20
ASTEKARIA - 2006ko martxoaren 24an - XI. urtea - Usurbil, 231. zenbakia Jox eD eD omingo Aizpur omingo Aizpur ua, ua, aske baina egoera larr aske baina egoera larr ian ian www.noaua.com Joan Mari Torrealdai eta Egunkariako kideentzat Amesgaiztoa ez da oraindik amaitu Joan Mari Torrealdai eta Egunkariako kideentzat Amesgaiztoa ez da oraindik amaitu

NOAUA!! 231 alea

  • Upload
    egunea

  • View
    236

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: NOAUA!! 231 alea

ASTEKARIA - 2006ko martxoaren 24an - XI. urtea - Usurbil, 231. zenbakia

JJooxxe De Domingo Aizpuromingo Aizpurua,ua,aske baina egoera larraske baina egoera larrianian

ww

w.n

oaua

.com

Joan Mari Torrealdai eta Egunkariako kideentzat

Amesgaiztoa ez da oraindik amaituJoan Mari Torrealdai eta Egunkariako kideentzat

Amesgaiztoa ez da oraindik amaitu

Page 2: NOAUA!! 231 alea
Page 3: NOAUA!! 231 alea

3Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

ATA R I KO H A I Z E A

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

Kultura sailak diruzlagundutako

aldizkaria

6. Or.

Aurkibidea

18. Or.PUBLIERREPORTAJEA

11. Or.HERRI KIROL LEHIAN, USURBIL BIGARREN

KRONISTAK KALEJIRAN

5. Or.JOXE DOMINGO AIZPURUA ASKE

8. Or.JOAN MARI TORREALDAIREKIN SOLASEAN

12. Or.“ENJOY ENGLISH” UDALEKUA

16. Or.GAURKO ETA ETORKIZUNEKO PILOTARIAK

10. Or.NOAUA!KO BATZARRA, HILAREN 25EAN

`Egunkaria´ auzian auzipetutako zazpilagunen defentsak jarritako helegiteak baz-tertu eta prozesamenduarekin aurrera egiteaerabaki zuen Auzitegi Nazionalak. Ahozkoepaiketa bidean da orain auzia.

Badok Amairu

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 UsurbilTlf.: 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti,Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, JoneEizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, AnaUrdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi,Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano,Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, PelloAranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido,Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, JosuAranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Bazkidetza: Aitziber Aranberri.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, AgurtzaneSolaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua, Nerea Korta.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Psikologia ikasi du Goizanek,eta arazo psikologikoak dituen

jendeari laguntzen egiten du lan.Ostalaritzan ere aritzen da, betida-nik aritu da eta lan horretan jarrai-tzen du oraindik.

1. JAKIRIK GOGOKOENA.Piper beteak eta gozoa.

2. OHITURA TXARREN BAT.Bat baino gehiago.

3. ZER GORDETZEN DUZU SAKELAN?Poltsan eramaten ditut gauzak.

4. ZERTAN BERPIZTUKO ZINATEKE?Berpizterik balego, agian, nigan berriz ere.

5. ZERI DIOZU BELDURRA?Egoeraren arabera, batzutan

edozerk eman dezake beldurra.

6. MIRESTEN DUZUN PERTSONA.Batek baino gehiagok ditu bere alderdi miresgarriak.

7. EZIN ZAITEZKE BIZI…Maite nauenik gabe.

8. EGINDAKO EROKERIA HANDIENA.Asko.

9. LIBURU BAT.“Amar o depender”.

10. FILM BAT.“La vida es bella”, “Amelie”, “Amores perros”...

11. LEKU BAT.Aurreko hilean Granada ezagutu

nuen eta ikaragarri gustatu zitzaidan.

12. HERRIKO LEKURIK EDERRENA.Erribera. Sanestebanek ere badu

bere xarma.

13. URTARO BAT.Udaberria, bertan dugu gainera!

Goizane Auzmendi: “Egoeraren araberakoa da beldurra”

Page 4: NOAUA!! 231 alea

4 Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

HE R O R R E K E S A N

JAKOBA ERREKONDO

Aspaldikoa det min bat. Egunero, ia egunero, goiz parte-an piztu eta ziztadaka ekiten dit. Astelehenetan ezik egu-

nero. Ez, ez… Astelehenetan ere pizten da, geroxeago baina piz-ten da. Astelehenetan ezik, egunero, goiz-partean egunkariaerosten dut.

Egunkaria erosten dut. Egunerokoa irakurtzea umetatikdakarkidan ohitura det. Etxean ikusi eta ikasia. Goizean geureetxean izaten zen egunkaria, bazkalondoan amonarenera jeistengenuen. Mundurako lotura zen egunkari hura.

Gaur egun BERRIA erosten dut. BERRIA da, nere ustez,geure tankerako jendeak erosi beharko lukeen egunkaria. Lehenegunkaria, binipin. Inork aitortu beharrik gabeko, berezkoherri bat gerala munduari ia egunero gogora arazi behar diogungarai hauetan, euskaldun baten eskuetan duintasun osoz izandaitekeen egunkari bakarra BERRIA da. Duintasun osoz, bereherrian, bere nazioan, bere kulturan, bere bizitza bere gora-behera guztiekin ahalbideratzen diona bere hizkuntzan.

Goiz-partean, eguartean kaskora jeisten naizenean lehen lanaBERRIA erostea izaten dut. Batzuetan batere gabe gelditu izan-du naiz, inon ez BERRIArik, denak salduta! Gehienetan, ordea,euro ziztrin baten truke gustora hartzen dut nere BERRIA.

Egunero, BERRIA erosteko ingurumari horretan hasten zaitmina. Piztu eta egun guztian, uneka gehixeago, tarteka gutxixe-ago, gogorxeago edo arinxeago, ziztadaka ekiten didana. Kaleabor-bor izaten da ordu horietan, neure moduan lagun askok,

besapean, eskuen, patrikan, poltsan, bakoitzak berea, bereperiodikua darama. Horixe dut mina, periodikua daramate.Senideek, auzokoek, lagunek, ezagunek, ezezagunek gehienekerderazko periodikuak daramatzate, bakoitzak bere erderan:kiroletakoan, Frantziakoan, Espainiakoan, politikoan…

Gara, Le Journal du Pays Basque, Deia, Diario Vasco,Noticias de Gipuzkoa, El Correo, Sud Ouest, Diario deNavarra, Noticias de Navarra… denak erderaz. Euskaldunak ezdirenentzako egokiak izan daitezkeen periodikuak. XXI. men-dean ordea, euskaldunontzako irainaren mugatik bertagi dabil-tzanak. Batzuk euskaldunon kontrario porrokatuak dira, bestebatzuk euskaldunon bizkar bizi direnak, erdal kultura hezurre-taraino sartu nahi digutenak, erderak ezinbestekoak direla dio-tenak. Geure pentsakera erdaldunei azaltzeko egokiak direladiote askok, gero erderaz bakarrik irakurtzeraino…

Euskaldunak eta geure kultura aurrera aterako duen armabakarra geure hizkuntza da. Hori ulertu arte hor arituko gara,orain arte gisan, urtetan eta urtetan bueltaka… Guk, hau da,Euskal Herriak kultura gisa etorkizunik baduela serio pentsatueta publikoan esan eta esan dabilenak eta gero erderazko perio-dikua erosi, gezurretan ari da, inongo dudarik gabe geureherriaren aurka ari da, geure herriaren etorkizunaren aurka.

BERRIA ona edo txarra den? Nahiago nuke horretaz eztabai-datzen arituko bagina, irakurtzen den seinale hoberik?Orduantxe mina goxatuko litzaidake.

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai - Jose Piñas - Aritz Gorriti

Min bat

Ika-mika

Usurbilgo Udala eta zerua galdutaPasa den urtean Udalak

Santuenetik Berritza bidean argielektrikoak jarri zituen, esanez oinezkogizon emakumeak seguru ibiltzeko zela.Aurten Txokoaldetik San Estebanerainoeta Agerialde ikastolatik kanposanturai-no jartzen ari dira. Hau kutsadura han-ditzea da eta benetan dirua botatzea.

Gaur egun eta ia Euskal Herri guztianargi elektrikoaren kutsadurak abiadurahandiko trena hartu du. Gau bateanArratzain mendira igo, zerua begiratueta ekialdean Donostia-Orereta-Hernani-Lasarte-Zubieta eta ErrealarenFutbol zelaian hodei kutsakor zabal etahandia ikus dezakezu. Mendebalderabegiratzen baduzu, Orio, Aia etaZarauzko kutsadura eta hegoalderabegiratuz Andoain eta Usurbil (hauenartean kanposantuko argiak).

Hainbeste argi suposatzen du:

Iberdrolaren faktura handitzea (EuskalHerrian ez dago kanposantu bat ere 24orduz argia duena, 4 urte), eta zerua,izarrak, planetak, ilargiak ezin ikusi,honekin batera lore eta animalien ziklonaturalak serioski oztopatzen dira.Adibide bezala zenbait txori 24 ordukantari jarduten dute bere osasun kalte-rako noski.

Usurbilgo Udalak “Agenda 21”,“Desarrollo sostenible”, onartu egin zueneta aplikazioa aurkakoa da. Gaur egunEuropa guztian agintari publikoak ahoabetetzen dute (Kioto ituna) baina prakti-ka eskasa daramate, Euskal Herriko agin-tariek batzarrak, ekitaldiak, kongresuak,bidaiak… baina eskuak zuritzeko baka-rrik antolatzen dituzte.

Katalunian, Balear irletan eta Kanariarirletan zintzo ari dira gaitz honen aurka,adibidez Formenteran (Balear irlak)

2004-2005ean argiaren kutsadura %90gutxitu zuten, 135 tona C02 gutxiagourtean, %36 fakturaren aurrezkia, %40kontsumoa eta zoruaren argi maila%300 handitu. Lan polita ezta?

Usurbilgo Udalan 2002an arkitektoari(Bravo jaunari G.B.) eta zinegotziei arau-tegi zirriborroa eta zenbait dekreto aur-keztu genizkien, Arau Subsidiarioetaneranskin bezala sartzeko, eta ezer ez.

Gaur egun, gure herriko herri bideakaskotik kanpo behar duenak, oinezkojendea seguru ibiltzeko, espaloiak erai-ki behar dira bestela Lantzardietakobaserritarrari arrazoi guztia eman beharzaio, eta herri bide guztiak argitu behardira, Andatza, Arratzain, Mendizorrotzeta gailur guztiak ere argitu behar dira.

Manu Aranburu, E.K.T. taldeko kidea

Page 5: NOAUA!! 231 alea

5Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

PI L-P I L E A N

Hemeroteka

Gipuzkoa ondoko herrialdeetan tratatu nahi ditu zaborrak Diputazioak

San Markoseko zabortegia itxi etaerrauste planta martxan jarri arte

bost urte pasatuko direla aurreikusi duGipuzkoako Foru Aldundiak.Horregatik, denbora tarte horretan SanMarkoseko mankomunitatean(Donostia, Errenteria, Pasaia, Oiartzun,Lezo, Astigarraga, Lasarte-Oria,Usurbil, Urnieta eta Hernani) sortzenden zaborrarekin zer egin ari dira azter-tzen. Luis Mari Oiarbide GarapenIraunkorreko diputatuak atzo aurreratuzuenez, Gipuzkoa ondoko herrialdeeta-ko erakundeekin «harremanetan»daude, hiri hondakinen zati bat herrial-de horietan kudea dezaten. Ez zuenzehaztu ze herrialderekin dauden harre-manetan. Dena dela, aurreratu zuenBizkaian zaborrak erretzea «zaila» izan-go dela, «Zabalgarbiko errauste planta

bete-betean ari delako lanean».Zabortegia itxi eta gero, San

Markoseko mankomunitateko herriekzaborra «nora eraman» ez dutenean sor-tuko den «arazoa» konpontzea ez delaDiputazioaren «ardura» garbi utzi nahiizan zuen Oiarbidek. Hala ere, SanMarkosek gainontzeko mankomunita-teen «elkartasuna» izan dezan «laguntzaemateko» prest daudela gaineratu zuen.Hain zuzen, San Markoseko zaborrabeste mankomunitateetako zabortegie-tara eramateko aukera ere aztertzen aridira Diputazioa eta San Markosekomankomunitatea. «Diputazioa prestdago elkarlanean aritzeko, hiri hondaki-nen arazoa Gipuzkoa osoko ikuspegitikaztertu behar delako».«Orain dela biurte arazoa larria zela esan genuenean,gezurretan aritzea leporatu ziguten.

Bagenekien zer zetorkigun gainera etaorain barneko eta kanpoko elkartasunabeharko dugu», gaineratu zuenOiarbidek. Hala, errauste planta eginbitartean, herritarrei eskatu zien zaborgutxiago sortzeko eta ahalik eta gehienbirziklatzeko.

BalantzeaBestalde, Oiarbidek aurreratu zuenez,

Gipuzkoako Hiri HondakinakKudeatzeko Plan Integralaren balantzeaegingo du aurki Diputazioak, Planarenbetetze maila baloratu ahal izateko.Hurrengo asteetan, gainera, zabor pro-dukzioa murrizteko kanpainak abiarazi-ko ditu. Donostian ere kanpaina egingoda.

Berria egunkarian jasoa, martxoaren 18an

Martxoaren 14an iluntzeangeratu zen aske JoxeDomingo Aizpurua.

Nanterreko kartzelan zen. Gaixotasunlarria du eta aldez aurretik abisatu gabeutzi zuten aske. Biharamunean,Paristik TGV trena hartuta, Baionaraheldu zen arratsaldeko hirurak pasatxozirenean. Bertan, preso ohiak senitarte-ko eta lagunak zeuzkan zain, 80 pertso-na inguru ikurrinekin eta "Euskal pre-soak etxera" oihukatuz, trenetik jaitsizenean. Aurresku bat eskaini zitzaioneta Aizpuruak bertan bildu zirenei era-kutsitako esker ona "borroka egitenduen herriari eta zutik dagoen herriari"zabaldu nahi izan zizkion.

Gaixotasun larria atzeman diote JoxeDomingo Aizpuruari. Hori dela eta,Frantziako Gobernuak hura aske uzteaerabaki zuen. Erabakia ezustean jasozuen presoak. Izan ere, aske utziko zutelaesan eta berehala espetxe kanpoan ikusi

zuen bere burua. Maulen atxilotu zuten Joxe Domingo

2003ko martxoaren 21ean. Baina aurre-tik ere atxilotu zuten, 1991. urtean. IparEuskal Herrian atxilotu zuten orduanere. Hiru urte Frantziako espetxeetan

egin eta 1994an Espainiara kanporatuzuten. Kanporatzean «irregulartasunak»izan zirela salatu zuten orduan harenabokatuek, eta baita Espainiaratu osteaninkomunikatuta eduki zuten 14 egune-tan torturatu egin zutela ere.

Joxe Domingo Aizpurua, aske baina egoera larrian

Baionako tren geltokian jende asko zuen zain Joxe Domingok.

Page 6: NOAUA!! 231 alea

6 Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

KA L E J I R A N

Kaixo auzotar agurgarriak, hemen garaberriz ere auzoko kontuetaz hitz egiteko.

Azken aldian badirudi modan jarri dela geureauzoan lapurretan ibiltzea. Azkeneko hilabetehauetan inoiz baino kasu gehiago egon dira etaauzotar gehienak larrituta daude. Aurreko astean

ordea auzotar batek gizon bat ikusi zuen gauean gure auzoanbarrena bueltaka eta susmagarria iruditu zitzaion. Beraz isilkabere atzetik ibili zen zelatan eta gizon susmagarria auzoko kotxeguztiak arakatzen ari zela ikusi zuen. Kargu hartu zionean, sus-magarria bazihoala ikusita, ertzainei deitu zien.

Dirudienez, ertzainek“Laxao” parean harrapatuomen zuten oinez zihoa-la. Gure auzoan kotxeezberdinetatik harrapatu-tako gauzak berarekinzituela. Eskerrak gureauzotar honi. Besterikgabe, ea azkenaldikobolada txar hau pasatzenden eta berriz lehenagokolasaitasunera itzultzengaren. Hurrengo bateraarte.

Lapur kontuakTXOKOALDE IMANOL GOENAGA

Izenburuak esaten duen moduan, dagoenekonatura neguko lozorrotik esnatzen hasia

dago. Zuhaitzetako adar txikien puntak mugi-tzen hasiak dira, sahatsa eta batez ere mimosa,nabarmen azaltzen dira edozein bazterretanloraldi batean. Gure sagarrondoak pixkanakahasiko dira loratzen kolore txuri-arroxaz. Udara aldera fruituaosatu, uzta bildu, sagarra jo eta edateko moduan dagoelarik,ziklo honen pare joango da aurtengo 25. Sagardo Egunarenospakizun zerrenda luzea ere. Mende laurdena ez zaigu alperrikpasa usurbildarroi eta aurtengoa ere, parte hartzeaz gain, gogo-an edukitzeko moduko ekintzak prestatzen ari gara.

Aurkezpena Kalezarren izangobada ere, jarraipena kaxkoan izangodu, Gipuzkoako nahiz mundukosagardoarekin. Tartean, sukaldariikastaroa, sagardo dastatzea afarigoxo batekin, bertso saioa, ikastaro-ak, erakusketak, hitzaldiak eta buka-tzeko herriko sagardo erakusketa etadastatzea.

Aurten izango dugu non zer iku-sia, entzun eta ikasia. Hasi beharkodugu eztarria garbitu eta “usurbilda-rrak daukate…”.

Hasi da udaberriaKALEZAR JOSEBA PELLEJERO

Atzo eguzkia, gaur euria... nahiz eta denokesan eguraldia zer esan ez daukagunean era-

biltzen dugun gai ergela dela, egunero hitz egitendugu honetaz, edo pentsatu gutxienez. Animoanere eragina omen du. Lehengo astean unibertsitate-ra nindoala bururatu zitzaidan hontaz idaztea,eguzkiak aurpegia laztantzen zidan eta ni poz-

pozik! Sentimendu goxoa.Eta egun batzuk lehenago? Gogoan dut ostiral iluntzea

zela eta betiko koadrilak asteroko bueltan faltarik egin gabe zebil-tzala tabernetan. Elkarrizketa bat nagusi: euria. Ni neroni txistekaaritu nintzen brometan “Euria? Bai zera! Hau xiri-miri pixka batbesterik ez da eta!” “Hau? Hau “calabobos”! Konturatu gabe bus-titzen zaituen horietakoa!” “Noski, horregatik zaude zu blai egin-da!”... Horrela joan zen gaua, iji eta aja.

Euria ez zen geratu ordea, eta xiri-miri hori bera izan daibaiak toperaino bete zituena. Aspaldian ez dut nik Puntapaxekoerreka hain beterik ikusi, txikia izanda ez zen ezer gertatu, bainaeragina beste ibaietan antzeman zen. Patata landatu eta baratzalokaztu zaion nekazariari esan bai “calabobos”a zer den...

Hasieran esan dudana, eguraldia gai tonto xamarra izan-go da, baina baita potoloa ere.

Xiri-miri pixka batKALEBERR I IRATI PORTU

Auzoa ez da jada berria. Badira hamabosturte ni etorri nintzela, eta orduan ere ez

zen berria. Baina badira hilabete batzuk gruaerraldoi batek zerua apaintzen duela. Bere berri-kuntza beharko zuen Agerialdek ere, ez dugunahiko ba sabai zatiak geure haurren gaineraeror daitezen. Baina behingoan ez naiz hainzoritxarrekoa, obrak etxetik bi kaletara gelditzen zaizkit eta! Ezdakit bertako lanek zein sufrimendu mota ekarriko dizkienhango bizilagunei, baina herriko beste obra batek niri sufriaraz-ten didanaren erdia bada, gajoak.

Egunetik egunera zailago dago oinez ibiltzeko. Zure atera iri-tsi nahi eta bide bila hasi behar. Behin aurkituta, minaz beteri-ko bunkerra zeharkatu behar da; “ai! Zementoa! Ai! Lokatza!J…! Nahiago dut hau zer den ez jakin”. Eta, bai, behingoan hel-mugara iristen zara. Baina orduan dator okerrena: metro erdiradagoen langilearen makinak egiten duen trumoi hotsa. Belarriondoan kilkerra izatea ez da hain astuna; belarri barruan izateaere ez litzateke izango. Lanak azkar bukatzen ez badira laguntzapsikiatrikoa beharko duten herritar asko izango ditugu, lehe-nengoa ni neu. Eta egunen batean lurra zulatzen duen deabrua-ren makina trumoi-hots hori desagertzen bada, ni ez naiz izan.

Obrak eta soinuakATXEGALDE NEREA KORTA

Page 7: NOAUA!! 231 alea

7Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

KA L E J I R A N

A ze mugimendua daukaguna auzoan!Lehengo batean lagun batek zera esan

zidan: “Hi Larra, enteratu nauk Santuenean yogaematen dutela, jode! Gainera lokal berri horre-kin!”.

Eta nere erantzuna: “hi ez bakarrik yoga, dantza,josteko ikastaroa, kapoira dantza, laster makilatzeko ikastaroa etaetorriko direnak ere”.

Nere laguna harrituta geratu zen eta ez da gutxiagorako. Haudena ikustea orain urte gutxi ezinezkoa litzateke, baino piskana-ka, jendearen bultzadarekin eta lokal berriak ematen dituen bal-dintzekin, asmoak gauzatzen doaz.

Nere lehenengo artikuluan iragarri nuen kultur mugimenduhonentzat lokalak sekulako garrantzia izango zuela eta ikusi bes-terik ez dago ze gustora joaten den jendea, ze aukerak ematendituen…

Gainera udaberrian sartu gara, horrek suposatzen duenarekin,badakizue; erokeria puntu bat hartzen dugu, alerjiak… eta baitatxotxaren bukaera ere. Hala ere, botiletan zain izango dugusagardoa eta dirudienez polita dator aurtengoa.

Kontu honekin jarraituz, posible al litzake sagardoari buruzkoikastaroa? Gutxienez hitzaldi bat edo…

Ai udaberria, dagoeneko erotzen hasi naiz!

Auzotarren asmoak garatzenSANTUENEA IÑAKI LARRAÑAGA

Aginagatik urruti ikusten dugu Zuberoa edoXiberoa, bertakoek esaten duten moduan.

Baina “Azkorria” –“egunsentia”, zubereraz- gaztaegiten hasi diren kooperatiba horretako laborariedo baserritar batzuek badute lotura gure herriare-kin. Lotura berezia dute gainera Urdaira sagardote-giarekin, urtero egiten baitugu bertan kantu etadantza afaria, goizaldeko ordu txikiak gainera etortzen zaizkigunarte. Afari ederra izaten da, eta are ederragoa nekazari hauek ekoiz-ten hasi diren gazta berria.

Apostu latza egin dute gure lagun zuberotar hauek, orain artebezala esnea zentral handiei saltzeari utzi eta elkarrekin kooperatibasortuta beren gazta egin eta saltzen hasita. Soinean daramatzatengaltzak ere galduko dituzte ez badira txukun eta pulamentuz ahe-gintzen.

Zuberoan ere hemen bezala zerbait egin beharra sentitu dutenekazari hauek, baldin eta beheraka doan nekazarien bizimoduariaurre egin eta jarraipena emango badiote. Kaiku, Pyrenefrom edoChaumes bezalako esne zentral handien menpe jarraituz gero,horiek bai betirako lurperatuko dituztela gure baserritarrak.

Baina “beti aintzina” egin beharra dago. Beraz, “Azkorria” gaztaerosten baldin baduzue kalitateaz gain Zuberoako laborarien etor-kizuna ziurtatzen lagunduko duzue.

Bukatzeko, berriro plateretara itzuli gaitezen. Aste honetan ospa-tuko dugu esan dugun afari hau. Norbaitek kontu hauetaz gehiagojakin nahi badu, Urdaira sagardotegira deitu besterik ez dauka.

Xiberoako Azkorria gaztaAGINAGA LONTXO ZUBIRIA

Agur bero bat guztioi San Estebango txokohonetatik!

Iada udaberrian sartuak gara eta horretarakoazken egunetako eta joan den asteko eguraldianerreparatu besterik ez dugu. Izan ere, tenperaturaknabarmen egin du gora eta gure inguruetako zelaiakere kolorez jazten hasiak dira dagoeneko. Nonnahi

ikus daitezke margaritak zelaietan eta “mimosaren” kolore horia ereparaje guztietan atzeman daiteke.

Kolorea, bizitasuna, epeltasuna, argitasuna... Udaberrian guztiak“brillo” berezia du: parajeak, ilusioek, ametsek, fantasiek... Nikbehintzat gogokoen dudan urtaroa da honako hau.

Udaberria ederra izateaz gain, guztion edo gehienen umorean era-giten duela diotenen aldekoa naiz.

Sarritan, kanpoko ingurune naturalak eragina izan ohi du pertso-na baten umore egoeran.

Eta gure txokoari dagokionez esan, jendea hasi dela etortzen etaparkean mahai berriak ditugula; hauek zaintzea guztion lana izangoda ordea.

UdaberriaURDA IAGA NEREA AIZPURUA

Denis Elortza lankideari, lehenik: herriko fron-toiko aulkiak bernizatzeko dirurik ez dago

Santuenetik Urdaiagarako bidean farolak jarri beharizan direlako, hortik oinez eta gauez inor sekula ezdabilen arren.

Donostiako Zurriola hondartza eta Ulia mendiinguruko metroak oso jugosoak dira espekulatzeko,oso garestiak. Andatzako lurrak ez du, inondik ere,prezio hori. Radio Nacional de Españak Ulia mendian dauzkan instala-zioak Zubietara ekarri nahi ditu, ez dakigu zergatik.

Irrati hori denok (baita nahi ez dugunok ere) ordaintzen dugu geurepatrikatik. Bere instalazioak Andatzan jartzeko, hamalau munstromotordun ekarri, herri-bideak urratu, ubideak estali, pistak itxi, legarraeta burdinak barreiatu, zaborrak bota, horietako batzuk jaso (besteak,sastrakan ezkutatu)... egin du. “Donejakue (Santio) Bidea” euskarazkokartela ere zikindu egin du. Mingainarekin ukituko zuen, noski.

Kontuak kontu, espainolen hizkuntza Euskal Herrian zabaltzeko bestetramankulu bat instalatuko dute. Euskal Herrian euskarazko irrati ofizialbakarra eta telebista ofizial bakarra dugu; espainol eta frantsesezkoak,hamaika.

Ez omen da nahikoa, beste bat jarri behar, Radio Españako profesio-nal alfer eta erdipurdikoek euskararen kontrako borrokan segi dezaten.Ea euskara estaltzen, itotzen duten.

Baita orain hiru mila urte hil direnen ahotsa eta oroimena ere.Atzerriko irrati horrek Olaiko trikuharriak ere suntsitu, txikitu, deseginditu. Gaiztakeria izan den, axolagabekeria izan den, berdin dio.

Galtzailea, etxekoa. Segi etxera, espainiarrak!

Radio irracional de EspañaZUB IETA EDORTA AGIRRE

Page 8: NOAUA!! 231 alea

8 Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

EL K A R R I Z K E TA

Joan Mari Torrealdai“Ahozko epaiketarako bidean da Egunkaria auzia”

Hilabete eskas egin zuenatxiloturik Joan MariTorrealdaik. Bost egun

inkomunikatutik eta gainontzekoakkartzelan, inkomunikazio egunetanpasa zituztenak pasa eta gero “gurizerua iruditu zitzagun kartzelan”,Joan Mari Torrealdaik azaldu digu-nez. Martxoaren 15ean NOAUA!rahurbildu zen. Egun horretan, hiruurte lehenago, Soto del Realgo espe-txetik atera zen aske Jakin aldizkarikozuzendaria. Hiru urte pasa direnarren, Egunkaria auziko kideentzatametsgaiztoa ez da oraindik amaitu.

NOAUA! Egunkaria auzian auzi-petutako zazpi lagunen defentsakjarritako helegiteak baztertu eta pro-zesamenduarekin aurrera egitea era-baki zuen Auzitegi Nazionalak duelahilabete. Espero al zenuten?

Joan Mari Torrealdai. Esperantzakgraduak eta mailak ditu. Batzutanpremiatik sortzen da esperantza, etaguk esperantza izateko premia badu-gu. Baina ohikoa da gertatu dena.Hala ere, epaiketa bertan behera uzte-ko aukera bazen, fiskalaren bidez.Fiskalak ez bazuen salakuntzarik egin,beste jarrera bat izan balu, hori gertazitekeen.

Nola bultzada politikoaz gertatuzen gertatu zena, beste norabideandihoan beste bultzada politiko bat egi-tea eskatzen genuen guk. Gaizki hartuzen erabaki bat eta injustizia bateanoinarrituta dagoen erabaki bat bertanbehera uzteko bultzada.

N. Hala ere, auzia artxibatzekoeskatzen jarraitzen du defentsak.Fiskalak badu akusaziorik ez egitekoaukera oraindik, ezta?

J. M. T. Bai, baina aukera on batgaldu da. Ohikoa da gertatu dena,komatxo artean ohikoa. Estadistikokihori normala da. Orain ahozko epai-ketarako bidean gaude. Hor bestemomentu bat dago non fiskalak era-baki dezakeen akusaziorik ez egitea.Gauzak horrela balira –alde batetikfiskala, bestetik, gure abokatuak etaaurrean epailea– nahikoa litzateke fis-kalak esatea `hemen ez dago nahikoafrogarik epaiketa baterako eta nik ezdut akusaziorik egingo´. Gure auzian,ordea, beste bi salatari dauzkagu per-tsonatuak: AVT eta Dignidad yJusticia. Horiek mantendu egingolukete epaiketa. Beste bi akusaziohauek daudenez, epaimahaiak daukaazken erabakia. Zentzu horretan,lehen baino ahulago gaude.

N. Dena den, fiskalak akusaziorikez egitea garrantzitsua litzateke.

J. M. T. Guztiz. Ahozko epaiketairisten den garaian erabakiorra izandaiteke. Eman dezagun politikokibadagoela epaiketara ez iristekoborondatea. Badago epaiketa bertanbehera uzteko aukera. Fiskalarenbidez egin daiteke, baina epaimahaiakizango luke azken hitza. AuzitegiNazionalean dela kontuan hartuta,handia izan beharko luke bultzadapolitikoa hori gerta dadin. Seguruenikbultzada politikoa ez da nahikoa izan-go giroa edo marko politiko orokorraaldatzen ez bada.

N. Giro politikoa nola sumatzenduzu oraintxe bertan.

J. M. T. Gorabeherekin. Koiun-turalki uste dut nahiko gaizki dagoela.Bestela, lerro artean irakurrita, espe-rantza mantentzeko adina heldulekubadagoela uste dut.

Hiru urte pasa diren arren, “Egunkaria” auziko kideentzat

amesgaiztoa ez da oraindik amaitu.

Ahozko epaiketarakobidean da auzia. Fiskalak,

une horretan ere, akusaziorikez egitea erabaki dezake

EGUNKARIA AUZIA

Page 9: NOAUA!! 231 alea

9Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

EL K A R R I Z K E TA

“Zure etorkizunaren interprete bihurtzen zaituzte eta hori oso ofizio txarra da”

N. Gerora egingo diren epaiketenaurrean, termometro ona al da 18/98auzia? Errenkan etorriko baitira besteepaiketak. Akaso gauzak nahastea da.

J. M. T. Badira ezberdintasunak.Sumarioa 18/98 auzian askoz konple-xuagoa da. Baina konparaketa ez dadesegokia. Kontuan izanda non egitenden, Entzutegi Nazionalean.

Guk gure artean egiten ditugunñabardurak han ez dute batere garran-tziarik. Entzutegian diferentzia horiekdesagertu egiten dira eta azkeneanberen begietatik begiratuta guztiokmundu bera osatzen dugu. Aldehorretatik, nik uste dut arretaz segitze-koa dela 18/98 epaiketa.

Gurea ez da hain konplexua, gurekasuan instrukzioa hobeto egina izan-go da, baina oinarrian dauden argu-mentuak berdinak dira.Dokumentuak ere berdinak dira, sala-kuntzak, epaileak ere berberak...

Argudio falta berdintsua ikustenda. Argudioak oso orokorrak dira.Hor bezala, gurean, fenomenologiasozio-politiko bat epaitu nahi da.Amankomunean elementu asko dauz-kagu guztiok. Batekoak izan edo bes-

tekoak izan. Formazio politikoa izanedo ez izan. Euskararen munduanbagaude, independienteak baldinbagara –independienteak, ez gaudelaadministrazioan alegia–, horrek beste-rik gabe susmagarri bihurtzen du jen-dea. Gero paperen baten zure izenaazaltzen bada, hori nahikoa heldulekubada beraientzat nahi dutena egiteko.

Babes zabalaN. Duela hiru urte, talde, elkarte

eta instituzioen babesa zabala jasozenuten. Babes hori sumatzen alduzue oraindik?

J. M. T. Bai, sumatzen da. Nik ososentsazio onak dauzkat. Berotasunhori kualitatiboki oso anitza baita.Azkenean normala da zure lagunek,zure familiak zu animatzea. Zurekinegotea. Oso inportantea, gainera,baina ohikoa bezala hartzen duzuna.Hortik aparte sentitzen duzunean,joera politiko eta sozial ezberdinetatikiristen denean, horrek beste balio bathartzen du. Guk hori bizi dugu.“Eutsi” esaten didan jende asko dago,eta “eskerrik asko” esaten didan jen-dea ere, duintasuna erakustearren.

Horrelaxe bizi dut errealitatea etahorrek animatzen nau aurrera segitze-ra.

NOAUA! Duela hiru urte itxizuten Egunkaria. Egune-

roko martxan, muga asko dituzueoraindik.

Joan Mari Torrealdai. Hama-bostean behin epaitegira joan behardugu sinatzera, kontuak blokeatutaditugu. Ez nireak bakarrik, emazte-arenak ere bai. Elkarrekin genituenkontuak blokeatuta daude. Horrenaurrean asaldatzen zara, zure adine-an eta horrela ibili behar! Baina tira.

Egun hauetan, Pariseko liburuazoka ospatzen da. Baina ezin mugapasa. Ni urtero joaten nintzen;orain ezin dut joan. Ezin dut

Baionara liburuak erostera edoegunpasa joan.

Oporrak hartzerakoan, kontuanhartu behar duzu noiz hartu, sina-tzera joan behar duzulako.

Baina gero Damoclesen ezpatadago. Etorkizuna. Zer gertatuko da?Noiz gertatuko da? Sei hilabetebarru? Hiru hilabete barru?Urtebete barru? Noiz izango duguepaiketa? Epaiketan zer gertatukoda? Eta koiuntura politikoaren ara-bera, barrura ala kanpora? Horrenbaitan dago. Ez dago epaiketarenberaren baitan, zeren ez baituteakusazioa frogatuko. Ez dute froga-

tuko. Ez dagoelako frogarik. Ezdago deliturik. Baina zantzu horiekbadakigu lortu nahi duten erabakialortzeko nahikoa direla beraientzat.Horrek bai, horrek jotzen zaitu. Ezbaitakizu Damoclesen ezpata noizeroriko zaizun. Orduan adi zaude,ea egoera orain gaiztotu, orainhobetu, ea zerbait badatorren...Horrela bizi dugu errealitatea.Deklarazio guztiak irakurtzen ditu-zu. Zure etorkizunaren interpretebihurtzen zaituzte eta hori oso ofi-zio txarra da. Tristea da. Zure bestelanetatik ateratzen zaituzte. Patxadamantentzen nahiko lan.

“Guk hurbildik jarraitzen dugu 18/98 auziaren epaiketa”

Aurrera egiteko animoz ondo

dagoela esan digu Torrealdaik.

IMANOL UBEDA ___________________________

Page 10: NOAUA!! 231 alea

10 Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

ET X E KO BE R R I

Argazki digitala eta henna,

udaberrirako antolatu ditugun bi ikastaroakArgazki digitalaren munduan

sakondu nahi duzu? Hennazer den eta nola erabili behar denezagutu nahi al duzu? Bi ikastarohauen bidez argitu nahi ditugun gal-derak dira. Izena emateko epea jadazabalik dago. Ez utzi azken ordura-ko, ikasle kopurua mugatua izangobaita.

Gaur egun jende ugarik dauka etxe-

an kamara digitala. Ikastaro honenhelburua argazki kamara hauen era-bilpena nolakoa izan behar duen etaondoren argazkiaren tratamendua etaaukerak zein diren ezagutzea izangoda.

2 orduko bi saio izango dira.Besterik ez. Hori da argazki digitala-ren gaineko ikastaroak iraungoduena. Apirilaren 22an lehen saioa;apirilaren 29an bigarrena. Biak, goi-

zeko 11:00etatik 13:00era. Henna ikastaroa, aldiz, hiru ordu-

koa izango da. Maiatzaren 6an egin-go da, goizeko 10:00etan hasi eta13:00ean amaituko da.

Bi ikastaro hauetan izena ematekoNOAUA!ren egoitzara etorri beharkoduzu (prezioa ikastaro bakoitzeko, 15euro). Izena emateko epea apirilaren5ean amaituko da. Ikasle kopuruamugatua izango da, gehienez 15 lagun.

Martxoaren 25ean, NOAUA!ko bazkideen Batzar Nagusia

Urtean behin besterik ezbada ere, garrantzitsua dabidean geldialdi bat egin

eta etxeko kontuak astintzea. 1996anargitaratu zen NOAUA!ren lehen aleaeta, berriki, astekarirako jauzi garran-tzitsua eman dugu. Beraz, aztertzeko-rik bada.

2005 urteak utzi duena aztertu eta2006ak ekar dezakeena aurreikusteko

garaia iritsi da. Honetan guztian gureelkarteko bazkide zaren horrek badu-zu zeresanik. Hau dela eta, NOAUA!Kultur Elkartearen Batzar Nagusiraetortzeko gonbidapena luzatu nahidizugu.

Iaz bezala, aurten ere NOAUA!kobulegoan egingo da batzarra.Martxoaren 25ean. Lehen deialdia,10:15ean; bigarrena, 10:30ean.

Aurten ere, NOAUA!ko

egoitzan egingo da batzarra.

Ikusmin handia sortu zuen “Erreleboa” antzezlanak.Pentsa, astebete lehenago gonbidapen guztiak agortuta

zeuden. Iker Galarza eta Joseba Usabiaga aktoreek umorezjantzi dute jatorriz Ernesto Caballerorena den “El Retén”antzezlana, euskaraz “Erreleboa” izenarekin taularatzen aridiren saioa. Sutegiko auditoriora gerturatu zirenak irrifarrezabal batekin irten ziren.

Algara ugari eragin zituzten

“Erreleboa” antzezlaneko aktoreek

Page 11: NOAUA!! 231 alea

11Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

PO R R U S A L D A

Usurbildarrak, bigarren,Sagarrondotik jaialdiko herri kirol lehian

“Elvi” bentrilokuoa,martxoaren 25ean

Santuenean

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

Giro polita sortu zen martxoaren19an Urnietan. Egitaraua oparoa

zen: sagardo dastaketa, artisau azoka,txekor jatea eta herri kirolak. 10:00etanez zegoen inor asko Urnietako plazan,baina 11:00etatik aurrera etenik gabehasi zen jendea inguratzen. Azkenerako,plaza leporaino betea eta jaki eta edariakagortuta. Espero zen bezala, herri kiro-lek ikusmin handia piztu dute aurten,joan den urtean arrakasta handia izanbaitzuten. Lau herrik neurtu zituztenindarrak eta Urnietak irabazi zuen, biga-rren urtez segidan. Bigarren Usurbil gel-ditu zen, Hernani hirugarren, etaAstigarraga laugarren.

Usurbilgo Aitzaga elkarteko kideekiazko lana hobetu eta bigarren postualortu dute aurtengoan.

Aurten ere jende asko bildu zen Urnietako pilotalekuan.Usurbildarrak bigarrenak izan ziren.

Elvi izenarekin ezaguna den ben-trilokuoa Santueneko ludote-

kan izango da martxoaren 25ean.Saioa arratsaldeko 18:30ean hasiko daeta Santuenea Kultur Elkarteak anto-latu du.

Bestetik, autoestimaren ingurukotailerra ere antolatu da. Egun bakarre-koa izango da eta martxoaren 27anegingo da autoestima tailerra, arratsal-deko 14:45ean hasi eta 16:15ak bitar-tean, Santueneko elkarte berrian.

Haurren agresibitateahizpide Zubietako

Herri Eskolan

Haurren agresibitateari buruz-ko hitzaldia antolatu da

Zubietako Herri Eskolan.Martxoaren 23an, osteguna, arratsal-deko 18:00etan. 0 eta 7 urte bitarte-ko haurren gurasoentzat antolatu duekitaldia Zubietako Herri Eskolakoguraso elkarteak. Anai-arreben arte-an, lagun artean, eskolan zein parke-an egoera agresiboak agertzen direne-an egin beharrekoaz hitz egingo dahitzaldi honetan.

Martxoaren 24anmanifestaziorako deia

egin du Batasunak

Orain herria, orain bakea lelopean,Batasunak hainbat ekitaldi anto-

latu ditu. Iragan asteazkenean,Batasunako mahaikide batek hitzaldiaeskaini zuen Usurbilen. Ostiral honetan,hilak 24, manifestaziorako deia egindute. Frontoi atzetik abiatuko da, ilun-tzeko 20:00etan. Martxoaren 26anHernanin egingo den ekitaldi politikorajoateko deia ere luzatu da. Azkenik,martxoaren 28ko ohiko udalbatza ple-noan mozioa aurkeztuko du Batasunak.

Page 12: NOAUA!! 231 alea

12 Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

NO A U A! TX I K I

Ingelesa era dibertigarrian ikasteko aukera

Enjoy English

Ingelesa ikasteko udalekuarenizenburua da Enjoy English.Udarregi ikastolak hirugarrenez

antolatuko du aurten. AloñaMendizabal ingeles eskolak ematenditu Udarregin, eta bera izango da uda-leku hauen koordinatzailea. Iaz arra-kasta handia izan zuela eta oso ongiantolatuta daudela adierazi diguAloñak. Baina badute arazo bat: inorkez ditu irakasleak etxean hartu nahi.

NOAUA! Zein da udaleku hauenbereizgarritasun nagusia?

Aloña Mendizabal. Udaleku irekiakdira. Ez ikastolako haurrentzat bakarrik,urtero Lasarte-Oriako neskatxa bat ereizaten dugu. Kontua da begiraleak nati-boak direla, normalean Irlandakoak edoErresuma Batuakoak. BegiraleekUsurbila etorri baino lehen prestakun-tza bat jasotzen dute. Jolasen bidez,proiektuen eta ipuinen bidez, era diber-tigarri batean ingelesa irakasten saiatzendira. Talde ezberdinetan banatzen gara,normalean bi talde osatzen ditugu. Ataldea: 5 urtetik 8 urtera arte (HH5etikLH2ra arte). B taldea: hirugarren maila-tik seigarren mailara arteko ikasleentzat.Aurten ekainaren 28tik uztailaren 21eraegingo da udalekua, baina izen emateaapirilaren 7an amaituko da.

N. Irakasle ingelesak etortzen diraorduan. Ze onura du horrek?

A. M. Nahita nahi ez ikasleek begira-leekin ingelesez hitz egin behar dute.Nahiz eta ikastolan izan, eta ni koordi-natzaile modura egon, pertsona berribatzuekin egongo dira, atzerritarrakdiren begiraleekin. Hau da, begiraleen

hizkuntza ingelesa da, beraiekin komu-nikatu behar dute eta gehiago saiatukodira.

Begiralea etxea hartzenduten haurrek, matrikula doan

N. Noiztik egiten dira udalekuhauek Usurbilen?

A. M. Usurbilen duela 3 urte hasiginen. Bizkaiko Ikastolen Elkartekoek,ordea, urteak daramatzate hau egiten.Usurbilen guraso batzuk udarako zer-bait eskatu zuten; guri ere interesgarriairuditu zitzaigun. Animatu egin gineneta lehenengo urteko esperientzia osopolita izan zen, oso ondo prestatutazegoelako. Ikusi genuen interesa zegoelaeta geroz eta ume gehiago apuntatzenzirela.

Monitore edo begirale hauekBizkaiko Ikastolen Elkarteak (BIE)aukeratzen ditu. Erresuma Batuan, uni-bertsitateko ikasle direnak aurkeztendira programa honetara, entrebista bategiten zaie han, eta gero BIEk harabidalitako ordezkariek aukeraketa egi-ten dute. Usurbila etorri aurretik,Durangon hiru eguneko ikastaroa egi-ten dute.

Baina arazo bat daukagu urtero.

Baldintzetako bat da bi monitoreekumeen etxeetan bizi behar dutela hilabe-te osoan. Guk gurasoei bidaltzen diegunpaperean argi jartzen dugu monitoreakinork ez baditu etxean hartzen udalekuabertan behera geldituko dela. Eta urteroizaten dugu horrekin arazoa.Esperientzia polita izan da orain arteetxean izan dituztenentzat, oso positi-boa. Pertsona ezezagun bat da, hizkun-tza ezberdina hitz egiten duena.Hilabete horretan ohea utzi, jaten emaneta arropa garbitu behar zaio, besterikez. Jendeak pentsatzen du lan asko dela.Eta lana bada, baina bere alde positibo-ak baditu. Ume horrek etxean begiraleingeles bat izatea ona da, baita ohituraezberdinak ikasteko ere. Jende gazteaizaten da beti, ikasteko prest dagoena…Nik uste polita dela. Hori bai, monito-rea hartzen dutenek doan dute ikastaroa.Baina hala ere, urtero dugu arazo berdi-na. Aurten ere apuntatu diren guztiekesan dute ez dutela begiralea etxeanhartu nahi. Ez da guk jartzen dugunaraua, hori Bizkaiko Ikastolen Elkarteakezarritakoa da, eta beharrezkoa dela ustedut.

Usurbilen duela hiru urte hasi ziren udaleku hau eskaintzen.

“Irakasleak eta ikasleakingelesez komunikatu behar

dira derrigorrez”

INGELES UDALEKUAK

NEREA KORTA ___________________________

Page 13: NOAUA!! 231 alea

13Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

NO A U A! TX I K I

Ederki ibili ginen Inauterietan

Haurrentzat

esperientzia aberasgarria Non: Udarregi ikastolan.Noiz: Ekainak 28/ uztailak 21.Ordutegia: 09:00-13:00.Norentzat: A taldea: HH5, LH1 etaLH2ko ikasleentzat.B taldea: LH3, LH4, LH5 eta LH6koikasleentzat.Irakasleak: begirale natiboak.Prezioa: Ikasle kopuruaren arabera(280 euro inguru).

Begiralea etxean hartzen duenak matri-kula doan.

Oharrak: 1.- Izena emateko epea: apirilaren 7abaino lehen.2.- Begiraleak hartzeko etxerik ez bale-go, udalekua bertan behera utzikolitzateke.

Apirilaren 7an amaitukoda izena emateko epea

N. Nola hartzen dituzte ikastarohauek ikasleek? Gustura aritzen dira?

Aloña Mendizabal. Orain artebehintzat normalean errepikatu egindute. 6. mailakoekin jada zailagoa da,haiei jada ez zaie hainbeste interesa-tzen, baina normalean errepikatu egi-ten dute. Esperientzia polita da etaberaientzako ezezagun bat hor egoteaere garrantzitsua da. Bi urtetan izannaiz ni koordinatzailea eta aurten ereni hor egongo naiz arduradun bezala.Betiere irakasleak hizkuntza arazoakbaditu, edo ikasleren batek min har-tzen badu, edota materiala prestatubehar bada...

Baina klaseetan ni ez naiz normale-an sartzen, begiraleek ematen dituzteklaseak.

Ikasleak ere, hizkuntzarekin ongimoldatzen dira. Ikastolan lau urtere-tik hasten dira ingelesa ikasten, beraz,nahiko ondo defendatzen dira.Begiraleak ere badakite zer aurkitukoduten hemen.

N. Aisia eta ikasketak uztartzendira gainera, ezta?

A. M. Ikastolan egiten denez, gura-

so askok ikusten dute gogorra izandaitekeela ikastolatik irten eta berriroikastolara bueltatzea. Baina uste dutgarbi gelditu dela, eta beraiek ereikusi dutela, oso ezberdina dela.Ikastolan egiten da eraikuntza batbehar delako, baina jokoak kanpoandira, astean behin mendi irteera egi-ten da (Arratzain edo San Estebanera,adibidez)… Dena oso aktiboa da, ezdira egoten paper baten aurrean idaz-ten. Txikiek astero ipuin bat daukate.Adibidez hiru txerritxoen ipuinarekinari badira, txerritxoen etxeak egitendituzte, plastilina jokoak… Ipuinareninguruko ariketak praktikoak.

Eta B taldekoek proiektuak egitendituzte. Eskulanak asko lantzen dira,egunero dago tarte bat plastika lane-rako. Guzti honi normalean showbatekin, antzerki batekin, ematenzaio amaiera, uztailaren 20an edoizango dena. Gurasoak gonbidatzenditugu, eta hilabetean zehar lantzenaritu diren ipuinak eta proiektuakaurkeztu egiten dituzte ikasleek.Antzerki moduko bat egiten da gura-soen aurrean.

Otsailaren 24an Udarregiikastolako ikasleak jaialdiberezi bat egin genuen:

Inauteriak. Gu palestinarrez jantzitaedo mozorrotuta atera ginen. DBH2koak jamaikarrez joan ziren eta DBH3koak, berriz, bikingoz. Gure ustez,dantzarik politena eta landuena DBH3koena izan zen.

Arratsaldean berriz, emanaldi desber-dinak eskaini genituen DBHko ikasleok:imitazioak, dantzak, antzerki asma-tuak… izan ziren jaialdi hartako berezi-tasunak. Gure lehenengo aldia zenez, ezgenuen oso ondo antzeztu, urduri bai-keunden. Hala ere, izan ziren oso ondo

aritu zirenak, “Saltsa arroxa”, “Aukeratueta erantzun”… adibidez.

Dantzarik politena DBH 4ko neskekegin zuten “Que más da” abestiarekin.Imitaziorik onena, ordea, DBH 3kohiru ikaslek egin zuten, “Wazemank”taldekoek: Haritz Aramburu, JosuOstolaza eta Beñat Etxeberria. Hau izanzen puntu gehien lortu zuen taldea, etairabazlea. Argazki lehiaketan JonUnanuek eta Aitziber Barreñak irabazizuten. Ondoren, dantzaldia izan zenDBHko ikasleontzat.

Oso ondo pasa genuen, baina neka-neka eginda bukatu genuen.

DBH 1eko ikasleak

Page 14: NOAUA!! 231 alea

14 Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

PI L-P I L E A N

Ekainean zabalduko da Irisasi zentroa

Txokoalden aurki irekiko denIrisasi zentroan zailtasunemozional eta portaera arazo

larriak dituzten 12 gaztetxo hartukodira. Gizarte Politikarako foru diputa-tu Esther Larrañagak ekainetik aurreraIrisasin eramango den programa aur-keztu zuen martxoaren 20an.

Zentro berriak Foru Aldundiarentutoretzapean dauden 13 urtetik gorako12 neska-mutil hartuko ditu. “Etxehonetan zainduko diren gaztetxoek zail-tasun handia dute beren inguruneramoldatzeko, bai familian, bai eskolaneta lagunartean ere; zailtasun horiekkanporatzeko jokaera erasokorrak izatendituzte; gainera, emozio mailako etaezagutza mailako nahasteak ere izatendituzte, eta horrek asko mugatzen ditubesteekiko harremanetarako”, azalduzuen Esther Larrañaga diputatuak.

Azken urte hauetan, aldatu egin daAldundiaren atentzioa behar dutenadingabeen profila: “Adin handiagoadute eta ezaugarri espezifiko batzuk:familian desegituratze maila eta estreshandia; substantzia toxikoak hartzekoohitura; ez dute onartzen araurik etamugarik; agintedun figura oro arbuia-

tzen dute; ez dute harreman afektiboegokia izan; eta gizarte bazterketakoegoeran edo arriskuan daude”.Aldundiak kudeatzen dituen egoitzetandauzkan adingabeen artean %11 dirajokaera antisozialak dituztenak. Guztira482 adingabe babestu zituen Aldundiakiaz. Horietatik 276 adingabeentzakoetxeetan bizi izan ziren, eta 206 harrerafamilietan.

Diputatuaren hitzetan, “horrelakoarazoak dituzten gazteek laguntza balia-bide bereziak behar dituzte, jokaerahoriek zuzendu eta eguneroko bizitzanormalizatzera eramango dituztenak,jokabidea kontrolatuz eta behar deneanarazo psikologiko edo psikiatrikoetara-ko tratamendua ere emanez”.

Guardetxe izandako etxea Zentro berria, lehen, guardaren etxea

zen. Oso-osorik eraberritua izan da etaproiektuaren kostua 1.028.441 eurokoaizan da.

Etxeak hiru solairu gehi teilatu azpi-koa ditu, guztira 616 metro karratu, etakanpoan 2.200 metro karratuko lurza-tia.

Sotoan zentroko zerbitzuak jarrikodira: sukaldea eta sukalondoa, garbito-

kia, aldagelak, galdara gela, biltegia etajardueretarako gela bat.

Behe solairuan daude zuzendariareneta hezitzaileen bulegoak, bilera gela,informatika gela, jangela, egongela, bai-nugela egokitu bat, bisita gela eta tera-pia gela.

Lehen solairuan, berriz, denentzakotoki batzuk egongo dira –egongela bat,irakurgela eta komunak-, eta, bestalde,gaueko hezitzailearen bulegoa eta laulogela –bi laguneko bi eta lagun baka-rreko beste bi-.

Teilatupean beste sei gela jarriko dira,denak pertsona bakarrekoak.

Epaiketa hasi zenetik hona,gorabehera handiak eman

dira. Epe laburrera zer gerta daite-keen aurreikustea ez da lan erraza.Hala ere, 18/98+ Usurbilgo lan tal-dearen ustez, Zumalabe fundaziokokideen deklarazioak martxoaren28an has daitezke.

Auzi honetan Olatz Altunakdeklaratu behar duenez, 18/98+lan taldeak autobusa antolatzekoasmoa du. Martxoaren 29an atera-ko litzateke autobusa.

Ohiko tabernetan jarri dira izena-emateko orriak.

18/98+ lan taldeakMadrilera joateko

autobusa antolatu du

Martxoaren 25ean, EHNArentramitazioa egiteko aukera berri bat

Martxoaren 25ean, EuskalHerriko NaziotasunAitorpena (EHNA) trami-

tatzeko aukera berria izango dute usur-bildarrek. Udaletxean, goizeko10:30etik aurrera. Udalbiltzak NazioBatuen Erakundeari (NBE) bideratunahi dion eskakizuna sinatzeko aukeraere izango da.

UHL Usurbilgo Herri Lan elkargune-ak antolatu du ekitaldia. UHLk igorridigun prentsa-oharraren arabera,NBEra igorriko diren eskakizun horie-kin “euskaldunoi gure naziotasun esku-bidea aitortua eta errespetatua” izatea

eskatu nahi da. Horregatik, EHNA agi-ria duten guztien sinadurak bildu nahidira. Beraz, funtsezkoa da EHNArekinhurbiltzea udaletxean ipiniko dutenmahaira. Hitzordua, martxoaren 25eanlarunbata, 10:30etik 13:30era.

EHNA nola eskuratuNazio Batuen Erakundeari zuzendu-

tako agiria sinatzeaz gain, EHNA agiriatramitatzeko aukera ere eskaniko duUHLk. EHNA eskuratu ahal izateko,errolda agiria, 3 argazki eta 15 eurobeharko dira. 18 urte beherakoek fami-lia-liburuaren fotokopia aurkeztubeharko dute.

1.028.441 euroko inbertsioa

egin du Foru Aldundiak.

Page 15: NOAUA!! 231 alea

152006ko martxoaren 24an

IN G O A L D E U?

AgendaMartxoak 23, osteguna- Haurren agresibitatea hizpide

Zubietako Herri Eskolan. 18:00etan.

Martxoak 24, ostirala- “Orain herria, orain bakea” lelopean

manifestazioa Usurbilgo frontoi atzetikabiatuta. 20:00etan.

Martxoak 25, larunbata- NOAUA!ko bazkideen Batzar

Nagusia NOAUA!ko egoitzan, 10:30ean.- EHNA tramitatzeko aukera.

Udaletxean, 10:30etik 13:30era. Deitzailea:UHL. Beharrezkoak: errolda agiria, 3argazki eta 15 euro. 18 urte beherakoek,familia-liburuaren fotokopia ere bai.

- “Elvi” bentrilokuoa Santueneko ludo-tekan. 18:30ean. Antolatzailea: SantueneaKultur Elkartea.

Martxoak 27, astelehena- Autoestima tailerra, arratsaldeko

14:45etik 16:15era, Santuenea KulturElkarteko egoitzan.

Telefono interesgarriak• Udala...............................943 37 19 51• Udaltzaingoa....................943 36 11 12• Obrak eta Zerbitzuak ......943 37 01 48• Eusko Tren.......................943 47 09 76• Anbulategia..................... 943 36 20 13• Udarregi Ikastola............. 943 36 12 16• Udarregi (Agerialde).........943 36 38 95• Haur Eskola (Kalezar)......943 37 40 61• Oiardo kiroldegia.............943 37 24 98• Zumarte ..........................943 37 15 94• Etumeta euskaltegia .........943 37 20 01• Taxi geltokia.....................943 36 21 78• D.Y.A. ..........................943 46 46 22• Gure Pakea.......................943 37 32 28• Gure Elkartea....................943 37 17 51• Arrate Egoitza...................943 36 63 40• Bake epaitegia...................943 37 23 36• Oa farmazia......................943 37 60 76• Iturralde farmazia.............943 36 33 95• Zubietako Batzarra...........943 37 20 77• Argindarra (Iberduero).....943 47 09 76• NOAUA! aldizkaria..........943 36 03 21• Ertzantza..........................112• Suhiltzaileak.....................112• Larrialdiak........................112• Anbulantziak....................112

Goardiako farmaziak

Egin kontu

Juan Luis Goenaga, Jose RamonAnda, Koldobika Jauregi, Marta

Cardenas eta Jose Luis Zumeta artis-tek diseinatutako alfonbrak ikusgaidaude Donostiako Nomada aretoan.

Noiz arte: Apirilaren 17a arte. Non: Nomada aretoan (Abuztuak

31 kalea, 24 Donostia).

Zumetaren irudiekin

apaindutako alfonbrak

Martxoak 24, ostiralaGil, Nagusia 24 LasarteMartxoak 25, larunbata

Iturralde, Bordaberri 1 UsurbilRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Martxoak 26, igandeaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Martxoak 27, astelehenaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Martxoak 28, astearteaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Martxoak 29, asteazkenaOrue, Jaizkibel 2 LasarteMartxoak 30, osteguna

De Miguel, Nagusia32 LasarteMartxoak 31, ostirala

Rodriguez, Nagusia 42 atz LasarteApirilak 1, larunbata

Oa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilGil, Nagusia 24 Lasarte

Apirilak 2, igandeaGil, Nagusia 24 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZAizpuru, Latsunbeberri 11, Hernani.

943 336 077 (Urte osoan).

Fischer zirkoa Usurbilen

Fischer zirkoa gure artean izango damartxoaren 24, 25 eta 26an, anbu-

latorioko aparkalekuan. Malabarista, pai-lazo, orekari eta hezitako animaliekin iri-tsiko dira: ahuntz orekariak, zakur kome-dianteak eta Mickey, hezitako zaldia.

Ordutegia ezberdina izango da hiru egu-netan: hilaren 24an ostirala, 18:00etan;hilaren 25ean larunbata, 19:00etan; etahilaren 26an igandea, 17:00etan.

Page 16: NOAUA!! 231 alea

16 Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

IZERDI PATSETAN

Oraina eta etorkizuna bikain pilotan

Herriko pilotariak sasoi oneandaudela erakusten ari dira.Federatu mailan nahiz eskola

arteko txapelketan maila ona ematen aridira eta datorren asteburuan partida ga-rrantzitsuak jokatuko dituzte. Andatzpe-Peña Pagolako Adur Urkia eta MikelLandak Gipuzkoako elkarteen artekotrinkete txapelketako finala jokatukodute eta Udarregiko alebin mailakotaldeak, berriz, Gipuzkoako eskolaarteko txapelketako finalerdia.

Herriko pilota elkarteko kideak gustu-ra egoteko moduan dira. Aurtengodenboraldian trinkete jokoa gogor hartudute eta emaitzak begi bistakoak dira.Eskuz banaka Gipuzkoako txapeldunizan zen Mikel Landa eta eskuz binaka erefinalean dira Andatzpe-Peña Pagolakopilotariak.

Izan ere, Adur Urkiak eta MikelLandak osatutako bikoteak martxoaren25ean, larunbatean, jokatuko dute azkenneurketa. Pasa den asteburuan jokatuzuten finalerdietako norgehiagokaAstigarrako Mundarro taldeko pilotarienaurka eta 40-26 irabazi ondoren txapelke-ta honetako azken neurketa jokatzekomoduan izango dira.

Txapelketa bikaina burutzen ari dabikote hau. Orain arte jokatutako partidaguztiak irabazi dituzte eta final handiarenatarian indartsu daudela agertu dute.Hala ere, aurrez aurre izango duten

Villabonako Behar Zana taldeko pilotari-ak ere ez dira atzera gelditzen, hauek ereorain arteko norgehiagoka guztietangaraipena lortu baitute. Beraz, lehia estuaizango da Donostiako Gaska trinketeanlarunbatean jokatuko dena.

Bestalde, Udarregi ikastola ordezkatuzalebin mailan Gipuzkoako eskola artekofinalerdietan sartu da Julen Berradre,Iñigo Ibargoien, Iñaki Irazusta eta JonGalbetek osatutako taldea. Txapelketahonetako azken fasea jokatzeko txartelalortu ondoren, pasa den larunbateanZestoan jokatu zuten Azkoitiko Floreagaikastetxearen aurka final laurdenetakonorgehiagoka eta 5-0 irabazi zuten.

Azken urteetan maila hauetan “pilotanjolas” jokamoldea erabiltzen dute. Eskuzbanaka nahiz binaka partida desberdinakjokatzen dituzte 6 tantora eta norgehiago-ka irabazteko 5 neurketa irabazi behardira. Talde bakoitzetik 3 pilotarik partehartzen dute eta guztiek guztien aurkajokatzeaz gain, binakako partidetan aurre-lari eta atzelari postuak aldatu egiten dira;sakea ere ezin du beti pilotari berak egin.

Badirudi herriko pilotari gazteak bikainmoldatzen direla joko honetan etaZestoan jokatuko dute finalaurrekoalarunbatean 17.00etan.

Futbol 7ko taldeaklehenengo postuetan

Futbol 7 txapelketako 3. mailanjokatzen ari diren herriko hiru

taldeak bikain dabiltza Itxiera torneo-an. Hirurak sailkapeneko lehen pos-tuetan kokatuta daude 6. jardunaldiajokatu ondoren. Txotx Aialde-Berri etaOlarrondo jatetxea lidergoan dira Aeta C multzoetan eta BalerdiHarategiak taldea 3. postuan kokatutadago liderrarengandik puntu bakarbatera B multzoan. Hirurek lehen bipostuak eskuratu beharko dituztedatorren denboraldian 2. mailan joka-tu nahi badute behintzat.

Herriko hiru futboltaldeak Zubietan

Usurbil Futbol Taldeko hiru tal-deek Zubietako belar artifiziale-

ko zelaian jokatuko dituzte euren parti-dak asteburu honetan. Emakumezkoentaldeak Vasconia taldearen aurka joka-tuko du atzeratutako neurketa. Pasaden larunbatean Euskaldunari 7-0 ira-bazi ondoren beste garaipen bat lortze-ko gogoz izango dira herriko neskak. 1.Erregional mailako taldeak, berriz,Rotetaren aurka jokatuko du eta 2.Jubenil mailakoak Kostkas-MirenBihotza izango du aurrez aurre igoerafaseko partidan.

Zarautz eta Usurbilgonesken arteko lehia

Kadete mailako nesken eskubaloitaldeak partida garrantzitsua

jokatuko du asteburu honetanZarautzen. Udaberri txapelketan lehenbi postuetan dauden taldeak izango diraaurrez aurre. Zarauztarrak daude lider-goan, baina usurbildarrek aurrea hartudiezaiekete garaipena lortzen badute.Bestalde, jubenil mailako mutilekBergaran jokatuko dute eta kadeteekElgoibarren. Azken hauek, berdinketalortu zuten azken partidan AloñaMendiren aurka eta 3. postuan kokatu-ta daude Gipuzkoako txapelketan.

Joseba Zubeldiak ondo hasi du denboraldi berria.

JOSU ARANBERRI ___________________________

Page 17: NOAUA!! 231 alea

17Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

GAZI, GOZO, GEZA

JAIOTZAK-- Ainara Lopetegi EstevezMartxoaren 6an.-- Peru Iraeta AguirreMartxoaren 11n.

HILDAKOAK-- M.ª Dolores Manterola Ariceta, "Maritxu"Martxoaren 16an hil zen

56 urte zituela. Iarbebaserria, Aginaga.

Txerrimunik ordainetanZorionak Maddi!Martxoaren 23an 7 urtebeteko ditu etxeko neskahandienak, muxu potolo-ak ahizpa, anaia eta gura-soen partez.

Martxoren 24an norkegingo urteak eta hara,Aginagako Lontxok!Ondo pasa urtebetetzeegunean. Urte askotarako!

Martxoaren 27an zureurtebetetze eguna dela ezdugu ahaztu. Ondo pasaeta muxu handi batdenon partetik. ZorionakAloña!

Martxoaren 26a iritsi duketa! Ze uste huen ahaztuegingo gintuala edo! Eztapentsatu ere! ZorionakUnai!

Zorionak Urko!Gogoratuko haiz ba mar-txoaren 22an hire egunadela, ezta? Hire zainegongo gaituk belarritiktiratzeko.

Zorionak poxpolin!Martxoaren 24an 23 bete-koitun. Hire kuadrilarenpartez egun mundialapasa zan. Gu hikin ospatuzai eongo gaitun. Eongogatxin Jaione!

943 363370- 361439

Mugikorra: 649435475 649435476

ETXEBIZITZA

- Gazte euskaldun bat naiz eta Usurbilen edo ingu-ruetan, bakarrik edo konpartituta etxe bat alokatu-ko nuke. 943361229 Joseba.-Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahiko

luke Usurbilen. 679 185 102.- Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke. Tel:

630 032 779.- Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 helduen-

tzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzen dutpremiaz. 620 646 769.

- Usurbilen alokairuan etxe bat behar dugu.Ordainketa bermatua. 943365737.

-Capbreton (Landas) Home mobile alokatzen da.Bi logela dauzka. Hondartza gertu. Guztiz jan-tzita, terraza eta jardina. Pazkoa eta udarako.Merkea. Camping La Civelle 3***. 685 721652

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Garaje itxi bat alokatzen da Etxealdian, 22m2,kotxea erraz sartzen da, 76 euro. Interesatuakdeitu arratsaldez 943373185 telefonora.

- Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa.Interesatuak deitu 943 372 034.

- Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean,Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol).

- Honda Dominator 650 cc motorra egoera osoonean. 667 172 010 (Jon).

- Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian.Interesatuak: 943 361 235.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak- Kamarera bat eskaintzen da. Esperientziduna.

616273785- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko,

umeak eta helduak zaintzeko eta antzeko laneta-rako. Interesatuak deitu 630274906.

-Bakeiran snow-ko klaseak eta ikastaroak ematendira. Alojamendua ere eskaintzen da.Informazio gehiago: 652 651 906

-LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskaraz zeinerdaraz. Majisteritza ikasia eta esperientziadunaklase partikularrak ematen. 635209193.

- Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LH etaDBHko haur eta gazteei klase partikularrakematen ditugu euskaraz zein gazteleraz.Interesatuak: 653711574.

-Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egiteko,pertsona helduak zaintzeko edota antzeko lane-tarako. 620 646 769.

- Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehene-tik ostiralera lan egiteko. 667 694 469.

- Emakume bat eskaintzen da astelehenetik ostirale-ra, pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko.Telefonoa: 626 641 155 Mariaje.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zer-baitetan. 652 757 495.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat eskain-tzen da. Esperientzia horrelako lanetan. 690 784113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozein motatakobideoak montatzen dituen profesionala eskain-tzen da. 943555835/ 617242660.

Lan-eskaintzak- Pertsona bat behar dugu astelehenetik ostiralera

eta 12:00tatik 17:00tara jatetxe bateko sukalde-ko garbiketak egiteko. Interesatuak deitu664471766 edo 661955920 telefonora.

- 4 urteko umea zaintzeko norbait behar dugu.Goizean ikastolara eramateko eta eguardirako.Gida baimena eduki behar du. 675007048

- Antxeta tabernan bi langile behar ditugu: kamare-ra bat eta sukaldean aritzeko langile bat. 943 3703 44. Ordutegia: astelehenetan, 13:00etik16:30era. Asteartetik ostegunera, 13:00etik16:00etara. Ostiralean, 13:00etik 16:00etara eta20:00etatik 00:00etara. Larunbatean, 07:30etik12:30era.

-Etxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko egunosoz, pertsona baten bila gabiltza .645403905.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Andoaingo Zine eta Bideo Eskolak 7 laburmetraiaegiteko aktoreak behar ditu euskaraz zein erda-raz. 667886414 telefonora deitu (Miren).

- Antxumeak eta ibiltzeko zaldi bat saltzen ditut.Interesatuak deitu: 657633461.

- Argazki zaharrak berritzen eta txukutzen dira,baita ezkontza, opor edota beste edozein ospaki-zunetako bideoak editatu ere.Emaitza profesio-nala, modu onean. Telefonoa 617242660 [email protected]

- Telebista aldatzekotan bazara eta zer egin ez bada-kizu etxean daukazunarekin, gustora hartukogenuke. Deitu 943360321 telefonora eta geronipasako ginateke jasotzera.

-Gazteentzat lokal bat alokairuan hartuko genuke.Gure telefono zenbakia: 667 694 049.

-Urtarrilaren 21ean iluntzean 9 urteko mutikobaten bizikleta txuri-gorria galdu genuen frontoiatzean. Aurkitu duenak deitu 943360551.

-Graduatutako betaurrekoak galdu ditut,Bordaberri kale inguruan. Aurkitu badituzuNOAUA!ra ekarri mesedez.

- Zubietatik Andatzarako bidean hiru giltza topatuditugu. Galdu dituenak jakin dezala udaltzain-goan utzi ditugula.

- Fatxada margotzeko pintura naranja salgai dau-kat, kalitate onekoa, prezio onean. 635 209 235.

- Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako karaba-na salgai. Komun kimiko bat eta sukaldea.1.200km. Prezioa 6.000 e. 629 680 214.

- Umea eramateko mendiko motxila bat erosikonuke. Tlfnoa: 605 72 48 24

-Urtarrilaren 25ean txamarra bat galdu zen frontoi atzeko jolas-lekuan. Urdin ilun kolore-koa eta 10 urteko mutil batena. Aurkitu baduzuNOAUA!ra ekarri.

- Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera erama-ten da. Tf. 615 755 762.

Page 18: NOAUA!! 231 alea

18 Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

PUBLIERREPORTAJEA

Ileapaindegietan euskaraz

Duela urte batzuk, ohikoa-goa izaten zen tendentziajakin batzuk jarraitzea,

baina gaur egun, pertsona bakoitza-ri hobekien doakion orrazkera bila-tzen saiatzen dira, tendentzia jakineikasu gehiegirik egin gabe. Eta horre-tarako beharrezkoa izaten da psiko-logia lan pixka bat egitea.Bezeroarekin hitz eginez, harennahiak eta ezaugarriak aztertzendituzte, ahalik eta emaitza egokienalortzeko ahaleginean. Jendearekinduten harreman zuzen hori, osogarrantzitsua da zerbitzu onaeskaintzeko garaian.

Ahalik eta zerbitzuosoena eskaini

Baina, entzuten jakiteaz gain,behar beharrezkoa izaten da teknikaberriak menperatzea ere, eta horrek,etengabe ikasten aritzea eskatzen dieileapaindegietako langileei.Materiale, tresna eta teknikak denbo-ra gutxian aldatzen dira eta haiek eza-gutzea ezinbestekoa da ileapainde-giak aurrera egingo badu. Bezeroariahalik eta zerbitzurik osoena eskain-tzea da helburu nagusia. Ileapaindegiaskotan, esaterako, makilaia edotaedertasunarekin loturiko bestelakozerbitzu ugari eskaintzen dira etahorrek, etengabeko birziklapen pro-zesuan murgilduta egotea eskatzendu.

Euskararen erabilerasustatuko duen kanpaina

Bezeroa ileapaindegira sartzendenetik egiten zaion harrera, tratuzuzena, lokalaren egokitzapena…gauza asko zaindu beharra izaten dazerbitzua jendearen gustukoa izandadin. Buruntzaldeko ileapaindegie-tan, zerbitzu hori aberastu egingo dahemendik aurrera, izan ere, euskara-ren erabilera sustatuko duen kanpai-na martxan jarri baita.

Merkataritzan euskara sustatzekourrats berria eman da, egitasmohonek aurretik egindako bestebatzuei jarraipena emango baitio.Jatetxeak, arrandegiak, harategiak…,eta orain ileapaindegiak. Ez da horbukatuko eskualdeko udalen partehartzea. Dagoeneko fruta dendenartean eragiteko egitasmo berria lan-tzen ari dira.

Ileapaintzailea eta bezeroaeuskaldunak diren kasuan

Hel diezaiogun lehenik udaberrihonetako lehen kanpainari.Bezeroak ileapaindegira sartzean,euskararen presentzia senti dezan dakanpainaren helburua.Ileapaintzailea eta bezeroa euskaldu-nak diren kasuetan, euskaraz hitzegin dezatela bultzatu nahi da, etahala ez den kasuetan berriz, euskara-ren presentzia nabarmentzea.

Euskarazko prentsarenpresentzia bultzatuko da

Helburu hori lortzeko, hainbat eki-men jarriko da martxan. Esate bate-rako, euskarazko prentsaren presen-tzia bultzatuko da. Ileapaindegietanmota ezberdinetako aldizkari etaegunkariak izaten dira bezeroeneskuragarri, baina oso gutxitan aurkidaiteke euskarazko aldizkaririk.Buruntzaldeko Udalek, urtebetekoharpidetza eskaini diete ileapainde-giei, euskarazko aldizkarietan. Moduhorretan, bezeroen gustuko direnbeste produktuak eskuragarri izangodituzte. Eta ez bakarrik euskarazdirelako, baizik eta bezero askoknahiago izaten dutelako larrosa kolo-rekoa ez den beste prentsa idatzia.

Jatetxeak, arrandegiak, hara-

tegiak… Orain ileapaindegiak.

Euskara beti aurrera.

Ile motza, luzea, kixkurra, harrotua, kolore ezberdinetakoa… pertsona bakoitzari, ileaorrazteko modu bat doakio eta ileapaintzailearena izaten da egokiena topatzeko lana.

Bezeroaren izaera, jazteko modua, aurpegiaren forma… hainbat gauza hartu behar izaten dutekontuan ilea moztu edota orrazterako garaian, emaitza ahalik eta gustagarriena izan dadin.

Publierreportajearen egilea: Aiurri aldizkaria. Argitaratzaileak: Aiurri, HKronika, Txintxarri eta NOAUA! Sustatzaileak: Buruntzaldeko Euskara Batzordeak.

Page 19: NOAUA!! 231 alea

19Noaua! - 2006ko martxoaren 24an

PUBLIERREPORTAJEA

Aholku praktikoekinosatutako liburuxka

argitaratu da

Arriaga gizonezkoen ileapaindegia

Txaro ileapaindegiaBuruazalaren zainketa, solariuma

Saioa ileapaindegia

Elexpe ileapaindegiaSolariuma

Intza ileapaindegiaDepilazioa, masajea, pedikura, manikura, solariuma

Zaharren EgoitzaGure Pakea Usurbil

Loli Lizarralde ileapaindegia Pelukeria, Estetika Zentroa Solarium

NI ileapaindegiaDepilazioa, Makilajea, Manikura

PeluqueriaJean Luis David

NI ileapaindegia

Zubiaurrenea 10 behea

Etxebeste kalea 3

Belmonte kalea 2

Muna Lurra 12 behea

Kale Nagusia 8

Alperro buru kalea 3

Zubiaurrenea 5 behea

Zubiaurrenea 4

Lokala B7Urbil Zentro Komertziala

Arrate Zaharren Egoitza, Aginaga

943 366683

943 371685

943 372952

943 370462

943 363641

626 603600

943 361971

943 361951

943 360817

943 361951

Buruntzaldeko Euskara Batzordeetakokideen ekimenez, ilearen zainketa eta

edertasunarekin zerikusia duen liburuxka batprestatu da. Liburuxka hau ileapaindegietanbanatuko da. Buruan masajea nola eman, nolamakilatu, ilea nola zaindu… hala nahi dutenbezero guztiek edertasunaren inguruko aholkupraktikoak jasotzen dituen liburuxka hori etxe-ra eramateko aukera izango dute. Liburuxkahorretan, gainera, ileapaindegietan erabili ohidiren hitzak nahiz esamoldeak biltzen dituenhiztegi txiki bat ere aurki daiteke.

Itzulpen zerbitzuaileapaindegiei

Euskararen presentzia gehiago nabarmendudadin, itzulpen zerbitzu bat ere eskaini zaieBuruntzaldeko ilepaindegiei. Beraz, aurreran-tzean, prezioen listak eta bestelakoak euskarazere irakurtzeko moduan izango dira kanpainanparte hartzeko erabakia hartu duten ileapain-degietan.

Page 20: NOAUA!! 231 alea