benetako ezagutza.Platonen aburuz, gure jakinmina ez da asetzen harik eta izaki egonkorren bat

Page 14: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

14

aurkitzen dugun arte, bere baitan berdinik dirauen izakiren bat, alegia. Izan ere,pertsona bati edertasuna zer den galdetuko bagenio, eta haren ustez ederrak direngauzakien zerrenda bat baino emango ez baligu, edertasuna bere horretan, hau da,edertasuna bere jatorrian ez duela ezagutzen erantzungo genuke: ezagumenarenhelburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da, ezer gutxi aurreratzen baituguezagutzaren bidean etengabe aldatzen diren gauzen ezaugarri partikularrezbakarrik ohartzen bagara.

Dagoeneko badakigunez, erabateko ezagutzaranzko bidean, honako hiruegoera hauetatik igaro behar dugu:

- Ezjakintasunaren maila. Benetako jakinduriaren jabe dela uste duenpertsona harroaren egoera ez-jakinduria hutsa da.

- Zentzumenen maila. Zentzumenetako informazioan oinarritutako jakite-egoera erdi mailako ezagutza da, errealitatearen gaineko iritziak emateanoinarritzen delako.

- Arrazoimenaren maila. Arrazoimenaren azterketa fin eta sakonarenondorioz eskuratzen den egoera ezagutza-maila gorena da; ezagutza izenamerezi duen tankera bakarra da, emaitzatzat zientzia baitauka.

Beraz, Platonen doktrinaren arabera zenbait ezagutza-maila ditugu:lehenengo egoera kenduta -bertan objektu bat bera ere ez baita ezagutzen-,zentzumenez baliaturiko ezagugaiak, batetik, eta arrazoiaren bidezkoak, bestetik,ditugu. Horrela, bi errealitate-maila hartu behar ditugu kontuan nagusiki,aipatutako ezagutza maila bakoitzari (iritziari eta zientziari, hurrenez hurren)dagozkion ezagugaiak direlako.

- Bide okerra ez-jakinduriaren ondorioa da.Jakinduria zer den azaldu ondoren, ez-jakinduria zertan datzan argitukodugu. Ergelkeria, bere izatez, ez da ez-jakinduriaren benetako erakuslea,ahuleziarena baizik. Ez-jakinduriari, batetik, nork bere burua jakitun duelakouste harroa, eta, bestetik, botere-nahia eransten zaizkionean, orduan sortzenda zorigaitzik handiena. Beraz, goian aipatu dugun bezala, nork bere buruajakitun duelako uste faltsua da ez-jakinduria.

Esanak esan, nahita gaizki jokatzea, hau da, gaizki jokatzen dela jakitunegotea, ezinezkoa da Platonen ustez. Sokratesen moralaren doktrinaazaltzean esan dugun bezala, jakitunak, benetako jakintzaren jabe denak,ezin du bidegabeki jokatu, berak jabe duen zuzentasunaren ezagutzak gizakizuzen bihurtzen duelako ezinbestean. Hau da, oinarrizko jakintzak ondoriozuzenak ditu jakitunengan, beren jokamoldea egokitzen eta artezten baitu.Bide okerra hautatu izana ez~jakinduriaren ondorioa da, beraz.

- Benetako ezagutza ezin da irakatsi norberaren jarrerarenondorioa da.

Platonen ezagutzaren teoria zeharo loturik dago areté (bertutea) delakoarenburutapenarekin, ondoren azalduko den moduan. Edozein izakik duengarapen betea adierazten digu areté hitzaren esangurak. Gizatasunaridagokionez, beraz, edonor bere izatearen betekizunera ematen denean,areté deritzoguna gauzatzen dela diogu (ausardia, zuhurtasuna,eskuzabaltasuna, etab.).

Aipatutako areté irakastea, politika-esparruari datxekiona batik bat, sofistennahia izan zen. Dagoeneko ikusi dugun moduan, boterea eta arrakasta nolaeskuratu irakatsi nahi zieten sofistek Atenasko aberatsei.

Dena den, ekintza bat edo beste egiten ikastea ez da kontu berbera. Lurrajorratzeko nekazariek lortu behar duten jakintza, edo itsasontzia gidatzekoa

Page 15: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

15

lemazainak eskuratu behar duena, ez dira alderagarriak gizabidea irakastearekin,eta ezin dira bertutearen ikaspenaren parean jarri. Aurrez aipatutako trebeziakhezigarriak dira, baina gizalegezko gizon-emakume legez jarduten irakastea ez da,antza denez, egingarria. Horra hor gizon eta emakume arrakastatsuen adibidea:negozioetan nahiz alderdi politikoetan gailenak izan arren, nekez lortzen dute bereniaiotasuna irakastea, ezta beren seme-alabei ere.

Nolanahi ere, jarduera zehatzak egiteko jakingarriak, aldez edo moldez1,eskura daitezke, batzuk ekinaren ekinez2, eta beste batzuk, berriz, horietarakojaioaz. Filosofiaren jakintza modua, ordea, ez da teknikarena bezalakoa.Filosofiagintzaren ezaguera, gizatasunari, estatuari zein munduari dagozkionjakingarriak bilatzera zuzentzen dena, ez da sistematikoki egiten den horietakoa.Filosofia jakin-minak bultzaturikoa eta galdera eta erantzunen bidez gauzatzen denezagutzaren egokiera bakarra da, beharbada sekula amaierara ailegatzen ez badaere.

2.2.2 Ongiaren kontzeptua eta dialektika

Ezagutza-maila batetik bestera igotzea beharrezkoa da jakinduriaeskuratzeko. Eta behetik goranzko igarobide honen bultzagarria heziera dugu.Goranzko bidea den ¡kasketa-prozesua (igoera malkartsua) da dialektika, bainazentzu hertsian azken mailari bakarrik dagokio, Zertan datza? Galderen etaerantzunen bitartez, hots, elkarrizketaren bidez, zientziaren printzipioakeskuratzean datza. Horretarako mailaz maila igaro behar da hasierako hipotesiokerrak (iritziak) baztertuz, kontzeptu aldaezinak (zientzia) eskuratu arte.Filosofoak dira azken urratsa eman behar dutenak, eta, ondorioz, dialektikoakizango dira: zientziak ezagutu ondoren, Ongia (azken urratsa) ezagutzea lortukodute. Eta ikaskizunak bukatu ondoren, hiriaren agintea beren gain hartzeko gaiizango dira.

Hezieraren kontu hau da jorratu behar dugun pasartearen lehenbizikoikergaia, Errepublika lanaren VII. liburuan datzana, hain zuzen. Beste zenbaitetanbezala, Platonek alegoria bat dela bitarte sartzen gaitu hezieraren gaineko bereikuspuntuan. Haitzuloaren mitoaz ari gara.

Harpearen barnealdean kateaturik aurkitzen diren gizon-emakumeakbarruko hormari begira daude, atzean duten suteak hondoan islatutako objektuenitzala besterik ez dakusatela. Kanpoaldekoa -benetakoa, azken batean-, ezin ikusdezakete. Iritzia deritzogun ezagutza maila (doxa) jarraitzen duten horiek, itzalokbenetako errealitate-ikuspegitzat hartzen dituzte, euren mundua eta mundukoguztia betidanik ilunetan ikustera ohituta baitaude.

Dena dela, pertsona hauetakoren batek kanpora ateratzea lortuko balu,ezindurik legoke kanpoaldeko argitasunari erreparatzeko. Horretarako,begiramenak argitasunera poliki-poliki ohitzen joan beharko luke, lehenengo itzalakbegiratuz, gero uretan islatutako gizon-emakume eta gauzakien irudiak, etaazkenean, bada, eguzki beraren argindarra begiztatzeko gauza litzateke.

Platonek erakutsi nahi duen ikasbidea honako hau da: gure jaiotzezkoezagumenaren egoera aipatutako morroiena bezalakoa da. Lehenago esan bezala,errealitatea zentzumenez atzitzetik egiatan gogoan hartzera igarotzeko, hezieradugu pizgarri. Hezierak morroiari burua jirarazten dio beheko itzalak ikustetik goikokanpo-mundurako atera begiratzera behartzen duela. Izatearen goreneko mailaere, hots, ongia, -haitzuloaren mitoan, eguzkia- ikusaraziko digu hezierak.

1 Aldez edo moldez: hala edo nola.2 ekinaren ekinez: behin eta berriz saiatuz gero.

Page 16: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

16

Ongia ikustatzera heltzeko gizakiok izango dugun prestaketan, «ideiak» etakontzeptuak ikertzen dituzten zientzia moduak baliagarriak izango dira.Horrelakoak ditugu, besteak beste, aritmetika -kalkuluaren jakintza denbezainbatean-, zentzumenen okerreko atzemateak zuzentzen baititu; geometria,forma aldaezinen zientzia gisa; eta azkenik, astronomia, mugimenduetatikperfektuena, hau da, zeruetakoa, ikertzen duena.

2.2.3 Maitasuna: ezagutzaren eragilea

Adimena izatea ez da nahikoa ezagutza azaltzeko. Benetako ezagutzalortzeko ezinbesteko gaitasuna da, baina ez nahikoa. Beste zerbait ere behar da.Adimena eta ezagugaia lotu behar dira, eta elkartze hori ez dario adimen hutsari;horretarako, maitasuna behar da. Nola ulertu behar da maitasun hori? Ondoulertzeko, kontuan izan behar dugu Sokratesen jarrera: ikasi ahal izateko, lehenbiziez dakidala onartu behar dut (dena dakidalako uste harroa ezabatzea), hots, zerbaitfalta zaidala. Zerbait falta dela onartuta, maitasunak beharrezko duen nahigarriabilatzen du. Zer nahi ote du maitasunak irrikatzen duena baino? Maitasunakedertasuna eta jakinduria irrikatzen ditu, biok falta dituelako.

Edertasun-nahigarria lortzeko, gizakiak urrats batzuk igaro behar ditu, poliki-poliki bertaratzeko: lehenbizi, gauza eder bat ikus dezake, estatua bat esaterako.Jarraian gorputz guztien edertasuna berdintsua dela ohartuko da, eta gorputzekoedertasunaren gainetik, arimarena dagoela aterako du ondorio. Gero, erakunde etalegeen edertasunaren bila abiatuko da; ondoren, zientziarena, edo ederra berebaitan zer den aztertzera joko du. Edertasuna nozio absolutu, betiko eta iraunkor,goi-mailako hau, gauza guztien iturburua dela onartuko da. Ikus daitekeenez,Edertasunaren zerizana atzitzeko urratsez urrats joan behar da.

2.2.4. Ezagutzea gogoratzea da.

Sofistek ezagutza ezinezkoa dela zioten, zeren eta bilatzen ari garenezagugaiarekin topo egin arren, lehendik nolakoa den ez dakigunez gero, ezin duguidentifikatu. Adibidez, gure gelako bi ikasle elkar ezagutu aurretik, elkarren ondotikigaroz gero, batek ezin izango luke bestea ezagutu aldez aurreko ezagutzarik ezdagoelako.

Jarrera eszeptiko hau gainditzeko asmoz, Platonek behin eta berriroadierazten du ezagutza ariman betidanik egon den jakingarrien oroitzea dela.Beraz, irakastea ez da begiei ikusmena ematea, eduki badaukate, baizik eta beharden lekurantz begiraraztea. Izan ere, ezagutzea ez da zerbait berriabereganatzea, baizik eta betidanik jakin duguna gogoratzea. Irudi alegoriko baterabilita adierazten duen gisan, arimak, gorputzarekin batu aurretik, ezagutza-objektuak diren zerizanak ezagutu zituen behinola. Zigor baten ondorioz, ahaztuegin zituen. Hala ere, sentimenezko mundua zerizan horien antzeko kopia moduaneginda dagoenez gero, hura ikusitakoan jatorrizko ezagutza-objektuak gogoradatozkio, ozta-ozta bada ere.

Bestela adierazita: munduan benetako zuzentasuna eta benetako zirkulu edogeometriazko irudirik ez badago, izatez, gure arimaren baitan egon behar dute,halako batean ideiak ezagutzera iritsi ahal izateko.

Baina betidanik zekiena gogoratzeko, arimak ere betidanikoa izan behar du,bestela ez dago gainditzerik Sofisten eragozpena. Beraz, arimaren hilezkortasuna(pitagorikoen eragina) ezagutzaren bermea izango da. Ikus dezagun hurrengoatalean.

Page 17: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

17

2.3. Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima. Arimaren teoria

Platonen doktrina morala azaltzeko, nahitaezkoa zaigu arimaren teoriarenzenbait alderdiri kontu egitea. Arimaren jardueraren oreka eta zuzentasuna jokaeramoralaren oinarri izango dira, eta zoriontasuna eskuratzera eramango dute gizakia.

Gizadiak bi osagai ditu, Platonen iritzian: arima eta gorputza. Arimajainkozkoa da, betierekoa eta hilezina; gorputza, aldiz, hilkorra, zantarra etaarimaren kartzela edo hilobia.

Platonek hiru arima mota edo arimaren hiru zati -bakoitza berezereginarekin- bereizten ditu: zati arrazionala, zati oldarkorra eta zati irritsua. Hiruzatien arteko erlazioa hegadun gurdiaren alegoriaren bidez erakusten diguPlatonek. Arima, alde horretatik, irudi horretan agertzen diren osagaiak (gurdia,gurdi-gidaria eta bi zaldiak, bata zuria eta bestea beltza) bat eginda iraunaraztendituen indar natural legez ikusten du Platonek.

- Arrazoi-arima edo zati arrazionala gizakiaren goi-mailako gaitasuna da.Buruan kokatzen du, eta gurdi-gidariak ordezten du. Gogamenarenfuntzioak betetzen ditu: pentsamena eta nahimena.

- Suminezko arimak edo zati oldarkorrak gaitzespen, mendeku, ausardiaedo koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen den gogoa bideratzeadu zeregin. Bihotzean datza, eta zaldi zuriak ordezten du.

- Irritsezko arimak edo zati irritsuak bizirik irauteko sena, otorduenplazerra, mina eta bestelako nahierak ditu sentimendu. Soin edosabelean kokaturik dago, eta zaldi beltza da haren ordezkaria.

Hiru arima zati horietan, nagusia arrazoi-arima da, gainerakoei nagusitubehar baitzaie, bere mendean hartuz. Arrazoizko zati hau hiltzen ez den bakarrada, beste biak gorputzari lotuta daudenez gero, gorputzarekin hilko direlako.Suminezko eta irritsezko arima zatiek gizakiaren alderdi sentikorra eskaintzen dute.Arima arrazionala, berriz, ideien mundukoa da izatez, bertan egon eta bertatikbaitator kasuan kasuko gorputz hauetara.

Bestalde, arima zati bakoitzari berezko ontasuna dagokio bere jitez. Horrela,arrazoi-arimaren onbide edo bertutea zuhurtzia da. Beraz, egia eta ongia bilatzeadu eginbide.

Suminezko arimaren ontasuna sendotasuna dugu. Gure asmo eta nahiak,harro sentitzekoa, ospea eta boterea lortzekoa, besteak beste, behar bezalaorekatzen saiatu behar du, baita norberari zuzendutako erasoen aurka tinkojardutean ere.

Irritsezko arimarena, azkenik, neurritasuna da, gure gurarien joerakneurtzeko eta menderatzeko ardura duena.

Platonek, Fedro izenekoelkarrizketan, hegadungurdiaren alegoria erabiltzen duarimaren natura azaltzeko.Gurdi-gidaria, arimaren zatiprestuen eta jasoena, ideiakezagutzen aritzen da, eta,horretarako, beste bi zatiakbideratu eta zuzendu beharditu. Adorea eta borondateaerakusten dituen zaldi zuri eta

Page 18: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

18

ederrak arimaren zati oldarkorra adierazten du, eta erraz bidera daiteke. Arimairritsuaren berri ematen duen zaldi beltz, txar eta itsusia, grina eta irrikaneurrigabeen mende, bideratzen zailagoa da. Edonola ere, bi zaldiak egokimenderatu behar ditu zamaltzainak; bestela, hiru arimen ontasunak orekatzen ezbaditu, gizabanakoak ez du zuzentasuna lortzerik izango.

Arimaren hiru zatiek -pertsona bakoitzaren baitan- elkarren artean dituzteneraginak nolakoak izan, honelako edo halako taldeari atxikita geratuko da. Horrela,batzuen arimaren gaitasun nagusia arrazoizko ahalmena bada, horiek guztiakgobernari-gaien taldean sartuko dira. Eta irizpide honi jarraiki, hurrenez hurrengotaldeak sortuko dira, Platonek gaitasunen test psikologiko berezia egin izan baliebezala. Segidan dagoen taulan erakusten dira, hain zuzen, arimaren hiru zatieidagozkien ezaugarriak eta gainerako ondorioak Platonen teoria etikoari etapolitikoari dagokienez.

Arimaren zatia Adierazpidealegorikoa

Ezaugarripsikologikoak

Berezkobertutea Hiri-egitekoa

Arrazoi-arimaedo

zati razionalaGurdi-gidaria

(burua)Gogamena

(pentsamena,nahimena)

Zuhurtasuna Filosofo-agintaria

Suminezkoarimaedo

zati oldarkorra

Zaldi zuria(bihotza)

Adorea,kemena,haserrea,ausardia

Sendotasuna Zaindaria(soldadua)

Irritsezko arimaedo

Zati irritsua

Zaldi beltza(soina edo

sabela)

Plazerra, mina,behe-

instintuak,grinak

Neurritasuna Eskulangilea

Arimaren orekaeta

Harmonia

Hegadungurdia,

ondo zuzendua

Hiru zatiek zeinbere bertuteari

eusteaZuzentasuna Hiri zuzena

Arimaren hilezkortasunari lotzen dio Platonek gorputzaren gaineko arimarengailentasuna deritzon argudio morala. Arrazoibide honek dioskun legez, arimahilkorra izango balitz, heriotza berdina litzateke maltzurkeriaz zein on beharreanjokatzen duenarentzat. Hortaz, jokabide moralak zentzua gal ez dezan, lur honetanongi jokatzeko eginahala saritu behar da hil ondoren.

2.4. Bertuteak eta hiri ideala

2.4.1 Hiriaren antolaketa

Hiria antolatzeko, Platonek kontuan hartzen ditu aurreko puntuan azaldutakoarimaren hiru zatiak. Izan ere, gure filosofoaren doktrina politikoak arimari etabertuteari buruzko ikusmoldeak ditu oinarri. Platoni, egia esan, ez zaio interesatzenestatuak nolakoak diren jakitea, nolakoak izan beharko luketen zehaztea baizik.Berak jasotako esperientziak zeresan handia du ardura horretan, zeren eta, baiSirakusan, bai Greziako hirietan -eta Atenasen bereziki-, agintariei, batetik, eta herrixeheari, bestetik, kontu politikoetan sumatu zizkien jokamolde zantar batzuekzeharo nahigabetu baitzuten -Platonek ezin ditu gogotik uxatu Sokrates beremaisua auziperatzeko eta kondenatzeko egin ziren azpijokoak eta eroskeriak-.

Page 19: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

19

Harrezkero, jarraitzeko moduko eredu politikorik ¡non ez zegoela pentsatu zuen, etagobernari-lana egingo zuten agintariek prestakuntza aproposa eta berezia jasobehar zutela erakustera lotu zen.

Alde horretatik, politikari buruzko Platonen gogoetak biltzen dituen testurikaipagarriena Errepublika dugu. Elkarrizketa honetan, erkidego perfektuarenbarrutian gizateriarentzat bideratu behar den hezkuntzarik egokienaren ildonagusiak proposatzen ditu.

Errepublikan taxutzen den komunitatearen jatorria eta helburua zuzentasunada. Zuzentasunik ezean, ez dago elkartean behar bezala bizitzerik. Hirikideakdagokien eginkizuna betetzeari gogoz lotzen zaienean, orduan gauzatuko dazuzentasuna hirian. Hainbat dira, eta denak oso garrantzitsuak, hirietan sortzendiren egitekoak, nork bere gaitasunen arabera zeregin aproposenak hautatu behardituelako, kontuan hartuta estatuaren sorburuko xedea ondasunen ekoizpena etahirikideen beharrizanei erantzutea dela, beharrizan horiek asetu nahian.

Bestalde, gizakiek elkarrenganako beharrizana dutenez, elkarkidetzan bizieta ekoizkinak sortzeko elkarlanean jardutera jo behar dute. Horrexegatik biltzendira hiriaren babespean, guztion beharrizan ekonomikoak berdintzeko, nork bereabileziak elkartearen zerbitzura jarriz.

Platonen iritziz, hiritarrak elkargoari eskain diezaiokeen laguntza hainbathobea izango da jaiotzez dituen trebezietara doituz gero. Hirian beharrizan berriaksortu ahala, beste lanbide batzuk ere sortuko dira. Halako batean, hiriarenhazkundearen eskutik, ondoko lurraldeak ere indarrez hartu beharko dira. Platonenustez, gerraren zergatiak ekonomikoak dira.

Gerran denbora luze jarduten duten herrialdeetan, gudukatzeko jendeaprestatu behar da. Horrela, sortzen dira, bada, soldaduak edo hiriaren zaindariak -horrela deritze Platonek-, berebiziko hezieraren hartzaile bihurtuko direnak. Haieidagokien egitekoak ere ezagutzan oinarritu behar du (gudarosteak zuzendu,kanpamenduak ezarri, etab.). Matematika, kasurako, garrantzitsua da ¡kasketa-prozesu horretan, adimena lantzera bultzatuko baitu. Baina soinketa etagorputzaren prestaketa neurtuaren alde egiten duen guztia ere sustatu behar dieestatuak, jagoleek bizkor eta zorrotz jokatu ahal dezaten zaintza-lanetan.

Estatuaren agintaritzan jarduteko, zaindarien artetik onenak aukeratu behardirela diosku Platonek. Eta heziera-prozesu luze baten ondoren, estatuaren interesorokorrak lortzeko grinan aritutakoak, norberaren interesak alde batera utzita,gobernari ezin egokiagoak izango dira. Hezieraren azken muga honetara heltzendirenak, hots, ideia guztien iturria den Ongia aditzera iritsitakoak, filosofoak dira,eta estatuaren gobernua dagokie.

2.4.2 Hiru gizarte sail

Hiriaren antolaketa, beraz, gizatalde bakoitzari dagokion funtzioari jarraikiegiten du Platonek. Horrela lortzen du herritarren interesak bateratzea, eta guztionzereginak koordinatuta, zuzentasuna hirian nagusi izan dadin. Honako hauek diragizarte sailak:

a) Produktugileak

Eskulangintzan trebea denak oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura izangodu. Sail honetan daude nekazariak, eskulangileak, saltzaileak, etab. Platonek gizatalde honi dagokion bertute bereizgarria ere zehazteari ekiten dio: neurritasuna,berauen ariman berezko irritsak oso nabarmenak baitira, eta hauek kontrolatuziristen baitira perfekziora.

Page 20: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

20

b) Zaintzaileak

Soldaduek gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar dute.Gizartearen defentsa izango da dagokien eginbeharra, eta sendotasuna, eurenonbidea edo bertutea.

c) Gobernari filosofoak

Beraien bertutea eta abilezia zuhurtasuna da. Aurreko gizarte-mailakohiritarren artetik egokiena erregea edo agintaria izango da.

Gizarte-klase bakoitzak berea betetzen badu, ordena eta harmonianagusituko dira hirian, eta zuzentasuna ezarriko da. Beraz, hiriaren gobernuabetekizun garrantzitsuena denez gero, adituen esku utzi behar da, zuzentasuna etaongia ezagutzen dituenak beste inork ezin baitu hiria gízalegez gobernatu.

Platonen sistema hau ez bide dator bat demokraziaren adiera arruntarekin.Onenak eta adimen-gaitasun handienak dituztenak baino ezingo dira agintaripolitikoak izan. Sokratesen ikasleak espirituzko aristokrazia izena erabiltzen dubehin baino gehiagotan bere sistema politikoa izendatzeko. Ageri denez,demokraziaren inguruko PIatonen iritzia ezkorra da.

Justizia bideragarri izateko baldintzak ere aipatzen ditu Platonek:

- Lehena, aberastasuna eta txirotasuna desagertzea da, gizon-emakumeak euren betekizunetara adi egoteko oztopoak baitira. Goi-mailako gizarte sail biek, soldaduek eta gobernariek, ez dute ondasunikbehar, ezta inolako ordainik ere, bizitzeko behar dituzten bitartekoaksalbu. Eskulangileari, berriz, ez zaio jabetza ukatu behar.

- Zuzentasunaren bigarren baldintza, horrenbestez, goi-mailako gizartetaldeek familia gisako bizimoduari uko egitea da. Emakumeek etagizonek politikan parte hartzeko aukera dutenez gero, familiak trababesterik ez lieke egingo estatuaren gobernu-kontuetan sartzean.Halaber, gizon-emakumeen arteko ezkontzak estatuak ditu beremendean: seme-alaba osasuntsuak jaio daitezen, estatuak arautu etaerabakiko du nolako bikoteak sortuko diren. Seme-alaben heziera ereestatuaren ardurapean dago..

2.4.3 Estatu formak

Platonen ustez, gizakien bizibide zoriontsua eta onbidetsua estatuareneginbide nagusietako bat da. Estatuaren egitekoa eta gizabanakoarena, beraz, ezdoaz bide desberdinetatik. Hiritar guztiak, jokamoldez, txarrak balira, estatuarenonbidea ezinezkoa litzateke. Era berean, estatuaren jarduna maltzurra balitz,hiritarrek ezingo lukete behar bezala jokatu.

Gizakien eta estatuaren gainetik, haatik, guztien baitan indarrean dagoenaraubide morala dago, justiziaren tankerako jokamoldeak berdintsuak baitirabatean zein bestean. Irizpide horri jarraik¡, Platonek estatu eredugarriaaristokraziari deritzo, bertan adituek edo onenek gobernatzen baitute. Agintarienbotere-jardunak okerrera egiten duenean, berriz, estatuaren justizia-bidea gaiztotuedo bihurritzen duten honako estatu hauek sor daitezke:

a) Timokrazia

Gobernariak lurraz eta bestelako ondasunez jabetzen direnean, ohorea etahandinahia izaten dira gaiztotzearen bultzagarriak.

Page 21: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

21

b) Oligarkia

Aginteak ondasunen jabetza du oinarri, agintariak aberatsak dira eta.Saiatsuak eta diruzaleak dira estatuaren aginteaz baliatzen direnak.

c) Demokrazia

Herriaren gobernuan oinarritzen den tankera honi gaitzirizten dio Platonek:gobernu-lanetan prestatuta ez dagoena ez da egokiena izango ezagutzen ezdituen kontuez erabakitzeko. Hortaz, ezjakinari (hots, hiritar xeheari) ez zaiohiriaren agintea eman behar.

d) Tirania

Gobernu erarik ankerrena da, eta horregatik, higuingarriena. Askotan,demokraziaren gehiegizko askatasuna dela bide sortu ohi da tirania.

2.4.4 Zoriona eta Gorengo Ongia

Platonen aburuz, gizakiaren azkeneko helburua zoriona lortzea litzateke, arimarenahalbideak behar bezala sustatuta. Zein bidetatik iristen gara zoriontasunera?Zertan datza gizakiarentzako Gorengo Ongia? Hauxe da erantzuna: Gorengo Ongiaatseginaren eta jakinduriaren arteko bizimodu konbinatu bat izan liteke soilik.Plazerraren eta jakinduriaren arteko nahastura horrek, baina, neurriko nahasteaizan behar du. Ongia eskuratzeko, plazerra eta jakinduria era egokian konbinatubehar dira.

Bertuteak eraginda, beraz, ongi absolutua atzematen duen pertsona,gorengo zoriontasunera iristen da. Horretan datza bertutearen balio ordainduezina, gizakiarentzat altxorrik preziatuena baita -hala diosku Platonek-. Eta nolajokatu behar dugu bertutetsu bilakatzeko?

Bertutea arimaren osasuna dela diosku Platonek. Eta arima osasuntsuagertzen da bera osatzen duten zatiak dagokien moduan eta zereginetan aritzendirenean: norberak ongien egiten dakien zereginetan aritzen denean. Hortaz,arrazoi-arimak jakintsu eta zuhurki jardun behar du; suminezko zatiak, berriz,sendo; eta irritsezko alderdiak, azkenik, neurritsu. Horrela jokatuta, arimaosasuntsu dagoela diosku Platonek, bere barne-indarren artean harmonia nagusidelako. Bertutearen jabe izatera heldu da. Hara nola parekatzen duen Platonekbertutearen nozioa zuzentasunaren ideiarekin.

Onbideak eta bertuteak ezagutzarekin bat egiten dute, eta Sokratesijarraituz, inork ez du maltzurki jokatzen nahita. jokabide okerrak aukeratzenditugunean, gure ustez ona den zerbait egiten ari gara, jokabide okerra dela jakingabe. Orduan, zergatik gertatzen da horrelakorik? Gure aukeraketek ekarrikozituzten ondorioak kontuan hartu (behar bezala ezagutu) ez ditugulako. Sokratesenhitzekin esateko, zapatagile onak ezin ditu oinetakoak gaizki nahita egin, bereinteresen kontrako zerbait delako.

Page 22: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

22

3 Platon eta Aristoteles

Aristoteles Estagiran (greziar Mazedonia) jaio zen, K.a. 384. urtean, eta K.a.367 urtean Platonen Akademian sartu eta 20 urtez bertan osatu zuen bere heziketa.Platonen eragin nabarmena izan bazuen ere, Aristotelesek beste norabide bat emanzion Mendebaldeko pentsamenduari, maisu zuen Platonengandik hainbat arlotanurrunduz. Ikus ditzagun zenbait desberdintasun.

3.1 Platonen ideien teoriari eginiko kritika: hilemorfismoa

Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute, eta hori delaeta biek esaten dute errealitatea adigarria dela eta ezagutu egin daitekeela. Bainabenetako errealitatea (Ontologia) zer den azaltzeko orduan, bi planteamenduakdesberdinak dira. Esan bezala, Platonek adierazi zuen sentimenezko mundua ezdela benetako errealitatea; zehatzago esateko, ez dela errealitatea. Aristotelesek,aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen.Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen du, alde batetik,inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea, lehenerrealitatea edo lehen substantzia, eta bestetik, esentzia unibertsalak edo bigarrensubstantzia. Errealitate akzidentala da gauzaki zehatzetan bakarrik hautemandaitezkeen ezaugarriak: kantitatea, neurria, kolorea, etab. izatez errealitatea denbakarra lehenengo substantzia da, eta akzidenteak ez, ezen lehengo substantzianbaino ezin dira izan. Errealitatearen barruan lehenengo substantzia jartzean,sentimenen bitartez hautematen dugun zehaztugabeko materia, Platonenidealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek,

Nola azaldu sentimenezko munduan aldaketak izatea? Platonen ustez,sentimenezko mundua benetakoa ez delako, kopia baizik. Zer dio Aristotelesek?Aldaketa azaltzeko Aristoteles bere teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Zertandatza? Lehenengo eta behin, aldaketa zer den zehaztu behar da. Parmenidesekinbat dator honako honetan: zerbait ez izatetik izatera iragatea da, edo alderantziz,ez izatetik izatera. Baina ulertu behar da zer den ez izate hori. Haz¡ bat ez daitsasontzi bat, eta gainera ezin da izan. Kasu horretan aldaketa ezinezkoa da.Baina haz¡ bat, oraindik, arrosa ez da, baina izan daiteke. Ez-izate hori desberdinada, zentzu erlatiboan ulertu behar da, eta ez du ukatzen aldaketa. Aristotelesenarabera hiru elementu sartzen dira aldaketa-prozesuan: orain dena (oraingo izateaedo forma), aldatzen den gaia (subjektua), eta ez-izate erlatiboa; hau da, izandaitekeena (potentzialitatea). Izakiak ez dira oraintxe direnak bakarrik, izandaitezkeena ere bai. Beraz, izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira:materia eta forma (hylea). Baina Aristotelesen ustez, formak ez daude materiatikharagoko beste nonbait (Platonenen ideien munduan), materia bati erabanaezinean lotuta baizik.

Errealitatea ulertzeko era horrek eragin zuzena du ezagutzaren teorian(epistemologian), ezen Platonen ikuspuntutik ezagutza-prozesuan sentimenezkoesperientzia engainagarria eta guztiz baztergarria bada, Aristotelesen ustez, ordea,ezagutza esperientziarekin hasten baita, eta, ondorioz, inola ere ez baztergarria,nahiz eta esperientziarekin ezagutza ez den amaitzen.

Eta sentimenezko munduaren ulertzeari eta teoria hilemorfikoari lotuta dagogizakiaren definizioa. Gogoratu behar dugu Platonen ustez gorputza arimarenkartzela dela, eta zentzu hertsian, gizakia arima baino ez dela, nahiz eta gorputzbatean egon. Aristotelesek bestela pentsatzen du: arima bizi-printzipioa da,gorputzari lotua eta, beraz, hilkorra. Gorputza eta arima batasun substantziala dira;hots, bi elementuek errealitate bat osatzen dute: gizakia. Gauzak horrela,Aristotelesek zalantzan jartzen ditu arimaren hilezkortasuna eta Platonenerreminiszentziaren teoria edo oroipenaren teoria.

Page 23: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

23

Zoriontasunari buruzko bi pentsalarien ulertzea ere desberdina da. Platonekezagutzari lotzen dio. Oraintsu esan bezala, hiri justuan, jakintsuek gobernaturikohirian lortzen da zoriontasuna. Aristotelesen arabera, guztiok nahi dugu zoriontsuizan, eta ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontsu izatea da. Baina zehatz-mehatzzertan da bien arteko desberdintasuna? Lehen azaldutako bertute-kontzeptuan.Platonen ustez, arimaren alderdi bakoitzari dagokion bertutearen araberaantolatutako bizitza orekatua da zoriontasuna. Zentzu horretan, zoriontasunabarne-printzipio (berezko gaitasun bati) bati dago lotua. Hala ere, Aristotelesenikuspuntutik denok lortu nahi dugun hori, zoriontasuna, alegia, praktikaren bitartezlortzen den helburua da, eta ez berezko gaitasun batzuei esker. Euskaldunok zeraesango genuke Aristotelesek zoriontasunari buruz duen ideia ulertzeko: arian-arianxehatzen da harria (Zoriontasuna).

3.2 Teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak

Gizartea antolatzeko erari dagokionez ere zenbait desberdintasun aipadaitezke. Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu egin behardu nahitaez; hau da, gizartean elkartu behar du eta perfekzioa gizaki bezalagaratzeko ondo antolaturiko gizarte batean bizi behar du. Gizakia animaliapolitikoa da, eta gizatiarrenak ez direnak soilik bizi daitezke gizarterik gabe:animaliak edo jainko-jainkosak bakarrik bizi daitezke gizartetik kanpo. Ikusdaitekeenez, hemen ez da Platonengandik urruntzen. Baina mazedoniarrarenustez, elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero familiaz osaturikoelkartea den auzoa, eta azkenik, hiria. Beraz, familiak bere garrantzia du, eta ez daoztopo.

Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak eta okerrak.Zuzenak dira guztien ongia bilatzen dutenak eta okerrak dira gobernuan daudeneninteresak baino babesten ez dituztenak. Zuzenen artean, monarkia, aristokraziaeta errepublika aipatzen ditu. Bestetik, gobernatzeko era zuzen bakoitza usteldaiteke: monarkia usteltzen denean, tirania bihurtzen da; aristokrazia usteltzendenean, oligarkia, eta errepublika usteltzen denean, demagogia (demokraziaerradikala). Hala ere, teorikoki monarkia eta aristokrazia estatua antolatzekosistemarik onenak badira ere, errealistagoa izateko sistemarik onena da gehiengoerdiko klase batek ezartzen baditu jokaera-ereduak: errepublika. Sistema horioligarkia eta demokraziaren artean kokatzen den tarteko erregimena da.Aristotelesen ustez, gobernu mota bat definitzeko orduan, irizpidea ez da zenbatekgobernatzen duten, nork gobernatzen duen baizik. Kopurua ez da garrantzitsuena,beraz. Izan ere, demokrazia ez da guztien gobernua, pobreena baizik, pobreakgehiengoa direlako. Era berean, oligarkia ez da bakar batzuen gobernua,aberatsena baizik. Horrexegatik, erregimen horien zuzenketa ez datza kopuruan(zenbatek gobernatu behar duten), dituzten ondasunetan baizik. Politikan aritzendirenak ezin dira oso aberatsak izan, ezta pobreak ere; gutxieneko ondasunak edukibehar dituzte, denbora librea eduki eta horrela politikan jardun ahal izateko.Gauzak horrela, Aristotelesek ez dio egingarri irizten jabetza pribatua desagertzeari,Platonek proposatzen zuen moduan. Bestetik, hiriko erakundeetan hiritarrenzeregina zehazterakoan, Aristotelesen planteamendua desberdina da. Haren ustez,hiritar guztiek parte har dezakete polisaren erakundeetan merezimendua (bertutea)kontuan hartuta, eta ez beste irizpide batzuen arabera, adibidez, dirua etaondasunak oligarkian eta berdintasuna demokrazian. Hala ere, gogoratu behar daAristotelesen ustez hiriko biztanle guztiak ez direla hiritarrak: esklabutza naturalaeta onartu beharrekoa da, eta aldi berean, ezinbestekoa da estatua antolatzeko.

Nola lor daiteke zuzentasuna hirian? Sokratesi jarraituta, Platonek uste duezagutzak bermatzen duela zuzen jokatzea. Zuzentasuna zer den ezagutzenduenak zuzen jokatzen du ezinbestean (intelektualismo etikoa). Aristoteleseniritziz, ezagutza beharrezkoa bada ere, ez da nahikoa. Izan ere, zuhurtziabertutearen bitartez, erdiko puntua zein den ezagutzen dugu; hots, muturrekojarrerak bereizten ditugu. Hala ere, ezagutza horrek ez du ziurtatzen horiaukeratuko denik. Arrazoimenak ez du aukeratzen, nahimenak baizik. Tarteko bide

Page 24: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

24

hori, aukeratu, jarraitu eta eusteko beste gaitasun batzuk behar dira: bertuteetikoak. Ohiturak eta bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, etahorretarako esperientzia oso garrantzitsua da. Ekintzak behin eta berriroerrepikatuz eskuratzen dira ohiturak.

Bertute etikoen artean justizia sartzen du Aristotelesek, baina bi filosofoek ezdute era berean ulertzen justizia. Platonek harmoniarekin, orekarekin lotzen du hirijustua: hiritar bakoitzak duen gaitasunari loturik, eta horren arabera berezko duenzereginetan aritzen bada, hiria justua izango da. Aristotelesen justizia-kontzeptuakkontuan hartzen ditu legezkotasuna eta merezimendua. Legezkotasunak legeakesandakoaren arabera bizitzea esan nahi du; merezimenduak, hiritar guztiei tratuberdina ematea, merezi dutenaren arabera.

Bertutea da hiria iraunarazten duen bakarra. Izan ere, gobernurik onenairauten duena izango da, ezen irauteko tarteko jarrera hartu behar baita muturrekopolitikak saihestuz. Hiriak ondo funtzionatzeko, legezkotasunak agindu behar du,baina legeak ez du oligarkikoa ez demokratikoa izan behar.

Page 25: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

25

HIZTEGIA

Aldakortasuna:Sentimenezko munduko gauzakien bereizgarritasuna. Izakia gauzatzeko prozesuada, izakia bere izatera heltzeko aurrerabidea. Filosofiazko gogoetan aritzearenhasierako urratsetan aurkitzen da honako aztergai hau. Lehendabiziko filosofoek,presokratikoek hain zuzen, pentsamendu filosofikoa sortu zuten, gauza guztienaldakortasunak txundituta. Hori dela kausa, aldaketaren abiapuntuan dagoenosagaia topatzeari ekin zioten. Parmenidesen ustez, sentimenen iruzurra etaarrazoimenaren ikuspuntutik ezinezkoa dena. Heraklitosen iritziz, «Denaetengabeko jarioan dago». Dena mugimenduan dago, eta ezerk ez du betikoirauten. Platonen iritzian, ezagutzaren objektuak izate iraunkorra izan behar du, etaizate aldakorra ustearen mintzagaia da.

Arima:Gizakiaren natura eratzen duten osagai bietako bat; bestea gorputza da. Arimahilezina da eta gorputz hilkorrari loturik dago, zeinen barruan espetxeratu antzeanaurkitzen baita. Arimaren egitekorik garrantzitsuena gorputza mendean hartzea da,norbera jakintzara, bertutera, eta guztiaren ondorioz, zoriontasunera gidatzeko.Giza arimaren goi mailako betekizuna dela bitarte, alegia, arrazoimena dela bitarte,arima gai da benetako ezagutza lortzeko. Platonen hitzei jarraiki, arimaren begiakmundu ulergarriko zerizanak atzematen ditu, eta egiazko errealitateaz jabetzen da.Baina esentzia horiek atzitzera heltzeko, arimak prestakuntza berezia behar du,haitzuloaren alegorian igoera-prozesuaren bidez adierazten dena. Izan ere, arimaksentimenezko munduko gauzetatik abiaturik, eta horietatik pixkanaka-pixkanakaaskatuta, benetako ezagutzaren objektuak diren zerizan abstraktuekin topo eginbehar du. Errealitate adigarriaren eremuan arazorik gabe murgiltzeko gai izatea,hiriaren gobernari bihurtzeko froga-harria da.

Arje edo arkhé (printzipioa):Grekoz sorburua edota lehen gaia adierazten duen hitza da. Presokratikoek erabiliohi zuten, munduaren sorreran izan zen materiazko osagaia adierazteko.Lehenengo filosofoen ustez, etengabeko aldaketan dagoen errealitatearen azpianprintzipio iraunkorra (arjé) dago, eta etengabeko jarioan dabilenari batasunaematen dio. Kosmosaren egitura eta aldakortasuna azaldu azal izateko elementufisikoak erabili zituen lehenengo azalpen arrazionala izan zen, azalpen irrazionalakbaztertuz.

Arrazonamendua (diánoia):Abstrakzio matematikoez edo zientziaren objektuen irudiez baliatzen denargudiaketa. Sentimenen bidez gauzatzen den ezagutzari kontrajarrita, arrazoizkoargudioak erabiliz aurretikoetatik dagozkion ondorioetara igarotzeko gaitasuna daarrazonamendua. Platonek ezagutza maila hau zentzumenezko datu enpirikoekinburuturikoa eta ezagutza intuitiboaren artean kokatu zuen.

Bertutea (areté):Izaki bakoitzaren betekizunera eramaten duen bidea da. Hori dela eta, onbide izenaere ematen zaio. Beraz, zentzu zabalenean adierazi nahi duena da edozeinek duenberezko ahalmen edota gaitasunaren betekizuna. Era honetara edozein gauzari edobizidunari atxiki ahal diogu. Arimari dagokionez, arrazoi arima beste arima zatiei,hots, arima irrazionalei gailentzea litzateke bere bertutea. Sofisten eta Sokratesenarteko desberdintasun garrantzitsuenetako bat bertutearen definizioa izan zen:lehenengoen ustez, entzuleak limurtzeko gaitasuna zen; Sokratesen iritziz, ordea,uste sendoak bilatzeari lotu zion; hots, bertutea jakintzari lotu zion.

Page 26: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

26

Demiurgoa:Unibertsoaren sortzaile gisa agertzen da Platonen zenbait testutan, batez ere,Timeo delako elkarrizketan. Bere izatez, Demiurgok ez du mundua sortzen, hau da,ez du ezerezetik mundua ateratzen. Egiten duena da betiereko forma gabekomateriari falta duen forma ematea. Horretarako, betiko ideiei begiratzen die, etaeredutzat hartuta, materia egokitzen du ideia horien erara imitatuz.

Dialektika:Elkarrizketari lotzen zaio hitz hau. Ezagutza maila batetik bestera igotzeabeharrezkoa da jakinduria eskuratzeko. Eta behetik goranzko igarobide honenbultzagarria heziera dugu. Goranzko bidea den ¡kasketa-prozesua (igoeramalkartsua) da dialektika, baina zentzu hertsian azken mailari bakarrik dagokio.Zertan datza? Galdera eta erantzunen bitartez, hau da, elkarrizketaren bidez,zientziaren printzipioak eskuratzean datza. Horretarako, mailaz maila igaro beharda hasierako hipotesi okerrak (iritziak) baztertuz, kontzeptu aldaezinak (zientzia)eskuratu arte. Filosofoak dira azken urratsa eman behar dutenak eta, ondorioz,dialektikoak izango direnak: zientziak ezagutu ondoren Ongia (azken urratsa)ezagutzea lortuko dute. Eta ikaskizunak bukatu ondoren, hiriaren agintea berengain hartzeko gai izango dira.

Dualismoa edo bikoiztasuna:Monismoaren edo errealitate bakarraren aurkako jarrera da bikoiztasuna edodualismoa. Dualistak bi errealitateren izatea aitortzen du, bai ideia eta materia, baiarrazoia eta gorputza. Azken batean, unibertsoaren sorrera aldetik bi osagaibesterik bereizten ez duena da dualismoa.

Eguzkiaren analogia:Jakintzarik garrantzitsuena Platonek Errepublika liburuan, VI. eta VIl. ataletanagertzen duen konparazioa da. Ongia, egia erakusteko adierazpen sinbolikoaerabiltzen du Platonek, justifikatuz, desoreka handia dagoelako giza ahalmenmugatuaren eta ongiaren ezin lortuzko altueraren artean. Beraz, irizpide didaktikobatek bultzaturik hizkera ulergarri eta sinbolikoa erabiltzea erabaki zuen Platonek.Hala, Eguzkia ongiaren sinbolo gisa agertzen du. Ongiaren eta Eguzkiaren artekoantzak era askotakoak dira: objektuak ikusi ahal izateko, ez da nahikoa begiak etaaipatu objektuak izatea; era berean, ideiak aditu ahal izateko, ez da nahikoaulermenaren begia (adimena) eta ideiak izatea. Hau da, gauzakiak begiztatzekoargitan egon behar diren gisara, ideia guztiak ulertu ahal izateko, Ongiarenargitasuna behar da: Ongiak egiten ditu ideiak adigarri.

Erlatibismoa:Ezagutzaren alorrean aldaezinezko ideiarik onartzen ez duen teoria. Sokratesengaraian sofistek sortutako jarrera honen arabera, etika eremura heltzen daerlatibismoa. Hori horrela, ez dagoela ez balio absoluturik, ez jatorriz gauza onik eztxarrik aldarrikatzen dute.

Esentzia/zerizana:Izatea zertan datzan azaltzen duena. Benetako errealitateak ideiak eta formak direnaldetik, ereduak direnez gero, esentziazkoak ere badira ideiak. Alde batetik,errealitatearen existitu izana da, beraz bere izatea; eta bestetik, errealitateariegokitzen zaion benetako ezaugarria edo bereizgarria.

Eszeptizismoa:Egia ezagutzea ezinezkoa dela adierazten duen jarrera. Gorgias sofistak, kasurako,zera agertzen zuen: egiarik ez da, egotekotan ezingo dugu aurkitu eta; azkenikaurkitzekotan ezingo diogu inori adierazi.

Haitzuloa edo harpea:Errepublika lanaren VII. liburuan, Platonek bere ontologia, epistemologia,antropologia eta etika azaltzeko erabiltzen duen kontakizun alegorikoa da:haitzuloaren ilunpetik kanpoko eguzki argitara igaro behar den gizakiak bere

Page 27: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

27

ahalmenak garatu behar ditu benetako errealitatea ezagutzeko. Baina behinargitara helduz gero, ezagututakoa ez du gordeko berarentzat, eta guztion onerakoerabiliko du arriskutsua izan arren. Zergatik? Zuzentasuna zer den ezagutzenduenak zuzen jokatuko du nahitaez.

Heziera edo heziketa:Errepublika elkarrizketan dionari erreparatzen badiogu, heziketa arimari zuzentzenzaion prozesua da, arimak benetako ideiei begiratzeko jarrera har dezan. Atenaskopaideiak (heziketa) musika eta soinketa zituen oinarri gisa, gizabanakoarenharmonia eskuratzeko.

Hilezkortasuna:Hil ondoan arimaren existentziaren erronka dakar honako hitz honek. Zenbaitek,Platonek adibidez, arimak hil ostean beste gorputz batean sarturik bizirik irautenduela azaltzen dute. Jarraian suertatuko diren gorputzeratzeak zigor edo saribatean ondorengoak dira. Sari gisa bada, aurrekoa baino gorputz hobe bateanizango du kokalekua, harik eta azken aldi batean izar batekin askapena lortzenduen arte.

ldeia:Edozein gauzaki zein errealitateren irudi aldaezina eta betikoa da ideia. Beraz,objektu eta izate bakoitzaren eredua da ideia, baita izate horren egoera perfektuaere. Ideia ez da sentimenez antzematen, adimenaz baizik. Hasiera batean Platonekuste du edozein gauzak baduela bere ideia edo eredua, baina, gauza zatarrak bereideia izatea ez zitzaion zentzuzkoa iruditu nonbait, eta horregatik, matematikazkoizakiak eta ontasuna edo edertasunaren tankerako izakiek soilik dutela bere ideiapentsatu zuen geroago.

Ikusgarria:Begiz hautemandakoaz esaten da. Hedaduraz, gizakiak hornituta gaudensentimenezko ahalmenaren edozein objektu da ikusgarria. Gure egunerokomunduko gauzak, itxura eta forma etengabe aldatzen dabiltzanak, ikusgarriareneremuan sartzen dira, gizakien sentimenek -kasu honetan, ikusmenak- gauzonkolore, taxu eta kanpoko eraketa baino ez baitituzte hautematen. Platonendotrinari jarraiki, ikusgarria behe mailako ezagutzari dagokio, sentimenak ez baitiraerrealitatearen benetako izaera atzemateko gai. Horrexegatik, pasarte honetanagertzen den adieran, ikusgarria harpeko atxilotuak bizi diren egoeraren horizontebereizgarria da: itzalen, silueten eta oihartzunen multzoa besterik ez dirahautematera iristen.

Intuizioa:Izatearen zuzeneko atzematea adierazten du intuizioak, hots, egiazko ideia batenzu eneko ulertzea. lntuizio bidezko aditzea argudio bidezko aditzearen kontrakoada. Platonek zeritzon bezala, intuizioa behinekoa da, eta besteak argudio edogogoeta, haren laguntzailea, intuizioz ideiak aditzera horretaratzeko adimena.

lrrika:Platonen iritziz, irrika eta arrazoia elkarren aurka daude. Berak dioenez, irrikakoztopoak jartzen dizkio arimari, arimak ideiak ezagut ditzan. Aristotelerentzat,kasurako, irrikek ez dute irrazionalak izan behar, sarri askotan, hausnartu ondorennahita hautatzen ditugu nahierak.

Kosmosa:Hitz honek jatorriz ordena adierazten du; hots, munduan bere jitez egon behar duenantolamendua, hura sortuz geroztik. Kosmosaren erdian Lurra dago, eta hareninguruan izarrak. Zeruetako eremua Jainkoen kokagunea denez gero, izarrenezaugarriak jainkozkoak dira, hala nola, betikoak eta aldaezinak.

Page 28: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

28

Maitasuna (eros):Adimena izatea ez da nahikoa ezagutza azaltzeko. Benetako ezagutza lortzekoezinbesteko gaitasuna da, baina ez nahikoa. Beste zerbait ere behar da. Adimenaeta ezagugaia lotu behar dira, eta elkartze hori ez dario adimen hutsari; horretarakomaitasuna behar da. Nola ulertu behar da maitasun hau? Ondo ulertzeko gogoratubehar dugu Sokratesen jarrera: ikasi ahal izateko, lehenengoa da dena ez dakidalaonartzea (dena dakidalako uste harroa ezabatzea), hots, zerbait falta zaidala.Norberak falta duen zerbait egon badagoela onartuta, maitasunak beharrezko duennahigarria bilatzen du. Zer ote du nahi Maitasunak irrikatzen duena baino?Maitasunak bai edertasuna, bai jakinduria irrikatzen ditu, biok falta dituelako.

Mitoa:Jainkoei, jainkozko izakiei edo heroiei buruz sortutako kontakizunak dira. Berez,argudio arrazionalaren aurkakoa da, mitoak ez baitu egiaztapenik behar. Platonekerabili ohi zituen mitozko kontakizunak pentsamendu traketsak era ulergarrianirudikatzeko, edo gure adimenaren ahuleziari egokitutako gaiak jakinarazteko.

Neoplatonismoa:K.o. IIl. eta VI. mende artean sortu ziren eskola platonikoetako pentsamoldea da.Neoplatonismoan jarrera teologikoak eta metafisikoak nahasten dira,kristautasunari filosofiaren sendotasuna emateko. Platonen ideiak Jainkoaksortutako pentsamenduak dira, haiek diotenez.

Neurritasuna (sophrosyne):Zentzuna eta irriken neurritasuna agertu behar du herri xeheak. Bestetik, irritsezkoarimaren bertutea da. Neurrigabeko nahikeriak, handinahia, lizunkeria, diru goseaeta harrokeria edo handitasunari aurpegi ematea da, bai irritsezko arimak, baieskulangileen gizarte taldeak lortu behar duen izaera.

Oroitzapena / erreminiszentzia:Arima jaio aurretik, ideien munduarekin bat eginik zegoen, eta egonaldi hartatikhala-holako oroitzapenak irauten du. Beste bizialdi batean dagoenean, lehenezagututakoa gogoratzea lortzen du arimak.

Parte-hartzea / partaidetasuna:Platonen teoriaren hezurmuinean dago partaidetasunaren teoria. Ideien etamateriazko gauzen arteko erlazioa ematen digu aditzera. Materiazko gauzek,direnak direlakoek, ideietan parte hartzen duten heinean dute izate propioa.

Ulergarria edo adigarria:Filosofian bereizkuntza egin ohi da ulermenezkoaren eta sentimenezkoaren artean.Platon eta Parmenides geroztik, zentzumenezkoa ulermenezkotik bereizten da,aniztasuna unitatetik bereizten den era berean. Benetako errealitateak, berebaitango izateak ulermenak atzematen ditu. Platonek zein bere aldetik banatzendituen moduan, ulermenezkoa eta sentimenezkoa ere nola edo hala biltzen ditu,adieraziz ulermenezko izatea materiazkoaren funtsa edo oinarria dela, bere ereduaden aldetik.

Ustea:Jakinduriaren eta ez-jakinduriaren artean dagoen erdiko ezagutza maila dugu hau.Ez du benetako izateaz iritzirik, baizik eta azaleko itxurari buruz. Gizakiak beresenean ezagutzari hasiera emateko lehendabiziko urratsa edo sarbidea denez gero,ez da mesprezuzkoa. Honako ezagutza mota hau, sentimenetan oinarritzen denmoduan, beharbadakoa da, adimenaren ezagutza sendoaren eta ziurraren aldean.

Zuhurtasuna (phronesis):Arrazoi arimaren bertutea edo onbidea dugu hau. Hiriaren zeregin-banaketan,gobernari eta agintariena da zuhurtasuna.

Page 29: PLATON (13-14) - docentes.educacion.navarra.esdocentes.educacion.navarra.es/fgorraiz/filosofia/platon/platon.pdf · 4 Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera

29

Zuzentasuna:Greziarren aburuan zuzentasuna mundu osoaren baitan dagoen ordenaren esanerajartzea da, hortaz justizia badagokio gizakien elkarbizitzari, unibertsoaribezainbatean. Era honetara, gauza guztiek badute, izan ere, bere egitekoa etaberari dagokion kokagune propioa. Hiriari lotuz, hiria zuzena izango da hiritarbakoitzak dituen bertuteen arabera dagokien eginkizunetan aritzen denean.