Or deeenagaiilua

  • View
    342

  • Download
    4

Embed Size (px)

Transcript

  1. 1. Ordenagailua Ordenagailua makina elektroniko bat da, informazio tratatzeko memoria eta programak dituena. Datuak prozesatzeko gai den makina da. HardwareaSoftwarea Txip Prozesatzeko Unitate Zentrala (PUZ) Memoriak Disketeen dentsitatea MEMORIA UNITATEAK: Disko malguek Disko gogorrek Zinta magnetikoek CD-ROMak DVD Periferikoak Teklatua Sagua Eskuineko botoia Pantaila Inprimagailua Modema Busa
  2. 2.
    • Hardwarea. Ordenagailuaren atal fisikoa da. Hardwarea ordenagailuaren osagaien multzoa da: zirkuitu elektronikoa, kablea, pantaila, teklatua, sagua, inprimagailua, CD irakurgailua, eskanerra etab.
    Hardware
  3. 3.
    • Softwarea. Programak dira; hau da, ordenagailuak funtzionatu ahal izateko eman beharreko aginduak.
    Software
  4. 4.
    • Txipek osagai elektroniko asko dituzte, zirkuituak osatzen dituztenak, eta silizio plaka baten gainean jarrita egoten dira. Plastikozko karkasa batez estalita egoten dira eta beste zirkuitu batzuei komunikatzeko aukera ematen dieten burdinazko hankatxo batzuetara konektatzen dira .
    Txipa
  5. 5.
    • ROM memoria edo memoria hila. Izenak adierazten duen moduan, edukia irakurri bakarrik egin daiteke. Memoria honek gordetzen dituen datuei esker, ordenagailuak funtziona dezake eta PUZa beste osagai batzuekin komunika daiteke
    Rom memoria
  6. 6.
    • Memoria hauen edukia alda daiteke, hau da, irakurtzeko eta idazteko memoriak dira, baina ordenagailua itzaltzen denean memoriaren edukia ezabatu egiten da. RAM memoriak ordenagailuan exekutatzen ari diren programak edo datuak aldi baterako gordetzen ditu.
    Ram memoria
  7. 7.
    • Dentsitatea, datu kopuru jakin bat edo informazio kopuru jakin bat gordetzeko, euskarriak duen edukierarekin lotutako kontzeptua da.
    • Gaur egun, gehien erabiltzen diren disketeak dentsitate handikoak (HD) dira; 1,44 Mb gorde ditzakete eta dentsitate bikoitzeko (DD) disketeei, 720 Kb-eko edukiera dutenei, aurrea hartzen ari dira.
    Disketeen dentsitatea
  8. 8.
    • Disko malguek edo disketeek3 hazbeteko formatua dute eta 1,44 Mb-ko edukiera. Ordenagailu batetik bestera informazioa transmititzeko dira.
    • Disko gogorrek 60 Gb-ko edukiera edo handiagoa izaten dute. Normalean ordenagailuaren barruan egoten dira. Datuak eta informazioa gordetzen dituzte.
    • Zinta magnetikoekdisketeek eta disko gogorrek baino informazio gehiago gordeten dute.
    • CD-ROMak laser izpien bidez irakurtzen diren disko konpaktua dira, informazio asko gorde daiteke: 700 Mb. Erabiltzeko, ordenagailuak CD-ROM irakurgailua eduki behar du.
    • DVD diskoak , CD-ROMen antzekoa, datu bolumen handiagoa gordetzeko gai dira.Filmak gorde daitezke, soinu eta zenbait hizkuntzatako azpititulu eta guzti.
    Memoria Unitateak
  9. 9.
    • Periferikoak ordenagailuaren barrukoa eta kanpoko mundua lotzen duten gailuak dira.
    • Zereginaren arabera, periferikoak sarrerakoan, irteerakoak edo sarrera/irteerakoak izan daitezke. Kanpoko periferiko horiek kableen bidez konektatzen zaizkie ordenagailuaren atzeko aldean egoten diren portu .
    Periferikoak
  10. 10.
    • Ordenagailuen teklatuak idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina, ordenagailuen teklatuek beste tekla batzuk dituzte, funtzio jakin batzuetarako. Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke.
    teklatua
  11. 11.
    • Sagua ordenagailuari lotuta dago, zure eskuaren luzapen moduko bat da pantailan. Saguaren forma esku azpiari moldatzen zaio, eta, gutxienez, bi botoi ditu: ezkerrekoa botoi nagusia da, eta eskuinekoa, bigarren mailakoa. Bahako aldean, bola bat edo gurpil bat edukitzen du, norabide guztietan erraztasunez mugitu ahal izateko.
    Sagua
  12. 12.
    • Dokumentu, hitz edo paragrafo baten gainean jarri, aukeratu eta saguaren eskuineko botoiarekin klik egiten bada, lanean hari garen dokumentuari aplika dakizkiokeen funtzioen segida bat agertuko da pantailan.
    Eskuineko botoia