33
Durangaldea Otxandio Durango Ermua Elorrio

Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Durangaldea

• O t x a n d i o

• D u r a n g o

• E r m u a

• E l o r r i o

Page 2: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

323

Otxandio hiribildua Durangaldeandago, Bizkaiaren hego-mendebal-

dean, Aramaio eta Legutio udalerri araba-rrekin muga eginez. Nahiko leku garaia da(inguruko batez besteko altuera 500 bat m-koa da), eta oso gune garrantzitsua Duran-galdetik Arabarako igarobide naturalean.Durangaldetik Gasteizerako joan-etorrie-tan Urkiolako mendatea, Otxandio etaLegutio (azken hori Arabako herria) zehar-katu behar dira. Gaur egun, bide horretanez da trafiko handirik ibiltzen, baina ErdiAroan Bizkaia eta penintsularen barneal-dea lotzen zituen pasabide nagusietakobat zen, Balmaseda (Enkarterrietatik) etaUrduñarekin (Bizkaia nuklearretik) bate-ra.

Urkiola ibaia da Otxandioko lurrenardatza. Izen bereko herri-gunean sortuondoren, Bizkaiko ibai gehienek ez bezala,Bizkaiko Golkorantz joan beharrean, Ebro-rako bidea hartzen du. Ibaiadarretako batOleta erreka da, laburra bezain garrantzi-

tsua, eta Otxandion bertan isurtzen dizkiourak Urkiolari.

Otxandio, Bizkaiko Itsasoaren eta Medi-terraneoko isurialdearen artean zegoela,funtsezko ardatza eta lotunea izan zen Biz-kaiko eta penintsularen barnealdeko lurrenarteko harremanetan, geroago zehaztasunhandiagoz ikusiko dugun moduan.

Jaurerri osoa bezala, hariztiz, pagadizeta gaztainadiz josita zegoen Otxandio. Bai-na laster hasi ziren denak ustiatzen, etaazkenik, agortu egin zituzten. Burdinolenjarduera jotzen da errudun nagusitzat.Gaur egun, ostera, hazkunde azkarrekokoniferoak (batez ere Monterreyko pinua)daude haien lekuan, industriaren beharreierantzuteko.Hiribilduaren fundazioa eta Erdi Arokobilakaera

Otxandioko hiri-gutuna galduta dagoenarren, bi urteren arteko tarte laburreankokatu ohi da fundazio-data. Diego Lopez

Fundazio-urtea: 1236 eta 1254 bitar-

tean

Fundatzailea: Diego Lopez de Haro

III.a

Forua: Logroñoko Forua

Pribilegioen hartzaileak: Basailuak

Kokapena: Gasteiztik kostalderako

bidean

Kokalekua: Urkiola ibaiaren ondoko

lautadan

Altuera: 559 m

Biztanleak (2001): 1.017

Otxandio

Page 3: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

de Haro V.ak honakoa dio 1304an hiribildu-ko usadioak eta foruak berresteko gutune-an: “Sepan quantos esta carta vieren como yoDiego Lopez de haro señor de Vizcaya por hazerbien e merced a los mis basallos de ochandianotengo por bien e otorgoles este fuero e los usosque obieron en el tiempo de don diego mipadre”1. Haren aita Diego Lopez deHaro III.a 1236tik 1254ra izanzenez Bizkaiko Jauna, bi urtehorien artean sortuko zutenDurangaldeko hiribildu hau.

Otxandio Bizkaian hiribil-duak sortzeko prozesuarenlehen aldian fundatu zutelauste du Garcia de Cortarra-zek. 1199tik (orduan sortuzuten Balmaseda) 1287ra(Lanestosa fundatu zutenurtea), penintsularen bar-nealdetik kostalderakoiraganbide naturaletanzeuden guneak hiribilduedo forupeko herri-gu-ne bihurtu zituzten2.Horrelaxe fundatu zi-tuzten Balmaseda (Ka-dagoaren ibilguan), La-nestosa (Los Tornosmendatean), Urduña(Nerbioiren ibilguan)eta Otxandio (Urkiola-ren ibilguan). Bermeodugu salbuespen bakarra, kostaldean koka-tu baitzuten, itsasoz heldutako eta bidalita-ko produktuak bideratzeko. Fundaziohoriek guztiek lotura zuzen-zuzena duteMediterraneoaren eta, batetik, penintsula-ren barnealdearen eta, bestetik, Europarenkostalde atlantikoaren arteko lotune izatea-gatik Jaurerriak XII. mendetik lortu zuennagusitasunarekin.

Otxandiarrek, Bizkaiko gainerako hiri-bilduetakoek bezala, Logroñoko Foruaeskuratu zuten hiri-gutunaren bidez, ingu-ruetako landa-eremuetatik bereizteko eta

ekonomia eta merkataritza garatzeko oina-rriak finkatzeko. Logroñoko Foruari etaBizkaiaren eta Arabaren artean zuen koka-pen estrategikoari esker, Jaurerriko komu-nikazio-bide garrantzitsua izan zen, etainguruetako merkataritza kontrolatzea lor-tu zuen. Jaurerrira Gaztelako garia ekartzenzuten, eta burdina esportatu;, baina bazirenhedadura handiagoko joan-etorriak ere:

Gaztelaren eta Europako kostaldeatlantikoaren arteko salerosketak.

Mugimendu handi horren ondo-rioz, mandazainak, artisauak,

ostalariak eta, oro har, nola edohala merkataritzari lotutako

lanbideak sortu ziren hiri-bilduan.

Logroñoko Forua-ren abantailekin ba-tera, lurralde-barru-tia ere emango zio-ten, jakina, bainahiri-gutuna galdu-ta dagoenez, ezdakigu zehatz-

mehatz zein lurhartu zituen.Jakin badakiguErdi Aroan Ara-maioko Kondea-

rekin, hiribildua-ren ekialdean zeu-

den lur arabarren jabea-rekin, auzi luzea izan zutela El Limitadoizeneko 600 bat hektareako eremuagatik.

Ez da erraza eremu hori hasieratik, hiri-gutuna jaso zutenetik, hiribilduarena zenala, kondearen jabetza izanik, eskuratzensaiatu ziren jakitea. Litekeena da laboran-tzarako lurrak, animalientzako larreak etaetxe eta burdinoletarako egurra lortzekopremiak eraginda ahalegintzea eremu horieskuratzen, eta ondorioz, horregatik sortu-ko zen aipatu dugun auzia3. Ez ditugugatazkaren inguruko gorabeherak ezagu-tzen, baina Elvira de Leiva Andreak,

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Otx

an

dio

324

Gasteiza

Durangora

Urkiola

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Page 4: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Alfontso Muxika eta Butroe AramaiokoJaunaren amak, 1457an Otxandioko hiribil-duarekin sinatutako adostasun-eskrituranEl Limitadoren jabetza kondeari ematenzaio, eta usufruktua, berriz, hiribilduari.Beraz, otxandiarrei lur horiek lantzeko,larreak erabiltzeko eta mendiak ustiatzekoeskubidea aitortu zieten. Mendietan, ordea,ezin zuten etxerik edo etxolarik eraiki kon-dearen baimenik gabe eta ustiatzeko eremugak zituzten.

Hiribilduak nahikoa lur gutxi zituenez,hitzarmen horri esker konpondu eginzituen, neurri batean behintzat, leku-arazo-ak, baina ez behin betiko. Batetik, ez zenerraza usufruktuaren eta Kondearen jabe-tzaren ingurukoak betearaztea, eta bestetik,bilauek bertako baso aberatsetan esku har-tu nahi zuten. Jarrera horien emaitzak eten-gabeko liskar eta gatazkak izan ziren.

Arazoak arazo, biztanleria eta ekonomijarduerak garatzeko oinarri ziren aldetik,

hiribilduek garrantzi handia lortu zutenJaurerrian, eta leinuek ere udal-bizitzanparte hartu nahi izan zuten, jakina. Otxan-diora oso leinu garrantzitsuak joan zirenbizitzera, adibidez: Abendañotarrak etaOtxandiotarrak. Dorretxe bana eraiki zutenhiribildu barruan. Baina leinuen etorrera-ren ondorioz, XIV eta XV. mendeetan Biz-kaiko lurraldea astindu zuten bando-kide-en arteko borroketan murgildu ziren hala-beharrez hiribilduko biztanleak. Leinuenarteko borrokak ez ezik (esate baterako,Abendañotarren eta Muxikatarren arteko-ak), jauntxoen eta hiribilduaren arteko lis-karrak ere egokitu zitzaizkien. 1415ean,Joan de Abendañok erre egin zuen hiribil-dua, eta handik gutxira, Gomez Gonzalezde Butroe eta Muxika bere arerioak, arpila-tu. Geroxeago, Otxandiotarrek, Abendaño-tarren nagusikeriaz gogaituta, dorretxeagoitik behera erre zuten, eta ondorioz, jabe-ek setiatuta eduki zuen hiribildua4. Otxan-dio landa-eremuetako biztanleak leinu han-dien mendekotasunetik libratzeko sortuzuten arren, herritarrak azkenean, erabatgogoz kontra eta inolako interesik gabe,haien gatazketan murgildu ziren. Leinuengatazkak, gainera, oztopoak baino ez zirenekonomia eta gizartea garatzeko.Hiribilduaren egitura fisikoa Erdi Aroan

Bizkaiko Jaurerriko hiribilduetako pla-noen artean Otxandiokoa da bideari zorro-tzen lotu zitzaiona, fundazio-helburuarekineta Erdi Aroko mendeetan izandako gara-penarekin bat etorriz.

Erdi Aroan, Durangon egiten zuten batinguruko hiribilduetatik (Bilbo, Bermeo,Gernika, Lekeitio, Ondarroa, Markina,Ermua eta Elorriotik) zetozen merkataritza-bide garrantzitsuek. Gainera, Ermutik etaOndarroatik Mutrikuko eta Eibarko merka-taritza ere bideratzen zen, hein batean.Durangaldeko hiriburua, beraz, funtsezkokomunikazio-ardatz bihurtu zen Jaure-rrian, beharbada garrantzitsuena (Bilbore-

Otxandio

325

EL LIMITADOREN KOKAPENAOTXANDIOKO BARRUTIAN

Gasteiza

Durangora

Urkiola

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Page 5: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

kin batera). Baina Durango utzi ondoren,salgaiak Otxandiotik eramaten zituztenpenintsularen barnealderantz. Izan ere,Otxandio, Arabaren ondoan eta errazzeharkatzeko moduko goi-lautadan koka-tua, oso leku aproposa zen igarobidea izate-ko. Durangotik Otxandiorako bidean,Urkiolako gaina (713 m) zen oztopo nagu-sia; handik aurrera, bideak pixkana-pixka-na beherantz egiten zuen Otxandiora (500m inguruko altueran) heldu arte. Hiribil-dua hegoaldetik utzi eta, irtenune txiki batgainditu ondoren, Legutiora heltzen ziren,eta handik, inolako arazorik gabe, Arabakohiriburura.

Horrela, bada, hain merkataritza-bidegarrantzitsua izanik, normala da hiribil-

duaren planoa komunikazio-beharren ara-bera moldatzea, eta bideari jarraituz, formaluzexka ematea. Kale nagusiaren (Artekale)eta hari itsatsitako beste bi kale txikiagoren(Udaletxe eta Carnecería) inguruan eraikizuten Otxandio. Erdi Aroko kale nagusiaArtekale zen, eta hala da gaur egun ere.Lehen aipatu dugun bidea bertatik igaro-tzen zen. Kale nagusiaren eta itsatsitakobeste bien artean kantoi estuak sortu zituz-ten, etxe-uharteen eremuak mugatzeko.Etxe-uharte bakoitzean etxe-ilara bakarrazegoen, eta horregatik, trinkotasun handiazuten6.

Bizkaiko hiribildu gehienetan harresiexentua eraiki bazuten ere, Otxandion bes-te irtenbide bat aukeratu zuten. Gernika-

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Otx

an

dio

326

Erdi Aroko partzelak

Hedapenak

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Page 6: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

rrek bezala, Otxandioko bizilagunek etxeenatzeko aldea babes-elementutzat erabiltzeaerabaki zuten: horretarako, ezin zuten bao-rik izan edo, izatekotan, nahikoa goianegon behar zuten. Gaztelurik edo gotorle-kurik ere ez zegoenez, Erdi Aroko ohiturarijarraituz, Santa Marina eliza, hiribilduarenmutur batean zegoena, erabili zuten zere-gin horretarako. Kanpandorreko hormabatean dagoen gezi-leihoak egiaztatu egi-ten du hipotesi hori. Bestetik, XVII. mende-ra arte gotorretxea egon zen plaza ondoan,eta seguruenez, hiribilduko babes-sistemaindartzeko erabiliko zuten7.

Plaza dugu hiri-elementurik garrantzi-tsuenetakoa, Jaurerriko gainerako hiribil-

duetakoak baino askoz handiagoa baita.Ustez, Artekalera eta Santa Marina elizaraematen duen gune ireki hori Erdi Arotikdago hor. Ziur aski, merkataritzari lotutakojoan-etorriak oso ugariak zirelako egingozuten halako plaza handia. XVIII eta XIX.mendeetan egindako aldaketa nabarmenakgorabehera, ez dirudi alde handirik dagoe-nik egungo plazaren eta Erdi Arokoarenartean.

Eraikinik adierazgarriena, berriz, SantaMarina eliza da, plaza alderantz kokatua.Hasieran eraikin gotikoa zen, baina XVI.mendean handitu egin behar izan zuten XV.mendearen amaieratik biztanleria askohazita zegoelako.

Elizan ez ezik, hiribilduan ere ez zegoenbehar beste leku, populazioaren gorakada-ren ondorioz. Beharrak eraginda, XV. men-dearen amaieran handitu egin zuten hiribil-dua: Artekale kalearen bi aldeak zabaldueta Uribarrena (iparraldean) eta Urigoiena(hegoaldean) errebalak sortu zituzten, hiri-bilduaren ezaugarri bereizgarriak baterealdatu gabe, hau da, igarobide eta pertsonaeta salgaien trafikoari lotutako gune izatea-ri utzi gabe.

Erdi Aroko etxeei buruz ez dakigu iaezer, ez baita inolako arrastorik geratu.Dorretxeak ere galduta daude. Ohikoa denmoduan, etxeen orubeak ditugu lekukobakarrak. Orube gotikoak dira nagusi:estuak eta luzexkak dira, mehelinen arteandaude eta kale aldera fatxada txikia dute.Orube asko orduan bezalaxe daude, bainabeste askotan aldaketak egin zituztenXVIII. mendean, zabalagoak eta erosoagoakizan zitezen. Erdi Aroko etxeek kale aldekofatxadetan bi bao zituzten: bat etxean sar-tzeko eta bestea merkataritzan aritzen zirenetxeetan, bezeroekin egoteko.

Otxandio

327

OTXANDION BAT EGITEN ZUTENERDI AROKO BIDEAK

Bilbo

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Page 7: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Otx

an

dio

328

Oharrak1. Ikus Labayru: Historia General del Señorío de Bizcaya. III. liburukia. Bilbo, 1897. Jatorrizko argital-penaren faksimilea. La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea. Bilbo, 1968. 417. or.2. Ikus García de Cortázar, J.Á.: “Las villas vizcaínas como formas ordenadoras del poblamiento yla población”. Las formas del poblamiento en el Señorío de Vizcaya durante la Edad Media. Bizkaiko ForuAldundia, Bilbo, 1978. 89-90. orr.3. Ikus Martínez Rueda, F.: Otxandio. Historia y Patrimonio Monumental. Bizkaiko Foru Aldundia, Bil-bo, 1992. 20-22. orr.4. Gertaera horiei guztiei buruz gehiago jakiteko, ikus Martínez Rueda, F.: Otxandio. Historia y Patri-monio Monumental. Op. cit. 19-20. orr.5. Erdi Aroko bideei buruz gehiago jakiteko, ikus Arizaga, B.; García de Cortázar, J.Á.; Ríos, M.L. etadel Val, I.: Vizcaya en la Edad Media. II. liburukia. Haranburu, Donostia, 1985, 193-212. orr.6. Ikus García Fernández, J.L. eta Saladina Iglesias Rouco, L.: La plaza en la ciudad. Galicia. Asturias.Cantabria. País Vasco. Navarra. Hermann Blume, Madril, 1986.7. Martínez Rueda, F.: Otxandio. Historia y Patrimonio Monumental. Op. cit. 116. or.

Page 8: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

329

Durangoko udalerria Durangaldea-ren erdi-erdian dago, eskualdeko

hiru ibai nagusiek bat egiten duten gunean.Ibaizabal eta bere bi adarrak, Zumelegi etaMañaria, ditugu ibaiok. Ibaizabalek Bilbo-ren inguruarekin lotzen du hiribildua,Zumelegik Deba bailarari (Gipuzkoan)ematen dio bidea eta Mañaria ibaiaren iba-rra zeharkatuz Arabara iristen gara. Lekuezin hobean dago Durango, oso garrantzihandiko bidegurutzea baita bai eskualdeanbai Bizkaia osoan.Durango hiribilduaren jatorria

Durangoko Tabira hiribildua sortuzuen hiri-gutuna galduta dagoenez, ezdago noiz fundatu zuten zehazterik etaeztabaida biziak sortu izan dira fundazio-dataren inguruan. Iturrizak, Garibayk etaHenaok, besteak beste, XII. mendearenerdia aldera fundatu zutela uste zuten,Nafarroako erregeren baten aginduz. Horihorrela izanez gero, Durango litzateke, eta

ez Balmaseda (1199), Bizkaian eratutakolehen hiribildua. Aipatutako hipotesieierantzun nahian, Estanislao Labayrukondorengoa adierazi zuen Historia Generaldel Señorío de Bizcaya lanean: bere kideekhiribilduaren fundazioa hain goiz koka-tzeko arrazoitzat hartu zituzten foruakberez ez zirela udal-foruak, Durangokomerindadeko zergapeko nekazariei eman-dakoak baizik1.

Gaur egun beste uste bat da nagusi:Durango 1290. urtea baino zertxobait gero-ago sortu zuela Bilboren fundatzaileak,Diego Lopez de Harok. Artean, Jaurerriasusperraldi ekonomiko bizian zegoen mur-gildurik, kostaldearen eta penintsulako bar-nealdearen arteko trukeek eta, era berean,penintsulako barnealdearen eta Europakokostalde atlantikoaren (Frantzia, Flandeseta Ingalaterra) artekoek izandako goraka-daren ondorioz. Kostaldean Bermeo etabarnealdean Balmaseda, Urduña, Otxandioeta Lanestosa fundatu ondoren, kostaldea

Fundazio-urtea: 1290?

Fundatzailea: Diego Lopez de Haro?

Forua: Logroñoko forua

Pribilegioen hartzaileak: Basailuak

eta populatzaileak

Kokapena: Ibaizabal, Zumelegi eta

Mañaria ibaiek bat egiten duten

lekuan

Kokalekua: Ibaien inguruko ibarreko

lautada batean

Altuera: 119 m

Biztanleak (2001): 25.003

Durango

Page 9: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

hiribilduz hornitzea (Plentzia, Bilbo, Portu-galete, Lekeitio eta Ondarroa) eta barneal-dearekiko (Durango) eta Gipuzkoarekiko(Ermua) loturak indartzea erabaki zutenJaunek.

XIV. mendean arrazoi politikoak etasozialak zirela medio fundatutako hiribil-duak ez bezala, Durango baldintza ekono-mikoek eraginda sortu zuten, primerakokokagunea baitzuen Bizkaiko merkataritza-trafikoa sustatzeko eta berak ere handiketekinak ateratzeko.Durangoren garapen ekonomikoa ErdiAroan

Durangaldearen erdian egonik, eskual-deko ardatz izateko sortu zuten hiribildua.Eskualdeko ibai nagusiek (Ibaizabal, Zume-legi eta Mañaria) ere bertan gurutzatzendute elkar, eta horrek merkataritza susta-tzen lagundu zien. Gauzak horrela, biztan-leria segituan hazi zen. XV. menderako ekinzioten lehen aldiz hiribildua zabaltzeari(Kalebarriarantz). eta esparru harresituareninguruan errebalak zeuden ordurako.1514an Durango zen Bizkaiko populazio-dentsitaterik handiena zuen bigarren hiri-bildua, Bilboren ostean. 82 su zituen hekta-rea bakoitzeko2.

Merkataritzaren arloan, penintsularenbarnealdearen eta Bizkaiko kostaldearenartean kokatuta egotea izan zen susperga-rririk handiena, Gernika, Bermeo, Lekeitio,Ondarroa eta Bilborako bideak bertatikabiatzen ziren eta. Gipuzkoarekiko merka-taritza-harremanak askoz ere urriagoakomen ziren.

Merkataritzari lotutako lanbideak erruzugaritu ziren: salgaien garraiolariak, taber-nariak, ostalariak eta salerosketak erraztekobehar diren bestelako ofizioak. Gainera,merkataritzari esker, bai bertako biztanle-ria, gero eta ugariagoa, bai inguruko base-rri-eremuetakoa hornitzen zituzten.

Artisautzak ere berebiziko garrantziazuen hiribilduan. Erdi Aroan oihalgintza

eta teilagintza ziren artisau-jarduera nagu-siak. Estreinakoz XVII. mendeko doku-mentuetan aipatzen den arren, burdingin-tza ere nahikoa hedatuta egongo zen ustez;halaxe zegoen behintzat garai hartan Biz-kaiko hiribildu gehienetan. Errementeria-ko burdinaren salerosketa, behinik behin,XVI. mendearen hasierako agirietan dagojasota. Beste artisautza-jarduera garran-tzitsu bat larrugintza ei zen, nahiz eta XVI.mendearen erdira arte inolako aipamenikez egon3.Hiri-egitura Erdi Aroan

Durangok Bizkaiko hiri-esparrurik han-dienetakoa zuen (5,1 hektarea). Bermeo,Lekeitio, Bilbo, Urduña, Gernika eta Balma-seda baino ez ziren handiagoak. Beraz, hiri-gintza-aldetik gehien garatu ziren hiribil-duetakoa dugu. Esanak esan, ez dugu ahaz-tu behar denak ere txikiak zirela, Gaztela,Leon, Aragoi edo Europako beste erresumabatzuetako hiribilduen aldean. Adibidez,Bartzelonak 140 Ha zituen, Salamancak 110eta Soriak 1004.

Durangoko oinplanoak Bizkaian osohedatuta ez zegoen ezaugarri bereizgarribat du: obala (eliptikoa) da. Halakoxea zenGasteizkoa ere. Hegaletako bi kaleek

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Du

ran

go

330

Page 10: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

(Barrenkaleak eta Kalebarriak), gutxi gora-behera ipar-hego norabidea dutela, mutu-rretan erdialderantz jotzen dute pixka bat.Kaleen norabidea, iparraldetik hegoaldera-koa, ere bertako berezitasuna da, Bizkaikohiribildu gehienetako kaleak ekialdetikmendebalderako norabidea dute eta. Du-rangon, bideak baldintzatuko zuen, behar-bada, hiriaren oinplanoa, edo agian, bideasustatu nahi zutelako antolatu zuten hiri-planoa hari begira5.Oinplanoa: kaleak, kantoiak eta plazak

Durangok hiru kale zituen hasieran:Goienkalea, Artekalea eta Barrenkalea.Kaleen izenek non zeuden ematen duteaditzera. Goienkalea eta Artekalea zuzen-zuzenak dira; Barrenkalea, ostera, okersamarra, hango orubeen atzeraino heltzenzen ibaiaren ibilbidearen ondorioz. Kantoiestu bat (Zeharkalea) egin zuten hiru kale-ak zeharkatzeko, herritarrak batetik besteraarinago joan zitezen, bestela sekulako itzu-lingurua egin beharko zuten eta.

XV. mendean sortu zuten laugarrenkalea, garapen ekonomikoak eragindakopopulazio-hazkundeari erantzuteko. Ka-lebarria deitu zioten. Ia XX. mendera artelau kale horiek osatu zuten Durangokohirigunea, errebalen hazkundea gorabehe-ra.

Kale guztiek ez dute zabalera bera.Bengoetxea Rementeriak eta Cajigas Pane-rak6 egindako neurketen arabera, Goien-kaleak 5 metro ditu eta Barrenkalea 7rainoheltzen da gune jakin batean. Baina azkenzabalera hori ez da kontuan hartzekoa,Erdi Aroaz geroztik egindako aldaketenondorio delako. Kaleen zabalera 6 metroingurukoa da, oro har. Kantoia edo Zehar-kalea zertxobait estuagoa da: 5 metro ditubatez beste, eta gunerik estuenetan 3,5metro.

Badirudi hasieran kaleak estuagoakzirela, 1554ko sutearen ondoren kaleak etakarkabak zabaltzea erabaki baitzuten etxe-

ak elkarrengandik hurbilegi egoteakzekartzan arriskuak eta deserosotasunaksaihesteko.Esparru harresitua: harresia eta ateak

Durango merkataritza-bidea indartze-ko, hau da, helburu ekonomikoei errepa-ratuz fundatu bazuten ere, ez zituztenalde batera utzi Erdi Aroko bizimoduarilotu-lotuta zeuden beste alderdi batzuk,hala nola, babes-premia. Durangokoharresiak barruko bizilagunak babestekobalio zuen, batetik, eta hiribildua inguru-ko landa-eremutik bereizteko, bestetik.Gainera, harresiko ateak hiribildutik pa-satzen ziren salgaiak zaintzeko lekurikonenak ziren.

Durangoko harresia aipatzen duen lehendokumentua 1372koa da, Joan II.ak foruakberresteko7 idatzi zuena.

Harresia aztertzeko, bi eraikuntza-aldibereizi behar dira aurrenik.

Lehen harresia jatorrizko hiru kaleen–Barrenkalea, Artekalea eta Goienkalea–inguruan eraiki zuten hiribildua fundatuzutenean. Andre Mariaren eliza ere harresibarruan geratu zen: agian ez zen harresiarizuzenean itsatsita egongo, baina segurue-nez, babes-elementua izango zen. Joera horinahikoa hedatuta zegoen Erdi Aroan: eli-zak, hiribilduetako eraikinik handienak etasendoenak izaki, gotorleku ezin hobeakziren bizilagunak babesteko. Urduña duguBizkaian adibiderik nabariena: bertakoparroki elizako absidearen kanpoaldeanbabeserako gaineko pasabidea dago orain-dik.

Durangoko harresia Mañaria ibaiarenondotik igarotzen zen mendebaldean.Ekialdeko muga, berriz, Goienkaleako etxe-uharteetan gaur egun dagoen karkaba eizen.

Egile batzuen ustez, jatorrizko harresiakez zuen hiribildu osoa inguratzen, hau da,esparru gehiena oso bao gutxiko eta elkarritrinko atxikitako etxeek babesten zuten.

Durango

331

Page 11: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Du

ran

go

332

Page 12: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Kontuan hartzeko moduko hipotesia denarren, gaur egun beste uste bat da nagusi:harresiak hiribildu osoa inguratu zuenhasiera-hasieratik, bai gunerik ahulenak(Andre Maria elizaren eta Santa Ana ataria-ren inguruak) bai ongien babestuta zeude-nak (Mañaria ibaiaren ertzak).

Harresia eraikitzeko erabilitako materia-letan ere iritziak ez datoz bat. Lehen harre-sia zurezkoa izango zen ziur aski (Elorrionargi ikusten da bazegoela horretarako ohi-tura), baina badirudi handik gutxira bestebat eraiki zutela, sendoagoa, karea eta erre-karriak erabiliz. Bigarren hori agirietanaipatzen da, eta aztarna arkeologikoak ereutzi ditu.

Hiru atari omen zituen: hegoaldean,Arabarako irteeran, Santa Anakoa; ipa-rraldean, Andre Mariaren elizaren ezke-rraldean eta Gernikarako eta Bilborakoirteeran, Zumardikoa esaten ziotena; az-kenik, Goienkalearen amaieran, Onda-rroa eta Ermua alderantz, Kurutziaga ata-ria8.

Bigarren harresia hiri-planoari Kaleba-rria gehitu ziotenean eraiki zuten. Hiribil-dua ekialdetik zabaldu zutenean, harresiberria eraiki zuten Kalebarria eta Komentu-kale arteko orubeen atzealdetik. Karea etaerrekarria erabili zituzten. Dena den, eremuhori da historian zehar gehien aldatu dute-na, eta horregatik ez da erraza benetan non-dik nora zihoan zehaztea. Harresiarenaurririk handiena Komentukaleren 8. zen-bakian aurkitu zuten: ipar-hego norabideaduen hare-harrizko horma. Primeran dagoeraikita eta gunerik zabalenean 1,65 metroditu9.

Bigarren harresiari beste hiru ate eginzizkioten: Pietatearena, Zeharkalearenekialdeko muturrean; San Martinena, Kale-barriaren hegoaldeko irteeran; eta Zabala,Zeharkalearen mendebaldeko irteeran.Kurutziagako atari zaharra ekialderantzeraman zuten, harresiaren trazatu berriraegokitzeko.

Harresiaren ondoko orubeak sakonago-ak direnez, pentsatzekoa da bai lehenengoharresiak eta bai bigarrenak erronda-pasa-bidea izango zutela, erasoaldietan herrita-rrak hobeto babesteko. Harresiaren etaetxeen arteko guneez baliatu ziren gerorahiribilduaren esparrua zabaltzeko. Bizkaiaosoan egin zuten hori, hiribilduetako kon-tzejuek erronda-pasabideen okupazioarenkontra erabaki gogorrak etengabe hartuarren. Pasabidearen eremua etxeak handi-tzeko erabiltzen zuten, baina indartzekoere bai, haren sendotasunari esker. Ba-tzuek harresian zuloak ere egin zituztenaireztapena hobetzeko eta argitasun han-diagoa izateko. Bada gaiari buruzko pasa-dizo edo berri adierazgarri bat. 1555ean,Korrejidorea Durangora etorri zen: hiribil-dua oso estua zenez, etxeak harresiarenhormetan egiteko ohitura aspalditik osoerrotuta zegoela esan zioten, eta berak ereederki egiaztatu zuen herrian batetik bes-tera zebilela. Hori ikusita, harresiak kon-pontzeko dirurik ez emateko agindu zienalkateari eta zinegotziei: “andando en ladicha visita, había visto que los vecinos de lavilla edificaban sobre los muros y cerca de ladicha villa y había sido informado de que lastales personas estaban en costumbre antigua dehacer los edificios sobre las dichas cercas por laangostura que había en la villa para hacer edi-ficios de casas. Mandó que el alcalde y regi-miento non den ni consientan maravedía algu-no de los propios de la villa para el reparo de lascercas, que los tales vecinos edificaban sobreellas”10.

Santa Anako ataria da, Erdi Aroan hiri-bilduaren hegoaldean zegoena, zutikdirauen harresi-atal bakarra. “Azokako ata-ria” esaten zioten, azoka aldamenean egitenzutelako. Lehen adierazi dugun moduan,litekeena da Sana Ana lehen harresiarenhiru ateetako bat izatea. Baina gaur egungoatea ez da Erdi Arokoa, XVIII. mendeanbeste leku batean berreraikitakoa baizik.Santa Ana berreraiki eta beste kokagune

Durango

333

Page 13: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Du

ran

go

334

DURANGOKO HIRI-BARRUTIAK XIV ETA XV. MENDEETAN IZANDAKO BILAKAERA

Page 14: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

batera eraman ondoren, handik urtebetera(1743an) atea botatzea eta berria egitea era-baki zuten. Kanoi-gangadun arkua daukabi pilare zilindrikoren artean, burualdeanharrizko barandadun terraza, erdian frontoitriangeluarra eta alboetan erabat apaindu-tako bi gorputz zilindriko.Zubiak

Erdi Aroko zubiei buruzko oso aipa-men gutxi daude agirietan, baina ustezhasiera-hasieratik eraiki zituzten Mañariaibaia zeharkatzeko. Ibaiak hiribildua ba-bestu egiten zuen, baina aldi berean, ozto-poa ere bazen Arabaren eta Bizkaiarenbarnealdea lotzen zituen bidearekin ko-munikatzeko.

Hiribilduko lehen bi zubiak, Zumardi-koa eta Santa Anakoa, komunikazio-beharhorri erantzuteko eraiki zituzten. Lehengoahiribilduaren ipar-mendebaldean zegoen,Zumardiko atarian, Barrenkalearen irtee-ran; bigarrena, berriz, hegoaldean, Arabarabegira. Zubiei esker, hiribilduaren eta ingu-ruko lurren arteko komunikabideak izuga-rri hobeto ziren, eta, bere kokagune estrate-gikoari zegokion moduan, merkataritzangarrantzi handia lortzen lagundu ziotenDurangori.

Zeharkalearen irteerako zubia geroxea-go eraiki zuten. Hasieran Zabala zuen ize-na, baina denboraren poderioz San Agustinhasi ziren deitzen. Zubiari esker askoz ereerrazagoa izan zen hiribildu barruan ekial-detik mendebalderako joan-etorriak egitea,kantoiari, Erdi Aroko kaleen bilguneari,irtenbidea eman zion eta.Errebalak

Nahiz eta hiriguneari Kalebarria gehi-tu, etxeen atzealdeko ortuak kendu etaorubeak zatitu, hiribildua txikiegia zen,biztanleria etengabe ari baitzen hazten.XV. menderako hasita zeuden bizimoduahiribilduan egin arren bertan etxerik ezzutenentzako errebalak egiten. Nahiz eta

hirigunetik kanpo egon, gune ekonomikogarrantzitsuak ziren, besteak beste, harre-si barruan deserosoak izango ziren jardue-rak lasai gauzatzeko adina leku zegoela-ko.

Errebalak harresiaren ateen ondoankokatu ohi zituzten alde guztietan, merka-taritzako joan-etorrietatik etekina ateratze-ko, eta horixe egin zuten Durangon ere.Agirien arabera, XV. mendearen amaierara-ko bost errebal zeuden bost ateen ondoan:Ermodoko edo Zumardiko errebala, Bilbo-rako bidean, Mañaria ibaiaren beste aldean;Zabala, izen bereko zubia zeharkatu ondo-ren; Pinondokoa edo Azokakoa, hori ereMañaria ibaiaren beste aldean, Arabarabidean; Intxaurrondokoa, San Martin ata-riaren irteeran, Tabirako San Pedrorakobidean; eta azkenik, Kurutziagakoa, Gi-puzkoarako irteeran.

Lekuan lekuko bidearen garrantziaksekulako eragina izan zuen errebalen gara-penean. Horrela, Zabala eta Intxaurrondo,bigarren mailako bideen ondoan zeudenez,Ermodo, Pinondo eta Kurutziaga bainogutxiago hazi ziren.

Durango

335

DURANGON BAT EGITEN ZUTEN BIDEAK

Page 15: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Errebalak, Kurutziagakoa izan ezik,luzexkak ziren, hiribildurako bideen on-doan zeudelako. Kurutziagakoa izenaeman zion gurutzearen inguruan egin zu-ten.

Pinondo eta Kurutziaga errebalekizan zuten hazkunderik “oparoena”,lehenengoak bide garrantzitsu etaeguzkitsu baten ondoan zegoela-ko eta bigarrenak hiribildu-ko aberatsenek jauregiakeraikitzeko aukeratuzutelako. Ermodokoauzokide gehienak,ostera, pobreak zi-ren eta herriko le-kurik itzaltsuene-an bizi behar izanzuten.Orubeak eta eraikinak

Hiribilduaren egiturakaleen bidez taxutu etagero, barruko espazioa oru-beetan banatu zuten. Ziuraski orube guztiak berdinakizango ziren, eta nahikoaestuak. Baina handik gutxi-ra, “berdintasuna” anizta-sun bihurtu zen, hainbatarrazoirengatik. Batetik,biztanleriaren hazkundea-ren ondorioz, orube batzukbitan banatu behar izanzituzten etxebizitza baka-rren ordez bi eraikitzeko.Bestetik, dirudunek ondo-ko lursailak erosteari ekinzioten dorretxeak egiteko. Gai-nera, etxeak estuak zirenez, kale bat-zuetan erronda-pasabideaz baliatuziren leku gehiago izateko. Azken arra-zoiak hiribilduak jasandako sute ugariakditugu, berreraikuntza-lanetan ziur askiorube batzuen egitura aldatu egingo zuteneta.

Orubeetan hiribilduetako etxe bereizga-rriak eraiki zituzten. Erdi Aroan Durango-ko etxe gehienak zurezkoak ziren, materia-lik merkeena zelako, eta jakina, erraz har-tzen zuten sua. 1457an, Enrike IV.a erregeaDurangora etorri zen, eta hiribilduari nola-

ko itxura hartu zion galdetu ziotene-an, etxe guztiak egurrezkoak

izatea erokeria hutsa zelaerantzun omen zien, edo-

zeinek, nahita ala na-higabe, lasto-eskuka-

da bati su emanezgero, dena kiskalitageratuko zela. Ho-rra nola azaldu zu-

en pasadizoa Ga-ribayk: «Refieren algunos

viejos por tradición que pre-guntado en Durango el Rey,que le parecia aquella villa, res-pondió: que estaba en poser deun loco, dijo, por ser todas lascasas de tabla, porque estaba a laventura de quien con un manojode paja, haciendo un desatino, odescuido, diese fuego a la villa»11.Eta hala izan zen. 1554an,sute baten ondorioz, etxeguztiak erre ziren, harrizkobakan batzuk izan ezik.

Etxeak orubeen diseinuraegokitzen zituztenez, estuaketa luzeak ziren. Fatxada osotxikia zen eta barrualdealuze-luzea. Beraz, argia etaairea nekez sartzen ziren,

baoak ere urriak eta txikiakziren eta.

Bi solairuko etxeak ziren. Goikoabizitzeko erabiltzen zuten eta behe-

koa merkataritza-lanetarako. Teilatupean,berriz, ganbara zeukaten, gauzak gordetze-ko.

Hiribilduetako etxeez gain, dorretxeasko eraiki zituzten, nobleek ere bertako

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Du

ran

go

336

KURUTZIAGA

Page 16: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

ekonomia oparoan parte hartu nahi izanzutelako. Garai hartako dorretxe bakarradago gaur egun: Lariz dorrea, Barrenkale-an. Jaurerriko beste hiribildu askotan beza-la, bando-kideen arteko gerra bukatu etagero, dorretxea hiri-jauregi bihurtu zuten,erosoagoa eta bake-garairako egokiagoaizan zedin.Espiritualtasunaren eremuak

Etxebizitzez gain, espiritualtasunarieskainitako eremuek ere garrantzi bereziaizan zuten hiribilduan. Uribarriko AndreMaria da historiaren eta artearen ikuspegi-tik baliorik handiena duen Durangoko eli-za. Zenbait egilek X. mendekoa dela diotenarren, agirietan jasotako lehen datu ziurra1372koa da, Durangoko foruak berretsizituzten urtekoa. Jatorrizko elizaren aztar-

narik ez da geratzen, eta aurririk zaharre-nak XVI. mendearen hasierakoak dira. Ten-plua ur-poltsa handi baten gainean eginzutenez, hamaika arazo sortarazi ditu, etamendez mende konponketa-lan ugari eginbehar izan zaizkio.

Tenpluak lau eraikuntza-alditako ezau-garriak ditu funtsean. Lehen aldia, gotikoa,eraikinaren neurri orokorren iturburuadugu. Trazadura ausarteko koru hispaniar-flandestarraren arkua (1525 ingurukoa) dagarai hartako elementu nagusia. Bigarrenaldian, Errenazimenduan, kanpandorreaegin zuten. Hirugarren aldiaren emaitzaarkupe zaharra izan zen, estiloz klasizistagoiztiarra. Azkenik, garai klasizistaren une-rik gorenean, elizaren egungo ia egituraguztia taxutu eta hegoaldeko arkupea eginzuten12.

Durango

337

DURANGOREN IKUSPEGIA. AURREAN, ZUBIA ETA SANTA ANA ARKUAIturria: Madoz, P.: Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico...

Page 17: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Horrela, bada, XVI. mendearen hasieraneraikitako eliza handitu egin zuten XVII.mendean. Urizarzabalek diseinatu zituenlanak 1622an, baina 1645ean Juan de Anso-lak zuzendu egin zuen dena goitik behera.Biek oso gustu arkaikoak zituztenez, tertze-leteak eta gurutzeria ezarri zizkieten hirunabeetako gangei. Portadak hainbat egilekeraiki zituzten: mendebaldekoa Domingode Anituak (1611), hegoaldekoa Bengoeche-ak (1622) eta mendebaldekoa Ormaecheak(1611).

Hegoaldeko arkupea bereziki aipatzekomodukoa da: arotzeria-lan herrikoi bikainada, eta gainera, eguraldi txarrarekin erebabestuta egoten den plaza eta azoka.1678tik 1681era bitartean eraiki zuten, baina1937ko bonbardaketaren ostean, berrirojaso behar izan zituzten arkupea, korua,kaperak eta sakristia, txikituta zeuden eta13.Arotzeria-lan bikain hartan, 14 eta 16,5metro bitarteko argidun eremu estalia eginahal izan zuten. Herriko gune nagusietakoabihurtu zen durangarrentzat14.

Santa Ana eliza Andre Mariarenarenbeste muturrean dago, hiribilduaren hego-aldean. XV. mendean eraiki zuten, biztanle-riaren gorakadaren ondoriozko beharreierantzuteko, kale berria eta haren ingurukoharresia bezala. Ez zaigu jatorrizko elizarenaztarnarik heldu, eta ez dakigu benetannon zegoen ere. Gaur egungoa, hiru nabeeta gurutzadura dituen eliza, XVIII. mende-aren amaieran eraiki zuten lehengoa bainokanporago, aurrekoa oso leku hezean zego-en eta. XVIII. mendeko berreraikuntza-lanetan beste helburu bat ere izan zuten:hedadura handiagoa ematea, biztanleriarenhazkundearen ondorioz ez baitzegoendenentzako lekurik.

Komentuei dagokienez, San Frantziskomoja-komentua da Erdi Aroko bakarra.1439. urtean eraiki omen zuten, gutxi gora-behera, eta 1599an bihurtu zen klausura-koa.

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Du

ran

go

338

DURANGOKO BI PLAZA NAGUSIAKELIZEN ONDOAN ZEUDEN

URIBARRIKO ANDRE MARIAREN ELIZA

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Page 18: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Durango

339

Oharrak1. Labayru, E.: Historia General del Señorío de Bizcaya. II. liburukia. Bilbo, 1897. Jatorrizko argitalpe-naren faksimilea. La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea. Bilbo, 1968. 146-149. orr.2. Ikus García de Cortázar, J.Á.: “Las villas vizcaínas como formas ordenadoras del poblamiento yla población”. Las formas del poblamiento en el Señorío de Vizcaya durante la Edad Media. Bizkaiko ForuAldundia. Bilbo, 1978. 106. or.3. Durangoko hiribilduko ekonomiari buruzko xehetasunak ikusteko, Iturbe Mach, A.: Algunas notassobre la historia de Durango. Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1993. 43-76. orr.4. Arizaga Bolumburu, B.: Urbanística medieval. Guipúzcoa. Kriselu, Donostia, 1990. 104. or.5. Ikus Bengoetxea Rementería, B. eta Cajigas Panera, S.: Durango. Transformaciones históricas de suconfiguración urbana. Durangoko Arte eta Historia Museoa, Bilbo, 1997. 31. or.6. Ikus Bengoetxea Rementería, B. eta Cajigas Panera, S.: Durango. Transformaciones históricas... Op.cit. 101-102. orr.7. Iturriza y Zabala, J.R.: Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones. Edición RodríguezHerrero. Librería Arturo argitaletxea. Bilbo, 1967. 218-224. orr.8. Durangoko esparru harresituko ateen kopurua eta kokapena eztabaida-iturri dira oraindik. Lane-an hauen guztien ondorioak hartu ditugu kontuan: Bengoetxea Rementeria, B. eta Cajigas Panera,S.: Durango. Transformaciones históricas... Op. cit. 35-79 orr. Ikus horrekin batera Basterretxea Moreno,A.: “Puertas y arrabales de la Villa de Durango”, Cuadernos de sección Historia-Geografía, 21 lanean,Eusko Ikaskuntza, 1993, 155-166. orr.9. Bengoetxea Rementería, B.: Memoria de los sondeos arqueológicos realizados en el Casco Histórico de lavilla de Elorrio. Lan hori Dona Gil Abad-ek Elorrioko hiribilduaren inguruan oraintsu argitaratutakoAzterketa Historiko Arkeologian (PERI) dago oinarrituta: Elorrio. Urbanismo medieval de la villa. Elo-rrioko udala. Euskal Kultur Ondarearen Zentroa. Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza, Bilbo, 1997.10. Durangoko Udal Artxibategi Historikoa. 1. kontu-liburua, 139. or. 1555-09-02. Lan honetan jasoa:Bengoetxea Rementería, B. eta Cajigas Panera, S.-ren Durango. Transformaciones históricas... Op. cit.53-55. orr.11. Garibay, Compendio. II, XVII lib., III kap., 501. or. Lan honetan jasoa: Arizaga, García de Cortázar,Ríos, Del Val: Vizcaya en la Edad Media. III. liburukia. Op. cit. 33. or.12. Elizari buruzko azterketa sakona: Barrio Loza, J.A.; González Cembellín, J.M. eta Santana Ezque-rra, A.: El patrimonio monumental de la villa de Durango. Durango, 1987.13. Ikus Arquitectura y Desarrollo Urbano. Bizkaia. Madril, 1997. 36-37. orr.14. Ikus García Fernández, J.L. eta Iglesias Rouco, L.S.: La plaza en la ciudad. Galicia. Asturias. Canta-bria. País Vasco. Navarra. Hermann Blume, Madril, 1986. 335. or.

Page 19: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

341

Ermua udalerria Durangaldean dago.Bai herria bai eskualde osoa malkar-

tsuak dira. Ermuak eta aldameneko bi uda-lerriek, Mallabiak eta Zaldibarrek, mendigaraiak dituzte inguruan: besteak beste,Udala (1.092 m), Anboto (1.268), Urko (791)eta Oiz (1.026). Baina eskualdea menditsuaizan arren, hiribildua garaiera txikiko le-kuan dago: itsasoaren mailatik 121 metrora.

Bizkaiko beste udalerrietan ez bezala,bertako urak ez doaz probintziaren barne-aldera, aldameneko probintziara, Gipuzko-ara, baizik. Erreka txikietako urak Egoibaian isurtzen dira, eta Egok Deba ibairaeramaten ditu.

Herririk irisgarrienak Durango eta Eibar(Gipuzkoa) dira. Gainera, Bizkaitik Gipuz-koarako sarbide nagusia da Ermua, Eibar(Gipuzkoa) bertatik bertara dago eta. ErdiAroan ere Deba eta Ibaizabal bailaretakoherrien arteko lotunea izan zen. Azkenik,Ermua Markinarako bidearen abiapuntuada, halaber.

XX. mendearen erdira arte Ermua etaingurunea elkarri lotuta egon ziren; bainaordutik hiribilduak hazkunde ikaragarriaizan zuen, eta lotura zeharo hautsi zen.Ibarbide estuan kokatutako Erdi Arokohiribildu txikia industri hiri bihurtu zenurte gutxian, eta antzinako bizilagunekdeserosoak izateagatik baztertutako lursai-letan etxeak eraikitzeari ekin behar izanzioten ezinbestez. Aipatutako hazkundea-ren ondorioz, Erdi Aroko hirigunea bazter-tuta geratu zen. Bizkaian makina bat udale-rritan gertatu zen baztertze-prozesu hori,baina Ermua izango dugu, agian, adibide-rik garbiena. Berezko prozesu horri XVIII.mendearen amaieran jasandako sute izuga-rriaren ondorioak gehitu behar zaizkio,hiribilduko jatorrizko morfologia ia erabatgaldu baitzen.Hiribilduaren fundazioa

Ermua fundatu zuen hiri-gutuna ezdutenez aurkitu, ez dakigu zein urtetan sor-

Fundazio-urtea: XIII. mendearen

bukaera eta XIV.aren hasierara

Fundatzailea: Diego Lopez de Haro

V.a?

Forua: Logroñoko Forua

Pribilegioen hartzaileak: Basailuak

eta populatzaileak

Kokapena: Bizkaiko probintziaren

ekialdeko muturrean, Eibartik oso hur-

bil

Kokalekua: Ibar bateko lautadan

Altuera: 170 m

Biztanleak (2001): 16.795

Ermua

Page 20: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

tu zuten. Baina historiografiaren arabera,XIII. mendearen amaieran edo XIV.aren ha-sieran fundatu zuten. Hiri-gutuna 1295etik1310era bitartekoa dela eta Diego Lopez deHarok, Bilboren fundatzaileak, sinatu zuelauste du Iturrizak1.

Esanak esan, 1372koak dira hiribilduariburuzko lehen datu ziurrak, Joan infanteakErmuko basailuei pribilegio, askatasun etaohitura onak berretsi zizkien urtekoak, ale-gia2.

Ermuko hiribilduaren sorrerak BerantErdi Aroan hegoaldea eta iparraldea, hots,penintsularen barnealdea eta BizkaikoItsasoko kostaldea, lotzen zituzten bideekBizkaiko Jaurerrian hartutako garrantzia-rekin du zerikusia. Lehenbizi, Jaurerriarensarreran kokatutako mendateetan zeudenherri-guneak (Balmaseda, Urduña, Otxan-dio eta Lanestosa) egin zituzten forupeko,eta baita Bermeoko portua (kostaldean)ere. Ondoren fundatutako hiribilduen bi-

dez, bide horiek indartzen, Gipuzkoareki-ko harremanak sendotzen eta kostaldeaegoki hornitzen saiatu ziren. Helburuhoriek lortzeko fundatutako lehen hiribil-dua Plentzia (birfundatu egin zuten) dugu,eta azkena Areatza (1338). Bien bitartean,zortzi hiribildu sortu zituzten: bost kostal-dean (Plentzia, Bilbo, Portugalete, Lekeitioeta Ondarroa) eta hiru barnealdean(Durango, Ermua eta Areatza). ErmuaDeba bailarako (Gipuzkoa) eta Durangal-deko bideen arteko lotune izateko fundatuzuten funtsean.

Gerora sortutako beste hiribildu batzue-tan (Markinan, Elorrion...) ez bezala, ezdirudi ermuarrak gipuzkoarren erasoaldie-tatik babesteko asmoak fundazioan inolakozerikusirik izan zuenik. Ermuari hiri-gutu-na eman ziotenean, bandoen arteko gatazkaez zen hain gogorra, eta artean ez zegoenJaurerriaren ekialdeko muga gotortzekopremiarik3. Gainera, bailara-zuloan etamendi garaiz inguratuta zegoenez, ez zenoso leku aproposa babes-zereginetarako.Egia esan, Bizkaiko gainontzeko hiribil-duak ere, ezta gotorleku izateko sortutako-ak ere, ez zituzten inguruak menderatzekomoduko leku garaietan kokatu, bainaErmua da zeregin horretarako gutxien balioduen hiribilduetako bat.

Jaunaren basailuek makina bat abantailaeskuratu zituzten hiri-gutunari esker: ordu-ra arte Bizkaiko Jaunaren mende zeudeneta gizaki aske bihurtu ziren. Jaunak Logro-ñoko forua eman zien, alegia, merkataritza-trukeak bultzatzeko eta landa-eremu izate-ari uzteko behar zuten askatasuna: “concedea sus destinatarios de las villas un estatuto delibertad suficiente para promover el desarrollode los intercambios mercantiles y contribuir asía alterar la vieja imagen exclusivamente ruralde la población del la zona4. Foruak garapenekonomikorako oinarriak finkatu zituenDurangaldeko hiribildu berrian, bai Biz-kaiaren eta Gipuzkoaren arteko lotunea zenaldetik, bai penintsulako barnealdetik Jau-

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Erm

ua

342

ERMUA UDALERRIA

Eibarrera

Markinara

Durangora

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Page 21: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

rerrirako ibilbideetan zuen garrantziari ze-gokionez.

1372ko berrespen-gutunak dioenez,ermuarrek erosteko eta saltzeko askatasunazuten, eta astean behin, larunbatetan, azokaegiten zuten5. Frankoak zirenez, ez zituztenJaunari zegozkion eskubide asko ordaindubehar, eta haren zuzeneko agintetik askegeratu zirenez, udal-organoak sortu zituz-ten.

Logroñoko Foruaren bidez eskuratutakoabantailen osagarri, hiri-gutunak bere es-kumenekoa izango zen lurralde-barrutiaeman zion hiribilduari, garapen ekonomi-korako bitartekoak ziurtatuta izan zitzan.Hauexek ziren barrutiaren mugak: “Comen-zando de la piedra crucijada de Olaerreaga por elbado arriba, al pasaje de Pagazubiaga, é dendepor el camino real adelante fasta la Hermita deSanta Maria de Areitio, é dende por el camino

ajuso al arroyo de Mallagarai, é dende á suso elarroyo que desciende de las tejerias á pasaje deEztacona, é dende arriba a dicho Eztacona, ó deldicho Eztacona a Artiaga, é del dicho Artiaga alarroyo que pasa a Berano aguirre, é por el cami-no adelante a Beranogoitia, é dende el arroyo queesta debajo de Astorregui arriba fasta encima delcerro, é del dicho cerro a Undiogana, é dende pordo se bierten las aguas adelante a la Sierra deUrcogana, é del dicho Urcogana por las esquinasá juso por do se vierten las agoas por las esqui-nas a juso á Paganabarraga é Careaga, é dendeajuso derecho a la crucijada de la piedra de Ola-erreaga”6.

Bizkaiko hiribildu guztiei antzeko pizga-rriak eman zizkieten. Abantailei esker, lan-da-eremuetako jarduera bereizgarriak,nekazaritza eta abeltzaintza, hein bateanutzi eta Bizkaiko gainontzeko hiribilduetannagusi ziren zereginetan, merkataritzan eta

Ermua

343

ERMUKO IKUSPEGIA

Page 22: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

industrian, hasi ondoren, garapen ekono-miko handia izan zuen Ermuak. Oro har,jarduera ekonomikoak dibertsifikatuz etajarduerok garatzeko erraztasunak emanezhiribilduko ekonomia garatzea izan zenhiri-gutunaren azken helburua7.

Aipa ditzagun Jaunak hiribildukoenalde hartutako neurri batzuk: udal-barrutiakolonizatzeko eta basoak eta errekak nahizuten moduan erabiltzeko askatasuna,errotak eta burdinolak eraikitzeko errazta-sunak (zergarik ez kobratzekotan) eta, bere-ziki, merkataritza sustatzeko pizgarriak,hala nola, salerosketetarako askatasuna,jabetza pribatuaren babesa, salgaiak ga-rraiatzeagatik eskubide-zergarik ez or-daintzea eta astean behin azoka egin ahalizatea. Halaber, esparru ekonomiko jakinbatzuk finkatu zituen hiribilduarentzat, etaerabateko nagusitasuna eman zion horie-tan: (“en todo Durango non haya reventa nin-guna desde dicha Villa de Hermua fasta la villade Durango, salvo en la dicha villa de Ermua”).Era berean, ibilbide batzuetako salgaiakderrigorrez hiribildutik pasatzeko aginduaeman zuen: “otrosi mando a todos los cami-nantes. ó recuas que ban, é fueren de la Villa deSant Andrés de Heibar [...] para la Villa de Tabi-ra, é Bilbao, que pasen, é bayan por su caminoreal por la villa de Hermua...”.

Datu gutxi egon arren, ermuarrak hiri-gutunaren bidez lortutako abantailei onuraateratzeko gai izan zirela ematen du, landa-eremuekin inolako zerikusirik ez zuten jar-duera ekonomikoak garatu baitzituzten,biziki garatu ere. Erdi Aroan, hiribildukobizilagunak merkataritzan eta burdingin-tzan omen zebiltzan buru-belarri. Merkata-ritzari buruz ezer gutxi dakigu, baina ziuraski hasieratik hartuko zuen indarra: hiri-bildua Bizkaiaren eta Gipuzkoaren artekomugan zegoela eta hiri-gutunak hamaikaabantaila eman zizkiola kontuan hartuta,biztanle gehienak laster asko aukeratukozituzten jarduera horri lotutako ogibideak(garraiolariak, merkatariak, dendariak...).

XVI. mendean, antza, merkatari handi askoermuarrak ziren; argi dago, beraz, merkata-ritza oso hedatuta zegoela hiribilduan.

Bestalde, burdingintza jarduera oparoazen, eta horrek ere mesede galanta eginzion merkataritzaren sustapenari. Meato-kiak hurbil zeuden, baso ugari zituztenaukeran zura lortzeko eta errekak emari-tsuak eta oso maldatsuak ziren, energiasortzeko aproposak. Horrela, XV. mendea-ren amaierako agiri batek Ermua “burdi-naren hiribildua” dela dio8. Burdingintza-ri esker, ekonomiaren goraldiak herritarguztiengan izan zuen eragina, lotura zuze-na zuten lanbideez gain (olagizonak),egurginak, ikazkinak, zura eta burdinagarraiatzeko jendea, merkatariak... beharziren eta.

Laburbilduz, Ermuak, bidegurutze bate-an kokatua, baliabide materialez hornituaeta hiri-gutunak emandako abantailakzituela, zeresan handia izan zuen Duran-galdean. Nahiz eta txikia izan (1514an 108su baino ez zituen), garrantzi handia hartuzuen, inguruetan behintzat9.Hiribilduaren egitura fisikoa Erdi Aroan

Hiribildua ibarbide bateko lautadaneraiki zuten. Horregatik, ez zuten inolakoarazorik izan Bizkaiko hiribilduetan nagusizen oinarrizko trazatua taxutzeko: planolaukizuzena eta dama-jokoaren taularenantzera antolatutako kaleak. Hasieran, hirukale paralelo eta kantoia zituen Ermuak:kaleek –Goenkale, Artekale eta Barrenkale–ekialdetik mendebalderako norabideazuten gutxi gorabehera, eta kantoiak ipa-rraldetik hegoalderakoa.

Izan ere, eguzkiak ahalik eta gehien jo-tzeko eta Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arte-an joan-etorriak egin behar zituztenei ibilbi-dea errazteko aukeratu zuten kaleen nora-bidea. Hiri-egitura horren osagarri, plazatxiki bat zegoen Santiago elizaren aurrean.Seguruenez, hantxe egingo zuten asteko azo-ka, eta herritarren bilgunea ere izango zen.

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Erm

ua

344

Page 23: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Bestalde, harresia eraiki zuten, hiribil-duaren esparrua babesteko eta mugatzeko.Ez dakigu noiz egin zuten: seguruenik, oru-beetan etxeak eraikitzen hasi zirenean edoapur bat geroago. Badirudi Bizkaian nagusiziren bi babes-sistemak batera erabili zituz-tela, hau da, horma exentua eraiki zutela,baina aldi berean, etxeen atzealdeak harre-siaren atalak izan zirela. 1722ko agiri bateanErmuko harresia eta hormak aipatzen dira:“...muralla y paredes de esta dicha villa”10.Ikusten denez, agerian zeuden lekuetanharresia egin zuten, eta kokalekuari eskerongi babestuta zeuden eremuetan (erreka-ondoetan) etxeen atzealdeko hormez balia-tu ziren hiribilduaren esparrua babestu etamugatzeko.

Harresiak ateak zituen kanporako joan-etorrietarako, baina ez dakigu zenbat ziren.Halaber, ez dakigu harresian edo ateen gai-nean babeserako dorrerik ote zegoen; arras-torik ez zaigu heldu, behintzat.

Barrualdean, kaleen eta kantoiaren arte-an mugatutako etxe-uharteetan (etxe-ilarabakarra zegoen bakoitzean), orube berdin-tsuak taxutu zituzten: aurrealdean etxeakeraiki zituzten eta atzealdean ortuak ezarri.XV. mendetik aurrera, populazioa handituahala, ortuak galdu egin ziren, leku guztiaetxeentzat hartu behar izan zuten eta.XVIII. mendearen azken aldera, sute batekkiskalita utzi zituen Erdi Aroko eraikinguztiak (gehienak egurrezkoak).

Ermua

345

Goenkale

Artekale

Barrenkale

Ermuko herriaren berreraikuntza XV. mendean

Page 24: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Erm

ua

346

Oharrak1. Iturriza y Zabala, J.R.: Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones. Edición RodríguezHerrero. Librería Arturo argitaletxea. Bilbo, 1967, II. liburukia. 224-230 orr.2. García de Cortázar, J.Á.: “Las villas vizcaínas como formas ordenadoras del poblamiento y lapoblación”. Las formas del poblamiento en el Señorío de Vizcaya durante la Edad Media. Bizkaiko ForuAldundia, Bilbo, 1978, 80. or.3. Ermuko hiribildua Gipuzkoatik babesteko sortu zela dio ondorengoak: Basas, M.: “Importanciade las villas en la estructura histórica del Señorío de Vizcaya”. Edad Media y Señoríos: el Señorío deVizcaya, Bilbo, 1971. 111. or.4. Arizaga, B.; García de Cortázar, J.Á.; Ríos, M.L. eta del Val, I.: Vizcaya en la Edad Media. I. Haran-buru. Donostia, 1986, 134. or.5. Iturriza y Zabala, J.R.: Historia General de Vizcaya... Op. cit. II. liburukia, 227-229. orr.6. Iturriza y Zabala, J.R.: Historia General de Vizcaya... Op. cit. II. liburukia, 229. or.7. Ikus Pinedo Otaola, J.A.: Ermua, Mallabia y Zaldibar. Estudio histórico-artístico. Bizkaiko ForuAldundia, Bilbo, 1996. 44-48. orr.8. Zaldibarko Udal Agiritegia: Sección Documentos Históricos. Iturria Pinedo Otaola, J.A.: Ermua,Mallabia y Zaldibar. Estudio histórico-artístico. Op. cit. 27.9. Su-kopuruari buruzko datua: García de Cortázar, J.Á.: Vizcaya en el siglo XV. BAK. Bilbo, 1966. 72. or.10. Bizkaiko Elizaren Agiritegi Historikoa, Otxandioko Santa Marina parrokia, Hainbat paperen sai-la. Iturria: Pinedo Otaola, J.A.: Ermua, Mallabia y Zaldibar. Estudio histórico-artístico. Op. cit. 39. or.

*Atal honetako argazkiak Pinedo Otaola, J.A.ren Ermua, Mallabia, Zaldibar. Estudio histórico-artísticolanetik hartu ditugu. Op. cit.

Page 25: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

347

Elorrio Bizkaiaren hego-ekialdean da-go, Gipuzkoatik oso gertu, Zumele-

gik, Ibaizabalen ibaiadarrak, zeharkatzenduen lautada zabalean. Jatorrizko hiribil-duaren eta mendez mende egin dizkiotenzabalkuntza ugarien inguruan 700 metrotikgorako mendiak daude, hala nola, Udalaitzeta Anboto. Biderik errazenak Durangokoa(ibaiaren ibilguari jarraituz) eta Berrizkoaeta Zaldibarkoa dira. Arrasatera eta Elgeta-ra joatea nekezagoa da, ostera, Kanpazarmendatea (467 metrokoa) eta Pagatzakogaina igaro behar baitira, hurrenez hurren1.

Elorrioko eremuak lurrun guztia Duran-go aldera isurtzen duen galdara dirudi. Bai-na hala ere, isolamendua inoiz ez da izaneskualdeko ezaugarri bereizgarria; aitzitik,Elorrio laster asko bihurtu zen Ibaizabalarroaren eta Deba ibar goienaren eta erdia-ren arteko lotune.

Hiribildua fundatu (1356) aurretik, base-lizen inguruan antolatutako biztanle-gunetxiki asko ei zeuden hemen, denak nahikoa

leku garaietan. Salbuespen bakarra Etxeba-rriako San Agustin zen, dokumentuetanaipatzen den lehena: haranaren behealdeanzegoen, gerora hiribildua egin zuten gune-tik metro gutxira.

Argiñetako San Adrian dugu baselizahorietako bat. Goiz Erdi Aroko harlauzazkohilobi ikusgarriak daude bertan, eta asko,inguruetako baselizetakoak dira. Bada,nekropoli horretako hilobi batean dagokristautze-prozesuak Bizkaian utzitakolehen testigantzetako bat: hildakoaren ize-naren ondoan “In Dei nomine” erregua etadata agertzen dira alegia, “Era de 921, año883”. Kristautasuna Elorrio aldera hain goiziritsi izanak Bizkaira hegoaldetik, Arabatik,heldutako eraginarekin du lotura2.Hiribilduaren fundazioa

Elorrio hiribildua Tello Bizkaiko Jaunakfundatu zuen 1356ko ekainaren 27an. Urtegutxian hiribildu pila bat fundatu zituztenBizkaian: 1355etik 1376ra bitartean Marki-

Fundazio-urtea: 1356

Fundatzailea: Tello Kondea

Forua: Logroñoko Forua

Pribilegioen hartzaileak: Nekazari

jakin batzuk eta aitoren semeak

Kokapena: Bizkaiaren hego-ekialde-

an

Kokalekua: Zumelegi errekaren ondo-

ko lautadan

Altuera: 182 m

Biztanleak (2001): 7.157

Elorrio

Page 26: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

na, Elorrio, Gernika, Gerrikaitz, Ugao,Mungia, Larrabetzu eta Errigoiti. Zortzihiribildu hogeita bat urtean.

Jaurerrian XIII. mendearen bukaeran etaXIV.aren hasieran gailendutako oparoaldia-ren ostean Areatza (1338) eta Markina(1355) fundatu izanak egoera sozio-ekono-mikoa errotik aldatuta zegoela uzten duagerian. Ordura arteko hiribilduak interesekonomikoek eraginda fundatu zituztenbatik bat, baina Areatza fundatuondoren, krisialdi demografikoeta sozial gogorra jasaten arizirela, landa-eremuetakobiztanleak babestekopremiari eta popula-zioa sustatzeko ahale-ginari erreparatu zietengehienbat.

Gauzak horrela, Elorrio-ko hiri-gutunak Zumelegierrekaren inguruan bizizirenen arazoen berri ema-ten digu. Bizkaiko Jaunak bihelburu nahi zituen lortu hiri-bildua sortuz: batetik, popula-zioa harresiz inguratutako hiri-gunean aitoren semeen (eta lu-rraren beraren) erasoaldietatikbabestuta egotea, eta bestetik, besteleku batzuetako biztanleak erakar-tzea, eskualdeko demografia sustatze-ko.

Lehen helburua nahikoa argi aipatzendu hiri-gutunean: “...porque nos dijeron quecada que acaeciere que los de Guipuzcoa han aentrar a robar et a furtar, et facer mal, et dañoalguno en el nuestro Señorio de Vizcaya han laentrada por el nuestro llano de Elorrio, et quefaciendose una villa en el dicho llano que nonpodrian haber otra entrada tan presta, et que poresta razon se escusarian de facer muchos robos,et males, et furtos en el nuestro Señorío de Viz-caya...”3. Gipuzkoarrak Bizkaiko Jaurerriralapurtzera edo kalte egitera etortzen zirene-an Elorrioko lautadatik sartzen zirela esan

omen zioten (“esan digute”) Jaunari; badi-rudi, beraz, Elorrioko lautadako biztanleekeurek eskatu ziotela harresiz inguratutakohiribildua sortzeko, erasoaldien kontrahobeto babestuko zirelakoan. Mungia,Larrabetzu eta Errigoitiko nekazariek arazoberbera zuten eta beren eskariak ere eran-tzun berbera izan zuen.

Hiribilduaren bidez, Elorrioko lautada-ko biztanleak ez ezik, Bizkaiaren ekialdea

ere hobeto babestu zuen Jau-nak (Ermua eta Markina

lagungarriak izan zirenhorretan). Inolako ba-besik gabeko biztanle-gune ugariren ordez,bere burua defenda-tzeko gai zen hirigunesendoa taxutu zuten.

Bestalde, aitorensemeen borrokaldien

iturburu nagusietakoaJaurerriaren despopula-zioa zenez, biztanleriahanditzen saiatu zenJauna. Baina Elorriokohiri-gutunean inguruko

nekazari jakin batzuei(“los labradores de la nuestra

tierra de Axcoena, que esLenizgarai e del nuestro mones-

terio de Echebarria e non de partealguna...”) baino ez zien aitortu bertara

bizitzera joateko eskubidea, bestela urte-betez zergak jaso gabe egon beharko zueneta.

Bere nekazariekin ez zen batere eskuza-bala izan, baina Jaurerritik kanpokoei ezzien inolako oztoporik jarri, haien etorrerakez baitzion inolako kalterik egingo: “e otrosilabradores hi quisieren venir a morar que seande otro señorio, e non de los nuestros pecherosque vengan a morar sin embargo ninguno...”.Aitoren semeei, eragozpenik ez jartzeazgain, hiribildura etortzeko eskatu zien:komeni ere komeni zitzaion aitoren semeak

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Elo

rrio

348

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Arrasatera

Durangora

Elgetara

Page 27: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

bertan bizitzea, ordura arte ez bezala, zer-gak ordaintzen hasi beharko zuten eta: “... elos fijosdalgo que vengan de qualquiera parteque sean a morar e pechar en la dicha villa...”.

Hiri-gutunean berariaz aipatzen du bereasmoa populazioa sustatzea dela. Asteanbehin merkatua egiteko baimena emanzuen, horrek biztanleria erakartzen lagun-duko zuelako, berak nahi zuen moduan:“...haviendo mercado en la dicha villa se pobla-ria más aina, e esto es nuestro servicio...”.

Astean behin merkatua antolatzekoeskubideaz gain, makina bat abantaila lortuzituzten hiribildu berriko biztanleek:Logroñoko Forua, lurralde-barrutia eta zer-ga-salbuespena.

Bizkaiko Jaunak Logroñoko Forua emanzien Jaurerriko hiribildu guztiei: batzuei,gehienei, zuzenean eta, beste batzuei,zeharka, Gasteizko Foruaren (Urduñari) etaBilbokoaren bidez (Markinari). Elorriarrek,Logroñoko Foruari esker, ordura arte lan-da-eremuan Jaunarenganako zuten mende-tasuna utzi eta pribilegio ugari eskuratuzituzten: denak ziren hiritarrak, eta beraz,berdinak; askatasun pertsonala zuten; Jau-naren eskubideak mugatuta zeuden; nahibezala salerosteko eskubidea zuten; kargupolitiko gehienak hautatzeko eskubidea...Hitz batean, lehen Bizkaiko Jaunaren esane-tara egondako biztanle haiek hamaikaabantaila lortu zituzten hiribildura etorriondoren.

Adierazi dugun moduan, Jaunak kenduegin zizkien zergak, baina Elorrio XIV. men-detik aurrera sortutako hiribilduen arteansalbuespenik estuena jaso zuena izan zen.Areatzakoek zazpi urte eman zituzten zer-garik ordaindu gabe, Markinakoek hamabi,Gernika eta Gerrikaitzekoek zortzi, Ugao-koek bost eta Mungia, Larrabetzu eta Erri-goitikoek sei; Elorrion, ostera, nekazarieiurtebetez kendu zizkien zergak eta aitorensemeei sei urtez. Tarte horretan, harresiaeraikitzeko kendu ohi zizkieten zergak biz-tanleei, dirutza handia behar izaten zuten

eta. Elorrioko hiri-gutunean, fundatu etahurrengo hamar hilabeteetan harresia erai-kitzeko agindu zien biztanleei.

Azkenik, Jaunak ondorengo lurralde-barrutia eman zion hiribilduari, garatu ahalizateko: “los montes e pastos que son desde laPadura de Anguio a Mondituait, e a la puentede Ansoategui e al camino adelante a Urramen-di e a Bolunzarraga, e de dentro del sel de Goro-sarri fasta la cima de la peña, e dende a la iglesiade Axconaeta, e fasta el sel de Olazabal, los queentre los logares son, salvo ende los seles que sondel Monesterio de Echebarria para facer, e usar,e cortar leina, e madera los vecinos e moradoresque en la dicha villa moraren de aqui adelantepara siempre jamas”. Lur horiek guztiakEtxebarriako San Agustin elizarenak ziren,eta agian egungoak baino zabalagoak. Denaden, oso zaila da toponimoak identifika-tzea.Hiri-egitura XIV. mendean

Hiribildua fundatzeko arrazoi nagusialanda-eremuetako biztanleak Gipuzkoakoaitoren semeen erasoaldietatik (eta ziur askiBizkaikoenetatik ere bai) babestea izanik,sarbide errazik ez zuten txoko batera jozuten. Bizkaiko gainerako hiribilduak beza-la, Elorrio ez dago goi edo muino batean(horrelako lekuak hobeto babesten dira),baina hala ere, leku egokia hautatu zuten:Zumelegi errekaren bihurgune itxi-itxi bat.Horrela, hiribildua ibaiaren ibilguak berakbabesten zuen neurri handi batean.

Hasieran aipatu bezala, Elorrio lautadahandi batean dago, eta hortaz, inolakoarazo topografikorik ez zutenez, egituraortogonala taxutu zuten. Bizkaiko hiribil-du batzuetan (adibidez, Ondarroan) erlie-bearen ondorioz arazo handiak izan zituz-ten horretarako. Hasieran hiribildua (0,84Ha-koa) Bizkaiko txikiena zela kontuanhartuta, argi dago Elorriok XVI. mendetikizandako garapenak ez duela zerikusirikjatorrizko fundazioarekin, beste gorabehe-ra batzuekin baizik. Garai hartan, biztan-

Elorrio

349

Page 28: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

leak defendatzea zen helburu bakarra, ezmerkataritzari lotutako ekonomia susta-tzea.

Hasierako hiribilduak bi kale paralelozituen: Zelaiko kalea (barrualdean) etaErreka kalea (Zumelegitik gertuago). Bienerdian kantoi estu bat zegoen, hiru batmetrokoa zabaleraz, kale batetik besterajoateko. Kantoiaren mutur baten ostean Du-rangoko bidea zegoen. Bi kaleetan, ekialde-tik mendebalderako noranzkoa zutela,eguzkiak ederki jotzen zuen, eta gure lu-rraldea oso eguzkitsua ez dela kontuan har-tuta, ezaugarri hori funtsezkoa zen etxeakberotu eta argitzeko. Gainera, ez duguahaztu behar garai hartako leihoak oso txi-kiak zirela4.

Bi kaleen eta kantoiaren inguruan eraikizuten harresia, ziur aski hiri-gutuna jasobezain laster. Biztanleak babestea hain pre-miazkoa zenez, Jaunak urtebeteko epeabaino ez zien eman egurrezko hesia erai-kitzeko (“una cerca de palenque”), harrizkoaegin arte zerbait egon zedin. Harrizkoharresia askoz ere hobea da, jakina, bainaeraiki arte egurrezkoaren babesa izangozuten behintzat. Gainera, hesia eraikitzeakbazuen beste alde on bat ere: hiribilduareneremuak argi eta garbi mugatzen zituenez,errazagoa zen barrualdea orubeetan ba-natzea.

Harrizko harresia ere nahikoa azkaregingo zuten seguruenik. Egurrezkoarenaztarnak oso urriak diren arren, eraikin ba-tzuetako oinarri eta hormetan dauden hon-darretatik abiatuta badago perimetroarenibilbidea jakiterik. Gil Abad-en ustez, Elo-rrioko harresiak lau atal zituen: bi ekialde-tik mendebalderantz eta beste bi hegoalde-tik iparralderantz. 380 metro inguruko peri-metroa omen zuen guztira.

Ekialdetik mendebaldera zihoan horma-atal bat Don Tello kaleko (lehengo Zelaikokaleko) etxeen atzetik igarotzen zen. Gutxigorabehera 11. zenbakian bihurgunea osatueta iparralderantz abiatzen zen Erreka kale-

ko 34. zenbakiraino. Han, berriro noranz-koa aldatu ondoren, eraikinen atzealdetikigarotzen zen. Azkenik, Erreka kaleko 6.zenbakian 90ºko bihurgunea osatu etaMusico Arriola kalearekiko paralelo jarrai-tzen zuen.

Harresiak ateak ere bazituen, noski, hiri-bilduaren barrualdea eta inguruetako lan-da-eremuak lotzeko. Elorrioko harresiarenezaugarri bereizgarria ate-kopurua da, hainzuzen: hiribildua hain txikia izanik, ateasko zituen. Bi Erreka kalean zeuden: men-debaldekoak Berriz aldera ematen zuen etaekialdekoak Elgeta aldera. Zelaiko kaleanbeste bi ate zeuden: mendebaldekoa Duran-goko bidera ateratzen zen eta ekialdekoaArrasatekora. Kantoiak ere bi ate zituen:bata iparraldean eta bestea hegoaldean.Iparraldekoak ibaia zeharkatzen zuen, etaustez ez zen oso handia; hegoaldekoa,Durangoko bidera ateratzen zena, hiribil-duko garrantzitsuenetakoa ei zen.

Harresiaren egiturari dagokionez, azter-keta arkeologikoen eta hiribilduko eraikinbatzuetan aurkitutako aztarnen arabera,badirudi ongi landutako bi harri-ilarazituela. Hala ere, ez zen harlanduzkoa, etamaterial txikiak (harri-morroiloak) eta kare-orea erabili zituzten barrutik betetzeko. 1,20bat m-ko zabalera zuen, eta gunerik garaie-nean 5,5 m baino gehiago. Goialdean alme-nak izango zituen seguruenik, hobetobabesteko.

Ez da erraza harresian dorrerik ote zego-en jakitea. Azterketa arkeologikoen etadokumentuen arabera, ez dirudi hala zenik,baina beharbada, harresitik kanpo kokatu-tako bi eraikin babes-elementutzat edogotorlekutzat erabiliko zituzten: Arabiojauregia eta gaur egun Erreka kaleko 4. zen-bakian dagoen dorretxea. Ez dakigu ErdiAroan eraikin militarrak ziren ala ez, bainaGil Abad-ek dioenez, litekeena da berezErdi Aroko dorreak izatea biak: Jaurerriangiroa baretu ondoren, berreraiki egin zituz-ten behar zibiletara moldatzeko. XIV. men-

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Elo

rrio

350

Page 29: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Elorrio

351

ELORRIOKO HARRESIAREN AURRIAKZUMELEGI ERREKAREN ONDOAN

HARRESIKO ATEA KANTOIARENAMAIERAN

Beatriz Arizaga eta Sergio MartínezDurangora

Durangora

Berrizera

Zumelegi

Erreka kaleko dorrea

Arabio dorrea

Zelaiko kalea

Erreka kalea

Ka

nto

ia

Elgetara

Elorrio XIV. mendean

Arrasatera

Page 30: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

deko mapan ikusten da Erdi Aroko hiribil-duan bi eraikinak non zeuden.

Etxeak kale-kantoien arteko eremuetaneraiki zituzten. Bizkaiko gainontzeko hiri-bilduetan bezala, hiri-esparrua mugatuondoren, barrualdea hedadura bereko oru-beetan banatu eta etxeak egiten hasi ziren,harresia eraikitzen ari zirela. Etxeak egu-rrezkoak ziren, gehienek bi solairu zituzteneta atzealdean baratzea edo biltokia ezar-tzeko lekua.

Denboraren poderioz, harresiaren ba-rrualdea jendez gainezka zegoenez, orubeguztiak bete egin ziren, eta asko zatitu ereegin zituzten, etxe bati zegokion lekuan bieraikitzeko5.Erdi Aroko hiribilduaren bilakaera

XV. mendean Elorrioko egitura fisikoagoitik behera aldatu zen, hainbat lan etagertakariren ondorioz. Honako hauek diraaipagarrienak: Sortzez Garbiaren elizareneraikuntza eta 1468ko guduak eta 1480kosuteak eragindako aldaketak.

Elorriarrek, hiribildua sortu ondorengomende batez gutxi gorabehera, Etxebarria-ko San Agustin elizan ase zituzten beharespiritualak.

Eliza hori 1015eko dokumentuetanagertzen da estreinakoz, orduantxe fundatubaitzuten Munio Sanchez jaunak eta emaz-te Leguncia de Echebarria andreak6, bertanbiziko ziren fraideek beren arimen aldeegin zezaten.

Elizaren inguruan liskarrak sortu ziren,baina ez elorriarrek elizkizunetara joatekokilometro bat pasatxo egin behar zutelako,Ibarra dorrekoek –hirigunearen eta elizarenarteko lurretan zegoen– bertako errentaketa onurak jasotzeko eskubidea zuten baka-rrak zirela aldarrikatu zutelako baizik. Hiri-bildua eta jauretxekoak aurrez aurre jarrieta etengabeko gatazkak sortu ziren bienartean. Azkenean, Elorriokoek hiribilduaneliza eraikitzeko baimena eskatu ziotenkoroari, batetik, auzi guztiei konponbidea

emateko, eta bestetik, elizkizunak hurbila-go izateko.

1459an hasi ziren eraikitzen eta XVI.mendearen amaieran bukatu zituzten la-nak. Eliza harresitik kanpo egin zuten, erai-kitzen hasi zirenerako barrualdea (lehen ereesan dugu txikia zela) bete-beteta zegoela-ko. Lanetan horrenbeste urte eman arren,XVI. mendearen hasieran jadanik erlijio-ospakizunak egiteko moduan egongo zenagian. Elorriarrak Ibarratarren aginpidetikaske geratu ziren, eta Ibarratarrak, berriz,ernegatuta, ordura arte Etxebarriko SanAgustinek biltzen zituen errentak SortzezGarbiaren elizara joan zirelako.

Hasierako asmoa nabe mailakatuz osa-tutako eliza gotikoa eraikitzea zen arren,horren ordez Hallenkirche edo “areto-erakoeliza” egin zuten. Gurutze-ganga okertuikusgarriak ditu. Dorrea XVII. mendeanerantsi zioten: gotikoa da, eta oso handia7.

Lope Garcia de Salazarren ustez, XV.mendeko beste aldaketa bat 1468ko gudua-ren ondorioz gauzatu zuten.

Hiribilduaren eta Ibarratarren artekoauzian berehala hartu zuten esku Bizkai-ko bando-gerrako bi sendi nagusiek:Oinaztarrek eta Ganboatarrek. Hiribildu-tik kanpo izandako borrokaldi gogorreanelorriarrak atera ziren garaile; baina era-sotzaileen kanoikaden ondorioz, jatorriz-ko harresia oso gaizki geratu zen, etaberriro eraiki behar izan zuten. Harresiberria atzerago eraman zuten, eta lehen-goak baino zentimetro batzuk gehiagohartu zituen zabaleran. Hau da, jatorriz-koaren gainean eraiki beharrean, erronda-pasabideaz baliatu ziren. Ez dakigu ze-hatz-mehatz noiz burutu zituzten lanak,baina ziur aski XV. mendearen bukaerara-ko edo XVI.aren hasierarako amaitutaegongo ziren8.

Hiribilduaren planoa aldarazi zuenazken gertakaria Berant Erdi Aroan egokituzen: 1480ko sutea, Elorrion inoiz izan denlarriena.

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Elo

rrio

352

Page 31: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Harresia atzera eraman eta erronda-pasabidea hartu zuten

Erdi Aro osoan Bizkaian egurrezkoetxeak egin zituzten, eta horri ganbaretanlastoa, koipea eta erraz erretzeko modukobeste elementu batzuk gordetzeko ohituragehitzen badiogu, bistakoa da zergatikegoten ziren horrenbeste sute. 1480koa ziz-tu bizian hedatu zen hirigunean, eta egu-rrezko etxe guztiak erre zituen. Zelaikokaleko etxe-uhartea, Sortzez Garbiaren eli-zatik hurbilen zegoena, hutsik geratu zen,eta gerora ere ez zuten inoiz ezer eraiki,baina Durangotik Arrasaterako errege-bidea bertatik igaroarazi zuten: Susokoedo goiko errebaletik ateratzen zen Arra-sate aldera.

Horrela, bada, zorigaitzeko gertakarihorrek eragin zuen hiribilduko egiturakizandako aldaketarik handiena: jatorrizkoetxe-uharte bat suntsitzea.Hiribilduaren hazkundea: errebalak

Hasieran, Elorrio hiribilduaren egitekonagusia landa-eremuetako biztanleak aito-ren seme gipuzkoarren erasoaldietatikbabestea izan bazen ere, XV. mendetik au-

rrera eta, batik bat, XVI. mendean zehar,bando-gerra baretu ahala, Zumelegi erreka-ren ondoko biztanleriak gero eta garrantzihandiagoa hartu zuen Durango aldekomerkataritzan, Durango, Berriz, Elgeta etaArrasateren arteko bidegurutzean egotea-gatik. XVI. mendean, oparotasuna eta biz-tanleri hazkundea izan zituen ezaugarriJaurerriak, eta hortaz, baita Elorriok ere.Gainera, harresi-barrua gainezka zegoenez,biztanle batzuk hain erraz erreko ez zireneremu zabalagoak bilatzen hasi ziren.Horrelaxe sortu ziren errebalak.

Badirudi Erreka eta Zelaiko (Plazakokalea) kaleen jarraian zeuden eremuetaneraiki zituztela lehen etxeak. Hiribilduannagusi zen sare-itxurako antolamendua ezzutenez hautsi, zabalgune horiek harresibarruan zeudela uste izan dute askok; bainaazken azterketen arabera ez dirudi horihorrela zenik.

Lehen zabalguneko lanak aurrera zihoa-zela hasi omen ziren Arrasateko bidean ereSusoko edo goiko errebala egiten. Errebalhori XV. mendearen bukaerako dokumen-tuetan aipatzen da estreinakoz. Hiribildua-ren hazkundeak hiru hirigintza-elementu

Elorrio

353

ELORRIOKO PARROKIA ETA HIRIGUNEA

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Durangora

EtxebarriakoSan Agustin

Elorrio

Berrizera Elgetara

Arrasatera

Page 32: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Elo

rrio

354

SAN ROKE ERREBALA

ELORRIO HIRIBILDUKO ERREBALAK

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Urkizudorrea

Santa Anakomentua

Sortzez Garbiaren eliza

San Lazaro ospitalea

Erdi Aroko hiriguneaUrarka errebala

Susoko edogoiko errebala

San Roke errebala

San Faustoerrebala

San JoanerrebalaGanondo

errebala

S. Joankaleko gurutzea

Sta. Anako gurutzea

Gurutziagakogurutzea

Page 33: Otxandio • Durango • Ermua • Elorriohedatuz.euskomedia.org/3911/1/03210356eu.pdf · nik egungo plazaren eta Erdi Arokoaren artean. Eraikinik adierazgarriena, berriz, Santa Marina

izan zituen oinarri: Sortzez Garbiaren eli-za, Gurutziagako gurutzea eta Urkizudorrea.

Susoko edo goiko errebala egin ondoren,San Fausto, San Roke, Urarka, Ganondo etaSan Joan errebalak eraiki zituzten, XVI. etaXVII. mendeetan hiribildura heltzen zirenbideen inguruan. Horrela, nekazariak ba-besteko sortutako herri txikia Durangoaldeko bigarren hiribildu nagusia eta Biz-kaiko garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.

Elorrio

355

1468KO GUDUAREN ETA 1480KO SUTEARENONDORIOZ HIRIAREN PLANOAK IZANDAKO

ALDAKETAK

Oharrak1. Ikus Agirre Kerexeta, I.: Elorrio. Aproximación a una monografía local. Bizkaiko Foru Aldundia, Bil-bo, 1992. 21. or.2. Bizkaiko historiako garai ilun hori luze aztertzen dute lan honek: Arizaga, B.; García de Cortázar,J.Á.; Ríos, M.L. eta del Val, I.: Vizcaya en la Edad Media. I. lib. Haranburu, Donostia, 1985. 23-49. orr.3. Ikus Labayru, E.: Historia General del Señorío de Bizcaya. Bilbo, 1897. Jatorrizko argitalpenaren fak-similea. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 1968, II. lib. 379. or. Hiri-gutunaren testu osoa: Iturrizay Zabala, J.R.: Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones. Rodríguez Herrero edizioa.Arturo Argital liburu-denda. Bilbo, 1967, II. lib. 256. or.4. Elorrioko hiri-morfologiaren ezaugarri hori eta beste batzuk lan bikain honetan lantzen dira: GilAbad, D.: Elorrio. Urbanismo medieval de la villa. Elorrioko Udala. Euskal Kultura Ondarearen Zen-troa. Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza. Bilbo, 1997. 71-175. orr.5. Elorrio hiribilduko orubeen egitura luze aztertzen da lan honetan: González de Durana Isusi, J.:“Urbanismo gótico en la villa de Elorrio”. Congresos de estudios históricos. Vizcaya en la Edad Media,Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1984.6. Labayru, E.: Historia General del Señorío de Bizcaya. Op. cit. II. lib. 92-94. orr.7. Arquitectura y Desarrollo Urbano. Bizkaia. Madril, 1997. 48. or.8. Ikus Gil Abad, D.: Elorrio. Urbanismo medieval de la villa. Op. cit. 175-187. orr.

*Atal honetako argazkiak lan honetatik hartu ditugu: Agirre Kerexeta, I.: Elorrio. Aproximación a unamonografía local. Op. cit.