32
NAFARROAN ALDAKETA EUSKARATIK? NAFARROAN ALDAKETA EMAN ZENEAN EUSKARAREN ALDEKO URRATSAK ESPERO ZIREN. EMAN DIRA, GUTXIEGI ASKOREN BEGIETARA. A USARDIA ETA ESTRATEGIA BIDELAGUN ONAK IZAN DAITEZKE. EUSKARA IKA-MIKA POLITIKOAREN GEZIAREN PUNTAN JARRI NAHI DUTEN ARREN, KALEAN BIDEA EGITEN ARI DELAKO. > 12 Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS NIGERIA: Biafra askatzeko mugimendua indartu dute klima aldaketak eta errepresioak > 7 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA 52 borrokalari aske eta askoz arrazoi gehiago RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2016ko maiatzaren 28a | X. urtea • 469. zbk. 0,50 euro

mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

NAFARROAN ALDAKETA EUSKARATIK?NAFARROAN ALDAKETA EMAN ZENEAN EUSKARAREN ALDEKO URRATSAK ESPERO ZIREN. EMAN DIRA, GUTXIEGI

ASKOREN BEGIETARA. AUSARDIA ETA ESTRATEGIA BIDELAGUN ONAK IZAN DAITEZKE. EUSKARA IKA-MIKAPOLITIKOAREN GEZIAREN PUNTAN JARRI NAHI DUTEN ARREN, KALEAN BIDEA EGITEN ARI DELAKO. > 12 Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

NIGERIA: Biafra askatzekomugimendua indartu dute klimaaldaketak eta errepresioak > 7

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

52 borrokalari aske eta askozarrazoi gehiago RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko maiatzaren 28a | X. urtea • 469. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

AEBetako kanpainan ez da gerrailegalik aipatzen 04

Biafra askatzeko mugimenduapiztu dute klima aldaketak etaerrepresioak 07

Analisia: Aldaketa eta euskara 12

Euskara zainzuriak bezain nafarradelako 15

Mi’kmaq, Kanadako bazter bateanbizirik den hizkuntza zaharra 18

Elkarrizketa: Gerardo Mungia«Pintxe», hargina eta idazlea 22

Sagastiak loretan, euskaludaberria galaz jantzita 26

In Fraganti: Isaac Torre 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

7

26

22

28

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Hegoafrikara

begiratuz gero, begiratu zurien

borrokari

10 Ibai Gandiaga Perez de Albeniz: Jaiak bai, hiria ere bai!

11 Ramon Sola: 52 borrokalari aske

eta askoz arrazoi gehiago

17 Ainara Azpiazu AXPI19 Koldo Sagasti: Elkartasun deia dakarten joareak

19 Mirari Martiarena: Behobia-

Donostia

20 Arantxa Urbe: Bizikidetzarako

zubiak eraikiz

21 Amaia Nausia Pimoulier:

Lodifobia

30 Edurne Larraza Mendiluze:

Populazioaren erdiak gaizki

sentitzen segitu behar al du

bideo jokoak gustatuz gero?

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Sarriegi, Mendebaldeko prozesu askatzaileeiburuzko literaturan –igual dio iritzi artikulubat edo ponentzia bat izan–, beltzen segrega-zioari buruzko aipamenak eta hauek gure bo-rrokekin omen duten funtsik gabeko loturazuzenak azaltzen dira. Baita gure artean ere,

noski. “Big Lebowski”-ko Walter Sobchak-en «harremanzuzena dago» esaldia gogora etortzen zait holakoetan. Adibidez, noizbait aipatu dut, Euskal Herrian gertatu-

tako segregazio politikoa –batez ere ilegalizazio proze-suen bidez milaka herritarren eskubide zibil eta politiko-en urraketa suposatu zuena–, guztiz salagarri etatamalgarria izan arren, ezin dela Hegoafrikako apartheidsistemarekin konparatu. Ziur asko, euskal auzian torturada mundu mailan bere horretan azpimarragarria den au-zi bakarra. Tamalez, askapen prozesu horien artean, eus-kal herritarrei sistematikoki egindako tortura da rankinganker horretan lehiatu deza-keen auzi bakarra. Internazionalismoa eta

inspirazio militantea oso ga-rrantzitsuak dira mugimen-du askatzaileentzat. Ereduga-rriak diren borrokak etaborrokalariak ezagutzea etahaien irakaspenak kontuanhartzea beti izango da onu-ragarria, nola ez. Esajerazioaeta iruzurra, ordea, zeharoarriskutsuak dira, bai desbi-deraketa ideologikoa ekardezaketelako, bai idealismoabere adierarik txarreneansustatzen dutelako. Garaipenerako aukerak eta are etaborrokarako aukerak ere zailtzen dituzte. Erredukzionis-moa ere hor nonbait sortzen da: «gauza (txar) guztiakgauza berbera dira», mailaketarik gabe. Hortik erator-tzen den eskema politiko binaristak, absolutua eta prin-tzipialista (ona eta txarra ehuneko ehunekotan banatzendituena), politikatik baino gehiago du moraletik. Aipatudugunez, hortik sektarismora bi minutu daude.Gure borroka legitimatuko duten ereduen bila, borro-

kari ez baizik eta borrokalari eredugarrien baldintzei be-giratzen zaie sarri. Hartara, ginkana moral horretan, bo-rrokaren funtsa ez da askapenaren alde urratsak emandituen horren eredua jarraitzea, baizik eta zapalkuntza-rik latzena eta multifaktorialena duen gizon edo emaku-mea bilatzea. Gure posizioak legitimatzeko, betiere. Gai-nera, bilaketa antzu horretan, ergel batekin egin

dezakegu topo, izan ere zapaldua izateak ez baitu zapal-dua ez izateko ez desioa eta are gutxiago estrategia, gai-tasuna edo grina berekin ekartzen. Logika horri jarraituz,printzipioz zapaldua ez izateak ez zaitu zapaltzailebihurtzen. Engel eta Marx horren adibide dira.Horregatik, moratoria gisa, Rosa Parks, Nelson Mande-

la eta enparauak lasai uztea proposatzen dut. Ez dut ezaipatzeko eskatzen, inondik inora, baizik eta gure egune-roko auzi bitxiekin ez konparatzeko, ez bada auzion arte-an dagoen alde nabarmena aipatzeko. Izan ere, horrexe-gatik dira hain eredugarriak, komunak ez direlako,milioien artean bakarrak direlako. Bibotea margotutaere, edonor ez da Nietzsche, zin dagizuet.

JOE SLOVO, GURE LAGUNA DA; RUTH FIRST, GURE LAGUNA DA… Ereduen bila hasita, gu, maila batean edo bestean, kate-goria batean edo bestean pribilegiatuak garenok, egitate

sinple hau onartzearekin batera, badugu nora begiratu.Adibidez, berdintasunaren alde eta segregazioaren aur-kako borrokan, Hegoafrikako militante zuriek egindakoborroka aztertzea benetan interesgarria iruditzen zait.Alderdi Komunista, South African Congress of Demo-crats (ANCrekin adostuta soilik zuriek osatu zutena), au-rrerago sortuko zen United Democratic Front-a (BlackConsciousness Movement-arekin bat ez zetorrena mis-toa izateagatik) edo boikota egiteko mundu anglosa-xoian sortu zen apartheid-aren aurkako mugimendua,adibidez, eredugarriak dira beren praktika politikoan etaguretzat bereziki interesgarriak dira beren gogoetetan.Joe Slovo, Ruth First edo Ronnie Kasrils-en borrokaren

balio nagusia ez baita jaiotzez zituzten pribilegioei ukoegitea, baizik eta pribilegio horien aurka, berdintasuna-ren eta askatasunaren alde, bizitza osoan lan egitea. •

{ datorrena }

Hegoafrikara begiratuz gero,begiratu zurien borrokari

Moratoria gisa, Rosa Parks, NelsonMandela eta enparauak lasai uzteaproposatzen dut. Ez dut ez aipatzekoeskatzen, inondik inora, baizik eta gureeguneroko auzi bitxiekin ez konparatzeko

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

atzerria

Hauteskundeo-tan gai hone-taz hitz egite-rik ba al da?AEBak arma-fabrika dira,

Etxe Zuria gerrarako aginte-gelaeta, presidentea, planeta berrizkolonizatzeko konspirazio neo-liberalaren managerra. Gerraeta masazko pobrezia esporta-tzen dituzte. Fronte ekonomiko-an, neoliberalismo lukuraria;fronte militarrean, gerra ilega-

lak. Horiek dira XXI. mendeanmundua dominatzeko AEBenbatailaren lubakiak. Eta hori gel-ditzen ez bada, oso mende labu-rra izango da.1945. urtetik aurrera, AEBeta-

ko “Manifest Destiny” doktrinak,hau da, “mehatxu gorriaren aur-kako mundu librearen gurutza-dak”, munduan zehar 20 eta 30milioi heriotza eragin zituen,baita munduko biztanleriarenherenaren bonbardaketa ere.XIX. mendean, AEBek beste mo-

ta bateko “mehatxu gorria” deu-seztatu zuten, itunak idatzi etasuntsituz, lurrak lapurtuz, herriosoak masakratuz, populazioamerindiarrak artaldeak baili-ran kontzentrazio esparruetara(“indiarrentzako erreserbak”)eramanez, “basatiak zibilizatu”beharra aitzakia. 1890erako,Wounded Kneeko lakoten masa-krea gertatu zen urtea, mugakolurren jabetza –barne inperialis-moa– bermatuta zegoen. Beraz,mundu bat zegoen konkistatze-ko eta zinez desiragarriak ziren Kuba eta Filipinetan pausatu zi-ren AEBeen begiak.

AEBEN KANPO INPERIALISMOA

Orduan, baina, 1917an, zeharobeldurgarria izan zen zerbaitgertatu zen. Gutxiengo batenaberastasuna gehiengoaren me-sedetan banatzea xede zueniraultza sozial arrakastatsuaeman zen Errusian, 1789. urtekoFrantziako Iraultzaren ondoren-go bigarren iraultza handia.Munduko agintariek –AEBek,Britainia Handiak, Frantziak etaberaien akolitoek– ezberdinta-sunak alboratu zituzten eta bategin zuten demokrazia herrita-rra finkatzearen eta zabaltzea-ren mehatxuari aurre egiteko.Errusia inbaditu eta indar kon-trairaultzaileak diruz lagunduzeta armatuz gerra zibila bultza-tu zuten. Porrot egin zuten.1939an beste ahalegin bat abia-tu zuten, baina Sobietar Errepu-blika Sozialisten Batasunarenaurkako Hitlerren suntsiketa ge-rra Moskuren garaipen ikusga-rri batekin amaitu zen.1945etik aurrera, denbora la-

bur batez, AEBek herri zibilizatugisa jokatu behar izan zuten,formalki. Sobietar Batasunakerrotik basatia eta konkistatzai-lea zen ideologia zuela aldarri-katu zuen, terrorean, desagertze behartuetan, asasinatze eta tor-tura sistematikoetan oinarritu-takoa. Aitzitik, AEBak mendipuntako herri distiratsua ziren,“mundu librearen” esperantza-ren itsasargia. Beren santutegiaNazio Batuen Erakundea zen;eskritura santuak, nazioartekolegea; bere lehen printzipioa:nazioen subiranotasunaren bor-txaezintasuna.

AEBetako soldaduak«Basamortuko Ekaitza»operazioan. 1945. urtetikgaurdaino 20 eta 30milioi pertsona arteanhil dira munduan zeharAEBek abiatutako gerrailegaletan.GAUR8

ATZERANZKO JAUZI HANDIAAEBen gerra ilegalak munduan

Luciana Bohne

AEBetako primarioetako kanpainan mundua dominatzekohelburuarekin herrialdeak egiten dituen gerra militar etaekonomikoak ia aipatzen ez direla ikusita, historiaren zeharjokabide horren arrazoiak zeintzuk izan diren adierazizanalisi kritiko eta sakona eskaintzen digu orriotan LucianaBohne Pensilvaniako Edinboro Unibertsitateko irakasleak.

POLITIKA / b

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 4 / 5

Hori guztia zaborra zen, jaki-na. Apartheid-aren gizartea zen.Ez behin, birritan bonbardatuzuten AEBek Japonia arma nu-klearrekin, jomuga zibilak auke-ratuz. Justiziaren atzaparretatikbabestu zituzten punta-puntako kriminal naziak beren inteligen-tzia zerbitzuetan lan egin zeza-ten. McCarthy senatariak “show-epaiketa” birtualak egin zituenKongresuan disidenteen aurka,herrialdean beldurraren hazia,histeria, landatuz. Vietnamgobatasuna eta independentziaeragozteko, gerra genozida bategin zuten AEBek. Afrikako liderindependentistak erail eta Lati-noamerikan diktadore faxistakezarri zituzten. MendebaldekoEuroparen okupazio bigunaabiatu zuten, NATOren barneko“kooperazio” militarraren bidezbertako herrialdeak soka motze-an lotuz. Itxura zibilizatuarenatzean, Sobietar Batasuna azpi-ratu eta mundu kolonialarenautodeterminazioa zanpatzekoahalegin errukigabea zegoen.Bitarteko guztiekin haren

kontra egin eta gero, SobietarBatasuna 1991n desegin zen etaAEBak triunfalismo beteanmozkortu ziren. Azkenean,1917an etendako munduarenkonkistarekin jarraitzeko moduzegoen. Muga globala berriz za-baldu eta, XIX. mendean Ameri-ketako Mendebaldea inbasoreeuroparren eskuetan utzi legez,AEBen identitatea birsortu zite-keen biolentziaren bidez. Mas-kara onbera erori zen. Eta gero,zaldi zurbileko zalduna etorri.Asaldura ideologikoaren esku-tik, historia bukatu zen, ideolo-giak hil, eta lurreko Jaungoikoa-ren ondasunen maiordomoabilakatzeko AEBen misio mesia-nikoa betetzeko moduan zen.

«MISIO ZIBILIZATZAILEA» MARTXAN

Politika neokontserbadoreenadituen lobby batek, 1990ekohamarkadan “Atzeranzko JauziHandia” deitzen dudan muga-ren mitoaren birsortzea bultza-tu zuen. “The Plan for a NewAmerican Century” (PNAC) egi-tasmoak, hots, Mende BerriAmerikarrerako Planak, XXI.menderako aurreikusten zuenAEBetako baloreak –PNAC talde-

ko ideologoek “askatasuna etademokrazia” deitzen zituzten–globalki indartzeko aldebakarre-ko saioa azkartzea, gerra pre-bentiboen eta erregimen alda-keten bitartez. Dominaziomilitarraren delirio frenetikohori Bushen kanpo politika ofi-ziala bihurtu zen 2001eko Irai-lak 11ko erasoen ondoren. Irailak11 hura baino lehen, baina, Clin-

tonen Administrazioak, “Gerrahumanitarioen” doktrinarekin,Nazio Batuen Agiriak debekatu-tako gerra oldarkorrei atea irekizien. Munduko mapa AEBenmugarik gabeko ehiza erreserbabilakatu zen, subiranotasunarenprintzipioa zapuztu eta gerraegiteko “babeserako eskubidea”eta aitzakia humanitarioa erabi-lita.

Clintonen doktrina giza esku-bideen aldeko politiken etaprintzipio liberalen erabilpengoren eta argia izan zen. Horrelaeramanarazi zuten ezker libera-la giza eskubideen defentsarakogerra eta inperialismoa ontzathartzera. Carnegie Fundazioakprestatu zuen doktrina hori1992an. “Gure bideak aldatzen:Amerikaren papera Mundu Be-

rrian” txostenak nazioarteko ha-rremanetan printzipio berri batbehartu zuen, hots, «estatu ja-kin bateko jende multzo batenjazarpenak edo lekualdatzeak,nazioarteko esku hartzea arra-zoitzen du». Txostenaren arabe-ra, AEBek NATO erabili beharzuten printzipio hori betetzeko. Kontutan hartu behar da, ha-

laber, “gerra humanitarioaren”printzipioak ez duela aginpide-rik nazioarteko legedian. NazioBatuen Gutuna saiatu zen, gizaeskubideen zaindari direla ustedutenen aldebakarreko inter-bentzioak medio, estatu subira-noen kontrako gerrak debeka-tzen. Debeku horren atzeanzegoen arrazoia ez zen bihozga-betasuna, baizik eta BigarrenMundu Gerra Alemaniak, Italiaketa Japoniak egindako subirano-tasunaren bortxaketa multzobaten, edo, beste hitz batzuekinesanda, inperialismo militaris-taren ondorio izan zen kon-tzientzia baizik.Nazio Batuentzat a larma

1999ko Kosovoko gerrarekinpiztu zen. Gerra osteko ordena legala deseraikitzeko ahaleginbipartidistak zeresan handiaizan zuen. Kosovoko gerrare-kin, Clintonen Administrazio-ak, gero administrazio errepu-blikano eta demokrata askokjarraipena eman zioten, NBEkoSegurtasun Kontseiluaren oni-ritzirik gabeko lehen gerra hu-manitarioa abiatu zuen. Serbia-rren balizko genozidio batenaurrean albaniar etniakoak ba-besteko NATO erabiliz Serbiabonbardatu zuten “clintonitek”agian ez zuten jakingo, edoagian bai, Bigarren Mundu Ge-rra abiatzeko Hitlerrek erabilizuen aitzakia Polonian bizi zi-ren gutxiengo germaniarren“babeserako eskubidea”, inter-bentzio humanitarioa, izan ze-la. Bazekiten, baina, indarrarenerabileraren monopolioa NBE-ko Segurtasunaren Kontseiluanzegoela. Eta, hain zuzen, Hitle-rrek egin bezala interbentzioaltruisten eskaera faltsuetanoinarrituta estatu subiranoenkontrako aldebakarreko eraso-ak eragozteko ezarri zen mono-polio hori Bigarren Mundu Ge-rra bukatu eta gero. Ironikoki,

Goian, AEBetako soldaduak Irakera bidean; behean, Nagasakin jaurtitako «Fat Man» bonba atomikoaren erreplika. GAUR8

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

atzerria

Stalin izan zen Yaltako Konfe-rentzian puntu horretangehien tematu zena, SobietarBatasuna NBEn sartzeko hona-ko baldintza exijitzean: edo-zein gerra abiatzeko erabakiaadostasun multilateral batenondorio izan behar zen ezin-bestean eta ez aldebakarrekoekintza bat.“Clintonitek” oso ongi ulertu

zuten bezala, gerraostean bake-gintza eta gerra beraren preben-tzioa NBEko Segurtasun Kon-tseiluaren autoritate legalarenpean ezartzea munduko domi-nazioa lortzeko oztopo izugarri handia zen AEBentzako. “PNAC”planaren eta Carnegie Fundazio-aren ikuspegia gauza zedin, Na-zio Batuen Erakundea, subira-notasunaren bermatzailea,aldendu egin behar zen. Kosovo-ko gerraren aurreko garaietan,“clintonitek” nahita desegon-kortu zuten NBE, hala, AEBekinnahi beste kolaboratzen ez zuenBoutros Ghali idazkari orokorra-ren aldaketa behartu eta NATO-ren menpeko txotxongiloa bes-terik ez zen Kofi Annan jarrizuten haren tokian. Annanekadeitasunez irizten zuenarenarabera, gerra eta bake kontue-tan NBEko Segurtasun Kontsei-luaren ebazpenak ez ziren herribat larrutzeko –zinikoek gehitu-ko luketen gisa, “berregiteko, za-titzeko edo erregimena aldatze-ko”– bide bakarra.Beraz, orain mundu arrisku-

tsu batean bizi gara. Berriz ere,1930etik beti gertatu legez, hu-manitarismoaren aldebakarre-ko bere zaintza zorrotzari bainobeste inongo legeri erantzutenez dion potentzia hedatzaile batmundua jazartzen ari da. Koso-von ezarritako aurrekaria kon-trolik gabe dabil orain. Libia ge-nozidio bat eragozteko jaurtiomen ziren bonben errautsetankiskaltzen ari da; Siriak genozi-dioen prebentziorako NATOketa Persiar Golkoko bere sozioekarmatu, entrenatu eta finantza-tutako terrorista genozidenkontra bizirauteko borrokan da-rrai; Afganistanen gerra egoeraetengabe makaltzen ari da, ber-tan diren 10.000 soldadu esta-tubatuarrek giza eskubideaksustatzeko ospitaleak bonbarda-

tzen dituzten bitartean; Iraken,25 urteko porrot humanitarioa-ren ondoren, bueltan dira indar humanitarioak; eta Ukrainan,patriota naziek amerikar baliodemokratiko eta humanitarioaksustatzen dituzte Donbass egu-nero bonbardatzen. Afrika ereezin ahaztu, bertan indar bere-zietako ekintzaile humanitario-ak Malin, Nigerian, Somalianedo Kenyan terroristak perretxi-koak bezala sortzen diren lurrakureztatzen ari baitira uneotan.Gero Yemen dator, agian

Ekialde Hurbilean gizateriarenkontra egiten diren krimenenartean ahaztu, deskuidatu etazitalena bizitzen ari den herria.AEBetako Gobernuak Yemenentropak zabaltzea erabaki berridu. Pentagonoak dioenez, heda-tze horrek Saudia Arabia (“Koa-lizio Arabiarra”) lagunduko du

Al-Qaedaren kontrako borrokan.Sentsibilitate minimoa duenedonork aldarrikapen groteskohori entzun al dezake infernukobarrerik atera gabe? Saudi Ara-bia lagundu bere kreatura pro-pioaren kontra borroka egitera?Ergelak al gara oraindik?Interbentzio humanitarioe-

tan, babes eskubidearen aldeko

edo terrorearen kontrako gerra-tan lau bilioi dolar gastatu etagero, Ekialde Hurbil edo Afrika-ko estatu soberanoak desegon-kortzeko patroiak bere horretansegitzen du, erritmo onean.Munduko gainontzeko herrien-tzat, subiranotasunaren galeraestatuen konstituzioak (gureabarne) birtualki desagerraraz-ten dituzten itun komertzialen(TTP, TTIP, eta abar) bidez egitenden globalizazio ekonomikoa-ren eskutik dator. Periferia etamundu osoa kontrolatzeko aha-legin ekonomikoa lehenestea,“Washingtongo Kontsentsua”deituriko hura baino ez da.Ideia fundamentalista bat ho-

besten da: Nazioarteko DiruFuntsaren eta Munduko Merka-taritza Erakundearen bitartez,neoliberalismo globalak eta fi-nantza kapitalak ezartzen dutenplanetaren kontrol ekonomikoapobrezia eta kaos sozialerakoaukera bat da. Baina, ez, ez naziosubiranoen aurkako gerra mili-tarrek ezta gerra ekonomikoekere ez dute mundu egonkor, ba-ketsu eta oparo baten antzaduen deus ekarri. Heriotza eka-rri dute, txikizioa, zorra, merka-tuen krisia, errefuxiatu eta des-plazatu oldeak, aberastasunmasa ikaragarriak gutxi bainaoso boteretsu direnen eskuetankontzentratzea. W.H. Auden po-etak “nazioarteko okerra” deituzuen horrek –bere “1939ko irai-la” poeman “inperialismoa” ize-na emanez–, iraganeko ispilue-tatik gure aurpegiak begiratzenditu, inperialismoak bultzatuta-ko gerra, gerra eta gerra gehia-goren iragarpena eginez.Testuinguru honetan, “Was-

hingtoneko Kontsentsu” biparti-dista eta eraso militarista bipar-tidistaren amaiera eskatzen ezduen inongo hautagaik, baita es-tablishment-eko alderdi batendisidentea bada ere, ezin izangodio “nazioarteko okerrean” etabasakeria sozialean erortzekojoerari bueltarik eman. Kanpopolitikaren hondamendiariinork ez badio “inperialismo”deitzen, hauteskundeak sonan-buluentzako ariketa baino ez di-ra izango. Eta ez da ezer aldatuko. Salbu,

ia seguru, okerrera.

Hitlerrek Polonia erasotzeko bertan bizi ziren«gutxiengo germaniarren babesa» aitzakia gisabaliatu bazuen, Kosovon aitzakia berberaerabili zuten «clintonitek» Serbia erasotzeko

Kanpo politikaren hondamendiari inork ezbadio «inperialismo» deitzen, hauteskundeaksonanbuluentzako ariketa baino ez dira izango.Ez da ezer aldatuko. Salbu, ia seguru, okerrera

Ez behin, birritan bonbardatuzuten AEBek Japonia, helburuzibilak aukeratuz, bonbanuklearrekin. Irudian,Hiroshimako bonbardaketakeragindako txanpiñoinuklearra. GAUR8

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 6 / 7

soetatik babesteko modurik era-ginkorrena delakoan.

«Ezinbestekoa da gauzak on-do argitzea, guztiok jakitea hanfula etniakoak bizi direla, eta,hemen, igbo herrikoak –adierazidu Oneyebuchiek–. Gure lurral-detik horiek alde egitea behardugu, aske izan ahal izateko».

Munduko Terrorismoaren In-dizearen arabera, fula etniakoartzainek 1.229 pertsona hil zi-tuzten 2014an, hau da, planetaosoko laugarren «talde terroris-tarik hilgarriena» izan zirenorain bi urte.

BORROKA-EREMUAMUGITU DA

Borroka eta eraso gehienak Ni-geriako erdialdean gertatu zi-ren, musulmanek eta kristauekbat egiten duten eremu zabale-an. Azken bolada honetan fulaetniakoen erasoak eta mugi-menduak hego-ekialdeko igbo-engana ere iritsi dira, eta feno-menoa Biafra aske batenaldekoen argudiorik indartsue-

Fula etniako artzai-nek egunsentianegin zuten erasoa,goizeko otoitzaldienondoren. Nimbo he-rrikoek ezin zuten

sinetsi ere egin gertatzen ari zi-tzaiena. Ñamea eta papaia pro-duktu nagusiak diren herria osolasaia da normalean. Nigeriakohego-ekialdeko Nsukka hiritikgertu dago.

Fula etniako artzainak noma-dak eta musulmanak dira, etaazken urteotan horien aurka bo-rrokan aritu diren nekazariak,kristauak eta sedentarioak. Ar-tzaintza eskubideak egoten diraborroka horien atzean, bainahori Nigeriako erdialdean gerta-tzen zen orain arte, ez hego-ekialdeko eskualde honetan,Nsukka hiritik hain gertu.

FUSILAK ETA AIHOTZAK

Nimboko herritarrek hogeirenbat gazte inguruko mendixketa-tik jaisten ikusi zituztenean, be-rehala ulertu zuten lasai gera-tzerik ez zegoela. Palmondoenartetik beren AK47 fusilekin tiroeginez iritsi ziren. Aihotzak zi-tuzten eskuetan. «Bazter guztie-tatik egiten ziguten tiro, ez ge-nekien nola babestu. Herritarasko hil zituzten», esplikatu di-gu Kingsley Oneyebuchie 31 ur-teko funtzionarioak.

«Nire anaiari tiro egin zioteneta ondoren nire aita labana ba-tekin zauritu zuten», dio Nsuk-ka hiriko erietxean, soina era-kusten duela. «Ni zauritzeko,berriz, aihotza erabili zutelako-an nago. Hilda nengoela pentsa-tuko zuten», erantsi du, buruanduen hogei zentimetroko eba-kiondoa erakutsiz. Bizitza osora-ko orbaina.

Apirilaren 25eko erasoak ha-mar hildako eragin zituen. Besteherritar asko zaurituta utzi zi-tuzten, Oneyebuchie bezalaxe.Azken hilabeteotan behin bainogehiagotan iritsi izan dira Nige-riako hego-ekialdera. Erasoriktragikoena hemendik 200en batkilometrora egin zuten, Benueestatuko Agatu herrian, otsaile-an: ehunka hildako, gehienaknekazari kristauak.

Odol isurtze horiek ez dira be-rriak Nigeriako historian. He-

Stephanie Findlay (Afp)

NIGERIABiafra askatzeko mugimendua indartudute klima aldaketak eta errepresioak

Nigeriako fula eta igbo etnien arteko borrokaklarriagotzen ari da klima aldaketa. Herrialdearenerdialdean izaten ziren gatazkak hego-ekialdera ere iritsidira orain, basamortua aurrera egiten ari delako.Horregatik igbo askok Biafraren independentziarenaldeko mugimenduarekin bat egin dute azken boladan.

IPOB Biafrako JatorrizkoHerritarrak izenekotaldearen txartel baterakusten du herritar batek,errepresioak eragindakoelbarrien aurrean. Stefan HEUNIS | AFP

POLITIKA /b

rrialdearen gertaera ilunenakekartzen dituzte gogora. Izanere, hego-ekialdean nagusi di-ren igbo etniako kristauak, ipa-rralde musulmanetik etorritakofula eta hausa etnietako eraso-tzaileen jomuga bihurtu izan di-ra askotan.

Etnien arteko borrokok dagoe-neko bi estatu-kolpe eta gerra zi-bil bat eragin dituzte. Gerra hasizen 1967an, igbo etniakoek Ni-

geria utzi eta hego-ekialdeko es-kualdeetan Biafrako Errepublikasortzea erabaki zutenean. Hiruurteko gerra hartan milioi batigbo hil ziren, gosez asko eta as-ko, Gobernuak ezarri zien bloke-oaren eraginez.

Mende erdia pasa denean, ig-bo etniako herritar askoren iri-tziz estatu independente bateratzea da geratzen zaien irten-bide bakarra, fula etniakoen era-

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

atzerria

na bihurtu da, eskualdeok Esta-tu Federalaren babesik gabedaudela frogatzen duelakoan.Muhammadu Buhari Nigeria-

ko presidentea bera iparraldekofula etniakoa da. Berehala gai-tzetsi zituen artzainen erasoak.Azkenean, orain hilabete, Poli-ziari eta Armadari agindu ziensarraskiari amaiera emateko be-harrezkoak diren neurri guztiakhartzeko.Wole Soyinka Literatura Nobel

saridunak berak Exekutiboa es-tutu berri zuen: «Gobernuak se-riean egindako sarraski izuga-rriok inolaz ere onartuko ezdituen politika sendo bat ezar-tzea espero dut».IPOB Biafrako Jatorrizko He-

rritarrak izeneko taldeak urteasko daramatza estatu indepen-dente baten aldeko borrokan.Iazko urrian Nnamdi Kanu tal-deko burua atxilotu zutenean,igbo etniako milaka herritar ir-ten ziren kalera protesta egitera,eta, bide batez, baztertuta etaoso ahul zegoen mugimenduaindartu egin zen.

BIGARREN GENOZIDIOA?Fula artzainen erasoak direla-eta, IPOBekoek adierazi dute«Buhari presidenteak Biafranbigarren genozidio bat izan da-din bidea erraztu» duela.Nimboko herritarren diskur-

tsoa ez da hain gogorra, ez dutegenozidio hitza aipatu ere egi-ten, baina erabat kezkatuta dau-dela begi bistakoa da. Herria huts-hutsik dago eta

buztinez eta lastoz eraikitakoetxeetako ateetan sarraila be-rriak jarri dituzte. «Askotan es-katu diogu laguntza Gobernua-ri , baina ez digu jaramonikegiten», adierazi du ThaddeusOkenwa 65 urteko nekazariak.Juka landatzen duen gizonakgarbi dauka alternatiba: inde-pendentzia. «Independentziaematen badigute, primeran. Ezdugu gerrarik nahi, baina fulaetniakoen erasoek horretara be-hartuko gaituzte. Ezin duguatzerritar sentitu geure etxean».Nigeriako agintariek egurra

eman diote Biafra askatzearenaldeko mugimenduari eta ho-rrexek ere indartu egin ditu in-dependentziaren aldekoak.

Chukwu Ebuka Moses gaztee-gia da 1967an Nigeriako hego-ekialdea guztiz suntsitu zuengerra gogoratzeko. Gatazka har-tan milioi bat hildako izan zi-ren. Gainera, han amaitu zirengaraiko igbo etniakoen Biafraindependente bat eratzeko ame-tsak. 19 urteko ikaslea jaio gabezegoen 1967an. Hala ere, gerrahartako beterano bat sentitzekomodua du orain, Aba Abia esta-tuko hiriburuan joan den urta-rrilaren 18an Biafraren aldekomanifestazio batean esku har-tzen ari zela tiro egin ziotenetik.

ERREPRESIOAREN ERAGINA

Ahulegi dago oraindik eta lagunbatzuek ekarri dute kazetaria-rengana, plastikozko aulki bate-an jarrita. Etxola baten itzalpe-an jarri dute. «Protestaldibatean geunden, kantari. Bat-batean poliziak etorri eta gurierasoka hasi ziren. Negar gasajaurti ziguten, tiro egiteaz gain»,esplikatu du.Soinean dituen galtza motzak

jaso eta eskuin izterrean duentxanpon baten neurriko zauriaerakusten digu. X izpien bitar-tez ikus daiteke izterrezurra hi-ru puntutan hautsita duela.

«Erasoa izan zenetik arnasahartzeko garaian arazoak izatenditut. Nire gorputza erabat ahul-duta dago», esan du, estutasunaadierazten duen begiradarekin.Bere adineko gazte gehienak

bezala, Chukwu Ebuka Moses P-Square Nigeriako musika talde-aren jarraitzaile da. Gainera,Londresko Chelsea futbol talde-aren zale sutsu ere bada.Zaurituta utzi zuen manifes-

tazio hartan esku hartu bainohilabete lehenago egin zuen batBiafraren aldeko mugimendua-rekin. Berak lanpostu on bat iza-tearekin egiten du amets, bainabera bizi den lekuko gazteentzatez da aukera handirik izaten.Gaur egun ez du beldurrik etaoso garbi dauka: «Biafrak existi-tu egin behar du». Indar handizbota du esaldia, elkarrizketa en-tzuten ari diren pertsona hel-duen oniritzia jasotzeko.IPOB Biafrako Jatorrizko He-

rritarrak mugimenduak inde-pendentzia exijitzen du. Askenahi dituen lurretan igbo etnia-

koak dira nagusi, hau da, Nige-riako hiru talde etniko nagusie-tako bateko kideak. Igboek sala-tzen dute Nigeriako Gobernuakbazterrean dauzkala azpiegitu-rei, osasunari eta hezkuntzaridagokionez. Iazko urrian Nnamdi Kanu

IPOBeko buru eta Biafra Irratikozuzendaria atxilotu egin zuteneta behin-behineko espetxeal-dia ezarri zioten. Nigeriako he-go-ekialdean protestaldi ugariegin ziren eta Biafraren inde-pendentziaren aldeko oihuakinoiz baino ozenago entzun zi-ren. Onkere Kingdom Nnamdiabokatuak jakinarazi duenez, 50herritar hil ziren istilu haieneraginez. Beste 100en bat lagun zaurituta eraman zituzten etasegurtasun indarrek 200en batatxilotu zituzten. Buhari presi-denteak krimen ikaragarriak le-poratu zizkion Kanuri eta Nige-riaren osotasuna mehatxatzenduen mobilizaziorik ez duelaonartuko esan zuen.Baina Kanuren aurkako aku-

sazioek eta manifestariei egurraemateak ez zuten agintariekOneyebuchie, Nsukkako erietxean. AFP

Kingsley Oneyebuchiek buruan duen zauria. AFP

«Ni zauritzeko aihotza erabili zutelakoan nago.Hilda nengoela pentsatuko zuten», erantsi du,buruan duen hogei zentimetroko ebakiondoaerakutsiz. Bizitza osorako orbaina

AK47 fusilekin tiro eginez iritsi ziren. Aihotzakzituzten. «Bazter guztietatik egiten ziguten tiro,ez genekien nola babestu. Herritar asko hilzituzten», esplikatu du funtzionarioak

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 8 / 9

nahi zutena lortu. Milaka lagu-nek bat egin zuten IPOB mugi-menduarekin, urte askotan ger-tatu ez zena. Azarotik otsailerabitartean egindako hiru mani-festaziotan zauritutako herrita-rrek esan digute segurtasun in-darrek negar gasa erabili zutela,manifestariei tiro egiteaz gain.«Bazter guztietara egiten zutentiro», esan du Paulinus Uwaga50 urteko igeltseroak. Azaroa-ren 10ean oin batean zauritu zu-ten Port Harcourt hirian eginda-ko manifestazio batean eskuhartzen ari zela.

MEDIKUEN BELDURRA

Biafraren aldekoek salatu duteprotestaldietan hildako mani-festariak hobi komunetan sar-tzen zituztela. Beste manifestaribatzuk gauez desagerrarazi izandituzte. Horixe egin zuten Eme-ka Uzomaren lehengusuarekin.Motxilan Biafrako bandera batantzeman zioten eta une hone-tan etxean ez dakite bizirik otedagoen ala hil egin duten.Chibueze Chukwu otsailean

zauritu zuten: tiro bat oinean.

Erietxera eraman zuten, bainabertan argi eta garbi esan ziotenChukwuri ez zutela tratatuko,Poliziaren eta Armadaren bel-dur zirelako. Bala zauririk ez tra-tatzea erabaki zutela esan zio-ten. Gauza bera gertatu zitzaionbeste erietxe batean ere. Azke-nean IPOB mugimenduak berakduen zentro batera eraman zu-tenean eman zioten beharrez-koa zuen tratamendua. «Inde-pendentziaren aldeko ekintzailebat zarela iruditzen bazaie, ezduzu hurrengo eguneko argirikikusiko. Beldurrez akabatzen bi-zi gara».

Urtarrilean zauritu zutenChukwu Ebuka Moses 19

urteko gaztea, Aba hirianegindako manifestazio

batean. Stefan HEUNIS | AFP

PETROLIOA AURKITU IZANAKERAGIN ZUEN BIAFRAKOERREPUBLIKAREN SORRERA

Biafra, ofizialki Biafrako Errepublika, Nigeriako hego-ekialdean zegoen estatu sezesionista izan zen. Bertan igboetniakoak ziren nagusi. 1967ko maiatzaren 30etik 1970ekourtarrilaren 15era iraun zuen esperimentuak. Igbo herriakinguruko beste herriekin arazo ekonomiko, etniko, kulturaleta erlijiosoak zituenez, independentzia aldarrikatu zuen.Aldarrikapen horrek Nigeriako Gerra Zibila edo Nigeriar-Biafrar Gerra eragin zuen. Gabon, Haiti, Boli Kosta, Tanzaniaeta Zambiak baino ez zuten ofizialki Estatu berria ezagutu.Hala ere Israel, Estatu frantsesa, Portugal, Rhodesia,Hegoafrika eta Vatikanoaren laguntza ere jaso zuen.Garai hartako hedabideek gatazkak eragindako gosetea

nabarmendu zuten. Igbo herrikoek genozidioa salatu zuteneta bertan zegoen hondamendia ikusteko aukera izan zutenBernard Kouchner eta frantses Estatuko beste medikubatzuek; egoerak erabat astinduta, MSF Mugarik GabekoMedikuak izeneko gobernuz kanpoko erakundea sortuzuten 1971n.Nigeriak 1960an eskuratu zuen independentzia. Hiru

eremu handiren federazio moduan sortu zen: hego-ekialdeko populazioaren %70 igbo etniakoak ziren;iparraldeko %65, fula herrikoak; eta hego-mendebaldekobiztanleriaren %75, jorubak.Azken hauteskundeetan iruzurra egin zela uste zuten igbo

etniakoek. Gainera, ustelkeriak eta krisi ekonomikoak berenegoera gaiztotu egin zuten eta Armadako ofizial igbobatzuek estatu kolpea jo zuten 1966ko urtarrilean. Kolpistakespetxeratu ondoren, diktadura militar bat ezarri zuenJohnson Aguiyi-Ironsi jeneralak (igboa bera, eta katolikoa).Baina egoera berria ere ez zen gainerako etnien gustuko, etabeste kolpe bat izan zen urte bereko uztailean. Testuinguruhorretan, irailean iparralde musulmanean bizi ziren 30.000igbo inguru hil zituzten.Niger ibaiaren deltan petrolioa aurkitu izanak hego-

ekialdeko probintziek eremu hori bereganatzea eragin zuen.Hala ere, igbo etniakoak ez zeuden ados, beti baztertutasentitzearen eraginez, petrolioak emango zituen etekinguztiak iparraldera eta hego-mendebaldera joangozirelakoan. Faktore horiek lagundu zuten igbo herrikoekBiafraren askatasunaren aldeko erabakia har zezaten.Hamalau milioi biztanle inguru zituen Biafrak, eta 76.400kilometro koadroko azalera.

Nnamdi Kanu IPOBeko buru eta Biafra Irratikozuzendaria atxilotu egin zuten. Protestaldiugari egin ziren eta independentziaren aldekooihuak inoiz baino ozenago entzun ziren

Soinean dituen galtza motzak jaso eta eskuinizterrean duen txanpon baten neurriko zauriaerakusten digu. X izpien bitartez ikus daitekeizterrezurra hiru puntutan hautsita duela

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

hutsa

3 BEG

IRADA:

Jaiak bai, hiria ere bai!

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

tekn

olog

ia Iruñeko Alde Zaharrean Bizi elkarteak azaltzen dituenaldarrikapenak ohikoak dira hainbat eta hainbat auzo-kide elkartetan: zarata, segurtasun gabezia, ostalari-tzaren gailentzea eta auzoko espazio publikoen izaeraez barnerakoia, dena festa eta parrandaren izenean.Hau da, betiko leloa, zentro-zentroan bizi direnen aie-

neak eta negarrak. Baten batek pentsatuko du: «Hara besteak!Zer dela eta ez dira aldirietara joaten, halako ezinegona sortzenbadie hiri zentroetako bizimoduak?». Pentsamendu horrekinamen egiten baldin baduzu, agian hiri kapitalistan azkenengohiru hamarkadotan sortutako prozesu bat ezezaguna suertatu-ko zaizu. Iruñea aspaldi hasi zen bere hiria saltzen, “San Fer-min” markaren bitartez, nazioarteko jendetza erakartzeko as-moz. Hiria saldu beharreko produktutzat hartzearen ideia ezda Nafarroan soilik jazo, eta hiri marketinaren logikaz azal-tzen da.David Harvey geografoaren testigantzan topa dezakegu hi-

riak saltzeko estrategien so-rreraren inguruko pasadizointeresgarri bat: New Yorke-ko hiriak, 70eko hamarka-dan ekonomikoki porrotegin eta gero, hiri marketinestrategia bat erabili zuenkanpotarrak erakartzeko. “ILove NY” –bihotz gorri han-diz– leloa garaiotakoa da,hiri bat modu eta teknikamodernoekin saltzen zenlehen aldia. Kontua da saldunahi zena ez zela “NewYork”, baizik eta “Manha-ttan”. Hau da, New Yorkekoagintariek lagin zehatz etaerakargarri bat prestatu zu-ten, kanpoko bisitariek –edoerosleek?– ulertu eta balora-tuko luketen lagin bat. Man-hattaneko uharteak NewYorkeko karga sinbolikoosoa berenganatzeko eki-mena abiatu zuen. Horrelako zerbait identi-

fika dezakegu kapitalismoaurreratuaren edozein hiri-tan. Hiri zentroek beti era-man dute hiriaren nortasunnagusia –dela katedrala, de-la alde zaharra– baina ingu-ruko auzoak hiriaren parteziren, komunitate indartsuzjosiak, jantziak, norbera be-re eskalan eta apaltasunean.Hiri bateko auzoek “nortasu-na” dutela esaten denean,

horretaz ari gara. Seguruenik, kanpotarrentzako auzo horiekezezagunak izango dira. Ez du ardura, auzoak auzotarrentzakodira, beraien sinbolismoa ez dago ezer “saltzeko” pentsatuta.

Hirietan karga sinbolikoa zentroetan, eta ez auzoetan, pila-tzeak hainbat ondorio izan ditzake: adibidez, hiria «musei-fikatu» edo museo bilaka daiteke, Veneziari gertatu zaionbezala. Kulturaren beste muturrean, droga eta parrandarenmugarri ere bilaka daiteke, Amsterdam hiria nola. Aipatu biadibideotan, botere publikoek turismoaren kontrako deialdibat luzatu dute, bertako biztanleei egiten zaien kaltea azalera-tuz. Iruñeak bizi duen karga sinbolikoaren pilaketaren eskalatxikiagoa bada ere, azken urteotan bizilagunek “sanferminiza-zio” prozesu bat detektatu dute auzoan. Hau da, festaren ere-dua urte osora zabaltzen ari da. Izatez, pasa den udan Iruñeko Udalak taberna berrien lizentziak gelditu zituen, momentuzeta bizilagunen mesederako. Ez da soilik Iruñeko kontua, beste

euskal hiriburuetan eretankerako prozesua biziizan da. Festa eredu horrek –osa-

sunari dagokion eztabaidabeste egun baterako utziz–espazio publikoaren kolo-nizazio bat suposatzen du,eta maiz alderdi ezkertia-rrek iraulketa sozialerakoesparrutzat ere jo dute, fes-ta bidezko hiritar ahaldun-tzea. Ereduak, ordea, ko-munitate indartsu etaautogestionatu batek festasortzen duenean besterikez du balio, eta ez mozkinpribatuak erditik sartzendirenean. Osterantzean,festa egiteko modu horigutxituen, aukera ekono-mikorik ez dutenen, etaoro har eredu hegemoniko-tik aldentzen direnen kal-terako izango da, mozki-nak ez baitira pertsonezarduratzen.Espazioa modu ludikoan,

eta aldi berean aldarrika-tzailean, kolonizatzekohainbat eta hainbat adibideikusi dira azkenengo urtee-tan, bestelako festa eta ai-sialdi ereduak sortuz. Jaianahi baitugu, baina betiere hiritarren eskubideak etahiriaren nortasuna man-tenduz. •

Ilustrazioa: IBAI GANDIAGA PEREZ DE ALBENIZ

Ibai Gandiaga Perez de AlbenizArkitektoa

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Eztabaida antzu ugarik trabatu du ezkertiarabertzaleen aurrerako bidea azkenaldi hone-tan, baina guztien artean bitxienetarikoa auzi-tegietan lortzen hasi diren konponbide akor-dioen ingurukoari deritzot. Agian ez dago osozabalduta eta hurrengo lerroak soberan dira;

hala bedi. Azken finean, argudio bakar batek aski izan be-harko luke artikuluari bukaerako puntua jartzeko. Hauxe:Ibon Esteban, Ainhoa Villaverde, Haizpea Abrisketa, JesusAgirre, Egoitz Apaolaza, Alazne Arozena, Karmele Berasa-tegi, Nekane Erauskin, Antxon Gomez, Iñaki Olalde, JuanCarlos Ramos, Nuria Alzugarai, Aitor Aranzabal, KarmeleAierbe, Iñigo Balda, Pernando Barrena, Gorka Diaz, MikelEtxaburu, Maite Fernandez de la Bastida, Ino Galparsoro,Mikel Garaiondo, Asier Imaz, Eusebio Lasa, Aurore Mar-tin, Patxi Urrutia, Joseba Zinkunegi, Marisa Alejandro, An-gel Mari Elkano, Marije Fullaondo, Jon Garai, Gorka Muri-llo, Aner Petralanda, JuanJoxe Petrikorena, Peio Galvez,Joana Regueiro, Arantza San-testeban, Mikel Zubimendi,Hasier Arraiz, Jon Patxi Arra-tibel, Iñigo Gonzalez, GorkaMayo, Iker Moreno, Gorka Za-bala, Eneko Compains, JoxeAldasoro, Aniaiz Ariznabarre-ta, Rosa Iriarte, Egoitz Gar-mendia, Sandra Barrenetxea,Urko Aierbe, Ugaitz Elizaraneta Erika Bilbao.Beste ezer baino lehenago,

pertsonak daude 52 izen-abi-zenon atzean. Eta 52 familia,kuadrilla, lankide talde, auzokide multzo... Horien guztienespetxeratzeak maila humanoan izango zukeen eraginazez da gehiago esan beharrik. Bakea eta independentziarenalde ari diren guztion aurkako kolpe psikologikoaz ere ez;aski da aipatzea egunkari honen azaleko mantxetan be-herantz hain poliki doan kontagailuak 385 markatu beha-rrean 437 adieraziko lukeela, iazko udaberriko datuetaraitzuliz. Urtebeteko atzerapausoa, beraz, preso guztiaketxera ekartzeko borrokan. Baina dimentsio politikoaerantsi behar zaio horri, 52 pertsonok –zerrenda berrikusdaiteke– herritar arruntak izateaz gain, militante politikotrebatu, gogotsu eta garrantzitsuak ere badirelako, bakoi-tza berean eta bere eskarmentuarekin. Errepresio politi-koa ezkertiar abertzaleen eguneroko ogia izan delako-edo,kartzelak mugimenduan duen eragina gutxietsi egitendela ez dago ukatzerik. Baina ariketa sinplea da; nolako

kolpea hartuko zuen EAJk aste gutxi batzuetan aipatuta-koen pareko 52 eledun, ordezkari, hautetsi, tokiko ardura-dun, aditu, militante arrunt... lanetik atera eta giltzaperapasatuko balira? Eta Ahal Duguk? Eta PSOEk? Eta UPNk?Imajinatzen hasita, irudika genezake ere Estatuaren

partetik akordiorako eskaintza hori jaso, eta, gaizki uler-tutako koherentziaren izenean-edo, ezetza ematen diote-la militante horiek –edo horietako batzuek–. Irekitakoatea ostikada batez ixtea izango zatekeen, atzean kon-ponbide bera jorra dezaketen dozenaka lagunak biderikgabe utziz eta mugimendu osoaren kalterako. Aldiz, zi-rrikitu horretan oina jarri eta atea gehiago irekitzekobultza eginez, hainbeste aipatu dugun justizia trantsizio-nalaren abiapuntua izan liteke oraingoa. Ez litzatekeoharkabean pasa beharko lege aldaketa baten ondorio di-rela akordiook («larritasun gutxiko delituei» dagokiena,alegia). Nahi den muga eta errezelo guztiekin, baina Ma-

drilen Estatuko aparatuek hartutako hautua, eta Madri-len oraingoan batere eskandalurik eragin ez duena. Horriizkin eginez gero, badakigu zer zetorkien hurrengoei ere:Auzitegi Nazionalaren loteria-bonbotik zein bolatxo (ab-soluzioa ala kartzela) aterako zen zain segitzea.«Eta duintasuna zer?», esango du honezkero batek bai-

no gehiagok, aspaldi kontzeptu sanoa baino egun barru-ko liskarrerako gerra-tresna bilakatu den hitza ahoan.Karga moral erabatekoa duenez, norberak bakarrik jardiezaioke marra gorria bere duintasunari. Baina argi da-go mugimendu bezala, independentzia eta sozialismoahelburu dituen giza multzo gisa, duintasun osoz eta gai-nera indartsuago jarrai dezakeela borrokan ezker aber-tzaleak akordioon ostean. Eta ez dakit zehazki zergatik li-tzatekeen duinagoa inork zigor politiko bidegabe bat bere borrokaren kaltetan irentsi beharra... •

{ asteari zeharka begira }

52 borrokalari aske eta askoz arrazoi gehiago

Akordio politikoen bidea egoki jorratuzgero, hainbeste aldarrikatu dugun etamunduko beste prozesuetan hainbestetxalotu dugun justizia trantsizionalarenhazia hor egon daiteke

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

herria

Zalantzarik gabe eus-kararen ingurukopolitikak Nafarroanematen ari den al-daketa politikoarenprozesuan kezka

eta eztabaida ugari sortu ditu.Hauteskundeak oraindik egingabe zirenean, iazko apirilaren25ean, Kontseiluak deituta mila-ka lagun elkartu ziren IruñekoAnaitasuna kiroldegian mezuozen bat plazaratzeko: «Hizkun-tza politika berri bat gabe ez dabenetako aldaketarik izango».Edo beste modu batean esanda,«euskaratik abiatu behar da al-daketa». Hitz potoloak alde ba-tera utzita, euskalgintzak nabar-mendu nahi zuena honakoa

zen: Nafarroan gertu ikustenzen aldaketan euskararen nor-malizazioak toki nabarmen batizan behar zuen. Ordura arteUPNk mantendutako politikaerasokor eta baztertzailearekinamaitu beharra zegoen. Hauteskundeak izan ziren iaz-

ko maiatzean, eta, aspaldikopartez, UPN Gobernutik kanpo-ratzeko aukera errealitate bihur-tu zen. Horretarako, akordioprogramatikoa lortu zuten laualderdik: Geroa Baik, EH Bilduk,Ahal Duguk eta I-Ek. Ezker/es-kuin dialektikan desberdinta-sun nabariak badira lau alder-dion artean. Baita euskarareninguruan ere. Lehen biak, planoteorikoan behintzat, euskaltza-leak dira. Ahal Duguren baitaniritzi kontrajarriak daude. EtaI-Ek (Ezker Batuak batez ere) soi-lik gazteleraz aritzen direnakezin direla baztertu nabarmen-du du azkenaldian, Hezkuntzaarloko CCOO sindikatuaren eskuluzea ikusten dutelarik askok.Euskararen inguruko politika

akordio programatikoa lortzekogaraian arazo nagusienetako bat

izan zen. Akordioan bertan argijasotzen da (azken orrian) zortzigaitan lau alderdiak ez zirela gaiizan adostasunera heltzeko. Zo-nifikazioa ezartzen duen Vas-cuencearen Legea ordezkatukolukeen Euskararen Legea onar-tzea da desadostasun horietakobat. Zortzigarrena. Azkena. Bestedesadostasunen artean Lekaroz-ko Aroztegia egitasmoa, jendar-te politika –batez ere alokairua-rekin lotuta–, normalizaziopolitikoa edota gizarte seguran-tzaren transferentzia zeuden.Gai potoloak. Euskararekin harreman zuze-

na duen beste desadostasun batere agertzen da akordio progra-matikoan: hezkuntzan hizkun-

tza eredu desberdinen arteanizan beharreko «elkarbizitza». Beraz, euskalgintzarentzat

ezinbestekoak ziren bi alorrengainean ez zen adostasunik lor-tu akordio programatikoan. I-Ejotzen da horren arduraduntzat,baina lau alderdiak ezinbesteko-ak ziren aldaketari ateak irekikozizkion 26 parlamentarien ko-puru magikora heltzeko. I-Erikgabe ez zen aldaketarik. Ez eus-karatik eraikitakoa ez gaztelera-tik eraikitakoa ere. Bat ere ez.Dena den abiapuntua ez zen

hain makurra izan eta lau alder-diak euskararen inguruko ados-tasun minimo batzuetara hel-tzeko gai izan ziren akordioprogramatikoan. Hizkuntza po-

litikari eskainitako 2.3 ataleanjaso zituzten. Bertan, euskaraNafarroako hizkuntza propioadela eta egun lurraldean hiz-kuntza gutxitua dela esaten zen.Horregatik, euskararen berres-kuratze prozesu bati ekin beharzitzaiola ere gaineratzen da,«Nafarroako jendarte osoarenmesedetan». Bazterkeria nagusiizan den urteen ondoren, hiz-kuntza politika berri bat beharzela ere eransten zen. Eta euska-rari prestigio soziala emangozion politika berri hori transber-tsala izan behar zela (alor guz-tiak kontuan hartuko zituena),parte hartzailea, progresiboa,eraginkorra. Lege baten sosten-guaren beharra ere aipatzen

zen, baina oraindik lege horibultzatzeko adostasunik ez zelaaitortuta. Hizkuntza politika bo-rondatean oinarriturikoa izanbehar zela ere jasotzen zen, eta, Nafarroako hizkera politikoan,«borondatean oinarriturikoa»horrek inor ez dela euskarazikastera behartuko esan nahidu. Kontuak kontu, hemeretzineurri zehatz ere jasotzen ziren.Hori izan zen aldaketaren

abiapuntua euskararen arloan.Batzuentzat eskasa izan daiteke.Beste batzuentzat, gehiegizkoa.Baina kontuan izan behar da al-ternatiba UPNren gobernua ze-la. Euskal komunikabideei zu-zenduriko diru laguntzak zeroeuroko zifra borobilera eramanzituen gobernura itzultzea. Au-rrera egitea erabaki zen. Artean, UPN eta bere inguru-

ko komunikabideek bazutenprest beraien estrategia: UxueBarkosek zuzentzen duen gober-nua «identitarioa» da, ikurrinaeta euskara inposatu nahi ditu,gazteleraz aritzen den jendeabaztertzen du eta ez ditu herri-tarren behar nagusiak kontuan

Nafarroan aldaketa emanzenean euskararen aldekopolitikak izango zirela ustezen. Urtebete pasatzeardenean, aurrerapausoak ustebaino txikiagoak direla dioteaskok eta Gobernuan adorefalta sumatzen dute eginbehar dena egiteko.

Aldaketa eta euskara{ analisia } Martxelo Diaz Aristizabal

hutsa

hutsa hutsa

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 12 / 13

hartzen. Esaldi hori ez da UPN-ren diskurtsoaren laburpena.Diskurtso osoa da. Berdin daakordio programatikoaren 74orrialdeetatik hiruzpalauk bai-no ez badute euskarari buruz-ko zerbait aipatzen. Berdin da,Barkosen Gobernuak Nafarro-an euskara inposatzea du hel-buru nagusi UPNren arabera.

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Jose Luis Mendoza Hezkuntzakontseilaria izan da zalantza-rik gabe Barkosen Gobernuankritika zorrotzenak jaso ditue-na. Dimisioa aurkezteko prestzegoen zurrumurrua ere zabal-du zen. Lan Eskaintza Publikoa(LEP) martxan jarri zuen Men-dozaren taldeak. Antza, euska-rari lehentasuna ematen zionirakasle berrien plazak deitze-rako garaian. Ordura arte eus-karak pairatutako bazterketakonpontzeko saiakera izan zi-tekeela ulertu zuten batzuk.Akordio programatikoan horimarkatzen zen. Baina ez, era-baki «teknikoa» zela nabar-mendu zuen Mendozak. Izan

ere, euskal lerroen eskariak go-ra egiten du eta gaztelerakoakbehera. Ondorioz, askoz ereplaza gehiago behar ziren eus-karaz gazteleraz baino.Berehala hasi zen UPNren

hitz jarioa. Eta PPrena. Eta PSN-rena. Eta alderdion ingurukokomunikabideena: euskara in-posatzen ari zen Gobernua. Etadiskurtso horretan ezusteko la-gun bat izan zuten, I-E, Gober-nua sostengatzen duen alder-dietako bat. Alor sindikaleanere azaleratu ziren kritikakUGTren eskutik, baina batezere CCOO eta funtzionarioenAfapna sindikatuaren partetik.Afapnakoen arabera gaztelerabaino ez zekiten irakasleak dis-kriminatzen zituzten, ezin zu-telako euskara beharrezko zenplazetara aurkeztu. Ingelesezjakin ez eta ingelesa eskatzenbazen ere diskriminatu egitenomen zituzten. Ahalik eta hiz-kuntza gutxiago jakin, eskubi-de gehiago aldarrikatzen zituz-ten. Diskriminazio bitxia!Hezkuntza arloan gehiengoa

duten LAB, Steilas eta ELAk, be-

rriz, beste aldarrikapen bat ja-rri zuten mahai gainean: opo-sizioak zerrenda bakarrarekinegitea. UPNren erabaki batenondorioz, euskarako plazetaraaurkezten ziren irakasleak ezinziren gaztelerakoetara aurkez-tu, nahiz eta hizkuntza horre-tan ere trebatuta izan. Soilikgazteleraz zekitenen lanpos-tuak babesteko erabakia zen.Hori bai diskriminazioa! Azter-ketak egun berean egiten zi-ren, bietara aurkezteko aukeraerrotik mozteko. Bi hizkuntzaofizial dituzten elkargo guz-tien artean soilik Nafarroangertatzen da hori. Ez da, adibi-dez, Valentzian, Galizian edo Balearretan gertatzen. PPrenagintepean urte luzez egonda-ko hiru elkargo horietan ze-rrenda bakarra dute. Bada, al-daketaren Nafarroan, ez. Egoera are gehiago zailtzeko,

Estatuak helegitea jarri zuenHezkuntzako lan eskaintza pu-blikoaren aurka. Baita suhil-tzaileak kontratatzeko eginda-koaren kontra ere. Azkenean,Nafarroako Gobernuaren era-

bakia euskarazko 120 plazarendeialdia bertan behera uzteaizan zen. UPNk, I-Ek, CCOOketa Afapnak helburua lortu zu-ten, hizkuntzen arteko «ore-ka»: 108 plaza euskaraz eta 92gazteleraz. Ordura arte eztabai-daezintzat jotzen ziren argudio«teknikoak» desagertu egin zi-ren; «segurtasun juridikoa»zen lelo berria. Estatuaren he-legitea aitzakiatzat hartu zute-la uste izan zuen batek bainogehiagok. Iragarpena egiteraAna Ollo eledunarekin bateraMaria Jose Beaumont Presi-dentetzako kontseilaria azalduzen. Mahaiaren izkina bateanMendoza ere ageri zen, bainaageriko ahulezia irudia ema-nez. Kalean, Nafarroako Jaure-giaren aurrean kontzentrazioaegiten, LAB, Steilas eta ELA sin-dikatuak zeuden. AldaketarenGobernutik ustez gertuen zeu-den sindikatuak.Egoera oraindik gehiago ka-

kazteko, Gobernuak ez zuenzerrenda bakarraren aldarrika-pena onartu eta bikoitza man-tendu zuen, diskriminazioa

mantenduz. Eta horrela egite-ko ez zegoen Estatuak marka-tutako irizpiderik, izan ere,beste elkargoetan zerrenda ba-karra erabiltzen da. Gobernuakegindako kontzesio bakarra az-terketak egun desberdinetanegitearena izan zen. Euskaraz-ko plazetara aurkeztutakoek gaztelerakoetara ere aurkezte-ko aukera zuten. Baina bi az-terketok eginez. Beste behin,hizkuntza gehiago jakitea zi-gortuta, eta, gutxiago jakitea,sarituta.Oposizioaren eta lobby mo-

duan aritu ziren sindikatuenaurrean Gobernua kikildu eginzen sentsazioa zabaldu zenhainbat eragileren artean. No-rabidea markatu zuten, zeregin behar zen bazekiten. Ira-garri ere egin zuten. Baina kri-tiken aurrean (eta Estatuarenpresioaren aurrean) atzeraegin zuen Gobernuak. Orduraarte Barkosen Gobernuarekinitxaropentsu ziren askoren ar-tean haserrea piztu zen. Euskararekin harreman zu-

zena duen beste erabaki batek

Nafarroan aldaketarenalde indarrak batu dituzte

Ahal Duguk, Geroa Baik,EH Bilduk eta I-Ek.

Euskarak, baina, aldaketahandixeagoa espero ote

zuen ahotsak ugaritzen aridira.

Idoia ZABALETA | ARGAZKI

PRESS

hutsa

hutsahutsa

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

herria

ere ez zuen hasieran espero-tako amaiera izan: «zonaldeez baskofonoan» sare publi-koan D eredua eskaintzea. Zo-nifikazioa ezartzen duen Vas-cuencearen Legea aldatu gabesare publikoan euskarazko le-rroak emateko aukera zegoen.UPNk ez zuen egiten, bainaaukera egon bazegoen. Orainarte, kilometro mordoa eginbehar izan dute ikasleek zo-naldeak zeharkatzeko eta eus-karaz ikasi ahal izateko.

D EREDUAREN HEDAPENA

Aurrerapausoa zen eskaintza,zalantzarik gabe. Eta esperozen bezala, UPNren eta ingu-rukoen kanpaina hasi zen:«Gobernu identitarioak, Go-bernu abertzaleak, euskarainposatu nahi du Erriberan».Kanpaina berria martxan. Ka-su honetan, LAB sindikatuaksalatu zuen aukera eman baibaina Nafarroako Gobernua ez zela egin behar zuen D ere-duaren aldeko kanpaina egi-ten ari. Ikastetxe zenbaitetangurasoei aukera berriari bu-

ruz informaziorik ez zitzaielaematen salatu zuen. Gober-nuaren erantzuna, ez zelainor euskara ikastera behar-tuko. «Borondatezkoa» izan-go zela (akordio programati-koan azaltzen zen hitza) .Hortaz, soilik guraso kopurunahiko batek eskatzen zuenherrietan irekiko ziren euska-razko lerroak. Azkenean Tafa-llan, Lodosan eta Caparroso-Azkoienen zabalduko dira.

Ofizialki aurrerapausotzatjo izan dute euskalgintzakokideek D eredua herriotan za-baltzea eta datozen urteotangehiagotara hedatzea esperodela esan da. Baina, ahopeka,Gobernuak egin beharrekokanpaina egin izango balu da-goeneko aurten emaitzak as-koz hobeagoak izango lirate-keela onartzen da.

Gai honetan ere Gobernuakikildu egin zela uste dute as-kok. «Zonalde ez euskaldune-an» D ereduaren eskaria altuaizanez gero, arazo handi ba-ten aurrean aurkituko bai-tzen. Eta UPNren eta inguru-

koen kritika zorrotzekin. Es-karia «anekdotikoa» bada ezdago arazorik Gobernuaren-tzat. Eta UPNrentzat ere garai-pena izan daiteke. Euskararennormalizaziorako ez, ordea.

Euskararen normalizaziora-ko behar-beharrezkoak direnneurriak hartzeko orduan Go-bernua kikilduta ikusteakeuskalgintzako kide askorenkezka sortzen du. «Badakitezer egin behar duten, baina ezdute arazorik nahi. Polemika-ren beldur dira. Guk beraienalde gaudela adierazi nahidiegu, polemikotan gure sos-tengua adierazteko prest gau-dela, hartu behar diren eraba-kiak har ditzaten». Hainzuzen ere, hori da “Aldaketaeuskaratik eraiki behar dugu”leloaren formulazio berria.Eta hori plazaratuko duteekainaren 4an Iruñeko Golemzinemetatik abiatuta egingoden manifestazioan. Anaita-suna kiroldegiko ekitalditikurtebete pasatxora.

Antzeko presioak jasan be-har izan ditu Iruñeko Udalak

ere euskararen aldeko edo-zein neurri hartu duenean.Adibiderik garbiena haur es-kolen aferarena da. UPNrenutzikeriagatik Iruñean dau-den hamazazpi haur eskoleta-tik bakarrik bitan eskaintzenzen zerbitzua euskaraz. Eska-ria handitzen joan da urtetikurtera, baina UPNren eran-tzuna berdina izan da beti:ezer ez egitea. Joseba Asironalkatearen taldeak, egoerakonpontzeko asmoz, beste bihaur eskoletan euskara es-kaintzea erabaki zuen. Ondo-rioz, Iruñeko hamazazpi haur eskoletatik lautan izango zeneuskara. Eskaerara hurbiltzenzen eskaintza berria.

Espero zen bezala UPNreningurukoen erreakzioa borti-tza izan zen: euskara inposa-tzen ari zela salatu zuten etaaldaketarekin kaltetuta senti-

tzen zirenak mobilizatzen ha-si ziren. Euren auzoetan haureskolak gazteleraz nahi zituz-tela aldarrikatuz atera zirenkalera. Eskuineko komunika-bideek pankartok euren le-hen orrialdeetara eraman zi-tuzten. Epaitegietara jo zuteneta epaile batek aldaketa gel-diarazi zuen. Baina, kasu ho-netan, Udalak bereari eutsidio. Helegitea aurkeztu eta al-daketa mantentzeko boron-datea azaldu du. Ez da kikildueta gurasoen eta euskaltzale-en sostengua jaso du.

Eta ETBrekin zer? Ba gauzagutxi sumatu da aldaketare-kin. 1995ean Javier Otanoketa Jose Antonio ArdanzakETB legez ikusteko lehen hi-tzarmena sinatu zutenetikdenbora asko pasa da, bainaafera ez da konpondu. ETBklege babesik ez zuen «irtenbi-de» bat topatu zuen, baina Es-tatuak moztu du. Ahal zuela-ko. Uxue Barkosek eta IñigoUrkulluk hitzarmen berria si-natu berri dute. Hori gauza-tzea baino ez zaie gelditzen.

Euskalgintzako zenbaiteragilek manifestazioadeitu dute datorrenekainaren 4ean,«aldaketa euskaratikeraiki» behar dela ozengogorarazteko.Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

hutsa

hutsahutsa

hutsa

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 14 / 15

Nafarroako jen-dartearen partebatek euskararib e g i r a t z e k omodu bitxiadauka: hizkun-

tza bat ikusi beharrean, arriskubat ikusten du, mehatxu bat.Horrek gutxi du kasualitatetiketa asko kausalitatetik, urteetaneta hamarkadetan elikatu dendiskurtso baten haritik baitator.Baina, nola eman dakioke bueltaikuskera horri? Iñaki Martinezde Luna Soziolinguistika Kluste-

rreko kidea da eta buelta askoeman dizkio kezka horri. «Diskurtso interesatu horien

atzean normalean interes politi-koak egoten dira. Azken mende-an euskararen defentsa nagusikiabertzaletasunetik egin denezeta horrek emaitzak eta aurrera-pausoak ekarri dituenez, klabeideologiko horietan sartzen ezdirenek euskara abertzaletasu-narekin identifikatzen dute.‘Hori etsaien, arerioen, ikurrabada, guk horren kontra eginbehar dugu’. Hori da ikuskera».

Martinez de Lunak garbi dau-ka: «Hizkuntzek badituzte poli-tizatuak izateko arrazoiak, bainaestrategia bezala horrek ondo-rio batzuk dakartza. Hizkuntzakera politikoan ulertzen direne-an, horiekiko konfrontazioa are-agotu egiten da. Horregatik de-fendatu behar ditugu bestelakobideak. Euskara ikur identita-rioa da, baina ez bakarrik aber-tzaleena. Herritar guztien ikuridentitarioa izan beharko luke.Zainzuriak nafarrak dira eta ho-rregatik prestigioa eta izen onadute. Euskara berdin-berdin.Abertzale sentitu ala ez, euskaraNafarroako ondarearen partegarrantzitsua da eta denontzakobalio moduan ulertu eta zabal-du behar dugu. Denok izan be-har dugu euskara aurrera atera-tzeko erantzukizuna». Euskarak irudi politizatua

dauka neurri batean euskarakaurrera egin dezan motorraidentitarioa izan delako. Eta es-kerrak horri neurri batean. Bai-na horrek karga bat ere badakar,aurrera egitekotan arindu beha-rrekoa. «Hitzetan, proposame-netan eta ideietan erasokorrakizan beharrean erakargarriak

Euskarazko haur eskolenaldeko elkarretaratzeakugariak izan diraIruñean azken asteotan. Idoia ZABALETA | ARGAZKI

PRESS

ERASOKORRETIKERAKARGARRIRAEuskara zainzuriak bezain nafarra denezhaien prestigioa eta izen ona merezi ditu

[email protected]

Euskara ez da nafar batzuena bakarrik, nahiz eta herritarbatzuen begietara euskara ideia politiko jakinak dituztenenhizkuntza den, «arerioarena», eta kontra egin behar zaiohorregatik. Hizkuntzak konfrontazioaren lubakitik aterabehar dira aurrera egingo badute, nahiz eta beti ez denerraza izaten. Baina badaude estrategiak.

HIZKUNTZA / b

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

herria

izan behar dugu. Euskaraz ez da-kienari ikusarazi behar dioguzenbat galtzen ari den euskara-ren mundu aberats hori ezagutugabe».

ERRESISTENTZIAREN LUBAKIAN

Egia da, baina, euskarak denboraasko eman duela erresistentzia-ren lubakian, eusten eta eusten.Eta maiz zaila izaten da hortikateratzea. «Erresistentzian zau-denean, gainera, jarrera bortitzaizan ohi duzu. Eraso egin dizute-la sentitzen duzu eta erantzunegiten duzu. Hori oso ulergarriada, baina ez da estrategiarik ego-kiena. Hausnartu eta pentsatuegin behar da: nola erantzun era-soei modu inteligente eta patxa-datsu batean eta konfrontazioaelikatu gabe? Hor dago gakoa»,iritzi dio Martinez de Lunak.

Badirudi, beraz, politikan mo-dan jarri diren haize eta moduberriak euskararen defentsaraere ekarri behar direla. «Halaere, nik uste dut Nafarroan bimundu daudela, bata bestetikaparte: hedabideetan eta politi-koen ahotan konfrontazioa su-matzen da, baina, gizartean, ezhainbeste. Gizarteak askoz mo-du lasaiagoan eta irekiagoan ku-deatzen du hizkuntzen artekoelkarbizitza. Gizarteak ez du ga-tazka maite. Askotan konfor-mismoagatik eta ez hainbestekonbentzimenduagatik, bainajendeak lasai bizi nahi du. Eus-kara bai, baina agresibitaterikgabe, inposatu gabe...».

Nafarroan euskararen kontra-ko erasoak askotarikoak etadenboran jarraituak izan diraazken hamarkadotan. Baina,erasoak eraso, euskarak bideaegin du soziolinguistikoki, «gi-zarteari esker», dio garbi Marti-nez de Lunak. «Gizartean ez dazaila hizkuntzen aldeko mezuazabaltzea, baina interferentziaeta ika-mika politikoa hor dago.Eta horrek eragin negatiboadauka. Baina horretarako daudebestelako sareak, harremanak,egiturak, erakundeak, elkarte-ak... Maila horretan lan egiteaoso garrantzitsua da eta Nafa-rroan lan asko egin da», nabar-mendu du.

Hizkuntza aniztasuna eta be-reziki hizkuntza txikiak zaintze-

ko tresnak badaude. Horietakobat da hizkuntza ekologia, EinarHaugen hizkuntzalari estatuba-tuarrak 1972. urte inguruan ma-hai gainean jarri zuena eta Eu-ropa mailan indartsu dabilena.Haugenek abisu eman zuenmunduko hizkuntzen galeraizugarria gertatuko zela gauzakaldatzen ez baziren. Eta asmatuegin zuen: egun munduan6.500 hizkuntza inguru hitz egi-ten dira, baina erdia bainogehiago galtzeko bidean daude.

Hizkuntza-ekologiak galderagarrantzitsu bat proposatzen du:nola da posible naturarekin hainkezkatuta dagoen jendartea hainaxolagabea –eta, batzuetan, kru-dela– izatea berak sortu dituenhizkuntzekin? Izan ere, hizkun-tzak ez dira berez jaio, bizi etahiltzen. Inguratzen dituen eko-sistemak huts egiten dielako de-sagertzen dira hizkuntzak etaekosistema hori hiztunen komu-nitateak osatzen du.

Hizkuntza-ekologiak hizkun-tzen artean sortzen diren talkakere zaintzen ditu, maiz hizkun-tza boteretsuak hizkuntza txi-kiagoa zapaltzen baitu, horrekdakartzan kalteekin. Hartara, ai-

patutako paradigmak hizkun-tzen arteko harreman ekologi-koak defendatzen ditu.

KONFRONTAZIOTIK URRUNDU

Eta hizkuntzen arteko berdinta-suna ere defendatzen du. Bainaez du esaten denak berdin trata-tu behar direnik, alderantziz,egoera desberdinetan daudenhizkuntzak berdin tratatzea ger-tuago baitago injustiziatik. Hiz-kuntza-ekologiaren arabera,egoera desorekatua den kasue-tan neurriak hartu behar dirahizkuntzek aukera berdinakizan ditzaten. Euskal Herrianentzuten diren diskurtsoak eta

ikusten diren jarrerak hizkun-tza-ekologiatik urrun samar iza-ten dira askotan. Soziolinguisti-ka Klusterreko Belen Urangarenhitzetan, «konfrontaziotik ger-tuago gaude eta oso normalairuditzen zait, honainoko bideaoso gogorra izan delako, eta ezgure herrian bakarrik. Gauregungo hizkuntzen egoera ez daberez etorri den zerbait, hizkun-tza handietako komunitateekegindako ibilbide historiko ba-ten ondorioa da, zapalkuntza-ren ondorioa. Hori ukaezina daeta zaila da hori sufritu duenakbere hizkuntza konfrontazio ho-rretatik aparte ikustea».

Segur aski etorkizunari begiraparadigma berrien gainean ibil-tzen hasi beharra dago, hizkun-tza aniztasuna benetako erreali-tate bihurtzen ari da eta.

Akaso hizkuntza-ekologiarenargudioek ez dute txispa nahi-korik izango jendartea euskara-ren alde pizteko, baina euskara-rekiko kontrakotasuna pixkabat itzaltzeko balio baldin badu-te, ez da gutxi. Euskara zainzu-riak bezain nafarra denez, haienprestigioa eta izen ona merezidituelako.

Nafarroan EITBrenemisioak eten izana salatzekoelkarretaratzea, UPNrenegoitzaren aurrean. Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

Euskarak irudi politizatua dauka neurri bateaneuskarak aurrera egin dezan motorraidentitarioa izan delako. Eta eskerrak horri.Baina horrek karga bat ere badakar

«Politikan igartzen den konfrontazioa ez dahain bortitza gizartean. Gizarteak ez du gatazkamaite, lasai bizi nahi du; konformismoagatikkonbentzimenduagatik baino gehiago akaso»

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 16 / 17hutsa

iRRITZIA:

{

}

AinaraAzpiazu

AXPI

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

herria

Kanadako Esta-tuan 60 naziodaude, horietakoasko indigenak.Etnia txikiak di-ra, baina horrek

ez du esan nahi euren nortasu-na defendatzen ez dutenik.Mi’kmaq herria algonikoen arte-an kokatzen da eta 35.300 biz-tanle ditu Kanadan zehar errol-datuta, gehienak herrialdeko ekialdean. Izan ere, nahiz etanahi duten lekuan bizitzeko as-ke diren gaur egun (garai bateanerreserba indigenetan bizitzerabehartzen zituzten), euren he-rrietan gelditzea dute gustuko.Justin Trudeau presidenteak

boterea lortu zuenetik hainbatpauso aurrerakoi eman ditu Ka-nadak politikan, baita aborige-nei dagokionez ere. Pentsa, JodyWilson-Raybould Justizia minis-troa bera aborigena da, Kwakwa-ka’wakw etniakoa. Trudeaukhizkuntza politika sendoa abia-razi du hizkuntza txikiei indarraemateko. Hiztunek ere boronda-te handia dute. Mi’kmaq herriari dagokionez,

Stephanie Inglis ikerlaria izandugu Donostian horren ingu-ruan mintzatzen. Jauzarrea el-karteak gonbidatuta, euskara-ren eta hizkuntza kanadarhorren arteko loturak bilatzenari da, baina duela bi hilabetebesterik ez zuen enkargua jaso,eta, horregatik, oraindik ezinizan du ebidentzia askorik aur-kitu. Datozen hilabeteetan jar-dunean jarraituko duela esan duDonostian, gaia interesgarriairuditu zaiolako. Jauzarreak de-fendatzen duen teorietako ba-ten arabera, Solutrearra, GoiGlaziazioan, Ozeano Atlantikoa-ren maila baxuagoa zenean etaizoztuta zegoenean, Europatikiritsi ziren Ameriketako lehe-nengo biztanleak. Horiek eus-kaldunak izan zitezkeen. Halakorik frogatzerik ez dago,

baina hipotesi hori ardatz har-tuta, hainbat lotura osatzea po-siblea da. Izan ere, Mi’kmaq he-rria kokatzen den zonaldeanbazeuden beste hizkuntza al-gonkiko batzuk –egun desager-tuak–. Haiekin konparatuz osodesberdin osatzen dira esaldiakMi’kmaq hizkuntzan. Aldiz, eus-

kararekin baditu antzekotasunbatzuk. «Zaila da frogatzea eaMi’kmaq hizkuntza eta euskaraprotohizkuntza beretik datozen.Horretarako hitzen foniarik sin-pleenetara jo behar da eta orain-dik ez dugu horrelako ikerketasakonik egin», azaldu du adi-tuak. Hala ere, uste du euskaldu-nak Kanadara arrantzara joatenzirenez bi herriek harremanaizan zutela ziurra dela, eta ho-rregatik agian nolabaiteko ha-rreman linguistikoa izan deza-ketela.

EZAUGARRI BITXIAKMi’kmaq hizkuntzak gainontze-ko hizkuntza algonikoek ez zi-tuzten ezaugarri batzuk ditu,euskarak badituenak. Hasteko,ez du generorik. Hau da, gaztele-rako “ella/el” ez da existitzeneta horren ordez “hura” edo “be-ra” bezalako formulak erabil-tzen dituzte. Gainera, esaldiakmodu desberdinetan osa daitez-ke elementuen ordena aldatuzeuren esanahia aldatu gabe. Le-kua adierazten duten lokatiboakerabiltzen dituzte. Ergatiboa erebadute. Eta plurala egiteko “k”amaiera erabiltzen dute subjek-tua biziduna den kasuetan. Bizi-gabea bada, “l”. Baina bizidunedo bizigabe den erabakitzekomodu berezia dute: mendia bi-ziduna da erliebetik ezin delakosakabanatu, harria ordea biziga-bea. Birikak bizidunak dirahaiek gabe ezin garelako bizi,baina eskuak bizigabeak, moz-tuz gero bizirik jarrai dezakegu-lako. «Guretzat zaila da ulertzeabaina beraiei galdetuz gero ezdute zalantzarik eta segituanerantzuten dute», nabarmendudu Inglisek.Hizkuntza guztietan bezala

neologismoak badaude, baina,euskaran bezala, gaitasun han-dia dute hitz berriak osatzeko.Mi’kmaq hizkuntzan polisinte-siari esker lortzen dute hori.Hitz luzeak osatu ohi dituztehitz desberdinak osatzeko etaesanahi berriak sortzeko. Hala,ez dute hitz zehatzik “ilea” esa-teko baina ilea deskribatzekohitz pila bat dituzte. Hala, ileariburuz hitz egin nahi badute de-rrigorrean esan beharko dutezein motakoa den.

Nagore Belastegi Martin

MI’KMAQ HIZKUNTZAKanadako bazter batean badago bizirikjarraitzen duen hizkuntza zahar bat

Hizkuntza politika indartsua jarri dute martxan Kanadaneta horri esker Mi’kmaq hizkuntza zaharra mantentzeaespero dute. Hiztunek ahalegin handiak egiten dituzteeuren seme-alabek ere ikas dezaten. 30.000 hiztunbesterik ez dituen hizkuntza honek aspaldian egin zuen topo euskararekin.

Goian, Stephanie Inglisikerlaria, Cape Bretongounibertsitateko irakaslea.Azpian, Mi’kmaq bikote bat, 1873. urtean.Jon URBE | ARGAZKI PRESS / ARTXIBOA

KULTURA / b

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 18 / 19hutsa

Maider haurdun dago. Josune haur-dun dago. Mikel aita izango da.Urrian jaioko da Nagore eta Aito-rren bigarren umea, baita Enara-

rena eta Joanarena ere. Azkenaldian egune-ro entzuten ditudanak dira. Asko dira nireadin bueltakoak; beraz, moda baino, adinadela ondorioztatzeko ez da oso azkarra izanbehar. Haurdunaldien albisteak gertukoe-nak direnean, jarraian datozen esaldiak ereoso ezagun bihurtu zaizkit: «zuk ere garaiabaduzu», «zu ere animatu», «kontuz, arrozapasako zaizu», «nik zure adinerako bi alababanituen», «izeba izan nahi dut...».Horrelakoak entzunda nire inguruan bi

jarrera daude. Batetik, presio hori benetansentitzen dutenak, eta, bestetik, umorez

hartzen dutenak. Harrigarria egiten zaitpresio hori sentitzen dutenak nola itotzendiren, gainera. Ez dakit seguru zergatikden, beraiek haurdun ez daudelako edo za-hartzen ari direla konturatzen direlako.Orain arte gu baino zaharragoak zirenhaurdun geratzen zirenak eta orain gu bai-no gazteagoak ere hasi dira. Nire ustez ho-rrek beldurtzen ditu. Egia da haurdun dagoen gertukoren bat

ikusten dudanean inbidia sentitzen duda-la. Nire burua imajinatzen dut sabelaldeaborobil-borobil eginda, baina bost minu-turen buruan desagertzen zait inbidia.Ume jaio berri bat besoetan hartzen du-dan bakoitzean ama izateko gogoa izatendut. Beldurrez hartzen ditut, oso hausko-

rrak iruditzen zaizkidalako. Nire buruairudikatzen dut nire umearekin, bularraemanez, paseatuz, kontutxoak esanez...Bai, momentu horietan segituan bihurtu-ko nintzateke ama. Baina bost minuturenburuan gogo hori ere joan egiten zait. Ez zait, ordea, amatasunarekin bakarrik

pasatzen irrika hori. Behobia-Donostialasterketaren bukaera ikusten dudan aldi-ro inbidia sentitzen dut. Entrenatuz etaongi prestatuta egingo nukeela esatendiot neure buruari. Bost minututan pasa-tzen zait hori egiteko txirrinta ere. Eta ezdakit zutabe hau bukatuta, ama izan alaBehobia-Donostia prestatzen hasi. Segu-ruenik parrandarako planak egingo ditut.Gaur Oiartzunen Sagardo Eguna da. •

hutsa

Behobia-Donostia

Mirari Martiarena

hutsa

Aurten hamar urte beteko dirazanpantzar zoro talde batek ikus-kizun surrealista bezain epikoaeskaini zuela Palestinako Bil'in

herrian. 2006ko uztaila zen eta Judimen-diko Joaldunek ez zuten bitan pentsatuRamallahko urteroko jaialdian parte har-tzeko deia jaso zutenean. Palestinan ArtCenter erakundeak antolatzen du udaromunduko dantza herrikoien topaketa,eta orduko edizioan gasteiztarrak zirenparte hartzekoak. Bidaia gorabeheratsubaten ostean iritsi ziren Ramallahra. Etahan, ezustekoa. Israelek Libanoko hegoal-deari eraso berri zion, eta dantzaldia ber-tan behera utzi behar izan zuten, gainon-tzeko ordezkaritzek uko egin ziotelako

joateari. Euskaldunek, aldiz, zailena egi-na zuten, eta prest agertu ziren antola-kuntzakoek egokien zeritzoten lekuan jo-tzeko. Halaxe agertu ziren Bil 'in-en,nekazarien herrixka batean, ehun bat la-gunen protestaldiaren buruan jotzeko,joarez eta isopoz horniturik tropela gida-tuz. GARAk ere azalera eraman zuen or-duan balentria haren erretratua izenburuiradokitzaile batez: “Joaldunak IsraelgoArmadari oldartu zaizkio”. Ekintzakarrasto luzea utzi zuen herrixkako biz-tanleen artean, baina bidaian parte hartuzutenek bazekiten, keinuez harago, elkar-tasunak eraginkorragoa behar duela Pa-lestinako askapenean aurrerapausoakeman daitezen.

Horregatik, hamar urte geroago, zan-pantzar haiek Arabako Mendialdeko era-kundeetan bilatu dute elkartasun keinuhura ekintza eraginkorragoa bilakatzekogiltza. Gauzak horrela, datorren ekaineanBDZ (Israelen aurkako Boikot, Desinber-tsioak eta Zigorrak) kanpainarekiko atxiki-mendu ofiziala adierazteko eskakizunaaurkeztuko dute Kanpezuko Udal Batza-rrean. Gainera, egitarau oparoa antolatudute Palestinako egoera eta BDZ mugi-mendua auzotarren artean gizarteratzeko.Jardunaldiei jai egun batez emango dieteamaiera, ekainaren 10ean. Bil'in-go ekin-tza xelebrea errepikaezina bada ere, hangozintzarrien oihartzunak bizirik dirau, ha-markada bat geroago. •

hutsa

Elkartasun deia dakarten joareak

Koldo Sagasti

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

tekn

olog

ia Lantzean behin, haurrei esanizan diet hemen gerra batizan genuela aspaldi, berenaitona-amonak txikiak zire-la. Gerra hori, gainera, galduegin genuela esaten dieda-

nean, ordurako erne-erne dauden be-gi txikiak saltoka hasten dira.Azkenekoz, Gernikako bonbardaketa-

ren urteurrenaren harira aipatu niengerra hori 5 urteko ikasleei. Adi-adi zeu-den ikasleetako batek berehala esanzuen: «baina gure etxean ez zen izan».Beste batek, hegazkinetatik «bonbillak»bota zituztela esanez azaldu zuen gerta-tutakoa. Nork bere erara interpretatuzuen.Ikasle zaharragoek egindako Picasso-

ren artelana ikustera joan ginen gero.Horma-irudi handiaren aurrean, gerra-ren horroreaz jabetzen nabaritu nituen,pixkanaka, anabasa zuri-beltzean gor-putz atalen bat aurkitzen zutenean edozerura luzatzen ziren oihu lazgarrihaiek ia-ia entzun zitzaketenean. Azkarjo zuten begiz izugarrikeria hartatikihesean zihoan txoria. Beren begietara,bonbek ez zuten lortu hura harrapatzeaeta sarraski hartatik ihes zihoan hegan. Zer ote da gerra haurren begietara?

Zer telebistatik, hedabideetatik edohainbat jolasetatik iristen zaizkien iru-dietatik harago? Zer beren bizitzan hainpresente egon arren helduok, akaso,hain gutxi aipatu edo haiekin parteka-tzen duguna?Eskolara datozkigun ikasle askok ge-

rren eta era guztietako gatazken hain-bat alde bizi eta ezagutu dituzte dagoe-neko. Gehienetan, ordea, berengalbahetik soilik pasatzen dute ikusita-koa edo entzundakoa. Bonbardaketak,suntsiketa, heriotza, ihesi doazenen ila-ra luzeak, gosea, kartzela... Zenbat ikas-geletan eta zenbatetan lantzen ote dugugerra, baina? Zenbatetan laguntzen otediegu ikasleei ikusitakoa ulertzen, egokiinterpretatzen eta prozesatzen? Eskola, sarritan, zenbait gairekiko

aseptikoegia delakoan nago. Gai zailak,konprometituegiak, igual, saihestu egi-ten dituela. Eskola programa askotanzurrunegiak ipar hartuta, heziguneeta-tik at gertatzen diren –gure zenbaitikasleren etxeetan oso urrun joan gabe–

egoera gatazkatsuei, elkarbizitzako eraguztietako urraketei, ezikusiarena egi-ten die.Errenteriako Orereta Ikastolak, hez-

kuntza ekimen interesgarria jarri duabian. Ekimen horrek, hezkuntza ere-mua eta hezkuntza komunitatea izanditu protagonista nagusiak.

Elkarlanean eta elkarbizitzan oinarriaduten lau zubi eraikitzeko ariketaegin dute. Eraikuntza horretan, justi-zia, tolerantzia, errespetua, elkarta-suna eta antzeko balioak erabili di-tuzte, batez ere.Zubi bat etxe barruan eraiki nahi izan

dute: ikastolako hezkuntza komunitate-ko partaide diren ikasle, langile eta fa-milien artean, hain justu. Beste bat, Hendaiako Gure-Ikastola,

Biriatuko eta Ziburuko Kaskaroteneaikastolekin. Horretarako, eremu asko-tan eragiteko bokazioan oinarritu denlankidetza hitzarmena sinatu dute.Hirugarrena, iraganeko historian du-

gun orube lohitua eta etorkizun bidez-koago eta libreago izango dituen lurral-de oparoa lotu nahi dituen zubia.Horretarako, 36ko altxamendu faxista

ekarri dute gogora. Eta Gernikakoa he-rritarren kontrako historiako lehen ai-re-erasoa izan zela uste genuenontzatargitara ekarri dizkigute Libia, Rif (Ma-roko), Durango eta Gernika, Dresden(Alemania), Hiroshima eta Nagasaki, etaVietnam. Haien ondoan, egundo luza-tzen doan zerrenda jarri dute: Afganis-tan, Siria, Palestina... Laugarren zubia, Errenteriako eta es-

kualdeko errealitate anitzei begira jarrieta egina. Orereta Ikastolaren hezkuntza eki-

men hori eskola gaurkotasunera hurbil-tzeko –munduan benetan gertatzen aridenera– eta interpretatzen laguntzekoariketa interesgarria izan da. Guretikabiatuz, memoriari atea ireki eta etxeangertatu zitzaiguna gogoratuz, gaurmunduari begira jartzeko saiakera, hainjustu. Ekimen xume horretan hezigunea

herritarrekin aritu da elkarlanean, he-rrian eragiten saiatu da, herritarrekinauzolanean elkarbizitzan sakonduz. “El-karrekin bizitzen eta lan egiten” konpe-tentziaren garapen ederra egin dute Errenterian, eskola eta herriaren artekoelkarlan ezinbestekoa biribilduz. •

Orereta Ikastolak hezkuntza ekimen interesgarria jarri du abian. Andoni Canellada | ARGAZKI PRESS

Bizikidetzarakozubiak eraikiz

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 20 / 21hutsa

hutsa

her

rita

rrak

Asteon irakurri dut Facebookek Tess Holidaytaila handiko modeloaren argazki bat debe-katu duela loditasunaren apologia eginezbere osasun politikaren kontra egiten duelaargudiatuz. Tess bikini batekin jantzitaagertzen den argazkia “Cherche le Femme”

talde feministak erabili zuen feminismoaren eta lodita-sunaren inguruko jardunaldiak sustatzeko. “Cherche leFemme” eta beste talde feminista batzuk egindako kriti-ken ondoren Facebokek bere erabakia atzera bota du.Egia esateko, inoiz ez dut ikusi Facebook ez beste sare so-zial bat argazki bat debekatzen bertan agertzen den mo-deloa argalegia izateagatik. Arroparen industriak ez al duegiten emakume eredu ez osasungarri baten alde?Argi dago gizarte lodifobiko batean bizi garela, batez

ere emakumeei dagokionez. Ia emakume guztiok argal-tasunaren diktaduraren zama sentitu izan dugu noiz-bait. Emakume baten bizitzan bere gorputzaren ingu-ruan jasotako komentarioak zenbatzen hasiko bagina ezgenuke inoiz amaituko. Nik,nire aldetik, ariketa hau egindut. Saiatu naiz gogoratzenzein izan zen txikitan jasonuen lehenengo iraina etanire gorputzarekin harrema-na izan zuela gogoratu dut:lodi deitu zidaten, «puta gor-da», zehatzak izateko. 6 urteizanen nituen, nire klasekomutiko batek bota zidan ni-rekin haserre zegoelako etaberehala irainak bilatzenzuen eragina izan zuen; niregorputzarekin gaizki senti-tzen hasi nintzen, lodiegiaote nengoen galdezka. Eta eragin hori nerabezarorainoluzatu zen; ispiluak itzultzen zidan irudia gorroto nuelagogoratzen dut, ez nintzen nire lagunak bezain argala,txikia, arina, polita. Nire itxura ez zetorren bat iragarkie-tan eta pelikuletan aurkitzen nituen emakumeen ere-duekin. Gaur garai horretako argazkiak begiratzen ditu-danean nire burmuinak gorde duen irudiarekin ezdutela bat egiten konturatzen naiz. Hau da, haurra nin-tzeneko argazkiak ikusita neska lodia ez nintzela ohar-tzen naiz, agian nire adinerako handia, baina besterik ez.Baina nerabezaroko argazkiak ikusten ditudanean kami-seta handiak, galtza handiak, nire ustezko “loditasun”hori estaltzeko arropa erabiltzen nuela ikusten dut. Me-zuak niregan eragin handia izan zuen.Konplexu horiek nirekin urteetan bidaiatu dute. Nire

gorputzarekin bakeak egitea kostatu egin zait. Ziurrenik

ere, konplexu horiek hor daude oraindik, azken finean 6 urterekin jasotako “LODI” horrek asko pisatzen du. Ezzen bakarra izan eta ez naiz bere gorputzaren itxuragatikirainak jaso dituen emakume bakarra, ez orain, ez histo-rian. Ez dut gauza berririk esaten emakumeok zentzu ho-netan jasaten dugun presioa salatzen dudanean. Gure gi-zarte honetan emakumearen izatearen arrazoinagusienetariko bat desiratua izatea da, hobeto esanda,gizonengatik desiratua izatea.Tess Holidayren argazkia begiratu dut berriro ere, nik

neuk ere horren barneratuta ditudan aurreiritziak baz-tertu nahian: esate baterako, pertsona lodiak onartzealoditasunaren apologia egitea dela, hots, osasunarenkontra doan eredua aldarrikatzea. Orduan ohartu naizbadela garaia saldu didaten emakumearen eredu kultu-ral bakar horri uko egitekoa, gure gorputzekiko amorruasentiarazten digun eredu hori baztertzekoa, hainbeste al-diz entzun dugun esaldi hori errealitate bihurtzekoa: gu-re gorputza den bezala onartu behar dugu, gure burua

onartzeko, aske eta zoriontsu izateko. Askok ezagutzenduzuen sekretu bat kontatuko dizuet: triste nahi gaituz-te, konplexuz beteta, gure barne hutsunea dietak, arropaeta kremak erosiz beteko dugulako ustean.Eta hausnarketa honekin pozik eta nire mamuak kale-

ratzeagatik zertxobait askeagoa, nire testua GAUR8renerredakziora bidali behar nuenean Whatsappeko mezubat jaso dut iragarki batekin! Pavofrioren iragarki ospe-tsua agertu zait, badakizue, jatetxe batean emakume tal-de bat elkartzen den hori, «deliciosa calma». Bai aizue,horren ezaguna egin dena, emakumearen askapenarenalde hainbeste egin duelako, berdintasunaren borroka-ren alde denok bat egitea beharrezkoa dela esaten dueniragarki hori.... Bai, badakizue, emakume eredu guztiakonak eta baliotsuak direla esaten digun hori... baldin etaargala bazara. •

{ koadernoa }

Lodifobia

Askok ezagutzen duzuen sekretu batkontatuko dizuet: triste nahi gaituzte,konplexuz beteta, gure barne hutsuneadietak, arropa eta kremak erosiz beteko dugulako ustean

Amaia Nausia Pimoulier

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

herritarrak

Formatu bitxia duGerardo Mungia Pin-txe iruindarrak kale-ratu duen liburuak.“Harat-honat. Jonkibaten trajeria” (Txa-

laparta) izenburupean bertsosorta bildu du, bizitzan izanda-ko pasadizoak kontatzeko hel-buruarekin. Pastoralaren antzadu, baina ez da pastorala. Etamarrazkigile ugariren ekarpene-kin hornituta dago. Eskola fran-kistaren garaiko bizipen eta su-frimenduak edota lan mundukoborrokak jasotzen ditu, bainaEuskal Herrian 1970eko eta1980ko hamarkadetan drogakizan zuen eragina ere ekartzendu gogora. Europako beste herriaskotan bezala barra-barra za-baldu zen droga kontsumoa, bi-dean hildako andana utziz. Erre-presioa ere ez du ahanztenharat-honat ibili eta egun Nafa-rroako hiriburuko Alde Zaharre-ko edozein txokotan topa gene-zaken iruindar honek. Harginada ofizioz istorioak kontatzekoprosa baino olerkia nahiagoduen idazle hau.

Ezohikoa da libururako hauta-tu duzuen formatua. Bertsotanegin duzu istorio bat kontatze-ko. Errazagoa egiten omen zai-zu bertso edo olerkiak idazteaprosan aritzea baino.Prosaz idazten ez dakit. Hasta-penetan ea prosaz idazten ne-kien probatu nuen. Alperrik. De-sastre. Beraz, betidanik, edoaspaldidanik, bertsozalea naize-lakoz, eta, batez ere, pastoralza-lea naizelakoz, bertsotan egiteapentsatu nuen. Idazten hasi nin-tzen eta hain zaila ez zela ohar-tu nintzen. Modu berezian har-tu nuen eta aiseki hasi nintzenidazten, eta aiseki betetzen ni-tuen bertsoak. Horrela izan da.Ez dago bertze misteriorik.

Helburua zure bizitzaren la-burpena egitea edo zenbait ger-taera kontatzea zen?Hasieran ez nuen pentsatu ereegin liburu bat idatziko nuenik.Hori azken pentsamendua izannuen hasi nintzelarik bertsoak

betetzen. Hastapenetan ene pla-zerarendako izan ziren, ez ber-tzerik. Baina gero hedatzen etaforma hartzen hasi ziren. Etaformatu berezi bat ematea pen-tsatu nuen. Eta eman nion. Geroirudiak... Zergatik ez erran PedroOses, Ernesto Murillo Simoni-des, Joaquin Resano, Mirian Li-zarza, Joseba Burusko... laguneimarrazkiak egiteko. Talde zabalada eta batzuk aski sonatuak. De-nak adiskideak ditut. Haienganajoan, proposamena egin eta be-rehala onartu zuten. «Gerardo,nahi duzuna», erran zidatengaiaren eta helburuaren berriizan zutenean. Denok sufritubaikenuen garai hura. Berehalaeskaini zizkidaten euren iduriaketa bistaturik eta apaindurik ge-ratu da liburua. Hartu duen ko-miki kutsu hori ere pozgarriada. Garai hartako fanzineen iru-dia hartu du, baina pentsatu ga-be. Gidoirik gabe egindako lanada. Hori hemen eta edozein le-kutan errepikatuko dut. Ez nuendeusik ere planifikatu. Horrela

atera zen, urratsez urrats. Ezbertzerik. Azken finean, narra-zio bat da. Bertsotan egina, bai-na narrazio bat. Gure adinekojendea –egun 58 urte inguru di-tugunok– eskola frankistara joa-ten hasi ginen garaia da hasta-pena. Eta bukatzen da 80kohamarkadaren amaieran. Horhil zitzaizkidalako adiskide etaezagun gehienak. Berdin emazteala gizonkiak.

Beste toki batzuk aipatzen ba-dira ere, Iruñea da liburuarenkokaleku nagusia. Baina era-biltzen duzun euskarak baduIparraldeko kutsu bat. Iruinda-rra zara baina Iparraldeko eus-karekiko baduzu atxikimenduberezi bat.Euskararekiko dut atxikimen-du, ez Iparraldeko euskarareki-ko. Euskara euskara da, Gipuz-koan, Bizkaian, Nafarroan edoXiberoan. Hala da. Egia da Hon-darribian ikasi nuela dudan oi-narria. Hori bai, gero Bortziriakaldera hedatu nintzen. MikelTabernak liburuan aipatzen duIruñeko Hizkuntz Eskolan bera-rekin egon nintzela urte batez.Lanagatik ere –hargina naiz–ene ibilbidea hortik ibili da:Bortzirietatik Baztan aldera,Baztanetik Ziburura, ZiburutikAezkoa aldera, Irunberri aldera,Zaraitzura, Xiberoa aldera ere,baita Nafarroa Beherera ere. Pi-rinioetako lexikoa erabiltzendut. Ez euskara, lexikoa. Euska-ra batua da, baina lexikoa Piri-nioetakoa da. Bi aldeetakoa. Etaaski ongi landua, ene ustez.

Horretan ere ez dago planifika-ziorik. Erabiltzen dituzun hi-tzak zure ibilbidearen ondoriodira. Pastoralaren ildotik doa-lako liburua ez diozu Zuberoa-ko kutsurik eman nahi izan.Ez. Bakarrik izan da nik urteaketa urteak eman ditudalakoz Pi-rinioetako ibar horietan laneaneta beti kuadernoa hartuta. Lanegin ondoren kuadernoa hartueta egun berean entzun edo ika-sitakoa apuntatzen nuen. Apun-tatu eta apuntatu etxean mordoederra dut. Horrela ikasi dut

euskara. Hondarribian emannuen denbora eta gero HizkuntzEskolan urtebete, ez bertzerik.Eta gero kalean. Lanean batezere. Hemen ere ez da planifika-ziorik, dakidana idatzi dut.

Zure bizitzaren ibilbidea egi-nez, liburua eskolan hasten da,errepresioa nagusi zuen eskolafrankistan.Bai. Eskola inportantea izan daguretzako. Hain inportantea go-rrotoa geniola. Errepresioa etafalangismoa bazen minutu oro.Ohildurik atera ginen handik.Eta berehala lanera. Hortakozmarkatzen du pittin bat eskolak.Berehala kendu nahi genuen es-kola eta berehala lortu genuenere! 14 urterekin lanera, eskolaeta kolegioa pixka bat ahantzi.Kasik bagenuen kontzientziapixka bat. Kontzientzia anti-frankista zen, ez bertzerik. Mo-mentu horretan mendizaleakere baginen. Mendizaletasuna-ren bidez atxikitzen genitueneuskara, natura eta gauza ho-riek guztiak. Prefosta, laneanhasi eta aprendizen mugimen-duan hasi ginen, klandestinita-tean. Langileen militantziara be-rehala pasa ginen. CCOO etamugimendu horretan 16 urtere-kin hasi ginen. Greba guztietanhartzen genuen parte, erresis-tentzia mugimendu guztietan.

Jauzi latza da, eskolatik lanerahain gazte pasatzea eta gaineraborroka gordin batera.Bai. Baina hori zen giroa. Lanaeskola baino maisu hobea da.Esplotazioa sufritzen duzu, la-neko baldintzak ere pairatzendituzu. Egoera zein den bereha-la ohartzen zara. Garai hartanoso politizatua zen mugimen-dua zein jendakia. Politikaz bor-bor zegoen momentu hura.Oraingoarekin alderatuta arrasdesberdina zen. Auzoetan, lan-postuetan, eskolan, institutue-tan, kalean bizi zen. Edozeingauza politikoa zen. Franco hil-tzear zen. 19 urte nituelarik hilzen. Kasi trantsizio garaian ko-katuko nintzateke lanerako bi-dea hartu nuelarik.

«Drogak hautatu egiten ziren, baina tortura ez zenhautatzen. Hori dela eta, latzagoa izan zen tortura»

GERARDOMUNGIA «PINTXE»

Hargina da ofizioz, baina baita idazlea ere.

Bere bizitza bertsotan kontatu du,

belaunaldi oso baten gorabeherak

gogora ekarriz.

Martxelo Diaz Aristizabal

HARGINA ETA IDAZLEA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 22 / 23

Fase honetan mendizaletasunaeta euskal kantak aipatzen di-tuzu. Horiei esker euskaltzale-tasuna edo abertzaletasuneraheltzen zarete.Nafarrak gara. Iruñekoak. Be-raz, ez ginen euskararengan-dik hain urrun. Hemen men-di guztien izenak euskarazdira . Baita ibaiak , herr iak ,e r r ekak e re . E z z en gauzaarrotza guretzat. Mendira jo-atean berehala konturatzenzara non zauden , ikurr inaikusten duzu bat-batean. Era-maten genituen txano guz-tiak berde, gorri eta zuriak zi-r en . E t a gua rd i a z i b i l a k ,kontrolak... Hala konturatzenzara ez zaudela Teruelen. Be-raz, atxikitzen duzu berehalaeuskararen kutsadura duenedozein kanta.

Musikak presentzia handia duliburu guztian. Hainbat kantaere azaltzen dira.

Bai. Kantak hautatu ditut pasto-ralaren eraginarengatik. Pasto-ralean jelkaldi bakoitza buka-tzen da bai dantzaz bai kantuz.Eta nik jelkaldi edo kapituluhauetan polita litzatekeela zeri-kusirik duten abesti zonbait sar-tzea ideia ona zela pentsatunuen. Memoriara etorri zaizki-dan baten batzuk sartu ditut.

Hautaketa zabala da: Brassens,La Polla...Bai. Brassensena Frantzian lane-an ibili nintzelako da. Baditutoroitzapen politika abesti horre-kin. La Polla Records, nola ez.Gainera hautatu dudan “Delin-cuencia” abestia poesia hutsairuditzen zaidalakoz hautatudut. Poesia baino, aeri bat da,himno bat. Evaristo bezalakopoeta gutxi daude. Mirestendut. Brassens, Leo Ferre, PacoIbañez eta Evaristo. NiretzatEvaristo maila berekoa da. Gaur-kotasun handia ere badute bere

kantak oraindik. Agian ez garakonturatzen, baina Evaristoaparta da. Gazteleraz baino ezdu idazten, euskaraz egingo ba-lu leherkari bat izango litzateke!

Evaristorekin eta beste taldebatzuekin harreman zuzenaizan zenuen, manager lanetanibili zinelako.Rock Radikal Vasco delakoa sor-tu zelarik Iruñeko lagun batekgomitatu ninduen berarekin ba-tera manager gisa ibiltzeko. Etanik baietz esan nuen, zergatikez. Ez nuen sobera pentsatu. Ho-rrela ezagutu nituen La Polla Re-cords taldekoak, baita Kortatueta Cicatrizekoak. Benetan biz-pahiru urte horietan bi kanpai-na berezi izan ziren: “Martxa etaborroka”, alde batetik, eta NATO-ren kontrakoa, bertzetik. Amnis-tiaren Aldeko Batzordeko mili-tantea nintzen eta militantzialan mota hain desberdin bate-kin uztartu ahal izatea hagitz in-

teresantea iduritu zitzaidan. As-tero kontzertuak ziren. Adibi-dez, La Polla Recordesekin, Eus-kal Herrian behinik behin, milapertsonatik gora izaten zirenkontzertu bakoitzean. Hortik be-hera ez dut uste ezagutu duda-nik. Espainia alderat ere joatenginen, baita Katalunia alderatere. Alemanian izan ginen, etaItalian. Benetan urte hagitz bizieta emankorrak izan ziren. Enealdetik musikaria ez nintzanezmilitantzia politikoa eta sortuberri zen musika mundu horiuztartzea izan zen. Kontuanhartu behar da gu nerabe gine-larik Pantxo eta Peio eta Etxa-mendi eta Larralde entzuten ge-nituela! Errobi bazen ere eta lahostia zen. Eta Niko Etxart etaMintxoriak. Dena folkaren ingu-ruan. Gitarra pare bat eta bikantari, bertzerik ez. Eta bat-ba-tean sartu zen punka. Izugarriz-ko talka. Rocka ere bazen, Barri-cadarekin. Heavy metala ere

«Evaristo bezalako

poeta gutxi daude.

Miretsi egiten dut.

Brassens, Leo Ferre,

Paco Ibañez

eta Evaristo.

Gaurkotasun

handia du

oraindik ere»

“Argazkiak: Jaogoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

herritarrak

bazen. Kontuan hartu frankis-motik gentozela eta frankismo-ak iraun zuen bitartean kasikdena debekatuta zegoela. Edotrakestasun handiak bazirendisko horien lortzeko. Bat-batean hil zen Franco eta tran-tsizio garaiko urte horietan hasiginen hemen Europatik zeto-rren guztia zurrupatzen. Denaberria zen eta hemengora mol-datua. Ez dakit zenbat talde sor-tu ziren, estilo desberdinak zi-tuztenak. Horrekin etorrizitzaigun droga guztia ere.

Droga errepresiorako erabilizela esan ohi da. Estatuarenerantzuna izan zela.Ni horrekin beti zalantzatan na-bil. Egun, burua hotzago izanda,historia hurbiletik eta sakonetikbizi izan eta gero, hozki begira-tzen dut eta ikusten dudana da garai hartan drogak Europa guz-tian barreiatu zirela. Baita Ame-riketako Estatu Batuetan, HegoAmerikan edo Vietnamen ere.Arrazoi desberdinengatik droga guztiak sortuak eta sartuak izanziren. Beraz, Euskal Herrian bo-rroka latzean ari ginelako dro-gak sartu zirela erratea okerradela uste dut. Ez da erreala. Adi-bidez, Katalunian gauza beragertatzen ari zen eta ez zen bo-rroka armaturik. Baita Sevillan,Madrilen, Porton, Berlinen,Erroman, Toulousen eta Parisenere. Eta ez zen borroka armatu-rik.

Garaiko afera zela eta ez EuskalHerriko zerbait berezia usteduzu?Rock mundutik zein mezu en-tzuten genituen ere gogoratubeharko genuke: bizi gazte etahil laster, no future... Nola no fu-ture? Badugu geroa. Holako me-zuak okerrak eta maltzurrakizan ziren. Beraz, esperientziafalta, jakinduria falta, dena fro-gatzeko grina... Dena uztartuzgero, drogen menpekotasunenloratzea sortzen da.

Urte horien alderik ilunena du-gu droga?Enetzako ilunago izan zen tortu-ra. Francoren garatik ezagutugenuen tortura eta orain artioiraun du. Alde ilunena tortura

izan da nire ustez, Estatuarenerrepresioa. Krudelena torturaizan da. Eta kartzelaldiak. Tortu-ra krudelki, bortizki aplikatuzen. Eta orain artio dugu. Ez dabukatu. Hor geratu dira tortura-tzaileak libre, kondenarik gabe.Ikertu gabe sikiera. Oraindik erebaditugu hiru desagertu: PopoLarre, Naparra eta Pertur. Tortu-ra izan da alderik ilunena. Dro-gak izan dira, baina hautatu egi-ten ziren. Baina tortura ez zenhautatzen. Hautu bat egitenahal genuen: borroka egin ala ezegin. Euskara, herria, ekologia.Hori hautu bat zen. Tartean eredrogak ziren, eta hautua ziren.Baina tortura ez zen hautatzen.Berdin tokatzen ahal zitzaionbakarrik borroka antinuklearre-

an aritzen zen mutiko bati nolaauzoko borroketan ibiltzen ze-nari nola amnistiaren alde bo-rrokatzen zuenari. Berdin zen.Tortura sistematikoki aplikatubaita Euskal Herrian. Hori baidela desberdina beste tokiekinalderatuz. Ez dut uste Estatuakdrogak sartu zituenik, zegoenerrealitate bat profitatu zuen.Gazteriaren parte bat suntsitzenari zela ikustean errazena izanzen Estatuaren errepresioari ho-bena botatzea. Baina ez da zuze-na. Irungo kokaina ere aipatubeharko genuke. Mila kilo antze-man zituzten Irunen eta Donos-tiara 300 baino ez ziren heldu.Hori zertarako? GAL pagatzekoedo gerra zikina pagatzeko? Ezdakigu. Hori bai da aprobetxa-

tzea, baina sartzea... Oroitzennaiz nola Amsterdamdik hel-tzen ziren LSD pilulak, tripi fa-matuak. Barra-barra iristen zi-ren Euskal Herrira. Baina ezEstatuaren bidez, jendeak eska-tzen zituelako baizik. JendeaAmsterdamera joaten zen, hanerosten zituzten, ekartzen zituz-ten eta Euskal Herrian barreia-tzen ziren. Trafikoarekin eregauza bera zen. Bazen trafikoxehea eta trafiko handia. Trafi-ko handiaren inguruan bazirenkatebegi desberdinak. Azken ka-tebegiraino iristea zaila zen. Bai-na tartean bazen jende aunitz,xeheroak, bere bizioa pagatzekoxeheki saltzen zutenak. Ez dugupatroi bakar bat...

Urte latzak izan ziren eta jendeasko hil zen.Bai. Kalkulu ttipi bat egin dut. Eznaiz soziologoa, hargina eta pin-torea naiz, bertzerik ez. BainaIruñeko Alde Zaharrean 40 gaz-tetik gora hil ziren. Kalkulu xu-me bat eginez Iruñean 300 gaz-te erraz hil zirela esan genezake.Soziologia hartuz, Euskal He-rrian lasaiki mintzatu ahal gara3.000-4.000 gazte hil zirela. 10-15 urteko tartean.

Belaunaldi batentzako kolpelatza izan zen.Arras ezaguna da drogaren era-gina eta afera Euskal Herrian.Herri guztietan eman zen. Baitaherri ttipietan ere, adibidez Na-farroako Erriberan, Lizarralde-an, Agoitzaldean edo Zangozal-dean. Herri guzti-guztietan hilziren lagun bat, bi edo hiru. Edoondoren hil ziren, hiesak jota.Edo gibeleko eritasunengatik.

Aipatu dituzun musikarien ar-tean Cicatriz taldekoak izandaitezke gazte askok bizitakoa-ren adibide argia.Bai. Kasik ikur bilakatu direlaesan genezake. Maleruski laurakhil ziren. Gauza bera errepikatu-ko dut: bortxaz ez zituen nehorkbehartu. Bizimodu bat zen. Me-zu horiek guztiak nahasten etauztartzen ziren: bizi a tope, bizilaster, no future... Denak gezu-rrak ziren. Mezu gezurtiak ziren.Batzuek antzeman zituzten etaemaitza zinez kaxkarra zen.

«Arras ezaguna da

drogaren eragina

eta afera Euskal

Herrian. Herri

guztietan eman zen.

Baita herri ttipietan

ere. Herri guztietan

hil ziren lagun bat,

bi edo hiru»

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 24 / 25

Ezetz diote... edo baietz. Beharbada, itxaroteko.

Ezetz, ez dela bigarren eskuko telebisten eskain-

tza. Baietz, hautestontziak herritarrentzat direla,

haien hautua, nahia jasotzeko ontziak. Eta itxa-

roteko, baina ez betiko, ekainaren 5era arte bai-

zik, itxarotea ez baita etsitzea. Aitzitik, itxarope-

nik ez dagoenean ez da itxaroten. Astebetetsu

barru estatu burujabe bateko herritar izan nahi

duten esateko aukera izango dute 16 urtetik go-

rako goierritarrek. Lagun ugarik gogotik lan egin

dute inguruko demokraziek eman ohi ez duten aukera beren herrikideei eskaintzeko. Goierritik

urrun, legearen izenean, galdeketa horrek ez duela ezertarako balio esango dute. Euren baime-

nik gabe ez duela ezertxo balio. Baina bai, balio izango du. Beheko argazkian, hautestontziak

erabiltzeko argibideak agertzen dira, eta, batez ere, hautestontzietan erabakitakoa gauzatzeko

modua. Elkarrekin. Eta itxaronez, herritarren nahia bete arte... urrunetik baimena irits dadin itxa-

ron gabe. Xabier Izaga Gonzalez

ITXARON, BAINAETSI GABE... ETAITXARON GABE

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

herritarrak

Euskal udaberria ga-laz janzten da maia-tzean, ohiko berdesorta zabalaz gaine-ra zuri kolorea na-barmendu eta ikus-

kizun ederra osatuta: sagastienloraldia. Atzeratuxe iritsi omenda aurten, baina azken asteotanbere osoan ageri da sagarrondo-en ikuskizun paregabea. Pixkabat atzeratu dela sagardo ekoiz-leek esan dute, eta hala behar duizan, beraiek iragartzen baituteurtero loraldia. Japonian hanami (“loreak iku-

si”) esaten dioten gereziondoenloraldia bezala, Euskal Herriansagastien loraldia ospatu izanda azken urteotan, Japoniakoohitura horrek iradokita. Halaegin dute aurten ere Sagardoa-ren Lurraldean, ekitaldiz beteta-ko egitaraua osatuta, naturarenikuskizun aparta hori gozatzekoeta sagardoaren ekoizpen proze-sua burutik burura, polinizazio-tik botilatzera arte, ezagutzekoaukera eskaintzeko.Sagardoaren Lurraldea Astiga-

rraga, Hernani eta Usurbilgoudalek osatzen dute, herri sa-gardogilerik ezagun eta garran-tzitsuenek, alegia, eta hainbatsagardotegi eta kultur taldek.Haren xedea Euskal Herriko sa-gardoaren kulturaren ingurukoguztiaren berri zabaltzea da,baita kultura horrekin zerikusiaduten esperientziak sustatzeaere. Hartarako Sagardun par-tzuergo publiko-pribatua sortuzuten, turismoaren bidez EuskalHerriko sagardoaren kulturaezagutarazi eta sustatzen duena.Urtean zehar antolatzen di-

tuen ekimenez gain, Astigarra-gan kokatutako Sagardoetxea,Euskal Sagardoaren Museoa, ku-deatzen du Sagardunek. «Azkenurteotan ahalegin berezia egi-ten ari gara sagardoaren kultu-rarekin lotutako turismo-espe-rientziak eskaini eta sustatzeko.Eskaintza honen ardatza txotxdenboraldia da eta, honen bai-tan, sagardotegiko menuaz go-zatzeko esperientzia gastrono-mikoa. Baina SagardoarenLurraldean beste gauza asko du-gu eskaintzeko», diote ardura-dunek, datu bat gehituta: sagar-doaren kulturari lotutako

jarduerak turismo erakargarrihandienetakoa dira Gipuzkoan.Izan ere, sagardoaren kultura

ez da txotx denboraldira muga-tzen, are gutxiago leku itxi bate-ra, sagardotegira. Denboraldihorrek eta gune horiek eskain-tzen duten gozamenaren atzeanprozesu oso bat dago, eta horibertatik bertara jarraitzea jakin-garria ez ezik, zentzumenenatseginerako ezin aproposagoaere bada.

SAGARDOETXEA, «BIHOTZA»Esan bezala, jarduera ugari anto-latzen ditu Sagardoaren Lurral-deak, udaberrian garrantzitsue-nak, hala nola Sagardoetxeamuseoko bisitak. Astigarragandagoen museoa da «esperientziahauen guztien bihotza». Bertanpolinizazio prozesua azaltzendute egunotan, eta beste hain-bat ekimen ere antolatzen di-tuzte: Santiagomendiko Sagar-do Bidea, sagardoaren dastatze didaktikoak, haurrentzako ekin-tzak, tren berdearen ibilbidea,Hernaniko alde zaharrera bisitagidatuak eta erakusketak; azke-na, Usurbilen “Sagardo ibaiak,bizitza iturri” izenekoa, joanden igandean ospatu zutenUsurbilgo Sagardo Eguna artezabalik egon zena. Joan den18an, berriz, Museoen Nazioar-teko Eguna zela eta, “Erleen bizi-tza ezagutuz” bisita gidatu bere-zia egin zuten. Bestetik, joko bat abiatu dute

sare sozialetan, Sagardoaren Lu-rraldea bisitatzen duten guztiekparte hartzeko modukoa. #jato-rrizkobekatua traola erabiliz, Sa-gardoaren Lurraldean egindakoargazkia igo dezakete Facebook,Twitter edo Instagramera, etaparte hartzaileen artean bi lagu-nentzako sagardotegiko otorduazozketatuko dute. Bitxia ematendu zozketaren izenak, baina lu-rrarekiko atxikimenduaren, ha-rrotasunaren seinale baino ezda: «Jatorrizko bekatuaren frui-tua sagarra bada, SagardoarenLurraldean dago paradisua». Gaur, larunbata, museoko sa-

gastian jai giroa izango da nagu-si. Musika, dantza eta antzerkiauztartuko dituen ikuskizunaprestatu dute, paradisua ez bai-ta aspergarria.

Xabier Izaga Gonzalez

SAGASTIAK LORETANEuskal udaberria galaz janzten denekoospakizuna, Sagardoaren Lurraldean

Ez da «hanami» japoniarra; bai, ordea, haren parekoikuskizuna. Eta euskal kulturan leku nabarmena betetzenduen sagardoaren prozesuaren hasiera. SagardoarenLurraldea sagastien loratzea ospatzen ari da aurten ere,hamaika ekitaldi antolatuta, betiere sagardoaren kulturasustatu eta haren berri zabaltzeko xedez.

Goian, Sagardoaren Lurraldekoikuskizun aparta. Behean, iazAstigarragako EuskalSagardoaren Museoko sagastianegindako ekitaldia. GAUR8

JENDARTEA / b

Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 26 / 27

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Datorren larunbatean Irun-go FICOBA berriz ere bizi-modu ekologikoaren to-pagune bilakatuko da.Ekainaren 3an, ostirala,hasi eta igandera arte,

15.000 bisitari inguru espero dira Bidasoa-ren ertzean dagoen erakustazokan. Berehamahirugarren ekitaldi honetan, azke-nengo edizioetan bezala, helburu kualita-tiboak finkatzen ditu Bioterrak, kuantitati-boen gainetik. FICOBAko hiru pabilioietan170 erakusketaritik gora batuta, guneakeskaintzen duen azalera erabat beteta da-go eta hortaz antolatzaileek eskaintzarenkalitatea hobetzean jarri dute atentzioa.Horiek horrela, bai erakusketarien aldetiketa baita eskainiko diren hitzaldi eta taile-rren aldetik ahalik eta eskaintza erakarga-rriena batzea nahi izan du 2016ko Biote-rrak, “Naturall”, “Geobat” eta “Bioterra”pabilioietan banatuta.Elikadura ekologikoak, nola ez, garrantzi

handia izaten jarraitzen du. FICOBAko hi-rugarren pabilioian kokatzen da “Bioterra”gunea. Nolabait esateko, erakustazokarenarima den gune honetan elikadura ekolo-gikoak dauka presentzia nabarmenena,baina topa daitezke baita %100 kotoi orga-nikoz egindako arropak edota ziurtatuta-ko kosmetika naturala ere. Urtero bezala, EAEko ekoizpen ekologi-

koak paper garrantzitsua izango du gunehonetan, hamabi postutan banatuko di-ren hamalau erakusketarirekin. ENEEKekkoordinatu eta laguntzen duen gune ho-netan bertoko ekoizpen ekologikoaren la-gin adierazgarria topatuko du bisitariak:ortuariak, mintegiak, okinak, sagardogile-ak, gaztagileak, ardogileak, txerrikiak, pen-tsu-etxeak, oilasko ekoizleak edota elika-gai ekologikoen banatzaileak bilduz.Gipuzkoako eragile ekologikoek, berrizere, presentzia nabarmena izango dute.Aurten, beste urte batzuetan bezala, Lu-rraldeko eragileek Gipuzkoako Foru Al-dundiaren laguntza izango dute.ENEEKek, bere partetik, nekazaritza eko-

logikoaren ezaugarriei buruzko erakuske-

ta bat jarriko du bere informazio-gunean.Horrez gain, pasa den urteko esperientziaarrakastatsuari jarraipena emanez, gaztee-nei zuzendutako askari ekologikoak bana-tuko dira larunbat eta igande arratsaldee-tan. Igandean, gainera, Arabako ardoareneta txerrikien aurkezpena izango da ekoiz-leen eskutik, eta jarraian ENEEKeko tekni-kariek etiketatu ekologikoari buruzko tai-lerra ere eskainiko dute, produktuekologikoen dastatze batekin amaituz.

BIZIMODU ARDURATSUAREN ALDARRIA

Baina Bioterran elikadurak garrantzi han-dia izaten jarraitzen badu ere, gero eta in-dar handiagoa hartzen doaz bizimodu ar-duratsuaren inguruko beste alor batzuk.Horren erakusgarri izango dira FICOBAkobeste bi pabilioiak.“Naturall” ongizatearen eta osasunaren

gunea da. Bertan kosmetika eta higienenaturaleko gaiak, bizitoki osasungarriariburuzko eskaintzak eta informazioa, tera-pia naturalak egiteko osagarriak, ekoturis-moa edota prentsa espezializatua topatu-ko ditu bisitariak.“Geobat” gunean, aldiz, geobiologia, bio-

eraikuntza, energia berriztagarriak zeinkudeaketa ekologikoaren inguruko era-kusketariak egongo dira. Gune honetangeobiologia, bioeraikuntza eta energia be-rriztagarrien erakustaldiak egiteko guneakokatuko da.Ezin ahaztu erakustazokak eskaintzen

dituen hitzaldi eta tailerren eskaintza za-bala, elikadurari, osasunari, ingurumen-arazoei, energia berriztagarriei buruzkogaietan sakontzeko aukera paregabeaematen dutenak. Zaila da norbait nabar-mentzea, baina ohikoa den eran, KarmeloBizkarra medikuak pare bat saio eskainikoditu. Odile Fernandez familia-medikua,bere aldetik, minbiziak eta elikadurak du-ten harremanari buruzko ebidentziezmintzatuko da. Antzeko gaiez arituko daNicolas Olea Granadako Fakultateko medi-kuntza katedraduna, “Ingurumeneko hor-monak eta osasunean duten eragina” hi-tzaldian. Finean, gune ezberdinei esker

Bioterrak produktu eta zerbitzu ekologi-koen eskaintza benetan zabala eskainikodio bisitariari ekainaren lehenengo aste-buruan.

AZOKA ETA NEKAZARITZA EKOLOGIKOA, PAREAN

Bioterrak goranzko ibilbidea mantendudu hasieratik. Ibilbide hori nekazaritzaekologikoaren sektoreak nabaritu duena-ren paraleloa izan da Euskadin. 2003tik 2012ra bitarteko hamarkadan, eragile eko-logikoen (nekazari, eraldatzaile eta bana-tzaile) zenbakia ia hirukoiztu egin da. Aza-lerari dagokionez, ia laukoiztu egin da.Joera horrek jarraipena dauka oraindikere. Eragile ekologikoen kopurua %10 igo

zen 2015ean. Nekazaritza ekologikoan era-bilitako azalera, aldiz, %4 hasi zen. Labo-rantza-mota honetan erabilitako azalera-ren totala oraindik txikia da, beraz,hazteko marjina handia da. Horrenbestez,Bioterra bezalako ekimenek egiten dutenzabalkunde eta sentsibilizazio lanean in-darra jartzen jarraitu behar dela ageriangeratzen da.Programa osoa eskuratzeko: http://bio-

terra.ficoba.org.

Gipuzkoako bizimoduekologikoaren

erakustazoka handia

HUTSA

ENEEK

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

herritarrak

Isaac Torrek hamar urteinguru daramatza jadabodyboard taulak Arinizenarekin fabrikatzen.Olatuak ezin dira men-deratu, baina esan ge-

nezake gizakiak asmatu duelaolatuen indarra baliatuz itsasogainean mugitzen, eta bodybo-arda horretan laguntzen duenkiroletako bat da. «Olatuekin lo-tutako kirola da bodyboarda,baina ez du batere zerikusiriksurfarekin. Snowboardarekineta eskiarekin gertatzen den an-tzeko zerbait gertatzen da, biakelur gainean praktikatzen badi-ra ere, ez baitute elkarrekin zeri-kusirik. Bada, bodyboardarekineta surfarekin antzera: biak ola-tuen gainean praktikatzen direnkirolak badira ere, oso ezberdi-nak dira», azaldu du Torrek.Sopeloztar honek kirol prakti-ka honekin duen harremana as-paldikoa da. Bodyboarda prakti-katzetik Brasiletik bodyboardtaulak inportatzen zituen en-presa batekin lan egitera eginzuen salto. «Gurera heldu zirenlehen bodyboard taulak ziren.Banatzaile modura inportatzengenituen», kontatu duenez.Bodyboard taula horietako batlixatzen hasi eta apurka-apurkafabrikatzera pasatu zen. Shaperbihurtu zen, izen horrekin eza-gutzen baitira taulak fabrika-tzen dituzten profesionalak.Mungian dago mundu osora-ko Arin izenarekin bodyboard-taulak egiten dituen tailerra, etaduen proiekzioa ez da makala,Portugaleko beste enpresa bate-kin batera, Arin Europa osoanbodyboard taulak fabrikatzendituen bakarra baita. «Gama al-tuan saltzen den gehiena Tai-wan eta Indonesiatik etortzenda, Europan bi fabrikatzaile soi-lik gaude», nabarmendu du.

Kirol modalitate honetanprofanoa den batek pentsa leza-ke taula formetatik harago ibil-bide luzeegirik ez dagoela, bai-na, Torreren esanetan, «haumundu bat da», eta “mundu”horretan komeni da kontuanhartzea rider (bodyboarda prak-tikatzen duen kirolariari ema-ten zaion izena) bakoitzaren lu-zera, pisua eta nolako olatuakhartzen dituen. Pentsa daiteketaula guztiak ia berdinak direla,baina ez da horrela.

ZERTARAKO NAHI, HURA EROSI

Bodyboardean aritzeko hiru es-tilo daude: prone (etzanda),dropknee (hanka bat belauniko)eta stand up (zutik). Hasierakobiak dira zabalduenak, batez ereetzanda praktikatzen den esti-loa, baina materiala ere kontuanhartu behar da.Bi «kalitatetan» fabrikatzenditu Arin enpresak materialarierreparatuta: polietilenoan etapolipropilenoan. Bi horietatiklehena da basikoena, eta, biga-rrena, egokiagoa, «arinagoa de-lako, zurrunagoa, ez du ura xur-gatzen. Gama altuagokoa da».Bodyboard taula bat aukera-tzerako orduan, Torrek garrantzihandia ematen die hartzen di-ren olatuen ezaugarriei. «Osoolatu handiak hartzen badituzuflex apur bat behar duzu, kon-trolatzeko; hori dela eta, behegamako bodyboard taula bat hardezakezu malguagoak direlakoeta gehiago frenatzen direlako.Hau da, kontrol gehiago ematendute», azaldu du. Beste taula ba-tzuk, aldiz, arinagoak dira, abia-dura ziurtatzen dute. Torrekazaltzen duenez, «hondartzetan,normalean, maila bat daukanjendeak polipropilenozko taula erosten du, eta, gazteentzat, po-lietilenozkoa».

infraganti

Hogei urte baino gehiago daramatza Isaac Torrek olatuengainean irristatzen laguntzen duten bodyboard taulakegiten. Mungiako Arin Bodyboards Factory enpresan hamarurte daramatza jada. «Mundu bat» dute atzean koloretakotaulok, eta burua eta eskuak baliatuz Torre da mundu horimoldatzen duena, gozamenerako eta bizitzak salbatzeko.

ISAAC TORRE

Isaac Torre, Mungian dagoen Arin Bodyboards enpresako arduraduna. MARISOL RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 28 / 29

Surfarekin konparazioa bere-hala sortzen da olatuak aipatze-an. Azaltzen duenez, gurean etaKanaria uharteetan badaudesurflariak sartzen ez diren olatubatzuk, eta, aldiz, bai rider-ak.«Haitz hondoko olatuak dira, in-dartsuagoak, tuberoagoak, etazailagoak dira surferako», azal-du du. Adibide gisa zehazten duLemoizko zentralaren inguruanbadagoela «oso olatu potentebat», eta hor bodyboard-ak bai-no ez dira sartzen.

Arinek toki ezberdinetan sal-tzen ditu taulak, gehienbat Eus-kal Herrian, baina baita Estatuespainolean, Estatu frantsesean,Italian, Marokon... ere. Partikula-rrei eta dendei saltzen dizkietetaulak, batez ere Iberiar penin-tsulako iparraldean, GaliziatikDonostiaraino. Bartzelonan erebadituzte bezeroak. Enpresarenweb orrialdearen bidez eskaerakjasotzen dituzte, gehienbat neu-rriko taulak egiteko, «baina eznahi beste», komentatzen due-nez. Gama altuko taula batek200 euroko batez besteko sal-neurria du, eta 100 euro inguru-koak dira gama baxukoak.

BEREHALA GOZATZEN DA

Hondartzetan mugimendua da-go, taulak han eta hemen ikus-ten dira, baina kirol modura«apur bat geldituta» ikusten duTorrek bodyboarda. Bere iritziz,«ez da asko egin bodyboardarenalde. Surfak eskola asko sortuditu, jende askok praktikatzendu. Bodyboarda hor dago, bainaez du goranzko joerarik, goimailako markek ere ez dute bul-tzatzen», azaldu du.

Hori bai, Torrek bodyboardajende askoren ahalmenen neu-rrirako kirola dela nabarmen-tzen du. «Praktikatzen duzun le-hen egunetik, bigarrenetikgehienez, disfrutatzen duzu. Le-hen edo bigarren olatuak har-tzen has zaitezke, surfean udaoso bat behar duzunean zutikjarri eta gozatzen hasteko». Ze-haztu duenez, teknika badago,maniobrak badaude, baina... «olatuak hartzea eta gozatzeasurfean baino askoz errazagoada, egingarriagoa: hegatsak era-biltzen dira, besoak erabiltzendira, atseden har dezakezu...».

Itsasoan, olatuen gainean go-zatzeko aukera emateaz gain,taulek hainbat aukera eskain-tzen dituzte salbamendu arloan,eta hor Arinek esperientzia han-dia dauka, batez ere itsasoan la-gungarri izan daitekeen mate-rialen diseinuan. Hala, BizkaikoGurutze Gorriarekin eta salba-mendu enpresa eta erakundee-kin harreman zuzena du Arinek.Torrek dioenez, «aukera asko

daude». Adibidez, uretako mo-torrentzako esku-oheak etaflopy edo salbamendurako tu-tuak fabrikatzen dituzte. «Mun-duko fabrikatzaile bakarrak» di-ra hainbat elementutan, baina,argitzen duenez, Arinek produk-tu horien stock-ik ez du, «mun-du honetan aritzen den jendeakgauza berriak eskatzen dituela-ko, eta, beraz, probak egiten ja-rraitzen dugu, dagoena hobe-tzen, moldaketak egiten».Horregatik, harreman zuzenadute itsas salbamenduan ari-tzen direnekin, diseinu berriakegiteko ezinbestekoa delako di-tuzten beharrak entzutea, plan-teatzen dituzten aldaketak egineta elementuak moldatzeko.

Duela gutxi Greziako Lesbosuhartera Arinen fabrikatutakomateriala eraman zuten, Donos-tiako erakunde batek eskatuta.Erronka zen ahalik eta bizitzagehien salbatzea egoera zehatz

batean, eta horri erreparatuta ir-tenbide bat bilatu zuten. «Salba-mendurako tutu batek pertsonabati laguntzeko balio du, baina,50 edo 200 lagun daramatzanitsasontzi batean arazoak ba-daude, tutu bat botatzen duzueta ez duzu ezer egiten«, azaldudu. Horregatik, Arinen flotagai-lu eta sokekin egindako sistemabat asmatu zuten, erreskateakiraun bitartean jendea bertaraheltzeko moduan egon zedin.

Salbamendurako erabiltzendiren tutu berriak garatzen aridira. «Lehengoak izorratu egitenziren eta orain berriak presta-tzen ari naiz, askoz hobeto fun-tzionatzen dutenak: mosketoiaketa gauzatxo teknikoak erama-ten dituzte, krokadura hobeak...Funtzionatu egiten dute eta as-ko saltzen dira». •

Arin izenpean merkaturatutako salbamendukomaterial ugari diseinatu du Torrek, beharezberdinei erantzuteko. Besteak beste, Lesbosenerabiltzeko sistema bat ere garatu du

Ohikoagoak dira Taiwan eta Indonesian, bainaEuropan bodyboard taulak fabrikatzen dituztenbi enpresa besterik ez daude: Portugalenfinkatutako bat eta Mungiako Arin

Torrek bodyboard taulak fabrikatzen ditu, baita salbamendurako materiala ere. Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

Nerea GOTI

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

hutsa

3 BEG

IRADA:

Populazioaren erdiak gaizki sentitzen segitubehar al du bideo jokoak gustatuz gero?

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

tekn

olog

ia Rust» herdoila edo ugerra da ingelesez, bainabeste adiera askoren artean STEAMen (bideo jo-koen on line plataforma) 20 euroren truke es-kura daitekeen biziraupen joko bat ere bada.Azalpenak dioenez, helburu bakarra bizirik irau-tea da eta horretarako gosea, egarria eta hotza

bezalako oztopoak gainditu beharko ditu jokalariak. Suaegin, aterpe bat eraiki, animaliak zein beste jokalariak akabatujakiak lortzeko. Beste jokalariekin itunak egin, herriak sortu...edozer gauza bizirik irauteko.Jokoa ez dago amaituta, astero eguneratu egiten dute, eta jo-

koaren blogean (https://playrust.com/devblog-105/) egunerake-ta horien jarraipena egin daiteke. Armak, botikak, agertokienitxura, denetatik aldatzen dute eta azken aldaketa... pertso-naien itxura. Orain arte itxura bakarra zeukan pertsonaiak, gi-zon zuri burusoila. Orain, lau dira pertsonaia posibleak. Denakburusoilak badira ere, gizon zuria, emakume zuria, gizon bel-tza eta emakume beltza agerdaitezke. Hau da, genero etaarraza posibilitate gehiagoeman dituzte. Kontua da, posibilitateak

ez direla jokalariarentzakoaukerak. Zein itxurarekin jo-katuko duen ez dago jokala-riaren esku, automatikoki es-leitzen zaio itxura horietakobat. Egileek horrela eman zu-ten aldaketaren berri bloge-an: «Ulertzen dugu gai hauminbera izan daitekeela jen-de askorentzat. Ulertzen du-gu orain egokitu zaizun ge-neroa ez identifikatzea zurebizitza errealekoarekin. Uler-tzen dugu aldaketa horreksamina eragitea eta gehiagojoko honetan aritu nahi ezizatea. Teknikoki ezer ez daaldatu, populazioaren erdiaorain arte sentimendu horie-kin bizi izan baita. Aldatuden gauza bakarra da orainzure generoa STEAM IDk era-bakitzen duela eta ez zure bi-zitza errealeko generoak».Erabakiak eztabaida bizia

piztu du hainbat forotan.Reddit-en (https://www.red-d i t . c om/ r /Games / com-ments/4e2urq/new_rust_up-da t e _ in c l ude s _ f ema l e _models_genders/), adibidez,komentario asko ezabatu be-har izan dituzte, moderatzai-

leen esanetan, «hainbat erabiltzailek ez baitakite gizabidezkoeztabaida bat mantentzen, mehatxu, jazarpen eta irainik balia-tu gabe».Ezabatu ez dituzten komentarioetako batek honela dio: «Ez

da jolasgarritasunean oinarritutako erabaki bat, sasi giza espe-rimentu nazkagarri bat da. Biluzik dagoen emakume bat izate-ra behartuta nago, eta, norbaitek akabatzen nauenean eta niretitiez barre egiten duenean, oraindik gehiago kezkatuko naiz,beraz, #gizajustizia? Ergela».

Egia da oraindik ere «Rust»-en jokatzen duten emakumeekez dutela ziurtatuta emakumezko itxura hartuko dutenik,baina «injustizia» hori orain banatuago dago, era bereaneragiten baitie emakume zein gizonezkoei. Beste batzuenkezka emakumearen itsustasuna da eta horrela adierazten du-te: «Arraioa! Zein itsusiak diren! Ulertzen dut modelo gisakopertsonaiak ez egitea, baina, tira, Facepunch [jokoaren egilea-

ren izena], hauxe da bideojoko batean ikusi dudanemakumerik itsusiena!».Jokoaren garatzaileen era-

bakiaren kontrakoak daudenbezala, aldekoak ere badaude.Ez dakit, ordea, zenbaterainojarraituko duen jendeak joka-tzen. Izan ere, bideo jokoeiburuz Kanadako unibertsita-te batean egindako ikerketabatek dio jokalariak bereitxura digitalarekin identifi-katurik sentitzeak eraginhandia duela pertsona ho-rrek joko horretan jokatzenjarraitzean edo ez. Edozein kasutan, joko ze-

hatz honen inguruan esan-dakoen bila, jokalari batekjokoa utzitako emakumezkojokalari bati esaten zion ho-rrelako jokoetan emakumeazarela argi adieraziz gero hi-ru aukera dituzula: 1) Izakimitiko gisa tratatuko zaituz-te eta patetikoki zu kuttun-tzen saiatu; 2) «Puta lodi etaitsusi» deituko zaituzte, «ha-lakoak baino ez baitira ibil-tzen bideo jokoetan»; 3) Bilu-zik azaltzen zaren argazkiakeskatzen hasiko zaizkizu. Populazioaren erdiak ja-

rraitu behar al du, orduan,oraindik ere gaizki sentitzenbideo jokoak gustatzen ba-zaizkio? •

Eztabaida piztu du «Rust» jokoaren protagonistaren generoak. GAUR8

Edurne Larraza MendiluzeEHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlaria

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

2016 | maiatza | 28

GAUR8• 30 / 31

ENKARTERRIKO MEATZARI ZAHAR-GAZTEEN ESPLOTAZIOAREN IRUDIA

Juantxo EGAÑA

EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOAREN ARTXIBOA

Bigarren Karlistaldiaren ostean, Enkarterriko burdin erauzketa goren mailara heldu zen. Hori dela eta, immigrante asko iritsi ziren

Bizkaiko meatze-eskualdera lan egitera, gizon, emakume eta ume. Meatzariak barrakoietan bizi ziren, eta zenbait familiak gela

beste familia batzuekin partekatu beharra zuten. Esplotazioa erabatekoa zen: 12 orduko lanaldi akigarriak eta soldata ziztrinak.

Bizkaiko Jaurerriko kronikari eta artxibozain Antonio Truebak gazterik utzi zuen eskola meategietan lan egiteko, eta, Enkarterriri

buruzko bere kronikan zioenez, zenbait meatze-ingurutan, are gehiago Abanton, biztanle kopurua laukoiztu egin zen. Egile eze-

zaguneko argazkiak –1890etik 1900era bitartean egina– meatzari talde bat erakusten du; tartean, umeak nabarmentzen dira.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · Elkarrizketa: Gerardo Mungia «Pintxe», hargina eta idazlea 22 Sagastiak loretan, euskal udaberria galaz jantzita 26 ... 30 Edurne Larraza Mendiluze:

97

71

88

76

75

00

1

60

52

8