32
OKUPAZIOAREN ILUNTASUNA GAZAN EGUNERO HILTZEN DIRA HERRITARRAK I SRAELGO ARMADAK EZARRI DUEN BLOKEOAREN ERAGINEZ. AZKEN BOLADA HONETAN ARGINDAR ESKASIA EKARRI DU OKUPAZIOAK ETA GAZAKOAK HOTZAK AKABATZEN ARI DIRA. > 7 Mahmud HAMS | AFP ARABAKO BERTSOLARITZA: Lorpen handiak biltzen dituen historia txiki bat > 12 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Konponbidearen agenda herriaren esku utzita IÑAKI ALTUNA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko urtarrilaren 21a | XI. urtea • 502. zbk. 0,50 euro

mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

OKUPAZIOAREN ILUNTASUNAGAZAN EGUNERO HILTZEN DIRA HERRITARRAK ISRAELGO ARMADAK EZARRI DUEN

BLOKEOAREN ERAGINEZ. AZKEN BOLADA HONETAN ARGINDAR ESKASIA EKARRI DU

OKUPAZIOAK ETA GAZAKOAK HOTZAK AKABATZEN ARI DIRA. > 7 Mahmud HAMS | AFP

ARABAKO BERTSOLARITZA:Lorpen handiak biltzen dituenhistoria txiki bat > 12

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Konponbidearen agenda herriaren esku utzita IÑAKI ALTUNA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko urtarrilaren 21a | XI. urtea • 502. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Hartzak, komertzio itun eta

nazioarteko sekretu askoren

opari eta ehizaki 04

Hamas, Gazako argindar

eskasiak eragindako protestei

eutsi ezinik 07

Arabako bertsolaritzaren

historia txiki eta emankorra 12

Adinekoen bakardadeari aurre

egiteko kanpaina Gasteizen 18

E.lkarrizketa: Leire Barrera 22

Sagardoaren tokia Eroskin 26

Infraganti: Oier Gil Zapirain 28

Juantxo Egañaren behatxulotik31

4

18 22

12

28

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: Nazioarteko ekonomia eta «notarioaren araua»10 Unai Fernandez de Betoño: Gasteizaldea, biosferaren erreserba11 Iñaki Altuna: Konponbidearen agenda herriaren esku utzita 17 Ainara Azpiazu AXPI20 Arantxa Urbe: Bagarelako nor! 21 Laura Mintegi: Zakila eta bulba esaten ez zen garaitik gatoz 25 Mirari Martiarena: Azkura 25 Koldo Sagasti: «Zaldiarango mamu-txirrindularia» 30 Maria Gonzalez Gorosarri: «Eguna», oroimen historikoaren lekukoa

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Etxebizitza baten eraikuntzan energia eta ma-terial kontsumo handiena lurraren prestake-tan eta eraikuntza materialen moldaketan(adreiluak, porlana...) ematen da. Lan eta ma-terial horiek guztiek unitateko prezio oso txi-kia dute. Eta horiekin lotutako lanen prezioa

ere oso baxua da. Bestalde, eraikuntzaren amaieran sus-tatzaile, jabetzaren erregistratzailea eta notarioa daude.Horiek ez dute apenas energia eta materiak gastatzen,baina, aldiz, etxebizitzaren azken prezioaren zati handibat eramango dute. Beraien lanaren balorazioa oso han-dia da, nahiz eta energia eta material gastua txikia izan.Adibide hori erabili zuten Antonio Valero eta Jose Ma-nuel Naredok gure ekonomiak nola funtzionatzen duenargitzeko. Eta “notarioaren araua” deitu zioten. Kontzeptu horrekin egungo sistema ekonomikoak lan

eta materialak modu berezi batean balioesten dituelairudikatu nahi zuten. Kostufisiko handi eta lan nekosokojarduerei balio gutxi emate-ko zenbait balorazio arauaerabiltzen dira. Esate batera-ko, ekoizpen prozesuaren al-de formalei garrantzi handiaematen zaien bitartean, pro-zesu horrek sortzen dituenhondakinak edota erabiltzenduen energia mota ez dirakontuan hartzen. Horrek,besteak beste, ekoizpenareniraunkortasuna baloratzekoez du balio, eta, gainera, kate-aren amaieran daudenei abe-rastasuna pilatzeko aukera bermatzen die. “Notarioaren arauaren” eragina estatuen arteko harre-

manetan oso nabaria da. Horri esker, Ipar Atlantikoko es-tatuetan munduko aberastasuna pilatzen joan da; lanneketsuak eta material eta energia asko behar dituztenprozesuak munduko beste herrialdeetara bideratu dituz-ten bitartean, beraiek diseinuan, gestioan eta finantze-tan espezializatu dira. Balio erantsi handiko prozesuakdeitu ohi dira horiek. Horren adibideetako bat Oxfamgobernuz kanpo erakundeak asteon kaleratu duen “Po-pulazioaren %99rentzat ekonomia bat” txostenean ager-tzen da: Londreseko burtsako FTSE 100 indizeko edozeinenpresako zuzendari nagusiak urtebetean Bangladeshe-ko ehungintzako 10.000 langilek beste irabazten du. Joko arauak aurka edukita ere, Txinak munduko biga-

rren potentzia ekonomikoa bilakatzea lortu du. Edozein

estatuaren esku ez dago lorpen hori. Txinaren ezaugarripolitiko, sozial, demografiko eta kulturek ahalbidetu du-te aldaketa, beste herrialdeen hegemonia zalantzan ja-rriz. Horrekin batera etorkizuneko arauak ezartzeko bo-terea handitu du Txinak. Testuinguru horrek kezkahandia zabaldu du orain arteko globalizazioaren defen-datzaileen artean. Txinaren nagusitasunari aurre egitekobi estrategia agertu dira. Alde batetik, Obamaren Admi-nistrazioak martxan jarri zuena, merkataritza libreko hi-tzarmenen bitartez. Mugimendu horrekin, AEBek, nola-bait esateko, “notarioaren araua” beraien aldebirdefinitzea bilatzen zuten. Horretarako funtsezkoak di-ren kontuak gehiago zehaztu nahi zituzten AEBek, halanola, marken defentsa, inbertsioen babesa, zerga arauak,jabetza eskubideak... Kontua, baina, honakoa da: globali-zazioaren ondorioz Ipar Atlantikoko estatuetan aberasta-suna pilatu baldin bada ere, industria nazionala gainbe-

hera joan da. Eta prozesu hori gero eta nabarmenagoa daherrialde askotan. Egoerari aurre egiteko, Donald TrumpAEBetako presidente berriak beste bide bat aukeratu du:industria nazionala babestea. Horrek ekarriko du kanpo-tik datozen produktuei zergak ezartzea, kupoak zehazteaeta antzeko neurriak hartzea. Politika horri protekzionis-moa deitzen zaio. Eta ekonomiaren erlijioan benetako heresia da. Davos Foroaren karietara aste honetan argitaratutako

datuek argi utzi dute, krisiaren gorabeheren gainetik,aberastasunak gutxi batzuen eskuetan pilatuta jarrai-tzen duela. Denbora izango dugu ikusteko protekzionis-moak aurrera egiten duen ala ez, baita zer eragin izangoduen munduko aberastasunaren banaketan ere. Edozeinkasutan, nazioarteko harreman ekonomikoak beste oina-rri batzuen gainean eraikitzeko tenorea iritsi da.

{ datorrena }

Nazioarteko ekonomia eta«notarioaren araua»

Txinaren nagusitasunari aurre egitekoestrategia ezberdina dute Obamak etaTrumpek. Merkataritza libreko hitzarmenenalde agertu zen Obama, baina Trumpekindustria nazionala babestea hobetsi du

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

atzerria

izan ez arren, Sobietar Batasu-nean eta, batez ere, Errumania-ko agintaldi komunistan, agin-tarientzat ehizaldiak nolaantolatzen zituzten gogoratukodugu: hartzak propio prestatzenzituzten, sarritan eztia erabilizeta baita vodkaz mozkortuz ere,gonbidatuek erraz asko sarraski-tu zitzaten.

BI IDI, BI PANDA ERRALDOIREN TRUK

Mendebaldean, faisaien berro-gei espeziekin batera, hartz pan-da kreatura potxoloaren berriaurrenekoz eman zuena euskal abade ilustratu bat izan zela go-goratu behar da: Txinan misio-lari izandako Armand David ez-peletarra. Aizue, hartz motahonen “aitatzat” euskaldun batjotzea ez da ez nolanahikoa! Txinak 1965. urtean eman zi-

tuen lehen hartz pandak oparidiplomatiko gisa. Mao Zedongliderraren opari “pertsonalak”izan ziren, Sobietar BatasunekoNikita Khrustxev eta Ipar Korea-ko Kim Il Sung liderrentzat hainzuzen. Mendebaldeko herrialde bate-

ra bidali zuen lehen pandarenhistoria zinez kuriosoa da. Ame-riketako Estatu Batuetako Ri-chard Nixon presidenteak1972an Txinara egin zuen bi-daian trukea proposatu zien txi-natarrei: bi musketa-idi, bi pan-da erraldoiren truke. Etatxinatarrek onartu egin zuten.Ling-Ling eta Hsing-Hsing ize-neko hartzak eraman zituztenAEBetara, eta orduz geroztik es-tatubatuarrek pandekin dutenamodiozko harremanak ez duetenik izan. Iritsi ziren momen-tu beretik, zooak jendez lepo be-te ziren bikote perla ikusi ahalizateko: atentzio izugarria bere-ganatu zuten. Animalien kon-tserbazioaren ikono bilakatu zi-ren, pandak zituzten zooenmarka korporatiboak indartuz.Ospearekin batera, baina, di-

plomazia zegoen, komertzioa,nazioarteko tratatuak, eta, har-tara, Txinak bere altxor nazio-nala ongi baliatu zuen. Mao Ze-dongek hasitako praktikaurteetan zehar aldatuz joan da.1972tik 1984ra bitartean pandakoparitu egiten zituen Txinak,oparia opariaren truke; 1984tik

Mundu oso-an oso he-d a t u t adaude gi-zakia etahartza lo-

tzen dituzten kondairak, ipui-nak eta errepresentazioak. Bestearrazoi askoren artean, bi espe-zieon arteko antza fisikoan aur-ki daitezke harreman horrenarrazoiak: biak zutitu eta hankabien gainean ibil daitezke. Har-tzak aurreko hankak guk eskuakbezala erabiltzen ditu. Amakumeari bezala, hartz emeek ereberen kumeei titia ematen die-te. Biek dituzte antzeko oinaz-pia, plantigradoak diren heine-an. Biak dira iletsuak (edo izanziren garai batean) eta histo-riaurrean biak ziren bizilagun,leizeak konpartitu zituzten hei-nean, hori liskarretarako moti-bo izan bazitekeen ere. Hartza ez da basapizti hutsa.

Animalia totemikoa eta mitolo-gikoa dugu. Xamanismoa osolotuta dago hartzarekin. Grezia-rrek ere, historiaurreko sineske-rak berenganatuta eta moldatu-ta, zeruko kosmologian lekugarrantzitsu bat eman zioten.Hartzari dantzatu egiten zaio

hainbat tokitan, baita EuskalHerrian ere. Hartz larruekin jan-tzita, dantzariak bizkarrez goraibiltzen dira kaleetan, gero bihanketan jaikiz, heriotza eta bir-jaiotza sinbolizatzen duten in-terpretazioetan. Ijitoek lepotikkateatuta Urtezahar eguneanekartzen zituzten herrietara,haien musika dantzatzeko, edoneguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean zikloberri baten birsorkuntza aurre-ratuz. Hartzaren hibernazioak,heriotza egoeratik birsortzerakojauzia ordezkatzen zuen antzi-nako praktika erlijiosoetan.Hori guztia eta bost gehiago

esan liteke hartzaren inguruan.Lerrootan, baina, kreaturamaiestatikook diplomaziarekinizan duten harremana, edo nolaerabili diren, aztertuko da. Ho-rretarako aski ezaguna den“Panda diplomazia” errepasatu-ko dugu, Txinak nazioarteko ha-rremanak josteko hartzak mai-leguan emanda nola jokatuduen. Bestetik, hain ezaguna

Mikel Zubimendi Berastegi

HARTZ DIPLOMATIKOAKKomertzio itun eta nazioarteko sekretuaskoren zoritxarreko opari eta ehizaki

Hartzak kreatura maiestatikoak dira. Gurekin antz fisikohandia dute. Bi hanketan ibil daitezke, titia ematen dute.Askoz gehiago ere badira, baina. Txinak diplomazia modubat eraiki du altxor nazionaltzat jotzen duen hartz pandapotxoloarekin. Errumaniak, aldiz, ehizaldiak antolatzenzituen atzerriko estatuburuentzat, akordioak ixteko.

Hartz panda eta hartz arrea,bi kreatura eder eta ikoniko,mitologian eta antzinakopraktika erlijiosoetan lekuberezia dutenak, baina,horrez gain,diplomaziarako, estatuenarteko itunak egiteko, sarri baliatu direnak. GAUR8

ANALISIA / b

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 4 / 5

1998ra bitartean, baina, maile-guan baino ez zituen uzten, fi-nantza transakzioetako moldebera erabiliz; 2008tik aurrera,maileguok bi herrialdeen artekobata bestearekiko beharretan oi-narritzen dira eta Txinak balorehandiko baliabide eta teknolo-giak lortzeko erabiltzen ditu. Maileguok guanxi bezala ezagu-tzen dira, influentzia pertsonali-zatuan, konfiantzan, elkarreki-kotasunean eta leialtasuneanoinarritzen diren sareak deskri-batzen dituen txinerazko hitzaerabiliz.

PANDAK OPARI, IZOKINAK NEGOZIO

Zer den diplomazia! Eskoziak,adibidez, bere panda bikotea2011n eskuratu zuen. Gero etorriziren izokin, energia berriztaga-rri eta Land Rover ibilgailuen in-guruan sinatutako 3.000 milioidolarretik gorako kontratuak.Norvegiak, ordura arte bi ha-markadaz Txina izokinez horni-tu zuen herrialdeak, Nobel Sariaeman zion Liu Xiaobo txinatardisidenteari. Eskoziaren kalte-tan, bada, izokinaren Txinakomerkatu osoa galdu zuen ordai-nean Norvegiak. Kanada, Fran-tzia edo Australiari egindako“panda maileguen” ondoren, be-rriz, uranioaren komertzioanitun garrantzitsuak sinatu ziren,Txinaren hazkunde nuklearraazkartzeko ezinbestekoa zena.“Pandaren diplomaziarekin”

Txinak azpilana egiten du, softpower bezala ezagutzen denapraktikatuz. Pandak bidaltzeanez da automatikoki komertzioituna ixten, epe luzeagoko ha-rremanetarako apustua egitenda, nolabait, bi herrialdeen arte-an abiapuntu berri bat ezartzenda. Bai, esan daiteke panda har-tzak “urrezko meategiak” izandirela, eta direla, Txinarentzat.Baita jaso dituzten zooentzat

ere. AEBetako Memphis hirian,adibidez, pandak izan dituztenhamar urteotan diru kopuru sa-rrerak 135 milioi dolar handitudira. Txinako Gobernuaren jabe-tza izaten jarraitzen dute har-tzok, baita munduko zooetanjaiotako hartz panda kumeekere. Hala, “alokairu kontratua”hamar urtero berritzen da arazodiplomatiko larririk ez bada.

Praktika honek lagundu al du,baina, hartz pandaren kontser-bazioan? Galtzeko arriskuan di-ren animalien zerrendatik ateraberri duten arren, demontreahor dago: zooetan gero eta pan-da gehiago daude, gero etagehiago esplotatzen dira komer-tzialki, gero eta intrusiboagoakdira ar eta emeentzat artifizialkiernalduta geratzeko teknikak,baino, aldiz, gero eta urriagoakdira hartzaren habitat naturalakerrekuperatzeko ahaleginak.Hartz pandak egunetik eguneraari dira galtzen naturan libre bi-zitzeko espazioak. Hori oso kon-tuan hartu beharrekoa da haineder eta potxolo diren kreaturaikonikook edozein zootan berta-tik bertara ikustean.

MOZKORTUTAKO HARTZEI TIRO

Hartzak nahita elikatu, eremuitxietan ehizaren eguna iritsi ar-te preso atxiki eta erraz tiro egi-teko mozkortzearena ez zen Es-painiako Juan Carlos Borboikoaerrege ohiarekin hasi. Ezagunada “ehiztari” prestu horrekErrusian egin zuen barrabaske-ria: umeen aisialdi gune batetikberarentzat espresuki atera etazeharo mozkortutako Mitrofanhartza tirokatu hil zuen. Zutikeusteko gai ere ez zen hartzmozkortua itu erraza baita tirozhiltzeko. Hura koldarkeria tota-la, drama higuingarria izan zen,pertsonaiari zor zaion higuina-ren neurrikoa.Errumaniak hartzak trofeo gi-

sa ehizatzeko tradizio luzea du.Nicolae Ceausescu zenak, epai-keta fartsa baten ondoren kol-darki fusilatu zuten presidentekomunistak, bere agintaldi des-potikoan zehar 400 hartz hilomen zituen tiroz; pentsa, egun

bakar batean 24 hiltzera ere iri-tsi zela esaten da.Errusiatik mendebaldera da-

goen hartz populazio handienadu Errumaniak, Karpatoek men-di ekosistema oso aproposa osa-tzen baitute hartz arrentzat.Azaleran AEBetako Yellowstoneparkearen tamaina bertsua du-te, baina Yellowstonen bainozazpi aldiz hartz gehiago bizi di-ra bertan. Elkarren aurrean ten-tuz jokatuz, Karpato mendietanhomo sapiens-ak eta ursus ac-tors-ak milurteko luzez bizi izandira elkarrekin. Historian zehar hartzak ehiza-

tzea ez da oso praktika hedatuaizan Karpato mendietan. Har-tzekin batera oreinak, orkatzak,basurdeak... bezalako beste ani-malia batzuk ere bizi dira ber-tan, haragi hobea dutenak eta arrisku gutxiagorekin ehizatudaitezkeenak. 1920. urtean, bai-na, hartza «izurri eta pizti arris-kutsu» gisa izendatu zuten, sa-rraskiari argi berdea emanez. Ordura arte, noblesse oblige,

aristokraziaren landa-abenturazen hartzaren ehiza. Ordutik au-rrera orokortu zen sarraskiahartz arren populazioa arriskubizian uzteraino. Hamar urtegeroago, neurriak hartu ziren:hartzen populazioa lehengai ba-liotsu eta finitoa izanik, hartz-kumeekin ziren emeak tiroka-tzea debekatu zen, eta hartzarenehiza kirol gisa arautu zen,hainbat printzipio argi eta etikoezarriz. Horrek asko lagundu zuen

hartz populazioaren hazkunde-an. Hartzak artifizialki elikatzenere hasi ziren. Ehiza eremu ez-berdinetan banatu zituzten Kar-patoak eta eremu bakoitzari ba-sozain bat egokitu zitzaion.

Nicolae Ceausescu harro, berak tiroz hildako hartzen aurrean. GAUR8

Stephen Harper Kanadako lehen ministroa, panda bati ongi etorria ematen. GAUR8

Hartz panden maileguak «guanxi» bezalaezagutzen dira, elkarrekikotasun, konfiantzaeta leialtasunean oinarritzen diren sareakdeskribatzen dituen txinerazko hitza erabiliz

Hartz pandak kontserbazioaren eta zooenmarka korporatibo bilakatu dira. Baina Txinakbere «altxor nazionala» nazioarteko itunaksinatzeko, komertziorako, baliatzen du

Gatibutzan, artifizialki ernaldutako hartz panda kumeak. GAUR8

Iraganean boteretsuen pribilegioa zen hartz ehiza Errumanian. GAUR8

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

atzerria

Basozainek fruitu, arto eta hara-gi ustelak uzten zizkieten har-tzei. Izenez ezagutzen zituzten,hartzen egunerokoa behatzenzuten, kumaldiak kontrolatzenzituzten eta ehizaldietan tira-tzaileen laguntzaile gisa aritzenziren.Bigarren Mundu Gerraren on-

doren, 1947an hain zuzen, erre-gea abdikatzera behartu zutenkomunistek eta Errumania erre-publika herritarra bilakatu zen, sobietarren kontrol eremuankokatuz. Eta Karpatoetan har-tzak ehizatzea, nomenklatura-ren, Errumaniako alderdi komu-nistaren elitearen, pribilegiobilakatu zen. Orotan ehiztari sarraskigilee-

na, praktikan Errumaniako“ehiztari gorena”, CeaucescuConducatore-a bera bilakatuzen. Vasile Crisan basozainarenmemorietan irakur daitekeenez,helikopteroz heltzen zen DealulNegru ostatura, berarentzat pro-pio Karpatoetan eraikitako lu-xuzko gunea. Alderdiak 400 batnekazari mobilizatzen zituenbasozainek elikaturiko hartzakbertaraino erakartzeko, eta, Ce-aucescuk, aulkitik altxatu gabe,bertatik bertara tiro eginda hil-tzen zituen. Baita dozenaka ere. Gero, Ceacescurentzat lan egi-

ten zuten taxidermistek diseka-tzen zituzten. Ehizatutako trofe-oa handitzeko asmoz, larrualandu eta topera tiratzen zutenbere ehiztari onaren sona haus-potzeko. Zorigaitzeko trofeo ho-riek, Karpatoetako Ehiza Museo-an daude egun. Pentsa, museohorretan erakusten diren trofeoguztien %80 Ceaucescu berakehizatutakoak dira. Are, bera daere nazioarteko CIC Wildlife era-kunde kontserbazionistak aitor-

tzen dituen bi errekor tristerenjabea: munduan hartz gehienhil dituen ehiztariarena etahartz handiena hil duenarena.

VARSOVIAKO ITUNA, HARTZAK HEGAN?Ehizaldi esklusibootara estatu-buru asko gonbidatu zituen Ce-aucescuk: besteak beste, Mua-mar Gadafi l ibiarra, NikitaKhrustxev sobietarra, Bulgaria-ko buru izandako Todor Zhiv-kov, Jugoslavia ohiko Josip BrozTito...Karpatoetako hartzaren ingu-

ruan diplomazia kuriosoa eraikizen azkenerako. Ehizaldiok Var-soviako Ituna zenaren baitakoelkarrizketa sekretuetarako gu-ne aproposak ziren. Eta ez baka-rrik ehizaldiak. Berriki, Frankfurteko Elkarte

Zoologikoak egindako ikerketabatek legenda hutsa zela ustezena baieztatu du. Bai, Varsovia-ko Itunean hartz hegalariakzeuden! Bulgariako hartzen po-pulazioak Karpatoetan duela ja-torria frogatu ahal izan da; hauda, hegazkin militarretan bidalizizkiola Ceaucescuk opari gisaTodor Zhivkov bere (ehiza)lagu-nari. Beste legenda batek dioenez,

Ceaucescuk hartzak ehizatzeragonbidatu zuen Nikita Khrus-txev buruzagi sobietarra eta or-duan konbentzitu zuen SobietarBatasuneko tropak Errumania-tik ateratzeko. Tiro egiteko pro-pio prestaturiko hartzak, eroso-eroso eserita zain egon hartzajomugan izan arte, janari onaeta ardo hobea, errumaniarabeslari onenak eguna alaituz…“Abegi onaren” horrelako de-mostrazioa jaso eta gero, NikitaKhrustxev bai esan zion antzaErrumaniatik Armada Gorria

erretiratzeari. Eta hala eginzuen 1958. urtean.

PARADOXA MINGARRIA

Atzo arte munduko aberatsenpribilegioa izan da Karpatoeta-ko hartzak ehizatzea. 10.000 eu-

ro ordaintzen zituzten hartz ba-koitzeko. Zorionez, baina, inorkgutxi espero zuen erabakia har-tuz, iragan urtean 550 hartz,600 otso eta 500 katamotz hil-tzeko baimena eman ondoren,Errumaniako Gobernuak aurten

debekatu du harrapariok ehiza-tzea. Berri ona da. Paradoxamunduko beste puntatik dator:Yellowstonen, Grizzly hartza gal-tzeko arriskuan diren espezienzerrendatik atera eta trofeo gisaehizatzea baimendu nahi dute.

Goian, ErrumaniakoMoldavia eskualdeko landaeremuan izpiritu txarrakuxatzeko eta hartzenetorrera ospatzeko neguroegiten den dantza. Erdian,Kung Fu Panda txinatarrendesfile batean, animaliapotxolo eta ikoniko horrenesplotazio komertzialarenbeste erakusgarri bat.Behean, Txinara bisitanjoandako agintariak hartz panden berreskurapenerako zentro batean.GAUR8

Frankfurteko Elkarte Zoologikoaren ikerketaklegenda egiaztatu du: Ceaucescuk Zhivkovioparitutako hartzak hegazkin militarretaneramaten zituzten Errumaniatik Bulgariara

Karpatoetako Dealul Negru Ceaucescuren ehizaostatua, ehizaldietarako eraikitako luxuzkogunea zen. Varsoviako Ituneko elkarrizketasekretu askoren egoitza ere izan zen

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 6 / 7

Negu gorri bete-an, Gazan bizidiren palesti-narrak hotzezdardarka dau-de, argindarrik

gabe egoten baitira egunean ho-gei orduz, egoera okertzen ez de-nean. Baldintza negargarri ho-riek salatzeko makina batprotestaldi egin dituzte herrita-

rrek eta Gazako agintariek, Ha-mas mugimendu islamistakoek,errepresioarekin erantzun dute.

Bazter guztietan entzuten di-ra hotzez hildako umeei buruz-ko kontuak, baina berriak baiez-tatzea ia ezinezko da gaur egunMediterraneo itsasoko lurralde-an. Agintean Hamas dago eta Is-raelgo zein Egiptoko erregime-nek lurraldeari blokeo zorrotza

ezarri diote. Ondorioetako batda, PCHR Giza Eskubideen Pales-tinako Zentroak egin dituen kal-kuluen arabera, dagoeneko 130herritar hil direla energia iturrialternatiboren bat bilatunahian: baldintza kaskarretandauden sorgailuen eta kandelenerabilerak eragin ditu istripugehienak.

HAMASEN AURKAKO PROTESTA

Hilaren 12an Hamasek zuzen-tzen dituen segurtasun indarrekborrak erabili zituzten Jabaliakoerrefuxiatu eremuan elkartu zi-ren 1.000 manifestarien protes-taldia zapuzteko. Herritarrakbeldurtu nahian tiro ere eginzuten agenteek, airera.

Argindarra exijitzen zutenmanifestariek. France Presseagentziako argazkilari bat egur-tu zuten segurtasun indarrek,bere lana egin zezan oztopatuz.Associated Press AEBetako berriagentziako kazetari bati bere te-

Gazako Jabaliaerrefuxiatu eremukoherritarrak argindarkonpainiarenegoitzaraino joatensaiatu ziren hilaren 12an,segurtasun indarrekmobilizazioa zapuztuzuten arte. Mohammed ABED | AFP

PALESTINAArgindar eskasiak eragindako protesteieutsi ezinik ibili da Hamas Gazan

[email protected]

Gaza, hotzak akabatzen. Okupazioak eragindako energia-pobreziak dagoeneko 130 hildako utzi ditu Mediterraneokolurraldean. Qatarrek eman duen hamabi milioi dolarrekolaguntzak egoera zertxobait leundu du azken egunotan,baina Israelgo agintariek beren eskuetan giltza guztiakdituzten bitartean, arazoa ez da konponduko.

JENDARTEA / b

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

atzerria

lefonoak kendu zizkioten zibilezjantzitako agenteek, armak era-kutsita, Atzerriko Prentsaren El-karteak salatu duenez.

Gaza Hirian bizi direnek gai-nerako herritarrek baino egoerahobea dute, baina joan den aste-artea bitartean egunean hiruz-palau orduz baino ez dute izanargindar zerbitzua, nahiz etazortzi ordukoa agindu zitzaien.

Kontuan hartu behar da bes-tela ere nahikoa arazo badituelaGazako populazioak, 2008 eta2014 artean Israelgo indar oku-patzaileen hiru erasoaldi militarbortitz jasan behar izan baitzi-tuen. Gaur egun krisi ekonomi-ko eta humanitario ezin larria-goa jasaten dute herritarrek,Israelen, Egiptoren eta Medite-rraneo itsasoaren artean koka-tutako lurraldean.

Egoera horri aurre eginnahian batzuek gasolina erre-tzen duten sorgailuak erabiltzendituzte, baina erregaiaren sal-neurriak gora egin du eta luxuz-ko produktu bihurtu da. Besteaskok egurra erretzen dute bero-tu nahian, istripuei eta suteeiatea zabalduz.

Gainera, milioi erdi ikaslekberen ikasketak kaltetuta ikusidituzte. Horien sufrimenduaareagotzen da azterketen garaiairisten denean.

OSASUN EGOERA

Osasun efektuak kezkatzekomodukoak dira, bestela ere ego-era larria jasaten zuen lurralde-an. Hamas bera ere oso kezkatu-ta dago, arazoa konpontzerik ezbaitu, eta herritarren haserrearieutsi beharrean dagoelako.

Medikuarengana joan edoosasun zerbitzuren bat beharzuten herritar asko (elbarriaketa adinekoak batez ere) zerbi-tzu hori jaso ezinik geratu izandira, puntu batetik bestera joa-teko aukerarik ez zutelako.

Gazako jarduera industrialabera ere erabat kaltetu du elek-trizitaterik ez izateak. Denda etaestablezimendu askok murriztuegiten dituzte beren ordutegiak,egoera negargarri horretaraegokitu nahian.

Agintarien ezintasuna agerianutzi zuen hilaren 11n Adel Mes-huji abeslari eta umoristaren

atxiloketak. Argindar faltari bu-ruzko bideo bat egin eta sareraigo zuen Meshujik eta berehala150.000 lagunek ikusia zuten.«Hamas, nahikoa da» zioenumoristak bere lanean, eta atxi-lotu egin zuten.

Nikolay Mladenov NBEk pa-lestinarren eta israeldarren ar-teko bake prozesua koordinatze-ko bidalitako ordezkariak berakere bere «ezinegon sakona»adierazi du atxiloketaren ingu-ruan. Manifestazio eskubideaerabat errespetatu behar delaesan zuen, eta argindarrarenkrisiari berehalako erantzunaeman behar zaiola.

ATXILOTUAK, KALEAN

Gazako segurtasun indarrek 280manifestari atxilotu dituzte az-ken asteotan, Hamaseko aginta-riei egungo egoera tristearenerantzukizuna leporatzeagatik.Eyad al Bozzom Barne Ministe-rioko eledunak joan den astear-tean esan zuen manifestari guz-tiak aske utzi dituztela, bestealderdietako ordezkariekin bile-ra bat egin ondoren.

«Argindar faltak eragindakohaserrea eta erremina ikaraga-rriak dira Gazako kaleetan»,esan du Ahmad al Shawwa go-bernuz kanpoko erakunde sarebaten zuzendariak.

Ahmad al Soarka 24 urtekogazteak kazetariei esan dienez,bere hamabi hilabeteko semea«muturreko hotzak hil zuen,erietxean esan zigutenez». Fa-miliaren etxea Israelgo Arma-dak suntsitu zuen 2014ko eraso-aldi militarrean eta geroztiketxe aurrefabrikatu batean bizidira: «Hozkailu baten tankera-koa da». Gazako agintariek ezdituzte baieztatu umearen he-riotzaren arrazoiak.

Gazako lurraldean bizi direnia bi milioi lagunek gutxienezegunean 600 megawatt behardituzte aurrera atera ahal izate-ko, betiko jarduerari eusteko,baina kopuru horren erdia ereez dute izaten normalean. Ez daharritzekoa, Gaza osoan dagoenzentral elektriko bakarra kaltetuegin baitzuten okupatzaileenerasoaldiek, eta energia sortze-ko gaitasuna oso murriztutadauka.Energia pobreziak Gazan eragindako hiru egoera: protestak kalean, suarekin berotzen eta ia argirik gabe ikasten. AFP

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 8 / 9

Bestalde, lurraldeko etxeen%70ak ez ditu argindar fakturakordaintzen, pobreegiak direlakoedo fakturak kobratzeko siste-ma oso txarra delako, Nazio Ba-tuen arabera. Diru hori kobra-tzerik izanez gero, Gazakobertako argindar hornikuntzakere hobera egingo lukeelakoandaude zerbitzuaren arduradu-nak (erregairik falta ez denean,100 megawatt inguru ematenditu). Lurraldean kontsumitzenden gainerako argindarra Egip-totik (20 megawatt) eta, batezere, Israeldik (120 megawatt) ja-sotzen dute Gazako herritarrek.

POLITIKARIAK ARAZO

Egoera konpontzeko ahalegine-an ez du batere laguntzen pales-tinarren arteko zatiketak. Teo-rian batasun gobernu batosatzeko urratsak eginak badau-de ere, Zisjordanian PAN Palesti-nar Aginte Nazionala da nagusieta Gazan Hamas mugimendu

islamista. PANek erosten dio ar-gindarra Egiptori eta Israeli, bai-na arazo «finantzarioak» medio (arrazoiak «politikoak» direlanabarmentzen dute begirale ba-tzuek, hau da, Al Fatah eta Ha-mas ados jartzeko gauza ez iza-teak eragindakoak), Gazari ezzaio iristen behar duen guztia.Hamasek eta PANek elkarri le-poratzen diote arazoa sortu iza-na, eta Israelek palestinarren ar-teko l iskarrei egozten diearazoa. Indar okupatzailea po-zik, okupatuak elkarri mokokanola ari diren ikusita.PCHR zentroak PANen nagusi

diren Al Fatah alderdiko kideeizein Hamasekoei leporatzen dieardura. Indar politiko horiek el-karri leporatu diote egoerarenerantzukizuna hedabideetan,Gazako herritarrek jasan beharizan dituzten baldintzei jara-mon egin gabe.Azken boladako arazoak urta-

rrilaren 7an hasi ziren, Gazako

Argindar Banaketarako Korpo-razioak jakinarazi zuenean zen-tral elektrikoko bigarren sorgai-luak matxura izan zuela.

ENERGIAREN %73 FALTA

Egun hartan plazaratutako agi-riaren arabera, Gazak 147 mega-watt baino ez zituen, betiko jar-duerari eusteko 600en batbehar dituenean. Beraz, behardutenaren %27 baino ez dute

izan egunik txarrenetan. Gaine-ra, jasotzen duten energia apu-rra oso garesti ateratzen zaie: al-derdi politikoen arteko liskarrakhasi zirenean ordaintzen zutenkopurua hirukoiztuta pagatubehar dute orain, baina garai ba-teko zerbitzuaren laurdena bai-no ez dute izaten.Aste honetan bertan arazoa

konpontzeko ahalegin bat eginda, Qatarreko agintariek ordain-duta. Gazako zentral elektrikoakhamabi ordutik zortzitan zerbi-tzua eskaintzeko modua izandu, nahikoa erregai iritsi delako.Horri esker, plantako hiruga-rren turbina lanean jarri ahalizan dute, eta krisia hasi aurre-tik zuten egoerara itzuli dira.Lasaitu ederra hartu zuen Is-

mail Haniyah Gazako lehen mi-nistro islamistak. Agintariak be-rak jakinarazi zuen joan denigandean Qatarrek dirua jarriduela mahaiaren gainean eta ar-gindarraren arazoa konpontze-ko bidean dagoela. Rami Hamdala PANeko lehen

ministroak Zisjordaniako Rama-llah hirian prentsaurrekoa es-kaini zuen asteartean energiakrisia konpontzeko gaiari bu-ruzko ardura batasun Gober-nuaren eskuetan utzi behar delaesateko. Jakina, Hamasek eginbeharko luke urrats hori.Hamdalak emandako datuen

arabera, Gazako zentral elektri-koa lanean edukitzeko bi milioidolar inguru ordaintzen dituztehilean. Tankerako kopuru bat(1,8 milioi) ordaintzen zaio Egip-tori bidaltzen duen energiarentruke.Mohammed Al-Talouli Jaba-

liako 25 urteko gaztea joan denostegunean itzuli zen etxera. Ez-kutuan egin ditu egun batzuk,Hamaseko segurtasun indarrakbere bila ari zirelako. Izan ere,Guevara goitizeneko mutila ar-gindar faltaren aurkako mobili-zazioak antolatzen ibili zen etaetxean ez geratzea erabaki zuen.Ostegunean heroi moduan har-tu zuten auzokoek.Gazako agintariek lortu dute

herritarren protestaldiak isila-raztea, kalean manifestaririk ezikustea, baina egoerak eraginda-ko haserrea eta sufrimendua ezdira oraindik amaitu.

Termometroak beheraegiten duenean, ez dagobetiko labe baten ondoanegotea bezalakorik.Irudia Rafahkoerrefuxiatu eremukookindegi bateanhartutakoa da. Said KHATIB | AFP

Argindar faltari buruzko bideoa egin eta sareraigo zuen Meshujik. Berehala 150.000 lagunekikusia zuten. «Hamas, nahikoa da» zioenumoristak bere lanean, eta atxilotu egin zuten

«Guevara» goitizeneko mutila argindar faltarenaurkako mobilizazioak antolatzen ibili zen etaetxean ez geratzea erabaki zuen. Osteguneanheroi moduan hartu zuten auzokoek

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa U

nescok hala izendatutako ekosistema bereziakdira biosferaren erreserbak. Bereziak dirahaien helburua ez delako soilik natura babes-tea, natura-parkeetan gertatu moduan, baiziketa babes hori gizakiaren esku hartzearekinbatera antolatzea eta kudeatzea. Bi dauzkagu

Euskal Herrian: Urdaibai, 1984tik, eta Bardea, 2000tik. Ezberdi-nak izanagatik, badute salbuespen bitxi eta antzerako bat: erre-serbaren arautegitik kanpo geratzen den eremu bat. Urdaibain,lurzoru urbano eta urbanizagarria, eta, Bardean, tiro-eremumilitarra. Posible al litzateke hirugarren biosferaren erreserbabat planteatzea Euskal Herrian, halako salbuespen eremurikgabe?Gasteiz “Europako Hiriburu Berde” izendatu zuten 2012an,

eta Gasteizaldeak biosferaren erreserba bihurtzeko ezaugarriakbazituela ere ziurtatu zuten hainbat adituk, tartean Luis An-dres Orive Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko (CEA) ar-duradunak eta Antonio Serrano katedradunak. Erreserbarenberezitasuna, hain zuzen ere, 250.000 biztanleko hiri bat harenbarnean biltzea litzateke, lehen esandako salbuespenak errepi-katu gabe. Hortaz, biosferaren erreserba urbanoa litzateke Gas-teizalde osoa, hiriburua barne. Horretarako, Hiriburu Berdea-ren onurak eskualde mailara egokitu eta landu beharkolirateke, eskala handiagoak eskainitako aukerak barneratuz.EHUko Arkitektura Eskolako ikasleekin horixe lantzen saia-

tzen ari gara, eta, Udalbiltzaren Ikerbiltza programari esker,Yon Barcena CEAko arkitektoa etorri zitzaigun iragan azaroa-ren amaieran, azalpen interes-garriak ematera. Haren ustez,hiriaren zein landaren plangin-tzan informazio gehiagorekinegin behar dugu lan, antola-kuntza fisikoa hobetuko badu-gu. Horretarako gako garrantzi-tsu bat gizarte osoaren partehartzea da: gizartearen inplika-zioak, erabakiak demokratikoa-goak egiteaz gain, adimen ko-lektiboa ere lantzen laguntzenduelako, plangintza informaziokonplexuagoarekin aberastuz.Gasteizaldeko biosferaren

erreserban gune zentral bategongo litzateke, funtsean eraz-tun berde osatua izan litekeena.Gune zentral horrek lokailuakedukiko lituzke, korridore ber-deak, barnerantz, natura etabiodibertsitatea modu jarrai-tuan hirian sartzeko, eta, kan-porantz, lurraldea sozializatze-ko, eskualdea kalekumeontzatere modu atseginean irisgarriegiteko.

Garapen produktibo batzuk babesarekin bateragarriak izanbeharko lirateke; bereziki, tokiko sozioekonomia modu iraun-korrean lagunduko luketenak: nekazaritza ekologikoa eta ha-ren produktuen transformazioa, abeltzaintza estentsiboa, basokomunalen ustiatze jasangarria, energia berriztagarriak… Etazenbait mehatxurekin, aldiz, erabat bateraezina: “Berrikuntza-ren Arkua” deitu duten industrialde lineal erraldoia, Zaia erre-kako dike demasekoa, gas-putzu (ezohiko zein “ohiko”) kutsa-korrak, abiadura handiko trenerako Gasteizko mendienzulaketa alferrekoa…

Azpiegitura berdeak deiturikoei garrantzi berezia eman be-harko litzaieke, finean, erreserbako biztanleek argi ulertze-ko ekosistema natural osasuntsuek zerbitzu anitz eskain-tzen dizkietela: jakien eta energiaren hornikuntza,erregulazioa (lehorteen zein uholdeen aurrean, lur-erosioa-ren aurrean…), biodibertsitatearen babesa, eta baita aisial-diarekin eta turismoarekin lot daitezkeen balio estetiko etakulturalen mantentzea ere. Azpiegitura berde horiek betida-nik existitu dira, jakina: berritasuna da hirigintza-plangintza-rekin lotzea. Zailtasuna, erronka, oreka lortzean datza. Baina ar-gi izanda batzuetan ezin dela dena aldi berean lortu.Azpiegitura grisek (errepideek, industrialdeek), adibidez, azpie-gitura berdeak gehienetan zatitu eta txikitu egiten dituzte:Kuaternarioko akuifero bat kaltetzen bada, SHESA enpresa pu-blikoak Subilla Gasteizen egin lezakeen bezala, akabo harenzerbitzu ekosistemikoak. •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de BetoñoArkitektoa

Gasteizaldea,biosferaren erreserba

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Galdetuko bagenie Michel Berhocoirigoini,Txetx Etcheverryri edo Luhuson atxilotuta-ko beste edozeini zerk ote duen beraientzatgarrantzi gehiago, armak deuseztatzea edopresoak etxeratzea, seguruenik gehienamesten duten helburua bigarrena dela

erantzungo lukete, gehiegi pentsatu gabe. Euskal herrita-rrak dira, eta duda gutxi dago euskal seme-alaba guztiaketxean libre nahiko dituztela. Lehenago ere ikusi ditugualdarri horri lotuta. Egia esan, Ipar Euskal Herrian gogohorrek akordio zabala erdietsi zuen 2014ko urrian hitzar-tutako Baionako Adierazpenean. Amnistia lege baten es-kaera ere jaso zuten familia politiko guztietako ordezka-riek sinatutako testuak.

Bakearen artisauak armagabetzean horrela inplikatze-ak, beraz, ez du esan nahi gai hori beste edozeren gaine-tik jartzen dutenik. Konponbide osoaren beharra aldarri-katzeko modua da, modukonprometitua eta prakti-koa, hitz hutsetan geratzenez dena. Estatuen itxikeriaageri-agerian utzi dute etagatazkaren ondorioen kon-ponbideari ekiteko beste es-kema bat osatzea lortu dute.Armagabetzean konprometi-tu dira ez soilik gai horri so-luzioa emateko, konponbideosoarekin kezkatuta daude-lako baizik. ETArekin guru-tzatu dituzten gutunak ira-kurtzea besterik ez dagoondorio horretara iristeko.Erakunde armatuak emandako erantzun batek horixebera nabarmentzen du: «Konponbideak integrala behardu izan. Gai guztiek izan behar dute aterabidea, bakeabehin betiko errotu dadin. Armategien auzia eta presoenauzia ditugu bi adibide nagusienetakoak. Halere, jakinere badakigu alor bakoitzean, ahal den neurrian, aurreraegin beharra dagoela, azkenean denetan urratsak egitekobaldintzak sortu ahal izateko».

Bakearen etsaiek beste mezu bat zabaldu izan dute az-ken urteotan: ETAk presoak eta armak lotzen ditu ohikonegoziazio eskema batean, eta ez da horrelakorik izango.Arazoa horientzat ez da, ordea, soluzio eredua, soluzioabera baizik. Eta blokeoari eusteko, konponbidearen agen-da erakunde armatuaren eskaera taulatzat aurkeztu du-te, berez Aieteko Konferentzian adostu bazen ere. Tama-lez, Donostiako jauregian egondako bakarren batzuek

Estatuari egin diote mesede bide orri horretatik aldendudiren neurrian. Hemen ere esanguratsua da Ipar EuskalHerrian ordezkari politikoek izandako maila eta ardura,emaitza ikusgarriak ekartzeraino.

Estatu espainolaren zein Estatu frantsesaren itxikeriakAieten marraztutako elkarrizketa eredua galarazi ostean,Luhusoko ekimenak agenda hori argiki euskal gizartea-ren esku geratu behar dela erakutsi du. Behin bainogehiagotan esan da azkenaldian gatazkaren ondorioeiekiteko bultzadak herritik etorri behar duela. Esan asko-tan esan da, baina errealitate bilakatzea askoz ere zaila-goa da. Eta horixe izan da Luhusoko ekimenak ekarriduena, askoren harridurarako eta zenbaiten lotsarako.Hedabideetan hitz eta pitz aritzeak eta ekarpenik egingabe besteei eske-eske jarduteak ez dutela konponbidea-rekin zerikusirik agerian utzi dute Luhusoko atxilotuek.Hitzaren eta ekintzaren arteko aldea. Ekintza, armagabe-

tzerako beste bide bat zabaltzea posible dela erakusterai-no. ETAk artisauei gutunez esan bezala, «beste eragile ba-tzuek prestutasun horren erdia agertu izan balute, askozere egoera hobeagoan geundeke gaur egun».

Konponbidearen agenda herriaren esku uzteko filoso-fia bera presoen alorrera ere iritsi dela ikusi dugu azkenhilabeteotan, Kalera Kalera ekimenak Euskal Herri osoanhamaika ekintza egin ostean. Sareren manifestazioa he-rri protagonismo horren isla garbia izan da. Aspaldi ezbezala, agenda politikoan agertu da presoen egoera, ho-rretarako zorigaitza ere pairatu behar izan duten arrenberriro presoek eta beren senitartekoek. Izar, Sara Maja-renasen alaba, hiltzeko arriskuan egon da, eta egoera ho-rrek bi errudun ditu: indarkeria matxista eta EspainiakoGobernuak indarrean mantentzen duen espetxe politikabihozgabea. •

{ asteari zeharka begira }

Konponbidearen agendaherriaren esku utzita

Izar, Sara Majarenasen alaba, hiltzekoarriskuan egon da, eta egoera horrek biarduradun ditu: indarkeria matxista etaEspainiako Gobernuak indarreanmantentzen duen politika bihozgabea

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

herria

• Aiaraldean bertso eskola batdago, Amurrion. Lau bertsolaridaude eta urtero 18 bertso saioinguru antolatzen dira.Bertso eskolek eta talde auto-

nomoek, guztira, 160 ikasle bil-tzen dituzte, haietatik 96 gizo-nezkoak eta 64 emakumezkoak.27 bertsolari edozein formatu-tan jarduteko gai dira, eta beste22 formatuaren arabera plazara-tzen dira. Iaz 152 bertso saio an-tolatu zituzten Araban, eskualdeguztietan. Horrez gainera, zen-bait gizarte etxetan ere ematendituzte bertso eskolak, eta he-rrialdeko ikastetxe gehien-gehienetan bertsolaritza taileredo ikastaroak egiten dituzte.Guztira, 2.000tik gora umek lan-tzen dute bertsolaritza Araban. Hori guztia 35 urteko ahalegi-

naren ondorio da, inongo tradi-zioren arrastorik izan gabe, gauregun ezagutzen dugun bertsola-ritzaren arrastorik gabe, alegia,Aramaion egiten zituzten saioakedo Mairuelegorretako euskaljaian bertsoak zuen tartea salbu.Bestelako zantzurik ez; hala ere,antzinako euskal literaturak le-kukotasun ugari ditu Araban,horietako asko bertso moldean.Haietako batzuk bildu zituenRuben Sanchez Bakaikoa bertso-lari gasteiztarrak 2006an Arabe-ra argitaletxearen eskutik argi-taratu zuen “Araba: bertsohistori ezberdin bat” lanean: Jo-sef Paulo Ulibarri okondoarrak(1775-1847) idatzitakoak; JoanBaptista Gamiz sabandoarraren(1696-1773) berso umoretsuaketa euskararen gainekoak; Pe-dro Ignazio Barrutia aramaioarospetsuaren (11682-1759) “Gabo-netako ikuskizuna” antzezlana;Urizaharreko Martin Portalenbertsoak, 1610ean Iruñean poe-sia lehiaketa bat irabazi zute-nak; Juan Perez de Lazarraga la-rrearrak XVI. mendearenbigarren erdian idatzi zuenobra, euskal literaturaren eta fi-lologiaren altxorra; eta Ozaeta-ko Santxak 1464an, bere senarrahil zutenean, idatzi zuen balada. Ruben Sanchezen liburua

Arabako bertsolaritzaren histo-ria txikia da, haren protagonis-ten bidez kontatua. Liburuazgainera, protagonista horietakobat, Rikardo Gonzalez de Dura-

Araban euskararenezagutza %25 in-gurukoa da. Az-terketa motarenarabera, handia-goa edo txikia-

goa. Eta euskara ulertzeko gai di-renak batuta, nabarmen goraegiten du ehuneko horrek. Edo-nola ere, azterketa guztiek azpi-marratzen dute euskararen haz-kunderik handiena Arabak izanduela. Pozik eta harro egotekomoduko egitatea da, zalantzarikez, baina beste egitate ez hainpositibo batetik abiatua: 80kohamarkadaren hasieran, daturikbaikorrenen arabera, Arabako bi-zilagunen %4 baino ez ziren eus-kal hiztunak, eta horietako ia er-diak udalerri txiki batekoakziren, Aramaiokoak, hain zuzen.

Egoera kaskar hura izan zenherrialdean bertsolaritza piztueta sustraitzeko ahalegin ikara-garriaren abiapuntua. Izan ere,Arabako bertsolaritza euskara-ren normalizaziotik ezin banan-duzkoa da. Duela 35 urte, Ara-maio-Legutio inguruan –etabeharbada Aiaran eta herrialdea-ren iparraldeko gainerako es-kualdeetan– izan ezik, herritargehienek ez zekiten zer zen ber-tsolari bat, edo, onenean, urru-neko zerbait gisa sumatzen zu-ten. Gaur egun, berriz, inon ezda fenomeno arrotza, ezta ingu-runerik erdaldunenetan ere, ber-tako kulturaren elementu batgehiago baizik.

EGUNGO EGOERAREN ERRADIOGRAFIA

Iritziak iritzi eta pertzepzioakpertzepzio, badira irakurketa ez-korrik egitea uzten ez dutenhainbat datu esanguratsu. Hona,xehetasunetan luzatu gabe,Asier Lafuente Arabako Bertso-zale Elkarteko sustapen eragile-ak emandako informazioa, he-rrialdearen erradiografia egitekobalio duelakoan: • Arabako Errioxan bertso es-

kola bat dago, Oionen. Hiru ber-tsolari daude eta urtero 8-10 ber-tso saio inguru egiten dira. • Mendialdean bertso eskola

bat dago, Kanpezun, hamar kidedituena. Plazetan kantatzenduen bertsolari bat dago eta ur-tero 6-8 bertso saio antolatzendira eskualdean.

Xabier Izaga

ARABA, PUNTUA JARRITAArabako bertsolaritzaren historia txikiakbadu bertsolaritzaren historian lekua

Arabako lehen bertso eskolak 35 urte bete ditu. Gaurospatuko dute Aretan urteurren hori, herrialdekoBertsolari Txapelketa aurkeztuko duten leku berean.Gaur egun Araba osoan zehar daude hedatuta bertsoeskolak, bertso saioak eta bertsozaleak. GAUR8k 35urteko ibilbide hori gainbegiratu eta balantzea egin du.

2015eko finala: ManexAgirre txapelduna, IñakiViñaspre, Ruben Sanchez,Zigor Enbeita, Xabi Igoa etaOihane Perea. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

KULTURA /b

• Añanan bertso eskolarik ezbadago ere, bertsozaletasunakgora egin du, euskararen ezagu-tza eta erabileraren eskutik. Urte-an zehar bertso tailerrak antola-tzen dira bertako ikastetxeetan,Bertsoa Bizi Gazte egitasmoarenbaitan. Urtero 2-3 bertso saio in-guru antolatzen dira.• Lautadan bi bertso eskola

daude: Agurainen eta Zalduon-don, hiru taldetan banatuta. Seibertsolarik kantatzen dute plaze-tan, eta urtero 20 bertso saio in-guru antolatzen dira.• Gorbeialdean lau bertso-es-

kola daude: Legutio, Aramaio,

Urkabustaiz eta Zuian, bederatzitaldetan banatuta. Plazetan kan-tatzen duten hamar bertsolaridaude eta urtero 40 bertso saioinguru antolatzen dira.• Trebiñun Gutxisolo Euskara

Elkarteari eta Euskara Zerbitzua-ri esker abiatu da bertsolaritza.Urtero 2-3 bertso saio antolatzendira, eta urtean zehar bertso tai-lerrak antolatzen dituzte. • Gasteizen sei bertsogune

daude. 78 lagun biltzen dituzte,11 taldetan banatuta. Plazetankantatzen duten 17 bertsolaridaude eta urtero 55 bertso saioinguru antolatzen dira.

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 12 / 13

na oreitiarra, izan dugu gidari le-hen urteetako ibilbidean zehar.

ATZERA BEGIRA

Burutik pasatu ere ez zitzaienegin gaur egungo egoera elkarrierrima kaskar batez erantzuteanahikoa zuten gazte euskaldunero haiei. Izan ere, bertsolaritzapizteko asmoa bazuten, bainahaien helburua ez zen ez txapel-ketak irabaztea, ez beste herrial-deetako bertsolariekin lehiatzea, ezta bertsolari izatea ere. Areago,ez zutela bertsotan ikasiko ustezuten, oso zaila iruditzen zi-tzaien eta. Abian zegoen euskal-duntze prozesua motel samarrabegitantzen zitzaien, euskaldungiroa nahikoa eskasa, eta euska-raz mintzatzeko antolatzen zu-ten euskal poteoa ez zen nahi-koa giro hari astindua emateko.Bertsozaleak ziren eta pentsatuzuten euskaraz bizi ahal izatekojarduera aproposa zela bertsola-ritza. Horretan hasi eta berehalaikusi zuten jardun hark euskaraaberasteko balio zuela. Eta eurenustearen aurka, batzuk bertsola-ri atera ziren.

Hartara, mintzatu ez ezik, eus-kara sustatu eta indartu ere eginnahi zuten. Baten batek botaomen zuen, pil-pilean zeudenbertso eskolak eta Xabier Amuri-zaren “iraultza” gogoan, Gastei-zen ere bertso eskola bat sortze-ko ideia. Eta 1982ko ekaineanTxipi eta Txerren Ormaetxeaanaiak, Xabi Riko, Amaia Otsoa,Rikardo Gonzalez de Durana etaMartin Mimentza UrkabustaizkoAbornikano herrixkara joan zi-ren, Xabier Rikok 2000n “Argia”-n idatzi zuenez, Araban bertsola-ritzaz gehien zekien eta egungoegoera posible egin duenarenera:Abel Enbeitarenera. Beren asmoaazaldu zioten eta hark pozez har-tu zuen proposamena.

Ez zen hura Arabako lehenbertso eskola izan, ordea.1981ean, Xabier Amurizak UEUneman zuen bertsolaritza ikasta-roan parte hartu zutenen arteanhiru arabar ziren, Jon Gerrerolaudiarra eta Serapio Lopez etaIosu Aldama amurriarrak. Bestezenbait lagunekin batera, eta be-ren kabuz, Aiarako bertso eskolasortu zuten. Hurrengo urteaneurek ere Abel Enbeita izango Abel Enbeita. Behean, lagun artean, mokaduaren zain. GAUR8

ABEL ENBEITA, LEHEN ETAEZINBESTEKO KATEBEGIAOstegunero bezala, Gasteizen da lagunekin hamaiketakoaegiteko. Sobera ezaguna da Abel, bere familia bezala, hainbatbelaunalditatik bertsolaritzari eta oro har euskal kulturariestu lotua: Txotxo Jeuri, Urretxindorra, Balendin, Abel etaanaia-arrebak, euren seme-alabak. Arabako bertsolaritzan ezezik, Euskal Herrikoan ere nor izan dela esan diogu. Berak,apal, ez dela horrenbesterainokoa izan dio, baina bai zortehandikoa, oso harro gogoratzen duenez, besteak besteXalbador, Uztapide, Mattin, Basarri, Agirre edo Lizasozaharrarekin kantatzeko aukera izan duelako. Garai bateanplaza asko egiten zituen, eta apuntatuta dauzka: 300etikgora, horietako askotan behin baino gehiagotan kantatuta,zenbaitetan bost edo hamar aldiz. Abel autodidakta izan da.Orain bertsolariak asko prestatzen omen dira, bere garaianez bezala. Plazara, edo txapelketara, entrenamendurik egingabe joaten ziren. «Nik behintzat ez dut sekula ariketaberezirik egin. Eta gero hala ateratzen zen, batzuetan ondoeta beste batzuetan ez». Orain entrenamendu gogorra egitendutela uste du, eta hori ondo dagoela. Abelek ArabakoPrudentzio Deuna Sariko lehen txapela jantzi zuen, eta,Arabako Bertsolari Txapelketan, Zigor semeari jantzi zion. Bertsoak kartzelara eraman zuen 1967an. Zuzenago

esateko, errepresioak giltzapetu zuen. 25.000 pezetako isunaezarri zioten, «aberriaren batasunaren aurka atentatuaegiteagatik eta caudilloa iraintzeagatik. Berak ez zuelaordainduko esan eta halaxe egin zuen; ondorioz, hilabetekokartzela ezarri zioten. 1969an Bizkaian bertsotan egiteadebekatu zioten. Urte hartan joan zen Arabara bizitzera,Urkabustaizko Abornikano herrixkara, hain zuzen. 1981ean, berriro ere errepresioak morroilope sartu eta

kartzelatik irtendakoan «zerbait» egiteko gogoz zebilen,bertsolaritza Arabara sartzeko, baina ez zuen ikustennorekin, ez zekien nork har zezakeen halako ardura. Egunbatean, ustekabez, gazte talde bat joan zitzaionAbornikanora. Gasteizen bertso eskola bat sortu nahi zutelaesan zioten, ea eskola hori irakasle gisa aurrera eramatekoprest zegoen. «Bitan pentsatu barik» baietz esan zien Abelek.Gogoan du Aiarako bertso eskola artean sortu berria zela.«Talde polita zegoen», dio. Berehala hasiko zen haiekin erelanean. Gasteizko Bertso Eskola Lantzale elkartean hasi zen,baina ez zen erraza lokala dantza talde batekin partekatzeaeta Abelek proposatu zuen aspaldiko lagun bati galdetzeabere tabernan entseguak egiten utziko zien. Aspaldiko lagunhori Joxe Agustin Iriondo Txusta zen. Basoerdiak ez ezik,Carabanchelgo kartzela ere partekatutakoak ziren, 81ean.Txustari galdetu eta «irrikatan zegoen, poz-pozik, puruairentsi ezinik», dio Abelek. Eta hara joan ziren eskolakematera. Orduz geroztik, Txusta «bertsolaritzarenepizentroa» izango zen, Abelen hitzetan; «eskolakoak ez ezik,bertsolari famatuenak eta ez hain famatuak pasatu zirenhandik, bertso saioak, bertso afariak… denetarik egingenuen». Txustari behin baino gehiagotan eman ziotenbertsolari xelebreenaren saria Prudentzio Deuna saioan. Egiada Txustak ez zuela bertsorik botatzen, baina gaur egunbezala orduan ere sekula ez zuen ateraldirik falta izango.Abelek izandako ikasleak irakasle bihurtu ziren ondoren,

kate bat osatuta. Eta egungo gazteak ikusita, harro dago katehorretako lehen maila. Harro egoteko modukoa da.

Abel Enbeitak izandako ikasleak irakaslebihurtu ziren ondoren, kate bat osatuta. Eta gaur egungo gazteak ikusita, harro dago kate horretako lehen maila

Egun Arabako 27 bertsolari edozein formatutanjarduteko gai dira, eta beste 22 formatuarenarabera plazaratzen dira. Iaz 152 bertso saioantolatu zituzten Araban, eskualde guztietan

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

herria

zuten irakasle, eta Gasteizko es-kolarekiko harremanetan hasiziren, Serapio Lopez bien artekozubia zela, bi eskoletako kide ze-nez gero.Gaur ospatuko dute Aiarako

Bertso Eskolaren 35. urteurrenahura sortu eta bilgune izan zuentabernan, Aretako Tunelean,hain zuzen. Eta bertan aurkeztu-ko du Arabako Bertsozale Elkar-teak 2017ko herrialdeko Bertso-lari Txapelketa. 80ko hamarkadaren hasieran

asmo xume hura, erronka gaitzhura, gauzatzeko ausardia izanzuten haietako asko bertsolariegin ziren, hainbat plaza egin zi-tuzten, txapelketetan parte har-tu eta inoiz gailendu ere egin zi-ren. Batzuek kantatzen segitzendute. Rikardo eta Serapio, kasu,aurtengo Txapelketarako sailka-tuta daudela. Lehen bertso eskolak abian ja-

rri eta hurrengo urteetan «osogiro polita» sortuko zen bertso-laritzaren inguruan, Rikardokgogoratzen duenez. Bertso talde-ak ugaritzen joan ziren Gasteiz-koaren itzalean, eta ondoren es-kualdeetako bertso eskolak.Batzuek, Aramaiokoak kasu, be-ren kabuz jarraituko zuten luzegabe. Bertso eskolen arteko gi-roa, gaur egungo antolakuntzaizan gabe ere, oso ona omen zen,bertsolari guztiek kantatzeko au-kera zutela.Arabako lehen Bertsolari Txa-

pelketa 1984an izan zen. Abel

Enbeitak bertsolariak animatueta txapelketa antolatzeko babe-sa lortu zuen. Hamasei bertsola-ri aurkeztu ziren, tartean AmaiaOtsoa, bertso txapelketa bateraaurkeztutako lehen emakumee-takoa, lehena ez bada. Jon IsasiTxinotxu-k jantzi zuen lehentxapel hura. 2002 arte ez zenArabako Txapelketa gehiagoizango, Araba-Bizkaietakoa bai-zik. Hala ere, 1990ean Pruden-tzio Deuna Saria antolatzen hasiziren, eta 2000-2002tik indarre-an da Arabako Bertsolari Txapel-keta, bi urtetik behin egiten de-na. 2010etik aurrera, gainera,Arabako Kuadrilla Arteko Txa-pelketa egin ohi dute, azken edi-zioetan lehiaketa modura jokatugabe.Urteen joanean gero eta ber-

tsolari gehiago eta prestatuagoakagertuko ziren, hala nola, bakanbatzuk baino ez aipatzearren,Asier Otamendi, Asier Iriondo,Oihane Perea, Ruben Sanchez, Zi-

gor Enbeita edo, geroago, ManexAgirre, Iñaki Viñaspre, Izar Men-diguren, Xabi Igoa eta aipatu ezarren merezimendu osoa dutenbeste asko.Horrela gogoratzen du Ruben

Sanchezek bertso munduramurgildu zeneko garaia: «Giroalaia bezain txoroa: barreak, po-teoa, afariak eta batez ere, ber-tsoa, bertsoa eta bertsoa. (...) Ezginen gu, ordea, horrela hasi zi-ren lehenengoak, bai zera! Gubaino lehenago egon zen zoroa-gorik, egon zen ausartagorik,egon zen utopikoagorik. Izanere, guretzako bertsoa utopiaeder bat baldin bazen 1998. urte-aren bukaeran, pentsa ezazuezer izan ziren 80ko hamarkada-ren hasieran Gasteizen eta Aia-raldean bertso munduan mur-giltzen hasi ziren haiek, asko etaasko euskaldun berriak».

AURRERA BEGIRA

Euskalgintzak urrezko aroa biziizan zuen; harekin batera, eta hu-ra hauspotuz, bertsolaritza. Ara-ban hutsetik abiatu eta etengabegora egin zuen. Euskalgintzak ge-ro motelaldia biziko zuen, ordea.Baina bertsolaritzak, ez. «Alde-rantziz», dio Rikardok. Transmi-sioa ere bermatuta sumatzen du,eta, gainera, belaunaldi artekoharremana ere badagoela nabar-mendu du.Bat dator Arabako Bertsolari

Txapelketako azken irabazle Ma-nex Agirre aramaioarra. Zalan-tzarik gabe dio Arabako bertsola-ritzaren egoera ona dela: «Azken15-20 urteotan gora eta gora joanda, etenik gabe, bai bertsolarienkopuruan, bai saioen kopuruan,bertsozaleek bertsolaritzarekikoduten ezagutzan…». Eta une ho-netan gorako joera nabarmenikez dagoela badirudi ere, ez duuste hori kezkatzeko arrazoia de-nik, erronka berriei heltzeko au-kera ematen duelako. Eta haus-narketa jakingarria eskaini digu:«Bertso mugimendua modu ‘es-tentsiboan’ indartzetik, ‘intentsi-boan’ indartzera pasa garelako-an nago, eta gure alde dago hori.Adibidez: gero eta saio gehiagoantolatzetik, antolatutako saioakgehiago zaintzera, zein helburuduten aztertzera… pasa gara. Edobertso eskoletan gero eta gazte

Iñaki Viñaspre, SerapioLopez, Manex Agirre, Juan

Mari Juaristi, RikardoGonzalez de Durana eta Izar

Mendiguren 2009kotxapelketako lehen

finalerdian. Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

gehiago sartzetik, daudenek ber-tsolaritzarekin duten harrema-na, bertsoa bizitzeko duten mo-dua, aztertzera pasa gara. Horionuragarria dela uste dut». Edo-nola ere, bertsolari edo plaza ko-puruetan gora jarraitzea ere ga-rrantzitsua omen da. «Oraindikeremu asko daude Araban, ber-tsoa urruntxo sentitzen dute-nak…», dio Manexek.Arabako bertsolaritzan «elite-

rik» dagoen, eta izan ezean beha-rrezkoa den galdetuta, ez dirudihorri garrantzia handirik ema-ten diotenik. Rubenen iritziz, fi-gurak sortzeko, edozein jardune-tan, oinarri bat behar da, bertsoeskolak, bertso zirkuitua, etahortik sortu liteke gaur egun eli-teko bertsolariren bat, baita Ara-ban ere. Eta dagoeneko sortu ezizana bigarren mailako kezka de-la uste du. «Bertsolaritza kulturadierazpidea den heinean, le-hentasuna bizirik eta osasuntsuirautea da. Eta bertso mugimen-duaren kezka Araban bertsolari-tza birsortzea izan da. Hemenbertsolaritza beti ulertu dugueuskararen berreskurapen pro-zesuari lotua, ia-ia haren osaga-rria izan da. Beste leku batean ai-sialdirako jarduna izan liteke,baina hemen sekula ez da hori,edo hori bakarrik, izan». Kezka handiagoa izan omen

da bertsolaritza herrialde osoanzabaldu eta transmititzea. Ondoiruditzen zaio eliteko bertsola-riak sortzeko helburua, bainaAraban hori ez omen da helbu-rua, nahiz helburu izan gabe ereelitekoren bat sor litekeela dioen,eta sortuko balitz, ona, hauspoalitzatekeela, Ipar Euskal Herriangertatu den bezala. Baina garran-tzitsuena egina omen dago. Dio-enez, 80ko hamarkadaren hasie-ran jendea militantziagatikjoaten zen bertsolaritzari lotuta-ko ekitaldietara, nolabait lekuabetetzera; gaur egun, berriz,nahi duena, bertsoa gustukoduena, joaten da saioetara. «Etahori Arabako zaleekin eta Araba-ko bertsolariekin lortu da. Jaki-na, beste herrialdeetakoak erebadatoz eta oso gustura entzu-ten ditugu».Halatsu erantzun du Manex

Agirrek ere. «Nahi baino gutxia-go gara, eta nahi genukeena bai-

Gaur ospatuko dute Arabako lehena izan zenAiarako Bertso Eskolaren 35. urteurrena hurasortu eta bilgune izan zuen tabernan, AretakoTunelean, hain zuzen

Bertsolaritza pizteko asmoa bazuten, bainahaien helburua ez zen ez txapelketak irabaztea,ez beste herrialdeetako bertsolariekinlehiatzea, ezta bertsolari izatea ere

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 14 / 15

no publiko gutxiago daukagu.Hala ere, iruditzen zait publikohorren ezaugarrietan garapenbat egon dela, bertsozaleen profi-la aldatu egin dela –baita besteherrialdeetan ere, esango nuke–,eta horrekin asko irabazi dugula,bai guk, eta baita euskararen ko-munitateak ere», dio. Betiko hiz-kuntzaren eta kulturaren mili-tanteen profilak bere horretansegitzen omen du, «eta eskerrakhor dagoen», baina bertso es-kaintzaren aniztasuna handitu,saio kopurua igo, «eta bertsolari-tzak kolore berria hartu» ondo-ren, zalegoa dibertsifikatu egindela uste du, eta hori onuragarriadela. «Baditugu formatu tradi-zionaleko saioak gustuko dituz-ten zaleak, eta formatu hori gus-tatzen ez zaienak, eta bertsoamodu ez hain konbentzionaleanbizi dutenak ere. Denentzat kan-tatzen dugu». Elite baten komenigarritasuna-

ri dagokionez, bi arazo omen di-tu baieztapen horrek: batetik,Arabako bertso mugimenduarendinamika beste herrialdeetakoe-kin parekatzea, edo parekatunahi izatea, eta, bestetik, elitekobertsolari batek lurraldeko ber-tso mugimenduari onura ekarri-ko diola zalantzarik gabe onar-tzea. «Ni poztu egingo nintzatekegaur egungo arabar bertsolarirenbatek bere buruarengan apustuhori egingo balu, nahiz eta argiez izan ‘elitera igotzea’ zer den:proiekzio nazionala izatea? Eus-kal Herriko Txapelketan aurreangeratzea? Urtean 200 saio egi-tea...? Ez dut argi, ordea, horrekzenbaterainoko onura ekarrikodigun kolektiboki. Gazteentzako,euskaltzaleentzako… erreferentebat izango da pertsona hori, bai-na sakoneko lana egiteko, taldealehenetsiko nuke beti».Argi du norbaitek bertsolari-

tzan «gora» egin nahi badu,apustu pertsonala egin beharduela lehenik, bere buruarekin,eta ezin dela bertsozale elkartea-ren edo bertso eskolaren arduraizan halako zerbait abian jartzea:«Ez dakit nola egiten den ere.Inork bide hori egiteko konpro-misoa hartzen badu, eta lortzenbadu… Biba! Arabako bertsolari-tzaren osasun onaren adierazleizango da».

Rubenen iritziz, bada bertsola-ritzaren osasuna neurtzeko bestetermometro bat, oso fidagarria:Xenpelar Dokumentazio Zentro-aren datuen mapari begiratu –ur-tez urte eskualde bakoitzean zen-bat saio egin diren, zenbat eskoladauden...– eta ondoren iraganerabegiratzea. Arabako finalera zen-bat jende joaten den ikusi –kon-tuan izanda entzule horien %90arabarrak direla– eta duela 18 ur-te, Rubenek kantatu zuen lehen-biziko finalean, 80 lagun inguruzeudela gogoratzea. «Hortik ga-toz. Harrotu gabe, baina harro».Aramaion izan ezik, Arabako

euskaldun askok ez dute EuskalHerriko beste eskualde askotanduten erraztasuna; ez dute, esa-terako, aldartea adierazteko erre-gistro ugaritasuna, eta bertsola-ritzan zailtasun nabarmen batgehiago da hori. «Guk gauza as-ko demostratu behar geniongeure buruari: bertsotan egitekogai ginela, euskara ikasi eta ber-tsotan egiteko gai, eta entzulearigozarazteko moduan», dio Rube-nek, hasierako bertsolari gehie-nak eta ondorengo asko ere, berabezala, euskaldun berriak baiti-ra. Beste asko ikastolan euskal-dundu ziren. Gaur, baina, askodira Araban jaiotako euskaldunzaharrak. «Salto ikaragarria dahainbat jende lehen hizkuntzagaztelania izanda euskaraz ikasieta bide artifizial samarra izate-tik modu naturalean erabiltzera,eta bertsoak kantatu edo entzu-tera igarotzea». Manexek dioe-nez, horrek badu eragina bertso-laritzan, «baina askok ustedutena baino txikiagoa». Denbo-rarekin lotura zuzena duela iru-ditzen zaio: «Garai batean hizke-ra informala oso estu lotutazegoen –ia-ia identifikatzeraino–tokian tokiko euskalkiekin; bes-te era batera esanda, belaunaldizbelaunaldiko transmisioarekin.Gaur egun, homogeneizatu eginda hori. Hau da: Gasteizeko gaz-te batek, euskaraz bizi bada, Az-peitiko gazte batek beste erregis-tro ditu eskura, hizketarako edobertsotarako. Egia da ahaleginbat egin behar duela horretara-ko, azpeitiarrak natural jasotzenduen bitartean, eta testuingu-ruaren arabera ere oztopoakizan ditzakeela horretarako. Bai-

na baditu nahikoa baliabide es-kura». Eta dioenaren gakoa azal-du du: «Hizkuntzaren ezagutzaeta bertsolaritzan izan dezake-zun aberastasuna lotuta daude,noski, baina tartean funtsezkomaila bat dago, sarri ahazten du-guna: erabilerarena. Euskaraz bi-zi denak, egunerokorako tresnaduenak, izango ditu behar di-tuen baliabideak eskura».Eskuarki bertso eskolak gune

euskaldunetan sortu izan dira.Erdara nagusi den guneetan erebai, baina salbuespena izan dira.Zirkuitua bera ere inguru euskal-

dunenetan dagoela erantsi duRubenek. Arabako prozesua be-rezi-berezia omen da horri dago-kionez. Duela hogei urte Gastei-zen zegoen dena, eta zerbaitAiaran, baina Araba osora heda-tzeko premia sumatu omen zu-ten. «Egokitzeko gaitasun horiizan da, hain zuzen ere, bertsomugimenduaren arrakastarengiltzarrietako bat», azaldu duManexek, «oraindik bertsoaurruntxo sentitzen duten ere-muak dauden arren». Argi duRubenek Araban erdal munduanbertsolaritza eta euskara susta-

2012ko Kuadrilla artekoLehiaketaren aurkezpenean,

gogoan izan zuten EkaitzSamaniego, kartzelan

dagoen gasteiztarbertsolaria.

Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

Arabako finalera egun zenbat jende joaten denikusi eta Ruben Sanchezek kantatu zuen lehenfinalean 80 lagun inguru zeudela gogoratu du:«Hortik gatoz. Harrotu gabe, baina harro»

«Bertso mugimendua modu ‘estentsiboan’indartzetik, ‘intentsiboan’ indartzera pasagarelakoan nago, eta gure alde dago hori»,nabarmendu du Manex Agirrek

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

herria

tzeko ahalegina aspalditik egindela. «Guk bertso mundutik geu-re aletxoa jarri dugu».

«KANPOTIK» BEGIRA

Arabatik kanpoko iritzi baten bi-la, Iñaki Murua eskarmentu lu-zeko bertsolari eta egungo Eus-kal Herriko Bertsozale Elkartekolehendakariari iritzia eskatu dio-gu. Ezin adeitsuago erantzun di-gu. Euskarak presentzia eta indarhandirik ez duen herrialde bate-an ahalegina egitea zailagoa deladio, hizkuntza eta bertsolaritzaeskutik baitoaz, eta Araban ber-tsolaritzan ahalegintzen direnekaldapa gora lan egiten dutela.«Horrexegatik are gehiago esti-matzen dut egiten ari direna».

Gipuzkoatik edo Bizkaitik ber-tsolari arabar bat «beste mailabateko» gisa, alegia, maila apala-goko gisa, sumatzen al den galde-tu diogu. «Iruditzen zait Ametseta Sustrai azaldu arte, beharba-da Lapurdi, Nafarroa Behere etaZuberoako bertsolariez ere antze-ko zerbait pentsa zezakeela jen-deak. Salbuespena hor zegoen:Xalbador. Arabak ez du horrelakoerreferenterik». Eta TxapelketaNagusiaz diharduela, hauxe dio:«Ez dut uste txapelketak bertso-laritza egiten duenik, ezta bertso-laria ere; txapelketan ezer edoezer askorik irabazi gabeko ber-tsolari handi asko ezagutu dugu.Eta Araban ere iruditzen zait ba-daudela zumitz bikainak beharbezalako bertsolaritzaren egituraeraikitzeko. Egia da txapelketenmailari begira jarrita, jende alde-tik, bertsolaritzaren barruan sor-tzen den aztoramenaren aldetik,Arabakoa txikia dela Euskal He-rrikoaren ondoan, baita Gipuzko-akoaren ondoan ere, baina gauzabat da ‘arrakasta’ jende pilakadieraztea, eta neurgailu bat dahori, eta beste bat da lehen esan-dako aldapan gora egindako aha-leginean lortzen den emaitza, etaemaitza hori urre bitxia delaesango nuke nik, nahiz jende pilahandi hori erakartzea zaila izan.Azken hiru bat txapelketetan fi-nalista ordezkaezin diren Ametseta Sustraik Xilabako saioetanjende kopuru bat erakartzen du-te, eta Euskal Herrikoan BEC beteegiten da. Horrek ez du esan nahiArabako arrakastak bertsolarienmailarekin lotura zuzena duenik,adibide horretan adierazi nahiizan dudan bezala. Nik uste dutAraban behar dugula morala etaindarra ekipoan lan egiteko, giroonean lan egiteko, bertso eskole-

tan indarra egiteko, hezkuntzaarautuan jarduteko». Eta hezkun-tza arautuak eta unibertsitateakbertsolaritzan tresna oso abera-tsa daukaten kontzientzia hartubehar dutela dio. «Ez bertsolari-tzan bakarrik, noski, baita ipuinkontaketan edo antzerkian eretresna bikainak dituztela, beharbezala erabiliz gero, hizkuntza-ren aberastasuna barneratzeko».

Ainhoa Aizpurua gasteiztarrada, baina ez da bertsolaria; ezta,berak dioenez, aditua. Ez omenda aditua, baina bertso epaileada. Eta, jakina, bertsozalea. Eus-kal Ikasketak egin zituen etaorain “Bertsolaritzaren proso-dia” doktore tesia egiten ari da.Indartsu ikusten du Arabako ber-

tsolaritza. «Bertsolari berriak da-toz eta zaharrek ibilbide bat egindute». Nabarmentzeko modukoairuditzen zaio proiektu aniztasu-na, txapelketaz gainera; esate ba-terako, kuadrilla artekoa edo ta-bernetan egiten diren saioak.Eta, «ikusten denetik harago»,antolakuntza ona sumatzen du,Bertsozale Elkartearen eskutik.

Honezkero Araban bertsolari-tza errotuta dagoela uste du, etaherrialdeko bertsolaritza sosten-gatzen duen mugimendu oso ba-ten bultzada nabari dela dio.Euskara lehen hizkuntza ez du-ten gazte edo ez hain gazteentzatbertsolaritza euskarara bete-be-tean salto egiteko bide aproposaizan daitekeela uste du Ainhoak,eta funtzio hori oso onuragarriadela edozein lekutan, Araban be-reziki. «Lehen hizkuntza euskaraizan ez duten asko bertsolari iza-tea, batzuk ez nolanahikoak gai-nera, oso lorpen handia da, besteherrialdeetan beharbada hain-beste ikusten ez dena». Eta lor-pen handia da, halaber, desber-dintasunak desberdintasun,herrialde osora zabaldu izanaere, «bertsolariak eta zaleak».

Logikoa iruditzen zaio euskaranagusi den inguru batean ber-

tsoetarako erraztasun handiagoaizatea, euskaraz egiteko errazta-sun handiagoa baitute. «Halaere, bertso mundura hurbiltzendenak giro euskalduna topatukodu, eta bai hitz egiteko bai ber-tsotarako erraztasunaren jabeegiten joango da».

Elite baten beharrari dagokio-nez, nahi gabe ere badagoela dio,txapelketen finaletara iristen di-renak nolabait elitea osatzen du-te eta. Beharrezkoa ote den ezdaki; «hala ere, aurpegi ezagu-nak eta erreferentziak izatea po-sitiboa da edozeri bultzada ema-teko». Nolanahi ere, helburuenarabera jokatu beharra dagoelauste du eta Araban beharbadahelburua ez dela goren mailakobertsolaririk sortzea, baizik etatransmisio lana. Hau da, zer le-henetsi kontuan izan behar da,«baina puntako bertsolariak sor-tzen badira, hainbat hobe».

Hainbat datu eta iritzi pilatuditugu Arabako bertsolaritzarennondik norako nagusiez. Datuakdatu eta iritziak iritzi, baina,gauza segurua da hastear deneta apirilaren 1ean amaitukoden Arabako Bertsolari Txapel-ketan saio bikainak entzutekoaukera izango dela.

Ainhoa Aizpurua.Eskuinean, Iñaki Muruak

Oihane Perea 2009kotxapeldunari saria ematen

GAUR8 eta Juanan RUIZ | ARGAZKI

PRESS

Ainhoa Aizpuruak dioenez, Arabanbertsolaritza errotuta dago, eta herrialdekobertsolaritza sostengatzen duen mugimenduoso baten bultzada nabari da

Iñaki Murua: «Araban bezala aldapan goraegindako ahaleginean lortzen den emaitza urrebitxia dela esango nuke nik, nahiz jende pilahandi hori erakartzea zaila izan»

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 16 / 17hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AZPIAZUAXPI

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

herria

Zahartzearen feno-menoa errealitatebilakatu da EuskalHerrian. Bizi-itxa-ropena luzatu eginda eta gero eta adi-

neko gehiago bakarrik bizi dira.Gasteizen, esaterako, 75 urte edogehiago dituzten 6.500 pertso-na inguru bakarrik bizi dira etahorietako 2.500 adinekok ez du-te harremanik Udaleko gizartezerbitzuekin, Arabako Foru Al-dundiarekin edo EAEko Gober-nuarekin. Hala adierazi zuenGorka Urtaran alkateak 2015ean,hauteskunde kanpainan, adine-koen bakardadearekin amaitunahi zuela iragarri zuenean. Pa-sa den uztailean, Udal Gober-nuak lehengo urratsa egin eta“Bakardadeari aurre egin nahidiot” kanpaina martxan jarrizuen. Jessica Bittman Gasteizko

Udaleko langilea da eta aipatu-tako kanpainan parte hartzenari da. Psikologo gazte honekazaltzen duenez, kanpainak gi-zarte zerbitzuen sistemak arta-tzen ez dituen eta bakarrik bizidiren adinekoek pairatzen di-tuzten behar sozialeko egoerakdetektatzea du xede, ostean arreta eskaini ahal izateko. Hel-buru hori lortzeko, Udalak gu-tun eta liburuxka bana bidalidizkie bakarrik bizi diren 75 ur-tetik gorakoei. Bertan hainbatarlotan lagungarri izan ditzake-ten baliabideei buruzko infor-mazioa ematen zaie, bakardade-ari aurre egitea helburu. Lau premisetan oinarritzen

da liburuxka: “Bakardadeari au-rre egin nahi diot”, “Ikasi eta go-zatu nahi dut”, “Etxean bizi nahidut” eta “Hobeto egon nahi dut”.Hala, liburuxkan edadetuekosasun parkeetako eta Adineko-entzako Zentro Kulturaletakoinformazioa topa dezakete, adi-bidez. Adinekoentzako ZentroSoziokulturalak jendearekin el-kartzeko eta parte hartzeko le-kuak dira. Gasteizko Udalak bi-dalitako liburuxkan azaltzenden bezala, beti dago zereginikbertan; «era askotako ekintzak

dituzu aukeran, egunero. 200ikastaro eta lantegitik gora, nahiduzuna aukeratzeko: informati-ka, kultura, biodantza, antzer-kia, haur eta gazteekin bateraegiteko jarduerak». Halaber, ho-beto egoten lagunduko dietenzerbitzuak daude zentro haue-tan: podologia, ile-apaindegia,irakurtzeko lekua, jantokia…Jantokiari dagokionez, liburux-kak Udal Jantoki Zerbitzuareneskaintzari buruzko informa-zioa jasotzen du, eta BazkariaEtxera Eramateko Zerbitzuariburuzko informazioa ere topadezakete adinekoek.Halaber, Eguneko Arreta Zer-

bitzuari buruzko informazioaagertzen da. «Laguntza pertso-nalizatua emango dizugu, aha-lik eta autonomiarik handienaizan dezazun. Gainera, adinekobeste pertsona batzuekin egon-go zara, eta hainbat jardueraegingo dituzu, konpainia one-an», nabarmentzen du Udalak.Familia zaintzaileei laguntze-

ko programaren informazioaere jasotzen du liburuxkak. Izanere, kanpaina adinekoen fami-liei eta auzoetan lan egiten du-tenei zuzenduta dago. Bittma-nek dioenez, Udalak herritarguztien inplikazioa lortu nahidu, helburuetarako bat adineko-en inguruan sostengu eta beha-keta sare bat osatzea baita. «Hi-ritar guztiengana heldu nahidugu. Askok adinekoak ahulaketa txiroak direla uste dute, eta ideia horrekin amaitu nahi du-gu. Adinekoek kolektibo anitzaosatzen dute, behar ezberdine-kin. Eta adineko asko autono-moak dira, bilobak eta mendekosenideak zaintzen dituzte», diopsikologoak, behatoki soziala-ren garrantzia nabarmenduz.

BI NORABIDEKO BORROKA

«Kanpaina martxan jarri zene-an esfortzu handia egin genuen.Ekainean publizitate kanpainaburutu genuen, eta irailean hasiginen auzoetan lan egiten. Era-gile sozialekin eta adinekoekinharremanetan dauden langilee-kin bildu ginen, adibidez ban-

kuetako langileak edota denda-riak. ‘Bakardadeari aurre eginnahi diot’ kanpaina ahalik etagehien zabaltzea zen asmoa;adinekoen ongizatea, adinekoakbakarrik ez sentitzea, guztionardura dela nabarmendu nahigenuen», gaineratu du. Eta badirudi kanpaina emai-

tzak ematen ari dela. Lehen hila-beteetan Gizarte Politiken Sai-lak 70 kontsulta jaso zituen, etabakardadeari aurre egiteko ba-

liabideen inguruko informazioaeskatu zuten sei lagun artatu zi-tuen. Guztiak 76 eta 85 urte bi-tarteko emakumeak. Horietakobatek isolamendu egoera larriabizi zuen. Urriko datuen arabera, Gas-

teizko Udalaren webguneak 965bisita jaso zituen kanpainakoinformazioa eskuratzeko. Ho-rrez gain, 36 lagunek deitu zu-ten 010 telefono zenbakira adi-neko askok pairatzen dutenbakardadeari aurre egiteko kan-painari buruz galdetzeko, etabeste 94 pertsona HerritarreiLaguntzeko Bulegoetara hurbil-du ziren. «Jaso ditugun kontsul-ta guztiei esker 75 urte bainogehiago duten 13 adineko artatuditugu Gizarte Politiken Sailean.Bederatzi, %77, emakumeak zi-ren, 75 eta 89 urte bitartekoak»,azaldu du Jessica Bittmanek. Dioenez, emakumeen bizi-

itxaropena gizonena baino luze-agoa da, eta beranduago sartzendira zahar-etxeetan. «Emaku-meak denbora gehiagoz bizi di-

Bizi-itxaropena luzatuegin da eta gero etaadineko gehiago bizi dirabakarrik. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

ADINEKOEN BAKARDADEAGasteizko Udalak informazio kanpaina bat abiatu duedadetuek pairatzen duten bakardadeari aurre egiteko

Ion Salgado

Uztailean Gasteizko Udalak «Bakardadeari aurre eginnahi diot» kanpaina jarri zuen martxan. Gizartezerbitzuen sistemak artatzen ez dituen eta bakarrikbizi diren 75 urtetik gorako herritarrek pairatzendituzten behar sozialeko egoerak detektatzea duxede kanpainak, adinduoi arreta eskaini ahal izateko.

JENDARTEA / b

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 18 / 19

ra euren etxeetan, agian etxekoeta egunerako zereginak egiteraohituta daudelako».

Hiru gizon eta bikote bat ere artatu dituzte kanpainari esker.«Nahiz eta bakarrik ez bizi, kan-paina bakarrik sentitzen direneiere zuzenduta dagoela aipatubeharra dago», azpimarratu duBittmanek, kasu batzuetan adi-nekoak senideekin joan direlainformazio eske nabarmenduz.Izan ere, bakarrik bizi diren adi-neko batzuek familia dute, etasenideekin hurbiltzen dira Gi-

zarte Zerbitzuetara. «Ez dut ustefamilien babesik ez dutenik,baina kasu askotan seme-alabekkanpoan egiten dute lan. Seni-deak hurbil edukitzea ez da beti nahikoa bakarrik ez sentitzeko.Senideekin bizi eta bakarriksenti zaitezke», nabarmendu duudal langileak.

ETORKIZUNEKO ERRONKAK

Datorren hilabetean kanpaina-ren ebaluazioa egingo dute Gas-teizko Udaleko teknikariek.«Kanpainan parte hartu dutenpertsonak nolakoak diren ikusibeharko dugu, eta zer-nolakozerbitzuak eskatu dituzten. Etaaztertu beharko dugu ere nola-koak diren eskaintzen ditugunzerbitzuak», adierazi du.

Gurutze Gorriarekin sinatuta-ko akordioari esker eskaintzendituzten zerbitzuen publizitateaegiteko asmoa ere badutela azal-du du Bittmanek, adineko askokez baitituzte ezagutzen Udalakmartxan jarritako laguntza pro-gramak. Gurutze Gorriko bolun-tarioek etxez etxeko bisitakegingo dituzte, oinarrizko gizar-te zerbitzuetan adinekoek esku-ra dituzten zerbitzuak azaltzeko.«Eskaintza garatzeko lan handiadugu oraindik», ohartarazi du.Hori bai, lanean jarraitu duteadinekoak hobe senti daitezen,bakardadeak ondorio fisiko la-rriak baititu.

GIZARTE ZERBITZUEN ARLOKOESKUMENAK ESKUALDATZEKOAKORDIOAREN ONDORIOAKGasteizko Udalak bakarrik bizi diren adinekoei bidalitakoliburuxka aldatu egin beharko dute etorkizunean. Izan ere,pasa den hilean Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaketa Gorka Urtaran Gasteizko alkateak akordio bat izenpetuzuten bi erakundeek gizarte zerbitzuen arloko eskumenakeskualda ditzaten. Foru Aldundiak azaldu zuenez,lankidetzarako esparru hitzarmen horrek iazko abenduaren26an indarrean jarri zen Prestazio eta Zerbitzuen ZorroarenDekretuari erantzuten dio. Ildo horretan, hemendik aurrera,honako zerbitzu hauek Gasteizko Udalaren eskumenekoakizango dira: etxez etxeko laguntza eta zaintzaileentzakolaguntza. Hori horrela, Udalak bere gain hartuko ditu bierakundeek Ascudean mendeko pertsonen zaintzaileenelkartearekin izenpetuta dituzten lankidetza hitzarmenak.Arabako Foru Aldundiak, berriz, honako zerbitzu hauen

ardura izango du: adineko mendeko pertsonen plazak SanPrudentzio egoitzan; babesgabetasun egoeran dauden haur etanerabeentzako etxeak; gizartetik baztertuta bizi direnpertsonentzako egoitzak; Berehalako Harrera Zentroa, generoindarkeriaren biktima diren emakumeentzako eta euren seme-alabentzako; Arreta Soziojuridiko eta Psikosozialeko Zerbitzua,emakumeen eta adingabeen aurkako tratu txar matxista etaeraso sexual kasuetarako; Garraio Egokituko Zerbitzua; etaGizarte Larrialdietako Zerbitzua.Jessica Bittman psikologoak dioenez, Foru Aldundiko eta

Gasteizko Udaleko teknikariak eskumen eskualdatzeaherritarrei eragozpenak sortu gabe egiteko ari dira lanean.«Liburuxka berrargitaratu beharko dugu, zenbait zerbitzutanmendekostasun gradua duten adinekoek lehentasuna izangodutelako», azaldu du. Dena den, eskumenen eskualdatzeaprozesu luzea izango da psikologoaren ustez: «Erabakiak hartubehar ditugu lehenik, eta, gero, trantsizio epe bat egongo da».

Jessica Bittman, Gasteizko Udaleko langilea. Jaizki FONTANEDA I ARGAZKI PRESS

Datorren hilabetean kanpainaren ebaluazioaegingo dute. Parte hartu duten pertsonaknolakoak diren eta zer-nolako zerbitzuakeskatu dituzten aztertuko dute

Urriko datuen arabera, Gasteizko Udalarenwebguneak 965 bisita jaso zituen kanpainakoinformazioa eskuratzeko. Horrez gain, 36lagunek 010 telefono zenbakira deitu zuten

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa H

izkuntza gutxituek ba-dute beren protokoloa,Hizkuntza EskubideakBermatzeko Protokoloa.Egileak, Euskararen Gi-zarte Erakundeen Kon-

tseilua eta Donostia 2016 dira, etahizkuntzen eremuan ari diren bestehainbat erakunde europarren babesaizan dute. Euskal Herrian eta Europa-ko beste hainbat herrialdetan garatuden prozesu parte hartzaile baten on-dorioz adostutako 185 neurrik osatzendute.

Donostian abenduaren 17an sinatuzen Protokoloak, gainera, Bartzelonan1996an onartu zen Hizkuntza Eskubi-deen Deklarazio Unibertsalaren prin-tzipio guztiak bere egin ditu. Sinatzai-leek Europan hizkuntza eskubideakmodu integralean aitortu eta era bate-ratuan bermatzeko tresnarik indarreanez dela ondorioztatu dute. Hizkuntzenkudeaketa demokratikoa bermatzeko,Europan jendarte zibilak sortu eta ga-ratu duen tresna praktiko, eragingarrieta bateraturik ez egoteak sortzen dienardurak bultzatu ditu, besteen artean,Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Pro-tokoloan jaso dituztenak adostu etaonartzera.

Haien aburuz, hizkuntza komunitateorok eskubidea du jendarte funtzioguztietan bere hizkuntzaren erabileraziurtatzeko baliabide propioak antola-tu eta kudeatzeko, bai eta hizkuntzarendimentsioa eta haren etorkizunekoproiekzioak bermatzeko beharrezko ba-liabideak izateko ere.

Bestalde, sinatzaileen arabera, jen-darte zibilak benetako demokrazia ber-matzeko kanpaina iraunkorra egin izandu. Horregatik, jendarte zibilari zilegi-tasun osoa ematen diote etorkizunera-ko urratsak zein izan beharko lirateke-en definitzeko.

Protokoloan zazpi lan eremu identifi-katu dira guztira, Deklarazioak jaso-tzen dituenak: printzipio orokorrak,diskriminazioa eta eskubideak; admi-nistrazio publikoa eta instituzioak;hezkuntza; eremu sozioekonomikoa;onomastika; hedabideak eta teknolo-gia berriak; eta kultura.

Eremu bakoitzean Hizkuntza Eskubi-deen Deklarazio Unibertsalak jasotakoeskubideak bermatzeko neurri zerrendajaso da, hizkuntza gutxiagotuen berres-kurapen prozesuetan jarduten duteneragileek proposatutakoak.

Neurrien betetze maila baloratu ahalizateko ebaluazio-adierazleak zehaztudira, gainera. Hartara, Protokoloan jaso-tzen diren neurri guztiak egoki balora-tuz gero, hizkuntza komunitate horrihizkuntza eskubideak bermatzen zaiz-kiola ondoriozta genezake.

Protokoloak zehazten dituen 185neurrietatik 52 hezkuntza arlokoak di-ra: hezkuntza formala, haur hezkun-tzatik unibertsitate eta gainerako goi-mailako hezkuntza bitarteko ikasketaarautu mota guztiak eta eskolaz kan-pokoak dituena kontuan; hezkuntza ezformala, aisialdia, kirol taldeak eta fe-derazioak aintzat dituena; irakasleeneta hezitzaileen trebakuntzari etaetengabeko prestakuntzari eragitendiona; helduek hizkuntza gutxituaikasteaz ari dena; eta, azkenik, curricu-lumari eta irakas-materialei begiratudiona.

Neurriak sinpleki eta argi formula-tuak daude: esaterako, 50. neurria:«Zuzenean edo zeharka finantzaziopublikoa duten ikastetxe guztietan

haurrei hizkuntza gutxituan irakastenzaie». Edo 87. neurria: «Egoera aniztunbatean murgiltze eredua gauzatzekogai izateko beharrezko trebakuntza es-pezifikoa ematen zaie irakasleei».

Ikustear Kursaal jauregitik hezigune-etara Protokoloak egingo duen ibilbi-dea. Gure esku dago orain, gure hezi-gunean Protokoloa zabaldu, aztertu etagurean bete dadin beharrezkoak direnneurriak hartu eta ebaluatzea.

Dokumentuan ez da euskara ager-tzen, Europako hizkuntza gutxituguztientzat egina dagoelako. Izanere, hizkuntza aniztasuna izan daEuroparen berezko ezaugarrietakobat. Europa osatzen dutenen artean ezdago estatu elebakarrik, eta aniztasunhori handiagoa bilakatzen ari da per-tsonen mugikortasunarengatik.

Protokoloaren eta Donostia2016aren arrimuan, munduko hizkun-tzen atlas berriaren arrastoan aritu diralanean. Haren arabera, 6.700 hizkuntzadaude munduan. Horietatik, 1.720k10.000 hiztun baino gutxiago dituzte.Galtzeko arriskuan dauden hizkuntzak2.680 dira, eta urtero 10 hizkuntza desa-gertu egiten dira munduan. Hizkuntzagutxitua dugun europarrok 50 milioigara. Eskubidez, bagara nor, beraz! •

Donostian sinatu da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Bagarelako nor!

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Chrysallis elkarteak antolatu duen kanpainatikgehien gustatu zaidana da hitz debekatuakazalarazi dituela. Inoiz baino aipatuagoakizan dira bulba eta zakila, kanpainaren aldedaudenek ez ezik, kanpaina suntsitu nahi du-tenek ere agerian utzi baitute zerk ematen

zien min: hitz esplizituak erabiltzeak. Horrexegatiksaiatu dira hitzok ezabatzen errotulagailu lodiaz, eta,hitz “madarikatuok” ezabatu ordez, areago atera dituz-te egunotan argitara. Kanpainaren lehen lorpena.

Zakila eta bulba esatea debekatu zien moral kristau-frankistak gure belaunaldiko gazteei. Ez genekien zeinhitz erabili jendaurrean zakilaren «simetrikoa» adie-razteko. «Beheko hori», bagina, emakumeen genitala.Eta hitzak falta direnean, falta da kontzeptuaren zehaz-tapena.

Chrysallis elkartearen kan-painaren beste bertute batizan da neskak eta mutilaklehenetsi dituela; «ondoren»azaldu du haur horien geni-talak zein diren. Hala bada,neska bulbadunak daude etaneska zakildunak daude,baina biak dira neskak, ale-gia. Neska da substantiboa.Genitala, finean, adjektiboada, gehigarria, ez da eraba-kigarria. Alde handia dagoorain arteko adierazpideare-kin: genitala zen generoamarkatzen zuena. Zakildunoro mutila zen. Bulbadunoro neska zen. Bai ala bai. Kanpaina honek buelta emandio ohiko adierazpideari. Badu meritua.

Honek guztiak garamatza hausnartzera zer den ema-kume izatea, zer den gizonezko izatea. Genitalak ez ba-du erabakitzen generoa, zerk erabakitzen du? Galderaona da baina erantzun zaila du.

Psikoanalisiak diosku emakume izatea konstruktubat dela, egin beharreko kontzeptua dela, aurretikeman gabekoa. Teorikoek diote ez dagoela emakumegenerikoa, ez dagoela emakume mota bat eta bakarra.Emakumeak daude, zein baino zein ezberdinagoa. Ema-kume izateko modu asko daude munduan.

Bagenekien kulturak, klase sozialak edo ezaugarri et-nikoek ez dutela definitzen zer den emakume izatea,kultura bakoitzak, klase sozial bakoitzak eta ezaugarrietniko bakoitzak modu ezberdinean kontzeptualizatzen

duelako emakume izaera bere kolektiboan. Orain, transe-xualitateak ekarpen bat gehiago egin dio kontzeptu ab-solutuak deseraikitzeari: genitalek ere ez dute determi-natzen generoa, ez dute erabakitzen pertsona horrenidentitate sexuala, neska zakilduna izan zaitezkeelako,mutil bulbadunak ere izan badirelako.

Orduan, nola definitu pertsona bakoitzaren generoa?Definitzeko era, nire ustez, prozesu subjektibo, sakon etaintimoaren emaitza da. Norberak eraiki egiten du ema-kume (edo gizon) izateko bereganatu nahi duen modua,zein emakume mota izan nahi duen, nolako ezaugarriakedukiko dituen, zein balioren arabera.

Kaotikoa eman dezake, baina, egia esateko, zintzoagoada, errealagoa, asegarriagoa inondik ere.

Ez dago ama izateko modu bakarra. Zorionez. Gizonaizatea, beharrik, ez da zurruna, segurua, autoritarioa eta

matxista izatea. Ez. Badago modu anitz gizona izateko.Badago aita eredu bat baino gehiago. Maskulinitateareneredua ere aldatuz doa, feminitatea aldatzen ari den hei-nean. Balioak ez dira bakarrak eta betierekoak. Ikasi egindaiteke emakume izaten. Ikasten da zer den gizona iza-tea.

Orain jendarteak ikasi behar du zakila eta bulba ereelementu gehigarriak direla, eta ez direla erabakigarriakneska eta mutila, emakumea eta gizona erabat definitze-ko.

Chrysallis elkarteari esker debatea kaleratu da eta be-gien aurrean jarri digute, haur alai eta zoriontsuen bidez,begi-bistakoa ez dela beti definitzailea. Elementu gehia-go egon badaudela. Eta batez ere, agerikoaren gainetik,subjektibitatea badagoela, norberaren erabakia, norbe-rak bere burua definitzeko duen determinazioa. •

{ koadernoa }

Zakila eta bulba esaten ezzen garaitik gatoz

Zakila eta bulba esatea debekatu zienmoral kristau-frankistak gure belaunaldikogazteei. Ez genekien zein hitz erabili, etahitzak falta direnean, falta dakontzeptuaren zehaztapena

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

herritarrak

Hezkuntza ez dae g u n e r o k oagenda politi-koan lehenmailan dago-en gaietako

bat, baina, aldiz, LOMCE legea-rekin gertatutakoa da inposizioeta subiranotasun ezaren adibi-de argienetako bat. Kasu horre-tan, gizarteak aurrea hartu dieerakundeei, eta, salaketa hutse-an geratzeke, eraikitzen ere ha-sia da. «LOMCE ez aplikatzekokonpromisoa dugu eta gurehezkuntza eredu propioaren al-deko urratsak ematen jarraitu-ko dugu», argitu du Leire Barre-ra Gure Hezkuntza PlataformenTopagunearen izenean. Bertan,familiak, irakasleak, ikasleak etahezkuntza langileak ari dira es-kuz esku lanean. Ikasturte honetan ez da erre-balidarik egongo, CristinaUriarte Lakuako Hezkuntzasailburuak adierazi duenez.Zein da egoera? Gure Hezkun-tza Plataformen Topagunea-ren lana bukatu al da? Argi dagoena da eztabaida irekiegin dela, baita gizarteratu ere.Errebalida eta oro har ebaluaziosistema osoa ezbaian dagoelaargi dago. Kezkatzen gaituengaia da eta lantzen jarraitukodugu. Baina argi dugu hezkun-tza sistemaren beste atal batbesterik ez dela, bere garran-tziarekin, jakina.

Bestelako hezkuntza eredubat posible dela badakigu, he-mengo errealitatetik abiatuta,merkatuen interesetatik at,umea erdigunean kokatuz, ikas-keta esanguratsua ahalbidetuz.Euskalduntzen duen hezkuntzasistema behar dugu, inklusiboa,hezkidetzailea, eta argi dago bi-de horretan gure herriari begirajarri behar dugula. Guk bainohobeto inork ez duelako ezagu-tzen zeintzuk diren beharrak,indarguneak, ahulguneak. Ho-rregatik gure hezkuntza sistemapropioari ausardiaz benetako

hauspoa emateko garaia delauste dugu.

Kritika zorrotzak egin zaizkioHeziberriri, Hezkuntza Sailakebaluazio sistema mantendueta aplikatzen jarraitzeko balia-tu baitu. Hau da, Lehen Hezkun-tzari eta Derrigorrezko BigarrenHezkuntzari dagozkien dekre-tuak martxan daude jada, eta,faltan ziren Batxilergoko eba-luazioen dekretuak, berriz, irai-laren 23an publikatu ziren. Ber-tan ikusten da zein den asmoa,ebaluazioarekin lotutako ikas-turte honetako panorama argi-tzen baita. Lehen Hezkuntzan,ondorio akademikorik gabekoprobak izango dira 3. mailan;hala, iaz bezala,  barne ebalua-zioa egingo da. Ostean, 6. mai-lan, etapako ebaluazioa egingoda, oraindik ez badakigu ere soi-lik “lagin” gisa balioko duen edoez. Gainera, 4. mailakoei ebalua-zio diagnostikoa  egitea  ere ba-dagokie aurten. Bigarren Hez-kuntzan, berriz, 2. mailakoeiebaluazio proba egitea dagokie,eta, Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako 4. mailan,  “laginbat” hartuko dute. Hori horrela,ebaluazioa  aukeratutako insti-tutu eta zentroetan soilik egin-go da. Ebaluazio horrek ez duzuzeneko eragin akademikorikizango; titulua berdin emangodute azterketa gainditu ala ez.Bukatzeko, Batxilergoan ebalua-zioa egingo da eta honek ere ezdu eragin akademikorik izango;hori bai, selektibitatearen lekuahartuko du. Beraz, argi duguPlataformen Topaguneak lanhandia duela oraindik; bidea lu-zea izango dela uste dugu. Esanbezala, inposizioen kontra gau-de: LOMCE ez aplikatzeko kon-promisoa dugu, eta gure hez-kuntza eredu propioaren aldekourratsak ematen jarraitzekoa.

LOMCE indarra galtzen ariden sentsazioa zabaldu da,Wertek diseinatutakoa «asta-keria» leundu egin dela. Ba aldu, baina, euskal hezkuntzakomunitateak lasaiago egote-ko motiborik?Plataformen Topagunearen ki-deok oso kezkatuta gaude. Jakinbadakigulako Heziberriren de-kretuekin LOMCE legearen ezar-

pena martxan dagoela. Gainera,aldaketarik ez da sumatzen. Aregehiago, ebaluazioaren ezarpe-nak aurrera egin du; esaterako,Lehen Hezkuntzako etaparenbukaeran ikasle bakoitzarentxostena bete eta irakasleenebaluazioa egin behar da. EAEnbehintzat ez dugu ikusten la-saiago egoteko motiborik etaaurrerantzean ere ikusteke dagozer gerta daitekeen.

Hezkuntza komunitateak,bestelako hezkuntza eragileekinbatera, lortu ditu garaipen txi-kiak eta txikitasun horretan du-ten balioagatik handiak direlaesango nuke. Hezkuntza legeenerreforma astakeria hutsa delaagerikoa da, baina, errealitate-an, ikastetxeetan eta kaleanegondako mobilizazioa eta pre-sioa izan dira garaipen horiengako nagusietakoak. Hala ere,hezkuntza komunitatea kon-tran agertu arren, badira gureikastetxeetan LOMCEtik erato-rritako neurriak, Heziberrik jasobaititu. Zalaparta handiena sor-tu duena baliteke ebaluazioenaizatea, baina bestelako neurriekere kezka handia sortzen digute.

Werten legea hain basatia iza-nik, denok aurka agertu gara:gehiengo politikoa, hezkuntzaeragileak, hezkuntza komunita-tea, herritarrok… Argi eta ozenadierazi dugu ez dugula LOMCEnahi. Legea indargabetzeko eki-men ezberdinak egin ditugu:“LOMCErik gabeko herria”, sina-dura bilketa, planto dinamika...Badaude, beraz, arrazoi nahikoapentsatzeko eragina izan dugu-la. Ahaztu gabe beste faktorebat: PPk gehiengo osoa galduizana. Gainera, Espainiako Go-bernuak eta erkidegoetako or-dezkariek bilera bat egin zutenazaroaren 28an, eta, errebalidabaztertu eta selektibitatearieustea erabakitzeaz gain, LOM-CE legearen hemendik aurrera-ko aginduak  impasse egoeranutzi eta “itun nazionala” egingodela adierazi zuten. Horrek guz-tiak lasaitu egin du hezkuntzakomunitatea, jakina. Errebalidekin gaineko kezka-ren itzalean, LOMCE legearenbeste atal batzuk ezartzen jo-an dira. Zein da egoera?

«Gure hezkuntza sistemapropioari ausardiaz benetakohauspoa emateko garaia da»

LEIREBARRERA

Hezkuntza komunitateak argi dauka

«hemengo nahiei eta beharrei erantzuten

dien eredu propioa» eraikitzeko garaia

dela. Ebaluazioa sistema bera ere aztergai

dutela aurreratu digu Barrerak eta

hausnarketan parte hartzeko deia egin du.

Nerea GOTI

GURE HEZKUNTZAPLATAFORMEN TOPAGUNEA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 22 / 23

Hamaika neurri sartu dizkiguteezkutuan. Lehen HezkuntzanErlijioa eta Balio Zibiko eta So-zialak ikasgaia ezarri da adibi-dez; hala, erlijioa derrigorrez es-kaini eta aktetan kalifikatu eginbehar da gainerako ikasgaienbaldintza eta ondorio berbere-kin. Horrez gain, Gizarte Zien-tziak eta Natur Zientziak ikas-gaietan banatu da Inguruneaarloa, Lehen Hezkuntzak zituenhiru zikloak desagertu egin di-ra, Bigarren Hezkuntzan ordute-gia luzatu egin da, Derrigorrez-ko Bigarren Hezkuntzako 3.mailako ikasleek bi matematikadituzte aukeran –hezkuntzaaplikatura bideratuta bat etahezkuntza akademikora bes-tea–, dokumentu ofizialetarakoereduen aplikazio informatiko-ak garatu dira –azken ebaluazio-aren aktak, datutegia, ordute-gia…–, testuliburuak egokitudira irakasgai berriekin… Ho-rrenbestez, ezkutuan, inolakoeztabaidarik gabe, LOMCEtikdatozen neurriak gure ikaste-txeetan txertatuz joan dira. Azken ikasturteetan eskolakomunitatea nahasmen han-di batean murgildu da: inorkez zekien esaten errebalidakegingo ziren ala ez, nolakoakizango ziren... LOMCEren aur-ka azaldu baina antzekotasunhandiak dituen Heziberri de-kretua ezarri du Lakuak berakere. Zer-nolako argazkia egi-ten du Plataformen Topagune-ak Hezkuntza Sailaren jokabi-dearen inguruan? Hezkuntza Plataformen Topa-guneko asanbladetan sentsazioarraroa zegoen etengabe. Noraeza izan da nagusi, irakasleek,zuzendariek… ez zekiten ikas-turte hasieran kurtsoa nolaamaituko zen, are gutxiago gu-rasoek… Askotan albistegietanagertutako adierazpenak kon-traesankorrak izan dira eta hez-kuntza komunitatearen aldetikdeskonfiantza areagotuz joanda. Heziberri LOMCEri aurreegiteko tresna gisa aurkeztuzen, baina, aldiz, Heziberrirenbidez LOMCEren neurri askoezartzen ari dira.

Gure ustez, Heziberri EuskalHerrirako eta Euskal Herrian ga-

ratzeko egitasmoa izan beharkolitzateke. Tamalez, HezkuntzaSailak duen jokabidea etengabeMadrili begira izatea da gure us-tez. Madrilen eman daitekeenbalizko aldaketan jarri du itxa-ropena. Alde batetik, ekimeneta ausardia falta sumatzen da.LOMCE lege organiko bat delaaitzakia gisa hartuta, horren in-posizioari aurre egin beharrean,Heziberriren dekretuetan inte-gratzen joan da. Egun esan de-zakegu Heziberri dela LOMCE-ren ezarpenaren bermea. Horrek esan nahi du Madrileninoiz LOMCE bertan beherauztea lortuko balute, Hezibe-rrik indarrean jarraituko lu-keela EAEko zentroetan?Madrilen LOMCE bertan beherauztea lortuko balute, LOMCEtikdatozen eta Heziberrik beregainhartzen dituen hainbat neurrik,dekretu bidez onartutakoak, in-

darrean jarraituko lukete mol-datu ezean. Posiblea da egingoden “itun nazionalak” LOMCEbeste lege organiko baten bitar-tez geldiaraztea, baina ez gaite-zen engaina: lege berriak ereMadril izango du sabai eta Ma-drilen ezartzen diren lege orga-nikoek ez diote Euskal Herrikobeharrei erantzuten. Berenmenpe jarraituko dugu erabate-ko eskumenIk izan ezean. EAE-ko zentroetan zer gerta daiteke-en ikusteke dago oraindik,baina hemen Heziberri egitas-moa dugu dagoeneko. Euskal izena izanik eta EAEkoHezkuntza Sailak berak eginaizanik, hezkuntza komunita-tearen zati batek ez du agianHeziberri Lomce bezain arrotzikusten. Zein hezkuntza eredumarrazten du Heziberrik?Hala dirudi, bai. Horregatik dahain garrantzitsua ondo defini-

tzea zer hezkuntza mota nahidugun. Gure ustez, hezkuntzaherritar ororen eskubide indibi-dual zein kolektiboa da. Guregarapen integrala bultzatzenduena, pertsona aske, solidario,euskaldun, autonomo, sortzaileeta kritikoak sortzeko gaitasunaduena. Eskola euskalduna nahidugu. Euskal Herriaren garapenkolektiboaren zerbitzura egon-go den tresna bat da hezkuntza.Hor dago gakoa. Une honetanpentsa dezakegu Heziberri ,LOMCE edo beste herrialde ba-tzuetako hezkuntza ereduen ar-tean ez dagoela ezberdintasu-nik. Baina Heziberri ez dagogure herriaren behar eta nahieibegira diseinatuta, eta hori dagure kezka nagusia: zer hezkun-tza nahi dugu? Interes ekono-miko, enpresa eta merkatueninteresei begira dagoena? Ikas-leen bazterketa bultzatzen due-na? Hezkuntza diskriminatzaile,elitista, merkantilista eta kon-petitiboa nahi dugu? Guk argidugu bestelako hezkuntza ere-du bat dela hemen behar etanahi duguna. Uriarte sailburuak gogor jo duzenbaitetan hezkuntza eragi-leen kontra. Nola ikusten du-zue Lakuako Gobernuak eragi-leekin izan duen jarrera? Hezkuntza eragile ezberdinakizugarri ahalegindu gara infor-mazioa lortzen: irakurri, kon-tsultatu, hezkuntza eragileenartean harremanak eta infor-mazioa trukatu… Bitartean, «he-men LOMCE oharkabean pasakoda, hemen ez da aplikatuko» be-zalako adierazpenak entzutengenituen. Aldiz, errealitatean fa-miliek eta irakasleek aho batezesaten zuten ikastetxeetan neu-rriak ezartzen ari zirela. Penazikusi izan dugu egoera, baitaegindako adierazpenak ere. Izanere, hezkuntza komunitateariinformazioa garaiz ematea “au-kera” baino betebeharra dela us-te dugu; gure eskubidea da.Hezkuntza eragileekin bateraLOMCEren aurka ekiteko bal-dintzak zeuden nahi izanez ge-ro. Baina hartutako neurriekin,hezkuntza komunitatean argiikusi genuen ez zutela norabidehorretan joateko asmorik.

«Heziberri LOMCEri

aurre egiteko tresna

gisa aurkeztu zen,

baina Heziberriren

bidez LOMCEren

neurri asko ezartzen

ari dira. Egun esan

dezakegu Heziberri

dela LOMCEren

ezarpenaren

bermea»

“ Argazkiak: Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

herritarrak

Azken ikasturteetan inoiz eza-gutu ez den mobilizazioa di-namika izan da hainbat ikas-tetxetan, errebaliden aurreanplanto masiboak... Zelan balo-ratzen duzue?Gure balorazioa oso positiboada. Edozein ekimenek, mobili-zaziok... inplizituki konpromisozuzena dakar. Funtsezkoa dahezkuntzaren inguruko kezka,inplikazioa, hezkuntza komuni-tate osoak ekimenetan partehartzea... Azken batean, ekimenbaten partaide sentitzea saltokualitatibo ikaragarria emateada. Familia, ikasle, irakasle, ikas-tetxeko langile, herritarrek... el-karlanean ekimenak aurreraateratzeak erakusten du eraeraikitzailean ekarpenak egite-ko prest dagoen masa bat dago-ela, eta hori beti positiboa da. Hezkuntza Sailak gutxitanezagutu den adostasun zabalaizan du LOMCEren aurka: fa-miliak, irakasleak, ikasleak,sindikatu guztiak... Gizarteakemandako babes horrekin, zeregin beharko luke LakuakoExekutiboak?Hezkuntza eragileak eta hez-kuntza komunitatea prest ager-tu gara une oro inposizioari au-rre egiteko. Hezkuntza propiobat izateko konpromiso eta in-plikazio itzela dago. Beraz, Hez-kuntza Sailak arduraz jokatu be-harko luke, nola? Madrili etaEuropari begira egon beharreanEuskal Herrirako eta Euskal He-rrian garatzeko hezkuntza siste-ma bat osatuz. Horretarako hez-kuntza eragileen, alderdipolitikoen, hezkuntza komuni-tatea osoaren iritziak, ekarpe-nak… entzun eta kontutan hartubeharko lituzke. Guztion partehartzearekin Euskal Herriak be-har duen hezkuntza sistemagauza dezakegu. Horrek suposa-tuko luke orain arte egindakolana kontuan hartzea, proiek-tuak, alternatibak, badira-eta.Heziberrik curriculumean egin-dako egokitzapenak bertan be-hera uztea ere eskatuko luke. Azaldu duzuenez, Heziberri-ren bitartez LOMCE aplikatze-ko berme nagusia ebaluazioa-rena da. Horregatik, ebaluazio

sistema bera eztabaidara etahausnarketara eraman nahiduzue aurten. Ebaluazioak garrantzi handiadu edozein hezkuntza sisteman.“Ebaluazioa” eta “kalifikazioa”termino ezberdinak dira eta as-kotan nahasmen handia sor-tzen da. Ebaluazioa ezinbestekoelementua da eskolan. Bainaebaluazioa hobetzeko tresna gi-sa erabili ahal da, aldaketak etahobekuntzak baimentzen di-tuen tresna gisa, edo, aldiz, kon-trol mekanismo bat izan daite-ke, eta hori arriskutsua izandaiteke. Ebaluazioaren erabilpe-na bera eta ebaluazioa nondiknora eraiki behar den eztabai-datuko dugu. Hezkuntza siste-ma propioak bere ebaluazio sis-

tema propioa izan beharko dueta horretan zentratuko gara:zelan ulertzen dugun gure eba-luazio sistema propioa, nolaeraiki behar den, zertarako etanola erabiliko den. Eztabaidaparte hartzailea izatea nahi du-gu eta beste esperientziak kon-tuan izango ditugu. Beraz, he-mendik ere otsailaren 18anparte hartzera animatzen ditu-gu eragileak, guztion ekarpene-kin jantzi nahi dugu proposa-mena, eta kontzeptua edukizbetetzen joan. Hezkuntza sistema propioa-ren aldarria egin duzue hasie-ratik. Zertan datza?Esan dugun bezala, gure hez-kuntza sistema propioaz hitz

egiten dugunean Euskal Herri-rako eta Euskal Herrian garatze-ko hezkuntzaz hitz egiten arigara; gure errealitatean oinarri-tzen den eta gure behar etanahiei erantzuten dien hezkun-tzaz ari gara. Ezinbesteko osagaibatzuk irudikatzen ditugu, bes-teak beste, errealitate guztiakaintzat hartzea edota ikasleakerdigunean kokatzea. Horrezgain herritarra, hezkidetzailea,sortzailea, parte hartzailea, eus-kalduna... izan behar da. Zer-nolako indarra du aldarri-kapen horrek gizartean? Argi dagoena da oro har gauregungo hezkuntza sistemak ezduela hezkuntza komunitateaasetzen. Ondorioz, gero etagehiago dira aldarri hori aldarriizatetik errealitate izatera pasa-tzea eskatzen duten platafor-mak eta pertsonak. Adostasu-nak bilatzeko momentua delapentsatzen dugu. Baldintzakegon badaude eta gu ere prestgaude ekarpenak norabide ho-rretan egiteko. Badirudi, legealdi honetanhezkuntza lege bat onartzekoaukerak izango direla. Zer gi-ro ikusten duzue?Auzia beste prisma batetik begi-ratu beharko genukeela uste du-gu: hezkuntza lege berri batezin da soilik alderdi politikoenesku utzi. Bestelako eragileekere funtsezko papera jokatu be-har dute. Benetako partaidetzabultzatu behar da, beldur barik.Asko gara hezkuntzan ekarpe-nak egiteko prest gaudenak etaerrealitatean zer tarte gutxi es-kaintzen zaigun konturatzengara. Hezkuntzak kolore anitze-ko proiektua izan beharko luke.Horrela balitz, hauteskundeakedonork irabazita ere, ez litzate-ke lege aldaketarik egongo;ikaslea erdigunean kokatu etaherri gisa garatutako hezkuntzaproiektua izan beharko litzate-ke zutoin. Argi dago euskal hez-kuntzak beste lege bat beharduela, euskal curriculuma etaeuskal kultura garatuko ditue-na, ikasle euskaldun eleaniztu-nak heziko dituena eta euskaleskola publiko berria bultzatu-ko duena.

«Hezkuntzak kolore

anitzeko proiektua

izan beharko luke.

Horrela balitz,

hauteskundeak

edonork irabazita

ere, ez litzateke lege

aldaketarik izango»

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 24 / 25hutsa

Ahaztuta ditugu Gabonetako turroieta polboroiak. Nahiz eta etxegehienetan sukaldean bueltakamazapan lehorren bat ibili mar-

txora bitartean. Eguberri eguneko parran-dan gertatutakoa ekarri nahi dut gaurkoanzutabe honetara. Parranda egin genuen, eta, askotan pasa ohi den bezala, ezagu-tzen ez genituen pertsonekin bukatzen ge-nuen hizketan, txupitoak partitzen edobertsotan. Hamar laguneko kuadrilla, hiruneska eta zazpi mutil. Jakina da goizaldekoordu bietan mundu guztia dela bertsolari,eta puntuka hasi zen gure bertso festa.Mutiletako batek puntua jartzen zuen, nikerantzun, hirugarren puntua botatzenzuen eta laugarrenean erantzutera nindo-

ala berak ahotsa altxa eta berak erantzu-ten zuen. Behin baino gehiagotan eginzuen gauza bera eta kantatzeari utzi nion.Horretarako jarrai zezala bere buruarekin!Ni isilduta, mutilen artean jarraitu zu-

ten bertsotan. Nire lagunetako batek (nes-ka), puntukako joko horretan sartu nahizuen. Egin ahalak egin zituen, baina ezzuen emaitza onik lortzen. Neskak, estra-tegia aldatu eta doinua eta neurria aldatuzituen. Segidillan abesten hasi zen etaneurri horretan ere ez zioten jarraitzen.Gure lagunak altu esan zuen: «Jode, nik se-gidilla abestu nahi dut!», eta ekiteko esangenion, nik jarraituko niola. Mutilak adizeuden, eztarria garbitu, arnasa hartu etahor bota zuen: «Azkurea dut pototan!».

Hiru neskok barrez lehertzen hasi ginen,eta ez esan zuenagatik, mutilek jarri zutenaurpegiengatik baizik. “Potota” ozen esate-ak paralizatu egin zituen denak, marrazkijaponiarretako tantak txiki geratzen zireneuren kopetetan behera. Eta esaldiakoihartzuna egiten zuen tabernako horme-tan, «azkurea dut pototan, -otan, -otan».Mutiletako batek «azkurea dut potro-

tan» kantatu izan balu han ez zen ezer ger-tatuko. Munduko gauza normalena izangozatekeen eta baten batek jarraituko zuke-en erantzuten. Baina badirudi ezin dela“potota” hitza jende aurrean esan eta gu-txiago azkura izaten dugula bertan. Non-bait pototak belarrietan ematen duelakoazkura. •

0hutsa

Azkura

Mirari Martiarena

hutsa

Lehengo asteburuan bizitzan gutxi-tan aurkezten diren aukera horie-tako bat suertatu zitzaidan: hirikondaira bat egiaztatu ahal izan

nuen. Gasteizen, aspaldi, bolo-bolo dabilbizikletaren zaletuen artean “Zaldiaran-go mamu-txirrindulariaren” istorioa.Diotenez, bizikletari misteriotsu batagertu ohi zaie errepideko errebuelta ba-tean mendatean gora dabiltzanei; paseo-rako moduko burdinazko txirringa zaharbatean; ez kanbiorik, ez pedal automati-korik, ez karbonozko koadrorik. Bihurgu-neko ezezaguna parean jartzen zaio txi-rrindulari iaio eta sasi-profesionalari eta

haren erritmoari eusten dio. Ziklistaprestuak, berriz, amuari heldu eta errit-moa bizkortzen du, pertsonaia xelebreaatzean utzi nahian. Baina mendateko ira-txoak, halako batean, abiadura areagotueta asfaltoan iltzatuta, arnas-estuka, etalotsagorrituta uzten du eliteko bizikleta-zalea. Bada, iragan larunbatean, Zaldiara-nerako bidean, aurrez aurre topatu nin-tzen kondairako pertsonaiarekin; bereGacela herdoilduan; irrati aparailu batmanillarrari zinta itsaskorrez lotua; zirahoria soinean; eta, misterioa elikatzea-rren-edo, aurpegia estalia. Bera zen, ez-bairik gabe, “mamu-txirrindularia”.

Biharamunean, familia arteko bazkarian,koinatua, asteburuko txirrindulari profe-sional frustratua, eseri zitzaidan ondoan.Kontu kontari hasi zen bere gama altukotxirringatzar berriaz eta karbonozko koa-droaz, entrenamendu programa bereziaz,errendimendu altuko dietaz eta bizikletagaineko azken balentriez. Gogaikarriak dirazorri piztu bigorexikoak eta haien erretori-ka. Eurak eta euren gorputz landuak, bestehizpiderik ez dute. Nik, bitartean, Zaldia-rango errebueltako menderatzailea nuengogoan. Zenbat txoropito dauden mun-duan handinahiak apalduko dizkien mamubatekin topatzea mereziko luketenak!

hutsa

«Zaldiarango mamu-txirrindularia»

Koldo Sagasti

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

herritarrak

Eroskin ere inaugura-tu dute txotx sasoia,nahiz eta Eroskin ur-te guztian eskuradaitekeen sagardoa.Ez alferrik urtean

milioi bat sagardo botila saltzendira Eroskiko dendetan, sagardoekoizpen osoaren %10. Hartara,bistan da erakustoki aparta etajarraitua dela sagardogileentzat.Baina sagardoaren lurraldeantxotxa irekitzeko baimenaemanda dagoenez, Eroski ere fes-tara batu da eta txotxaren irekie-ra propioa egin zuen joan den as-tean. Usurbilgo Urbilen izan zenekitaldia, Usurbil-Astigarraga-Hernani lur emankorra baita sa-gardoarentzat. Eta gonbidatubereziak ere izan ziren, erretira-tu berri den Maider Unda pun-tako kirolari eta Idiazabal gazta-ren ekoizlea, eta Ramon Roteta,sukaldari eta eskultorea. Rote-tak, gainera, mokadutxo batprestatu zuen, sagardo tragoalaguntzeko.

Euskal Sagardoa jatorri izenberriaren koordinatzaile UnaiAgirre ere bertan izan zen, baitaHazi Fundazioko zuzendariAsier Arrese ere. Eta sagardoa-ren munduan sakon erroturikdauden zenbait etxetako ordez-kariak ere bertaratu ziren Usur-bilgo hipermerkatuko festa txi-kira; Bereziartua, Gurutzeta,

Isastegi, Saizar, Zapiain, Egi-Lu-ze, Begiristain, Petritegi eta Ze-laia kasu.

Eroskik eta Euskal Sagardoajatorri izen berriaren KontseiluArautzaileak akordioa egin duteeta horren berri emateko balia-tu zuten txotx irekiera ekitaldiberezia.

Euskal Sagardoa jatorri izena-ren bidez sektoreak apustu osogarrantzitsua egin du. Bertakosagarrarekin egindako sagardo-ak lortuko du ziurtagiri berriaeta udaberriarekin hasiko dirasaltzen. Hartara, merkaturatubezain pronto aurkitu ahal izan-go da Euskal Sagardoa izena da-raman sagardoa Eroskiko den-detan.

Eroskiren Tokiko Produktuenzuzendari komertziala, AsunBastida, gustura agertu zenakordioarekin. «Hurbiletik ja-rraitu ditugu sagardoaren sek-toreak pentsatu dituen erronkaestrategiko berriak eta konpro-misoa hartzen dugu kalitateziurtagiri hori duen sagardo be-rria bultzatzeko».

Aurrerantzean, beraz, bi kali-tate ziurtagiri izango dira elka-rrekin merkatuan: Euskal Sagar-doa jatorri izena –ziurtagiriaduen kalitatezko sagardoa, era-bat bertako sagarrarekin egina–eta Gorenak sagardoa –kalita-tezko ziurtagiriduna eta euskal

TXOTX SASOIAEroskik sagardoari toki propioa eskaintzen segituko du;aurrerantzean bi zigilurekin, Euskal Sagardoa eta Gorenak

[email protected]

Urtean milioi bat botila sagardo saltzen dira Eroskikosaltokietan, ekoizpenaren %10 inguru. Erakustoki garrantzitsua da, beraz, sagardogileentzat. Aurrerantzean,gainera, bide beretik segituko du, udaberriarekinmerkaturatuko den Euskal Sagardoa jatorri izen berriari eretokia egingo baitio Eroskik.

KONTSUMOA / b

Joan den astean UsurbilgoUrbil hipermerkatuan izanzen txotx irekiera. MaiderUnda eta Ramon Roteta izanziren gonbidatu bereziak. GAUR8

«Sektorearen apustua sendoa da, eta oraina etaetorkizuna kudeatzeko balio behar du. Bertakoproduktuaren alde egiteko bide bat da, bertakosagar eta sagastien alde eta kalitatearen alde»

«Aurrerantzean bi kalitate ziurtagiri izangodira elkarrekin merkatuan: Euskal Sagardoa,bertako sagarrarekin, eta Gorenak sagardoa,askotariko jatorria duen sagarrarekin»

Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 26 / 27

hutsa

sagardotegietan egina, askotari-ko jatorria duen sagarrarekin–.Hazi Fundazioko zuzendariak,Asier Arresek, nabarmendu zue-nez, «Hazi Fundazioak prozesuguztia egiaztatuko du, bi zigi-luen kalitatea bermatzeko. Bimarka ofizial hauek egiaztatzeaberme bat da, eta segurtasunaematen die tokiko kalitatezkoproduktuen alde egiten dutenkontsumitzaileei».

Unai Agirrek, Euskal Sagardoajatorri izenaren koordinatzaile-ak, sektoreak abiatu berri duenbidearen garrantzia nabarmen-du zuen. «Sektorearen apustuasendoa da, eta oraina eta etorki-zuna kudeatzeko balio behar du.Jatorri izena bertako produktua-ren alde egiteko bide bat da, ber-tako sagar eta sagastien alde etakalitatearen alde. Baina, aldi be-rean, sektorea egituratzeko ere balio behar du, guztion arteandinamika berriak martxan jar-tzeko».

Pentsatzekoa da jatorri izen be-rriaren atzean sukaldeko lanhandia egin dela. «Gipuzkoako,Bizkaiko eta Arabako sagar etasagardo elkarte guztiok babestu-tako proiektua da, Eusko Jaurlari-tza eta hiru foru aldundiekin ba-tean, eta hori lortzeko sukaldekolana ezinbestekoa da. Lan eta es-fortzu handia jarri behar izan du-te guztiek eta oraindik ere jarribeharko da bidea egin ahal izate-ko. Baina sektoreak behar du el-karlan hori, helburuak zehaztueta guztiok norabide bereanarraun egiteko modua», nabar-mendu zuen Agirrek.

SAG

AR

DO

A

SASO

IKOA

hutsa

hutsa

·

Eroskik urtean milioi bat botila sagardosaltzen ditu. Erakustoki garrantzitsua da. Guretzat bezero oso garrantzitsua da.Eroskirekin beti sintonia ona izan dugu,komertzialki gauzak elkarrekin egiteko orduanondo konpondu izan gara eta salmentakopuru aldetik ere garrantzitsua da. Horrezgain, guretzat Eroskik badu ezaugarrigarrantzitsu bat: enpresa bertakoa da etakulturalki beste edozein supermerkatu katebaino gertuago sumatzen dugu. Sagardoahamarretik bederatzi Euskal Herriankontsumitzen da, eta, bide horretan, Eroskibidelagun egokia da.

Euskal Sagardoa jatorri izenari ere tokiaegingo dio Eroskik eta badirudi udaberrianiritsiko dela merkatura. Erronkagarrantzitsua sagardogileentzat.Oso-oso garrantzitsua. Gure sagardoak faktoreasko dauzka alde: historia, tradizioa, ohitura,folklorea, bertako sagarrak –beste inon ezdaudenak–... Baina kontrakoak ere badauzka,eta horietako bat da lehengaia falta zaigulabertako sagarrarekin bakarrik lan egiteko.Bertan sagastiak sortzea ez da lan erraza,Gipuzkoako lurrak oso menditsuak direlako,baina merezi du ahalegina egitea, denonmesederako izango da eta.

Txotx garaia hasia da. Baina datuek diotesagardoa gero eta gehiago kontsumitzendela urte guztian.

Guk, Zapiainen, fakturazioaren %90 bainogehiago botilen salmentan oinarritzen dugu.Txotxak, zentzu horretan, ez dauka pisuhandirik. Baina txotx garaia garrantzitsua dabeste funtzio batzuk betetzen dituelako.Kontsumitzailea zure etxera etortzen da,tratua gertukoa eta pertsonala da, jendeareniritziak jasotzen dituzu... Kolore horiek guztiakdauzka txotx garaiak eta interesgarria da.Baina gure benetako kezka urte guztikosalmenta da. Gure benetako kezka urte guztiankalitate goreneko sagardoa egitea eta botilahoriek merkaturatzea da. Eta Eroski bidelagundugu urte guztian.

Zer-nolako txotx denboraldia espero duzu? Ez dut ezusteko handirik espero. Azkenurteotan erabat aldatu dira joerak. Patrikahotza dagoelako edo ohiturak aldatu direlako,baina jende gehiena asteburuan pilatzen da.Jendeari asko kostatzen zaio astegunean gauezmugitzea. Garai bateko astegunetako afarihoriek dezente galdu dira eta pena ere ematendu, sagardotegiko arima afari horietan erebadagoelako.

Eta asteburu ero eta jendetsu horietan ba alda sagardotegiaren arimarik? Hilabeteko kontua izaten da, txotxarenhasiera eta bukaera lasaiago joaten dira.Martxoko asteburuak izaten dira normaleaneroenak. Hala ere, arazoa ez da jende kopuruaizaten, jende klasea baizik.

«Gure benetako kezka urte guztiankalitatez ekoiztea eta saltzea da»

MIGUEL ZAPIAIN SAGARDOGILEA

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

herritarrak

Essena O’Neil mo-delo australiarrakbere sare soziale-tako kontuak itxizituen bere argaz-kiek zuten egiaz-

kotasun falta salatu ostean. Or-duak ematen zituen irudiakhobetzen, makillatzen edotaarropak zaintzen perfekzioa is-latu nahian. Baina egun bateannazkatu egin zen, ez bera ez be-re bizitza ez zirelako perfektuak,eta, gainontzekoek, batez eregazteek, horrela zenik pentsa-tzea nahi ez zuelako. Hainbatirudiren deskribapena aldatuzuen orduan, argazkien atzeanzegoen errealitatea kontatuz. Gezur eta faltsukeri horretaz

ere ohartu da Oier Gil artistairundarra eta martxan jarri duproiektu bitxi baina erreal bat.«Social media-ri buruzko gradubat egiten ari naiz, eta jakinnuen sare sozialetan jendeakgauza pribatuak publikatzearenondorioz extimitate kontzeptuasortu dela, intimitatea azalaraz-teari dagokiona. Horren adibidedira txortan egin osteko argaz-kiak. Baina beti dena oso presta-tuta izaten da, ez da benetakoextimitate prozesu bat izanohi», azaldu du. Hala, irailetikaurrera kaka egiten ari dela sel-fie-ak egin eta Instagrameko@Kakittenproject kontuan jar-tzen ditu. «Nik pentsatu nuenhori badela benetako extimitateprozesu bat, eta, gainera, baliodezake niretzat garrantzitsuaden gune bat, denok erabiltzendugun gune bat, sarri gainerasare sozialetan ibiltzeko, aintzathartzeko», azaldu du.2012an hasi zen dena. Bere ur-

tebetetzea zen eta lagunek nonzegoen jakin nahi zuten. Komu-nean zegoela esan zien, baina,

beraiek, txantxetan, argazkianahi zutela erantzun zioten. EtaOier Gilek, lotsarik gabe, argaz-kia bidali zien. Horrela, egunezegun, ehunka argazki pilatzenhasi zen. Duela bi urte Getxoar-te azokan egoteko aukera izanzuen eta bertara bere argazkiakeraman zituen. 1.000 selfie in-guru jarri zituen paretan itsatsi-ta, «errepikapen konpultsioan»oinarrituta. Horren ostean aldebatera utzi zuen proiektua etaez zuen erakusteka gehiagorikegin gaiarekin, baina argazkiakpilatzen jarraitu zuen, Instagra-meko sarea jaio zen arte.Ordutik, Kakitten Project gero

eta handiagoa bilakatzen hasida eta jada bideoak ere gehitzenditu. Abenduaren 31n, adibidez,mahatsak jaten grabatu zuenbere burua, komunean, noski.Argazkiak dedikatu egiten dituazkenaldian. Komunei nota jar-tzera ere animatu da. Hala, bereetxeko komunak 5etik 5+ notadauka, baina, tabernetan kakaegiten duenean, zaila da hainnota ona lortzea. «Agian norbai-tek aukeratuko du taberna bate-ra edo beste batera joatea komu-naren arabera!», nabarmendudu. Adibidez, Alberto Chicotesukaldariak Madrilen duen jate-txeko komuna sekulakoa omenda, baina Renfeko trenetakoakkaxkarrak. Agertzen diren ko-mun gehienak Irungoak dira,bertan bizi delako, baina bidaia-tzen duenean ere ez dauka ara-zorik sakelako telefonoarekinkomunera joateko. «Noizbait te-lefonoa ahazten bazait amorruaematen dit!», aitortu du. Publikoaren zati bati proiektu

interesgarria iruditzen zaio, bai-na kritikak ere jaso ditu. «Ez dutezer erakusten argazkietan, han-kak asko jota, baina jendea zaki-

infraganti

Komunean kaka egiten duen bitartean argazkiak atera etasare sozialetan argitaratzeagatik lortu duen oihartzunarenondorioz ekarri dugu Oir Gil artista irundarra orrialdeotara.Hala ere, proiektu bitxi horren atzean badago ikuspegikritiko bat, bere ikus-entzunezko lan guztietan bezalaxe,nahiz eta normalean kutsu politikoa ere baduten.

OIER GIL ZAPIRAIN

Oier Gil irundarrak Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta egun artetik bizitzen saiatzen da. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 28 / 29

la ea ikusten zaidan begira-tzen ibiltzen da. Batzuek naz-kagarria dela diote, baina nikez dut nazkagarria den ezererakusten; beraiek imajina-tzen dute hori», kontatu digu Irungo Aia tabernan edaribero bat hartzen dugun bi-tartean. Bertako komuna ereezagutzen du eta behin bai-no gehiagotan agertu da bereInstagrameko jarioan.Bere lana gustuko dutenen

artean Instagramen dituenehunka jarraitzaileak daude.Batek proiektua zabaltzekoproposamena egin zion etahorretan dabil orain. Hala,beste erabiltzaile batek berekontuan argazkia jartzen ba-du eta #kakittenproject trao-la gehitzen badio, Gilek berekontuan elkarbanatuko du.Batzuk animatu dira jada.«Hori bai, ez du balio argaz-kia niri bidaltzeak. Bere kon-tuan igo behar du argazkia,bere jarraitzaileek ikus deza-ten», zehaztu du.

KOMUNETIK KANPOKO LANAK

Kakitten Project bitxia eta dei-garria bada ere, ez da Oier Gilenohiko lanen tankerakoa. Norma-lean gai sozialak azaleraztekoerabiltzen du artea. «Artea gi-zartearentzat egitea da nire hel-burua. Niretzat ez dauka zentzu-rik artea museo batean ikustekobakarrik egitea. Ardatz izan ohiditut, adibidez, memoria histo-rikoa eta muga inposatuak –al-boan bizi naizelako– . Helburuajendearengan hausnarketa etapentsamendu kritikoa sustatzea

da. Hori da niretzat arteak izandezakeen baliorik garrantzitsue-netakoa», bota zuen. KakittenProject ez dator bat ildo horre-kin, baina puntu kritiko bat ba-dauka: «Ez da kritiko politikoa,baizik eta kritiko orokorragoa.Esperimentu sozial bat da».Aurreko lanei dagokionez,

gehienak bideo laburrak dira.Gaiak anitzak dira, baina, esanbezala, denak kritikoak. Adibi-dez, Ghanan boluntario izan ze-nean bertan haur batekin graba-

tu zuen artelana. «Gobernuzkanpoko erakunde batekin lanegitera joan nintzen, eta ez naizberriro gobernuz kanpoko era-kunde batekin horrelako he-rrialde batera joango. Ego euro-par handia dago eta ustezlaguntzera bagoaz ere, badagozerbait oso deseroso eta faltsuaatzean: gure kontzientzia garbi-tzera doaz. Gobernuz kanpokoerakundeek behar dutena ema-ten diete bertakoei, baina ez die-te erakusten horiek nola lortu.Hori ez da laguntzea. Uste dutmuturra sartuko ez bagenu gau-zak hobeto joango zitzaizkiela.Oso herri zoriontsua da Ghana, baina ez dute baliabiderik. Horibai, mundu guztiak du telefo-noa eta Vodafoneren guardaso-la. Zerbait arraroa gertatzen zelairuditu zitzaidan. Umezurzte-gian Junior izeneko haur bat ze-goen, erdi itsua. Ghanako ban-dera bat zuen eta kontatzenzigun: ‘Obama etorri zen etaesan zigun hau eta bestea egin-

go zuela’, eta bandera astintzenzuen. Baina, finean, bandera zenbera astintzen zuena. Gero Co-ca-Cola enpresak begietako ope-razioa ordaindu zion. Zerbait zi-kina dago hor: operatu egitenzaitut baina lurrak kentzen diz-kizut. Hori bada haiei laguntze-ko modua, ez da nire lekua»,azaldu du. Hori bai, esperientziabikaina izan zela aitortu du, bo-luntarioen paper garrantzitsuaukatzerik nahi ez duela gehituz. Oier Gil bere bizipenez balia-

tzen da lan berriak osatzeko.Adibidez, badauka memoria his-torikoari buruzko bideo bat.«Nire birraitonari gerra garaianFronte Popularrari kamioia utziizana egotzi zioten, faltsuki, etafusilatu egin zuten. Ez dugu gor-putza aurkitu. Nire amona Mar-tinaren istorioa ardatz, konta-tzen dut Nafarroako Gobernuanaldaketa egon arte ez zigutelautzi gorpua bilatzen. Munduguztiak du bere historia eraikieta bere hildakoak lurperatzekoeskubidea. Azkenean ez genuengorpua aurkitu baina beste askoatera zituzten, eta erabaki ge-nuen baten hilotza denon hilo-tza dela, eta agur kolektibo bategin genien. Kontakizun honiahotsa eman behar zaio eta nikahal dudana egingo dut artea-ren bitartez», azaldu du.Baina bideoek ikusle hutsak

eragile bilaka ditzakete. “Protes-ta $1” izeneko instalakuntza in-teraktiboaren bidez, publikoakmegafonoen bidez protesta batabiaraz dezake, eta, hartutakoerabakien arabera (oihukatu,eraso egin...), erreakzio desberdi-nak lortzen dira (prentsarenatentzioa, polizia agertzea...).Egun Irungo Bitamine Fakto-

ria kultura tailerrean ari da la-nean, baina bere proiektuekinjarraitzen du. «Behin mugara jo-an eta bertako harri bat lapurtunuen. Ez dakit zertarako erabili-ko dudan, baina horrekin zer-bait egin behar dut!», kontatudu barrez amaitzeko. •

Oier Gilen Instagrameko kontuan aurki ditzakegun argazkien hainbat adibide. KAKITTEN PROJECT

hutsa

«Artea gizartearentzat egitea da nire helburua,jendearengan hausnarketa eta pentsamendukritikoa sustatzea. Hori da niretzat arteak izandezakeen baliorik garrantzitsuenetakoa» Nagore Belastegi Martin

Sare sozialetan intimitatea azaleraztea gero etazabalduago dago egun, sarri faltsukeria etagezurra oinarri. Horri helduta hasi zen Gil kakaegiten ari zela ateratako argazkiak argitaratzen

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

hutsa

3 BEG

IRADA:

«Eguna», oroimenhistorikoaren lekukoa

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa O

rain 80 urte, 1936ko gerran sartuta, Jaurlari-tzak euskarazko lehen egunkaria martxan ipinizuen. Erredakzioa Bilbon zegoen eta, horrega-tik, 1937an faxistek Bilbo hartzean, «Eguna»desagertu egin zen. Guztira, sei hileko ibilaldiaizan zuen. Irakurraldia, ordea, luzeagoa izan da,

oraindik begiratzen diogulako eta zenbaki guztiak www.heme-roketa.eus atarian kontsulta daitezkeelako.1937an plazaratu zen egunkaria irakurriz, orduko bizimodua-

ren berri dugu. Sirian, Yemenen eta Sudanen gaur duten egu-nerokotasuna islatzen du “Eguna”-k:• «Umientzat janari bereziak […]. Ardau zuria salgei laster. As-

telehenan banaketa barria, galletak be bai» (“Eguna”,1937/04/01).• «Gaurtik aurrera ogia izango degu […]. Langilleak geyago

jango dute […]» (“Eguna”, 1937/01/07).

Egunerokotasun hark gure oroimen historikoak berreskura-tu behar izan dituen gertakariak islatu zituen. Italiako armadafaxistak Durango bonbardatzea hurrengo egunean jaso zuen“Eguna”-ren lehen orriak:• «Paxisten egazkiñak Tabira zarraren gañean. Durango’ko

Miren Deunaren elizara bonba ugari jaurti zituen […]. Jaunar-tzeko ziran gudariak odoletan, gorputzak zatituta» (“Eguna”,1937/04/01).

Hala ere, gudariek, miliziako kideek eta herritarrek aldartearieutsi ziezaioten, Durangoko bonbardaketatik hogei eguneraizandako Gernikakoak ez zuen tratamendu ikusgarri bera izan“Eguna”-n. Bigarren bonbardaketa horren berri bi egun beran-du eman zuen, gudarien adorea goraipatuta:• «Gure mutillak kementsu ta zindo agertuten dira» (“Eguna”,

1937/04/28).• «Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe ze-

aro» (“Eguna”, 1937/04/28).

Hortaz, faxistek nazioartean Gernika suntsitzea gudariei etamiliziako kideei egoztean, “Eguna”-k gaiari berriro heldu zion,George Steer kazetariaren berbak ingelesetik euskarara ekarriz:• «Gernika’n egon nintzan ni, baña ez neban gasolin usañik

artu eta etxeak ez egozan sututa bakaŕik. Sugaŕak ondatu bañolen, horma ta etxe gañeak zatituta egoazan» (“New York HeraldTribune”-ko izparkaria, “Eguna”, 1937/05/07).

Dena den, herriak bizi zuen egoera islatu beharra zeukan.Egunero bonbardaketen berri eman behar izaten zuen:• «Gordelekuak dirala-ta, erriaren eskaria: […] Egazkiñak da-

tozanian gentia nora jo jakin ezta ikusten da sarri, batez Bilbaosaŕian (…). Bilbao’k gordeleko geyago biaŕ dauz oraindik»(“Eguna”, 1937/01/09).• «Adarra joten danean, laugarren otsa amaitu artean ez bedi

iñor gordelekutik urten» (“Eguna”, 1937/04/23).

Egunero bonben beldur bizi zen herriak preso faxistak hil zi-tuen 1937ko urtarrilaren 4an Bilbon (Durangon, lehenago,

1936ko irailaren 25ean, ere bai). “Eguna”-k ez zuen horren berrieman. Urkullu lehendakariak, ordea, bi aldeak parekatu nahiizan ditu, gertakariaren 80. urteurrenean, faxistek 40 urteanegin izan duten antzera:• «Larrinaga, 80 urte: El día 4 de enero de 2017, se cumplen 80

años de uno de los episodios más trágicos de la Guerra Civil enEuskadi. Un total de 224 personas presas fueron asesinadas encuatro centros de Bilbao que se encontraban bajo custodia delGobierno Vasco» (Iñigo Urkullu, Facebook, 2017/01/03).• «Urkullu admite la ‘injusticia’ de los 224 presos asesinados

en Bilbao en 1937: El lehendakari ha querido recordar que ma-ñana se cumplen 80 años de la mayor masacre de la villa, cuan-do en venganza por un bombardeo franquista, una multitudasaltó las cárceles de Larrínaga (sic), Carmelo, los Ángeles Custo-dios y Casa Galera y mató a dos centenares de personas» (“ElCorreo”, 2017/01/03).• «Preso eskuindarren aurkako sarraskia gogoan (…). Gerra

garaian bi bandoetan egin ziren sarraskiak». (“Berria”,2017/01/04)

Horrela, lehendakariak faxismoa eta borroka antifaxista pa-rekatu zituen. Hedabideek 40 urteko propaganda faxistari“oroimen historiko” esan zioten. Adierazpenak egin zituenegunari erreparatuta, badakigu –zoritxarrez– Urkullu bera zelaeta ez Gabon zahar gaueko aplikazioa:• «La efímera aplicación de mensajes con la voz de Urkullu»

(Eitb.eus, 2017/01/02).• «El Gobierno Vasco fuerza a la UPV a retirar el simulador de

voz de Urkullu». (“El Mundo”, 2017/01/02)• «El simulador de voz de Urkullu que nos alegró la Nochevie-

ja» (Eldiario.es, 2017/01/06). •

«Eguna», euskarazko lehen egunkaria, 1936. urtean sortua . GAUR8

Maria Gonzalez GorosarriEHUko irakaslea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 30 / 31

1835. URTEAN EZPELETAN SORTUTAKO IZARRA LIKOREA, MODAKO BIHURTUTA

Juantxo EGAÑA

PAYS BASQUE 1900

Joseph Grattauk farmazialari eta botanika zaleak Ezpeletan 1835ean sortutako likore bat erosi zuen 1904an. Hasiera batean

Hendaian hasi zen likorea ekoizten, baina urte batzuen joanean Baionara mugitu zuen enpresa. Adur ibaiaren ertzean destilategi

handi bat sortu zuen, zegoen eskari garrantzitsuari erantzun ahal izateko. Lehen Mundu Gerraren ondoren, aipatu likorea zabal-

tzen hasi zen han-hemenka eta 1929. urtean Parisko Koktelen Txapelketa irabazi zuen. Geroztik, Izarra deituriko likorea moda-

modako bihurtu zen Estatu frantses osoan. Likorea ardatz hartuta koktel arrakastatsuak sortu ziren; “Tito” izenekoa 1929an,

“Marina Green” 1936an eta “Chiberta Cocktail” 1938an. Joan den mendeko 60ko hamarkadan iritsi zen gailurrera likorearen zabal-

kundea, urtean milioi bat botilatik gora salduz. Goiko irudia 1906an jasotakoa da. Bertan Izarra enpresako langile talde bat ageri

da, eta, ikusten denez, emakumeek zein gizonezkoek egiten zuten lan destilategian.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · haien musika dantzatzeko, edo neguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean ziklo berri baten birsorkuntza aurre - ratuz. Hartzaren hibernazioak,

97

71

88

76

75

00

1

70

12

1